URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € «Neskak zein mutilak ikusten … · 2018. 6. 20. · kartela eta...

8
«Neskak zein mutilak ikusten badituzte haurrek txarangetan, beraiek ere jo nahiko dute» IZARNE IGLESIAS ETA MIRARI MARTIN TOLOSAKO MUSIKA BANDAKO KIDEAK Urteak daramatzate bandan klarinetea joz; gizonezkoen plaza izan denaren aurrean, aldaketa ikusten dute belaunaldi berrietan // 5 ALEGIA FESTAK IRAGARTZEKO IRUDIA ETA LOGOA AUKERATUTA // 6 «Kargudun bat ez da berdin epaitzen emakumezko edo gizonezko izan» PILI LEGARRA BASQUESKOLAKO KIDEA Asteasuko alkateak ‘Berdintasuna, Aniztasuna eta inklusioa’ konferentzian parte hartu du; sentsibilitate politiko eta tamaina guztietako udalerrietako emakume hautetsiek bultzatutako Virginia Wolf Basqueskolako kidea da // 4 JON MIRANDA OSTEGUNA 2018/06/21 6. urtea, 893 zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € ITZEA URKIZU

Transcript of URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € «Neskak zein mutilak ikusten … · 2018. 6. 20. · kartela eta...

Page 1: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € «Neskak zein mutilak ikusten … · 2018. 6. 20. · kartela eta Felix Irazustabarrenaren logoa, irabazle Imanol Garcia Landa Alegia Alegiako festa

«Neskak zeinmutilak ikustenbadituzte haurrektxarangetan,beraiek ere jonahiko dute»IZARNE IGLESIAS ETA MIRARI MARTINTOLOSAKO MUSIKA BANDAKO KIDEAK

Urteak daramatzate bandan klarinetea joz;gizonezkoen plaza izan denaren aurrean,aldaketa ikusten dute belaunaldi berrietan // 5

ALEGIAFESTAK IRAGARTZEKO IRUDIA ETA LOGOA AUKERATUTA // 6

«Kargudun bat ez daberdin epaitzenemakumezko edogizonezko izan»PILI LEGARRA BASQUESKOLAKO KIDEA

Asteasuko alkateak ‘Berdintasuna, Aniztasuna eta inklusioa’ konferentzianparte hartu du; sentsibilitate politiko eta tamaina guztietako udalerrietakoemakume hautetsiek bultzatutako Virginia Wolf Basqueskolako kidea da // 4

JON M

IRAN

DA

OSTEGUNA2018/06/21

6. urtea, 893 zenbakia107.6 fm

www.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

ITZEA

URKI

ZU

Page 2: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € «Neskak zein mutilak ikusten … · 2018. 6. 20. · kartela eta Felix Irazustabarrenaren logoa, irabazle Imanol Garcia Landa Alegia Alegiako festa

Festaren irudiak, aukeratuta Tere Garmendiakaurkeztutakokartela eta FelixIrazustabarrenarenlogoa, irabazle

Imanol Garcia Landa Alegia

Alegiako festa batzordeak jakite-ra eman ditu kartel eta logotipolehiaketako irabazleak. Herrita-rren botoak bildu ostean, jaieta-ko egitarauko azalean joangoden irudia Tere Garmendiakaurkeztutakoa da; kontrazalean,berriz, Ibai Lekue gaztearen ma-rrazkia joango da. Logotipo boz-katuena Felix Irazustabarrena-rena izan da, eta jaietako kamise-tetan jarriko dute. Memoria tailerreko zenbait ki-

deren artean egin dute kartel ira-bazlea, tartean Tere Garmen-diak: «Aurreko urtean nahi ge-nuen aurkeztu, bainaberanduegi hasi ginen presta-tzen. Aurten baietz, prestatuegin behar genuela zerbait etahorrela hasi ginen». Taldeko zenbaitzuen artean

aritu dira kartela egiten, bainaideia Garmendiarena izan zen:«Tontokale garrantzitsua da fes-tetan. Beraz, kalearen argazkiagoitik behera atera genuen, etakartelaren erdian jarri. Gero, ur-tero ateratzen den egutegi bate-tik atera genituen argazkiak etainguruan itsatsi genituen». Ar-gazki batzuk zaharrak dira etabeste batzuk berriagoak.Sei kartel inguru aurkeztu zi-

ren, eta ez zuten kartelaren alde-ko botoak jasotzeko kanpainaberezirik egin. Logoaren lehiake-tara ere aurkeztu zuten lanenbat, eta horrekin esperantzagehiago zutela azaldu du Gar-mendiak. «Kartel irabazlea zelaabisatu zigutenean, ezustekoa

hartu genuen», gaineratu du. Sa-ria txupinazoa bota aurretikematen da eta Garmendiaz gain,Arantxa Eizmendi eta Maixol Ba-lerdi igoko dira udaletxeko bal-koira. «Jasotako diruarekin me-rienda egin, menuren bat jan edohorrelako zerbait egingo dugumemoria tailerrekoekin», esandu Garmendiak.Miren Izeta memoria tailerre-

ko irakasleak azaldu duenez,kartela egitean bere lehentasunalana eskuz egitea zen. «Ordena-gailuz erraz egingo nuke nik, bai-na garrantzitsua zen beraiek es-kuz egitea, hori ere lantzeko. Az-

kenean, emaitza polita atera da»,esan du Izetak.

BERTSO SAIOTIK LOGO IZATERAEz da lehenengo aldia Felix Ira-zustabarrenak festetako karteledo logo lehiaketan saria irabaz-ten duena. «Hirugarrena-edoizango da», esan du. «Kartela etalogoa boto bidez aukeratzekolehiaketa hasi zenean, pentsatunuen parte hartzea, bakarren ba-tzuk izateko». Beste zenbait eki-menetarako urtean zehar karte-lak edo logoak egiten dituela dio,eta eskarmentu pixka bat badue-la horrelakoetan.

Aukerak ikusten zituen logoa-ren lehiaketan irabazteko. «Kon-tuan izan behar da kamisetanjartzen den marrazkia dela, etabatez ere haurrek eramaten du-tena. Beraz, zerbait jostaria etaerraza izan behar duela ustedut», esan du. Jostailuzko argaz-ki kamerarekin marrazkia egite-ko ideia iazko herritarren bertsosaiotik atera zuen: «Nik jarri ni-tuen gaiak, eta horrelako kamerabat hartu nuen eta horren buel-tan joan ziren gai guztiak. Etaburura etorri zitzaidan politaizan zitekeela irudi hori erabil-tzea lehiaketarako».

Felix Irazustabarrena, Maixol Balerdi, Tere Garmendia, Arantxa Eizmendi eta Miren Izeta, logoa eta kartelarekin. I.G.L.

Energia modueraginkorreanerabiltzekotailerra

Erredakzioa Amezketa

Etxeetan, enpresetan eta elkar-teetan energia modu eraginko-rrean erabiliz, eta erosotasunikgaldu gabe, energia eta dirua au-rrezteko gomendioak ezagutzeraemateko doako saioa antolatudu Amezketan aldundiak. Udaletik saioan parte hartzeko

deia egin dute. Tailerra ekaina-ren 29an izango da, 18:00etan,kultur etxean, eta ordubetekoiraupena izango du. Bertan partehartzeko beharrezkoa da aurre-tik izena ematea. Horretarako,idatzi [email protected] hel-bidera edo deitu 943 65 31 89 zen-bakira, ekainak 25a baino lehen.

Kamisetak, playback jaialdiaeta saskibaloi txapelketaErredakzioa Alegia

Alegiako Karmen festei begira,hainbat deialdi egin dituzte festabatzordetik. Horietako bat kami-setei dagokiona da. Hain justu,ekainaren 22an itxiko da kamise-tak eskatzeko epea, eta horreta-rako kultur etxean egin beharkoda eskaera. Neurria zehaztu be-harko da eta behin kamisetakprest daudenean, jasotzera pasabeharko da. Sei euroko prezioaizango dute.Jaietako ekitaldietako bat

playbacka izaten da, eta aurtenuztailaren 14an egingo da. Play-

back ikuskizunean parte hartze-ko izen emate epea zabalik dago.Hori ere hilaren 22ra arte egongoda irekita. Lehen Hezkuntzakoikasle guztientzat irekia da, etabakarka edo taldeka hartu ahalizango da parte. Taldeen kasuanez da kide kopuru mugarik izan-go. Izena ematerako orduan, au-keratutako abeslaria eta abestiazeintzuk diren zehaztu beharkoda eta ondoren, uztailaren 2abaino lehen, aukeratutako abestihori CD batean entregatu behar-ko da kultur etxean. Gehienez biabestirekin parte hartu ahalizango da.

Playbackeko sariak eguneanbertan banatuko dituzte etaepaimahaia festa batzordeko ki-deek osatuko dute. Kontuan har-tuko dira abestiak euskaldunakizatea eta prestatzen den koreo-grafiaren originaltasuna.Festetako beste ekitaldietako

bat 3x3 saskibaloi txapelketa da.Uztailaren 16an egingo da, etaalebin, infantil eta kadete maila-ko neska-mutilek hartu dezaketeparte, hau da, LH5 mailatikDBH4rainoko gaztetxoek. Izenaemateko azken eguna ekainaren29a, ostirala, izango da, eta kul-tur etxean eman behar da.

TxalburuGurasoElkartekotonbola, prest

Erredakzioa Abaltzisketa

Aurten ere, Abaltzisketako Txal-buru eskola txikiko guraso elkar-teak tonbola antolatu du ostira-lean hasiko diren San Joan jaie-tarako. Bertan enpresa etaerakunde desberdinek emanda-ko opari ugari zozkatuko dira:zubi salto saioa, zaldi ibilaldia,hondartzarako aulkiak, libu-ruak, hoteletan egonaldiak, jate-txeetan otorduak, museoetarakosarrerak... Guraso elkartetik herritarrak

eta ingurukoak San Joan jaietarajoan eta tonbolan parte hartzeraanimatu dituzte. Bide batez, ton-bolarako opariak eman dizkie-ten erakunde eta enpresei esker-tu diete beraien ekarpena.

02 ALEGIALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2018ko ekainaren 21a

Page 3: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € «Neskak zein mutilak ikusten … · 2018. 6. 20. · kartela eta Felix Irazustabarrenaren logoa, irabazle Imanol Garcia Landa Alegia Alegiako festa

GIZARTEA TOLOSA 03www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2018ko ekainaren 21a

Sei hilabete iraungodute Gudari kaleaeraberritzeko obrekAstelehenean ekin zieten lanei, eta bost fasetan banatudituzte egitekoak; irisgarritasuna hobetzearekin batera,Gudari kaleko merkataritza sustatu nahi du udalak

Itzea Urkizu Arsuaga

Nafarroa etorbidea izan zen lehe-nengo, eta Gudari kalearen txan-da da orain. Tolosako Udalakekin die erdiguneko kale nagu-sienetako bat eraberritzeko lanei,eta sei hilabetez ariko dira ber-tan. Berrurbanizatzeko helbu-ruarekin batera, Gudari kalearenizaera komertziala sustatu nahidu udalak, esku-hartzeekin. Bost fasetan banatuko dituzte

lanak, eta astelehenean hasi zi-ren, Gudari kalearen eta Foruenetorbidearen arteko bideguru-tzean; hiru astez ariko dira ber-tan. Jarraian, Foruen etorbidekoeta Samaniego kaleko bideguru-tzeen arteko zatian hasiko dira,eta hamahiru astean ariko dira.Samaniego eta Oria kaleko bide-gurutzeen arteko zatian, berriz,bederatzi astez jardungo duteeta, horrela, azaroan amaitukodute bertan. Laugarren faseahartuko du Lizardi poeta plaza-ren pareko guneko eraberritzeaketa, azkenik, Zumalakarregi etaLaskorain kaleen arteko zatianazaroa eta abendua bitarteaneraberrituko dute.

MERKATARITZARI BULTZADATolosako Udalak Gudari kalekomerkataritzari bultzada emannahi dio, kaleko irisgarritasunahobetzearekin batera. Horreta-

rako, kaleko gaur egungo egoeraaztertu dute, eta zirkulazio pre-miak zerrendatu. 647.633 euroko inbertsioa

egingo du udalak eta, besteakbeste, espaloi berriak eraikiko di-tuzte, ia eremu gehienean zaba-lera mantenduz; Gudari kaleabeste kaleekin elkartzen denekobidegurutzeetan, espaloiak za-balduko dituzte. Horrekin bate-ra, saneamendua eta argiteriaberrituko dituzte obran, eta kale-ko altzari berriak jartzea ere au-

rreikusi du udalak, landareapaingarriekin batera. Behin kalea txukundutakoan,

Gune Biziak proiektua egokitunahi dute, Gudari kalerako. Erre-mentari kalean hutsik daudenlokaletako erakusleihoak erabe-rritu zituzten, lokala alokatuahal izateko edo, aurrera begira,balizko saltoki izateko. Momen-tuz, Tolosako Udala Gudari kale-ko merkatariekin ari da egitas-moa lantzen eta beren kaleraegokitzen.

Bost fasetan osatuko dute kalea eraberritzeko obra. ATARIA

Indarkeria matxistarierantzun bateratuaeman nahi dioaldundiak

Erredakzioa

Duela zenbait hilabete iragarribezala, Gipuzkoako Foru Aldun-diak protokolo bateratua osatudu, indarkeria matxistari aurreegiteko. Astelehenean aurkeztuzuten proiektua, 51 alkateren etahainbat zinegotziren aurrean,eta hiru udalerrik beren espe-rientziak plazaratu zituzten, To-losa tartean zela.Markel Olano ahaldun nagu-

siak azaldu zuen, «indarkeriamatxistaren aurkako erantzunargia, irmoa eta kohesionatua»ematearen ardura dutela eta,bide horretan, «lehen mailakogizarte arazotzat» jo zuen indar-keria matxista.Miren Elgarresta foru aldundi-

ko Berdintasun Organoko zu-zendariak eman zituen protoko-loaren inguruko azalpenak eta,Tolosako, Usurbilgo eta Getaria-ko alkateek beren esperientzia

hizpide izan zuten. Hain justu,aldundiko protokoloaren jomu-getako bat da, udalerri txikieizerbitzua eskaintzea. Halaber,«fronte komun bat» osatu nahidute herritarrekin batera eta, ho-rretarako, udalerriez gain, «gi-zarte eragileak inplikatzea» ereezinbestekotzat jo du Gipuzkoa-ko Foru Aldundiak.Lurralde osoa hartuko duen

lehen protokoloa izango da aur-keztu berri dutena, eta jada ger-tatutako erasoen gainean jarrikodu fokua: erantzunak ematekobideak zehaztuko ditu; indarke-ria kasuak gertatzea posible dengune edo egoerak deskribatu;erakundeen arteko koordinazioegoki baterako pausoak eman;eta, azkenik, zehaztuko dituzeintzuk diren, GipuzkoakoForu Aldundiak erasoa jasanduen emakumearen eskura jarditzakeen arreta eta informaziozerbitzuak.

Proiektuan Tolosa eredu izan da, Usurbileta Getariarekin batera; Olatz Peonekhitzaldia eskaini du ekitaldian

51 alkate eta hainbat zinegotzi elkartu ziren, aldundiko aurkezpenean. ATARIA

Page 4: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € «Neskak zein mutilak ikusten … · 2018. 6. 20. · kartela eta Felix Irazustabarrenaren logoa, irabazle Imanol Garcia Landa Alegia Alegiako festa

04 VILLABONA-AIZTONDO PAREKIDETASUNA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2018ko ekainaren 21a

tuko diren hautetsi berriak politi-kara heltzen direnean laguntzaemateko sortu den azpitaldeadago. Zuk zein azpitaldetan partehartzen duzu?Ni nagoen taldea, denbora etakontziliazioarena da. Nola egindezakegu bateragarri udaleko

lana eta familiakoa? Garbi dugu,gure denbora gizonen egituranoinarritzen dela. Ikusi besterik ezdago udaletan bilerak normaleangauez eta berandu izaten direla.Politikak denbora asko xurgatzendu eta emakumeek bertan aritzeaezinezko bezala ikusten dute.Inork ez du aurkeztu nahi izatenhauteskundeetan umeen haz-kuntzarekin eta familiaren zain-tzarekin bateraezina delako. Horioztopo baldin bada, emakumeeidagokigu horri buruz gogoetaegitea eta proposamenak egitea. Jardunaldi batzuk ere antola-tu dituzue gai honen inguruan. Denboraren erabilerei eta ema-kumeentzako horrek dituen kos-tuei buruz gogoeta egiteko jardu-naldi bat antolatu dugu Gastei-zen uztailaren 14an eta euskalemakume hautetsi guztiei zuzen-duta dago. Asko al dira gaur egun politi-kan dabiltzan emakumeak?

Gipuzkoa, Araba eta Bizkaikoudalerrietan, gobernuan zeinoposizioan 1.100 emakume hau-tetsi gaude. Bada kopuru inpor-tantea eta pentsatzen dugu ema-kume alkate eta zinegotziok be-har dugula prestakuntza gunebat eta politikan eragina izatekogune bat. Asmo horrekin sortuzen Virginia Wolf Basqueskola. Zuen sarea aurkezteko aukeraizan duzue Bilbon aurreko as-tean ospatu den 'Berdintasu-na, Aniztasuna eta Inklusioa'konferentzian. Bai. Bilbon ospatu zen aurrekoastean eta oso interesgarria izanzen. Gainera, konferentzian gon-bidatu bezala egon zen RigobertaMenchú Bakearen Nobel saridu-narekin egoteko aukera izan ge-nuen. 18 hautetsi bildu ginen be-rekin eta jarraitzea eskatu zigun,ezin dugula emakumeok politikamundutik kanpora egon, horegon behar dugula aipatu zigun.Elkartasuna eta borroka beha-rrezkotzat ditu eta emakumeokegiteko modu diferenteak ditu-gula uste du.Zu 2011tik zara alkate Astea-sun. Eragiteko aukera izan alduzu berdintasunaren norabi-dean?Norbaitek esango du, gure talde-an bi bakarrik garela emakume-ak. Baina hori da nabarmendu

Jon Miranda Asteasu

Virginia Wolf Basqueskola Gi-puzkoa, Araba eta Bizkaiko sen-tsibilitate politiko guztietako etatamaina guztietako udalerrieta-ko emakume hautetsiek bultza-tutako sarea da. Dozena bat herri-tako alkate eta zinegotziek osa-tzen dute talde bultzatzailea.Tartean dago Pili Legarra, Astea-suko alkatea.Nola eta noiz sortu zen sarehau?Basqueskola 2012az geroztikmartxan dagoen talde bat da,Emakunde eta Eudelen babespe-an sortutakoa. Emakumeen arte-ko elkar esperientzien trukaketaeta formazioa eskaintzen digupolitika munduan gabiltzanemakumeoi. Foro horretan, edo-zein talde politikotako emaku-meak gaude. Ideologia ez da izanmuga bat gure artean, eta espaziohorretan oso garbi ikusten da de-nok arazo berdintsuak ditugulaemakume garen heinean. Tamaina guztietako herriaksartzen dira?Herri handiak badaude, bainabaita ere txikiagoak. Nabari diraaldeak: herri txikietan kargudu-nok denetarik egin behar izatendugu eta herri handietan, paperinstituzionalagoa izaten dutehautetsiek. Baina esperientzientrukaketan, ezintasunen aldetik,harrigarria da zenbat gauza kon-partitzen ditugun emakumeok. Nola antolatzen zarete Bas-queskola sare honetan partehartzen duzuen hautetsiak?2017an talde motor bat sortu zen,sareari indarra emate aldera.Orain beste hiru azpitaldetan an-tolatu gara, aldi berean, hiru lanildori erantzuten diotenak. Taldehorietako batean, politikaren era-gina aztertu nahi dugu, proiektuahedatzeko estrategia diseinatze-ko. Beste talde batean, denboraketa bateragarritasuna aztertunahi ditugu, alegia, bizitza eta po-litikaren jarduera bateragarriakizateko ekimenak bultzatzea daasmoa. Eta azkenik, 2019an sar-

beharrekoa: Zergatik kostatzenzaigu emakumeoi hemen egotea?Zergatik ematen diogu beti le-hentasuna zaintzari? Lan horiekegiatan konpartituak izango bali-ra politikara dedikatzeko aukeraizango genuke. Bestalde, niri gus-tatzen zait emakumeak alboanedukitzea, informazioa eta iri-tziak konpartitzen saiatzen naizherriko emakumeekin eta pen-tsatzen dut entzuteko gaitasunabadugula. Hari horretatik tirazgero jakintza natural bat badagoeta emakumeok beste era bateraegin dezakegu politika. Erreferentziarik baduzue?Ez. Hori da beste arazoetako bat.Guk jaso dugu gizonezkoen ere-dua eta askotan errepikatu egitendugu. Lan orduei dagokionez ezda beste planteamendurik egi-ten, adibidez. Emakumeen ahotsa aintzathartzen dela uste duzu?Ez. Kargudun bat ez da berdinepaitzen emakumezko edo gizo-nezko izan. Emakumeari gehiagobegiratzen zaio eta gehiago exiji-tzen zaio. Gizonezkoei suposatuegiten zaio gaitasuna eta ondoegingo duela pentsatzen da.Emakumeok demostratu beharizaten dugu, kapaz garela eta gai-tasuna badugula azaltzen aritubehar izaten dugu. Horrek esfor-tzu handia eskatzen du. Guretza-ko jantzi propioa behar duguemakumeok eta ez gizonezkoekerabiltzen dutena jantzi. Amorrazio uneak ere pasaizan dituzu?Bai. Tokatu izan zait bilerarenbat, non ez zaidan gizonezkoakerabiltzen duen hizkuntza eta ja-rrera gustatu. Nik horrelakoakezin ditut onartu, zaharregia naizhorretarako. Gauza horiek mahaigainean jartzeko gaitasuna baduteta moztu egiten ditut horrelako-ak. Gertatu izan zait hori, bainagehienetan errespetuzko harre-manak izan ditut. Orain udal hauteskundeetara-ko zerrendak osatzeko orduada. Nola osatu hautagaitza pa-rekideak?Diskriminazio positiboa eta nora-bide horretan orain arte hartu di-ren neurriek balio izan dutela iru-ditzen zait, eta garrantzitsuakizan direla emakumeak erakun-deetara gerturatzeko. Ez da txa-rra. Hala ere, herri txikietan ze-rrendak erdi eta erdi osatzen saia-tuta ere, oso-oso zaila egitenzaigu. Nire esperantza hurrengobelaunaldietan dago. Indartsua-go etorriko dira eta normaltasu-nez ikusiko dute politikan lan egi-tea, izan ere, aldaketak lortzekoemakumeok erakundeetan egonbehar dugu, gu ez bagaude egitu-rak ez dira mugituko.

JON MIRANDA

«Emakumeak ez bagaudeerakundeetan, egiturak ez dira inoiz mugituko»PILI LEGARRABASQUESKOLAKO KIDEA

‘Berdintasuna, Aniztasuna eta Inklusioa’konferentzian parte hartu, eta Basqueskolasareko kide gisa, ekimena aurkezten aritu da‘Partaidetza, Politika, Boterea’ gunean, Bilbon

Page 5: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € «Neskak zein mutilak ikusten … · 2018. 6. 20. · kartela eta Felix Irazustabarrenaren logoa, irabazle Imanol Garcia Landa Alegia Alegiako festa

Itzea Urkizu Arsuaga

Gogoan dituzte Tolosako MusikaBandako hastapenak, eta SanJoan zortzikoa dozenaka aldizerrepikatu behar izanagatik, mai-te dute ekainaren 23tik 24rako zu-bia. Izarne Iglesias eta Mirari Mar-tinek urteak daramatzate klarine-tea joz eta, kaleko musikarienagizonezkoen plaza izan dela dio-ten arren, aldaketa baten atarianikusten dituzte belaunaldi be-rriak.Klarinete jotzaileak zaretebiok. Zergatik aukeratu zenu-ten musika tresna hori?Izarne Iglesias.Nik ondo gogoandut [barreak]. Nik perkusioa ikasinahi nuen, baina ez zidaten utzi,etxean perkusio jotzaile bat baze-goelako; beste zerbait aukeratze-ko esan zidaten.Mirari Martin. Musika tresnakaukeratu baino lehen, kontzertutxiki batzuk egiten dituzte musikaeskolan, ikasleek instrumentuakikus ditzaten. Gogoan dut klarine-tea hasieratik gustatu zitzaidalaeta, amak nik saxofoia jotzea nahizuen arren, klarinetea aukeratunuen. Zein oroitzapen duzue bandansartu zineten garaitik? M. M.: Gu Corpus egunean haste-koak ginen. Euria egin zuenez ber-tan behera geratu zen eta, beraz,bandarekin San Joan suan jo ge-nuen lehen aldiz. Gogoan dut oso-oso urduri nengoela. Orduz geroz-tik, ekainaren 23an gauero, oilo-ipurdiz jotzen dut zortzikoa;oroitzapen politak etortzen zaiz-kit, eta oso momentu hunkigarriada niretzat.

I.I.: Nik, berriz, Dianan jo nuenbandarekin, lehen aldiz, baina ezdut oroitzapenik, egia esan. Gogo-an dut entseguetan baietz, oso ur-duri egoten nintzela hasieran; eznuen akatsik egin nahi. Orain ba-rre egiten dugu [barreak]. Nola bizi dituzue sanjoanakbandatik? I.I.: Gure aitaren familian sanjoa-nak garrantzitsuak izan dira beti,eta ekainaren 23a eta 24a bizi egi-ten ditugu. Eta, bandako kideon-tzat, San Joan eguna gogorra da,baina gustura egiten dugun zer-bait da. M. M.: Bai, dianekin hasten garaeta, goizean goizetik, giroan sar-tzen gara.I.I.: Eguna hasteko modu desber-din bat da, eta dianak zera esannahi du: «Badator».Jende askok ez du San Joanegunaren une hori ezagutzen. M. M.: Ez, egia da. Gu Dianarekinhasten garenean, eskopetari kon-painiak elkartzen hasten dira, etajendea leihora ateratzen da. Gau-

paseroren bat geratzen da kalean,baina, bestela, oso jende gutxi ibil-tzen da. I.I.:Herria esnatzen ikusten dugu. Zenbat emakume aritzen zare-te bandan? M. M.: Oraindik ere, bandangehiago dira gizonezkoak, batezere, metalezko instrumentuetan.Emakume gehienok egurrezkoe-kin aritzen gara. I.I.: Bai. Hiru flauta, hiru klarine-te, lau saxofoi eta perkusio jotzailebat gaude.Zergatik izan daitekeela usteduzue?I.I.: Ez dakit. Ezagutzen ditugumetalezko instrumentuak jotzendituzten emakumeak. Egia da, or-dea, ez dela ohikoena.M. M.: Nire irudipena da, txikita-tik, mutilak metalezko musikatresnak jotzera bideratzen dituz-tela, nolabait. Egia da, nik, klari-netearen ondoren, tronboia jarrinuela aukera moduan. I.I.:Nik tronpeta.M. M.:Eta, gure belaunaldian ere,emakume bakarrak jotzen zuentronboia; gainerakoek, egurrezko-ak, sokazkoak edo akordeoia edopianoa aukeratu zituzten. Bandak protagonismo bereziadu sanjoanetan. Zer nolakoa

iruditzen zaizue emakumemusikariek festetan duten pre-sentzia? I.I.:Txikia.M. M.:Bai, oso.I.I.: Oso txikia. Txarangetan, nor-malean, mutilak aritzen dira.M. M.: Orain arte, Kalean txaran-gan bi emakume zeuden, eta orainbakarra dago. Bonberenea txaran-

gan, berriz, emakume gazte talde-txo bat hasi dela ikusi nuen Kua-drilla Egunean. Gainerakoetan,ordea, ez dago emakumerik.I.I.: Ez. Jainekin, Joselontxos,Iraunkorrak,... Erabat gizonezkozosatutako taldeak dira. Kontua da,txarangetan metalezko instru-mentuak eta perkusiozkoak jo-tzen direla, oro har. Emakumeekez badituzte musika tresna horiekjotzen, zailagoa da txarangetanemakumeak ikustea. Izan daiteke gurpil zoro bat? M. M.: Bai, nik uste dut hori izandaitekeela arazo nagusia. Emaku-

me batek bonbardinoa jotzen due-la ikusi gabe, zaila da neska gazte-ek erreferenteak izatea eta musikatresna hori jo nahi izatea.Eta, nola ikusten dituzue belau-naldi berriak?M. M.: Ni musika irakaslea naizTolosatik kanpo, eta nabaria da:gaur egun ez dago halako banake-tarik, neskek eta mutilek ikastendituzten musika tresnen artean.Ikusten ditut neskak tronpeta jo-tzen eta mutilak flauta jotzen. Kontrara ere, bada estereotipa-zio bat. M. M.: Bai, orain arte hala izan daflauta, pianoa eta antzeko instru-mentuekin, baina aldaketarakojoera bat ikusten dut. I.I.: Bai. Aurten, Ostegun Gizene-an, Pintxana txarangan neskaasko atera ziren tronpeta eta an-tzekoak jotzen. M. M.: Poza ematen du neskakmetalezko instrumentuak jotzenikusteak.I.I.:Bai. Egoera aldatzen ari da, etaurte gutxi barru gehiago aldatukodela uste dut. M. M.: Haurrek txarangetan neskak zein mutilak ikusten bal-din badituzte, beraiek ere jo nahi-ko dute; aurrerabide bat ikustendut.

I. URKIZU ARSUAGA

«Poza ematendu neskakmetalezkoinstrumentuakjotzen ikusteak»IZARNE IGLESIAS ETA MIRARI MARTINTOLOSAKO MUSIKA BANDAKO KIDEAKUrteak daramatzate, Tolosako MusikaBandan, klarinetea joz eta, zalantzarik gabe, egun bereziak datozkie agendetara.

FESTAK TOLOSA 05www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2018ko ekainaren 21a

«Emakume batekbonbardinoa jotzenduela ikusi gabe, zaila daneska gazteekerreferenteak izatea»

Page 6: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € «Neskak zein mutilak ikusten … · 2018. 6. 20. · kartela eta Felix Irazustabarrenaren logoa, irabazle Imanol Garcia Landa Alegia Alegiako festa

Ikasturte amaierako kontzertua, bihar

Rebeka Calvo Ibarra

Ibarrako koruak emanaldia eskainiko du bihar ostirala,19:00etan, udaletxean. Urteroeskaintzen duten kontzertua daeta bertan ikasturtean zehar lan-dutako abestiak eskaintzen di-tuzte. Aurten 10 abestiko ema-naldia prestatu dute; Mendianloretxo bat, Oh when the saints,Ilun ikarak, La vida es bella, Akai

Ibarrako koruak ikasturte amaieran urtero egin ohi duten emanaldia eskainiko du bihar, 19:00etatik aurrera, Ibarrako udaletxean; 10 abesti eskainiko dituzte

Energia sistemajasangarriak hautatuizana saritu dute Energiaren Euskal Erakundeko arduradunak Tolosan izan ziren atzo, Tolosaldeko herriei trantsizioenergetikoarekiko hartutako konpromisoa aitortzeko

Rebeka Calvo Tolosa

Euskal Trantsizio Energetikoa-rekiko konpromisoa aitortzekobildu ziren atzo, Tolosako Usa-bal kiroldegian. Bertan Tolosaldeko herri ba-

tzuetako ordezkariak izan ziren,Goierriko eta Urola Garaiko bes-te hainbat arduradunekin bate-ra. Aitortza argiteria publikoaneta energia berriztagarrien sus-tapenean egindako lanarengatikeman zieten, besteak beste. Uda-letako arduradunek udalerria-ren konpromisoa egiaztatzen

duen ziurtagiria jaso zuten. Ai-tortza ekitaldia baino lehen, Usa-bal kiroldegiko barrunbeak eza-gutzeko aukera izan zuten hanbildutakoek Usabalgo gerentea-ren, Asier Martinen, eskutik.Izan ere, Usabal kiroldegia ener-giaren kudeaketa efizienteanerreferentziala dela esan zuenEEEko Iñigo Ansola zuzendarinagusiak. Kiroldegiak EEErekinlankidetzan 2015ean instalatubehar izan zuen kogenerazio-instalazio bat du eta horren berrieman zuen Martinek. Motorrakkiroldegiaren bero-eskaeraren

zati handi bat estaltzen duelaesan zuen. Galdarak une jakine-tan erabiltzen dituzte errefortzubezala, eta sortzen den elektrizi-tate guztia autokontsumorakoerabiltzen dute.Era berean, bero-trukagailu

bat instalatu zuten, igerilekue-tatik erretiratzen den ur beroa-rekin sartzen den ur hotza bero-tzeko. Instalazioen energia-efi-zientzia hobetzeko ahalegina

osatzeko, argiteria LED tekno-logiara egokitu zuten eta presen-tzia sentsoreak ere jarri zituzten. Ekitaldian Tolosa 2016tik Al-

kateen Itunean sartuta dagoelaesan zuten eta itunetik eratorri-tako Plan Energetiko bat dauka-la nabarmendu. Bere ekarpennagusia argiteria publikoarenefizientzia dela ere esan zuten.Tolosak eta Amezketak Zazpitu-rriko zentral elektrikoa dute, etabere energia berriztagarriareniturri nagusia da.Horiek horrela, Iñigo Ansolak

Tolosaldea Garatzen, Goieki etaUggasa garapen agentzien inpli-kazioa eskertu zuen eta esker onhori irudikatzeko EnergiarenEuskal Erakundeak sorturikoEnergiaren Bidea-Euskal Ener-giaren Trantsizioa udalean erebereizgarria jaso zuten. EEEren laguntza programak

800.000 euroko aurrekontua dueta Toki Administrazio Publiko-ari zuzendutako energia-aurrez-pena eta energia berriztagarriaksustatzeko proiektuetara bidera-tzen dituzte.

06 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2018ko ekainaren 21a

Ez ohiko osoko bilkuraGaztelun,alkateakjasotako gutunbaten hariraOposizioak sinatutakogutunean dimisioa eskatudiote eta egin ezean«lintxamendukomunikatiboa» iragarri

Rebeka Calvo Gaztelu

Gazteluko Udalak ez ohiko osokobilkura berezia egingo du biharostirala, 20:00etatik aurrera.Puntu bakarra landuko dute ber-tan; oposizioko Udaberri Taldea-ren izenean alkateak etxean jasoduen gutuna. Gutunean bere dimisioa eska-

tzen dute eta egin ezean, «lintxa-mendu komunikatiboa hastekomehatxua» egiten diotela esandu udalak. «Gutun honen larrita-suna tarteko, udalak pleno bere-zia deitzea erabaki du», gainera-tu du.

Ikusgai dago jada,kultur lantegietakoerakusketaIBARRA //Kultur etxeko kulturlantegietako erakusketa zabaldudute jada. Areto nagusian 2017-2018 ikasturtean, urritik ekaine-ra bitarte, pintura, ehoziriak, al-tzarien errestaurazioa eta esku-lanetako tailerretan egindakohainbat lan ikusi daitezke. Az-ken ikasturtean 45 bat ikaslekhartu dute parte kultur lantegie-tan. Erakusketa uztailaren 6raarte egongo da ikusgai.

Lekeitiora irteeraantolatu du Bizi Nahi elkarteakIBARRA // Ibarrako Bizi Nahierretiratuen elkarteak Lekeitiora (Bizkaia) irteera anto-latu du ekainaren 30erako. El-karteko kide direnek 25 euro or-daindu behar dituzte eta gai-nontzekoek 30 euro. Ekainaren30ean 09:00etan aterako diraIbarratik eta lehen geldialdiaDeban egingo dute eta Nabar-nizko izen bereko jatetxean baz-kalduko dute. Bueltatu baino le-hen Zarautzen egingo dute gel-dialdia.

Ibarrako koruak ahots berriak lortzeko deia egin du. ATARIA

hana, japonesa, Kukurruku,Haurtxoa Seaskan, Zergatik ne-gar egin, Siyahanba eta Txoriatxori. Ikasturte honetan 21 per-tsonek hartu dute parte abesba-tzan eta datorrenari begira ere ja-rri dira. Ahots berriak nahi dituz-te eta horregatik egiten diete deiibartarrei bertan parte hartzeko.Entseguak ostegunetan egitendituzte, 20:00etan, Azkue auzo-ko lokalean.

Ziurtagiria jaso zuten udalerrietako eta EEEko ordezkariak. R. CALVO

Page 7: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € «Neskak zein mutilak ikusten … · 2018. 6. 20. · kartela eta Felix Irazustabarrenaren logoa, irabazle Imanol Garcia Landa Alegia Alegiako festa

KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2018ko ekainaren 21a @TOLOSALDEAKIROL

Gipuzkoako segalariazkarrenaren txapelajokoan, ZizurkilenModu klasikoan, Gipuzkoako Txapelketaren finalauztailaren 8an jokatuko da Asteasuko belardietan

Asier Imaz

Gizpukoako AzkartasunekoSega Txapelketa jokatuko daekainaren 24ean, igandean, Zi-zurkilen. 18:30etik aurrera gizonemakumeak ariko dira lehian,txapelaren bila. Gizonezkoetanhamaika segalarik eman duteizena. Horietatik sei eskualdeko-ak dira. Egin beharreko lana on-dorengoa izango da: 100 metrokarratuko sail bat moztea. Lauazkarrenek bigarren sail batmoztu beharko dute. Horien ar-tean erabakiko da Gipuzkoakotxapelduna. Emakumeek 50 metro karra-

tuko bi sail moztu beharko dituz-te. Bi segalari bakarrik ariko diralehian: Alatzne Etxaburua zizur-kildarra eta Alaitz Imaz hernial-detarra.

GIPUZKOAKO KANPORAKETAEstilo klasikoan, hau da, norkkilo gehien moztu modalitatean,Gipuzkoako Txapelketa igande-an hasi ziren jokatzen. Kanpora-keta Urnietan izan zen, eta berta-tik lau segalari finalistak atera zi-ren. Kanporaketa bi multzotanjokatu zen. Lehen multzoan Jo-kin Etxeberria izan zen kilogehien moztu zituena, 1.889. An-doni Goikoetxea geratu zen biga-rren, 1.759 kilorekin. Hirugarre-na Urki izan zen, Goikoetxeakbaino 18 kilo gutxiago bilduta.Iazko txapelduna, beraz, aurtenez da finalean egongo.

Bigarren multzoan Julen Ga-birondo izan zen belar gehienmoztu zuena, 1.518 kilorekin.Igor Esnaola bigarren geratuzen, 1.447rekin. Lau finalistak, beraz, hauek

izango dira: Jokin Etxeberria,Andoni Goikoetxea, Julen Gabi-

rondo eta Igor Esnaola. Finalauztailaren 8an, igandean, Astea-suko Bulano baserriko belardie-tan jokatuko da. Kanporaketan segalariak ordu

erdiko denboraren barruan aritubaldin baziren, finalean ordube-teko lana egin beharko dute.

‘Urki’ igandean Zizurkilen izango da, baina ez Asteasun uztailaren 8an. ATARIA

GIPUZKOAKO AZKARTASUNEKO SEGA TXAPELKETA

Gizonezkoak100 metro karratuPeio Argaia (Zizurkil)Igor Esnaola Jokin Etxeberria (Amasa)Julen Gabirondo Jokin Garmendia (Baliarrain)Andoni Goikoetxea (Gaztelu)Suharri Irazustabarrena

Mikel Lizartza (Tolosa)Iñigo MercaderJ. M. Ormaetxea ‘Urki’ (Orendain)Iban Pardo

Emakumeak50 metro karratuko bi sailAlatzne Etxaburua (Zizurkil)Alaitz Imaz (Hernialde)

Maddi JauregibigarrengoanirabazleXistera Zirkuituaren bigarrenjardunaldia jokatu da Markinan

Erredakzioa

Nesken Xistera Zirkuituko biga-rren jardunaldia Markina-Xe-meinen jokatu zen asteburuan.Maddi Jauregi belauntzarra izanzen irabazlea. Izaro Arberekin(Markina-Xemein) osatu zuenbikotea Tolosako Beotibar ZestaPunta Elkarteko pilotariak. Fina-lean Ziortza Landa (Ereño) etaNaia Calvo (Berritxu) hartu zi-tuzten mendean, 2-0. Belauntzakoak eta Markina-

Xemeingoak 14-15 irabazi zutenlehen jokoa, baina lehia ikaraga-rria izan zen. Markagailuan ezzen alderik egon, bikote bakoi-tzak gehienez ere bi tantokoabantaila lortzen baitzuen. Segi-dan etortzen zen, ordea, berdin-keta. Horrelaxe iritsi ziren azke-neko txanpara.Hor, Jauregik eta Arbek, urdi-

nez, 13-14ko emaitza lortu zuteneta garaipenetik oso gertu jarriziren, baina Landak eta Calvokpartida berdindu egin zuten.Alde zuten sakea, ordea, ez zutenbaliatu, eta Maddi Jauregik etaIzaro Arbek lehen jokoa lortu zu-ten: 2-0, 2-1, 3-1, 3-3, 4-3, 4-4, 5-4,5-5, 5-6, 6-6, 6-7, 7-7, 7-8, 8-8, 8-10, 10-10, 10-11, 11-11, 12-11, 12-12,

12-13, 13-13, 13-14, 14-14 eta 14-15izan zen markagailuaren mugi-mendua.Bigarren jokoak ez zuen izan

aurrekoaren emoziorik. 8-15 ira-bazi zuten Jauregik eta Arbek.Gorriak, Landa eta Calvo, aurre-tik hasi ziren markagailuan, bai-na urdinak berahala hasi zirenzuloa egiten, eta neurketa betikontrolpean izan zuten, azkene-an jokoa irabaziz, eta baita parti-da ere. 1-0, 1-1, 1-3, 2-3, 2-8, 4-8, 4-10, 6-10, 6-14, 8-14 eta 8-15 izanzen markagailuaren mugimen-dua.Bigarren jardunaldiko jaia

egun osokoa izan zen. Goizeanemakume pilotarien dokumen-tala, mahai ingurua, eta emaku-mezko puntistekin osatutako ar-gazki erakustaldia ere izan ziren.Jendearen erantzuna ere osoona izan zen. Goizeko ekitaldiekjarraipen oso ona izan zuten, etaarratsaldean Markina-Xemein-go pilotalekuko harmailek itxurabikaina izan zuten.Guztira 26 pilotari izan ziren

Markina-Xemeinen, eta Marki-na-Xemein, Ereño, Berriatua,Gasteiz, Tolosa, Donostia, Du-rango, Hondarribia, Biarritz etaZumaia egon ziren ordezkatuta.

Izaro Arbe eta Maddi Jauregi ezkerrean, Markina-Xemeinen. ATARIA

Irurako txapeldunakErredakzioa

Euskal Herriko elkarteen artekotrinkete txapelketa jokatu zen la-runbatean Iruran, esku pilotan.Gazteen mailan Tolosa Aurrera-ko bi pilotari izan ziren AmetsaTrinketan. Auzmendi-Zalakai-nek Usansoloko bikotearen aur-ka neurtu zituzten indarrak, eta

nahiko erraz lortu zuten garaipe-na. Azken emaitza 40-23koa izanzen. Garaipen horrekin Euskal

Herriko elkarteen arteko txapelaeraman zuten etxera eskualdekopilotariek.

Page 8: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € «Neskak zein mutilak ikusten … · 2018. 6. 20. · kartela eta Felix Irazustabarrenaren logoa, irabazle Imanol Garcia Landa Alegia Alegiako festa

Euskaraldiak sariak banatu dituHerriko taberna eta jatetxeetan zortzi pintxo eta edari banazozkatu dituzte. Bi gosari oso herriko bi kafetegietan; etaerosketa txartel bat herriko merkataritza-zentroan.

Jon Miranda Zzurkil

2018a euskararen urtea izangoda Euskal Herri osoan, eta nolaez, baita Zizurkilen ere. Herrikohainbat talde eta eragile bildudira ekimenera, eta tartean, bai-ta herriko merkatari eta ostala-riak ere. Azpimarratzekoa da,gainera, herriko saltoki guztiekhartu dutela parte kanpaina ho-rretan, bai eta ia taberna eta jate-txe guztiek ere. Parte hartu ezduten taberna eta jatetxeek erealdeko jarrera erakutsi dute.Merkatariei dagokionez, ekai-

naren 11tik 15era bitartean, txar-telak banatzen ibili dira euskarazerostera joan diren bezeroei, zoz-keta batean parte hartzeko auke-ra izan dezaten. Herriko 13 esta-blezimenduk hartu dute parteekimenean: Eroski, Ogi Zuriokindegia, Joxean harategia,Itsaso Sanchez fisioterapeuta,Estankoa, Miren Arana farma-zia, Islada ile-apaindegia eta es-tetika, Zizurkil elektrizitatea, Ga-razi loradenda, Bea janari-den-da, Saski kafetegia, Stetik Xpressestetika-zentroa eta Zubeldiaarraindegia.Hizkuntza ohituretan eragitea

zen kanpainaren asmoa; euskal-dunek erosketak egitean ere eus-

kara erabiltzea, eta euskara apurbat dakitenek edo ulertzen dute-nek agurra eta dakizkiten hitzakeuskaraz egitea.

JARRAIPENA UDAZKENEANEuskaraldiko 11 egunak gertura-tu ahala, jarraipena izango du

kanpainak. Orduan beste astebe-tez ipiniko dira kutxak saltokie-tan, euskaraz erostera doazenbezeroen datuak jasotzeko. Aste horretako saria izango da

herriko saltokien eta ostalarienproduktuz osatutako saski ederbat.

Euskaraldia kanpainaren barruan zozketa egin dute. J. MIRANDA

OSTEGUNA 21AGENDA

Deialdiak

Altzo.Solstizio festarako prestake-ta. Batzarremuñon, 19:00etan.Amasa-Villabona. Iraunkortasunplana diseinatzeko parte hartzesaioa. Bileran honako galderei eran-tzungo zaie: Zer egin dezakeguAmasamendiko bordak eta bideakberreskuratzeko? Zein aisialdi motanahi dugu Amasarako?18:30ean,Amasako kultur etxean.Amasa-Villabona.Santioetako JaiBatzordeko bilera, 18:00etan, udale-txeko bilkura aretoan.Amezketa.Etxebizitza ereduak,aurkezpenak eta mahai ingurua. Hi-ritik At izango da gonbidatua. Erren-terian gazteentzat Etxebizitza ko-munitario proiektuaren prozesutikabiatuta eredu ezberdinen eztabai-da zabaltzeko mahai ingurua osatu-ko da. 18:00etan, kultur etxean.Larraul.Gu ere kontalari.7 urtetik 99urte bitarteko gazteentzat antolatuda saioa. Ipuin bat, olerki bat edobertso bat partekatu ahalko da ber-tan. 18:30ean, liburutegian.Tolosa.Ekin argitaletxea eta euskaldiaspora, hitzaldia. Casinoan,19:00etan. Xabier Irujo Amezaga,Nevadako Unibertsitateko EuskalIkasketen Zentroko zuzendari kideaizango da hitzaldia eskainiko duena.Bestetik, Eneko Tuduri Zubillaga, Ar-tearen Historian gradudunak, SanSalvador de Gallipienzo-ko horma-pinturagotikoen azterketaren az-ken argitalpenaren aurkezpenaegingo du. Eta Miren Zeberio etaEnrike Solinis musikariek Erdi Arokomusika joko dute garaiko tresnekin.

Tolosa.Un lugar tranquilo, filma. ZineForuma, jatorrizko bertsioan. Bi saio:19:15 eta 21:45. Leidorren.Zizurkil.Sarajevo, gerra eta bakeaerakusketa. Plazida Otaño libuurte-gian.

ATARIA IRRATIA09:00-11:00. Pasahitza.Eskualdeko berriak, Iker Ibarluzea-rekin eguraldi iragarpena, Olatz Go-doy Kale Kantoitik. Alain Rekondo-rekin zinema proposamenak eta Ai-tziber Alzaga familia medikua.12:00-13:00. Entzuteko jaioak.16:00-18:00. Zebrabidea. ArrosaSarearen magazina.18:00-20:00. Goizeko saioen onena. 21:00. Ataria iluna.

FARMAZIAK

Gaur

IBARRA.Egunekoa.Mujika Martinez, E. Euskal Herria, 3.Telefonoa: 943 670915.TOLOSA. Gauekoa.Morant Barber,R. Zabalarreta lorategiak, 1. Telefonoa: 943 673849.

TOLOSALDEKOATARIA-k ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.

www.ataria.eusOSTEGUNA, 2018KO EKAINAK 21Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Naiara Roldan de AranguizKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 902 82 02 01

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM

Urte horietan izan ziren estropaden emaitzak, traineruen partaideak, estatistikak, grafikoak, adierazpenak... Azken urteetako arrauna ulertzeko ezinbesteko argitalpena.

ESKURA EZAZU ATARIAREN BITARTEZ XABIER CASTRILLONEK EGINDAKO ‘ARRAUNA EZAGUTZEKO KRONIKA 2003-2017’ LIBURUA.

Eskaerak egiteko:• Idatzi [email protected] posta

elektronikora.• Deitu 943 30 43 39 telefono zenbakira

(09:00etatik 13:00etara, astegunetan)

Eskaeran eman behar diren datuak:• Izen abizenak, helbidea, telefono

zenbakia, ATARIAren harpidedun kodea, NAN zenbakia eta kobraketa egiteko kontu korronte zenbakia.

Liburua helarazteko eskatzaile bakoitzarekin jarriko gara harremanean. Inprentarako eskaera, egon diren eskaeren arabera egingo da.

Salneurria:• ATARIAko harpidedunentzat:

22,5 euro.• ATARIAko harpidedun ez

direnentzat: 25 euro.

EGURALDIA

GAUR

BIHAR

26º / 16º

23º / 11º