Urteko plana 15-16

19
PELLO ERROTA IKASTETXEA URTEKO PLANA 2015-2016

Transcript of Urteko plana 15-16

Page 1: Urteko plana 15-16

PELLO ERROTA

IKASTETXEA

URTEKO PLANA

2015-2016

Page 2: Urteko plana 15-16

2

AURKIBIDEA

1. SARRERA

2. TALDEKATZEA ETA IKASLERIA

3. ORDUTEGIAK

4. ESKLUSIBEN ANTOLAKETA

5. ESKOLA MAILAKO HELBURUAK

6. CURRICULUM MAILAKO HELBURUAK

7. EKINTZA OSAGARRIAK

8. ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK

9. JANGELA

10. KUDEAKETA EKONOMIKOA

11. MURGIL GURASO ELKARTEAREN EGITASMOA

12. UDALAREN EGITASMOA

13. LARRAULGO BATZORDEAREN OSAKETA

Page 3: Urteko plana 15-16

3

1.- SARRERA

Ikastetxearen Urteko Plana (IUP) ikastetxe osoa inplikatzen duen dokumentua

da eta ikastetxeak ikasturte honetarako dituen helburuak zehazten dira bertan. Urteko

plana beraz, baliabide bat da, tresna bat da, zeinetan, Eskola-komunitateko kide

guztien artean, asmo orokorrak zer, noiz eta nola egingo diren, eta nola ebaluatuko

diren jasotzen den.

Eskola-elkartea osatzen dugunon – ikasle, irakasle, guraso, jangelako begiralea,

udala- zeregina da IUPa aurrera ateratzea eta guztion partaidetza behar dugu,

dokumentu honetan jarritako asmoak aurrera eramateko.

Ikasturte honek badu berezitasun bat ere; eskola abian jarri zenetik lehen aldiz

izango dugu 6.mailako ikasle bat gure ikasgeletan, beraz, ikasturte honetan Etapa bat

burutuko du-dugu bai Xuban Irazu Eizagirrek eta baita Larraulgo Eskolak ere.

Larraulgo Ikas Komunitatea

Page 4: Urteko plana 15-16

4

2.- IKASTURTEKO TALDEKATZEA eta IRAKASLERIA

Ikasturte honetan eskolak ondorengo ikastaldeak ditu:

- Haur Hezkuntza 7 ikasle: HH 2 urte 2 ikasle, HH 3 urte 3 ikasle, HH 4 urte 1 ikasle eta

HH 5 urte 1 ikasle

- Lehen Hezkuntza “txikiak” 10 ikasle: LH 1.maila 5 ikasle, LH 2.maila 2 ikasle, LH 3maila

3 ikasle

- Lehen Hezkuntza “zaharrenak” 7 ikasle: LH 4. maila 2 ikasle. LH 5. maila 4 ikasle eta

LH 6.maila 1 ikasle

IRAKASLEA ARDURA-KARGUA

Maialen Gorosabel Arrieta

HH tutorea

Jangelako arduraduna

Eskola Txikietako “Paradigma aldaketa”

mintegiko partaidea.

Josune Eizmendi Manterola

LH 1.2.3. mailetako tutorea

Eskolako koordinatzailea (Zuzendaritza-

Larraulgo Batzordea)

Eskola Txikietako zuzendari bileretako

partaidea.

Koldo Rabadan Izagirre

LH 4.5-6.mailetako tutorea

IKT eta Blogaren arduraduna

Amaia Domingez Landa

Ingelera HH eta LH

Gaztelera 1.2.3.mailetan

Arte Tailerra

Material arduraduna

Vanessa Lopez Varela

Gorputz Hezkuntza

Administrazio lanak

Karlota Malvido eta Iñigo Etxarri

PTa eta kontsultorea

Leire Ercilla Arnaiz

Musikako irakaslea

Page 5: Urteko plana 15-16

5

3.- ORDUTEGIAK

Page 6: Urteko plana 15-16

6

Page 7: Urteko plana 15-16

7

4.- ESKLUSIBEN ANTOLAKETA

Esklusiba bezala izendatzen dira irakasleriak ikasleen ordutegiaz kanpo eskolan

lan desberdinak egiteko izendatuak dituen orduak. Ondoren agertzen da saio horietako

lan antolaketa orokorra.

ASTELEHENA

KOORDINAZIO BILERAK ETA LAN CURRICULUMA

Ikasturtean zehar ikasleekin egiten diren ikas jarduerak

diseinatzeko eta asteko zereginen koordinazioa burutzeko saioa

ASTEARTEA

KLAUSTROA

Eskolako irakasleriak berariazkoak dituen gaiak jorratzeko eta

erabakitzeko saioa.

ASTEAZKENA

TUTOREEN ARTEKO KOORDINAZIOA

Ikastaldeetako lana elkar-jarri eta ikasleen ikas prozesuari

buruzko hausnarketa burutzeko saioa.

OSTEGUNA

KOORDINAZIO BILERAK ETA LAN CURRICULUMA

Ikasturtean zehar ikasleekin egiten diren ikas jarduerak

diseinatzeko eta asteko zereginen koordinazioa burutzeko saioa

OSTIRALA

LAN PERTSONALA

Irakasle bakoitzak burutu beharreko askotariko lanak: ebaluazioa,

lan prestaketa, gurasoekin harremanak,etab.

Page 8: Urteko plana 15-16

8

5.- LARRAULGO ESKOLAKO HELBURUAK

IKAS KOMUNITATE OSOARI DAGOZKIONAK

HELBURUAK EKINTZAK ARDURADUNAK

Eskolako eguneroko funtzionamenduan

ikasleriaren eta gurasoen parte hartzea

areagotzea.

Eskolako jai giroko ekintzak erabakitzen ,

antolatzen eta gauzatzen parte hartzea.

Eskolako jarduera curricularrean gurasoen

parte hartzea areagotzea: Arte Tailerretan eta

jorratzen diren aldizkako gaietan lankidetza.

Talde eragilean oinarrizko lanketa burutu

ondoren ikas komunitateko dagokion

pratideak izango dira arduradunak: ikasleria,

irakasleria eta gurasoak.

Eskolako hizkuntza komunitatea aztertu eta

ikasgeletan zein eskola inguruko esparruetan

izango ditugun hizkuntza-harremanei buruzko

gogoeta burutu eta irizpide batzuk jartzea.

Behaketa burutu.

Datuak aztertu eta egoeraren diagnosia egin.

Hizkuntza harremanei buruzko oinarrizko

irizpideak adostu.

Talde eragilean oinarrizko lanketa burutu

ondoren ikas komunitateko dagokion

partaideak izango dira arduradunak: ikasleria,

irakasleria eta gurasoak.

“Guztion artean guztion eskola” hezkuntza

ildoari bultzada bat ematea.

“Ikasle guztiak irakasle guztionak dira” usteari

erantzunez, curriculum lanketan zein

ebaluazioan elkarrekin aritzeko irizpideak

finkatu eta bitartekoak jarriko dira.

Eskolako komunitatean- ikasle zein guraso-

eskola inklusibo eta anitz baten aldeko

gogoetak eta jarrerak sustatzeko ekintzak

aztertu eta bultzatu.

Herriari eta eskolari begiratzen dion eskola

izanik, herriko jardueretan parte hartzeko

ekintzak aztertu eta gauzatuko dira

Talde eragilean oinarrizko lanketa burutu

ondoren ikas komunitateko dagokion

partaideak izango dira arduradunak: ikasleria,

irakasleria, gurasoak eta herriko eragileak.

Page 9: Urteko plana 15-16

9

CURRICULUM MAILAKO HELBURUAK:

HELBURUAK

EKINTZAK

EBALUATZEKO

IRIZPIDEAK

Larraulgo Eskolako antolaketa eta

curriculum lanketa osatzen

jarraitzea.

Ikasle bakoitzaren interesguneei

ahalik eta gehien erantzutea.

Ikasgelako esparrua zabaldu eta

adin desberdinetako ikasleak

elkar lanean aritu ahal izateko

TAILERRAK abian jartzea.

• Proiektuetan ikasgai guztietako curriculuma are eta

gehiago txertatzea; ikasturte honetan bereziki

matematika eta ingeleraren lanketan sakonduko dugu.

• Hiru arratsaldetan TAILER TEMATIKOAK deitu diogun

espazioak eratuko dira, non, ikasleek banaka edo binaka

bere gustuko proiektu bat garatuko duten. Tailer

horietan adin desberdinetako ikasleak elkarrekin

aritzeko aukera izango dute. Tailer bakoitza irakasle

baten ardurapean garatuko da eta ikasleek tailer

bakoitzean denbora aldi batean aritu ondoren bere

lanaren berri emango du ikasleria guztien artean egiten

den asanbladan. Tailerretan egiten den lanaren

oinarrian GAITASUNETAN oinarrituta curriculuma

lantzeko eta ebaluatzeko erabakia dago.

• Ea ICPa osatzeko eta berritzeko

prozesuan eraginkorra izan den.

• Ea eguneroko ikas jarduna

hobetzeko eta eraginkorragoa

bihurtzeko balio izan duen

aztertzea.

Eskolako kideen arteko elkar

bizitza ona sustatzea

• Baikara ikastaroak

• Tutoretza saioak

• Eguneroko jardueraren eta jokabideen behaketa eta

jarrerei buruzko hausnarketa.

• Ea balio izan duen egunerokoan

sortzen diren elkarbizitzako gora-

beherak elkar jari, aztertu eta

adosteko.

Page 10: Urteko plana 15-16

10

Curriculum lanketan, Eskola

Komunitateko partaide

garrantzitsu diren gurasoen

partaidetza areagotzea.

• Arte Hezkuntzako saioetan irakasleriarekin batera

aritu , baratzako zenbait lanetan esku bat bota,

karobiaren inguruko lanketan ikus-entzunezkoarekin

lagundu, esperimentazio tailer txiki bat antolatzeko

iradokizunak eman.

• Curriculum lanketan zein

harremanetan izan duen

baliagarritasuna aztertu, ondorioak

atera eta hobetzeko proposamenak

burutu.

LHko handien taldean ikastetxe

ugaritan ematen den BERTSO

EGITASMOA abian jartzea.

Euskarako curriculumaren alderdi

bat jorratzea da helburu nagusia.

• Bi astez behin Amaia Agirre bertsolaria etorriko da

eskolara saioko curriculuma lantzea eta hurrengo astean

taldeko tutoreak jarraituko du hasitako lanketa.

• Ikasturtean zehar Gabonetarako eta Santa Ageda

bezperako koplak osatu eta kantatuko dituzte, eta,

ikasturte bukaera eladera jendaurrean emanaldi bat

eskainiko dute.

• Hizkuntzako curriculuma

lantzeko duen baliogarritasuna

ebaluatu eta baita ikasleek euskal

kultur adierazpen garrantzitsu

batera hurbiltzeko izan duen balioa

ere.

Page 11: Urteko plana 15-16

11

7.- EKINTZA OSAGARRIAK 2015-2016

EKINTZA NON NOIZ NOR? KOPURUA HELBURUAK KOSTUA ARDURADUNAK

Mintzolara Irteera Villabona Irailaren

15a

LH 4-5-6 7 ikasle Bertso egitasmoaren

aurkezpenean parte

hartzea.

28 €

Tutorea

D’ELIKATUZ

ORDIZIA

IRAILAk 23

LH eta HH 4-

5urte

19 ikasle

Elikagaien erosketari,

salmentari eta

313 €

Tutoreak

Astitzeko aterpetxea

ASTITZ

(NAFARROA

)

Urriaren 13

eta 14

LH

17 IKASLE

Ikasturte hasieran ikasle-

irakasle arteko

harremanak sustatzea.

Inguruan dagoen leize bat

ikustea.

705 € egonaldia

eta Mendukiloko

sarrera 270€

garraioa

Koldo

Josune

Vanessa

Amaia

Erromatarren

museoa eta

Arditurriko

meategiak

Irun

eta Oiartzun

Azaroa

LH

17 IKASLE

Erromatarrek EHn izan

zuten presentziaren berri

jaso eta historiara

hurbilketa burutzea.

Horrelako inguruekiko

interesa bultzatzea eta

jarrera egokia sustatzea.

85 € sarrera eta

200 € garraioa

Tutoreak

Igeriketa ikastaroa

Billabona

Azaroak

24tik

abenduak

18ra

LH1-LH2

7 ikasle

Ur eremuan segurtasunez

aritzeko oinarrizko maila

lortzea

Guraso elkartea

Eskolako

irakasleria

Jai giroko ekintzak:

Euskara Eguna,

Inauteriak

Larraul

Abendua

eta Otsaila

HH2-LH6

24 ikasle

Ekintza bakoitzak zehazten

dituenak

Irakasleria

Page 12: Urteko plana 15-16

12

Santa Ageda

Bezperako kopla

saioa

Larraul

Otsailaren

4a

LH eta HH

22 ikasle

Bertso tailerrekko lanketa

aprobetxatuz EHn

esanguratsua den kultur

edierazpen batean parte

hartzea.

Eskolako

irakasleria

Gorritiren tailerrera

bisita

Atallo

Otsaila

LH eta HH 3-

4-5

22 IKASLE

Arte tailer bat bisitatzea:

sormena, natur

baliabideak, teknika

desberdinak ezagutzea...

Artista batekin solasaldia.

200 €

Eskalada ikastaroa

Asteasu

Otsailean

LH 2-6

12 ikasle

1.5€ itzulerako

garraioa

Gorputz

Hezkuntzako

irakaslea

Eskola txikietako

Kirol Topaketak

Tolosa

Martxoa

LH3-LH5

10 ikasle

Autobus publikoa

20€

Gorputz

Hezkuntzako

irakaslea eta

tutorea

EUREKA

Zientzia Museoa

Donostia

Maiatza

HH3-LH5

22 ikasle

Eraikuntzak, parkeak,

zerbitzuak, etab. ezagutu

eta hainbat jarduera

burutzea.

2 jarduera

ikasleelin 143 e

Garraioa 170€

Eskolako

irakasleria

Zumaira irteera

Zumaia

Ekaina

LH osoa

17 ikasle

Itsas inguruko paisaiak

ezagutu. Geologia

hastapenak jorratu eta

aisialdiko gune bat

ezagutu.

170 € jarduerak

eta 270 €

garraioa

Koldo

Josune

Vanessa

Amaia

Page 13: Urteko plana 15-16

13

Donostiako txokoak

ezagutu eta aztertzea

Ekaina

HH eta LH

24 ikasle

Urgull Mendia eta kaia

gune hartuta Donostiako

historiaren hastapenak

ezagutzea, eta hiri bat nola

hedatzen den aztertzea.

170 €jarduerak

eta 270 €

garraioa

Eskolako

irakasleria

Herri inguruan

txangoak-

Aiztondoko ibilaldiak

Larraul eta

inguruak

Ikasturtean

zehar 2 edo

3 ibilaldi

Ibilaldiaren

arabera

zehaztuko da.

Herriko natur eta giza

ondarea ezagutzea.

Aisialdiaz gozatzeko

guneak ezagutzea.

Ondarea eta naturguneak

zaintzeko jarrera lantzea.

Tutoreak eta

gorputz

hezkuntzako

irakaslea.

Herri ingurutan

txangoak

Larraul eta

inguruak

HH osoa 7 ikasle Inguru desberdin batean

autonomiaz eta

konfiantzaz aritzeko

aukera ematea.

Garraio publikoa

15 €

Tutorea eta

irakasle bat

OHARRA: agian, ekintza osagarri guztiak ez ditugu egingo, baina, bada ezpada sartuko ditugu burutzeko aukerarik izan ezkero, baimenduak

egon daitezen.

Page 14: Urteko plana 15-16

14

8.- ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK: LARRAULGO UDALA

JARDUERA

KOSTUA

HASIERA EGUNA

ORDUTEGIAK

ESKULANAK

1. UMEA: 16,00€

2. UMEA: 13,00€

HASIERA: URRIAK 2

OSTIRALETAN

17:45-1:15

EUSKAL DANTZA

1. UMEA: 10,00€

2. UMEA: 7,00€

HASIERA: URRIAK 1

OSTEGUNETAN

17:30-18:15

18:15-19:15

KIROLA EZAGUTUZ

1. UMEA: 15,00€

2. UMEA: 12,00€

HASIERA: URRIAK 6

ASTEARTETAN

17:00-18:00

PILOTA

1. UMEA: 10,00€

2. UMEA: 7,00€

HASIERA: URRIAK 5

ASTELEHENETAN

18:00-19:00

Page 15: Urteko plana 15-16

15

9.- JANGELA

BAZKALTIAREN DATUAK ETA KUOTA

Ohiko bazkaltiarrak 3 ikasle (4.60€)

Noizbehinkako bazkaltiarrak 2 ikasle (5.20€)

ZAINTZA ETA ZERBITZU LAN ORDUAK

Begirale bat, bi orduz egunean.

Ordu horietatik aparte, beste 18 lan ordu egingo ditu informeak betetzeko, arduradunarekin hitz

egiteko eta formakuntza jasotzeko.

Ikasleekin elikaduraren gaia jorratzen ari garenez, eta, jarduera horietan DIETISTA batekin

lanketa egin dugula kontuan hartuta ,ikasturte honetan, hilabeteko menuen azterketa bat burutu eta

hobekuntza batzuk proposatzea erabaki dugu; lanketa hau irailean eta urrian burutuko dugu eta

azarorako aldaketak eginak izatea espero dugu. Lanketa honen oinarrian gaur egun indarrean dauden

DIETA OSASUNGARRIAri buruzko irizpideak aintzat harturik jangelako menuen eguneratzea burutzea

da.

Page 16: Urteko plana 15-16

16

10.- KUDEAKETA EKONIMIKOA

DIRU-SARRERAK GASTUAK

EKIPAMENDUA 233,14 FAKTURA TXIKIAKDENDETAN 773,06

FUNTZIONAMENDU ARRUNTA 1221,38 EKINTZA OSAGARRIAK 568

GERAKINA 880,00 FOTOKOPIAK 241,24

IKASLEEN KUOTA 2146,00 GARRAIOA 1231

INTERESAK 1,03 INIKA 106,68

IKASTETXEEN TESTULIBURUAK GURASO 494,00 IRAKASLE GARRAIOA 8,24

IKASTETXEEN TESTULIBURUAK

DELEGAZIOAK 969,00

LIBURU-ARGITALPENAK 284,36

IKASLEEN MATERIALA 0,00 IKASMATERIALA 772,01

LH- ASTITZ DOMIZILIAZIOA 986,00 ALTZARIAK-INFORMATIKA 673,45

IKASTETXEEN TESTULIBURUAK 320,52

IKASLEEN MATERIALA 0

IRTEERA LH ASTITZ 986

SARRERAK GUZTIRA 6930,55 GASTUAK GUZTIRA 5964,56

GERAKINA 965,99

Page 17: Urteko plana 15-16

17

11.- MURGIL GURASO ELKARTEAREN EGITASMOA

EGINGO DIREN EKINTZAK

EGUTEGIA

EBALUATZEKO

IRIZPIDEAK

MURGIL

GURASO

ELKARTEA

1. Pello Errota ikastetxeko foro desberdinetan parte hartzea: Larraulgo

Batzorde Eratzailea, Larraulgo talde eragilea, Pello Errotako Guraso

Elkarteen gune berria.

2. Batik bat, Larraulgo ikasgeletan hasi diren ikasle berrientzako eta

gainerako guztientzako ONGIETORRI festaren antolaketa.

3. Santo Tomas egunean hamaiketakoaren prestaketa.

4. Gabonetan Larraulgo eskolaren apainketa. Mari Domingi eta

Olentzero panpinak.

5. Gabonetan Larraulgo baserrietatik barna egiten den errondarako

koplen lanketa.

6. Inauterietan, Larraulen goizaldera egin izan den jaian, gurasoek

haurrekin batera jaian partehartzea. Guraso elkarteko mozorro

afaria Hezkiden antolatzea.

7. Tailerren antolaketa. Gurasoen parte-hartzea ikasgeletan

irakasleekin koordinatuz.

8. BAIKARArekin gurasoei zuzendutako ikastaroaren antolaketa.

9. Ikasturte amaierako ospakizunaren antolaketa.

10. Herriko Kultur Elkarteekin harremana eta zenbait ekintzetan elkar-

lanean partehartzea. (Aste Kulturala, Gabonak, Santa Ageda, Museo

Eguna...)

11. Baratza proiektua irakasleekin batera aurrera eramatea.

12. Eskola Txikietako Koordinakundearen bileretan parte hartu eta

Aiztondo Bailarako eskola txikiekin harremana sustatu.

13. Aurrematrikulazio kanpainan Larraulgo Batzorde Eratzailean adosten

diren ekimenak antolatzea.

14. Asteasuko Guraso Elkartearekin harremanak

sustatzea,amankomunak izan daitezkeen ekintza edo/eta

proiektuetan elkar lana ziurtatuz behar denean.

1. Urte osoan

2. Urriak 31

2. Abenduak 21

3. Abenduan

gabonak aurretik

4. Abenduan zehar

5. Ihauteri garaian

6. Urte osoan

gurasoen

proposamenen

arabera, umeen

tailer ondoren

7. BAIKARAren

egutegiaren

arabera

8. Ekainean burutu,

baino ikasturte

hasieran zer

egingo den

erabaki

10. Urte osoan

11. Urte osoan

12. Urte osoan

13. Urtarrila-Otsaila

Ekainean egingo

den urteko

memorian, urteko

planean ezarritako

ekintzak gauzatze

mailaren arabera

ebaluatuko dira.

Page 18: Urteko plana 15-16

18

12.- UDALAREN EGITASMOA

ARDURADUNA EKINTZAK EGUTEGIA EBALUATZEKO

IRIZPIDEAK

Larr

au

lgo

ud

ala

1. Eskolako garbiketa eta mantenua egiten jarraitu.

2. Eskolaz kanpoko ekintzak antolatu haurrentzat.

3. Guraso elkartetik sortu daitezkeen ekintzak burutzen lagundu.

4. Larraulgo batzordetik sortu daitezkeen eskaerak bideratu.

5. Herri ingurua mantentzeko eskolarekin elkarlanean aritu.

Ekintza guztiak

ikasturtean zehar.

Ekinean ekintzak

gauzatze mailaren

arabera ebaluatuko

dira.

13.- LARRAULGO BATZORDEAREN OSAKETA

Eskolako zuzendaria: Aritz Sarria

Udaleko ordezkaria: Aneli Urbieta Etxeberria

Guraso ordezkariak: Eider Arozena, Esther Gil, Estitxu Eizagirre eta Iñigo Ruiz

Irakasleen ordazkairiak: Mailaen Gorosabel Arrieta (idazkaria) eta Josune Eizmendi Manterola (koordinatzailea).

Dokumentu hau aztertua eta onartua izan da Larraulen, 2015eko urriaren 5an

Page 19: Urteko plana 15-16

19