20 MILIOI euro 10 ESKUALDE hobetzeko · 2016. 5. 16. · Buruntzaldea, Debabarrena, Debagoiena,...

2
www.aurrekontuahobetzen.eus GIPUZKOAKO PARTAIDETZAKO AURREKONTUAK 20 MILIOI euro 10 ESKUALDE hobetzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak herritarrei aukera eman nahi die diru publikoaren kudeaketan parte hartzeko. Aurten, foru aurrekontuetako 20 milioi euro - lau urtetan eta hamar eskualdetan - bideratuko ditu herritarrek erabakitzen dituzten egitasmoak gauzatzeko. ZER DIRA? Foru Aldundiak bere aurrekontuaren zati bat herritarren esku uzten du, herritarrek beraiek erabaki dezaten diru hori zertan erabili. Aurten, 2015ean, ia Gipuzkoa osora zabalduko dira Partaidetzako Aurrekontuak: Bidasoaldea, Buruntzaldea, Debabarrena, Debagoiena, Goierri, Oarsoaldea, Tolosaldea, Urola Erdia, Urola Garaia eta Urola Kosta eskualdeetan egingo dira prozesu parte-hartzaileak. ZEINTZUK DIRA JOKOAREN ARAUAK? Eskualde bakoitzak 2 milioi euro izango ditu datozen lau urteotan inbertitzeko. Eskualde horietako herritarrek erabakiko dute, prozesu parte-hartzaile baten bidez, zein proiektutan inbertituko den diru hori. NOLA PARTE HAR DEZAKET? Hiru modu daude parte hartzeko: 1. Zure IDEIAK eta PROPOSAMENAK behealdeko txan idatzi ditzakezu eta zure herrian jarriko diren Herritarrekin poztontzietan utzi. 2. Interneten, www.aurrekontuahobetzen.eus webgunearen bidez. Ekarpenak egiteko epea apirilaren 30ean amaituko da. 3. Aktiboki parte hartu nahi baduzu, zure herriko partaidetzako tailerrera joan zaitezke. Bertan, proposamenak egin eta, zure bizilagunekin batera, adostuko dituzue zuen eskualdea hobetzeko egitasmoak. Tailerrak herri guztietan egingo dira apirilean eta maiatzaren lehen astean. Tailerrak noiz eta non izango diren eta Herritarrekin postontziak non kokatuko ditugun jakinaraziko dizuegu karteletan, www.aurrekontuahobetzen.eus webgunean, tokiko hedabideen bidez eta zure udalaren bidez. Oharra: Pertsona gorrek, tailerretan parte hartu nahi izanez gero, www.gipuzkoa.eus/eu/zeinuhizkuntza webgunearen bidez zeinuen interpretazio zerbitzua eska dezakete. ZURE ESKU DAGO. PARTE HARTU! 1 HERRIETAN PROPOSAMENAK JASO 2 ESKUALDEAN PROPOSAMENAK LEHENETSI 3 ALDUNDIKO TEKNIKARIEN BALORAZIOA 4 BEHIN BETIKO AUKERAKETA 5 FORU ALDUNDIAREN AURREKONTUETARA

Transcript of 20 MILIOI euro 10 ESKUALDE hobetzeko · 2016. 5. 16. · Buruntzaldea, Debabarrena, Debagoiena,...

  • www.aurrekontuahobetzen.eus

    GIPUZKOAKOPARTAIDETZAKO AURREKONTUAK

    20 MILIOI euro10 ESKUALDE hobetzeko

    Gipuzkoako Foru Aldundiak herritarrei aukera eman nahi die diru publikoaren kudeaketan parte hartzeko. Aurten, foru aurrekontuetako 20 milioi euro - lau urtetan eta hamar eskualdetan - bideratuko ditu herritarrek erabakitzen dituzten egitasmoak gauzatzeko.

    ZER DIRA?

    Foru Aldundiak bere aurrekontuaren zati bat herritarren esku uzten du, herritarrek beraiek erabaki dezaten diru

    hori zertan erabili. Aurten, 2015ean, ia Gipuzkoa osora zabalduko dira Partaidetzako Aurrekontuak: Bidasoaldea,

    Buruntzaldea, Debabarrena, Debagoiena, Goierri, Oarsoaldea, Tolosaldea, Urola Erdia, Urola Garaia eta Urola Kosta

    eskualdeetan egingo dira prozesu parte-hartzaileak.

    ZEINTZUK DIRA JOKOAREN ARAUAK?

    Eskualde bakoitzak 2 milioi euro izango ditu datozen lau urteotan inbertitzeko. Eskualde horietako herritarrek erabakiko

    dute, prozesu parte-hartzaile baten bidez, zein proiektutan inbertituko den diru hori.

    NOLA PARTE HAR DEZAKET?

    Hiru modu daude parte hartzeko:

    1. Zure IDEIAK eta PROPOSAMENAK behealdeko Þ txan idatzi ditzakezu eta zure herrian jarriko diren Herritarrekin

    poztontzietan utzi.

    2. Interneten, www.aurrekontuahobetzen.eus webgunearen bidez.

    Ekarpenak egiteko epea apirilaren 30ean amaituko da.

    3. Aktiboki parte hartu nahi baduzu, zure herriko partaidetzako tailerrera joan zaitezke. Bertan, proposamenak egin eta,

    zure bizilagunekin batera, adostuko dituzue zuen eskualdea hobetzeko egitasmoak. Tailerrak herri guztietan egingo

    dira apirilean eta maiatzaren lehen astean. Tailerrak noiz eta non izango diren eta Herritarrekin postontziak non

    kokatuko ditugun jakinaraziko dizuegu karteletan, www.aurrekontuahobetzen.eus webgunean, tokiko hedabideen

    bidez eta zure udalaren bidez.

    Oharra: Pertsona gorrek, tailerretan parte hartu nahi izanez gero, www.gipuzkoa.eus/eu/zeinuhizkuntza webgunearen

    bidez zeinuen interpretazio zerbitzua eska dezakete.

    ZURE ESKU DAGO. PARTE HARTU!

    1HERRIETAN

    PROPOSAMENAKJASO

    2ESKUALDEAN

    PROPOSAMENAK LEHENETSI

    3ALDUNDIKO

    TEKNIKARIEN BALORAZIOA

    4 BEHIN

    BETIKOAUKERAKETA

    5 FORU

    ALDUNDIAREN AURREKONTUETARA

  • www.aurrekontuahobetzen.eus

    PRESUPUESTOS PARTICIPATIVOS EN GIPUZKOA

    20 MILLONES de eurospara mejorar 10 COMARCAS

    La Diputación Foral de Gipuzkoa ofrece a la ciudadanía la oportunidad de participar en la gestión del dinero público. Este año pondrá 20 millones de euros de los presupuestos forales a disposición de los y las ciudadanas de 10 comarcas para que decidan los proyectos que quieren materializar en los próximos cuatro años.

    ¿QUÉ SON?

    La Diputación Foral pone una parte de su presupuesto en manos de la ciudadanía. En 2015, la iniciativa de

    Presupuestos Participativos se extiende a Bidasoaldea, Buruntzaldea, Debabarrena, Debagoiena, Goierri, Oarsoaldea,

    Tolosaldea, Urola Medio, Alto Urola y Costa Urola.

    ¿CUÁLES SON LAS REGLAS DEL JUEGO?

    Cada comarca dispondrá de 2 millones de euros para invertir en los próximos cuatro años. La ciudadanía de cada

    comarca decidirá, mediante un proceso participativo, en qué proyectos se invertirá ese dinero.

    ¿CÓMO PUEDO PARTICIPAR?

    Hay tres modos:

    1. Puedes hacer tu aportación rellenando el formulario y depositándolo en los buzones Herritarrekin que se colocarán

    en todos los municipios.

    2. En internet, a través de la web www.aurrekontuahobetzen.eus

    El plazo de recogida de propuestas finalizará el 30 de abril.

    3. También puedes tomar parte activamente en los talleres participativos que se celebrarán en tu municipio. Allí se

    debatirán todas las propuestas y, conjuntamente, seleccionaréis las mejores propuestas para vuestra comarca.

    Los talleres se realizarán en abril y en la primera semana de mayo. Se informará de dónde y cuándo tendrán lugar

    y dónde se colocarán los buzones Herritarrekin en www.aurrekontuahobetzen.eus, en los medios de comunicación

    locales y a través de vuestro ayuntamiento.

    Nota: En la web www.gipuzkoa.eus/es/zeinuhizkuntza, las personas sordas pueden solicitar el servicio de

    interpretación en lengua de signos.

    ESTÁ EN TUS MANOS. ¡PARTICIPA!

    1RECOGIDA DE

    PROPUESTAS EN LOS MUNICIPIOS

    2SELECCIÓN DE

    PROPUESTAS EN LAS COMARCAS

    3ANÁLISISTÉCNICO

    4 SELECCIÓN DE PROPUESTAS DEFINITIVAS

    5 INCORPORACIÓN EN LOS PRESUPUESTOS

    FORALES