bildu zaldibia

8
bildu zaldibia UDAL PROGRAMA 2011

description

herri programa

Transcript of bildu zaldibia

Page 1: bildu zaldibia

bilduzaldibia

UDALPROGRAMA

2011

Page 2: bildu zaldibia

Irekitzen ari den egoerapolitiko berriari, arretazbegiratzen diogu Zaldibiatikere.

Azken hamarkadeetan,ezkerreko eta abertzale direnindarrak Zaldibian gehiengoizan badira ere, indar horiensakabanaketa eta hein handibatean elkar ulertu ezinak,giroa aldrebestu izan du.

BILDU koalizioaren jatorriandago horrelako egoerakiraularaztea. Izenetik izaneratarte handia badago ere,ukatu ezina da BILDUk HegoEuskal Herrian indarrakbiltzeko eginiko ahalegina.

Aldaketa politiko etasozialerako bideak zabaltzeaez da lan xamurra, inguraturikgauzkaten bi Estatuenatzaparretatik ihes egitekopremia larria dugu.

Eskubide zibil eta politikoenetengabeko urraketekZaldibia ere gogor astindudute.

Ilegalizazioaren aroa hasizenetik, Herritar kopuru handibatek, 150 gizon-emakumebaino gehiagok, hauteskundezerrendetan aurkezteadebekaturik dute , kopurunabarmena inondik ere gureabezalako herri txiki batentzat.

BILDU, kultura politikoezberdinetako jendez osatuadago. Helmugara iristekobide ezberdinetatik gatozenarren edo agian horregatik,errealitate horretatik sortukoden aberastasunak zaurizaharrak sendatzenlagunduko duelakoan gaude.

Hemen gatozkizu lauurteetarako BILDUk dituenasmoen berri emateko.

JOXEANETXABE

NAZABALalkategaia

SAR HITZAbilduzaldibia

HERRIAREKIN, HERRIERENTZATlan egiteko eredu berri bat

“ezkerreko etaabertzale direnindarrak biltzekohelburuarekinaurkezten gara”

Page 3: bildu zaldibia

HIRIGINTZA bilduzaldibia

IÑAKIGOLMAYOGURRUTXAGAingeniaria

MARI KARMENIRASTORZA

ARMENDARIZirakaslea

Etorkizuneko Zaldibia nolakoaizango den erabakitzekogaraia da.Arau subsidiarioen lanketaaurrera doa. Hainbat bilera etainkesta bat ere zabaldu zenherrian eta bertan jasoriko iritzieta balorazioak oinarri hartutaarau subsidiarioak zehazteneta amaitzen joateko unea da.

Eraikitzen ari diren eta eraikikodiren etxebizitzekin badapixka-baterako.Ibargun Azpi, Zelaa, Erremen-

tari eta abarretan aurreikusidaitekeen etxebizitza kopuruakontutan hartuta, zereginhorretarako lur zoru gehiagoizendatu beharrik ezdagoelakoan gaude. Herrianditugun etxebizitza hutsekarduratzen gaituzte. Gauregungo beharrak nolakoakdiren aztertu beharko litzateke.

Ur zikinen gaia konponduta etazerbitzua herri osorazabalduta. Orain urarengaineko gestioa ongi aztertu

eta hobekuntzak egitekogaraia da. Urak duen balioarengainean sentsibilizazio lan han-dia dago egiteko.

Obrak eta urbanizazioak.Lanei jarraipen zuzena eginbehar zaiela sumatzen dugu.Gauzak behar bezala ezegitearen adibide daKanpaindegi atzeko lur-zoruaren egoera kaxkarra.Horrelakorik ez litzatekegertatu behar obra amaitu etalau urtera.

HIRIGINTZATIK HERRIGINTZARAlantalde sendo eta berritzailea

Lan talde berria izanagatik, azken urteetan lanean aritu direnenkonpromisoari esker komisio sendoa osatzeko asmoa dugu. Bertanbilduko dira azken urteetako esperientzia eta dakarkigun freskotasuna.

Page 4: bildu zaldibia

KULTURA KIROLAbilduzaldibia

JOSEMANUELARANZABEZUBELZUlangilea

IBAIAZURMENDI

MADINAlangilea

Kultura ulertzekobeste modu batKultura ikuskizun, zerbitzu etadenbora pasa bat baino askozgehiago da. Kultura gureherriaren nortasun etasustraiak dira. Izan zirenak etagaur egun garenak batzengaren gunea da kultura. Uneoro sortu eta eraldatzen denaeta gehienetan oso gutxibaloratzen dena.

Kultura sortu,sustatu eta bultzatuKultur eragile ezberdinekinelkarlan guneak sortu behardira. Lanean dabiltzan herrimugimenduen beharrak etaerronkak gertutik ezagutu

behar ditugu. Dituztenbeharrak zein diren jakin etalaguntzeko.

Kirola lehia baino gehiagoTxikitatik gure gaztetxoekduten kirol eskaintza zabaldueta kirola egiteko moduakaztertu behar genituzke. Gauregungo kirol praktikalehiakorraren aurrean,helburua kirol praktika partehartzaile eta osasuntsuasustatzea izango da.

Kultur eta kirol jarduere-tarako azpiegiturakGaur egun herrian ditugunazpiegiturak eta beharrakaztertu beharko genituzke.Azpiegitura ugari bai baina

hauekmantentzekomodurik ezdugula ohartzen gara. Ditugunkirol eta kultur azpiegiturakkonpondu etamantentze lanarieman behar diogu lehentasunaeta ez mantendu ezingoditugun azpiegitura berriaksortzeari.

Euskaraz biziEuskararen herrian bizi gara,Euskara da euskaldun egitengaituena, beraz, gure izatearenardatz gisa hartu behar duguegunerokoan. Bide horretan,UEMAtik sustaturiko lanariheldu eta gure herrianEuskaraz bizi ahal izatekodugun eskubidea bermatubehar dugu.

HERRI NORTASUNA EREINgaztetasuna eta esperientzia bilduz

Page 5: bildu zaldibia

EUSKARA ANIZTASUNA bilduzaldibia

IBAIBELOKI GARMENDIAlangilea

OMARGALARRAGA ALTUNA

langilea

MUNIAJAUREGI AIESTARAN

langilea

Berdintasunetik abiatuz,KULTUR ANIZTASUNA BULTZATU

Aniztasuna etamigrazioaren aurreanzubiak eraikiGaur egun Zaldibiakoerrealitatea anitza bezainkoloretsua da.

Batetik elkarren ezagutzabultzatu behar dugu atzerrikojatorria eta kulturaren jabediren zaldibitarrekin. Bestetiktresnak sortu behar ditugugure kultura eta usadioen berriizan dezaten.

Bide horretan sakontzeko,elkarrekin topo egiten dugununeak aprobetxatu eta zubiberriak eraiki behar ditugu.

Berdintasunaegunero eraikitzen daLehenik eta behinberdintasuna oinarri izangoduen azterketa sakon bat eginbehar da Zaldibian.

Jada abian den azterketaizanik, berau landu, zabaldu etagaratzeari ekin behar dioguberdintasuna lortzea helburuizango duen plana osatuz.

Jarrera atzerakoiak albo baterautzi eta Zaldibia osatzen dugungizon eta emakumeokelkarrekin egin beharrekobidea da berdintasunarena.

Page 6: bildu zaldibia

ZERBITZUAK ONGIZATEAbilduzaldibia

EÑAUTHERNANDEZIRASTORZAlangilea

JONMIKELRUANO

MATXAINlangilea

Zaldibia herri txikia izanagatikhainbat zerbitzu eta aukeraeskaintzen ditu kalitate ezinhobean. Azpiegituraezberdinen erabileraherritarren eskura izatekojartzen diren erraztasunek ereasko laguntzen dute herriaribizitasuna ematen.

Auzolana indartu beharrekotresna da. Honi esker, hainbatherri bide konpontzea posibleegin da, eta zer esanik ez,Hilerria eraberritze lanez.Ukaezina da, lan txukun, serioeta arduratsuak egiteko tresnadela. Hori dela eta Auzolanasustatu eta bultzatzeaezinbestekoa delakoangaude.

Merkatariza, herri biziarenarnasa da. Ziur gaude inork ezduela gure herria lo leku soilbihurtzerik nahi. Kaleari biziaematen dio merkataritzak etaazken urteetan beherantz doa.Herri bizitzari eusteko, guremerkataritza txikiari bultzadaeta babesa eman beharzaiolakoan gaude. Bidehorretan hausnartu eta herrianerosketak egiteko ohituraberreskuratzeko lan egingodugu.

Krisi garai latz hauetan, udalakzuzeneko kontratazioari eutsibehar dio. Sortzen direnbeharretarako herriko jendearilehentasuna eman etazaldibitarrei zuzendurikogizarte laguntzei eutsiz.

Ezinduei eta beren egunerokojarduna baldintzatua duteneibegiratzen diegu gehienetan.Ezinduekin lan egiten duteneibegiratzeko unea dela ikustendugu. Laguntza hori ematendutenen prestakuntzansakondu behar dela uste dugu;horrela hobetuko baitugulaguntza hori jasotzen duenherritarraren bizi kalitatea .

Hileta zibilak burutzekoordenantza indarrean da.Galdu dugun pertsonari azkenagurra emateko moduakaldatzen ari dira. Bide horretan,dauden esperientziak bildu etagaiaren inguruko informazioazabaltzeko beharra sumatzen

dugu.

ONGIZATEA zerbitzuak eskaintzeabaino gehiago da

Page 7: bildu zaldibia

INGURUMENA bilduzaldibia

XABIERIRASTORZAJAUREGIlangilea

ANGELATXOTEGI

ANSAjubilatua

Bizi garen inguruarekiko errespetuaeta oreka izango da gure jardunarenoinarrietako bat. Gure inguruagozatu, ezagutu eta babestea denonardura baita.

Gure baserritarrek eta lehensektorea osatzen dutenek ongidakite inguruarekiko errespetu etaorekaren garrantziaz, beraienogibidearen oinarri baita.

Hemen dituzue gure herriko biargazki gordin. Batetik gure ingurunaturala eta bestetik gureinguruarentzat nahiz osasunarentzatizan litekeen errealitate kaltegar-riena.

Biloreri irtenbidea,deskontaminazioa orain!

AMALURRArekiko errespetuaeta oreka ezinbestekoa da

Page 8: bildu zaldibia