Post on 25-Mar-2016
description
INFORMAZIOAREN, TEKNOLOGIEN ETA HEZKUNTZAREN GIZARTEA
1.Informazioaren gizarteari buruz
XX.mendeko azken laurdenean “3.Iraultza Industriala” eman zen eta honekin batera, prozesu
ekonomikoen aldaketa, bizimodu eta kultura eredu ezberdinen agerpena eta baita erlazio
sozialak ematen ziren moduetan trasformazioak.
Dena den, gizarte industrialetik informazioaren gizarterako trantsizioan faktore ugarik izan
dute eragina eta ez soilik teknologia digitalen agerkuntzak eta omnipresentziak. Horien artean
prozesu soziologiko, ekonomiko, politiko eta kultural ezberdinak aipatu behar dira, zeintzuen
artean ondorengoak nabarmentzen diren: globalizazioa, informazioaren merkantilizazioa,
ideologia neoliberalaren hegemonia, lurralde garatuek gozatzen dituzten ezberdintasunen
areagotzea, superpopulazioa eta hegoaldeko lurralde pobreetatik iparraldeko lurralde
aberatsagoetara dagoen migrazio fluxu altua.
Gauzak horrela, planteatu beharreko galdera ondorengoa da:
“Zer nolako informazioaren gizartea sortu nahi dugu eta zein paper betetzen dute
teknologia berriek prozesu honetan?”
Erantzunak oso desberdinak dira:
-Diskurtso merkantilista Informazioaren gizartea, teknologia digitalen erabilera dela medio,
ekonomiaren hazkunderako potentzial handia duen merkatu
izugarria da.
-Diskurtso kritiko-politikoa Teknologia digitalak gizartearen eta norbanakoaren garapenaren
zerbitzuan egon behar dute eta inoiz ez kapitalismoaren
korporazio handiek dituzten interesen zerbitzuetara.
-Diskurtso teknozentrista Teknologia digitala mitifikatu dute, herritarrei zoriontasuna eta
ongizatea ekarriko baitie.
-Diskurtso apokaliptikoaTeknologia berriek modernitateko balore eta idealen, eta baita
humanismoaren amaiera dakarte.
2.Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek gizartean eta
kulturan dituzten efektu positiboak eta negatiboak
1. Positiboak:
1.1. Komunikazio teknologia berriek espazio-denbora mugak apurtu dituzte: honela,
pertsonen interakzioa errazten da modu ezberdinetan; oralean, idatzian eta
audiobisualean, alegia.
1.2. Informazio guztia eskura edozein unetan
1.3. Zerbitzuen eraginkortasuna eta kalitatea hobetzen dute
1.4. Aktibitate produktiboa errazten dute: lanpostu berriak, telelana, ordutegi malguagoa
duten lanpostu berrien sorrera…
1.5. Ezagutza eta kontaktu kulturala handitzen dute
2. Negatiboak:
2.1. Teknologia berrienganako dependentzia: gure zibilizazioa teknologia berriek
eskaintzen dituzten zerbitzuen dependete bihurtzen ari da.
2.2. Ebakidura digitala: ezberdintasun kulturalen eta ekonomikoen nagusitzea; izan ere,
lurralde guztiek ez dituzte ez garapen ez aukera berdinak.
2.3. Pribazitatearen galera eta kontrolaren handitzea
3. Omnipresentzia teknologikoa dela eta, hezkuntzaren alorrean sortu
diren arazoak
Teknologia berrien agerpenak esfortzu formatibo handia egitera behartzen gaitu, hauen
maneiurako beharrezkoak diren konpetentzia instrumental, kognitibo eta aktitudinalak
bereganatzearren. Aktualitatean beraz, alfabetizazio teknologikoa derrigorrezko kondizioa
bilakatu da.
Heziketa-erronka berria haurrak formatzean eta informazioaren erabiltzaile koherenteetan
bilakatzean datza; hots, teknologia berrien bitartez jasotzen duten informazio guztiaren artean
garrantzitsua dena, funtsarik ez duenetik ezberdintzeko gaitasuna izatean.
Informazioaren presentazio-formatua ezberdina da teknologia berrietan: imajinak, soinua,
hipertestuak, etab. berau publikatzeko modu ezberdina azaltzen dute.
Guzti honek, heziketa-sistemetan desdoitzeak sortu ditu; izan ere, alor hontako instituzioak
modu motelean adaptatzen dira aldaketa berrietara. Eskola gehienek ez dituzte beharrezkoak
diren gailu teknologikoak eta beraz, trasmisio kultural tradizionala lantzen dute. Formazio
estrukturek ordea, gizarte industrialarekin batera garatu beharko lukete eta beraz, berauen
irakaskuntza informazioaren gizartera adaptatutakoa izan beharko luke.
4. Teknologia digitalen agerkuntza dela eta, hezkuntza erronka berriak
1. Teknologia berrien integrazioa eskola-sisteman eta –kulturan
Honek inbertsio ekonomiko izugarria suposatuko du; bai beharrezkoak diren baliabide
teknologikoetarako eta baita hezkuntza sare telematikoen sorrerarako. Izan ere, irakasleei
formakuntza jaso beharko dute, teknologia berriak erabiliz hezkuntza birtualean oinarritutako
proiektu eta esperientziak planifikatu eta garatu, ikaskuntza komunitate birtualak sortu, web
batzuen sorrera eta baita on line materialena, ikastetxe eta eskola ezberdinen eskura egon
daitezen.
2. Irakaskuntza helburuak eta metodoak birregituratzea
Formazio-prozesuen garapena izango da garrantzitsua, edonork ikasten ikasteko, jasoko duen
informazioa sailkatzeko, lan prestakuntza eta gure gizartean teknologia berrien presentziaren
kontzientzia hartzeko gai izan dadin.
Laburbilduz, haurren formazioan datza, hauek teknologia berrien erabiltzaile
kontzientziatuetan eta kritikoetan bilakatzean, eta berauen inguruan sortzen eta hedatzen ari
den kulturaren ezagutzan.
3. Teleformazioa
Bertaratze beharrik ez duen hezkuntza; hots, urrutiko hezkuntza hedatzen ari da. Honek
denbora faltagatik edota distantzia arazoengatik formazioa jaso ezin dutenei, gura dituzten
kurtsoak egiteko aukera ematen die, modu tradizionalak ez bezala.
4. Teknologia berriek inposatutako eskakizun soziolaboralak
Formazio okupazionalak bere egitasmoan ondorengo neurriak ezarri beharko lituzke:
a. Langileak teknologia berrien erabilerarako prestatu
b. Irakasleek teknologia berrien aurrean duten zeregina sostengatu, honela
ikasleen irakaskuntza- eta formazio-prozesuen kalitatea hobetuz.
c. Telelana dela eta sortuko diren lanpostu berrietarako formazio tailerrak
eskaini
d. Lan munduko sektore guztietara irekita dauden eta esparru okupazional
ezberdinen formaziora bideratuta dauden sare telematikoen sorrera
5. Hezkuntza ez-formalerako akzioen garapena: alfabetizazio teknologikoa gizarte
garapenerako
Eboluzio teknologikotik at dauden komunitateei informazio sare ezberdinetan parte hartzeko
aukera ematea da helburua, ondorengo neurrien bitartez:
a. Asoziazio kultural ezberdinen proiektuak bermatu eta sustatu.
b. Liburutegiak eta kultura guneak kultura audiobisualaren eta informatikaren
atzitze gune bihurtu.
6. Laburbilduz
Formazioa honela ulertu behar da, zeinaren bitartez haurrek:
a. Edozein teknologiaren maneiu teknikoa dominatzen duten
b. Teknologia berrien bitartez jasoko duten informazio guztiaren artean, behar
dutena bilatzeko, hautatzeko, analizatzeko, ulertzeko eta birsortzeko
beharrezkoak diren gaitasunak bereganatzen dituzten
c. Teknologien inguruan jarrera bat hartuko dute; ez teknofilikoa ezta
teknofobikoa
d. Teknologia beren egunerokotasunean erabiliko dute; ez soilik aisirako baizik
eta beste batzuekin espresatzeko eta komunikatzeko gailu gisa.
HEZKUNTZA-TEKNOLOGIA DISZIPLINA PEDAGOGIKO GISA
1. Hezkuntza-teknologiaren eraikuntza disziplina pedagogiko gisa
XX.mendean zehar
HEZKUNTZA TEKNOLOGIAREN (HT) GARAPENA DISZIPLINA GISA
Disziplinaren sustraiak Iparramerikako formazio militarra 40ko hamarkadan.
50ko eta 60ko hamarkadak Audiobisualenganako lilura eta konduktismoaren influentzia.
70eko hamarkada Bisio tekno-arrazionala irakaskuntzaren diseinurako eta ebaluaketarako
80ko eta 90eko hamarkadak Irakaskuntzaren inguruko perspektiba teknokrataren krisia. Teknologia digitalen aplikazioen interesa
XXI.mendearen hasiera Eklektizismo teorikoa eta tesi postmodernoen influentzia
2. Irakaskuntza Teknologiaren birkontzeptualizazioa, gizarte-zientzien
multidisziplinan eta kritikan oinarrituz
Hezkuntza Teknologia espazio intelektual pedagokiko gisa birkontzeptualizatu egin behar da,
zeinaren ikerketa helburua informazio eta komunikazio teknologiak izango diren eta baita
ezagutzara eta kulturara sarbidea irakaskuntza kontestuetan: eskolaritatea, irakaskuntza ez
formala, informala, bertaratze beharrik ez duen irakaskuntza eta goi-mailako irakaskuntza.
3. Irakaskuntza Teknologia Espainian. Iturria eta garapena
-ITen sarrera Espainian 1970.ean jazo zen Ley General de Educación delakoaren bitartez.
-Horrekin batera, UNED sortzen da: Universidad Nacional de Educación a Distancia
-80ko hamarkadan Atenea eta Mercurio izeneko irakaskuntza programak sortu ziren, beste
batzuen artean, Irakaskuntza Ministerioaren inpultsoari esker. Hauek ordenagailuen txertaketa
bultzatzen dute eskoletan.
-Aktualitatean hezkuntza-sisteman aplikatutako teknologia berrien saila (NTAE) ikerketak eta
proiektuak egiten ari da.
IRAKASKUNTZA
TEKNOLOGIA
KRITIKOAREN
TOPIKOAK
Medio berrietan
erabiltzen diren
lengoaien eta
diskurtsoen analisia
Ordenagailuen
erabilera irakaskuntza
kontestuetan
Fundamentazio
epistemologikoa
Ikerketa-ekintza
ikaskuntza metodo gisa
Kultura popularra,
eremuen inguruko
alfabetizazioa,
medioen produkzioa.
Irakaskuntza
Teknologiaren
erabileraren dimentsio
morala eta etikoa
Teknologiarekin
zerikusia duten arazo
soziokulturalak:
feminismoa,
multikulturalitatea,
ekologismoa
HEZKUNTZA TEKNOLOGIEN
INGURUAN BURUTZEN ARI DIREN
LANAK
IKTak
UNIBERTSITATEKO
IRAKASKUNTZAN
Canpus Birtualak
Internet
irakaskuntza
presentzialean
Irakaskuntza ez-
presentzialerako
programen
diseinua, garapena
eta ebaluaketa
IKTak ESKOLAKO IRAKASKUNTZAN
-Irakaslegoaren formazioa IKTeetan
-Eskola integrazioa eta berrikuntza
pedagokikoa IKTeekin
-IKTen aplikazio didaktikoak geletan
-Eskola organizazioa eta IKTak
IKTak HEZKUNTZA EZ
FORMALEAN
Formazio okupazional ez-presentziala
Helduentzako irakaskuntza eta IKTak
IKTak liburutegietan, museoetan eta
bestelako sare-sozialetan eta -
kulturaletan.
MATERIAL DIDAKTIKOAREN ETA
IRAKASKUNTZA SOFTWAREAREN
GARAPENA
Irakaskuntza multimedia
Kolaborazio inguruneak urrun
Hezkuntza Web-ak
On line kurtsoak
N.E.E.-dun pertsonentzako softwarea
HEZKUNTZA, TEKNOLOGIAK ETA
KULTURA
Kultura digitalaren aurrean, haur eta
gazteei zuzendutako kultura forma
eta praktika berriak
IKTen eragin soziokulturalak
Informazioaren gizarteko hezkuntza
erronkak eta arazoak.
GIZA KOMUNIKAZIORAKO ETA
HEZKUNTZARAKO MEDIOAK
Irakaskuntza TV
Irakaskuntza audiobisuala
Prentsa eskolan
TV, haurtzaroa eta gaztetasuna
EUSKADIREN MARKO ESTRATEGIKOA INFORMAZIOAREN GIZARTEAK
ESKOLAN DUEN ERAGINAREN AURREAN
1.1. Egungo gizarteen paradigma teknologikoa
Teknologiek eta informazioa eta komunikazioa ulertzeko eta lantzeko modu berriek,
dagoeneko hainbatetan entzun dugun iraultza digitalari eman diote hasiera. Aurrerapen
izugarriak egon dira telekomunikazioan, informatikan, mundu audiobisualean, etab. Horren
adibide da, beste batzuen artean noski, Internetek gure gizarteko edonon izan duen hedapen
azkarra.
Dena den, gizarte industrializatu guztiak izan dira trasformazio global honen lekuko XX.mende
amaieratik aurrera. Honek marko politikoak, plan instituzionalak eta kokapen geografiko
ezberdina duten estamentu publikoen iniziatibak faboratzen ditu. Euskal Herriko Autonomia
Erkidegoa ez da gutxiago izan, eta 90eko hamarkadatik euskal gizartearen trasformazio
holistikoa bermatzeko markoa garatu du, betiere paradigma honetara doitzeko helburuarekin.
Ezinezkoa da Informazioaren Gizartearen aldeko neurrien diseinua ulertzea, eta ondorioz,
eskoletan teknologien aplikazioaren aldekoena, Europako gomendioen eta estatu-mailako
preskripzioen eta laguntzen analisia burutu gabe. EAEko Gobernuaren lerro estrategikoaren
errebisio konplexua egitea ere ez legoke lekuz kanpo.
1.2. Europa: abiapuntua - Bangemann informeari esker, ondorengo ekintza-plana martxan jarri zen: “Europa
Informazioaren Gizarteruntz martxan”(1994).
- EB bere lurraldeen hezkuntzaren garrantziaz ohartzen da gizarte teknologiko berrira
trantsizioa gertatzen ari zirela. “Europa Informazioaren Gizartearen
bangoardian”(1996) planaren bitartez, gizarte okzidentalen erronka berrian
Hezkuntzaren garrantzia goraipatu zen. Eskolen papera nuklearra izango zen
transformazioan.
- eEurope Iniziatiba (2010): Europa ekonomia dinamikoarekin eta konpetitiboenarekin
kokatzen zuen 2010ean. Informazioaren Gizartea eta Makroekonomiaren lotura.
Europear gizarteen adaptazioaren beharra markatzen zuen Informazioaren,
komunikazioaren eta ezagutzaren gizarte berrira egokitzeko.
Hezkuntzan, helburu nagusia aro digitala eta on line komunikazioa herritar orori
bermatzea zen.
- eEurope 2002 eta eEurope 2005 jarri ziren martxan. Lehenak, garrantziaren arabera
ordenatutako neurriak biltzen zituen. Lehen mailan, internet azkarragoa, merkeagoa
eta babesleagoa eskaintzea zen helburua eta bigarren mailan ordea, informazioaren
gizartean bizitzeko eta lan egiteko beharrezkoak ziren gaitasunak eta ezagutzak
hiritarrei helaraztea zen xedea.
eEurope Iniziatibari eta hezkuntzaren alorrean egindako planei koherentzia emanez,
eLearning:ikaskuntza elektronikoa (2000a) sortu zen, teknologia digitalen integraziorako
agertzen ziren arazoei aurre egiteko eta inplikaturik zeuden agente guztiak mobilizatzeko.
Plan hau eraginkorra suertatu zen telekomunikazioen erregulazioan eta baita
internetarekin erlazionaturiko helburuetan, baina xedapenak handitzearren eEurope 2005
garatu zen. Honek hezkuntza alorrean aurrerapen ugari ekarri zituen: aldaketa
teknologikoarekin erlazionaturiko praktika egokien identifikazio, selekzio, garatze eta
difusioan esate baterako.
- i2010 –informazioaren gizarte europarra, 2010. EBeko estatuek beren gizarteetan
integratutako IKTen aurrean elkarlana burutu dezaten garatutako plana besterik ez da.
Europako Parlamentuaren gomendioak (2006) ondorengo dokumentuan biltzen dira:
“etengabeko Ikaskuntzarako konpetentzia gakoak”, non zortzi konpetentzia biltzen
diren hiritarrak Ezagutzaren Gizartera egoki daitezen, derrigorrezko hezkuntzaren
bitartez eta bizitza osoan jasotako eguneratzeari eta garapenari esker. Konpetentzia
digitala da aukeratutako bat eta ardatz nagusia IKTen maneiu ziurra eta kritikoa da.
1.3. Aldaketa Teknologikoaren bultzada eta kontsolidazioa Espainian
Europako egokitzapenei erantzuna Gasteizen eman zen, Espaina mailan aurrera eramango zen
“Info XXI la Sociedad de la Información para todos” planaren bitartez. Honek hezkuntza
alorrean ekipamentu teknologikorako eta internet konexioetarako inbertsioak egitea,
irakaslegoaren eta ikaslegoaren formazioa IKTen erabileran eta baita multimedia irakaskuntza
errekurtsoen produkziorako. Helburu konkreturik ez zuenez, arrakasta urrikoa izan zen.
- “Comisión Especial para el Desarrollo de la Sociedad de la Información”, bertan gaian
jarriak ziren pertsonak aritu ziren elkarlanean eta “Aprovechar la Oportunidad de la
Sociedad de la Información” dokumentuan jaso zituzten konklusioak ondorengoak izan
ziren: ekintzetan eraginkortasuna lortzeko gobernuaren lidergo politikoa ezinbestekoa
da, eta baita teknologienganako estimulua eta sentsibilizazioa. Teknologiak
irakaskuntza metodoetan integratzea bilatzen zen; hots, “informatika ikasgelatik”,
“informatika ikasgelan” izatera pasatzea.
- España.es (2004) plana: diseinu honek infraestrukturaren integrazio fisikoa baino,
eskola komunitatearen egunerokotasunaren aldaketa bilatzen du.
Horretarako, “internet en la escuela” deituriko programa jarri da martxan eskoletan.
- Espainiako Gobernuak Ingenio 2010 jarri du martxan, hezkuntza tradizionaletik aro
digitalera moldatutako hezkuntzara aldatzeko dagoen beharra helburu duela.
Hau guztia dela eta, Espainia EBko estatuen artean bigarren postuan geratu da, hezkuntza
arloan IKTen integraziorako sistema garatuena duelarik.
Gauzak modu egokian egiten ari direlaren seinale Hezkuntzaren Lege Organikoan (2006)
erantsi diren dekretuak dira:
- Informazioaren eta gailu digitalen trataera eta konpetentzia basikoa jaso beharko du
ikasleak derrigorrezko hezkuntza amaitzean. Horrela, informazioa bilatzeko,
arakatzeko, hartzeko, prozesatzeko, komunikatzeko eta berau barneratzeko eta
ezagutzan bihurtzeko gaitasuna izan beharko du.
- Avanza planean, konpromezuaren berritzea ematen da, bortizki bizitzen ari garen krisi
ekonomikoa dela eta, errekurtsoen diseinu eta kudeaketa eraginkorragoa sustatuz.
1.4. Informazioaren Gizartearen eraikuntza Euskadin
1999.urtean EAEko presidenteak hartutako iniziatiba izan zen Informazioaren Gizartea
eraikitzen hasteko abiapuntua. 2000tres deiturikoak, hezkuntza instituzioetan infraestrukturak
eta errekurtso teknologikoak ezartzeko betebeharra ezarri zuen.
2002.ean Ibarretxe Lehendakariak Euskadi en la Sociedad de la Información (PESI) deituriko
estrategia jarri zuen abian, zeinak eEurope2002 eta InfoXXI akzio planen erreferentziak biltzen
zituen. Helburua ezagutzara loturiko Euskadi bat lortzea zen, eta horretarako, Informazioaren
Gizartea kontzeptua definitu zen. Aspektu ekonomikoez gain, aspektu soziohezitzaileak ere
kontuan hartzea bilatzen zuen. Horretarako Premia, Premia I eta Premia II planak garatu ziren
eta saila hauetan arrakastatsuak suertatu ziren:
- Red de Área Local
- Zerbitzuak
- Ekipamentu Informatikoa
- Garatu Perfekzionamendu Plana
- Formaziorako proiektuak eskoletan
- Berritzeguneak
1.5. Irakaskuntza zentroaren umotasun Teknologikoaren modeloa
2008an “Euskadi en la Sociedad de la Información 2010: Agendas Digitales” deituriko
iniziatibari eman zitzaion hasiera. Erreferente europearrean i2010 eta estatu mailakoan
Avanza2 oinarriturik, berritzeko apustua egiten da, honek euskal gizartearen trasformazioa
ahalbidetuko duen erraminta errepresentatzen baitu.
- Hezkuntzaren alorrean: Ciudadanía Activa estrategia
- Hezkuntza ez formalean: “Modelo de Madurez Teconológica de Centro Educativo”,
honen bitartez, teknologien erabilera ikasgeletan sustatzeaz gain, kudeaketa eta
administrazio zereginetarako ere erabilgarriak direlaren ideia hedatzea bilatzen da eta
baita eskolako agenteen erlazioa eta kooperazioa ahalbidetzen duen tresna.
Inplikatuta dauden agenteek interesa duten guneetan mugitzen dira, IKT Aktuazio Plan
batean jasotako elementu transbertsal batzuen pean, IKT Dinamizatzailean betetzeke
direnak. Eskema honek diagnostikoa eta eskolaren ebaluaziorako hobekuntza
proposamenak jaso behar ditu, ondorengo aspektuak kontuan hartuta:
o Inplikatutako agenteak
o Interes zonak
o Elementu transbertsalak
Umotasun maila bakoitzean erabilitako adierazle neurgarriak:
o Infraestruktura eta kapitazioa
o Erabilera
o Ikasgelaren digitalizazioa
o Ikasgelaren birtualizazioa
o Eskolaren birtualizazioa
ESKOLETAN IKTen ERABILERA EGOKIRAKO POLITIKA EUROPEARRAK
2.1. Sarrera
Kapitulu honetan okzidenteko estatu ezberdinetako politikei gainbegirada eskaintzen zaie,
bereziki Europear Batasunekoei eta espazio politiko eta ekonomiko honetako instituzioetakoei;
bere helburu nagusiak, IKTen integraziorako proposamenak eta eskoletan IKTen inguruko
praktika egokien inzidentziak aztertuz.
2.2. Irakaskuntza politikak, erreflexio kontenporaneoa
Instrukzio publikoaren prozesuak interesa piztu zuten XXI.mende amaieran estatu
kontenporaneon genesirako: identitatea, esku lanaren alfabetizazioa, kontrol soziala.Hauen
emaitza derrigorrezko eskolaratzea izan zen 50eko hamarkada amaieran europako lurralde
gehienetan, eta Espainian 20 urte beranduago. Honekin batera hezkuntza krisiaren agerpena
jazo zen, zeina benetan sistemen orokortze arazoa eta hauen intsufizientziak ziren.
Gaur egun, hezkuntza politikak beste espazio batzuetan ematen diren eskuhartze indirektuen
isla dira, bereziki PROGRESO ekonomikoarekin, eta lan munduarekin erlazionatutakoak, zein
askotan IKTen infraestrukturen PREGRESOarekin lotuta agertu diren; edota zerizan politiko
argia duten gaiekin ere erlazionatuak, hala nola, berdintasuna hiritarren ongizatea eta parte
hartzea, identitate edo elkarbizitze arazoak, kontsumo eta osasun HABITOen bereganatzea,
etab.
2.3. IKTei buruzko irakaskuntza politiken jatorria
1980an, Pc-aren agerpenarekin, informazioaren trataeran aldaketa somatzen da eta tresna
honen erabilera hezkuntzan sustatzen duten proposamenak bizkortu egiten dira. Lehen
programa esperimentala Espainian, 1986an burutzen da.
IKTek hezkuntza sistemari erronka berriak ezarri dizkiote: ez da soilik teknologikoa, hau da,
ordenagailua ikasgelara eramatea, baizik eta kulturala eta organizazionala eta beraz, eskola
organizazio berria eskatzen du. IKTak “politiken talisman” gisa direla esan zuen Brigeth
Somekh-ek 2000.urtean. Hasieran haurtzarotik IKTekin kontaktua eratzea zen helburua,
ondoren arrail digitala gainditzea, beranduago konpetentzien eskuratzea.
IKTen integraziorako politikak lanpostuen sorrerarako estrategia politikoen partaide bilakatu
dira baita ere. Berriki, IKTen introdukzio helburuek teknifikatutako (e-gobernua, e-
hiritartasuna, e-negozioak) mundu baterako alfabetizazioa bilatzen dute eta ondorioz, botere
publikoek eta hezkuntza botereek ezagutu eta bultzatu behar dituztela gaineratzen dute.
Hezkuntza politika hauek intentzioen formalizazioan hartu dute lan gehiena, baina orokorrean
irakasleak eta ikasleak bere ikaskuntza-prozesuan IKTei ematen ari zatzaizkion erabileran gutxi
erraparatzen diote. Dena den, neoliberalismoak hezkuntza politikei IKTen introdukzio
programen eta hauen erabileraren ebaluazio informeak egiteko betekizuna ezarri die.
2.4. IKTak eskoletan: praktika zuzenen politikak
Hezkuntzan integraturiko IKTen praktika egokien politiken analisi batean jarraian azaldutako
galderak egiten dira:
- Nola sustatu lurraldeek hezkuntzan integratutako IKTen inguruko berrikuntzak; ze
agente eta prozesuak dauden inplikatuta, zein oinarrizko ezagutza erabiltzen den eta
zein prozedimentu eta kriterio erabiltzen diren jasotako emaitzak ebaluatzeko.
- Zein faktorek eragiten duten berrikuntza promoziorako eginiko politiken
eraginkortasunean, bereziki hezkuntzan integratutako IKTen distribuzioan eta
erabileran
- Erabiltzaileen aldetik zein berrikuntza sortzen diren (produkzio berritzailea,
hezkuntzako IKTen erabilera); nola erantzuten du hezkuntza-sistemak berrikuntza
hauen aurrean.
2.5. Ekintzeetatik politikara. IKTeek eskoletan duten presentziari
buruzko ikusmolde europearrak
Politika nazionalen aldean, politika europearrek dimentsio eta sorleku ezberdinak eta ugariak
dituzte: elkarbizitzaren eraikuntza, enpresa-mundua, soziala eta pedagogikoa. Politika hauetan
e-learning eta e-skills (e-gaitasunak) lan mundurako tresna gisa, ongizatea, kulturaren
hedatzea eta e-gobernua bezalako gaien inguruko ardura dago. Beharbada IKTen integrazioari
buruzko politika europearren ebidentzia, IKTak erabiltzen dituzten sareetan jorratzen diren gai
ezberdinetan oinarritutako proiektuen garapenean aurkituko dugu; mobilizazio soziala,
integrazio sozioekonomikoa, sozialki marginatuak dauden kolektiboei indar ematea,
ekopolitikak, turismo berria, ondareak berreskuratzea, hezkuntza zabaldua. Gainera,
irakaslegoaren prestakuntza pertsonala zein eskolaren prestakuntza bilatzen da eta honek, aro
digitalerako oso eskola konpetenteak ditu emaitza gisa.
INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIETATIK IRAKASKUNTZA
BALIABIDEETARA
1. Mundua aldatuko duen erraminta deskubritzen
Hezkuntzan informatikaren erabileraren aldeko lehenengoetariko programaren sortzaileek
CRIEP (Centro de Recursos de Informática Educativa y Profesional) osatu zuten 80ko
hamarkadan. Garai hartan ordenagailuak erakarpen bisual txikia zuten, eta are erabilera
urriagoa. Dena den, programa hark hauen erabilera hedatzeko ahaleginak egiten hasi
ziren; horretarako irakasleen prestakuntza sustatuz eta gailu teknologikoak hezkuntzan
izandako arazoei irteera ematen lagundu zezaketela sinetsiz. Orduan ere, ebidentea zen
aplikazio teknologikoen garapenak eta eguneroko bizitzan hartzen ari ziren paper geroz eta
orokortuagoak, ezagutza ulertzeko, jasotzeko, sortzeko, trasmititzeko, hedatzeko eta
aplikatzeko izaten ari ziren eta izango zuten garrantzia.
Autoreak dioen bezala, ordenagailua den teknologia biguin/malgu baten eta ondoren
interneten integrazioak, eskolak errepresentatzen duen egitura gogorrean, irakaskuntza
tradizionala eta instituzionalizatua hezkuntza-metodo bakar bezala ulertzearen inguruko
erreflexiora bultzatzen gaitu, hau da, hori ez dela dagoen aukera bakarrera garamatza.
2. IKTen izaera trasformatzailea
Informazio eta Komunikazio Teknologia berriek hiru motatako efektuak dituzte:
- Interes estrukturak aldatzen dituzte: pentsatzen dugun gauzak, alegia
- Sinboloen izaera aldatzen dute: pentsatzeko erabiltzen ditugun gauzak, alegia
- Komunitatearen izatea modifikatzen dute: pentsamendua garatzen den lekua,
alegia
IKTen orokortzeak aldaketa ugariak ekarri ditu hainbat sektoreetan; lan munduan, ekonomian,
munduaren konfigurazioan, informazioaren sektorean, etab.
- Ukaezina da IKTak hor daudela eta hor geratuko direla denbora luzez; mundua
aldatzen ari direla eta kontuan izan behar ditugula hezkuntzaren alorrean.
- IKTak ez dira neutralak, herritar ororen gustukoak ez diren interesez eta balorez josita
dagoen mundu batean garatzen eta erabiltzen ari dira. Etorkizun laburrean pertsona
kopuru handi batek IKTen baliabideetara sartzeko aukera izango ez duen arren,
teknologia hauen eta indarrean dauden praktika politikoen eta ekonomikoen
konbinaketaren bitartez sortutako prozesuak ez dira beti positiboak norbanakoentzat
ezta gizartearentzat.
Hau horrela izanda, ondorengo kuestioak planteatzen dira IKTen inguruan:
- Ikasgeletan ordenagailua introduzitzeko dauden programa espezifikoak dauden arren,
zergatik da hauen presentzia urria edo anekdotikoa lurralde gehienetan?
- Zerk aldatu beharko luke hezkuntza politikan eta irakaskuntza guneetan, irakaslegoa
eta ikaslegoa teknologia hauen zerbitzuetaz onura dadin?
Azken urteotan IKTen aldekoak direnen eta beraz, teknologiek hezkuntza ikusmolde berrien
ekarpena suposatu dutela edota hauen erabilera eraginkorrak aldaketa pedagogiko
garrantzitsura bideratzen gaituztela pentsatzen dutenen eta hezkuntza politikoen eta baita
eskolen baliabide materialen arteko distantzia nagusitzen ari da.
3. IKTak eta hezkuntza
Hezkuntza alorra ez da gainontzeko sistema sozialetatik desberdintzen IKTen eraginari buruz
ari garenean eta ondorioz, IKTen garapenak eta hedapenak eragiten duen kontestu
politikoaren eta ekonomikoaren eragina ere izan du.
Hezkuntzaren historia oraintsua, apurtutako agintzaz josita dago, paperetan geratu diren
helburuez alegia. Teknologien integrazioran jazo diren zailtasunen eta porroten azterketa
egitea baliagarria suertatu daiteke ondorengo saiakerak eraginkorragoak izatea nahi badugu:
- Irakaskuntza-metodologia nagusia eskolan irakaslearen protagonismoan oinarritzen
da: hori dela eta, ikaslegoaren aprendizaia eta dituen hezkuntza-beharrak eskuhartze
pedagogikoaren ardatz nagusi gisa ezartzea zaila suertatzen da. Ezagutza sortzeko eta
errepresentatzeko modu berriak, ebaluatzeko modu alternatiboak, ikaskuntza-
prozesuan komunitateak betetzen duen papera ere alde batera utzitako egoerak eta
ekintzak dira.
Hau horrela izanik, sortzen ari den egoerak ez du ikaslegoa Informazioaren Gizarterako
prestatzen.
4. IKTen hutsune pedagogikoa
Teknologia berrien erabilerak irakaskuntzan aurkitu izan diren arazo ugariri irtenbidea eman
die: espresibitateari edota interakzioari, beste kontzeptu eta gaitasun askoren artean noski,
garrantzia ematen dioten pertsonei, teknologia berriek erantzuna eman dieten arren, oraindik
ere zailtasunak daude eskolan IKTak integratzerakoan. Izan ere, ukaezina da administrazioa eta
baita irakasle asko, teknikak barneratzeko ideiaren alde azaltzen badira ere, ikaskuntza
ulertzeko ikuspegi pertsonalen arabera modifikatzen dituzte; euren sinesmenen erreflexiorako
tarte bat hartu gabe eta irakaskuntza esperientzia berriei ateak itxiz.
IKTak beraz, ikaskuntzan nagusia den ustea indartzeko erabiltzen dira askotan. Uste horren
arabera, irakastea esplikatzea da, ikastea entzutea eta ezagutza testu liburuetan dagoena.
5. IKTetatik haratago: Eskolako trasformazioaren bila
2000.urtean Europear Komisioak ikerketa eta garapen proiekturako deialdia ireki zuen, La
Escuela del mañna deiturikoa, zeinek ondorengoa garatzeko aukera EXPLORAtzeko saiakera
egin zuen:
- Ikaskuntza ingurune zeiharrak eta ikasleen, irakasleen eta komunitatearen arteko
interakzioak sustatuko eta kudeatuko gaitasuna zuten berrikuntza materialak
- Autonomia, sormena, problemen ebazpena eta elkarlana sustatuko luketen lehen
mailako jarduera kognitiboen ikaskuntza
- Urrutiko baliabideetara etxetik edota eskolatik sartzeko aukera handitzea, IKT sinpleen
eta merkeen aplikazioa
School+ proiektua deialdi hartan aurkeztu zen eta baita aukeratu ere. Esan beharra dago
proiektu hark ez zuela eskolen beharretan edota kurrikuluen eta organizazio gaietan
erreparatzen eta ondorioz, lortzen den efektua ondorengoa da: IKTen integrazioak eskoletan
ez ditu ikaskuntza-metodo berriak sustatzen, aurretik existitzen direnak indartu baizik.
Horrela, proiektuaren diseinu garaian honakoan lan egin zen:
- Eskoletan aldaketa pedagogikoa eta teknologikoa sustatzen duen kultura
- Irakaskuntza eremuetan aldaketak eta hobekuntzak zailtzen dituzten limitazioak
gainditzea erraztuko duten alternatibak proposatu
- Hezkuntza eta ikaskuntza birtualerako eremua diseinatu, garatu eta ebaluatu
- Hezkuntza komunitateari, aldaketaren eta eskolaren hobekuntzarako agente gisa,
protagonismoa eskaini
Proiektuaren premisak ondoren azaldutako moduan hitzartu ziren:
- Azaleratu diren IKTen integrazioari eta hezkuntzaren eta ikaskuntzaren inguruko
perspektiba kontenporaneoei helduz, hezkuntzarako eta ikaskuntzarako eremu
birtuala diseinatzea, garatzea eta ebaluatzea. Guzti hau informazioaren gizartean
bizitzeko beharrezkoak diren ezagutzak eta gaitasunak haurrek eskoletan
bereganatzeko aukera izateko.
- Teknologia organizatiboak eta sinbolikoak modu paraleloan garatzea, IKTen hezkuntza-
ikusmolde ugariak ekiditzeko edota eskolen komplexutasunaren ulerkuntza falta.
- Eskola eremuaren birorganizazioa sustatu, eskoletan IKTen erabilerarekin lotutako
gaiak jorratzeko, betiere IKTen integrazioaren eta egokitzapenaren alorretik eta
berauen zeregina ulertuz; hots, aldez aurretik bizitza osoan ikasteko prest dauden
norbanakoak hezitzea.
6. SCHOOL+ proiektuaren emaitzak eta irakaskuntzak
Proiektuaren helburu guztiak behar bezala lortu ziren, bai Europear Komisiorako eta baita
bertan parte hartu zutenen aburuz. Aplikazio prozesuaren emaitza garrantsitzuenak institutu
eta irakaslegoaren ikusmoldeak aldatzeko aurrera eraman ziren estrategien multzoa dira.
Aldaketa horiek aspektu hauen inguruan eman ziren:
- Zer da irakastea XXI.mendean
- Irakaslearen interakzioa
- Irakaslearen eta ikaslearen papera ikaskuntza-prozesuan
- Denbora eta espazioa kudeatzeko modu egokiena
- Zer ulertzen da eskola ezagutza bezala
- Lengoai ezberdinek –testuala, bisuala, audiobisuala, informatikoa, etab. –betetzen
duten papera hezkuntzan, ikaskuntzan eta ezagutzaren sarbidean, etab.
Proiektu honen helburu zailena eskolen trasformazioarena izan da. Izan ere, ekintza honek
denbora gehiago eskatzeaz gain, baliabide gehiago ere eskatzen ditu.
IKTak integratzean, hezkuntza eta ikaskuntza perspektiba berrien inplementazioan aurkitutako
zailtasun nagusienak ondorengoak izan ziren:
- Egungo kurrikuluen espezifikazioak eta mailak
- Administraziotik datozen murrizketak
- Hezkuntzak dituen organizazio eskemak: 45 minutuko saioak
- Espazioaren antolakuntza –ikasle gehiegi, ordenagailuak ez daude eskura
- Irakaslegoaren etengabeko formakuntzak hezkuntza aldaketa eragozten du
- Kurrikuluen eduki disziplinarrak proposamen transdisziplinarrak eta problemetan
oinarritzen den ikaskuntza zailtzen ditu
- Irakaslegoaren motibazio falta metodo berriekin esperimentatzeko
- Irakaslegoak eta ikaslegoak duten autonomia urritasuna
7. IKTak berritze pedagogikoaren motore bihurtzeko zazpi axiomak
Robert McClintock Kolunbiako Unibertsitateko irakaslea denak eskoletan IKTen integrazioa
eman dadin, zazpi axioma hauek bota zituen:
7.1. Infraestruktura teknologiko aproposa
Ezinbestekoa da ikasgela guztiak sare lokalaren (LAN) bitartez BANDA ANCHAra (WAN)
abiadura handiko konexioaz hornituta egotea.
7.2. Medio berrien erabilera ikaskuntza prozesuetan
Eskolek kurrikuluaren aspektu guztietan integratu behar dituzte medio berriak, ikaslego
guztiarentzat.
7.3. Gestioaren ikusmolde konstruktibista
Teknologia berrien erabilera ikasgelan ez da inolaz ere administrazio baten inposaketa izan
behar; gestioaren ikusmolde konstruktibistaren araberako laguntza sistema batena baizik,
irakaslegoaren ekimenen erantzule dena.
7.4. Ikaslegoaren gaitasunetan inbestitzea euren irakaskuntza
erdiesteko
Baliabide teknologikoen erabilera eskolek diseinatu beharko dute, ikaslegoak bere ikaskuntza
jasotzeko gaitasuna izan dezan.
7.5. Irakaskuntza-prozesuaren emaitzak iragartzeko ezintasuna
Hezitzaileek ikasle on batek ikaskuntza esperientzia baten ondoren jasotako ezagutzak
aurresateko duten joera alde batera utzi behar dute.
7.6. “Irakaslearen interakzioa” kontzeptuaren zabaltzea
Ikasgela irakasleak eta ikasleak, euren artean eta adituekin, modu interaktiboan komunikatzen
diren lekua izatera pasako da.
7.7. Pedagogiaren izate zentzuduna zalantzan jartzea
Ezinbestekoa da birpaso sakona egitea “ikasteko adin egoki bat den edo ez” inguruko uste
pedagogikoen alorrean eta baita hezkuntza-prozesuaren funtzionamenduak nolakoa izan
behar duen ideiari buruzkoa.
8. Konklusioa
IKTen erabilerak hezkuntzaren hobekuntza suposatu dadin, gauza ugarik aldatu beharko
lukete. Horietako batzuk irakasleen esku daude; eskolan duten papera eta
errespontsabilitateak ulertzeko ikuspegi berri bat bereganatu beharko baitute. Beste asko
hezitzaileen eskuhartzetik kanpo geratzen dira eta eskola propioaren zuzendaritzan,
Administrazioan edota gizartean bertan kokatzen dira.
HEZKUNTZA-TEKNOLOGIA MUNDU TEKNOLOGIZATU BATEAN
1. Teknologia kontzeptua problematizatzen
Tekonologia kontzeptu gisa azaltzeko, bi definizio orokotzen dira:
a) Aplikatutako ezagutza zientifiko gisa kontsideratua da, ekintzan dagoen ezagutza
alegia.
b) Makinak, gailuak, objektuak bezala ere ulertzen da, zeintzuk ekintza batzuk errazten
diguten edota horiek inoiz eduki ezean, inoiz pentsatutako ekintzak burutzeko
gaitasuna duten.
Azkenaldian, teknologiak arazoei irtenbidea ematen dieten gailu gisa ulertuak izan direnez,
bigarren definizioa da hedatuena. Hala ere, aproximazio hau mugatzailea da eta hori larria da
hezkuntzarako, jarraian azaltzen diren arrazoiengatik:
- Urteen poderioz hezkuntzaren inguruan indarrean egon diren ikuskerek sortu dituzten
egiteko moduak, jakintza errepertorio eta botere espazioak edozein berritze nahiaren
aurrean erresistentzia elementu gisa jokatzen dute. Ikuskera horien analisia eta
demolizioa ekiditen du aproximazio mugatzaile honek.
- Edozein teknologia berriren erabilerak hobekuntza eta berritzea dakartzalaren ideia
sustatzen du; hots, ilusionismo teknologikoa.
- Gailu ez modernoetan oinarritzen diren hezkuntza proposamenak ez daude bizitza,
eta bertan inplikaturik dauden norbanakoen ekintzak eta pentsamenduak modu
garrantzitsuan konfiguratzen dituzten dimentsio teknologikoaz hornituta.
1.1. Zatiketak eztabaidagai
Historian zehar, Teknologia honela definitua izan da:
- Giza arazoei irtenbidea emateko esfortzuak. Simon (1983): Teknologia disziplina
arrazional bat da, zientifikoki determinatutako legeen aplikazioaren bitartez, natura
fisikoaren gain giza espeziearen dominazioa ziurtatzeko diseinatua.
- McDermott (1981): giza-talde handien eta makinen kontrola eragiten duten sistema
arrazionalizatuak dira, zeina organizatutako jerarkia baten bidez teknologikoki
HABILak diren taldeek eragiten duten.
- Admiral Hymann: teknologia ekintza da, pentsamendua zientzia da aldiz.
- Alvarez eta beste batzuk: Teknologia zientzien emaitzen aplikazioa da.
1.2. Teknologiaren lau irudiak
- Teknologia artefaktualak: hauen dimentsio objektualak unitate identifikagarria
ematen die, elementu materialetaz osatua, zeintzuk espazio bat hartzen duten eta
gizakiarenganako independentzia dute euren aktibitateak burutzeko.
- Teknologia organizatiboak: ukituezinak dira. Denbora materializatuan zentratzen diren
keinuen sekuentziazio teknikak dira eta gizakien ekintzarako arauak ezartzen dituzte.
- Teknologia sinbolikoak: zeinuen, sinboloen, erritualen, errepresentazio geometrikoen
eta topografikoen bitartez identifikatzen dira. Errepresentazio eta eraikitze teknikak
dira. Osagai errealak zeinuz ordezkatuz, gauzak erreproduzitzen dituzte eta
alderantziz.
- Bioteknologiak: hauen elementu nagusiak bizitza biologikoan eragina du, produktu bat
hautatzen edo sortzen lehenik eta ondoren, bizirik mantenduz; horretarako,
gainontzeko mundu naturaletik babestuz.
Alvarezek eta beste batzuek egindako proposamen hau kontuan hartzeak, hezkuntza
problemen eta hauek konpontzeko irtenbide egokien ulermen sakonagoan lagundu dakiguke:
- Teknologia artefaktualaren irudiak Hezkuntza Teknologien perspetktiban kokatzea
lagunduko digu, hau da, IKTen garapenak sortu dituen baliabide ezberdinen
erabileran. Ikusmolde hau, Didaktikaren alorreko ikasgaiekin, Hezkuntza
Organizazioarekin, Ikaskuntzaren Psikologiarekin, etab.osagarritzen da.
- Bigarren irudiak, teknologiaren nozio artefaktuala hartzen lagunduko digu, ikuskera
bakunetan edo mugatuetan erori gabe.
- Teknologia sinbolikoen irudiak IKTek erabiltzen dituzten lengoaien eta sinboloen
ezaugarrien analisia aberastea ahalbidetzen dute, alfabetizazio anitzaren dimentsioan
murgiltzen gaituzten bitartean. Bestalde, hezkuntza zentroen tradizio kultural luzean
ezarritako hartu-emanetan burutu izan diren erritualen zentzuaren analisirako aukera
ere ematen dute.
- Bioteknologiaren irudiak hainbatetan kontuan hartzen ez dugun jokabidearen eta
ikaskuntzaren dimentsio biologikoa aintzakotzat hartzeko aukera mahaigaineratzen
du.
2. Hezkuntzaren Teknologia deseraikitzen
Hezkuntzaren historian, Hezkuntzaren Teknologia terminopean multzokatzen diren
kontzeptuen eta perspektiben agerpena XX.mende hasieran kokatzen da Estatu Batuetan.
Ikaskuntza alor eta disziplina akademiko gisa ulertzea ere bertan eman zen 40ko hamarkadatik
aurrera. Lehen erreferentzia, elementu audiobisualetan oinarritutako espezialista
militarrentzat diseinatutako kurtsoetan agertu zen, zeintzuk Bigarren Mundu Gerran ematen
ziren eskolak ziren. Dena den, lehen agerpenen eta definizioen inguruko ikuspegiak nahiko
ezberdinak dira. Nabarmentzekoa da EEBBetako Association for Educational Communication
and Technology (1977) izeneko asoziazioak Hezkuntza Teknologiak definizio konplexua
eskatzen duen kontzeptu multifazetikoa dela ulertuz, 16 zatitan banatutako definizioa
argitaratu zuen. Zatien multzoa osotasunean hartu behar dela ohartarazten du, izan ere,
horietako bakoitzak ez du zentzurik banaka aztertuz gero:
1. Hezkuntza Teknologia giza-ikaskuntzako edozein aspekturekin erlazioa duen
problemen analisirako eta horiei irtenbidea emateko soluzioen diseinua, praktikan
jartzea, ebaluatzea eta administratzea helburu duen eta, pertsonak, prozedurak,
ideiak, tresnak eta organizazioak inplikatzen dituen prozesu konplexu eta integratua
da.
2. Sarri konfunditzen da HT “teknologia hezkuntzan” kontzeptuarekin eta azken honek
instituzioaren funtzionamenduan zerikusia duten prozesuetan teknologiaren
aplikazioari erreferentzia egiten diolarik.
3. HT irakaskuntza teknologiarekin ere nahasten da, hauxe HTren azpisistema delarik.
4. HTaren definizioak teoria bat osatzen du ondorengo arrazoiengatik: fenomeno baten
existentzia, esplikazioa, laburpena, orientazioa, sistematizazioa, hutsaren
identifikazioa, ikerkuntzarako estrategien sorkuntza, predikzioa eta printzipio bat edo
batzuen multzoa dituelako.
5. HTk teknika intelektual bakarra dauka
6. HTk aplikazio praktikoak ditu.
7. HTk formakuntzara eta akreditaziora zuzendutako orientabideak ditu.
8. HTk garapenerako eta martxan jartzeko beharrezkoak diren gidaritza ekintzak ditu
9. HTk asoziazio eta komunikazio profesionala du
10. HTa ogibide gisa aitortzea da bere asoziazio profesionalaren bitartez eta burutzen
dituen ekintzak direla eta.
11. Kontestu sozialean eragina du
12. Hezkuntza alorrean eragiten du bere osotasunean. Erlazio igualitarioa eta
kooperatiboa defendatzen ditu
13. HT ikaskuntzarekin erlazioa duten arazoen identifikazioarekin eta horien irtenbideekin
loturik dagoen teoria bat da.
14. HT alorrean deskribatutako jarduerak burutzen dituzten pertsonek, honen alorreko
partaide dira.
15. HT ogibidearen partaide dira honen alorrean lan egiteko definiturik dauden kriterioak
betetzen dituzten pertsonak
16. HT kontzeptua guztiz integratzailea da. Profesional guztientzat komuna den markoa
eskaintzen du, alorreko zein aspektutan lan egiten duten erreparatu gabe.
Davies-ek (1996) hiru HT moten arteko distintzioa egiten du:
- TE bat: euskarri fisikoaren aproximazioan oinarritzen da, gailurrean hezkuntza
laguntzen (bitartekarien) garrantzia jartzen duelarik.
- TE bi: oinarri logikoaren aproximazioan oinarritzen da, gailurrean ikaskuntzarako
laguntzen garrantzia jartzen duelarik.
- TE hiru: aurreko bi aproximazioen konbinaketa da. Garapen sistematikoa
deuseztatzen du, jokatzeko modu bakar gisa; prozedura metodikoen multzo baten
aldeko apustua eginez, zeintzuk ikaskuntza prozesuan oinarritzen diren eta ez soilik
emaitzetan.
3. Hezkuntza Teknologien ekarpenak
3.1. HT aparatologia gisa
Perspektiba honetatik, aurrera eramandako ikerketek eta aplikazioek, irakaskuntza-
prozesuetan erabilitako teknologiek betetzen duten paperaren gain eta baita ikerketa
kontzeptuaren gain, ondorengoari eman diote bidea:
- Sozializaziorako unibertsoa osatzen duen eta kognizioa modelatzen duten biltegiratze
sostengu ezberdinen, informazioaren tratamenduaren eta sarbidearen garrantzia
kontsideratzea irakaskuntza formalean.
- Sujetuaren garapen integrala, autonomia intelektuala eta honek bizitzea tokatu zaion
munduari zentzua emateko gaitasuna izatea nahi bada, baliabide multzo
dibertsifikatua erabiltzeko beharra dago irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuetan.
Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia bakar bat ere ez da gai, bere kabuz
giza gaitasunen garapenean eskuhartzeko.
- Indibiduoek teknologiekin izaten dituzten interakzioen ikerketaren fokoa birkokatu
egin behar da eta hortaz, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesueei egiten dieten
ekarpenen zentzua eta baita bertan betetzen duten papera ere.
- Teknologiek ikaskuntza eta irakaskuntza prozesuetan duten influentzia hauen
erabilera sistemikoaren kontestuan soilik ikertu daitekela ebidentzian jartzea.
-
3.2. HT irakaskuntza-zientzia gisa
Perspektiba honetatik, aurrera eramandako ikerketek eta garapenek, jarraian azaltzen diren
ateak irekitzeko bidea eraiki dute:
- Helburuen araberako irakaskuntza planifikazioa egitearen garrantzia nabarmendu
dute.
- Irakaskuntza materialen balioa, ikaskuntzaren bitartekari gisa eta planifikazio
prozesuaren, martxan jartzearen eta kurrikuluaren ebaluazioaren zati konsustantzial
gisa ukertzearen ideia berreskuratu izana.
- Ikasleak ikaskuntzarako duen predisposizioaren garrantziaren eta berau inhibitzeko
edota sustatzeko irakaskuntza prozesuak betetzen duen paperaren ebidentziak
azaldu.
- Ebaluazioa ikaskuntza eta irakaskuntza prozesuaren zati konsustantzial gisa
konfiguratzea, eta ez zigor-neurri bezala. Hau da, ikaslea bere garapenaz informatzeko
ezinbesteko elementu gisa.
3.3. Teknologiak hezkuntzaren konplexutasuna deuseztatzen
duenean
IKTak gure interesen estruktura desordenatzen ari dira, eta honek norbanakoarentzat
garrantzia edo premia duenaren eta ez duenaren artean alterazioak sorrarazteaz gain, botere
erlazioak ere konfiguratzen ditu. Bestalde, jasotzen ditugun estimulu berrien kopurua handitu
dute kopuru masiboetan eta azkenik, komunitatearen natura modifikatzeaz ere arduratzen
dira; hau da, pentsamendua garatzen deneko zonaldea, lekua.
3.4. Hezkuntzaren Teknologia IKTekin gainjartzen denean
Hezkuntzaren alorrean HT IKTen erabilerara mugatzeak dakartzan arriskuak:
- Perspektiba historikoaren galera
- Kontestuaren beharra
- Mugatzea
- Amaigabeko porrota
- Antsietate teknologikoa
4. Konklusio modura
Azken urteotan, teknologia digitalen garapenak hezitzaileen interesa gaur egun hezkuntzak
dituen erronkak betetzera bideratu du. Honen aurrean, ikerlari ugari IKTek gizartean duten
omnipresentziaren aurrean lilura azaltzeaz gain, berauen inguruko analisia eta informazio-
jasotzea burutzen ari dira; izan ere, Hezkuntza Teknologien inguruan izandako desinformazioa
dela eta, gaur egun hedatuta dagoen definizioa ez da zuzena eta honek hezkuntzan arazoak
ekarri dituela frogatu izan da.
5. Proposatutako jarduerak 1. Teknologiarekin duzun erlazioa ikertu ezazu.
2. Zure hezkuntza-esperientzia birsortu ezazu.
3. Etorkizuna nola imajinatzen duzu? Egizu zure pentsamenduan dagoen etorkizun
horren eskema sinple bat.
ESKOLA 2.0 – ETIKETA BAT BAINO GEHIAGO?
1. Sortu ezinean, adoptatu
Hezkuntza arazoei irtenbideak emateko erraminten sorrera ezinezkoa bihurtu da gurean; izan
ere, hezkuntza ikerketari oso gutxi eskaintzen zaio, hezkuntza berritzeko aurrera eramaten
diren proiektuek jasotzen dituzten laguntzak eskasak dira eta horretaz gain, hezkuntza
problemen soluzioa kudeatzeko eta ikertzeko teknologien garapenerako guneak ez dira
existitzen!
Gauzak horrela, hezkuntzaren alorretik kanpo sortutako garapen teknologikoak eskoletan
sartzen dira. Honen adibide gertukoena “Web 2.0” deituriko gunea modelotzat hartuz, “Eskola
2.0” sortu da.
2. Zer inplikatzen du 2.0 kontzeptuak?
Web 2.0 ren inguruan egin zen lehen kongresuak 2004an izan zuen leku. John Battelle eta Tim
O’Reillyk honela definitu zuten: aplikazio informatikoak ordenagailuan ez ezik, gune honetan
bertan garatzen direneko plataforma da. Hau karakterizatzen duten faktoreak ondorengoak
dira:
- Informazioa konpartitzea errazten duten duten baliabide desberdinen bitartez
interakzioa lortzen da
- Interoperabilitatea
- Erabiltzailean ardatza jartzen duen diseinua
- Horien adibide dira: web komunitateak, web zerbitzuak, web aplikazioak, sare sozialen
zerbitzuak, bideoen alojamendurako zerbitzuak, wikiak, blogak, mashups eta
folcsonomiak.
- Erabiltzaileei interakziorako bidea ematen die eta gunean modifikazioak egiteko
aukera
Derrigorrezko Hezkuntzan martxan dagoen ikerketa baten buruketarako, zenbait ikasleei
galdetu zitzaizkien ea zein zen teknologien erabilera extentsibo eta intentsiboaren inguruan
zuten ikuspuntuarekin erlazioa gordetzen zutenak. Emaitzak aztertuz zera ondorioztatu
daiteke:
- Denbora galtzea eragiten dietela uste dute
- Interneten jasotako informazioaren egiazkotasunaren deskonfidantza dute
- Burutzen dituzten ikerketa lan gehienetan “kopiatu eta itsastsi”ren teknika erabiltzen
dute, esku idazketarekin lantzen diren alderdi kognitiboak eta motoreak alde batera
utziz, eta sormena landu gabe.
- IKTen erabilerak formakuntza hobegoa jasotzearen ukapena dakar.
2.0 kontzeptuaren ezarpenaren aldekoak direnek ordea, eskolako edukiak eta formak
birsortzeko eta baita tradizionalki irakaslegoari eta ikaslegoari atxikitu izan zaizkion paperen
aldaketarako bidea ikusten dute 2.0rekin. Eskola 2.0k behar duena hezkuntza politiken
erantzuleak dira, eta ikasteko moduetan jazotzen ari diren aldaketak ulertzeko gai diren
familien eta hezitzaileen premia du. Baina honen guztiaren gain, irakasten ari diren bitartean
ikasteko ahalmena duten eta ikaslegoari bizi den mundu konplexuari zentzua ematen
lagunduko dion ikaskuntza prozesu sutsuak emateko prest dagoen tutore, errazkari, hezitzaile,
irakasle…ak.
3. Politikariak leloen eta prentsa titularren beharrean
José Luis Rodríguez Zapaterok 2009.eko irailean Eskola 2.0ren jaiotza ezagutzera eman zuen.
Bere diskurtsoaren ondoren iraultza bat jazo zen eta aldeko zein kontrako jarrerak agertu ziren
arren, berri honen aurrean gizarteak izan zuen erantzun nagusia ezjakintasunarena zen,
desubikatuak agertu ziren hiritar gehienak; izan ere, informazio eskasiak karakterizatzen zuen
notizi hura:
Edukien birdefinizioa non da? Non dago ikaslearen, zein irakaslearen, autoria? 2.0
denominazioaren erabilera legitimora eramango gintuen salto kualitatiboa non dago?
Erramintak hedatzea ideiak hedatzea baino errazagoa da, Herbert Simonek esan zuen antzera.
Baina badirudi errazagoa dela lelo politiko bat sortzea, hezkuntza trasformatzea eta hobetzea
baino
MEDIO ETA ERREKURTSO TEKNOLOGIKOEN ORGANIZAZIOA
HEZKUNTZAN
1. Sarrera
Hezkuntza-sistema modernoek, beren administrazioek diseinatutako hezkuntza politiken
bitartez, IKTak eskoletan integratzea, hezkuntzaren-ardatza ikaslegoa deneko metodologia
lortzeko katalizatzaile gisa joka dezakela kontsideratzen dute. Horien ikuspegia jarraituz, IKTak
hezkuntza aldaketaren ahalbidetzaileak dira.
Baina errealitatea oso ezberdina da; izan ere, IKTen integrazioa eskoletan eraginkorra izan
dadin ezinbestekoa da hezkuntza instituzioetako organizazio moduetan aldaketak egotea.
Berritzeguneetan ikasgela bakoitzeko irakasle bakarra egotearen ideia tradizionala aldatzen
eta kolaborazioan oinarritutako irakasle-ekipo konplexuagoengatik ordezkatzen ari da.
Organizazio aldaketarako hartu diren neurri hauek irakaslegoaren profesionalizazio maila
altuagoa eskatzen dute, noski.
Hezkuntza guneak ikasten duten organizazioak izan behar dute, aldaketa teknologikoari
erantzuteko eta teknologia berriengandik onurak lortzeko ahalmenak karakterizatu behar ditu.
Beharrezkoak diren baliabideak eskura baditugu, erlatiboki erraza suertatuko da IKTen
sarrerarekin, eskoletako infraestruktura teknologikoak eraldatzea.
Konplexutasun handiagoa du aldiz, irakasleen eta ikasleen hezkuntza praktika eta helburuetan
aldaketak eragiteak. Hala eta guztiz ere, erronka honen lorpena ez da inolaz ere subestimatua
izan behar zeren beste sektore batzuekin –zerbitzuena, industriarena –alderatzen badugu,
hezkuntza sistemak aldaketen aurrean izan duen erantzuna beti izan baita motelagoa.
Ezinbestekoa da eskoletako zuzendaritza-taldeek IKTen integrazioak berarekin ekarriko
dituzten efektuak modu sakonean ezagutzea, metodologia eta baliabide didaktikoetan
aldaketak eskatuko dituztelako batetik eta bestetik, eskolako espazio eta denbora banaketak
eraldatzeko beharra ere ekarriko dute beraiekin batera. Horretaz gain, alfabetizazio digitalak
irakaslegoarentzat eta ikaslegoarentzat izango duen garrantziaz ohartu beharko dute baita ere
eta nola ez, honek guztiak eskolaren hobekuntzan nola hartuko duen parte.
Kurrikulu berrikuntzak eta gestio akademikoak elkarren ondoan egiten dute aurrera eta elkar
laguntzen dira.
2. IKTen organizazio moduak hezkuntzan
Sharan et. al. (1999) hezkuntza organizazio ezberdineko hiru modu deskribatu zituzten:
BUROKRATIKOA SISTEMA SOZIALA KOMUNITATEA
Baloreak Eraginkortasuna, kontrola eta superbisioa, maiztasuna.
Holistikoa. Erlazionaturiko elementuen konplexutasuna
Balore komun eta konpartituak
Organizazioa Ezpezializazioa Disziplinen integrazioa. Kooperazioa.
Disziplinen integrazioa. Kooperazioa
Ikuskera Definituriko hierarkia. Irakasle bat, ikasgela bat, irakasgai bat. Disziplina kurrikulua. Programazio uniformea
Problemen irtenbideak epe luze eta laburrean. Lan egiteko ekipoak, proiektuko. Kurrikulu transdisziplinarra. Interakzioa eta feedback-a
Ardura konpartitua
Teknologia Perspektiba tekniko-instrumentala
Perspektiba komunikatiboa eta didaktiko-kurrikularra
Ikaskuntza sareak
Garapen aukerak Aldaketara ez eroalea Aldaketara irekia Pro-aktiboa
Hezkuntza organizazioaren lau elementu azaltzen dira ondorengo eskeman:
Hezkuntza Zentroa
Zuzendaritza
taldea 1
2 2 Ikaslegoa, irakaslegoa, ezagutzak, baliabideak…
4
4Hezkuntza gestiorako
erlazio horizontalak
3Administrazioarekin erlazio
bertikalak
2Hezkuntza Zentroaren
barneko gestioa
1 Konpètentzia organizatiboak
3
4 Komunitatea
Gurasoak
Hezkuntza Administrazio Zentrala/ Autonomikoa
Beste hezkuntza
zentroak
Organizazioak
Telemek (1996) eskoletako ezagutza gestionatzeko sistema baten garapenerako estruktura bat
definitu zuen, zeina bost elementuez osatuta zegoen: teknikoak, estrukturalak, psikologikoak,
helburu eta balioak, eta organizaziozkoak edo gestiozkoak.
Housek (1979) ordea, hezkuntza aldaketaren inguruko hiru perspektiba kontsideratu zituen:
teknologikoa –ikuspuntu arrazionala gainartzen du eta hezkuntza ekintza orok logika bat
jarraitzen duela kontsideratzen du-, politikoa –aldaketak gatazka politikoa eragiten du
nahitaez- eta kulturala –ikuskera honek begirada eskaintzen dio berrikuntzak ematen diren
kontestu sozialari.
2.1. Adopzio Teknologikoaren eredua
2.2. Integrazio eredu Katalitikoa
2.3. Integrazio Kulturalaren eredua
Ondorengo taulan hezkuntza zentro batzuek, IKTen integrazioa eman dadin, bereganatu
dituzten organizazio MODELOak jasotzen dira:
EREDU ORGANIZATIBOAK EZAUGARRIAK
Adopzio teknologikoaren eredua
Ez dago hezkuntza zentroaren ikuskera eta helburua argi eta garbi definitzen duten eskola edo kultura
usadiorik.
Irakaskuntzaren eraginkortasunean egondako hobekuntzak eta ikasleen IKT konpetentzien
barneratzea hezkuntza zentroetan IKTen integrazioa eman dadin bete beharreko ekintza nagusi gisa ulertuak
dira.
Zuzendaritza taldea da aldaketa agente nagusia Maiz IKT konpetentziak eskuratzeko helmuga
espezifikoak ezartzen dira, ikasgelan zuzenki ebaluatuak izan daitezkeenak.
Katalitiko integrazio eredua
Bisioa duen lidergoa eta zentroa erreforma jarraia egitera konprometitzen duen hezkuntza proiektu bat ditu. Prozesu honetan irakaslegoaren partehartzeak, ikaskuntza komunitate bateko kide bihurtzen ditu.
IKTen erabilera deliberatua da eta zentroaren hezkuntza proiektuarekiko koherentea den
kurrikuluaren zati integrala izateko diseinaturik dago. Zuzendaritza taldea ikuspegi oso argia duen aldaketaren
klabea da. Garapen estrategikorako plana du, zeina irakaslegoaren formakuntza profesionalean oinarritzen
den berrikuntza didaktikorako eta kurrikulua zentroaren kontestura adaptatzea lortzeko.
Integrazio kulturalaren eredua
Ikaslegoarentzat onuragarria den tradizio indartsua du hezkuntza zentro bezala. Izan ere, honek hezkuntzaren
ikuspegi partikularra ematen dio.
Hezkuntza organizazioa ongi banatuta dago; zentroaren esperientzian eta erlazio intergenerazional egoki batean
oinarritzen da
Potentzialitate indibidualak, autoikaskuntza eta etengabeko ikaskuntza jasotzeko gaitasunean
oinarritutako garapen maximoak sustatzen dira
IKTak ikasleen eta irakasleen etengabeko hobekuntzarako erraminta gisa ulertzen dira.
2.4. IKTek ikaskuntza-komunitateen eraikuntzan duten papera
Hezkuntza lidergoari dagokionean, XXI.mendeko eskolen konplexutasunarekin bat datozen lau
estilo ezberdin defini daitezke:
- Lider instruktiboa: eredu papera betetzen du, hezkuntza proiektua eta proiektu
kurrikularra koordinatzen ditu, garapen profesionala sustatzen du, ikaslegoaren
errendimendu akademikoaren kontrola gauzatzen du eta aprendizaia-ingurune
ordenatua eta gatazka larririk gabea mantentzen ditu.
- Lider trasformatzailea: hezkuntza zentroaren hobekuntza sustatzen du eta kooperazio
eta garapen profesionalaren bitartez honen berrikuntza eta problemen irtenbideetan
eraginkortasuna.
- Lider integratzailea: langilegoaren, hezkuntza jardueraren eta baliabide ekonomikoen
gestioen bisioak konbinatzen ditu, eskolaren helburua etengabeko hobekuntzari
zuzenduz.
- Lider kooperatzailea: Hezkuntza zentro guztiaren partaideek konpartitzen duten
ardura gisa ulertzen da lidergoa. Gestio erantzunkizunak gainartzeko ahalmena duen
irakaslegoak garatzen du –aprendizaien organizazioa, klaustroko partaideen arteko
kooperazioa, bisioaren garapena, garapen profesionala, motibazioa eta
errekonozimendua, prozeduren estandarizazioa eta aldaketaren kontrola.
Hezkuntza zentro orok elaboratu beharko luke hiru esparruetara zuzenduta dagoen IKTen
Integraziorako Proiektua:
a) IKTak zentroaren proiektu kurrikularrean ezarritakoarekin koherenteak diren baliabide
didaktiko gisa.
b) IKTak hezkuntza komunitatea osatzen duten kideen arteko komunikazio tresna gisa.
c) IKTak eskola zentruaren organizaziorako, gestiorako eta administraziorako baliabide
gisa.
Egungo egoera politikoa, ekonomikoa, soziala eta kulturala ez da egokiena hezkuntza
berrikuntza eman dadin. Gainera, inork ez ditu hemen goian aipatutako lidergo ardurak
gainartu nahi eta beharrezkoa den prestakuntza duen jendearen ugaritasuna ematen ari den
arren, oraindik ere ez dago eskoletan ematen ari den teknologien integrazioari aurre egiteko
profesionalki konpetentea suertatuko den irakasle gehiegi.
Dena den, egoera hau normala da aldaketak unero ematen ari direlako; askoren ustetan
aldaketarekiko konpromezua erakusteak balio handiagoa izateaz gain, jada ezinbestekoa
bihurtu da. Eta, zerbaitekiko konprometitzeko, horri buruz jakintza minimoak edukitzea ere
nahitaezkoa da.
Berritze esperientzia gehienetan nabaria izan den ausentzia nagusia programen ebaluazioa
izan da. Nabarmentzekoa da ikerketa pedagogikoaren emaitzak ezinbestekoak direla
etorkizuneko hezkuntza politikak sor daitezen IKTen esparruan.
Ondorengo eskemak berrikuntza jarduera jakin batzuk ditu erakusgai, IKTen introdukzioari
esker eta baita hezkuntza ereduaren transformazioari esker nola ez, garatuak izan direnak.
Horretaz gain berrikuntza jarduera hauek egiteko garaian IKTek bete dezaketen rol-a
plasmatzen da eta aldaketa organizatiboek hezkuntza praktiketan eta IKTen erabilera
didaktikoetan duten eragina azpimarratzen da. Bi azken ekintza hauek eskola zentruaren
gestioan eta organizazioan ere eragina dute. Hezkuntza eredu berriaren hiru ardatzak: IKT –
Berrikuntza – Organizazioa (European Comission, 2004:53 artikulutik moldatua)
Lanaren organizazioa eta kooperazioa estrategiak eta proiektuak
Garapen profesionala Eskola kultura
Organizazio eredua Ekonomia
Arkitektura Rol-en aldaketa
Ebaluazio modu berriak Ikaskuntzarako material digitalak
Kanpo agenteekin kolaborazioa Esperimentazioa
Beste instituzio batzuen inplikazioa Ikaskuntzen indibidualizazioa
Ikaskuntza propioen ardura Ezagutzen eraikuntza
IKTak komunikazio gisa IKTak ikaskuntza esparruen arteko konexio gisa
IKTak estruktura gisa IKTak informazio-iturri gisa
IKTak simulatzaile gisa IKTak erraminta gisa
IKTak konpartitutako material gisa IKTak feedback gisa
IKTak bitartekari gisa IKTak errekurtso instruktibo gisa
ALDAKETA
ORGANIZATIBOAK IKTen PAPERA
HEZKUNTZA BERRIKUNTZA
“Ikasten duten Organizazioak” (IO) organulu dinamiko batek izan beharko lukeenaren bisioa
ematea bilatzen du. IO bat, beraz, euren gaitasunak modu kolektibo batean sakontzeko eta
eurak baliotsuak kontsideratzen dituzten emaitzak lortzeko elkarlanean aritzeagatik
nabarmentzen den pertsona kopuru batek osatzen duen taldea da. Kontzeptu honi lotuta
agertzen zaigu Ikaskuntza Organizazionala, zein organizazio batek ezagutza, habilitate, jarrera
eta balore berriak eskuratzen eta erabiltzen dituen prozesu gisa definitzen den. Aprendizaia
Organizazionalaren lau dimentsioak ondorengoak dira:
a) Konfidantza eta kolaborazio giroa, eskola kulturak elkarlanaren, komunikazio irekiaren
eta partekatutako informazioaren alde azaltzen duen graduaren arabera neurtzen
dena.
b) Iniziatibak eta arriskuak hartzea, zuzendaritza taldeek eta organizazio estrukturek
esperimentazioa sustatzearen eta irakaslegoari erabakiak hartzeko askatasuna
eskaintzearen eta ondoren horien balorazioa eta ordaina ematearen graduaren
arabera neurtzen direnak.
c) Partekatu egiten den eta kontrola duen zeregina, irakasleak eskolaren
funtzionamenduak inplikatzen dituen aspektu guztietan parte hartzen duten graduan
ikuskorra.
d) Garapen profesionala, irakaslegoak garatzen dituen praktika egokien eta bere
formakuntzari eskaintzen dion denboraren graduaren bitartez neurtua.
Sengek (2006) bere liburu ezagun batean proposatzen ditu pentsamendu sistemikoaren lege
batzuk, organizazio inteligentea RIGENtzen dutenak eta IKTen integrazioa kudeatu behar duten
hezkuntza zentroetan kontuan hartu beharko direnak:
a) Egungo problemek, iraganean emandako irtenbide okerren deribazioa dira. Hezkuntza
Teknologiak historian zehar izan dituzten gorabeherek erakusten diguten bezala, nahiz
eta betidanik teknologia berri guztiei hezkuntza potentzialitateak ezarri izan zaizkien,
hauek ez dira behin ere hezkuntza sistemetan osotasunez integratu.
b) Presioa ezarriz gero, are handiagoa da sistemak ezartzen duen indarra.
c) Jarrerak hobetu egiten du, okertu baino lehenago. Askotan arazo bati aurre egiteko
eraginkorra suertatzen den irtenbide batek epe laburreko hobekuntza eskaintzen du,
zein denboraren poderioz berriro agertzen den edo larriagoa den arazo bat sortzen
den.
d) Bide errazak toki berdinera darama. Oinarrizko arazoak bertan jarraitzen duten edo
larriago bihurtzen doazen bitartean, ezagunak diren irtenbideen aplikazioan
insistentzia izatea ez da eraginkorra.
e) Gaitza baino okerragoa izan daiteke konponbidea. Arazo bati irtenbide errazena edo
ezagunena ematea ezeraginkorra izateaz gain, arriskutsua den eta menpekotasuna
sorrarazten duen praktika da.
f) Bizkorrena motelena da. IKTen integrazioa burutzen ari den eskolak prozesua motel
egin behar du hauen asimilazioa egoteko denbora emanaz.
g) Kausa eta efektua ez daude gertu espazioan eta denboran. Adibidez, irakaslegoaren
formakuntzan arazo bat badago, horren kausa formakuntza planetan eta programetan
arakatzen dugu; errealitatea guztiok fenomeno hau errepikatzeko dugun joeratik
urrun dagoen arren.
h) Aldaketa txikiek, emaitza handiak eragin ditzakete. Bere horretan denbora luzez
mantentzen diren zonaldeak ordea, ebidentzia gutxien dutenak dira gehienetan.
Pentsamolde sistemikoak ekintza sinpleek eta ongi planifikatuek, maiz epe luzeko
hobekuntza esanguratsuak dituzte ondoriotzat.
i) Aparenteki kontrajartzen diren bi helmuga ezberdin lortzea posible da. Honekin erlazio
zuzena duten dilema ugariren agerkuntza pentsamendu estatikoaren ondorio gisa da.
Normalean, zerbait ulertzeko dugun moduaren kontzeptzioa osatzen duten ideiak
modu independentean aztertzen ditugu. Horrela, bi ideia aldekoak izan daitezke eta
beste bi kontrakoak adibidez. Hala ere, ideia horiek osotasunean aztertuko bagenitu,
seguraski beraien arteko loturak existitzen direla ohartuko ginateke.
j) Elefante bat erdibitzeak ez ditu bi elefante txiki sortuko. Sistemek integritatea dute,
eta euren izaera osotasunaren menpe dago.
k) Ez da errurik. Pentsokera sistemikoak kanpoko elementurik ez dagoela frogatzen du;
guk geuk eta gure arazoak sortu dituzten kausek sistema bakarra osatzen dugu.
2.5. Ezagutzaren gestioa ikaskuntzaren gizartean
Hezkuntza zentruek bere memoria organizatiboan gordetako SABER HACERa errekuperatzea
eta erabiltzea ahalbidetzen dizkien estrukturatutako eta organizatutako prozesuen gabetasuna
dute. Memoria organizatiboa hezkuntza instituzio batek denboran zehar aurrera eramaten
duen ulerkuntza kolektiboa da, zeinak eskola batek ikasteko duen gaitasunean laguntzen duen.
Beraz, instituzioaren identitatearen parte bilakatzen da eta dokumentuetan, ekintza
prozeduretan, erlazio sozialen kudeaketa ereduetan, elementu arkitektonikoen eta baliabide
didaktikoen distribuzio espazialetan eta kideen esperientzietan zein partekatutako
pertzepzioetan materializatzen da. Horrexegatik, memoria organizatiboa informazioaren
kodifikazio prozesuarekin erlazionaturik dago. (Bolivar, 2000).
IKTek hezkuntza zentro ezberdinak konektatzeko erraminta gisa funtziona ditzakete eta
informazioaren elkartruke azkarrerako aukerak eskaintzen dituzte baita ere. Interesgarria
suertatuko litzateke, aurretik aipatutako erraztasunez gain, alternatiba berriak integratuko
balituzte; hala nola, irakaslegoaren ezagutzak eta formakuntza profesionalak sortzeko,
konpartitzeko eta hedatzeko aukera egotea. Izan ere, estrategia organizatibo hierarkizatuetan
ematen diren defizientziei amaiera emateko bide egokia litzake ekipoetan oinarritutako
estrukturak gureganatzea, non taldeko pertsona ororen ekintza ezinbestekoa den eta beraz,
partaidetza aktiboa den.
Simpson et.al (2005) IKTen integraziorako proiektuak aurrera daramatzaten eskoletan
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasle batzuen jarrerak definitzen dituzte:
- IKTeetan eta hezkuntzan espezializatutako informazioarekiko interes maila baxua.
- Aurrez aurreko topaketak informazio berriaren eta ezagutzen difusiorako mekanismo
nagusi bezala.
- Erabaki akademikoak departamentuko zuzendariaren esku uztea
- Departamentuen iragazgaitasuna.
- Irakasleak autonomia gradu altua erakusten du egokitzen zaizkion erabakiak modu
indibidualean hartzeko
- Beste lankide batzuekin edota zuzendaritza taldearekin, bere irakaskuntza funtzioa
oinarritzen duten administrazio estrukturetatik haratago lanean aritzeko konpromezu
falta
Jarrera hauek, irakaslegoari IKTen inguruan existitzen diren ideia berritzaileetara sarbide
zuzena ekiditzeaz gain, berauek ezagutzaren gizartearekin batera sortu diren hezkuntza
beharretara egokituko den estrategia berritzaile ororen garapenerako oinarri desegokiak
sortzeak eta kontsolidatzeak dakartzan eragin negatiboen erantzule bihurtzen ditu.
3. Hezkuntza espazioen gestioa IKTen formakuntzarako
3.1. Ikasgela teknologikoa: funtzioa, estruktura eta organizazioa
Ikasgeletan IKTak sartzeak efektu esanguratsua izan dezate ikasleek ikasten duten moduan, eta
baita irakaslearen lan egiteko eran. Kurrikuluan IKTk integratzen dituzten irakasleek segituan
nabaritzen dute euren metodologiak aldatzeko beharra, nahitaez ikaslegoaren artean
ikaskuntza jarreretan emandako aldaketetara egokitzeko.
Ikasgelaren antolamendu fisikoa birsortzea da irakaslearen ondorengo betebeharra. Gaur egun
ohikoena informatika gela deituriko bat izatea bada ere, askoz ere eraginkorragoa da
ikaslegoak edozein unetan informazio-iturrietara eta baliabide didaktikoetara jotzeko aukera
izatea, beren ikaskuntza prozesuarekiko konpromezu handiagoa hartzen baitute.
Ikasgela teknologikoak ondorengo ezaugarriak kontuan hartu beharko lituzke:
- Adituek diseinatutako bideo, multimedia, testu eta grafikaz hornituta dauden On-line
baliabidetara sarbidea, bertara sartzeko eta bertako edukiak zabaltzeko erraztasuna
eskaintzen dituen zerbitzari zentralizatu baten bitartez.
- Ikaslegoari ikasgela barruan zein kanpoan irakasteko aukera ematen dioten
teknologien eskuragarritasuna.
- Ikaslegoari norberaren ikaskuntza estilo ezberdinak erabiltzeko askatasuna ematen
dioten teknologiak.
- Kurrikulu pertsonalizatuetara sarbidea, proba diagnostiko pertsonalizatuetara
sarbidea eta ikaskuntza progresuak ebaluatzeko ariketetara, egokiak diren teknologiek
gestionaturik.
- Ezagutzaren esparru ezberdinen interdisziplinarizazioa errazten duten teknologien
eskuragarritasuna.
- Organizazio-mailan malguak diren espazioak eta altzariak
- Imajinen proiekzio sistemak
- Sare baliabideetara sarrera indibidualizatua eta hauetara sartzeko aukera ikasgelatik
eta eskolatik kanpo.
3.2. Errekurtso zentruak: funtzioa, estruktura eta organizazioa
Eskola baten zerbitzuen barnean kokatu izan da liburutegia tradizionalki. Dena den, IKTen
inkorporazioa eta ezagutzaren gizartearen sorrera direla eta, aldaketa nabariak egon dira
kontzeptu honen definizio tradizionalean. Unibertsitate sailan Centro de Recursos para el
Aprendizaje y la Investigación kontzeptuagatik ordezkatua izan da.
Izan ere, liburutegiak bere funtzioak aldaketetara egokitzeko prozesuan, beste eremu
batzuetara zabaldu ditu; horrela ezagutzaren kudeaketari eskainitako espazio fisikoan eta
birtualean bihurtu da. Izan ere, informazioaren organizazioa, ordena eta hedapena
sinbolizatzen duen lekua da, zeinak labore horietarako IKTen erabileran esperientzia izateaz
gain, espezializaturik dagoen langilegoaz ere hornituta dagoen.
4. Giza-errekurtsoak IKTen hezkuntza organizaziorako
4.1. Direkzio ekipoak
Lidergo lanak etorkizuneko erabakietan eta estrategietan eta orainaldiko motibazioaren
ikuspuntuetan paper garrantzitsua betetzen du. Ikasgeletan IKTak integratu nahiean,
ezinbestekoak dira antizipaziorako, sustapenerako, estrukturazioak egiteko konpetentziak
menperatzen baituzte.
4.2. IKT koordinatzailea
Irakasleei IKTen erabilerari eta hauen dinamizazioari buruzko aholkuak ematea da
koordinatzaile baten funtzioa eta hauen presentzia oso estrategia eraginkorra dela frogatu da.
DBHn koordinatzaileak, zuzendaritza taldearekin eta tekniko informatikariaren laguntzaz,
urteko lan programa elaboratzen du, programazio orokorrean txertatzen dena, eta gutxienez
ondorengo sailak dituena:
- Zentroaren dinamizaziorako, baliabideetarako eta materialen dinamizaziorako
jarduerak eta IKTen integrazioa kurrikuluaren materia eta esparru ezberdinetan
- Teknologia berriak erabiliz, hezkuntza komunitatearen erlazio mekanismoak sustatzen
dituzten ekintzak
- Informazioa eta baliabide informatikoak, audiobisualak eta multimedia baliabideak
ikaslegoaren zein irakaslegoaren artean zabaltzeko ekintzak
- Programaren jarraipenerako eta ebaluaziorako diseinua
IKT koordinatzaileak DBHn beregain hartu behar dituen funtzioak ondorengoak dira:
- Informatika teknikariaren laguntzaz baliatuz, eskolak erabiltzen dituen IKTekin
zerikusia duten hezkuntza baliabideak organizatzea –bereziki software hezitzailea.
- Hezkuntzarako erabilgarriak diren erraminta berrien, produktuen eta sistemen berri
eman beharko dio irakaslegoari, eta ikasgelan hauen erabilera sustatu beharko du.
- IKTak kurrikulumean integratzearen aldeko jarrera erakutsi behar dio irakaslegoari
- IKTen alorrean ematen diren iniziatiba eta proiektuen dinamizatzaile eta abiarazle gisa
jokatzea.
- Bere konpetentzien esparru barruan aurkitzen den zuzendaritza ekipoak betearazteko
eskatzen dion edozein funtzio.
Haur eta Lehen Hezkuntzan ordea, IKT koordinatzailea zuzendaritza taldeak izendatzen du,
klaustroa osatzen duten IKTen gestioan esperientzia akreditatua duten irakasleen artean
burutzen da hautaketa hori. Ondorengo funtzioak esleitzen zaizkio:
- Eskolako bizitzako esparru ezberdinetan IKTen integrazio proiekturako proposamenak
egin behar dizkio zuzendaritza taldeari.
- Zerbitzu hauen erabilerarekin loturik dauden jarduerak koordinatu beharko ditu.
- Eskolak eskura dituen zerbitzu eta baliabideak organizatu eta kudeatu beharko ditu,
eta berauek eguneratuta eta operatibo mantendu behar ditu.
- Hezkuntzarako erabilgarriak diren erraminta berrien, produktuen eta sistemen berri
eman beharko dio irakaslegoari, eta ikasgelan hauen erabilera sustatu beharko du.
- IKTak kurrikulumean integratzearen aldeko jarrera erakutsi behar dio irakaslegoari
- IKTen alorrean ematen diren iniziatiba eta proiektuen dinamizatzaile eta bultzatzaile
gisa jokatzea.
- Bere konpetentzien esparru barruan aurkitzen den zuzendaritza ekipoak betearazteko
eskatzen dion edozein funtzio, bereziki zerbitzu audiobisualen erabilerarekin edota
IKTen erabilera baliabide didaktiko gisaren erabilerarekin erlazionatuak.
4.3. Informatika teknikaria
Ekipamenduen eta baliabide teknologikoen mantenua burutzeko ardura beregain hartzen du.
IKT Koordinatzailearekin koordinazioan egin behar du lan, irakaslegoak IKT bidez baliabide
didaktikoetara sarbide ziurra izan dezan uneoro.
Informatika Teknikariak edozein zentroan egonda ere, bete behar dituen funtzioak eta
eskuhartze esparruak ondorengoak dira:
- Eskolako sistema informatikoen administrazioa eta mantenua bermatzeko
beharrezkoak diren lanak bete beharko ditu, betiere berauen erabilera egokia
sustatuz: arazoen diagnostikoa eta erreparazioa; sareen mantenua; sistema
eragilearen eta gainontzeko softwarearen eguneratzea; erabiltzaileen kudeaketa eta
kopia babesleak egitea
- Ekipazio informatiko eta telematikoetan eman diren aldaketa esanguratsuen berri
eman behar du eskolako zuzendaritzaren bitartez eta baita heziketa administrazio
konpetentearen berri, honen beharra ikertu dadin. Kasua ematen bada, influentzia
eremuko hezkuntza instituzioei ere honen berri eman beharko die (distrituak,
probintziak)
- Sistema informatikoak erasotzen dituzten arriskuei aurre egin beharko die,
segurtasuna mantenduz. Pasahitzen kustodia izango du, sistemen segurtasuna
bermatzearren, zuzendaritza taldearekin soilik konpartituko duena.
- Ikasgelan erabiltzeko edota eskolaren interesa asetzeko sortzen diren material
multimedia didaktikoen diseinurako eta elaboraziorako beharrezkoak diren aholku
teknikoak eskainiko dizkie irakasleei.
- Hezkuntza administrazioak gomendatzen duen softwarea instalatzeaz gain, berau
irakaslegoaren eskura jartzeaz arduratuko da.
- Eskolaren zeregin administratiboei laguntza teknikoa eskainiko die, gestio aplikazioen
erabilera eta esplotaziorako aholkatuz.
- Eskolaren web gunearen elaborazio eta mantentze lanetan laguntza teknikoa
eskainiko du eta hezkuntza administrazioarekin zein beste eskolekin komunikazioa
izatea ahalbidetuko du.
- Sistema informatikoekin erlazioa gordetzen duten heinean, zuzendaritza taldeek
betetzea eskatzen dion beste edozein zeregin burutzea.
ESKOLA 2.0 –BLOGA
1. Definizioa –Zer da?
Blog bat interneteko gune bat da, non erabiltzaileak kronologikoki ordenaturik agertuko
zaizkion sarrera pertsonalak argitaratu ditzakeen, gune hori bisitatzen duenaren esku egon
daitezen. Gainera, beste erabiltzaile batzuekin lotzeko aukera ematen duen doaineko
sistema da, elkarrekintzarako aukera handia ematen duena. Horretaz gain, sarrera irudiak,
bideoak, loturak edo audio-artxiboak txertatzeko aukera ere ematen du multimedia
dokumentu honek.
2. Baliabidearen erabilera –Nola erabiltzen da?
Bloga eskola-komunitateko komunikazio-tresna bilaka daiteke, eta berau osatzen duen
edonork kudea dezake: irakasleak, ikasleak, guraso-elkarteak, klaustroak, etab. Dena den,
erabilera funtzionalagoa eduki dezake; proiektu jakin bat, gai jakin bat jorratzeko, etab.,
esaterako.
3. Ikasgelarako gomendioak
Blogaren erabiltzaileak iruzkin bat argitaratzean, egiletza-eskubideak sortzen dira. Beraz,
ikasleek informazio-iturriak modu egokian erabiltzen dituztela ziurtatu behar da. Hori gutxi
balitz, egilea adingabea izanez gero, gurasoen edo legezko tutoreen baimena izatea
derrigorrezkoa da ikasleak sortutako materialak helburu hezigarriz erabiltzeko.
Blog bat sortzea bi modutan landu daitekeen ariketa da:
a) Irakasleak lehenago sortzen du eta ondoren ikasleek berak emandako pausoak
imitatzen dituzte.
b) Ikaslearen alfabetatze digitalari lotutako prestakuntza-eduki gisa txertatuz
Blogean artikulu bat argitaratzea eskolan landutako gai bati helduta hasten den segida
didaktikoaren azken fasea da. Lehentasuna artikuluaren kalitateak izango du eta ez
kantitateak.
Artikulu bati buruzko iruzkina egitean, aldez aurretik sarrera irakurri behar da eta horri
buruzko gogoeta egin. Iruzkinean gogoeta eta edukiak erantsi behar dituzte eta
errespetuzko elkarrizketara bultzatu behar dute.
Bloga kanpoko iruzkinak jasotzera irekita dagoen baliabidea denez, komunitatera irekita
egoteaz gain, arriskuak ditu. Horien erantzunkizuna ardura duen irakaslearen eta eskola-
komunitatearena dira.