URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 77 € «Hizkuntzaren aldeko ...Mariposas en el hierrodokumen-tala...

8
«Hizkuntzaren aldeko aktibisten» esperientziak Tolosan entzungai Abenduaren 5ean, astelehenean, Tolosako kultur etxean, ‘Hizkuntzak ahoz aho’ mahai ingurua egingo dute Hikuntzak Biziberritzeko Estrategiak ikastaroko ikasleekin, Galtzaundik antolatuta // 3 KULTURA BEGIA LILURATZEKOAK, ARANBURUKO ERAKUSKETAN // 4 Euskararen eguneko adierazpen bateratua, Villabonan Ohiko osoko bilkuran, EH Bilduko udal taldeak proposatuta Altsasuko gertaerei erantzuteko mozioa onartu dute, besteak beste // 6 Hamargarren edizioa borobilduko du Txuleta Festak Abenduko zubiarekin batera iritsiko da «nazioartean ere» ezagun bihurtu den zita. Parrilleroek euren gastronomia apustua zerbitzatuko dute Zerkausian 6, 7 eta 8an // 5 Txuleta dastatzeko bideak zehaztu zituzten antolatzaileek. ANE URKOLA Materialak bildu eta El Salvadorrera bidali ditu Danenak Zizurkilek eta El Salvadorrek duten harremana aprobetxatuta, kirol materiala helarazteko kanpaina abian jarri eta gauzatu dute // 7 Bizikidetza lantzeko egitasmoa Donostian aurkeztera Tabakaleran izango da gaur Hirukide. Bullinga eta bestelako gatazkak nola konpondu jorratuko dute ekitaldi ireki batean // 2 ASTEAZKENA 2016/11/30 4. urtea, 588. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 77 €

Transcript of URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 77 € «Hizkuntzaren aldeko ...Mariposas en el hierrodokumen-tala...

Page 1: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 77 € «Hizkuntzaren aldeko ...Mariposas en el hierrodokumen-tala proiektatuko dute, eta zu-zendariaren beraren azalpenez gozatzeko aukera ere izango da amaieran.

«Hizkuntzaren aldeko aktibisten»esperientziak Tolosan entzungaiAbenduaren 5ean, astelehenean, Tolosako kultur etxean, ‘Hizkuntzak ahoz aho’ mahai inguruaegingo dute Hikuntzak Biziberritzeko Estrategiak ikastaroko ikasleekin, Galtzaundik antolatuta //3

KULTURABEGIA LILURATZEKOAK, ARANBURUKO ERAKUSKETAN //4

Euskararenegunekoadierazpenbateratua,Villabonan

Ohiko osoko bilkuran, EH Bilduko udal taldeakproposatuta Altsasukogertaerei erantzutekomozioa onartu dute,besteak beste //6

Hamargarren edizioaborobilduko du Txuleta FestakAbenduko zubiarekin batera iritsiko da «nazioartean ere» ezagun bihurtu den zita.Parrilleroek euren gastronomia apustua zerbitzatuko dute Zerkausian 6, 7 eta 8an //5

Txuleta dastatzeko bideak zehaztu zituzten antolatzaileek. ANE URKOLA

Materialakbildu eta ElSalvadorrerabidali dituDanenak

Zizurkilek eta El Salvadorrek dutenharremana aprobetxatuta,kirol materiala helaraztekokanpaina abian jarri etagauzatu dute //7

BizikidetzalantzekoegitasmoaDonostianaurkeztera

Tabakaleran izango dagaur Hirukide. Bullinga etabestelako gatazkak nolakonpondu jorratuko duteekitaldi ireki batean //2

ASTEAZKENA2016/11/30

4. urtea, 588. zenbakia107.6 fm

www.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 77 €

Page 2: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 77 € «Hizkuntzaren aldeko ...Mariposas en el hierrodokumen-tala proiektatuko dute, eta zu-zendariaren beraren azalpenez gozatzeko aukera ere izango da amaieran.

Hirukidek KIDEproiektua aurkeztukodu TabakaleranAdimen emozionala abiapuntu hartuta, bullyinga nahizbestelako gatazkak konpontzeari begira jarriko dira,bizikidetza lantzeko egitasmoan

Itzea Urkizu Arsuaga Tolosa

Tolosako Hirukide ikastetxeakurteak daramatza bizikidetzareninguruko eragile eta erakundee-kin harreman sareak sustatzen,eskola barruko proiektua elika-tzeko. Orain arte world cafe edotertulia formatoan egindakolana, ordea, beste forma eta neu-rri batean aurkeztuko dute aur-ten: Tabakaleran ekitaldi irekiaegingo dute gaur goizean.Txaro Etxeberria eta Pello Agi-

rrezabal arduradunek nabar-

mendu dutenez, bizikidetzanahiz jazarpenaren –bullyinga-ren– prebentzioa lantzeko«hainbat programa» dituzteikastetxean, eta lanketa horiekguztiak biltzen dituen egitasmoaaurkeztuko dute gaur: KIDE (Ki-detasunerako Dinamikak Esko-lan).Besteak beste, «ikasleak gure

gizartean bizitzeko» hezten di-tuztela dio Agirrezabalek, helbu-ru garbi batekin: «Gatazka batenaurrean erabili ahal izateko tres-nak eskaini nahi dizkiegu, eta

horretarako adimen emoziona-lean oinarritutako programa batsistematizatuta dugu, 3 urtetik12 urtera bitarteko gaztetxoen-tzat». Lanketa horren guztiaren es-

perientzia, beraz, Aritz Anasa-gasti adimen emozionalean adi-tuaren hitzaldiarekin biribildu-ko dute, eta ikasleek jazarpenaazaltzeko antzerki mutua ere es-kainiko dute, Elena Aranbarri-ren zuzendaritzapean. Azkenik,erakundeetako ordezkarien ma-hai ingurua ere izango dute, IkerUsonek moderatuta. Tabakalean Kutxa Kultur fun-

dazioak duen egoitzan izango daekitaldia, eta Hirukiderekin lo-tura dutenei gonbidapena iritsibazaie ere, «hitzordu irekia»izango dela azaldu dute ardura-dunek.

Orain arte ‘world cafe’ eredua baliatu izan dute bizikidetzaren inguruko esperientziak partekatzeko. ATARIA

Komunikabideekelkarbizitzan dutenpapera hizpide

I. Urkizu

Euskal gatazka eta literaturahiru euskal idazlerekin –LauraMintegi, Aingeru Epaltza etaHarkaitz Cano– aztertu eta gero,Tolosako Bizikidetza Foroak ka-zetaritzaren esparrura begira ja-rri nahi izan du elkarbizitza, ne-guko zikloko bigarren hitzor-duan. Komunikabideak,elkarbizitzaren eraikuntza etamemoria izenburupean, hiru ko-munikabidetako arduradunakTolosan ariko dira, gaur, plenoaretoko mahai inguruan. Iñaki Soto izango da bata,

Garaegunkariko zuzendaria eta,harekin batera, Lourdes Perez ElDiario Vascoko erredakzio buruaere hizlarietako bat izango da, bi-zikidetza foroan antolatutako hi-tzorduan. Azkenik, Bingen Zupi-ria Hizkuntza Politika eta Kultu-rako sailburu izendatu berria ere

bertaratuko da hitzordura, Deiaegunkariko zuzendari lanetanaritu baita orain arte. Mahai ingurua ele bietan izan-

go da, eta 21:00ak inguruanamaituko da.

AZKEN HITZORDUA, BERTHAGAZTELUMENDIREKINGaurko mahai inguruaren ongo-ren, datorren abenduaren 13anbiribilduko dute Tolosako Biziki-detza Foroaren neguko zikloa,Bertha Gaztelumendiren esku-tik. Topic zentroan izango da hi-

tzordua, 19:00etan, eta Emaku-meak eta bizikidetza gaiaz sola-sean arituko da, lehenik, zine zu-zendaria, gazteleraz. Ondoren,Mariposas en el hierrodokumen-tala proiektatuko dute, eta zu-zendariaren beraren azalpenezgozatzeko aukera ere izango daamaieran.

Bizikidetza Foroaren neguko zikloakbigarren hitzordua izango du gaur,19:00etan, pleno aretoan

02 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2016ko azaroaren 30a

LAN ESKAINTZA

Zaintzailea.Emakume euskaldunbat behar dugu goizetan umeak eskolara eraman eta etxeko lanakegiteko. Zizurkilerako da. Telefonoa: 620442639 (Amaia).

IRAGARKI LABURRAK

Irurako festabatzordeko bileraizango da gaurIRURA // Irurako festa batzordeagaur elkartuko da, 19:15ean, uda-letxeko pleno aretoan. Besteakbeste, datozen eguberrietakoegitaraua hizpide izango dute,eta baita 2017. urteko kultur jar-dueren egitaraua ere. Udalakparte hartu nahi duten herrita-rrei dei egin die batzordera ber-taratzeko.

Hirugarren adinekoeguneko izen-emateagaur amaituko daABALTZISKETA // Datorren aben-duaren 3an hirugarren adineko-en eguna ospatuko dute Abal-tzisketan. 13:00etan meza izan-go da Larraizko baselizan eta,ondoren, bazkaria egingo duteLarraitz jatetxean. Gaur izangoda izena emateko azken eguna,udaletxeko 943 65 29 00 telefo-nora deituta.

Page 3: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 77 € «Hizkuntzaren aldeko ...Mariposas en el hierrodokumen-tala proiektatuko dute, eta zu-zendariaren beraren azalpenez gozatzeko aukera ere izango da amaieran.

Gutxitutakoak elkar hartutaAbenduaren 5ean, astelehena, 19:00etan Tolosako kultur etxean, ‘Hizkuntzak ahoz-aho’mahai ingurua egingo dute Hizkuntzak Biziberritzeko Estrategiak ikastaroko ikasleekin

Jon Miranda

Euskararen esperientzia, pilatu-tako ezagutza eta ibilbidea mun-duko beste herriekin partekatze-ko sortutako erakundea da Gara-bide. 2005etik hona harremanaizan du, gehienbat Amerikakojatorrizko hainbat herrirekin:maputxeekin, kitxuekin edo na-sekin, esate baterako. Harreman horren barruko

parte bat da Hizkuntzak Bizibe-rritzeko Estrategiak ikastaroa,ibilbide luzeago baten parte. Hi-rugarren aldia da ikastaro trinkohau antolatzen duela HUEZI fa-kultatearekin elkarlanean. Ber-tako irakaslea eta Garabide el-karteko kidea da Jon Sarasua:«Aditu titulu bat da, beraz, baduparte akademikoa eta ikasgelan,nagusiki, hizkuntza biziberritze-ko estrategia ezberdinak eta ar-lokakoak azaltzen zaizkie ikasle-ei». Bederatzi hizkuntza komu-nitateetatik etorritako 18 lagunari dira urria hasieratik ikastaro-an parte hartzen. «Hizkuntzarenaldeko aktibistak dira, irakas-kuntzan dabiltza batzuk, bestebatzuk hedabideetan, baina guz-tiak ere hizkuntzaren ingurukolanetan buru belarri murgildutadaude».Ikasgelaz kanpo euskalgintza-

ko esperientziak bertatik bertaraezagutu dituzte hiru hilabeteo-tan eta herriz herri hitzaldi etamahai inguruetan parte hartudute. Astelehenean, Tolosakokultur etxean ariko dira.

HIZKUNTZEN KOOPERAZIOA«Hizkuntza berreskuratzeko es-perientzia oso onak daude mun-duan, gurea baino nabarmena-goak. Herri indigenen kasurako,edo hauen inspiraziorako, ordea,euskararen ibilbideak badituhelduleku batzuk beste herri ba-tzuk ematen ez dituztenak», dioSarasuak. «Hizkuntza biziberri-tzeko aro modernoaren oina-rriak –ikastolak, gau eskolak,euskara batua– gizarte antola-tuak jarri zituen, estatu babesikgabe, gainera. Horrek berezi egi-ten du gure kasua». Euskaldun bezala, Hegoalde-

ko herriekin partekatzeko dugunesperientzia, hizkuntza bizibe-rritzeko prozesua da Garabide-

Bederatzi hizkuntza komunitateetatik etorritako 18 lagun ari dira aditu ikastaroan parte hartzen. ATARIA

«Euskal Herrikoesperientziainspirazio iturribezala ikustendugu guk»

VIVIANA GONZALEZNASA-YUWE (KOLONBIA)

Gutxitutakoa da Nasa herriarenjatorrizko hizkuntza eta berres-kuratze lanean eman dituztenpausoak azalduko ditu VivianaGonzalezek, datorren astelehe-nean, Tolosan.Aurkeztu iezaguzu zuen he-rria, Nasa herria. Caucako departamenduan dubere jatorria eta han, lurralde ho-rretan, badaude komunitateak,baina kolonialismoaren ondo-rioz desplazatu eta sakabanatu-tako herria da. Kolonbiako zortzidepartamendutan presentzia dueta hiriburuan, Bogotan ere,

badu agerpena. 300.000 hiztundituela uste dugu. Nasa-yuwe da zuen hizkun-tza. Zenbat hiztun ditu?Ez dakigu zehatz, partziala dadatua. 2011n 120.000 biztanle-ren artean egin genuen galdeke-ta eta esan dezagun, %60ko gale-ra dagoela hizkuntzan, bost urte-tik gorako biztanleak kontuanhartuta. Ez dute ez hitz egitenezta ulertzen ere. Eta gainerako%40aren artean, erdiak ondohitz egin eta konpetentzia ego-kiak ditu eta beste erdiak, uler-tzen du baino ez du hitz egitenedo gutxi hitz egiten du. Elebi-dun pasiboak lirateke hauek. Noiz abiatu zen hizkuntzarenberreskuratzea?Bi momentu garrantzitsu ditu-gu. 1971n mugimendu indigenis-taren sorreran hizkuntza berres-kuratzeko mandatu hori jasozen. Hala ere, azken 35 urteetanlurra berreskuratzen ahaleginhandiagoa egin dugu eta hizkun-tza berreskuratzen ez dugu jar-dun nahikoa indarrarekin.2005ean gogoeta bat abiatu ge-nuen eta ordutik hona, azken ha-mar urteotan egin dugu lanikhandiena. Hamarkada betekoesperientzia izan da. Zein pauso eman dituzueorain arte berreskuratze bide-an?Egin genuen lehen ariketa auto-diagnosiarena izan zen. Osomodu parte hartzailean egin ge-

nuen. 40 laguneko taldea sortueta diagnosiaren prozesu osoadiseinatu genuen: metodologiabat sortu genuen azterketa ko-munitate bertatik egin ahal iza-teko, horregatik da auto-diagno-sia. Horrek abiapuntu bezala ba-lio izan zigun, hizkuntzarenegoera ikusteko, baina baita ko-munitatean hizkuntzaren kezkaikustarazteko. 2011n ni lehen al-diz etorri nintzen Garabidek an-tolatutako adituen ikastarora.Eta hor zabaldu genuen espa-rrua, eskolako eremutik atera etakomunitatearen beste esparrue-tara zabaldu dugu berreskura-tzea. Zein esparrutan daramazueberreskuratzea? Hezkuntzaren gaia berrikusidugu, adibidez. Murgiltze ere-dua jarri dugu martxan hezkun-tzan, esperientzia pilotua izanda. Duela bost urte hasi ginenhamar umerekin eta gaur egun120 dauzkagu. Eredu elebidune-tik, gure hizkuntzan zentratzenden eredu hegemonikora pasagara. Hori da gure hazia. Besteesparruetan ere eragin nahidugu, ordea, komunikabideetanadibidez. Irrati komunitario batdugu eta dagoeneko ari gara, era-bat gure hizkuntzan irrati pro-gramak egiten. Aldi berean, hiz-kuntza erakusteko eta alfabeta-tzeko helduentzako eskola batdugu eta kultur arloan sorkuntzalantzen ari gara. Azken hamar-

kadan modu kontzienteagoaneta ordenatuagoan jardun dugu.Baikorrak zarete.Formazio eskaera geroz eta han-diagoa izateak, prozesua aurreradoala erakusten du eta geroz etamaila altuagoa eskatzen duela.Biziberritze prozesua handitzendoa eta erronkak neurri bereanugaritzen. Plan bat edukitzea ga-rrantzitsua da, baina motore be-zala funtzionatuko duen komu-nitatea bat ez badago, ez duguarrakastatik izango.Zein harreman mantendu du-zue euskararen berreskuratzeprozesuarekin?Guk Euskal Herriko esperientziaikusten dugu inspirazio iturri be-zala. Erakusten digu hizkuntzaberreskuratu daitekeela, bueltaeman diezaiokegula hizkuntzengalerari eta pauso esanguratsuakeman ditzakegula. Aldi berean,ezagutza iturri bat da eta ele-mentuak eskaintzen dizkigu, ezkopiatzeko, tresna horiekin gurenormalizazio prozesuari begira-tu eta planteamendu zehatzakegiteko baizik. Zein balio ematen diozue adi-tu ikastaroan izan duzuenparte hartzeari?Munduan herri asko dago hiz-kuntzen galera hau bizi dutenaketa dagoeneko ez dute zertan hu-tsetik abiatu behar. Batzuk bidebat egina dugu eta hori konparti-tzeko prest gaude, zubiak eraiki-tzeko gogoz.

EUSKARA TOLOSA 03www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2016ko azaroaren 30a

ren ustez. «Askotan erakundepublikoetatik diru asko ematenda kooperaziorako. Proiektu ja-kinetara baino, beste ildo bat za-baldu daitekeela uste dugu. Koo-perazio linguistikoari heltzeak,gure kasuan, badu zentzua». To-losako Udalak bat egiten du ildohorrekin eta hitzarmena sinatu-ta dauka Garabiderekin. Asteleheneko mahai ingurua

babestuko du udalak, Galtzaun-di euskara taldearekin batera.Mexikoko nahuatl eta maya, Ko-lonbiako nasa-yuwe, Beningobariba eta Ekuadorreko kichwuahizkuntzen berri jakin ahal izan-go da bertatik bertara. Jon Sara-suak berak eta Kike Amonarriztolosarrak zuzenduko dute ma-hai ingurua.

Page 4: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 77 € «Hizkuntzaren aldeko ...Mariposas en el hierrodokumen-tala proiektatuko dute, eta zu-zendariaren beraren azalpenez gozatzeko aukera ere izango da amaieran.

Lehiaketenlehiaketakemandakoa,erakusketabatean2015eko Argizaiola argazkilaritzasarian parte hartutako lanak ikus daitezke Aranburu jauregianabenduaren 3a bitarte

Rebeka Calvo

Euskal Herriko Argazkilari Tal-deen Federazioak, EHATEk, ur-tero antolatzen du Argizaiola Sa-ria. Lehiaketen lehiaketa delaesaten dute, izan ere, bertan par-te hartzeko gonbita jaso beharda, hau da, Euskal Herriko bestezortzi argazki txapelketatan sari-ren bat lortu dutenek bakarrikhartu dezakete parte. Lehiaketahorien artean dago, Tolosa He-rria txapelketa. Argazki ikusga-rriak dira bertan parte hartzendutenak, eta 2015eko ArgizaiolaSarian parte hartu zutenak, To-losan daude ikusgai, AranburuJauregian, abenduaren 3a bitar-te. Erakusketa ibiltaria da, Ger-nikatik iritsi da Tolosara etaAranburu jauregia utzita, Iruñe-ara joango da. Erakusketa berezia da, lanek

ere maila handikoak direlako.Hori dio Miren Atxaga Targaz-kiak elkarteko kideak, TolosaHerria lehiaketa antolatzenduen Tolosaldeko argazkilarientaldea da, hain zuzen, Targazki. Guztira 53 lan ikus daitezke

Aranburun eta gaiak zein estilo-ak askotarikoak direla dio Atxa-gak. «Zuri-beltzeko eta koloree-tako lanak daude, estudioko zeinkaleko argazkiak, hainbat tekni-ka erabilita egindako lanak dau-de... oso erakusketa aberatsa da,polita eta gomendagarria bene-tan», esan du. «Ez dira edonola ateratako la-

nak; aritzen diren argazkilarienlanak dira. Kalitate handiko ar-gazkiak dira», gaineratu du. Argazkilariak normalean, afi-

zionatuak dira, eta Euskal Herriosoko argazkilarien lanak bil-tzen ditu erakusketak. Atxagak gomendio bat ere

egin die erakusketa ikustera joannahi dutenei; «denborarekinjoan behar da eta burua libreutzita. Aurreiritziak kanpoanutzi behar dira eta jasotzeko as-moz joan behar da».

TARGAZKIArgizaiola lehiaketen lehiaketaizanda, eskuratzen dena sariensaria dela ere esan daiteke. Ho-rregatik da garrantzitsua argaz-kilarientzat. 2015ekoan Tolosanbizi den Donostiako Asier Gara-garzak jaso zuen accesit saria;sari nagusia Manu Barreirok jasozuen eta bigarren accesit-a Ela-dio Airesek. Asier Garagarza Tar-gazki elkarteko kidea da eta ez daArgizaiola Sarian parte hartuduen lehen aldia. 2013an eta2014an ere akzesit sariak eskura-tu zituen. Targazki taldea astean behin

biltzen da. Atxagak esan duenez,argazkilariak «normalean» osobakarrik sentitzen dira, «baka-rrik ateratzen dituzu argazkiak,bakarrik egiten duzu lan beraie-kin ordenagailuan...», eta beraz,elkartu eta «hizkuntza berean»aritzeko beste pertsona batzuenlaguntasuna asko eskertzendute. Argazkilariak gonbidatzen di-

tuzte taldera, euren lanaren in-guruan hitz egiteko, eta urteanzehar hainbat ekitaldi antola-tzen dituzte. Orain ere ari dirazerbait antolatzen, baina orain-dik ezin dute zer den aurreratu.

2015eko Argizaiola Saria eskuratu zuen Manu Barreirok ‘El descanso del guerrero’ argazkiarengatik. MANU BARREIRO

‘La bailarina’ argazkiarekin accesit saria eman zioten tolosarrari. ASIER GARAGARZA

‘Redes’ irudiari eman zioten bigarren accesit-a. ELADIO AIRES

04 TOLOSA KULTURA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2016ko azaroaren 30a

Page 5: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 77 € «Hizkuntzaren aldeko ...Mariposas en el hierrodokumen-tala proiektatuko dute, eta zu-zendariaren beraren azalpenez gozatzeko aukera ere izango da amaieran.

Txuleta izango da festarakoezinbesteko osagaia Zerkausian

Txuleta Festaren X. edizioa izango da abenduaren 6tik 8ra Zerkausian. Tolosako Udalak,Tolosako erretegiek eta Zizka Mizka Koxka guneko kideek antolatu dute jaialdia

Ane Urkola

Ez-ohiko itxura du Burruntzierretegiak: fokoak, kartelak etagonbidatu bereziak, besteak bes-te. Prest dago Juanjo Pascualerretegiko arduraduna ere barra-ren atzealdean. Ez dago baka-rrik, ordea; parrillaren gaineandago dagoeneko festa honetakoizarra: txuleta, alegia. Sua piztudu Pascualek, eta sugarraren in-darrarekin batera, hasi da hara-gia egiten; horrela aurkeztu duteaurtengo Txuleta Festa. Eta ez dakasualitatea: Tolosako errete-gien laguntza gabe ezinezkoaizango litzateke-eta jaialdi horiantolatzea. Horrela aitortu duOlatz Peon Tolosako alkateak:«Eskerrak ostalariei, eta bereziki,Tolosako parrilleroei: edizio ho-netan egindako lanagatik baka-rrik ez, baita Tolosaren izenamundu osoan zehar zabaltzea-gatik ere».

Burruntzi erretegiaz gain,Orue, Casa Julian eta Nicolaserretegiek ere hartuko dute parteaurtengo jaialdian: «Lan gogorrada, baina Zerkausia bezalako es-kaparate ederrean jakiak sukal-datzea eta banatzea ederra da baiguretzat, eta baita bezeroentzatere», azpimarratu du Pascualek. Abenduaren 6tik 8ra izango da

aurtengo jaialdia eta hiru egunhorietan lau otordu eskainiko di-ra: abenduaren 6an eta 8an, baz-karia eta abenduaren 7an, bazka-ria eta afaria. Guztira, 200 per-tsonarentzako otordua eskaini-ko da zerbitzu bakoitzean, etaTolosaldea Tour turismo bulego-an daude sarrerak salgai: 943 6974 13 telefono zenbakira deitutaedo [email protected] helbi-dera idatzita ere eskura daitezke.

DASTATZEKO ETA IKASTEKO AUKERAUkaezina da txuleta izango delajaialdiko izarra. Nolanahi ere,beste hainbat ekitaldi ere antola-tu dituzte ikasteko eta gozatze-ko. Abenduaren 6an, esaterako,bi hitzaldi antolatu dituzte baz-kal aurretik: alde batetik, hara-giaren heldutzearen gaia landu-ko dute Zerkausian. «Gaurkota-

sun handiko gaia da; sektore ho-rretako profesionalei zuzendutadago eta parte hartuko dute Bas-que Coulinary Centerreko kide-ek, herriko parrilleroek eta hara-

kinek», adierazi du Peonek.13:00etan, Parrilla Tolosan hi-tzaldia eskainiko dute Casa Ju-lianeko Pedro Ruiz eta MatiasGorrotxategik.

17:00etan, pilota jaialdia izan-go da Beotibar Pilotalekuan. Gor-kak eta Merinok jokatuko duteJaka eta Tolosaren aurka. Urruti-koetxea eta Beroiz lehiatuko dira

Altuna eta Barriolaren aurka, etaDario eta Martijak jokatuko duteElordi eta Cecilioren aurka.

ZIZKA MIZKA GUNEA, GIRORAHURBILTZEKO AUKERABertako produktuekin pintxoakegiten dituzten gunea da ZizkaMizka. «Giroa ikusi eta nolabai-teko dastaketa egin nahi dute-nentzat da leku hori», azpima-rratu du Peonek. Bertako koordi-natzailea izango da Sonia Tapia:«Iaz hasi ginen gune horrekin,eta oso gustura egon ginen. Aur-ten ere errepikatu egingo dugu;Street Food-a da aurtengo gaia»,zehaztu du Tapiak. «Pintxoakbeste modu batera jateko aukeraizango da, eta tailerrak ere egin-go ditugu haurrentzat», azaldudu koordinatzaileak. Herriko ha-rategi eta tabernen laguntzaizango dute, baita Basque Couli-nary Centerreko ikasleena ere.Hainbat ekitaldi antolatu dituz-te: Children burger tailerra anto-latu dute haurrentzat abendua-ren 7an; iluntzean, berriz, GinTonic txapelketa egingo dute, as-tazkenean, 19:30ean. «Gu oso go-gotsu gaude, eta ea jendea ani-matzen den», aurreratu du Ta-piak. Txuletak kolore gorrixka hartu

du dagoeneko. Platerean dagoeta usai ederra dario. Mahai tres-nak inguruan, eta berari lagun-tzeko ogia zatituta. «Dena prestdago jada. Giro bikainak eta jakiare hobeak ez du hutsik egingo.Nahi duen oro gonbidatuta da-go».

X. Txuleta Festa aurkeztu zuten astearte goizean Burruntzi erretegian. ANE URKOLA

X. TXULETA FESTAAbenduak6, asteartea

12:00. Haragiaren heldutasunahi-tzaldia Cárnicas Goyako Josenaneeskutik, Zerkausian.13:00.Parrilla Tolosanhitzaldia CasaJulianeko Pedro Ruiz eta Matias Go-rrotxategiren eskutik.17:00.Profesionalen arteko pilotapartidak, Beotibar pilotalekuan.19:00. DJa Zizka Mizka Koxka guneaalaitzen.

.Abenduak 7, asteazkena

12:00.Children burgertailerra txi-kienentzat, Zerkausian.13:00. Prestatu zure txistorrataile-rra Jose Mari Barriola harategiareneskutik, Zerkausian.18:30. Heldutasun ezberdineko behitxuletaren katasektoreko profesio-nalentzat, Zerkausian.19:00. DJa Zizka Mizka gunean.19:30. Gin-tonic lehiaketa.

Abenduak 8, osteguna

11:00.Zesta puntako III. Elola Memo-rialaren finala, Beotibar pilotalekuan.13:00. Kaskeria, itzulia mahaietarahitzaldia Bateaneko Imanol Zubel-zuren eskutik.13:30. La Vermuteriatailerra, Zer-kausian. Udal Txistulari Bandarenkontzertua, udaletxeko aterpean.16:00. Txuletaren festako II. Jaialdia,Beotibar pilotalekuan.

GASTRONOMIA TOLOSA 05www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2016ko azaroaren 30a

«Lan gogorra da, bainaZerkausia bezalakoeskaparate bateanjakiak sukaldatzea etabanatzea ederra da»JUANJO PASCUALBURRUNTZI ERRETEGIA

«Eskerrik askoTolosako parrilleroeiherriaren izenamundu osoanzabaltzeagatik »OLATZ PEONTOLOSAKO ALKATEA

Page 6: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 77 € «Hizkuntzaren aldeko ...Mariposas en el hierrodokumen-tala proiektatuko dute, eta zu-zendariaren beraren azalpenez gozatzeko aukera ere izango da amaieran.

‘Zer egin dezaket nikeuskararen alde?’testua onartu duteAmasa-Villabonako EH Bilduko udal taldeak proposatutaAltsasuko gertaerei erantzuteko mozioa onartu zutenasteleheneko osoko bilkuran zinegotzi guztiek, aho batez

Jon Miranda Amasa-Villabona

Amasa-Villabonako Udalak bategin du Euskararen Egunekoadierazpen bateratuarekin, ahobatez. Abenduaren 3an ospatzenden eguna, «indarberritzekoeguna» dela azpimarratzen daadierazpenean, oraindik ere, «bihizkuntza ofizialen berdintasunsozialetik urrun» gaudelako.Euskara hizkuntza «erabilia etabizia» izateko nork bere neurrikokonpromisoa hartzeko deia egi-ten dute adierazpenaren sina-tzaileek. Horregatik dio testua-ren goiburuak: «Zer egin dezaketnik euskararen alde?». Amasa-Villabonako EH Bil-

duk uste du, «udal gobernuak ezdiola bere buruari galdera horiaskotan egin». Adierazpen txu-kunak onartzeaz gain, hizkuntzapolitika eraginkor eta ausartakbehar direla dio, «bestela ezdugu euskararen normalizazio-an behar bezala aurreratuko»,Xabat Laborde koalizio abertza-leko zinegotziaren hitzetan.Euskara batzordea urte eta er-

dian «hiru alditan bakarrik» bil-du izana eta Euskaran Ados lanmahaia «bertan behera uztea»horren adibidetzat hartu ditu EHBilduk. «Prest gaude modu erai-kitzaile batean proposamenakegiteko, euskararen aldeko eki-menak proposatzeko eta elkarla-

nerako. Baina horretarako, espa-zioak behar ditugu», nabarmen-du du Labordek. Euskalgintzako eragileek eta

hainbat erakundeek babestu du-ten adierazpenarekin bat egindute, hala ere, udal talde guztiekAmasa-Villabonan –PSE-EEkozinegotzia ez zen astelehenekobilkuran izan–.

ALTSASUKO HERRIARI BABESAEH Bilduren udal taldeak propo-satuta Altsasun azken asteetaneman diren gertakariak direlaeta mozioa onartu zuten zinego-tzi guztiek aho batez, osoko bil-kuran. Amasa-Villabonako udalba-

tzak bere elkartasun eta babesosoa adierazi die auzi honetanterrorismo delituagatik inputa-tuak izan diren pertsonei eta bai-ta beren familia eta lagunei ere.Eta ez dago ados urriaren 15ekogertakariak, «terrorismoa» beza-la kalifikatzearekin, horregatik,Auzitegi Nazionaletik hartu di-ren kautelazko neurriak eta atxi-loketak «gaitzesten» ditu.Une honetan kartzelan eta dis-

pertsatuta aurkitzen diren zazpipertsonen «berehalako askata-suna» eskatzen dute Amasa-Vi-llabonako zinegotziek eta beraz,mozio honen edukia AltsasukoUdalari eta Auzitegi Nazionalaribidaliko diote.

Astelehenean ospatu zuten ohiko osoko bilkuraren une bat. JON MIRANDA

06 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2016ko azaroaren 30a

Euskarazkoproduktuenkatalogoa,paperean etainterneten

Euskal Herriko 140 udaleta mankomunitatetakoEuskara Zerbitzuak, hauenartean Villabonakoak,osatu dute katalogo berria

Erredakzioa Amasa-Villabona

Urteko garai honetan seme-ala-bei edo ingurukoei euskarazkoliburuak, musika edota jostailueta jokoak erosi eta oparitzekoaukera paregabea izaten delakontuan hartuz, EuskarazkoProduktuen Katalogoaren edizioberria osatu dute, beste urte ba-tez.Egunotan banatuko zaie kata-

logoa Amasa-Villabonako ikas-tetxeetako Haur Hezkuntza etaLehen Hezkuntzako ikasleei.Besteetan ez bezala, aurten le-hen aldiz bi azal izango ditu pa-perean editatzen den katalogo-ak: azal batek sarbidea ematendie 12-16 urte bitarteko gazteen-tzat eskaintzen diren produk-tuei, eta beste aldeko azalak 0-12urte bitarteko haurrentzako pro-duktuei eta gurasoentzako ma-terialei. Katalogo horretanwww.katalogoa.euswebguneanjasota dauden 2016ko produktuguzti-guztiak agertzen dira atal-ka banatuta. 6.000 erreferentziabaino gehiago. Produktu bakoitzaren fitxan,

hari buruzko daturik garrantzi-tsuenak ikusiko ditu erabiltzaile-ak eta, bakarren bat begiz jozgero, herriko establezimendue-tan galdetzerik besterik ez du,materiala eskuratzeko. Helbu-rua, merkatuan aurki daitezkeeneuskarazko produktuak erabil-tzaileen eskura jartzea da.

Ostiralean ospatukodu euskararen egunaFleming ikastetxeakAMASA-VILLABONA // Bihar,Arroan, 11:30ean irratsaio bere-zia egingo da gurasoen partaide-tzarekin. Ostiral goizean berriz,gaztaina jana eta euskararentxantxangorriaren horma irudiaegingo dute plazan. Arratsaldezeuskal jokoak izango dira. Arra-tzaingo egoitzan ere, ostiral goi-zean eskola apainduko da etaarratsaldean irrintzi saioa, txistekontakizunak eta euskal karao-kea izango dira.

Euskararen Astea aridira ospatzen P.M.Otaño ikastetxeanZIZURKIL // Astelehenean abiatuzuten urteroko euskararen asteaikastetxean. Gaur, 15:15ean, eus-kararen aldeko hitzarmena sina-tuko dute Mediatekan. Udal or-dezkariak ere bertan izango dira.Hori amaituta, iazko ikasturteaneuskararen inguruan egindakobideoa ikusiko da eta jarraiankafe tertulia izango da. Hizkun-tza ohiturei buruz ariko dira etaherriko guraso euskaldun guz-tiak gonbidatuta daude bertara.

Euskararen eguneanudalak bat egingo duikastolarekinIRURA // Elkarlanean ospatukodute euskararen eguna, ostirale-an. Ikastolako umeak kalejiranetorriko dira Irurako plazaraino,15:15ean eta ondoren udal ordez-kari batek adierazpena irakurri-ko du. Segidan Lehen Hezkun-tzako seigarren mailako bi ikas-lek pregoia irakurriko dute.15:45ean euskararen txantxan-gorria ikuskizuna eskainikodute eta gaztaina jatearekin bu-katu dute ospakizuna.

Page 7: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 77 € «Hizkuntzaren aldeko ...Mariposas en el hierrodokumen-tala proiektatuko dute, eta zu-zendariaren beraren azalpenez gozatzeko aukera ere izango da amaieran.

KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2016ko azaroaren 30a @TOLOSALDEAKIROL

Anbizioa izan behar dugu

P artida berezia zen,Berazubin jolastenbaikenuen. Ligakolehenengo partida erezelai honetan jokatu

genuen 3-1 irabaziz. Taldeko txi-kienek esperientzia txarrakgenituen zelai honetan, bi ligagaldu baikenituen arestian.Hala eta guztiz ere, prest geun-den berriz ere iraganari aurreegiteko. Tolooooo... e! Tolooo-oo...e! Tolooooo..e,e,e! Leirekarnasestuka eta kexaka buka-

tzen du grito de gerra egitendugun bakoitzean, ez didazueuzten bukatzen, esaten du.Norgehiagoka hasi bezain las-

ter, baloiaren jabe egin ginen,alde batetik bestera mugituzaukerak sortu arte. Nahiz eta gukeduki jabetza beraiek ere edukizituzten bizpahiru aukera, bainaez zuten asmatu. Guk bat, ordea,pazientziarekin baloia ukituzareaz kanpoko jaurtiketa batenondoren iritsi zen Eliren gola,barkatu, «golazoa!». Horrela iri-

tsi ginen atsedenaldira, marka-gailua alde genuela.Bigarren zatia antzera ekin ge-

nion. Jokaldi batean, denak bu-katutzat eman genuenean etajada gure zelairantz korri eginezgindoazenean, bat-batean gola!Ainhoa Garikanok sartu zuen,atezainaren hutsegite baten on-dorioz, denok galdezka geundennola sartu ote zuen Ainhoakgola, ez dakigu nola, baina sartuzuen, hori da garrantzitsuena.Hirugarren gola alboko sake ba-

ten ondoren sartu nuen, porte-riaren marra zapalduz. Horrelabukatu zen norgehiagoka, gura-soen txaloak eskertuz. Pixkana-ka-pixkanaka zelai honi neurriahartzen hasiak gara. Ea partidagehiago jolasten ditugun Bera-zubin. Sailkapenean lasaiago gaude,

orain erdialdean, baina ezin garaerlaxatu. Dinamika honetan ja-rraitu behar dugu. Anbizioa izanbehar dugu, eta hurrengo parti-dan hiru puntuen bila atera.

AulkitikZuriñe Iglesias

Tolosa CF, Euskal Liga

Danenak, esan eta egin

Biltegian zuten baina erabiltzen ez zutenmaterialarekin zer egin pentsatzen hasi etaEl Salvadorreraino iritsi ziren.

Asier Imaz Zizurkil

D anenak erabiltzen ezzuen materiala zuenbiltegian. Zuzendari-tzak erabaki bat hartubeharra zuen, «zer

egin». Ideia batekin udaletxera jozuten. Udal taldearekin hitz eginondoren, astebeteko epea zutelaikusi zuten ideia gauzatzeko.«Danena osatzen dugun familie-

kin harremanetan jarri ginen»;eta ideia asko gustatu zitzaieladio Josu Sarasola presidenteak.Denbora gainean zuten, ordea.Erantzuteko modu bakarra zego-en, beraz: «Esan eta egin». El Salvadorren bost talde Da-

nenako baloiekin ari dira joka-tzen. Horrez gain, jokalari zizur-kildarren futbol zapatilak dituz-te. Eta baita beste hainbatmaterial ere, Danena eta Zizur-

kilgo Udalari esker. «Udaletxeaketa El Salvadorreko MeangueraKomunitateak hartu emana zu-tela ikusi genuen, eta udal talde-arekin hitz egitera joan ginen.Euskal Fondoaren bidezko el-karlan horretan parte hartzekoaukerak zeintzuk ziren jakinnahi genuen. Materiala bidaltze-ko aukera zegoela esan ziguten,eta hurrengo bidaia astebeterazela», gogoratzen du Josu Sara-solak. Elkartearen biltegian erabil-

tzen ez ziren gauzak baldin ba-zeuden, zergatik ez elkarteko ki-deen etxeetan. Eta deialdia za-baldu zuten Danena osatzenduten familietan: erabiltzen ezdiren futbol zapatila eta abar iza-nez gero, ideiarekin bat egin etaelkartera eramateko eskatuz. «Harrera oso ona izan zuen

ekimenak, eta jendeari ideia gus-tatzeaz gain, astebetean 40 zapa-tila pare lortu genituen. Denakoso egoera onean gainera», dioSarasolak. Gauzak horrela, aza-roarekin batera El Salvadorrerabidali zuten bildutako materialguztia. «Ondoren materialgehiago jasotzen joan gara, etahoriekin ikusi beharko dugu zeregin. Agian hain urrutira bidalibeharrean, gertuagora eraman-go ditugu, behar berdina dutenbeste hainbat lekuetara», haus-nartu du Sarasolak. Orain, itxarotea tokatzen zaie

danenatarrei. Jakin badakite ElSalvadorreko bost futbol taldekojokalariak euren materialarekinari direla lanean. Ondorengoegunetan nesken argazkiak jaso-ko dituzte, Danenako zapatilaeta baloiekin. «Prozesua borobil-tzea bezala izango litzateke, etaekarpena egin duen jendeari era-kustea zer egin duen; gure parte-tik ere eskerrak emateko modubat izango da», borobildu duJosu Sarasolak.

Kirol txapelketabat bainogehiago, Oargin Tolosako elkarteanurteroko eskaladatxapelketa larunbateanizango da, 17:30ean hasita

A. Imaz Tolosa

VII. Oargi Boulder Txapelketalarunbatean jokatuko da, hila-ren 3an. 14 urtetik gorakoentzatjarri dute aurtengo txapelketa,nahiz eta adin horretatik behe-rakoek ere parte hartzea izangoduten. Maila bakarra egongo da,beraz, guztiak guztien alboanibiliko dira, txandaka. Lau bideizango dituzte hasiera batean,eta horietan gertatzen denarenarabera, finalerdietara sailkatu-ko dira eskalatzaileak. Ondoren,finala jokatuko da.

IZEN EMATEAOargik elkarteak antolatzenduen boulder txapelketan izenaemateko aukera larunbateanbertan zabalduko dute elkarte-an, 15:30etik aurrera. Dohainikizango da, eta eraman behardiren bakarrak katuak eta mag-nesioa dira. Txapelketa 17:30eanhasiko da. Oargitik azaldu dutenez, alde

batetik, balizko parte hartzaileeiluzatu nahi die deialdia. Beste-tik, ikusleei. «Helburua ongipasatzea eta arratsalde eder batpasatzea da. Batzuk txapelketanaterako dira, eta besteak ikuste-ra joango dira. Elkarteak tabernamoduan funtzionatuko du, etaOargiko rokodromoa ezagutu

nahi duenarentzat ere aukerapolita izango da».Oargiko rokodromotik eskala-

tzaile handiak pasa dira, adibi-dez, Asier Izagirre edo EdurnePasaban. Egun, rokodromoangaztetxo ugari ibiltzen da, etamaila gero eta handiagoa dago.Arduradunak horren jakitundira, eta aurrera begira aldaketakegin nahi dituzte: «Rokodromoaberritzea gustatuko litzaigukehurrengo urterako. Maila han-diagoa izatean, beharrak eregehitu egiten dira, eta egun bal-dintza onenetan ez dago, horre-gatik ez dugu haurrentzat txa-pelketa antolatu». Esan bezala,hurrengo urtean hori aldatzea daOargikoen helburua.Eskalada bizitza filosofia beza-

la ikusten duenik bada, eta ho-rien artean, txapelketaren anto-latzaileak: «Edonork edukiko duparte hartzeko eta kirol hau eza-gutzeko aukera. Ez bakarrik txa-pelketan, baita ondoren ere Oar-gira gerturatuta. Etxe zuloan sar-tuta egon baina hobea delapentsatzen dugu. Kirol honekasko ematen du, gero txoko askobidaiatzeko ezagutzeko aukeraizaten baita. Horregatik, txapel-ketaren aitzakian gonbidapenaluzaturik dago».

Page 8: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 77 € «Hizkuntzaren aldeko ...Mariposas en el hierrodokumen-tala proiektatuko dute, eta zu-zendariaren beraren azalpenez gozatzeko aukera ere izango da amaieran.

ASTEAZKENA 30AGENDA

Deialdiak

Irura.Festa batzordearen bilera.Eguberrietako egitarauaz eta2017ko kultur ekitaldien egutegiazariko dira, batzar aretoan. 19:15ean,udaletxean. Irura.Energia tailerra. TolosaldeaPiztu ekimenaren barruan izango datailerra. 19:30ean, gela borobilean.Tolosa.Energia tailerra. TolosaldeaPiztu ekimenaren barruan izango datailerra. 09:30ean musika eskolan. Tolosa.Emakundek finantzatuta2015 eta 2016 artean egindako Ka-lea nirea da? Boterea, beldurra etaemakume gazteen ahalduntze-es-trategiak aurkakoa den espazio pu-bliko bateanizeneko proiektuarenemaitzen aurkezpena egingo du,Maria Rodó de Zaratek. Ikerlaria dagenero eta gazterian (UOC). Ekin-tzailea eta feminista. Gaztelerazizango da. 19:00etan, kultur etxean.Tolosa.Komunikabideak, elkarbizi-tzaren eraikuntza eta memoria. To-losako Bizikidetza Foroak antolatu-ta, azaroak 10 Biktimen MemoriarenEgunean hasi eta abenduaren 10,Giza Eskubideen Egunera bitarte lu-zatuko da ekitaldi zikloa. Iñaki Soto,Lourdes Perez eta Bingen Zupiriaariko dira, bi hizkuntzetan, pleno are-toan, 19:00etan. Tolosa.Las mil y una noches 3, elembelesado. Zine foruma, jatorrizkobertsioan. 19:15 eta 21:45, Leidor.Tolosa.Titirijai. Madrildik etorriko daCoke Rioboo taldea, eta El viaje deSaid, Elruido del mundoeta Made inSpainlanak eskainiko ditu. Gaztela-niaz izango dira, eta helduentzakosaioa da. 22:00etan, Topic-en.

ATARIA IRRATIA09:00-11:00. Pasahitza.Eskualdeko berriak, Joxemi Saiza-rren Kale Kantoitik, Tolosaldea Gara-tzenen atala, Idoia Apaolaza psiko-pedagogoa, errezeta eta lehiaketa,deitu 943 698038ra edo whatsappmezua bidali 687410033ra 10:45etik10:55era. 11:00-12:00. Eutsi goiari.Kirol albisteak.12:00-13:00. Entzuteko jaioak.Musika saioa.16:00-18:00. Zebrabidea.

18:00-20:00. Goizeko saioak utzitako onena. 20:00-20:30. (H)ari naizela.Imanol Artolak, felixek, gidatutakobertso saioa.

28 KANALA12:30.Tripa-zorri.13:30. Gaurkoan Tolosaldetik.17:30. Gaurkoan Tolosaldetik.21:30. Gaurkoan Tolosaldetik.22:00. Gutik Zura dokumentala.23:30. Gaurkoan Tolosaldetik.

FARMAZIAK

Gaur

TOLOSA.Egunekoa.OlarreagaAranburu, I. Korreo kalea, 2. Telefonoa. 943 670128. Gauekoa.Morant Barber, R. Zabalarreta lorategiak, 1. Telefonoa:943 673849.

EGURALDIA

IKER IBARLUZEA

Gaur.Udazkeneko eguraldidotoreak bere jarraipenaizango du. Hego-ekialdeko

haizea ibiliko zaigu egun osoan ze-har, egunaren lehen zatian zakarra-go joko du, bigarren partean zertxo-bait ahuldu egingo da. Tenperaturaantzeko balioetan mantenduko da,15 graduren bueltan kokatuko dira.Zeruari dagokionez, aitzakia gutxi.Goizean behe lainoa izango dugu,baina ez da oso iraunkorra izango.Ondoren, egun osoan zehar giroeguzkitsua izango dugu, erdi eta goimailako hodeiren bat ikusiko dugu,baina orokorrean oso giro eguzki-tsua geratuko zaigu. ihar, Hego-eleguna 00

Bihar.Eguraldia mantenduegingo da, tenperatura zer-txobait igo egingo da, 16-17

gradu harrapatu ahal dituzte baliorikaltuenek eguneko erdiko orduetan.Haizeak ekialde, hego-ekialdekoukitua hartuko du; ahul ibiliko da. Ze-ruari dagokionez, aitzakia gutxi,apenas izango dugu behe lainorik.

TOLOSALDEKOATARIA-k ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.

Urak emandakoak

Aizkardi Mendi Elkartearen 33. Mendi Astearen barruan urterokohitzordua izaten da argazki rallya. Aurtengo parte hartzaileekamankomuneko gai bat izan dute argazkia ateratzerakoan: ura.

Erredakzioa Amasa-Villabona

I ragan astean banatu zituenAizkardi Mendi Taldeak ar-gazki rallyko sariak. Aurre-tik, lan guztiak ikusgai egondira Gurea zine aretoko sa-

rreran. Mendian ibiltzea gustuko izan

eta argazkigintza maite dutenekekidin ezineko zita izaten duteurtero Aiztondon: Aizkardi

Mendi Astearen barruan antola-tutako argazki rallya, hain zuzenere.Aurtengo lanen inspirazio itu-

rria, ezin hobeto esanda gainera,ura izan da. Urak argazkilari ba-koitzaren objektibo aurrean for-ma ezberdina hartu du gainera:batzuetan putzuak izan dira,besteetan iturriak, errekak etadistirak ere azaldu izan dira aur-keztutako irudietan, adibidez.

SARIDUNAKUrrezko tantak–erlojuaren orra-tzen zentzuan hirugarren irudia,goran– argazkiak jaso zuen ar-gazki onenari saria; publikoakaukeratutako argazkirik onenaNat...ura–goiko bigarrena–izanda. Bigarren eta hirugarren sa-riak berriz, hurrenez hurren, on-dorengoak izan dira:Islada –goiko laugarrena– etaSarea –goiko lehenengoa–.

Aurtengo argazki rallyak saritutako lan batzuk. ATARIA

www.ataria.eusASTEAZKENA, 2016KO AZAROAK 30Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Naiara Roldan de AranguizKudeatzailea: Jexux MuruaEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 902 82 02 01

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM