bildu artea definitboa

8
emon botoa www.bildu.info bildu artea UDAL PROGRAMEA 2011 Koloreak bildu, hasitakoa borobildu

description

bildu artea definitboa

Transcript of bildu artea definitboa

Page 1: bildu artea definitboa

emonbotoa

www.bildu.info

bilduartea

UDAL PROGRAMEA 2011

Koloreak bildu,hasitakoa borobildu

Page 2: bildu artea definitboa

bilduartea2

Ilusiñoz eta itxaropenezko garaiak bizi doguz Euskal Herrian, aldaketarako aukera atzamar puntakaz ikututen dogulako. Era berean, kezka eta ziurga-betasunez bizi doguzan garaiak dira honek, lan eta ekonomiaren alorretan sistema neoliberala bultzatuten dabezanek sortutako egoera larriagaitik. Bildu koaliziñoa osatuten dogunok urrats bat aurrera egitea erabaki dogu, indarrak bilduz, aniztasunean bat eginaz, abertzalea eta ezkerrekoa dan eskeintza politikoa herritarrei luzatuz.

Maiatzaren 22an asko dago jokoan. Zure botoak gu guztion artean erai-kitzeko gai izan garen konponbideen eszenatoki itxaropentsu hau sendo-tuteko balio dezake. Zure botoak abertzale eta ezkerrekoa dan gehiengo sozialaren arabera instituziñoak osatutea ahalbideratu dezake, egun uda-letxe eta diputaziñoek erakusten ez daben errealitateari ateak zabalduz.

Zure botoak eszenatoki politiko barria azeleratu dezake, herriarengandik hurbilen dagozan instituziñoak demokratizatzen lagundu eta ustelkeriaren nahiz herritarrek pairatuten dabezen arazoen aurrean, egungo alternatiba falteagaz amaituteko aukera eskeini. Hau guztiau dago jokoan eta zure bo-toa funtsezkoa da. Bildu koaliziñoak arduraz jokatu dau une historiko hau aprobetxatu asmoz. Orain zure esku dago: bildu zure botoa ahalegin ho-netara, herri honetako abertzale eta ezkerrekoen indar metaketa babestuz!

Udala herrietatik hurbilen dagoen instituziñoa dalako, gure politika instituzionalaren ardatza da. Herritarrak eta instituziñoen lana batzea, hau da, gure jardueragaz herrigintza eta udal politika lotzea. Arteako biztanle askoren laguntzagaz ondoren datorren Herri Programa osotu dogu. Diagnostiko parte hartzaile baten bitartez emondako iritzi ez-berdin asko jasotzeaz gain, ideiak eta proposamen zehatzak ere bildu doguz. Pertsonen neurriko Artea bat gure dogunez hemen dekozue Herri Programa 2011, Areatzaren gaineko ikuspegi abertzale eta ezker-tiarra, eta gure ustez honakoa hurrengo urteetan landu behar diren ekintza eta udal politika ezberdinen proposamen xume bat baino ez da.

ZURE AHOTSA, GURE HITZA

Page 3: bildu artea definitboa

bilduartea3

Bildu koalizioak oinarrizko eta garrantzi handikoplanteamendu hauek ditu:

-Herri partadaidetza bultzatzea eta bideratzea nahi dugu, herri gune zein auzuneetan batzarrak eginez eta bertakoen nahi eta beharrizanak aztertuz.

-Demokrazia zuzena bermatzeko tresnak erabiliko ditu-gu herriko gai garrantzitsuenetan, herri galdeketak egi-nez, esate baterako.

-Kudeaketan gardentasuna bilatzen dugu, herriko aurre-kontuaren eta herriko diruen egoeraren azalpenak ema-nez eta biztanlegoaren beharrizanak eta lehentasunak aintzat hartuz.

-Herriko aurrekontuen eta diru erabileraren auditoria orokorra egitea eskatzen dugu, fase ezberdinetan.

-Alkatearen soldata berrikustea nahi dugu.

-Bildosolako Industrialdeako enpresa eta zerbitzuekin harremanak aztertzeko eta plangintza bat egiteko beha-rra ikusten dugu, beti ere herriaren onurarako: bai enple-gu arloan, bai kultura eta kirolen babesaren arloan.

Page 4: bildu artea definitboa

bilduartea4

ENPLEGUAGIZARTE ONGIZATEAOSASUNGINTZA

Herri txiki batean, duintasunez bizitzeko, honakoaproposatzen dugu:

a) Enplegua: gazte, emakume eta helduentzakoenpleguaren aldeko plana, beste instituzioekin elkar-kidetzan (Jaurlaritza, BFA,enpresak eta abar)

b) Gizarte Ongizatea: ongizate zerbitzu iraunkorbaten sorrera defendatzen dugu. Hirugarren adinekoei zein dependentzia egoera bizi dutenei dagokienez, eguneko eta gaueko egoitzen lorpenerako laguntzak bultzatzea funtsezko ikusten dugu. Oro har, Arteaztarron bizi kalitatea hobetzea, Kultur aniztasuna babestea, eskubi-de berdintasuna zaintzea, aisialdia aberastea…dugu helburu.

d) Osasungintza: etxeetan ematen den asistentzia hobetzeaproposatzen dugu, hirugarren adinekoentzat batez ere. Arratia mailako osasun eskaintza zabala bermatuko lukeen anbulategia defendatzen dugu.

HEZKUNTZA ETA EUSKARA

a) Herri eskola berria errealitate bat da, azken legealdianamaitu baitzen. Orain herri eskolako plangintzan benetako parte-hartzaileaizan behar da Arteako Udala OGGren bitartez. Bere man-tenua, beharrizanak eta ekintzak sakonki babestuko ditu BILDUk.

b) Haurreskolaren eraikina egitea ezinbestekoa da. BILDUkeraikin duin eta egoki bat bultzatuko du, ez “moduluak”.

c) Eleanitzak diren eta Lanbide Heziketa zein Unibertsitatekoikasketekin lotuta dauden enpresa praktiketarako diru laguntzak erraztea nahi dugu, honako zein atzerrirako.

d) Euskaraz bizi ahal izateko bermea bilatzen dugu. Euskararen erabilera bultzatzea defendatzen dugu erabilera planaksustatuz, beharrezko baliabideak jarriz eta sektore ezberdinen in-plikazioa bilatuz. Euskara plan eraginkor bat abiarazi nahi dugu eta euskara ez dakitenek hizkuntza ikasi eta erabili dezaten baliabi-deak jarri.

e) Euskal kultura (euskal literatura, kantagintza, bertsolaritza…)sustatuko dugu, eskolan nahiz kalean.

Page 5: bildu artea definitboa

ETXEBIZITZEN

PLAGINTZA

Etxebizitzen egoeraren azterketa eta hobekuntza bilatu nahi dugu, batez ere gazteen egoeraren eta haien nahien analisia egin ondoren (babes ofi zialekoak, askeak, erdi askeak, alokatzekoak...).

HIRIGINTZA ETA ARAU SUBSIDIARIOAK

a) Herriko bariantea berraztertzea nahi dugu, auzotarren pentsakera eta iritziak kontutan hartuta herri galdeketaren bidez.

b) Auzuneetako hirigintzaren plan-gintza egitea beharrezko deritzogu. “Artea Bizirik”.

d) Hirigintzarako herriko aholku kontseilua sortzea nahi dugu (udal zinegotziei aholkatzeko herritik sortua)

e) Hiri barneko espaloiaren bukaera bultzatzeari ekingo diogu.

5

bilduartea

Page 6: bildu artea definitboa

INGURUGIROA

INGURUGIROAIngurugiroa kaltetu dezaketen proiektuen aurreanherritarren borondatea zein partehartze eskubideaerrespetatzea defendatzen dugu.

Hiri hondakinei dagokienez, autokonpostaia etaatez ateko gaikako bilketa bultzatzen ditugu. Herritarrakzaborraren kudeaketan subjektu aktiboa izateaproposatzen dugu (informazioa eta gaiarekikosentsibilizazioa bultzatuz, birziklapenerako joera sari-tuz…).

Energia alternatiboak aztertu eta aintzat izango ditugu,herri bide batzuetan jartzeko nahian.

NEKAZARITZAHERRI BASOAK ETA BIDEAKARGITERIABaserri eremuan ematen diren zerbitzuen egokitasunabermatu behar da (ura, zaborrak, garraioa, argia).

Baserri eta auzune batzuetan ez dago argi elektrikorik,eta hortaz, planifikazio plurianual baten bitartezplangintza ekonomiko bat egitea planteatzen dugu,argiteri publikoa finkatuz.

Udalaren baso lurren politika aldatu eta hemendikaurrera egin beharreko landaketak aztertuko ditugu(landare autoktonoak sartu, landare inbaditzaileakekidin…). Zinegotzi batek hartuko lituzke gai honeninguruko ardurak.

Mendi pistak eta herri bideak egoera onean mantentzeaeta sarbide egokiak bermatzea da gure nahia.

Hiltegi amankomunen jarraipena eta izaera publikoaziurtatu behar dugu.

Udalaren eta baserritarren arteko harreman iraunkorrazaintzea garrantzitsua deritzogu.

Bidegorri bat egitea nahi dugu, Bildosolako industrialdeaitzuliz.

Herriko iturriei buruzko katalogazioa eta inbentarioaegitea eta edangarritasuna bermatzea garrantzizkotzat jotzen dugu

Page 7: bildu artea definitboa

bilduartea7

GAZTEAKGazteen hitza eta erabakiak defendatuko ditugu. Uda-lak Arteako gazte guztien parte hartze zuzena ahalbi-detu behar du bizitzako esparru guztietan, horreta-rako komunikazio iraunkorreko mekanismoak sortuz.

Gazteen askatasuna eta antolaketa errespetatu eta bultzatzea beharrezkoa da eta horretarako udalak gazteek aurrera atera nahi dituzten egitasmoak ba-besteaz gain, tresna eta bitarteko ezberdinak eskaini behar dizkie.

Gazteek kudeatutako espazioak aldarrikatu behar dira, besteak beste herriko gaztetxea.

Gazte Plan eraginkor eta integralak bultzatzea beha-rrezkoa iruditzen zaigu, gazteen partehartze zuzena bultzatuz (langabezia, prekaritatea, etxebizitzak.., edo beharrezkotzat jotzen diren bestelako gaiak jo-rratzeko).

EMAKUMEABerdintasun Plana diseinatzea beharrezkoa da, udala-ren funtzionamendu eta eragin eremuetan isladatuz. Sexu diskriminazioa gainditzeko baliabideak behar ditugu eta ildo horretan gogotsu lan egingo dugu.

KULTURAKultur Plan Estrategiko bat martxan jartzea beha-rrezkoa da. Kultur Etxea bizirik dagoen gune bat iza-tea nahi dugu. (musika eskola, liburutegia, KZ gunea, ludoteka, jubilatuen egoitza, Begitu aldizkaria, ikas-keta gela…)

Jai partehartzaileak ospatzea ezinbestekoa ikusten dugu, herritik eta herriarentzat sortuak izan daitezen lan egingo dugu.

Herriko kultura, toponimia, historia, artea, euskalkia…ri buruzko ikerketak bultzatu eta babestuko ditugu udaletik.

Kirol gune egokiak eskaini nahi ditugu, kudeaketa eraginkorra emanez eta erabiltzaileen nahiak asetuz. Esku pilota eta beste euskal kirolei berebiziko garran-tzia emango diegu.

Page 8: bildu artea definitboa

bilduartea

1. MIREN EDURNE GUMUZIO AÑIBARRO Andrea2. AITOR ETXEBARRIA ATUTXA Jauna3. MARIA CARMEN BRETOS CORTINA Andrea4. ITSASO ANGOITIA BERNAOLA Andrea5. JULIAN UGARTE MENTXAKA Jauna6. IRATXE URIEN LARRABIDE Andrea7. FRANCISCO ATUTXA LINAZA Jauna

Ordezkoa:1. ZUHAITZ ARENAZA TABERA Jauna

emonbotoa