8.gaia gizartea eta ingurume

16
1

Transcript of 8.gaia gizartea eta ingurume

Page 1: 8.gaia gizartea eta ingurume

1

Page 2: 8.gaia gizartea eta ingurume

2

 1.- LURRA EKOSISTEMA:

1.1.- ZER DA EKOSISTEMA BAT.1.2.- LURRA EKOSISTEMAREN OSAGAIAK1.3.- EGUZKIA, BIZI ITURRI.

 2.- ARRISKU NATURALAK:

2.1.- ARRISKU N ATURAL MOTAK:·        urakanak, uholdeak, lurrikarak eta sumendi erupzioak. 3.- GIZAKIOK ERAGINDAKO ARRISKUAK:

3.1.- ARRISKU TEKNOLOGIKOAK:·        zentral nuklearrak eta gai kimikoak.3.2.- INGURUMENAREN KUTSADURA:·        Klima aldaketa, euri azidoa, hondakin-urak...3.3.- INGURUMEN ARAZO BAT: BASAMORTUTZEA:·      Neurri gabeko zuhaitz mozketak, mendiko suteak eta Idortasuna 4.- HIRIAREN INGURUMENA:

4.1.- HIRIA EKOSISTEMA IREKIA4.2.- HIRIKO KLIMA:

·        Hiriek behar duten hornidura, hiriek sortzen dutena... 5.- NATUR BALIABIDEAK USTIATZEA:

5.1.- BALIABIDEAK USTIATZEA:·        Baliabide ez berriztagarriak agortzen dira.·        Baliabide berriztagarriak degradatzen ari dira.·        Lurreko baliabideen banaketa desberdina.5.2.- GARAPEN IRAUNKORRA.

Page 3: 8.gaia gizartea eta ingurume

3

Ekologian, ekosistema ingurune jakin bateko osagai fisiko eta biologikoek osatzen duten sistema da. Oro har, ekosistema batean ingurune fisikoa (hau da, faktore abiotikoak: arrokak, lurzorua, ura, etab.) eta elementu biotikoak (landareak, animaliak), habitat berean kokatuta egonik, elkarrekin harremanetan daude, sistema bat osatuz.Ekosistemaren kontzeptuaren ideia nagusia da izaki bizidunek inguruan duten elementu fisiko bakoitzarekin elkarrekintzak sortzen dituztela. Eugene Odumen definizioa hau da: "Gune jakin bateko organismo guztiak (alegia, "komunitatea") eta ingurune fisikoarekin dituzten elkarrekintzak barne hartzen duen unitatea, bertan sortutako energia-fluxuaren ondorioz egitura trofiko argiak, aniztasun biotikoa eta materialen zikloak agertzen direlarik."[1]

Page 4: 8.gaia gizartea eta ingurume

4

Eguzkia gure planetako energi iturri nagusia da, bizi iturria, alegia. Eguzkirik gabe ez legoke Lurraren ekosistemarik

Lurra elkarren artean loturik dauden lau osagaiz eraturik dago: litosfera edo lurrazala, hidrosfera edo lurrean dagoen ur multzo osoa, atmosfera planeta inguruan dagoen gas geruza, eta biosfera izaki bizidunez osatua:animaliak, gizakiak eta landareak. Ekosistemako adibide bat:itsasoko ekosistema.

Lurraren ekosistema, egonkor egon da mendez mende,baina azken urteotan, gizakiek eginiko aldaketa handiek arriskuan jarri dute ekosistema horren oreka.

Eguzkiaren funtzioak:Lurrazala berotzen du.Eguzkiaren bidez, landareak hazten dira eta oxigenoa zein materia organikoa sortzen dute.Uraren zikloa zuzentzen du: itsasoko ura lurrundu eta gezatzen du, gizakiek erabiltzeko moduan.

Page 5: 8.gaia gizartea eta ingurume

5

Pertsonei edo gauzei ( norbaiti edo zerbaiti) ezbehar edo kalteren bat gertatu ahal izateari arriskua deritzo. Arriskuen jatorriari begiratuta , naturalak edo giza ekintzak eragindakoak izan daitezke .

Gure planetan badira lau arrisku edo hondamendi natural handi: urakanak, uholdeak, lurrikarak eta sumendi erupzioak:

 URAKANAK:Urakanak latitude ertainetan gertatzen dira. Eurite eta haize izugarri bortitzak eragiten dituzte, eta sekulako erauntsiak dira.

UHOLDEAKUholdeak gertatzen dira denbora tarte laburreaneuri jasa handiak izaten direnean . ibaiek eta lurrek ezin dute euri jasa handi hori zurgatu,eta ibaiek gainezka egiten dute. Zenbaitetan eurite luzeen edo euri jasen ondotik , mendi hegal soilduetan, hau da,landareen babesik ez duten mendi hegaletan,luiziak gertatzen dira .

 

Page 6: 8.gaia gizartea eta ingurume

6

SEISMO EDO LURRIKARAK Lurrazala eratzen duten plaken mugimenduek seismo edo lurrikarak eragiten dituzte eta hondamendi ikaragarriak sor ditzateke, eta katastrofe handiak eragiten dituzte.Lurrikara baten ondorioen larritasuna ondokofaktoreen araberako izango da: prebentzio maila eta eraikuntza kodeak bete diren.Penintsulako hego-ekialdeko leku batzuetan bada lurrikarak gertatzeko arriskua, Afrikako eta Europako plaken ukipen zonatik hurbil daudelako

SUMENDI ERUPZIOAK Lurrikarez gain, plaken mugimenduak sumendi erupzioak eragin ditzake eta hauen magnitudearen arabera,den dena hondatu dezakeBestalde sumendi lurrak oso emankorrak direnez, nekazaritzan diharduen jende asko bertara doa bizitzera,baina erupzio berri batek ondorio larriak ekar ditzakete zonalde bat oso populatua badago .Kanariar uharteetan,bestalde,bada sumendi erupzioa gertatzeko arrisku handia.Teide mendia sumendi aktiboa da

 

Page 7: 8.gaia gizartea eta ingurume

7

Zientziak eta teknologiak gure gizarteen ongizateari egiten dizkioten ekarpenak eztabaida ezinak dira. Hain daude hauek gure eguneroko bizitzan barneratuta zein emantzat, naturaltzat ematen ditugun eskaintzen dizkiguten erosotasunak.Baina zientziak eta teknologiak badute bere alde iluna. Txanponaren beste alde honek arrisku klimatiko, bioteknologikoa, nuklear, edota kimikoen (batzuk aipatzearren) domeinua osatzen du

Zenbaitetan gizakiek erabiltzen duten teknikak ere arazoak sortzen dituZENTRAL NUKLEARRA zintzapen daude eta nahiko seguruak dira, baina gai erradiaktiboen ihesak gerta daitezke. Three island zentralen eta Chernobilen- Ukrania-

GAI KIMIKOAK sortutako kutsadurak ere hildako asko eragin ditzateke.

Page 8: 8.gaia gizartea eta ingurume

8

Industria jarduerak produktu asko ematen digute eta lana ere jende aunitzi, baina ondorio txarrak ere baditu. Lantegi batzuek hondakinak isuri eta ibaiak eta lurzoruak kutsatzen dituzte.

KLIMA ALDAKETA

1900 geroztik, atmosferaren batezbesteko tenperatura 0,5º igo da, atmosfera gero eta azkarrago berotzen ari dela esan dezakegu.Berotegi afektua esaten zaio, hondamendia ekar dezake.Klimak alda daitezke edo poloetako izotzak, hein handi baten, urtuko omen dira, eta horrek itsas maila goratuko du.

Page 9: 8.gaia gizartea eta ingurume

9

EURI AZIDOA:

Ikusi dute herrialde industrializatu askotan euria azidoagoa dela. Euri azidoa ohikoa baino azidoagoa den euria da. Kalteak sortzen ditu landare, uretako animalia eta eraikinetan. Euri azidoa gizakiak eragina da gehien bat, honek eginiko sufre eta nitrogeno isuriengatik, eguratsean nahastean azidoa sortzen baita. Arazoa konpondu nahian, azken urteotan gobernu askok gas isuri hauek gutxitzeko legeak egin dira.

Page 10: 8.gaia gizartea eta ingurume

10

MENDIKO SUTEAK Basoko suteak begetazio handiko zona naturaletan gertatzen diren suteak dira eta gehienetan gizakiak eraginda. Eguzkiaren berotasuna, landareen deshidratazioa eragiten du. Izan ere, lurraren hezetasuna behera egiten duenean (%30-ra), landareak ezgai dira lurretik ura hartzeko. Honen ondorioz, pixkanaka-pixkanaka lehortuz joango dira. Gertakizun hau,bi fenomenoek eraginda gertatzen da: bai landareak bai inguratzen dien airea suharberetan erraztasunez bihurtzen dira, honen ondorioz suteen arriskua biderkatu egiten da. Eta kondizio hauei, tenpera altuak eta haize bortitzak gehitzen baldin badizkiogu, txinpart sinple batek sute bat eragiteko probabilitatea oso handia izango da.

ZUHAITZ NEURRIRIK GABE MOZTEA Baso-soiltze edo deforestazioa gizakiak sortutako gaitza da, eta hainbat arrazoi daude: gizakiak landatzeko behar dituen lurrak handitzea, egurraren beharra eta industria batzuen mozketa masiboak.Deforestazioa betidanik gizartean gertatu den gaitz bat da, baina gaur egun inoiz baino egoera larriagoan dago.Urtero, sei milioi hektarea mozten dira, horietatik gehienak Amazonaseko basotik moztu direlarik.

Page 11: 8.gaia gizartea eta ingurume

11

BASAMORTUTZEADesertizazioa prozesu bat da non lurralde batek desertuaren baldintza klimatikoak dauzka. Fenomeno honen faktoreak asko izan daitezke, batik bat Naturako lurraldetan landare espezieak desagertzea, lurraren higadura gertatzea edota uraren gabezia ematea. Desertizazioaren etapetako bat Landare-estalkiaren suntsipena da. Baina desertizazioaren kliskagailu bakarra ez hau beti izan behar. basamortuko lur elkorrak kausa edo efektua izan daiteke ere. Hasiera batean lur horiek emankorrak izan zitezkeen non, nekazaritza laborantza ematen zen. Gizarte populazioaren igoera eman zenean,lur eremuen ustiapen bortitzago bat sortu zen eskari kopurua produzitzeko.

IDORTASUNA:Munduko leku batzuetan lehortean ohikoak izaten dira eta, zenbaitetan, hainbat urtez irauten dute , sahelemeta mediterráneo aldean gertatzen den bezala.Asken horretan, uda bereziki lehorra izaten da.Idortasunerako joera izan arren, paisaia eta bizi lagunen bizimoduak beti egokitu izan dira.Baina populazioa hazi eta gizakiak basoak erretzen ditu nekazaritzak lur gehiago lortzeko horrek arazoak dakar .Beste batzuetan, aldiz diru etekina ahalik eta lasterren sortu nahi izaten dira.

Page 12: 8.gaia gizartea eta ingurume

12

4.1.- HIRIA EKOSISTEMA IREKIAHiriek, kanpoaldetik, energiaz, lehengaiez, elikagaiez eta uraz ornitu behar izaten duteAldi berean, hiriek hondakin kopuru izugarria sortzen dute, Bilketa sailkatua eta birziklapena antolatu beharra dago.4.2.- HIRIKO KLIMA:Hirietako tenperatura inguruko lurraldeetakoa baino beroagoa izaten da, horri bero-isla esaten zaio.Kutsadura edo poluzioa edozein substantziak edo energia motak ekosistema batean sortu dezakeen desoreka edo kaltea da. Beti ondorio negatiboak izango ditu izadian, eta ondorioz giza existentzia kaltetuko du.Kutsadura egon ahal izateko kutsatzen duen substantzia kantitate nahikoan egon behar du, naturan desoreka minimo bat egoteko. Kantitate hau kutsatzen duenarekiko erlatiboa izango da, masa edo bolumenaren arabera, honi kontzentrazioa deitzen zaio.Airearen kutsaduraMota hau airean gertatzen da. Airean energia, gas edo material kutsakor bat botatzen dugunean gertatzen da. Material horiek atmosferarekiko arazo edo gaitz bat suposatu behar du, kutsadura atmosferikoa dela esateko.

Page 13: 8.gaia gizartea eta ingurume

13

Uraren kutsaduraSakontzeko, irakurri Uraren kutsadura.Mota hau uretan gertatzen da. Uretan material kimiko edo nuklearrak sartzen ditugunean ematen da, eta uretan alterazio txar bat sortzen du. Kasu ezagunenak, lantegietan ematen dira, zakarra uretara botatzen dutenean.EFEKTUAKOrain dela gutxi, Hego Kaliforniako Unibertsitateko adituek, lehen aldiz frogatu egin dute orain arte susmo bat baino ez zena: hiri handietako kutsadurak osasun kardiobaskularra mindu dezake. Frogatu zuten hiri handietako aireak arterien paretak loditzen zituela, arteriosklerosia sortuz.Ere frogatu berri da urte askotan zehar aire kutsatua arnastea, prozesu isil eta mingarri bat dela, eta denborarekin bihotza izugarri mintzen duela, bihotzekoak sortuz.Arnasten baditugu 2,5 mikrometro baino txikiagoak diren aire partikulak, biriketan izugarrizko gaitzak sortu ditzakete eta arterietan izugarrizko gaitzak. Biriketan 10 mikrogramo metro karratu bakoitzeko, arterien pareta %5,9 gehiago lodituko da. Keak dira gauza mingarrienak, baina mingarrienak tabakoarena eta kotxeenak dira. Airea garbitzeko jarriko dituzten arau berriekin airearen kalitatea asko hobetuko da.

Page 14: 8.gaia gizartea eta ingurume

14

5.1.- BALIABIDEAK USTIATZEA:Duela urte batzuk gizartea ohartu da, Lurreko baliabideak zaindu eta mantendu beharraz.Hiru dira arazo nagusiak:

- Baliabide ez berriztagarriak agortzen dira: hauek ezin direnak berriztatu baitira.Badaude energia baliabide eta baliabide mineral batzuk erreserba moduan.

-Baliabide berriztagarriak degradatzen ari dira: balilabide berriztagarriak naturak berak birjartzen ditu, adb. Ura, haizea, eguzkia… beraietatik energia sor dezakegu, ingurumena kutsatzen ez dutelako.

- Lurrean baliabideak ez daude berdin banaturik: pertsona guztiekezin dituzte era berean eskuratu eta erabili.

Page 15: 8.gaia gizartea eta ingurume

15

5.2.-Garapen iraunkorra garapen mota bat da (ekonomien, hirien, gizarteen eta abarrena), ondorengo belaunaldien garapena ez duena eragozten, baliabide naturalen eta ondarearen kalitatea eta kantitatea gordez.Helburua hiru zutabe hauek bateratzea da:aurrerapen ekonomikoa.bidezko gizartea.ingurumenaren babesa.Bateratze hau hiru zutabeen edo kontzeptuen arteko harremanean datza. 3 B kontzeptuak dira:Bidezkoa (Ekonomia eta Gizartearen artean)Bizigarria (Gizartea eta Ingurumenaren artean)Bideragarria (Ingurumena eta Ekonomiaren artean)3 B hauek betetzen badira, Garapen Iraunkorra beteko da.

Page 16: 8.gaia gizartea eta ingurume

16