sindikalak Abarrekoa Gizarte Segurantzako lan istripu eta...

27
Formazioa A Gizarte Segurantzako lan istripu eta gaixotasun profesionalen Mutuak Zer diren ezagutu, zer egin jakiteko Koaderno sindikalak Abarrekoa 2005

Transcript of sindikalak Abarrekoa Gizarte Segurantzako lan istripu eta...

  • FormazioaAGizarte Segurantzako

    lan istripu etagaixotasun

    profesionalen MutuakZer diren ezagutu, zer egin jakiteko

    Koadernosindikalak

    Abarrekoa

    2005

  • Gizarte Segurantzako lan istripu etagaixotasun profesionalen Mutuak

    Zer diren ezagutu, zer egin jakiteko

  • 2005

    JUSTIZIA, LAN ETAGIZARTE SEGURANTZA SAILA

    GOBIERNO VASCODEPARTAMENTO DE JUSTICIA, EMPLEO Y SEGURIDAD SOCIAL

    EUSKO JAURLARITZA

    lagundu du prestakuntza sindikalerakotxosten hau finantziatzen.

  • Aurkibidea1. Aurkezpena ...................................................................................................................................52. Mutuen araudi-bilakaera ........................................................................................................6

    Sorrera (DATO Legea). ....................................................................................................................................................6

    Gizarte Segurantzako oinarrien legea....................................................................................................................6

    Mutuen indartzea 90. hamarkadan.........................................................................................................................7

    3. Mutuaren oraingo definizioa ................................................................................................8

    4. Mutuen zereginak, jarduera esparrua ..............................................................................94.1. Kontingentzia profesionalen ondoriozko Ezgaitasun Iragankorrean

    -Lan istripuak eta gaixotasun profesionalak-.- ...................................................................................................9

    4.2. Kontingentzia Arrunten ondoriozko Ezgaitasun Iragankorra

    -Lanekoa ez den istripua eta Gaixotasun Arrunta-.........................................................................................10

    4.3. Gizarte Segurantzako prebentzio jardueretan..........................................................................................10

    4.4. Kanpoko Prebentzio Zerbitzu gisako jardueretan)...................................................................................11

    4.5. Beste jarduera batzuetan ...................................................................................................................................12

    5. Gobernu eta Partaidetza Organoak ..................................................................................13

    6. Herri Administrazioen kontrola .........................................................................................14

    7. Kudeaketa ekonomikoa ..........................................................................................................15

    8. Sindikatuak esku hartzeko irizpideak ............................................................................16Gai orokorrak ...................................................................................................................................................................16

    Jarduera zehatzak...........................................................................................................................................................17

    Eranskinak ........................................................................................................................................23I. Eranskina.- Informazio eskaria enpresari .........................................................................................................23

    II. Eranskina.- Hobekuntzak proposatzea ............................................................................................................24

    III. Eranskina.- LI eta GPen jarraipen fitxa............................................................................................................25

    IV. Eranskina.- GA eta LezI jarraipen fitxa ...........................................................................................................26

  • A4Ko

    ader

    no si

    ndika

    lakA

    barre

    koa

  • 5

    1. Aurkezpena

    Gizarte Segurantzako Lan Istripu etaGaixotasun Profesionalen Mutuek,sarritan, gehiegikeriaz eta okerki jokat-zen dute; LABeko ordezkari sindikaleihalako egoerei zelan aurre egin jakite-ko baliabideak eskaini behar genizkie-la pentsatu, eta hemen daukazue gidahau. Erne egon zaitezte, halaber, orain-go sistema kapitalistatik osasun arloapribatizatzeko politika daramatelako.

    Horregatik, LABeko Lan OsasunerakoIdazkaritzatik jarduera horiei, langileeiosasuna galarazten dieten eskubidegalera horiei erantzutea lehenestendugu. Ezin dugu ahaztu Mutuak elkartepatronal pribatuak direla, eta berenazkeneko helburua mozkinak gehitzeadela, gure eskubideen kaltetan.

    Hemen doakizuen materialak kolektiboeta konfederazio mailan Mutuei buruz-ko gure estrategia zehazteko egin

    behar dugun eztabaidarako erreferent-

    zia izan dadin nahi genuke; gure estra-

    tegia jorratzeko, hasteko, LABen ados

    gaude elkarte patronal horiek Gizarte

    Segurtasuneko atalak, diru eta osasun

    kudeaketak beren gain hartzeari utzi

    behar dietela.

    Gida honek hiru atal dauzka. Lehenen-

    goan ibilbide historiko laburra egiten

    da, elkarte patronal horien oraingo ego-

    eraren testuingurua zehazteko. Gero,

    elkarte horiek legez zer eskuduntza

    daukaten eta zer gobernu organo dituz-

    ten jorratzen da. Amaitzeko, sindikatuek

    Mutuen gehiegikerien aurrean zer egin

    behar duten lantzen da gidan, hau da,

    langileon eskubideen eta osasunaren

    defentsan aurrera egiteko zer egin lite-

    keen definitu nahi da.

  • A6

    Mutuek araudi ikuspegitik historikoki izan duten bilakaera hiru epetan bildu dugu: 1900an,sortu zireneko garaia, 1963an ekindako Gizarte Segurantzaren erreformen garaia eta,azkenik, 1990etik aurrera indartuz joan zirenekoa.

    Sorrera - DATO Legea

    DATO Legeak, Laneko Istripuen Legeak, 1900ekoak, patronalak enpresan gertatutako istri-puetan zer-nolako erantzukizuna zuten arautzen zuen, eta biktimei kalte ordainak asegurubat harpidetuz emanarazten zizkien. Gainera, Aseguru Baltzuak sortzea ahalbidetzenzuen; baltzu horiek, zeregin horretarako aurretiaz onetsi eta baimenduta, oraingo Mutuenenbrioia dira.

    Legea hainbat helbururi begira onetsi zen; batetik, garai hartan zeuden lan aldarrikapenakisilaraztea eta, bestetik, Langileen Mugimenduaren antolaketa oztopatzea, Mugimendua,sindikatuen mutuez baliatuz, istripuen biktimek eta beren familiek pairatzen zuten babesgabezia arintzen ez eze, huelgetarako elkartasun funtsak sortzen saiatzen baitzen.

    Aspaldikoak dira, beraz, Langileen Mugimenduaren eta Mutuaren artean dauden tirabirak.

    Gizarte Segurantzako Oinarrien Legea

    1963an, Lege honen bidez Estatuak Lan Istripuen Asegurua monopolizatu zuen. Gerora,Mutuek, Estatuarekiko lankidetzan, lan istripuen eta gaixotasun profesionalen kontingen-tziak kudeatzeko, zer irizpideri segitu behar zieten definitu zen. Funtsean, Mutuak GizarteSegurtasunaren atal baten –lan istripu eta gaixotasun profesionalak- kudeatzaile iza-tetik kudeaketan laguntzaile izatera igaro ziren. Ondorioz, ordutik aurrera, GizarteSegurantza arduratuko zen honakoez:

    - Lan istripuen sari eta kuotak jasotzeaz, gainerako kontingentzienak jasotzen zituenbezala.

    - Tarifa eta kuotak definitzeaz, diru-bilketarako bere bulegoen bidez.

    Hara zer dakarkien Mutuei, Mutuek Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean aritzekoArautegiak (1967):

    - Diru sarrerak beren kabuz kudeatzeko aukera galtzea.- Mozkinak funtzionalki desagertzea.- Ekitaldiaren amaieran hauxe egin behar izatea:

    Tramitatzen ari diren istripuetarako diru erreserba egin.Berehalako betebeharrak ordaindu.Behin gastuak ordaindu eta beharrezko erreserbak egin ondoren geratzen direngainerako diru sarrerak Lan Ministerioaren esku utziko dituzte, errehabilitazio etaprebentzio helburuetarako, eta soberako horren %20 baino ez da Erakundeareneskueran geratuko.

    Koad

    erno

    sind

    ikala

    kAba

    rreko

    a

    2. Mutuen araudi-bilakaera

  • - Mutuentzako erregistro berezia sortu zen.- Administrazio gastuetan mozkinak ezkuta daitezen saihestea, kontabilitateko

    kontrola eta arauketa Administrazioak egiten ditu.

    1974an, Gizarte Segurantzako Testu Berreginak Mutuetatik etorritako dirusarrerak, ondasun higikorrak eta higiezinak Gizarte Segurantzaren ondasunadirela finkatu zuen.

    Printzipioz Mutuentzat murriztaileak diren neurri horiek guztiek irakurketa bikoi-tza daukate. Patronalari bere ondasunez desjabetzeko prozesua iruditu zitzaionbitartean, gure iritziz, Lan Istripuen eta Gaixotasun Profesionalen funts ekonomi-koen eta osasun asistentziaren funts ekonomikoen kudeaketa zuzena GizarteSegurantzan, inolako erakunde laguntzailerik gabe, berregiteko aukera bat galduzen.

    Mutuen indartzea 90. hamarkadan

    PSOEren Sanitate Legeak “Gobernuak irabazi asmorik gabeko Istripu Mutua,Mutualitate eta Erakunde Publiko zein Pribatuen osasun zentro, zerbitzu eta esta-blezimenduak Estatuko Osasun Sisteman sartzea xeda lezake, betiere gutxiene-ko baldintza eta eskakizunak betetzen badituzte” zioen arren, zer da benetanegin zuena? agintaldi hartan Mutuak sendotzeko hainbat eta hainbat neurrigauzatu zituen, esku har zezaten alor gehiago eskainiz. Hamarkada honetanHerri Administrazioek beren langileriak –funtzionario zein lan kontratupekoak-Mutuen estaldurapean sar zitzaten ateak zabaldu ziren; orobat, beren kontura aridiren langileei kontingentzia arrunten ondoriozko Ezgaitasun IragankorrakMutuekin zein gizarte aurreikuspeneko mutualitateekin hitzartzeko aukera izanzezaten bidea ireki zitzaien.

    42/1994 Legea atzerako beste urrats bat izan zen Osasun Publikoa ahuldu etaMutuen jarduera sendotzeko arau atzeragarrien eskaladan, mutuetako bazkideziren enpresetako langileek pairatzen zituzten kontingentzia arrunten ondorioz-ko Ezgaitasun Iragankorraren kudeaketan esku hartzen utzi baitzien.Kontingentzia arrunten alorreko lehenengo neurri horren ostean bereziki garran-tzitsuak izan diren beste hainbat etorri dira, hala nola:

    - Mutuako medikuek Ikuskatzailetza Medikoari edo INSSari alta proposatze-ko ahalbidea (575/1997 E.D.).

    - Diagnostikoa egin eta tratamendua iradokitzeko aukera, dagokion pertsonakbaietsi eta Osasun Agintaritza ados badago.

    - Mutuako medikuek, ondore ekonomikoetarako, alta emateko ahalmena iza-tea, neurri hori oraindik indarren jarri ez bada ere (6/2000 E.D.).

    Era berean, Kanpoko Prebentzio Zerbitzu modura aritzeko ahalmena ere onartuzitzaien, kontingentzia profesionaletan babestutako pertsona bakoitzeko 3 euro-ko zuzkidurarekin.-31/1995 Legea, Laneko Arriskuen Prebentziokoa, eta 39/1997E.D., Prebentzio Zerbitzuen Arautegiena -.

    7

  • A8

    Zelan definitzen dira?

    “Enpresari Elkarteak, MTASen baimenaz, Gizarte Segurantzaren kudeaketan laguntzekohelburu nagusiaz eratu direnak, legez esleitzen zaizkien bestelako prestazio, zerbitzu etajarduerak egin ditzaten oztopatu barik. Irabazi asmorik bakoak dira, eta mankomunatutaaritzen dira, Elkartasun printzipioan oinarrituta.”

    Egia esan, Enpresari Elkarteak izan arren, enpresariak ez dira Mutuak ekonomikoki man-tentzen dituzten bakarrak. Egia esanda, Mutuak sostengatzen dituzten kotizazioen zati batgure lanetik ateratzen dela (gainbalioa), eta hori, kontabilitatean koste modura zenbatuarren eta konbenioetan negoziatzen den soldata masaren barruan sartu arren, gure sake-letara heltzen ez den dirua da.

    Mutuek MTASen baimena behar dute, MTAS baita kontuak kontrolatu eta kontabilitatekoingeniaritza zehazten diena, 2001etik aurrera Mutuek garatu behar duten prebentzio planafinkatzen duena, Gizarte Segurantzaren Estatuko Idazkaritzaren bidez, eta Mutuek elkartueta bat egiteko dituzten politikak zaintzen dituena.

    Nolanahi ere, enpresari elkarteak eta irabazi asmorik ez izatea kontzeptu bateraezinakdira, eta historikoki aurkariak izan dira. Mutuen mozkinen %80a Gizarte Segurantzarieman behar bazaio ere, bazkide dituzten enpresen koste ekonomikoak murriztu eta irudiagarbitu behar diete.

    Oraingo lan baldintzak osasunerako hain kaltegarriak direnez, Mutuak patronalaren intere-sak soilik defendatzen dituzten elkarte bihurtu dira, osasun galerarik dagoenean dutenerantzukizuna leunduz, araudia ezagutzen ez zutela edo enpresa txiki edo ertainean arau-dia aplikatzea oso zaila dela bezalako argudioak baliatuz. Aitzitik, ez dute zalantza izpirikizaten langileei prebentzio kulturarik ez daukatela, bizitza ohitura kaltegarriak dituztela etahalakoak leporatzeko.

    Ez da harritzekoa, beraz, Mutuak, askotan, patronalaren bozgorailu bihurtu izana, haienerantzukizunak estaltzeko kanpainak zuzenduz.

    Gizarte Segurantzaren kudeaketan laguntzea helburu nagusi dutenez, kudeaketakolaguntzan gero eta atal gehiago hartzera jotzen dute, eta horrela kontingentzia profesiona-lak baino ez kudeatzetik kontingentzia arruntak ere kudeatzera igaro dira. Mutuei gero etaaginte edo ahalmen gehiago ematea ondo aztertutako politika kapitalistaren jokabidea da,ezgaitasun iragankorraren prozesu guztia oso-osorik kudeatzera eta, bereziki, langileengaixo-agiriak eta senda-agiriak noiz eman erabakitzera irits daitezen begira; osasungin-tzan, horrela, lan egiten dutenak eta gainerakoak bereiztuko lirateke.

    Mutuen ardurek, kontratuzkoak zein legezkoak, bazkide dituzten enpresariak mugarikgabe eta mankomunatuta hartzen dituzte.

    Koad

    erno

    sind

    ikala

    kAba

    rreko

    a

    3. Mutuen oraingo definizioa

  • Hona hemen, egun, Mutuek Gizarte Segurantzarekin duten lankidetza esparruanzer jarduera gara dezaketen:

    4.1. Kontingentzia Profesionalen ondoriozkoEzgaitasun Iragankorrean -Lan istripuak eta gaixo-tasun profesionalak-.

    Kudeaketan laguntzea esaten denean, honako jarduera zehatzak adierazten dira:

    - Gaixo- eta senda-agiriak ematea- Sendatzeko eta errehabilitazioko tratamenduak jartzea- Gaixo egoeran daudela kontratua amaitzen zaien pertsonei prestazioa

    ordaintzea (ordainketa zuzena)

    Lankidetza horren ondorioz sor litezkeen oztopo nagusiak hauek lirateke:

    Jatorria aitortzeaMutua baldin bada kontingentzia profesionalen ondoriozko gaixo-agiria ema-teko ahalmena duena, hasteko berak aitortu beharko du Lan Istripuen zeinGaixotasun Profesionalen lan jatorria.Jatorri hori aitortzeko zailtasunak, zoritxarrez, ugari eta sarri aurkitzen dituguenpresa eta Mutua jakin batzuetan, Mutua horiek, patronalaren aginduz etapresiopean, langileek gaixo-agiririk jaso ez dezaten eta itxurazko bigarrenjarduera bat egin dezaten onartzen baitute.Zailtasuna izugarria izaten da gaixotasun profesionalak edo lanarekin zeriku-sirik duten eta, halakotzat sailkatuta ez dauden arren, lan istripuak direla esanlitekeen gaixotasunez ari garenean.

    Osasun tratamenduakTratamendu hauek zuzentzen dituzten irizpide ekonomikoek zantzuak ezkuta-razi arren jatorriari aurre egiten ez dioten tratamendu bortitzak agintaraztendizkiete; oso nabarmena da muskulu-eskeleto gaitzetarako tratamenduetan.Itxuraz, lanpostuen exijentzia zenbaterainokoa den ez dakitenez, sendatzekoepeak ezin gehiago laburtzen dituzte eta lana eta birgaitzeko sesioak erebateratzen dituzte, gehiegitan.

    Kontratua amaitzen dutenen prestazioak ordaintzeaMutuak, printzipioz, kontratua amaituko zaienean gaixo egoeran daudenpertsonek, prestazioa jasotzen segitzeko, gaixo egoera luzatzera jotzen dute-la pentsatzen dute eta, horren aurrean, jendea presionatu eta endredatzensaiatzen dira, gaixo egoera labur dezaten, Mutua baita prestazioa ordaintzeakdakarren kostea bere gain hartu behar duena.Adibidez, trikimailu horietako bat hau izaten da: gaixo egoeran dagoen per-tsona Ezgaitasunak Baloratzeko Taldeengana bidal dezaten eskatzera anima-tzen dute, talde horiek ezgaitasuna ukatuko diotena jakin arren, horrelasenda-agiria eman ahalko baitzaio.

    9

    4. Mutuen zereginak. Jarduera esparrua

  • A10

    4.2. Kontingentzia Arrunten ondoriozko EzgaitasunIragankorra -Lanekoa ez den istripua eta GaixotasunArrunta-

    Hara zertan gauzatzen den kudeaketako laguntza hori:

    - Ikuskatzailetza Medikoari senda-agiria proposatzea1

    - Prozesuaren jarraipena egitea, azterketak eginez, probak proposatuz, beste trata-mendu batzuk iradokiz...

    - Prestazioa ordaintzea (zuzenean zein zeharka)

    Ezgaitasun Iragankorreko prozesuetan ematen duten laguntza Osasun Sistema Publikoapribatizatzeko urrats erraldoia da, eta bi sistema ekarriko lituzke: bat ongintza eta man-tentzekoa, sektore “ez-produktibo eta indar ekonomikorik bakoentzat” eta, bestea, Mutuakkudeatutakoa, merkatu helburu argiekin, “sektore produktiboak” salgai modura erabilikolituzkeena.

    Nolanahi ere, azpimarragarria da, Mutuen iritziz, PPren gobernuak eman eta PSOErenazkeneko gobernuak onetsitako kontingentzia arrunten kudeaketako lagapena, gozokipozoitua dela beraientzat, paziente bakoitzeko, batez beste, 60 sartzen zaizkienerako 66eta 69 euro zentimo arteko kostea dakarkien kudeaketa defizitarioan gauzatzen baita.Dena dela, azkenean ez daukate halako defizitik zeren, Gizarte Segurantzak, halakorik fro-gatu dutenei, zuloa estali baitie. Jakina, kontingentzia arrunten proba askoren erabilpenkontabilizatu bakoa zenbatu barik (erradiografiak, eskanerrak...), prebentzio jardueretanberrinbertitzen ez diren mozkin ekonomikoak ateratzen dituzten kontingentzia profesiona-len kontabilitatera egozten baitira, asko eta asko.

    Orain arte, kontingentzia arrunten kudeaketan praktika okerren berri izan dugun arren, iaezereza irizten diegu beren eguneroko zereginaren barruan. Baliteke ezjakintasun horrenarrazoia sindikalki antolatutako enpresa ertain eta handietan oso gutxi sartuta dagoela iza-tea, enpresa txikietan ez bezala, non, sindikatuen presentzia txikiagoa denez eta aurka edoaurre gutxiago egiten zaienez, Mutuek justifikaziorik gabeko gehiegikerietarako aukerahandiagoak baitituzte.

    4.3. Gizarte Segurantzako prebentzio jardueretan

    2001etik aurrera, Administrazioaren Ebazpenen arabera, Mutuak behartuta daude bazkidedituzten enpresak, sektorean dagoen istripu kopurua gainditzen dutenean, bisitatzera joa-tera, aholkua ematera. Bide batez, aholkuez gain, kanpoko prebentzio zerbitzua ere eskai-ni izan diete.

    2003-2005 tarterako, bisita horiekin jarraitu ez eze, Mutuei Jarduerako Plan Orokorra2 plan-teatu zaie; hara zer den, zehazki: 50 langiletik beherako enpresetako ugazaba eta langile-entzako ikastaldia, eraikuntzaren sektorean goitik beherako erorketak saihesteko egita-raua, Lan Ikuskaritzarekin elkarlanean, eta eraginkorrak ez diren publizitate eta informaziokanpainak denen artean ordaintzea.

    Koad

    erno

    sind

    ikala

    kAba

    rreko

    a

    1 Hala ere, Mutuek bere medikuak, ondore ekonomikoetarako soilik, senda-agiria emateko gaitzen dituen 6/2000 E.D.ren 44 artikulua arautegiz gara dadin eskatudute.

    2 Plana Lan Ministerioak, CEOE patronalak eta CCOO eta UGT sindikatuek osatutako Hiruko Kontseiluan zehaztu da. Mutuen patronala (AMAT) bileretan egon da, hitzegin bai baina botorik emateko eskubiderik gabe. Ikastaldiak 303 milioi euro kudeatuko ditu.

  • Prebentzio jarduera horiek eraginkorrak ez direla ageri-agerikoa da. LABetik osokritikoak izan behar dugu estatuko administrazioak Mutuei ezarri dien betebeharhorrekin, zeren prebentzio kultura horren atzean kudeaketaren zentralizazioa,Gizarte Segurantzaren kutxa bakarraren diskurtsoaren ildokoa ezkutatzen baita.Estatu esparruaz bestelakoetan ezarrita dauden Mutuek Planak beste maila ba-tzuetako administrazioekin koordina ditzaten eragotzi nahi dute.

    4.4. Kanpoko Prebentzio Zerbitzu gisako jardueretan

    Laneko Arriskuen Prebentzioko 31/1995 Legea indarrean jartzean Mutuei bazkidedituen enpresentzat prebentzio zerbitzuei dagozkien zereginak garatzeko auke-ra eman zaie. Prebentzio Zerbitzuko Arautegian (urtarrilaren 17ko 39/1997 ED) etaGizarte Segurantzako Lan Istripuen eta Gaixotasun Profesionalen Mutuen funtziona-mendua arriskuen prebentzioko jardueren garapenean izenburuko 1997ko apirila-ren 22ko Aginduan garatu da legea.

    Jasaten ditugun istripu mailak, gaixotasun profesionalen azpi-erregistro iraunko-rrak eta lanarekin zerikusia duten gaixotasunak ezkutatzeak ondorioztaraztendigute prebentzio zerbitzuak ez direla beren zereginak betetzen eraginkorrakizan, funtsean, patronalaren zerbitzura ari diren erakundeak direnez, langileenbabesaren eta enpresarien mozkin ekonomikoen arteko oreka bilatzen saiatzendirela diotelako. Praktikan, ordea, legeen betetze formal eta dokumentalak egite-ra mugatzen dira, produktibitatea, produkzio prozesu toxiko edo arriskutsuak,osasunerako kaltegarriak diren lan antolaketak eta abarrak zalantzan jarri barik.Azken batean, istripuen alderdirik agerikoenetara murrizten dira, eta arriskuhigieniko, ergonomiko eta psikosozialak gutxiesten dituzte.

    Jarduera mugatu hori justifikatzeko baliabidez urri daudela ere argudiatzen dute.Mutuetako profesionalen enpresetako prebentzio jardueretarako gutxienekodedikazioaren ratioak –langile kopuruaren, arrisku bereziko jardueren eta abarrenarabera...-, gutxiegi diren gutxienekoak ez eze, gehienezko ratio ere bihurtu dira,Mutuak beren artean, eta Mutuak Kanpoko Prebentzio Zerbitzu modura aritzekobaimena duten irabazi asmoko enpresekin leialtasunik gabe gogorki lehiatzendirelako.

    Bestalde, Europako araudiek diotenez, prebentzio lan eraginkorra, besteak beste,sindikatuen ordezkaritzaren partaidetzan oinarritu behar dela. Baina Mutuek,Kanpoko Prebentzio Zerbitzu modura aritzen direnean, ez dute alderdiak ahol-katzeko lana garatzen, beren txostenak kontratatu dituzten EnpresetakoZuzendaritzara bideratzen baitituzte, prebentzio ordezkariak baztertuta. Beraz,interpelazioak egin beharko ditugu, eta esperientziak kolektibizatu beharko ditu-gu, Mutuetako langile teknikoen joera horri aurre egiteko.

    2005eko ekainaren 10ean RD 688/2005 onartu zen, kanpoko prebentzio-zerbitzugisako mutuen funtzionamendu-erregimenaren erregulatzailea, baina praktikanez du zerbitzuen kalitatean inolako hobekuntzarik suposatuko.

    Araudi honen bidez, kanpoko prebentzio-zerbitzua osatzeko aukera ematen zaiemutuei; teorian mutuarengatik bereiztua, baina berarena izanik. Azken finean,kanpoko prebentzio-zerbitzua mozorrotzea da kontua, SA edo sozietate mugatu-ko forma juridikoa hartzen duen enpresa bihurtuz edo zuzenean mutuaren bitar-tez, antolakuntza espezifiko eta independientearen bidez.

    Operazio honen finantzaketa, mutuaren ondare historikoaren bidez burutuko da.

    11

  • A12

    Araudi berriak, teorikoki dena aldatzea suposatzen du, ezer ez aldatzeko. Ez da araudi osoargia eta gai garrantzitsuetan beranduagoko erreglamentazioa falta zaio. Elkarte sasi- pri-batuak Gizarte Segurantzaren ondare publikoarekin finantzatuko dira, mutuen ondare his-torikoa delakoarekin, irabazi handiak emango dituzten negozioak antolatzeko.

    Lan arriskuen prebentzioan aurrera egiteko funtsezkotzat jotzen ditugun gai garrantzitsubatzuei ez zaie heltzen; hala nola, pairatzen ditugun siniestralitate mailak, gaixotasun pro-fesionalen etengabeko azpierregistroa, lanarekin zerikusia duten gaixotasunak ezkutatzea,profesionalen dedikazio minimoko ratioak, ordezkaritza sindikalaren parte hartzea, etaabar luzea.

    Beraz, gure ustetan, araudiak ez du inolako aurrera pausurik suposatzen prebentziorako,osasuna pribatizatzearen bide okerretik jarraitzen baitu. Horrek, hiru urtetik bostera bitar-teko aldian kanpoko prebentzio-zerbitzu hauek guztiz segregatzea ekarriko du eta guz-tiz pribatuak izatera igaroko dira enkante bihurtzeko, non, talde handiek hobekien kokatu-ta daudenak erosiko dituzten.

    4.5. Beste jarduera batzuetan

    Hona hemen laguntzaren ondoriozko beste jarduera batzuk:

    - Osasun zerbitzu pribatu osagarriak bultzatzea.- Bazkide diren enpresarien interesen defentsa eta aholkularitza.- Aseguruak.

    Koad

    erno

    sind

    ikala

    kAba

    rreko

    a

  • Hona hemen Mutuen Gobernu Organoak:

    Batzar Nagusia.- Mutuako gobernuko organo gorena da. Bazkide diren enpre-sa guztien batzarra, da, Mutuaren beraren langileriako ordezkari bat ere izatendelarik.Zuzendaritza Batzarra hautatu, eta Urteko Aurrekontuak eta Kontuak onesten ditu,besteak beste.

    Zuzendaritza Batzarra.- Batzar Nagusiak izendatutako zuzendaritza organoa da.Mutua bakoitzaren estatutuetan finkatzen da zelan osatuko den, eta enpresa ba-tzordeko kideen artean beraiek izendatutako langile batek ere parte hartzen du.Gobernatu, administratu eta ordezkatu, zeregin horiexek ditu. Mutua batzuek exe-kutiba bat ere izendatzen dute, Batzarrak proposatuta, Batzarrak berak gerorabedeinkatuko dituen gai garrantzitsuak erabakitzeko.

    Gerentzia.- Entitatearen eguneroko gaiak zuzentzen eta betearazten dituen per-tsona da.

    Hona hemen Mutuetako Partaidetza Organoak:

    Kontrol eta Jarraipen Batzordea.- Bitariko osaketa dauka, patronala eta sindika-tuak daude. Zenbat kide egongo diren aurreko ekitaldian lortutako kuotek zehaz-tuko dute, gehienez 10 izango dira, eta erdia sindikatuetakoak eta beste erdiabazkide diren enpresen ordezkariak (patronalaren liberatuak) izaten dira.Oso zeregin generikoak ditu, informazio, partaidetza, proposamen eta kontrolalorretan.

    Prestazio Berezien Batzordea.- Hau ere bitarikoa da, eta urgazpen sozialarenmozkinak3 ematea da, mutuak duen soberakoaren %10era egotzita -mozkinen%20tik %10 batzorde honetara joaten da-.

    Partaidetzako bi batzorde hauek, egun, oso erabaki ahalmen txikia daukate, etaMutuen funtzionamendu orokorra zein den ezagutzeko baino ez digute balio; ezdaukagu zuzendari gorenen soldatei, edo kontratatuta dituzten mediku eta abo-katuei buruzko daturik ateratzeko modurik. Espainiako gobernuak hitzeman duMutuetako Prebentzio Zerbitzuak bereizten direnean batzorde horiek indartukodirela baina teorian kontrol sindikal handiagoa ekarriko lukeen horrek, praktikanez du inolako oihartzunik izango zerbitzuen kalitatea hobetzeari dagokionez.

    13

    5. Gobernu eta partaidetza organoak

    3 Behar egoerak asetzeko eskatutako sorospen eta zerbitzu ekonomikoak ematea hor sartzen da. Horrela, etxebizitzako oztopo arkitektonikoak ezabatzeko laguntzak,gurpildun aulkiak, laguntza psikologikoa, igeriketa, senide baten egonaldia pazientea dagoen hirian, ibilgailuak moldatzea, bidaiak eta abar eska daitezke. Prestazioberezien batzordea “auzoko caritas” moduko bata da, non laguntzak oso tasatuta eta eragozpen handien mende dauden, diru baliabideen zuzkidura oso urria delako.

  • A14

    Mutuei oso kontrol gutxi egiten zaizkie –kontrol ekonomikoez kanpo-. Hautemandako prak-tika okerren salaketek zail izaten dute aurrera egiteko, araudizko hutsuneak daudelako,edo bai Lan Ikuskaritzaren eta Ikuskatzailetza Medikoaren, bai INSLren eta OSALANenutzikeriarengatik eta ekimenik ezarengatik.

    Hona hemen esparru horretan aritzen diren administrazio desberdinak:

    - Gizarte Segurantzaren Interbentzio Orokorra eta Kontuen Epaitegia, kontrol konta-blea eginez.

    - Lan Ikuskaritza, jarduerak betetzeari dagokionez.- Nafarroako Lan Osasuneko Erakundea (INSL) eta OSALAN, EAEren esparruan, osa-

    sun ikuskapenean aritzen dira.- INSSa

    6. Herri administrazioen kontrola

    Koad

    erno

    sind

    ikala

    kAba

    rreko

    a

  • Lehenago esan dugun moduan, Mutuek ez dute beraientzako mozkin ekonomi-korik bilatzen, bazkide dituzten enpresentzat baizik, eta horretarako enpresahorietako langileen gaixo egoerak laburtzera eta istripu eta gaixotasunen lan-jatorria ukatzera xedatutako neurriez baliatzen dira.

    Bestalde, administrazioak, urteroko gorabeherekin eta fluxu ekonomikoekin,Gizarte Segurantzaren beste partida batzuk orekatzera begira, ezarritako kontu-laritza eta estatistika ingeniaritzak dakarrena da Mutuen kudeaketa ekonomikoaguztiz baldintzatuta egotea. Alde horretatik, hor dago, azkeneko urteotan, aginta-ri ekonomiko eta politikoek Mutuen etorkizunari buruz eta Mutuen zereginakargitzeari buruz izaten ari diren eztabaida. Era berean, Mutuen kudeaketa eko-nomikoari kritika izugarri gogorrak egiten dizkieten hainbat txosten azaleratzenari dira; asegurugile modura penagarri ari dira, patronalari oso garesti ateratzenzaizkiola ikusiz, (Alemaniako portzentajearen bikoitza), gero Europako Batasuneantxarrenen artean dauden istripuen prebentzioko emaitzak izateko.

    15

    7. Kudeaketa ekonomikoa

  • A16

    Hauxe da LABen apustua, ezbairik gabe: prebentzio eta osasunerako herri sistema,partaidetza sozialekoa, doakoa, kalitatezkoa eta unibertsala.

    Hori lortzeko ahalik eta eraginkortasunik handienaz egin behar diogu aurre oraingo mutuasistemari, gure bitartekorik preziatuenak diren jendaurreko eta dagokien organoen aurre-ko salaketen eta mobilizazioen ildoari eutsiz. Ezin dugu ahaztu lan osasuneko gabeziakerrotik moztea gure zeregin sindikalean barneratu behar dugula, sekzio sindikaleko kideguztiak inplikatuz, arriskuen prebentzioa, lan osasuna eta ekintza sindikala prebentziokoordezkarien zeregin esklusiboa dela pentsatu barik.

    Jabetzen gara gai honetako arauak eta arauen aplikazioa enpresen interesetara bideratutadaudela. Enpresen artean dauden desberdintasunak eta berezitasunak gehitu behar diz-kiogu horri, baita kasu guztietan aplikagarria den irtenbiderik ere ez dagoela ere.Alabaina, Mutuen eta beren jardun okerren alorreko gure ekintza sindikala garatzekogakoak honako parametro hauetan koka ditzakegu:

    Gai orokorrak:

    INFORMAZIOA BILTZEA INFORMATZEA EZTABAIDATZEA MOBILIZATZEA

    Arazoak eta konponbideak kolektibizatzea:Enpresako pertsona batek pairatzen duen arazo bat antzematea garrantzitsua bada ere,irtenbide pertsonalizatua bilatzen saiatzea ez da zuzena, bihar edo etzi arazoa bestebatengan ager bailiteke. Irtenbideak kolektiboki hartu behar dira, arazoek iraun dezatensaihesteko. Sozializazio hori bi frontetatik garatuko da, bai enpresako ordezkari sindika-lengandik bai gainerako langileengandik. Hona hemen zer proposatzen dugun guk:

    - Sekzio sindikaletik Batzordearen bileretan jorratu beharko liratekeen gaiak plantea-tzea, Batzordeak gure proposamenak bere egin ditzan saiatuz. Baldin eta gainerakoindarrak zeregin hori oztopatzen ari badira, edo ekintza sindikala indargabetu nahibadute soilik arituko gara LAB modura.

    - Langile guztien informazioa, partaidetza eta ekarpena behar dira gure ekintza sin-dikala osasunaren defentsan ere gara dezagun. Batzordea langileriaren ordezkariadenez, egiten ari garenaren berri emango diogu, oholetan idatziak jarriz, batzarrakeginez eta abar. Langileen iritzia eta babesa ere eskatu behar dituzte enpresarekinnegoziatzea errazteko.

    Prestatu behar dugu:Enpresen eta beren Mutuen praktika okerrei aurre egiteko prestatuta egoteko jakin beha-rrekoa jasotzea da gida honen helburu handiguratsua. Laguntza gehiago behar baduzue,jo lasai sindikatuaren Lan Osasuneko sektoreko edo eskualdeko egituretara.

    Ahalik eta informaziorik gehien bildu behar dugu:Ez dugu presaka aritu behar, egingo dugunean segurtasunez mugitzeko beharrezkoa zai-gun informaziorik bildu ez badugu. Azkar jardun behar dugu, bai, baina baita eraginkor-tasunez ere. Presaka ibiltzea ez da aholkulari ona izaten.

    8. Sindikatuak esku hartzeko irizpideak

    Koad

    erno

    sind

    ikala

    kAba

    rreko

    a

  • Enpresari interpelatzea:Enpresaren jarrera nolakoa, halakoa izango da, neurri handian, Mutuak emangodigun tratua, enpresa baita mutuaren zerbitzuak kontratatzen dituena. EnpresakMutua asistentzia hobea eman diezagun presionatzen badu, asistentzia hobetukoda, ziurrenik, eta enpresak lanera lehenbailehen itzul gaitezen nahi badu, berriz,gurari hori betetzen saiatuko da Mutua. Horregatik, enpresak nabaritu behar dupraktika horiekin ados ez gaudela.

    Mutuari interpelatzea:Mutuek, mutua modura zein Kanpoko Prebentzio Zerbitzu modura ari direnean,bazkide dituztenen aginduak zintzoki betetzen dituzte, eta helburu hauek izatendituzte: pazienteak azkar senda daitezen, lan istripu baten agerikotasuna ukatzea,gaixo-agiririk ez ematea, enpresari ondo ez badatorkio, arriskuak ezkutatzea,enpresari ebaluazioa errazteko, eta abar.Mutuek jakin behar dute ez ditugula langileen osasuna eta bizitza salgai bihur-tzen dituzten praktika horiek onartzen. Enpresari interpelatzea eta Mutuei inter-pelatzea bateratu eta tartekatu behar ditugu. Erreklamazioak egin behar ditugu,salaketak ipini, mobilizazioak egin, gertakari zehatzen aurrean, kontingentziaarruntetako Ezgaitasun Iragankorraren kontrolerako hitzorduetara enpresa ba-tzorde osoa joan, eta abar.

    Herri Administrazioei interpelatzea:Herri Administrazioak langileek pairatzen duten sangria honen konplize dira.Patronalaren interesen mesedetan atondutako legeak, legeen aplikazioan kontro-lik ez izatea, ageri-ageriko gertakari izugarriengatik zehapenik ez ezartzea...halako jokabideek ez dute dauden istripu tasa altuak jaitsarazten laguntzen, etababesa ematen diote patronalaren lasaitasunari enpresetan segurtasuna eta osa-suna hobetu eta istripu eta galerak saihesteko neurri eraginkorrak hartzekoorduan.

    Jarduera zehatzak

    Behar den dokumentazio guztia jaso4:

    a) Formatu ofizialeko informazioa, lan agintaritzak eman beharrekoa:- Mutuak kontingentzia profesionaletan dituen jardueren kontratua, kontin-

    gentzia arrunten kudeaketaren kontratua, baldin eta egiten bada, etaKanpoko Prebentzio Zerbitzu modura duen kontratua. Mutuaren zereginenhiru kontratu horietatik informazio garrantzitsua atera dezakegu.

    - Lan istripuen eta gaixotasun profesionalen ondorioz osasunerako igarridiren kalteak.

    - Lan agintaritzan erregistratutako gaixo-agiririk bako lan istripuen hilerokozerrenda.

    b) Enpresari buruzko informazioa:- Mutuak, kontingentzia arrunten kudeaketa kontratatuta badauka, urtean egin

    dituen jardueren memoria.- Absentismo indizeak, sektoreka, lanekoak zein arruntak izan diren arabera

    (informazio hau ez da kasu guztietan eskatu behar).- Istripu eta gorabeheren ikerketak, neurri zuzentzaileak barne.- Osasunaren zaintzaren emaitzen txosten estatistikoa.- Kanpoko prebentzio zerbitzuaren urteko memoria.

    17

    4 Informazio hori guztia eskatzeko, 1. eranskinean eskari-eredua sartu dugu.

  • A18

    Enpresari egindako informazio-eskarian, hartu-agiriaren kopia, enpresaren zigiluarekin,gordeko da; komeni da erantzuna jasotzeko epeak finkatzea. Erantzunik jaso ezean, edoerantzunarekin ados ez egon ezean, salaketa jarri beharko zenukete Lan Ikuskatzailetzan(Nafarroan), edo Lan Ordezkaritzan (EAEn). Horretarako, sindikatuaren Lan Osasunekoegituretara jotzea duzue onena.

    Aurretiazko kontsultarako eskubidea betearazi:Kausa arrunten ondoriozko Ezgaitasun Iragankorrak kudeatzea kontratatu, edo kontin-gentzia profesionalen estaldurarako Mutua aldatu nahi bada, aurretiaz Enpresa Batzordearikontsultatu behar zaio. Era berean, beraiei kontsultatu behar zaie enpresako PrebentzioSistema mota bat ala bestea antolatu baino lehen (Laneko arriskuen prebentziorako legea-ren 33. artikulua).

    Hala ere, gogoan izan behar dugu aurretiazko kontsulta hori ez dela loteslea, hau da,enpresa galdetzera behartuta dago, bai, baina erantzuten zaiona aplikatzera, ordea, ez.Jakina, zenbat eta indartsuago agertu enpresaren aurrean gure eskubideen defentsan,hainbat eta begiramen handiagoa mereziko diete gure iritziek.

    Negoziazio kolektiboaren erabilpena:Saia zaitezte negoziazio kolektiboaren bidez sindikatuen ordezkaritzak luzatu behar ditue-la esan dugun txostenak eskuratzen, bai kontingentzia arruntei bai profesionalei buruzko-ak, enpresarentzat lotesleak baldin badira. Hau da, Mutuen “zerbitzuak” langileek erabili-ko badituzte, enpresak bere egin beharko du bere ordezkari sindikalek egindako txoste-na. Txosten hori egiteko Mutuan artatu dituzten pertsonen esperientziak biltzea komenikolitzateke. (III Eranskina)

    Oso garrantzitsua da hitzarmen edo konbenio kolektiboetan kontingentzia arruntenkudeaketa Mutuarekin kontratatzeari sistematikoki uko egiten zaiola jasotzea.

    Kasurik txarrenean, saia zaitez erabakian parte hartzen.Negoziazio kolektiboaren bidez akordiorik iristen ez baduzue, eta azkeneko irtenbidemodura, enpresarekin batera kontingentzia profesionalen estaldura zein Mutuarekin kon-tratatu erabakitzen aukera bilatuko duzue. Ez dugu inoiz parte hartuko kontingentziaarrunten kudeaketa kontrata daitezen erabakietan. Hori gure indar guztiarekin errefusatubehar dugu.

    Kontingentzia arruntak azkenean Mutuak egiten baldin baditu, zer baldintzatan egingodituen negoziatu beharko duzue. Batzutan gertatzen da enpresa multzo edo talde batenpolitikaren barruan sartzen dela kontingentzia arruten kudeaketa kontratatzea eta, horre-la, enpresak kontratazioaren formalismoa bete besterik ez dauka; halakoetan, baina, ego-era hori enpresa-itun baten bidez edukiz husteko aukera ere badago.

    Mutuen jarduera okerren aurrean, kontratatutako jardueren arabera.LABen oso argi daukagu Mutuekin zerikusia daukan guztian pairatzen ari garen egoe-ra penagarriak konponbiderik badauka, Mutuak desagertu eta jarduera horiekOsasun Sistema Publikoan sartzetik etorriko litzatekeela.

    Hori lortzeko gai ez garen bitartean, mutuen ereduaren jarduera okerren kontrako borro-ka etengabea izango da.

    Arestian Mutuetako jardueretako praktika okerrak mugatzeko aipatu ditugunak aplikatu etagero helburu hori iristen ez badugu, irtenbidea bilatu beharko diegu banan-banako ego-era ugariri, hala nola, behar baino lehen emandako senda-agiriei, lesioen lan jatorririk ezonartzeari, zalantzazkoak, badaezpadakoak edo oso bortitzak diren tratamenduei, eta aba-rrei. Horretarako honako jarduera ildoei segituko diegu:

    Koad

    erno

    sind

    ikala

    kAba

    rreko

    a

  • 1. Lan istripuen eta Gaixotasun profesionalen artapen egoeretan.Aurki gene-zakeen lehenengo arazoetako bat da Mutuak, enpresako artapen-eskaera-ko orririk ez daramagulako, kontsulta uka diezagun. Legez halakorik egite-rik ez dutenez, artapen egokia eskatuko diegu. Beste kontu bat da Mutuakgaixo-agiria luzatzeko dokumentu hori behar izatea; geroago eramangeniezaieke, edo enpresak faxez bidal liezaieke. Ezin zaio lan istripurik edogaixotasunik jasan duen edo jasaten ari den pertsonari enpresaren kudea-keta arazorik leporatu.Istripu edo gaixotasuna lanaren ondoriozkoa izan dela aitortzen ez badi-gute, edo aitortu arren senda-agiria behar baino lehenago ematen badi-gute, edo guztiz sendatu barik, hots, puntuak kendu barik, zauriak orbain-du barik, minez... lanera itzularazten bagaituzte, hauxe egin beharko dugu:

    - Mutuako instalazioetan derrigorrezkoa den erreklamazio liburua eskatukodugu, jaso dugun artapenarekin ados ez gaudela eta, gure iritziz, senda-agiria azkarregi eman digutela agerrarazteko.

    - Patologiaren edo lan istripuaren jatorria lanean dagoelako ukapena, beharbaino lehenagoko senda-agiria... idatziz eskatuko ditugu eta ados ez gau-dela agerraraziko dugu, guk ere idatziz.

    - Enpresari, ahal izanez gero ordezkari sindikalek lagunduta, OsasunaZaintzeko Prebentzio Zerbitzuak esku hartzeko eskatuko zaio, azterketaegin eta gero, zer jarrera duen argitzeko. Mutuaren jarrera berdinekoabada, INSL/OSALANeko Lan Osasuneko Atalei eskatuko diegu iritzia.

    - Oinarrizko arretako medikuarengana joan zaitezte. Hemen bi gauza gertalitezke:

    EZ dizue gaixo-agiririk luzatuko, patologiaren jatorria lanean dagoelairitzita. Diagnostikoa idatziz emateko eskatuko diozue, eta kontingentzia-ren jatorria lanean dagoela uste duenez, Ikuskatzailetza Medikora jokoduzue, berehala, gaixo-agiria eman diezazueten, eta kontingentziarenerreklamazioa egitera. Egun, Ikuskatzailetza Medikoak ez du gaixo-agi-ririk eman nahi izaten, zeren epaitegietatik dei egin izan baitiete horiegin izanagatik, baina hala ere arazoan sar dadin saiatu behar dugu,jarrera har dezan lortzeko eta arazo kolektibo bat sortzeko.

    BAI, gaixo-agiria emango dizue, baina gaixotasun arruntarengatik.Ordezkari sindikalei jakinaraziko diegu, INSSn kontingentzia erreklama-tzeko.

    - Enpresa Batzordeari zer dagoen jakinaraziko diogu, enpresako esparru ego-kietan jarduera hauek gaitzets ditzan.

    - INSSn idatzia aurkeztuko dugu, kasua salatzeko eta kontingentzia aldaketareneskaria premiaz tramita dezaten eskatzeko, praktikan oso astiro joaten badi-ra ere (hiruzpalau hilabete).

    - Bigarren iritzi bat eskatuko dugu Sistema Publikoan, eskainitako tratamen-duari buruzko zalantzarik badaukagu, oso bortitza begitantzen bazaigu...

    2. Zailtasunak enpresak aurkitzen ditugunean.Sarritan, lan istripu bat aitortzeko oztopoak Mutuara joan aurretik agertzendira, enpresan bertan, enpresak, hasierako unetik, lesioaren jatorria laneanez dagoela aitortu nahi ez duenean. Halakoei aurre egiteko honako hauegingo dugu:

    - Ordezkari sindikalek aurretiaz enpresan lan istripuei erantzuteko zelan jar-dutea aurreikusita daukaten begiratuko dute, bereziki honi adituko zaio:

    19

  • A20

    non eta nola erregistratzen diren istripuak, eta zeinek ematen dituen Mutuarako arta-pen eskari-orriak.

    - Edozein istripu mota enpresako egitura hierarkikoari jakinaraziko zaio, beti, handikegun batzuetara mina hasi arte zain egon barik. Gertakariaren lekukorik badaukazu,aurkeztu. Istripua lanerako zein etxerako bidean (in itinere) edo betekizunen bate-an gertatzen bazaizu, gertakariak argitzeko txostena ere aurkeztuko duzu.

    - Onartezina ere bada, eta gero eta ohikoago bihurtzen ari da, bigarren jardueraegitearena, zeinetan Mutuak ez digun gaixo-agiririk ematen gure ohiko lana egitekogai ez izan arren, eta enpresan itxurazko edo gezurrezko lanpostuak sortzen dira,ezgaitu iragankorrak birlekutzeko. Osasun Sistema Publikora jo behar dugu dauzka-gun kalteen eta behar dugun tratamenduaren txostena egin diezaguten (ahal bada,gure ohiko laneko betekizunak egiteko moduan gauden ala ez zehazteko eskatukodiegu).

    Kontuan hartu behar dugu lanaren ondoriozko lesio bat halakotzat kalifikatzeak duengarrantzia. Hara zer dakarkion enpresari lanaren ondoriozkoa den lesioa halakotzatez jotzeak:

    - Aurkezten dituen istripuen datuak ez dira benetakoak.- Ez dio gertakaria Lan Ikuskaritzari / Lan Agintaritzari jakinaraziko eta, ondorioz, ez da

    halakorik berriro gerta ez dadin neurri zuzentzaileak abiaraztera behartuta egongo.- Lesio horrek ukitutako pertsonaren osasunerako etorkizunean izan litzakeen ondo-

    rioen erantzukizunetik libre geratzen da enpresa.- Kontingentzia arruten ondoriozko gaixo egoeratzat jotzen denez, Osasun Sistema

    Publikoa da gaixo egoera hori ordaindu behar duena, eta ez Mutua, eta horrelaMutuak dirua aurreztuko du, eta funts horiek osasungintza pribatua sustatzera bide-ratuko dira.

    - Era berean, lesio profesionalak arrunt bihurrarazten badira, erabiltzen diren istri-puen zenbaki ofizialak leundu edo makilatzen dira. Gauzak horrela, herri adminis-trazioek aitzakia ezin hobea izango dute beren diskurtsoari eusteko, aplikatzen aridiren politikak eta jarduerak defendatuko dituzte, eta politika horiek emaitza onakdituztela baiesten segituko dute. Ez da egia. Behartuta gaude erabiltzen dituzten zen-baki horien atzean benetako arazoa ezkutatzen dela. Ez diezaiegun izozmendiarenmuturraz soilik hitz egiten utzi.

    3. Ezgaitasun Iragankor Arruntaren kontrol egoeretan. Argi eta garbi adierazi behardiegu Mutuek kontingentzia hori kudea dezaten guztiz kontra gaudela. Ezgaitasuniragankor arruntarengatik gaixo egoeran gaudela Mutuak hitzordurik jartzen badizu,jakinaraz iezaiezu ordezkari sindikalei, enpresan kexa daitezen, eta behar den jarrai-pena egin dezaten. Gainera:

    - Mutuak egin behar dituen kontrol eta azterketa medikoak ezin dira inoiz gaixo ego-eran 15 egun bete baino lehen egin.

    - Argitu behar da nork ordaintzen dituen bidaia gastuak, eta Mutuaren kontura izandaitezen eskatu behar dugu.

    - Ez dugu onartuko, eta bai salatuko, Mutuek osasun azterketak birkontrata ditzaten.- Ez dugu gaixo edo kaltedun pertsonaren etxera joan daitezen onartuko.- Ez dugu, halaber, telefonozko hitzordurik eman diezaguten onartuko. Idatzizko jaki-

    narazpena eta hartu-agiriduna eskatuko dugu. Jasotzen duzuenean joan zaitezte hi-tzordura, baina tratamenduren bat eskaintzen badizuete, edo froga medikoren batazkartu nahi badizuete:

    • Ez zaudete onartzera behartuta. Froga edo tratamendu hori interesatzen ez bazai-gu, uka gaitezke, betiere funsdun ukapena bada (adibidez, orain tratatzen ari zai-gun pertsonak konfiantza handiagoa merezi digula).Ko

    ader

    no si

    ndika

    lakA

    barre

    koa

  • • Onartzea erabakitzen badugu, proba edo tratamendua egin aurretik,osasun sistema publikoko espezialistei galdetu ahalko diegu, haien iritziprofesionala zein den jakiteko.

    • Mutuatik froga edo tratamendu hori egitera behartzen saiatzen badira,ordezkari sindikalei jakinaraziko diegu.

    4. Osasun azterketa egiten den jarduera guztietan. Egin ondoren:

    - Emaitzak banan-banakoak eta isilekoak dira, eskatu barik eman behar diz-kigute.

    - Idatzizko txostenak irakurgarriak izango dira.- Tratu zuzena eman behar digute, eta ezin diegu gaixo egoeren koste eko-

    nomikoari buruzko iruzkinik onartu.- Azalpenak argiak izango dira, eta ez zaigu balizko arazorik ezkutatuko.- Enpresak balizko gaixotasun baten diagnostikoaren gaineko informaziorik

    duelako susmo sendoak badituzu, sindikatuari jakinaraziko diozu, behardiren lege ekintzak bideratzeko.

    - Bigarren iritzia eskatzeko esango diezu, batez ere garrantzi bereziko kon-tuak direnean: interbentzio arazotsuak, eta abar.

    - Tratamendu bortitzak errefusatuko dituzue eta, oro har, birgaitzea eta lanegitea bateratzearekin ados ez zaudetela adieraziko duzue.

    5. Kanpoko Prebentzio Zerbitzu modura egiten dituen jardueretan. Ez duguahaztu behar enpresa bere kargu dituen langileen osasuna babesterabehartuta dagoela. Horretarako, Prebentzio Sistemaz hornitu behar du(Berea, hots, enpresako langileak diren eta gaiaz nahikoa dakitenekin, edoKanpokoa, kanpoan kontratatutakoa, Mutuak batek ere lan hori egin dezakee-larik). Kanpoko Prebentzio Zerbitzu honek, bere jarduerak garatzen ditue-nean, Laneko Arriskuen Prebentziorako Legeak langileei aitortzen dizkienzenbait eskubide errespetatu eta bete daitezen erraztuko du, eta alderdienaholkulari izango dira, honako gaien gainean:

    - Informazio eta prestakuntza eskubidea, enpresaren multzoari eta bakoitza-ren lanpostuari ukitzen dioten arriskuetaz, baita hartu beharreko preben-tzio neurrietaz ere.

    - Langileei lanpostuetan dauden arriskuez galdetuko diete, arriskuen eba-luazioa egiten dutenean.

    - Osasun zaintza lanpostuan dauden arriskuen arabera berariazkoa izandadin, datuak isilekoak izan daitezen... bermatuko da.

    - Bereziki sentiberak edo minberak diren pertsonak eta langileen amatasunababestu behar direla kontuan hartuko dute.

    Horregatik, irmotasunez salatuko dugu Mutuek Istripuen PrebentziokoZerbitzu modura aritzean urratzen duten edozein eskubide eta bai Mutuari,bai enpresari eskubide hori bete dezaten eskatuko diegu. Ezin dugu, inolaere, langileria prestatu eta informatu gabe edukitzerik onartu, ez eta arris-kuen ebaluazioan galde langileei galde ez diezaieten, lanpostuetan daudenarriskuen araberako berariazko osasun zaintzarik egin ez dezaten, datumedikoen isilekotasuna gorde ez dadin ere.

    Beraz, KPZ gisa jokatzen, mutuak hausten ari diren edozein eskubiderenaurrean, enpresa zuzenean seinalatu behar dugu, antzemandako arazoakonpontzeko exijitzea. Horretarako, jokabiderako proposamena luzatuko daidatziz eta eranskinean informazioa eskatzeko idazkian ikusi ditugun bal-

    21

  • A22

    dintza berberetan, edota Laneko Segurtasun eta Osasuna Batzordea ere erabil daite-ke; beti ere, akta jasotzen bada, proposamen hori burutu dela egiaztatu ahal izateko.

    Batzutan, erantzukizuna Mutuarena soilik izango da (hala nola, Istripuen PrebentziokoZerbitzuko osasun langileek lan hori beste zeregin batzuekin bateratzen duenean, bere-ziki, ezgaitasun iragankor arrunten kontrolarekin, arrisku ebaluazioen emaitzak faltsu-tzen direnean...).

    Egoera horien aurrean, salaketa Lan Ikuskaritzan / Agintaritzan zuzenean egingo da,bera baita lurralde bakoitzean aritzen diren Istripuen Prebentzioko Zerbitzuei ziurta-giriak luzatzen dizkiena. Komeni da, halaber, OSALANeko Lan Osasuneko Ataleanedo Nafarroako Lan Osasuneko Erakundeko Laneko Ezgaitasunen eta OsasunEbaluazioko Atalean kexa idatzia aurkeztea.

    6. Mutuen esku hartzea haurdunaldien arriskuaren aurrean: Laneko IstripuenPrebentziorako 31/1995 Legearen 26. artikuluan eta Gizarte Segurantzaren sistemakamatasun eta haurdunaldien arriskuengatik ematen dituen prestazio ekonomikoengaineko 1251/2001 E.D.n araututa dago.

    Hara zer dioen 26. artikuluak: “Legearen 16. artikuluak hizpide duen arriskuen eba-luazioan haurdun dauden, zein duela gutxi erditu diren emakume langileei dagokienez,beraientzat zein umekiarentzat kaltegarri izan litezkeen lan eragile, prozedura zein bal-dintzak zein eta zenbaterainokoak diren, eta zenbat denboraz egon litezkeen haienmende zehaztuko da, berariazko arriskurik izan litekeen edozein jardueratan”.Zoritxarrez, inoiz gutxi betetzen da hori.

    Bestalde, 1251 E.D.k dioenez, haurdunaldirako arriskuaren ondoriozko baimeneskariak Osasun Zerbitzu Publikoko txosten medikoak ez eze, KontingentziaArrunten ondoriozko Ezgaitasun Iragankorraren prestazioa asetzen duen erakundekudeatzaileko edo Mutuako Zerbitzu Medikoek luzatutako ziurtagiriak ere abalatutaegon behar du. Ziurtagiri horretan langilea haurdun dagoela eta lanpostuaren bal-dintzak osasunerako txarrak zaizkiola baietsi behar da.

    Praktikan, ziurtagiri hori egiteak ez du arazorik sortzen, Gizarte Segurantzak patro-nalari diru pizgarria ematen baitio haurdunaldian zeharreko arrisku subsidio horre-tarako.

    Koad

    erno

    sind

    ikala

    kAba

    rreko

    a

  • I. eranskina

    Enpresako Zuzendaritzari:

    Behean sinatzen duenak, Prebentzio Ordezkari izanik, eta Laneko Istripuen Prebentziorako 31/95 Legeak aitortzen dizkion eskuduntzez

    baliatuz,

    ESKATZEN DU

    ondorengo informazio honen idatzizko kopia eman dakion:

    .............................................................................................................................................................................................................................................

    .............................................................................................................................................................................................................................................

    .............................................................................................................................................................................................................................................

    .............................................................................................................................................................................................................................................

    .............................................................................................................................................................................................................................................

    Era berean, informazio hori ............. eguneko epean eman diezaion galdatzen dio enpresari.

    Data eta sinadura

    Jaso dut (data eta sinadura)

    23

  • A24

    Enpresako Zuzendaritzari:

    Behean sinatzen duenak, Prebentzio Ordezkari izanik, eta Laneko Istripuen Prebentziorako 31/95 Legearen 36.1c; 36.2 f; 36.3; 36.4 arti-

    kuluek aitortzen dizkioten eskuduntzez baliatuz,

    PROPOSATZEN DU:

    .............................................................................................................................................................................................................................................

    .............................................................................................................................................................................................................................................

    .............................................................................................................................................................................................................................................

    .............................................................................................................................................................................................................................................

    .............................................................................................................................................................................................................................................

    Eta, kontrako erabakirik hartzen badu, ezezkoaren argudioak idatziz eman diezazkion ere eskatu nahi dio enpresari, 31/95 legearen 36.4

    artikuluan dioen moduan.

    Data eta sinadura

    Jaso dut (data eta sinadura)

    II. eranskina

    Koad

    erno

    sind

    ikala

    kAba

    rreko

    a

  • JARRAIPEN FITXA-Lan istripua edo Gaixotasun Profesionala-

    Fitxa honen xedea Mutualitateari jarraipen hobeagoa egitearena da. Langileek borondatez emandako datuek xede hori izanendute, eta ez dute inola ere urratuko datu medikoen konfidentzialtasuna.

    Pairatu zenuen istripuak edo Gaixotasun Profesionalak aldi bateko ezgaitasuna suposatu zuen?......

    Beraren kudeaketa zuzentzat duzu? ...............................................................................................................................................................................

    Bajako data: ..........ko.......................ren............a Alta-data:...... ko.....................ren..........a

    BAJAREN JATORRIA Lanbide gaixotasuna _ Lan istripua _

    Bajaren jatorriaz egiten den diagnostikoa zuzentzat duzu? .......................................................................................................................................

    BETE EZAZU LANBIDE GAIXOTASUNA EMANEZ GERO:Inolako arazorik izan duzu lanbide gaixotasuna diagnostikatzeko orduan? Adierazi:

    .............................................................................................................................................................................................................................................

    .............................................................................................................................................................................................................................................

    .............................................................................................................................................................................................................................................

    Noizbait egon zara bajan hori dela eta? .........................................................................................................................................................................

    Zerbait egin da enpresan zure gaixotasunaren ondorioak arintzeko? ......................................................................................................................

    Ongi hartu zaitu mutualitateak? Arazorik izan duzu?

    .............................................................................................................................................................................................................................................

    .............................................................................................................................................................................................................................................

    .............................................................................................................................................................................................................................................

    Bajaren iraupena behar bestekoa gertatu da bizkortu zaitezen? ..............................................................................................................................

    BETE EZAZU LAN ISTRIPUA EMANEZ GERO:Ongi hartu zaitu mutualitateak? Kexurik duzu?

    .............................................................................................................................................................................................................................................

    .............................................................................................................................................................................................................................................

    .............................................................................................................................................................................................................................................

    Egin da istripuaren analisia enpresan? ..........................................................................................................................................................................

    Bajaren iraupena behar bestekoa gertatu da bizkortu zaitezen? ...............................................................................................................................

    25

    III. eranskina

  • AKoaderno sindikalakAbarrekoaIV. eranskina

    26

    JARRAIPEN FITXA

    -Sorrera arrunta daukan lesioa-

    Fitxa honen xedea Mutualitateari jarraipen hobeagoa egitearena da. Langileek borondatez emandako datuek xede hori izanen

    dute, eta ez dute inola ere urratuko datu medikoen konfidentzialtasuna.

    Bajako data: .................ko ...............................ren........a

    Alta-data: .................ko .............................. ren........a

    Bajaren jatorriaz egiten den diagnostikoa zuzentzat duzu? .......................................................................................................................................

    Deiren bat egin dizu Mutualitateak? ..............................................................................................................................................................................

    Baja berresteko partea irakurri baino lehen ala geroztik? .........................................................................................................................................

    Baja hartu baino zenbat egun beranduago? ................................................................................................................................................................

    Mutualitatera joatea eskatu zaizu? .................................................................................................................................................................................

    Nolakoa izan da hauekiko harremana? .........................................................................................................................................................................

    Joan zaizkizu etxera (borondatezko)? ...........................................................................................................................................................................

    Gaixotasun arrunta ematen denean, zalantzarik izan duzu mutualitatearekiko dituzun eskubideez? Adierazi

    .............................................................................................................................................................................................................................................

    .............................................................................................................................................................................................................................................

    .............................................................................................................................................................................................................................................