URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Berastegiko plazaren ... · ALEGIABIGARRENEZ TXINTXARRIAK MARTXAN...

8
ALEGIA BIGARRENEZ TXINTXARRIAK MARTXAN JARRIKO DIRA // 4 ASTEAZKENA 2017/10/25 5. urtea, 757. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Hurrengo urteko aurrekontuetan ere herritarrek zer esana izango dute 2016an abiarazi zuen Tolosako Udalak ‘Tolosatzen’ prozesua; 2018ko lan lerro nagusiak zehaztu nahi dituzte orain // 3 Berastegiko plazaren inaugurazioa pilotari lotuta, igandean Bi astez luzatuko da aurtengo Kultur Astea; ekitaldi zerrenda luzearen barruan Azoka Bereziak bere tokia mantenduko du // 7 Gazteentzako plataforma zalantzak erantzuteko gune bihurtuta Tolosako Prebentzio Mahaiak sortu du webgunea gazteen alkohol kontsumoaren gaiari erantzuna emateko; Luna Barquero Bordobanek sortu du irudia // 2 Altzoko turismo plan hitzarmena sinatuta eta martxan Segoretxe taberna egokitzeko eta turistentzako harrera leku bihurtzeko berrikuntza lanak ikuskatu dituzte Elduaien alkateak eta Itxaso diputatuak // 5 ASTEASU AUZOLANEAN BERRIZTERA Datozen hilabeteetan Elizmendiko kanpandorrean hutsunea ikusiko da; izan ere, Ignacio Zubillaga erlojugile orexarrak 1897an Asteasuko elizako kanpondorrean jarri zuen erlojua desmuntatu eta auzolanean berriztuko dute // 6 JON MIRANDA

Transcript of URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Berastegiko plazaren ... · ALEGIABIGARRENEZ TXINTXARRIAK MARTXAN...

Page 1: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Berastegiko plazaren ... · ALEGIABIGARRENEZ TXINTXARRIAK MARTXAN JARRIKO DIRA // 4 ASTEAZKENA 2017/10/25 5. urtea, 757. zenbakia 107.6 fm URTEKO HARPIDETZA

ALEGIABIGARRENEZ TXINTXARRIAK MARTXAN JARRIKO DIRA //4

ASTEAZKENA2017/10/25

5. urtea, 757. zenbakia107.6 fm

www.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Hurrengo urtekoaurrekontuetan ereherritarrek zer esana izango dute2016an abiarazi zuen Tolosako Udalak‘Tolosatzen’ prozesua; 2018ko lan lerronagusiak zehaztu nahi dituzte orain //3

Berastegiko plazareninaugurazioa pilotarilotuta, igandeanBi astez luzatuko da aurtengo Kultur Astea;ekitaldi zerrenda luzearen barruan AzokaBereziak bere tokia mantenduko du //7

Gazteentzakoplataformazalantzakerantzutekogune bihurtuta

Tolosako PrebentzioMahaiak sortu duwebgunea gazteen alkoholkontsumoaren gaiarierantzuna emateko; LunaBarquero Bordobaneksortu du irudia //2

Altzokoturismo planhitzarmenasinatuta etamartxan

Segoretxe tabernaegokitzeko etaturistentzako harrera lekubihurtzeko berrikuntzalanak ikuskatu dituzteElduaien alkateak etaItxaso diputatuak //5

ASTEASUAUZOLANEAN BERRIZTERADatozen hilabeteetan Elizmendiko kanpandorrean hutsunea ikusiko da; izan ere,Ignacio Zubillaga erlojugile orexarrak 1897an Asteasuko elizako kanpondorreanjarri zuen erlojua desmuntatu eta auzolanean berriztuko dute //6

JON M

IRAN

DA

Page 2: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Berastegiko plazaren ... · ALEGIABIGARRENEZ TXINTXARRIAK MARTXAN JARRIKO DIRA // 4 ASTEAZKENA 2017/10/25 5. urtea, 757. zenbakia 107.6 fm URTEKO HARPIDETZA

02 TOLOSA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2017ko urriaren 25a

Lan eskaintzak

Zerbitzaria.Goierriko jatetxe batera-ko zerbitzari bat behar dugu. Harre-manetarako telefonoa: 943 80 62 06.Bulegoko langilea.Logikaline enpre-sak lanaldi osoko lanpostu bat eskain-

tzen du, Abaltzisketan. Officeetamekanografia menperatzeaz gain,euskara, gaztelera eta ingelesa hitzegin behar dira. Formazio sendoa etalan-talde egonkorra. Bidali curriculu-ma [email protected].

IRAGARKI LABURRAK

3x3 txapelketa,Larramendikojaietako nobedadeI. Urkizu

Larramendi auzoko festei 2012.urtean ekin zieten berriro eta,horrela, auzo berriak bizi hartuzuenez geroztik, seigarren festakizango dira aurtengoak. Ostirale-an txupinazoarekin ekingo dieteospakizunei, eta Udaberri dan-tza taldea gonbidatu dute horre-tarako, haien 60. urteurrena delaeta.Festa batzordeko kideek nobe-

dadeen berri eman nahi izan zu-ten aurkezpenean eta, horrela,azpimarratu dute gaztetxoen-tzat 3x3 futbol txapelketa izangodela. Igandeak hartuko du kirolhitzordua, 10:00etatik aurrera,eta 8 urtetik 13 urtera bitartekoneska-mutilek izan dute izenaemateko aukera: guztira, 160gaztetxo ariko dira. Babesleei es-kerrak eman nahi izan zizkieten,besteak beste, haiei esker egoki-tu ahal izan baitute 3x3 forma-tuan aritzeko joko-zelaia. Gaine-ra, parte hartzaile bakoitzaren-tzat sari bana izango da.

Futbolarena, ordea, ez da aur-tengo berrikuntza bakarra izan-go, jaiak behar bezala ospatzekokamiseta eta zapi berriak eginbaitituzte. Festa batzordeko ki-deek azaldu zutenez, lehengo za-piek festa batzordearen izenabaino ez zuten islatzen; nahiagoizan dute Larramendiko AuzoElkartearen izena erabili.Horren harira, jaien aurkezpe-

na deialdi bat egiteko ere baliatuzuten festa batzordeko kideek:«Auzo elkartean 120 pertsonarikgora aritzen gara, baina, aldiz,jaiak antolatzeko batzordean as-koz ere jende gutxiago biltzengara, eta beti laguntza eske ibilibehar izaten dugu. Horregatik,agerraldia probestu nahi duguauzotarrei laguntza eskatzeko».Gaur egun, Larramendi 3.000

bizilaguneko auzoa da eta, jaienbidetik, antolatzaileek nabar-mendu dute auzo elkartearenhelburua dela bizilagunen arte-ko lotura estutzea eta, bide ho-rretan, auzoko giroa sustatzea.

LARRAMENDIKO JAIAK 2017Urriaren 27a, ostirala

17:30.Txokolate jatea.18:30. Txupinazoa. Udaberri dantzataldearen eskutik. Buruhandiak etadultzaineroak izango dira.19:00.Pintxo pote.20:00.Tolosako Musika Bandarenkontzertua.20:30.Ogitarteko salmenta.22:00.Zezen suzkoa.23:30.Kontzertuak: Euphoric etaPontentor.

Urriaren 28a, larunbata

10:00.Diana dultzaineroekin.10:00.Batukada Famili tailerra.12:30.Haurrentzako danborradaIraunkorrak txarangarekin.14:00.Auzo bazkaria.

17:00. Iraunkorrak txaranga.18:00.Jokoak txarangarekin.19:00.Kalejira txarangarekin.20:00.DJ Maituna musica de los80's.20:30.Ogitarteko salmenta.22:00.Zezen suzkoa.23:00.Alaiki Metal taldea.03:00.DJ Txanela.

Urriaren 29a, igandea

10:00.Diana Tolosako txistulariekin.10:00.3x3 Futbol Txapelketa.11:00.Patata tortilla lehiaketa.11:30.Ume jolasak.14:00.Kuadrilla bazkaria.17:00.Karaokea.18:00.Buruhandiak.19:00.Jaien amaiera.

Nerabeen kezkakargitzeko plataformaplazaratu du udalakTolosako Prebentzio Mahaiak sortu du gunea, etaerabilgarri da jada, Tolosako Udalaren webgunean; Luna Barquero Bordonabek sortu du irudia.

Itzea Urkizu Arsuaga

Tolosako Prebentzio Mahaia he-rriko gazteen alkohol kontsumoa-ren gaia lantzeko sortu zuten, ne-rabeen inguruko eragileen esku-tik. Horrela, duela urtebete inguruiragarri zuten, gazteentzako plata-forma digitala sortzeko lanetanhasiko zirela, neska-mutilen za-lantzak eta arazoak konpontze bi-dean. Bada, erabilgarri da jada, etaTolosako anbulatorioan aurkeztudute tresna berria.Olatz Peon Tolosako alkateak,

Lourdes Senovilla prebentzio tek-nikariak eta Nerea Cereceda gaz-teria teknikariak eman dituzteegitasmoaren xehetasunak, eta al-boan izan dute Luna Barquero ere:plataforma digitaleko irudia sortuduen gaztea. Eurekin izan dira,halaber, prebentzio mahaiko gai-nerako ordezkariak: Herrikide,Laskorain eta Orixeko ordezka-riak; Osasun saileko eta Osakide-tzako langileak; Topaguneko he-zitzaileak eta kale hezitzaileak;Berdinsex zerbitzuko aholkularia;eta AECC elkarteko ordezkaria.Guztiek bat egin dute, preben-

tzio mahaiaren balioa azpimarra-

tzerakoan: «Duela bi urte eta erdihasi ginen lanean, eta Tolosan le-hen aldiz ari gara gazteriaren in-guruko gaiak osotasunean jorra-tzen, modu integralean», azaldudu Nerea Cereceda gazteria tekni-kariak. Bide beretik, Olatz Peonek hain-

bat erakunderen arteko foro batsortzea txalotu du: «Administra-zioa ez da erraza izaten».

GALDERA BIRTUALAK ETA ANONIMOAKwww.tolosa.eusataritik eskuraga-rri dago, jada, nerabeen platafor-

marako sarbidea. Bertan lau atalnagusi daude eta, finean, gai ho-rien inguruko zalantza, kezkanahiz galderak bideratu ahal izan-go dituzte neska-mutilek.Lourdez Senovillak azaldu du

teknologia berrietara jotzea ideiahobea iruditu zitzaiela, gazteeikezkak argitzeko: «Iruditu zitzai-gun teknikari batengana ez zuke-tela hain erraz joko; orain, osomodu errazean bidali ahal izangodituzte galderak». Horrela, honakoak izango dira

plataformako lau atalak: Sexuali-tatea; Drograk eta menpekotasu-nak; Gorputza ezagutu eta maita-tu; eta Botepronton. Azken atala-ren kasuan, gainerako ataletansartzen ez diren galderak egin ahalizango dituzte. Erantzunei dagokienez, berriz,

kasuan kasuko prebentzio mahai-ko kideek eskainiko diete lagun-tza, eta protokolo baten bitartezzehaztu dute, gehienez ere, aste-beteko epean emango dituztelaerantzunak. Areago, prebentziomahaiko kideek, galdera edo kez-ka baten bitartez, arazoren bat de-tektatzen baldin badute, gazteariaurrez aurreko elkarrizketa bategitea proposatuko diote. Plataforma digitalak irudi pro-

pioa izango du, eta Luna Barque-ro tolosarrak sortu du. Lehiaketabaten bitartez aukeratu dute iru-dia, eta generoaren gaia nahizgazteen zalantzak tratatzekomoduagatik aukeratu du epai-mahaiak.

Plataforma berria erabilgarri dago jada, udalaren webgunean. I. URKIZU

Arkaute etxean aurkeztu zuten egitaraua, auzo elkarteko egoitzan. I. URKIZU

Page 3: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Berastegiko plazaren ... · ALEGIABIGARRENEZ TXINTXARRIAK MARTXAN JARRIKO DIRA // 4 ASTEAZKENA 2017/10/25 5. urtea, 757. zenbakia 107.6 fm URTEKO HARPIDETZA

Herritarren ahotsari tartea emannahi dio udalak, aurrekontuetan‘Tolosatzen’ parte hartze planaren bidetik, 2018rako lan lerro nagusiak zehaztu nahidituzte, iaz egin bezala; azaroaren 8an izango da horretarako hitzordua

Itzea Urkizu Arsuaga

Udal aurrekontuak prestatzekoherritar eta eragileen beharrakezagutzeko ariketa egingo du To-losako Udalak, Tolosatzen partehartze planaren harira. Joan denastelehenean izan zen lehen hi-tzordua, eta bertan 2017ko aurre-kontuan txertatutako proiek-tuen jarraipena egin zuten; aza-roaren 8an, berriz, hurrengourterako lan-lerro nagusiak ze-haztea izango dute helburu.Olatz Peon Tolosako alkateak

eta Joseba Ormazabal Herrita-rrekiko harremanak, Partaidetzaeta Informazioaren Gizartea sai-leko zinegotziak eman zituztenprozesuaren xehetasunak, age-rraldi batean eta, besteak beste,2017rako aurreikusitako proiek-tuen gauzatze-mailari begiratuzioten: «Iaz, guztira, 73 lan-lerroedo proiektu txertatu genituen2017ko aurrekontuan eta, orain-goz, 50 martxan daude», azalduzuen Ormazabalek. Hain justuproiektu horiek guztiak izan zi-tuzten hizpide joan den urriaren23ko bilkuran, eta txosten banabanatu zieten bertaratuei. Hurrengo hitzordua azaroa-

ren 8koa izango da, eta iazkoerrepasoa abiapuntu hartuta,bertan zehaztuko dituzte 2018kobalizko egitasmo eta inbertsioberriak. Kultur etxean bildukodira teknikari, eragile eta herrita-rrak, 19:00etatik 21:00etara. Lan-dinamika taldekakoa

izango da, Tolosatzen proiek-tuan hasieratik egin izan dutenmoduan. Hala ere, Joseba Orma-zabalek iragarri zuen, hilaren8ko saioak berrikuntza bat izan-go duela: gaien zeharkakotasu-narena. «Orain arte gairik gai az-tertu izan dira beharrak, eta geroguztiak batu, proposamen ba-tzuk lehenetsi eta beste batzukaurrera begira landu ahal izate-ko. Aurten, ordea, erabaki duguzenbait gai erdigunean jarri, etazeharkakotasunez lantzea. Horioso interesgarria eta aberasga-rria izan daitekeela uste dugu,herritarren beharrak identifika-tu eta zerrendatze aldera», azal-du zuen zinegotziak.

Joseba Ormazabal eta Olatz Peon, hitzorduak iragartzeko eskainitako aurkezpenean; hilaren 8an izango da hurrengoa. I. URKIZU

POLITIKA TOLOSA 03www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2017ko urriaren 25a

LEHENENGO BEHARRAK, GERO ZENBAKIAKUdalak parte-hartze prozesutikateratako ideia eta proiektuakgaratzeko diru-poltsa zehatz batbideratu beharrean, alderantziz-ko bidea egingo du, eta hori jodute, besteak beste, bereizgarri-tzat: «Gure ustez, garrantzi han-diagoa du herritar edo eragileenbeharrak ezagutzeak, eta horrieman nahi diogu lehentasuna.

Ez dugu aurrekontuko kopuruzehatz bat bideratu horra, ezduelako zentzurik diru kopurubat prestatzeak, diru hori zertanerabiliko ote dugun xehetugabe», azaldu zuen Ormazaba-lek. Horregatik, beharrak lehe-netsiko dituzte, eta horren ara-berakoa izango da, parte hartzeprozesuko ideiek 2018ko udalaurrekontuan izango dute tar-tea.

Ideiak lehen lerroan eta balia-bide ekonomikoak bigarreneanjartzearekin batera, Olatz Peonalkateak beste ezaugarri bati erejarri zion azpimarra, agerral-dian: «Etengabe ebaluatu eta ba-loratzen den egitasmoa da, etaetengabe elikatzen dugu; horiTolosako plangintza partekatuaproiektuaren bereizgarrietakobat da, ez baita ohikoa izaten ho-rrelako prozesuetan». Bide ho-

2016AN EKINDAKOPARTE HARTZEPROZESUA

Tolosako Udalak 2016an abiarazizuen Tolosatzenparte hartze pro-zesua. Guztira, 11 bilera osatu zituz-ten, eta lau fasetan garatu zuten,hamar urtera begirako marrazkia.

Batetik ikuspegia eta diseinuagorpuztu zituzten, etorkizunekoTolosa irudikatzeko araudia ados-tuz.

Bigarren fasea diagnostikoarenaizan zen, eta momentuko argazkiaatera zioten Tolosari, herritar, era-gile, udal teknikari eta ordezkaripolitikoen ekarpenarekin; lehen li-burukia argitaratu zuten informa-zioarekin.

Estrategia eta planaren fasea,berriz, joan den ekainean hasi zen,maiatzeko osoko bilkuran TolosakoPlangintza Partekatua 2017-2027onartu eta gero. Argazki parteka-tua eta etorkizuneko norabideakabiapuntu hartuta, jarduera nagu-siak zehaztasunez definitu zituz-

ten, eta lau ildo nagusi azpimarratu,2027. urtera begira. Bigarren libu-rukia argitaratu zuen, TolosakoUdalak, hirugarren fase horretakolanketa eta mamiarekin.

Tolosatzenprozesua laugarreneta azken fasean da gaur egun. Fi-nean, urtez urteko proposamen etabalizko proiektuen jarraipena egi-tea eta elikatzea izango da da pro-zesuko arduradunen, herritarren,eragileen nahiz politikarien egite-koa. Halaber, udalak garapen ho-rren guztiaren berri eman beharkodie herritarrei.

rretan, iragarri zuen TolosakoUdalak epe laburrean irekikoduela webgune berria, eta bertanparte hartze prozesuko proiek-tuen betetze-maila ikusi ahalizango dela, modu grafikoan. Azkenik, aipatzekoa da, parte

hartze prozesu orokor horrezgain, Tolosako Udalak beste hiruprozesu monografiko martxanjartzekoa dela, herritarren iritziakontuan hartuz. Batetik, udalakhitza eman nahi die tolosarrei,Oria ibaiaren berreskuratzean,eta udal ekipamendu soziokul-turalen azterketan ere iritziakbiltzea dute helburu. Era berean,Emakumeen Etxea osatu eta ma-mitzeko prozesua ere laster abia-raziko du Tolosako Udalak. Olatz Peonek eta Joseba Or-

mazabalek tolosarrak deitu zi-tuzten 2018ra begirako proiek-tuak proposatu eta parte hartze-ra: «Sekula parte hartu ezdutenak ere gonbidatu nahi di-tugu».

Page 4: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Berastegiko plazaren ... · ALEGIABIGARRENEZ TXINTXARRIAK MARTXAN JARRIKO DIRA // 4 ASTEAZKENA 2017/10/25 5. urtea, 757. zenbakia 107.6 fm URTEKO HARPIDETZA

Bigarren denboraldiahasiko du TxintxarriakMartxan egitasmoak Bihartik hasita etaekainaren 21a bitartean,ostegun goizetan guztira30 irteera egingo dira

Imanol Garcia Landa Alegia

Adineko pertsonek ariketa fisi-koa egitera bultzatzea eta be-raien arteko harremanak susta-tzea helburu du TxintxarriakMartxan egitasmoak. Bihar hasi-ko den denboraldian, funtziona-tzeko modua aurreko ekitaldia-ren bezalakoa izango da, hau da,ibilaldiak ostegunetan 10:30eanabiatuko dira plazatik, eta ondo-ren hamaiketakoa egiteko auke-ra izango dute parte hartzaileek,herriko hainbat tabernek eskai-nia. Ekainaren 21a bitartean guz-tira 30 irteera egingo dira. Lehe-nengo denboraldian jasotakoerantzun onari eusteko helburuadute bigarrengo honetan.Aurreko ekitaldian bezala,

adin tarte ezberdinetako pertso-nek ibilbide ezberdinak egiteko

aukera izango dute, eta irteerabakoitzean talde eta elkarte ez-berdinetako laguntza izangodute bertan parte hartzen dute-nek. Aralar institutua, erretiro-dunen elkartea, Nagusilan etaeliza dira laguntza eskainiko du-tenak. Ekimena Alegiako Udalaketa Alegiako Osasun Zentroak el-karlanean antolatu dute biga-rren denboraldi honetan ere, etaeskerrak eman dizkiete ibilbide-etan laguntza ematen duten el-karteei eta norbanakoei.Aurreko denboraldiko ibilal-

dietan parte hartu zutenek txar-tel berria izango dute eta ez duteberriz ere izena eman beharko.Horrekin batera orain arte ibilal-dietan parte hartu ez duten guz-tiei, aurtengo ekitaldian partehartzera gonbidatu zaie, eta ize-na emateko aukera bihar bertan,ekimena hasi aurretik, udaletxe-ko plazan izango dutela jakina-razten zaie.Aurreko denboraldian izena

eman zutenak 90 pertsona ingu-

ru izan ziren, eta ostegunero ir-ten ziren pertsona kopuruarenbataz bestekoa 70 ingurukoa.«Bai parte hartzaileen eta bai el-karteen artean lehenengo urteaizanik, sortu zen dinamikarekinbalantze oso positiboa egin duudalak», azaldu du Unai Iraolaalkateak. «Herritik sortu den di-namika bat da, parte hartzaileberaiek ere gustuz aritu dira etaaurretik jarri ziren helburuakhein batean bete dira; horregatikegin da bigarren urtez, eta gogozgaude martxan jartzeko».Alegiako Osasun Zentroko Eva

Rua Portu medikuak gaineratuduenez, «jendea oso pozik etor-tzen da parte hartzera, eta esperodugu aurten horrelako erantzu-na izatea. Aurreko denboraldianlortutako arrakasta berdina lor-tzen badugu, nahikoa izango da.Jendea oso pozik etortzen da, ba-tetik, ariketa fisikoa egiteko, etabaita jendearekin egoteko ere.Helburuak horiexek dira, etahori lortu zen ekimenarekin».

Txintxarriak Martxan egitasmoko antolatzaileen eta laguntzaileen ordezkariak, aurkezpenean. I.G.L.

Memoria historikoariburuzko lanketaegingo da AlegianErredakzioa Alegia

Aranzadi Zientzia Elkarteak ur-teak daramatza 1936ko gerrare-kin eta frankismoarekin loturikoikerketak egiten. Tokian tokikoikerketak eginez memoria histo-rikoa berreskuratu ahal izan dagerra eta errepresioa sufritu du-ten biktimengan arreta jarriz.Lanketa hori metodologia ze-hatz batekin egiten da eta ikerke-taren dibulgazioarekin batera,biktima guztien onarpena lor-tzen da. Alegiako Udalak dina-mika honekin bat egiteko eraba-kia hartu du, 1936 eta 1945 urtebitartean bizitako pasarte histo-rikoak berreskuratzeko asmoz.Egitasmoaren nondik norako-

en berri emateko aurkezpen bategingo da gaur, 18:30ean, kulturetxean. Aranzadiko kide direnJavi Bucesek eta Juantxo Agi-rrek hartuko dute parte eta herri-tar ororentzat irekia izango da.Aurrekoarekin lotuta, azaroa-

ren 3tik abenduaren 1era bitarte-an oroimenaren bulego bat eza-rriko du udalak udaletxean. Osti-raletan egongo da zabalik10:00etatik 13:00etara, eta ber-tan, 1936 eta 1945 urteen arteanerrepresaliak jasan zituzten se-nideen edo pertsonen ingurukoinformazioa eskatzeko aukeraizango da. 943 46 61 42 zenbakiradeituta edo [email protected] helbidera idatzita ere es-katu ahal izango da informazioa.

04 ALEGIALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2017ko urriaren 25a

Azokarako postuakjartzeko eskaerak,urriaren 30a arteErredakzioa Amezketa

Amezketako Kultur Astearen ba-rruan, azoka egingo da azaroa-ren 5ean. Kultura batzordetikazaldu dutenez, bertako produk-tuak erakusteaz gain, saltzekoaukera ere izango da. Bestalde,salmentekin batera erakusketaketa erakustaldiak izatea ere pro-posatzen dute: animaliak, arti-sautza, lan-tresnak edo garai ba-teko tresna bereziak. Postuak jar-tzeko eskaera egiteko azkeneguna urriaren 30a izango da,eta horretarako udaletxera joanbehar da. Kultura batzordetik

herritarrak animatu nahi dituzteparte hartzera. Azokaren egunean ere egitas-

mo berri bat abian jarriko da:Amezketa Kantari. «Euskal kan-tuak ikasi eta kantatuz gozatze-ko aukera izango dugu kantatzeagogoko dugun guztiok. Ez damusika jakin behar, ezta ahotsona izan behar derrigorrez, ba-kar-bakarrik euskal abestiakkantatzeko gogoa», esan dutebultzatzaileek. Lehen proba saiolaburra gaur izango dute kulturetxean, 7:40ean. Azoka eguneanabesten ibiliko dira herriko plazaeta tabernetan.

Page 5: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Berastegiko plazaren ... · ALEGIABIGARRENEZ TXINTXARRIAK MARTXAN JARRIKO DIRA // 4 ASTEAZKENA 2017/10/25 5. urtea, 757. zenbakia 107.6 fm URTEKO HARPIDETZA

Martxan hasi diraSegoretxe eraikinekoberrikuntza lanak Denis Itxaso diputatuaketa Joseba ElduaienAltzoko alkateak herrikoturismo planaren berrieman dute

Imanol Garcia Landa Altzo

Denis Itxaso Kultura eta Turis-mo diputatua Altzon izan berrida eta Joseba Elduaien alkatea-rekin batera herriko turismo pla-naren inguruan hitzarmena si-natzeaz gain, Segoretxen taber-na egokitzeko eta turistentzakoharrera leku bihurtzeko hasi be-rri diren obrak bisitatu zituzten.Altzoko Handiak eta berari bu-ruzko pelikularen ikusminarierantzuna ematea da eraikinaegokitzearen helburuetako bat.Elduaienek gogora ekarri zuen

azken bi urteotan Altzoko Han-diari buruzko ikusmina nolahanditzen joan den. «Aurretikzetorren David Azurza herrita-rrak egindako opera, Koldo Iza-girrerekin batera, eta ondorentxotxongiloekin emanaldia sor-tu zen opera horretan oinarrituzeta Donostia 2016 egitasmoarenbarruan. Gero Moriarti ekoizpenetxekoak azaldu ziren filma eginnahi zutela esanez». Elduaienekazaldu zuenez, «pixkanaka ikus-ten hasi ginen gai honek nolabai-teko proiekzioa hartuko zuela in-guruan, bai guretzako, gure on-dare kultural eta historikoalozorrotik nolabait esnaraztenzuela, baina baita Altzotik hara-go ere, Tolosaldean zein Gipuz-koan».Altzoko Handiaren inguruko

ikusmin hori kudeatzea «erron-ka bezala» hartu zuten eta «beretamainan aukerak baliatzea».Hortik etorri zen turismo planaosatzearena, hainbat erakunde-rekin harremanetan jarriz. Lehe-nengo ekimena Altzoko Handia-ri buruz informazioa ematen du-ten eta leku esanguratsuetanjarrita dauden panelekin ibilbi-de bat osatzea izan da.Hortik aurrera jarraitzeko El-

duaienek gogora ekarri zuen Al-tzo herri txikia dela eta baliabidemugatuak dituela. «Ikusten ge-nuen Handia filmak bere ga-rrantzia eta oihartzuna izangozituela, eta aldundiarekin jarriginen martxan turismo bulegoa,

interpretazio zentroa eta ikus-entzunezko bat prestatzeko».Datorren urte hasierarako ho-riek guztiak martxan jartzeko as-moa dutela esan zuen Elduaie-nek, eta gaineratu zuen datorrenurtean betetzen direla 200 urteAltzoko Handia jaio zela. Beste-tik, alkateak herritarrei eskertuzien gai honetan egiten ari direnlana: «Udala tresna bat da haudena garatzeko, baina beraieninplikaziorik gabe ekimenak egi-tea ezinezkoa da».Bere aldetik, Denis Itxasok

azaldu zuen Altzon «lan bikaina»egin dutela. «Altzoko Handiarenpelikulak sortu zezakeen ikus-mina Altzoren mesedetan nolabaliatu daitekeen lantzen aridira. Ikusi genuen ideia botere-tsua zegoela. Herri txikietan ko-munitateak garrantzi handia dueta komunitatea egiteko azpiegi-tura xumeak behar dira. Altzokune honetan ez du taberna batere». Aldundiko Turismo departa-

mentuan duten egitasmo nagu-sietako bat turistak Donostian ezdaitezela gelditu da. «Donostianturista guztiak kontzentratzea ez

da ona ez donostiarrentzat eztainorentzat ere», esan zuen Itxa-sok. «Horretarako argudioak be-har ditugu, Donostiara iristen di-ren milaka turista horiei esan be-har diegu badagoela barnealdebat kondairaz beteta dagoena, is-torio ederrak daudela, eta herritxikiak bazter miresgarriak di-tuztenak. Azken batean, turis-moan oso garrantzitsua da bizi-pen bat izatea, eta Altzok kasuhonetan badu gaitasun hori. Ba-dago pertsonaia bat, istorio bat,Gipuzkoan ezaguna dena, etapelikula berriaren bitartezgehiago zabalduko dena».Itxasok gogora ekarri zuen os-

tiralean estreinatzen zela zine-ma aretoetan Handia filma, etaez zela izan kasualitatea prentsaagerraldia egitea egun horretan.«Kontatzen den istorio horreketa lan horrek gure kanpo markahobetzen du», azaldu zuen. «Al-tzotik proiektua gauzatzekoplan teatutako diru eskaera ez daerraza guretzako, baina aukeraizanez gero, ideia ona zela ikus-ten genuen. Azkenean posibleizan da eta aurrera egin duguproiektuarekin».

Segoretxen egiten ari diren berrikuntzen lanak bisitatu zituzten. I.G.L.

GIZARTEA TOLOSALDEA 05www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2017ko urriaren 25a

Altzoko turismo planaren inguruko azalpenak eman zituzten udaletxean. I.G.L.

Liburua,NaturaldiaomentzekoErredakzioa Tolosa

Naturaldia: 25 gai pil-pileanizenburu hartuta, 25 gairi leihoazabalduko die Naturaldia ingu-rumen jardunaldien 25. urteu-rrena ospatzeko argitaratu dutenliburuak. Gipuzkoako Foru Al-dundiak lagundu du lanaren ar-gitalpenean eta aurreko ostirale-an aurkeztu zuten Topic-ekoaretoan, liburuan parte hartuduten zenbait autoreren presen-tziarekin.Liburuak bi zati ditu. Batetik,

25 adituren artikuluak bilduditu, eta argitalpenaren zati ma-mitsuena izango da; naturalis-tek, zientzialariek, filosofoek,kazetariek nahiz artistek utzidute beren alea, Naturaldiko li-buruan, eta honakoa da kolabo-ratzaileen zerrenda: Iñaki Aiz-puru, Sebastian Alvaro, JoaquinAraujo, Pedro Arrojo, Joseba Az-

karraga, Luis Balarion, Pedro Ca-ceres, Mabel Cañada, Carlos deHita, Teresa del Valle, MiguelDelibes, Arturo Elosegi, JavierGarcia Breva, Nisa Goiburu, JaneGoodall, Asier Hilario, Jose An-tonio Marina, Emilio Miguel Mi-tre, Daniel Pauly, Odile Rodri-guez de la Fuente, Salvador Rue-da, Margarita Salas, JordiSargatal, Manuel Toharia etaAdolfo Uriarte.Aditu horien guztien aleez

gain, liburuak Naturaldian mu-garri izan diren une eta bitxike-riak bildu ditu, argazkiz hornitu-ta. Azkenik, Itziar Eizagirre ingu-rumen abokatu eta idazlearenepilogo batek biribildu du argi-talpena, 25 kontakizunekin.Gipuzkoako Foru Aldundiak

jakinarazi du Naturaldia: 25 gaipil-pilean liburua saretik ere jai-tsi daitekeela, www.gipuzkoain-gurumena.eusataritik.

Jende ugari elkartu zen ostiralean egindako aurkezpenean. DAVID VICENTE

LAINO ETA BASO ARTEANAlegiako Mendi Asanbladak Bedaiotik Altzora antolaturikomendi irteeran 40 lagunetik gora parte hartu zuten. «Goizpasa polita, laino eta basoen artean», pasa zuten. ATARIA

Page 6: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Berastegiko plazaren ... · ALEGIABIGARRENEZ TXINTXARRIAK MARTXAN JARRIKO DIRA // 4 ASTEAZKENA 2017/10/25 5. urtea, 757. zenbakia 107.6 fm URTEKO HARPIDETZA

Erlojua auzolaneanzaharberrituko duteIgnacio Zubillaga erlojugile orexarrak 1897an Asteasuko elizakokanpandorrean jarri zuen ordularia desmuntatu eta orain auzolaneanberrituko dute, horretarako bildu den zazpi laguneko taldeari eskerrak

Jon Miranda Asteasu

Hurrengo hilabeteetan Elizmen-diko kanpandorrera begiratzenduenak hutsunea nabarituko du.Asteasuarren, eta gehienbat, ba-serritarren denbora markatu dubertan egon den erlojuak, gutxie-nez, azkeneko 120 urteetan.Orain, auzolanean berritzea era-baki dute eta horregatik jaitsi zu-ten aurreko ostiralean elizakokanpandorretik. Pili Legarra As-teasuko alkateak esandakoarenarabera, «Gipuzkoa tradizionale-an, erlojuak beti izan dira udala-ren ondare, nahiz eta elizetankokatuta egon».

Azken urteetan AsteasukoUdalaren lan lerroetako bat he-rriko ondarea berreskuratzeaizan da. Errota zahar bat eta ka-robia zaharberritu dituzte aurre-ko urteetan eta aurten erlojuaberritzeari ekin diote. «Aldun-diak urtero diru laguntza deial-dia egiten du ondarea berresku-ratzeko eta aurten, proiektuaaurkeztu aurretik bertako ardu-radunekin hitz egin nuen. Besteherrietan erlojuak auzolaneanberreskuratzeko esperientziakbazeudela esan zidaten eta ho-rrela ekin genion lanari», dio Le-garrak. Yeregui elkartearen ahol-kularitza jaso dute eta hasieratik

Ostiralean garabiaren laguntzarekin jaitsi zuten Elizmendiko kanpandorretik erloju zaharra. J.M.

esan izan diete erlojua «altxorbat dela eta berreskuratzeak me-rezi duela». Horrela ekin diote lanari, eta

oraingoz, zazpi lagun azaldu diraerloju zaharra berritzeko prest.Tartean da, astero erlojuari giltzaematen dion Migel Mari Izagirreherriko langilea edota erlojuarenegilea izan zen Ignacio Zubilla-garen biloba.

MILA PEZETA KOSTATU ZENPedro Zubillagak azaldu du bereaitona zenaren ibilbidea: «Ore-xan sortu zen 1868an eta oso gaz-te zela Betelura joan zen ofizioaikastera, Bonifacio Yereguiren-

gana. 20 urterekin bere konturajarri zen Albizturren eta baserri-ko tresneriarekin batera, erlo-juak egiten hasi zen». Ignacio Zubillagak, «gutxie-

nez» 42 ordulari egin zituen, «do-kumentazio gutxi gorde dugu fa-milian eta guganaino horiek bai-no ez dira iritsi». Besteak beste,Albiztur, Altzo, Aduna etaAmezketako erlojuak Zubillaga-ren sinadura daramate eta Tolo-san Euskal Herria plazan eta Vi-llabonako udaletxean daudenakere berak egindakoak dira. «Ja-kin dugu Ojún (Txina) egindakoerlojua aitonak egindakoa dela.Enpresari azkarra izateaz gaine-ra, komertziante ona ere bazeneta jesuitek egindako enkargubatengatik esplikatzen da hanbere erloju bat egotea. Oraingoalderantzizko bidea zen ordu-koa, gaur egun handik ekartzendira ordulariak».Asteasuko artxiboan Asteasu-

ko Elizmendin jarritako erlojua-ren inguruko xehetasunak gor-deta daude Legarra alkateakazaldu duenez: «1896an elizakodorrea konpontzeko proiektuazegoen eta horri lotuta erloju be-

rri bat erosi behar zutela ondo-rioztatu zuten udal ordezkariek.Eztabaida horien aktak jasotadaude». Erlojuaren xehetasunakere zehazten dira, bi esferakoabehar zuela eta orduetan bezalalaurdenetan ere jo behar zituelakanpaiak. «1.000 pezetako au-rrekontua aurkeztu zuen Zubi-llagak, 75 pezetako beherapenaeginda, erloju zaharra eramatea-gatik. Hemen ostatu hartutaegon zen garaian, bere gastuakere udalaren kontura joan zi-ren».Orain, beste erlojugile profe-

sional batek, Aitor Villak zuzen-duko ditu zaharberritze lanak.Haren esanetara jardungo dute-la esan du Legarrak: «Mantenulanetan pilatzen zaion grasa ken-duko zaio erlojuari eta banan-ba-nan piezak desmuntatu, garbitueta berriz jarriko dira». Auzola-nean aritzeko bilduko den jende-aren eta haiek agertutako prestu-tasunaren arabera luzatuko diralanak. «Beranduenera, martxoalderako nahi genuke berriz ereElizmendiko kanpandorrean»,dio alkateak, «gutxienez, beste120 urtean iraun dezan».

06 VILLABONA-AIZTONDO KULTURA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2017ko urriaren 25a

Page 7: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Berastegiko plazaren ... · ALEGIABIGARRENEZ TXINTXARRIAK MARTXAN JARRIKO DIRA // 4 ASTEAZKENA 2017/10/25 5. urtea, 757. zenbakia 107.6 fm URTEKO HARPIDETZA

Plazaren inaugurazio ekitaldiberezia, Kultur Astean Bi asteburu luzetan banatuta ospatuko dute Berastegin, Kultur Astea; igandean inauguratuko dute plaza eta datorrenean egingo dute Azoka Berezia

Rebeka Calvo Berastegi

Urteroko hitzordua iritsi da Be-rastegira, Kultur Astea. Gaur ber-tan hasiko dute eta igandera bi-tarte iraungo du lehen txandak.Datorren ostegunetik iganderaizango dute bigarren ekitaldisorta. Igandearekin ospatuko di-tuzte ekitaldi nagusiak; datorre-nean plazaren inaugurazioa etahurrengoan, Azoka Berezia. Ezdira horiek izango, hala ere, eki-taldi bakarrak. Tartean dira ereHika Teatroa taldearen Koader-noa Zuri antzezlanaren emanal-dia edota haurrei zuzendutakoemanaldi ugari. Plazaren inaugurazioa igande-

an izango da. «Gure plazan garaibatean pilotan jokatzen zen etaelementu horiek gorde ditugueraberritzean. Erreboteko fron-toi baten neurriak ditu plazak etahori dela eta inaugurazioa bere-

Kultur Astea gaur bertan hasi-ko da Arantzazuko Artzain esko-lako irakasle eta ikasleen esku-tik. «Artzain komunitate berribat hitzaldia eskainiko du Bau-tista Otaegi eskolako koordina-tzaileak eta eskolatik pasa direnhiru ikaslek», azaldu du LeireGaraiburu Arzelus Kultura zine-gotziak. Sexualitatea ere izangodute hizketagai, Kizkitza Aroze-na sexologoaren eskutik. Etabestelako gairik ere jorratukodute, datorren astean herentziaeta testamentuen inguruan sar-tu berri den lege bati buruzkoazalpenak emango baititu Aran-txa Insaustik. Kultur Asteak irauten duen bi-

tartean herriko argazki zaharre-kin osatutako erakusketa ikusiahal izango da udaletxeko erabi-lera anitzeko gelan. Jose LuisEgaña berastegiarrak bildu etadigitalizatu ditu argazkiak eta200 bat argazki ikusi ahal dira.

Mirari Saizar Zinkunegi eta Leire Garaiburu Arzelus zinegotziak, Jose Luis Egañaren erakusketan. R.C.

Izaskun Mujika ipuinkontalariaren bi saio,kultur etxeanIBARRA// Ibarrako liburutegiakgonbidatuta, Izaskun Mujikaipuin kontalariak bi saio eskaini-ko ditu kultur etxeko areto na-gusian, gaur eta bihar, 17:30etikaurrera. Gaur 5 eta 8 urteko hau-rrei zuzendutako Ipuinen lurral-deaeskainiko du eta bihar, 3 eta 5 urte artekoentzako Ipui-netan plisti-plasta. Txikienenkasuan haurrek zaintzaile bate-kin egon beharko dute eta 5 eta 8urte artekoen saioan haurrak bakarrik sartuko dira.

‘Baserritik sukaldera’hitzaldia, gaur, KulturHamabostaldianOREXA// Abian da jada, Orexako Kultur Hamabostaldia.Ene Kantak-en saio batekin hasi zuten astelehenean, etagaur Aitor Larrañagaren Base-rritik sukalderahitzaldia en-tzun ahal izango da, 21:30ean,ostatuko ganbaran. Ostiraleanizango da hurrengo hamabostal-diaren ekitaldia; 22:00etatik au-rrera Jon Maiaren Gutik zuradokumentala eskainiko duteganbaran.

GIZARTEA TOLOSALDEA 07www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2017ko urriaren 25a

BERASTEGIKO KULTUR ASTEAUrriak 25, asteazkena

19:00.Artzain komunitate berri bathitzaldi-solasaldia Arantzazuko Ar-tzain eskolako irakasle eta ikasleeneskutik, udaletxeko erabilera ani-tzeko gelan.

Urriak 26, osteguna

19:00.Sexualitatearen gaia gauregungo gizarteanhitzaldia, KizkitzaArozena sexologoaren eskutik, era-bilera anitzeko gelan.

Urriak 27, ostirala

16:30. Itsasoko parkeaKulkiren es-kutik, eskola atarian. Tartean txoko-late jatea. 18:00.Pilotako Joko Garbia ezagu-tzeko saioa, haurrentzat, frontoian.19:00.Bote luze eta erreboteko pi-lota jokoei buruzko hitzaldia, Oiar-tzungo eta Amasa-Villabonako tal-dekideen eskutik, erabilera anitzekogelan.

Urriak 28, larunbata

10:00.Kosmetika naturalari buruzkotailerra DebaNatura Ingurumen He-ziketarako Elkartearen eskutik,Urepele elkartean; inguruko belareta landareekin kremak eta abaregiten erakutsiko dute.

15:00.Mus txapelketa herrikoia,Ategin.17:00.Zikoinakfilma haurrentzat,erabilera anitzeko gelan.19:00.Pintxo-potea.23:00.Musika iluntzea Nogen etaBelaño erromeria taldearekin, Ure-pele elkartean.

Urriak 29, igandea

11:30.Berastegiko plazaren inaugu-razio-ekitaldia. 12:00.Bote luze eta erreboteko pi-lota partidak plazan, Oiartzungo etaAmasa-VIllabonako pilotari, aur-kezle eta epaile taldeen eskutik.17:00.Kortxea doktorearen aben-turak. Musika tresnen fabrika ikus-kizuna haurrentzat, eskolako gim-nasioan.19:00.Esti eta Olatz bikote zeanuri-tarraren kantaldia, gitarra eta flautalagun, erabilera anitzeko gelan.

Azaroak 2, osteguna

19:00.Herentzia eta testamentueninguruko lege berriari buruzko hi-tzaldia Arantxa Insaustiren eskutik, udaletxeko erabilera anitzeko gelan.

Azaroak 3, ostirala

16:30.Bizikleta ginkana eskola ata-

rian. Norberak eraman beharko dubizikleta. 18:30.Tolosatik Japoniara bizikletazikus-entzunezkoa Lander Egiareneskutik, erabilera anitzeko gelan.21:30.Motxila duen umeaeta Ha-rresiakdokumentalak, erabilera ani-tzeko gelan.

Azaroak 4, larunbata

10:00-13:00.Hegaztiak behatzeanikasteko tailerra Aranzadi Elkartea-ren eskutik, haur eta helduentzat.Lehenengo 30 minutuko hitzaldiaeskainiko dute erabilera anitzekogelan eta mendi buelta txiki batemango dute ondoren.17:00.Joxe Moxe kitarraren etxeankontatutakoa ipuin kontaketa saioahaurrentzat, Ixabel Agirresarobereneskutik, udaletxeko kultur solairukoerabilera anitzeko gelan.22:00.Koadernoa zuri antzezlanahelduenetzat, eskolako gimnasioan.

Azaroak 5, igandea

Goizean.Azoka Berezia. 13:30.Lehiaketetako sari banake-tak.18:00.Talo jatea eta gazta zein arrozlehiaketetako dastatzea. TarteanIrati Irurzun eta Maria Lasa trikitila-rien emanaldia.

zia izango da. Inaugurazio eki-taldia egingo dugu batetik, etabestetik, erreboteko eta bote lu-zeko partidak izango dira, egu-raldiak laguntzen badu behin-tzat. Partidak igandean bertanizango dira Oiartzungo eta Ama-

sa-Villabonako taldeen lagun-tzarekin, baina lehenago, ostira-lean, bote luze eta erreboteko pi-lota jokoei buruzko hitzaldia ereizango da historia pixka bat kon-tatuz», esan du Mirari Saizar Zin-kunegi Kultura zinegotziak.

Errusiako Iraultzahizpide, harenmendeurrena dela etaTOLOSA// Euskal Herria Sozia-listak Errusiako Iraultzari bu-ruzko hitzaldia antolatu du,gaurko, haren mendeurrenadela eta. 19:00etan izango da hi-tzordua, Tolosako kultur etxean,eta Iker Otermin izango da hizla-ria. Errusiako Iraultzak 1917kootsailean Nikolas II.a tsarrarenerregimena erorarazi zutenetikurte bereko urrian boltxebikeekErrusiako Sobietar ErrepublikaSozialista Federatiboa osatu ar-teko tartea hartzen du.

Page 8: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Berastegiko plazaren ... · ALEGIABIGARRENEZ TXINTXARRIAK MARTXAN JARRIKO DIRA // 4 ASTEAZKENA 2017/10/25 5. urtea, 757. zenbakia 107.6 fm URTEKO HARPIDETZA

Lehengokoari Play

Adriana Gaultier DJak saio berria estreinatuko du ‘Ataria irratia’-n;‘Playback Ataria’ asteazken arratsaldeetan eta larunbat gauetanentzun ahalko da eta lehengo eta gaurko musika beltza jorratuko du

Iñigo Terradillos

Denboraldi berria-rekin batera saioberriei ongietorriaematen ari da ATA-RIA IRRATIA. Hala,

eduki anitzez betetzen doan hei-nean, geroz eta herritar gehiago-ri ari da zabaltzen ateak eskual-deko euskarazko irratia.

Berritasunen artean aipamenberezia merezi du musikak, esti-lo desberdinak jorratzen dituz-ten saioak izango baitira. Hainjustu, estreinatuko den saioeta-

ko batek gaur bertan ikusiko duargia. Adriana Gaultier DJa izan-go da saioaren gidaria, eta Play-back Ataria jarri dio asteroko hi-tzorduari. «80. eta 90. hamarka-detako musika beltza, gauregungoari ere lekua eginez». Ho-rrela azaldu du Gaztea irratikoDJ Lehiaketa irabazi duen leabu-ruarrak saioan jarriko duen mu-sika azaltzerakoan.

Izenburuari dagokionean, «be-rriro erreproduzitu» esan nahiduela azaldu du, baina, beti ere,kaseteari erreferentzia eginez.Beraz, nolabait, denboran atzera

egitea irudikatzen du batetik, etabestetik, «musika hura berriroentzuteko aukera izango delaATARIA IRRATIA-n». Gaur izango dalehena, eta asteazkenero izangoda hitzordua 15:00etan, eta biga-rrenez larunbat gauetan,21:00etatik aurrera zabaldukoda. Ohi bezala, ATARIA IRRATIA-n,hau da, 107,6an fm bidez nahizataria.eus-en irratiaren ataleanjarraitu ahal da saioa. Nahi due-nak, gainerako saioekin eta ata-lekin egiten den moduan, web-gunean zintzilikatu osteannahieran entzun ahalko du.

Adriana Gaultier DJaren musika saioa asteazken eta larunbatetan izango da entzungai ‘Ataria irratia’-n. R. CALVO

ASTEAZKENA 25AGENDA

Deialdiak

Alegia.Memoria historikoaren ingu-ruan egingo den lanketaren aurkez-pena. 18:30ean, kultur etxean. Amezketa.Amezketa Kantariasmo edo nahia martxan jartzekolehen proba-saio laburra izango da.19:40ean, kultur etxean.Amasa-Villabona.Herri batzaraegingo du EH Bilduk. Kataluniakoegoera eta 78ko erregimena, EH Bil-duren proposamena eta Amasa-Vi-llabonako EH Bilduren antolaketazhitz egingo dute. 19:30ean udale-txeko batzar aretoan bilduko dira.Ikaztegieta.Kultura batzordearenurte amaiera bitarteko ekitaldiak an-tolatzeko bilera. 18:30, udaletxean. Tolosa. Irakurle taldea. Jean Echenozidazlearen Ravel liburua izango da jo-rratuko dutena urrian. Gerardo Mar-kuletak itzulia. Yurre Ugartek dina-mizatuta. 19:00etan, kultur etxean.Orexa.Baserritik sukaldera, hitzaldiaAitor Larrañagaren eskutik. 21:30.

ATARIA IRRATIA09:00-11:00. Pasahitza.Eskualdekoberriak, Iker Ibarluzearekin eguraldia,Oskar Tenarekin artearen txokoa,Karlos Linazasoro Kale Kantoitik, To-losaldea Garatzenen tartea eta IdoiaApaolaza psikopedagogoa eta YurreUgarte Galtzaundi irakurle taldeaz.11:00-12:00. Eutsi goiari.Kirol albisteak.12:00-13:00. Entzuteko Jaioak.Musika saioa.17:00-20:00. Goizeko saioek utzi-tako onena.

28 KANALA12:30.Onein.13:30. Gaurkoan Tolosaldetik.17:30. Gaurkoan Tolosaldetik.21:30. Gaurkoan Tolosaldetik.22:00. Gipuzkoako Plazatik: Mikel Irizar.23:30.Gaurkoan Tolosaldetik.

FARMAZIAK

Gaur

IBARRA.Egunekoa.Mujika Martinez, E. Euskal Herria, 3.Telefonoa: 943 670915.TOLOSA. Gauekoa.Morant Barber, R. Zabalarreta lora-tegiak, 1. Telefonoa: 943 673849.

EGURALDIA

IKER IBARLUZEA

Gaur.Uda beteko eguraldiakjarraipena izango du, goizeangoizean hego haizea ibiliko

zaigu., aldakor ibiliko zaigu baina arra-tsaldean berriro hegoa nagusituko daeta tenperatura antzeko balioetanibiliko da (25-27 gradu). Zeruari dago-kionez, hodei gutxixeago.iaguna 00

Bihar.Zerua garbiago ager-tuko zaigu, erdi mailako ge-ruzetan aire epelagoa sar-

tuko zaigu, tenperatura are goragogeratuko zaigu, hego ukituko haizeaibiliko da (26-28 gradu). Zerua gar-biago, lehen orduan goi hodeiren batikusiko dugu.

TOLOSALDEKOATARIA-k ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.

www.ataria.eusASTEAZKENA 2017KO URRIAK 25Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Naiara Roldan de AranguizKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 902 82 02 01

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM