Post on 29-Mar-2016
description
BALEIKE168. ZENBAKIA. DOHAINIK2008ko UZTAILA-ABUZTUA
www.baleike.com
ZU
MA
IAK
O H
ILA
BE
TEK
AR
IA
E R R E T R A T U A : R O B E R T O F U E N T E S
ATLETAK3
Zumaiako triatloia, euripean ere ikusgarria
B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A �
BALEIKE168A
ZA
LA p
. ro
mat
et
herri aldizkariaJuan Belmonte, 29 beheatel.: 943 86 15 45e-maila: aldizkaria@baleike.com
ArgitaratzaileaBaleike kultur elkarteae-maila: elkartea@baleike.com
Administrazio batzordea: Xabier azkue, Gurenda Serrano
Erredakzio taldea: Xabier aizpurua, imanol azkue, abelin linazisoro, ainara lozano lasa, aitor Manterola, Juan luis romatet, Miriam romatet, Peio romatet eta Gorka zabaleta
Diseinua eta maketazioa: roberto Gutierrez
Hizkuntz zuzenketa: imanol azkue
Publizitateatel. 943 86 15 45gurenda@baleike.com
Inprimategiaantza inprimategia(lasarte-Oria)Tirada1.000 alelege gordailua: SS-405/94iSSN: 1136-8594
Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.
Argitalpen honen edizioko laguntzaile:
8baleike+
Hiru proba, kirol bakarra
4iritziaETXEBIZITZA ARAZOA EZTABAIDAGAI
16baleike.comSANJUANAK,SANPEDROAKETA IZURDEA
19erretratuaROBERTO FUENTES
22txokorik txokoSANTIAGO ALDEAN
26erreportajeaESPERIENTZIAREN AHOTSA
33gure zumai zarraALIZIA PEREZ ETXABE(2)
Ekainaren 19an zozkatu ziren babes ofizialeko 46 etxebizitzetarako 806 lagunek eman zuten izena. Zumaian etxebizitza eskubidea gauzatzeko dagoen arazoaren adierazle. Egun haietan Ezker Abertzalearen eta EAJ-PNVren idatzi bana argitaratu ziren www.baleike.comen. ZUGAk ere eman zuen bere iritzia zozketaren egunean. Hiru artikuloak bildu ditugu.
ETXEBIZITZA ARA-ZOA EZTABAIDAGAIIR
ITZ
IA
Lehenik eta behin, argi dugu honelako zozketekin, eta Ba-bes Ofizialeko Etxebizitzen ereduari jarraituz, ez dela etxe-bizitzaren arazoa era integralean eta benetan konpontzeko aurrerapausorik egiten. Zortea duten gutxi batzuentzat bada irtenbidea, baina arazoak, funtsean, bere horretan jarraitzen du.
Horregatik, Ezker Abertzalearen apus-tua bestelako alternatibak bultzatzea da, aurrera begira benetako soluzioak be-netan gauzatzeko. Alternatiba erreal eta egingarriak badaude eta horiek aurrera eramateko borondatea dugu, ikuspuntu sozialistatik lan eginda, eta alternatiba horiek bultzatzeko konpromiso argia dugu.
Urte luzetan, Zumaiako etxebizitza-politika etengabeko eraikitze basatian oinarritu da, eta horren adibide ugari dauzkagu herrian. Eredu horrek espe-kulazioa bultzatzen du eta gutxi batzuen poltsikoak betetzen ditu. Orain arte, Udalean agintean egon direnak Babes Ofizialeko Etxebizi-tzen gaiarekin itxurakerian ibili dira, guztion eskubideen kon-turako negozio kapitalista odoltsua ezkutatu nahian. Soluzio-
ak bultzatzen dituztela esanez, honelako irtenbide faltsuekin eskuak garbitu dituzte eta herritarren aurrean irudi ona ema-ten ahalegindu dira.
Horren aurrean, argi eta garbi esan nahi dugu hemen egin-go diren zozketa hauek aurreko Udal Gobernutik jasotako herentzia dela. Etorkizunean ez daukagu asmorik honelako ekimenak bultzatzeko, eta beste erremediorik ezean aurreko legegintzaldian onartutako erabakiak eta konpromisoak be-tetzea besterik ez zaigu geratzen.
Aurrera begira, Zumaian orain arte izan den etxebizitza-politika errotik aldatzea dugu helburu, gaiari eta arazoari benetan heltzeko: beti eraikitze hutsean oinarritu beharrean, hemendik aurrera lehentasuna izango da benetako beharrei erantzutea eta hutsik dauden etxeei irtenbideren bat ema-
tea.Horrela, etxebizitzaren gaiari dago-
kionez, gure asmoa da hau inflexio-puntu bat izatea eta aurrera begira gure borondatea gauzatzen joatea. Orain arte era batera jokatu izan da; hemendik aurrera, beste era batera jo-katuko da.
Zumaiako Ezker Abertzaleak bene-tako borondatea du Zumaian etxebizi-tzaren arazoari adarretatik heltzeko, eta gogotsu lan egingo dugu aurrera begi-ra alternatibak gauzatzeko. Horrela, lan egingo dugu zumaiarrak -eta batez ere gazteak- Zumaian bertan gera daitezen bizitzen, kanpora joan beharrik izan ez dezaten.
Bide luze horretan, urrats txikiak eginez baina gelditu gabe, ilusioz ekingo diogu lanari, arazoari benetan konponbidea emateko, soluzio errealen bidez.
Babes Ofizialeko etxeen zozketa dela etaGure herrian Babes Ofizialeko Etxebizitzak zoz-ketatuko direla eta, Zumaiako Ezker Abertzaleak honakoa helarazi nahi die herritarrei:
“Alternatiba erreal eta egin-garriak badaude eta horiek au-rrera eramate-ko borondatea dugu”
Ezker Abertzalea
IRIT
ZIA
Urte bete oso-osoa behar izan dute Ardantzabideko eta Oikiako Etxe Babestuak zozketatzeko. Ez beste ezertarako, zozketa bera antolatzeko baizik. Nonbait beren idatzian es-aten duten bezala “urrats txikiak” ematea da atsegin dutena. Gure ustez, eta zumaiarren gehiengo haundienaren ustetan, benetan txikiak.
Zozketa soil bat antolatzeko zenbat denbora behar izan dutenaz aparte, eta zozketa bera nola antolatu dutenaren balorazioetatik haratago Zumaiako ezker abertzalea noraezean dabil, EA bidelagun, Zumaiako herritarrek dituzten benetako beharrei erantzuterakoan. Arlo guztietan.
Aurrekontuak ez dituzte ejekutatzen, udal-ekonomia arduragabetasunez tratat-zen dute, ez dituzte proiektuak gauzatzen (ez lehendik prestatuta iritsi zaizkienak ez honezkero beraiengandik sortuak be-harko luketenak), herriaren garapenak ezinbesteko dituen erabakiak hartzeko ahalmenik ez dute demostratzen, eta denborak esku artetik nola ihes egiten dien ikustera mugatzen dira.
Diagnostiko larria eta oso kezkagarria.Egoera horri nola aurre egin asmatu ezinik dabiltzanez,
hitz hutsetan eta erretorika antzuetan babesten dira, mun-duan izan diren leninista gogorrenen diskurtsoak motz utziz, hala nola EAJkoak “itxurakerietan ibili” garela diote, “guztion eskubideen konturako negozio kapitalista odol-tsua ezkutatu nahian”. Zer esan esaldi honen aurrean?. Zeresan ugari bururatzen zaigu, baina Zumaiako ezker abertzalearen baitan norbaitek XX. mendeko literatura iraultzailea berpiztu nahi duela eta EAJren mamuak bere ametsgaiztoak nonbait betetzen dituela esatera mugatuko gara.
Bestalde beren buruaren zuriketarako erabiltzen dituzten argudioen kalitatea bazterrean utziz, inflexio puntuarenare-
kin geratzen gara. Eman dadila, be-hingoz, inflexio puntu bedeinkatua. Ea nola demontre moldatzen diren, Babes Ofizialeko Etxe bizitzarik gabe, ge-hiago eraiki gabe, zozketarik gabe... etxebizitzaren arazoari irtenbidea ematen. Eta utz diezaiotela, behingoz –urte bete pasa ondoren bada eta ga-raia– erruduna beti EAJ dela esateari. Badute eta honezkero lema beren es-kutan dutela ikasteko garaia.
Hurbiletik jarraituko diegu eman asmo dituzten pauso txiki horiei, hurbiletik eta arretaz. Ea norainoko irtenbideak as-matzeko gai diren. Eta zain geratzen garenak ez gara EAJ-koak bakarrik, Zumaiako herritar guztiak baizik.
Ezker Abertzalearen oharraren aurreanZumaiako Ezker Abertzaleak, beste behin ere, harri eta zur uzten gaitu bere adierazpenekin.
“Ea nola demon-tre moldatzen di-ren, BOErik gabe, gehiago eraiki gabe... etxebizi-tzaren arazoari irtenbidea ema-ten”
EAJ-PNV
� B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A
BALE
IKE+
BALE
IKE+
BALE
IKE+
BALE
IKE+
PUBLIZITATEA
IRIT
ZIA
Gaurkoan burutuko den zozketa hau, farsa ikaragarri bat da. Etxebizitza eskubidea gizabanako orori zor zaigun es-kubidea izaki, ezin dugu onartu sari edo opari bat bailitzan zozketatzea.
Gaurkoan, gutxiengo bat irrifarre bate-kin irtengo da areto honetatik. Irrifarrea ahoan, eta bizitza erdia hipotekatuta, soka lepoan ondo estu dutela. Gaurkoan saritzat zozketatzen dena eskubide ba-ten ukapena besterik ez da, gazteon bizitza espekulatzaile kateari lotzen be-hartzen duena.
Gehiengo bat berriz, kopetilun aterako da hemendik gaurkoan. Haientzat ez da sari-irtenbiderik izango, kale gorria bakarrik. Zor zaien eskubidea ukatu die-te beste behin ere.
Baina gaurkoan, argi eduki behar du jende guztiak, etxebizitza egokitu zaioonak nahiz etxera esku hutsik bueltatu denak, fartsa honetan eskubideak boletoak
tonbolan bezala jokatzen direla. Babes ofizialeko etxebizi-tzak zozketatzea ez dela arazo honen konponbide integrala bultzatzen duen irtenbidea.
Badira benetako alternatibak, eta gaurkoan egingo den zozketa hau alternatiba errealei bizkarra eman eta arazoari partxe faltsu bat jartzea besterik ez da. Argi dugu zein diren egoera honen erantzuleak, baita gaurko antzerki honen bul-tzatzaileak ere.
Zumaiako Udalak urteetan zehar eraman duen eraikitze politika basatiaren ondorio da gaurko fartsa hau ere, eta eskubideak ukatzen jarraitzen besterik ez du balioko jarrera horrek. Alta, etxebizitza politikak urtee-tan Zumaian jarraitu duen eredua albo batera utzi eta benetako alternatiba errealetan sakontzeko exijitzen diogu Udalari, beraiek baitira arazoa herrian bertan kudeatzen dutenak, eta eurek baitute alternatibak eraikitzeko giltza. Borondatea da falta dena. Euren bo-rondate faltak eraman zaitu zor zaizuna zeure lelo aurpegiaren aurrean zozke-tatzea normaltzat ikustera.
Alternatiba errealak badaudelako, iruzurrik ez, etxebizitza politika berria orain!
ZUGAHorrela dio ZUGAk banatutako idatziak:
“Benetako alter-natiba erreale-tan sakontzeko exijitzen diogu Udalari”
� B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A� B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A
B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A �
BALE
IKE+
Zumaiako triatloia jokatu zen joan den larunbatean, bosgarrenez. Ia 400 kirolari bildu ziren 1,5 kilometro igeri, 45 kilometro bizikletan eta beste hamar kilometro korrika egiteko. Javier Felix Martinez eta Ana Casares izan ziren irabazleak. Azken partean euria egin zuen arren, irudiek garbi erakusten dute kirol ikusgarria dela.
TESTUA: GORKA ZABALETA ARGAZKIAK: PEIO ROmATET ETA GORKA ZABALETA
HIRU PROBA, KIROL BAKARRA
Triatletak Arbustaingo Arranplan, igeriketa probari ekiteko zain.
BALE
IKE+
Hamahiru urte daramatza Erlantz Esteibarrek triatloietan lehiatzen. Larunbatean 21. postuan amaitu zuen eta bera izan zen zumaiar onena. Igande goizean elkartu ginen, bezperako probaz eta oro har triatloiaz hitz egiteko.
Laranja zukua aurrena; gero, ogi xigortua gurina eta merme-ladarekin –kolorearengatik marrubiena dirudi– eta kafe ebakia, bustitzeko. “Indarrak lehenbailehen berreskuratzen hasi behar da”. Normalean triatloi baten ondoren ez omen du oso ondo lo egiten, nekearen eraginez, baina oraingoan goxo-goxo egin omen du. “Eta gero, arratsaldean, Tolosara joango gara neska-laguna eta biok –Nerea Ubeda, triatleta bera ere; 14. egin zuen larunbatean–. Zumaiako kiroldegia eta hangoa enpresa berbe-rak kudeatzen duenez, hemengo txartelarekin doan sar zaitezke. Igerian pixka bat egin eta gero babarrunak bezala beratzen ja-rriko gara. Denetik dago han: spa, sauna hidromasajea…”.
Pozik dagoela nabari zaio, gainetik karga bat kendu balu be-zala. “Egia esan, giharretako minez jaiki naiz eta sorbalda ere kargatuta sentitzen dut. Baina normala da triatloi baten ondoren. Eta bai, karga bat kendu dut gainetik”. Izan ere, Zumaiako triatlo-ian beti kale egin du aurten arte; askotan entzun behar izan ditu jendearen adar jotzeak. “Zumaian beti gaizki. Bat bera ere ez dut
Triatloia lehen pertsonan
10 B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A
BALE
IKE+
amaitu ondo. Batean ez nuen amaitu, hankautsik nindoala, harri bat zapaldu eta min hartu nuelako. Korrikako bosgarren kilome-troan utzi egin behar izan nuen, minez. Lehengo urtean, Azpei-tira iristen gurpila zulatu nuen… Gero sekulakoak entzun behar izaten ditut. ‘Horretarako hainbeste prestatu!?, herrian lotsagarri ibiltzeko!?’”. Baina larunbatean zama hori kendu zuen gainetik. “Helmugara iritsi eta lehenengo gauza Larburu non zegoen –la-guna du– begiratu nuen. Eskuak altxa eta ‘aurtengoan bai, be-hintzat!’ esan zidan, ‘zerbait naturala egin duk!’ ; ama ere han nuen zain, eta musu handi bat eman zidan. Aitarekin iluntzean egon nintzen. Hura beti zain egoten da, gertatutakoa komentat-zeko. Kontentu nago, bai”.
Larunbateko triatloiaren aurretikPare bat aste lehenago Ondarroako triatloian bizikletatik ero-
ri zenetik belauneko minez dabil. “Masajeak eman, izotza jarri, buztina… Horrela nabil oraindik ere. Zumaiako triatloiaren aurre-tik gertatu behar hori ere. Entrenamenduak ezin izan ditut egin nahi bezala, belaunaren kezkarekin, baina aurrera egin behar. Normalean, triatloi baten bezperan pixka bat entrenatzea gusta-tzen zait: ordu erdi bizikletan eta 500 metro igeri. Bi egun lehe-nago hartzen dut atseden”. Probaren egunean ez omen du ezer berezirik egiten. “Larunbatean, esate baterako, jaiki eta taber-nako lan batzuk egin nituen aurrena; gero, hondartzako kantinan kafe bat hartu eta buelta bat eman nuen herrian. Triatloia bai-no lau ordu lehenago bazkaltzeko ohitura daukat. Lehengoan,
pasta oliba olioarekin eta gereziak. Gero ordubete egon nintzen sofan, telebistari begira, eta hiru eta erdietarako Gernikako par-kean nintzen”. Triatloia 17:30ean zen hastekoa. Garaiz ibiltzea gustatzen zaio. “Ez zait gustatzen presaka ibiltzea, eta, gainera, probaren aurretik egoten den giroa gozatu nahi izaten dut. Han izan nintzen, Bernar eta besteekin”.
Proba bere begietatik“Gauza bat du txarra Zumaiako triatloiak: igeriketako probaren
irteera. 400 lagun Arbustaingo Arranplan bilduta, ia bata bes-tearen gainean. Gero, irteera uretatik ematen denez, epaileak abisua ematen duenean bizi-bizi joan behar da irteerako soka dagoen lekuraino. Irteera eman eta artean asko oraindik Arran-plan daude. Eta lekua norberak hartu behar du, han ez dago fa-boritoentzako begirunerik. Gero, marea gora zetorrenez, denek ertza nahi igeri egiteko… Muturrekoak eta ostikadak barra-ba-rra. Buian buelta eman genuen arte ez zen giro. Gero bai, gero korrontea alde, errioaren erdialdera joan ginen denak, bakoitza bere lekua hartuta, eta oso azkar iritsi ginen itsas kiroldegira. Na-hikoa aurrean ailegatu nintzen, lehen 15en artean –13. iritsi zen, 20.53 denborarekin–”.
Bizikletan, maila handiko lagunak omen zituen tropelean. “Ge-tariara bidean ondo joan nintzen, baina behin Garaten gora hasi ginenean, haiek ni baino askoz gehiago ziren. Ni topera joanda, haiei oraindik beste bi martxa gelditzen zitzaizkien”. Bere errit-moan igo zuen Garate. Atzetik Iñaki Gabarain aizarnazabaldarra
Jon Unanue izan zen azkarrena igeriketako 1,5 kilometroak osatzen.
B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A 11
PUBLIZITATEA
B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A 1�
BALE
IKE+
iritsi zen bere parera. “Meagako jaitsiera elkarrekin egin genuen, eta gero erabaki genuen atzetik zetorren tropelaren zain geldi-tzea”. Haiekin Zumaiaraino. “Azpeititik bueltan, Zestoan euria hasi zuen. Jaitsieretan larri ibili nintzen: batetik, euria ari zuelako; bestetik, aurrekoen zipriztinak, eta gero bizikletan munduko bi-garren txarrena naizelako… Baina osorik iritsi ginen eta horixe garrantzitsuena. Korrika egiteko zapatilak janzteko irrikaz nen-goen”. Guztien artetik, 33. denborarik onena egin zuen txirrindu-laritzako zatian: 1.17.10.
Eta euriarekin korrika fresko-fresko egiteko aukera. “Lehen kilometroa lasai samar hartu nuen, bestela luze egiten delako. Gero dena eman nuen, azkenerako indarrik gabe nengoen, bai-na oso kontentu, amaitu nuelako eta ondo, gainera”. Korrikako saioan, 54. izan zen: 39.13. Hiru probak kontuan hartuta, 21. amaitu zuen: 2.17.16.
Hamahiru urte triatloian1995ean egin zuen bere lehen triatloia. Arrauna utzi eta ba-
nakako kirol bat probatu nahi zuen.“Azkenean, beste kirolak be-zalakoa da, egunerokoari ihes egiteko modu bat da, lana atzean laga eta libre daukazun denbora gustuko zerbaitekin betetzeko. Asteburuetarako beste plan bat. Ni lehen arraunean ibiltzen nin-tzen. Taldeko kirola da, eta hura utzi nuenean, banakako zerbait probatu nahi nuen. Triatloiak hori eskaintzen du, eta gainera oso konpletoa da. Hasi aurretik ere oso erakargarria iruditzen zitzai-dan”.
Garateko aldapek erabat hautsi zuten lasterketa. Handik aurrera taldetxoak osatu ziren. Mikel Elgezabal iritsi zen lehena Zumaiara.
14 B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A
BALE
IKE+
“1995ean egin nuen nire lehen triatloia, Frantzian. Beldur pixka bat ematen zuen, egia esan. Garai haietan, esate baterako, Do-nostian 200 bat lagun irteten ginen; orain, 500dik gora, eta jen-de asko irten ezinda. Triatloia lehen astakeriatzat zuen jendeak, normalean; orain izugarri zabaldu da, oso popularra eginda. Bakoitza bere mailan, jendea ohartu da triatloia egiteko ez dela izugarrizko kirolaria izan behar. Orain lehenak bi ordutan egiten du; azkenak, berriz, hiru ordu eta erdi behar ditu. Lehen ez ze-goen horrelakoa alderik. Nik lehen triatloia egin nuenean, ikusi nuen egitea posible zela, bakoitzak bere neurria aurkituz gero, triatloia egin daitekeela”.
“Garbi dago entrenatu egin behar dela, baina hori ere norbe-rak bere buruari eskatzen dionaren arabera. Aurrean ibiltzeko bai, sakrifizio handiak egin behar dira, baina triatloi bat bukatze-ko ez da hainbesterako. Triatloi bat ikusi besterik ez dago: lehe-nak ziztu bizian ikusiko dituzu, material onenarekin… Atzean da-biltzanak berriz, lasai-lasai, beren erritmoan, bizikleta arruntekin, trantsizioetan denbora hartuz toallarekin gorputza lehortzeko… Lehenak hamabost segundoan egingo du trantsizioa; atzekoek, berriz, hamar minutuan”.
Obsesio bihurtzerainoHasieran ondo pasatzeko aukeratutako kirola karga ere bihur
daitekeela onartzen du Erlantzek. Berari ere gertatu zitzaiola due-la sei bat urte.“Hasieran bai, hasieran konforme nintzen triatloia amaitzearekin. Baina behin neurria hartzen diozunean, gehiago
nahi duzu, eta ahalik eta posturik onena lortzen saiatzen zara. Nik asko eskatu diot neure buruari. Gero, denborak esaten dizu zein den zure lekua, baina nire helburua ez da izaten triatloia amai-tzea, ahalik eta postu onena lortzea baizik. Entrenatzaile batekin ere ibili nintzen garai batean, Lazkaoko Kemen zentroan. Horrek sekulako saltoa ekartzen du: dena planifikatuta daukazu, dedika-zio osoa eskatzen du, inbertsio handia da diru aldetik; zaindu ere normalean baino gehiago zaindu behar duzu zeure burua. Eta ordu asko entrenatu. Ordu asko, hiru proba direlako eta askotan ez da erraza izaten denbora ateratzea. Nik zortea izan dut alde horretatik, tabernako lanak aukera ematen didalako, baina ba-tzuetan aspertu egiten zara hainbeste entrenatu beharrarekin”.
Hiru urte egin nituen prestatzaile fisiko batekin. “Entrenatzai-leak jarritako planak esaten bazuen bi orduko bizikleta saioa egin behar zela, bete egin behar, sekulako euri zaparrada bo-tata ere. Azkenean nazkatu egiten zara. Kirolari profesional ba-ten bizimodua egin behar duzu, izan gabe: entrenamendu go-gorrak, elikadura zaindu behar, atseden hartu, masajeak direla, bitaminak eta bestelako osagarriak direla… Azkenean, obsesio bilakatzen da, zure denbora guztia eskaintzen diozu eta gauza asko galtzen dituzu: lagun arteko giroa, harremanak… Txarra da puntu horretara iristea. Urtebete egin nuen maila horretan, duela sei bat urte. Emaitzak iristen dira, baina gauza asko utzi behar dituzu albo batera eta ez nuen halakorik nahi. Ez du merezi. Gus-tuko kirola izan behar zuena obligazio bihurtu zen, eta erabat erreta bukatu nuen”.
Zumaiako Triatloi Taldearekin akordioa eginda, Baleikek ahalegin handia egin du triatloiari merezi duen segimendu informatiboa egiteko. Aurretik egindako lanketaz gain, egunean bertan eskura dituen baliabide guztiak jarri zituen lanean: Baleikeko bi kazetariek bideo kameraz jaso zuten proban gertatutakoa –batek motoan jarraitu ahal izan zuen txirrindularitzako proba osoa, Imanol Azkue gidari–; Peio Romatet eta Julian Azkune argazkilarien laguntza ere izan genuen argazki erreportajea osatzeko. Lan horren emaitza aldizkari honetan eta batez ere www.baleike.com webgunean ikus dezakezue: kronika, sailkapenak, argazki erreportajea eta triatloiaren bideo-laburpena.Horrez gain, bideo-erreportaje zabal bat ari gara prestatzen. Garaiz jakinaraziko dugu non eta noiz ikusi ahal izango den.
Baleikek segimendu berezia egin du
Ana Casares, zubia gainditu eta helmugara bidean.
B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A 15
“Eta gero, oso garestia dela hori guztia: bizikleta bat, 3.000 eurotik gora; igeri egiteko traje on bat, 500 euro; zapatilak, bes-te 100 euro; eta beste ekipamendu guztia; prestatzailearekin nenbilenean, hilean 70 euro ordaintzen nituen; gero masajeak direla, gelak direla, elikadura berezia, egunero hartu behar diren osagarriak: burdina dela, bitaminak direla… Gastu handia da”.
Orain gauzak beste modu batera ikusten ditu. Ez du entre-natzailearen beharrik. “Entrenatzen ikasi egiten duzu, badakizu garai bakoitzean zer egin behar duzun eta gainera zeuk jartzen dizkiozu helburuak zeure buruari. Prestatzaile fisiko batekin lan eginez gero, hark jarritako lana bete behar da. Orain, nik dudan denboraren arabera antolatzen naiz. Presio gutxiagorekin. Le-hen beste kontu bat zen”.
Hiru asteko atsedena urteanDeboraldia abuztu erdialdean amaitu eta irailean hasten dira
berriro entrenatzen, ia atseden hartzeko astirik gabe. “Gogorra egiten da hasieran, baina, aldi berean, gorputzak eskatu egiten dizu. Astean atseden egun bat izaten dut. Egun batean bizikletan ibiltzen naiz eta hurrengoan korrika eta igeri. Pare bat orduko en-trenamenduak dira. Azarotik aurrera krosak egiten ditugu, mar-txora arte. Martxoan duatloiak hasten dira –bizikleta eta korrika–. Aurten sei egin ditut. Eta triatloien denboraldia maiatzean hasten da, amaiera aldera. Nik distantzia laburrekoak egiten ditut, es-printak –750m/20km/5km– eta olinpiarrak –1,5km/40km/10km–. Esprinteko distantzian, hirugarren izan nintzen Senperen, 10. Donostian eta 14. Lekeition; olinpiarrean, Ondarroan istripua izan genuen bizikletan, gero Donostian lehertuta ibili nintzen, eta azkena Zumaiakoa izan da. Baina oraindik beste lauzpabost gel-ditzen zaizkit aurretik: Barakaldo, Bermeo, Asturias, Kantabria… Abuztu erdialderaino. Bizpahiru astez jai eta hasi berriro kontu berberarekin. Tontoena da gurea…”
Korrikako saioan, helmugarako pare bat kilometro falta zirela aurreratu zuen Felix Javier Martinezek Mikel Elgezabal. Emakumeen artean Ana Casaresek alde handiarekin irabazi zuen.
1� B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A1� B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A
Sanjuanak, sanpedroak eta izurdea Ekainak ere hamaika irudi utzi dizkigu. San Juan suaren bideoa eta Sanpedroetako argazkiak ikus ditzakezue webgunean.Ez ohiko bisitaria ere izan genuen: ekainaren 14an izurde bat agertu zen errioan. Olarro Subeko urpekarien laguntzarekin itsaso zabalera ateratzea lortu zuten, baina handik egun gutxitara hilda agertu zen Deba inguruan. Baleikek grabatutako irudiek ere ez ohiko oihartzuna izan zuten, Espainiako Telecinco telebista katean eman baitzituzten.
Eguraldiari buruzko blog berriaLaino guztien gainetik bloga zabaldu du Joseba
Egaña meteorologoak. Zumaian egingo duen egu-
raldiari buruzko iragarpenak, fenomeno meteorolo-
gikoei buruz azalpenak, Zumaiako datuak... Blogen
plataforma erabat berritu dugu eta laster izango dira
blog gehiago –Darahlirena, esate baterako–. Gogo-
ratu edonork zabal dezakeela bere bloga.
BALE
IKE.
CO
mINKESTA Udal gobernu berriak urtebete egin du. Zer iruditzen zaizu orain arte egin duten lana?JaSOTakO BOTOak: 181
eskasa %17,13
oso txarra %23,20
berdin zait %1,66
balekoa %17,68
ona %28,73
oso ona %11,60
B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A 17
1� B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A
B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A 1�
ERRE
TRAT
UA
Gaztetxoa zela, 13 urterekin, hasi zen lagun koadrilarekin elkartu eta surf egiten. Ordutik ia ez da “olatuen gainetik jaitsi” eta neguan hotza egiten badu ere, traje luzea, txanoa, eskularruak eta txapinak jantzi eta uretan sartzen da. “Bost bat lagun elkartzen ginen kortxo pusketa batekin surfa egiteko, eta ondoren taula zaharrak eskuratu genituen. Pixkanaka, taula berriak erosteko aukera ere izan genuen”. Roberto Fuentesek dio lehen surfari lotutako askoz ere mugimendu gutxiago zegoela: “Ez ginen horrenbeste jende aritzen surfean, nahiz eta lagun dezente elkartzen ginen. Lehen ez zen txapelketarik, ezta kluba ere, zaletasun hori bultzatzeko”. Gero, Zarautzen mundu mailako surf txapelketa antolatzen hasi ziren eta Roberto lagunekin hara joaten zen bere idoloak ikustera. “Hawaiiko surflariek txunditzen gintuzten eta ho
rren ondorioz bideoak ikusten hasi ginen. Ibon Amatriain ere beti izan dugu gustuko, maila handia duelako. Gaur egun askoz ere jende gehiago dabil surfean. Oso gazte hasten dira ikasten, 7 edo 8 urterekin. Gure garaian ez zegoen eskolarik eta kirol garestia zen. Gainera, materiala lortzeko ere arazoak izaten genituen. Zarauzko Pukasera edo Donostiara joaten ginen”. Bere gaztaroko surflarien bizimoduak xarma bazuela nabarmendu du kirolariak: “Garai haietan jende gutxiago izaten zen uretan eta olatu guztiak guretzat izaten ziren. Orain batzuetan gehiegi elkartzen gara”.
LEHEN ALDIA “Lehenengo aldia surfean aritzen zarenean eta olatuaren gainean tente jartzea lortzen duzunean sentitzen duzuna ezin da hitzekin adierazi. Gainera, beti natura duzu alboan
OLATUAK JARRI DIRA Itzurun hondartzara iritsi orduko hasi zaio lagun bat aholku eske: “Lehenago etorri behar zenuen, esan diot nire mutil lagunari ez zegoela olaturik, ezta? Baina sartu da dagoeneko!”. Aski ezaguna da herrian Popeto izengoitiz ezagunagoa den Roberto Fuentes surfa maite dutenen artean, eta horrekin konturatzeko berarekin solasean aritzeko geratzea besterik ez dago. Surfa “bizimodua” dela dio Donostiako Surfilm Festibalen Jarriko da obrarekin saria jaso duen artistak.
TESTUA: AINARA LOZANO LASAARGAZKIAK: GORKA ZABALETA
Roberto Fuentes Surflaria, besteak beste
Jaio: Zumaia, 1974Zaletasunak: Surfzalea txikitatik, azken urteotan bideogintzan murgildu da. Jarriko da lanarekin saria lortu du Donostiako Surfilm festibalen
BI HITZETAN
ERRE
TRAT
UA
eta bidaiak egiteko aukera ere ematen dizu”. Roberto Portugalen, Frantzian, Balin, Marokon, Costa Rican, Sumatran eta beste hainbat herrialdetan izan da surf egiten. “Indonesia paradisua da surf egiteko. Beti dituzu olatu garbiak eta politak. Tubo ugari egiteko aukera izaten duzu eta gainera, ura bero dago”. Baina Zumaia eta inguruko parajeak ez ditu sekula ahaztu. Ongi asko ezagutzen ditu Itzurun, Zarautz eta Orroagako urak. “Lehen, Santiago hondartzan ere ibiltzen ginen surfean. Barra egin aurretik olatua sartzen zen, baina orain olatua sartzeko itsaso oso handia behar da. Hala ere, Orroaga da guretzat surfean aritzeko lekurik aproposena, inguruko lekurik onena da”.
Gaur egun Interneti esker informazio ugari dute eskura surflariek. Zenbat eskola dauden, zein denda, bidaiatzeko lekuak…, web orrietan begiratuta aurkitzen dute behar duten guztia. Lehen hondartzara gerturatu arte ez zuten jakiten olatuak izango ziren ala ez. “Karretedun kamerarekin gertatzen zen bezala, sorpresa izaten zen eta xarmangarria zen. Orain aldiz, hondartzara gerturatu aurretik badakizu ura nola egongo den, zein haize izango den, baita mundu guztian olatuak nola dauden ere. Gaur egun uretara sartu aurretik badakigu kirolari ugari egongo dela bertan. Hiru edo lau egunetarako aurreikuspenak ere aurki ditzakezu Interneten”.
IRUDIEN BILA Surfa egiten ez duenean irudiak grabatzera joaten da Roberto. “Afizio gisa egiten dut eta ez dira bideo guztiak surfaren ingurukoak. Lehenengoa egin nuena baso batean grabatu genuen. Orain, azkena, Jarriko da, surfarekin erlazionatutakoa da eta gustura egin dut. Lehen Kanarietara
bidaiatzean edo, muntaia txikiak egiten nituen, lagunekin barre pixka bat egiteko. Baina gero serioago hartu nuen eta ideia bururatzen zaidanean egiten ditut bideoak”. Esnatu obra ikusteko aukera izan genuen herrian, “paranoia” bezala deskribatu du egileak. “Irudi azkarrak dira eta amesgaizto bat irudikatu nuen”. Ekainean izan den Donostiako Surfilm Festibalean aurkezteko surfarekin zerikusia zeukan lehen film laburra egin du eta euskarazko labur
metraia onenaren saria jaso du Jarriko da obrarekin. “Surfean aritzen garenok ordu asko igarotzen ditugu olatuak noiz jarriko diren zain. Itsasoari begira jarriko da esaten diogu elkarri. Egun batean, egoera hori plasmatu behar genuela pentsatu genuen eta festibalera aurkeztea erabaki genuen. Egun batean grabatu genuen eta neska bat falta zitzaigunez, Itzurunen hondartzari begira zegoen bati bost minutuko faborea egiteko eskatu nion eta baiezkoa
"Bizitzako segundo bakoitzarekin gozatzen dut. Duzuna baloratzen ikasi behar da"
20 B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A
eman zidan. Guztiek oso ongi egin zituzten aktore lanak eta obra polita eta dibertigarria sortu genuen”. Donostian saria emango ziotela esan ziotenean emozioa sentitu zuen Robertok. Antzoki Zaharra proiektatu zuten bere lana. “Egindako lana pantaila handian ikustea ikaragarria izan zen eta lagunekin ikustea oraindik hobea”. Ari da dagoeneko hurrengo urtean beste lan bat grabatzeko ideiak biltzen. Aurretik, hilaren 19an, Itzurunen ospatuko den
surf festan Kanarietako irudiak erakutsiko ditu.
GARAI LATZAK Baina Robertok badu bere bizitzan garrantzia handia izan duen gertaera larri bat ere. Itsasoak eskaintzen zion askatasuna galdu zuen 19 urte besterik ez zituela. Minbizia detektatu zioten eta urtebete ospitalean igaro behar izan zuen. Gustukoen zuen kirola utzi, kimioa jaso, ilea erori zitzaion eta 20 kilo argaldu zen. Gaur
egun gorputzean dituen 100 grapak eta urtean behin egin behar dituen frogak dira garai latz haien seinale. “Ezin izan nuen lagunekin egon, parrandan edo surf egiten”. Hala ere, gaixotasun larri hura pasa eta gero bizitza oraindik gehiago maitatzen ikasi duela dio. “Orain berdin zait euria egiten duen, kazkabarra ari duen, olatuak dauden ala ez… bizitzako segundo bakoitzarekin gozatzen dut. Duzuna baloratzen ikasi behar da”.
B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A 21
22 B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A
16. ibilbidea
Santiago aldean
Itsasaldetik Urola ibaian gora etorriz gero, Zubiaundia dugu lehen zubia, eta izen hori dauka Zubitxikitik bereizteko, XX. mendearen hasieran Zumaiako herrigunean bi horiek baitziren zubi nagusiak, “handia” eta “txikia”. Kostako errepideak ekarri zuen Zubiaundia, 1884an, eta berrikuntzak berrikuntza, hasierako itxurari eutsi dio, zorionez. Zubia egin aurretik, ibaian gora itsasontzi asko igotzen ziren Beduako lonjara, eta zubia egiteak izugarrizko kaltea eragin zezakeela jakitun, Udalak eskatu zion Probintziako Batzordeari zubiaren begietako bat birakaria izateko, itsasontzien joanetorria ez eragozteko; baina, bistan denez, arduradunek ez zioten kasu handirik egin. 1960ko hamarkadatik aurrera, Kostako errepideko trafikoa izugarri areagotu eta aldatu zen: auto gehiago eta azkarragoak, gero eta jende gehiagoren eskura; ibilgailu handiagoak eta zama handiagoak eramateko gauza… Horregatik, beste zubi bat eraiki zuten ondoan, Zubi berria, 70eko hamarkadan, eta horri esker iritsi zaigu hain osorik Zubiaundia gaur egun arte.
Zubia zeharkatuta, ikusiko dugu ontziola dagoela ezkerraldean, txatarrazaleen instalazioekin batera, Floreskoa izeneko parajean. Arrizabalaga eta Olasagasti enpresak 1934an eraman zuen lantokia hara, Arrangoletatik, eta ordutik, enpresen izenak aldatuta bada ere, etenik gabe egin dira itsasontziak hemen, hasieran egurrezkoak, gaur egun metalikoak.
Astilleroaren ondotik aurrera eginda, kirol por-tuaren paretik pasako gara.
Santiagoko padura handi hartatik gauza gutxi geratzen zaigu, eta hor, kirol portuko egurrezko ibiltokiaren ondotik ibairatzen da Santiagoerreka, beste erreka batzuen (Iruerreketa, Karakaserreka, Arteagaerreka…) urak ere hartuta. Errekaren ondoan, errepideaz beste aldera, Jardineroetxea dago, Zuloagak eraikiarazia, mendean zeuzkan langileentzat.
Jardineroetxearen pare horretan, bide bat doa ezkerraldera, ibai aldera, Zuloagaren ondasunen alboalbotik, eta gu ere hortik joango gara. Paretaren gainetik, ederki ikusten da Zuloa-gaetxea, inguruko eraikin nagusia, 19121914 artean eraikia eta
XABIER eta ImANOL AZKUE
1
Aurreko Txokorik txoko atalari “Abentura he-men” izenburua eman eta jolas moduan plan-teatu genuen. Denetarik entzun behar izan dugu, aldekoen eta aurkakoen iritziak: batzuei ikaragarri gustatu zitzaien, eta katiuskak eros-teko asmotan ere badira, hara joateko; beste batzuentzat, berriz, oso ariketa zaila (nola jakin maparik gabe?) edo nekagarria izan da (hainbes-
te zenbaki eta a, b, c…). Ez da erraza guztien gustua egitea, ez horixe, baina zorionduz edo kexatuz gero, txoko hau norbaitek irakurtzen duen seinale!Gaurkoan ohiko ibilbideetara bueltatuko gara, eta Zubiaunditik abiatuta, Santiago hondartzara joan eta bueltan etorriko gara, inguruko leku izenei ohi baino gehiago erreparatuta.TX
OKO
RIK
TXO
KO
TXO
KORI
K TX
OKO
1. Zubiaundia. Lehen trafikoa hemendik zihoan. Gaur egun gurutzatuko al lirateke bi kamioi? Nahikoa lan…2. Floreskoa. Instalazioak eta enpresen izenak aldatu dira, baina 1934tik itsasontziak egiten dira inguru honetan.3. Santiagoerreka. Santiagoko padurara irteten da, Karakasko erriberan beste hainbat errekaren urak jasota.4. Jardineroetxea. Zuloaga pintoreak eraikiara-zi zuen, mendeko langileentzat.5. Zuloagaetxea. Baserri itxurakoa, estilo erregionalistakoa.6. Santiago. Etxe honen beste izen bat Santa Luzia da, santu horren irudia baitauka fatxadan.7. Argi egitekoa. Ondo fijatuz gero, gauza politak aurki daitezke inguru honetan.
2
3
4 5 6
21
3
5
4
6
7
24 B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A
estilo erregionalistakoa, baserri itxurakoa. Hori eraiki aurretik, ordea, Zuloagak lurrak erosi behar izan zituen enkantean 1910ean. Garai hartan, Santiago baserria eta Santiago ermita besterik ez zegoen han, azken hori osooso antzinakoa; adibidez, hauxe da 1416ko zita bat: “en el Arenal de cerca de la Yglesia ermita de Santtiago, que es cerca dela Villa de Zumaia”; nolanahi ere, ermita izaera 1771n galdu zuen eraikinak, Santa Klarakoarekin batera; halaber, XVI. mendean ontziola bat ere izan zen inguru honetan. Garai hartan, eta Zubiaundia egin arte, Getaria aldetik Zumaiako herrigunera joateko (edo kontrako bidea egiteko) itsasontzia (“barco de pasaje”) hartu beharra zegoen, eta Santiagotik Moilara ibiltzen zen joanetorrian; bidaiariak Santiagora ilunduta iritsiz gero, han pasatzen zuten gaua. Halaber, paduran oraindik ikus daitezke antzina itsasontzi izandakoen egurrezko aztarnak, mareak, pazientziaz, noiz desegingo.
Bidetik aurrera jarraituta, Eskoilerara iritsi aurretik, Ondar-muturra izeneko parajera iritsiko gara. Begira nola definitzen den parajea 1911ko udal agiri batean, Zuloaga lurren jabe egin zenean: “que al tomar posesión de dicho terreno, se le obligó a dejar para la zona marítima o de servicio cien metros de extensión en “Ondarmuturra” desde la altura que alcanzan las maréas vivas”. Eskoileraren ondoan gaude, gaur egun “pasarela” edo “Zibeles” deitzen dioten horretan; kirol portua egiteko obretan eman zioten oraingo itxura, baina oinarria askoz ere lehenagokoa da, XX. mendearen erdialdekoa, Harraldetik (Katuplaza eta Inpernupetik) ekarritako harriekin. Eskoilerak eragin nabarmena izan du Santiago hondartzan, izugarri handitu baita hondar eremua; lehen, garai batean, olatuak Zuloagaren lurretako paretaraino iristen ziren, eta gaur egun lekutan geratzen da itsasoa! Paretaren hondoan, hondarra zen lekuan, landaredia zabaldu da, eta pinu artetik egingo dugu aurrera, edozein bidexka hartuta, lehen Putetxea egon zen inguru aldera, han baitaude hondartzatik irteteko eskailerak.
Santiago hondartzaren lehen aipamenak oso antzinakoak dira. Olaetxeak dioenez, inguru honek Zumaiena zuen lehen izena (1346an), baina pixkanaka ermitaren izena nagusitu egin zitzaion. Zumaiarrek getariarrekin lurren jabetzaren inguruko akordioa sinatu zutenean, 1416an, honelaxe ageri da hondartza: “en el Arenal de cerca de la Yglesia ermita de Santtiago, que es cerca dela Villa de Zumaia”. Akordio horri esker, zumaiarrok ibaiaren gaineko nagusitasuna eskuratu genuen, eta garai hartan ez ziren gutxi Santiago ondotik ibaian gora egiten zuten itsasontziak… Beste zita berezi hau 1876koa da, Udalekoa: “Se acordó que el día de Santiago se establezca romería en el parage que lleva el mismo nombre situado en el arenal de esta villa”.
Eskaileretatik errepidera irten eta atzera Zubiaundi aldera hartuko dugu. Eskuinaldean, Zuloagatarren ondasunak, eta errepideaz beste aldera Santiago etxea (edo Santa Luzia) ikusiko dugu. Etxe hau ere Zuloagak eginarazi zuen, 1920an, ermitaren ondoan bizi ziren baserritarrentzat.
Pixkanakapixkanaka, atzera Zubiaundira itzuliko gara, buelta ederra emanda.
TXO
KORI
K TX
OKO
Galdera:Noiz bukatu zuten eraikitzen Zuloagaetxea?
Txapartegik emandako tarta eder bat zozketatuko dugu.Erantzunak elkartea@baleike.com helbidera bidali. Erantzunekin batera, izen abizenak eta telefono zenbakia adierazi.
Maiatzeko zenbakiko erantzuna: Azuerreka eta Erdoitzaerreka
7
B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A 25
TXO
KORI
K TX
OKOKarakasko inguru honetara hurrengo ibilbidean iritsiko gara,
iraileko zenbakian, baina hainbesteko amorrazioa daukat, ezin ordura arte zain egon eta salatu beharra daukat: berriz ere gure ondarearen zati bat desegin dute, galdu dugu betiko.
Karakas baserrietatik gora bi-dea doa, golf zelaiaren ezkerral-detik, Sillao mendiaren maldan, Orrolloaga eta Otaolagaña alde-ra, Getariako lurretan. Inguruko beste lur askotan bezala, hemen ere terrazak egin dituzte mahas-tiak landatzeko, eta lehen zelaia edo ordeka zen lekuan lurra ken-du dute, baina baita erdi--erdian zegoen ur depositua ere! (ikusi bi argazkiak)
Garai batean, inguru hau oso garrantzitsua zen Zumaiaren-tzat, urez hornitzeko, eta, zorionez, oraindik eraikin bitxiak aur-ki daitezke inguru honetan, batez ere ur hartune eta deposi-tuak. Argazkian ikus daitekeenez, horietako bat kendu dute, mahatsondoak landatzeko. Zer zen kendu zuten hori, inork ba al daki? Noiz egina zen? Eta zertarako? Noiz arte egon zen
martxan? Beharrezkoa al zen kentzea? Ez al zen komeni irau-naraztea? Behar bezain ondo zainduta al zegoen? Norbaitek
baimenik eman al du kentze-ko?...
Bat-batean beste batzuk dato-zkit burura: Parolbideko kanoiak, Arbustaingo garabia, Moilabe-rriko karga-deskargako garabia (eskerrak trenbideak han jarrait-zen duen!), Goiko eta Beheko al-bergak, Goiko kaleko adokinak, iturriak… Badira gauzak balio material ekonomiko handirik ga-beak, baina gure izana gogo-rarazten digutenak, balio senti-mental eta historiko izugarrikoak. Zoritxarrez, depositu honena ez da azkena izango, baina neu-
rriak hartu ezean, hurrengoan ere kexatze hutsa alferrik izango da. Bada ordua zumaiarron ondare historiko eta sentimentala babesteko. Nola? Beharrezkoa da inporta zaigun edo maite dugun hori guztia katalogatzea, zer daukagun ondo jakin eta behar bezala zaintzea, babesteko neurriak ezartzea, gure on-dorengoei ere uzteko.
Txakolinaren indarra, gure ondarearen galera
2005-08-14 2008-06-22
2� B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A
ERRE
PORT
AJE
A
ESPERIENTZIAREN AHOTSA
TESTUA: JUAN LUIS ROmATETARGAZKIAK: GORKA ZABALETA ETA ARTXIBOA
Ayra Durex enpresaren atzean dagoen zabalgunean aspaldi batean futbol zelaia zegoen eta haren arrastoak suma daitezke oraindik. Hartxintxarrezko eremu hartan herriko hainbat belaunaldi aritu dira futbolean. Gogotsu, zoru latzean min hartzeko beldurrik gabe. Aita Mariren anexoa aukeratu dugu argazkiak ateratzeko. Oraindik zutik dagoen atea ikusi eta Luis Zearretari aspaldiko oroitzapenak borborka datozkio burura: “Gogoratzen dut faltak ateratakoan, baloia behin
baino gehiagotan joan zela Narruondo errekara. Hala ere, gu beste zelaian, Aita Marikoan, gehiago aritu gara”. Argazki saioaren ondoren klubaren bulegora joan gara. Mahai inguruan eseri, grabagailua martxan jarri eta berehala hasi dira hiru lagunak hizketan.
20062007 denboraldiaren ondoren, futbola uztekotan izan ziren Joseba Amilibia eta Luis Zearreta. “Denboraldi horretan preferentera igotzea lortu genuen eta badakizu zer dioten, behin helburua lortu ondoren, kasu hone
tan igoera, polita izaten dela uztea”, dio Josebak. “Hala ere, taldeari beste urte bat eman genion. Zelai gainean ez bazen, zeharka egingo genuke lan, aldagelan, gazteei dakiguna erakusten”, gaineratu du.
Hainbat urtetan erregionaletako lehen mailan aritu ondoren, preferentean jokatzea zerbait estra izan zen futbolarientzat: “Guk ez dugu jarraitu taldea maila honetan zegoelako bakarrik, baina egia da goiko mailan jokatzeak satisfazioa eman digula. Baina
B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A 27
ESPERIENTZIAREN AHOTSA
maiatzaren 24a egun berezia izan zen Joseba Amilibia, Luis Zearreta eta Juan Luis Alberdirentzat. Eibartarrak taldearen aurka Aita mari futbol zelaian jokatutakoa Zu-maiakorekin jokatzen zuten azken partidua zen. Une gozoak eta tristeak bizi izan dituz-te jokatu dituzten ehunka partiduetan. Eta nahiz eta oraindik denboraldi bat edo beste jokatzeko gai izan, erretiratzea erabaki dute. Beraiekin izan gara zelaian, futbolaren inguruan hitz egiteko.
are gustuago gaude taldea osasuntsu ikusteagatik. Inplikazio handiko talde batean aritu gara eta gure helburua izan da talde hau sendotzen laguntzea. Alde horretatik, azken denboraldia oso polita izan da.”, dio Josebak.
13 urte zituela jokatu zuen Joseba Amilibiak lehen partidua Zumaiakorekin. Guztira 17 denboraldi bete ditu taldean. Oraindik ere gogoan du entrenamenduetara ia ezkutuan etortzen zeneko garai hura. “Txikitan, pilotan aritzen nintzen aitak hala nahi zuelako.
Baina nire benetako irrika futboleko entrenamenduetara etortzea zen. Askotan mehatxu edo kastigu bezala ez zidaten uzten entrenatzera etortzen; hain nuen gogoko!”.
Futbol munduan hasi berriak, lehen taldeko jokalariak futbolariak baino gehiago ziren gazte hauentzat. “Ez genituen errespetuarekin bakarrik ikusten; guretzat idoloak ziren”, gogoratzen du Luis Zearretak. Futbolean aritzea ametsa zen 15 denboralditan Zumaiakoren atezaina izan denarentzat: “Txikitatik jokatu nahi izan nuen futbolean eta taldean sartu nintzen lehen urtean partidu bat bera ere ez nuen jokatu. Baina, hala ere, haluzinatu egin nuen. Zumaiakorekin jokatzea niretzat izugarria zen”.
Juan Luis Alberdi ere 1314 urterekin sartu zen Zumaiakon. Honen ibilbidea ez da beste bi lagunena bezain oparoa izan, 18 urte zituela taldetik kanpo ikusi baitzuen bere burua: “Garai hartako entrenatzaileak goian ibiltzeko taldea egin nahi zuen eta kanpoko jokalariak ekarri zituen. Jubenil mailatik nentorren ni eta ez nuen tokirik aurkitu lehen ekipoan. Aita zen taldeko lehendakari urte haietan eta entrenatzailearen erabakia gogokoa izan ez
bazuen ere, onartu behar izan zuen”. Pare bat urtean plaierotan aritu ondoren, 23 urterekin itzuli zen Zumaikora, erregionaletako bigarren mailako taldera. Guztira 11 denboralditan jantzi du kamiseta gorria.
Gazteentzat ereduJosebaren ustetan, gazteentzat eredu
izan daiteke Juan Luis. “Oraingo zenbait jokalari kexu edo beldur dira lehen taldera heltzen diren urtean ez dutelako asko jokatzen. Begira Juan Luisi. 20 urterekin eman ez zuena gero eman du eta urte garrantzitsuenetan minutu gehien jokatu duen jokalaria izan da. Gazteei pasatzeko moduko mezua da hori, futbola ez dela amaitzen lehen urtean”.
Luisek ere denboraldi batean Zumaiako utzi egin zuen, “nire aurretik beste atezain batzuk zeudelako eta jokatzeko aukerarik ez nuelako. Urte hartan plaierotan aritu nintzen eta gero, Zumaiakon jokatzeko aukera izan nuenean, itzuli egin nintzen. Jokalariak onartu egin behar du zein den bere lekua taldean”.
Josebaren esanetan, herriko jokalari guztiek dute lekua taldean, baina titular izateko borroka egin behar da. “Jube
2� B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A
ERRE
PORT
AJE
A
niletan ona delako lehen taldean postua ziurtatuta izan behar al du? Ez dut uste. Hori merezitzeko lana egin behar da, aurretik beste jokalari mordoa daude eta”. Jokalari ohiak pazientzia eskatzen die gazteei. “Gora heltzen diren lehen urte horretan lasai egon beharko lukete eta ikusten dutenarekin ikasi, hurrengo urtean jokatzeko aukera izango dute eta…, edo lehen urte bertan, denboraldia luzea da eta. Onartu behar da, ordea, pazientzia hori izatea nahikoa zaila dela”.
Lehen urte zail horretan jokatzeko aukerarik ez duten futbolarientzat aukera izan ohi da inguruko klubetara joatea, han jokatzeko. Lehen taldean lekurik ez zuen urte hartan Zestoaren bigarren taldearekin aritzeko aukera eman zioten Juan Luisi. Irtenbide hori, baina, ez zen gustukoa: “18 urte nituen garai hartan eta astero bizpahiru aldiz Zestoara entrenatzera joateko gogo handirik ez nuen”. “Zumaiakoren kasuan burua puskatzen da behetik datozen jokalariei irteeraren bat emateko”, jarraitzen du Josebak. “Adibidez, joka
lari batzuk Azpeitian, Lagun Onaken, aritu dira futbolean denboraldi honetan. Bere momentuan ez zuten lekurik lehen taldean, baina horrek ez du esan nahi beraiekin ahazten direnik. Seguru nago aurredenboraldia egiteko deituko diela entrenatzaileak”.
Harrobia vs. talde handiakFutbolari gazteez hizketan ari garela,
azkenaldian hainbat hikamika sortu dituen gai batera heldu gara: harrobiko futbolaren politika. Azken denboraldi hauetan Zumaiakoren (eta beste klubetako) uretan bota dituzte sareak talde handiek eta ondorioz zenbait jokalarik Real, Antiguoko, Eibar edo beste klub batzuetarako bidea hartu dute.
Josebaren ustetan, beheko mailen eraketan aurki daiteke “ihesaldi” horren arrazoia: “Realak eta Antiguokok maila bakoitzean hiru talde dituzte. Lehen 25 jokalari behar zituzten; orain, berriz, 90 edo 100 behar dituzte eta Gipuzkoa osoan ibiltzen dira jokalari bila. Haur hauen gurasoengana joan eta belarria ondo berotzen diete esanaz
beraien semea oso ona dela eta jokalari hobea izateko talde handietatik pasa behar duela. Guraso horiek itsuitsuan eramaten dituzte haurrak, bi aldiz pentsatu gabe. Gehientsuenak denbora gutxira bota egiten dituzte, eta haur horiek, jokalari horiek, gehienetan alferrik galtzen dira”.
Josebak eta Luisek (baita Zumaiakon aritutako Juan Karlos Aizpuruak eta Gaspar Azkuek ere) beste talde batzuetara joateko eskaintzak izan zituzten, baina nahiago izan zuten herriko klubean jarraitu. “Azken aldiz preferentetik jaitsi ginen urtean gertatu zen. Jokalari batzuek futbola utzi zuten eta beldur ginen guk alde egiten bagenuen taldea oraindik egoera kaxkarragoan utziko genuela. Gainera, gure garaian harro geunden Zumaiakon aritzearekin eta inork ez zuen pentsatzen Realera helduko zenik”, dio Luisek. “Orain, berriz, gurasoak harro daude Realarekin entrenatzen dutelako. Badirudi Zumaiakon aritzea ez dela nahikoa”.
“Gaur egungo gurasoak ez ditut ulertzen”, jarraitzen du Josebak. “Hankak
“Herriko jokalari guztiek dute le-kua taldean, baina titular izateko borroka egin behar da”
Joseba Amilibia, goian, laugarrena eskuinetik hasita (1991ko maiatza). Lehen denboraldia zuen Zumaiakon eta Gipuzkoako Kopa irabazi zuten.
B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A 2�
32 urte bete nituen egunean erretiratu nintzen, klubean 15 denboraldi egin eta gero. Denboraldi oso batean 20 minutu besterik ez nituen jokatu: 20. minuturako epaileak kalera bota ninduen. Partidu haren ondoren Ingalaterrara joan nintzen. Urte hauen guztien ondoren geratzen zaidan irudia positiboa da, inongo zalantzarik gabe. Egia da azken urteetan presio dezente jasan dudala, ordezkorik ez zegoen eta taldean. Preferentera igo ondoren erabakita nuen futbola uztea, baina Josebak eta Zuzendaritzakoek urtebetez jarraitzeko konbentzitu ninduten. Proiektu bat aurkeztu zidaten eta nirekin kontatzen zutela esan zidaten. Ez noa gezurrik esatera, gustura hartu nituen hitz haiek. Denboraldiko azken aurreko partiduaren ondoren, maila mantendu genuela jakitean, Josebak galdetu zidan: “Merezi izan al du urtebetez jarraitzeak?”. Ez nuen zalantzarik izan: “Bai, merezi izan du”.Garaipenak: Afizionatuetan: 2003an, Lehendakari Txapelketako bi lasterketa. 2005ean, Gipuzkoako Txapelketa 23 urtez azpikoetan. 2005ean, Kantabriako lasterketa bat.
Luis Zearreta29 urte ditut eta 11 denboraldi egin ditut Zumaiakon. Antonio Menayorekin gauza asko ikasi nituen, horien artean futboleko botak garbitzen –oraingo gazteek ez dakite zer den hori–. 18 urte nituela taldea utzi nuen eta 23 urterekin bueltatu nintzen. Talde jator eta gaztea aurkitu dut eta oso urte onak izan dira azken hauek. Egia esan, ez nuen espero halakoak izango zirenik. Gainera, nire azkeneko partiduan, azken minutuan, gol bat sartzeko aukera izan nuen Josebari esker. Zeinek pentsatuko zuen nik gol bat sartuko nuela, plaierotan ere inoiz sartu ez badut! Denboraldia hasieran esan nuen: ‘gol bat sartzen badut lanean hasiko naiz’. Eta sartu nuen, baina nire atean! Urte hauetako guztietako ibilbidea benetan positiboa izan da, bai kirol aldetik, baita zelai gainean eta kanpoan ezagutu dudan jendearengatik ere.
Juan Luis Alberdi31 urte ditut eta 17 urte igaro ditut klubean. Niri Zumaiakok aurreneko urteetan bizitza eman zidan. Horregatik sentitu izan dut hain neurea eta beti zorretan sentitu izan naiz talde honekin, kanpora joateko aukera guztiak inongo dudarik gabe baztertzeko adinakoa. 13 urterekin hasi nintzen. Aurreneko urte hartan, hiru hilabetera, gaixotasun bat zela medio bederatzi urteko anaia galdu nuen. Argi eta garbi dago momentu ilun horietan familiak ateratzen zaituela zulotik, baina Zumaiako laguntza estra izan zen. Ez ditut inoiz ahaztuko orduan jaso nuen babesa, bai Antonio Menayo eta Gonzalo Madrazo entrenatzaileena, baita orduko nire taldekideena ere (gaur egun nire koadrila denarena).Hiletaren hurrengo egunean partidua jokatzea erabaki nuen, entrenatzaileen eta familiaren animuen indarrez. Egun hartan gola sartu nuenean eta taldekideak eta entrenatzaileak, alegia ingurukoak, ni baino gehiago poztu zirela ikusteak eta momenturo jasotzen nuen bultzada hark asko lagundu zidan noraezean nengoen momentu hartan.
Joseba Amilibia
�0 B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A
lurrean izan behar dituzten pertsonek, gurasoek, hala pentsatzen badute, horien semealabek zer pentsatuko ote dute… Maradona baino hobeak direla. Gazte hauen helburua kirola egitea izan beharko luke eta ez hortik erretiroa ziurtatzea. Figura bat ateratzen dela? Ondo, joango da. Baina besteek goza dezatela futbolean herriko taldean. Futbola beste gauza bat ere bada”. Hor balioen beharra aldarrikatzen du. “Zumaiakotik pasa garenok balio batzuk jaso ditugu: talde lana, errespetua, etab. Balio horiek ez dituen pertsonak, azkenean sufritu egiten du”.
Taldearen etorkizunaErregionaleko lehen mailan aritu
ondoren, iaz lortu zuten zumaiarrek preferentera igotzea eta aurten, zailtasun dezenterekin bada ere, mantentzea lortu dute. “Zumaiako preferente mailan aritzeko kluba dela diote, baina nik uste hori baino gehiago dela; herriko jokalariak futbolean aritzeko taldea da. Azken urteetan lan ona egin da eta horri esker preferente mailan gaude gaur egun. Baina jarraipena eman behar zaio lanari eta horretarako laguntza beharrezkoa da”, dio Josebak. Bulegoan
lanean dabilen Andoni Tapiari begiratu dio eta hark entzuteko moduan bota du: “Badago monumentua baino gehiago merezi duen jendea. Ekipo pila bat daude, ume mordoa eta oso esku gutxi hori dena maneiatzeko”. Tapiak mezua jaso du: “Ni futbol partidu bat ikustera etorri nintzen. Oscarrek (Castrok) galdetu zidan ea delegatua izan nahi nuen. Ordu gutxirako kontua zen, baina hemen geratu naiz ez dakit zenbat urtetan”.
Josebaren iritzitan, “klubean jendea behar da lan egiteko. Jokalarien fitxak betetzeko, lagunarteko batean epaile lanak egiteko, jokalari gazteak partiduetara autoan eramateko, futbolari batek min hartzen badu ospitalera eramateko… Orain dauden gutxi hauek egunen batean uzten badute, nire irudipena da kluba pikutara joango dela. Jendeak dio Zumaiako talde ‘itxi’ bat dela eta gurasoak lan egiteko prest daudela. Hala entzun dut kalean. Beno, ba nik neuk irekiko diet atea behar bada!”
Erretiroa“Lagatzeko ordua dela uste dut”,
dio Josebak. “Beheranzko bidea hasita
1977ko irailean Zumaiako Futbol Tal-dea jaio zen, Urola ibaiaren ertzean. Ibaia izan zen, hain zuzen, lehen ko-rrikaldien eta baloiari emandako ostika-den lekuko isila, hartxintxar gogorrezko futbol zelai batean. Han jokatu zituzten lehen partiduak gazte batzuek; haie-tatik, gutxi ziren abilak, baina guztiak aritzen ziren gogotsu, herri eta kolore baten izenean, futbolzale gazte batzuek (klubeko lehen arduradunek) helarazi zieten filosofia batekin: futbol afiziona-tuan jokatuz, balio jakin batzuetan tre-batu eta hezi.
Urte hauetan guztietan aldaketa handiak izan dira futbolean, baita gure herrian ere: jokalarien prestaketa fisiko eta teknikoa hobetu egin da, instalazio-ak ere hobeak dira, kirol materiala mo-dernoa da, instituzioen laguntza… Hori guztia mesedegarria izan da kirolaren-tzat, baina futbol afizionatuan gabezia nabarmen batzuk egon badaude; adibi-dez, alderdi ekonomikoak garrantzi han-diagoa dauka konpromisoak baino, edo lehia garrantzitsuagoa da parte hartzea baino.
2007-2008 denboraldia amaitu be-rritan, gure jokalarietako hiruk erretiroa hartzea erabaki dute, Zumaiako Futbol Taldean egin duten futbol karrera buka-tzea. Klub honetan hurrenez hurren egin dituzten 17, 15 eta 11 urteetan, Joseba Amilibiak, Luis Zearretak eta Juan Luis Alberdik argi erakutsi dute leialtasuna, konpromisoa, sakrifizioa eta ahalegina; hirurak ere eredugarri dira etorkizuneko belaunaldientzat.
Horrela izango da, eta ez bestela. Guztiok jarraitu behar diogu Jose-ba, Luis eta Juan Luisen ereduari, eta 1977ko iraila hartako filosofiari eutsi.
Joseba, Luis eta Juan Luis, Zumaiako Futbol Taldea osatzen dugun guztion al-detik, eskerrik asko.
Konpromisoa, sakrifizioa eta ahalegina
Joseba Esnal Zumaiako Futbol Taldeko lehendakaria
ERRE
PORT
AJE
A
1992-1993 denboraldia. Lehen lerroan makurtuta, Luis Zearreta bigarrena ezkerretik eta Joseba Amilibia bigarrena eskuinetik.
B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A �1
zegoen eta. Urte eta erdi ibili naiz ligamenduetako arazoekin eta, hala ere, beste urtebetez jokatzera arriskatu nintzen. Baina beste denboraldi bat, 32 urterekin eta egoera fisiko ez oso onean… Inork ez daki nolakoa izan daitekeen. Gainera, badakit aurten baino askoz gutxiago emango diodala taldeari”.
Luisen kasuan, Josebarenean bezala, alderdi fisikoak zerikusi handia izan du erabakia hartzeko unean. “Orain bi urte edo iaz bertan, aurten baino askoz hobeto sentitzen nintzen fisikoki. Aurten denboraldi erdia pasa dut bajan belauneko lesio batengatik eta amaieran minak izan ditut. Preferente maila gogorragoa da. 90 minutuan tentsioa mantendu behar da eta deseatzen ere egon naiz bost partidutik bat ez jokatzeko. Erloju biologikoa izango da; uzteko unea dela ikusten dut. Gainera, ikusten dut badagoela nik baino hobeto lana egin dezakeena”.
Juan Luisen egoera desberdina da: fa
milia espero du. “Beste urte batzuetan gustura jokatuko nuke, baina bizitzak beste gauza batzuk eskatzen ditu”.
Josebaren ustetan, hiru jokalarien bajak gehienbat beterania kontuetan
igarriko da. “Beterania beharrezkoa da eta are gehiago maila hauetan. Jokalari gazte hauek, baina, urtebete pasa dute mailan eta horrek dezente emango
dio taldeari”.
Eta orain?Atsedenaren beharra aldarrika
tzen dute hirurek. “Aurtengo denboraldiaren ondoren deskantsua behar dugu”, dio Luisek. Urte sabatiko baten beharra zuela adie
razi zion Josebak taldeko lehendakari Joseba Esnali. “Badakit hemen bueltaka ibiliko naizela, baina gogoarekin egin nahi dut lan. Entrenatzera etorriko naiz eta baliteke egunen batean Zuzendaritzan ere sartzea. Hiru hilabetean behin afariak antolatzeko bada ere”, dio umoretsu. “Hori da jokalariok jasotzen dugun soldata bakarra. Baina orain atsedena behar dut”. Luisen
hitzek emango diote amaiera hizketaldiari: “Josebak dioen bezala, urte sabatiko bat hartuko dugu. Gero gerokoak”.
“Zumaiakotik pasa garenok ba-lio batzuk jaso ditugu: talde lana, errespetua, etab. Balio horiek ez dituen pertsonak, azkenean sufri-tu egiten du”
1993-1994 denboraldia. Juan Luis Alberdi, eserita daudenetatik eskuinekoa.
�2 B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A
PUBLIZITATEA
B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A ��
GU
RE Z
Um
AI Z
ARR
AJarraitu.Hala, egun hauetako batian, agintean zebenak deitu ixue andre batzuei, gure izeko ere tartian zan, eta galdetu zixuen: Nahi al dezue zuen gizonak herrira etortzia? Bai, andre danak. Ederki, ba, abixua pasa eta esan beaixen armakin etortzeko honea. Tarari!, esango zixuen hori andriak! Ezta zoauta ere! Gure izekok esan men zun: Ni behintzat desiatzen natxion hemendikan gure amarena juteko! Geo, halaxe jun giñan, bai. Ez zan giro egun hartan! Goizeko seiretan… Oaindikan ere negarrak ertentzen dit.
Itxoin, itxoin, zuek kamioetan herritik bidaliak izan zineten egun hartaz ari zera. Noiz jaso zenuten abisua?Ez nax ondo akordatzen, danak nearrez ai zianeta… Bezperan jasoko gendun. Nik gauza bakarra dakit: Goizeko seirak ziala, euri txikixa ari zala, danak negarrez… Laguntza behar zuten amamak itxian geatu zian eta etxeko bat geatu zan haixek zaitzeko. Aldamenian, Portenian, ez dakit zein gelditu zan, Manuelaedo, ze, Joakiña eta Karmeneta, gurekin zian kamioian. Kilkirritonekuak, Pakanekuak, Xendokuak… Izeko Erramuna eta ni ere bai… Asko sartu giñan kamioetan. Zubi txikitik, Fielato aurretik irten gendun. Hartan, gure izekok kamioira sartu aurretik tope ein du A.kin1 eta esan dixo: A.!, nei ume hau hiltzen baldin bazat, etorri eta hil eingo haut! Hala jun giñan, danok negarrez. Bai, ba,
1. listak egiten zituzten zumaiarretako bat zen hau: ilea zero mozteko, herritik bidaliak izateko, fusilatzeko…
ume txiki asko zian, Pakanekuak besuan eraman zun bat hil ein zitzakon. Bonbardeo batian, uste det. Danok han giñan… Lekeitiorako bidian parada Deban ein gendun, ze, ja aurrea ez zeon juteikan. Aurrea mendiz jun behar gendun. Deban falangeko aurrian geatu zian kamioiak, eta handik A.ren anaixak erten zun, Debako falangeko jefia zan hau, eta ikusi zunian zumaiarrak giñala, Jesus, Maria eta José!, baina nola leike zumaiarrak horrela!, baina hoixek zoatu ein al dia!? Hau izekok kontatu zian Zorua ematen ziñan. Zoruen mouan ibili men zan. Baina nola
leike hau!? Baina hark ezin zun ezer ein. Hala, Zumaixan eondako falangistak ikusi dute gure izeko: Pero… usted tambien!? Traíganos la maleta y le ayudaremos monte arriba. Han goixan alanbradak zeben, falangistak ja behera jatxita zian, katiatu da gure izeko eta erori da, maletak eta danak bueltaka beheraino jun zian eta ni atzetik saltaka nearrez: Izeko! Izeko! Hura paraerua! Ailegatu giñan halako batian behintzat.
Nik uste nuen Ondarruraino joan zinetela kamioetan.Ez, det uste. Debatik Ondarrura mendiz jungo giñan seguruena. Ondarrutik Lekeitiora nola jun giñan ez nax akordatzen. Akordatzen nax Lekietion nola sartu ziguen hospital batian. Karmen eta danok hantxe lurrian… Eman ziguen jaten eta hantxe eon giñan. Egun batian, gaberdixanedo: Erramuna Etxaben bila datozte! Zein izango eta, gure aitta eta
osaba Pedro zian! Nik hartu nun poza! Haixek Bilbotik etorri zian gure bila. Cobreros izeneko txalet bat zeola Bilbotik
ALIZIA PEREZ ETXABE(2)
ABELIN LINAZISORO
“Han ixa egunero bonbardeoa zan. Nondik zetorren
abioia, bonbak noa bota behar zitun igarri
eiten gendun. Hura Barakaldora, hura…
pentsa zazu nola ikasi gendun!”
�4 B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A
GU
RE Z
Um
AI Z
ARR
A
gora mendixan eta han jende pila zeola, Donostikuak eta toki askotakoak. Hala, txalet hartaino eaman ziguen, Donostiko amama ere han zeon. Refujiatuak danak. Bizimoua hantxe eiten gendun. Jende aberatsen txaleta zan, jardinak, ulariak… danetik zekan. Han ixa egunero bonbardeoa zan. Nondik zetorren abioia, bonbak noa bota behar zitun igarri eiten gendun. Hura Barakaldoa, hura hara… Pentsa zazu nola ikasi gendun! Refujixoa behin bakarrik jun giñan gu. Behebeheian zeon, hainbeste terreno pasa eta han tunel haundi bat zeon. Sartu bagiñan, sartu giñan, dana jendez beteta zeon eta ezin gendun arnasik hartu ere. Gure anaixa Leontxo izeko Erramunaren besoetan zeon eta ez zan itto, por un rayo! Gehixo ez giñan jun. Handik aurrera arbola azpita juten giñan. Egun batian tokatu zako asto bat aldamenian gure amamari, akabatu dia ametralamientoak eta danak, eta gure amamak: Neska, asto
gixajo honek zikan ona, dana bildurtuta zeon, bildurren bildurrez puzkerra bota eta puzkerra bota ai dun!
Familia dena al zineten txaletean?Bai, danok giñan. Bitor, Aurori, Leontxo, amama, amandria, ama eta izeko Erramuna.
Jarraitu gerrakin.Gerra galtzen ari giñan. Gauzak estutzen ai zian. Eta hala Santander aldera, puertua zeukan herri batera jun behar gendula, Frantzira juteko. Hala, ailegatu giñan, puerto haundixa han zeon. Gure aitta ez zan gurekin. Gure aittaeta aurretik junda zaben. Donostiko amama ere ez zan gurekin. Gu andriak eta umiak bakarrik giñan. Ailegatu gea puertoa eta han barko haundi bat zeon. Marion Müller zeukan izena. Txinuak zezkan kubiertan. Ai neska!, gure izekok, gu ez goaz hoixekin! Gu ez goaz horrea!, Badakizu, bildurra. Sartu giñan barrura, baina… kristonak pasa genduzen han!
Bodegan joan al ziñeten?Bai, baina gure izeko nola mariatu eiten zan, gora ixo zuen. Eta han banko batian eon giñan bixok mantakin bilduta. Jatekua
“Galdetu zixuen: nahi al dezue zuen gizonak herrira etortzia? Bai, andre danak. –ederki,
ba, abixua pasa eta esan beaixen armakin
etortzeko honea. Tarari!”
B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A �5
zinkan2 (5) ekartzen ziguen, haragixa bata bestien gainean dana nahastuta. Eskuakin ematen ziguen, eskuakin hartu eta jan. Egun batian izugarrizko denboralia etorri zan, eta gu bixok han manta azpixan. Halako batian, txino txiki bat etorri zitzakun, gure izeko mariatuta zeon, hartu zian txino hark eta eraman dit. Noa eramango eta behera, bere kamarotea. Han ohien gainean jarri, lehortu niñun eta te eman zian, beroberoa. Bitartian izeko gajua kubiertan eon behar iza zun.
Zuek biok bakarrik zineten kubier-tan, beraz.Bai, beste danak bodegan zian. Eta bodegan askoz okerro eon zian. Gezurrak ateatzen zittuen, barkuaren motorra erretzen ai zala… alarma jotzen.. barkuak hondotu ein behar zula… eta horrela. Umiak amai konfesixuak eiten… danak bildurtuta… Frantzira bigarren eguneako ailegatu beharrian, zortzi egun ein giñuzen bueltaka. Barkuak aurrea eiten zun eta “Almirante Cervera” gerrako barkua azaltzen zitzakun eta atzea buelta eitera behartzen zun. Ixa Igeldoraino. Gerrako barko honek zuzenian guri eskoltatu be
2. zinkezko baldea.
harrian horrela ibiliazi ziun. Eta horrela ibili giñan aurrera eta atzea zortzi egunian.
Nik entzuna nuen itsasoan minak zeudelako ibili zela horrela barku bat.Nik horrelako ezer ez nun entzun. “Cervera” apropos ibiliko zan horrela. Gure artian gizonak ere bazeben, eta mediku batek barkoko radixua nahi zun harrapatu sokorro eskatzeko, baina ezin zun, beti batenbat zeon guardixan. Barko hura seguru “Cervera”kin konpintxatuta zeola. Barkua galdu zala ahotsa zebilen Frantzixan…
Harrigarria jokabide hori.Barko hark Frantzira ez zula nahi jun ematen zun, ze, Frantzira juteko egun bat nahiko zan eta zortzi egun ein giñuzen, e? Zortzi egun! Periodiko danak Marion Müller galdu zala ekartzan men zuen. Radixotik sokorro eskatu nahi zun medikua desesperatuta zeon. Ile beltzakin sartu zan barkora eta ile zurixakin erten. Andriak umiakin gosiak… bodegan ixa argirik pe… zikinkeria…kaos bat izan zan hura. Kaosa. Azkenian, ez dakit nola, baina radixua lortu zun medikuak.
Radixua lortu dula! Radixua lortu dula!, zabaldu zan barkuan. Segituan etorri zian inglesak. Gerrako barko haundi bat. Hartu zun gure barkua, eraman zun puertora, eta tripulazixua kartzela eaman zuen. Marion Müllerkoak zeoze nahi zuen, ez dakit zer, baina zeoze. Gure aittaeta desesperatuta zaben. Han hartu ziguen, bazkeixaketa eman, eta handikan ClermontFerrandera. Han kuartel batian sartu ziguen. Atian, garitan, soldau bat zeon fusilakin.
Zenbat zineten zumaiarrak Cler-mont-Ferrand-en?Gu bakarrik. Ez dakit zer ein zuen besteak, baina han ja ez gendun zumaiarrikan.
Barkuan zumaiar asko al zineten?Bai, barkuan asko. Txakanonekuaketa, Aperribaienekuaketa, asko giñan. Geo, danok sakabanatuak izan giñan. Danoi han puertuan mahai haundi batian eman ziguen jaten eta handikan gu ClermontFerrandea. Kuartelian permisua behar gendun ertentzeko. Lotuta xamar, baina ondo eon giñan. Gure aitta ez zeon han, baina beste denok, bai. Amandria, izeko Erramuna, León
GU
RE Z
Um
AI Z
ARR
A
“Radixotik sokorro eskatu nahi zun medikua desesperatuta zeon. Ile beltzakin sartu zan bar
kura eta ile zurixakin erten. Andriak umiakin gosiak… bodegan ixa
argirik pe… zikinkeria… kaos bat izan zan hura.
Kaosa.”
�� B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A�� B A L E I K E 2 0 0 7 U Z TA I L A
PUBLIZITATEA
B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A �7
txikixa, Aurora, Bitor eta… gurekin ibili zan beste bat, Luis izena zun. Cobreros txaletian juntatu giñanak. Osaba Leon ere, aittaren anaixa, txaletea etortzen zan. Frentian hil zan.
Clermont-Ferrand-eko kuartel horre-tan zenbat denbora egin zenuten? Eta nola bizi zineten?Urte beteedo. Hantxe komedorietan jaten gendun eta lo lurrian, koltxoi zahar gainetan, erretratua badaukat horrena. Herrira ertentzeko permisua eskatu behar zan. Ematen zizuen eta konprak eitea juten ziñan. Gure mutil hoixek edade txarra zeken eta harrapatu ittue melokotoiak. Melokotoi pare batetik kuartela gendarmez bete zan. Gure Bitorrei juizixua ein zixuen, izan ere, bueno hau ez dizut esan: Guk jasota gendukan Luis hori, Asturiasen umezurtz gelditu zan, aitta hil ein zixuen, minerua zan, eta bere ama hainbeste umekin geatu zan. Orduan Luis hori gure aittak eta amak jaso ein zuen, eta gerra guztixan gurekin ibili zan. Bueno, ba, Luis kuartelan goixan bigetan ixkutatu ein zan eta haren bila hainbeste egunian ibili zian. Bitor harrapatu zuen, baina hura ez. Ez dakit zenbat egunian eon zan han ixkutatuta. Dana pasa zanian azaldu zan.
Zer zigor izan zuen Bitorrek?Egun batzuetan kalea erten gabe uste det.
Erosketak egiteko dirua nondik lort-zen zenuten?Ez dakit. Gu zaitzen egoten zian gizonakedo. Almazen haundi batea juten giñan. Txokolatiak eta danak zaben. Eta hara nun ikuste dun gure izekok espilutik Bitor eta Luis txokolatia kolkuan sartzen! Lehen melokotoiak eta oain txokolatia? Baina ez zixuen harrapatu. Han gaudela Valentzira juteko abixua jaso gendun. Aitta Bartzelonan zeola, baina ez zuela etxerik bilatu, ze, hura gobiernuakin ibiltzen zan. Sozialista zan, ministro baten txoferra, eta oso laguna gainera. ClermontFerrandetik Valentzira trenian jun giñan.
Nola lortu zenuten kuarteletik irten eta trenerako dirua egitea?Gu handikan ateatzeko ordena republikanuak, espainolak, jaso zuten. Kuartel hartan Frantses bat ere bazan, monsieur Culote, oso gaiztua zan, txikitxikixa, bibotiakin. Beti errietan gure kontra zeon. Hura azaltzen zanian gu umiak ixkutatu eiten giñan. Republikano hauen laguntzakin trena hartu, frontera pasa eta Valentziraino jun giñan. Tartian parada bat ein gendun Bartzelonako herri batian. Gaua han pasatu gendun, estazixuan. Llevad, llevad a estos a casa del obispo!, esaten zun andre batek. Obispuaren etxea? gure amandriak Nik nahixo diñat behintzat estazixuan jarrita eotia obispuaren etxean baino. Hala, han estazixuan gosiak gabela, boniatoa eman ziguten jateko. Goxogoxua zeon. Handikan Valentzira. Han jarri ein behar nuneonun bizitzen, eta barraka valentzianetan plaian eon giñan. Malvarrosan. Han, onduan, txalet haundi bat zeon eskritore batena. Eta gu barraka txiki batian. Egun batian etorri da haize haundixa eta teilatua eraman zun! Han bastante denbora ein gendun. Urtiaedo. Aitta gauetan Bartzelonatik gurena lota etortzen zan.
GU
RE Z
Um
AI Z
ARR
A
“Francon kuadrua lorez inguratzen zuten eta “el angel bajado del
cielo” deitzen zixuen. Eta “cara al sol” besoa gora altxata kantatzen
gendun.”
Jarraituko du.
�� B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A
uztaila-iraila
AG
END
A
ErakusketakAlondegia aretoanUztailaren 9tik 20ra Argazki Lehiaketako lanakUztailaren 24tik 31ra Bidasoako Folklore Jaialdia
Argazki RallyaAbuztuak 1-15 TREKU- Oleo lanak.Abuztuak 16-31 Zumaiako Pintura Lehiaketako lanakIrailaren 5etik 21era Ander Hormazuri
LAIA Aretoan Uztailaren 25etik aurrera Zumaiako Artistak:
ZULOAGAren Inguruan
UztailaUZTAILAK 10ETIK AURRERA,
NARRONDOKO JAIAK12, larunbata22:00etan mari kaleko
kontzertua: San Pedro eta Beheko plaza abesbatzak
1�, igandea19:00etan, plazan, Haur Festa:
XURDIN KONTZERTUAN20, igandea13:00etan Itzurun hondartzan,
Antzerkia KUNKA taldearekin25, ostirala10:00etatik aurrera eta asteburuan
zehar, HERRIKO mERKATARIEN OUT LET AZOKA
2�, larunbata
19:30ean CHAmUYO musika taldearen tangoak Eusebio Gurrutxaga plazan.
27, igandeaHaur Folklore jaialdia�1, osteguna 13:00etan arranplan, BURDINAREN
ITSASBIDEA asmoaren lurreratzea.23:00etan plazan, Kale antzerkia:
mARKELIÑE “CARBON CLUB”
Abuztua2, larunbataBERBENA GAUA20:00etan CHERRY
BOPPERS jazz taldea24:30ean GEISER BAND�, igandea Zumaiako Ikurrina: Traineru Estropada �, ostiralaEUSKAL JAIAAzoka, bertso saioak, bazkari
herrikoia, sagardo dastaketa eta erromeria.
15, ostirala 9:00etan Kaleko Pintura Topaketa 16:30ean Haurrentzat
Pintura Tailerra1�tik 22ra22:30ean Aita mari zineman,
Udako zinema zikloa2�, larunbataITALIAKO FOLKLORE JAIALDIA4tik 2�ra OIKIAKO JAIAK �0, larunbata KUADRILA EGUNA
Zumaiako musika jaialdia1, ostirala20:00etan mari Kalean
Pablo Claveren Klarinete Laukotea22:00etan Parrokian
San Pedro abesbatza-disko aurkezpena
2, larunbata20:00etan kofradian
The Cherry Boppers
�, igandea19:00etan Eusebio Gurrutxaga plazan
musikaTresnen fabrika22:30ean Ondartxo plazan
musika kalean: Zinea eta zuzeneko musika: “The Silent Band”
4, astelehena22:00etan Parrokian
Arkaitz mendoza Rodríguez “Gizon armatua: bakerako meza”
5, asteartea 22:00etan Komentuko aretoan
Hristina Taneva, piano Velislava Taneva, violín Ainis Kasperavicius, viola Diego Hernández Suárez, violonchelo “Cuarteto Et Arsis”
�, asteazkena22:00etan maria eta Jose aretoan
Ara malikian Ensemble Homenaje a Sarasate, 1844-1908
7, osteguna22:00etan Komentuko Aretoan
“Jose maria Beobideren omenez, Euskal Kantu Liriko Berriak”
Irantzu Bartolomé, sopranoa marta Velasco, sopranoa miguel N´Dong, pianojolea
�, larunbata22:30ean Eusebio Gurrutxaga plazan
Alcañizeko musika Banda10, igandea22:00etan maria eta Jose Aretoan
Bilboko Udal Txistulari Banda “Hala ere” diskoa
Udako zinea (22:30ean)1�, astelehenaExpiación.1�, astearteaAdiós pequeña, adiós20, asteazkenaLos perros dormidos mienten21, ostegunaEn el valle de Elah22, ostiralaHoneydripper
Alkoholiko AnonimoakBilerak: asteartetan 20:00etan eta larunbatetan 19:00etan, Udaltzaingoaren ondoan. Telefonoak: 629141874 / 943248474
Alkoholikoen Senideak (Al-Anon)bilerak: asteazkenetan 20:30ean eta larunbatetan19:00etan,parrokiako etxean.Telefonoa: 650265963
B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A ��
zure argazkientzat teknologia aurreratuenak erabiliz ka-litatezko errebelatuak egin nahi badituzu, edo mota guz-tietako “argazki-opari” (egutegi, puzzle, kamiseta, eta abar…) edo tamainu eta formatu desberdinetako albumak sortu nahi badituzu, gure dendatik pasa eta gure software-a dohainik jasotzeko aukera duzu, horrela zure etxean la-sai-lasai prestatu dezakezu eta ondoren guk imprimatuko dizugularik.
dekoraziorako argazkiren baten bila bazabiltza, kalitate al-tuko argazki-paperean, texturizatuan, ehunean (mihisez) edo…argazkilaritzako zerbitzuren baten bila bazabiltza, ezkon-tzak, jaunartzeak, “book” pertsonalizatuak edo beste lan bereziren bat….Ez izan zalantzarik, jar zaitez gurekin harremanetan eta egin kontsulta.