Kubo-kutxan ikusgai Carmen Calvo valentziar … · Web viewBeka eta sari ugariren irabazle...

10
Prentsa oharra Kubo-kutxan ikusgai Carmen Calvo valentziar artistaren 50 urteko ibilbidea Donostia, 2019ko otsailaren 7a. Gaur inauguratuko da Carmen Calvo. Ametsa akabatzea (1969-2019) erakusketa Donostiako kubo-kutxa aretoan. Bihar zabalduko da publikoarentzat (otsailak 8) eta maiatzaren 5a arte egongo ikusgai. Carmen Calvo (Valentzia, 1950) Publizitate ikasketak egin zituen Valentziako Goi mailako Arte eta Diseinu Eskolan, eta Arte Ederrak ikasi zituen Valentziako San Carlos Errege Akademian. Beka eta sari ugariren irabazle —Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ematen duen Arte Plastikoen Sari Nazionala (2013), besteak beste—, ohikoa da haren izena nazioarteko deialdi artistikoetan, eta atzerrian ospe handiena duen espainiar artistetako bat da. Laurogeietako hamarralditik —The Solomon R. Guggenheim Museumek 1980an antolatutako New Images from Spain erakusketan parte hartu zuen—, Calvoren obra Espainiako arteari eskainitako erakusketa garrantzitsuenetan egon da, nabarmentzekoa izanik Joan Kubo-kutxa Zurriola 1, 20002 Donostia / San Sebastián T. 943 251 939 · E. [email protected] · www.sala-kubo-aretoa.eus

Transcript of Kubo-kutxan ikusgai Carmen Calvo valentziar … · Web viewBeka eta sari ugariren irabazle...

Page 1: Kubo-kutxan ikusgai Carmen Calvo valentziar … · Web viewBeka eta sari ugariren irabazle —Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ematen duen Arte Plastikoen Sari Nazionala

Prentsa oharra

Kubo-kutxan ikusgai Carmen Calvo valentziar artistaren 50 urteko ibilbidea

Donostia, 2019ko otsailaren 7a. Gaur inauguratuko da Carmen Calvo. Ametsa akabatzea (1969-2019) erakusketa Donostiako kubo-kutxa aretoan. Bihar zabalduko da publikoarentzat (otsailak 8) eta maiatzaren 5a arte egongo ikusgai.

Carmen Calvo (Valentzia, 1950)

Publizitate ikasketak egin zituen Valentziako Goi mailako Arte eta Diseinu Eskolan, eta Arte Ederrak ikasi zituen Valentziako San Carlos Errege Akademian. Beka eta sari ugariren irabazle —Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ematen duen Arte Plastikoen Sari Nazionala (2013), besteak beste—, ohikoa da haren izena nazioarteko deialdi artistikoetan, eta atzerrian ospe handiena duen espainiar artistetako bat da. Laurogeietako hamarralditik —The Solomon R. Guggenheim Museumek 1980an antolatutako New Images from Spain erakusketan parte hartu zuen—, Calvoren obra Espainiako arteari eskainitako erakusketa garrantzitsuenetan egon da, nabarmentzekoa izanik Joan Brossarekin batera Veneziako XLVII Bienalean izan zuen partaidetza. Pinturan egin duen lanaz gainera —nazioarteko eszena artistikoan «hibrido» eta oso berezitzat jo dezakegun eremu batean—, aipatzekoak dira eraikin publikoetan egiten dituen interbentzioak, iraunkorrak kasu batzuetan.

Kubo-kutxa Zurriola 1, 20002 Donostia / San Sebastián T. 943 251 939 · E. [email protected] · www.sala-kubo-aretoa.eus

Page 2: Kubo-kutxan ikusgai Carmen Calvo valentziar … · Web viewBeka eta sari ugariren irabazle —Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ematen duen Arte Plastikoen Sari Nazionala

Prentsa oharra

Carmen Calvo, 1997ko Veneziako Bienalerako bere obraren aurrean (José Ramón Ladra)

2002an, Sofia Erregina Arte Zentroaren Museo Nazionalak Carmen Calvori eskainitako erakusketa bat antolatu zuen Velazquez Jauregian. Azken erakusketen artean (2013-2018) aipatzekoak dira: Fundación Antonio Pérez (Cuenca); Centro de Arte Tomás y Valiente-CEART (Fuenlabrada, Madril); Galería Fernández-Braso (Madril); Galería Alejandro Sales (Bartzelona); Galería Rafael Ortiz (Sevilla); CFC Bilbo; Galería Art Lounge (Lisboa); Galerie Thessa Herold (Paris); Guy Bärtschi Gallery (Geneva); Mario Mauroner (Viena); Tiempos Modernos (Madril); Museo Cerralbo-Photespaña (Madril) edo Altxerri Galeria (Donostia). 2016-2017an, artistaren obraren atzera begirako zabal bat egon zen ikusgai Madrilgo Alcala 31 Aretoan. Valentziako San Carlos Arte Ederretako Errege Akademiako akademiko izendatua, Carmen Calvoren lana museo eta bilduma ospetsuenetan ikus daiteke.

www.carmencalvo.es

Erakusketa

Erakusketa honek Carmen Calvoren etapa artistikoak erakusten ditu. Artistak berak eta Alfonso de la Torre komisarioak aukeratutako obrek sortzaile kontzeptual honen unibertso berezian barneratzen gaituzte, egiteko modu berezi eta konplexu bat izanagatik publiko zabalak ulertzen duena, modu natural batean konektatzen baitu artistaren mezu konprometitu eta sarritan emotiboarekin.

Kubo-kutxa Zurriola 1, 20002 Donostia / San Sebastián T. 943 251 939 · E. [email protected] · www.sala-kubo-aretoa.eus

Page 3: Kubo-kutxan ikusgai Carmen Calvo valentziar … · Web viewBeka eta sari ugariren irabazle —Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ematen duen Arte Plastikoen Sari Nazionala

Prentsa oharra

Erakusketa ez dago kronologikoki antolatuta, afinitate joko baten bidez baizik, multzoa erraz ikusteko aukera ematen duten areto handietan, eta bisitari bakoitzaren esku dago zer ordenatan ikusi. Piezak kokatzeko modu horrek elkarren ondoan jartzen ditu hainbat garaitako obrak edo teknika desberdinez eginikoak, eta agerian uzten du horrek Carmen Calvoren lanaren erabateko koherentzia. Gehikuntza, collage, batuketa, interbentzioa, objektua... artistaren lana definitzen duten hitzak dira, eta presente daude erakusketaren obra bakoitzean.

Ellas sientan al niño frente a un ventanal, 2005[Haiek leihate baten aurrean eseri dute haurra]

IVAM, Institut Valencià d’Art Modern

Marrazkian eta pinturan eginiko lanaz gainera, aipatzekoa dira Calvok erabiltzen dituen prozedurak eta aukeratzen dituen materialak: 70eko hamarraldian, buztina erabili zuen sarri (beharbada, arkeologiak pizten zion interesagatik eta aurretik zeramika fabrika batean egin zuen lanagatik); 90eko hamarraldiaren amaieratik aurrera, aurkitutako objektuak erabiltzen hasi zen (objektu bat aukeratzea ekintza kreatibotzat jotzen duen ideia surrealista interesatzen zitzaion), baita argazkiak ere, mihisean edo kautxuan egiten zituen konposizioetan, eta instalazioetan oinarritutako eszenografiak sortzen hasi zen.

Recopilaciones (Bildumak) y Paisajes (Paisaiak) funtsezkoak izan ziren artistaren aitortzaren hasieran: 1980an, New Yorkeko The Solomon R. Guggenheim Museumen egin zen New Images from Spain erakusketa historikoan erakutsi zituen. Erakusketa horrek, Margit Rowell komisarioaren antolakuntzapean, Calvoren lanaren lehenengo nazioarteko aitortza eragin zuen, eta obretako bat museoaren bilduman gelditu zen. Pazientzia handiz buztinez eginiko obrak dira, ondoren margotu eta ehunaren gainean muntatu direnak, ehunari kalamu hari finez lotuak.

Kubo-kutxa Zurriola 1, 20002 Donostia / San Sebastián T. 943 251 939 · E. [email protected] · www.sala-kubo-aretoa.eus

Page 4: Kubo-kutxan ikusgai Carmen Calvo valentziar … · Web viewBeka eta sari ugariren irabazle —Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ematen duen Arte Plastikoen Sari Nazionala

Prentsa oharra

Recopilación (Bilduma) seria 1975. Bilduma berria Pilar Citoler

Bestetik, aipatzekoak dira Veneziako 47. Bienalean Espainiako ordezkari gisa aurkeztu zituen bi piezak, erakusketa honetan ikus ditzakegunak: arbel gainean eginiko hogeita bat obra handi (Sofia Erregina Arte Zentroaren Museo Nazionalaren jabetzakoak, eta Una conversación (Elkarrizketa bat) ikusgarria —4 x 4 x 4 m-ko kubo handi bat, areto nagusiaren erdian kokatua, ehunka objektuz josia— (hemen osorik ikus daitekeena). Nahikoa da lanei begiratzea ohartzeko zer-nolako ahalegin fisiko izugarria egin behar izan zuen artistak bere estudioaren bakardadean bi pieza ia monumental hauek burutzeko.

Sin título (Izenburu gabe), 1997. Sofia Erregina Arte Zentroaren Museo Nazionala MNCARS

Erakusketak aukera ematen digu artista honen munduan murgiltzeko, batzuetan imajinarioa dirudien arren errealitatez eta konpromisoz beterik dagoena: konpromisoa sorlekuarekin —agerian daude Valentziara eramaten gaituzten erreferentzia materialak eta estetikoak, batez ere 70eko hamarraldiko obretan—, emakumearekin —artistaren obra askotan inplizituki edo esplizituki dagoena, objektu gisa eta subjektu gisa—, edo

Kubo-kutxa Zurriola 1, 20002 Donostia / San Sebastián T. 943 251 939 · E. [email protected] · www.sala-kubo-aretoa.eus

Page 5: Kubo-kutxan ikusgai Carmen Calvo valentziar … · Web viewBeka eta sari ugariren irabazle —Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ematen duen Arte Plastikoen Sari Nazionala

Prentsa oharra

gizartearekin —eztabaidan jarri behar diren egoerak eta konbentzioak agerian jartzera edo erreibindikatzera ausartzen da—.

Erakusketan ikus ditzakegu ere objektuak barne hartzen dituzten obrak, arkeologia bereziak, mahaien edo armairuen gainean. Mundu txikiak, deszifratu beharreko sinboloz beteak.

Argazkiei —artistak berak aurkituak edo manipulatuak—, pintura, objektuak edo hainbat hondakin gehitzen dizkie, eta nolabaiteko ezagutza eraikitzera gonbidatzen gaitu.

Bestetik, esanguratsuak dira obrei jartzen dizkien izenak, hizkuntzarekiko duen gustuaren eta zaletasunaren erakusgarri. Carmen Calvok atsegin du irakurtzea, atsegin du hitza, eta, dioenez, irakurtzean, kostata adieraz ditzakeen ideiak aurkitzen ditu. Horregatik da erakusketa hau ñabarduretan eta iradokizunetan aberatsa, bai ikusten dugunaren bidez bai irakurtzen dugunaren bitartez.

Diario I, 1998[Egunkaria I]Carmen Calvo bilduma Desde aquel día enloquecimos, 2000

[Egun hartatik erotu ginen]Bilduma partikularra

Liburuxka batek eta 3 bideok osatzen dute erakusketa. Bideoak ikus-entzunezkoen gelan ikus daitezke (sarrera doan erakusketa aretotik), erakusketa ordutegian.

Zenbait datu

- 61 obra ikusgai.- Obren jatorria: 9 bilduma partikular, 3 arte galeria, 2 fundazio, unibertsitate bat eta

2 museo handi (Sofia Erregina Arte Zentroaren Museo Nazionala eta IVAM).

Kubo-kutxa Zurriola 1, 20002 Donostia / San Sebastián T. 943 251 939 · E. [email protected] · www.sala-kubo-aretoa.eus

Page 6: Kubo-kutxan ikusgai Carmen Calvo valentziar … · Web viewBeka eta sari ugariren irabazle —Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ematen duen Arte Plastikoen Sari Nazionala

Prentsa oharra

Katalogoa

Bereizgarri ditu artistaren eta komisarioaren elkarlanaren emaitza izatea eta hiztegi baten formatua edukitzea. Alfonso de la Torrek iradokitako hitz bakoitzeko, Carmen Calvok obra bat edo gehiago proposatu ditu, bere ustez kontzeptu horri lotuta daudenak. Horri esker, zehaztasun handiz landu ahal izan du hiztegiaren edukia egileak.

Katalogoak erakusketako pieza guztiak biltzen ditu, koloretako argazkiez lagunduta.Testuak: Alfonso de la Torre. Hizkuntzak: euskara, gaztelania eta ingelesa. 262 orrialdePrezioa: 30 euro

Jarduera paraleloak

Ohikoa denez, hezkuntza ikuspegitik zorrotz jokatuta —betiere kontuan izanik ezagutza sortzeko tresna gisa hartzen dugula artearen esparruari lotutako hezkuntza—, familientzako jarduerak egingo dira.

- Familientzako tailerra astero: Itxurak tronpatzera eraman gaitzake!

Larunbatero, 12:00etatik 13:30era, 5-11 urteko umeentzat, pertsona heldu batez lagunduak. Carmen Calvori argazki zaharrak gustatzen zaizkio, eta haiekin lan egitea, askotariko objektuak eta materialak erantsiz. Artista honen estiloko obra bat egiteko, lehenbizi ikasi behar dugu erretratu bati begiratzen eta erretratuko pertsonaren historia imajinatzen. Zer izen zuen? Zertan aritzen zen? Non bizi zen? Zoriontsua zen? Hori egin ondoren, objektuak eta materialak erantsiko dizkiogu argazkiari, galderei eman dizkiegun erantzunak irudikatzeko, beste esanahi bat emanez erantzun horiei. Tailerrean erabiliko ditugun argazkiak gure Kutxatekan aurki daitezke (www.kutxateka.eus) eta edonori ariketa hau etxean egitera ere gonbidatu nahi diogu.

- Bisita gidatuak larunbata guztietan: 18:30ean euskaraz eta 19:30ean gaztelaniaz.

- Audiogida zerbitzua. Erakusketa guztietan bezala, audiogida zerbitzua egongo da.

Irudien erreprodukzio eskubideei buruzko ohar garrantzitsua

Prentsa oharreko irudi guztiak egile eta ustiapen eskubideen pean daude. Argitaratuz gero, argazki oinetan edo euskarri digitaleko irudiaren metadatuetan ematen den © informazioa erantsi beharko da.

Kubo-kutxa Zurriola 1, 20002 Donostia / San Sebastián T. 943 251 939 · E. [email protected] · www.sala-kubo-aretoa.eus

Page 7: Kubo-kutxan ikusgai Carmen Calvo valentziar … · Web viewBeka eta sari ugariren irabazle —Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ematen duen Arte Plastikoen Sari Nazionala

Prentsa oharra

Datu praktikoak

Carmen Calvo (1969-2019). Ametsa akabatzea.2019ko otsailaren 8tik maiatzaren 5eraSarrera doan

Komisarioa Alfonso de la Torre

OrdutegiaAsteartetik igandera: 11:30-13:30 eta 17:00-21:00

Kubo-kutxawww.sala-kubo-aretoa.eusZurriola 1. Kursaal20002 DonostiaTel. 943 251939e-mail: [email protected]

#carmencalvo

Kubo-kutxa Zurriola 1, 20002 Donostia / San Sebastián T. 943 251 939 · E. [email protected] · www.sala-kubo-aretoa.eus