Ikastolako kide agurgarria: Barne eta kanpo (bazkide eta ... · PDF file P3. Komunikazio...

Click here to load reader

  • date post

    05-Oct-2020
  • Category

    Documents

  • view

    1
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of Ikastolako kide agurgarria: Barne eta kanpo (bazkide eta ... · PDF file P3. Komunikazio...

  • Mungian, 2017ko urriaren 31ean

    Ikastolako kide agurgarria: Aurreko ikasturte amaierako bazkide asanbladan Global 2020 Plan Estrategikoaren baitan landuko diren proiektuen berri eman genizuen. Datozen urteetan proiektu hauek izango dute lehentasuna:

    P1. Arrisku Psikosozialen Gaineko Ekintza Plana: Egungo egoera gainditzea, erlazioetan sortu diren gatazkak konpontzeko lan eginez eta aurrerantzean garta ez daitezen bide eta protokoloak sortuz.

    P2. Antolakuntza Eraldaketa: Antolakuntza eredu eraginkor, ireki eta partehartzailea zehaztu eta garatzea, bai hezkuntza eta baita administrazio eta zerbitzuen alorrean ere.

    P3. Komunikazio Estrategia: Barne eta kanpo (bazkide eta familienganakoa) komunikazio plana osatzea, komunikatu behar den informazio mota eta bideak zehaztuz. Halaber, komunikazio taldea lagundu beharrezko diren eduki eta formatuak sortzen.

    P4. Berrikuntza Pedagogikoa: Ikastolako hezkuntza eredua berriztatu/errebisatu/osatu, zehaztu eta garatzea. Berrikuntza pedagogikoa egunerokotasunean txertatzen lagunduko duen prozesu egonkorra sortu eta inplantatzea.

    P5. Pertsonen Kudeaketa Sistema: Pertsonen garapen, asebetetze eta konpromisoa etengabe neurtu eta hobetzea ahalbidetuko duen prozesua martxan jartzea.

    P6. Kudeaketa Aurreratua: Ikastolak dituen helburu eta adierazleak landu eta jarraitzen lagunduko duen kudeaketa eredua sortzea, Ikastolaren egungo erronkei ahalik eta modu eraginkorrenean erantzun ahal izateko.

    P7. Inbertsio-Plana: Datozen urteetarako inbertsio plana lantzea, Ikastolak dituen helburu eta erronkei aurre egiteko. Aldi berea, plan hauek urtero egiteko beharrezko den prozesua osatzea.

  • Proiektu bakoitzak hauetan bazkide, irakasle eta ikasleen parte-hartzea bideratzeko, hainbat talde osatuko dira. P1 proiektuak legez izendatutako lan taldea du, baina beste proiektu guztietan parte hartzeko aukera zabalik dagoela gogorarazi nahi dizuegu. Proiektuetan parte hartzeko gogoa baduzu, hurrengo estekako galdetegian eman dezakezu izena, gogokoen duzuen edota ezagutza gehien duzun gaia zehaztuz. Izena emateko epea azaroaren 7 arte zabalik egongo da, eta ondoren, taldeak osatzeari ekingo diogu.

    https://www.larramendi-ikastola.eus/eu/node/1659 Ikastolaren etorkizuna gu guztion baitan dago eta proiektuak aurrera ateratzeko elkarlanean aritzera animatzen zaituztegu. Bideo honetan ikusten den bezala, denon artean eraiki dezakegu ikastola:

    https://www.larramendi-ikastola.eus/es/node/1749 Adeitasunez,

    Larramendi Ikastolako Kontseilu Errektorea