Download - Buletina 5

Transcript
Page 1: Buletina 5

buletina-baketik aran

tzaz

u

5. zba. Martxoa

I zan Proposamena: b iz i tzarako,bizikidetzarako eta hezkuntzarakopedagogia etikoaNola hezi neure burua eta besteak pertsona izaten? Erronkahorri erantzun nahi dio martxoaren 13an Arantzazun Baketik-ek aurkeztu zuen Hezkuntza-Proposamenak. Geure burua etabesteak pertsona izaten hezteko baliabide teorikoak etapraktikoak eskaintzea da bere helburua. Proposamenak bereedukia zortzi ikaskuntzatan banatzen diren iradokizun didaktikozehatzetan biltzen du. Iradokizun horiek hezkuntza-ziklo osoahartzen dute, lehen hezkuntzatik batxilergora arte.

Antzerki Forum-a·Urtarrilaren 11tik martxoaren 4ra Antzerki Forum-eko bigarrenprograma gauzatu zen Arantzazun. Eskolan afektibitate- etabizikidetza-harremanetan errespetuaren, askatasunaren etaberdintasunaren balioa landu zen, 13 eta 14 urte bitartekoikasleei zuzendua zegoen programa horretan.

·Eusko Jaurlaritzako Garatu formazio-programaren barruan,Antzerki Forum-aren metodologiari buruzko ikastaroa emanzaie zenbait irakasleri Donostian eta Gasteizen.

Dohain egitasmoaLamorus erakundeak hartu zuen parte otsailean egitasmohonetan. Proiektu honen xedea egoera zailean daudenkolektiboentzat Arantzazun atseden- eta aisi-egonaldiakantolatzea da.

Zinema-zerbitzua·Zinemari buruzko ikastaroa: zinema hezkuntza-tresna gisa.Baketik-ek otsailaren 5ean eta 6an zinemaren eta hezkuntzareninguruan ikastaroa eskaini zuen Arantzazun. Iñigo MarzabalEuskal Herriko Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioeta Publizitate Saileko irakasleak eman zuen.

·Bideoteka. Martxoaren bukaeran bideotekari beste 20pelikula berri gehituko zaizkio, bakoitza gida didaktikobanarekin.

Zeurekin eta besteekin bizitzeko ikastaroakArantzazun eskainitako ikastaroez gain, Baketik-ek KanariarUharteetan eta Zaragozan eman ditu ikastaroak. IkastaroakArantzazun izaten dira, baina baita eskatzen dituzten bestelekuetan ere.

...urtarrileko, otsaileko eta martxoko berriak

gertatu dena...

ProposamenaPertsona izaten hezteko

zortzi ikaskuntza

izan

Aurkezpen-koadernoa

Arantzazu, 2010eko martxoa

baketik aran

tzaz

u

Izan Proposamenaren aurkezpen-liburuxkak horren inguruko zenbait galderarierantzuteko balio du: zer den, zertarako, zergatik sortu den, eta nolakoaden haren edukia. Liburuxkak diagnostikoa, helburuak, kontzeptu-edukiaeta Proposamenaren ezaugarri bereziak laburbiltzen ditu.

Irakurtzeko sakatu hemen.

Izan Proposamena: Pertsona izatenhezteko zortzi ikaskuntza

Page 2: Buletina 5

5. zba. Martxoa

Egungo lehentasun etikoei buruzkojardunaldiakBaketik-eko lehentasun etikoei buruzko jardunaldienlaugarren ekitaldia apirilaren 23an eta 24an izango da.Aurten jorratuko den gaia honakoa izango da: «Sinestunakdirenek eta ez direnek partekatu ditzaketen etikarakoelkarguneak».

Apirilaren 24rako, larunbata, jendeari zabalik egingo denmahai-ingurua prestatu da, eta hizlariak Victoria Camps etaJuan Martín Velasco izango dira.

Izan Hezkuntza-Proposamena·Proiektu honek bi aukera proposatzen ditu: (1) IzanProposamenak egiten duen ibilbidearen gaineko informazioaizatea edota (2) Izan Proposamena abian jarri nahi duenpertsona-sareko kide izatea.

·Maiatzaren 8an, larunbata, Baketik-eko Hezkuntza-Proposamena izeneko ikastaroa eskainiko da.

·Apirilaren amaieran Izan Proposamenaren atal teorikoa

jasotzen duen Jonan Fernandezen Pertsona izaten heziliburua eskuragarri izango da.

·Aplikazio praktikoak CD-an lortu ahal izango dira edotaBaketik-eko web gunean eskuratu.

·Baketik-ek Oñatiko Udalarekin lankidetzan, hitzaldi bateskainiko udalerri honetako Kultur Etxean, apirilaren 27an,19.00etan.

·Proposamen hau ezagutzera emateko hitzaldiak eskatzendiren tokietan eskainiko dira.

Antzerki Forum-aAntzerki Forum-ean komodina izateko teknikaren gainekoformazioa. Apirilaren 24an eta 25ean teknika horren gainekoikastaro trinkoa izango da, Orla Hassonen eskutik.

·Afrikari buruzko IV. Astea ArantzazunArantzazun antolatzen den Afrikari buruzko Astearenlaugarren ekitaldia ekainaren 7tik 12ra izango da. AurtenLaku Handiak eta Adiskidetzea izango ditu hizpide. Programalaster egongo da eskuragarri web gunean.

Baketik-en buletina jaso nahi ez baduzu, hemen sakatu

Buletin hau lagun bati bidali nahi badiozu, hemen sakatu

...apirileko, maiatzeko eta ekaineko aurreikuspenak

datorrena…

buletina-baketik aran

tzaz

u

·Maiatzaren 8a, larunbataIzan Proposamena ezagutzea

·Maiatzaren 22a, larunbataBoluntariotza- edo elkartasun-konpromisoa hobetzea

·Maiatzaren 29a, larunbataSufrimendua ulertzea: aurre egiteko eta laguntzeko

Baketik-ek hiru ikastaro berri eskainiko ditu maiatzean

·Ordutegia: 9.30etik 13.30era eta15.00etatik 17.30era.

·Ikastaro bakoitzaren matrikula: 30 euro.

·Bazkaria: 15 euro.

·Irakaslea: Jonan Fernandez.