Udal buletina. 2012eko Otsaila

of 4/4
bilduburlata DIRU ZORRA UDAL JAUREGIAN Burlatako Udalak Jauregiaren kafetegiaren kudea- keta esleitu zuenetik 19 hilabete igaro dira, eta orain jakin dugunez enpresa kudeatzaileak 70.000 euro- tako zorra du Udalarekin, ez baitio honi euro bakar bat ere eman. Sinatutakoaren arabera, “EL Palacete Cultural S.L.” enpresak 30.033 € ordaindu behar zi- tuen urte bakoitzeko, zerbitzuaren mantenimen- duari dagozkion gastuak kontutan hartu gabe (argindarra, ura, hondakinak…). Egoera honen aurrean, eta enpresaren porrota adie- razpenaren beldur, Udalak kontratuaren desegite prozesua urgentziaz abian jartzea deliberatu zuen, gaia 2011.eko abenduaren 29.eko osoko bilkurara eramanez. Baina, zergatik ez dute deus egin 19 hi- labete hauetan? Zorra haunditu eta behar bezala erantzun ez izateagatik, zeinek du erantzukizun po- litikoa? Administrazioak herritarren interesak zaindu egin behar ditu, eta erabakiak hartzeko ga- raian ardura, gardentasuna eta bizkortasuna beha- rrezkoak dira. Are gehiago, herriaren eta herritarren alde egin ahal izateko, administrazioak baliabide eta prozedura zehatzak ditu. Gerora jakin izan dugun bezalaxe, Udalaren zerbiztu ekonomikoek jakinaren gainean jarri zuten orduko alkatea, Muñoz jauna, eta haren taldea. Enpresare- kin bildu eta honek ordanketaren atzerapena eskatu zuen. Hau guztia jakinarazpen ofizialik gabe, proze- dura administratiboak eskeintzen duen bermerik gabe eta udalbatzari eta herriari egoera izkutatuz, ez baitzuten Ogasun Ba-tzordean sortzen ari zen egoeraren berririk eman. Hauxe al da PSN-ren zo- rroztasuna eta gardentasuna? Hau ikusita, Bilduk Udalaren idazkariari gai honek sortu duen dokumentazioaren gaineko txosten tek- niko bat eskatu dio, egoera eta erantzukizunak ar- gitzeko asmoz. Udal Jauregiaren kafetegia kudeatu zuen enpresak, 70.000 € zor dizkio Udalari. BILDU-k txosten tekniko bat eskatuduegoeraetaerantzu- kizunak argitzeko asmoz. Udal Buletina 2012eko otsaila Alkate ohiak, José Muñozek, eta PSN taldeak informazio hau ezkutatu zuten.
  • date post

    25-Mar-2016
  • Category

    Documents

  • view

    253
  • download

    4

Embed Size (px)

description

BILDU-BURLATA Udal buletina. 2012eko Otsaila

Transcript of Udal buletina. 2012eko Otsaila

  • bilduburlata

    DIRU ZORRA UDAL JAUREGIAN

    Burlatako Udalak Jauregiaren kafetegiaren kudea-

    keta esleitu zuenetik 19 hilabete igaro dira, eta orain

    jakin dugunez enpresa kudeatzaileak 70.000 euro-

    tako zorra du Udalarekin, ez baitio honi euro bakar

    bat ere eman. Sinatutakoaren arabera, EL Palacete

    Cultural S.L. enpresak 30.033 ordaindu behar zi-

    tuen urte bakoitzeko, zerbitzuaren mantenimen-

    duari dagozkion gastuak kontutan hartu gabe

    (argindarra, ura, hondakinak).

    Egoera honen aurrean, eta enpresaren porrota adie-

    razpenaren beldur, Udalak kontratuaren desegite

    prozesua urgentziaz abian jartzea deliberatu zuen,

    gaia 2011.eko abenduaren 29.eko osoko bilkurara

    eramanez. Baina, zergatik ez dute deus egin 19 hi-

    labete hauetan? Zorra haunditu eta behar bezala

    erantzun ez izateagatik, zeinek du erantzukizun po-

    litikoa? Administrazioak herritarren interesak

    zaindu egin behar ditu, eta erabakiak hartzeko ga-

    raian ardura, gardentasuna eta bizkortasuna beha-

    rrezkoak dira. Are gehiago, herriaren eta

    herritarren alde egin ahal izateko, administrazioak

    baliabide eta prozedura zehatzak ditu.

    Gerora jakin izan dugun bezalaxe, Udalaren zerbiztu

    ekonomikoek jakinaren gainean jarri zuten orduko

    alkatea, Muoz jauna, eta haren taldea. Enpresare-

    kin bildu eta honek ordanketaren atzerapena eskatu

    zuen. Hau guztia jakinarazpen ofizialik gabe, proze-

    dura administratiboak eskeintzen duen bermerik

    gabe eta udalbatzari eta herriari egoera izkutatuz,

    ez baitzuten Ogasun Ba-tzordean sortzen ari zen

    egoeraren berririk eman. Hauxe al da PSN-ren zo-

    rroztasuna eta gardentasuna?

    Hau ikusita, Bilduk Udalaren idazkariari gai honek

    sortu duen dokumentazioaren gaineko txosten tek-

    niko bat eskatu dio, egoera eta erantzukizunak ar-

    gitzeko asmoz.

    Udal Jauregiaren kafetegia

    kudeatu zuen enpresak,

    70.000 zor dizkio Udalari.

    BILDU-k txosten tekniko bat

    eskatu du egoera eta erantzu-

    kizunak argitzeko asmoz.

    Udal Buletina 2012eko otsaila

    Alkate ohiak, Jos Muozek,

    eta PSN taldeak informazio

    hau ezkutatu zuten.

  • Udal Buletina 2012eko otsaila

    Urtarrileko osko bilkuran Blanca Unzuk, taldekidea eta Burlatako Udalean Bilduren zi-

    negotzia, dimisioa aurkeztu egin zuen arrazoi pertsonalengatik. Joseba Markos Izal iza-

    nen da zinegotzi berria.

    Lerro hauen bitartez, Blancak Burlatarekin mantendu duen konpromisoa eta dedikazioa

    eskertu nahi genuke, batez ere berdintasuna eta gizarte zerbitzuen alorretan. Modu be-

    rean, Euskal Herrian bizitzen ari garen une politiko berriari egin dion ekarpena ere ai-

    tortu eta eskertu nahi genuke,

    baita ezkertiar eta abertzaleen

    arteko indar metaketaren alde,

    aldaketa politiko eta sozialaren

    alde eta euskal gatazkaren erre-

    soluzio benetan demokratiko

    baten alde egindako lana ere.

    JOSEBA MARCOS, BILDU TALDEAREN

    ZINEGOTZI BERRIA

    AURREKONTU ERAGINKORREN ALDE

    Aurrekontuen (diru sarrera eta gastuen estimatzea)

    onarpena erakunde batek hartu beharreko neurririk

    garrantzitsuena da. Aurrekontuak dira lan politikoa

    aurrera eraman ahal izateko dugun tresnarik garran-

    tzitsuena, hortaz, nolako aurrekontuak osatzen ditu-

    gun halako lan politikoa burutuko dugu. Hau da,

    herritarren interesen aldeko politikak martxan jar-

    tzeko erabiltzen ahal ditugu, edo gutxi batzuen inte-

    resen aldeko politikak indartzeko baliatzen ahal dira.

    Burlatako Udalari dagokionez, badirudi aurrekontuen

    gaineko kudeaketa kaxkarrari ohitu egin garela.

    2011.eko irailean 2010. eta 2011. urteetako aurrekon-

    tuak onartu ziren eta, gaur egun, alkateak zein UPN

    taldekoek ez dute 2012. urteko aurrekontuen proiek-

    turik aurkeztu. Zer esan nahi du honek? Alkateak ete

    bere taldeak politika egiteari uko egiten diotela? Era-

    bakiak hartu gabe denbora pasatzen uzten ari direla?

    2013. urtean 2012. urteko aurrekontuak onetsiko di-

    tugu?

    Aurrekontuei dagokien garrantzia eman behar die-

    gula uste dugu, baita modu irekian eta parte hartzai-

    lean garatu behar ditugula ere, Burlatako herritarren

    benetako beharrak jaso ahal izateko. Hortaz, alkate

    jaunak euren aurrekontuen proiektua aurkeztu be-

    zain laster, hauek herriari zabaldu eta herritar zein

    herri erakundeekin eztabaidatzeko konpromisoa

    hartzen dugu.

    BILDU udal taldearen izenean,

    Milesker Blanca!!

    Otsaileko osoko bilkuran Burlatako Izquierda-Ezkerrak, UPN, PP eta PSN-rekin batera lerrokatu zen,

    BILDU-k lan erreformaren aurka aurkeztutako mozioa atzera botatzeko.

    Mozioaren testua gure web gunean: www.bildu.info/burlata

  • Udal Buletina 2012eko otsaila

    2001. urtean Burlatako herritarrek hilerriaren on-

    doan errausketa-labe baten eraikitzearen aurka

    agertu ziren, ikastetxe, kiroldegi eta hirigunetik

    bertatik oso hurbil baitzegoen. Hala ere, alkatea,

    Irache Servicios Funerarios enpresari, errausketa-

    labea eraikitzeko baimena ematearen aldeko pau-

    suak ematen ari da.

    Errausketa-labeak industria kutsatzaileak dira,

    hondakin arriskutsuak sortzen baitituzte. Erraus-

    keta baten ondoren sortzen den keak dioxinak eta

    furanoak bezalako osagai kutsakorrak zabaltzen

    ditu, zeinak lurrean jalki edota arnastu egiten di-

    tugun. Hortaz, gaur egun, hiri gehienetan industria

    poligonoetan kokatzen diztuzte errausketa-labeak,

    osasunaren kalterako baita euren jarduera.

    Zaindu dezagun geure ingurua.

    Gaztelekuaren obrak amaitzear direla, orain-

    dik ere ez diogu heldu garrantzitsuenari; ku-

    deaketa ereduari. Honi buruzko eztabaida

    sozial bati ekin behar diogula uste dugu, gaz-

    teak protagonista izanen diren eztabaidari

    hain zuzen ere. Hauen parte hartzeari bidea

    irekitzen ez badiogu, eurekin zerikusirik ez

    duen zerbitzutzat hartuko baitute Gaztelekua.

    Gazteen parte hartzea bultzatzeko aukera ezin

    hobea da. Ez dezagun galdu jarrera indibidua-

    listak eta gazteak asialdi kontsumitzaile bila-

    katzen dituzten kudeaketa pribatuen bitartez.

    Parte hartzeari eta kudeaketan gazteek ardu-

    rak hartzeari bidea irekitzen badiegu, Gazte-

    lekuak izan dezakeen potentzial hezigarriari

    probetxua aterako diogu, gazteen garapen

    pertsonalari ezezik herri garapenari ere ekar-

    pen haundia eginez.

    ERRAUSTE LABEA GAZTELEKU

    2011.eko azkenengo osoko

    bilkuran,UPN-k,PSN-k, etaPP-k, euren

    kontrakobozkarekin,BILDU-kaurkez-

    tutakomozioarendefentsaeta taldeen

    iritzi ematea galarazi egin zuten. Pre-

    soen eskubideen aldeko mozioaz ari

    gara, zeinak, besteak beste, dispertsioaren amaiera eta gai-

    xoen eta zigorra beteta dutenen askatasuna aldarrikatzen

    zuen.Badirudi,momentuz,UPN-k,PSN-ketaPP-kezdutela

    gizalegezdagozkiengutxienekohaueiburuzhitzikereegin

    nahi.Euren intereserakodeneanhorrenbestealdarrikatzen

    duten legediabetetzeabesterik ezbadaere.

    Berriz ere Burlatako herri

    mugimendua zoriondu egin

    behar dugu, oraingoan Burla-

    tako San Silbestrearen anto-

    latzaileak hain zuzen ere.

    Hirugarrenez, Burlatako eta

    inguruko korrikalari asko erakartzeko gaita-

    suna erakutsi baitute, aurten 500 baino ge-

    hiago. Urteari agur esateko modu polita

    bezain atsegina, batere lehiakortasunik gabe-

    koa eta garaiotan Burlata Iruerriko kultur

    eta kirol erreferentzia bilakatzen duena.

    Gazteen parte hartzeari aukera

    emanbehardiogu.

    Hirigehienetanindustriapoligonoetan

    kokatzendiztuzte errausketa-labeak.

  • Udal Buletina 2012eko otsaila

    LAN ERREFORMA

    PPren eskutik datorren eraso sozial berri hau gogorra da

    oso eta tamainako erantzuna eskatzen du. Azken lan

    erreforma hau aurretikan inposatu diren neurrien artean

    beste urrats bat da, beti langileriaren kontra.

    Lehendabizi PSOEren aurreko lan erreforma izan ge-

    nuen, ondoren pentsioen erreforma Zapateroren gober-

    nuaren eskutik, eta orain dela gutxi negoziazio

    kolektiboaren erreforma. Orain PPren gobernu berritik

    planteatzen den lan erreforma oso eraso larria da eta

    ondorio larriak izango ditu langileontzat eta herritar ge-

    hienontzat. Eta honen aurrean, UPN-k eta PSN-k ez dute

    inolako alternatibarik proposatzen Nafarroako Gober-

    nutik.

    Behin eta berriro eramaten gaituzte egoera berdinera.

    Kapitalak sortzen duen krisiaren kostea langilegoaren

    bizkarrean jartzen da eta aitzaki ezin hobea bilakatzen

    dute murrizketa gehiago egiteko. Emaitza beti izaten da

    berdina: patronala txaloka eta langileak geroz eta lan

    baldintza okerragoetan murgilduta.

    Holako eraso eta inposaketen aurrean, geroz eta beha-

    rrezkoagoa da Euskal Herrian urratsak ematea. Geure

    herriak erabaki propioak hartu ahal izateko bitartekoak

    eta markoak sortzeko urratsak hain zuzen era. Marko

    propio bat erabaki ekonomikoak eta politikoak biderat-

    zeko eta kapitalak sortutako krisiak eragin duen egoera

    ekonomiko larri hau beste modu batez kudeatzeko.

    Kudeaketa kapitalaren esku uzteak, erabakiak eskumako

    interesen esku uzteak,menpekotasun egoera batera era-

    maten gaitu. Horren aurrean eredu aldaketa planteat-

    zeko ordua da; eredu politiko eta eredu ekonomiko berri

    bat. Azken finean, egoera honi irtenbidea emateko au-

    kera bakarra dago: aldaketa politiko eta soziala ekartzea.

    Eta norabide honetan herri honek burujabetza ekono-

    mikoa behar du. Herri gisa munduko gainontzeko esta-

    tuek dituzten bitarteko berdinak nahi ditugu geure

    politika ekonomikoa, fiskala, laborala edota monetarioa

    finkatu ahal izateko.

    Kapitalak sortutako krisiaren

    kostea langilegoaren bizka-

    rrean jartzen da.

    Euskal Herriak burujabetza poli-

    tikoa eta ekonomikoa behar du,

    kapitalaren krisiak sortutako

    egoera larri honi beste modu

    batez aurre egiteko.

    www.bildu.info/burlata

    [email protected]

    Honen aurrean, UPN-k eta PSN-k ez

    dute inolako alternatibarik propo-

    satzen Nafarroako Gobernutik