Zer da esnearekiko alergia? Esnean dauden alergenoak · 2013. 2. 12. · proteinak (kaseina,...

6
1 Zer da esnearekiko alergia? Esnearekiko alergia, esnearen proteinen aurrean (alergenoak) sistema immunologikoaren kontrako erreakzioa da. Esnean dauden alergenoak Behi-esneak 30-35 gramo proteina ditu, 40 proteina inguru guztira, horiek, kaseinak (%80) eta proteina serikoetan (%20) sailkatzen dira eta guztiak alergeno gisa joka dezakete. Kaseinak, alergenikotasun gehien, hau da, alergia eragiteko ahalmen gehien duten alergenoak dira eta proteina serikoen artean, alergeno garrantzitsuenak betalaktoglobulina (BLG) eta alfalaktoalbumina (ALA) dira. Behien immunoglobulinak (BGG) eta albumina serikoa (BSA) dira garrantzia gutxien duten alergenoak. Gainera, tratamendu termikoak esne-proteina batzuk desnaturalizatzen ditu, albumina serikoa adibidez, horren alergenikotasuna gutxituko delarik. Horregatik, esnearekiko sentiberak diren pertsona batzuek esne esterilizatua edo esne lurrundua duten produktuak tolera ditzakete, baina ez esne pasteurizatua. Ahuntz eta ardi-esneek, ostera, erreaktibotasun gurutzatua sortzen dute, behiarenaren antzekoak diren egitura eta propietate biologikoak dituzten proteinak dituztelako, behi-esnearekiko alergia duten pertsona gehienei erreakzio alergikoak eragiteko gai direlarik. Prebalentzia, nori eta zenbat pertsonari eragiten dio? Behi-esnearekiko alergia urte bateko haurrengan garatzen da normalean (%1-2), behi-esnearen formula egokituak hartzen hasten direnean. Prebalentzia, adinarekin gutxitu egiten da. Izan ere, hiru urterekin, behi-esnearekiko alergia duten haurren %80-85ek jadanik tolerantzia lortu dute. Behi-esnearekiko alergia, kasu gehienetan, denboraldi baterako da. Herrialde garatuetan, biztanleria orokorrean behi-esnearekiko alergiaren maiztasuna %2 eta %3 artean dago. Sintomak Agertzeko hainbat era daude eta larritasuna aldakorra da, sentsibilizazio-maila eta hartutako alergeno kantitatearen arabera. Oso sentiberak diren gaixoek, kantitate oso txikiekin erreakzio larriak pairatu ahal dituzte; sentsibilizazio gutxien dutenek, ordea, erreakzioen %70ean agertzen diren azaleko sintomak soilik pairatu ahal dituzten bitartean, hala nola, urtikaria, hantura, azkura eta dermatitisa. Maiztasunari dagokionez, ondoren, digestio-sintomak daude, ohikoena sabeleko mina da, batzuetan okadekin eta beherakoarekin.

Transcript of Zer da esnearekiko alergia? Esnean dauden alergenoak · 2013. 2. 12. · proteinak (kaseina,...

Page 1: Zer da esnearekiko alergia? Esnean dauden alergenoak · 2013. 2. 12. · proteinak (kaseina, laktoglobulina, laktoalbumina eta betalaktoglobulina) eduki ditzaketenez, esnea etiketan

1 Zer da esnearekiko alergia?

Esnearekiko alergia, esnearen proteinen aurrean (alergenoak) sistema immunologikoaren kontrako erreakzioa da.

Esnean dauden alergenoak

Behi-esneak 30-35 gramo proteina ditu, 40 proteina inguru guztira, horiek, kaseinak (%80) eta proteina serikoetan (%20) sailkatzen dira eta guztiak alergeno gisa joka dezakete. Kaseinak, alergenikotasun gehien, hau da, alergia eragiteko ahalmen gehien duten alergenoak dira eta proteina serikoen artean, alergeno garrantzitsuenak betalaktoglobulina (BLG) eta alfalaktoalbumina (ALA) dira.

Behien immunoglobulinak (BGG) eta albumina serikoa (BSA) dira garrantzia gutxien duten alergenoak. Gainera, tratamendu termikoak esne-proteina batzuk desnaturalizatzen ditu, albumina serikoa adibidez, horren alergenikotasuna gutxituko delarik. Horregatik, esnearekiko sentiberak diren pertsona batzuek esne esterilizatua edo esne lurrundua duten produktuak tolera ditzakete, baina ez esne pasteurizatua.

Ahuntz eta ardi-esneek, ostera, erreaktibotasun gurutzatua sortzen dute, behiarenaren antzekoak diren egitura eta propietate biologikoak dituzten proteinak dituztelako, behi-esnearekiko alergia duten pertsona gehienei erreakzio alergikoak eragiteko gai direlarik.

Prebalentzia, nori eta zenbat pertsonari eragiten dio?

Behi-esnearekiko alergia urte bateko haurrengan garatzen da normalean (%1-2), behi-esnearen formula egokituak hartzen hasten direnean. Prebalentzia, adinarekin gutxitu egiten da. Izan ere, hiru urterekin, behi-esnearekiko alergia duten haurren %80-85ek jadanik tolerantzia lortu dute.

Behi-esnearekiko alergia, kasu gehienetan, denboraldi baterako da. Herrialde garatuetan, biztanleria orokorrean behi-esnearekiko alergiaren maiztasuna %2 eta %3 artean dago.

Sintomak

Agertzeko hainbat era daude eta larritasuna aldakorra da, sentsibilizazio-maila eta hartutako alergeno kantitatearen arabera.

Oso sentiberak diren gaixoek, kantitate oso txikiekin erreakzio larriak pairatu ahal dituzte; sentsibilizazio gutxien dutenek, ordea, erreakzioen %70ean agertzen diren azaleko sintomak soilik pairatu ahal dituzten bitartean, hala nola, urtikaria, hantura, azkura eta dermatitisa. Maiztasunari dagokionez, ondoren, digestio-sintomak daude, ohikoena sabeleko mina da, batzuetan okadekin eta beherakoarekin.

Page 2: Zer da esnearekiko alergia? Esnean dauden alergenoak · 2013. 2. 12. · proteinak (kaseina, laktoglobulina, laktoalbumina eta betalaktoglobulina) eduki ditzaketenez, esnea etiketan

2

Tratamendua

Tratamendu egokiena behi, ahuntz eta ardi-esnea eta horien eratorriak dietatik guztiz kentzea da.

Kontsumorako gomendioak

Jarraian, esnearekiko alergia duten pertsonentzat kontsumorako gomendio batzuk daude:

Alergenoa dietatik guztiz kendu, hau da, behi, ahuntz eta ardi-esnea, esnekiak eta osagai gisa esne-proteinak izan ditzaketen produktu eraldatuak dietatik kendu.

Kaltziotan aberatsak diren elikagaiak jan, hau dietan hartzen dugula ziurtatzeko: fruitu lehorrak, lekaleak, arrain urdinak eta hosto berdedun barazkiak. Gainera, D bitaminarekin erlazionatu beharra dago, hau kaltzioa xurgatzeko beharrezkoa baita. Horregatik, arrautzak, haragia eta arraina jan behar dira.

Etiketak ondo irakurri. Esnekiek, gazurak eta produktu eraldatuek esne-proteinak (kaseina, laktoglobulina, laktoalbumina eta betalaktoglobulina) eduki ditzaketenez, esnea etiketan derrigorrez adierazi behar den osagaia da. Zalantzan baldin bazaude, ez jan.

Lanerako azalerak eta tresna guztiak higiene araupean jarri. Aldez aurretik beste elikagai batzuk prestatzeko erabili den olioa ez berriro erabili.

Horien kontsumoa ekiditeko, jan egingo duzun toki guztietara, osasun-ziurtagiria eta alergia eragiten dizuten elikagaien zerrenda eraman, hala nola, eskolako jantokia, kanpamentuak, ibilaldiak, ospitaleak, jatetxeak, bidaiak.

. Erreakzio alergikoa gertatu izanez gero, botikak gertu izan badaezpada ere.

Page 3: Zer da esnearekiko alergia? Esnean dauden alergenoak · 2013. 2. 12. · proteinak (kaseina, laktoglobulina, laktoalbumina eta betalaktoglobulina) eduki ditzaketenez, esnea etiketan

3

Alergenoaren arabera egindako elikagaien sailkapena

Elikagaien gurpil berria

Esnea edukitzeko arriskuaren arabera, elikagaiak nola sailkatzen diren jakitea garrantzitsua da. Gogoratu beharra dago zenbat eta elikagaiak naturalagoak izan, orduan eta esnea edukitzeko arrisku gutxiago izango dutela.

Jarraian, janari-alergien eta intolerantzien semaforoaren koloreen arabera, elikagaien zerrendak aipatzen dira:

Berdea: Jan daiteke esnerik ez duelako.

Laranja: “esnea eduki dezakete”, beraz, etiketan aipatzen den begiratzea gomendatzen dute.

Gorria: Ezin daiteke jan esnea duelako.

Berez behi-esnerik ez duten elikagaiak

Esne hidrolizatua Landare-esneak: soja, kokoa, oloa, arroza, arbendolak

Page 4: Zer da esnearekiko alergia? Esnean dauden alergenoak · 2013. 2. 12. · proteinak (kaseina, laktoglobulina, laktoalbumina eta betalaktoglobulina) eduki ditzaketenez, esnea etiketan

4 Landare-esneen edozein esneki: jogurtak, irabiakiak,

tofua. Fruitu lehorrak Lekaleak Haragiak Arrainak eta itsaskiak Fruituak eta barazkiak Zerealak Arrautzak Eztia Pasta

Esnea duten elikagaiak

Behi-esnea eta esne-hautsa Esnearen formula egokituak Jogurta eta beste esneki hartzituak Gaztak, gaztanbera, gazura, gatzatua, esne-krema Gurina, esne-gaina, margarinak Irabiakiak, hortxatak, izozkiak eta sorbeteak Budinak, natillak Esne-postreak Esnea edo esnekiak eduki ditzaketen opilak: Donutsak,

opiltxoak, krepeak, opilak, bizkotxoak, gailetak, pastak, txigorkiak, etab.

Gozogintza produktuak: Pastelak, tartak, bizkotxoak Poto-txikiak, ahiak eta zerealak

Esnekiak dituzten hestebeteak: urdaiazpiko egosia,

mortadela, saltxitxak, solomoa, txorizoa Pastelak eta arrain eta haragi frijituak Esnea edo esnekiekin prestatutako arrautzak Bexamela eta esnearekin egindako saltsak edo horiek

dituzten produktuak (adb. Kroketak) Patata-purea, pastekin prestatutako janariak Esnea edo esnekiekin prestatutako kremak, pureak eta

zopak Esnea edo esnekiak eduki ditzaketen entsaladen

ongailuak eta maionesak Kakaoa, txokolatea, txokolatearen ordezkoak, turroiak Arrautzeztatzeko pasta edo gurinarekin frijitutako

elikagaiak Txokolatearen ordezkoen grageak Ogi txigortua, moldeko ogia eta baguette-ak

Page 5: Zer da esnearekiko alergia? Esnean dauden alergenoak · 2013. 2. 12. · proteinak (kaseina, laktoglobulina, laktoalbumina eta betalaktoglobulina) eduki ditzaketenez, esnea etiketan

5 Esnea edo esnearen aztarnak eduki ditzaketen elikagaiak

Karameluak eta gozokiak Hestebeteak: urdaiazpiko egosia, mortadela Gibel-oreak, haragi-bolak, hanburgesak eta saltxitxak

bezalako haragi produktuak Kafea, txokolatea eta kakaoaren ordezkoak eta

makinetako beste edari batzuk Fruitu-zukuak Pureak eta zopak Ogia Pastelak eta opilak Pastelak eta haragi frijituak Esnearekin prestatutako arrautzak Irabiakietan, arrautzaren ordezkoak Patata-purea eta krema edo purea Aldez aurretik prestatutako janariak Zereal aberastuak Entsaladen ongailuak eta maionesak Pontxeak eta malteatuak Txokolatea esnearekin eta txokolatearen ordezkoak Arrautzeztatuak Berehalako zopak Edari biziak Ardoa eta sagardoa

Jarraian, esnearekiko alergia dutenentzat, menu, errezeta eta sukalderako trikimailu baten adibideak daude:

ESNERIK GABEKO MENUA

BAZKARIA Babarrun pikartak arrozarekin Barrengorri-tortilla probentzar erara prestatutako tomatearekin Sagarra labean

AFARIA

Barazki-salda naturalaren zopa pastarekin Oilasko-bularkia jardineran Mandarina

Page 6: Zer da esnearekiko alergia? Esnean dauden alergenoak · 2013. 2. 12. · proteinak (kaseina, laktoglobulina, laktoalbumina eta betalaktoglobulina) eduki ditzaketenez, esnea etiketan

6 ESNERIK GABEKO BIZKOTXOAREN ERREZETA Osagaiak

200g irina

300 ml soja-esnea, arroz esnea edo olo-esnea

Oliba-olioa, 10 zopa-koilarakada

Birrindutako limoi edo laranja-azala

Legamia zorro bi edo bestela, legamia zorro bat banana batez ordezkatu

Baso bat azukre

Egiteko era

Irabiagailuarekin esnea, azukrea eta olioa ondo nahastu, apardun testura lortu arte.

Pixkanaka irina, legamia, limoi edo laranja-birrindura eta eragiten jarraitu, irina desegin gabe geratu ez dadin.

Moldea Oliba olioaz igurtzi edo bestela, labeko papera erabili.

Orea prestatzen den bitartean, labea berotu eta 180ºtara 25 edo 30 minutuz labean erre.

KROKETETAN ESNEA ORDEZKATZEKO TRIKIMAILUA Kroketa batzuen bexamela egiteko, erabiliko den soja -esnea (edo beste landare edari bat) behi-esnea erabiliko balitz bezalakoa izan behar da.

Errezeta ez alferrik galtzeko, garrantzitsua da usaingozatuta ez dagoen edo gozoa ez den landare-edaria erabiltzea.

Esnea, landare-saldaz ere ordezka daiteke. Oso gozo dago!