1002. GAUA (XABIER MENDIGUREN)

35

description

ELEBERRIA

Transcript of 1002. GAUA (XABIER MENDIGUREN)

Page 1: 1002. GAUA (XABIER MENDIGUREN)
Page 2: 1002. GAUA (XABIER MENDIGUREN)

Estatu-gizonen arteko tratu bat( I )

Venezian nor den oroetorri zen egun har-tan Palazzo Ducale-ra, hiriko jaun nagu-

siak antolatu zuen festara. Hanziren Gran Canale-ko jauregi ede-rrentako jaun-andere guztiak:Girassi, Gontarini, Caballi… Hanziren Mediterraneo osoko merka-tari handienak, Europako erresu-ma guztietako enbaxadoreak,han ziren hiriari ospea eta lustreaematen zioten artista handiak:Tiziano, Marco Basaiti, JacopoPalma il Vecchio…

Inauterietan ziren: gondolakbezala egongelak beren dotoreziaosoan apaindurik ageri ziren,emazteki printzipalak norgehia-goka ziharduten, nork eramangopaparrean harribitxi ederrenak,soineko finenak, orrazkera lan-duenak. Denek zeramaten begiaurrean mozorro ttipi bat, bainaez nork bere burua maskaratzekobaizik are gehiago nabarmentze-ko.

Musika alaia jotzen zuten laute-ak, espinetak eta zanfoniak, bainadoinu horiek ez ziren oraingozentzuleak dantzan jartzeko gai,haien kalakari lagun egitekobaino. Era guztietakoak baitzirenhan-hemen aditzen ziren berrike-tak:

Portura iritsitako azken oiha-lak, Ekialdeko zoragarrienak…

Urrunagotik heldutako espe-zia-kargamentuak…

Harako edo honako palazioanegiten ari ziren berrikuntza-lanak…

Da Vinci florentziarrak eginomen zituen asmakuntza harri-garriak…

Michelangelo BuonarrotikErromako Aita Santuaren eska-riz pintatu omen zuen kaperatxundigarria…

Hizketaldi guztiak ez zirenhorren arinak ordea. Aretoarenalbo batean baina guztien joan-etorriak begiz zelatatzen zituela,Leonardo dogoa zegoen, Dukeaedo Dux handia, Veneziako Erre-publikako agintari gorena etahiriko gizonik aberatsena. Ondo-an zituen bere kontseilari hurbi-lenak; solaskidea, berriz, Dalma-ziako printzea.

Aspaldiko aliatuak zituen dal-maziarrak, baina une hartaninoiz baino inportanteago bihur-turik zegoen haien adiskidetasu-na: inperio otomandarra, Kons-tantinopla bereganatu etaveneziarren betidaniko kide izan-

dako inperio bizantziarra deseginzuenetik, Europan barrena arizen zabaltzen bere eragina: Gre-zia menperatu zuten, Serbia etaBosnia ere bai, gero eta lurraldegehiago kontrolatzen zituzten,eta zalantzan jarria zuten vene-ziarrek Adriatiko itsasoan etaMediterraneoan oro har garaibatean izandako nagusitasuna…

–Gure herrien arteko adiskide-tasuna are gehiago estutu behargenuke –ari zitzaion esaten Leo-

nardo dogoa Dalmaziako printzeKristoforori.

–Gu beti izanen gara Venezia-ren adiskide min eta eta lagunzintzo –erantzun zion Kristofo-rok.

–Asko pozten nau horrek. Eta,pentsatu dut, adiskide ez ezik,senide ere izan gaitezkeela.

Dalmaziako printzea adi geldi-tu zen, besteak zer esango.

–Seme bat duzu, oker ez bana-go –jarraitu zuen Dogoak–, egu-

nen batean, ailedi hemendik urteaskotara, zuk daukazun erantzu-kizuna bereganatuko duena. Nik,berriz, badut alaba gaxte bat, nirebegietako ninia baino gehiagomaite dudana…

Kristoforori begitartea argituzitzaion, Veneziako Errepublikatxit ahaltsuari loturik ikusiz bereetxea eta bere ondorengoak.

–Gazteek elkar ezagutu behar-ko dute, kontua gauzatu bainolehen –esan zuen hala ere, zuhur.

–Bai noski. Baina ongi heziadut nik alaba, eta ez dut dudarikhalaxe irakatsia izango duzulazuk ere semea.

–Ez izan dudarik.Agintari biek elkarri bostekoa

eman eta gero, Dogoaren kontsei-lariak eta Dalmaziako printzea-ren laguntzaileak gelditu zirenberbetan, lotura haren xeheta-sun guztiak (diruei eta hornimen-duei zegozkienak batik bat) elka-rrekin adosteko eta zehazteko.

1002. gauaXabier Mendiguren Elizegi

MATTIN

Plaza ›38 berria 2008ko abuztuaren 1a, ostirala

Page 3: 1002. GAUA (XABIER MENDIGUREN)

Neska fin ameslari bat( II)

Festara joateko artean gaz-tetxoa zela-eta, bere loge-lan zegoen Chiara, Dogo-aren alaba gazteena; ez

ohean lotan, beharko zukeen be-zala, ezpada leihoan jaikita, jaia-ren zurrumurruari adi, gogoaametsetan, sumatu ere gabe unehorretantxe bere etorkizuna arizirela erabakitzen.

Neska xarmanta zen Chiara.Hamasei urte bete berritan, begiargiak zituen, ilea hori, soin-atalluze eta finak, gorpuzkera mehebaina ongi egina. Palazioko pinto-reek oso gustuko zuten haren iru-diak margotzea, eta hain zuzenirudi horietako bat eraman zuenKristoforo printzeak Dalmaziara,miniaturan egina eta kamafeo ba-tean sartua, gortean erakusteko.

Bizi-gogoz gainezka zegoenChiara: Veneziatik egunero abia-tzen ziren ontzi haietan joan nahi-ko zukeen, Alexandriara, Tripoli-ra, Brindisira, Anberesera… bai-ta urrutiago ere, portugaldarrekIndietan barrena zabaldutakoitsasbide berrietan, edo Kolunbusitsasturi genovarrak Gaztelakoerreginarentzat deskubritu berrizituen lurralde ezezagun haieta-ra. Haiek guztiak debeku zitzaiz-kion ordea.

Chiarari, bidaietarako etaabenturarako tarte bakarra gera-tzen zitzaion, Dukerriaren Jaure-giko gela, areto eta lorategi dotorehaietan: liburuen bitartez zabal-tzen zitzaiona. Gizarte hartan gu-txienak ziren letretako instrukzioapur bat jasotzen zutenak, eta aregutxiago emakumeen artean; ala-baina, Leonardo dogoak pentsatuzuen Berpizkunde garai aurrera-tu hartan ez zela soberakoa izan-go bere alabak irakurketaren has-tapenak behinik ikastea.

Hastapenetik hasi, baina gogoberoz barneratu zen mundu har-tan Chiara gaztea. Latinezko kla-sikoak irakurri zituen, Ovidio etaTazito, Katulo eta Zizeron, bainabatez ere hizkuntza erromantze-an sortzen zena: Dante Alighieri-ren Divina Commedia, Petrarka-ren poemak, eta baita –hau ezku-tuan eskuratu bazuen ere– Gio-vanni Bocaccioren Decameroneaere. Toskana aldeko hizkera arro-tza zitzaion hasieran Veneto-koneskatxari, baina laster ohitu zeneta gogo biziz irensten zituen Picodella Mirandolaren entsegu serio-ak nahiz eskuz esku zebiltzan ar-tzain-nobela eta eglogak, non nes-ka-mutilak maitasunik zirraraga-

rrienaren sugarretan erretzen zi-ren.

Amodio idiliko haiek guztiak li-buruetan bai, baina non zeudenegiazko bizitzan? Ez behintzatDukearen Palazioan, hainbestenoble, gortesau, kapilau, gela-zain, sukaldari, soldadu, neska-me, gondolazain eta morroiren ar-tean. Izan ere, nor ausartuko zenbere begia Dogo handiaren alaba-gan jartzen, nagusi ahaltsuarenzigorraren mehatxua gaineanizanda? Egoera horretan zegoela,

gauez eta isilka jauregitik atera-tzeko planak egiten zituen noiz-behinka Chiarak, inork ezagutugabe herritarren artean ibiltzekoeta, nork daki, beharbada, ibilaldisekretu haietan…

Plan lauso horiek gauzatu au-rretik, baina, aitak deitu zuen be-re aurrera.

–Nire alaba kuttuna, munduanbeste ezer baino maiteago zaitu-dana –hasi zitzaion esaten Leo-nardo dogoa, eta ondoren azalduzion bere belaunetan eseri ohi zen

neskatila emakume bihurturikzegoela ordurako–… eta horren-bestez –jarraitu zuen esaten–, zu-re sexukoei berez dagozkizueneginbeharretan sartzeko adinean.

Chiarak, zer esan asmatu ezi-nik, burua makurtu eta isilik ge-ratu zen.

–Gure etxearen ondrarako etaherriaren mesederako izango denezkontidea bilatu dizugu, bera eregizon prestu eta printzipala, aita-ren esana egiteko gertu baldin ba-zaude, betiere.

Chiarai barrutik zetorkion«Ez!» oihukatzeko gogo bortitza,handik ihes egitekoa, Palazioazen urrezko kaiola hura betikoatzean uztekoa. Alabaina, urteta-ko hezieragatik edo kemen falta-gatik, burua makurtu zuen berri-ro, lehen baino are makurtuago,eta halaxe esan zuen:

–Ni beti izango naiz aitaren esa-neko, eta zernahirako gertu gureetxearen eta herriaren onerako.

Eta hala gelditu zen lotuta etaerabakita Chiararen etorkizuna.

1002. gauaXabier Mendiguren Elizegi

MATTIN

Plaza ›38 berria 2008ko abuztuaren 2a, larunbata

Page 4: 1002. GAUA (XABIER MENDIGUREN)

Mutil zangar eta zakar bat( III)

Ez dugu deus esan besteezkontideaz, Dalmazia-ko printzearen semeaz.Simeon zeritzan haren

oinordekoari. Mutil zangarra, in-dartsu eta izukaitza, jauregiko bi-zimodu arrafina ez baizik etamendia eta basoa maite zituena,egunez bere zakur eta aztoreekinehizan ibiltzeko, noiz basurde edoorkatzak harrapatzen, noiz usa-palak eta galeperrak atxematen;gauez, berriz, mendiko borda gal-duren batean lagun artean ardoaedanez eta kantari laketzen zenSimeon dalmaziarra; edanak bu-rua eta muturra berotzen zizkio-nean, berriz, sesioa eta liskarrapizten ziren beti haren inguruan,eta, hau zela edo bestea zela, osti-koka eta ukaldika ekiten zioten iabeti elkarren artean, zartakoekedo mozkorrak berak lurrera erai-tsi eta seko lo gelditzen ziren arte.

Basoko piztiak aski ez eta besteehiza-mota baten gutizia pizten zi-tzaionean, aldiz, ostatu ilunen ba-tean sartzen ziren Simeon eta be-re lagunak, eta neska-txikiakekartzeko eskatzen zuten, neskabargasta haien konpainia ederre-an edan eta gero, arraren harraase ahal izateko. Goizaldean, bu-rua sorgortuta esnatzen zenean,zilarrezko txanpon batzuk botaeta ospa egiten zuen handik Sime-onek, ohelagun izan zuen emaku-meari edandako ardoari bezain le-ku murritza emanez bere oroi-men kamutsean.

Horrelakoxea zen Simeon, Dal-maziako printze izatera deitua. Ezberez gaizto eta zitala, baina baibesteen sentimenduez den men-dreneko axolarik ez zuena, mun-dua bere zerbitzurako egina zelauste zuena, bere nahia beste lege-rik ezagutzen ez zuena.

Simeonen aita Kristoforo prin-tzeak bazekien ondo asko nolakoazen bere semea: «alaia eta axola-gabea» esan ohi zuen entzulerikbaldin bazen, barru-barruan etabakarka «astakirten eta kaikua»pentsatzen zuen arren; bere odo-lekoa zuen, ordea, eta horrenbes-tez beste guztien gainetik maitezuena; horrez gain, luzaro pentsa-tu izan zuen gaztetako zorakeriazela semea modu ganoragabe har-tan jokatzera zeramana, eta urte-en joanean bere onera etorriko ze-la; alabaina, oraindik gaztea zenarren, denbora pasa ahala zuhu-rrago bihurtu ordez lehen bezainzentzugabe edo are zentzugabea-go jarraitzen zuela ikusten zuen

aitak, eta horrek biziki atsekabe-tzen zuen.

Hori dela-eta, Dogoaren propo-samena entzun zuenean, batetikkezkatxo bat piztu zitzaion arren,bere seme zoraxka hark Venezia-rekiko harreman onak zapuztukoote zituen, bestetik zerutik etorri-tako irtenbidea iruditu zitzaion;izan ere, Kristoforok itxaropenaizan zuen ezkontzaren ardurak Si-meon deslaia arrastoan sartukozuela eta Veneziako emakume de-

likadeziaz beteriko batek apur batfinduko zuela zokormazoa bezainbaldarra zen seme hura.

Uste on horrekin egin zuenPrintzeak etxerako bidea, etaSplit-en porturatu bezain lasterbere aurrera deitu zuen semea.

–Ez dago, jauna.–Non da bada?–Bere lagunekin joan da, ehiza-

ra.Barrutik txitxareak jaten egon

arren, zain egon beste erremedio-

rik ez zuen izan Printzeak; eta, se-mea iritsi bitartean, gorteko mi-nistro eta armadako jeneralei era-kutsi zien Chiararen erretratua,guztiek goretsi eta laudatu zute-na. Ez zen hori izan Simeonen ja-rrera, azkenean iritsi eta aitakazaldu zionean hitzartu berri zue-na.

–Zertarako nahi dut andre bat,nahi ditudan guztiak eskuratu di-tzaket eta? –esan zuen.

–Gizonak ezkondu egin behar

du –esan zion aitak lehor–, etaerrege-familiakoa denean, agin-tzen dioten harexekin ezkondubehar du gainera.

–Eta nik nahi ez badut?–Nahi ez baduzu, turkiarren

kontrako gerrara bidaliko zaitut,oraintxe bertan.

Gogoz kontra bada ere, tuntunveneziar bat baino okerragoaizango baitzen turkiarren zimita-rra, aitaren esana onartu zuen Si-meon dalmaziarrak ere.

1002. gauaXabier Mendiguren Elizegi

MATTIN

Plaza ›36 berria 2008ko abuztuaren 3a, igandea

Page 5: 1002. GAUA (XABIER MENDIGUREN)

Nire merezient egiten ez bada…(IV)

Horra, beraz, Chiararisuertatu zitzaion ez-kongaia, neskatxa ve-neziarrak hartaz ezer

ez bazekien ere. Ezkontza hilabe-te batzuk barru gauzatuko zelaesan zioten, eta, senarra izangozuena ezagutuz joateko, egokiaizan zitekeela elkarri gutunakidaztea, eskutitzen bitartez batakbestearen gustu, nortasun eta be-rezitasunen berri izateko.

Ideia ona iritzi zion Chiarak, etagogo onez ekin zion gutuna idaz-teari. Gurasoek seme-alaben pa-tua erabakitzea krudelkeria zen-tzugabea begitantzen zitzaion, al-de batetik; bestetik, baina, onar-tzen zuen bere etorkiaren ezauga-rria zela Veneziako hiriari loturikibiltzea, eta berak ezin ziola ukoegin bere zoriari; azkenik, berriz,esperantza bat gordetzen zuenbihotzaren barrenean, hosto arte-ko habian ezkutatzen den txori-kume bat bezala, bizitzaren pa-tuak edo diplomaziaren halabe-harrak ekarri zioten senargai hu-ra izan zitekeela, zergatik ez?, be-re biziko gizona, asturuetanberarentzat eta berariaz egoki-tua, bere gogoaren katramilakulertzen eta korapiloak askatzenjakingo zuena, zintzoa eta azka-rra, martzala baina otzana, zoliaeta sentibera.

Itxaropen ezkutu hori ezin gor-derik hartu zuen antzara-luma,busti zuen tintontzian, eta gutunluze bat idatzi zion, «Ene Simeonmaitea» hitzekin hasi, eta «zu eza-gutzeko eta biok bat egiteko egu-naren irrikaz» agurrarekin amai-tzen zena. Tartean, etxe onekoneskatxa bati dagokion neurrita-sunaz betiere, bere bihotza zabal-tzen zion, bere maitasun-ame-tsak adierazten, «Aberlardo etaEloisa berri batzuk izango garenuste osoan», eta eskatzen zion,arren, Simeonek berak ere jaki-naraz ziezaiola zein ziren bere gu-rariak eta zaletasunak, «bion ari-men anaitasunik estuena lortzea-rren».

Eskutitza amaitu, lakre gorriazzigilatu, eta Dogoaren mezula-rien eskuetan ipini zuen, Dalma-ziara zihoan lehenengo itsason-tzian bidal zezaten. Igorri bezainlaster, baina, halako ezinegon batzabaldu zitzaion bere barne oso-an: «Ez ote naiz jokatzen ari nes-kato tuntun bat bezala? –galdetuzuen bere artean–. Nire bihotzazabaltzen diot ezezagun bati; ari-ma biki bat topatu beharko banu

bezala, hartaz ezertxo ere ez daki-dala!».

Bere jokabideaz gogoeta egin,eta bere buruarekin haserretuzen Chiara: «Aitak senarra har-tzera behartzen nau, neure iri-tzia ere galdetu gabe; beharbadabere betebeharra da, Veneziareninteresak zaindu behar dituenezgero, eta beharbada nik ez dutobeditu beste erremediorik, ala-ba onak aitari errespetua zor dio-nez gero; baina hala ere, zer dela-eta agertu behar dut horren ino-zo eta xalo Simeon delako horren

aurrean? Erdi-mairu edo erdi-ba-sati ote den ere ez dakidan dalma-ziar horren aurrean?».

Zenbat eta gehiago pentsatu be-re egoeraz, orduan eta sumindua-go zegoen: «Gainera, nork esan duez dudala obeditu beste errmedio-rik?». Erabaki bat hartu zuen berebostean, baina, bere baitan gorde-ta indarra galduko zuen beldu-rrez, ahoz eta ozenki adierazi zionbere adiskide min eta konpainia-ko dama Ursula d’Amaretto-ri:

–Ursula –esan zion–. Aitarennahiari men egin eta gutun bat

idatzi diot Simeon Dalmaziakoa-ri…

–Ondo egina –esan zuen Ursu-lak.

–Baina… nire onginahi, begiru-ne eta arduraren ordainetan ezbadut beste horrenbeste jasotzen,Simeon delako hori ez baldin badanire maitasunaren dina eta horre-tarako duina, pikutara bidalikodut.

–Eta zure aita?–Pikutara aita ere!–Ez esan halakorik! Inork en-

tzunda ere…

–Berdin zait entzuten badute.Edo ez. Nire planak zapuztuko li-tuzkete-eta. Zuri kontatuko dizki-zut, badakit konfiantzazkoa zare-la-eta: Dalmaziakoa nire mere-zient egiten ez bada, ihes egingodut, etxetik eta Veneziatik.

–Baina nora joango da neskagazte bat, bera bakarrik, munduarriskutsu horretan…?

–Mutilez jantzi eta marinel sar-tuko naiz, urrutira doan itsason-tziren batean.

–Jesus, Maria eta Jose! Ez ahalda inoiz halakorik gertatuko!

1002. gauaXabier Mendiguren Elizegi

MATTIN

Plaza ›38 berria 2008ko abuztuaren 5a, asteartea

Page 6: 1002. GAUA (XABIER MENDIGUREN)

Andregaiak idatzi dizu(V)

Iritsi zen gutuna Dalma-ziara, Spliteko portura,Printzearen Jauregira,eta, Kristoforok agin-

dua emana zuenez VeneziakoDogoaren etxetik etorritako edo-zein mezu lehenbailehen berariemateko, bere eskuetan jarrizuten delako eskutitza, lakregorrian Dux-aren zigiluaz gain,paper osoa ihintzatuz halakobasalore eta izpiliku-lurrin leunbat zeukana, haren igorlea eskueme bat zatekeela pentsaraziziona.

Bertan irekiko zukeen, harenedukiaz jabetzeko irrikaz, bainasemearen izenean zetorren etaitsuskeria zatarra zatekeen…Bere aurrera deitu zuen berazSimeon, eta –kasualitatea!–harakoan jauregian zen, ehizaldibatetik etorria edo parrandabatera joatekoa.

–Zure andregaiak idatzi dizu–esan zion Printzeak, semeaagertu zitzaionean.

Simeonek tentuz hartu zuenpapera, harekin zer egin ez bale-ki bezala.

–Ireki ezazu ba, behingoz.Gerritik zintzilik zeraman sas-

tagaia atera eta zazt, mugimen-du zorrotz batez ireki zuen pape-rezko bildukia, baina lehenbezain zalantzati eusten zionorain ere esku artekoari.

–Bakarka irakurri nahi badu-zu, utziko zaitugu… –esan zionaitak.

Barre harro bat egin zuenSimeonek, harroa baina aldiberean urduria. Izan ere, txiki-tan letren hasi-masiak irakatsizizkiotenetik, derrigor eta gogozkontra irakatsi ere, sekula ezzuen hartu eskuetan ez lumarikez libururik, eta ezin ziur esanizkribu hura entelegatzekogauza izango zen ere. Beldurraezkutatzeko arma izaten dabatzuetan harrokeria.

–Bakarka irakurri? Zer axolazait, ba, veneziar tuntun batekdioena? Irakur dezala zure idaz-kari txindurrijale horrek, beste-rik ez daki egiten eta.

Txindurrijale hori Otto zen,aitaren idazkari pertsonala,egun osoa liburukoteen gaineanmakurturik ematen zuena, etahorregatik deitu zion Simeonekhorrela, Dalmaziako oinordeko-arentzat letrak txindurri modu-koak baitziren: gauza beltz, txikieta nazkagarriak.

Otto Bavariakoak hartu zuen

beraz Simeonek lurrera bota etazerbitzarietako batek jasotaluzatu zion gutuna; papera eskuartean, harekin zer egin ez zekie-la geratu zen bera ere, ez letreki-ko beldurrez, baizik errespetuz,bera ez baitzen gutun haren igor-lea ez hartzailea.

–Irakurri, irakurri ozenki etabeldurrik gabe –esan zuen Sime-onek ozarki.

Hala, bada, irakurketari ekin

zion Ottok, «Ene Simeon maitea»hitzekin hasi eta «zu ezagutzekoeta biok bat egiteko irrikaz» agu-rrarekin amaitu arte.

–Ikusten? –esan zuen Simeo-nek barre algaraka–. Tuntunveneziar bat, eta gainera txindu-rrijalea! –eta besterik erantsigabe alde egin zuen palaziokoaretotik, oreinaren ehizan edolepatxurien peskizan.

Kristoforo burumakur geratu

zen, Simeonen jokabideaz lotsa-tua eta haserrez sumindua, sememalapartatu hura nola zuzenduez zekiela. Kopeta altxatu zuene-an Otto topatu zuen bere aurre-an, burua apaldu antxean, ahal-ketua iduri, atzamarren puntazirakurri berri zuen izkribuari hel-tzen ziola.

–Gutuna gordeko dut edo…?–galdetu zuen Ottok.

Segundo batean pentsakor

geratu zen printzea, arrapostuaeman aurretik:

–Erantzun bat asma ezazu,Simeonek idatzia balitz bezala.Baina izan dadila erantzun gozoeta samurra, maitetsu eta erres-petuzkoa.

«… Nire semea ez bezalakoa»pentsatu zuen Kristoforok, bainamihia hozkatu zuen, behazunhori irentsi beste erremediorik ezzuela jabetuta.

1002. gauaXabier Mendiguren Elizegi

Plaza ›30 berria 2008ko abuztuaren 6a, asteazkena

MATTIN

Page 7: 1002. GAUA (XABIER MENDIGUREN)

Bavariako txindurrijalea(VI)

Humanista bavariarbat zen Otto, bizi-tza gehientsuenaEuropa erdialdeko

hainbat jaun noble eta apezpiku-ren zerbitzuan emandakoa. Berealtxor eta harrotasunik handie-netakoa zen Erasmo Rotterda-mekoarekin izandako gutunke-ta, argitasun eta zabaltasunareneredutzat baitzeukan jakintsuhura; tamalez, garai ilunak etaestuak heldu ziren Europara: eli-zaren egonkeriak astintzeko etamarasmak garbitzeko hainbatproposamen eginak zituen Mar-tin Luther, Wittenberg-eko teolo-goak, eta erreforma horiek piztu-riko gatazka giroan iritsi zenOtto Dalmaziara, ezin jakin inki-sidore katolikoen ala protestanteestuen ihesi, Adriatiko ertzekobazter hori erlijio-gerretatikurruti geratuko zelakoan.

Ilunkeriaren kontrako guduaizan zen beti bere guztizkoa, etahorregatik lotu zitzaion gazteta-tik bere burua janzteari, antzina-ko klasikoak eta elizako aitenlanak gogotsu irakurriz, baitaazken urteetan hizkuntza bulga-reetan sortzen ari ziren emaitzaederrak ere, italieraz batik bat,baina orobat beste hainbat min-tzairaz.

Burua ikaste-lan horietanmurgildua izan zuelako-edo,ahazturik izan zuen ia mundua,edo gutxienez munduaren erdia;zehatzago esanda, ez zekien zerziren egiazki emakumeak, nolahitz egiten zuten, zer sentitzenzuten… gizonen artekoak izanbaitziren beti bere elkarrizketakoro, eguneroko zereginetarakoneskameei emandako aginduxumeak salbu.

Hizkuntza erromantzeetanirakurtzen zituen zerbait isto-riok, ordea, gizon-emakumeenarteko amodioa zerbait gozo etadesiragarri izan zitekeela pen-tsarazi zioten, liburuetako mai-taleek behintzat sugarretan zeu-katen bihotza, izerditan azala,dardaretan eskuak elkarrekintopo egin behar zutenean, etagogoa abaildurik beti maiteaurruntzen zitzaienean. Hainbes-te poema eta ipuin irakurtzea-ren irakurtzez, iritsi zen barrun-tatzera munduan ez zelagauzarik hain eder ez plazentik,nola amorantearen gorputzabiluzgorririk (halakorik imaji-natze hutsa bekatu larria izanzitekeela sumatzen zuen arren,

erromatar katoliko nahiz lutera-noentzat).

Alabaina, horiek guztiak pen-tsatzera iritsi zenerako xahartu-rik zegoen Otto: beti izan bazentxiki, erkin, txurixka eta musu-trixtea, urteen joanean konkor-turik geratu zen, burusoildua,betaurreko lodi batzuen beha-rrean, eta, hortaz, bere piurakhurbilago zuen Herio segaduna-ren itxura makurra, Adonis edoApoloren irudi segaila baino.Horrenbestez, liburuetako mai-tasun-istorioak irakurriz kon-tsolatzen zen Otto, halakoak ira-kurri ahala bere burua menturahaietako heroi irudikaturik.

Eta bat-batean, hor non iris-ten den Chiararen gutuna. Ema-

kume gazte batek idatzia. Ema-kume gazte eta eder batek, berakere ikusia baitzuen Kristoforoprintzeak kamafeoaren barruanekarritako erretratua. Gaztea etaederra ez ezik emakume jantzia,liburuak eta letrak maite zitue-na, Abelardo eta Eloisaren aipa-men hark erakusten zuen bezala.Gaztea, ederra eta jantzia izateazgain, emakume maitemindua,sentibera eta pasionala, harengutunak hitzez hitz eta lerrozlerro iradokitzen zuen legez. Ottogaixoak pentsatu zuen huraxezela berak beti itxaron zuena,Orfeorentzat Euridize izan zenmodukoa, bizitzaz eta heriotzazharaindiko grina betierekoa, eta,sugar hori gogoan zuelarik,

hartu zuen antzara-luma, bustizuen haren muturra tintontzianeta txindurri beltzez hasi zenbetetzen paperaren zuria.

«Ene Chiara guztiz argia»,abiatu zuen gutuna. Haren gutu-na irakurtzetik eta erretratuaribegiratzetik ezin gelditu zitekee-la aitortzen zion; eransten zuengero, ordu arte haren berri izan ezbazuen ere, betidanik elkar eza-gutu balute bezala sentitzen zelaorain; zentzugabea iruditzenzitzaiola hura ezagutu aurrekoaldia, eta pentsaezina, aurreran-tzean, bien bizikidetza izango ezzen edozein bizimodu. «Irakurriduzu Amadis Gaulakoa?», galde-tzen zion hurrena. «Zutaz oroitze-an, hango abenturak berritzeko

eta are biderkatzeko gauza senti-tzen naiz. Amadisentzat Orianazena izango baita SimeonentzatChiara». Eta sinaduraren aurre-ko agurra: «Zure guztizko zerbi-tzari txipi eta maitale leial».

–Ez al da gehitxo, hori dena esa-tea? –sujeritu zuen Kristoforok,Ottok gutuna erakutsi zionean.

–Hori esango luke gazte maite-mindu batek, jauna.

–Ondo da. Erants dezatela enesemearen erretratu bat, eta doaladena lehenbailehen Veneziara.

Eta egiten ari zenaren egokita-sunaz zalantza baldin bazuen ere,bere baitarako gorde zuen zalan-tza hura: «Dalmaziaren eta gurefamiliaren onerako izango ahalda!».

1002. gauaXabier Mendiguren Elizegi

MATTIN

Plaza ›30 berria 2008ko abuztuaren 7a, osteguna

Page 8: 1002. GAUA (XABIER MENDIGUREN)

Sakea eta errefera(VII)

Bi sentimendu kontraja-rriz espero zuen Chia-rak Dalmaziako gutu-na: batetik itxaropena

zuen mutil prestu, zintzo etabihotz handiko batek erantzungoziola, berak nahi eta merezi beza-la; bestetik, baina, bazuen kon-trakoaren beldurra, eta, hala ger-tatzekotan, gero eta irmoagozegoen bere erabakian: fardelbatean lau puska sartu, eta gauezaldegingo zuen Veneziatik, noraedo hara.

Ez zen beharrik izan noski. Iri-tsi zen Simeonen eskutitza, etabere eztizko ametsak gauzaturikikusi zituen han. Nork esangozion, itsasoaren beste aldean, ho-rrelako senargai ongi hezi, ikasieta amorosa topatuko zuela? Li-buruetan bakarrik ezagutu zi-tuen maitasun-istorio gozo-jariohorietako baten protagonistasentitu zen Chiara bat-batean.Eta, liburuetako istorioez ari zela,artean ez zuen ezagutzen gutu-nak aipaturiko Amadis Gaula-koa, baina laster emango zionkonponbidea, Ursula bere damakonpainiakoa bidaliz delako libu-ruaren bila.

–Eta zer dio? Zer dio Simeonek?–jakin nahi zuen Ursulak, irrika-tsu.

–Ai, zer ez ote dio nire Simeo-nek! –esan zuen Chiarak aurpegiamestiz, eta hitz erdikako eran-tzun hark dena argitzen zuen,hain dira jakinak eta ezagunakmaitaleen ibilera eta pausoak.

Harrezkero, mezu-truke sarribat eratu zen Venezia eta Dalma-zia artean, Dogoaren Palazioareneta Spliteko Printzearen etxearenartean, bataren sakeari bestearenerreferak jarraitzen ziola, pilota-partida azkengabe bat iduri.

Mezu haien edukia ez zuen kon-trolatzen Dogoak, baina bere ala-baren begitartean ikusten zuenezkontzarako zurkaitzak lur one-an landatuak zeudela, Estatua-ren komenientziaz ez ezik, baitaezkontideen aldartearen araberaere. Horrenbestez, ezteiak albaitlasterren prestatu behar zirelapentsatu eta horren xehetasunaklotzeko agindu zien bere kontsei-lariei, Dalmaziako Printzeareki-ko adostasunez, betiere.

Spliteko printzeak, berriz, gu-tun guztiak ezagutzen zituen, baiChiarak idatzitakoak, bai hari bi-dalitakoak. Ez zen berez aita mu-turluze horietakoa, nahiago zuke-en semea bere kasa arduratu izan

balitz emaztegaiarekiko tratuaz,baina Simeonek garbi utzi zuen,ez lehenengo egun hartan baka-rrik baizik birritan, berari bostaxola zitzaizkiola gutun txatxuhaiek, eta egin zezatela gura zu-tena, berari bakea emanda.

Hortaz, Ottok idazten zituenSimeonek idatzi beharko zituz-keenak, eta aitari irakurtzen ziz-

kion Veneziara bidean abiatu au-rretik.

–Su hori ez ote da sobera eta lar,Otto? –galdetzen zion printzeak.

–Neskaren amodio gartsuarierantzuteko behar den doia, jau-na.

Halaxe erantzuten zuen idaz-kari xaharrak, burua makur etaahotsa apal, baina egiazki dar-dar

batean zeuzkan eskuak eta gor-putz osoa, besteren izenean idaz-ten zuen arren bere bihotz barne-tik ateratzen baitzuen gutunhaietako hitz bakoitza; era bere-an, itsasoz haraindi zetozen eran-tzunek «Simeon maitea» eta «Si-meon bihotzekoa» bezalako esa-moldeak txitean-pitean erabiliarren, eskribau txolinduak Otto

irakurtzen zuen, berekiko, Sime-on behar zuen aldi bakoitzean;eta, horrenbestez, gaztaroa trak-tatu filosofiko eta summa teologi-koen artean xahutu zuen agurekaskasoil hark gazte galai eta xar-mant irudikatzen zuen bere bu-rua, txiribitaz beteriko soropil ba-tean maitearentzako lore bilaegun osoan.

1002. gauaXabier Mendiguren Elizegi

MATTIN

Plaza ›36 berria 2008ko abuztuaren 8a, ostirala

Page 9: 1002. GAUA (XABIER MENDIGUREN)

Iraileko estropada handian(VIII)

Ezkontzarako plana Inau-terietan adostu baldin ba-zen, ezkontitza emateaeta gauzatzea irailean

izan zitekeela pentsatu zuen Vene-ziako Dogoak, sei hilabeteko ez-kongaialdia nahikoa zelakoan.Irailean, gainera, Veneziako estro-pada handiak ospatzen ziren, ha-rrandiaz eta kolorez jantzitakojaiak, herritarrak oro gondoletanzebiltzala hiriko kanal eta ubideguztiak betez, eta horien guztienartean Leonardo dogoa bere ontzinagusian, veneziarren txaloak etatxerak jasoz. Uneaproposa, guztiz,gazte biak uztartzeko.

«Ezkonberriak, gisakoa den be-zala, senarraren herrialdean bizi-ko direnez gero –idatzi zion Vene-ziako Dogoak Dalmaziako Printze-ari bere egitasmoen berri jakina-razten zion gutun batean–, utz ie-zaiozu bere alabaren hurbiltasunsamurra galduko duen aita xaharhoni ezteiak antolatzeko ohoreaizatea».

Erregu itxuraz eta aitaren kuti-xia gisa aurkeztu arren, KristoforoSplitekoak ulertu zuen baldintzazorrotza zela hura, saihestu ezinez-koa. Horrenbestez, Veneziara joanbeharreko ordezkaritza eta era-man beharreko opari eta horni-gaiak prestatzen hasi zen, anfi-trioien mailan egongo baziren.

Ez zen berez veneziarren handi-tasuna beldurtzen zuena, ezpadabere semearen jokabidea. Inongohizkuntzarik ikasteko gauza ez iza-teaz gainera, inoiz ez zen iaioa izanpalazioko jai eta dantzaldietan,aristokraziaren manerak sino-mi-no barregarriak iruditzen zitzaiz-kion eta jateko orduan nahiago zi-tuen atzamarrak eta bizarrak, koi-lara eta sardexkak baino. Dogoa-ren gonbidapenak, gainera, eztei-eguna baino astebete lehenagojoateko zioen, bi herrien senidetzeabehar bezala ospatzeko eta ezkon-gaiek berek aurrez aurre elkarikusteko.

–Zer egin dezakegu? –galdetuzion printzeak Ottori, afera hartanbere aitorle eta konfiantzazko la-gun bihurturik zuenari.

–Simeon gaixotu egin dela esaneta ezin duela Veneziara joan, adi-bidez?

–Ez, hori iraintzat hartuko luke-te veneziarrek, edo data berri batipini ezkontzarako.

–Hortaz…Pentsatuz-pentsatuz, plan bat

taxutu zuten printzeak eta idazka-riak.

Partitzeko tenorea iritsi zene-an, hiru itsasontziko taldea abiatuzen Spliteko portutik, herritarrenagur eta oihuen artean, hiri osokokanpandorreetan ezkilek klin-klan jo eta errepikan zihardutenbitartean.

Hiruko espedizio hartan ontzibi laguntza eta defentsazkoak zi-ren, goleta arinak, soldaduz etamarinelez beteak. Hirugarrena,

berriz, karabela dotore hiru mas-takoa zen, eta bertan zihoan Dal-maziako herriaren ordezkaritzaofiziala: gorteko aitonseme eta ala-bak, elizgizon printzipalak, Prin-tzerriko gobernuburu eta kontsei-lariak, eta Kristofororen familiaosoa, beren senide Simeoni eguneder hartan laguntzeko gertu.

Adierazitako egunean iristekomoduan irten ziren, baina bidea-

ren erdian, ontzi nagusiak lemanarazoak zituela-eta, gelditu eginbehar izan zuten Brioniko uharte-an, Istriako penintsularen ondo-ondoan.

–Hau zoritxarra! –zioen Kristo-fororen emazte Margarita printze-sak–. Veneziako golkoa ia-ia bis-tan, eta gu hemen, matxura batenerruz…

–Zaude lasai –senarrak–. Kapi-

tainak esan dit egun gutxiren bu-ruan konponduta egongo dela gu-re lema, eta garaiz iritsi ahalko ga-rela Veneziara.

–Baldinbait ere! Ez nuke galdunahi estropada eder hori.

Printzeak goleta bat bere ondo-an gorde zuen, eta besteari agin-du zion joateko lehenbailehenVeneziara, Leonardo dogoari jaki-narazteko bere atzerapenarenberri, eta mezua emandakoanitzultzeko atzera Brioniko uhartehartara.

Dogoak atsekabez jaso zuenberria, baina ezkontzarako garaiziritsiko zirela ziurtatu ziotenez,lasai antxean geratu zen; zailagozitzaion Chiarari bere nerbioeieusten: batetik bere Simeon biho-tzekoa aurrez aurre ikusteko irri-ka zuen; bestetik, zerbait –ezzekien zer– okertu zitekeelakobeldurra… Ezinegon bateaneman zituen ezkontzako unea iri-tsi arteko egunak, harik eta,Estropada Handia ospatzen arizen unean, ezteietarako finkatu-rik zeukaten egunean beraz,Gran Canale-tik sartzen ikusizituen arte Dalmaziako ikurrakzeramatzaten itsasontzi bi: kara-bela nagusia eta goleta txikiagobat.

–Hor dira! Hor dira! –esan zionbere lagun Ursulari.

Veneziarrek gogo beroz txalotuzituzten Adriatikoko beren alia-tuak. Banderak eta estandarteakaltxatu ziren nonahi; tronpek,turutek eta danborrek jendetzagortzeraino zabaldu zuten berenharrabotsa; Kanal Handian zeu-den gondola guztiek ohorezkokorridore moduko bat osatuzuten gonbidatuei ongietorriaegiteko, handik pixka batera SanMarko basilika handian osatukozen korridorearen aurrekari,ezkontideek ate nagusitik aldare-rainoko bidea egin bitartean…

Ordu bakan haietan gertatuaklanbro artean bezala oroitukozituen gerora Chiarak, batetikbestera ibili baitzuten: jantzi hau,hartu hori, joan hara, etorrihona… aldamenean Simeon mai-tea zuela, ahorik zabaltzeraausartzen ez zen mutiko lotsatia;emozioak gainezka egitekozorian zegoelako? Hainbestejende eta zarata artean kikildurikzegoelako? Nolanahi ere –suma-tzen zuen Chiarak–, Simeon eredesiratzen egongo zen, bera beza-la, dena amaitu eta biak bakarkageratzeko.

1002. gauaXabier Mendiguren Elizegi

MATTIN

Plaza ›36 berria 2008ko abuztuaren 9a, larunbata

Page 10: 1002. GAUA (XABIER MENDIGUREN)

Turkoa ateetan(IX)

Kristofororen plana pri-meran atera zen ordu-ra arte: Chiara etaSimeon ezkondu ziren,

eta inor ez zen espantuka hasisenargaiaren basakeriaz; izate-kotan, veneziarrek beste nazioe-takoei egozten zieten moztadehori aurpegiratuko zioten, bainaaldez aurretik ere jakina zen,haientzat, Italiatik kanpokoakoro barbaro samarrak zirela.

Veneziako kardinaleak elizki-zuna amaitu eta laster etorri zenprintzearen planaren bigarrenpartea: Kanalera iritsi zen, belaguztiak airetan, espedizioko biga-rren goleta, Istrian gelditua zena.Portura arribatu eta zalapartakaadierazi zuten Dalmaziako prin-tzea ikusi behar zutela lehenbaile-hen. Halako presa eta ezinegonaageri zutenez, albait lasterren era-man zituzten Dogoaren Palazio-ra, non alaitasun ederrean ari bai-tziren ezteiak ospatzen, mahaiakoparo zerbitzaturik, Po ibaiarenibarretik Alpeetarainoko jaki fineta era guztietakoekin: han ziren he-gazti, txerriki, bildots eta abelgo-rriak; han ziren ardo zuri, beltz etagorriak, apartsu eta gozoak; han zi-ren baratzeetako ortuari eta arbole-tako fruitu mota guztiak, mahaiakbete beharrean, gonbidatuek gai-nezka egin arte jan eta edan zeza-ten.

Horretan zeuden, beraz, afaltia-rrak, noiz eta dalmaziar mezulariakiritsi baitziren, kezka aurpegian, be-ren printzearekin hitz egitera. Do-goaren ondoan zegoen Kristoforo,biak ere mahai nagusiaren buru-tzan, eta haraino eraman zituzteniritsi berriak.

–Zer dela-eta sartu zarete zalapar-tan gonbidaturik ez zaudeten festahonetan? –esan zien Dalmaziakoprintzeak, haserrea ahotsean–.Mintzatu arin, eta zuribide egokirikez baduzue neronek eskatuko diotLeonardo Dogoari zigor zorrotzenbat ezartzeko.

–Maiestatea, turkiarrak gure lu-rraldean sartu dira.

–Non? Nola? –Kristoforok, asal-datuta.

–Hegoaldeko mugatik heldu di-ra, Albaniako lurretatik, eta Du-brovnik aldeari eraso diote.

–Eta hiriak, eutsi dio?–Setiaturik daukate, eta handik

iritsi da isil-mandatari bat, laguntzaeske.

Kristofororen betarte iluna areilunago eta kezkatuago bihurtu zenpentsatzen zuen bitartean. Gero, be-

re anfitrioi Veneziako Dogoari min-tzatu zitzaion:

–Ene Duke eta gaurgero eneanaia: pena dut bihotzean hau esa-tean baina, lehenbailehen aldeginbeharra daukat.

–Ulertzen dut, nire printze mai-tea: gure karguaren ardurak horre-lako morrontzak dakartza…

–Ezkonberrien poza zapuztu be-harrak erdibitu egiten dit barrena,baina semearen ezpata ere beha-rrezkoa dut, batek turkiarrei aurreegiten dien bitartean besteak gazte-lua gobernatzeko.

Dogoak ontzat jo zituen prin-tzearen azalpenak, eta bere itsasarmadaren zati bat ere eskaini

zion, turkiarrak menderatzeko.Dalmaziarrak estimatu zion, etageroan agian onartu ere egingoomen zion laguntza, baina orain-goz etxeko indarrekin moldatukoomen zen.

–Baina, badaezpada, lehenbai-lehen joan nahiko nuke.

–Jakina.

Eta, protokoloetan gehiago lu-zatu gabe, dalmaziarrak mahai-tik altxatu eta beren itsasontzie-tara abiatu ziren, ahalik eta ari-nen aberrira itzultzeko asmoz.Eta haiekin batera… Chiara, ez-kontzaren bidez bera ere dalma-ziar bihurtua eta haien patuarenpartaidea.

1002. gauaXabier Mendiguren Elizegi

MATTIN

Plaza ›34 berria 2008ko abuztuaren 10a, igandea

Page 11: 1002. GAUA (XABIER MENDIGUREN)

Halakoak ote dira gizonezkoak oro?(X)

Itsasontziko itzuleran, Chia-rak ez zekien zer pentsatuere. Simeon ikusteko irrika-tan eman zituen azken hila-

beteak, lehenengo gutuna jasozuenetik; alabaina, ezkondu zire-nez geroztik ez zuen ia harekinmintzatzeko aukerarik izan: lehe-nengo momentuan, presaka etakorrika iritsi ziren, ozta-ozta eliz-kizunerako garaiz; gero, berriz,zalapartaka aldegin behar izanzuten denek batera; juxtu izanzuen bere soineko eta puskak ja-sotzeko astia, bere lagun eta kon-painiako dama Ursula lehorreangeratu zen, Dalmaziara berarekineramateko asmoa bazuen ere; etaitsasontziko zoramen hartan, Si-meonekin ordu batzuk eman ba-zituen ere, bere itxaropenak aseordez zalantzak eta beldurrak piz-tu zizkion beste ezer baino gehia-go topaldi labur hark.

Zer gertatu zen bada? Berak es-pero zuena, nahi ere nahi zuena,batetik, bestetik halako izu zehaz-gabe bat sortzen zion arren: ale-gia, gizon-emakume ezkonduenarteko maitasunezko bategiteagauzatu zela esan zitekeen. Beraguztiz ezjakina eta aritugabea zenur haietan, baina, han-hemen en-tzundakotik bazekien, gutxi gora-behera, zer eta nola gertatzen zenhalakoetan. Biak gelan bakarkageratu zirenean, biluzteko aginduzion Simeonek, egiteko hartan az-karrago ari zedin gizonak berakere laguntzen ziola; gero ohatzeanetzanarazi zuen, buruz gora; on-dotik Simeon bera erantzi zen,gainean jarri zitzaion, zirkun-zar-kun ibili zitzaion batera eta beste-ra…

Zer esan zezakeen? Mina emanziola? Pixka bat bai, baina ezgehiegi, eta lehenengo aldietannormala dela ere entzuna zuen.Gauza higuingarria zela entzunazien noizbait emakume batzuei,eta gizonezkoen ohaide izatea bai-no hobe zela moja sartzea; berariez zitzaion iruditu halako gauzanazkagarria, baina ezta poemabatzuetan aditzera ematen zen es-perientzia zoragarri eta parerikgabea ere; besterik gabe, ez hotzeta ez bero geratu zen.

Hori zen gutxienekoa baina.Andregai birjin askori gertatzenzaionaren parekoa, pentsatuzuen; hori baino kezkagarriago zi-tzaion, bere gainean eta barruanegon zen Simeon horrengan ezzuela inondik inora sumatzen be-rari gutun suhar eta inspiratu

haiek idatzi zizkion arima delika-tua edo gizon sentibera.

«Zer esan nahi du honek? –pen-tsatu zuen Chiarak, ohatze gaine-an, zurrungaka ari zen Simeonenaldamenean–: Liburuetako mai-tasuna engainu handi bat dela?Gizonezko guztiek maitale debo-taren itxurak egiten dituztela bai-na axola zaien bakarra beren kir-tena gure hanka artean sartzeadela?».

«Bestalde –pentsatu zuen gero-ago–, egia da baita ere oso hitz gu-txi egin duela Simeonek. Lotsaga-tik zela uste nuen lehen, baina be-re jokabidea ez da izan mutil lotsa-tiarena. Beharbada erdipurdimoldatzen da italieraz eta horre-gatik bere zapo-hizkera dardar-

tia? Baina hizketan horren txartoegiten badu, nondik nora halakogutun oparo eta pasionatuak?».

Gogoeta horiek gora eta beheraibili zen gau osoan, itsasontzikoohe estu hartan begirik bilduezinda, ahalik eta gutxiena mugi-tuz, alboko zurrungalaria iratza-rriko zen beldurrez. Egunsentia-rekin batera, iskanbila eta astra-pala zabaldu zen itsasontzi osoan,baita bere senar berria esnatu ere.Badaezpada lokartuarena eginzuen Chiarak, Simeonek izan zi-tzakeen burutazioek ezer gutxi ki-likatzen baitzuten bera. Zorionez,baina, jaiki eta ontzigainera jozuen Printzearen semeak, emaz-tea bake santuan utziz –orain bai–lo pixka bat egiteko.

Itsaso zakarra izan zuten, etaChiarari ondoeza egin zitzaion,itsaso ondoan hazi arren ez baitze-goen itsasontzian ibiltzen ohitu-ta, kanalean gora eta behera zebil-tzan gondoletan ez bazen. Beha-rrik, Printzearen gorteko zenbaitdama izan zituen une larri haie-tan laguntzaile, berak –amesgaiz-to eta eldarnioen artean– Simeonnon zegoen galdetzen zuen arren.

–Simeon goian da –esaten zio-ten dama bihotz onekoek–, gizo-nekin, turkiarren kontrako gerraprestatzen.

Eta esaldi horren oihartzun gi-sa, kantuan eta edanean zebiltzanmarinelen ahotsa iritsi zen logela-ra, eta ahots haien artean Simeo-nen algara nabarmen…

–Simeon… –eldarnio artekoerdi-esna erdi-ametsetako egoe-ran.

–Lasai, laster iritsiko gara eta.Laster iritsi ziren Spliteko por-

tura, eta hantxe jaitsi zen Chiara,gorteko dama, ume eta zaharre-kin, sasoiko gizonek –tarteanprintzea eta beronen semea– He-goalderantz jarraitzen zuten bi-tartean, Dubrovnik turkiarrenatzaparretatik askatzeko etaetsai otomandarrari eskarmentuon bat emateko.

–Agur, laster itzuli –zioten por-tutik jaitsi zirenek, besteak besteChiarak.

–Laster itzuliko gara –erantzu-ten zuten barkuan zihoazenek,besteak beste Simeonek.

1002. gauaXabier Mendiguren Elizegi

MATTIN

Plaza ›34 berria 2008ko abuztuaren 12a, asteartea

Page 12: 1002. GAUA (XABIER MENDIGUREN)

Gerokoak geroko(XI)

Dalmaziako agintarieta soldaduak Du-brovnikeraino joan zi-ren, Adriatikoaren

itsasertzean zehar, eta hara iritsizirenean beso-zabalik hartu zi-tuen gazteluko gobernadoreak,aurretik eman baitzioten bisitaharen berri, xehetasunak etanondik norakoak ezkutuan gordebazizkioten ere. Dubrovnikenzeuden otomandar bakarrak zen-bait merkatari xume ziren, astoeta guzti beren salgaiekin eto-rriak, herriko plazan tratua eginnahian: tea eta olibak, lapikoaketa oihalak; turkiar haiek batereaxolarik gabe ikusi zituzten be-ren aurretik igarotzen itsasontzi-tik jaitsitako jaun eta soldaduak,ia-ia gerra bat piztua zutela jakite-ke.

Spliteko gortekoak poz-pozikzihoazen, Venezian erdizka utzi-tako festari jarraipena ematekodesiratzen.

–Ekar dezatela janaria –agin-du zuen printzeak.

–Ekar dezatela edaria ere–haren semeak.

–Datozela musikariak –Kristo-forok.

–Datozela neska gazteak ere–Simeonek.

Printzeak semeari begiratuzion, bekozko ilunez, bere burua-ri galdetuz ezkondu eta gero erelehen bezain atorrante izatensegituko ote zuen.

–Ez dakit ezkontza honetatikatarramentu onik aterako dugun–aitortu zion Printzeak Dubrov-nikeko gobernadoreari.

–Nola ez ba, jauna? VeneziakoDogoaren senide bihurtuta,indartsuago aterako da gureherriaren segurtasuna, eta baitanegozioetarako aukera ere.

–Hala ere, engainu hutsa izanda orain arte ezkontza, etahemendik aurrera ezin ibilikogara zimarkunkerietan.

–Utzi gerokoak geroko. Kezka-tzen al gara gu geure emakume-ez? Haiek ere aurkituko dute zer-tan entretenitu.

–Hala bedi, baina ez dakit…Zertan zebilen bitartean Chia-

ra, Veneziako Dogoaren alaba?Spliteko kale eta jauregiak era-kutsi zizkioten, zubiak eta gazte-luak. Berak, buruz, Veneziakoe-kin konparatzen zituen ikustenzituen gauzak oro, eta ohartzenzen herri txiroago, zatarrago,atzeratuago batera ekarri zutela.Alabaina, hori bazekien lehen-

dik ere: non Veneziaren pareko-rik? Beraz, hobe zuen onez oneaneraman, gauzei beren alderdionenetik begiratu.

Gorteko emakumeak zituenbide-erakusle; batik bat, Kristo-foro printzearen emazte Margari-ta eta alabak; bere amaginarrebaeta koinatak ezin adeitsuagoaritu ziren uneoro, baita apur batkikilduta ere, veneziarren nagu-sitasunak lotsatuko balitu beza-la. Beharbada oinarririk gabekobeldurrak ziren bereak? Bazite-keen Simeon bere gutunetanageri zen bezalako mutil sentibe-ra eta bihotz garbikoa izatea?

Laster jakingo zuen, ziurtatu zio-tenez turkiarrekiko liskarra ezbaitzen askorik luzatuko. Harrituegin zen apur bat denek ere hala-ko arinkeriaz hartzen zutelakoDubrovnik-en setioa, baina,azken batean, zer zekien berakgerra kontu horietaz?

Ailegaeraz geroztik, Splitekobazterrak ikusi eta gaztelua mia-tu bitartean, aitari eta bere adis-kide Ursulari idatzi nahi izanzien; orain, berriz, bere geletanbehar bezala egokiturik zegoela,ez paperik ez idaztekorik ez esku-ra, eta haien galdea egin zion beregelazainari.

–Gauza horiek, Maisu Ottokizaten ditu etxe honetan.

–Maisu Ottori eskatuko diozu,arren, gutunak idazteko beha-rrezkoak helarazteko?

Ez zuen luzaro itxaron beharizan. Berehala etorri zitzaionOtto delako hura, hainbat paper,tinta eta luma-motarekin, etabere bizkar okerra are okerrago-tzen zioten erreberentzia etenga-beekin.

–Venezian askoz ere finagoakizango dituzue, dudarik gabe, bai-na hemendik Konstantinoplarabitartean ez duzu hauek bezalakotresnarik topatuko.

–Berdin dio, aitari idazteko bes-terik ez da.

–Veneziako Leonardo dogoaribere alabak idazteko, ez dio ber-din inola ere; ez du balio edozeinpaperek, ezta zeinahi lumak ere.

Ottok hitz eta pitz jarraituzuen, eta haren jarioan zerbaitezaguna sumatu uste izan zuenChiarak, zer zen ez bazekien ere.Beharbada txikitan autore gre-ziar eta latinoak irakasten ziz-kion erretorika-maisu zaharragogorarazten ote zion…? Berdin-tsu zion; azken batean, nori axolazitzaion eskribau xahar berbala-piko hura?

1002. gauaXabier Mendiguren Elizegi

MATTIN

Plaza ›28 berria 2008ko abuztuaren 13a, asteazkena

Page 13: 1002. GAUA (XABIER MENDIGUREN)

Larria al da?(XII)

Hilabete batzuk iraganziren, eta hilabetehaietan gauza gutxiagitu baina gauza

asko argitu ziren.Lehenik eta behin, Chiarari

argi geratu zitzaion zokormazohuts batekin ezkondu zela, etaSimeon hura ez zela, ezin zitekee-la izan, bera liluratu zuten gutunhaien idazlea. Aldian behin ager-tzen zitzaion senarra, gehienetangauez, bere senar-eskubide omenzirenen eske; hortik kanpo gutxi-tan ikusten zuen, eta kasik nahia-go, ohartua baitzegoen inongojendetasunik gabeko basakristaubat zela, zibilizazioaren usadioakhastio zituena, jan-edana etaehiza beste kezkarik gabea.

Bere bihotzeko penen etaminen berri ematen zion Ursula-ri, aldiro idazten zizkion gutune-tan; horretarako erraztasunhandi bat bideratu zioten gaine-ra: gorteko espedizioaren ostean,Veneziatik iritsi zen lehenengoitsasontzian, Chiararen arropaeta gauzak helarazi zizkioten,ihesaldi zalapartatsu hartan era-man ezin izan zituen guztiak,hainbat kutxatan sartuak; eta,horiez gain, uso mezulari saldobat bidali zioten: handik aurrera,etxera gutun bat iritsarazi nahizuen bakoitzean, aski zuenmezua uso haietako baten han-kari eranstea eta gero usoa askeuztea, uso hura zuzen-zuzenjoango baitzen, Adriatikoazeharkatuz, Veneziako PalazzoDucale-ra.

Uso haiei esker, beraz, sarri-sarri kontatzen zizkion berebihozminak Ursulari; ez ordeaaitari, sumatzen baitzuen berekezkak umekeriak iruditukozitzaizkiola Leonardo dogoari,eta emakumeen gauzak bestela,ez inola ere Venezia eta Dalma-ziaren arteko harremanak beza-lako gai inportante bat trabatze-ko arrazoia.

«Isilik egon behar ote dut?Senarraren axolagabezia jasateaote da nire eginbeharra?», galde-tzen zion bere buruari. Aitarengortean ikusi izan zituen emaku-meak hartu zituen gogoan; orainbertan Spliten ikusten zituenak.Zenbat holako, bera bezala sufri-tzen ari zirenak? Eta inork ezzuen ezer esaten. Emakumearenpatua ote zen hura? Baina zerga-tik onartu behar zuen berak patukrudel hura? Jainkoaren aurreanzin egin zuelako? Behartutako

zina egiazko zintzat jo ote litekeordea?

Egia zen, bestalde, ongi zain-dua zegoela gazteluan, Printzeakbegirune osoz hartzen zuela, etaharen familia osoak tratatzenzuela txeraz eta laztanez. Zeregi-nik gabeko orduak emateko,berriz, maisu Ottok zaintzenzuen liburutegia zeukan eskura,eta han deskubritu zituen berehainbat liburu gogoko, baitaordura arte ezagutzen ez zituenbeste horrenbeste ere.

–Irakurri duzu hau? –galdetuzion Ottok bere doinu koipetsuharekin, esku artean liburu batipintzen ziola.

–Orlando furioso, LudovicoAriosto-rena –irakurri zuen Chia-rak azaletik–. Aditzea daukat,baina ez dut ezagutzen.

–Eramazu, eta ikusiko duzu.Chiarak eraman eta irakurri

egingo zuen, baina idazkarizaharrak –agure maitagarribaten gozotasuna izan beharzukeen arren– halako enpagu

bat sortzen zion, harengandikahalik eta urrutien mantentzenzuena.

Eta gauzak horretan zeudela,ezkondu zenetik hilabete batzukigarota, Chiara ohartu zen gorpu-tza aldatzen hasi zitzaiola; hile-koa ez zitzaion etorri, zerbaitekkalte egin balio bezalako higuinsentipen batekin jaiki eta botakahasten zen… Printzearen medi-kuak ikuskatu zuen.

–Larria al da? –galdetu zuenKristoforok oheburuan.

–Eta larriagoa bihurtuko da:bularrak puztuko zaizkio, alda-kak zabaldu, sabela hazi etahazi… Baina zazpi bat hilabetebarru dena amaituko da –botazuen sendagileak irri batekin.

–Hau poza! –esan zuen Kristo-forok–. Kanpai guztiek jo dezate-la, baita turutek ere. Herriakjakin dezala Dalmaziak baduelabere ondorengoa. DatorrelaSimeon… Non da Simeon?

Baina Simeon, harritzekoa, ezzegoen gazteluan.

1002. gauaXabier Mendiguren Elizegi

MATTIN

Plaza ›36 berria 2008ko abuztuaren 14a, osteguna

Page 14: 1002. GAUA (XABIER MENDIGUREN)

Joan-etorri labur bat(XIII)

Berri ona jakin eta bihara-munean, gau osoan bu-rua jirabiraka erabili on-doan, Kristoforo prin-

tzearekin hitz egin nahi zuelaadierazi zuen Chiarak. «Bakar-ka», erantsi zuen.

–Hona nire errain guztiz maitea–hartu zuen printzeak gozo–. Zeregin dezaket zure haurdunaldiagozoago egiteko?

–Zuzen eta artez esango dizut,ingurumarietan ibili gabe: haur-dunaldiaren hasieran nagoenez,Veneziara egin nahi nuke joan-etorri bat, nire hiria, gurasoak etaneba-arrebak ikustearren.

–Zure senarrari eskatu beharkozenioke hori.

–Nire senarraren hitzak, nik be-zain ongi dakizu zenbat balioduen. Dalmaziako printzeari es-katzen diot, eta printzearen oniri-tzia galdatzen.

–Itsasoak dituen arriskuekin,ordea, eta zu zauden bezala egon-da, ez dut uste halako bidaietara-ko une egokiena denik. Geroago,agian…

–Ez dakit nire aitak poz handiahartuko duen alabaren bisita uka-tzen zaiola jakiten duenean…

–Ziur nago Veneziako Dogoa erenirekin bat etorriko dela, zure osa-suna beste ezeren aurretik jartze-an.

–Eta zer uste duzu pentsatukoduela, ezkontzarekin ziria sartudiozula jakiten duenean?

–Ez dut ulertzen zer esan nahiduzun.

–Ez egin leloarena, ondo asko da-kizu-eta zure seme hori ez dela gau-za gutunik sinpleena idazteko ere.

–Horiek txikikeriak dira, eneChiara maitea, gure herrien arte-ko harreman adiskidetsua zapuz-tu behar ez luketenak.

–Utz iezadazu Veneziara joan-etorri bat egiten, eta ezerk ez dituzapuztuko gure herrien artekoharreman adiskidetsuak.

Kristoforo Chiarari begira gera-tu zen: haren edertasuna goretsiizan zuen lehen; haren nortasunaeta argitasuna miresten zituenorain. Eta bere semearen lerdoke-riarekin konparatzen…

–Ados –esan zuen printzeak–.Veneziara joan ahalko zara. Bi-dezkoa da sorterriaren eta fami-liaren oroimina sentitzea. Bainabisita laburra izan beharko du, etazin egin behar didazu ez zarela ai-tatxoren etxean geldituko.

–Zin degizut ez naizela Vene-zian geldituko.

Berehala eman zituen Kristofo-rok itsasontzia prestatzeko orde-nak. Ez zuen erabakitakoaz da-mutu nahi. Emakume baten au-rrean amore eman izanakharritzen zuen batik bat bere bu-rua, baina Chiara, bere errainaizateaz gainera, Leonardo dogoa-ren alaba ere bazen, eta herri txikibaten biziraupenean agintariakjakin behar du, ihiaren gisan, hai-

zearen menera makurtzen,zuhaitz tente-harroak errotikerauzten eta botatzen baitituerauntsiak.

Semeari ez zion kontatuko el-karrizketaren berri. Bakarrikazalduko zion munta handiko afe-rak zudela veneziarrekin trenka-tu beharrekoak, eta Chiara bidalizuela mezulari, hura zelakoan di-plomaziazko misio hartarako or-

dezkari aproposena. Eta ez zenguztiz gezurra.

Chiararekin batera joatekobere marinel eta soldadu konfian-tzazko batzuk hautatu zituen, etabaita Otto idazkaria ere, emaku-mearen itsasaldia entretenitu ze-zan bere liburuekin eta bere kala-ka etengabearekin.

Chiarak, bitartean, joan-etorribaterako puskarik ezinbestekoe-

nak bildu zituen (pare bat kutxa,beste dozena bat gazteluan utzi-ta), eta gutun bana idatzi zienbere adiskide Ursulari eta aita Le-onardori, hitzik neurtuenekin,berehala egingo zien bisitaren be-rri emanez, zain egon zitezen.

«Gero gerokoak», pentsatuzuen, gutun haiek zeramatzanusoa askatu eta itsaso gainean he-gan ikusi zuenean.

1002. gauaXabier Mendiguren Elizegi

MATTIN

Plaza ›34 berria 2008ko abuztuaren 15a, ostirala

Page 15: 1002. GAUA (XABIER MENDIGUREN)

Atlanteak Adriatikoan(XIV)

Eguraldi onarekin aterazen itsasontzia, printzea-ren goleta gogokoeneta-koa, Spliteko portutik.

Ondo bidean, egun gutxiko ibiliaegingo zuten, Adriatikoan gora,Veneziara iritsi arte.

Chiara baldin bazen bidaldihura gehien itxaron zuena, ezzeukan irrika txikiagoa maisuOtto printzearen idazkariak. Izanere, gutunketa-garaian halakointimitatea lortu bazuen neska-txa veneziarrarekin, intimitatepaperezkoa izan arren, bestebaten izenean idatzi eta jasotakogutunak izan arren, geroztik,ezkontza gauzatu zenetik, hurbi-lago bai, hurbilago ikusten zutenbere begiek Chiararen begitarteargia, baina aldi berean urrunduegin zitzaion, ezinbestean urrun-du ere: orain emakume ezkondubat zen, bere jaunaren semeare-kin esposatua, eta begirune bere-zia zor zion, horrenbestez; bestal-de, jendez inguraturik egon ohizen beti Chiara, gorteko emaku-meen artean eskuarki, eta lekuzkanpokoa izango zen berak –gor-teko idazkari batek– harekinmintzatu nahi izatea, ez bazenChiara bera aldian behin berega-na zetorrena, liburu eske edo; eta,azken batean, zer esango zionberak, eskribau xahar, konkortueta burusoilduak, horrelakoizaki miragarri eta zerutiar bati?Zer?

Ottok ez zekien zer esangozion, baina bazekien ez zuelaaukera hura galduko, Chiararen-gana hurbildu eta, inguruantraba egingo zien inor gabe, hare-kin lasai-lasai mintzatzeko, garaibateko gutunetan bezala.

Gaua zen. Ilargi zuriak bereedertasun betea ageri zuen itsasolañoaren gainean, iretargiarenñirñira urazal barean islatzenzela. Ontziaren brankan, maska-roi bizidun bat balitz bezala,Chiara zegoen, zeru-itsasoei begi-ra, auskalo zer gogoan. Eta harenatzetik, itsas kulunkaren ondo-rioz pausaje baldar eta zalantza-korrez, Otto maisua, eztira doaneuliaren gisan hurbilduz.

–Ai hau gauaren zoragarria–esan zuen Ottok.

Chiarak ikarazko jauzitxo bategin zuen, gau hezeak eragindakodardara izan zitekeena, ala uste-kabearen izua.

–Ederra dago bai –esan zuen,bere onera etorrita.

–Horrelako edertasunaren bis-

tan, jainkoaren eskua sumatzendu batek, ez duzu uste?

–Bai, izan liteke.–Sortzailearen indarra airean

balego bezala –hizketan hasi etaabaila hartu zuen Ottok–. Antze-ko zerbait senti daiteke artelanbatzuen aurrean: Fra Angelico-ren Anuntziazioaren aurrean,esate baterako, zaila da horrenatzean zerutikako inspirazioa ezsumatzea. Ez zaizu iruditzen?

–Bai, bai, bai –beste zer edo zer-tan pentsatzen saiatuz, Chiara.

–Maitasunaren misterioa beza-la da. Ukitzen gaituelarik, iduriluke goragoko maila batera jasogaituztela. Baina latinoek Kupi-doren geziaz irudikatzen zutenhura, ez ote da kristauon Probi-dentzia bera? Ezagutzen al duzu

Atlanteen istorioa, Platonek kon-tatzen zuena?

–Ez –aitortu zuen xaloki Chiarak.–Ba, Plantonek kontatzen du,

Sinposiuma edo Oturuntza izene-ko bere lan batean, gure munduaegin baino lehenago bazirela,Atlantida deritzan uharte batean,izaki batzuk, ez gizon ez emakumeez zirenak, edo gizon eta emakumebatera, bi buru, lau beso eta lauhanka zituztenak. Hain eder etaindartsuak omen ziren izaki ho-riek, non jainkoen jelosia piztu zu-ten; eta, beraiei aurre egin ez zie-zaieten, erdibitu egin omen zituz-ten izaki haiek, halako moldez nonizaki bakoitzetik bi sortu ziren, bu-ru bat, bi beso eta bi hanka zituzte-nak, erdiak gizonezkoak eta besteerdiak emakumeak.

–Gu bezalakoak, hortaz.–Horixe bera. Gaurko gizon-

emakumeak haien ondorengoakgarela esan liteke, eta, oharkabe-an bada ere, lehengo batasun edereta indartsu haren oroitzapenmoduko bat daukagunez, horre-gatik sortu omen zen maitasuna,eta horregatik jotzen omen duguelkarrengana. Alegia, hau denadoktrina heretiko samarra izangoda baina, gizonak eta emakume-ak, gorputzez eta arimaz bat egi-ten dutenean, jainkoren parebihurtzen direla, edo gutxienez,bategite horrek irauten duen bi-tartean, zeruetako erresumansentitzen direla.

Hori guztia esatean, Chiarakikusi zuen listu-mintz bat osatzenzitzaiola Ottori ezpainen artean,

betaurrekorik gabeko bi sator-be-gi txipi eta urtsuak bezala ilargi-argitan diz-dizka, eta bat-bateanohartu zen agure hark irritsez etagutiziaz begiratzen ziola; hori ba-karrik ez: orduantxe jabetu zen,pixka batean pentsatuz gero as-paldi jabetu behar zuen arren,Otto hura zela Simeonen gutunguztiak idatzi zituena, baita berebarruko sekretuak irakurri zitue-na ere; eta halako nazka sentituzuen une hartan, non hantxe ber-tan buruan jo eta itsasora botakozuen agure lizuna. Alabaina, beresuminaldiari eutsi, eskribauarenaurrean tente paratu, eta, goitikbehera begiratzen ziola, bere ba-rruko mespretxurik handienazesan zion:

–Zoaz zeure kaka garbitzera.

1002. gauaXabier Mendiguren Elizegi

MATTIN

Plaza ›36 berria 2008ko abuztuaren 16a, larunbata

Page 16: 1002. GAUA (XABIER MENDIGUREN)

Itsasontzi bat popa aldean(XV)

Gau osoa esna eman zu-ten Chiarak eta Ottok,nork bere gelan, norkbere gogoetetan.

Chiarak pentsatu zuen ez zuelasekula begien aurrean ikusi nahieskribau lerdejario hura; bidea-gabea iruditzen zitzaion jasanara-zi zioten engainua, eta duda egi-ten zuen nork ematen zion nazkahandiagoa: edo senar zarpail kai-kuak, bere betiko parranda, moz-korkeria eta ehizaldiekin; edoidazkari konkortu eta ia horzga-beak, bere maitasun eta ederta-sun solas platoniko haiekin.

«Ez nintzela Venezian geratu-ko zin egin nion Printzeari, etaegindako zinari eutsiko diot; bai-na ez dut neure hitza jango etxe-tik alde egiten badut, ez Veneziaez Dalmazia ez den lekuren bate-ra joanda; nora, baina, sabela be-tea izanda…?».

Otto ere buruari jira eta bira ze-bilen, baina bestelakoak ziren ha-ren hausnarraldiak: bere buruamadarikatzen zuen horren bal-dar jokatzeagatik, bere sentimen-duak agerian utzi eta barregarrigeratzeagatik. «Aingeru xarma-garri bati halako lerdokeriak esa-tea bururatzea ere…» aurpegira-tzen zion bere buruari. «Eta he-mendik aurrera, zer egin?». Denagaizki-ulertu bat izan zelakoan,biharamunean dena ahazturikizango zelako esperantzari eutsibehar ote zion? Ala DalmaziakoPrintzearen etxea utzi behar otezuen, Chiararen aurrean berriroagertzeko lotsaz? Neskak beraksalatzen ez bazuen Kristofororenaurrean… Nora joango zen ordeabere adinean? Non aurkitukozuen bere azken urteak ematekoleku bat? Horretarako hobe zuenbere burua itsasora botatzea etabertan amaitzea; hori bekatu la-rria izango zen ordea, zer esangozukeen Erasmo Rotterdamekoakjakinez gero?

Kezka horien artean etorri zenegun-argia, baina egun berri ba-koitzak bere nekeak eta ardurakekarri ohi ditu, eta egun hark ereuste ez bezalako gorabeherakekarri zituen. Goizean goiz, besteitsasontzi bat ikusi zuten berenpopa aldean. Marseillarrak? Va-lentziarrak? Siziliarrak? Ez: Bar-beriako itsaslapurren ilargia zeu-katen mastaren puntan haizea-ren menean.

–Piratak! –oihukatu zuen ho-rretaz ohartu zen marinel dalma-ziarrak.

Bela guztiak zabaldu zituzten,haizearen laguntzaz piratei ihesegitearren, baina ontzi hura ari-nagoa zen beren goleta baino, etaapurka-apurka arrimatzen zihoa-kien, beren txopatik gero eta hur-bilago ikusten zutela barberia-rren ikurra.

–Portu hurbilen batean babes-tuko bagina… –esan zion lemazai-nak kapitainari.

Ez zeuden lehorretik urruti,eta asti pixka bat edukiz geroaurkituko zuten kostako kairenbat non gorde eta babestu. Tama-lez, baina, hurbilegi zituztenjazarleak eta aukerarik ez ezku-tatzeko.

–Ai ene! –esan zuen Chiarak.–Lasai –erantzun zion kapitai-

nak–. Hemen gaude gu, zu babes-teko.

Esaldi polita zen hura inor lasai-tzeko, baina sinetsi egin behar.Dalmaziarrak marinel trebe etaausartak ziren, izatez, baina ezzuen ematen barberiarrei aurreegiteko gauza zirenik: haien on-tzia beren parera iristen ari zen,eta begien bistan ikus zitzaketenitsaslapurren ezpata makurraketa begirada okerrak.

–Ai ene! –esan zuen oraingoankapitainak berak.

–Zer? –Chiarak.–Bizargorriren gizonak dira.

Bizargorri ezizenaz ezagutzenzen Khair ad-Din, garai hartakopiratarik ospetsuena, eta gaitzi-zen hura entzun orduko dardarkahasi ohi ziren Mediterraneo oso-ko merkatari eta marinelak, dal-maziarrak une hartan bezala.Printzearen erraina kosta ahalakosta babestu beharra izan ezbalu, hantxe bertan errenditukozen kapitaina, borrokarik egingabe; alabaina, eta gudaldi harta-tik garaile irteteko itxaropenik ezbazeukan ere, eutsi egin zion ten-tazioari.

–Kanoilaria! –oihukatu zuen–.Egin tiro!

Kanoiak tiro egin zuen, baina

espingarda arin bat besterik ezzeukaten, gutxitxo Bizargorrirengizonak uxatzeko. Kanoiak biga-rren aldiz tiratzerako, gantxo etakakoak jaurti zizkieten piratek,gero haietatik tiraka bi ontzien al-boak hurbiltzeko eta karel bate-tik bestera jauzi egiteko.

–Abordajera! –zioten piratekorroka.

Hortik aurrera, borrokaldilabur bat aski izan zen piratakzailduago, trebeago eta langintzahartan arituagoak zirela erakus-teko; bere gizon guztiak hilikikusi aurretik, ezpatak bertanbehera bota eta errenditzekoagindua eman zuen kapitainak.

1002. gauaXabier Mendiguren Elizegi

MATTIN

Plaza ›28 berria 2008ko abuztuaren 17a, igandea

Page 17: 1002. GAUA (XABIER MENDIGUREN)

Etxe onekoa ematen du eta(XVI)

Piratak jende gogorra zi-ren, borrokan ohituaketa odolaren beldurrikgabeak, odola berena

nahiz besterena izan; erruki han-dirik gabe egingo zieten lepoa go-letako marinel eta bidaiari guz-tiei, baina hori negozioaren kalte-rako izan zitekeen, eta piraten lan-bidea, beste ezer baino lehenago,negozio bat zen, itsasotik ahaliketa zukurik gehiena ateratzenzuena.

–Ontzi osoa arakatu dugu, soto-ko kutxak eta diruak hartu ditu-gu –jakinarazi zion Bizargorriribere laguntzaileetako batek, etaerantsi zuen–: Zer egingo duguorain eskifaiarekin: itsasora botaedo…?

–Itxaron pixka bat, neskatxahonek etxe onekoa ematen du eta.

Chiarak ez zuen ezer esan, ezbaitzien ezertan lagundu nahiitsasoko gaizkile haiei; alabaina,txoko batean dardarka zegoenagure konkortu hari galdezkahasi eta, zimitarrarekin mehatxuhandirik egin beharrik gabe, az-kar asko jakin zuen Bizargorrikdama gazte hura ez zela ez edo-zein, ezpada Veneziako Dogoarenalaba.

–Eta horrez gainera Dalmazia-ko printzearen erraina, bere semebakar Simeonen andrea –jarraituzuen azaltzen Otto kontakati-luak.

–Kontxo, kontxo –esan zuen Bi-zargorrik, begietan bizipozarendistira zuela.

Izan ere, itsasontzi bat aborda-tzean, irabazpideetako bat izatenzen bertako aberastasun eta al-txorrak lapurtzea; beste bat iza-ten zen, ontzian bidaiari ospetsueta aberatsen bat joanez gero,hura bahitzea eta berriz aske uzte-ko familiari diru-sari bat eska-tzea, hau da, erreskatea. Venezia-ko Dogoaren alaba izanda, ez ze-goen dudarik, barku bat, bi edohamar lapurtuta ere baino diru-tza oparoagoa atera ahalko zutelaneskatxa haren trukean.

–Marinelak utzi itzazue bizirik–esan zion Bizargorrik laguntzai-leari–, txalupa koxkor batean etaur pixka batekin, lehorrera iriste-ko moduan.

–Eta ontzia? Egoera oneandago; geurekin eramango dugu?

–Ez: bidali urpera, lasterka alde-gin behar baitugu, gure altxor pre-ziatuena babespean gordetzera.

Altxor preziatu hark ez zekienzer plan zeukaten berarentzat

pentsatua; marinel dalmazia-rrengandik bereizi nahi izan zute-nean aurre egin zien itsaslapu-rrei, haien beldur ez balitz bezala,eta besoetatik heldu ziotenean os-tikoka eta hozka eraso zien.

–Utzi, nazkagarri alaenak!–Hori da katemea, hori! –esan

zuen Bizargorrik.–Utzi bakean! Zer nahi duzue

nitaz?–Zu ondo zaindu, besterik ez

–bota zuen barrezka piraten bu-ruak, eta bere gizonei gero–: Ea,jaitsi itzazue marinel horiek, ba-goaz eta.

–Eta ni? –galdetu zuen Ottok,ixkina batean kuxkurturik.

Eskribau zaharrarekin ahaztu-rik zeuden piratak; bat-bateanohartu, eta barreari eman zioten.

–Zer egingo diogu?–Uretara botako dugu!–Ez, mesedez, ez! —Ottok intzi-

rika.–Bai horixe. Arrainentzako

bazka izan dadila.Algara artean, beso eta hanke-

tatik hartu zuten agurea, karele-tik behera botatzeko. Azken une-an, ordea, Bizargorrik geldiarazizituen.

–Geldi! –esan zien–. Geurekineramango dugu. Beharbada zer-baitetarako balioko digu.

–Mila esker, jauna! Zure esane-tara naukazu, jauna! Agindu bes-terik ez daukazu, jauna!...

Bizargorrik ez zion jaramonikegiten, ordurako ontzi-zubira igoeta abiatzeko maniobretara itzu-lita. Dalmaziarrak lehorrera bi-dali zituzten, txalupatxo batean,Split eta Veneziako jaunei Chiara-ren bahiketaren berri eman zie-zaieten. Eta Chiara, berriz, Otto-rekin batean pirata berberiarrenitsasontziko txoko batean.

–Nazkagarria halakoa! –esanzion Chiarak Ottori–. Pirata zikinhorren oinak milikatzea besterikez zitzaizun falta. Eta agindu bali-zu, gustura egingo zenuen.

–Gazteak oso ausartak izatenzarete, hori da zuen dohainetakobat, baina urteak bete ahala kon-turatzen zara bizitzea bera deladohain handiena.

Horra elkarren ondoan mes-pretxua eta mirespena, ederra-ren harrokeria eta agurearenumiliazioa, piraten kutixiazbidaia hartako bidelagun bihur-tuta.

1002. gauaXabier Mendiguren Elizegi

MATTIN

Plaza ›38 berria 2008ko abuztuaren 19a, asteartea

Page 18: 1002. GAUA (XABIER MENDIGUREN)

Portuko hots, kolore eta usainak(XVII)

Aljerko hiria zuen Bizar-gorrik bere gordelekunagusia, eta Aljerkoportura bideratu zuen

itsasontzia. Haizea aldeko zuelaeta xaxatuko zuen areriorik gabe,ziztuan egin zuen etxerainoko bi-dea, Chiarak erreskatatuko zuenontziren batekin amets egitenzuen bitartean, alferrik egin ere.

Lapurzulo zikin eta satsu batespero zuen neska veneziarrak,kristau-herrietatik kanpo ez zibi-lizaziorik ez gizatasunik ez zegoe-lakoan, eta ezustean harrapatuzuen Aljerko portuak: hangoarrantzaleak, merkatariak, kor-tsarioak eta soldaduak; batel kox-korrak, belaontzi ertainak eta ka-rabela handiak; zamaketari etagarraiolariak, astoak eta game-luak, oihalak eta barazkiak, okelaeta espeziak, egurrezko altzariaketa altzairuzko ezpatak, saltzaile-en deiadarrak eta muezinen otoi-tzerako deiak… Era guztietakohots, kolore eta usainak nahastenziren barku eta kaien artean, por-tuari halako bizitasun bat erans-ten ziotenak.

Bizargorriren ontzia, gainera,ez zen bat gehiago; hango nagusiaez zen edozein, denek baitzeuka-ten harentzako hitz gozo bat, agurbero bat, eskari bat, esker ematebat, halakoren goraintziak, beste-aren eskumuinak… VeneziakoDogo handia balitz bezala irailekoEstropada Handiaren egunean–pentsatu zuen Chiarak–, bainaVeneziatik urruti, hala ere.

Bizargorrik, berriz, errege ba-ten maiestate eta dotoreziaz agur-tzen zituen hango herritarrak, etamenturazale baten lotsagabeke-riaz erantzuten zien haien zirtoeta erronkei. Ikusten eta entzutenzituen gauzekin aho-zabalik zego-en Chiara, baina ondo gordeanzeukan bere harridura, ez bai-tzuen inondik ere nahi pirata ma-lapartatu hura –beraren bahitzai-lea eta ondasunen lapurra– kon-turatzea halako txundiduraeragin zionik.

Pirata malapartatua, aldiz, ezzegoen bere bahituarekin ahaztu-rik.

–Ongi etorri Aljerrera, anderexarmanta. Ez da munduan portu-rik, Istanbul salbu agian, honengiroa gaindituko duenik.

–Ez zara inoiz Venezian izan,bistan da –Chiarak, harro eta zu-rrun.

–Joan behar dut egun hauetakobatean, edertasun ugari dagoela

esan baitidate. Baina nago, Vene-ziako perlarik ederrena Aljerreraekarri berri dugula.

Chiarak nekez eutsi zion irriba-rreari, eta behin eta berriz errepi-katu behar izan zion bere buruari:«Pirata bat da, mairu zikina, lapu-rra eta hiltzailea, paganoa etabahitzailea…». Eta hala ere, ezin

ukatu bazuela erakarpen modu-ko bat, ozarkeriaren xarma edo…

–Nire aitak bahiketa honen be-rri jakindakoan, hona etorri etabelarrietatik zintzilik edukikozaitu, erori arte.

–Kontxo! Gogoan hartuko dutteknika hori, baten bati ezartze-ko. Dena dela, zure aita eta bere la-

gunak makina bat aldiz saiatudira Aljer hartzen, eta lehen ezinizan bazuten, orain ere ez dut ustelortuko dutenik.

–Ikusiko dugu.–Bai noski. Bitartean, baina,

utz iezadazu gure abegi ona era-kusten. Anfitrioi on bati dago-kion moduan hiriko edertasunak

erakutsi behar nizkizuke, bainaoraingoz ezinezkoa egingo zait:Karlos enperadorea egoskortutadabil eta itsasoko parte honetannork agintzen duen irakatsi be-harko diot. Hala ere, geure etxeanhartuko zaitugu, eta gonbidatugoren bati dagokion tratua eman-go.

1002. gauaXabier Mendiguren Elizegi

MATTIN

Plaza ›30 berria 2008ko abuztuaren 20a, asteazkena

Page 19: 1002. GAUA (XABIER MENDIGUREN)

Urrezko kaiola(XVIII)

Bizargorrik bere etxeraeraman zuen Chiara,bai: jauregi eder etaikusgarri bat zen hura,

hiria menderatzen zuen muinobatean eraikia, Aljer osoa ez ezikitsasoaren zabala ere begi-bistanzeukala. Kanpotik, gaztelu gotorbaten defentsarako tramankulueta zirrikitu guztiak zituen;barrutik, berriz, atsedenerako etaatseginerako finezia guztiez hor-niturik zegoen: gela zabal eta ero-soak, patio eta lorategi abegiko-rrak, beren iturri-hots etengabeeta lasaigarriarekin, han-hementxoko misteriotsu eta iradoko-rrak… Ametsezko bizitokia izanzitekeen hura, baina Chiararen-tzat ez zen hala izango; ezin, bereborondatearen kontra edukikobaitzuten bertan itxita.

Aljer osoa presondegi bat zeneuropar kristau bahituarentzat,handik ez baitzeukan inora joate-rik; haren barruan, Bizargorrirengaztelua espetxe gotortu bat zen,mila sarrailaz eta beste hainbatgiltzarrapoz hornitua, bertakozaindarien begipean uneoro,ihesa pentsaezin bihurtzeraino;gazteluaren barruan, baina, kar-tzelaren barneko kartzela batzegoen, luxu eta edergailu guztiezjantzia, urrezko kaiola beneta-koa: Bizargorriren Harena, hainzuzen ere.

–Hemen biziko zara –esan zionBizargorrik Chiarari, mila aretoigaro ondotik hara iristean.

–Hemen dago nire ziega, beraz.–Zure ziega? Gaztelu osoko

lekurik ederrena da. Bertan bizidira nire emazteak eta seme-ala-bak, eta zure kondizio goitarrariegiten diodan ohorea da, nirefamiliaren gonbidatua izatea.Behar duzun guztia eskatu, ezzaizu ezer ukatuko eta.

–Askatasuna salbu…–Guztion askatasunak ditu

bere mugak. Oroitu Adan etaEvaren historia, Edengo baratze-an.

Hitz horiek esanda, atea irekizuen Bizargorrik, Chiara sarzedin, eta gero bere zereginetaraitzuli zen Aljerko buruzagi pirata,neska gaztea Harenaren barruanutzita.

Gaztaroko bere irakurketetaneta lagunekin izaten zituen sola-saldietan behin baino gehiagotanagertu izan ziren Harenak:Damaskon Saladinok omenzuena, Kordobako kalifarena,Istanbul, Bagdad edo Samarkan-

dako jauntxoenak… Zehaztasunhandirik gabeko tokiak zirenberen irudimenak eraikitakoak,baina lekua lanbro artean galduarren gizonezkoen likiskeriengertaleku gisa imajinatu ohizuten, haragiaren irritsak asetze-ko zoko ustel eta lizuna.

Horren ordez, leku lasai eta ar-gitsu bat aurkitu zuen Chiarak.Bizargorrik emanak izango zi-tuen bere aginduak, neskame batetorri baitzitzaion berehala vene-ziarrari:

–Monika nauzu, napolitarra,eta hemendik aurrera zure zerbi-tzura naukazu.

Chiarak bat-bateko poza senti-tu zuen, leku urrun hartan herri-

tar bat topatuta; penintsulakobeste puntakoa, baina italiarraazken batean; aldi berean, baina,atsekabe moduko batek ilunduzion gogoa, neskatila hura eskla-boa izango zela ulertu baitzuen:«Eta neuk ere Hareneko zerbitza-ri-lanetan bukatu beharko banu,neure etxetik betiko urrundu-ta?».

Monikak azaldu zion nolakoakziren egoitza hartako bizimodua,ohiturak eta antolamendua.

–Hemen gure jaunaren emazte-ak bizi dira, lau guztira, berenseme-alaba txikiekin. Jaunarenama ere bertan bizi da, eta horiekdira hemen agintzen dutenak; le-gezko emazteez kanpo badira

ohaide batzuk ere, baina horiek,umerik ez badute behintzat, gutxiagintzen dute.

–Eta zu… ohaidea zara ala…?–galdetu zion Chiarak, lotsatuta.

–Ez. Ni neskame bat naiz. Askogaude: sukaldariak, gelazainak…denak emakumezkoak, bertanezin baita gizonezkorik sartu, jau-na salbu.

–Eta sarreran ikusi ditudan ho-riek?

–Eunukoak… –esan zuen Mo-nikak, eta Chiararen keinua iku-sita erantsi zuen–: Ez dakizu zerdiren?

–Ez.–Bere zerak… koskabiloak

moztu zaizkien gizonezkoak.

Chiarak barregura eta beldu-rra sentitu zituen batera, bere bai-tan borrokan.

–Hortaz, oherako, Bizargorrihori bakarrik izango dute emaku-me hauek denek…

–Bai, baina aspaldian borrokalatzetan dabil, Espainiako itsasarmadarekin batik bat, eta gurejaunak ez du jolaserako asti asko-rik izaten.

Dudarik ez, mundu berri etadesberdina zela hura beraren-tzat.

–Gauza asko ikasi beharko dutoraindik.

–Lasai –esan zion Monikak, es-kutik goxo helduz–. Hemen nau-kazu ni, laguntzeko.

1002. gauaXabier Mendiguren Elizegi

MATTIN

Plaza ›30 berria 2008ko abuztuaren 21a, osteguna

Page 20: 1002. GAUA (XABIER MENDIGUREN)

Itsu-itsuan(XIX)

Bien bitartean, zertanzen Otto maisua, Dal-maziako printzearenidazkaria, Chiararen

miresle sekretua? Itsasora bota-tzeko zorian izan ziren pirata ber-beriarrak; bere garrasiei etaBizargorriren errrukiari eskerlibratu zen arrainen bazka izate-tik, baina Aljerren bere egoera ezzen askoz erosoagoa.

Gazteluak bazituen lorategiargitsuak, arkitektura finenazeraikiak, loreen eta iturrien amo-dio-solasei markorik egokienaeskaintzeko, baina bazituen hala-ber ziegarik ilunenak ere: han ezzen ez eguzki ez haize-izpirik sar-tzen, bai ordea lurraren hotza etaumela; harri gogorrean zulatuta-ko gelaxka haietako batean sartuzuten Otto, ez azalpenik ez arra-zoirik eman gabe, eta hantxe zeu-katen agure gaixoa, bizitzeamerezi ez zuen bizimodu huragau eta egun madarikatuz, nahizeta ilunpe hartan berak jakin eznoiz zen eguna eta noiz gaua.

Hala ere, goseak eta hotzakegon arren, harri latzaren gaine-an atseden hartzeko jarrerariktopatu ezinda ere, nahiz eta arra-toiak hara-hona ibili ogi apurrenbat non atzemango, hala eta guz-tiz, Ottok bazuen dohain batinork ezin kenduko ziona, bazuenahalmen bat nekez galaraziko zio-tena: bere ahotsa eta erretolika;izan ere, zulo hartan sartu zute-netik ekin eta ekin jardun zueneskribauak, nekatu eta etsi gabe;noiz aginduka: «Aska nazazueberehala, askatzeko esan dizuet»,noiz erreguka: «Mesedez, utzihemendik ateratzen; jainkoa-rren, izan ezazue errukia aguregaixo honekin…».

Kartzelazainak ohiturik zeu-den presoen eskari eta kexuekin,eta ez zieten jaramonik egiten ezbalakuei ez mehatxuei. Alabaina,pertsona orok ditu bere mugak,eta zaindari haiei ez zitzaienegundo egokitu halako gatibugogaikarri eta nekagaitza. «Nireandere Chiararekin eramannazazue» esan eta esan jardungozuen egun batean; «Bizargorririesaiozue hemen nagoela, eta harkaterako nau» errepikatuko zienhurrengoan.

–Potroak aterako dizkik hiriBizargorrik!

Adarra jotzen zioten batzue-tan, ez entzuna egin gehienetan,edo isiltzeko oihukatu besteetan;nolanahi dela, Otto ez zen isil-

tzen. Sistema zorrotzago eta era-ginkorragoak probatu zituztenorduan. Mehatxu egin zioten, isil-tzen ez bazen epelak emango ziz-kiotela; bestea isildu ez, eta eder-ki berotu zioten bizkarra; eta halaere, berehala ekiten zion osteraere, negar eta erosta, marmar etaprotesta:

–Jipoituta ere ez naiz isilduko:hemendik atera nahi dut!

Ur hotza bota zioten, ur beroa,janik gabe utzi, urik gabe ere bai,baina zahar kaskailua ez zen har-gatik isiltzen.

–Mihia moztuko al diogu? –pro-posatu zion kartzelazain batekbesteari.

–Horretarako, burua moztu etabakea!

–Hala ere, kapitainari galdetubeharko genioke, badaezpada.

Kapitainari azaldu ziotennazka-nazka eginda zeudelapreso harekin, gainerako espe-txeratuak ere asaldatzen ari zire-la, eta agure gogaikarri hura aka-batzeko baimena eskatzenzutela. Kapitaina joan zen gati-bua ikustera, eta galdetu zion:

–Zer nahi duzu?–Hemendik atera.–Hori ezin da. Bizargorriren

aginduz zaude hemen preso.–Bizargorrirekin hitz egin nahi

dut. Hark libratu ninduen herio-tzatik, eta ez luke onartuko nihorrela edukitzerik.

–Bizargorri kanpoan da, etaezin dugu gogaitu horrelako txi-kikeriekin.

–Ba, eraman nazazu nire ande-re Chiararengana.

–Neska veneziarrarengana?–Horixe. Hura da nire nagusi,

eta haren zerbitzura egon behardut nik.

–Ziur zaude harengana joannahi duzula? –galdetu zuen kapi-tainak irri maltzur batez.

–Guztiz ziur.–Baina harekin egoteko baldin-

tza zorrotzak bete behar dira.–Berdin zait. Denak onartzen

ditut.–Badakizu ez dagoela atzera-

bueltarik?–Hala ere: itsu-itsuan.–Zeuk esan duzu. Egin bedi ba

zure nahia. Itsu-itsuan.

1002. gauaXabier Mendiguren Elizegi

MATTIN

Plaza ›30 berria 2008ko abuztuaren 22a, ostirala

Page 21: 1002. GAUA (XABIER MENDIGUREN)

Haren pisua urregorritan(XX)

Neska gatibua ondozainduta utzi eta gero,bere zereginetaraitzuli zen Bizargorri,

ez baitziren gutxi. Karlos enpera-dorearen kontrakoa zuen borro-ka gogorrena; aldi berean, oto-mandarrei laguntzen zien, bereninperioa mendebalderantz zabal-tzeko kanpainan; batera nahizbestera, Mediterraneo osoa kon-trolatu behar zuen bere barkue-kin, armada etsaiaren ontziakurperatuz eta merkatarienakaldian behin lapurtuz, Chiararenontziarekin egin berri zuenmoduan.

Chiara zela-eta, erreskate onbat lortzeko asmoa zuen: emaku-mearen etorkia zen horretarakoberme nagusia, baina baita harenedertasuna eta argitasuna ere,guztia saltzen eta erosten den azo-kan pertsonaren prezioa handituegiten baitzuen horrek. Nolabideratu negoziazioak ordea?Aitari ala senarrari eskatu beharzion erreskatea? Biei agian?Badaezpada, negozioak ikuspegiirekia eskatzen duela-eta, baiSplit-era bai Veneziara bidalizituen mezulariak, neskatxabahituaren berri emanez; hiri bie-tan jakinaren gainean egongoziren ordurako, bizirik utzi zituz-ten marinelei esker, baina mezu-lariok konfirmazio ofiziala era-mango zuten, nolabait ere, etatratu egokia eginez gero neskatxaaskatzeko prest zeudela jakinara-zi.

«Neska geuk daukagulako fro-gak eskatzen dituzte», jakinarazizion mezulari batek handik gutxi-ra, eta Bizargorrik Chiararen soi-neko dotoreenaren zati banahelarazi zuen Dalmaziara nahizVeneziara.

«Hau ez omen da nahikoa»,jakinarazi zioten gero, eta orduanBizargorrik Chiararen adatshorailaren xerlo pare bat moztua-razi zuen, aitari eta senarrariigortzeko.

«Ileak ere ez omen du frogatzenneska oraindik bizirik dagoenik»,adierazi zioten hurrena. Bizargo-rrik, orduan, gutun bana idatza-razi zion Chiarari, aitarentzatzein senarrarentzat, osasunezondo zegoela eta lehenbailehenitzuli nahiko lukeela esanez.

Zer dela-eta hainbeste eskarieta hainbeste froga, pentsatuzuen Bizargorrik bere artean.Berak ez bazekien ere, egundokomesfidantza zegoen Dalmazia eta

Veneziaren artean. Dogoak kostaahala kosta nahi zuen bere alabaaskatzea, baina iruditzenzitzaion, ezkondu zenez gero,senarraren familiak ere arduratubeharra zeukala, gutxienez erres-katearen erdia jarriz. Printzeak,berriz, onartzen zuen gastuakerdibana egite hori, eta zinez esti-matzen zuen bere erraina, bainabeldur zen, gertakari haren ondo-tik, semearen ezkontza ez ote zen

pikutara joango, eta, hortaz,bahiketa hartan jarritako diruaez ote zen alferrik galduko; horre-gatik eskatzen zituen froga haiekguztiak.

Bizargorrik, aldiz, ez zeukanpresarik. Ondo zainduta zeukanbahitua, eta lehenxeago edo gero-xeago ordaindu beharko ziotenberak eskatutakoa. Gainera,hasieran salneurria zehaztu gabebazeukan ere, mezularien joan-

etorri haiek guztiak zirela-eta,prezio guztiz garesti bat ezartzeaerabaki zuen: neskaren pisuaurregorritan.

–Ez al da gehitxo izango? –gal-detu zion bere aholkularietakobatek.

–Horixe da ba prezioa, neska-txa berriro ikusiko badute.

–Baina horrek atzeratu egingoditu negoziazioak.

Bizargorrik bere baitan pen-

tsatzen zuen hori guztia baliozuela Chiarak. Eta erreskateaatzeratzen bazen, hobeto: horrekaukera emango zion emakumea-rekin berriro hitz egiteko. Orain-dik gogoan zeukan harekin izan-dako solasaldia, neskaren jeniobizia, aurpegi sumindua… etakilika antzeko bat pizten zionoroitzapen hark. Ez, ez zitzaionaxola kontua pixka bat atzera-tzea.

1002. gauaXabier Mendiguren Elizegi

MATTIN

Plaza ›36 berria 2008ko abuztuaren 23a, larunbata

Page 22: 1002. GAUA (XABIER MENDIGUREN)

Emakume eder pilaizango duzu inguruan

(XXI)

Ez zuen usteko Otto giza-joak, bere andere Chiara-rengana joateko eskatuzuenean, eunuko bihur-

turik iritsiko zenik BizargorrirenHarenera. Zauriak artean ondosendatu gabe iritsi ere. Ebakun-tza ere ez baitzen fineziaz etasamurtasunez egina izan. Laukartzelazainen artean hartuta,harrizko mahai batean etzanzuten, eta esku-oinak burdinazkozirgiloetan lotu. Tortura-motaguztietarako aproposa zen ohehartan etzanarazi ondoren, agu-rearen oihu eta protestei entzun-gor, arropa guztiak tiraka zartatueta erauzi zizkioten; gero, listarifin eta gogor batez barrabilakestu lotu zizkioten, odolusterikizan ez zedin. Ottoren alarauaklehen baino ozenagoak bihurtuziren, bai soka hark, non eta bereintimitatearen muinean, ematenzion minagatik, bai ondorengerta zitekeenaren beldurraga-tik, artean ez baitzekien zer eto-rriko zen, berarekin jolaseanzebiltzala uste zuen, preso koita-du bat zirikatzen eta izorratzen,denbora-pasa hoberik ezean.Horregatik, kapitainaren gerritiklabana makur eta zorrotz huraateratzen ikusi zuenean, eta laba-na gero zuzi baten garretan bero-tzen eta goritzen, eskribauarenorroak eta makakorroak durdu-zagarriak egin ziren; zaindariekgustura estaliko zituzten bela-rriak, baina agurearen beso-han-kei heldu behar zieten, eskumu-tur eta orkatilak loturik izanarren gorputz osoa dardara bate-an mugitzen baitzuen, garrasiegiteari utzi gabe.

–Tapa iezaiozue ahoa, bestelaerotu egingo gaitu-eta –esan zuenkapitainak.

Ahoa tapatu zioten, lehentxea-go berak jantzirik zeramatzan pil-tzarrekin, eta ondoren kapitai-nak, labana presoaren gorputzikarati baina mutu hartara hur-bilduz, listariak korapilo estuanlotutako potroen zorroa zazt!, eba-ki garbi batez bereizi zuen gaine-rako soin-ataletatik.

–Kitto! Orain bai, eramango zai-tugu zeure andere horrengana–bota zuen kapitainak, bere kide-en barre-algaren artean.

Oinazez dardarka eta amorra-zioz astinduka ari zen gorputza

bere hartan utzi zuten, harrizkomahai gainean estekaturik, zau-ritik odol gehiegi isur ez zezanbegiratuz aldian behin, harik eta,nekeak eta umiliazioak mendera-turik, apurka-apurka baretu zenarte. Orduan, lehengo bere arro-pa zartatuen ordez burutik oine-tarainoko txilaba zahar bateman zioten, eta besterik gabeemakumeen Harenera bidali,hankak zabalduta, ia ibiltzekogauza ez zela.

–Ezin kexatuko zara: egundokoemakume eder pila izango duzu

orain inguruan –adarra jo zionzaindarietako batek.

Ottok ez zuen erantzun; entzunzuenik ere ezin esan, begiradagaldurik eta ahoa erdi zabaldu-rik, inguratzen zuen errealitate-tik isolatua baitzirudien.

–Eta, zure zerak erabili ezingodituzula-eta, ez zaitez arrangura-tu: zure adinean, zer zerbitzuegingo zizuten ba? –jarraitu zuenbeste batek.

Bere sorgortasun hartan bildu-rik zihoan Otto, hanka-txabal etapauso baldarrean, bere borreroak

madarikatzeko ere ezindua. Or-duan, baina, zaindarietako bat,harrizko mahaiari loturik edukizutenetakoa, hurbildu zitzaioneta kutxatxo bat paratu zion au-rrean.

–Hau zurea da –esan zion, ordu-ra arteko txantxa-airea albo bate-ra utzita, bat-bateko seriotasu-nez.

Ottok ez zuen hasieran ulertu.Gizonak keinua errepikatu zion,kutxatxoa har zezan, beretzatzela-eta. Agureak besoak luzatu,geldi-geldi, eta eskutan hartu

zuen egurrezko ontziñoa, zizelezegindako hainbat apaindura zi-tuena. Oraindik jakin ez arren,irudi luke barruntatzen zuela ba-rruan zer zegoen. Lehengo izuakadina oraingo hunkidurak era-ginda, hatz dardartiz altxatuzuen tapa zizelkatua, haragi pus-ka ximurtu, ustel itxurako etanardagarri bat ikusteko; eta, beregizontasunaren seinaletzat edu-kitako gorputz-zati erauzi harenbistan, inongo hitzik gabe, malkolodi bi irristatu ziren agurearenmasail zimeletan behera.

1002. gauaXabier Mendiguren Elizegi

MATTIN

Plaza ›30 berria 2008ko abuztuaren 24a, igandea

Page 23: 1002. GAUA (XABIER MENDIGUREN)

Emazte guztien lagun kutuna(XXII)

Harenean sartu zene-an, hain errukarribatetik eta hainbarregarri bestetik,

gupidaz eta penaz hartu zutenbatzuek agurea, irriz eta txalozbestetzuek. Gainontzeko eunukozaindariek hartu zuten berehalaberen babespean, haren zoritxa-rrean berea ikusten zutelako-edo,nahiz haiek mutikotan jasananputazio murrizgarri hori,gizontasunaren galera zer ote zensumatzen hasi baino lehen, etaOttok berriz zahartzaroan, zintzi-likario haien funtzio praktikoagaldu eta gero. Nolanahi ere, betida mingarria eta bidegabekoainoren apetaz norberaren gorpu-tza horrela zauritzea eta mutila-tzea.

Chiarak, hasieran, txantxatzathartu zuen, inguruko neska gaztebatzuek ere irri egiten zutelakoeta bere ezkontzako engainuarenpartaide izandako agure lerdeja-rioa jasangaitza zitzaiolako. Ala-baina, handik gutxira, hartarakogertakari berezirik izan ez zenarren, aldatu egin zen emakume-aren sentimendua, eta erruki on-bera batez begiratzen zion halakogutun eder eta pasioz beteak ida-tzi zizkion hari.

–Otto gaixoa! Zerbait egin deza-ket zure alde? –esan zion, eskuazeskua hartzen ziola.

–Honezkero ezer gutxi, bainaestimatzen dizut intentzioa –bes-tearen eskua bereaz estutzen zue-la.

Harrezkero, bolada batean, go-rabehera handirik gabe joan zenhaien bizitza, Hareneko iturrikoura bezain gozo eta soraio, itxurabatean. Ez zitzaien falta jan-eda-nik, hango lorategiak zituzten be-gien gozagarri, negua ez zen bate-re zakarra Aljerren, eta itsas hai-zeak euria zekarrenean beren are-to dotoreetan biltzen ziren, kuxineta lumatx artean etzanda xakeanedo beste zernahi jokotan aritze-ko. Hango emakumeen arazoa,izatekotan, denbora zer edo zer-tan ematea izaten zen: neskameeta sukaldariek bazuten nahikoaburuhauste besteen beharrak ase-tzen, baina Bizargorriren emazteeta ohaideek zer egin zezaketenberen senar eta gizona ez zetorre-nean? Seme-alaba txikiak zituzte-nak haien hazkuntzaz arduratzenziren, baina hortik kanpo, bestezereginik ezean, marmarrean etakontu kontari ematen zuten egu-na, bata besteaz gaizki esaka.

Chiara bihurtu zen bat-bateanHareneko emazte printzipalhaien guztien lagun kutuna.Bahitua zenez, ez zen Bizargorri-ren gutizietarako ehizakia, etahorrenbestez ez zuten areriotzatjotzen; aldi berean, Venezia beza-lako herri urrun eta aberats bate-ko jauregiko alaba zenez, halakojakin-min bat pizten zien, kristau-herri arrotzetako ohiturei buruz:nola apaintzen ziren han damak,nola janzten eta orrazten ziren,zer zuten hango gizonezkoek go-goko… Horrez gainera, Chiarakezer esan ez zuen arren, aste haie-tan nabarmen geratu zen, guz-tien begi bistan, neskaren egoeraberezia:

–Haurdun zaude eta! –esanzion pozarren Bizargorrirenamak, Hareneko biztanleen arte-ko buruzagiak.

Denak hasi zitzaizkion galdez-ka: noiztik, nola, norekin… etaChiarak bere bizitzaren berrieman zien, apur bat ederturik,hala ere: Ottok idatzitako gutunsutsu haiek guztiak benetan Si-meonek idatzi balitu bezala; Ve-neziatik Spliterako itsasaldiko le-hen gaua amodiozko mozkorraldibat izan balitz bezala, egiazki izanzen frustrazio etsigarriaren or-dez; bere ezkonbizitza esne-ma-mitan igaro balu bezala, eta ez za-putzaldi iraunkor batean. «Azkenbatean –pentsatu zuen Chiarak–,hauek nire bahitzaileak dira: izandezatela beren gaiztakeriarenkontzientzia».

Emakume haiek guztiek, bai-na, kontzientzia txarrez ez baizikadurretan entzuten zioten, be-giak diz-diz eta belarriak erne, etabat-batean bere iritzia aldatu

egin zuen Chiarak: «Bahitzaileakez: emakume hauek ere beren se-narraren preso eta bahituak dira,etxe honetatik atera ezin direla,eta horregatik dute halako gogoaistorio sentimental eta erroman-tikoak aditzeko».

Izan ere, lehendik ere halako in-teres bat zuten arren, harrezkeroegiazko lehia sortu zen emazteenartean, Bizargorri bera falta zute-nez gero, Veneziako neskaren be-gikotasuna nork erdietsiko. Chia-ra, berriz, denekin zen adeitsuaeta atsegina, barren onekoa etaongi hezia zenez gero, baina ezzuen inorekin adiskidetasun ma-mirik lotu, ez zion inori bere biho-tzik zabaldu, hala eginez gerobere asmo ezkutua azaldu behar-ko baitzion.

Zein zen bada Chiararen asmoezkutu hori? Bizargorriren es-

kuetan erori zenez geroztik hasizen horretaz pentsatzen, bainaHarenean eman zuen aldi hartangero eta garbiago ikusten zuen:ihes egin nahi zuen gaztelu harta-tik, ihes pirata berberiarren atza-parretatik, eta ihes halaber ema-kumeak nahieran erabiltzen di-tuzten gizonezkoengandik.

Nora? Ez zekien. Nola? Are gu-txiago. Baina garbi zeukan han-dik ihes egin nahi zuela, aitarenedo senarraren erreskateari itxa-ron gabe; izan ere, aitaren edo se-narraren eskuetan geratzea ezbaitzitzaion iruditzen, inola ere,askatasunera itzultzea; bestelapentsatuko zukeen hilabete ba-tzuk lehenago, amodiozko esku-titz aizun batzuekin barrena ur-tzen zitzaion garaian, baina ezorain, ezagutu zituenak ezagutueta gero.

1002. gauaXabier Mendiguren Elizegi

MATTIN

Plaza ›38 berria 2008ko abuztuaren 26a, asteartea

Page 24: 1002. GAUA (XABIER MENDIGUREN)

Zer nahi zenuke, ispilu horren truke?(XXIII)

Konplizeak behar zituenbeste ezer baino lehenihesaldi bat antolatze-ko. Nor zegoen prest be-

re bizia arriskatzeko etorkizunziurrik gabeko abentura batean?Otto gaixoa seguru asko, bainazertan lagunduko zion agure ezin-du batek? Monika zuen hurrengoaukera, eta napolitarrari bere pla-na azaldu zionean, pozez adinakobeldurrez hartu zuen neskatxakasmo hura.

–Ezinezkoa da baina!–Hemen jarraitzea da niretzat

ezinezkoa.–Hala ere, Harenetik ateratzea

lortuta ere, berehala harrapatukogintuzkete.

–Hamar aldiz harrapatuta ere,hamaikagarrenez saiatuko nin-tzateke ni hanka egiten.

–Zu bai, erreskate baterakobahi zaren aldetik. Baina ni, le-henbiziko saiakeran akabatukonindukete, tormentu izugarriakjasanarazita, gainera.

Chiarak ez zuen ordura arte ho-rretaz pentsatu, eta arrazoiaeman behar Monikari, berak bai-no gehiago galdu zezakeen ahale-ginean. Beste laguntzaile bat bila-tu bitartean hura bakean uzteaerabaki zuen, baina, Chiararenustekaberako, neskatxa napolita-rra bera etorri zitzaion handik gu-txira, kontu horrekin:

–Beharbada posible izan litekeihes egitea.

–Baina… bizia galdu dezakezu-la jakinda ere…?

–Betiko giltzapean bizitzea ezda bizitzea.

–Hortaz, ihesean lagunduko di-dazu?

–Zaila da baina… nik ere libreizan nahiko nuke, egun batzuetanbada ere.

Ondoren, Hareneko gainerakobiztanleen isilean azaldu zion Mo-nikak, han eta hemen entzun zue-nez, Orango hirian kristauak zire-la nagusi, Karlos enperadorearenlagunak, eta hara iritsiz gero askeizango zirela, noranahi joateko.

–Non dago Oran? –galdetu zionChiarak.

–Hemendik mendebaldera,itsasertzetik jarraituta, astebete-ko bidean, gamelu on batzuetanjoanez gero.

Horra ihesleku balizko bat, no-ra joan; horraino iristeko, ordea,beste hari anitz lotu behar ziren,beste korapilo ugari askatu: nolaaterako ziren gaztelutik, norkedukiko zituen kanpoan zain

haientzako gameluak, nola irten-go ziren Aljergo hiritik, nork gida-tuko zituen bide nahiz basamor-tuetatik Oraneraino… galderafranko, eta haientzako erantzu-nik ez, ez Monikak, ez Chiarak.

–Lasai: erabaki irmoa baldinbadugu, asmatuko dugu modua–esan zion Chiarak lagunari.

–Hain erraza balitz… Sekula ezdut entzun inork hemendik ihesegin duenik.

–Orain arte gu giltzapetu ez gai-tuztelako.

Barreari eman zioten, eta ema-kume bien barreak besteen arretaerakarri zuenez, hitz beste eginzuten, inoren susmorik ez pizte-

ko. Izango zuten aurrerantzeanere kontu hartaz gehiagotan jar-duteko aukera.

Ezustean sumatu zuen Chiaraknondik etor zitekeen laguntza.

Splitetik Veneziara zihoan itsa-sontziko diruak eta baliozko gau-zak beretzat hartu zituzten pira-tek, ohi den moduan, baina Bizar-gorrik agindu zuen bahitu vene-ziarraren gauzak neskaren eskue-tan uzteko Aljerrera iritsitakoan.Hala, Harenean bere soineko, oi-netako eta bitxiak zeuzkan bere-kin Chiarak, ez denak baina bai bi-daia hartarako hartu zituenak, bikutxatan sartuak. Pitxi eta janzkihauek emakume aljeriarren ja-

kin-mina eragiten zuten oro har,desberdinak zirelako besterik ga-be, baina ez zuten pizten egundo-ko bekaitzik ere, Aljerren lor zitez-keenak (bertan sortuak nahizurrutiko herrietatik ekarriak: Sa-markanda, Korinto, Basora edoMedina) haiek bezain politak iza-ten baitziren, politagoak ez bazi-ren.

Bazen, hala ere, Chiararen ku-txetan gauzatxo bat, Harenekoemakume guztien irrika eta inbi-dia pizten zituena: ispilutxo biri-bil bat, zilarrezko marko bateansartua. Izan ere, urrea nahiz zila-rra ezagunak ziren Islamean zeinkristau-herrietan, baina ispilua,

ai!, kristalezko ispilu guztiz garde-naren teknika Veneziako arti-sauek deskubritu zuten, eta al-txor preziatuenaren gisa gorde-tzen zuten sekretua. Hortaz, gutxiziren munduan barrena ikus zi-tezkeen ispiluak, eta denak Vene-ziako lantegietan sortuak. Horra,beraz, zergatik zabaltzen zituztendenek begiak objektu hura ikus-tean, zergatik begiratzen ziotenbeldurrez bezainbateko mirespe-nez, eta horra zergatik etorri zi-tzaion behin Bizargorriren emaz-teetako bat eta belarrira esan, bes-te inork ez entzuteko moduan:

–Zer nahi zenuke, ispilu horrentruke?

1002. gauaXabier Mendiguren Elizegi

MATTIN

Plaza ›38 berria 2008ko abuztuaren 27a, asteazkena

Page 25: 1002. GAUA (XABIER MENDIGUREN)

Arerioak konplize(XXIV)

Fatima zen emakume hu-ra, Bizargorriren lauemazte legezkoetatik gaz-teena. Hareneko hierar-

kian Bizargorriren ama eta bestehiru emazteak zituen aurretik,baina bazuen abantaila bat haienaldean: gazteagoa eta ederragoazen aldetik, bera zen senarrarenemakume kuttuna ohe-jolaseta-rako; hobeto esanda, bera izanzen, zuela hilabete gutxi batzukarte: haur bat izan berri zuen, etahaurdunaldiaren azken hilabete-etan beste ohelagun batzuk bilatuzituen Bizargorrik; hori ez zen ha-rrigarria berez: Fatimari minga-rriagoa egin zitzaion ikustea nola,haurra izan eta gero, palaziokokontuetan inportantzia irabazizuen arren, senarraren ohean be-tiko galdu zuen, itxuraz, noizbaitizandako lekua.

Bera baino emazte zaharrago-ak lehendik ere igaroak ziren es-perientzia horretatik, eta halakosentimendu gazi-gozo batez begi-ratzen zioten Fatima koitaduari:penaz eta errukiz, batetik, haiekere samintasun hura gogoratzenzutelako; mendekuz eta burlaz,bestetik, neska polit haren behia-lako harrokeria apaldu egingozela sumatzen zutelako.

Fatimak, baina, ez zuen etsinahi: senarraren oniritzia berres-kuratu nahi zuen, ohaide bargas-ta haiek baztertu eta bereganaitzul zedin, lehen bezala. Horrega-tik nahi zuen Chiararen ispilua:bere burua bertan ikusi eta beharbezala apaintzeko, Haren osokoemakume ederrena eta desiraga-rriena izatearren, eta horregatikegin zion veneziarrari isilkako es-kaintza hura: «Zer nahi zenuke, is-pilu horren truke?».

Zuhurgabekeria larria zateke-en konfiantza osokoa ez zen inoribere asmoen berri kontatzea,ondo asko zekien Chiarak hori,baina arriskatu ezean ez zeukaninongo aukerarik; beraz, izukai-tzaren ausardiaz jokatuz, eta Fati-mak bezala isilpean hitz eginez,halaxe erantzun zion:

–Gamelu batzuk gazteluarenatean, gauez ihes egiteko.

Lehenengo aldiz entzun zuene-an, txantxatzat hartu zuen Fati-mak eta ez entzunarena egin zion.Handik gutxira, ispilua eskura-tzeko temarekin jarraitzen bai-tzuen, lehengo eskaintza berrituzion («zer nahi zenuke…»), lehen-go erantzuna jaso zuen ordaine-tan («gamelu batzuk…»), eta or-

duan hasi zen pentsatzen bene-tan ari zela veneziarra.

Benetan nahiz txantxetan, Fa-timak ez zuen hari laguntzekoinolako asmorik, Bizargorrik ja-kinez gero beldurgarria izangobaitzen haren zigorra, ez zuenpentsatu ere ere egin nahi horre-tan. Egun batzuk igarotakoan, or-dea, berriro etorri zitzaion buru-tapen hori gogora, uste ez zuen al-derdi batetik etorri ere:

Bere gudaldi, lapurreta edoitsas operazioetatik itzulita, Ha-rena bisitatu zuen egun haietakobatean Bizargorrik. Ama etaemazteak agurtu zituen, banan-banan, denentzat izan zuen hitzgoxo bat, baita laztan bat bereume txikientzat ere; familia osoa

agurtu ondoren, Fatimak espe-rantzatxo bat gordetzen zuenarren, azken ohaideetako bat hau-tatu zuen loaldia goxatzeko; gero,berriz, kuluxkatik jaiki zenean,bahitutako neskaz galdetu zuen,eta harekin egon zen puska bate-an hizketan. Fatima urrunegi ze-goen zer zioten entzuteko, bainaondo asko ikusten zuen Bizargo-rriren aurpegia, eta haren begienerlantzean argi ezagutu zuen desi-raren dirdira, gizonezkoek orohar eta Bizargorrik bereziki ema-kume batenganako irritsa senti-tzean begi-ninietan izaten zutenñir-ñir nahastezin hori.

Ikuskizun horren aurrean zer-bait egin behar zuela erabakizuen Fatimak, eta azkar gainera:

Bizargorri ohiturik zegoen nahizuena lortzen eta bere gutiziakasetzen ohitutako gizona zen, zeresanik ez emakumezkoei zego-kienez; azken aldiko ohaide gazte-txoez aspertuko zen itxaropenagordetzen zuen Fatimak, baina,haien ondotik veneziarrarenga-na joaten baldin bazen, akabo se-narra atzera bereganatzeko espe-rantzak oro; beraz, aukera horierrotik moztu behar zuen, haziariernetzen utzi baino lehen.

–Zer nahi zenuke, ispilu horrentruke? –galdetu zion berriz ere Fa-timak, eta espero zuen erantzunajaso zuen ostera:

–Gamelu batzuk gazteluarenatean, gauez ihes egiteko.

Irribarre egin zioten elkarri, ki-

detasunezko begiratu batez, bai-na arrazoi diferenteengatik egi-ten zuten irribarre: Chiarak ustezuen aurkitu zuela azkenean pa-laziotik ihes egiten lagundukozion konplize ahaltsua, ispilu ba-ten truke; Fatimak pentsatzenzuen gutxi axola zitzaiola horrez-kero ispilua: neska arrotz huraHarenetik urrun nahi zuen, etaaurki urrun izango zen betiko;ihes egitea lortzen bazuen, bereherrira itzuliko zen eta ez zutengehiago ikusiko; espero zuen be-zala harrapatzen baldin bazuten,berriz, herio-zigorra ezarriko zio-telakoan zegoen, iheslari guztieiegiten zieten moduan, eta ez zuenveneziarraz arduratu beharko, se-kula.

1002. gauaXabier Mendiguren Elizegi

MATTIN

Plaza ›40 berria 2008ko abuztuaren 28a, osteguna

Page 26: 1002. GAUA (XABIER MENDIGUREN)

Samurtuko dut neskamotz hau(XXV)

Desiraren irritsa ote zenbenetan Bizargorri-ren begietan dir-diregiten zuena Chiara-

rekin mintzatzean? Sentipen kon-trajarrien nahas-mahasa, gehia-go. Atsedentxo baten bila jo zuenegun hartan Harenera, bere egin-kizun larrien artean tarte bat ho-rretarako eginda. Behar zuen, gi-zonezkoen mundu gogorretikemeen txoko emera igaro, burdi-naren kolpe zorrotzetik baratzekolaztanen leunera; urrearen gose-tik larruaren asera; ez zen sexuabakarrik: hori baino gehiago zenlaxotasun baten nahia, berba go-zoak, tearen patxada, palmondo-en geriza, iturriaren marmara, be-re arduretatik kanpoko solas txo-roek itzultzen zioten gizatasunosoago hura.

Estatu-gizona erne zegoen beti,ordea, baita andre-aldra harenberbaroaren erdian ere; haienberriketen artean entzun bai-tzuen neska veneziarraren berriona: hezurberriturik zegoela, ale-gia. Bizargorrik ia itxia zuenordurako Dalmazia eta Venezia-ko agintariekiko tratua: onartuazuten neskaren pisua urregorri-tan ematea, eta xehetsunaklotzea falta zitzaien orain: non etanoiz ordaindu erreskatea, non etanoiz askatu bahitua. Chiararihorren guztiaren berri ematerazetorren, besteak beste, Bizargo-rri. Alabaina, haurdunaldiarenberri entzun zuenean jirabirakahasi zitzaion gogoa: «Haurdunbaldin badago gizendu egingo da,gizentzen bada pisuarekin bateraigo beharko da urre-kopurua…baina, pixka batean itxaronezgero, neska erdituko da, eta bahi-tu baten ordez bi izango ditut,bigarrena Veneziako Dogoareniloba eta Dalmaziako printzearenondorengoa, mutila izanez geroerresumaren aginte-makila harlezakeena, gainera…».

Negozio handi baten aukerazen hura, eta berriro abiarazikozuen negoziazioa, Veneziako etaDalmaziako agintariak ernegatuarren. Horra, Bizargorrirenbegietako erluz eta ñir-ñir harenzergati nagusia, baina ez bakarra.Chiararekin mintzatzen zenbitartean, aspaldian bere emazte-etako batzuekin izandako senti-pen bat berritu zitzaion, hots,haurdunaldiaren lehen parteak,sabela sobera puztu aurrekoak,are ederrago bilakatzen zituelaemakume batzuk: distiratsuagoa

zuen azala, gozoagoa begirada,mardulagoa bularra, guriagoaukondo eta besoetako haragia…gainerako gorputz-atalak esta-liak zeramatzan, eta ezin beraziritzirik eman.

–Ondo zaintzen al dute niregonbidatu berezia? –galdetu zionpiratak veneziarrari.

–Bahitu bat zaindu daitekeenbezain ondo, eskerrik asko.

–Makina batek hartuko luke,halako leku batean bahiturik ego-tea.

–Preso dagoenarentzat, bostaxola askatasuna ez den besteguztia.

–Ez al da guztion ametsa, maitedugunaren bihotzean preso geldi-tzea?

–Hemen ez dago nik maitatzekoinor.

–Hori ere iritsi liteke ordea; ezduzu uste?

–Lehenago ikusiko duzu kris-tauen gurutzea Aljerko gaztelua-ren gorenean.

Halaxe segitu zuten, ziria he-mendik eta zirtoa handik, inorkamore eman gabe. «Neska gogo-rra da gero, baina halakoxeak gus-tatzen zaizkit niri –pentsatzenzuen bere artean Bizargorrik–.Lastima ezkonduta egotea, eta

bere senarrari itzuli behar iza-tea».

Chiarak, berriz, bestelakoak zi-tuen une horretako gogoetak:«Alferrik zabiltza zure harroplantekin liluratuko nauzulauste baduzu; zure mihi leunare-kin, zure barku, gaztelu eta larde-ria guztiarekin».

–Tira –agurtu zuen Bizargo-rrik, irria galdu gabe–. Joan beha-rra daukat, baina luze gabe elkarikusiko dugu berriro. Ea ordura-ko gure etxe honetan laketzen ha-sita zauden.

–Badakizu zer esan zuen DanteAlighieri idazle handiak, ezta?

–Zer? –Bizargorrik galde, neskajakintsuak ustekabean harrapa-tuta.

–»Lasciate ogni speranza». Utzialde batera esperantzak oro.

«Kontxo, ez da samurra neska-motz hau. Baina samurtuko dut, samurtuko dudanez», pen-tsatu zuen Bizargorrik Harenauztean.

«Zu berriz etortzerako hankaeginda egongo naiz ni. Ospa egin-go dizu txoriak zure urrezko kaio-la honetatik», esan zuen bere ar-tean Chiarak.

Horra lehia. Horra erronka.Nork irabaziko zuen apustua?

1002. gauaXabier Mendiguren Elizegi

MATTIN

Plaza ›38 berria 2008ko abuztuaren 29a, ostirala

Page 27: 1002. GAUA (XABIER MENDIGUREN)

Atera luma eta papera(XXVI)

Desafio horien ezjaki-tun, Fatimak pentsa-tua zuen nola antolatuChiararen ihesa, baita

nork lagunduko zion ere. Harenazaintzen zuten eunukoen arteanbazen mutil gazte bat, Ahmed ze-ritzana eta Fatimak betidanik eza-gutzen zuena; izan ere, herri bere-koak ziren biak, Aljertik hegoal-dera zegoen herrixka batekoak,eta Ahmeden familia Fatimarenetxean zerbitzari egondakoa zen,belaunaldiz belaunaldi; horrekmutikoaren aurrean ematen zionnagusitasunaz baliatu zen Fati-ma, hura aparte hartu eta halaesateko:

–Ahmed, mesedetxo bat eginbehar didazu.

–Esan, andrea, zure nahiak ni-retzat aginduak dira eta.

–Zuk baduzu hemendik atera-tzeko aukera, eta mezu bat era-man behar diozu nire neba Oma-rri.

–Ez esan halakorik, andrea.Guztiz debekatuta daukagu.Gure jaun Bizargorrik jakitenbadu…

–Inork ez du jakingo.Mutikoa beldurtuta zegoen,

baina Fatimak esan eta esanjarraitu zuen, Ahmedek amoreeman zuen arte. Aterako zuenmezua Harenetik eta iritsarazikozion Omarri, nola egingo zuenongi ez bazekien ere.

Elkarrizketa amaitu eta norbere aldetik joan zen, Harenekobeste inor ohartu ez zelakoan.Norbait bai ordea. Otto bazterbatean zegoen, beti egoten zenbezala, beste egitekorik gabe guz-tiari beha eta adi. Xaharra etakonkorra zelako barre egiten zio-ten Bizargorriren seme-alabek,baina haiek ere aspertu eta bakeaematen zioten azkenean. OrduanOtto txokora itzuliko zen, bereminak murduskatzera, bere ezi-nak marmarkatzera. Eta horre-tan zegoela, Fatima eta Ahmedsumatu zituen, lorategiaren ertzbatean isilgordeka; ez zeukanentzuterik zertaz ari ziren, bainaikusi zuen papertxo bat emanziola emakumeak morroiari, etaintereseko zerbait izan zitekeelasumatu zuen, agian probetxurenbat atera ahalko zuela, zehazkizer ez bazekien ere.

Eunukoen ardura zen, Harenazaintzeaz gain, bertan behar zenguztia eskuratzea, kanpoko inorsartu edo barruko beste inorkirten beharrik gabe. Haiek era-

maten zuten sukaldariek presta-tu beharreko jan-edana, asteanhainbat egunez, baita emakume-ek erabiltzen zituzten oihalak etaperfumeak ere, aldian behin.Txandaka egiten zituzten eroske-ta haiek, orain batek hurrengoan

beste batek. Ahmeden txanda iri-tsi zen halako batean, eta Ottohurbildu zitzaion irtetera zihoala.

–Zurekin noa –esan zion. Muti-koak ustekabean hartu zueneskaintza hura, eta hark ezer esa-terako agureak erantsi zuen–:

Gauzak ekartzen lagundukodizut.

Azokara joan behar zuten gur-ditxo batekin, datil, laranja etabestelako fruten bila. Ahmedekbazekien azokako fruitu-saltzaile-en artean bere herriko bat izaten

zela, eta hari eman nahi zion Fati-maren mezua, hark berriz Omarrieraman ziezaion, beraien herrix-kan. Kolkoan gorderik zeramanpaper tolestua, eta galdu ez zuelaziurtatzeko oharkabean bezalaukitzen zuen aldika. Horregatikhartu zuen halako ikaraldi borti-tza Ottok zakar agindu zionean:

–Utzidazu oraintxe bertanmezu hori ikusten.

–Zer mezu? Zertaz ari zara?–Kolkoan gorderik duzuna, Fa-

timak eman zizuna.–Nik ez dut inongo mezurik. Zo-

ratuta zaude, agure txatxu hori.–Uzten ez badidazu salatu egin-

go zaitut, eta badakizu zein izangoden horren ondorioa.

Egia zioela ikusi zuen Ahme-dek; ez zeukan ihesbiderik: Fati-ma traizionatu, ala bizia galdu.Garbia zen aukera.

–Ikusi, hala nahi baduzu, bainaberehala itzuli behar didazu, da-gokionari emateko.

Ottok baldintza onartuta, kol-kotik kanpora atera zuen Ahme-dek paper bildua, eman zion Otto-ri, eta honek destolestu egin zuenberehala.

–Zer dio? –galdetu zuen Ahme-dek.

–Nik ez dakit arabiera irakur-tzen. Zuk esan beharko didazu.

–Ni… analfabetoa naiz… ez di-tut letrak ezagutzen.

–Ederki gaude orduan.Zorionez, espezia-merkatari

bat aurkitu zuten, irakurtzen ba-zekiena, eta, sos batzuen truke,harexek azaldu zien gutunarenedukia:

«Omar maite hori: halako egu-netan halako ordutan, emakumeatzerritar batek ihes egin nahi duHarenetik. Jakinaren gainean jaritzazu zaindariak, harresien oste-ko atetik irten bezain laster atxilohar dezaten. Berak laguntzailebat espero du gamelu pare bate-kin, Oranera ihes egiteko. Horrenordez, hobe ezpataren zorrotzaaurkitzen badu bihotzean sartu-ta. Maitasunez agurtzen zaituzure arreba Fatimak».

–Hau da hau zakurra –esanzuen Ottok.

–Nik ez nekien ezer –desenku-satu zen Ahmed.

–Badakit. Baina hau konpondubeharra dago…

Pentsatzen jarri zen eskribaua,eta berehala izan zuen ideia bi-kain bat:

–Atera luma eta papera –esanzion espezia-saltzaileari–. Gutunbat idatzi behar duzu, neuk esan-go dizut zer jarri.

1002. gauaXabier Mendiguren Elizegi

MATTIN

Plaza ›40 berria 2008ko abuztuaren 30a, larunbata

Page 28: 1002. GAUA (XABIER MENDIGUREN)

Arraina bezain leun labainduz(XXVII)

Harenera itzulita, bereandere Chiararenga-na joan zen Otto, etadena zekiela esan

zion.–Nola dena? Zertaz ari zara? –ez

jakinarena egin zuen neskak.–Dena: ihes egiteko asmoa, Fa-

timaren mezua, Ahmeden bitar-tekaritza, gauean gameluz aldeegiteko plana… Nahi duzu jarrai-tzea?

–Ados, ados. Eta orain zer nahiduzu? Salatu egingo nauzu, mese-de ziztrinen bat lortzearren? Xan-taia egin nahi didazu?

–Ez bat eta ez beste. Nik… la-gundu egin nahi dizut.

–Zuk lagundu? Ez dakit ba zer-tan…

–Zuk uste baino gauza gehiago-tan.

Eta orduan Ottok kontatu zionnola Ahmeden atzetik ibili zen,nola harekin batera atera zen ka-lera, nola lortu zuen Fatimarenmezua, eta zer zen, egiazki, mezuhark zioena.

–Urdanga halakoa! –atera zi-tzaion Chiarari suak harturik–.Begiak aterako dizkiot lupu ho-rri.

–Zaude, ez ezazu egin gero da-mutuko zaizunik.

Ottok lortu zuen Chiara lasai-tzea, eta ondoren azaldu zionnola, Ahmedek zeraman mezua-ren ordez, beste bat idatzarazizuen, eta Fatimaren herriko sal-tzailearen bitartez Omarri hela-razi. Emakumearen galderenaurrean, barruko irria ozta-oztaezkutatuz adierazi zion Ottokmezu berriaren edukia:

«Omar maite hori: zure arrebaFatima nauzu, eta eskari larri bategin behar dizut, Mahoma gureprofetaren eta txikitatik lotzengaituen amodioaren izenean:Bizargorriren jauregian badaemakume europar bat, bertuteguztiez jantzia eta ahizpa batbezala maite dudana. Arriskularrian dago haren bizia, etahorregatik lagundu behar dioguhemendik ihes egiten. Halakoegunetan halako ordutan egonzaitez harresien osteko atean laugamelurekin, eta lagun iezaiezuOraneraino iristen Chiarari–halaxe baitu izena neskatxakristauak– eta haren lagunei.Allah guztiz gorenak eskertukodizu, eta baita ere zure arrebaFatimak».

–Gutun faltsuak idazten artistabeti zu… –esan zion Chiarak,

gaixtakeria-pittin batez, bainaOttok lausengu adeitsutzat hartuzuen ziritxoa, bere lanaz harro be-zain pozik.

Egin beharreko lanak ez zeu-den amaituta, eta hartara jarriziren. Eguna eta ordua, aurretikezarritakoak. Nork aldegin, horzeuden berrikuntzak: ChiarakMonikarekin joateko asmoazuen, baina Ottok lau gamelueskatu zizkion Omarri.

–Nola lau?–Zuek biok eta ni, hiru, eta,

Ahmedek ez duenez inora joannahi, Omar edo dena delako gida-riarekin, lau.

Chiarak Harenean utzi nahikozuen eskribau zaharra, bainaemandako laguntzaren osteanezin zion ukatu ihesaldian partehartzea, nahiz eta bere artean

pentsatu, xaharra zegoen bezalaegonda, inon ez zuela topatukoHaren hura baino bizitzeko lekuhoberik; alabaina –oroitarazizion bere bururari–, ez al zen horibera Bizargorrik esaten ziona?

Inor ohartu gabe nola atera,zaindarien zelata nola saihestu,fardeltxo batean zer eraman…gorabehera franko lotu behar zu-ten, eta horietan guztietan lagun-tzaile izan zuten Fatima, itxurazbehintzat adiskide zintzo eta zer-bitzala, kolkoan traizioaren aiztozorrotza gordetzen zuen arren.

–Akabatu egingo nuke –esatenzion Chiarak ahopetik Ottori.

–Eutsi. Disimulatu. Hori duguaukera bakarra.

Eguna hurbildu ahala, Monikabeldurrez dardarka hasi zen: ba-tzuetan presa zuen lehenbaile-

hen aldegiteko, besteetan esatenzuen bera han geratuko zela, ezzuela Bizargorriren morroien es-kuetan hil nahi.

–Eta zer etorkizun duzu hemengeldituta? –zirikatzen zuen Chia-rak.

Azkenean iritsi zen hitz eman-dako eguna; iritsi zen gaua ere,bere itzalekin. Zaintzaileen txan-dakatzea nola egiten zen aztertu-ta, bazekiten lorategiaren izkinabateko atea zelataririk gabe gera-tzen zela segundo batzuetan, etatartetxo hori baliatu zuten gurelagunek, arraina labaintzen denbezain leun ateratzeko. Hainbatkorridore eta pasabide igarobehar zituzten gero, erdizka bai-zik ezagutzen ez zituztenak bainaordu hartan hutsik espero zituz-tenak; harresietatik jaisteko,

berriz, soka sendo batzuk eskura-tuak zituzten, eta haiek almene-tan tinkatuta sokan behera irris-tatu behar zuten, isilka, gauekoguardiak ezer sumatu gabe, behe-ra iritsi arte.

–Oso goian dago hau –hasi zenOtto, bat-batean ikaratuta–. Eznaiz ausartzen jaisten, segizuek…

–Egin dituzun guztiak egin etagero, kaka egin behar al duzuazken unean? Aurrera gizona, ezizan oilobustia! –errieta egin zionChiarak, eta errietarekin baterabaita bultza ere, bestela gizajoabertan kieto geratuko zen-eta–.Orain zu –esan zion Monikari, etaazkenik Chiara bera jaitsi zen,ezer ikusten ez zen ilunpearenerdian, behean zerua edo infer-nua zain zeukaten jakin ezinik.

1002. gauaXabier Mendiguren Elizegi

MATTIN

Plaza ›38 berria 20008ko abuztuaren 31, igandea

Page 29: 1002. GAUA (XABIER MENDIGUREN)

Amets guztiak haragi(XXVIII)

Behean Omar zeukatenzain, Fatimaren neba:arreba bezalako gaztebeltzaran guztiz ederra,

bere herriko saltzaileak mezu hu-ra eraman zionez geroztik une ha-rekin ametsetan egon zena. Izanere, ederra ez ezik gazte sentiberaeta ameslaria zen Omar, liburue-tan irakurtzen diren bezalakoabenturak bizi nahiko zituzkeena,poemetan kontatzen diren bezala-ko amodioak sentitu nahiko zituz-keena, eta, hain zuzen, bi espe-rientzia haietarako atea (abentu-ra eta amodioa) zabalik ikusi zuenFatimaren gutunean. Han aipa-tzen zen neska europarra «bertuteguztiez jantzia» omen zen, arre-bak zioenez; eskutitzak ezer esanez arren, ez zuen dudarik egitenedertasuna ere bertute haien arte-an izango zela. Ez al ziren ba guztizederrak Bizargorrien Harenekobiztanleak? «Arrisku larrian dagoharen bizia» zioen gutunak, etaarrisku hura zein ote zitekeen in-terpretatu nahian eman zituenOmarrek gauak eta egunak. Azke-nean, pentsa eta pentsa, ondoriobatera iritsi zen, huraxe iruditzenzitzaion aukera zentzuzko baka-rra: «Chiara delako emakumekristaua gerra-ekintzaren bateanharrapatu eta, haren edertasunakkitzikaturik, ohaide bihurtzeaerabaki du Bizargorrik. Neskak,ordea, bere garbitasunari eutsinahiz, aurre egin dio bere gatiba-tzaileari, eta nahiago du hil, harenjostailu behartua bihurtu baino.Horregatik lagundu nahi dio Fati-mak ihes egiten eta Oranera iris-ten».

Pertsona ameslari askori gerta-tzen zaion legez, bere buruari isto-rio hori errepikatzearen poderioz,istorioa ez baizik egia zela sineste-ra iritsi zen Omar, berak asmatu-tako ipuina zela ahaztuta; ez horibakarrik: Chiarari buruz etenga-be pentsatzearen ondorioz, hare-kin maitemintzera iritsi zen, inoizikusi ez zuen emakume hura, zeritxura zuen ere ez zekiena, patuakberarentzat erabakitako emazteazela sinetsita; are gehiago: ez zuenzalantzarik ere, berak Chiara mai-te zuen bezala, Chiarak ere beramaiteko zuela, bihotz-bihotzezmaite ere, ikusi orduko. Fede des-berdin eta etsaituetako kideakizatea oztopo bat izan zitekeen,Omar ohartzen zen horretaz, bai-na oztopo hori izango zen berenmaitasunaren purua probatukoeta frogatuko zuen arragoa, urre-

ak bere kalitatea sutan erakustenduen bezala.

Uste horretan zegoen berazOmar, harresi osteko atearen on-doan, gameluak ondoan hartuta,bere maitea noiz azalduko zain.Sumatu zuen gorputz astun batjaisten eta jausten. Haren ondorahurbildu eta:

–Chiara? –galdetu zuen. Espe-ro zuen aingeru ederraren ordezagure ximurtu eta konkortu batikusi zuen Omarrek ilargitean,erorikoaren minak hasperenduondoren bere hutsa argitu ziona:

–Ez, ni Otto naiz, atzetik datorChiara.

Hori entzun bezain laster bestegorputz bat jaitsi zen sokan behe-ra. Ilargi-argitan emakumezkobaten soslaia ezagutu zuen Oma-rrek, eta harengana egin zuen ari-neketan.

–Chiara? –galdetu zuen biga-rrengoz. Neska gaztea begitanduzitzaion, ez agian espero bezalakoauraren jabea, baina izan ziteke-en soineko latz eta arruntarenerrua ere. Nolanahi ere, oker zego-ela argitu zioten beste behin:

–Ez. Monika naiz ni. Nire atze-tik dator Chiara.

Eta hitz haiek igarpen bat izanbalira bezala, goiko muturra an-tzematen ez zitzaion soka harexe-tatik jaitsi zen beste norbait.

–Chiara? –galdetu zuen Oma-rrek, giza soin hura gizon ala ema-kume, zahar ala gaztearena zenhauteman aurretik.

–Bai, ni naiz –iritsi zitzaionerantzuna.

Eta hitz haien ondotik, iretargi-tan agertu zitzaion hitzen jabea:neska gazte guztiz eder bat, uda-

berriko goizak bezalako begi ar-giak zituena, uzta aurreko galbu-ruak bezalako ile horia, eta istan-tean jakin zuen Omarrek bereamets guztiak haragi bihurtu zi-rela, bere istorioak errealitate etabere ipuinak egia.

–Ni naiz Omar, zu salbatzeranatorrena –esan zion, eskua luza-tzearekin batean.

Eta esku-emate horrekin bate-an zin egin zuen, Jainko bakarra-ren eta zeruko izar guztien aitzine-an, bizia ere emango zuela, ema-kume haren bizitza zaintzearren.

1002. gauaXabier Mendiguren Elizegi

MATTIN

Plaza ›38 berria 2008ko irailaren 2a, asteartea

Page 30: 1002. GAUA (XABIER MENDIGUREN)

Belusezko xorroan ezkutaturik(XXIX)

Bien bitartean, zertanziren Harenarenbarruan? Fatimarekinhitzartua zuen Chiarak,

gau osoan ez emateko susmorakoaitzakiarik, eta goizalban, haienhutsa denentzat nabarmena izanaurretixe, joan zedila halako txo-kora, eta hantxe izango zuela,lore-hesien artean ezkutaturikobelusezko xorro batean, ispiluveneziarra zain. Gero, kristauenihesaz jabetzen zirenean, Chia-rak hanka egitean fardelean era-man ez zituen soinekoak eta gai-nerako puskak Harenekoemakumeen artean banatukoziren seguru asko, eta harpilatzehorretan ahal zuenak ahal zuenaeramango zuen, baina ispilua,banaketa orotatik aparte, bere-tzat eta ez beste inorentzat izangozuen Fatimak.

Emazte irrikatsuak ezin egun-sentira arte itxaron ordea. Barru-ko egonezak gauerdian iratzarrizuen, amets nahasien artean; loabahiturik, begiak zabalik zegoen,hontzaren antzera. Dena zegoenisil, iturrien ur-negar betikoa izanezik, eta dena ilun bere gelan,leihotik sartzen zen ilargi zuria-ren errainua salbu. Atxilotuakote zituzten ordurako kristau za-kurrak? Heriotza emango ote zie-ten berehala, ala beren ausarke-ria tormentuz ordainarazi etagero? Baina —galdetu zion hurre-na bere buruari—, gizonen justi-zia apetatsuen menpe, dama ve-neziar hura berriz ere Haren ba-rrura itzularazten bazuten edogazteluko beste gela seguruagobatean atxikitzen, bahiketarendiruak ez galtzearren?

Zer gerta ere, ispilua lehenbai-lehen eskuratu eta atxiki beharzuela erabaki zuen Fatimak. Al-damenean zuen bere haur txikia,zorionez lo lasaian, eta urrutigabe bere neskame leiala; denadela, esku artean zuen egitekohartan ez zuen behar inoren la-guntzarik; hortaz, isilean jaiki,goitik beherako atorra luze batjantzi, ohe ondoan utzi ohi zuenkriseilua irazeki, eta, haren argi-pean, kanpora egin zuen. Zoraga-rria zen lorategiaren ikusmirailargipean, baina Fatima ez zego-en kontenplazio horietarako.Haur baten negarra iritsi zi-tzaion, nondik edo handik. Ez ze-goen denborarik galtzeko. Hitzar-tutako lorategiko txokora jo zuen,arin bezain isilik, eta hantxe topa-tu zuen, neska kristauak hitz

eman bezala, belusezko poltsa, lo-reen artean ezkutatua, loreakhartaz axolarik ez balute bezala.

Bere lotokira itzuli beharko zu-keen, poltsa hura inoren begiratuzelataritik gordetzeko, ispiluabere gelako bakardadean begies-teko, bere aurpegiaren isla kristalsorgingarri haren ur gainean gur-tzeko. Hala egin beharko zukeen,baina barruko irrikari eusterik ezeta hantxe ireki zuen xorroa etasartu zuen eskua, ispilua atera-tzearren.

Eskua sartu eta istantean aterazuen, zerbaiten hozka sentituta.Ozta eutsi zion eztarrian botatze-ar zuen oihuari, eta gutxi faltapoltsa bera erortzen uzteko… Zerzen hura? Xomorro bat sartu zenpoltsa barrura, ala irudipen hutsa

izan zen? Inoren susmorik ez piz-teko itzali berria zuen kriseilua,eta orain, ilargiaren dirdira ahu-lean, ezin antzeman xorro barru-koari. Beldurraren eta jakin-nahiaren artean, eskua berrizsartzea erabaki zuen Fatimak.Halaxe egin zuen, baita lehen be-zain bizkor atera ere, bizkorragoez bazen, ziztadaren sentsazioariizu-ikararena gehitzen zitzaiola.Zer zen hura?, galdetu zuen biga-rrengoz, eta orain, ikusminak gai-nez eginda, belar eta lorezko tapi-zaren gainean hustu zuen zorroa,edukia iretargitan atera eta ager-tzeko.

Zer atera zen argira eta ageri-ra? Chiararen miral veneziarra,bai, baina baita, haren gainean,eskorpioi bat ere. Edo bi? Ez: ba-

karra zen, nahiz eta, ispiluen bi-koizketarekin, begiak aise tron-patu. Bakarra edo saldoa, Fati-mak eskorpioiaren eztena ikusizuen, zorrotz eta zut, eta, harenpozoia gorputz barruan hedatzenari zitzaiola ulerturik, lehen ezta-rrian eutsitako garrasiari jareginzion orain, ozen bezain sakon:

—Aaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa-aa!

Hareneko biztanleak oro ira-tzarri zituen orroak, dela supitukiitzarrita, dela loaren amaraune-tik askatu ezinda. Batzuk guztizbizkorturik eta bestetzuk orain-dik sorgorturik, denak jaiki zireneta ilunpetan lorategira irten, he-riozko oihu haien jatorria argitunahian: «Zer izan da? Nork egindu oihu? Non? Zergatik?».

Lorategiko lurrean etzandaaurkitu zuten galdera haietakobatzuen erantzuna, hantxe bai-tzetzan Fatima, orroarekin bereindarrak ahiturik baina oraindikere itzarrik, bere kideei ahots-hari mehe batez erregutzen ziela:

—Eskorpioi batek heldu dit…Deitu medikuari azkar… Dato-rrela sendagilea bere botikekin…Eskorpioi batek…

Heriotzaren beldurrarekin ba-tera beste sentipen bat ere taupa-ka ari zitzaion bularrean ordea,eta hil-hurren egingo zuen azke-na hura balitz ere, ez zuen gelditunahi mendekurik gabe:

—Chiara izan da… —esan zuenahots are ahulagoz—. Ihes egindu… Deitu guardiak… Harrapadezatela…

1002. gauaXabier Mendiguren Elizegi

MATTIN

Plaza ›40 berria 2008ko irailaren 3a, asteazkena

Page 31: 1002. GAUA (XABIER MENDIGUREN)

Oranera bidean(XXX)

Zoritxarreko istripuaizan ote zen eskorpioiaispiluaren xorroan sar-tzea? Gerta zitekeen,

eta gure heroien bihotz onarenirudi garbia gordetzen lagundu-ko zigun horrek. Baina gauzak ezziren horrela izan. Gizakionoinak elurtzaren zuria lohitzenduen moduan, halaxe lardaska-tzen dituzte giza pasioek gureekintzak. Edo beharbada hobelitzateke esatea gure arimak ezdirela derrigor xahu eta aratzak,ezta beti beltz eta zitalak ere, bai-zik eta arre ta ñabarrak, zuzene-tik bezainbeste dutenak maku-rretik, ederretik adina zatarretik.

Monikak gorde zuen urte asko-an eskorpioi hori kutxatxo bate-an, ez inori min egiteko asmotan,ezpada, berari gaitz okerragorenbat etor zekiokeela sumatuz gero–handikien larderiaren menpeanbizi ziren jopuak ez ziren ez beregorputzaren ez gogoaren jabe–,bere biziari amaiera arin eta askigarbia eman ahal izateko. Zenbaitmesederen truke eskuratu zuen,aspalditik Hareneko sukaldariazen atso zahar batengandik, etaaltxor baten gisan gorde izanzuen, eskorpioia arretaz zainduz,aire eta janari faltarik izan ez ze-zan. Iheserako prestakizunetanhasi zirenean, baina, kutxatxohura eraman ez eraman zalan-tzan zebilen neskatxa napolita-rra, ahalik eta gauza gutxien har-tu behar baitzuten biderako, etaChiarari azaldu zion bere sekre-tua.

–Utzi nire gain –erantzun zionveneziarrak–, pentsatuko dut zeregin.

Monika estutasunean ikusi etahari laguntzearren eman zionChiarak erantzun hori, egiazki ezbaitzekien eskorpioi harekin zeregin; handik gutxira, baina, Fati-mak prestatu zien traizioaren be-rri izan zuen, Ottok eskuratuzuen eskutitz haren bitartez, etaorduan erabaki zuen bazekielazer egin arrubioarekin: ustezkolagunaren saldukeriak merezi be-zalako ordaina izango zuen.

–Ispiluan ikusiko duzun azke-na izango da zure aurpegia po-zoiaren korromioak bihurrika-tua –agindu zion bere arteanetsaitzat hartua zuen Fatimari.

Eskorpioia zein zulotan geldituzen Chiarak bakarrik zekien; ha-rekin zer gertatu zen, berriz, ez be-rak ez iheslari-taldeko besteinork; are eta gutxiago Omarrek,

kezka bakarra baitzuen une har-tan Fatimaren nebak: iheslarihaiek, eta batik bat Chiara, nolasalbatu.

«Oranera joan behar dugu,kristauen lagunek agintzen bai-tute han, eta Chiara salbu egongobaita bertan –zioen Omarrek bereartean–. Baina gaztelukoak ihe-saz ohartzen direnean gauza berapentsatuko dute eta Oranerantzjoko dute haiek ere, ihesa galaraz-teko. Nahi adina zaldi eta gameludituzte haiek, eta guk gau batekoabantaila, gehienez ere: hutsarenhurrena, egin behar dugun bide-rako».

Mendebalderantz abiatuak zi-ren, itsasertzetik, huraxe baitzenOranera joateko bidea. Bideannon gelditu ere pentsatua zuenaurrez, lagunen etxeetan ostatue-

tan baino babestuago egongo zire-lakoan: «Hala ere –pentsatu zuenorain–, ihesaren berri zabaltzendenean, dela zigorren beldurrez,dela sariaren irrikaz, edonork sa-latu gaitzake Bizargorriren gizo-nen aurrean. Eta ezkutuan ibilinahiko bagenu ere, nola disimula-tu hauen itxura europarra?».

Bere bidaiakideei begiratuzien: ilargi-argitan ere, nabarme-na zen Chiararen arrotz-airea, ha-ren ile, azal eta abarretan; arrotzabezain erakargarria, bere begie-tara; zerbait egin behar zuen, etalehenbailehen gainera. Zirt edozart. Bere baitarako egin ordez,ozenki hitz egin zuen orain:

–Entzun, lagunok: Oranera bi-dean goaz, hango nagusiek kris-tauak babesten dituztelako; bai-na bidean harrapatu egingo gin-

tuzkete Bizargorriren gizonek, gubaino arinago ibiliko dira eta. Be-raz, bide luzeagoa den arren, he-goaldera jotzea proposatzen di-zuet, basamortuan barrena, haraez baitira soldaduak iritsiko. Zerderitzozue?

Chiarak, Ottok eta Monikak as-ko pentsatu beharrik gabe emanzioten baiezkoa.

–Beste gauza bat: zuen itxuranabarmenegia da, eta are gehiagoegun-argitan. Inork ikusita ere,berehala pentsatuko du zuek za-retela Bizargorriren gaztelutikihes egin dutenak. Batez ere ema-kumezkoak. Beraz, tuaregenarropak janzteko proposatuko ni-zueke, basamortuan dabiltzanahuntzain eta merkatarien arte-an oharkabean pasatzeko. Adoszaudete?

Berriz ere baietz esan zioten,apur batean hitz egin eta gero.Izan ere, zuzen nahiz oker, Oma-rrek zekien tokiaren berri, etahura gabe inongo aukerarik ezzeukaten hiru iheslariek.Horrenbestez, norabidea aldatueta hegorantz jo zuten, Djelfaaldera, eta lehenengo geldialdianguztien itxurak aldatu zituzten,basamortuko gizon urdin miste-riotsuen jantzia eta irudia har-tuz. Ordu onean! Izan ere,orduantxe abiatuak ziren Aljergogaztelutik hainbat soldadu-talde,beren zaldi eta gameluekin, ihes-lariak kosta ahala kosta harrapa-tzeko ordenarekin. Gatibutzauzteaz gainera, askoz ere krimenlarriagoa egina baitzuten: Bizar-gorriren emazteetako baten hil-keta.

1002. gauaXabier Mendiguren Elizegi

MATTIN

Plaza ›40 berria 2008ko irailaren 4a, osteguna

Page 32: 1002. GAUA (XABIER MENDIGUREN)

Nola hilko zuen ba inor aingeru batek(XXXI )

Erromesaldi luze bat hasizen horrela. Abiatu zire-nean astebetekoa esperozuten bidaldia hainbat

astetakoa izango zela ohartuziren laster, basamortuan barre-na egindako txango geldo haie-tan; eguneko ordu beroenakhaima baten gerizpean emanarren, bidaiaren nekea gero etaeramanezinago gertatzenzitzaien: batetik Ottori, bere adinhandia zela-eta, eta bestetik Chia-rari, haurdunaldia guztiz nabar-mena egin baitzitzaion, bai sabe-laren hanturan, bai gorputzarenahuldadean, txakalaldiak izatenbaitzituen lantzean behin, delaibilaldien luzeagatik, dela egural-diaren gogorragatik. Berakaurrera jarraitu nahiko zukeenaldi oro, baina inguruan zituenekpausatzera behartzen zuten.

–Geldi –esango zuen Monikak–,Chiara ez dago ondo!

–Zer duzu? –galdetuko zion be-rehala Omarrek, adeitsu.

–Ezer ez. Berehala pasako zait.Jarrai dezagun –Chiarak, haspe-ren artean.

–Ez. Hementxe geldituko gara,zeure onera etorri artean.

Eta horrela zebilen espediziohura. Dunaz duna ibili ziren de-sertuan barrena, oasietan geldial-di laburrak eginez, jatekoa etaura hartzearren, baina ahal zelainorekin hitzik egin gabe, edo-nork har baitziezaiokeen susmotxarra tuaregen talde xelebrehari, eta edonor izan baitzitekeenBizargorriren salatari.

Hainbat itzulinguru eman etagero Oraneratz hurbiltzen hasi zi-renean, berriz, itxura susmaga-rriko jendea ere ugalduz joan zen,merkatariz mozorroturiko es-pioiak izan zitezkeenak, eta haienerrezeloz atzera egin behar izanzuten ostera ere.

–Eta orain, nora? –galdetu zio-ten Omarri.

–Ez dakit. Nire herrira behar-bada, gauzak apur bat baretuarte.

Harako bidea hartu zuten be-raz, soldaduen presioa lasaitukozen esperantzan, edo, besterikezean, atseden apur bat hartzeko,hilabetetik gora ihes etengabeanibili eta gero premia galanta bai-tzeukaten denek ere, eta batez ereChiarak, ernaldi gero eta beteagohura zela eta.

Chiarari eta haren sabelari be-gira ematen zuen eguna Oma-rrek, haren osasunaren kezkaz,

batetik, eta bere sentimenduennahasmenaz, bestetik. Arrebare-na uste zuen mezu hark maite-min txoro bat eragin bazion, he-zur-haragizko iheslaria ezagutze-ak sentimendu kontrajarriakpiztu zizkion: haren edertasunakbihotza inarrosi zion, noski; ez-kondua zela eta haurdun zegoelajakiteak, berriz, epeldu egin zi-tuen hasierako berotasunak; egu-nak eta asteak igaro ahala, ordea,berritu eta berretu egin zitzaionlehengo oniritzi hura, eta, dunenpaisaia amaigabeak bidaiariarihaluzinazioak ikusarazten diz-kion gisan, bere pasioen iturri ha-ren hurbiltasun etengabeak etor-kizuneko zoriontasun-oasiak iru-dikarazten zizkion Omarri:Europako senar zital hura hilazela, edo Chiarak arbuiatu egiten

zuela, ezkontza deseginez, etagero berriz biak lotuko zirela, Ko-ranaren arabera ezin bazen kris-tauen legera, Chiararen sabelekofruitua bere umetzat hartukozuela, eta haren ostean beste ba-tzuk ere etorriko zirela, sendi uga-ri bezain dohatsua osatuz, Ora-nen edo Aljerren ezin bazen urru-nago joanda: Tunisiara nahizTripolira, Fez edo Marrakexera,Tinbuktu ala Tamanraset urru-nera.

Oraingoz, baina, hurbilago zu-ten hurrengo helmuga. Eguneta-tik asteetara eta asteetatik hila-beteetara luzatu zen pelegrinaziohartako Meka txikiak Ksar-el-Bukhari zuen izena, huraxe bai-tzen Omarren jaioterria… baitaFatimarena ere.

Izan ere, Omarrek ez zekien

hitz erdirik ere arrebaren herio-tzaz. Hortik bere txilioak eta heia-gorak haren fin gaiztoa kontatuziotenean, oso maitea baitzuenFatima, gaztetxo zela Bizargorriahaltsuarekin ezkontarazi zute-nez gero inoiz ikusi ez zuen arren.Arreba hil zela ez, arreba hil eginzutela esan zioten gainera, etaHarenetik ihes egindako zakurkristau batzuk zirela hiltzaileak.Hori entzutean durduzaturik ge-ratu zen Omar, ez zer egin ez zerpentsatu ez zekiela, bihotza erdi-biturik ez baizik eta mila zatitantxirtxilatuta, denak elkarrenkontrako eztabaidan:

«Nola maiteko dut arreba hil di-dana? Baina nola hilko zuen bainor halako aingeru batek? Haladiote denek ordea. Denek esateaaski ote da zerbait egia izateko?

Baina ihes egin genuen gaueangertau omen zen heriotza, edo hil-keta. Eta istripua izan balitz? Ka-lamitate gehitxo. Chiarari berarigaldetu beharko nioke. Zer galde-tu baina? Ea berak hil zuen Fati-ma? Noiztik esaten dute hiltzaile-ek egia? Orduan zer egin? Epaile-ei entregatu, justiziaz erabakidezaten. Zer justizia egingo dute,ordea, hildakoa Bizargorriren an-drea eta susmagarriak kristauakizanda? Kristauak halakoxe trai-doreak izan dira beti, pentsa Gu-rutzadetan egindakoak. BainaChiara neskatxa errugabe bat da,aurpegian ageri du. Gehiegi fida-tzen zara zu inoren aurpegiaz. Ezharen aurpegiaz baizik nire biho-tzaz. Ez al dakizu aspaldiko esae-ra hura: bihotzak gezurra dio-tsu?».

1002. gauaXabier Mendiguren Elizegi

MATTIN

Plaza ›46 berria 2008ko irailaren 5a, ostirala

Page 33: 1002. GAUA (XABIER MENDIGUREN)

Esne asko da hori(XXXII )

Omar halako ezinegoneta barne-katramile-tan erretzen zenbitartean, iheslariak

haren etxean bizi ziren, Omarrenama Habibak zaindurik.

–Alargundu berria da Chiara–kontatu zion amari–, eta sena-rraren anaiak hartu nahi duemaztetzat. Berak ordea nahiagodu bakarrik, eta horregatik egindu ihes, bere bi zerbitzari haue-kin, eta ez da komeni inork jaki-terik hemen daudenik.

Amak dena sinetsi zion, betisinesten zion semeari, nahiz etaulertu ez nondik nora iritsi zendama arrotz hura beren herrira.Ikusten zuen ordea neska gaztebat haur esperoan, eta bere alabahila zetorkion gogora, ia alababalitz bezala zaintzeraino.

–Zer nahi duzu, polit horrek?Ondo zaude, maitea? Proba ezazute pixka bat, laztana.

Chiarak utzi egiten zion zain-tzen etea mimatzen, batetik zer-bitzariz inguraturik bizitzen ohi-turik zegoelako, txikitatik, etabestetik, bere haurdunaldiarenazken garaian, sabel handituharekin, atsedenerako besteezertarako gogorik ez zeukalako.

Horra beraz Omar eta Oma-rren ama Habiba, Otto eta Moni-ka, nor bere arrazoiagatik bainadenak veneziarrari begira etahandik kanpoko munduaz ahaz-tuta. Mundua ez zegoen beraie-kin ahaztuta ordea. Bizargorrikdiru-sari potoloa eskaini zuen,jauregiko iheslariak harrapatzenlaguntzen zuenarentzat, eta sarihorren berri herriz herri zabalduzen, diruzale eta behartsu guz-tien zilar-gosea piztuz. Hainbatsalaketa faltsu izan ziren, dirutzahori eskuratzeko esperantzazeginak, eta ez zen garai samurrabidaiari eta ezezagunentzat.Hiru iheslariak, zorionez, kon-fiantzazko etxe batean zeudenaterpeturik, eta ez ziren etxetikirteten ere, han baitzeukatenbeharrezko guztia: Aljerko gazte-luko Hareneko luxu eta ponpe-ziarik gabe ere, patio koxkor batzeukan etxeak, pozadera etaguzti, bertatik ura ateratzeko etaetxeko baratzea ureztatzeko. Zerhoberik, basamortuaren atee-tan?

Haiek irten ez, baina zenbaitlagun inguratzen zen etxera.Esate baterako Salim, auzo har-tako ahuntzaina, bere ahuntzenesnea saltzen ziona egunero

Habibari. Arrotzak iritsi zirene-tik, hain zuzen, lehengo kuartilloerdiaren ordez azunbre osoaeskatzen zion etxekoandreak.

–Esne asko da hori…–Badakizu, semea sasoian

dago eta…Salimek men egin zuen, baina

ez amen. Bere baitan hasi zenhausnarrean eta marmarrean.Gero, bere susmoen berri emangabe, inguruko saltzaileei hasizitzaien mihitik tiraka, eta horre-la jakin zuen Habibak oihala etaharia erosi zuela, soinekoak eginbehar balitu bezala, eta olioa ereeskuratu zuela, eta beste hainbatgauza, ohi baino kopuru handia-goan.

Egiteko ardurazko bat zeukala

esanda, ahuntz-taldea bere seme-ari utzi eta isilpean abiatu zenSalim herritik. Nora? Bizargorri-ren gaztelura. Gau eta egun ibilizen, ahalik eta azkarren iristeko,eta Aljerrera ailegatzean, gazte-luaren ateetan, hautsak jandazegoen, goitik behera.

–Zuen nagusia ikusi nahi dut–esan zien ateko zaindariei.

–Gure nagusiak ttu egiten diezu bezalako arloteei –erantzunzioten.

Hala saiatu zen zenbait aldiz,azkenean esan zien arte bazekie-la non zeuden ezkutatuta jauregi-ko iheslariak, bertako nagusia-ren emaztea hil zutenak, baina ezzuela hitzik esango nagusiarenaurrera eramaten ez bazuten. Ez

zuten eraman Bizargorrirenga-na, baina bai gazteluko kapitai-narengana, Ottori barrabilakmoztu zizkion harexengana.

–Badakizu zenbat txorimaloetorri zaigun aztarna faltsuakemanez dirusaria kobratzeko?–esan zion zakar–. Hobe duzu zer-bait taxuzkoa kontatu, bestelahankaz behera zintzilikatuko zai-tut mukiak lurreraino erori arte.

Salim ez zen ikaratu. Ahotssendoz azaldu zion zekien guztia,susmoak ziurtasunez jantzita.

–Fatimaren anaiak eta amakgordetzen dituztela hiltzaileakberen etxean? Baina, baina…

Erokeria iruditzen zitzaionkapitainari, baina aldi berean,bitxiaren bitxiz, ikertzea merezi

zuen aukera. Salim bertan atxiki-tzeko aginduta, Bizargorrirenga-na joan zen, eta entzun berrizuena kontatu. Nagusiak aurpe-gia mudatu gabe entzun zuenkontakizuna, eta gero, salaketaharrigarri hari zerbaiten usainaigarrita, motz eta zorrotz botazuen epaia:

–Presta ditzatela zaldiak. Bere-hala abiatuko gara, eta datorrelaahuntzain hori ere, bidea erakus-teko.

Ordu erdi igaro gabe, zaldizkotaldeak hauts-hodei bat harrotuzuen, gaztelutik urruntzen zela,zimitarra zorrotzak aldean etabegi are zorrotzagoak hegoalderanoratuak, berebiziko misio bathelburu.

1002. gauaXabier Mendiguren Elizegi

MATTIN

Plaza ›46 berria 2008ko irailaren 6a, larunbata

Page 34: 1002. GAUA (XABIER MENDIGUREN)

Halabeharraren indarra(XXXIII)

Gertakari batzuk giza-kion mende utzi ditujainkoak, eta haienesku dago beraz noiz

eta nola egin: Mekara joan edo ez,txiroei limosnatxoa eman, egune-an hainbat aldiz otoitz egin…Horregatik dira horiek eta horienantzekoak erlijioaren agindu,apaizen batek noizbait halakomeni zela erabaki zuelako.Beste gertaera batzuk, berriz,halabeharrez datoz: ez da beharinork agintzea, eta alferrik litza-teke inork debekatzea, izadiarenindarrak bere pisuaz ezarrikoditu eta: itsasgoraren ondotikitsasbehera etorriko da, gauarenostean eguna, umeari adina hel-tzean ile kirruak haziko zaizkiosabelpean eta ideia nahasiakburuan, fruitu heldua arbolatikeroriko da eta pertsona helduaurteekin abailduko… Era bere-an, Ksar-el-Bukhari-n, Omarrenetxean babesturiko iheslariekzernahi asmo izanda ere, delabertan goxo gelditzea, dela Egip-to edo Siriara ihes egitea, berennahiak ezerezean utzi zituennaturaren halabeharrak,orduantxe bete baitzen Chiara-ren sabel betea husteko egunezinbestekoa.

–Ai, ai, ai, ai! Badatorrela,badatorrela! –hasi zen oihuka.

Etxe osoa aztoratu zen, beldu-rrez eta emozioz. Alabaina, Habi-bak bazekien zer egin behar zenhalakoetan, ume bat baino gehia-go lagundu baitzuen mundurajaiotzen, eta Monika ere ez zenguztiz ezjakina, Palazioko Hare-nean gauza arrunta baitzirenhaurdunaldiak eta jaiotzak.

–Zuek alde hemendik! –esanzien Habibak semeari eta Ottori.

Hala behar zuen. Umegintza,emeen zeregina. Eta haurrarenaita ez baina amaren miresleziren gizon biak –bat eder etagalaia, neska hura maitatu alagorrotatu behar zuen artean era-baki gabe zegoena, eta besteazahar eta konkorra, maitemintxoro hura ahaztu nahi eta ezine-an zebilena– patioan geldituziren, itxuraz berriketa ganora-gabean tea hartzen zuten bitarte-an, baina izatez zainak airean,gela barrutik zetozen hotsei adi,zer entzungo.

–Aaaaaaaaaaaaaa! –garrasilazgarriak iristen ziren handik,edonori odola gatzatzeko modu-koak.

–Ez al dira beldurgarriak oihu

horiek? –bota zion Omarrek Otto-ri, patxada-itxurari eutsi ezinda.

–Lasai, ondo joango da dena.Emagin ohituak ditu laguntzeko.

Ohituak ziren emaginak, bainaemagin ohituenak ere badakihaurdunaldi bakoitza delaberria, erditze bakoitza berezia.Eta harako hark ez zuen falta ezberezitasunik, ezta zailtasunikere.

–Bota, tira, eutsi, ekin, gogor–entzuten zuten gizon biek patio-tik, aspaldi hoztutako teaz dagoe-neko ahaztuta, eta agindu kon-traesankor haiek nolainterpretatu ez zekitela gelditzenziren. Noizean behin, atea irekieta Monika irtengo zen korrikatxikian, edo etxean zeukaten

beste neskame zahar bat, etahaiei galdetuko zieten, urduri etaartega:

–Zer moduz doa? Ondo? Arazo-rik bai…?

Monikak edo neskame zaha-rrak, baina, pertzekada bat uredo zapi zuriak besoetan hartuta,arinka egingo zuen ostera ereChiara zegoen gelara, ezpainartean marmar bat ozta-ozta:

–Bai, bai, ari gara, utzi pasa-tzen…

Gizasemeen ezina: herrialde-ak konkistatuko dituzte, inperio-ak eraiki, gizatalde osoak hil erebai, ausaz… baina inoiz ezingodute bizitza xume bat sortu. Eta,horra, bat-batean, inoizko orro-rik saminenaren ondotik, zer

entzungo eta haur-negarra ziru-dien zerbait: «Aaaaaaaaa!».

–Jaio da! Jaio da! –hasi ziren bigizonak, beren te-kikarak lurre-ra botata, besoak elkarren lepo-an jarrita saltoka eta dantzaka.

Gela barrura egitekotan ziren,beren jakin-mina asetzeko,barrukoen pozarekin bat egite-ko, noiz eta aldarri ozen bat aditubaitzuten etxeko ate nagusian.

–Ireki atea! Ireki berehala,Bizargorriren agindua da eta!

Nork irekiko zain egon gabe,behera bota zuten berehala, etahan sartu zen, harrabots betean,zaldizko talde bat, Bizargorri etaharen kapitaina guztien buru,Salim traidorea atzeraxeago,beste soldadu askoren artean.

–Non dira iheslariak? Non dirahiltzaileak? –galdetu zuen kapi-tainak.

Ez zuten erantzunik behar:gela barrutik entzuten zirengarrasi eta negarrek (pozezkoakote ziren? Ala saminezkoak?)argi aski erakusten zieten solda-du arrotzei nora zuzendu berenurratsak. Zalditik jaitsirik etaezpata eskuan, hara bideratuzen Bizargorri, paretik pasatze-an Omar harrituari eta Otto izu-tuari mespretxuzko begiradatxobat oparituz.

–Hire arrebaren hiltzaileenlaguntzaile? Eta hi, ez al duknahikoa potroak galduta? Bizi-tza barkatzea nahiko duk berrizere?

1002. gauaXabier Mendiguren Elizegi

MATTIN

Plaza ›38 berria 2008ko irailaren 7a, igandea

Page 35: 1002. GAUA (XABIER MENDIGUREN)

Albiste bat ona eta bestea txarra(XXXIV)

Nire nagusi Kristoforoprintze maitea, Vene-ziako Dogo Leonardotxit argia:

Bioi idazten dizuet, Aljergo bu-ruzagi eta Istanbuleko Sultana-ren armadaburu Bizargorri guz-tiz bikainaren aginduz, azken al-diko gertakarien berri emateko.

Funtsean, bi albiste eman behardizkizuet, ona bata eta txarra bes-tea, eta halakoetan batek ez du ja-kiten nondik hasi edo non amaitu,gozoaren ondotik garratzak denamingosten baitu, eta mikatzarenosteko eztiak gustuaren erdia gal-tzen baitu. Ez naiz luzamendutanibiliko, ordea, berriak jakitekoirrikaz egongo baitzarete honezke-ro, bai pozezkoak, bai oinazezko-ak.

Berri ona da gure Chiara guztizmaitearen haurdunaldiak emanduela bere fruitua, uzta oparoagainera, baten partez bi kimu sor-tu baitira haren sabel emankorre-tik, mutilak biak.

Txarra, berriz, Chiararen osa-sunak ezin izan ziola eutsi erditze-aren minari. Bizargorri buruzagiguztiz bihozkoiak zainketa arta-tsuenak emanak zizkigun arren,gure burugabekerian ihes egin ge-nuen hark eskuzabalki eskainiazigun palaziotik; desertuan barre-na alderrai ibili eta gero, etxe xix-trin batean nola-hala egin beharizan genion aurre une giltzarriari,eta, osagile trebeen faltaz edo pa-tuaren aginduz, adierazi dizue-dan ezbeharra gertatu zen: Chia-raren indarrak ahitu egin zireneta bertan itzali zen, txoria ne-guan bezala, ezpain artean jain-koari zuzendutako otoitz bat zuelaeta bere sendi osoaz oroitzen zela.

Zoritxarrak zoritxar, bizitzakaurrera darrai, eta horren erakus-garri dira munduratu berri direnbi mutikoak, zuen odolaren era-maile eta zuen askaziaren irauna-razle izango direnak: Guido etaEnzo eman zien izena Chiarak,bere azken arnasetan, eta izen ho-riexek izango dituzte, aurrerantze-an.

Dalmazia eta Veneziako etxenagusietako kideak direnez jaio-berriak, haien familien esku be-har dutela uste du, bere irizpideonbera eta argiaz, Bizargorri bu-ruzagiak. Alabaina, zeruan jain-koaren legea bezala lurrean mer-kataritzaren arauak agintzenduenez, bidezko hitzarmen bategin beharko dela deritzo Aljerkonagusiak, kontuan harturik

zeuen oinordeko zuzenak direla,baten faltan bi, eta gizasemeakgainera; eta ez ditzagun aipatugabe utzi gure ihes malapartatuakBizargorriri sortu dizkion bu-ruhauste eta nekeak.

Horrenbestez, tratuaren xeheta-sunak bi aldeen artean lotu bitar-tean, bere zaintza maitakorreanedukiko ditu Bizargorrik Guidoeta Enzo, bere seme-alabak balirabezain ongi gobernaturik; horrezgain, orain ez bada laster beren

etxeetara itzuli eta dagozkienaginpide eta erantzukizunak har-tu beharko dituztenez, mutiko bienhezkuntzaz arduratu nau Bizar-gorrik bere eskuzabaltasun guztizoparoaz, orain arte haren abegiarierakutsi diodan esker txarrak bes-telako ordain baten merezient egi-ten baninduen ere.

Hala, bada, printze guztiz mai-tea, Dogo txit argia, zaudete lasai,bai Veneziako bai Dalmaziakohizkuntza eta kulturen jabe hazi-

ko baitira zuen mutilak, Europa-ko ohitura on eta kristautasuna-ren legeen arabera, zuen sendia-ren baitara itzuliko diren egun do-hatsuaren zain. Nik esan gabe ereohartuko zineten zuen prestasu-naren mende dagoela, neurri han-di batean, egun hori lehenago edoberanduago iristea. Nolanahidela, afera honek guztiak denen-tzako amaiera zoriontsua izangoduelakoan, zuen oinetan muineginez agurtzen da zerbitzari guz-

tiz txipi eta umil hau, zeuen erresu-ma eta familientzako bake, osa-sun eta oparotasunezko nire desio-rik onenak opatuz, eta gauza beraopa dizue Aljerko buruzagi nagu-si eta Istanbuleko Sultanaren ar-madaburu Khair ad-Din jaunahaltsu eta errukitsuak, Bizargo-rri ezizenaz ezagunago izango zai-zuenak.

Amen, hala bedi eta Allah-khala nahi beza,

Otto.»

1002. gauaXabier Mendiguren Elizegi

MATTIN

Plaza ›40 berria 2008ko irailaren 9a, asteartea