Post on 23-Mar-2016
description
NEGUKO BERRIAKAiete Ikastetxea
2013/14
1. EskutitzakNeguko hotzekin lagun asko gaixotu zaizkigu. Hau dela eta, aldizkari honen lehenengo
atala beraiei eskeintzen diegu bidali dizkiegun eskutitzekin.
Kaixo Josu:Kaixo Josu futbolean oso ona zarenez eskutitz bat idatziko dizut.
Eskutitza orain hasiko da:
Zer moduz zaude?Faltan botatzen zaitut. Laster sendatzea espero dut.
Zure laguna Roman.
-------------------------------------------------------------------------------------------------------
Kaixo Josu:
Zer moduz zaude? Oso lagun ona zarenez, zuri idaztea pentsatu
dugu. Román eta Eneko Simón gara. Bi aste hauetan gauza
asko egin ditugu eskolan eta asko ikasten ari gara. Bueltatzen
zarenean kontatu dizugu!
Laster arte,
Román eta Eneko
-------------------------------------------------------------------------------------------------------
Kaixo Mei:
zer moduz zaude? Gu oso ondo ari gara pasatzen eskolan.
Faltan botatzen zaitugu. Azkar sendatu Mei!!!!!!
Etxean aspertzen al zaude?????
Eguraldi bat egiten du "De rayos" ,hots,
oso-oso txarraaaa.
Espero dugu azkar sendatzea.
muxu haundi bat.
Irati, Guille eta Beñat
---------------------------------------------Kaixo Amaia:
Zer moduz zaude?
Gaixorik jarri zinen egunean Olatzen gauza harrigarri bat kontatu
zigun. Espero dugu laster gure artean egotea eta gure sekretotxoa
kontatu ahal izatea. Muxu handi bate denen partetik!
ZAINDU ZAITEZ AMAIA! FALTAN BOTATZEN ZAITUGU
ZAINDU MEI!ETORTZEN ZARENEAN
BESARKADA HANDI BAT EMANGO DIZUGU
-------------------------------------------------------------------------------------------------------
Kaixo Ama:
Beñat naiz.Denek hiriko kit horiek eskolara ekartzea eskertzen dizugu.
Denak oso pozik daude eta gainera Meik 2 intsektu hartu ditu
eta Maddik intsektu 1 hartu du.
Eskerrik asko denen partez!!!
Muxu handi bat!
Beñat
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Kaixo Guille:
Zer moduz zaude???
Egun hauetan zurekin asko gogoratu gara. Done Jakue bideak
zeharkarzten dituen herriak aztertzen jarraitzen dugu: Pasaia, Zarautz,
Getaria eta Hondarribiari buruz gauza berrriak ikasten ditugu egunero.
Baina zu falta zara Zarautz buruz dakizun guzti hori kontatzeko!
Esan zenigunez Zararutz oso ondo ezaguzten duzu eta zurekin gauza
asko ikas ditzakegu! Zure osabaren hanburgeseria nolakoa den eta
zein auzotan dagoen kokatua jakin nahi dugu! Astelehenean Zarautzari
buruz dakizun guztia kontatu beharko diguzu!
Atzo esperimentu berri bat egin genuen "Kohete puxika" deiturikoa.
Lehenik eta behin taldeka bildu ginen. Olatzek behar genuen
materiala banatu bezain laster, patiora atera ginen esperimentua
martxan jartzeko. Primeran pasa genuen! Zure familiarekin
esperimentua frogatu nahi baduzu honako pausu hauek jarraitu behar
dituzu:
1. Hari bat har ezazu eta pajita baten zulotik sartu.
2. Lortzen duzunean, haria jolastokiko edo parke bateko bi
zutabetan lotu,
3.Azkenik puxika bat puztu eta pajitara zeloarekin lotu ezazu.
4. Ez ezazu egin korapilo bat puxikaren muturrean! Korapiloa egin
ordez, pintza bat jar iezaiozu aireak ihes egin ez dezan.
Guri hasieran zaila egin zitzaigun baina lortu genuenean pena
merezi zuela ikusi genuen. Oso dibertigarria izan zen.
Azkar sendatu Guille. Noiz etorriko zara eskolara???
Zure klaseko lagunak
-------------------------------------------------------------------------------------------------------
Kaixo Oihane,
Zer moduz zaude?
Gaur ez zara gelara etorri eta faltan bota zaitugu.
Goizean azterketa izan dugu eta nahiko erraza zen, beraz ez zaitez
horregatik kezkatu. Arratsaldean berriz, Kaldereroak ikustera joan gara.
Haur hezkuntzakoak jo eta ke ibili dira zartagiak astintzen. Ume
txikiak oso politak zeuden zingaroz jantzita baina Beñati ez zaio
asko gustatu: zarata besterik ez zela esaten zuen!
Astelehen arratsaldean asko gustatuko zaizun ekintza bat burutuko
dugu! Lapurdiko eskola bateko umeekin internetez hitz egiteko
geratu gara! 15.00etan ordenagailuaren aurrean jarriko gara eta
beraiekin hitz egiteko aukera izango dugu.
Zaindu zaitez, Oihane!
Muxu handi bat,
Olatz
2. ALBISTEAK
NIRE SUSTO HANDIA
Gaur (2014 ko Otsailaren 26 an) susto handi bat hartu dut:
Nire aita kotxera joan da. Baina euri asko egiten zuenez, aita
kotxea aparkatzea joan da. Hori ez nekien. Aitak mobilarekin
jolasten utzi dit. Baina...
asko tardatu du!! Nik susto handi bat hartu dut eta aitaren bila
joan naiz. 47 minutu pasa ondoren, 57 urtetako gizon bat
ikusi dut eta aita aurkitzen lagundu dit. Azkenean!!!!!!!Aita ikusi
dut.Gero aitarekin "Boggle slam"era jolastu dut.
P.D. Boggle slam hau da.
MUNDUARI BIRA
Atzo untzi museora joan ginen. Espainatik atera zen Elkano bost
itsasontzirekin eta munduari bira eman zion .Itsasontzi bat bakarrik
iritsi zen. Bidaia luzeea eta gogorra izan zen.Gerrak eta gosea pasa
zuten. Kakaoa, kanela, piperbeltza eta beste espezia batzuk ekarri
zituzten. Eta gainera benetan jakin genuen mundua borobila dela.
Idazleak: Mikel Crucelegui eta Olatz 2
UNTZI MUSEOKO IRTEERA
Gaur goizean Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak Untzi museora joan
gara. Elkano eta Magallanek munduari bira 5 itsasontzitan nola
eman zuten azaldu digute: nokakoak ziren untziak, zer lortu nahi
zuten, ibilbidea... Ondoren 3. eta 4. mailakoak Elkano oka
jolasean ibili gara.
Dibertigarria izan da eta oso ondo pasa dugu.
Maddi Ruiz
INGELESEAN GAILETAK EGIN DITUGU
Ingelesean gailetak egin genituen eta prozesua honako hau izan zen:
LEHENENGO AZUKREA BOTA GENUEN.
GERO HIRINA BOTA GENUEN.
ONDOREN ALMENDRAK BOTA GENITUEN.
BUKATZEKO KANELA BOTA GENUEN.
Oso goxuak geratu ziren!
Idazleak: Mohamed eta Román
BIHAR OPORRAK!!!
Bihar santo tomas eguna ospatuko dugu eta baserritarrez jantzita
etorriko gara. Txistorra jango dugu. Festa bat egingo dugu eta gero
kalera aterako gara. Pankarta bat prestatu dugu eta oso polita
gelditu da.
Olatz 3 bisitan etorriko da eta oso pozik gaude!!! Bihar azkeneko
eguna da eta oso gutxi geratzen da Olentzero etortzeko oso pozik
gaude. Oporrak eta gero bueltatuko gara. Olentzerori gelan gauza bat
eskatuko diogu eta gaur zer eskatu erabakiko dugu.
Idazleak: Irati eta Maddi
Patioa handitzen ari dira
Eskolako patioa handitzen ari dira eta gure klaseko leihotik obrak
ikusten ditugu. Oso ondo iruditzen zaigu baina ez da nahikoa.
Eskolako mutil gehienek footballean jolastu nahi dute eta ez dago
tokirik beste gauzetara jolasteko. Eskola berri lehen bait lehen egitea
behar dugu!
Idazleak: Amaia Bacaicoa, Mei Hui Anza eta Paul Carrasquedo
Sumendien erakusketa
Datorren ostiralean, abenduak 13, guk prestatutako sumendien
erakusketa egongo da arratsaldeko 16etan. Ikusi nahi duenak
bikoizketa gelara gerturatu dadila. Denak gonbidaduta zaudete!
ISTORIOAK ETA IPUINAK
Nire ametsetako bidaia: "Tenplu misteriotsua"
Egun batean, Amaia, Paul, Oihane eta ni Australiara joatea erabaki
genuen.Bi aste ondoren, Australiara joan ginen. Han, etxe bat
alokatu genuen oihanaren aurrean. Hurrengo egunean, oihana
esploratu eta tenplu sakratu bat aurkitu genuen. Ostikada batez atea
ireki genuen eta minotauro erraldoi bat topatu genuen.Korrika egiten
hasi ginen baina minotauroa gu jarraitzen hasi zen. Paul
minotauroaren aurpegira harriak botatzen hasi zen baina... ez zuen
funtzionatzen. Orduan, buelta eman genuen minotaurua ikusteko
eta ... desagertu egin zen!!! Etxera itzuli ginen. Hurrengo egunean
tenplura bueltatu ginen. Tenpluan sartu ginenean ez zegoen inor
baina bapatean ateak itxi ziren. Momentu horretan, pertsona bat
tunika beltz batekin agertu zen korrika, tenpluaren bigarren solairuan.
Gu laurok jarraitu genuen, Amaiak harrapatu zuen baina...
holograma bat zen. Orduan pentsatzen egon ginen eta konturatu
ginen minotauroa ere holograma bat zela baina ez genekien nor
proiektatzen ari zen minotauroarena eta pertsonarena.
Hurrengo egunean aireportura joan ginen, Donostiara itzultzeko.
IDAZLEA:BEÑAT B.R.
GURE INGURUKO JENDEA
Gure inguruko jendea liburua irakurri dut.Asko gustatu
zait. Munduan jende asko dago.Denok desberdinak bagara
ere, denok negar denok barre egiten dugu. Denok egoten gara
batzuetan pozik edo triste, haserre edo lotsatuta , beldurtuta… Ez
zaigu gustatzen bakarrik sentitzea. Denok mundo berean bizi gara.
Idazleak:Mikel Crucelegui eta Olatz 2
NATURAREN INGURUKO ARTIKULUAK
ESKOLAKO GOROSTIAK
Jolastokian gorosti batzuk landatzen hasi gara. Beste leku batean
landatu ditugu inork ez zapaltzeko. 6 gorosti dauzkagu guztira eta
gainera galtzeko arriskuan daude. Ez baditugu zaintzen hilko dira.
Harressi haundi bat jarri diegu inguruan ondo babestuak egon
daitezen eta egunero patio orduan ondo daudela konprobatzen dugu.
Itsasoa zaindu behar da
Kaixo Beñat naiz. Itsasoa zaindu behar da, bestela arrain guztiak
hilko dira. Adibidez, ezin dira plastikozko gauzak itsasora bota
gero itsaso azpira joaten direlako eta urteekin desegiten direlako eta
itsasoa zikina eta itsusia geratzen delako eta arrain edo beste
animali motak itsasoan hilko direlako.
Idazlea: Beñat B. R.
Gure planeta zaindu behar dugu
Kaixo denoi Oihane naiz eta gure planeta zaindu behar dugula
iruditzen zait. Landareak, animaliak, zuhaitzak errespetatu behar ditugu.
Adibidez ezin dira boltsak itsasora bota ,ezin da animaliak hil, ezin
dira zuhaitzak moztu, bestela atmosferako oxigenoa gutxitzen da.
Animaliak zaindu behar dira eta maskota bat hartzen baduzu ez
utzi bakarrik. Hemen uzten dizkizuet desagertzeko sorian dauden hiru
animali: Lintzea, Gorila eta irrawady izurdea
Eskerrik asko, agur!
Idazlea: Oihane Gravalos Txabarri