40. INFORMAZIO BULETINA 2009ko Abendua - gipuzkoa.net · 2 40. INFORMAZIO BULETINA > 2009ko Abendua...

10
40. INFORMAZIO BULETINA > 2009ko Abendua

Transcript of 40. INFORMAZIO BULETINA 2009ko Abendua - gipuzkoa.net · 2 40. INFORMAZIO BULETINA > 2009ko Abendua...

Page 1: 40. INFORMAZIO BULETINA 2009ko Abendua - gipuzkoa.net · 2 40. INFORMAZIO BULETINA > 2009ko Abendua NABARMENDU BEHARREKOA > Europar Batasuneko Kontseiluaren Espainiako Lehendakaritza

40. INFORMAZIO BULETINA

> 2009ko Abendua

Page 2: 40. INFORMAZIO BULETINA 2009ko Abendua - gipuzkoa.net · 2 40. INFORMAZIO BULETINA > 2009ko Abendua NABARMENDU BEHARREKOA > Europar Batasuneko Kontseiluaren Espainiako Lehendakaritza

2

40. INFORMAZIO BULETINA

> 2009ko Abendua

NABARMENDU BEHARREKOA > Europar Batasuneko Kontseiluaren Espainiako Lehendakaritza

Urtarrilaren 1ean Espainiak EBko txandakako Lehendakaritza bere gain hartu zuen. Lehendakaritza duen herrialdearen zeregin nagusia, Europar Batasuneko Kontseiluaren –bertan estatu kideak ordezkatuta daude- lanak sei hilabetetan barrena antolatu eta zuzentzea da.

Horrela, ekainaren 30era arte Kontseiluko ordezkari espainiarrek eta beren organo subsidiarioek (lan batzordeak eta taldeak) Bruselan eta Luxenburgon egingo diren 3.000 bilera ingururen eta Espainian egiten diren 300 bileren gai-zerrendak zehaztu eta bilera horien buru izateko ardura izango dute.

Lehen aldiz, Espainiako Lehendakaritzarekin bat eginez, Europako Kontseiluak lehendakari egonkorra du. Lisboako Itunak sortutako kargua da, EBren lanei jarraitutasun handiagoa emateko xedearekin sortua, eta Herman van Rompuy Belgikako lehen ministro ohia izendatu dute postu horretarako, bi urte eta erdiko agintaldi baterako, behin berriztatu daitekeena. Van Rompuy 27 Estatu edo Gobernu Buru biltzen dituzten Europako Kontseiluko bileren edo gailur europarren buru izango da.

Espainiako Lehendakaritzaren lehentasunak lau ardatzen ingurukoak dira:

• Joan den abenduaren 1ean indarrean sartu zen Lisboako Ituna zehatz eta irmoki aplikatzea. • Ekonomia-politiken koordinazio handiagoa bultzatzeko beharra, krisitik irteteko estrategiak kudeatzeko,

susperraldia finkatzeko, hazkunde-garai berri bat sustatzeko, berriz ere enplegua sortzeko eta babes sozialeko maila altuak mantentzeko. Lehendakaritzak berrikuntza, klima-aldaketaren aurkako borroka eta agenda sozial europarra bultzatuko ditu.

• Batasuna indartzea, globalizazioan eragile politiko erabakigarri gisa. • Europako herritarren eskubideak indartu eta bermatuko dituzten ekimenak bultzatzea, emakumezkoen

eta gizonezkoen berdintasun eraginkorrari arreta berezia jarriz.

Informazio gehiago: http://www.eu2010.es/es/

Lehendakaritzaren programa: http://www.eu2010.es/export/sites/presidencia/comun/descargas/programa_ES.PDF

Page 3: 40. INFORMAZIO BULETINA 2009ko Abendua - gipuzkoa.net · 2 40. INFORMAZIO BULETINA > 2009ko Abendua NABARMENDU BEHARREKOA > Europar Batasuneko Kontseiluaren Espainiako Lehendakaritza

3

40. INFORMAZIO BULETINA

> 2009ko Abendua

> Lisboako Estrategiaren etorkizuna 2010 urtea eta gero

Eskualdeetako Lantaldearen Txostenak 2010 urtea eta gero egungo Lisboako Estrategiaren ondoren etorriko den ekimena abian jartzearen alde egiten du, baina Lisboako Estrategiarekiko garapen jasangarria izateko, Estrategia berrorekatu eta Europar Batasuneko Estrategiarekin bateratzea beharrezkoa dela uste du. Halaber, egungo Lisboako Estrategiak lortu nahi duen helburu orokorrari buruz tokiko eta eskualdeko erakundeen artean ziurgabetasun handia dago. Egoera hori Estrategia berrian helburu argiak zehaztuz eta iritzi publikoari modu eraginkorrean lekuan bertan jakinaraziz konpon daiteke.

Eta halaber, Estrategia berriak helburu orokor eta esplizitua izatea eskatzen du, EBko herritar guztiek bizi-kalitate maila altua eta ongizatea lortzera bideratua. Bizi-kalitate altu hau planeta finitu batek inposatzen duen jasangarritasun-mugen barruan eta ikuspuntu sozialetik gizarte justu eta kohesibo baten oinarrian eskuratu behar da.

Bestalde, jasangarritasunaren inguruko gaiei buruz sentsibilizatu eta Europako herritarren sormenerako eta enpresarako talentua sustatzeko orduan, hezkuntzak eta prestakuntzak, nola etengabeko ikaskuntzaren kultura ezartzeko beharrak, betetzen duten paper erabakigarria azpimarratzen du.

Informazio gehiago: http://www.mpt.es/prensa/actualidad/noticias/2010/01/20100115_04/text_es_files/file2/dictamen%20Estartegia%202020.pdf

Page 4: 40. INFORMAZIO BULETINA 2009ko Abendua - gipuzkoa.net · 2 40. INFORMAZIO BULETINA > 2009ko Abendua NABARMENDU BEHARREKOA > Europar Batasuneko Kontseiluaren Espainiako Lehendakaritza

4

40. INFORMAZIO BULETINA

> 2009ko Abendua

> Lankidetza publiko-pribatua, susperraldirako eta egiturazko aldaketarako inbertsioak mobilizatze aldera

Europako Batzordearen “Susperraldiari eta epe luzerako egiturazko aldaketari begira, inbertsio publiko eta pribatuak mobilizatzea: lankidetza publiko-pribatuaren garapena" izeneko komunikazioak adierazten duenez, egungo ekonomia- eta finantza-krisiak berariazko proiektuentzat eta politika garrantzitsuentzat funtsak lortzeko Ogasun publikoak duen gaitasunari eragiten dion une honetan, ezinbestekoa da lankidetza publiko-pribatuaren tresna garatzea.

Eta sektore publikoak tresna finantzario berritzaileen inguruan duen interesa areagotu egin da, eta baita azpiegiturazko proiektuak modu eraginkorragoan gauzatzeko beharrezkoak diren baldintzak sortzeko borondate politikoa ere.

Epe luzera begira lankidetza publiko-pribatuak bere zeregina betetzen jarrai dezan bermatu ahal izateko, ezinbestekoa da 2010ean bost funtsezko ekimen abiaraztea: Batzordeak lankidetza publiko-pribatuari buruzko talde bat sortuko du; EIBrekin batera lan egingo du lankidetza publiko-pribaturako finantziazio erabilgarria areagotzeko asmoz; funts publikoak emateko orduan diskriminaziorik egon ez dadin bermatzeko arau eta praktika egokiak aztertuko ditu; erkidegoko finantziazioa dagoenean, proiektuaren kudeaketa publikoa edo pribatua izatearen arabera, berrikuntzarako esparru eraginkorragoa proposatuko du, EBk zuzenbide pribatuko erakundeetan parte hartu eta zuzenean proiektu berezietan inbertitzeko aukera barne hartuta; eta azkenik, abian den inpaktuaren ebaluazioan oinarritzen den zerbitzuen emakidetarako tresna legegile bati buruzko proposamena kontuan hartuko du.

Informazio gehiago: http://eur-lex.europa.eu/LexUriServ/LexUriServ.do?uri=COM:2009:0615:FIN:ES:PDF

Page 5: 40. INFORMAZIO BULETINA 2009ko Abendua - gipuzkoa.net · 2 40. INFORMAZIO BULETINA > 2009ko Abendua NABARMENDU BEHARREKOA > Europar Batasuneko Kontseiluaren Espainiako Lehendakaritza

5

40. INFORMAZIO BULETINA

> 2009ko Abendua

KOHESIO-POLITIKA > Egitura-Funtsak aplikatzeko hogeigarren urteko txostena (2008)

2008 urtea izan zen 2000-2006 programazio-aldiari zegozkion egitura-funtsen programak eta proiektuak gauzatu ziren bederatzigarren urtea. Urte hartan, guztira, 7181 programa kudeatu ziren.

2000-2006 aldiari zegozkion egitura-funtsen programa eta proiektuak gauzatu eta 2008an horiek ixteko prestatzeaz gain, Batzordeak 2008an modu trinkoan parte hartu zuen 2007-2013 aldiari zegozkion 434 programen (EGEFen 317 eta EGIFen 117) plangintza eta programazioa egiten.

Informazio gehiago: http://eur-lex.europa.eu/LexUriServ/LexUriServ.do?uri=COM:2009:0617:FIN:ES:PDF

> EGEF-en 1. eta 2. Helburuei buruz egindako ebaluazioa (2000-2006)

Garraio, ingurumen eta energia azpiegituren inguruko 155 proiektu handiei nola produkzio-inbertsioen ingurukoei buruz hasiera batean planteatutako ebaluazio-txostenak soilik 96 proiekturen inguruko informazio nahikoa eskuratu zuen, informazioa eskuratzeko orduan aurkitutako zailtasun nabariak agerian utziz.

Azterketa guztizko kostuen eta koste unitarioen analisian, nola sortutako enpleguen eta horien kostuen analisian oinarritu da. Testuinguru honetan, proiektuen % 51ak aurreikusitako kostuak gainditu zituen eta % 75ak betetzeko garaian atzerapenak izan zituen. Kostuen batez besteko desbideratzea % 21 izan zen eta betetze-aldiarena, berriz, % 26, aldakortasun oso altua izanda.

Proposatutako hobekuntzak proiektuen kostuen definizio estandarrak erabiltzean, jarraipen-txostenen arauzko prestakuntzan (formatu komun baten pean), eta ezaugarri definituak dituen bukaerako txosten batean oinarritzen dira.

Informazio gehiago (ingelesa): http://ec.europa.eu/regional_policy/sources/docgener/evaluation/expost2006/wp10_en.htm

Page 6: 40. INFORMAZIO BULETINA 2009ko Abendua - gipuzkoa.net · 2 40. INFORMAZIO BULETINA > 2009ko Abendua NABARMENDU BEHARREKOA > Europar Batasuneko Kontseiluaren Espainiako Lehendakaritza

6

40. INFORMAZIO BULETINA

> 2009ko Abendua

KOMUNITATEKO POLITIKAK > Funtsezko gaitasunak mundu aldakor baten aurrean

Europako Batzordeak adierazten duenez, hezkuntzan eta prestakuntzan inbertitzea nahitaezkoa da ekonomia-krisitik atera ahal izateko, bai epe luzerako egiturazko erreformen atal gisa eta baita berehalako ondorio sozialak arintzeko ere.

Inoiz baino gehiago, munduko merkatuaren baitan Europaren lehiakortasuna berrikuntzaren alorrean dituen eskumen eta gaitasunen, eta ezagutzan oinarritutako eta karbono-isurtze murritzak dituen ekonomiaranzko trantsizio azkarraren menpe dago.

Horrela, beharrezkoa da hezkuntzaren eta prestakuntzaren funtzioa indartzea, ezagutzaren triangeluaren oinarri gisa. Berrikuntza eta hazkundea ez dira nahikoak izango, baldin eta haurtzarotik talentua eta sormena sustatuko dituen eta heldutasunean eguneratuko diren ezagutza, gaitasun eta eskumenen oinarri sendorik ez bada.

Eta kalitate handiko hezkuntza- eta prestakuntza-sistema bat laguntzen duten etengabeko ikaskuntza eta mugikortasuna beharrezkoak dira pertsona guztiek beharrezko gaitasunak eskura ditzaten, bai lan-merkatuari begira nola integrazio sozialari eta herritartasun aktiboari begira.

Informazio gehiago: http://eur-lex.europa.eu/LexUriServ/LexUriServ.do?uri=COM:2009:0640:FIN:ES:PDF

> Klima-aldaketa geldiarazteko erkidegoaren politikak

Klima-aldaketari buruzko Nazio Batuen Hitzarmen-markoari jarraituz, Europako Erkidegoko komunikazioak adierazi du, posible dela industria aurreko garaiko mailei dagokienez EEak 2012 eta gerorako munduko batez besteko tenperaturaren igoera 2 ºC baino gutxiagora mugatzeari buruz adostutako helburua 2050ean gainditzea. Beharrezkoa izango da egokitzapen-ahalegin esanguratsuak egitea, munduko batez besteko tenperaturaren igoera 2 ºC baino baxuagoa izanda ere.

Helburu hori lortze aldera, EEk hiru erronka garrantzitsu daudela uste du: helburuak eta neurriak; finantziazioa; eta karbonoaren munduko merkatu eraginkorra sortzea. 2012 eta gerorako nazioarteko akordioa anbizio handikoa eta globala izan behar da, herrialde garatu guztietan murrizketa alderagarriak ezarri behar ditu eta garapen bidean dauden herrialdeetan neurri egokiak hartu behar ditu, isurtzeak mugatze aldera.

Akordio mota hori lortuz gero, jada ezarrita dagoen % 20ko helburu loteslearen ordez, EEk % 30era murrizteko helburua areagotzeko konpromiso sendoa du.

Informazio gehiago: http://eur-lex.europa.eu/LexUriServ/LexUriServ.do?uri=COM:2009:0667:FIN:ES:PDF

Page 7: 40. INFORMAZIO BULETINA 2009ko Abendua - gipuzkoa.net · 2 40. INFORMAZIO BULETINA > 2009ko Abendua NABARMENDU BEHARREKOA > Europar Batasuneko Kontseiluaren Espainiako Lehendakaritza

7

40. INFORMAZIO BULETINA

> 2009ko Abendua

> Europar Batasunaren 2010eko aurrekontua

Europako Parlamentuak EBren 2010eko aurrekontua onetsi du, ordainketa-kredituetan (EBren Nazio-errenta Gordinaren % 1,04) 122.937 milioi euroko zenbatekoaz eta konpromiso-kredituetan 141.453 milioi euroko zenbatekoaz.

Bestelako jardunen artean, ekonomia suspertzeko finantziazio-plan europarra nabarmentzen da, 2.400 milioi euroko zenbatekoa duena, eta esne-sektoreari 300 miloi euroko laguntza-funtsa ere. Bestalde, Egitura-funtsek eta Kohesio-funtsek ordainketa-kredituetan guztira 36.385 milioi euro jasoko dituzte 2010ean eta 34.963 miloi euro konpromiso-kredituetan.

Informazio gehiago: http://www.europarl.europa.eu/pdfs/news/expert/infopress/20091215IPR66441/20091215IPR66441_es.pdf

On line aurrekontua: http://eur-lex.europa.eu/budget/www/index-es.htm

Page 8: 40. INFORMAZIO BULETINA 2009ko Abendua - gipuzkoa.net · 2 40. INFORMAZIO BULETINA > 2009ko Abendua NABARMENDU BEHARREKOA > Europar Batasuneko Kontseiluaren Espainiako Lehendakaritza

8

40. INFORMAZIO BULETINA

> 2009ko Abendua

e-LIBURUTEGIA > Gazteria Europan

Europar Batasuneko biztanle gazteen, 15 eta 29 urte bitartekoak, kopurua 96 milioi pertsona ingurura jaitsi da, guztizko biztanleriaren bosten batera iritsi arte.

Eurostaten argitalpen honek Europar Batasunean eta bere estatu kideetan gazteriaren egoerari buruzko estatistika eta azterketa bilketa sakona jasotzen du.

Lau atal handitan egituratzen da: demografia, familia eta bizi-baldintzak, osasuna, hezkuntza, enplegua, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eta kultura eta konpromiso soziala.

Informazio gehiago (ingelesa): http://epp.eurostat.ec.europa.eu/cache/ITY_OFFPUB/KS-78-09-920/EN/KS-78-09-920-EN.PDF

> Enpleguari buruzko 2009ko txostena

Txostenak Europar Batasunean 2009ko enpleguaren egoera eta 2010 eta 2011 urteetarako etorkizuna aztertzen ditu. Zenbatetsitako enpleguaren atzeraldia % 2,3 izan da 2009an eta 2010an % 1,2 gehitu zaio (bi urte hauetan gutxi gorabehera 7,5 milioi lanposturen galera izango litzateke).

Estatu kide guztietan langabeziaren igoera aurreikusten da. 2010ean % 10,3ra iritsi daiteke eta 2011n % 10,2an kokatu daiteke; beraz, 2008ari dagokionez, hiru portzentaje-puntu baino gehiagoko igoera adierazten du horrek.

Ekonomiaren susperraldia enplegu sorkuntza garrantzitsu bat eginez gero gertatuko da edo «enplegurik gabeko hazkundea» ekarriko du berekin, bereziki pertsonak eta enpresak egiturazko erronkei erantzuteko prestatuko dituzten krisitik aterako estrategien arrakastaren arabera, eta malgutasun eta segurtasun maila altuak lortzera bideratutako lan-merkatuen modernizaziorako politika publikoen eraginkortasunaren arrakastaren arabera.

Informazio gehiago: http://eur-lex.europa.eu/LexUriServ/LexUriServ.do?uri=COM:2009:0674:FIN:ES:PDF

Page 9: 40. INFORMAZIO BULETINA 2009ko Abendua - gipuzkoa.net · 2 40. INFORMAZIO BULETINA > 2009ko Abendua NABARMENDU BEHARREKOA > Europar Batasuneko Kontseiluaren Espainiako Lehendakaritza

9

40. INFORMAZIO BULETINA

> 2009ko Abendua

> Garapen jasangarriaren estrategia Europar Batasunean

Europar Batasunean garapen jasangarriaren Estrategiak 2009an izandako aurrerakuntzaren maila erakusten du txostenak, 100 jarraipen-adierazle baino gehiagoren bidez.

Funtsezko gai eta adierazleak hauen ingurukoak dira: garapen sozioekonomikorako esparruak, klima-aldaketa eta energia, garraio jasangarria, kontsumo eta produkzio jasangarria, natura-baliabideak, osasun publikoa, gizartean sartzea, demografiaren aldaketa, parte-hartze globala eta gobernantza egokia.

Informazio gehiago (ingelesa): http://epp.eurostat.ec.europa.eu/cache/ITY_OFFPUB/KS-78-09-865/EN/KS-78-09-865-EN.PDF

Page 10: 40. INFORMAZIO BULETINA 2009ko Abendua - gipuzkoa.net · 2 40. INFORMAZIO BULETINA > 2009ko Abendua NABARMENDU BEHARREKOA > Europar Batasuneko Kontseiluaren Espainiako Lehendakaritza

10

40. INFORMAZIO BULETINA

> 2009ko Abendua

ADIERAZLEAK > Energia, garraio eta ingurumeneko funtsezko adierazleak

Argitalpenak energia, garraio eta ingurumenari dagokionez Eurostatek eta Ingurumenaren Europako Agentziak jasotzen dituzten adierazle garrantzitsuenen ikuspegi orokorra eskaintzen du, klima-aldaketa nabarmenduz.

Europar Batasun osorako, estatu kideentzako eta herrialde hautagaientzako 63 funtsezko adierazleri buruzko datuak jasotzen dira.

Informazio gehiago: http://epp.eurostat.ec.europa.eu/cache/ITY_OFFPUB/KS-DK-09-001/EN/KS-DK-09-001-EN.PDF

> Per capita BPG Europar Batasuneko estatuetan

Erosteko ahalmenarekin parekotasunean eta 2008ari dagozkion datuak izanda, per capita BPG batez bestekoaren % 276 (Luxenburgori dagokiona) eta % 41 (Bulgaria), zazpiren bat gutxi gorabehera, artean dago.

Luxenburgoz gain, batez bestekoaren gainetik % 20 gainditzen edo kopuru horretara iristen diren herrialde aberatsenak, Irlanda, Holanda, Austria, Danimarka eta Suedia dira.

Informazio gehiago (ingelesa): http://europa.eu/rapid/pressReleasesAction.do?reference=STAT/09/182&format=HTML&aged=0&language=EN&guiLanguage=es