Erakustaldi ederra atzo OSTIRALEAN hasi ziren Euskal Jaiak ...Usurbilgo euskaltegiko ikas-taro...

8
2009ko irailaren 20a, igandea::: 3.046 zka. ::: www.kronika.net XALAPARTA ELKARTEA Datorren igandean Besabitik Aranora oinez Xalaparta elkarteko kideek irteera antolatu dute datorren igandean Besabitik Aranora oinez joateko. Goizeko 09:00etan abiatuko dira Besabitik eta Aranon bazkal- tzeko asmoa dute. Besabira joateko eta Aranotik buelta- tzeko autobusa jarriko dute. Aldez aurretik izena eman behar da elkartean. ❙❙ FUTBOLA Hernanik galdu egin zuen etxean jokatutako lehendabiziko partidua Hernanik etxean jokatzen zuen denboraldiko lehenengo partidua zuen atzokoa eta galdu egin zuen, Tolosako tal- dearen aurka, 0-2. Etxeko tal- deak ondo jokatu zuen, tolosa- rrak baina hobeto, baina bes- teek golak sartu zituzten eta hernaniarrek ez. /3 KIROLAK: futbola, judoa eta abar /3 ELKARRIZKETA: Ainhoa Larretxea, EiTBko aurkezle hernaniarra /6 Agenda /7 URTEURRENAK eta ESKERTZAK /7 ERAKUSKETA: ‘Chillida. Hernani 1951-1957’ /8 ASTIGARRAGA /8 GAUR KRONIKAN Erakustaldi ederra atzo arropa garbitzen Leokan Euskal Jaien barruan OSTIRALEAN hasi ziren Euskal Jaiak eta gaur oraindik izango da ekitaldi mordoa herrian. Pozik hartu zituen jendeak atzoko azoka, herri kirol saioa, gurdien ikuskizuna, eta batez ere, talo beroak. Gainera, gogora ekarri zituzten garai batean emakumeak arropa garbitzera Leokara joaten zireneko kontuak. Gaur jarraituko du jaiak, goizetik gauera arte. Goiz partean sagardo probaketa eta triki- tilari txapelketa izango dira, besteak beste. Ilunabarrean dantzaldia izango da Tilosetan, garai batean bezalaxe. /2 Latsunbeberri-Marielutsen auzoko jaia ospatu zuten atzo EGURALDIAK ez zuen gehiegi lagundu baina Latsunbeberri- Marieluts auzoko bizilagunak ez ziren gehiegi ikaratu eta auzoko jaia ospatu zuten atzo. Kanpoko ekintzak ez zuten arrakasta haundirik izan baina barrukoek ordea, bai. Horren froga izan ziren tortila lehiaketa eta Karobi elkartean goxo-goxo egin zuten bazkaria. /7 URTERO urtero Karabelen haur festa antolatzen dute etxeko txiki eta gaztetxoentzat. Astean zehar egindako marrazki eta idazlanen arteko sari banaketa egin zuten; jolasak ere izan zituzten, eguraldiak gehiegi lagundu ez bazuen ere. Iluntzean, txokolate beroa hartu zuten festa- ra bildu ziren ume eta helduek. /7 Karabel auzoan haur festa izan zuten atzo ERREPORTAJEA: Buruntzaldeko euskaltegien eskaintza /4-5

Transcript of Erakustaldi ederra atzo OSTIRALEAN hasi ziren Euskal Jaiak ...Usurbilgo euskaltegiko ikas-taro...

  • 2009ko irailaren 20a, igandea::: 3.046 zka. ::: www.kronika.net

    � X A L A P A R T A E L K A R T E A

    Datorren igandeanBesabitik Aranoraoinez

    Xalaparta elkarteko kideekirteera antolatu dute datorrenigandean Besabitik Aranoraoinez joateko. Goizeko09:00etan abiatuko diraBesabitik eta Aranon bazkal -tzeko asmoa dute. Besabirajoateko eta Aranotik buelta -tzeko autobusa jarriko dute.Aldez aurretik izena emanbehar da elkartean. ��

    � F U T B O L A

    Hernanik galduegin zuen etxeanjokatutako lehendabiziko partidua

    Hernanik etxean jokatzenzuen denboraldiko lehenengopartidua zuen atzokoa etagaldu egin zuen, Tolosako tal-dearen aurka, 0-2. Etxeko tal-deak ondo jokatu zuen, tolosa-rrak baina hobeto, baina bes-teek golak sartu zituzten etahernaniarrek ez. /3

    KIROLAK: futbola, judoaeta abar /3

    ELKARRIZKETA: AinhoaLarretxea, EiTBko aurkezlehernaniarra /6

    Agenda /7

    URTEURRENAK etaESKERTZAK /7

    ERAKUSKETA: ‘Chillida.Hernani 1951-1957’ /8

    ASTIGARRAGA /8

    GAUR KRONIKAN

    Erakustaldi ederra atzoarropa garbitzen Leokan Euskal Jaien barruan

    OSTIRALEAN hasi ziren Euskal Jaiak eta gaur oraindik izango daekitaldi mordoa herrian. Pozik hartu zituen jendeak atzoko azoka,herri kirol saioa, gurdien ikuskizuna, eta batez ere, talo beroak.Gainera, gogora ekarri zituzten garai batean emakumeak arropagarbitzera Leokara joaten zireneko kontuak. Gaur jarraituko dujaiak, goizetik gauera arte. Goiz partean sagardo probaketa eta triki-tilari txapelketa izango dira, besteak beste. Ilunabarrean dantzaldiaizango da Tilosetan, garai batean bezalaxe. /2

    Latsunbeberri-Marielutsen auzoko jaia ospatu zuten atzo

    EGURALDIAK ez zuen gehiegi lagundu baina Latsunbeberri-Marieluts auzoko bizilagunak ez ziren gehiegi ikaratu eta auzokojaia ospatu zuten atzo. Kanpoko ekintzak ez zuten arrakastahaundirik izan baina barrukoek ordea, bai. Horren froga izanziren tortila lehiaketa eta Karobi elkartean goxo-goxo egin zutenbazkaria. /7

    URTERO urtero Karabelen haur festa antolatzen duteetxeko txiki eta gaztetxoentzat. Astean zehar egindakomarrazki eta idazlanen arteko sari banaketa egin zuten;jolasak ere izan zituzten, eguraldiak gehiegi lagundu ezbazuen ere. Iluntzean, txokolate beroa hartu zuten festa-ra bildu ziren ume eta helduek. /7

    Karabel auzoan haur festaizan zuten atzo

    ERREPORTAJEA:

    Buruntzaldekoeuskaltegien eskaintza /4-5

  • 22009-IX-20 igandea

    Gogorrak dira azken egunotan EuskalHerrian eta nola ez Hernanin gertatzenari diren errepresio borti tzenaren adibi-deak, dena Euskal Herrian eman den pu -txerazo politikoaren buru nagusi denPatxiren agindupean. Balorazio politiko-ak alde batera utziz, gertaeren balorazioobjetiboa egiteko premia sentitzen dut.

    Hernaniko herritarrok aspalditik suma -tzen genuen errepresioaren mamua, bainaazken aste hauetan beldur bat izatetik, egiizatera pasa da. Duela hiru aste herriarenErtzaintzak, ostiralero presoen senitarteko-ek deitzen duten enkarteladaren aurka jozuen, zein baino zein arropu tzago azalduziren, hortzetaraino armaturik. Espai -niatik etorritako ar gaz kien debekua ezpa-ta bezala hartuta eta probokatzeko inten -tzio osoz. Gure senideen, lagunen, bizila-gunen... argazkiak bahitu eta Zin koe neamilitarki okupatuz.

    Hurrengo astean futbito txapelketa, baz-karia eta mus txapelketa debekatu zituz-ten, urtero egiten diren ekintzak, hau ereAudientzia terroristatik etorritako aginduaizan da. Ba al da Europan, munduan... fut-bol edo mus txapelketa bat debekatu dute-naren aurrekaririk? Larunbat horretan,Hernaniko herritar ezberdinek kaleaherriarena dela aldarrikatzeko Tilose tanfutbito partidu bat jolasten saiatu ziren, erabaketsu eta alai batean. Oraingoan ereherriaren Ertzaintzak terrorismoa erabiliz,izua zabalduz, Tilo se tan elkartutako jende-aren aurka jo zuen, oraingoan ere hortzeta-raino arrmaturik eta harropuzkeriaz, bipankarta errekisatu eta inongo lema politi-ko legitimorik aurkitu ez zutenez, pertsonabat identifikatu eta burumakur, lo tsaturik,alde egin behar izan zu ten. Baina ezinhorrela gelditu eta azkenean erabiltzendakiten hizkuntza bakarra erabili zuten,biolentzia, elkartutako jendea gogorki era-sotuz, herritar bat atxilotu eta pertsona batdistantzia motxean botatako pelota batezkolpatuz (erresiden tziara joan behar izanzuen). Eta dena bertan zeuden komunika-bide terroristei argazkia emateko, denaesan behar delako, argazkia atera eta ospa.

    Hau Hernanin, baina uda honetanEuskal Herri osoko txoko ezberdinetanantzeko eta gogorragoak izan diren erre-presio bortitzenaren ehundaka adibideeman dira. Hau irakurketa objetiboairudi tzen zait, nik bizi izan ditudanakizan direlako. Nortzuk dira biolentoak?Non dago komunikabideen objetibotasu-na? Non dago Jon? Argi eduki beharduguna eta eduki behar dutena daEuskal Herria herri borrokalaria garelaeta preso politikoen askatasuna lortu arteherri honek ez duela amore emango. Ezgaituzte geldituko!

    Gurutz Agirresarobe Pagola

    � Jasota Bezala6 Gutuna argitaratzeko ezinbestekoak dira: izen-abizenak,

    NAN edo EHNA zen bakia eta telefonoa 6 Gehienez 1.800

    karaktere onartuko dira 6 Kronikak ez ditu bere gain hartzen

    sail ho ne tan esaten direnak.Sagardo probaketa, perretxikoerakusketa, trikitixa txapelketa etapelota patiduak besteak beste, gaur

    EUSKAL Jaiak gaur jarraitukodute Hernanin, hirugarrenegunez, duela 100 urtebezalaxe. Gaur ere egunbeteko jaia izango da, herrikotaldeek beren onenak prestatubaitituzte okasiorako. Diana -rekin esnatuko da herria etahortik aurrera izango da au -kera herrian eguna pasa tzeko,batetik sagardoa, bestetikpelota partiduak; bazkaririkere ez da faltako...

    Sagarra eta SagardoarenFesta plazanGoizeko 10:30etatik aurrerasagar eta sagarrarekin egin -dako produktuen era -kusketa izango da plazan:Zabaloenea baserriko Ma -nuel Iradiren produktuak,Erroxali baserriko MariCarmen Urangaren pro -duk tuak eta DiputazioakHondarribian duen Zubietasaileko produktuak izangodira ikusgai.

    11:00etan sagardoa pro -ba tzeko aukera izango da,1.800 botila guztira. Eda -lontzia erosi behar da 4euroan. Edalontziarekin ba -te ra pintxo bat hartzekotxartela emango dute eta 12txarteltxo. Hartzen den sa -gar do tragoxka bakoitzekotxar teltxo bat eman beharkozaio sagardogileari. Gehia gonahi duenak beste 6 txar telhartzeko aukera izango dueuro bat ordain duta. Sistemaberri honen helbu rua da,batetik jen deak neu rriz eda -tea, eta bestetik, sa gardoamerezi duen erres petoarekineta patxadarekin edatea.

    Ondoren, Barkaiz tegi sa -gar do tegiko Joxe Mari Iri za -rrek erakutsiko du garai ba -

    tean sagarra nola jotzen zen.

    Perretxiko garaiaUrretxa Mikologia Elkarteafuerte hasia da perretxikoakbiltzen eta gaur bistanjarriko ditu azkenaldianbildutako perretxiko berezieta ederrenak. Elkartekokideak ere bertan izangodira perretxikoen ingurukoazalpenak ematen, galde -tzen duenari. ErakusketaPlaza Berrin jarriko dutegoiz eta eguerdi partean.

    Trikitilari Txapelketa Musikak ere izango du berelekua plazan, izan ere,Gazteen 11garren TrikitixaTxapelketa izango da gaur,12:00etatik aurrera. An doain,Aia, Zizurkil eta Hernanikosei bikote igoko dira ohol -tzara beren onenak ematera.Hernaniko biko teak hona -koak dira: Irati Ugalde pan -deroarekin eta Amaia Muji -ka trikitiare kin, eta Ainhoa

    Errazkin pande roarekin etaOlatz Jaka tri kitiarekin.Hiruna pie za joko ditubikote ba koitzak: trikitixa,porru salda eta fandangoaedo arin-arina.

    Pelota partiduakTilosetako frontoianEguerdian Tilosetako fron -toian pelota partiduak jo -ka tuko dituzte; emaku -meek lehenengo, palaz, etagizonek ondoren, eskuz.

    Bazkaria Atsegindegin eta‘Dultzemeneoa’ Tilosetan

    Eguerdian bazkaria izangoda Atsegindegin, Kaxkoelkarteak antolatuta. Ilun -tzean dantzaldia Tilosetan,dultzemeneoan ibil tzeko,Mu sika Bandare kin etaTxistulari Bandare n esku -tik. 21:45etan bu ka tuko diraaurtengo Eus kal Jaiak,Tilosetan dauden guztiakkantuan egin eta zezensuzkoa atera eta gero. ��

    Eguerdian bazkaria izango da Atsegindegin eta ilunabarrean dultzemeneoanibiltzeko aukera Tilosetan, Udal Musika Banda eta Txistulari Bandarekin.

    � E U S K A L J A I A K H E R N A N I N

    � Igandea, hilak 20Diana txistulariekin.

    10:00etan, Sagarra etaSagardoaren Festa. Gudarien Plazan. Tolarea Kofradiak antolatuta.

    12:00etan, XIgarren GazteenTrikitixa Txapelketa. Gudarien Plazan. Kriskitiña dantza taldeak antolatuta.

    Bitartean, perretxiko motaezberdinen erakusketa. Plaza Berrin. Urretxa MikologiaElkarteak antolatuta.

    12:00etan, Pelota partiduak. Emakumeak palan;gizonak eskuz. Tilosetan.

    14:00etan, Herri bazkaria. Atsegindegin.

    19:00etan, Dantzaldia MusikaBandarekin eta TxistulariBandarekin. Tilosetan.

    21:45etan, Bukaera kantuan eta zezen suzkoa.Tilosetan.

    Herri kirol ikuskizun ederra izan zen atzokoan Atsegindegin.

  • 2009-IX-20 igandea

    3 K I R O L A K

    � F U T B O L A � B E H O B I A - D O N O S T I A M A R A T O I E R D I AAutobusa jarriko dute hernaniarrentzat

    Behobia-Donostia maratoi erdia azaroaren 8an izango da eta Hernanikoatletismo elkarteak bertara joateko autobusa jarriko du. Autobusean joannahi izanez gero, izena eman behar da, asteazkenetan, atletismo pis-tan, 18:30etatik 19:00etara. ��

    � J U D O AAstelehenean umeen entrenamenduak

    6 eta 14 urte bitarteko ume eta gazteak bihar hasiko dira judoanentrena tzen, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Irakasleek jakina-razi dute oraindik badagoela izena ematerik. Gainera, lehenengo 2asteak probatzeko izango dira, beraz, inor zalantzan badago joaneta probatu dezake, inongo konpromezurik gabe. Zalantzaren batizanez gero, kiroldegiko sarrerara ere joan daiteke galdetzera. ��

    � E R R E M O N T E ALau partidu atzo Galarretan

    Atzo erremonte jaialdia izango zen Galarretan. Matxin VI etaOlazarrek galdu egin zuten, 24-35, Zulaika eta Aizpura IIren aurka;Urriza-Lizasok justu-justu irabazi zuten, 40-30, Uterga eta SanMiguelen aurka; Agirresarobe eta Etxeberria IIIk galdu egin zuten,33-40, Juaristi eta Badiolaren aurka; eta azkeneko partiduan, MatxinIII eta Zubizarretak galdu egin zuten, 29-30, Etxeberria IV etaAgirrezabalaren aurka. ��

    � T R I N K E T E AEñaut Esnaola hernaniarra jokalari onenenaurka eskuzko modalitatean

    Trinketean punta puntako txapelketan parte hartzen ari da EñautEsnaola hernaniarra. Gonzalez bizkaitarraren aurka jokatuko dugaur eta nahikoa lan izango du aurkaria gaur egun trinketean dago-en jokalaririk onenetakoa baita. Hala ere, Esnaola oso ondo joka -tzen ari da azkenaldian, beraz, partidu interesgarria izango da.Goizeko 11:15etan. ��

    Galdu egin zuen Hernaniketxeko lehendabiziko partidua

    DENBORALDIA epel xamarhasi du Hernaniko erre gio -nal ohorezko mailako tal -deak. Joan den astean 1-1berdinduta etorri bazenBergaratik, atzo galdu eginzuen Tolosaren aurkaetxean jokatutako denboral -diko lehenengo par tidua. 0-1

    iritsi ziren atsedenaldira etabigarren gola azkenekominutuan etorri zen.

    Hernanik hobetojokatu zuenAurkariek ondo jokatu zutenatzo baina hernaniarrakhobeto. Hala ere, besteeksartu zituzten golak.

    Atsedenaldira 0-1 iritsiziren eta bigarren parteanHernanik erasoari ekin zion.Bigarren zati osoan ere,

    aurkaria baino hobeto arituziren. Hala ere, azkenekomomentuan, her na nia rrakerasoan ari zirela, tolosarrek2garren gola sartu zieten.

    Jubenilak irabaziSestaon

    Bestalde, liga nazionalekojubenilak Sestaora joanakziren atzo bertako taldearenaurka jokatzera eta ez zutenemaitza txarra ekarri etxera,1-2 irabazita itzuli baitziren. ��

    Hernani 0Tolosa 2

    Tolosaren aurka jokatu zuen, aurkari fina. Hernaniko taldeakhobeto jokatu zuen baina besteek sartu zituzten golak.

    Taldea prest dago denboraldian egurra emateko.

  • IKASTURTE berria ate jokadugu eta inoiz berandu ezdenez, euskara ikasteko edoeuskara maila hobetzekogaraia heldu da Buruntzal -dera. Ohikoa da urte berria-rekin, ikasturte berria haste-an edo oporretatik itzultzeanasmo berriei eustea, etaoraingoan euskara ikasteaedo euskara maila hobetzeaizango da, bat baino gehiago-rentzat, ikasturte berrikoerronka. Horregatik Burun -tzaldeko euskaltegiek matri-kulazio kanpaina jarri dutemartxan Zurea bai zortea! lelo-pean.

    Etxetik gertu euskara ikasteko aukeraBuruntzaldeko euskaltegiekestreinakoz egin dute matri-kulazio kanpaina eskualdemailan. Andoain, Astigarraga,Hernani, Lasarte-Oria etaUsurbilek euren herrietaneuskaltegiak izan arren etabakoitzak bere matrikulaziokanpaina egin arren, aurten-goan euskaltegi guztiek elka-rrekin egin dute kanpainaikastaro eskaintza zabalagoaeskaini ahal izateko, ordute-giei eta mailei dagokionez.

    Hala, beste herri batekoeskaintza interesatuaren be -ha rre tara hobe egokituz gero,bertan matrikula egitekoaukera izango du inongo ara-zorik gabe. Hau da, Lasarte-Oriako euskara ikasleak ez duinongo arazorik izangoUsurbilgo euskaltegiko ikas-taro batean matrikulatzeko.

    Gainera, maiatzetik mar -txan dagoen autobus zerbi -tzuari esker ez dago aitzakia-rik eskualdean barrena mugi -tzeko. Ordutegi zabala eta bilinea, Astigarraga-Usurbil etaUrnieta-Usurbil, eskaintzenditu zerbitzuak (ikusi ordute-gia kirolak.buruntzaldea.orgweb gunean). Lehenengoautobus zerbitzuak 07:00akinguruan hasten dira eta azke-nak berriz, 22:00ak inguruanigarotzen dira herriz herri.Oso maiz igarotzen direnez,eskualdeko euskaltegietakoordutegiekin bateragarriak

    izango dira.2009-2010 ikasturtean guz-

    tien beharretara egokitutakoikastaroak eskainiko dituzteeskualdeko euskaltegiek, baiordutegiari dagokionez, baitaedukiari dagokionez ere.Beraz, ikaslearen beharrakedozein direla ere, ziur badi-rela behar horietara egokituta-

    ko ikastaroak.

    Euskara ikasteko diru-laguntzakEuskara ikasi edo maila hobe-tu nahi dutenek, Buruntzal -deko udalen diru-laguntzaizango dute. Diru-laguntzahauek jasotzeko baldintzak etaemateko irizpideak udalbakoitzaren araberakoak izan-go dira. Zenbait kasutan matri-kularen kostuaren %100 jasodezakete euskara ikasleek.

    Informazio guztia euskara.buruntzaldea.orgweb gunean

    - Ikastaroen bilatzailea -Eskualdeko euskaltegiek ikas-turte berrirako prestatu duteneskaintza zabala euskara.buruntzaldea.org web gunekoEuskaltegiak atal berriankontsulta daiteke, herriarenedota euskara mailaren arabe-ra. Ikastaroaren zehaztasun

    guztiak eta euskaltegi antola -tzailearen informazio oroko-rra bertan aurkituko duzue.Horrez gain, erabiltzaileakbere beharretara egokitzenden ikastaro horretarakomatrikulazio eskaera egindezake web gunetik bertatiketa eskaera dagokion euskal-tegiak jasoko du.

    Aurrez aipatutako udalendiru laguntzen berri ere ber-tan jaso da.

    - Automailaketa -Bestalde, euskaltegira joanaurretik norberaren euskaramaila ezagutzeko aukeraeskaintzen du euskara.buruntzaldea.org web gune-ak. “Automailaketa” ataleanmaila bakoitzari dagozkiontestak zintzilikatu dira. Testhoriek egin ostean, erabiltzai-leak euskalduntze prozesuanduen gutxi gorabeherakomaila ezagutuko du.Erreferentzia hori gutxi gora-

    beherakoa izango da, eta eus-kaltegian ikastaroren bateanizena eman nahi izanez gero,mailaketa zehatzagoa eginbeharko da bertan. Euskaramaila bakoitzak dituen ezau-garrien eta ziurtagirien artekobaliokidetzen inguruko infor-mazioa web gunean bertankontsulta daiteke.

    Europako ErreferentziMarkoaEuskaltegi guztiak EuropakoErreferentzia Markoaren peanari dira lanean eta mailen etagaitasun agirien erreferen -tziak berberak dira. Beraz, ezdago arazorik, taldea izan etahala komeni izanez gero, ikas-prozesua euskaltegi bateanhasi eta hurrengo ikasturteanbeste batean jarraitzeko.

    B a l i o k i d e t z a - s i s t e m ahorren inguruko informaziogehiago euska ra.buruntzal -dea.org web gunean aurkitukoduzu. ��

    Zurea bai zortea!, etxetik gertu euskara ikasteko aukera duzu

    Buruntzaldeko euskaltegiek matrikulazio kanpainaabiatu dute eta aurten lehenengo aldiz ikastaroen eskaintza bateratua prestatudute. Gainera, eskualdeko euskaltegien eskaintza bateratua eta bestelako infor-mazio interesgarri ugari euskara.buruntzaldea.org web gunean zintzilikatu duteEuskaltegiak izeneko atal berrian.

    Lasarteko Kultur Etxean egin zuten Buruntzaldeko Euskara Zerbitzuek Zurea bai zortea! euskaltegien matrikulazio kanpainaren aurkezpena.

    B U R U N T Z A L D E K O P U B L I E R R E P O R T A J E AB U R U N T Z A L D E K O P U B L I E R R E P O R T A J E A

    Ikastaro eskaintza zabalaEskualdeko eskaintza oso zabala da, eta maila guztietako ikastaroak eskaintzen dituzte bai AEKko euskaltegietan baitaUdal Euskal tegietan ere.

    � Lotura interesgarriak:

    - Buruntzaldeko Euskara Zerbitzuen web gunea: euskara.buruntzaldea.org

    - AEK, Euskalduntze eta Alfabetatze Koordinadora:www.aek.org

    - Udal Euskaltegiak: www.udaleuskaltegiak.net

    - HABE, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea:www.habe.euskadi.net

    - IKA Euskaltegiak:www.ikanet.net

  • 2 0 0 9 k o i r a i l a r e n 2 0 a n

  • 2009-IX-20 igandea

    6E L K A R R I Z K E T A

    Ainhoa Larretxea EiTB-ko ‘Gaur Egun’ albistegikoaurkezlea da. Orain Donostian bizi bada ere, jatorriz hernaniarra da.

    Bilbora joan zen kazetaritzako ikasketak egitera eta EiTB-n lan egi-

    teko beka bat lortu zuen. Hogei urte zituela izan zen hori, eta hogei

    urte beranduago, kate berean jarraitzen du. Asteburuetako albiste-

    gia aurkeztea gogorra da, baina alde onak ere bai omen ditu.

    Ainhoa Larretxea- EiTB-ko aurkezle hernaniarra:

    «Albisteren batean Hernani aipatzen bada,albiste berezia izaten da niretzat»

    Orain, Donostian bizi zara, bainaHernanin jaio zinen, ezta?Bai, ni Hernanin jaio nintzeneta Hernanin bizi izan naiz.Baina nahiko gaztetan,Bilbora joan nintzen ikastera.Denbora batez han gelditunintzen bizitzen eta gero,Bilbotik Donostiara etorrinintzen. Baina Hernanirekinharreman hori mantendu dut.Nire gurasoak eta familia ber-tan bizi dira... Baina ni bizi,bizi, hogei bat urterarte biziizan naiz Hernanin.

    Orain, ‘Gaur Egun’ albistegia aur-kezten duzu, baina EiTB-n lehe-nago hasi zinen lanean, ezta?Bai. Ikasten ari nintzela,karrerako hirugarren mailan,beka batzuetara aurkeztunintzen. Horrela, 20 bat urte-rekin edo, EiTB-n beka horre-kin sartu nintzen. Gero, susti-tuzioak egiten hasi nintzen etakarrera amaitu eta berehala,oposizioak atera ziren. Ordu -tik, EiTB-n nago; 20 urtetikgora darama tzat jada.

    Asteburutan lan egitea gogorra al da?

    Urte gehienetan asteburue-tan egin dut lan, baina nikborondatez egin dut. Gogorrada fa mi liarekin ezin dituzula-ko as teburuetako plan horiekegin. Senarrarekin eta hiruumeekin asteburuetan ezegon ahal izatea gogorra da.

    Baina, era berean, niresenarrak eta nik egin dugunaukera bat izan da. Beti bate-kin edo bestearekin daudela-ko eta ez ditugulako inorekinutzi behar. Gogorra da, bainabere alde onak ere baditu.Hiru egunetan egiten dut lan:ostirala, larunbata eta igan-dea. Orduan, astelehenetikostegunera, lau jai egun dauz-kat. Egun horiek denboraasko uzten didate. Garai bate-an, denbora librea uzten zida-ten niri gustatzen zaizkidangauza asko egiteko. Eta orain,umeak dauzkadala, beraiekindenbora asko egoten naiz. Ezasteburuetan, baina bueno,astean zehar. Beraz, bere aldeonak eta txarrak dauzka. Etaegia esan, nik nahiko ondoeramaten dut.

    Kazetaritzan matrikulatu zineneanzertan uste zenuen bukatukozenuela?Egia esan, ez dakit. Niri kazeta-ritza gustatzen zitzaidan eta hasinintzen zer aurkituko nuen etazer gustatuko zitzaidan jakin

    gabe. Ez neukan ezer argirikburuan. Ez nekien telebistan,egunkari batean edo irratian lanegin nahi nuen. Bizitzak bidebatetik eramaten zaitu, nik horijarraitu eta horrela bukatu dut.Baina ez, hasi nintzenean, ez

    neukan ezer garbi.

    Hainbeste urte telebistan pasaondoren, beste komunikabiderenbatean lan egingo zenuke?Egia esan, telebista asko gus-tatzen zait eta oso gustura

    nago. Aukera asko ematendituen komunikabidea da.Ahotsarekin, irudiarekin...lan egiten duzu eta, aldehorretatik, oso aberatsa etaegungoa iruditzen zait. Bainabadaukat irratia probatzekogrina. Prentsarekin adibidez,ez dut hainbesteko faltasomatzen. Baina askotanpentsatzen dut, irratiak erebaduela xarma berezia etahori probatzea gustatuko li -tzaidakeela.

    Albistegietako aurkezle izateaidatzitakoa irakurtzea baino gehia-go da...Suposatzen da albistegietakoaurkezle on batek komunikatuegin behar duela. Gauzak ira-kurri ez, gauzak kontatu.Jendeak sentsazio hori izanbehar du, kontatzen ari zerana-rena eta ez irakurtzen ari zera-narena. Gero lortzen den edo ezbeste kontu bat da. Baina helbu-rua hori da: komunikatzea etagauzak kontatzea.

    Izango dira gehiago ukitzen zai-tuzten albisteak. Hernani tarteandenean...Bai, hori egia da. Albisterenbatean Hernani aipatzen bada,albiste berezia izaten da nire -tzat. Zure herria da eta zureherriarekin harremana edo zeri-kusia daukaten albiste guztiakniretzako bereziak dira.Lankideen artean beti esatenda: ‘aizu, zure herria!’ edo ‘zureherrian ez dakit zer gertatu da!’.Orain Donostian bizi naizenez,Donostiarekin ere gauza beragertatzen zait, baina Hernanibeste gauza bat da: zure herria,zure oroitzapenak... Oso osoberezia da. ��

    Ainhoa Larretxea hernaniarrak 20 urte baino gehiago daramatza telebistan lanean.

    Erika Elizari Salvador Telebista aukeraasko ematen

    dituen komunikabidea da.Ahotsarekin, irudiarekin...lan egiten duzu.”

    Askotan pentsatzen dut

    irratiak xarma bereziaduela eta probatzea gustatuko litzaidake”

  • 72009-IX-20 igandea

    � Asteko agenda

    I R A I L A K 2 1 , a s t e l e h e n a :

    � Erakusketa: Villa Ave Mariako proiektuak ikusgai.Urriaren 30a arte. 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik20:00etara,eta larunbat goizetan, Biteri kultur etxean.� Erakusketa: Chillida, Hernani 1951-1957. Chillida-Lekumuseoak antolatuta, urriaren 30era arte. 09:00etatik13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara,eta larunbat goize-tan, Biteri kultur etxean.� Mugikortasun Astea: Patinez ibiltzen ikasteko ikastaroa.17:30etatik 19:00etara, Tilosetan. Hilak 21, 23 eta 25.

    I R A I L A K 2 5 , o s t i r a l a : � Mugikortasun astea: Bizikleta konpontzen ikasteko ikastaroa. 17:30etan, Atsegindegin.� Mugikortasun astea: ‘Nire lekuan jarri’ ginkana.17:00etatik 19:00etara.

    I R A I L A K 2 6 , l a r u n b a t a : � Bigarren eskuko azoka: Atsegindegi plazan.� Mugikortasun astea. Patinez ibilbidea eta ginkana:10:00etan, Urbieta kaletik.

    I R A I L A K 2 7 , i g a n d e a : � Mugikortasun astea: Bizikleta festa: ibilbidea eta ginka-nak. 09:30etatik 12:00etara, Plaza Berritik abiatuta.

    Latsunbeberri-Marieluts auzoko jaia ospatu zuten atzo bizilagunek. Latsunbeberri-Marielutsen auzoko jaia ospatu zuten atzo. Ekitaldi asko antolatu zituzten, batez ere umeentzat, eta gus-tora ibili ziren hauek saltsan eguraldiak utzi zuenean. Saltsan ibili ziren baita ere Karobi elkartean,lehendabizi patata tortila lehiaketa egin baitzuten, baita mordoska bildu ere. Ondoren, bazkari ederraegin zuten elkartean eta estimu ederra egin zioten. ��

    Karabel auzoan haur festa egin zuten atzo. Karabel auzoan berriz, ume festa egin zutenatzo. 30 ume inguru bildu ziren jolasetan parte hartzera. Astean zehar egindako marrazki eta idazlanlehiaketako sariak ere banatu zituzten. Gustora ibilil ziren bizikleta lasterketan eta ontziak puskatzen,itsu itsuan. Ondoren, txokolate beroa hartu zuten. ��

    EskelakEskelak ilunabarreko 20:30ak arte jasoko dira. Izen abizenak, eskela jartzen duenak eskatu bezala erres-petatuko dira eta funeraria bidez jasotzen den kasuetan, jaso bezala.

    VI URTEURRENAAsentxio Etxeberria Arregi

    2003ko irailaren 21ean hil zen, 82 urte zituelaAsentsio gure artetik joan zela sei urte bete direnean, senitarte-koek oroigarri meza eskaini nahi diogu eta bertara gonbidatzenzaituztegu ezagutu zenuten guztiak.

    Urteurreneko meza BIHAR, ASTELEHENA, IRAILAK 21, ARRA -TSALDEKO 19:00ETAN, HERNANIKO SAN JOAN BATAIA TZAI -LEA REN pa rroki elizan. Aldez aurretik, eskerrik asko.

    Hernanin, 2009ko irailaren 20an.

    ESKERTZA

    Iñaki Ibarguren Garaikoetxea“PITXI”

    Orain egun gutxi hil zen- Goian bego -

    Haren emaztea, alaba eta gainerako ahaideek eskerrakeman nahi dizkizuegu modu batera edo bestera gureondoan izan zareten guztiei eta baita elizkizunetara eto-rri zineten guztiei ere.

    ESKERRIK ASKO GUZTIAGATIK

    Hernanin, 2009ko irailaren 20an

  • Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea. Erredakzioa, argazkiak eta publizitatea: E. Zeberio, K. Garmendia, I.Lekuona, E. Agirre, A. Oiartzabal eta H. Zaldua. Egoitza: Larramendi 11. � 943-330899. Faxa: 943-336306. Eposta: [email protected] eta [email protected] Lege gordailua: SS-679/2000. ISSN 1576-8422.Inprimatzailea: Zeroa Multimedia.

    2009ko irailaren 20a, igandea::: 3.046 zka. ::: www.kronika.net

    GAUR

    EGUR

    ALDI

    A BIHAR Lainoak gurekin egongo dira etaeuri piska bat egingo du. Ze rua

    ez da guztiz estalita egon go eta

    tarteka eguzkia ikusiko du gu.

    Tenperatura gradu pare bat jait-

    siko da, 20 ºC-ren bueltara.

    (eu

    ska

    lme

    t)

    Goizean euria egingo du. Arra -

    tsaldean, argitze aldera egingo

    du eta ostarteak zabalduko di -

    ra. Ipar ukituko haizearekin ja -

    rraituko du eta tenperatura 20

    ºC-tik gora ibiliko da.

    Chillida eta Hernaniren artekoharremana ikusgai Biterin

    MAKINA batek galdetu diobere buruari behin baino ge -hiagotan ea Eduardo Chillidaeskultore famatua hernania -rra zen, eta hala ez bazen,zein ha rreman zuen eskul -toreak Her na nirekin. Galde -ra horri eran tzu teko hainzuzen, erakusketa prestatudu Chilllida Leku museoakHernaniko Biteri kulturetxean jartzeko. Bertan, Chi -llida eskultoreak Hernaniherriarekin izan zuen harre -mana azaltzen da.

    Erakusketa iraila eta urriaosoan egongo da jarria kulturetxean, goizeko 09:00etatik13:00 etara eta 16:00 etatik20:00 etara eta larun bat goi -zetan 09:00etatik 13:00 etara.

    ‘Chillida. Hernani 1951-1957’ Erakusketaren izen osoaChillida. Hernani 1951-1957 da,hain zuzen, garai ho rre tanharreman estua izan zue lakoeskultoreak Herna ni re kin, etagarai hark hain zu zen, eraginhaundia izan zue lako eskul -torearen bila ka eran.

    Parisetik bueltanErakusketan agerian utzinahi da garai hark eta zehaz -ki Hernani herriak izan zuteneragina eskultorearengan.Urte horietan Eduardo Chi -lli dak adierazpen ibilbideberria aurkitu baitzuen.

    Artista Parisen urte ba -tzuk eman ondoren etorri

    zen Hernanira. Frantziakohi ri bu ru tik urrundu zen kan -po eraginak alde batera utzinahian, eta bere herrian sor -men ibilbide pertsonala aur -kituko zuelakoan. EuskalHerrian bere sustraiak aurki -tu zituen: burdina, hizkuntzaeta tradizioa. Hernaniko bur -dinola batean Ilarik izenekoburdinazko lehen eskultura,euskal hilarrian oinarritua,egin zuen.

    43 argazkiErakusketan 43 argazki dau -de Chillida eta bere lanareningurukoak: artelanak, Chi -lli da bera lanean, irudiak,Zabalaga baserriko lanak etaabar. ��

    � A S T I G A R R A G A

    ‘Hodeiak eta meteoroak’ erakusketa Hodeiak eta meteoroak erakusketa dago jarria egunotan kultur etxe-an. Bertan azal tzen da, besteak beste, nola sortzen diren, zergatiketa abar. Hilaren 24ra arte egongo da jarria, 17:00etatik 20:00 etara. ��

    Sagar Uztaren jaia hilaren 27anHilaren 27an, igandea, Sagar Uztaren jaia egingo dute Astigarra -gan. Besteak beste, muztioa egingo dute era tradizionalean, etabertako sagarren erakusketa izango da. Goizeko 10:30etatikaurrera izango da, J. Barandiaran plazan. ��

    Kizkia taldearen sagardo lehiaketaAurten ere Kizkia taldeak sagardo lehiaketa antolatu du Gure Izarraelkartean. Dagoeneko aurrera dijoaz sailkapenak eta hilaren 30 eanizango da finala, bazkari eder baten bueltan. 19 sagardotegik hartu-ko dute parte, tartean Astigarragako seik eta Hernaniko lauk. ��

    Eguraldiari buruzko hitzaldiaAstigarragan, asteartean, hitzaldia emango du Margarita Martin meteo-rologoak eguraldi gertakarien inguruan, esate baterako, azalduko duzergatik izaten diren bero kolpeak. Kultur etxean, 19:30etan. ��

    Euskeraz ikasteko aukera AEKnAstigarragan euskeraz ikasi nahi duenak AEKn du aukera. Aukerazabala dute, euskeraz ikasteko, azterketak prestatzeko, ba koitza berekabuz etxean aritzeko eta abar. Udalak diruz laguntzen ditu ikastaroak.Informazioa nahi izanez gero, deitu 943 557 354 edo 607 610 687 zen-bakietako batera, edo idatzi: [email protected]. ��

    � IRAGARKI MERKEAK �

    TELEFONOAK Taxiak: 943 550093 Udaltzaingoa: 943 248900 DYA: 943 464622 Autobusak: Herribarrukoa: 943 550548 – 625 700769, Garayar: 943 556658, Areizaga: 943 452708, Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037

    Anbulatorioa: 943 006666 Jokalari anonimoak: 943 331103 Alkoholiko anonimoak: 943 331103 � FARMAZIAK Egunez: Castilla Urbieta 7 - 943 552941 Gauez: Castilla Urbieta 7 - 943 552941

    Chillida Leku museoak bereziki Biteri kultur etxerakoprestatutako erakusketa da. Ira¡la eta urrian jarria egongo da.

    Pisua salgai Karabelen. 60m2, sukalde haundia, 2 logela, egongela eta komuna. Berritu berria.Deitu: 626 479 038

    Kotxea salgai. Volvo V70 TDI familiarra, gama altukoa. 150.000 km. 5.500 euro.Deitu: 635 742 213

    GIMNASTIKA KONTZIENTEA: Mugimenduak eragiten duen sormena eta ongizatea modu erlaxa-tu eta arinean aurkitzeko bidean. SASOIKO (Marieluts 4 behea). 943 33 11 83 - 656 72 14 92

    MUGIMENDUA JOSTAILU: Mugimendu adierazgarrien lantegia haurrentzat. Talde txikiak,banakako arreta. SASOIKO (Marieluts 4 behea). 943 33 11 83 - 656 721 492

    GIMNASTIKA ARMONIKOA HAURDUNENTZAT: Mugimenduaren eta arnasketaren bidezhaurdunaldian laguntzeko eta erditzea prestatzeko. SASOIKO (Marieluts 4 behea). 943 3311 83 - 656 721 492

    ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, antenakere bai... Seriotasuna. Deitu: 616 886 660.

    Yolanda estetika zentrua. Fotodepilazio berria, prezio egokituak eta pertsonalizatuak.Gaztetzeko tratamendua “Fotorejuvenecimiento”, Dieta pertsonalizatuak, zure pisua kontro-latzen dugu. Plataforma bibratzailea. Atzieta 2, behea. Tel. 943 55 32 78.

    Argia zentroa. Balneoterapia-spa, masajea, akupuntura, diafreoterapia, kiropraxia, erreflejo ajusteaeta bertebrala, kromoterapia, drainaje linfatikoa… Antziola 39 (Mendi mendian, 2). 943 55 76 76

    Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, akupuntura, ajuste neurologiko eta bertebrala,reflexologia, auriculoterapia,...: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)