Kirol buletina 2. zenbakia

Click here to load reader

  • date post

    08-Mar-2016
  • Category

    Documents

  • view

    244
  • download

    6

Embed Size (px)

description

Ondarroako kirol buletinaren bigarren zenbakia

Transcript of Kirol buletina 2. zenbakia

  • 2.Zkia

  • 2

    1 AGURRAK

    Zorionak emateko aprobetxatu nahi dut Kirol Batzordeak utzi didan tartetxoa. Ibilbide motza du Kirol buletinak, izan ere, iaz argitaratu baigenuen estreinakoz, eta eskuartean duzuena 2. alea baino ez da. Buletina irakurtzerakoan konturatuko zarete zenbat ekimen gauzatu dituzten gure herriko kirol elkarteek eta kirol zaleek 2012an . Nahi izanez gero behintzat , ez dago ez, aspertzeko astirik . Herri bizia da gurea eta kirol alorrean ere badu bizitasun horrek bere isla, noski. Horrela jarraitzea da Udalaren erronketako bat eta horregatik bere baliabideak eskaintzen zein ekarpenak egiten jarraitzeko asmoa dauka. Zoriondu nahi zaituztet Udaleko Kirol Batzordea eta bertan parte hartzen duzuen banako zein kirol elkarteak eta eskertu egiten duzuen beharra. Zenbat ekimen eta zenbat proiektu! eta animatu nahi zaituztet guztiok jarrai dezazuen lan eta lan 2013an ere. Eskerrik asko benetan denon artean egiten baitugu herria . Ditugun zailtasun guztien gainetik espero dut , 2013a ere , arrakastaz betetako urtea izatea. Animo eta zorte on.

    Argia Ituarte Arkotxa Ondarroako Akatea

    Ia bi urte pasatu dira kirol batzordea abian jarri denetik. Bertan, helburu, kanpaina eta kirol programa bat aurrera eramaten lan egin dugu, herriko kirol zaletasun hori asetu nahian . Udalak dituen baliabideak kudeatzeko orduan, urte guztian zehar kirol agenda publikatuz ( astearteetan emaitzak emanez eta ostegunetan asteburuko kirol talde ezberdinen egutegia udaleko webean zintzilikatuz), kirolari guzti horiek egindakoaren berri herriaren aurrean zabaltzea edo azaleratzea izan da gure helburua. Horretaz gain , talde bakoitzak bere urteko jardunaren berri ematen duen kirol buletina jorratzen dugu eta kirol buletin horren bigarren atalaren aurkezpena litzake hau. Kirol batzordeko kideen proposamenak jasoz, ahalik eta buletin osoena argitaratzen ahalegindu gara . Bukatzeko eskerrik asko benetan, buletin hau argitaratzeko zuen ekarpenak egin dituzuen guztioi.

    Arantza Burgoa Agirregomezkorta Kirol arloko zinegotzi arduraduna

  • 3

    2 AURKIBIDEA

    1 Agurrak 2

    2 Aurkibidea 3

    3 Kirol Programazioa 3

    4 Artikulua: Josu Etxaburu 4

    5 Asteroko kirol agenda eta kirol emaitzak 5

    6 Ondarroako kirolariak historian zehar 6

    7 Aurrera Mendi Taldea 7

    8 Koaxi Triatloi Taldea 18

    9 Ondarroa Arraun Elkartea 27

    10 Ondarroako Igeri Taldea 36

    11 Elkarrizketa: Jon Lete 40

    12 Ondarroako kirolaren gala 42

    13 Oporraldietako eskaintza kiroldegian 48

    14 Ateak zabalik kirolari kanpaina 50

    15 Hitzaldia: kirola osasunaren bidea 54

    16 Erakusketa: kirol jantziak 55

    17 Denborapasak 56

    18 Galdeketa 57

    19 Atletismoaren oinarrizko lexikoa 58

    22 EAJ-PNV 59

    23 BILDU 60

    24 Emaitzak 61

    Eskuartean duzun KIROL BOLETINAREN

    inguruko iradokizunen bat baduzu, idatzi ezazu

    helbide honetara:

    [email protected]

    3 KIROL PROGRAAZIOA

    Urtean zehar kirol jarduera edota kirol egitasmo ugari izaten dira Ondarroan. Horiez gain, asko dira baita ere herriko kirol talde ezberdinen egituretan egonik, banaka zein taldekako liga txapelketa ezberdinetan parte hartzen duten gure herriko kirolariak. Normala denez, bakoitzak hurbilago duen taldearen inguruko jarraipen handiagoa egingo du askok, eta, aldiz, gutxiago, gainontzekoenei dagokionez. Zentzu honetan, URTEKO KIROL PROGRAMAZIOA deituriko egitasmoa abian jarri du Ondarroako Udaleko Kirol Batzordeak. Beronen helburu nagusia honako hau da: Ondarroan gauzatzen diren kirol jardueren inguruko ikuspegi orokorra eta zabala izatea, baina, aipaturiko kirol jardueren egutegia argitaratzeaz gain, jarduera bakoitzaren inguruko ezaugarri garrantzitsuenak ere aipatuz. Bi formatu ezberdinetan argitaratu da:

    PROGRAMAZIOA LABURTUA: kirol jardueren data zehatzen taula da, finean.

    PROGRAMAZIO OROKORRA: beste hainbat atal osagarri izango ditu.

    2012. URTEKO KIROL PROGRAMAZIOA ikusgai dago udaleko webgunean. Hurrengoa, 2013 urteari dagokiona, alegia, epe motzean argitaratuko da. Jakina da urtean zehar aurreikusi gabeko kirol jarduera berriak egon daitezkeela. Horien berri izan bezain pronto, argitaratuta dagoen programazioa eguneratuko genuke ekimen berria txertatuz. Esan bezala, urte hasieratik eta urte guztiko ikuspegi orokorra eta zabala izatea da egitasmo honen helburu nagusia, baina baita uneoro eguneratuta eta era erraz batean lokalizatzeko moduan jartzea ere. Zentzu honetan, Ondarroako Udaleko webguneko sarrerako orrialdean kokatu dugu, nahiz eta herriko kirol talde zein beste zenbait erakundeetako webguneetan ere estekak izango dituen.

  • 4 Artikulua: AITAGAUR ERE GALDU EGIN DUGU

    Etxerako bidea hartuta jadanik, burutik ezin kenduta darabilt nire semeak esandakoa: aita gaur ERE galdu egin dugu. Kotxeko barneko ispilutik tarteka begiratzen diot eta bere aurpegiari eta alaitasunari erreparatuz badirudi gaurkoa ahaztu duela nahiz eta ez dakien niri zer nolako egoneza sortu didan. Nola azaldu ume bati dena ez dela irabaztea eta galtzea, nola azaldu nire semeari sarritan galtzeak irabazteak baino gehiago erakusten duela, nola azaldu atzean doan pertsona horri irabazteko modu zikinak eta galtzeko modu duinak egon badirela eta gizakiaren bilakaeran porrotak gehiago izaten direla, nola azaldu Berak dakiena da gaur galdu egin dutela eta gainera gaur ere galdu egin dutela. Galdu eta galdu ari direla eta berak ez du hori nahi, berak, denon moduanirabaztea nahi du, irabazlea izatea, txaloak jasotzea, musuak eta besarkadak jasotzea, zein ondo jolastu duen norbaitek esatea, lausenguz betetzeadenok nahi duguna nahi du eta gainera gaurko gizarteak begi aurrean jartzen digun ereduan bere burua ispilu aurrean bezala ikusi nahi du. Ezin diot kontrakorik esan nagusiok eredu hau ontzat ematen dugun bitartean. Kontraesan galanta pentsatu dut isilean, errotonda hartzen dudan bitartean. EREzoritxarreko hitza hainbat eta hainbat langile finen bizitzan, hara non nire semearen bizitzan ere txertatu dela. Ustekabean, isilean, kalterik gabe edobaina ez da horrela!! Behin, birritan, hirutan edo hamaika aldiz galtzen denean eta galtzetik ez denean ezer ikasten, ERE horrek zentzu osoa du baina nahiz eta hainbatetan galdu, bakoitzean zertxobait ikasten denean, ERE hitzak balio galtzen du. Bainanola azaldu guzti hau atzeko leihotik begirada pentsakordun nire semeari?

    Markagailuak hitz egin du eta nola gainera: 6 1

    Irabazten hasi dira eta bazirudien gaurkoan izango zela. Gurasoak pozik, sinestu ezinik, euren semeak animatuz, baina aurkarien gola berehala etorri da eta poza lekuz aldatu da. Orain beste gurasoen oihu eta algarak futbol zelaia hartu dute. Denbora kontua izan da gol gehiago jasotzea eta arbitroak amaiera pitatzea.

    Semaforoan geratu nagoela, partiduan zehar ikusi ditudan jarrera eta egoerak datozkit gogora. Zenbat haserretu den aurkarien atezainaren aita bere semeari gola sartu diotenean eta zer nolako begirada tristearekin begiratu dion bere aitariparkamen bila edo. Neuk sentitu dut bere mina eta ez dut nahi nire semeak, inoiz, niri modu horretan begiratzea. Egiten duena egin, ateratzen zaiona atera, argi daukat ikaste-prozesuan sartua dagoela eta prozesu guztietan bezala, emaitza bezain garrantzitsua bidean ikasten duena dela. Bainanola azalduko diot guzti hau nire semeari? Nola erakutsiko diot begiradek heziketa modu baten seinale direla? Nola ulertaraziko diot hain harro agertzen zen aita hura, atezainaren aita alegia, gaurkoan ERE galtzaile atera dela? Nola adieraziko diot maitasunak ez duela ulertzen galtzaile eta irabazleen arteko borrokaz? Nola Atzeko kotxearen pitadak esnatu nau. Etxera iristen ari gara eta etxe aurrean familia osoa gure semearengana hurbildu da eta berak kontatzeko zeukana arretaz entzun ondoren besarkadaz eta musuz bete dute. Ni, kotxeko atean geratu naiz guzti hau ikusten. Pozik ikusten dut gure semea eta neure buruari egindako hainbat galderen erantzunak musu eta besarkada horietan egon dira. Semeak buelta eman du eta bere begiradak lasaitu nau: beste batean irabaziko dugu aita esan dit. Besarkatu dut eta besarkada horretan niretzat irabazlea dela esan nahi izan diot. Ulertu du eta irriparra eginez etxean sartu gara.

    -Josu Etxaburu-

  • 5

    5 ASTEROKO KIROL AGENDA KIROL EMAITZAK

    Kirolaren inguruko mugimendu handia eta anitza egoten da astebururo Ondarroan eta asko dira baita ere herritik at kirol jarduera ezberdinetan parte hartzera ateratzen direnak. Aipaturiko kirol talde jakin batzuen inguruko albisteak izaten dira tartean komunikabide batzuetan baina ez dago bat bera ere orokortasun batekin eta era jarraian beraien berri ematen dutenik. Hau horrela izanik, jarraian aipatzen diren bi ekimen hauek abian jarri zituen Ondarroako Udalak 2011.ko urrian:

    KIROL AGENDA: OSTEGUNETAN ARGITRATZEN DA

    Bertan, hurrengo asteburuari begira Ondarroako kirol talde zein oro har Ondarrutarrek parte hartzen dituzten kirol ekimenen berri zabala ematen da. Federatuen lehiaketa zein herrikoia izan, bakarka zein taldekakoa, denak dute tokia egitasmo honetan. Informazio iturri zabala eraikitzen ari gara, zenbait kasutan, herriko kirol taldeek dagoeneko ezarrita dituzten berariazko arduradunek bideratzen digute informazioa. Beste batzuetan aldiz, geu enteratzen gara edo herritarrek ematen digute parte hartzeko asmoa duten kirol egitasmoaren berri.

    KIROL EMAITZAK: ASTEARTETAN ARGITARATZEN DA

    Bertan, pasa den asteburuko kirol egitasmoen berri ematen da, beti ere, esan bezala, Ondarroako kirol talde edo Ondarrutarrek parte hartzen dutenenak, noski. Emaitzak, sailkapenak, balorazioak islatzen dira bertan, eta hori bai, argazki txorta eder batekin.

    Esan bezala 2011.ko urrian atera zen