Urola ibaia

21
UROLA IBAIA IRAURGI ikastetxeko DBH 1 maila Elhuyar Olinpiadak 201213 1

description

Urola ibaiari buruzko lana

Transcript of Urola ibaia

Page 1: Urola ibaia

UROLA IBAIA

IRAURGI ikastetxekoDBH 1 maila

Elhuyar Olinpiadak 2012­13

1

Page 2: Urola ibaia

UROLA IBAIA

1.­ KOKAPENAUrola ibaiaren arroa Gipuzkoan dago oso­osorik. Urola arroak 3337,50 km2­ko azalera dauka,eta batezbesteko ur emaria 10,89m37s­koa. Daukan luzerako aldapa %2,16koa da, portzentajehanditzat har daitekeena.

Urola ibaiaren sorburua Aizkorri mendilerroaren inguruetan dago, Legazpi herriaren udalbarrutian, Brinkola eta Barrendiola errekatxoak elkartzean sortua; errekatxo horiek, era berean,beste ur laster txiki batzuen elkartzetik sortuak dira (Pagola, Aierdi, Altzola).

Brinkola errekaren argazkia, emakume bat zerbait garbitzen ari delarik bertanZati horretan harana oso estua da, eta ibaia mehartu egiten da mendien artean, ibaiadarren urekarpenik ia ez duela (uhar txiki batzuk kenduta). Goi ibilguan hainbat herri zeharkatzen ditu, halanola Legazpi edo Urretxu; herri horietan, hiri eraikinek estaltzen dituzte ibilguaren zati handiak.Daukan malda handiari esker, Urola ibaiaren uren aprobetxamendu handia egin zen iraganean,ibai bazterretan hain ugari izan ziren burdinoletako gurpilak eta errotetako errotarriakmugiarazteko. Horrek ezaugarri berezia eman zion ibaiari, bai eta izendapena ere, lehenagoLegazpiko ibaia izenez ezaguna baitzen. Legazpiarrentzat oraintsu arte, berriz, Errekaaundiizenez ezagutu izan da betidanik (agiri zaharretan "Río Mayor") ibai hau, eta Urola izenaAizpurutxo aldetik zabaldu da gora eta behera, geografoen beharrek eraginda.

Azkoitira iritsita, Urola ibaiaren arroa zabaldu egiten da, eta adarrak eratzen dira; ezkerretik,Katuin errekatxoaren ur ekarpenak hartzen ditu, eta eskuinetik, Ibaieder edo Urrestilla eta Errezilerrekatxoak elkartzen zaizkio. Hor, Azkoitia eta Azpeitia herrien artean, Gipuzkoako ibailautadarik zabalena eratzen du Urola ibaiak. Iraetatik aurrera, ibilgua zabalago bihurtzen da, etaazken kilometroetan mantso eta ur emari handiz jaisten ditu, Aizarnazabal baino lehentxeagoAltzolaras errekatxoaren urak ere hartzen dituelarik. Behe ibilgu horretan, ibaiak hainbat meandroberezi eta ikusgarri eratzen ditu. ibaiaren azken zati hori, antzina, nabigagarria izan zenBeduaraino, bertan lurraldeko ibai portu ospetsuenetako bat egon zelarik kokatua. IbaiakZumaian amaitzen du bere ibilaldia, bertan itsasoratuz, 63,50 bat km ibili ondoren.Urolaren ibaiertzak, dituen ezaugarri geologiko bereziak direla­eta, gure lurraldean gutxiengizatiarturik daudenak dira. Horrek eragin positiboa izan du uren kalitate orokorrean, nahiz etazati handi batzuetan, baldintza horiek oraindik hain onak ez izan. Hiri eta industria hondakinenisuriak tratatzeko oruduan neurri zuzentzaileak abian jarri izanari esker. Goi Urolako(Barrendiola, Zuriangoian), Badiolegiko eta Basustako araztegiei ezker (ur hondakinak.araztekoestazioak) sortu baitira, egoera hori nabarmen hobetu da.

Urola ibaiaren burualdean, oso ur garbiak eta arrain fauna egonkorra aurki daitezke. Garaibatean, ez da urte arte asko, Legazpira iristen zenean, aldiz, isurketek kalitatearen mailajaitsarazten zuten, eta bizitza zantzu guztiak desagerrarazi ere bai, kutsadura maila oso altuazelako. Egoera hori Legazpi eta Azpeitia bitartean mantentzen zen. Baina aurrean aipatutakoBarrendiola eta Zuriangoian­eko araztegiei ezker bai Legazpi, eta bai Zumarraga eta Urretxu

2

Page 3: Urola ibaia

herrietako ur zikinak eta industrialdeetakoak ere, garbitu ondoren itzultzen dira ibaira.Hobekuntza nabaria ikus daiteke ibaiaren baldintza naturaletan, hainbat ibaiadarren ur ekarpenariesker; zati horretan, hainbat arrain espezie aurki daitezke (amuarrainak, barboak, loinak etaaingirak). Aizarnazabalera iritsita, industria isurketek berriro ere eragiten dute uren kalitateajaistea, eta hor espezie gogorrenak bakarrik aurki daitezke (korrokoiak, aingirak). Azken zatian,ur gezak eta itsasokoak nahasturik, mareagorarekin ibaian gora joaten diren itsas espezieak bizidira, hala nola, korrokoia eta itsas amuarraina.

Urola ibaian zehar kokatutako ola edo errota desberdinak

3

Page 4: Urola ibaia

Gipuzkoan 25 arrain mota inguru daude, 7 bertako ibaietakoak direlarik, 9 estuario edo trantsiziouretakoak, e5 espezie anfihalinak dira eta 5 gutxienez ekarritakoak. Loina eta barboa bertakoakdiren edo ez zalantza egiten da.

Egoera naturalean, gizakiaren ekintzarik gabe, Gipuzkoako Unitate Hidrologiko guztiek izangozuten espezie migratorioen bizitza.

2. FAUNA PISZIKOLARI ERAGITEN DIOTEN FAKTOREAKBaina gizakiaren ekintzek aldaketa sakona eragin dute. Aldaketa hau gehiago jasan dute espeziebatzuk, beste batzuk baino. Eta ibai batzuk, beste batzuk baino gehiego. Arrain faunari eragindioten arazo nagusiak hauek dira:

­ Uraren kalitatearen aldaketa negatiboa eragitea herriko, industriako edo beste edozein motakoisurien ondorioz. Ibaien zati batzuetan eta estuarioetan, arrain populazioari kalte handia eragindiote isurketek. Gaur egun, araztegien ezarpenari eskerrak, zati batzuen berreskurapena gertatuda. Urola ibaian, arroaren goiko zatian daude arazoak araztu gabeko urengatik, eta Altzolaraserrekaren inguruan, arrazoi berdinarengatik. Gainontzean, ibaiko uren kalitatea asko hobetu daazken urteotan ezarri diren araztegiengatik: Barrendiola, Zuriangoian, Ibaieder, Badiolegi etaBasusta.

­ Arrainek ibaian aske ibiltzeko oztopoen ezarpena, bai goraka eta bai beheraka. Espeziemigratzaileei asko eragin die eta, migratzaileak ez izan arren, leku aldaketa garrantzitsua egitenduten espezieei ere bai, ibaiko amuarrainari adibidez. Gaur egun, presak kendu etaarrainentzako igarolekuak ezartzeak ere hobekuntza nabaria eragin du arlo honetan.

­ Ibaiaren eta estuarioen itxuraldaketak: bidez aldatzeak, ibaiak lurperatzea, dragatzea, terrenoaklegortzeak, ... Arrainentzako habitatak gutxitu eta pobretu egin dituzte. Nahiz eta azken urteotanekintza hauen eraginak gutxitzen saiatu diren, ez da oso emaitza nabarmenik lortu.

­ Uraren erabilera hidroelektrikoa, errota edo holak sortzeak, etab... ibaiaren emaria aldatu dute,eragin ezkorrarekin arrainen gainean. Azken urteotan emari minimo batzuen betebeharra ezarrida, baina emaitzak ez dira beti desio zirenak izan.

­ Gehiegizko arrantza. Historikoki, nasak erabiltzen dituen arrantza profesionalak kalte osonabarmena egin dio Atlantiar Izokinari, eta azken urteotan, berriz, kirol arrantzak ibaikoamuarrainari eta beste espezie batzuei ere modu kaltegarrian eragiten diotela ikusi da.

3. GIPUZKOAKO ARRAIN ESPEZIEAK

Gipuzkoako probintzian, ibai eta estuarioetan bizi ohi diren zenbait espezie ageri dira.Ur geza kontinentaletakoak diren espezieen artean hauek ditugu:

Salmo trutta morpha fario (Ibai­amuarrraina) Barbus graellsii (Mendi­barboa)

4

Page 5: Urola ibaia

Chondrostoma miegii (Iparraldeko loina txikia) Gobio gobio (Gobioa) Phoxinus phoxinus (Ezkailua) Barbatula barbatula (lotxa edo Mazkar arantzagabea) Gasterosteus gymnurus (Arrain hiruarantza)

Estuarioetan bizi izaten diren espezieen artean 9 ditugu batzutan ibaian gora ur gezaren bila erejoaten direnak, honako hauek:

Chelon labrosus (Hondoetako korrokoia) Potamoschistus sp. (Bokaletako zarboa) Platichthys flesus (Platuxa latza) Callionymus lyra (Primita) Diplodus sargus (Mojarra) Gobius niger (Chaparrudo) Syngnathus acus (Aguja) Hippocampus hippocampus (Itsasoko zaldia) Solea vulgaris (Lenguado)

Hauetaz gain, estuarioetan ager daitezkeen antxoa (Engraulis encrasicolus) edo lupia(Dicentrarchus labrax) ere baditugu.

Anfihalinak diren beste 5 espezie migratzaile erantsi behar dizkiegu guzti hauei, bizitzako zatibatzuk itsasoan (ur gazitan) igarotzen dituztenak, eta beste zati batzuk ibaietan (ur gezetan).Honela, migrazio garaian estuarioak igaro behar izaten dituzte. Hauek dira espezie migratzailehauek:

Alosa alosa (Kolaka) Anguilla anguilla (Aingira) Salmo salar (Izokin arrunta) Salmo trutta morpha trutta (Itsas­amuarraina) Petromyzon marinus (Itsas­lanproia)

Azkenik, Gipuzkoako ibaietan, kanpotik ekarri diren espezie batzuk ere ageri dira, batzuk askozabalduta eta beste batzuk gutxi:

Onchorhynchus mykiss (Trucha arco­iris, Amuarrain ortzadarra) Carassius auratus (Pez rojo o carpín dorado, Urre­arraina) Gambusia holbrooki (Gambusia) Lepomis gibbosus (Pez sol o Percasol) Micropterus salmoides (Perca americana, Perka amerikarra)

4. UROLAKO ARRAIN FAUNAUrolako arrain­faunari dagokionez, Urretxun mazkarrak eta, batez ere, ezkailuak dentsitate

5

Page 6: Urola ibaia

handiak erdiesten dituzte, baina halere, amuarrainaren presentzia oso urria da. Aldiz,Aizpurutxon fauna iktikoa nabarmenki berreskuratu dela ikus daiteke 2001. urteansaneamendu­lanak egin zirenez geroztik, eta hala, amuarrainen populazioak dentsitategarrantzitsua erdietsiko du, eta ezkailuen eta mazkarren populazioak ere nahikoa ugariak izangodira.

Azpeitian, Urola ibaian, 1040 gramokoamuarraina arrantzatu zuteneko albistea

2013­01­01 egunean Zumaian arrantzatutakoangula kilo batzuk eraman zituzten AzkoitiatikUrretxura bideko Urola ibaiko zati bateanaskatzeko. Lehen Oria ibaian aurrera

eramandako antzeko esperientzien ondorenbeste ibaietara zabaltzea erabaki dutelakoegin da. Hemen duzue bideo bat ekintza hori

6

Page 7: Urola ibaia

ikusteko

Azpeitian eta Zestoan behean arrain­komunitatea espezie berek osatua dago: amuarraina,barboa, loina, ezkailua, mazkarra eta aingira ditugu. Loina eta ezkailua dira ugarienak, etagainerako espezieak, oro har, dentsitate ahulagoetan topatuko ditugu, aingira izan ezik Zestoanbeh., presentzia garrantzitsua lortuko baitu. Azkenik, Oikian aingiraren populazioak modunahasian agertu izan da azken urteetako laginketetan, baina dena den, dentsitate handia du etabera da espezie nagusia. Gainera, ezkailu, mazkar, korrokoi, amuarrain eta platuxaren alebatzuk ere agertzen dira dentsitate txikietan. Barbo eta loinak ere agertzen dira laginketabatzuetan. Tarte hau nabarmenki hobetu da azkeneko urte hauetan, papergintzako isurketentratamenduan izandako hobekuntzaren ondorioz.

UROLA ibaian emaitza fisiko­kimikoek adierazten digute ur horiek egokiak direla salmonidoentzat9 estaziotan; hala eta guztiz ere, beste 3 estaziotan (Lasaon, Zestoan beh. eta, bereziki, Oikian)

7

Page 8: Urola ibaia

tenperatura eta oxigeno aldetik baldintza kaskarrak erregistratu dira, eta horren ondorioz, ez diraegokiak salmonidoentzat, baina bai ziprinidoentzat. Amonioa maila apaletan topatzen dugu orohar, baina halere, fosfatoak ugariak dira ardatz osoan barrena. Kalitate biologikoaridagokionez, goi­ibarrean urak kalitate handikoak direla ikus daiteke. Legazpin beheraegoerak okerrera egiten du nabarmenki, eta kalitate eskaseko­txarreko urak erregistratzen dira.Hurrengo puntuetan, Urretxun eta Aizpurutxon, hobekuntza arin bat topatzen dugu, baina oraindikere oso apala da. Puntu horretatik aurrera hobera egiten du egoerak, eta kalitate handiaerdiesten da behin baino gehiagotan, baita kalitate ona eta ertaina ere. Oikian, aldiz, egoerakaskar samarra da agorraldian, urak kalitate txarrekoak baitira paper­fabrikek egindako isurketabatzuk daudelako. Arrainfaunari dagokionez, Urretxun mazkarrak eta ezkailuak dentsitatehandiak erdiesten dituzte, baina halere, amuarrainaren presentzia oso urria da. Aldiz,Aizpurutxon fauna iktikoa nabarmenki berreskuratu dela ikus daiteke 2001. urteansaneamendu­lanak egin zirenez geroztik, eta hala, amuarrainen populazioak dentsitategarrantzitsua erdietsiko du, eta ezkailuen eta mazkarren populazioak ere nahikoa ugariak izangodira. Azpeitian eta Zestoan beh. arrain­komunitatea espezie berberek osatua dago: amuarraina,barboa, loina, ezkailua, mazkarra eta aingira ditugu. Loina eta ezkailua dira ugarienak, etagainerako espezieak, oro har, dentsitate ahulagoetan topatuko ditugu, aingira izan ezik Zestoanbeh., presentzia garrantzitsua lortuko baitu. Azkenik, Oikian aingiraren populazioak modunabarmen batez behera egingo duela ikusiko dugu aurreko laginketarekin erkatuz gero, bainadena den, dentsitate handia izango du eta bera da espezie nagusia. Gainera, ezkailu, mazkar,korrokoi, amuarrain eta platuxaren ale batzuk ere agertuko dira dentsitate txikietan. Ez daagertuko ez barborik eta ez loinarik ere, aurreko laginketetan azaldu ziren arren. Ibaiadarreidagokienez, Barrendiola errekan uraren kalitate fisiko­kimikoa ona da. Kalitate biologikoa handiada udaberrian, baina agorraldian, kalitate ertaineraino gutxitzen da.

8

Page 9: Urola ibaia

Bestetik, Ibaider ibaian uraren kalitatea, bai fisiko­kimikoa eta bai biologikoa ere, handia dela ikusdezakegu. Arrain­komunitatea egoera onean dago, eta amuarrainen populazioa, esaterako,ugaria da, eta topatzen dira, halaber, ezkailuen eta aingiren ale batzuk. UROLA ibaiaren arroansaneamendu­lanak egin izanari esker, kutsadura maila neurri handi batean jaitsi egin da, etahorrenbestez, uraren kalitatearen denbora­bilakaera positiboa dela esan behar dugu.

Goi­ibarrean, Zuringoaingo HUA 2001. urtean martxan hasi izanak nabarmenki murriztu zuenkutsadura maila, eta horri esker, berreskuratu egin zen kalitate biologikoa, baita ordu artedesagertuta zegoen arrainfauna ere. Bestetik, erdi­ibilguan, Badiolegiko HUA 1991. urtean jarrizuten martxan, eta une horretatik aurrera, uraren kalitateak hobekuntza esanguratsua izango du.2009. urtean, ibaiaren behe­ibilguan egoerak hobera egin zuela ikusi zen, paperfabrikenisurketen tratamenduak hobetu egin zirelako; nolanahi ere, hurrengo urteetan emaitzakokerragoak izan ziren, eta beraz, esan dezakegu egoera ez dela egokia.

UROLA ibaiaren arroan amaituta daude saneamendu­lanak, eta horrenbestez, egoerak bilakaerapositiboa izan du; hala eta guztiz ere, tarte batzuetan berreskuratze hori espero litzatekeenabaino txikiagoa da, zuzenean egindako isurketa batzuk daudelako; alderdi horiek konponduahala, egoerak hobera egitea espero da. Gainera, beste faktore batzuen eragina ere aztertubehar da, esate baterako, nutrienteena, ibaiko habitataren egoerarena eta oztopoenpresentziarena, eta horrekin loturik esan behar da GFAk zenbait ekintza eta proiektu burutudituela dagoeneko.

9

Page 10: Urola ibaia

10

Page 11: Urola ibaia

5. GAINONTZEKO FAUNA

Gure inguruko ibai eta ibarretan, eta haranetako erreketan uste dugun baino haragijale direnespezie ugariz osatuta daude. Argazki bidezko tranpak jarriaz jakin ahal izan da sarritan joatendirela ibai eta erreken ingurura lepazuriak (Martes foina), katajinetak (Genetta genetta),azkonarrak (Meles meles) eta katuak (Felis catus). Lepahoria (Martes martes) ere ikusi ohi izanda bisoiaren garai berdintsuan.

Taula batean bildu ditugu Urola ibaian zehar, ikus ditzakegun (edo inguruan ibiltzen direlaezagutzen dugun) abere batzuk:

Lepazuria (Martes foina) gure baso eta zelaietanbizi den beste haragijale txiki bat da.Espezie ugaria eta ongi banatua da, bainaohitura gautarrak dituenez ez da ikusten batereerraza. Bere ugaritasunaren arrazoia elikaduraridagokionez orojale izatea da: bere dietagehienbatean karraskariek osatzen badute ere,hegazti txikiak, urlehortarrak, narrastiak, fruituaketa are haratustela eta gizakien hondakinak erejaten ditu.

Katajineta (Genetta genetta) biberridoenfamiliako ugaztun karniboroa da, katu txikibaten tamainakoa baina gorputz luzexka,mutur zorrotza, hanka motzak eta isats

luze eta iletsua dituena. Ilajea arre­grisaxkadu eta orban ilunez beteta dago gorputzean

eta eraztun ilunez isatsean. Karraskarizeta hegaztiz elikatzen da eta basoetan bizi

da.

Bideoa

11

Page 12: Urola ibaia

Ur­ipurtatsa edo europar bisoia (Mustelalutreola) ugaztun haragijalea da, Mustelidaefamiliakoa. Harenganako interesaren arrazoinagusia jasaten ari den murrizketa da. Joan denmendearen erdialdera arte ErdialdekoEuroparen zati handi bat betetzen zuen animaliahau galtzeko arrisku larrian da gaur egun, etaharen populazio bideragarri bakarrak iberiarpenintsularen iparraldean eta Frantziahegoaldean daude. Horren errudun nagusitzatharen habitata suntsitzea eta bisoi amerikarrrasartzea jotzen dira.

Tigre itxurako katu handia da basakatua,540mm inguruko gorputz luzerakoa eta,3,5 kg ingurukoa emeen kasuan eta 5 kgingurukoa arrenean. Katu sendoa danahiko hanka motzekoa eta burusendokoa. Aipatzekoak dira bere bibotemardulak, aurpegi zapaldua eta haragikoloreko muturra. Ilajea arre­grisaxka du,eta lerro beltzak buru, enbor etagorputz­adarretan. Isatsaren hasieranamaitzen den lerro nabaria dubizkarrezurraren zona zerbikaletiklunbarrera. Buztana 300mm ingurukoluzerakoa da eta punta beltzean amaitzenda, tartean 3­5 eraztun beltz izan ditzake.

Karniboro orojale honen ohiturak osointeresgarriak dira. Mustelido handia da etatxakur baten tamaina du. Lur azpian bizi dabeste azkonar batzuekin batera. Arto sailetantriskantzak egiten dituenez eta haren ileekinbizarra kentzeko brotxak egin izan direnezgizakiok oso bizimodu latza eman diogu.

12

Page 13: Urola ibaia

Basahateak

Gure ibaietan asko ugaritu dira azkenurteotan ahate hauek. Harrak kolore biziakditu, eta emeak berriz marroizkak.http://zientzia.net/artikuluak/basahatea­hezegunetako­biztanle­ezagunena/

Lertxunak

Ibaian zehar ikusten dira, nahiz eta motahonetako batzuk migratzaileak diren.http://zientzia.net/artikuluak/lertxunak­zango­luzeak­moko­zorrotza/

Martin arrantzalea

Urola ibaiaren ertzetan habiak egiten ditu.Hegan oso bizkor egiten duen txori hautximista bezala igarotzen da gure aurretik,argi disdiratsu urdin bat besterik ikusten ezdugularik.http://zientzia.net/artikuluak/tximista­urdina/

13

Page 15: Urola ibaia

Buztanikara zuria

Buztanikara zuria (Motacilla alba)motacillidae familiako hegazti paseriformeada, Eurasian eta iparraldeko Afrikan bizidena. Bizkaiko herri batzuetan epertikeraizena hartzen du. Nafarroan ipurdantzarideitzen zaio.

Uroiloa

Uroiloa ( Gallinula chloropus ) eperrarentamainako hegazti sendoa dugu. Euskarazko“uroilo” izenak adierazten duenez, hezegunetakohegazti horrek badu nolabaiteko oilo itxura:hanka luzeak, buztan motza eta itxura biribildua.http://zientzia.net/artikuluak/lezkadietako­oiloa

Apoa

Apo arrunta ( Bufo bufo ) Euskal Herrikoanfibio anurorik ezagunena dugu, etagehienentzat baita itsusiena ere.Normalean 10­12 cm­ko luzera izaten baduere, 15 cm­ra hel daiteke, gure mendi etalandetako anurorik handiena izanik.http://zientzia.net/artikuluak/apo­zikin­horiek/

15

Page 16: Urola ibaia

Igela

Azpeitian, ibaiaren inguruan non­nahi entzundezakegu bere kanta. Joan zelailuzera etaentzungo duzu!Gainerako anfibioak bezala, ur­igel helduaharagijalea da eta bere aho zabalari esker,harrapakin handiak irentsi ditzake. Baina ohizkoharrapakinak intsektu, molusku, araknido etazizareak badira ere, ur­igel tripontziak tritoi, igel,edota arrain txikien neurriko ornodunak janditzake, harrapatuz gero.http://zientzia.net/artikuluak/ur­igela­bizkorra­bezain­zaratatsua/

Suge biperekara

Udaberria iristen denean, urmaeletan eta urgezako ur­ibileretan bisitari isil eta iheskorhau aurki daiteke. Egunez bizi da eta nahizeta bere itxurak aurkakoa pentsaraztenbadigu ere, ez du kalterik eragiten, biperaantzerakoa da eta Afrika Iparrekoa etaMediterraneokoa da. Emeek metro bat neurdezakete, eta arrek 85 zentimetro inguru.

Suge gorbataduna

Euskal Herrian espezie arrunta da. Izen hori,gaztetan lepo inguruan eukitzen daban markahoriskagatik dauka. Berde kolorekoak izan ohidia, baina marroiak edo grisak aurkitzea erenahiko arrunta da. Gaztetan orban beltzakeukitzen dituzte askotan. Helduak metro ta hogeineurtzera iristen dia. Geixenbat urari lotutakoinguruetan bizi da, erreken inguruan, potzueninguruan... eta igel eta sapuetaz elikatzen danahiz eta batzutan arrainak edo ugaztun txikiakere jaten ditu.

Ihes egiteko zein estrategia erabiltzen duen

16

Page 17: Urola ibaia

6. LANDAREDIAIbaia bere osotasunean ulertu nahi badugu, ibaiertzeko landaredia ere kontuan hartu behar dugu.Honek garrantzi handia du uraren kalitatea eta ibaien funtzioak mantentzeko. Lurrari eusten dio,higadura murriztuz, mantenugaien depurazioa areagotzen du, ubidea eguzki gogorretikgerizatzen du urak fresko eta oxigenotan aberatsak mantenduz, ibaiko animalia askorentzakojanari­iturri da, eta bizidunen mugimenduak eta babesa ahalbidetzen ditu. Baso hauek moztendirenean, edo okerrago, ubidea kanalizatzen denean, ura zein habitataren kalitatea zeharojeisten da eta bizidunei kalte handia egiten zaie.

Urola haranaren landaredian koniferen nagusitasuna agertzen zaigu, ostozabal atlantiarrakazalera txikietara mugatuz, arroaren goialdean maizago agertzen direnak. Artadi batzuk agertzendira lur karekian.

Lantzen ez diren lurrak nagusiki bi erabilpen dituzte: larre gisa, abereen bazka izateko, edo basolanda gisa, kasu honetan hazkunde azkarra duten espezieak izanik ­ pinuak nagusiki ­ etekinekonomikoa lortzeko, aritz, pago, etabarren ordez.

Ibilguan zehar topa ditzakegun zuhaitz mota nagusienak hauek dira:

Haltza Haltza urkien familiakoa (Betulaceaefamiliakoa) den landare loreduneko Alnusgeneroaren izen arrunta da.Haltzeknitrogenoa lurrean finkatzen duen Frankiellaalni aktinobakteriarekin sinbiosia sortzen dute.Bakteria honek atmosferako nitrogenoahaltzek erabili ahal dituzten lurrean disolbatuahal diren nitratoak bihurtzen du eta, horrela,gehienetan lurraren emankortasuna handitzendu. Haltzak haien inguruan hazten diren bestelandareentzat onuragarriak dira, airekonitrogenoa lurrean erabiltzeko eranjartzeagatik; haltzetatik jausitako orriz lur­ustelaberatsa sortzen da.Haltzen gerbak garrantzi handienetariko polensorburuen arteko bat dira erle espezieentzat,batez ere ezti erleentzat. Haltzen zurahobetsienetarikoa da egur­ikatza egiteko;lehen bolbora ekoizteko, edo metal meakgaldatzeko, erabiltzen zena, eta gaur egun,gehien bat, sukaldaritzan. Ohikoa zen ere,haien zura arrain eta okela keztatuaprestatzeko erabiltzea, gaur egun haien zuraaskotan haritz eta Ipar Amerikakointxaurrenaz ordezkatzen bada ere. Gitarraelektrikoen atal nagusia egiteko lehengailegez ere askotan erabiltzen da.

17

Page 18: Urola ibaia

Haltzak sendoak dira eta arin hazten dira,baita erretako gune eta meategien modukotoki azido eta kaltetuetan ere. Haltz italiarrabaliagarria da oso, toki lehor eta ezemankorretan. Haltzak biomasa ekoiztekoerabili ahal dira, arin hazten direlako ingurunelatzetan. Batzuetan bonsaiak egiteko ereerabiltzen dira haltzak.

Makala 25­30 m­ko altuera duen zuhitza da.Kukula, zabala eta piramide formakoa da.Enbor zuzena eta grisa kolorekoa dute. Hostogazteak 3­6cm luzera dute etabrontze­gorrixka kolorekoak dira. Hostozaharrak, berriz,7­10cm luzera dute etalinbo­berde kolorekoak dira.hostoak eretriangelu formakoak dira. Lore arrak dituzte.Zuhaitz hauen zenbait hostoren ertzakhorzdunak dira eta bi aldeetatik berdeak.

makala

Zuhaitz hauek otsailan eta martsoan loratzendira. Oso erraz jajo daiteke, hala ere, uradaukaten zorupea exigitzen dute. Oso azkarjajotzen dira,orregatik, egurra lortzekoerabiltzen dira.

PlatanoaPlatano arrunta edo alboa (Platanus xacerifolia) zuhaitz espezie hibridoa da,Platanaceae familiakoa, ohikoa kale etehiribideetako espaloietan.Hosto erorkorreko zuhaitz hau oso hedatuadago hirietan, hazkunde azkarrekoa eta osokementsua delako. 30­35 metrokoa izandaiteke. Apiril eta maiatzean loratzen da.Orain arte platanoak apaingarri gisa erabilidira hirietan, baina basoetan ere erabiltzenhasi dira bere hazkuntza azkarra dela eta.

18

Page 19: Urola ibaia

Europako zonalde epeletara zabaltzen da.Zuhaixka itxura izaten badu ere, 30 metro luzehar ditzake. Lur hezeetako espeziea da etauholde garai luzeak jasan ditzake. Hostosinpleak, ezkata bakar batez babestutakobegiak, eta gerbatan elkartutako influo­reszentziak dituzte. Fruitua kapsula­motakoada.

Sahatsa

LizarraOso hedaturik dago Europan, bai basoetanbai sastrakadietan (oso ondo hazten da lurheze eta alkalinoetan). 40 metroko altuerahartu ohi du. Apaingarri gisa landatu ohi daparke, hilerri, eta abarretan. Adaburu garai etabiribildua dauka, oso gora joaten direnadarrekin. Azala gris argia da, leuna hasieraneta ildaxka­sareduna gero. Hostokonposatuak (bakoitzak 9 foliolo edo gehiago)ditu hosto begi beltzekin. Zur baliotsua dauka,argia, sendoa eta malgua. Kirol ekipoak,erremintetarako eskutokiak, altzariak,bastoiak,... egiteko erabiltzen da. Oso erregaiona eta landare ikatza ere ematen ditu.

19

Page 20: Urola ibaia

Ezpata belarra

Zurtoin tente eta gogorrak ditu eta hauekbaino luzeagoak diren hosto linealak.Zurtoinaren buruan zigarro puro batenantzeko lore bereziak daude. 1,5 eta 2,5metro bitarteko landare garaia da. Komunitatehanditan hazten da, sakonera txikiko edomugimendu geldoko ur geza lasaikoguneetan. Lezka arruntaren ondoan egon ohida. Ekaina eta uztaila bitartean loratzen da.Hostoez otarreak egiten dira.

Azeri buztana

Ekisetaleen ordenako eta equisetumgeneroko landarea da. Adabetarte ugarizhornitua dagoen zurtoin biluzi eta bertizilatua,eta hosto harikariak dituzte. Paleozoikogaraiko landaredi masa handien parte izanziren, egun 25 espezie besterik ez dakontserbatzen.

LANDARE INBADITZAILEAK

Urola ibaiaren inguruan, reynoutria japonica deitzen den landarea ugaritu da ibaiertzean.Horretaz gainera, beste bi landare inbaditzaile ere zabaldu dira arroan zehar, panpa lezka etabudleja davidii dira bi espezieak.

20

Page 21: Urola ibaia

Reynoutria Japonica Panpa Lezka Budleja Davidii

Landare inbaditzaile hauen kontrako lanean dihardute Azpeitiko udaletxeak eta GIpuzkoakoaldundiak, ondorengo albistean irakur daitekeen bezala: albisteaLandare inbaditzaileen kokapena Azpeitiko inguruan:http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=379564

Kuriositate gisa, asma­belar landare handi bat ere antzemanzuten Azpeitian bertan pasatzen den leku batean, eta udalakkentzeko agindua eman zuen. Honela dio herriko aldizkariaden Uztarria ­ren interneteko webguneak: “Udalak estramonioedo asma-belar landare handi bat (argazkian) kendu berri duUrola ibaiaren ertzetik. Landarea estaziorako zubiaren azpianzegoen eta joan den astelehenean, irailak 10, jabetu zenUdaltzaingoa haren izaeraz. Landarea handia zela eta fruituaematen hasia zela ikusita, "ahalik eta azkarren kentzeaerabaki" zuten, Udaletik aditzera eman dutenez,estramonioa "oso droga potente eta hilkorra baita".(AZPEITIKO UDALA)”

21