URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € «Beharrezkoak dira bazkide … · Lurraren inguruan antolatu dute...

8
«Beharrezkoak dira bazkide guztien lana eta ekarpenak» IÑAKI MARTIXA TOLOSA CF-KO PRESIDENTEA Datozen lau urterako agintaldia hartu berri du, futbol sekzioko komunikazio arduradun lana utzita; «ohore eta ardura» gisa ulertzen du egitekoa // 7 TOLOSA EUROPAKO ONDARE JARDUNALDIAK TOPIC-ERA // 2 ASTEAZKENA 2017/10/04 5. urtea, 745. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Adinekoei laguntzeko ekimen esperimentala martxan da Saiaz Mankomunitatean Ahultasun egoeran dauden adinekoei laguntzeko auzo sare eta baluntariotza formula berriak landu dituzte Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean // 4 Kantu jira erraldoia Tolosaldea eta Goierri gerturatuz Urriaren 28an elkartuko dira Tolosan kantuzaleak egun osoko egitarauarekin; bazkari txartelak jada eskuratu daitezke, urriaren 18a bitarte // 3 Hamargarren urteurrenean lurraren bueltan ariko dira Euskal Jaian Anoetak igandean izango du festa eguna, baina aurretik, ostiralean, Etxauzia proiektuari buruzko hitzaldia izango da Zimiterioan // 6 Turismoa udako hilabeteez harago zabaltzeko xedearekin Tolosaldea Garatzenek eta Eusko Jaurlaritzak antolatuta, trebatze bidaia izan da eskualdean; enpresa munduak Tolosaldeko biltzar guneak ezagutu ditu, besteak beste // 5 Bidania-Goiazko Iriarte hotelean hasi zuten ‘Mice Fam trip’-a. REBEKA CALVO

Transcript of URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € «Beharrezkoak dira bazkide … · Lurraren inguruan antolatu dute...

Page 1: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € «Beharrezkoak dira bazkide … · Lurraren inguruan antolatu dute aurtengo festa, eta besteak beste ostiralean, Etxauzia Nafartarren Elkarteak hitzaldia

«Beharrezkoakdira bazkideguztien lana etaekarpenak»IÑAKI MARTIXATOLOSA CF-KO PRESIDENTEA

Datozen lau urterako agintaldia hartuberri du, futbol sekzioko komunikazioarduradun lana utzita; «ohore etaardura» gisa ulertzen du egitekoa //7

TOLOSA EUROPAKO ONDARE JARDUNALDIAK TOPIC-ERA //2

ASTEAZKENA2017/10/04

5. urtea, 745. zenbakia107.6 fm

www.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Adinekoei laguntzekoekimen esperimentalamartxan da SaiazMankomunitateanAhultasun egoeran dauden adinekoeilaguntzeko auzo sare eta baluntariotza formula berriak landu dituzte Saiaz GizarteZerbitzuen Mankomunitatean //4

Kantu jiraerraldoiaTolosaldea eta Goierrigerturatuz

Urriaren 28an elkartukodira Tolosan kantuzaleakegun osoko egitarauarekin;bazkari txartelak jadaeskuratu daitezke, urriaren 18a bitarte //3

Hamargarrenurteurreneanlurrarenbueltan arikodira Euskal Jaian

Anoetak igandean izangodu festa eguna, bainaaurretik, ostiralean,Etxauzia proiektuariburuzko hitzaldia izangoda Zimiterioan //6

Turismoa udakohilabeteez haragozabaltzeko xedearekinTolosaldea Garatzenek eta Eusko Jaurlaritzak antolatuta,trebatze bidaia izan da eskualdean; enpresa munduakTolosaldeko biltzar guneak ezagutu ditu, besteak beste //5

Bidania-Goiazko Iriarte hotelean hasi zuten ‘Mice Fam trip’-a. REBEKA CALVO

Page 2: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € «Beharrezkoak dira bazkide … · Lurraren inguruan antolatu dute aurtengo festa, eta besteak beste ostiralean, Etxauzia Nafartarren Elkarteak hitzaldia

Europako OndareJardunaldien barruan,bi ekitaldi Topic-enTopic zentroak Tolosako paisaiaren eraikuntzan izan dueneragina aztertzeko mahai ingurua izango da bihar;eskultura garaikideak ezagutzeko bisita ere egingo dute

Ane Urkola

Europako Ondare JardunaldiakEuropa osoan egiten dira «herri-tarrei kultur ondarea ezaguta-razteko eta horri buruzko intere-sa pizteko». Guztira 50 estatukbaino gehiagok hartzen duteparte jardunaldietan, eta Tolo-sak ere bigarren aldiz hartuko duparte. Olatz Peon Tolosako alka-teak, Julian Lacunza TolosakoEkinbide Etxearen lehendaka-riak eta Idoia Otegi Topic-eko zu-zendariak aurkeztu dituzte jar-dunaldien harira antolatutakoekitaldiak.Olatz Peonek azaldu duenez,

aurtengo gaia Ondarea eta pai-saiada eta bi ekitaldi antolatu di-tuzte: «Ekitaldi horien bidez, he-rritarrok ondarea beste modubatera ezagutzeko aukera izangodugu, eta ikusiko dugu horrek

zer suposatzen duen gure egune-roko bizitzan».Alde batetik, Topic Tolosako

pasaiaren eraikuntzan mahaiingurua egingo dute bihar,urriak 4, 20:00etan, Topic-enbertan. Helburua da Topic zen-troaren ondarea balioan jartzea,eta Tolosako herriaren paisaianizan duen eragina aztertzea:«Ikuspuntu kulturalaz gain,ikuspuntu arkitektonikoa, eko-nomikoa eta turistikoa ere azter-tu nahi ditugu», adierazi du To-pic zentroko zuzendariak. Horretarako, mahai inguruan

izango dira Julian Lacunza Tolo-sako Ekinbide etxearen lehenda-karia, Olatz Peon Tolosako alka-tea, Paula Amutxastegi EuskalHerriko Arkitektoen ElkartekoOfizialaren ordezkaria, Merce-des Rodriguez Bilboko Turismozuzendaria, Frantxis Lopez de

Landatxe Donostiako Koldo Mi-txelenako zuzendari ohia, Neka-ne Garayalde Herrikide ikaste-txeko DBH irakaslea eta IbonLeunda 19-90 gastrotekako ki-dea.Bestalde, Tolosako eskultura

garaikideak ezagutzeko «luxuz-ko» bisita gidatua antolatu duteurriaren 8an, igandean,11:00etan. Eskulturen egileekedo egileen senitartekoek azal-duko dituzte eskulturak. «Bene-tan luxuzko gidariak izango di-tugu: Ricardo Ugarte, Iñaki Ola-zabal, Tomas Hernandez, IonanBastarretxea, Juan Carlos Huer-canos Alzuzako Oteiza Museoa-ren zuzendariordea eta MikelChillida». Erreserbak mugatuakdira –50 pertsona–, eta izenaemateko 943 65 04 14 telefonoradeitu edo [email protected] hel-bidera idatzi behar da.

Tolosaldeaketa Goierrikkantuz bategingo duteDuela hiru urte Goierri eskualdeanhasitako bideari Tolosan jarraitukodiote datorren urriaren 28an, egunosoko egitarauarekin

Itzea Urkizu Arsuaga

Goierriko kantu jira guztiek bategin eta egun osoko festa ospa-tzen hasi ziren duela hiru urte,Beasainen. Orduz geroztik, Idia-zabal eta Segura ere izan dituztetopaleku, eta Tolosaldeko hain-bat kantuzale bertaratu izan dirahitzorduetara. Horrela, aurten,estreinakoz, Tolosaldeak etaGoierrik bat egingo dute, Tolo-san, kantuz. Urriaren 28rakoprestatu dute ospakizuna, etabazkari txartelak eskuragarridira jada.Tolosan hilean behin elkar-

tzen badira ere, beste zenbait he-rriren maiztasuna txikiagoa iza-ten da, eta hilaren 28koak festaerraldoia izatea nahi dute TolosaKantariko antolatzaileek. 11:00etan harrera izango dute

udaletxean, eta ondoren ekingo

diote kantu jirari, ezohiko ibilbi-dea hartuz: Plaza Zaharra, Zer-kausia, Artxiboa, Palestinarrenlorategiak, Lopez Mendizabalplaza eta Trianguloa. Ondoren bazkaria izango

dute, Zerkausian, eta Udaberri-ko fanfarreak girotuko du otor-dua. Gehienez ere 500 pertsona-rentzako tokia izango dute, etazenbaki horren bueltan ibiltzeaespero dute Tolosa Kantarikoek.Txartelak salgai dira, jada, 25 eu-roan, Irrintzi, Beti Alai eta Xiri-miri tabernetan. Gainerako he-rrietan, berriz –Asteasu, Larraul,Aduna, Villabona, Irura, Anoeta,Beasain, Idiazabal, Zerain, Segu-ra eta Zaldibia–, kantu jiretakoarduradunek banatuko dituztetxartelak. Aipatzekoa da, dato-rren urriaren 18a izango dela,bazkari txartelak eskuratzeko az-ken eguna.

02 TOLOSA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2017ko urriaren 4a

Topic zentroak Tolosako paisaian izandako eragina aztertuko dute, besteak beste, jardunaldietan. A. URKOLA

Jatorkinen hitzaldiaostiraleanGIZARTEA // Jatorkin Al-Nahadaelkarteak hitzaldia antolatu duostiralerako: Etorkinen bigarrenbelaunaldia: nortasuna eta erra-dikaltasuna.Kultur etxean izan-go da, 18:00etan, eta Said El Ka-daoui psikologoa eta migrazioaditua izango da hizlaria.

Alex Txikonenhitzaldia, LeidorrenMENDIA // Datorren urriaren10ean Leidor aretoan ariko daAlex Txikon mendizalea, hitzal-dia eskainiz. Everestera neguanegindako espedizioa izango duhizpide, eta 5 euro ordaindu be-harko da sarrera. 20:15ean hasi-ko da.

GFArekin elkarlanbilera, biharPOLITIKA // Gipuzkoako Foru Al-dundiak parte hartze prozesubat abiaraziko du herrietako el-karte eta eragileekin, harrema-nak «desburokratizatzeko». To-losako lehen lan saioa bihar ber-tan izango da, 18:30ean, kulturetxeko areto nagusian.

Tolosan lehenengoz ospatuko dute kantu jira erraldoia. N. ROLDAN DE ARANGUIZ

Page 3: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € «Beharrezkoak dira bazkide … · Lurraren inguruan antolatu dute aurtengo festa, eta besteak beste ostiralean, Etxauzia Nafartarren Elkarteak hitzaldia

EuskalJaiaren 10.urteurrenaLurraren inguruan antolatu duteaurtengo festa, eta besteak besteostiralean, Etxauzia NafartarrenElkarteak hitzaldia emango du

Jon Miranda Anoeta

Euskal Jaiak hamar urte bete-tzen dituela eta, gai «orokorra-go» bat hartu nahi izan dute festaantolatzeko batzordean biltzendiren herritarrek: lurra. MaddiSarasola batzorde kideak aipatuduenez, «lurrak aitzakia ematendigu nekazaritzaz hitz egiteko,elikagaiez, naturaz, biodibertsi-tateaz eta oro har kulturaz». Izan

ere, «lurrari lotutako herri bat»izan da beti Euskal Herria etabere adierazpide guztiak hartunahi dituzte kontuan aurtengoEuskal Jaian: hizkuntza, herri ki-rola, dantza... Igandeko jai egunaren aurre-

tik beste bi ekitaldi antolatu di-tuzte. Herenegun, Akabo mar-txea dokumentala eskaini zuteneta etzi, ostiralean, Etxauziaproiektuaren inguruko aurkez-

Iazko Euskal Jaiaren barruan antolatu zen azokan jasotako irudia. IRATI SAIZAR

«Pentsatugenuen orain zelaaukera gazteluaherritarrentzaterosteko»

KATTALIN SAINT- MARIEETXAUZIA ELKARTEA

J.M

Soziologia ikasketak eginak dituKattalin Saint-Mariek (Landiba-rre, 1992) eta orain, Etxauzia Na-fartarren Etxea elkartean koordi-natzaile nagusi bezala dabil. El-karteko kideek azalpenakemango dituzte etzi, 19:00etan,Anoetako Zimiterioan.Noiz du sorburua proiektuak?Baigorrin bada gaztelu batEtxauzia izena duena, herriaren

erdi erdian dena. Duela hiru urtepasa, gaur egungo gazteluarenjabeek lehenik udalari eta ondo-ren herritar batzuei adierazi zie-ten gaztelua saldu nahi zutela.Etxauzia gaztelua erosteko saia-kerak izan dira historian zehareta orduan pentsatu genuenorain zela aukera gaztelua herri-tarrentzat erosteko. 2015ean sor-tu zen horretarako elkartea. Ezgaztelua erosteagatik erosteko,baizik eta herritarrentzat etaEuskal Herriarentzat baliagarriegiteko.Zein historia du Etxauzia gaz-teluak ?Lehen aztarnak, 1200 urte ingu-rukoak dira eta ia mila urte ditu.Nafarroako erresuman, bizkon-de ezberdinen etxea izan zen, be-raz, garrantzia handia izan du.Bigarren mundu gerlan, esatera-ko, alemanek okupatu zuten etaXX. mende hasieran Henri d’Ab-badie zinegilea gazteluko jabezela, hark gonbidatuta CharlesChaplin hiru udalditan etorrizen Baigorrira, Etxauzian ostatuhartzera. Gazteluak baditu pasa-dizoak, harrigarriak eta irriga-rriak horietako asko. Hala ere, ez duzue gazteluasoilik Euskal Herriko historiainterpretatzeko zentro batizatea nahi.Gure elkartearen lema eta

proiektua ondo laburbiltzenduena, zabal eta bizi da. Gazte-lua zabaldu nahi dugu eta bizia-razi. Baina, era berean, dinamikabat gehiago eman nahi diogugure eskualdeari gazteluaren bi-dez. Kultur mailan, zentro gisaerabili nahi dugu eta Euskal He-rriko kultur gune eta museoenzirkuitu barruan sartu, mendial-dera kontzertu, ikusgarri eta era-kusketa ezberdinak ekartzeko.Eta gero, ekonomia mailan indarbat eman nahi diogu garapenekonomikoa bultzatzeari. Lante-gien elkarte edo sare bat osatunahi dugu, harremanak truka di-tzaten euren artean. Formakun-tzak bultzatu eta elkar laguntze-ko gunea izango da Etxauzia.Zein egoera ekonomikoa biziduzue Behe Nafarroan?Laborantzak pisu handia du etagazta edo ardo kooperatibak diranagusi. Eraikuntzak badu pisua,igeltsero asko baitago bertan etazerbitzuak datoz ondotik. Bizi-berritzea beharrezkoa dugu. Diaspora ere gogoan izan du-zue proiektu honetan.Hemen gehienek badugu nor-bait Ameriketara joana eta ho-riek ere nahi ditugu gurekin.Etxauzia Ama Euskal Etxea iza-tea nahi dugu eta diasporatikEuskal Herrira datozenean izandezatela leku bat, non harrera

FESTAK ANOETALDEA 03www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2017ko urriaren 4a

EGITARAUAURRIAK 6, OSTIRALA

19:00.Etxauzia proiektuari buruz Fi-lipe Bidart ariko da Zimiterioan. On-doren, Xabi eta Maitaneren eskutikkantaldia.

URRIAK 8, IGANDEA

09:30.Herriko txistularien kalejira.10:00 - 14:00.Eskualdeko baserri-tar eta artisauen azoka.

11:00.Erakustaldia eta tailerra hazieiburuz.12:30.Jaiaren aurkezpena egingodute plazan.Jarraian.Ardo dastaketa, KukuakKantuz taldeak giroturik.14:00.Herri bazkaria frontoian.18:00.Apustua. 20:00.Talogileak eta erromeriaFan&Go taldearen eskutik.

egingo zaien. Lagunduko diegu,genealogian beren arbasoak etasortetxea bilatzen.Euskararen inguruan ardaz-tutako proiektua izango dazuena?Topaleku bat izatea nahi duguEuskal Herriko eragile eta aktoreezberdinen artean. Sareak indar-tzeko gune bat izatea gustatukolitzaiguke. Bistan da proiektuguztia euskaraz gauzatu dugula.Baigorri eskualde euskalduneandago, baina bada oraindik euska-raren presentzia indartzeko be-harra eta gazteluak horretan la-gunduko duela espero dugu.Zenbatean saltzen dute gazte-lua?Miloi pasa dela bai, baina ezindugu sobera komunikatu. Orain-dik ez gara hasi eztabaidan zen-batean salduko duten. Hasiera-ko helburua ahalik eta dirugehien biltzea da eta geroagokontratu bat zehaztea jabeekin.Orain arte zer nolako sosten-gua jaso duzue?2016an Euskaldun bat euro batkanpaina egin genuen eta lehenaldia zenez, animaleko sosten-gua jaso eta 100.000 euro bainogehiago bildu genituen. Beraz,Etxauziaren bizilagunen sare batabiatzeko baliatu genuen. Orainbigarren kanpaina bat abiandugu, zabal eta bizi, proiektua

zehazten joan eta indarrez segi-tzeko. Egun hauetan bukatukoda kanpaina, baina laguntzaekonomikoa ematen jarraituahal izango du jendeak.Lagundu nahi duen jendeaknora jo dezake?Badugu webgune batwww.etxauzia.eus eta bertaneman ahal da dirua txartelare-kin. Ez da gastu gehigarririk.Kontu korrontearen zenbakiaeta dirua bidaltzeko helbide batere jarri ditugu. Etzi, Anoetakoaurkezpenean zuzenean diruaemateko aukera izango da. Nola antolatzen zarete Etxau-zia elkartean?Administrazio kontseilu batbada, eguneroko erabakiak har-tzeko, baina gero lantalde ezber-dinak ditugu proiektuaren ar-datz ezberdinen inguruan anto-latuta. Talde bat historia etainterpretazio zentroaz ardura-tzen da; besteak talde ekonomi-koa, diasporaren ingurukoa etakultur lantaldea dira.Nola animatuko zenuke jen-dea Anoetara?Ahal duena gerturatu dadila,galderak pausatzeko aukeraizango baita bertan. Eta Baigorri-ra ere animatu nahi dut jendea,gaztelu ederra ikusi eta euskal-dunen arteko sare hori osatzenjoateko.

pena egingo dute. Tolosaldeanegingo den lehena izango da etaAnoetako herriak proiektuariekarpena egiteko baliatuko duteekitaldia.Bestalde, igandean azokaren

erdigunean jarriko den postuan,hazi tailerrak eta lurrarekin lotu-tako ekitaldiak egingo dira. Gai-nera, bederatzi urte hauetakoazoketako irudiak eta bideoakerakutsiko dituzte Zimiterioan.

Page 4: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € «Beharrezkoak dira bazkide … · Lurraren inguruan antolatu dute aurtengo festa, eta besteak beste ostiralean, Etxauzia Nafartarren Elkarteak hitzaldia

Ahultasun egoerandauden adinekoentzat,laguntza modu berriak Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean proiektuesperimental bat jarri dute abian, besteak beste, auzo sare eta boluntariotza formula berriak lantzeko

Imanol Garcia Landa Bidania-Goiatz/Albiztur

Proiektu esperimental bat jarrida martxan Saiaz Gizarte Zerbi-tzuen Mankomunitateko lau he-rrietan, ahultasun egoera dau-den adinekoei laguntzeko auto-laguntza komunitarioa, auzosare eta boluntariotza formulaberriak lantzeko. Elena Rikondogizarte langileak ahultasun ego-eran dauden adinekoen zailtasu-nak azaldu ditu: «Bere kabuzezin duenean herrira etorri etaezin duenean parte hartu herri-ko ekimenetan, esaterako, ezduelako gida baimenik, edo be-launean mina duelako protesia-rekin eta beldurra ematen diola-ko jaistea, edo gernuaren kontro-la eramateko arazoak dituelakoeta etxetik kanpo egotea denbo-ra luzez urduritasuna sortzendiolako». Horrez gain, landa ere-muan izan ohi den dispertsio ge-ografikoa ere kontuan hartu be-harreko gaia da.

Rikondok gaineratu duenez,«mentalki oso ondo daude, etaetxe inguruan egoteko molda-tzen dira, baina herrian egitendiren ekimenetan parte hartze-ko zailtasunak dituzte. Esan izandigute ez daudela gaizki, bainabadirudi beraientzako ez dagoe-la ezer ere ez».

Aldundiak diruz lagundutakoproiektua da. Hain justu, Etorki-zuna Eraikiz egitasmoa martxanjarri du aldundiak legealdi hone-tan eta zati bat adinekoei zuzen-duta dago, eta horien inguruanproiektu esperimentalak bultza-tu nahi dituzte. «Ikusi nahi danola lortu pertsona horien par-taidetza gure herrietan», esan duRikondok, «eta zahartzaroareneta zaintzaren erronka handi ho-rri bide berriak ireki».

Ez da lehenengo aldia SaiazMankomunitatea aitzindariadela landa eremuan adinekoengaia jorratzerakoan. AgurtzaneZelaia Bidania-Goiazko zinego-tziak eta Saiaz Mankomunitate-ko lehendakariak azaldu due-nez, «denon parte hartzearekinahal dugun moduan aurre egitendiogu gaiari. Inplikazio bat dagoudalen aldetik».

Aurretik ibilbide bat eginadute mankomunitatean. Hain-bat esperientzia izan dituzte,baina ikusten zuten herriko bizi-tzan parte hartzeko aukerarenaurrean zenbait jende etxeetaneta baserrietan geratzen zirela,berez parte hartzeko gogoa izanarren. «Adineko horiei nola la-gundu ikusteaz gain, interesga-rria da ere boluntariotza munduhonetan formula berriak bila-tzea», esan du Rikondok.

«Erronka interesgarria da, pro-zesua errealitatea zapalduz egi-tea, zerbait eraginkorra egitea.Askotan horrek kohesioa sortzendu herrian».

Biztanleria gero eta gehiagobizi dela ekarri du gogora Ze-laiak. «65 urte eginak dituztenjende asko dago buruz eta fisiko-ki ondo, eta jendeari laguntzekoprest daudenak».

Farapi kooperatibak eraman-go du aurrera proiektua, eta ber-tako kidea den Nerea Elias Muji-kak azaldu duenez, «proiektua-ren abiapuntua da lau herrietanherritar osoak nahi dituztela, he-rriko bizitzan eta dinamikanparte hartzen jarraitzeko».

HASTEKO, ARGAZKIAProiektuaren hasieran batez erebertako errealitatea jasotzeaizango da. «Ikusi aurretik zeregin den, zerk funtzionatu duen

eta hortik aurrera eraiki alterna-tiba berriak», esan du Elias Muji-kak. «Aldi berean ahultasun ego-eran dauden adinekoen erreali-tatea ezagutu nahi dugu haiekinegonez».

Laguntza modu berriak herri-ko eragileekin eta orokorrean he-rritarrekin eraiki nahi dituzte,«adinekoak erdigunean jarriz».Elias Mujikak dioenez, «propo-

satzen duguna errealitatera ego-kitu dadin eta denboran zehariraun dezan nahi dugu». Lagun-tza hori egituratzea da asmoa,baina ez «egitura zorrotz» bategitea, baizik «aldakorra izateagure errealitatea aldakorra denheinean».

Bidania-Goiatzen eta Errezi-len, esaterako, ahultasun egoe-ran dauden adinekoentzat dina-mizazio ekintzak egiten dira ha-mabostean behin. «Nahikoemaitza politak ikusten ari gara.

Jendeak asko eskertzen du es-kaintzen zaiena», esan du Rikon-dok. «Talde harreman bat sor-tzen da, kuadrilla egitea bezalada». Dinamizazio talde horietarajoatea izango da egoeraren berriizateko modu bat. Esaterako,bihar hasten dute, Errezilen, le-henengo elkarrizketa erronda.

Errealitatearen berri izatekoere planteatzen dute espazio na-

turaletan ibiltzea, adinekoakibiltzen diren tokietara joatea.«Eguneroko horretan txertatzea,ikusteko zer behar dituzten»,esan du Elias Mujikak. Lehenen-go fasean ez dute planteatzenzerbait irekia egitea. «Momentuhonetan planteatzen duguna dajende ezberdinekin eta herri ez-berdinetakoekin egotea, egoera-ren ezagutza hori izateko», esandu Farapiko kideak. Aurreragobilera irekiak egitea aurreikus-ten dute.

Nerea Elias Mujika, Elena Rikondo eta Agurtzane Zelaia. I.G.L.

04 ALEGIALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2017ko urriaren 4a

BESTE IKUSPEGI BATZahartzaroa asko aldatzen aridela kontuan hartu behar deladio Elias Mujikak: «65 urtetik 95urteetara abaniko handia dago.Inongo eragozpenik gabe zahar-tzaro aktiboan daudenetik men-pekotasun egoeran daudenera.Tartean aipatzen ari garen mul-tzo hori dago, hau da, ahultasunegoeran daudenak».

Zahartzaroari buruz hitz egite-an askotan «karga» bezala har-tzen dela diote. «Hitz egiten arigaren adineko hauei buruz,agian norbaitek herrira kotxezjaistea bakarrik behar dute, etahor bukatzen da beraien beha-rra», esan du Elias Mujikak, etagaineratu: «Gai dira hainbat gau-za egiteko eta herriari emateko.Alde hori lantzea ere beharrez-koa da. Askotan zahartzaroa har-tzen da ikuspegi negatibo bate-tik, eta horri buelta eman beharzaio. Guk gizarte bezala bueltaematen ez badiogu, nola eskatuberaiei hori egitea?».

Horregatik planteatzen duteprozesua komunitarioa izatea:bai adinekoekin beraiekin, etabaita herriko elkarteekin eta bes-te eragileekin, eta orokorreanherritarrekin. «Kolektiboki, ar-dura partekatu batekin, nolaerantzun ahal diogu adineko ho-rien beharrei?», galdetu du EliasMujikak. «Erantzuteko modu ez-berdinak bilatu behar ditugu.Horregatik nahi duguna daadostu eta hitz egin zer ematekoprest egongo liratekeen eragile-ak eta herritarrak».

Proiektuan aurkezten dutenaere genero ikuspegiarekin guru-tzatu nahi dute. «Iruditzen zaigubai zaintzarena, bai elkarlagun-tzarena, bai boluntariotzarenaoso mundu feminizatua dela etauste dugu hor ere kolektiboki go-goeta bat egin behar dugula»,diote. «Zaintza ardurak edo elkarbabes ardura hauek nagusikiemakumeen eskuetan gelditzendira oraindik ere, eta horrek ereemakumeen bizitzetan karga da-kar». Hori dela eta, formula be-rriak birpentsatu behar direlaazaldu dute, parekideagoak izandaitezen. Rikondok gaineratuduenez, «zenbait gizonezkoen-gana iristeko bideak ere ikusi be-har ditugu».

Proiektuaren lanketa aurretikdator, irailean aurrelanak egindituzte eta jendearekin elkar-tzen orain urrian hasiko dira.Hurrengo urteko ekainean buka-tzen da proiektua osatu eta ba-lantzea egiteko bidea. Martxanjartzen diren auzo sare eta bo-luntariotza formula berriakiraunkorrak izateko moduansortu nahi dituzte.

«Ahultasun egoerandauden adinekoekherrian parte hartzeanola lortu daitekeen ikusi nahi da»ELENA RIKONDOSAIAZ-EKO GIZARTE LANGILEA

«Zaintza ardurak edoelkar babes arduraknagusiki emakumeeneskuetan gelditzendira oraindik ere»NEREA ELIAS MUJIKAFARAPI TALDEKO KIDEA

«Denon partehartzearekin aurreegiten diogu gairi.Inplikazio bat dagoudalen aldetik»AGURTZANE ZELAIASAIAZ-EKO LEHENDAKARIA

Page 5: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € «Beharrezkoak dira bazkide … · Lurraren inguruan antolatu dute aurtengo festa, eta besteak beste ostiralean, Etxauzia Nafartarren Elkarteak hitzaldia

TolosaldeaSahararekinekhitzaldi bateskainiko dubihar, Ibarran

‘Amasahara’ erakusketajarriko dute etainaugurazioarekin bateraSahararen errealitatearenberri emango dute

Erredakzioa Ibarra

Ibarrako kultur etxean Amasa-hara erakusketa ikusi ahal izan-go da bihartik urriaren 20a bitar-te. Amasahara erakusketa izenbereko proiektuaren abiapun-tua besterik ez da eta helburuaSaharako errealitatea gertura-tzea da. Hori dela eta, biharkoinaugurazioarekin batera Tolo-saldea Sahararekin elkarteko ki-deen hitzaldia antolatu dute.18:30ean izango da hitzaldia.

Amasahara Maiatzak 20 el-kartearen proiektu bat da. Elkar-tea 2010ean sortu zuten OporrakBakean programaren barruan,Saharako haurrek uda gureanemateko proiektuaren barruan,alegia. Erakusketak 21 argazki biltzen

ditu. Horietako batzuk, erretra-tuak dira, 2016ko udan Amasa-ko apaizetxean egon ziren Saha-rako haurren erretratuak, batikbat, eta beste lan batzuk hainbatteknika erabiliz egindako artela-nak dira. Auzolanean prestatutako era-

kusketa da Amasahara eta jaso-tzen duten dirua Maiatzak 20 el-karteak duen proiektura bidera-tuko dute, udaran ahalik etahaur gehien ekartzeko asmoz.Izan ere, erakusketa herriz herrimugituz eta argazkietako ba-tzuk salduz lortu nahi dute di-rua.

Amasahara erakusketa Villa-bonan eta Zizurkilen ikusi ahalizan da jada.

Tolosaldean ere lanbiltzarrak egitekohamaika aukera Tolosaldea Garatzenek eta Eusko Jaurlaritzak bultzatuta,‘fam trip’ edo trebatze bidaia egin dute enpresa mundukohainbat profesionalek eskualdean Iriarte Jauregitik abiatuta

Rebeka Calvo Bidania-Goiatz

Mice Fam tripa egin zuten atzo,Tolosaldean. Fam tripa trebatzebidaia bat da eta turismoaren ar-loari lotuta dago. Bidaia hauetanturismo sektorean lan egiten du-ten profesionalek hartzen duteparte, ondoren zer eskaini ahalduten bertatik bertara ezagutze-ko.Jakina da Tolosaldea Garatze-

en Tolosaldean turismoa areago-tzeko ari dela lanean eta atzokohitzordua horregatik izan zengarrantzitsua. Turismoa udakohilabeteez harago zabaldu nahidute eta hau izan daiteke urteanzeharreko eskaintza mantentze-ko aukera bat eskualdeko gara-pen agentziaren arabera. Atzokoan OPC eta DMCko pro-

fesionalak izan ziren eskualde-an, hau da, biltzarrak eta ekital-diak antolatzeko profesionalen

eta konpainietako managementarduradunek eman zuten egunaTolosaldean. Euren helburuaTolosaldeak eskaintzen dituenzerbitzu eta baliabideak ezagu-tzea zen, eta Tolosaldea Gara-tzen izan zuten bidelagun. Hain justu Bascoming, Hago-

os, Basque Destination, Basko-nia Premium Tour, Slow Wal-king, Go Basquing, Feel FreeRentals, KSpain, Basque Expe-rience eta Inbasque enpreseta-

koak gerturatu ziren atzo, es-kualdera. Bisita Bidania-Goiazko Iriarte

Jauregia hotelean hasi zuten.Ongietorria Tolosaldea Garatze-

neko lehendakariak, Olatz Peo-nek, eta Olatz Illarregi Turismoteknikariak egin zieten. PeonekTolosaldeko datuak eman ziz-kien eta era honetako bisitariekerakartzea «lanpostuak sortzeneta garapen ekonomikoa bultza-tzen» laguntzen dutela esanzuen. «Turismoaren garai zehatzbatzuetatik harago eman nahidugu eta horretarako gure ikurraden nortasuna erakutsi nahidugu», esan zuen.

ESKUALDEKO ZERBITZUAKOlatz Illarregik bere aldetik, To-losaldean laneko bilera edo bil-tzarrak egiteko dauden aukerenberri eman zien. «MICE segmentua oso interes-

garria da gure eskualdeko turis-mo sektorearentzat, estazionali-tateari aurre egin ahal izateko.Horregatik eskualdeko zerbi-tzuekin katalogo bat osatu dugueta fam tripera etorri diren en-presei eman diegu», esan zuenIllarregik.Iriarte Jauregiko Iban Muñoa

zuzendariak ere hartu zuen hitzaeta hotelaren eta bertan dagoenBailara jatetxearen inguruko xe-hetasunak eman zizkien, baitahotela bera erakutsi ere. Ondoren, Txindokiko Itzala

ikustera joan ziren eta goiza To-pic-en amaitu zuten, izan ere,bertan workshop edo negozio to-paketa bat egin zuten, Tolosalde-ko enpresek kanpotik datozenenpresei beraien zerbitzuak aur-kezteko asmoz. Bilera horretanZizurkilgo Abeletxe, Villabona-ko Hika txakolindegia, eta Balia-rrain zein Altzoko bestelakohainbat espazioren berri jasotze-ko aukera izan zuten, eta baitaTolosako Fronton jatetxeko cate-ring zerbitzuetara gerturatzekoaere. Lurlanek eskainitako bazkaria

Topic-en bertan egin zuten etaarratsaldean Rafa Gorrotxategigozogilearekin biltzeko aukeraizan zuten eta Barriola harate-giaren inguruko xehetasunakere jaso zituzten.

Eusko Jaurlaritzako Maitane Tocino etaTolosaldea Garatzeneko Arratibel, Peon eta Illarregi, atzo, Iriarte Jauregian . R. C.

GIZARTEA TOLOSALDEA 05www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2017ko urriaren 4a

Lan bila

Eskaintza.Gauetan etxeko lanakegin, afaria eman edo gaua pasatze-ko eskaintzen naiz. Kotxea dut. Inte-resa dutenek deitu 633 28 52 70ra.

IRAGARKI LABURRAK

Iban Muñoa Iriarte Jauregiko zuzendaria, azalpenak ematen. R. CALVO

Page 6: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € «Beharrezkoak dira bazkide … · Lurraren inguruan antolatu dute aurtengo festa, eta besteak beste ostiralean, Etxauzia Nafartarren Elkarteak hitzaldia

06 VILLABONA-AIZTONDO GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2017ko urriaren 6a

OTAÑO SARITU DUTEZizurkilgo Pedro Maria Otaño ikastetxeak aipamen berezibat jaso du urteetan zehar Fraisoro egoitzarekin izan duenharremana eskertzeko. Oronak Hernanin duen egoitzan ba-natu zituzten III. Matia zaleak sariak. ATARIA

Euskara ikasten dutenak diruzlagunduko dituzte ZizurkilenErredakzioa

Aurten ere, euskara ikasi nahidutenei lagunduko die Zizurkil-go Udalak. Laguntzen ingurukoinformazio gehiago udal bulego-etan izango da, 943 69 10 12 tele-fonoan.Euskara ikasteko saioez gain,

autoikaskuntzarako aukera ereizango da tutore baten gidaritza-pean eta mintzapraktikak egite-ko aukera emango zaie izena

ematen duten herritarrei. «Nor-bere erritmoan, loturarik gabeeta etxetik bertatik».Diru laguntzak jaso ahal izate-

ko, beharrezkoa da Zizurkilenerroldatuta egotea eta %85ekoasistentzia ziurtatzea. Matriku-laren %75 (gehienez pertsonako400 euro) jasotzeko aukera izan-go da (autoikaskuntzaren ka-suan, asistentziaren %85a min-tzapraktiken araberakoa izangoda).

MINTZALAGUN EGITASMOAAstean behin ordubetez, inguru-ne lasai eta giro atseginean, jen-de berria ezagutzeko gogoa due-nak aukera izango du egitasmohonen bitartez. Hiru pertsonakotaldeak osatuko dira bi euskal-dun berri eta euskaldun zaharbat. Kasu honetan ere, urrian ze-har eman ahalko da izena eta ho-rretarako informazio guztia JoxeArregi plazako udal bulegoetanizango da.

‘Pupu eta Lore’ikustera joatekosarrerak salgaiAMASA-VILLABONA // Igandean,urriaren 8an, haurrentzako an-tzerkia izango da Gurea antzokiberrituan. Haizearen herriraemanaldia eskainiko dute17:00etan hasita, Imanol Urbie-taren kantutegian oinarrituta.Bertara joateko sarrerak salgaiegongo dira 6 euroan Amasa ka-fetegian eta egunean bertan16:00etatik aurrera lehiatilan.

TeodoroHernandorena ipuinlehiaketa martxanAIZTONDO // Lan bakoitzarenhiru kopia entregatu beharkodira, azaroaren 20a baino lehenZizurkilgo udal bulegoetan. An-doain, Aduna, Alkiza, Asteasu,Amasa-Villabona, Anoeta, Irura,Larraul eta Zizurkilgo herrita-rrek parte hartu ahal izangodute, hiru maila ezberdinetanbanatuta. Oinarriak udal bule-goetan eskuratu daitezke.

‘Hambre’ ikuskizunazgozatzeko sarrerakgaur arte salgaiAMASA-VILLABONA // Ostiral ho-netan Hambre ikuskizuna, an-tzerkia, musika eta gastronomiabiltzen dituena izango da Villa-bonako Aljibean. Alderdi gastro-nomikoa prestatzeko aurrez ja-kin behar dute zenbat jende bil-duko den, beraz, sarrerak 15euroan hartu behar dira Amasakafetegian, gaur 14:00ak bainolehen.

Hernio magalekoaltxor naturalakikusteko bisitaALKIZA // Fagus Alkiza zentroakeragile ezberdinek izan dituztenhartu emanen ondorioz, inguru-nean sortu den aberastasun etadibertsitatea erakusteko bisitakantolatu ditu urriko larunbate-tan. Alkizako plazatik abiatukodira, larunbatero, 09:30ean.Leku kopurua mugatua da etaaurrez eman beharko da izena943 69 02 35 telefonoan.

UZTAIAK GORA GORA, LURRETIK ZERURAGimnasia erritmikoko ikasleek Uztaiaren Eguna ospatu zuten atzo Ibarrako plazan. Bost ur-tetik gorako neska mutilek, uztaia material bezala ezagutu ahal izan zuten eta jolasak egin zi-tuzten. Plazako estalpean bildu ziren 17:30ean eta uztaiarekin ariketa batzuk egiten ikasi zu-ten. Hogei gaztetxo inguru bildu ziren atzoko ekitaldian. JON MIRANDA

Page 7: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € «Beharrezkoak dira bazkide … · Lurraren inguruan antolatu dute aurtengo festa, eta besteak beste ostiralean, Etxauzia Nafartarren Elkarteak hitzaldia

Asier Imaz Tolosa

Ostiralean Tolosa CF-k presiden-te berria aukeratu zuen, IñakiMartixa (Tolosa, 1963). Agintal-dia lau urterako izango da. Sekzio guztietako presiden-tea aukeratu zen ostiralean. Tolosa CF-k zortzi sekzio dauz-ka. Bakoitzak bere zuzendaritzadauka, eta gero, horren gainetikdagoen batzordea dago. Horkozuzendaritza aukeratu zen joanden ostiralean. Zerrenda bakarra aurkeztuzen, zuena. Beraz, aurrera. Hautagaitza bakarra aurkeztendenean, estatutuek horrek au-rrera egiten duela esaten dute.Ez da bozketarik izaten kasu ho-rretan. Lanean hasteko aukera izan alduzue?Aurreko zuzendaritzarekin arigara paper kontuak egiten. Taldehorretako batzuk gurekin jarrai-tzen dute, beraz, ez da erabatekoaldaketa, jarraipen bat baizik.Martxan gaudela esan daiteke. Asanblada baketsua izan alzen ostiralekoa?Bai. Klubaren egoera ona da unehonetan. Orain arte egon dire-

nek egoera onean utzi dute; baiantolakuntza aldetik eta baitaekonomikoki ere. Pena, asanbla-dara jende gutxi joaten dela da.Baina joan zirenak, baikorrak zi-ren.Zer da zuretzat Tolosa CF-kopresidente izatea?Lehenengo gauza, ohorea. Txiki-tatik naiz Tolosako klubeko baz-kidea, haurra nintzenetik. Ardu-ra ere bada, handia gainera. Etalana, baina horrek ez dit beldu-rrik ematen. Ohorea eta arduraesango nuke, beraz.Azken urtean futbol sekzioanegon zara. Beste sekzioek bel-durtzeko arrazoirik ba aldute?Inondik inora. Bakoitzak bere bi-dea jarraitu behar du, orain artebezala. Beldurra inolaz. Ni eznoa inori burua moztea. Laneanjardun den eta dabilen jendearibabesa eman behar zaio, ez errie-ta egin. Futboletik nator, bai, zu-zendaritzan komunikazio arloanegon naizelako. Baina beste sek-zioak ere ezagutzen ditut, eta nilaguntzera nator, ez beste ezerta-ra. Jarraipena izango da zuenhelburua.

Orain arte egin denaren jarraipe-na. Sostengu bat izan nahi dugu,eta ahal den neurrian gauzak ho-betu. Beti daude gauzak hobe-tzeko. Nire ibilbidea amaitzendenean ere, gauzak hobetzekoegongo dira. Asanbladan esannuen bezala, bazkide guztienlana eta ekarpenak beharrezko-ak dira. Eta baita bazkide ez dire-nenak ere. Hobetzeko zerbaitikusten baldin badute, kluberahurbiltzea besterik ez dute; ireki-ta gaude.Buruan duzun erronka bat?Klubak gizartearekin batera joanbehar duela uste dugu. Horreta-rako, webgunea eta sare sozialakindartu behar direla uste dugu.Beste erronka bat? Guretzat ga-rrantzitsuena jendeak kirola egi-tea eta zoriontsu izatea da. Ira-bazten baldin baduzu hobe, bai-na ez da helburua irabaztea.Tolosa eta eskualdeko jendeare-kin egiten dugu lan, Tolosaldekobokazioa duen kluba garelako.Horretan lan egin nahi dugu, etalanean ari denari lagundu. Zenbat kobratzen duzu presi-dente bezala?Momentu honetan nahiko ondo:zero.Eta hemendik urte batzuetaraere horrela izango dela irudi-tzen zait. Ez dut uste ogasunak diru askokenduko digunik hemendik. Hau borondate kontua da. Zalantzarik gabe. Zuzendaritzangauden guztiak borondatez arigara.

A. IMAZ

«Tolosa CF eskualderabegira lan egiten duen

klub bat da»IÑAKI MARTIXATOLOSA CF-KO PRESIDENTEA

Azken urteetan futbol sekzioan aritu dalanean tolosarra, komunikazio arduradunbezala; orain, presidentea izango da

KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2017ko urriaren 4a @TOLOSALDEAKIROL

Altuna III.a,Artola eta Jakalau t’erdikoan Jakak Logroñon jokatuko du etaArtolak, Tolosan, astelehenean

A. Imaz

Lau t’erdiko lehen mailako txa-pelketa atzo aurkeztu zuten. Ber-tan, eskualdeko hiru pilotari ari-ko dira lehian. Erik Jakak jokatu-ko du lehen partida, finalzortzirenetakoa. Bere aurkaria,Victor izango da. Partida, igan-dean jokatuko da, LogroñokoAdarraga pilotalekuan. Lizartza-rrak bezala, Iñaki Artola alegia-rrak ere final zortzirenetakoa jo-katuko du. Kasu honetan, astele-henean, Tolosako Beotibarpilotalekuan Lasoren aurka.Bata zein bestea B multzoan ko-katu dituzte. Final zortzirenakgaindituz gero, final laurdeneta-ko ligaxkan sartuko lirateke.Hor, Jokin Altuna eta Urrutikoe-txea izango dituzte zain.

Amezketarra iaz finalean izanzen. Aurten, final laurdenetanhasiko du txapelketa. Hiru parti-da jokatu beharko ditu AltunaIII.ak finalerdietarako jauziaemateko. Multzo bakoitzetik bilehen sailkatuak pasako dira fi-nalaren atarira. Txapelketa aurkezpenean

ezusteko bakarra izan da: Irriba-rriaren hutsunea. Lesio batenga-tik ez du lau t’erdiko txapelketanparte hartuko aramarrak. Bereordezkoa Mendizabal III.a izan-go da.

PROMOZIO MAILAErasun eta Urretabizkaiak elka-rren aurka jokatuko dute lau t’er-diko promozio mailako txapel-ketan. Irabazlea, Peña tolosarra-ren aurka lehiatuko da.

Zarautzen aurkeztu zuten lau t’erdiko txapelketa, atzo. ATARIA

BOLA TXAPELDUNAKLarunbatean jokatu zen II. Behar Zana Udazken Bola Txapel-keta. Martin Retegi (Zarautz) eta Iosu Lazkano (Donostia)izan ziren txapeldunak. Bigarren, Andres Illarramendi (Za-rautz) eta Enrike Lopetegi (Usurbil) geratu ziren. Hirugarren,Martin Lizeaga (Urnieta) eta Benito Loitegi (Urnieta). ATARIA

Page 8: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € «Beharrezkoak dira bazkide … · Lurraren inguruan antolatu dute aurtengo festa, eta besteak beste ostiralean, Etxauzia Nafartarren Elkarteak hitzaldia

ASTEAZKENA 4AGENDA

Deialdiak

Zizurkil.Etxeko txikiekin fruta etabarazkiak jatentailerra. Guraso etahaurrei zuzendurikoa izango da etagosari eta merienda dibertigarri etaosasungarriak sortzen lagundukodute. Gipuzkoako Minbiziaren Aur-kako Elkartearekin bat egin dute,Aiztondo bailarako udalek aste oso-ko egitaraua prestatzeko. 18:30ean,Atxulondo kultur etxean.Tolosa.Eskuekin esaten dizut, era-kusketa. Oskia Karrera tolosarrarenerakusketa da. Aranburu jauregian.

ATARIA IRRATIA09:00-11:00. Pasahitza.Eskualdekoberriak, Iker Ibarluzearekin eguraldia,Oskar Tenarekin artearen txokoa,Ainhoa Elizondo Kale KantoitiketaTolosaldea Garatzenen tartea.11:00-12:00. Eutsi goiari.Kirol albisteak.12:00-13:00. Entzuteko Jaioak.Musika saioa.17:00-20:00. Goizeko saioek utzi-tako onena.20:00. (H)ari naizela. Imanol Artolafelix-ek gidatutako bertso saioa.BTN17.

28 KANALA12:30. Onein.13:30.Gaurkoan Tolosaldetik.17:30. Gaurkoan Tolosaldetik.21:30. Gaurkoan Tolosaldetik.22:00. Gipuzkoako Plazatik. Aintza-ne Oiarbide.23:30. Gaurkoan Tolosaldetik.

FARMAZIAK

Gaur

IBARRA.Egunekoa.Mujika Martinez, E. Euskal Herria, 3.Telefonoa: 943 670915.Gauekoa.Morant Barber, R. Zabala-rreta lorategiak, 1. Tel.: 943 673849.

EGURALDIA

IKER IBARLUZEA

Gaur.Bero puntu bat harra-patuko du tenperaturak.Orokorrean zeruari dago-

kionez aitzakia gutxi, lehen orduanbehelaino puntu bat izango dugu, se-gituan altxako du. Ondoren eguzkiakgogotik berotzeko aukera izango du.Ipar-ekialdeko haizearen laguntzariesker erdi mailako geruzetan aire be-roa sartuko zaigunez, lur azaleko ten-peraturak gora egingo du. Balio altue-nak 24-28 gradu artean kokatukodira. Egunaren azken orduetan, hai-zeak hego-ekialdeko ukitua hartukodu eta horregatik gau partean gutxifreskatuko du.har, eguna 00

Bihar.Eguraldi eguzkitsuakjarraipena izango du bainaarratsalde partean ipar-

mendebaldeko haizea sartuko da bizisamar eta horrekin nabarituko dugutenperatura balio altuenek zertxobaitbehera egingo dutela (23-24 gradu).Zeruan hodeiren bat ikusiko da, aitza-kia gutxi, zeruari kolore zurixkaemango diote baina traba egin gabe.

TOLOSALDEKOATARIA-k ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.

www.ataria.eusASTEAZKENA, 2017KO URRIAK 4Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Naiara Roldan de AranguizKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 902 82 02 01

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM

TOLOSALDEA KATALUNIAREKIN BATKataluniari babesa ematen jarraitzen du Euskal Herriak eta baita Tolosaldeak ere. Atzokoan,-goran- Tolosako Trianguloa plazatik manifestazioa egin zen ‘Solidaritat’ lemapean eta Ama-sa-Villabonako herritarrek ere beste horrenbeste egin zuten, manifestazioan -beheran-. ‘Tolosaldeko Ataria’-k atzo goizean bat egin zuen sindikatuek deitutako lanuzte deialdiare-kin. Gaueko 22:00etan kazerolada eta argi-itzalketak izan ziren herriz herri, etxez etxe. I. U. / J. M.