XXVII · 2015. 7. 21. · 4 Ikusita aurten aurkeztutako lanen kalitatea, epaimahaiak erabaki du bi...

12
XXVII RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA 2015

Transcript of XXVII · 2015. 7. 21. · 4 Ikusita aurten aurkeztutako lanen kalitatea, epaimahaiak erabaki du bi...

Page 1: XXVII · 2015. 7. 21. · 4 Ikusita aurten aurkeztutako lanen kalitatea, epaimahaiak erabaki du bi sari berezi ematea, bata Kazetari Berria atalean eta bestea sari nagusian: 1.

XXVII

RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA

2015

Page 2: XXVII · 2015. 7. 21. · 4 Ikusita aurten aurkeztutako lanen kalitatea, epaimahaiak erabaki du bi sari berezi ematea, bata Kazetari Berria atalean eta bestea sari nagusian: 1.

2

Page 3: XXVII · 2015. 7. 21. · 4 Ikusita aurten aurkeztutako lanen kalitatea, epaimahaiak erabaki du bi sari berezi ematea, bata Kazetari Berria atalean eta bestea sari nagusian: 1.

Rikardo Arregiri bere gaztetasunean eten zitzaion bide emankorrari ja-rraipena eman nahiak eta euskarazko kazetaritza saritzeko premiak bultzatu zuten duela hogeita zazpi urte An-doaingo Udala sari hau antolatzera, eta horixe da gaur egun ere ahalegin horretan mugiarazten duena.

Ildo horretan, ezinbestekoa da az-pimarratzea aurtengo lanek izan du-ten kalitatea. Bai Kazetari Berria sa-rian zein Rikardo Arregi Kazetaritza Sarian aurkeztu diren lanak, euska-razko kazetaritzaren aberastasunaren eta sasoi onaren adierazle dira. Ho-rren lekuko, aurten epaimahaiak bi aipamen berezi egin nahi izana.

Erreportajeak, elkarrizketak, kro-nikak eta ekitaldi zehatzen jarraipe-nak, irrati saioak, iritzi artikuluak eta ikus-entzunezkoak izan dira aurkez-tutako lanen artean, eta aurten bai, komunikabide nazionalak zein herri komunikabideak izan dira lehian, nor baino nor.

Kalitatean bakarrik ez, kopuruan ere gora egin dute hogeita zazpiga-rren edizioan kazetaritza lanek. Hala, 31 lanen artean egin du hautua epai-mahaiak eta, ez da batere lan erraza izan, kazetaritza lan zinez bikainak izan direlako lehian.

Eskerrik beroenak eman nahi diz-kie epaimahaiak lehiaketara aurkeztu diren kazetari guztiei eta, bide batez, kalitatezko euskal kazetaritza lantzen segi dezaten animatu nahi ditu.

3

XXVII. RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA

AZKEN ERABAKIA

Andoain, 2015eko maiatzaren 27a

Page 4: XXVII · 2015. 7. 21. · 4 Ikusita aurten aurkeztutako lanen kalitatea, epaimahaiak erabaki du bi sari berezi ematea, bata Kazetari Berria atalean eta bestea sari nagusian: 1.

4

Ikusita aurten aurkeztutako lanen kalitatea, epaimahaiak erabaki du bi sari berezi ematea, bata Kazetari Berria atalean eta bestea sari nagusian:

1. / EPAIMAHAIAREN SARI BEREZIAK

XXVII. RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA

KAZETARI BERRIA atalean, Mikel Ibargoienek GAUR 8 hedabidean argitaratutako emakume ki-rolarien inguruko saila. Oso lan interesgarria, ikus-puntu desberdinetik jorratua, hau da, generoaren ikuspegitik, mahai gainean jartzen duena gaiaren konplexutasun osoa. Emakumeak elkarrizketatuz adieratzen du aldi berean nola eraman ditzaketen aurrera beren kirolari, ikasle, langile, familia eta emazte bizitzak, oraindik ere matxista samarra den gure gizartean. Kirol kazetariei hitza eman die, he-dabideetan kirolari emakumeen presentzia eskasari buruzko eztabaida piztuz. Topikoetatik ihes egiten du Mikelek, eta kirol adituak ez diren irakurleak edo kirola gehiegi gustatzen ez zaienak ere arazoa-ren muinera erakartzen ditu. Bestalde, neska kiro-lariek bidea egiten dutela adierazten du, etorkizuna daukatela azpimarratu. Bere artikulu sortak “publi-ko posible” bat sortzen laguntzen du, finean.

Sariduna: Mikel ibargoien.Saritutako lana: Emakume kirolarien inguruko saila, 2014ko abuztutik 2015eko maiatzera, GAUR 8 hedabiderako egindako lanagatik.Saria: diploma eta Xabier Lakaren serigrafia.

2011n zehar bekadun lanak burutu zituen ETBn, eta 2014ra bitartean, ETBn bertan, kirol kazetaritza arloko hainbat lanetan aritu zen: erreportajeetan nahiz zuzeneko eman-kizunetan esatari, Gaur Egun eta Teleberri saioetan kirol erredaktore, etab. 2014tik eta gaur arte, Infozazpi irratiko kolaboratzai-le aritzen da Kirol Leihoa saioan, eta Gaur 8 hedabidean, emakume kirolarien gaineko elkarrizketak, artikuluak eta erreportajeak idazten ditu.

M I K E L I BA RG O I E N(Urnieta, 1989)

Page 5: XXVII · 2015. 7. 21. · 4 Ikusita aurten aurkeztutako lanen kalitatea, epaimahaiak erabaki du bi sari berezi ematea, bata Kazetari Berria atalean eta bestea sari nagusian: 1.

5

1. / EPAIMAHAIAREN SARI BEREZIAK

XXVII. RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA

SARI NAGUSIAren atalean, berriz, Iñigo AstizekIñigo AstizekBERRIAn idatzitako Kantuan diren lekuakKantuan diren lekuak izene-ko erreportajeak merezi du, epaimahaiaren ustez, ko erreportajeak merezi du, epaimahaiaren ustez, beste sari berezia, kultur kazetaritzari sormena beste sari berezia, kultur kazetaritzari sormena eransten baitio bere lanean, eta informazio espaeransten baitio bere lanean, eta informazio espa-rrutik esparru literariora egiten baitu jauzi. Literrutik esparru literariora egiten baitu jauzi. Lite-raturatik gertu dagoen arren, hizkera oso arina da, raturatik gertu dagoen arren, hizkera oso arina da, guztiz bisuala, umore ukitukoa askotan. Iñigok leguztiz bisuala, umore ukitukoa askotan. Iñigok le-kuan bertan kokatzen gaitu, lekutik hasten da deskuan bertan kokatzen gaitu, lekutik hasten da des-kribapena eta bidaia musikalean zein pertsonakribapena eta bidaia musikalean zein pertsona-lean murgiltzen gaitu. Hainbat jenderekin egonik lean murgiltzen gaitu. Hainbat jenderekin egonik kantuei buruzko lekukotasunak bilduz eta zenbait kantuei buruzko lekukotasunak bilduz eta zenbait abestiren gaurkotasuna adierazten du, zeren eta, abestiren gaurkotasuna adierazten du, zeren eta, oraindik ere, ezagunak eta kantatuak baitira, beoraindik ere, ezagunak eta kantatuak baitira, be-launaldiz belaunaldi egindako transmisioari esker. launaldiz belaunaldi egindako transmisioari esker. Horren adierazle, besteak beste, Martin LarraldeMartin Larralde, Joseba Sarrionandiak idatzitako hitzak, Ruper OrJoseba Sarrionandiak idatzitako hitzak, Ruper Or-dorikak musikatuak, Hazparneko herrian XIX. dorikak musikatuak, Hazparneko herrian XIX. mendean gertatu istorio tragiko bati buruzko bermendean gertatu istorio tragiko bati buruzko ber-tsoak oinarritzat harturik.

Berriako kazetaria, kultura sailean aritzen da nagusiki. Beste hainbat hedabidetan aritu da lanean edo kolaboratzen: Euska-di Irratia, Argia, Euskalerria irratia, Esan Erran irratia, Nabarra, Jakin... EHUn egin zituen kazetaritza ikasketak eta bertako ikas-kide eta irakasle batzuekin batera sortu zuen “Gu gara euskal prentsa: hautu baten kroni-ka 1976-2006” DVDa. “Baita hondakinak ere” poema liburua kaleratu zuen 1012an (Susa) eta Sylvia Plath poetaren “Ariel eta beste poema batzuk” liburua ere itzuli du (Denonartean).

Sariduna: iñigo astizastiza .Saritutako lana: Kantuan diren lekuak izeneko erreportajeak, Kantuan diren lekuak izeneko erreportajeak, Kantuan diren lekuak2014ko abuztuan BERRIA hedabiderako egindakoak.Saria: diploma eta Xabier Lakaren serigrafia.

I Ñ I G O A S T I Z

(Iruñea, 1985)

Page 6: XXVII · 2015. 7. 21. · 4 Ikusita aurten aurkeztutako lanen kalitatea, epaimahaiak erabaki du bi sari berezi ematea, bata Kazetari Berria atalean eta bestea sari nagusian: 1.

6

Forma aldetik ederki dago idatzita Eskoziaren independentzia erreferendumaren gaiari buruz-ko monografiko eta artikulu sorta, horretarako, hainbat kazetaritza genero ezin hobeki jorratuta. Testuingurua bikain marraztuta, gaian sakontzea lortu du Samarak: ikuspegi historikoa erantsi dio, datuen analisi ona egin, hainbat iturritatik edan eta iritzi kritikoak ere jarri ditu begi aurrean, hau da, giltzak ematen ditu irakurlea errealitate hori inter-pretatzeko gai izan dadin, alde batera edo bestera lerrarazi barik.

Bere 24 urteekin kazetari osoaren irudia transmi-titu digu, datuak, elkarrizketak, eta iritziak plaza-ratzeaz gain analisirako eta hausnarketarako tartea ere hartuz. Era berean, epaimahai honek aipamen berezia egin nahi lioke hedabideak horrelako ka-zetari gazte bati eskaini dion konfiantzari.

2. / KAZETARI BERRIA SARIA

XXVII. RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA

Sariduna: saMara Velte.Saritutako lana: 2014ko irailean BERRIA egunkarian Eskoziako erreferendumari bu-ruz argitaratutako artikulu sorta.Saria: 3.000 euro, diploma eta Xabier Laka eskultorearen oroitikurra.

Page 7: XXVII · 2015. 7. 21. · 4 Ikusita aurten aurkeztutako lanen kalitatea, epaimahaiak erabaki du bi sari berezi ematea, bata Kazetari Berria atalean eta bestea sari nagusian: 1.

2. / KAZETARI BERRIA SARIA

7

XXVII. RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA

2010eko udan bekadun sartu, eta 2011tik dihardu Berria egunkarian: lehenbizi Gipuz-koako Hitzan, eta 2012tik ‘Mundua’ sailean. Ordutik zenbait nazio gutxituren buruja-betza prozesuak jarraitu ditu; besteak beste, bertatik bertara eman du Kataluniako, Es-koziako, Palestinako eta Kurdistango auzien berri.

SA M A R A V E LT E(Zarautz, 1991)

Page 8: XXVII · 2015. 7. 21. · 4 Ikusita aurten aurkeztutako lanen kalitatea, epaimahaiak erabaki du bi sari berezi ematea, bata Kazetari Berria atalean eta bestea sari nagusian: 1.

8

XXVII. RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA

3. / SARI NAGUSIA

Ia ahaztuta genuen egoera gogorra, belaunaldi oso baten bizipen izan zena, gogora ekarri digu be-rriz ere Julenek bere ikus-entzunezkoaren bidez. Ahanzturatik atera eta balioan jarri du 80 eta 90e-ko hamarkadetan HIESA pairatzen zuten gaixoen egoera ezagutarazteko eta hobetzeko Jon Salaberri arrasatearrak egindako lana. Hala, Joxe Arantza-balek argitaratutako artikulua eta ikerketa balia-tuz, primeran egokitu du informazio hori guztia ikus-entzunezkoen formatura. Aipatzekoak dira bai artxiboen erabilpena bai elkarrizketak emate-ko editaia landu eta zaindua.

Sariduna: Julen iriondo Martinez de zuazo.Saritutako lana: 2015eko maiatzaren 5ean, GOIENAn ipinitako Jon Salaberri izeneko ikus-entzunezkoa.Saria: 9.000 euro, diploma eta Xabier Laka eskultorearen oroitikurra.

Jon Salaberriren irudi heroikotik ihes egin eta bere konplexutasuna erakutsi digu, bere argi-ilunak, familiarteko harremanak, lagunekin bizitakoak, gaixotuta bestearekiko erakutsi arreta eta enpatia zein auzolana bultzatzeko gaitasuna, osasun arlo-ko profesionalen ikuspegia, politikoen adierazpe-nak…

Azpimarratzekoa, era berean, kazetari saridunak erakutsi duen erregistro handia, horren adibide, sari honetara aurkeztu duen oso bestelako lana, Pedalka izeneko ikus-entzunezkoa: Gipuzkoan gaindi bost etapatan bizikletaz egin bidaia, txirrin-dularien gorabeherak adieraziz, Julen bera ziklista aparta izanda!

Page 9: XXVII · 2015. 7. 21. · 4 Ikusita aurten aurkeztutako lanen kalitatea, epaimahaiak erabaki du bi sari berezi ematea, bata Kazetari Berria atalean eta bestea sari nagusian: 1.

9

3. / SARI NAGUSIA

XXVII. RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA

EHU-UPVn kazetaritza ikasketak egin, ETBn eta GARA hedabideetan jardun os-tean, 2001etik Goiena Komunikazio Tal-dean dihardu lanean. Kazetari, aurkezle, albistegiko arduradun, teknika alorreko la-nak egin ditu hedabide horretan, eta azken urteotan kazetari multimedia, telebistarako ez ezik, prentsa idatzirako zein Goiena.eus-erako lan egin du. Telebistan gidatu dituen saioak, besteak beste, Harmailatik –kirol saioa–, eta Ekogune –ekologiari buruzkoa–, Kutxa Ekogunearekin elkarlanean.

J U L E N I R I O N D O M A RT I N E Z D E Z UA Z O (Oñati, 1979)

Page 10: XXVII · 2015. 7. 21. · 4 Ikusita aurten aurkeztutako lanen kalitatea, epaimahaiak erabaki du bi sari berezi ematea, bata Kazetari Berria atalean eta bestea sari nagusian: 1.

Goio Arana Arrieta (Arrasate. 1962)Kazetaritzan lizentziaduna. Urteetan lan egin eta gero eus-karazko tokiko hedabideetan, prentsa-diseinuan eta diseinu

grafikoan, egun, eskolak ematen ditu Mon-dragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduan. Gainera, Komuni-kazio arduraduna da unibertsitate horretako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakul-tatean.

Allande Boutin (Vernon, Normandia, 1958) Zuzenbide publikoan lizentziaduna zientzi politiko estudioak egin ondoren.Parisen hazi eta hezia, Le Point eta Le Mon-de berri paperetan lehen urratsak eginda, Pariseko TVE-n ere lanean aritua, 1988-ko azaroan, Baionako ETB-ko korrespontsalia

ideki aitzin. 1992-ko azaroaz geroztik Iparraldeko France 3 Euskal Herri telebista publikoan kazetaria eta Akitaniako Txi-rrita euskarazko emankizunaren arduradun eta aurkezlea.

Marijo Deogracias Horrillo (Antzuola, 1973)Kazetaritzan lizentziaduna. Multimedia mas-terra eta Gizarte Komunikazioa masterra. Tokiko hedabideetan hasu zuen kazetari ibil-bidea, prentsa idatzian, irratian eta telebis-tan. Prentsa bulego lanetan ibilia, Eusko Le-gebiltzarrean. EHUko unibertsitatean ari da gaur egun NOR ikerketa taldean tesia egiten.

Arantza Aguado Perugorria (Altza, 1966) Epaimahaiaren idazkariaGeografian eta Kultur Antropologian lizen-tziaduna. 1992tik 2001 bitartean Gipuzkoa-ko Abegi euskaltegietan euskara irakasle eta kudeatzaile. 2002tik aurrera administrari laguntzaile lanetan ibilia Andoaingo Uda-leko hainbat lansailetan. 2011n Andoaingo

Udaleko Euskara Zerbitzuko hizkuntza normalizatzaile eta 2013ko otsailetik euskara teknikari udal horretan bertan.

Estibalitz Mujika Tolaretxipi (Andoain, 1979)Epaimahaiburua Piano irakasle titulua eta Lehen Hezkuntzan diplomatua. Hainbat urtetan piano irakasle jardun ostean, Lehen Hezkuntzako ikaske-tak egin zituen. Era berean Musikoterapia-ko graduondoko ikasketak burutzen dihardu gaur egun. Kulturgintza eta euskalgintza alo-

rrei lotua egon da bereziki urteotan guztiotan, besteak beste Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, Axeri dantza, Katramila antzerki taldea....2015eko urtarriletik Andoaingo udaleko Kultura eta Hez-kuntza eta Euskara sailetako arduradun politiko gisa dihardu.

Idurre Eskisabel Larrañaga (Beasain, 1970)Kazetaritzan eta Antropologian lizentziaduna. Urte askoan euskal prentsan aritua, lehendabizi ‘Egunkaria’-n eta hura

indarrez itxi ondoren ‘Berria’-n. Beste he-dabide batzuetan ere aritu da kolaboratzaile, hala nola, tokiko aldizkarietan edo Euskadi, Euskalerria zein Info7 irratietan. Orain, irakasle da EHUko Gizarte eta Informazio Zientzien Fakultatean.

EPAIMAHAIA

10

XXVII. RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA

Page 11: XXVII · 2015. 7. 21. · 4 Ikusita aurten aurkeztutako lanen kalitatea, epaimahaiak erabaki du bi sari berezi ematea, bata Kazetari Berria atalean eta bestea sari nagusian: 1.

11

Page 12: XXVII · 2015. 7. 21. · 4 Ikusita aurten aurkeztutako lanen kalitatea, epaimahaiak erabaki du bi sari berezi ematea, bata Kazetari Berria atalean eta bestea sari nagusian: 1.

XXVII

RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA

2015