Bat. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluan bildu du-

7
KONTSEILUAREN LEHEN 10 URTEAK Euskararen normalizazioa helburu duen erakunde baten bi- zitzan 10 urte ez dira gehiegi, ezta gutxiegi ere. Hamar urtean, gaur egun, gauza asko gertatzen da eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluan joandako hamar urteotan lortu diren helburu nagusiak zenbatzeko bi eskuetako atzamar guztiak be- har ditugu. Has gaitezen urratsez urrats: Bat . Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluan bildu du- gu euskalgintzaren atal handi bat euskararen normalizazioan aurrera egiteko helburu konpartitu eta bakarrarekin. Euskara- ren unibertsoan, kokatu genuen, aho batez, lanerako planeta. 1995. urtean, ‘Egunkaria Sortzen’ elkarteak egindako bileran bilatu behar dira mugimendu honen erroak. Euskararen egoeraz kezkaturik, euskalgintzako hainbat lagunek foro berriak sortu beharra ikusi zuten, iritziak elkarri azaldu eta gogoetarako topa- guneak atontzeko. Hainbat bilera eta mintegi egin ziren ondo- ren, ordura arte egindako diagnostikoa berretsi zutenak eta eus- kalgintzaren indarrak kohesionatu eta euskararen normalizazio- an jauzi kualitatiboa eragiteko erabateko adostasuna zegoen. Prozesu horren haritik, 1997. urteko martxoan, ‘Euskararen Unibertsoa’ jardunaldiak egin ziren Donostian. Euskalgintzari eta euskal gizarte osoari egindako deiak 400 eragile ingururen erantzuna jaso zuen eta, bi egunez, euskararen egoerari buruz- ko eztabaida mamitsuak egin ziren. Hain zuzen ere, bertan hartu zuen behin-behineko talde eragileak ‘Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua’ sortzeko agindua. KULTURA 18

Transcript of Bat. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluan bildu du-

KONTSEILUAREN LEHEN 10 URTEAK

Euskararen normalizazioa helburu duen erakunde baten bi-zitzan 10 urte ez dira gehiegi, ezta gutxiegi ere. Hamar urtean,gaur egun, gauza asko gertatzen da eta Euskararen GizarteErakundeen Kontseiluan joandako hamar urteotan lortu direnhelburu nagusiak zenbatzeko bi eskuetako atzamar guztiak be-har ditugu. Has gaitezen urratsez urrats:

Bat. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluan bildu du-gu euskalgintzaren atal handi bat euskararen normalizazioanaurrera egiteko helburu konpartitu eta bakarrarekin. Euskara-ren unibertsoan, kokatu genuen, aho batez, lanerako planeta.

1995. urtean, ‘Egunkaria Sortzen’ elkarteak egindako bileranbilatu behar dira mugimendu honen erroak. Euskararen egoerazkezkaturik, euskalgintzako hainbat lagunek foro berriak sortubeharra ikusi zuten, iritziak elkarri azaldu eta gogoetarako topa-guneak atontzeko. Hainbat bilera eta mintegi egin ziren ondo-ren, ordura arte egindako diagnostikoa berretsi zutenak eta eus-kalgintzaren indarrak kohesionatu eta euskararen normalizazio-an jauzi kualitatiboa eragiteko erabateko adostasuna zegoen.

Prozesu horren haritik, 1997. urteko martxoan, ‘EuskararenUnibertsoa’ jardunaldiak egin ziren Donostian. Euskalgintzarieta euskal gizarte osoari egindako deiak 400 eragile ingururenerantzuna jaso zuen eta, bi egunez, euskararen egoerari buruz-ko eztabaida mamitsuak egin ziren. Hain zuzen ere, bertanhartu zuen behin-behineko talde eragileak ‘Euskararen GizarteErakundeen Kontseilua’ sortzeko agindua.

KULTURA18

Karmel_261 25/3/08 09:20 Página 18

Beharrezko urratsak egin eta, 1997ko abenduaren 6an, Du-rangoko Historia Museoan sortu zen Kontseilua. Geroztik,apurka-apurka, Kontseilua handituz joan da.

Kontseilu osatzen duten Euskararen Gizarte Erakundeen ordezkariak orain dela 10urte Durangon jarduna abian jartzen

Bi. Bai Euskarari kanpainari amaiera aparta eman zitzaion,Euskal Herriko bost kirol estadio betez Bilbon, Iruñean, Do-nostian, Miarritzen eta Gasteizen. 120.000 lagun baino gehiagobildu ziren guztira eta aldi berean.

Hiru. Gizarte-eragileen babesa bilatu dugu, geure jardunaelkarlanean oinarrituz. Hori dela eta, hainbat herritako admi-nistrazioekin, erakundeekin, sindikatuekin, eragile-politikoekineta enpresa-elkarteekin lan egiten dugu.

Lau. Euskal Herriko lurralde guztietako 120 herritara hedatudugu euskararen aldeko mezua ‘Bai Euskarari Akordioa He-rrietan’ proiektuaren bidez. Horri esker, Tafalla, Amurrio, Uzta-ritze, Basauri edo Donostian lan egiten dugu, besteak beste.

Bost. Lan-mundua euskalduntzeko tresna asmatu dugu: ‘BaiEuskarari Ziurtagiria’. Enpresek euskararen alde hartzen dituz-ten neurriak kreditatzeko sistema eta tresna sortu dugu.Proiektu berritzaile honek jada Euskal Herri osoko 1.500 en-presa baino gehiagotan eragiten du.

KONTSEILUAREN LEHEN 10 URTEAK

KULTURA 19

Karmel_261 25/3/08 09:20 Página 19

2007an Kontseiluak ‘Bai Euskarari Ziurtagiria’ indartu, hobetueta hedatzeko Elkarte berri bat sortu zuen. Ondorioz, Ziurtagiria-ren kudeaketa beste entitate batzuekin elkarlanean garatzen da.Hain zuzen, hiru bazkide motak osatzen dute egungo Elkartea:

1. Bazkide babesleek: Kontseilua osatzen duten kideek.

2. Bazkide erabiltzaileek: Ziurtagiria duten entitateek.

3. Bazkide laguntzaileek: Ziurtagiriaren sustapenean elkar-lanean aritu nahi duen edozein entitatek.

Sei. Hizkuntza-eskubideak babesteko mekanismoa ereabian jarri dugu: ‘Hizkuntz Eskubideen Behatokia’, herritarrenekarpenekin zuzenean lan egiten duena, haien eskura jarritako‘euskararen telefonoa’ren bidez.

Euskararen lurralde batzuetan hizkuntza-eskubideen berme-an atzera-pausoak ematen zirela eta beste batzuetan behar be-zalako aurrera-pausorik ez zegoela ohartu zen Kontseilua eta,beraz, egoeraren diagnosi objektiboa egingo zuen erakundeindependente baten beharraz jabetu zen.

Behatokia Euskal Herriko herritarren hizkuntza-eskubideezarduratzen da eta eskubide horiek Euskal Herri osoan, arlo pu-blikoan zein pribatuan, babestera zuzentzen du bere jarduera.

Behatokiak, horren aurrean,

• Euskal hiztunen hizkuntza-eskubideak babestu eta de-fendatu ez ezik, urratzen direnean salatu ere egiten ditu.

• Euskal Herrian euskaraz mintzatzeko, administrazioarizuzendu eta administraziotik zerbitzuak hartzeko (osasu-na, hezkuntza, justizia, informazioa zein beste edozeinzerbitzu), bai eta orokorrean gizarteak eskaintzen dituenaukerak euskaraz baliatzeko euskal hiztunek dituztenaukerak bermatzea ere xede du.

‘Euskararen telefonoa’ Behatokiaren zerbitzua da. Hizkun-tza-eskubideen urraketei konponbidea emateko tresna zuzeneta eraginkorra izan nahi duen zerbitzu hau Euskal Herriko

XABIER MENDIGUREN

KULTURA20

Karmel_261 25/3/08 09:20 Página 20

edozein herritarren eta elkarteren eskura dago. Herritarrek he-larazitako informazioarekin Behatokiak urtero egoeraren diag-nosia egiten du, eta hori txosten batean jasotzen du.(www.euskararentelefonoa.com; 902 194 332)

Zazpi. Gizartetik etengabeko laguntza jaso dugu; eta norba-nako askok euskararen aldeko konpromiso zehatzak hartu di-tuzte. Urtero kanpaina gisakoak egiten dira fakturak euskal-duntzea, euskara ikastea, euskarazko argitalpenetara harpide-tzea, euskal produktuak erostea eta abar proposatuz.Norbanakoen konpromiso horiek ezinbestekotzat jozen dituKontseiluak euskararen normalizazioan.

Zortzi. Nazioarteko hainbat instituzio eta erakunderekinharremanetan gaude, eta hizkuntza gutxituei buruzko forougaritan izan gara. Estrasburgoko Parlamentuan, Bruselako ins-tituzioetan, Genevako Nazio Batuen erakundeetan eta abarre-tan. Bestalde, euskararen gisako hizkuntza gutxitu askotakoordezkariekin harreman iraunkorra dugu, esaterako, galego,kataluniar, galestar, bretoi, irlandar, okzitaniar, korsikar, saamieta abarrekin, bai eta Amerika, Asia eta Afrikako zenbait hiz-kuntza indigenaren ordezkariekin ere. Gainera ingelesezkoNewsletter bat hedatzen dugu bostehun helbide hautatu bainogehiagotara, maiztasunez, euskararen berri emanez.

Bederatzi. Hizkuntza-politika eraginkorrak lortzeko eragite-lana burutu dugu EAEn, Nafarroan eta Iparraldean. Halaber,Euskal Herriko 66 udalerriren hizkuntza-politika neurtu dugunormalizazioan aurrera egiteko abiapuntua definituz, eta ildoberetik jarraituko dugu etorkizunean., azterketak egiten eta he-datzen eta Ordenantza eredugarriak Hegoalderako, eta Deli-bero eredugarriak Iparralderako proposatuz, Akordio Soziopo-litikoaren sinatzaile izan diren hamaika alderdi eta sindikatuenadostasunez landu direnak.

Hamar. Eskarmentu hau guztia metatuta hamaika gauzagehiago badugu egiteko Eta gogotsu ekingo dio Kontseiluaketorkizunean ere euskararen normalizazioaren bideari. Ziur da-

KONTSEILUAREN LEHEN 10 URTEAK

KULTURA 21

Karmel_261 25/3/08 09:20 Página 21

go Kontseilua, orain arte bezala, ez zaizkiola bidelagunak etalaguntzaileak faltako beste hamar urtetan ere lanean aritzeko,oraindik asko falta baita euskararen normalizaziorako.

‘Bai euskararari’-tik ‘Euskaraz bai’-ra eman nahi dugun jau-zia ere azalduko dugu, herriz herri zabalduko baitugu ‘Euska-raz bai’ leloa. “Euskaraz Bai” zikloa hasi nahi dugu. Hamar ur-te pasa eta egin dugun lanaren ondoren, gero eta garbiagoikusten dugu euskarak aurrera egingo badu zerbait gehiagobehar duela, atxikimenduaz eta aldekotasunaz gainera, batezere euskarak behar duena ikasia eta erabilia izatea dela, hots,herritarrak ‘Euskaraz bai’ esatea.

Horregatik paratu du Kontseiluak, bere 10. Urteurrenean,‘Euskaraz bai’ adierazpena, euskararen egoeraren azterketaeta etorkizuneko erronkak azaltzen dituena, helburu jakin etazabalarekin: “Euskararen normalizazioaren ahaleginean baterajarduteko gonbita luzatuko diegu gizarte-eragileei, erakundeeieta jendarteari, oro har”. Orain ‘Euskaraz bai’ adierazpena za-baltzen hasiko da Kontseilua, eragileen atxikimendua eskatuz,euskararen normalizazioaren erronka guztiona baita.

Euskara Euskal Herriaren berezko hizkuntza da eta bertanizan dezakeen garapenaren baitan bakarrik ziurta daiteke berebiziraupena. Euskarak etorkizuna behar duelako, iraungo duenhizkuntza izatea nahi dugulako eta euskal herritar guztien hiz-kuntza izatea nahi dugulako, ezinbestekoa da euskararen gara-pena ziurtatzea.

Zorionez, nahiz eta euskal jendartean osoki euskaraz bizi-tzeko aukerarik ez egon, gaur egun, neurri handi batean eus-karaz bizi den jendarte zabala dago. Euskalgintza bilgune da

XABIER MENDIGUREN

KULTURA22

Euskaraz bai’ adierazpena

Karmel_261 25/3/08 09:20 Página 22

euskaraz bizi den jendarte horrentzat. Hortaz, euskaraz bizi-tzea da gure aukera. Aukera hori hartu dugunontzat euskarazbizi ahal izateko baldintzak sortu nahi ditugu eta horretarakoari gara lanean euskalgintzan. Horregatik ere hizkuntzarentzatesparruak garatu eta zabaldu nahi ditugu; geure bizitza euska-raz normaltasunez egin ahal izateko.

XXI. mendearen hasieran euskarak bizi duen egoeraren au-rrean, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko Batzar Na-gusiak oinarrizko irakurketa hau egin du, euskararen egungoegoeraz:

- Egindako lanari esker euskal herritarren euskararen alde-ko jarrerak azken hamarkadetan bilakaera baikorra izanduela ukaezina da. Gehiengo zabalaren jarrera euskararenaldekoa da, euskararen zabalkundea eta normalizazioalortzearen aldekoa. Baina euskararen garapena nahi bainomantsoago ari da gertatzen.

- Euskal Herriko biztanleen laurdena euskalduna da. Azkenhamarkadetan egindako ahaleginak euskaldunen kopuruahanditzea ekarri badu ere, handitze hori ez da izan euska-raren normalizazioa bermatzeko adinakoa.

- Erabileran ere hazkundea gertatu den arren, egoera nor-malizatuak izango lukeen erabilera mailaren azpitik gaudeoraindik.

- Euskaldunok euskaraz bizitzeko dugun eskubidea ez da-go bermatuta, eta nabarmenak dira egunero sortzen direnezintasunak. Euskal Herriko hainbat eremutan, euskarazbizitzeko aukera dagoenean, euskaldunak ahalegin gehi-garria egin behar du hori lortzeko, ohiko funtzionamen-dua, lehenetsitakoa, erdaraz garatzen delako.

- Abagune honetan, euskalgintzak elkarlan-jarduera aberas-garria eraiki du. Elkarlan-giro horren emaitza oparoa daeuskarari emandako bultzada, ehunka gizarte-eragilerenekarpena eta instituzioengan lortutako eragite-lana.

KONTSEILUAREN LEHEN 10 URTEAK

KULTURA 23

Karmel_261 25/3/08 09:20 Página 23

Aurreratutakoa kontuan izan eta normalizaziora iristeko bi-dea falta dela gogoan hartuta, oinarrizko ildo hauek jarraitukoditugu etorkizunera begira:

1. Euskararen berreskurapen-prozesua azkartzea ezinbeste-koa da. Hau da, egun Euskal Herrian euskara ez dakite-nek ikastea, eta, bere erabilera esparru eta eremu berrie-tan handitzea, ahalik eta eperik laburrenean. Ezagutzaeta erabilera zabaltzeko aukera berriak sortzen jarraitubehar dugu.

2. Funtzio sozial guztiak euskaraz garatzeko aukera lehen-bailehen lortzea ezinbestekoa da, horrela lor baitaitekeeuskararen normalizazioan urrats benetakoak egitea.

3. Euskara lehentasuneko hizkuntza izatea lortu behar du-gu, horrela ziurta baitaiteke euskaldunen eta biztanleguztien hizkuntza eskubideak bermatuta izatea.

4. Hori guztia egiteko lan politiko-instituzionala eta lan so-ziala bideratu behar dira, biak ere norabide berean. Era-kunde instituzionalek, eragile politikoek, ekonomikoeketa sozialek, norbanakoek eta euskalgintzak norabideberean lan egitea ezinbestekoa da, guztion arteko lanki-detzak ziurta baitezake euskararen geroa eta Euskal He-rri euskalduna.

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua osatzen duguneragileok euskararen eremu osoan euskaraz normaltasunez bi-zitzeko ari gara lanean. Etorkizunerako, euskalgintzan ari garenerakunde eta lagunok lanerako ilusioa eta grina dugula berretsinahi dugu. Ahalegin horretan batera jarduteko gonbita luzatzendiegu jendarte-eragileei, erakundeei, eta gizarteari oro har.

Amaitzeko, Kontseiluak 10 urte hauetan euskara ikasi, era-bili, zabaldu eta horren aldeko hautua egin duten jendarte-era-gile guztiei eta pertsona guztiei zorionak eman nahi dizkie.

Xabier Mendiguren BereziartuKontseiluko idazkari nagusia

XABIER MENDIGUREN

KULTURA24

Karmel_261 25/3/08 09:20 Página 24