Post on 24-Jul-2015
NATURA ZIENTZIAK DBH 3
3. Gaia: ATOMOA
1. Daltonen teoria atomiko-molekularra
Greziarrek materia atomo izeneko partikula txikiz eta zatiezinez zegoela osaturik esan zuten
John Daltonek zientifikoki frogatu zuen:
Materia atomoz osaturik dago Elementu kimiko baten atomoak berdinak dira eta propietate berdinak dituzte Konposatuak elementu ezberdinetako atomoak konbinatuz sortzen dira.
2. Atomoak
Hainbat partikulaz osaturik daude:
Elektroiak
Karga elektriko negatiboa Masa oso txikia mespresagarria
Protoiak
Karga elektrikoa positiboa elektroien bezalakoa baina zeinu ezberdinekoa Masa: elektroiena baino askoz handiagoa
Neutroiak
Ez du karga elektrikorik Masa: protoien bezalakoa
3. Atomoa neutroa da: protoiak eta elektroiak karga elektrikoa izan arren atomoa neutroa da (ez du kargarik)
Nola? elektroien eta protoien kopurua berdina delako
Adibidez: 8 p + = 8 e - beraz karga nulua
4. Eredu atomikoak
Nola daude kokatuta elektroiak protoiak eta neutroiak? eredu asko proposatu ziren
- Thomson (elektroiak txertatuta zeuden masa positibo batean)
- Rutherford
Atomoa azala eta nukleo txiki batez osatuta dago. Nukleoak karga positiboa eta atomoaren masa guztia du (neutroiak eta protoiak
daude) Elektroiak nukleoaren inguruan daude biraka (azala)
5. Eredu atomikoa gaur egun
Edwin schrödinger
Nukleoan protoiak eta neutroiak daude (karga positiboa eta masa du) Elektroiak energia geruzetan edo energia-maila jakin batzuetan daude kokatuta
(orbital izenekoak) nukleoaren inguruaren biraka Orbitala: elektroiak egoteko probabilitaterik handiena duen espazio-eremua da.
6. Atomoak, isotopoak eta ioiak
Atomoa: Atomo mota bakoitza elementu kimiko bat da.
Atomo adierazteko :
Ikurra: ( elementuaren latinezko izenaren lehen letra, larriz idatzia. Bi izen letra beraz hasiz gero bigarren letra gehitzen zaio letra xehez) na, ca, fe, h, he,...
Zenbaki atomikoa= Z: protoi kopurua adierazten du Masa-zenbaki= A : protoi eta neutroi kopurua adierazten du.
Atomoak karga neutroa du, beraz protoi kopurua = elektroi kopurua
Bi atomo protoi kopurua ezberdina badute; hau da Z zenbakia ezberdina bada, elementu kimiko ezberdinekoak dira.
Isotopoak
Elementu baten atomo guztiek protoi kopuru bera dute (Z berdina dute). Isotopoak esaten zaie bi atomo protoi kopuru bera baina neutroi kopuru
ezberdina dutenean. Elementu berako atomoak dira baina masa-zenbakia (a) ezberdina dute,
pisua ere ezberdina da. Hortaz Z-zenbakia bera dute baina A zenbakia ezberdina
Ioiak
Atomoak elektroiak galdu edo hartu dezake Elektroi kopurua aldatzen denean neutro izateari uzten dio eta karga izango
da. Karga elektrikoa duen atomoak ioia esaten zaio. Karga positiboa bada katioia Karga negatiboa bada anioia
7. Substantzia puruak: berezko propietateak dute
Bi mota:
Elementuak: Atomo mota bakar batez osatutako substantzia dira
• Molekula bat : H2, O2, N2, Cl2
NATURA ZIENTZIAK DBH 3
• Atomo bakartua :Ca, Na,
• Kristalak (atomo askoren elkarketa) diamantea
Konposatuak: Atomo mota ezberdinez osatutako substantzia purua da
• Molekula bat : H2O,, NaCl, CO2,, H2SO4
• Kristal molekularrak (molekula berdina askoren elkarketa) (kuartzoa)
8. Atomo bakartuak, molekulak eta kristalak
Atomo bakartuak: gas geldoak, gasak dira giro tenperaturan eta ez dute molekularik sortzen.
Molekulak: atomo multzoak dira H2O,, NaCl, CO2,, H2SO4, H2, O2, N2, Cl2
Formulak adierazten du
• Atomo mota (sinboloak dio nor den elementu kimikoa)
• Azpiindizeak dio zenbat atomo dauden elementu bakoitzeko
Kristalak: egitura mota bat da, molekulak edo atomo bakartuak espazioko hiru norabideetan errepikatzen dira eredu jakin bati jarraituta, ezin hobetu ordenaturik