URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € «Finalean gauden biok ...XABIER ORTIZ ETA ASIER GARAGARZA...

8
FEMINISMOA ALDIBEREKO ZAPALKUNTZAK HIZPIDE // 2 Urteroko babarrun jatea izango dute Albizturren hilaren 16an Herriko Bizkor guraso elkarteak antolatzen du ekimena, «herriko produktu preziatuarekin» zerbait egiteko aitzakiarekin // 5 AdunaZ mugikorrerako aplikazio berria martxan da Udalaren eta herritarren arteko komunikazioan «aurrerapausoa» emateko helburuz sortu dute; herriko informazio ugari eskuratu ahalko da // 4 «Argazkietatik abiatutako herri txiki bateko kontakizuna da osatu dugun liburua» XABIER ORTIZ ETA ASIER GARAGARZA Ortiz sukaldari tolosarraren bigarren eleberria da ‘Destino soñado’; Garagarza donostiar argazkilariaren ideiatik abiatutako proiektua izan zen; liburua Tolosako udaletxean aurkeztu ondoren, hirugarren eleberrian ari da pentsatzen // 3 LEYRE CARRASCO «Finalean gauden biok merezimendu guztiz iritsi gara» JON ANDER PEÑA PILOTARIA Pilotari tolosarrak larunbatean jokatuko du Lau eta Erdiko promozio mailako finala, Alberdiren aurka, Labriten // 7 OSTEGUNA 2019/11/07 7. urtea, 1.139. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Transcript of URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € «Finalean gauden biok ...XABIER ORTIZ ETA ASIER GARAGARZA...

Page 1: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € «Finalean gauden biok ...XABIER ORTIZ ETA ASIER GARAGARZA ‘DESTINO SOÑADO’ LIBURUKO EGILEAK Xabier Ortiz sukaldari tolosarraren bigarren nobelak

FEMINISMOAALDIBEREKO ZAPALKUNTZAK HIZPIDE //2

Urterokobabarrun jateaizango duteAlbizturrenhilaren 16an

Herriko Bizkor gurasoelkarteak antolatzen duekimena, «herrikoproduktu preziatuarekin»zerbait egitekoaitzakiarekin //5

AdunaZmugikorrerakoaplikazio berria martxan da

Udalaren eta herritarrenarteko komunikazioan«aurrerapausoa» ematekohelburuz sortu dute;herriko informazio ugarieskuratu ahalko da //4

«Argazkietatik abiatutakoherri txiki bateko kontakizunada osatu dugun liburua»XABIER ORTIZ ETA ASIER GARAGARZA

Ortiz sukaldari tolosarraren bigarren eleberria da ‘Destino soñado’; Garagarzadonostiar argazkilariaren ideiatik abiatutako proiektua izan zen; liburua Tolosakoudaletxean aurkeztu ondoren, hirugarren eleberrian ari da pentsatzen //3

LEYR

E CAR

RASC

O

«Finaleangauden biokmerezimenduguztiz iritsi gara»JON ANDER PEÑAPILOTARIA

Pilotari tolosarrak larunbatean jokatukodu Lau eta Erdiko promozio mailakofinala, Alberdiren aurka, Labriten //7

OSTEGUNA2019/11/07

7. urtea, 1.139. zenbakia107.6 fm

www.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Page 2: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € «Finalean gauden biok ...XABIER ORTIZ ETA ASIER GARAGARZA ‘DESTINO SOÑADO’ LIBURUKO EGILEAK Xabier Ortiz sukaldari tolosarraren bigarren nobelak

Norbere gidoitik ateratzeko deia‘Generoa eta hizkuntzen elkargunea eraikitzen’ hitzaldiak osatu du zikloko laugarren saioa,Amezketan, Itziar Gandariasekin; aldibereko zapalkuntzak eta erronkak izan ditu hizpide.

Itzea Urkizu Arsuaga

N orbere burua koka-tzeko proposame-narekin ekin zion,asteartean, ItziarG a n d a r i a s e k ,Amezketan eskaini

zuen hitzaldiari. Euskara eta Fe-minismoa: bidegurutzea elkargu-ne zikloko laugarren saioa eskainizuen–Generoa eta hizkuntzen el-kargunea eraikitzen–eta, besteakbeste, hizpide izan zituen EuskalHerriko V. Jardunaldi Feministe-tan plazaratutako erronka nagu-siak ere.«Euskaldunok askotan esan be-

har izan dugu nor garen, baina ga-rrantzitsua da norbere posizioaargi uztea, denok baitugu posiziobat munduan». Euskaldun berri-tzat bere burua aurkeztuz, bere ge-nealogia errepasatu zuen, amona-ren figurari fokua jarri, eta amahizkuntza abandonatzera behar-

tutako emakumeak gogora eka-rriz. Maria Reimondezen hausnar-

ketei tira zien horretarako: «Ema-kume asko behartuta sentitu izandira ama hizkuntza uztera. Hiz-kuntza hegemonikoaren eta gene-roaren arteko intersekzioa da, bizapalkuntzek bat egin dutene-koa». Bide beretik Gloria Anzal-dua feminista txikanoaren kon-tzeptu bat bere egin zuen Ganda-riasek: «Terrorismo linguistikoaaldarrikatzen du, eta euskal tes-tuinguruan aplikagarria izan dai-teke. Biolentzia egunero gertatzenda, hizkuntzarekin lotuta».

INTERSEKZIONALITATEA, AMETS BAT?Zapalkuntzen pilatze horri begira,intersekzionalitate teorian sakon-duz jarraitu zuen Itziar Gandaria-sek. Gaur egun asko entzun etaerabiltzen den terminoa izanaga-tik, ideia eta hitza bera aspalditik

datoz: «Batzuentzako, azken ha-markadetan genero eta feminis-mo ikasketei egindako ekarpeninteresgarrienetakoa izan da in-tersekzionalitatea. Beste batzuen-tzat, berriz, moda eta neologis-moa besterik ez da; zerbait akriti-koa». Iritzi truke horren aurrean,ordea, berak argi dauka, intersek-zionalitateak zabaldu egin dituelateoria eta praktika feminista, etagenero kategoriak arreta guztiaizatea galarazi duela, «beste ar-datz batzuk ere gurutzatzen baiti-ra generoarekin». Amets bat. Gaur-gaurkoz, hori

iruditzen zaio intersekzionalita-tea Gandariasi. «Bidean gaude, etabide hori egin nahi dugu, hori dagarrantzitsuena». Baina tartean,hainbat hutsune ikusten ditu. Adibidez, intersekionalitatea

zapalkuntza teoria bezala ikustea:«Subjektu intersekzional estereo-tipatuak sortzea besterik ez dugulortuko». Bestetik, erabilera dese-

goki horren haritik, Gandariasekelkarren artean zapalkuntzakneurtzen hasteko arrisku bat ereikusten du: «Nor dago zapaldua-go? Uste dut bide hori ez doala ino-ra, sistemak jarraitu egingo duela-ko bereak egiten». 1851n Sojourner Truthen dis-

kurtso probokatzailetik hasi,Combahee River Collective talde-arekin jarraitu, eta Angela Davisedo Patricia Hill Collinsen lanakaipatuz, Gandariasek gogora eka-rri zuen, horiek guztiak irmoki in-terpelatu zituztela emakume zuri,heterosexual eta mendebaldeko-en diskurtso hegemonikoak, pri-bilegio lekuei inongo kritikarik ezegin izanagatik. «Emakume etafeminismo esaten dugunean, norsartzen dira hor?». Aldagaien ara-bera, patriarkatuak forma desber-dinak hartzen ditu, eta desberdinzapaltzen. Eta horixe azaltzera dator Lucas

Plateroren definizioa ere: «Inter-sekzionalitateak erakusten digupertsonok kokaleku bat dugula,eta kokaleku horrek gure bizitza-ko aukera eta gaitasunak baldin-tzatzen dituela». Ez baita gauzabera, oraindik ere, beltza edo zuriaizatea. Eta horri ere azalpenaeman nahi dio intersekzionalitateedo elkarguneen teoriak: «Pribile-gioen teoria ere bada, eta hau az-tertzea gutxiago gustatzen zaigu,izan ere, besteek pribilegiatu gare-la esaten digutenean, gure zapal-kuntza auzitan jartzen dela irudi-tzen zaigu». Durangoko Salda Badago jardu-

naldiek Euskal Herriko mugi-mendu feministaren agendanutzitako erronka nabarmenetakobatek hizpide horri egiten dioerreferentzia. «Mingarria da nor-bere pribilegioak onartzea, kon-traesanak onartzea, baina bizitzakontraesanei heltzea da».Horrela, beraz, kulpa sentitu be-

harrean, Itziar Gandariasek ardu-ra hartzera deitu zuen, ariketa per-tsonal eta kolektibo bat egitera,«asteburuan bizi izan ditugun de-serosotasunekin zer egingo du-gun ikusteko». Euskal HerrikoEmakumeen Mundu Martxakoesperientzia abiapuntu hartuta,gerturatze politikak aipatu zituengako moduan, eta desberdintasu-nak aukeratzat jo, norbere identi-tateak mugiarazteko.

Bere genealogia eta Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxa oinarri izan zituen hitzaldian. GALTZAUNDI EUSKARA TALDEA

02 AMEZKETA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2019ko azaroaren 7a

Danbatekoa

F eminismoak ez zaituinoiz epel utziko. Ba-rruak mugituta etorrigara asteburuan izanditugun Euskal Herriko

V. Jardunaldi Feministetatik.Emakume arrazializatuek argiesan digute: «Zuek, emakume zu-riak, gu zapaltzen ari zarete. Etazuenganako neurriak hartu beha-rrean gaude. Esaterako, espazioez-mistoak, emakume zuririkegongo ez den espazioak». EtaLandakok dar-dar egin zuen. Es-kerrak ostirala zela, eta aurretikasteburu osoa genuela gaiaz pa-txadaz hitz egin, eta hausnartze-ko. Baita Itziar Gandarias Goikoe-txearen hitzaldian eta ondorene-an ere. Itziarrek esan digu, bakoitzak

kokaleku bat dugula, zapalkuntzaezberdinak gurutzatzen diren ko-kalekua, eta bertatik, idatzitakogidoi horretatik, irteteko aukerakbadaudela. Horretarako, ezinbes-tekoa da elkarri gure diskrimina-zioen berri ematea, gero elkarre-kin borroka egiteko. Eta gainera,abantaila dugula euskaldunok,posizio ez hegemoniko bat izate-ak laguntzen duelako beste dis-kriminazioak sentitzen. Hortaz,euskara aukera da. Ezinbestean burua gure antola-

kuntza espaziora doakit, Tolosal-deko Asanblada Feministara.Nola ari gara? Gure «etxera» gon-bidatu bai, baina etxeko sentitzenal gara guztiak? Eta euskarak zereragin dauka horretan, euskaraulertzen ez duena taldearen parteal da? Xuxurlari lanak egiten ditu-gu bolondreski, euskara ulertzenez duenari momentuan itzuliz;oharretan ideia nagusiak bi hiz-kuntzetan jartzen ditugu. Nahi-koa ote? Hausnartzen eta ideiakgeureganatzen joateko hurrengohitzordua, datorren asteko mahaiingurua izango da. Ziur honek ereez gaituela epel utziko. Zer da babestela feminismoa?

IritziaEider Olazar ElduaienTolosaldeko Asanblada Feminista

Lan eskaintza

Etxeko lanak.Pertsona bat beharda etxeko lanak egiteko. Telefonoa:688 88 82 07. Detiu 13:00-15:00 artean.

Salgai

Gidabaimenik gabeko kotxea. Era-biltzeko gidabaimenik behar ez duenkotxe txiki bat saltzen dugu. Ibilgai-lua oso egoera onean dago, eta kilo-metro gutxirekin, gainera. Interesadutenek, dei dezatela honako tele-fono zenbakira: 678 44 50 24.

IRAGARKI LABURRAK

Page 3: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € «Finalean gauden biok ...XABIER ORTIZ ETA ASIER GARAGARZA ‘DESTINO SOÑADO’ LIBURUKO EGILEAK Xabier Ortiz sukaldari tolosarraren bigarren nobelak

Leyre Carrasco

Sukaldaritza afizioa zuela, Mar-tin Berasategi eta Juan Mari Ar-zaken jatetxeetan sukaldari be-zala lanean aritzera heldu zenXabier Ortiz (Tolosa, 1974). 2003.urtean, Donostiako Cebank zen-troko irakasle bezala hasi etaorain, literatur munduan sartuda. Urte honen hasieran bere le-hen eleberri gastronomikoa, LasLeyendas del Caldero, argitaratuzuen, eta bigarrena ere iritsi da:Destino soñado. Azken honek ezdu sukaldaritzarekin zerikusirik,hala ere. Azken liburu hori AsierGaragarza (Donostia, 1975) ar-gazkilariarekin batera ondu du.Garagarzak 15 urte zituela eraba-ki zuen argazkilaritza munduansartzea. Pasa den urtean, Espai-niako argazkilari onenaren sariajaso zuen Akitanian ospatu zenCEF izeneko Espainiako argazki-larien konfederazioan, kostalde-an, Landetan, ateratako argazkisortari esker.Oraingoan, biek batera egin-

dako proiektu berriaz aritu diraATARIA-rekin.Xabier sukaldaria, irakasleaeta orain idazlea zara, nolaetorri zitzaizun literaturmundura murgiltzeko ideia?Xabier Ortiz. Vigon (Galizia),pertsona talde batekin eskola batireki nuen eta handik bueltatze-an, erronka baten moduan hartunuen. Galdera bat egin nion nireburuari: «Eta orain zer?». Unehorretan eleberri bat idazteapentsatu nuen eta horrela hasinintzen idazten. Bi urte iraunzuen lana izan zen, baina modubatera edo bestera, aurrera atera-tzea lortu nuen.

Aipatu bezala, zure bigarrenliburuak ‘Destino Soñado’ ize-na du. Noiz eta nola bururatuzitzaizun proiektu berri ho-nen ideia?X.O.Asier eta bion arteko ideiaizan zen. Asierrek liburu bat ate-ratzeko asmoa zuen eta lagunminak garenez, ideia hori niriproposatu zidan. Segituan hasiginen lanean. Lehenik eta behin,bere argazkiak ikusi nituen etaondoren beste guztia lantzenhasi ginen. Hau guztia azkeneansinbiosi moduko zerbait izanzen; berak ideia zuen, nik gogoa,eta lagun onak garela kontuanizanik, hori ere garrantzitsuaizan zen guztia aurrera eramate-ko. Beraz, testuak argazkietaramoldatu dituzue?X.O.Bai, horrela izan zen. Berakizan zuen proiektu honen ideia.50 argazki inguru erakutsi zizki-dan eta argazkiak ikusi ostean,nik testuak landu nituen.Liburu berriak, zure lehen no-belarekin alderatuta, sukal-daritzarekin du lotura?X.O. Ez, ez du inongo loturarik.Hura proiektu bat zen, helburubatzuk zituen eta hau guztiz des-berdina da. Hau kontakizun batda, herri txiki bati buruzko kon-takizun bat alegia, eta ez du zeri-kusirik sukaldaritzarekin.Asier noiz sartu zinen argaz-kilaritza munduan?Asier Garagarza. 44 urte dituteta 17 urte nituenetik argazkigin-tza munduan sartuta nago. Nireosaba argazkilaria zen, eta Eginegunkarian egiten zuen lan.Esan dezaket berak sartu zidalaburuan argazkilaritza eta ondo-rioz, argazkilari bezala hasi nin-

tzen lanean. Eta gaur egun artehorretan nabil.Argazkiak normalean zuri-beltzean egiten dituzu, bainaproiektu honetan argazkieiukitu koloretsu bat emannahi izan diozu. Zergatik?A.G.Ukitu koloretsua bi edo hiruargazkietan soilik erabili dugu.Normalean argazkiak zuri-bel-tzean egiten ditut, modu horre-tan argazkiei indar handiagoaematen diodalako. Argazkiakkoloretan egiten ditudanean, ko-loreek oso harmonikoak behardute izan eta garrantzi handiko

koloreak gainera, oso ondo saka-banatuak egon behar dira argaz-kian zehar.Zer adierazi nahi izan duzueliburu honekin? Eta zein hel-bururekin?A.G.Lehenengo pausoa gureproiektua argitaletxe bati era-kustea izan zen eta haien gustu-koa balitz argitaratzea. Beraz,gure helburua proiektua atera-tzea zen. Prozesu hori ondo aterazenez, hau izan da gure saria.Hori guztia lortu ostean, ikusikodugu zer datorren orain.

Lehenengo nobela Tolosakoherritarrei zuzendu zenien,zeini zuzendu diozu bigarrenhau?X.O.Orokorrean publiko guztia-ri zuzenduta dago, herri bati bu-ruzko XX.mendeko kontaketabat da.Aurten labetik ateratzen du-zun bigarren liburua da ‘Des-tino Soñado’, erritmo hone-tan hirugarrengo bat egongodela pentsatu ahal da... Baahal duzu proiektu berrirenbat buruan?X.O. Horretan nabil. Proiektubat nuen buruan baina azkeneanez dut egingo, gogogabetu eginbainaiz. Arrazoia da liburu askoateratzen ari direla gai horri bu-ruz eta niri originala izatea gus-tatzen zait. Beraz, orain laneannabil, pixkana dokumentatzeneta beste proiektu batekin nabilmartxan. Baina argi daukat hiru-garren liburu horrek oraindik ar-gia ikus dezan bi urte pasa behar-ko direla, luzeagoa egin nahikonuke. Destino soñado adibidez,bi edo hiru ordutan irakurtzenda, pertsona bakoitzaren arabe-ra. Baino prestatzen ari naizennobela berriak 400 edo 500orrialde inguru izango ditu, LasLeyendas del Calderoren antzekozerbait egitea pentsatu baitut.Horrek lan handia du, beraz pa-zientziarekin hartuko dut.Hirugarren proiektu horri bu-ruzko zerbait aurreratzerik?X.O. Hasieran, Elkanoren bi-

daiaren proiektua nuen buruan,baina azkenaldi honetan, bostnobela berri ikusi ditut bidai ho-rri buruz eta horregatik egin dutatzera. Orain margolari baten bi-zitzari buruzko proiektua daukatburuan. Ez dakit aurrera aterakoden, baina gauza garrantzitsue-na istorioa bilatzea da. Ez da ins-pirazio puntua, lana baizik.Argazkietara bueltatuz Asier,zein beste proiektu dituzu es-kuartean? A.G.Nire proiektuak adierazpe-nezkoak dira. Oraintxe bertanerakusketa batekin nago, Paisaje

onirico izenekoa, eta urtarrilean,Langreo izeneko Asturiaskoudalerrian egingo den FIAP pu-blizitateko iberoamerikar jaial-dira eramango dut eta hilabeteguztian zehar egongo da ikusgai.Erakusketa horretan DestinoSoñado liburua ere aurkeztekoasmoa dut. Seguruenik Xabiernirekin etorriko da, beraz, hanizango gara biok liburua aurkez-ten eta ederki pasatzen liburueta argazkien artean. Nire helbu-rua da erakusketa ahal dudangehien mugitzea.

LEYRE CARRASCO

«Herri txiki bati buruzkokontakizunaegin dugu»XABIER ORTIZ ETA ASIER GARAGARZA ‘DESTINO SOÑADO’ LIBURUKO EGILEAK

Xabier Ortiz sukaldari tolosarraren bigarren nobelak ez du zerikusirik bereogibidearekin, eta oraingoan gainera AsierGaragarza argazkilaria izan du bidelagun.

«Garrantzitsuenaistorioa bilatzea da. Ez da inspirazio kontua,lana baizik»XABIER ORTIZSUKALDARI, IRAKASLE ETA IDAZLEA

«Normalean argazkiakzuri-beltzean egitenditut; argazkiari indar handiagoaematen diodalako»ASIER GARAGARZAARGAZKILARIA

KULTURA TOLOSA 03www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2019ko azaroaren 7a

Page 4: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € «Finalean gauden biok ...XABIER ORTIZ ETA ASIER GARAGARZA ‘DESTINO SOÑADO’ LIBURUKO EGILEAK Xabier Ortiz sukaldari tolosarraren bigarren nobelak

04 VILLABONA-AIZTONDO GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2019ko azaroaren 7a

ADUNAKO KULTUR ASTEA 2019

Azaroak 11, astelehena

19:00. Felipe Uriarte eta Edurne Pa-sabanek 40/40: herri baten taupa-dak izeneko solasaldian parte har-tuko dute Ramon Olasagastik bide-ratuta. Elizan izango da saioa.

Azaroak 12, asteartea

19:00. Kultura da gakoahitzaldiaemango du Juan Jose Ibarretxek,Agirre Lehendakaria Centerrekozuzendari eta lehendakari ohiak.

Azaroak 13, asteazkena

19:00. Nadet Agirre arraunlariak,Nahikari Garcia futbolariak eta MikelIturria txirrindulariak Kirolari handiaizatea nuen amets eta...hitzaldianhartuko dute parte, elizan.

Azaroak 14, osteguna

19:00. Dantzafilma eskainiko duteelizan. Ondoren, Juan Antonio Ur-beltz eta Jexux Larrea ariko dira so-lasean.

Azaroak 15, ostirala

21:30. Asier Kidam Magic-ek Aroaeta mirariakmagia ikuskizuna es-kainiko du elizan.

Azaroak 16, larunbata

18:30. Elizan familia guztiarentzatpailazo ikuskizuna izango da, Ekain-Txou izenburupean.20:30. Frontoian pintxo afari-me-rienda eta sagardo dastaketa izan-go da. 22:00. Nafarroako Marianitoz BlaiMex&Roll taldearekin dantzaldiafrontoian.

Azaroak 17, igandea

13:30. Bizilagunak egitasmoan par-te hartzen duten kanpoko eta herri-ko familiei harrera egingo zaie.17:30. Joxe Mendizabal musikaria-rekin dantzaldia egingo dute fron-toian.18:00. Txokolate beroa eta busti-tzekoak, kultur astea amaitzeko.

Gonbidatu ugariizango dituzteAdunakokultur astean‘Gailurrean’ izenburupean antolatudute kultur astea eta adin guztietarabideratutako ekitaldiak egingo dira,astelehenean hasi eta igandera arte

Erredakzioa Aduna

San Martin egunez abiatuko duteaurten kultur astea Adunan. Gai-lurretako esperientzia emangodute ezagutzera Felipe Uriarte etaEdurne Pasabanek.Ez dira kirolari bakarrak izango

ordea, asteazkenean gazteak gon-bidatuko baitituzte mahai ingu-rura. Juan Jose Ibarretxe lehendaka-

ri ohiak asteartean eskainiko duhitzaldia eta asteburuari begira,jai giroan murgilduko dira, musi-ka, jan edan eta bestelakoekin.

Mugikorrean,herri osoaAdunaZ aplikazioarekin, udalaren etaherritarren arteko komunikazioanaurrerapausoa eman nahi dute

Erredakzioa Aduna

Adunako Udalaren notifikazio-ak jasotzeko aukera emango duaplikazio berriak: metereologiaabisuak, bide mozketak, gogora-tzeko oharrak...; Intzidentziakzuzenean udalari komunikatuahal izango dizkiote herritarrek,argazkia eta posizionamenduajakinaraziz; Udaleko dokumen-tazio ofizialak, informazioa,mapa interaktiboa, garraio pu-blikorako sarbideak eta herrikoagenda jaso ahal izango diraAdunaZ aplikazioari esker; etaudalak luzatzen dituen inkestakerantzuteko aukera izango damugikorra erabilita.Edonor erregistratu daiteke

aplikazio berrian horretarakodatu errealak emanda, bainaAdunan erroldatutakoek baka-

rrik erabili ahal izango dituztezenbait aukera, inkestena, kasu.Adunako Udalak aipatu due-

nez, «gomendagarria» da, ahalden herritar gehienek aplikazioainstalatuta edukitzea eta jakina-razpenak aktibatuta edukitzea,era horretara, bandoaz gain, mu-gikorrean ere jaso ahalko baitiraabisuak. «Parte hartzeko moduezberdin bat izango da, eta etor-kizunean, herriko eragileek ereedukiko dute tokia».Android eta iOS mugikorretan

instalatu ahal izango da aplika-zioa, Google Play edo AppStore-an deskargatuta. Aplikazioa aza-roaren 30a baino lehen instala-tzen duten guztien arteanSamsung Galaxy A50 bat zozka-tuko da. AdunaZ aplikazioanbertan jakinaraziko da irabazlea-ren izena.

Dagoeneko aplikazioa mugikorrean instalatzeko aukera dago. ATARIA

Eskerrik asko, Garbiñe

G aur, betiko legez, kafe-terako mahaiaren buel-tan, tutoretzan, pasilo-an, Irurako joan-eto-

rrietan, patio zaintzan... zurekingogoratuko gara. Gaur, duela 51urte lankide fina, langilea,bihotz onekoa, xumea eta itzale-an makina bat lan egindakoa jaiozen. Zorionekoak gu zurekinpartekatu dugun momentu ba-koitza eta guztiengatik. «Gar-biñe, Euskararen eguna zertanda?». Zenbat lan: Hizki-marrazkilehiaketaren sari banaketarenantolaketa, Hizkuntza proiek-tua, Euskara Elkartea, kidetzeak,Inauterietako jaialdiko aurkezle-en gidoia… Eta zenbat estualdi:bateko, emanaldi erdian mikro-fonoa ez dabilela; bestetik, musi-ka tresna isildu dela; hurrena,Ikastola barruan megafoniatikKorrikaren mezua entzun ezdela... «Lasai neska, ongi aterakoda». «Bai, pasa eta gero». Eske-rrak barre ere majo egin dugun!Zenbatetan esan ote dugu «mo-mentu hauengatik ez balitz». Etagu hemen eserita, atea ireki etasartuko ote zaren…Hala ere, zure hutsunea sa-

murtzen digunik bada gure arte-an, zure seme-alabak, Iker etaMaider. Badakite Garbiñe, zukizugarri maite zenituela eta osoharro zinela beraietaz. Eta egonlasai, aitaren, osaba-izeben, le-hengusuen, amonen, … goxota-suna badutela bizitzari ilusiozbegiratu eta aurrera egiteko. Etagu ere hemen gaituzte, bidela-gun, behar gaituztenerako.Zenbat kontu Garbiñe, zenbat

bizipen, zenbat oroitzapen etazenbat ilusio. Eta gu hemen, zurieskerrak nola emango, nola adie-raziko zenbat maite zaitugun etazeinen harro gauden zu ezagutueta zurekin lan egin izanaz. Milaesker Garbiñe bihotz-bihotzetik!

Zure lankideak Anoetako Herri Ikastola

GUTUNA

Page 5: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € «Finalean gauden biok ...XABIER ORTIZ ETA ASIER GARAGARZA ‘DESTINO SOÑADO’ LIBURUKO EGILEAK Xabier Ortiz sukaldari tolosarraren bigarren nobelak

Babarrunak beresakramentuguztiekin jatekoaukera, AlbizturrenIV. Babarrun jatea antolatu du Bizkor gurasoelkarteak, eta hilaren 16an izango da; txartelaksalgai daude udaletxean eta Elane jatetxean

Eneritz Maiz Etxarri Albiztur

Albizturko Bizkor guraso elkar-teak IV. Babarrun jatea antolatudu hilaren 16rako. Albizturkoproduktu preziatua babarrunaizanik zerbait egin behar zutelaeta hasi ziren eguna antolatzen.Bertako produktua bultzatzeazgain, guraso elkarteak dituengastuetarako dirua biltzea dutexede, festa egun honekin. «Aldez aurretik egin behar di-

ren prestaketetan, eta eguneanbertan gurasoak aritzen gara. 27familia gaude, eta taldetan bana-tuta aritzen gara lanean», azaldudu Garbiñe Kerejeta guraso el-karteko kideak. Erantzun onaizan du aurreko hiru alditan egu-nak, eta aurtengorako ere gogozantolatu dute. «Aurten bazkaria-rekin hasiko dugu eguna.14:00etan izango da Albizturkofrontoian. Bazkariari jarraipena

emateko bingo jokoa antolatudugu, bai ume eta helduentzako,eta jarraian helduentzako mustxapelketa jarri dugu», dio Kere-jetak, eta «umeentzako joko ba-tzuk ere antolatu ditugu, eta giroona egoten da» gaineratu du. Txartelak udaletxean edota

Elane jatetxean daude salgai.Udaletxean bihar arte izango daerosteko aukera, eta Elane jate-txean igandera bitarte manten-duko dituzte. «Aurten hiru pre-ziotan banatu ditugu txartelak.0-12 urte artekoek, 10 euro or-daindu beharko dute. 12-15 arte-koek, 15 euro eta 15 urtetik gora-ko guztiek, 22 euro», argitu du.Albizturrera babarrunak bere

sakramentu guztiekin jatera joa-tera animatu nahi dituzte gurasoelkartetik, bai herritarrak etabaita kanpotarrak ere. Eta buka-tzeko, frontoian berogailua jarriizaten dutela azpimarratu dute.

rita jotzen dut, eta beste erritmobat da. Ez da rockaren erritmoa.Horrekin ere jarraitzen dut, EHSukarrarekin kontzertuak ema-ten, baina beste kontu bat da.Adinak ere laguntzen du motahonetako kontzertuetara, eta ur-teekin ez dakit, zahartzen edo la-saitzen joaten garen. Uste dutmomentu ona dela horrelakokontzertuak egiteko.Denbora pasatze horretan,entzulea norberaren ispiluizan daiteke? [Barreak] Ez dakit norberak bereburua ikusten duen. Nik beti es-ker ona zor diot publikoari. Na-baritzen da jarraitu egin zaituz-tela, eta zure kantak dakizkitela,eta musikari batentzat hori daohorerik handiena; norberarenlanagatik esker on hori nabari-tzea. Pentsa, EH Sukarraren nos-talgiko handienak, 40 urte ingu-rukoak dira. Nik baditut gehia-go, baina horiek, ume mokobatzuk ziren, eta beraien bizitze-tan eta emozioetan oso garran-tzitsuak izan gara. Oroimen osointentsuak dituzte. Errealitatea erakusteko tres-na izan daiteke musika, etabaita zure azken lana ere. Azken lan honetan, pixka bat,aske sentitu nintzen. Nire sor-menak eskatu zidan eta aurreraegin nuen. Era eta estilo ezberdi-netako kantuak daude. Oso lannaturala izan da. Barne basoanbarna espontaneoa izan delaesango nuke. Kutxa batean gor-de beharrean kantuak kaleratze-ko erabakia hartu nuen. Asier Se-rranoren laguntza izan dut, etabere ideia izan da. Gaia beldurrada, eta hamaika idazlek letra jarribehar izan zien, zozketa bidez to-katutako kantuari.

ATARIA

«Zure kantak jakitea damusikari batentzat ohorerik handiena»

MIKEL GOROSABELMUSIKARIA

Baliarraingo Lopetedi baserrian MikelGorosabel bakarlariak kontzertu akustikoaeskainiko du; sarrerak salgai daude 8 euroan.

Asier Imaz Baliarrain

Mikel Gorosabelek bakarkakokontzertu akustikoa emango du,larunbatean, hilak 9, Baliarrain-go Lopetedi baserrian. EH Suka-rra, Lorelei eta Norton Klub tal-deetako kidea izan da, eta19:00etan ekingo dio abesteari. Zein motatako kontzertuaizango da larunbatekoa?Bakarkako kontzertua da, etanire ibilbidean sortu ditudankantuak eskaintzen ditut. Moduakustikoan ariko naiz.Ibilbidea diozunean bakarlarimoduan egindakoaz ari zara?Ibilbide guztian sortu ditudankantak, akustiko moduan bihur-tuta joko ditut. EH Sukarrare-nak, eta Loreleiko sorta ederraere eskainiko dut. Norton Klube-ko kantaren bat ere bai, eta buka-

tzeko nire azken laneko kantabatzuk eskainiko ditut.Kontzertu betea izango dabertaratzen denarentzat.Bai, espero horrela izatea. Auke-ratutako kantuak dira eta nikuste dut momentu polita pasakodugula Baliarrainen.Bakarlari moduan hasi zinelabi urte egitera doa. Eszenato-kian bakarrik. Bai, Barne basoan barna bakar-kako lan horren ostean eskaintzabatzuk egin zizkidaten emanaldibatzuetarako. Aukera ona ikusinuen, eta esan dudan moduannire ibilbidean sortu ditudanabestiak sartzeko aprobetxatudut, nolabait, emanaldi horiekborobiltzeko.Musikaren ibilbidean aldake-ta eman duzu. Bakarlaria beti lasaiagoa da. Ese-

KULTURA ALEGIALDEA 05www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2019ko azaroaren 7a

140-160 pertsona elkartu ohi dira Albizturko babarrun jatean.E.M.

Page 6: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € «Finalean gauden biok ...XABIER ORTIZ ETA ASIER GARAGARZA ‘DESTINO SOÑADO’ LIBURUKO EGILEAK Xabier Ortiz sukaldari tolosarraren bigarren nobelak

Errigorakosaskiak eskatzekozabalik da aukera

Erredakzioa

Errigorako saskiak erosteko au-kera zabalik da azaroaren 20a bi-tarte, eta eskualdean bada auke-ra eskaerak egiteko. Zizurkilen,Amasa-Villabonan, Tolosan etaIbarran izango da horretarakoaukera. Euskal Herria oinarri eta auzo-

lana lanabes dituen ekimen he-rritarra da Errigora. Nafarroa he-goaldea du ardatz eta euskaraofiziala ez den zonaldean eraginnahi du, eremu horretakoak di-ren elikagaiei Euskal Herrian bi-dea emanaz, euskaratik, euska-rarako eta euskaraz.2013an hasi ziren proiektuari

forma ematen, auzolanean, etabi kanpaina nagusi egiten dituz-te urtero: bata udaberrikoa, etaudazkenekoa bestea, orain gutximartxan jarri dutena. Nafar he-goaldeko uzta euskarari puzkaizena jarri diote udazkenekokanpainari eta azaroaren 20a bi-tarte saskiak eskatzeko aukeraizango da. Hiru saski ezberdin prestatu

dituzte, Nafarroa hegoaldekoproduktu ezberdinekin. Saski

berdea, beltza eta zuria izangodira eta 50, 60 edota 70 euro ba-lio dituzte. Saski horiek erosizgero, bertako produktuez goza-tzeaz gain, bere balioaren %25Nafarroa hegoaldeko eta erdial-deko euskalgintzara bideratzendute.

ESKAERAKEskaerak www.errigora.eus hel-bidean edo, bestela, honako lekuhauetan egin daitezke: Amasa-Villabonako Iratzar tabernan,Basajaun liburu dendan etaAmasa kafetegian; ZizurkilgoPlazida Otaño liburutegian, udalbulegoetan eta Iriarten; Tolosa-ko Laskorain Ikastolan, OrixeIkastetxean, udal liburutegianeta Galtzaundi Euskara Taldean,eta Ibarrako Uzturpe Ikastolan.Zizurkilen, saskiak abendua-

ren 9an jaso ahal izango dira,18:00etatik 20:00etara bitarte-an, Plaza Etxeberrin. Ordainke-tak esku-dirutan egingo dira, es-kaerak jasotzeko unean bertan.Eta Amasa-Villabonan, saskiakabenduaren 11n, 12an eta 13anbanatuko dira Gaztetxean,18:00etatik 20:00etara.

Pailazokeriezgozatzeko aukeraizango da larunbatean Txirri, Mirri eta Txiribitonek ‘Xaguxarroski kondea’ikuskizuna eskainiko dute larunbat honetan, 17:00etan,Leidor aretoan; EITBk zuzenean grabatuko du saioa

Irati Saizar ArtolaTolosa

Saio «berezi-berezia» egiteko go-goz dago Kattalin Ansorena, Mi-rri pailazoa. Larunbat honetaneskainiko dute Txirri, Mirri etaTxiribitonek Xaguxarroski kon-dea ikuskizuna, Tolosako Leidoraretoan, 17:00etan. Saio hori,gainera, EITBk zuzenean graba-tuko du. Ikuskizun horrek ibilbide lu-

zea egina du aurrez: «Txirri, Mi-rri eta Txiribiton zaharrek osatuzuten ikuskizuna, orain dela 23urte inguru». Badu jarraipenaoraindik, eta egun oholtzetandabiltzan Txirri, Mirri eta Txiri-bitonek eskainiko dute ikuski-zun bera, larunbatean. Saioaren lehen zatian, hiru es-

ketx egingo dituzte pailazoeksoilik, «betiko esketx barrega-rriak, clown eta antzerkia uztar-tzen dituztenak» dira, eta biga-rren zatian iritsiko da Xaguxa-rroski kondearen antzerkia:«Pertsonaia hori drakula kondeada, saguzar ere bihurtzen dena,eta Txirri, Mirri eta Txiribitonenodola zurrupatu nahi du, odol-kiak egiteko». Hortxe ikuskizu-naren misterioa. Drakula konde baten ibilerak

izanagatik, «barre egiteko ikus-kizuna» dela dio Mirrik, «ondopasatzekoa». «Tolosa badakiguherri bero-beroa dela, beraz, se-

guru gaude gustura hartuko du-tela». Ikuskizunean zehar, abestirik

ez da faltako. Hipopotamoarendantza abestuko dute lehenik,Mikel Oiarzabal artistak eginda-ko maskara batzuekin. Ez delahain ezaguna dio Mirrik, bainaondoren etorriko dira Paristiknatorren, Allakuidaos eta AltzaPelipebezalako abestiak . Horrelako ikuskizunetara

haur adina heldu joaten denneurrian, ikuskizun «familiarra»egiten saiatzen dira: «Tarteankeinuren bat egiten diegu gura-soei txisteren batekin». Publiko-arekin «enpatia» lortzea gustukodute. «Mirri triste jartzen dene-an, oholtzatik ikusten dut hau-

rrak ere triste nola jartzen diren;magia hori bizitzen dute mo-mentuan, eta hori da politena,emozio horiek sorraraztea». Amaieran, gainera, argazkiak

ateratzeko eta haurrekin hartu-emana izateko tartea eskaintzendute, eta Leidorren ere gauzabera egingo dute.

SARRERAK ZOZKETA BIDEZTOLOSALDEKO ATARIAk sei sarrerazozketatuko ditu saio horretara-ko. Parte hartzeko azken egunagaur izango da, 13:00ak baino le-hen. www.ataria.eus helbideanedo 943 655 695 telefonora deitu-ta. Gainerako sarrerak, Leidorre-ko leihatilan edo Kutxabankenwebgunean eros daitezke.

Txirri, Mirri eta Txiribiton, Xaguxarroski kondearekin batera. ATARIA

06 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2019ko azaroaren 7a

Nafarroa hegoaldeko produktuez betetzen dituzte saskiak. A. URKOLA

Page 7: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € «Finalean gauden biok ...XABIER ORTIZ ETA ASIER GARAGARZA ‘DESTINO SOÑADO’ LIBURUKO EGILEAK Xabier Ortiz sukaldari tolosarraren bigarren nobelak

KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2019ko azaroaren 7a @TOLOSALDEAKIROL

Tolosa-Aurreraelkarteko bostbikote ezkerhormakofinalerdietan

Erredakzioa Tolosa

Gipuzkoako eskuz binakako ez-ker hormako finalerdiak izangodira jokoan asteburu honetaneta Tolosa CF-Aurrera elkartekobost bikote ariko dira finalerairisteko lehian.Kadeteetan, lehen mailan,

U. Amiano eta Iztueta bikoteaAñorga elkarteko Olaizola etaOrbegozoren aurka jokatukodute, Donostiako Atano III.a pi-lotalekuan, larunbatean,16:00etatik aurrera. Jaialdi ho-rretako hirugarren eta laugarrenpartidetan, jubenilen lehen mai-lan bi bikote ariko dira TolosaCF-Aurrerakoak: Altuna-Ugar-temendia Mundarroko Lizeaga-Lizeaga bikotearen aurka, eta I.Amiano-Sudupe Ilunpeko I. Egi-guren-Elosegiren aurka. Nagusien lehen mailan, Elola-

Etxeberria bikotea PagazpekoSantxo-Urrozola bikotearen aur-ka ariko da, Usurbilgo udal pilo-talekuan, bihar, 20:15etik aurre-ra. Nagusien ohorezko mailan,larunbatean jokatuko dute E. La-baka-Telletxea bikoteak Lapke-ko Zubizarreta-Quinaren aurka,Lazkaoko Jose Miel Barandiarenpilotalekuan, 16:30etik aurrerahasiko den partidan.

Migel SoroarenOroimenezkotxapelketarenjardunaldiberria igandean

Erredakzioa Tolosa

VIII. Migel Soroaren Oroimenez-ko Ogi Berri Pilota Txapelketanbeste jardunaldi bat jokatuko daasteburuan. Igandean, azaroa-ren 10ean, izango da jaialdia,11:00etan hasita Tolosako Beoti-bar pilotalekuan. Ohi bezala, hiru mailatan ari-

ko dira lehian pilotariak: jubeni-letan, Olaizola-Gorrotxategi etaA. Erkiaga-Azpiroz bikoteak ari-ko dira; etorkizunetan, Larraza-bal-Morgaetxebarria eta Agirrea-malloa-L. Erkiaga; eta elite mai-lan, Exposito-I. Elizegi etaArrieta-Sarasa.

Imanol Garcia Landa Tolosa

Promozio mailako Lau eta Erdi-ko hirugarren finala jarraian jo-katuko du Jon Ander Peñak (To-losa, 1997) larunbat honetan.Iruñeko Labrit pilotalekuan jo-katuko du, Alberdiren aurka, eta17:45ean hasiko den jaialdiarenbigarren partida izango da. Au-rreko bi finaletan ezin izan zuentxapelik jantzi Peñak.Hirugarrenean iritsiko da txa-pela?Helburua hori da. Hiru finaleta-ra iritsi naizela anekdota mo-duan polita geratzen da, bainaaurreko biek ez dute ezertarakobalio. Orainak balio du, eta ea la-runbatean partida txukun batateratzen den.Ez dute ezertan laguntzen au-rreko bi finalek?Eskarmentu puntu bat gehiagodut Alberdik baino, baina esan-dakoa, egun horiek nahiko bere-ziak izaten dira, zaila izaten daehuneko ehuna ematea partidahorietan, baina saiatu behar garaahal den kontzentrazio mailahandienarekin joatea eta bakoi-tzak bere partida egiten.Eta zerbaitetan izorratu deza-ke aurreko bi finaletan gerta-tutakoari bueltak ematea?Nik uste dut nahiko ahaztuta di-tudala partida horiek. Ez naizbuelta asko ematen dizkion ho-rietakoa, eta alde txarrik ez duelaizango uste dut. Fisikoki nola iritsi zara?Fisikoki arazorik behintzat ezdut eduki. Urte zaila daramat, iasei hilabete egon naiz geldirik,baina egia esan txapelketan ezdut arazorik izan, ez eskuetaneta ezta gorputzean ere. Oso gus-tura nago alde horretatik. Lesioa guztiz ahaztuta, beraz.

Bai, azkenean markatu egitenzaituzte horrelako lesio gogo-rrak. Dagoeneko ahaztuta dau-kat, partida batzuk jokatu ditutordudanik, eta aurrera segi be-harra dago.Eta buru aldetik nola iristenzara?Oso gustura iristen naiz. Partidaguztiak irabazita, baina izan diraere justu irabazi ditudan parebat. Konfiantzarekin nago, bainaez naiz konfiantzen: larunbatekopartidan nire maila ematea etakontzentrazio aldetik ondo ego-tea da helburua. Txapelketako sentsazio onhoriek, bai partidak irabazizbai fisikoki ondo egonez, la-gunduko dute finalerako.Ekaina bukaera aldera helburuagarai honetan ateratzea zen le-siotik. Azkenean askoz lehenagoatera nintzen, eta orain begiranon sartu naizen, eta uste dutharro egoteko modukoa dela.Halere, aurretik esandakoa, horiahaztuta dago, eta orain partidahau irabaztea besterik ez dutpentsatzen. Aurkariari buruz ere galdetubeharko dizut. Zer esan deza-kezu Alberdiz?Aurrena, oso gaztea dela, eta bi-garrena, oso ondo jokatzen due-la. Zerbaitegatik dago finalean.Lau eta erdia berari egokitzenzaion distantzia da, oso agresi-boa da, tantoa oso erraz amai-tzen du, eta lan gogorra izangodut larunbatean. Baina nik ustedut nirea eginez gero aukeraizango dudala. Ezustea izan da Alberdi finale-ra iristea?Nik uste dut ezustekoa dela, etaniregatik ere horrela esangonuke. Aurten promozio mailako-an pilotari handiak zeuden. Agi-

rre, Arteaga, Elordi, besteenerrespetuarekin, uste dut txapel-ketako oilarrak zirela, baina kan-poan geratu ziren. Nik uste dutgauden biok merezimendu guz-tiz iritsi garela finalera.Enpresa berekoa da Alberdi.Zenbateraino ezagutzenduzu?Aspaldidanik ezagutzen dut.Txikitan bat egin izan dugu fron-toian, baina azken urte eta erdihonetan ezagutu dut asko, en-presan astero eta ia egunero el-karrekin egon izan gara entrena-tzen. Ezagutzen dut, eta berak niere bai, eta horrek alde onak etatxarrak ekar ditzake. Ligaxkako partidan irabaziegin zenion.Partida bakoitza mundu bat da.Irabazi nion partida ligaxkako le-hena izan zen. Normalean osoberezia izaten da sentsazioakaurkitzea. Bartzelonan izan zen,urrun, eta sentsazioak ezberdi-nak izaten dira. Berak txapelke-tan zehar maila handiagoa emandu, bere buruarekin aurkitzenjoan da, eta joko aldetik asko ho-betu du.Larunbatean zure jokoari be-giratuko diozu gehiago?Aurrena abiadura ematen saia-tuko naiz. Banaka normalean

abiadura ematen duenak aginduegiten du, eta abantaila izatendu. Saiatuko naiz kontzentrazioaez galtzen, pentsatutako gauzakzuzen egiten, eta berak dituenabilezia horiei aurre egiten. Azkenaldian lau eta erdianabiadura handian jokatzenda, airez asko sartuz. Partidagogortu behar bada boteragehiago jokatuko duzu?Lau eta erdian egun ibiltzen denerritmoa ikaragarria da. Boteanoso gutxi jokatzen da, eta joka-tzen dena txapatik zentimetrobatzuetara jokatzen da. Nik ustedut inori ez zaiola komeni erabatbotera jokatzea. Nik nire jokoaegingo dut, ahal dela tantoa bu-katzen, eta nire ustez airez sar-tzea beharrezkoa izaten da tan-toa bukatzeko. Entrenamendu bereziak egi-ten ari zara finalera begira?Orain arteko entrenamendu ber-dinak egiten ditut. Entrenamen-du fisikoak Beasainen, Iruñeanari naiz frontoiko entrenamen-duak egiten, baina aurrekoenoso antzekoak. Egia esan, aurka-ri bakoitza ezberdin prestatzendugu, bere alde onak eta txarrakaztertzen dituzu, baina entrena-mendu aldetik txapelketa guz-tian berdina egiten ari naiz.

I.G.L.

«Alberdi eta nifinalera iristeaezustekoa delaesan daiteke»JON ANDER PEÑAPILOTARIA

Helburu garbia du Peña II.ak larunbaterako:txapela janztea. Konfiantzarekin dago etafinalean kontzentratuta egoteari berezikigarrantzia ematen dio pilotari tolosarrak.

Page 8: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € «Finalean gauden biok ...XABIER ORTIZ ETA ASIER GARAGARZA ‘DESTINO SOÑADO’ LIBURUKO EGILEAK Xabier Ortiz sukaldari tolosarraren bigarren nobelak

OSTEGUNA 07AGENDA

Deialdiak

Amasa.San Martin jaiak: 06:00.gazteen gosaria Amasa kafetegian,trikitilariek alaiturik. 14:30. Gazteenbazkaria. 17:00. Soka dantza eta au-rreskua plazan.Ondoren, trikitilarienerromeria. 21:00. Gazteen afaria.Amezketa.Nundikhitzaldia GorkaGarmendiaren eskutik, euskaldu-nen jatorriaren inguruan, 19:00etan.Anoeta. Ipuin kontaketa, liburute-gian, 4-6 urte bitartekoentzat,18:30ean.Gaztelu.Euskaraz bizi ahal gara! hi-tzaldia, eskolan, 17:30ean, MikelOzaita eta Igor Agirrerekin.Tolosa.One cut of the dead, Leido-rren, 19:15 eta 21:45ean. Tolosa.Maria Diaz La Vikinga-renbakarrizketa, 23:00etan, 3 taber-nan.

ATARIA IRRATIA09:00.Pasahitza. Eguraldi iragarpe-na, kulturari begira, Baserritik, Quarkzientzia atala.11:00.Eutsi goiari. Kirolak.12:00.Entzuteko jaioak. Musika. 16:00.Zebrabidea. Magazina.18:00.Goizeko saioen onena.21:00.Mestibull. DJ Bullekin, musikasaioa.

28 KANALA13:30.Gaurkoan Tolosaldetik16:30.Ur eta lur17:30.Gaurkoan Tolosaldetik21:30.Gaurkoan Tolosaldetik22:00.Urrutiajunbe22:30.51. Tolosako AbesbatzaLehiaketa (Sakratua)23:30.Gaurkoan Tolosaldetik

FARMAZIAK

Gaur

TOLOSA.Egunekoa. Ignacio Ola-rreaga Aramburu. Korreo kalea, 2.943 67 01 28. TOLOSA. Gauekoa. Lourdes AzpirozGalarza. Amarotz auzoa, 9. Telefono zenbakia: 943 67 51 18.

EGURALDIA

IKER IBARLUZEA

Gaur.Goizetik hasi eta egu-na bukatu arte euri zaparra-dak izango ditugu.

Bihar.Negu beteko egural-diak jarraipena izango du.

TOLOSALDEKOATARIAk ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.

www.ataria.eusOSTEGUNA, 2019KO AZAROAK 7Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Rebeka Calvo GonzalezKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 943 30 43 46

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM

MINTZALAGUNA MARTXAN Tolosaldeko mintzalagunek hasi dute ikasturtea eta aurtengo kanpainaren irudiari errefe-rentzia eginez, argazkia atera dute Tolosako taldeetako bidelariek eta bidelagunek. Hain jux-tu,Tu-tik Gu-rada aurtengo leloa, eta mintzalagunen komunitatean, norbanakoak taldeaneuskaraz praktikatzea bultzatzeari egiten dio keinua. Euskaraz ongi dakitenak, euskarapraktikatu nahi dutenak nahiz hiztun berriak elkartzen dira egitasmoan, eta momentuz 110partaide daude eskualdean, 24 taldetan banatuta, hamar herritan zehar. Ibarran ere egitas-moa martxan jartzeko deialdia zabaldu dute eta eskualdeko gainontzeko herrietan bezala,izena emateko aukera urte guztian zehar irekita dagoela azaldu dute Galtzaunditik. GALTZAUNDI

ZORIONAGURRAKUrtebetzeak, urrezko ezteiak,ezkontzak, jaioberriak...

Argazkia bi egun lehenago ekarri mesedez

www.ataria.eus • 107.6 fm •

943 65 56 [email protected]

San Esteban 20Tolosa