URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 € «Duela hogei urte India ... · zapi bat eramaten badugu. Leku...

8
«Duela hogei urte India horrela zela esaten dute» NAIARA URKIZU YOGA IRAKASLEA Otsailaren 29an iritsi zen tolosarra Indiara eta apirilaren 22ra arte luzatu beharko du egonaldia; ez dituzte kutsatu asko, baina hasi dira neurriak hartzen // 2 KOMIKIA GORKA SALABERRIAREN BEGIRADA KORONABIRUSARI // 5 AMASA-VILLABONA EGIN DUTE AZOKA Aurreko asteko etenaldia eta gero, Anoetako Sarobe eta Errezilgo Irure Txiki baserrietako produktuak izan ziren atzokoan Villabonako Berdura plazan; «Eskertuta» azaldu dira produktuak saltzeko aukera izan dutelako // 4 JON MIRANDA 63 dira Tolosaldean koronabirusean positibo eman duten herritarrak Eskualdeko herrietatik hamarretan daude dagoeneko positibo kasuak; Gehienak Tolosan daude, 35, eta horietatik hamar Iurreamendiko egoiliarrak dira // 3 ASTEAZKENA 2020/03/25 8. urtea, 1.212. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 € Aurtengo Ataria Pilota Txapelketa ere bertan behera geratu da Seigarrenez egin behar zen eskualdeko pilotari gaztetxoen bilgune den ekimena; pasa den urteko pilota txapelketan 300 pilotari baino gehiago aritu ziren lehian // 7

Transcript of URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 € «Duela hogei urte India ... · zapi bat eramaten badugu. Leku...

  • «Duela hogeiurte Indiahorrela zelaesaten dute»NAIARA URKIZUYOGA IRAKASLEA

    Otsailaren 29an iritsi zen tolosarraIndiara eta apirilaren 22ra arte luzatubeharko du egonaldia; ez dituzte kutsatuasko, baina hasi dira neurriak hartzen //2

    KOMIKIAGORKA SALABERRIAREN BEGIRADA KORONABIRUSARI //5

    AMASA-VILLABONAEGIN DUTE AZOKA Aurreko asteko etenaldia eta gero, Anoetako Sarobe eta Errezilgo Irure Txikibaserrietako produktuak izan ziren atzokoan Villabonako Berdura plazan;«Eskertuta» azaldu dira produktuak saltzeko aukera izan dutelako //4

    JON M

    IRAN

    DA

    63 diraTolosaldeankoronabiruseanpositibo emandutenherritarrakEskualdeko herrietatikhamarretan daudedagoeneko positibokasuak; Gehienak Tolosandaude, 35, eta horietatikhamar Iurreamendikoegoiliarrak dira //3

    ASTEAZKENA2020/03/25

    8. urtea, 1.212. zenbakia107.6 fm

    www.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 €

    AurtengoAtaria PilotaTxapelketa ere bertanbehera geratu daSeigarrenez egin behar zen eskualdeko pilotarigaztetxoen bilgune denekimena; pasa den urteko pilota txapelketan 300 pilotari baino gehiagoaritu ziren lehian //7

  • Rebeka Calvo Gonzalez

    Koronabirusak mundu mailansortu duen egoerak Indian ha-rrapatu du Naiara Urkizu (Tolo-sa, 1983). Bikotekidearekin batera dago

    bertan, eta egoera kezkagarria ezbada ere, egunetik egunera neu-rriak zorrozten ari direla dio.Printzipioz apirilaren 22an izan-go dute itzulerako hegaldia. Noiz joan zinen Indiara etazein da orain zure egoera?Otsailaren 29an iritsi ginen In-diara, apirilaren 8an bueltatzekoasmoz. Baina asko aldatu da ego-era iritsi ginenetik, ez bakarrikIndian. Lehenik bueltarako he-galdia atzeratu zuten apirilaren22ra arte, baina egoera egunetikegunera asko aldatzen ari denezbeste bi hegaldi erostea erabakigenuen, baina biak utzi dizkigu-te bertan behera. Zein da Indiako egoera, koro-nabirusari dagokionez? Hemen egoera lasai dago eta ho-rregatik ez ginen urduritu hegal-diak atzeratzean. Ez dago infek-tatu asko, eta orain arte pertsonagutxi hil dira India osoan etapertsona asko bizi dela kontuanizanda, kopuruak ez dira kezka-garriak. Baina gobernua kanpo-an gauden guztioi etxera buelta-tzeko esaten ari da, eta horrekpixka bat urduritzen du. Ondogaude eta onartu dugu jada be-har bada luze geratuko garela he-men. Asko gara egoera berean.

    Familia eta lagunak ondo daude-nez, lasai gaude.Zein neurri hartu dituzte In-dian birusa ez hedatzeko?Konfinamenduan gaude mar-txoaren 22tik, hilabete guztiaemango dugu horrela. Higieneneurriak hartzen ari dira, gerozeta gehiago. Indian eskertzekoada! Nork esango zigun Indianahiko garbi ezagutuko genuela! Nabaritzen dituzue neurriakegunerokoan, beraz. Leku guztiak garbi mantentzensaiatzen dira, eta askok maskaradaramate. Atzerritarroi hobetobegiratzen digute maskara edozapi bat eramaten badugu. Lekubatzuetako sarreran eskuak le-horrean garbitzeko alkohola es-kaintzen dute, eta noski, guztiokerabiltzen dugu.Kanpotik badago irudipenakoronabirusa Indian zabal-duz gero, Europan bezain ego-era larria edo larriagoa bizikolukeela herrialdeak, jendeasko bizi da bertan, dentsitatehandia du...Horrela da, eta hemen leku asko-tan desnutrizioa dago, eta dago-eneko egoera nahiko larriak bizi-tzen dituzte. Birusa nola zabal-tzen den ikusita, hemen eresegituan zabaldu liteke. Badirahiru bat aste bisarik ez dutelaematen eta kanpotik ezin delainor sartu ere. Alarma egoera honek etxetikkanpo harrapatu zaitu, nolaikusten duzu distantziatik?

    Europa dago orain, birusarenepizentroan, eta neurriak zo-rrozten doaz. Esan bezala, hemen egoera la-saiagoa da, eta udara datorreneztenperaturak asko igoko dira.Badirudi birusa 28 graduen gai-netik desagertu egiten dela, horikontuan izanda espero dugu ezdela horrenbeste zabalduko.Gehien kezkatzen nauena egoe-ra soziala da. Hemen ere eskolaketa dendak itxi dituzte eta egu-nero ospatzen dituzten ofrendakere bertan behera utzi dituzte etahori oso arraroa da. Jendearenbegietan sumatu dezakezu ezdutela normalean saltzen dute-na saltzen eta lan gutxiago dute-la. Egunean bizi dira hemen,estu, eta egunean bertan saltzendutenaren araberako jatekoaeraman dezakete etxera. Indiarrek betetzen dute be-raz, etxean geratzeko agin-dua?Nabaritzen da jendea etxeetandagoela. Oso jende gutxi dabilkalean, erosketak egin eta etxeraitzultzen dira, han bezala. Giroalasaiagoa da, ez dago betiko zara-ta, eta askok esaten dute Indiahorrela zela duela 20 urte, oso la-saia. Egia esan, nolabait, luxu batda hemen isiltasun eta garbita-sun egoera hau ezagutzea, aspal-dian bezala.Hemengo egoera ikusita, be-harbada nahiago duzu han ge-ratu...

    Hemen egunero yoga praktikatueta janari ayurvedikoa jatendugu eta horrek sistema immu-nologikoa indartsu mantentzenlaguntzen du. Luxu bat da. Bainaez dakigu zer pasako den etaegoera soziala larrituz gero, ezdakigu zer gertatu daitekeen,agian hobe etxera joatea. Han ereegunero praktikatzen dugu yogaeta elikadura are gehiago zain-duko dugu. Denok dakigu jana-ria osasuna dela, hori jan huraizan. Yoga irakaslea zara Zarau-tzen, lagungarria izan al daite-ke egun hauetan, etxetik ezinatera gauden honetan? Bai, asko laguntzen du. YogaAsan praktikak sistema immu-nologikoa indartsu mantentzenlaguntzen du eta ez da zertanaditua izan behar, bakoitzakbere tamainan gauza asko eginditzake.Ariketa jakin bat edo zerbaitberezia gomendatuko zenu-ke?Yogan buruz beherako posturaklantzea gomendatzen da besteakbeste, baina esan bezala, ez daburuz behera jarri behar! Zutikgaudela beti dugu burua biho-tzaren gainean eta buruz behera-ko jarrerak dira bihotza burua-ren gainean mantentzen dituz-tenak. Bularra zabaltzea eregomendatzen da, eta arnasketaariketak egitea, Pranayama. Yo-gak gorputza esnatu, burua la-

    saitu eta ongi sentitzen lagun-tzen du, eta etxean gauden bitar-tean, denbora arinago pasatzenere! Ondo datorkigu oxigenatzeaeta mugitzea.Eta irakurketarako? Yogare-kin zerikusia duen zerbait go-mendatuko zenuke? B.K.S. Iyengar egilearen El arboldel Yoga liburua.

    ATARIA

    «Koronabirusadela eta giroalasaiago dago,ez dago betiko zarata»NAIARA URKIZUYOGA IRAKASLEAIndian dago Naiara Urkizu tolosarra.Otsailaren 29an joan zen eta oraindik ezin duitzuli. Lasai dago ordea, eta egoera honekduela 20 urteko India ezagutzeko aukeraeman diola esan du yoga irakasleak.

    02 TOLOSA MUNDUA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2020ko martxoaren 25a

    ETXETIK EZATERATZEKOAGINDUA

    Indian 1.300 milioi inguru pertsonabizi dira. Oraindik kutsatu eta hilda-ko gutxi dituen herrialdea da, bainahala ere, zonalde batzuetan etxetikez ateratzeko agindua emana dugobernuak, baita hiriburuan ere,Nueva Delhin, eta herrialdeko sar-tu-irtenak kontrolatu dituzte ere.Hala ere, Gobernuak ematen dituendatuak ez dira errealak, koronabi-rusa atzemateko proba gutxienegiten duen herrialdeen artean bai-tago India. Muturreko desberdinta-sunak ematen dira bertan, eta ho-rregatik egoera larriagotu daiteke-ela diote; herritar guztiek ez duteosasun arretarako eskubiderik.Kutsatutakoen datuei dagokienez,Indiako Medikuntza IkerketarakoKontseiluak dio martxoaren 22an19.974 proba eginak zituztela, eta482 positibo zeudela eta 10 hildako.

  • GIZARTEA TOLOSALDEA 03www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2020ko martxoaren 25a

    63ra igo da eskualdeko kutsatuen kopurua

    Erredakzioa

    San Jose egunez hasi zen EuskoJaurlaritzako Osasun Saila koro-nabirusean positibo eman dute-nen herriz herriko datuak ema-ten. Ostegunean 21 positibo zeu-den eskualdean, sei herritanbanatuta. Atzoko datuaren ara-bera, ordea, guztira 63 dira koro-nabirusarekin daudenak, hamarherritan banatuta. Asteleheneko

    gaueko zortziak bitarteko datuakdira hauek. Alkiza herria da ze-rrendara gehitu den azken he-rria, positibo batekin. COVID-19-arekin dauden gai-

    xo gehienak Tolosan daude, ze-hazki, 35. Iruran kopurua gorakadoa eta zazpi dira kutsatutakoak.Amasa-Villabonan bi kasu gehi-tuta, bost dira positibo eman du-tenak. Ibarran sei, Anoetan lau,Altzon bi, eta Alegia Asteasu etaZizurkilen,Alkizan bezala, kasubana dute. Asuncion Klinikako solairue-

    tan ospitaleratuta zazpi pertsonadaude, eta bat, ZIU-n dago. Ospi-

    taleratutako batek alta jaso du,eta ZIU-ko bik ere alta jaso dute. Gipuzkoa osoan guztira 453

    positibo agertzen dira OsasunSailaren datuetan.

    IURREAMENDIN, HAMARGipuzkoako Foru Aldundiko Ei-der Mendoza foru bozeramaile-ak, atzo kasu berriak iragarri zi-tuen foru egoitza sarean. Tolosa-

    ko Iurreamendin beste bi positi-bo daude COVID-19arekin, etaguztira hamar egoiliar dira.Adinekoen egoitzetan «ahale-

    gin handia» egiten ari dela adie-razi zuen, egoiliarren eta fami-lien arteko komunikazio bideak«zabalik eta aktibo mantentze-ko», eta baita foru erakundeare-kiko ere; «oso gertutik jarraitzenari gara guztien egoerak eta eska-erak, horiei ahalik eta modu ego-kienean bide emateko».Atzo, Gipuzkoako suhiltzaile-

    ak ere lanean aritu ziren Iurrea-mendi egoitzan. Egoitza desin-fektatzeko lanak egin zituzten.

    Hamar herritakoherritarrak dirakoronabirusa dutenak;gehienak Tolosan daude

    Birziklatzen jarraitzekoeta tentuz jokatzekodeia egin duteTolosaldeko Mankomunitateak mezu zuzena bidali die, batez ere, koronabirusa duten herritarrei

    Erredakzioa

    Tolosaldeko Mankomunitateakgaixo daudenen edota berro-geialdian daudenen hondakinaknola jaso azaldu du, eta bertanbehera utzi du bolumen handikoetxeko traste zaharren bilketa.Alegian, Anoetan, Ikaztegietaneta Zizurkilen ez dute errefusaatez ate bilduko, eta apartekoedukiontziak jarriko dituzte.Mankomunitateak ez ditu bo-

    lumen handiko etxeko tresnakbilduko abisu berriren bat zabal-du bitarte. Herritarrei eskatu dietraste horiek etxean gordetzeko.Era berean, esan du TolosakoGarbigunea udal zerbitzuentzateta gremioentzat bakarrik dago-ela irekita, eta larunbatetan era-bat itxita egongo dela. Koronabirusean positiboa

    eman dutenen eta berrogeial-dian dauden pertsonen honda-kinak kudeatzeko jarraibideakere eman ditu Mankomunitate-ak. Pertsona horiek ez dute hon-dakinen bereizketarik egin be-har eta hondakin guztiak errefu-saren edukiontzietara botabehar dituzte ondo itxitako plas-tikozko poltsetan. «Debekatutadago, birziklatzeko beste edo-zein frakzioren (organikoa, ontzi

    arinak, papera, beira edo arropa)edukiontzietan sartzea edo ingu-ruan lurrean uztea», argitu du.

    POSITIBO DIRENEK HIRU POLTSAGaixo dagoen pertsonak sortuta-ko hondakin guztiak (eskula-rruak, zapiak eta maskarak) gai-xoaren gelan jarritako zabor-on-tzi batean sartu behar dira.Zabor-ontziak poltsa bat izan be-har du eta ontziak, ahal dela, es-talkia izan behar du eta irekitze-ko pedala duen horietakoa izateagomendatzen da.Behin poltsa hori behar bezala

    itxita, gelako irteeratik gertu jarribehar den plastikozko bigarrenpoltsa batean sartu behar da. Bi-garren poltsa horretan gainera,zaintzaileak erabilitako eskula-

    rruak eta maskarak ere sartu be-har dira, eta behar bezala itxi be-har da gelatik irten baino lehen.Bigarren poltsa hori gainontzekohondakinekin batera sartu beharda (organikoa, ontzi arinak, pa-pera...) eta hirugarren poltsa ba-tean sartu, behar bezala itxiz. Aurreko hiru pausoak egin eta

    berehala eskuak sakonki garbi-tzeko eskatu dute, ura eta xa-boiarekin, 40-60 segundoz gu-txienez. Hondakin guztiak bil-tzen dituen poltsa hori(hirugarrena) errefuserako edu-kiontzian sartu behar da. Informazio gehiagorako 943

    67 62 16 telefono zenbakira deitudaiteke, edo [email protected] helbideraidatzi.

    Koronabirusa dutenek erabilitako guztia errefusera bota behar dute. J. MIRANDA

    Euskara ‘online’praktikatzeko aukera,Galtzaundiren eskutikKomunitatea Tolosaldea

    Itxialdiak irauten duen bitarte-an, etxetik taldean euskara prak-tikatzeko aukera zabaldu nahidu Galtzaundi Euskara Taldeak.Orain arte, Mintzalaguna egitas-moan biltzen dira hainbat herri-tar astero-astero ordubetez eus-kara praktikatzeko, baina itxial-diaren ondorioz, hitzordu horiekezin dira presentzialki egin. Horren ordez, euskara online

    eta taldean praktikatzeko Itxial-dian euskaraz egitasmoa zabal-du nahi du Tolosaldean Gal-tzaundik. Bi profiletako jendea

    bildu nahi da itxialdiak irautenduen bitartean: euskara prakti-katu nahi dutenak, edo euskarapraktikatu nahi dutenei lagun-tzeko prest daudenak (euskaraondo dakitenak). Saioak bideo-deien bitartez

    egingo dira Skype, Hangouts,WhatsApp edo antzeko tresne-kin. Hitzorduak eta taldeak au-rretik adostu eta koordinatukoditu Galtzaundik. Printzipioz as-tean ordubeteko saioak izangodira. www.galtzaundi.eus/itxial-dianeuskaraz helbidean emandaiteke izena, edo 688 816 700 te-lefono zenbakian.

    Euskal presoeielkartasuna azaltzekoekimena, ostiraleanErredakzioa

    Sare eta Etxerat elkarteak saioberezia ari dira prestatzen, eus-kal presoen senideak espetxeeta-ra bisitan joan ezin daitezkeelaikusita. Saioa ostiralean, hilak27, emitituko dute 19:00etatikaurrera, Sare-ren Facebook-ekoorrian. Ordu erdi iraungo du etahainbat senidek bizitzen ari di-ren egoeraren inguruan eurenesperientzia partekatuko duteetxetik. Kultura munduko hain-bat kidek euren elkartasun me-

    zuak helaraziko dituzte eta Jose-ba Azkarraga Sareko bozeramai-leak irakurketa labur bat parte-katuko du.Ondoren, 19:30etik aurrera,

    herritarren txanda izango da.«Etxetik senideei gure goxotasu-na transmititu eta salbuespen le-gediarekin amaitzeko aldarriaksareetan zabaltzeko deia luza-tzen dugu», esan dute. Mezuakedota marrazkiak sare sozialetan#EtxeanNahiDitugu eta #NiE-txeanGeratukoNaiz traolak era-biliz partekatzeko eskatu dute.

    Alkiza da kutsatuen zerrendara gehitu den azken herria. ATARIA

  • Postugutxiagorekinbaina eutsidiote azokariVillabonanAurreko asteko etenaldia eta gerobaserritarrek euren postuak jarrizituzten atzo Berdura plazan etasalmenta egin ahal izan zuten

    Jon Miranda Amasa-Villabona

    Astearteetan lauzpabost postuizaten dira Villabonako Berduraplazako azokan. Atzo, AnoetakoSarobe eta Errezilgo Irure txikietxeetako baserritarrak gerturatuziren produktuak saltzera. Baraz-kiak, fruta, ogia, arrautzak, es-nea, zukuak... Garaian garaikoaeta bertakoa erosteko aukera izanzuten bertaratutako bezeroek.

    Euskal Herrian ezarritako alar-ma egoeragatik aurreko astearte-an ospatzekoa zen azoka bertanbehera geratu zen, baina Amasa-Villabonako Udalak aste honeta-koa antolatzea erabaki du, beha-rrezko segurtasun neurriak har-tuta. «Larunbatean Tolosakoabertan behera geratu zela ikusita,zalantza genuen gaurkoa –atzo-koagatik– egin ahal izango otezen. Udalera deitu genuen eta au-rrera egiteko erabakia zegoelaesan zigutenez gerturatu gara»,baieztatu dute baserritarrek.

    Atzo eskertuta azaldu ziren eu-ren produktuak saltzeko aukera

    izan zutelako eta bezeroen eskerona jaso zuten bueltan, «asterokohitzorduari ez diotelako hutsikegin». Sarobe baserriko ardura-dunek arbela bat jarri zuten azo-kan, garai honetan baserrianekoizten dituzten produktuenzerrendarekin: zerba, espinaka,porrua, eskarola, patata, kiwia,kuia, esne gordina, esne pasteuri-zatua, behi eta ardi gaztak, baba-rruna... Eskaerak egiteko telefo-no zenbakia zabalik dutela jaki-narazi du Sarobe baserrikoarduradunak eta etxez etxeko ba-naketa egiteko prestutasunaazaldu du.

    «Hurrengo astean izango alda?». Hori da atzo Berdura plaza-ra gerturatutako bezeroek azal-dutako zalantza. Aste honetanpostua jarri duten baserritarrek,gauzak ondo bidean, jarraitzekoasmoa agertu dute. «Bakoitzakahal duen moduan, baina egoe-rari eutsi egin behar zaio». Natu-rak ez du bere zikloa eten eta uda-berriko produktuak zain dituztebaserritarrek.

    Bi baserritarrek jarri zuten postua atzo Villabonako azokan. J. M.

    Herritarrak ohiko erosketak egitera gerturatu ziren atzo Berdura plazara. J. M.

    «Garrantzitsua daguretzathorrelakosalmenta guneakedukitzea»

    ANA AGIRRE BENGOETXEASAROBE BASERRIA

    J. M. Amasa-Villabona

    Anoetako Sarobe baserrian Gre-gorio Zuaznabarrek eta Ana Agi-rrek ekoizten dituzten produk-tuak salgai izan ziren atzo Villa-bonako Berdura plazan.Zein neurri hartu dituzue azo-ka egin ahal izateko?Mahaiak distantzia jakin baterajarri ditugu. Bezeroa eta gure arte-ko tartea errespetatzeko Berduraplazan egoten diren eserlekuakbaliatu ditugu. Garbitasuna erres-petatzeko maskarak eta eskula-rruak erabili ditugu eta uneorogarbitzen ditugu eskuak ura etaxaboiarekin. Gure ustez, beha-rrezko neurri guztiak hartuta ga-biltza.Baserritarrontzat garrantzi-tsua da azoka?Garrantzitsua da guretzako ho-rrelako salmentarako guneakedukitzea. Bestela nola aterakoditugu gure produktuak? Alperrikgalduko lirateke. Astero azokaragerturatzen den jende askok ezdaki nola jarri harremanetan gu-rekin. Etxez etxeko zerbitzu horieman dezakegu, baina ez nahiadina.Ohikoa baino bezero gutxiagogerturatu al da?Jende multzo handirik ez da izan.Gehienbat goizean goiz mugituda jendea; 08:00etan banuen be-zero bat zain. Gero gerturatu dirabanaka batzuk. Aurreko egune-tan aritu zaizkigu galdezka telefo-notik ea azokarik izango ote zen.Deiak probestu ditugu eskariakjasotzeko. Saskiak prestatuta eka-rri ditugu multzoak ekiditeko.Nola sumatu dituzu bezeroak?Orokorrean tristura sumatzendut. Bihar zer izango den ez daki-gu eta egunean egunekoarekinbizitzen ari da jendea. Ikusten daerrespetatzen direla neurriak.

    04 VILLABONA-AIZTONDO GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2020ko martxoaren 25a

    Azokak bai!

    K oronabirusaren krisi la-rriaren aurrean, neurrizorrotzak hartu dituztehainbat administra-ziok, esparru ugaritan. Eta azo-ketara ere iritsi dira, udal dezen-tek aurreko astean beren herrie-tako azokak bertan behera utzibaitituzte. Beste udal batzuek,ordea, segurtasun neurri zorro-tzak ezarrita, azokak bestela egi-teko aukera eman dute: Arrasa-

    te, Azpeitia, Oñati, Ordizia… Kri-si hau lezio ugari ematen ari zai-gu: osasun eta zaintza sistemapubliko indartsuen beharra du-gula ez ezik, globalizazioak eka-rritako merkataritzak eta ekoiz-pena kilometroetara eramateakondorio lazgarriak dituela erebai, larrialdi egoera honen ka-suan bezala. Eta orain ere bizi-tzeko elikagaiak behar ditugu-nez, ondoko baserritarrek es-kaintzen dituztenak herritarreneskuetara iristea aldarrikatzen

    dugu, haien beharra izango bai-tugu orain eta etorkizunean, etaaste batzuetako geldialdia, base-rritar askori ekoizpena galtzeaekarriko baitio.

    Horregatik, lerro hauetatik Gi-puzkoako Foru Aldundiari, Osa-sun Sailari eta udalei eskatzendiegu, behar diren neurriak har-tuta, aukera eman diezagutelaherritarroi azoken bidez, zuze-nean gure baserritarrei bertakofruitu, barazki eta bestelako ja-kiak erosteko, orain da garaia,

    kanpaina ugaritan esandakoarieusteko: bertatik bertara, garai-ko, bertako eta elikagai ekologi-koen alde! Trantsizio ekologiko-aren bidean eta Klima Aldaketa-ren larrialdia murrizteko,ekoizte eta merkaturatze zirkui-tu laburrak behar ditugu, horienartean azokak, ahalik eta segu-ruenak, osasunari dagokionezzein ingurumenari dagokionez.

    Aitor Leiza, Aitziber Sarobe eta Edurne Huesa

    Naturkon koordinakundeko kideak

    GUTUNA

  • GORK

    A SA

    LABE

    RRIA

    DENBORA-PASAK TOLOSALDEA 05www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2020ko martxoaren 25a

  • GipuzkoaEncounterinoiz bainobirtualago2020an ere Gipuzkoa Encounterrek ezdu hutsik egingo, eta ospatuko da,baina ez Usabal kiroldegian. Jardueraguztiak online egingo dituzte aurten.

    Erredakzioa

    Martxoaren 26tik 28ra zegoeniragarrita 2020ko Gipuzkoa En-counter jaialdia Usabal Kirolde-gian. Euskal Encounter elkarte-ak, Euskaltel fundazioarekin el-karlanean ospatzen dueninformatikaren eta eduki digita-len festan ere eragin du osasunkrisiak. Ez dute bertan beherautzi, baina ez du ohiko formatuaizango. Iragarritako daten arteanospatuko da, baina online. 14.edizioa berezia izango da, etaGE14: Geratu Etxean Edition le-loa aukeratu dute, Osasun Saile-tik errepikatzen ari diren mezua-ri keinu eginez. Jarduera ludiko-ak eta hezigarriak tartekatukodituzte Twitch eta Discord kana-len bitartez. Antolatzaileek adierazi dute-

    nez, «online edizioak 456 plazabirtual izango ditu, Tolosan gau-zatu behar zen lanpartyan eskai-niko zirenak bezain beste, eta sa-rrera erosi zutenek izango dutetopaketa berrian parte hartzekoaukera, kosturik gabe. Beharraizanez gero, libre geratzen direnlekuak itxarote-zerrendako era-biltzaileekin beteko dira.

    JARDUERA IREKIAKIzena ematen dutenek partykoarlo anitzetan parte hartu ahalizango dute, etxetik mugitugabe. Horretarako, baina, beha-rrezkoa izango dute Discord tres-na. Bertan, gaika bereizitako are-to birtualak topatuko dituzte, etaarte digitaleko, software libreko,hardwareko eta jokoetako lehia-ketetan izena emateko aukeraizango dute. Orain, antolatzaile-ak lanparty presentzialetako eki-menak kudeatzeko erabiltzenduten tresna propioa, partyNetizenekoa, egokitzen ari dira, bereosotasunean internet bidez era-bili ahal izateko.Era berean, aurten inor ez da

    festatik kanpo geldituko. Izenaeman ez dutenek ere parte har-tzeko aukera izango dute, edukibatzuk irekiak izango baitira.Online eskainiko diren doakoprestakuntza-hitzaldiak eta to-paketa birtuala gidatuko duenprograma doan entzun ahalizango dira www.twitch.tv/eus-kalencounterkanalaren bitartez.Bihar, osteguna, ekingo dioteaurtengo edizioari, 18:00etan,eta larunbat gauerdian emangodiote amaiera.

    Online eskainiko da‘Entzute aktiboa etaenpatia’ tailerra Tolosatzen Eskola Irekia programaren barruan kokatzen daeta bihar eta etzi izango dira lau saioak, bi euskaraz eta bigaztelaniaz. Nahi duenak izena emateko aukera du oraindik.

    Josu Artutxa Dorronsoro

    Osasun krisiaren egoerak behar-tuta, hilaren 12az geroztik mar-txan dagoen Tolosatzen EskolaIrekia programa ahalik eta osota-sunik handienean gauzatzekolanean ari da Tolosako Udala.Ondorioz, hasiera batean apirila-ren 16rako eta 23rako iragarritazegoen Entzute aktiboa eta en-patia tailerra aurreratu egingoda, eta gainera, online eskainikoda. Guztira lau saio antolatudira, horietatik bi euskaraz etabeste bi gaztelaniaz. Bihar etaetzi izango dira saioak, bietanere, 10:00etatik 12:00etara eta17:00etatik 19:00etara. Guztira zortzi lagunentzako

    lekua egongo da saio bakoitzean,eta parte hartzeko beharrezkoada aurrez udaletxeko webgune-an (www.tolosa.eus) izena ema-tea. Astelehenean ireki zen epea,eta plazak agortu arte egongo dazabalik; gehienez ere saio bateaneman daiteke izena. Ikastaroaformakuntza moduan emangoda, interaktiboki. Izena ematendutenek, ikastaroa baino lehenirakurri beharreko dokumentubat eta esteka bat jasoko dituzte.Saioa egingo duten unean estekahorretan sartu beharko dira, etaorduan jasoko duten ID kodeaerabiliko dute ikasgela birtuale-ra sartu ahal izateko. Behin saioa

    amaitzen denean, email bat jaso-ko dute saioaren edukiaren in-guruko hausnarketa gida bate-kin, bete dezaten. Coaching eta mindfulness alo-

    rretan aditua den Larraitz Urres-tilla tolosarrak emango du ikas-taroa. El lider mindful liburua-ren egilea da Urrestilla, baitaGain coaching enpresako ardu-radunetako bat ere. Zenbait en-presetarako programak garatuditu, baina batez ere, pertsoneneta taldeen kudeaketan eta gara-penean jarduten du. Bere hitze-tan, «bi erreminta horiek, norba-nako bakoitzaren abileziak eza-gutzen eta indartzen laguntzendute, helburuak betez eta gogo-betetzea asez».

    UMORETIK AUKERA BERRIETARATrebetasun sozialak landu, sen-dotze soziokomunitarioa susta-tu eta udalerria ezagutzera era-mateko asmoz, hilaren 12an jarrizen martxan Tolosatzen EskolaIrekiaren aurtengo edizioa. Vir-ginia Imazek, umorea eta emo-zioak uztartu zituen Zerkausianeskainitako hitzaldian. Azkenasteetako egoera dela eta, ordea,elkarteekin eta taldeekin aurrei-kusita zeuden saioak bertan be-hera geratu dira. «Baina, egoerabehartuek aukera berriak ere es-kaintzen dituzte. Horregatik, To-losatzen Eskola Irekiko gainera-ko ikastaroak, ahal den neurrian,online eskaintzeko lanean arigara», diote udaletik.

    Virginia Imazek saio umoretsua eskaini zuen Zerkausian. TOLOSAKO UDALA

    06 TOLOSA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2020ko martxoaren 25a

    Goian bego -

    Ilobak: Mikel, M. Dolores, Joxean, Jose Luis(†), Mertxe Azkue Idiakez,Pakita, Miren, Pedro M., Iñigo eta Arrate Azkue Berasaluze eta gaine-

    rako

    ahaideak.Arren eskatzen dizuete otoitz bat haren alde, eta etor zaiteztela

    hiletara. ASTEARTEAN izango da, hilak 23, gorpua betsaldeko SEI URRETXUn, 2020ko martxoaren 25ean

    Oharra: Aurrerantzean egingo den agurra jakinaraziko dizuegu.

    Joxe LeundaAgirre

    - Goian bego -

    Urretxun, 2020ko martxoaren 24an hil zen, 82 urte zituela.

    Ezkiek loretan diraute. Gero arte, Joxe

    LEKAIO Kultur Taldearen Artisauak

  • Aurtengoan ez daAtaria PilotaTxapelketa egingo Egungo egoeraren aurrean, txapelketa bertan beherauzteko erabakia hartu da. Datorren urtean berriro erepilotari gaztetxoen elkargune izateko nahia du txapelketak.

    Erredakzioa

    Pena handiz bertan behera utzibehar izan da Ataria Pilota Txa-pelketa. Aurtengoa seigarren al-dia izango luke eskualdeko pilo-tari gazteak biltzen dituen txa-pelketak. Apirila inguruan hasieta ekainaren bukaera alderairaun ohi du txapelketak, eta bihilabetez eskualdeko hainbatfrontoi gaztetxoen pilotakadazbetetzen dira. Beste hainbat kirolekitaldi eta txapelketekin gerta-tu den moduan, Covid-19 birusaez zabaltzeko ezarritako alarmaegoerak eta hortik eratorritakokonfinamenduak eragin du txa-pelketa bertan behera uztekoerabakia. Konfinamenduak noiz arte

    iraungo duen ez dago argi, eztaondoren kirol ekitaldiak noiz etanola egin ahalko diren, eta, be-raz, aurtengo txapelketa ez egi-tea erabaki da. Hala nola, konfi-namendu egoera bukatzerakoan

    V. Ataria Pilota Txapelketaren finalistak, Berastegin, iazko ekainean. IRATI SAIZAR

    ere, parte hartzeko asmoa zutenpilotariek Ataria Pilota Txapel-keta baino lehentasun handia-goak izango dituztela ere aurrei-kusi daiteke, besteak beste, hez-kuntzarekin loturikoak.Horietan egoki hasi eta bizitzabere normaltasunera ahalik etaazkarren bueltatzea egokienadela iritzita hartu da erabakia.

    300 PILOTARITIK GORA IAZKOAN Txapelketaren prestaketa lanakaste honetan hastekoak ziren,horretarako beste behin eskual-deko pilota elkarte eta eskolekinharremanetan jartzea zen as-moa. Halere, sarea ez da etengo,eta bizi den ezohiko egoera bu-katu eta gero, antolakuntzanparte hartzen duten talde guztie-kin biltzeko asmoa du TOLOSAL-DEKO ATARIA-k, aurrera begirakoerabakiak hartzeko. Bide batez,azken bost urteotan txapelketaegiteko eta sendotzeko emanda-ko laguntza eskertu nahi die TO-

    LOSALDEKOATARIA-k pilota elkarteeta eskolei.TOLOSALDEKO ATARIA-rekin ba-

    tera eskualdeko hainbat taldekantolatzen dute txapelketa:Atzapar (Asteasu), Behar Zana(Amasa-Villabona), Intxurre(Alegia-Altzo-Ikaztegieta), SendiEkintza (Ibarra), Tolosa CF Au-rrera (Tolosa), Txulobi (Aduna),Zazpi Iturri (Amezketa), Ziotza(Zizurkil) eta Kuku (Anoeta) pilo-ta elkarteak, eta Albiztur, Alegia,Alkiza, Altzo, Berastegi, Berrobi,Bidania-Goiatz, Ikaztegieta, La-rraul eta Tolosako pilota eskolak.Horrelako sare batek ahalbi-

    detzen du txapelketaren partehartze zabala. Iaz, 316 pilotarihasi ziren lehian, eskuz eta pa-laz, eta 14 bikote iritsi ziren Be-rastegin jokatutako finaletara.Aurtengo parentesiaren ondo-ren, datorren urtean eskualdekopilotari gaztetxoen bilgune izannahi du berriro Ataria Pilota Txa-pelketak.

    KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2020ko martxoaren 25a @TOLOSALDEAKIROL

    Mugerza laugarreneta Mercaderseigarren, MundukoTxapelketanErredakzioa Tolosa

    Ibon Mugerza tolosarrak lauga-rren postua lortu eta kobrezkodomina leporatu du Ameriketa-ko Estatu Batuetan jokatu denAmpSurf ISA World Para SurfingChampionship lehiaketan. Jose-ba Mercader tolosarra seigarrenpostuan sailkatu da proba bere-an.

    Gizonezkoen Stand 1 modali-tatean parte hartu dute bi surfla-riek. Urrezko domina Mike Va-zentzat, zilarrezkoa JonathanBorbarentzat eta brontzea An-tony Smythentzat izan dira.Horrez gain, egokitutako surf

    txapelketan, Espainiako taldeakurrezko domina lortu du Ameri-ketako Estatu Batuak, Brasil etaHawaiiren aurretik.

    T3T mendimaratoia bertanbehera geratu daErredakzioa

    Aurtengo T3T, T2T eta T1T men-di lasterketak ez dira egingo.Alarma egoerak ezarritako kon-finamenduak eraginda hartu duerabakia antolakuntzak eta atzojakinarazi zuen.Aurtengoan T3T mendi mara-

    toiaren seigarren urtea zen, etahiru lasterketak ekainaren 14eanjokatzekoak ziren. Antolakun-tzatik azaldu dutenez, erabakiahartzea «asko kostatu» zaie, bai-na «ezinbestekoa» izan dela azal-du dute. Besteak beste, denboraaurrera doala, eta nahi dituztenberme guztiak izateko «larri» da-biltzala azaldu dute.Lasterketek suposatzen duten

    ahaleginaren aurrean, parte har-tzaileen prestakuntza ere zalan-tzan dagoela esan dute: «Bi hila-bete edo gutxiago ez dira nahiko-ak proba hauei segurtasunezaurre egiteko». Bestetik, gaur

    gaurkoz, egunerokotasuna be-rriz noiz izango den oraindik ezdela ziurra zehaztu dute.Bide batez, babesle, laguntzai-

    le eta boluntarioei eskerrakeman dizkiete: «Denak ere prestzeundeten aurtengo VI. Ekitaldihonetan guri laguntzeko. Milaesker benetan!». Datozen egune-tan izena emandako guztiekinharremanetan jarriko direlaazaldu dute, eta dortsalaren in-guruko xehetasunak argituko di-tuztela.

    EHUNMILAK ERE EZ DA EGINGOBeasainen egoitza duen, eta To-losaldetik igarotzen den Ehun-milak ultra traila ere bertan be-hera geratu da. Goierriko 2Haundiak traila eta Marimuru-mendi mendi maratoia ere ber-tan behera geratu dira. Antola-tzaileek azaldu dutenez, izen-ematearen ehuneko ehunaitzuliko zaie korrikalariei.

    Ibon Mugerza eta Joseba Mercader, Munduko Txapelketan. SEAN EVANS

  • Piztien gerra

    ‘Ipuinak ez dira geldituko’ ekimenarekin bat egin du ATARIAk, etawebgunean eta irratian bezala, egunkarian ere ipuinak irakurtzekoaukera izango da; lehengoa, Joxemari Carrerek kontatua.

    B ehin batean soroanbelarra jaten ari zela,kakalardoa hanka az-pian hartu omenzuen zaldiak, edo ga-meluak, edo horrelako beste ha-zienda handi batek.

    «Ai! Ai! Hilko naukela!...Ken-tzak hanka hori hortik!...» - oihuegin omen zion kakalardoak ha-ziendari, eta haziendak kasurikez.

    «Bai? - esan omen zuen kaka-lardoak; eta hankapetik atera ze-nean, joan egin zen; eta azeritik

    beitiko pizti guztiak bildu, etaazeritik goitiko guztiei gerra de-klaratu omen zieten.

    Elkartu omen ziren, ba, han-diak mendi batean eta txikiakbestean; elkarri begira, aurrezaurre. Eta handiek azeria bidaliomen zuten espiatzera; kontra-rioak zenbatsu eta nolakoak zi-ren ikustera. Joan omen zen, ba,gure azeri hori eta…; ikusi dutetxikiek…, hisiatzen zaizkio erle-ak eta eltxoak alde guztietatik;eta…, hark eman zituen saltoak!Noski, berriz ere lehengo lekura

    eta harantz isatsa tente baldinbazuen ere, bueltakoan ederkibeheitituta omen zeraman!

    «Eta?.. - galdetu omen ziotenberetakoak. Eta?»…

    «Mutilak! Txikiak, baino baibizkorrak!»

    Eta horrela amaitu omen zenanimalien arteko gerra. Nork ira-bazi ote zuen? Zuek erabaki!

    Oiartzunen, Manuel Lekuonak jasoa 1928an.Joxe Migel Barandiaran

    bilduma.

    Kakalardoa da ‘Piztien gerra’ ipuineko protagonista. ATARIA

    www.ataria.eusASTEAZKENA, 2020KO MARTXOAK 25Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Rebeka Calvo GonzalezKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

    Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 943 30 43 46

    Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

    Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

    Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

    Tolosaldekogizarte

    eragileak

    ATARIA IRRATIA107.6FM

    ASTEAZKENA 25ATARIA IRRATIA

    10:00.Ahoz-Aho Ipuinak ez dirageldituko.12:00.Ahoz-Aho Ipuinak ez dira gel-dituko.16:00.Zebrabidea. Arrosa sarekomagazina.18:00.Ahoz-Aho Ipuinak ez dirageldituko.20:00.Ahoz-Aho Ipuinak ez dirageldituko.Gainerako orduetan.Euskal musika.

    28 KANALA13:30.Gaurkoan Tolosaldetik16:30.Lotsagabe17:30.Gaurkoan Tolosaldetik21:30.Gaurkoan Tolosaldetik22:00.Urrutiajunbe22:30.1, 2,3 Hemen da Miru!23:30.Gaurkoan Tolosaldetik

    FARMAZIAK

    Gaur

    VILLABONA.Egunekoa. J.M. San-chez. Kale Berria, 34. 943 69 11 30 .TOLOSA. Gauekoa. Lourdes Azpiroz .Larramendi, 6 behea 1. 943 67 51 18.

    EGURALDIA

    IKER IBARLUZEA

    Gaur.Antzeko giroa izangodugu. Goizean hodeigunebatzuk agertuagatik,

    eguerdi arratsaldeko lehen orduakeguzkitsuak izango dira. Berriro erearratsalde erditik aurrera hodeigu-neak areagotu egingo dira, baina eu-ritarako joerarik hartu gabe. Haizeakiparretik joko du eta maximoak jaitsiegingo dira, 14 eta 16 gradu arteanjoz goia.ihar, eguna 00

    Bihar.Giro motela eta nahi-ko hotza. Goizean zerua es-talirik egongo da eta tarteka

    euri zaparradaxka batzuk botakoditu, nahiz eta, euria ez den protago-nista izango. Eguerditik aurreraatertu eta arratsaldean ostarte ba-tzuk irekiko dira. Haizeak iparraldetikjoko du, tarteka bizi eta tenperaturamaximoek nabarmen behera egin-go dute, eguneko erdiko orduetan9-11 graduan joz goia.

    TOLOSALDEKOATARIAk ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitako esa-nen eta iritzien erantzukizunik.

    ZORIONAGURRAKUrtebetzeak, urrezko ezteiak,ezkontzak, jaioberriak...

    943 65 56 [email protected]

    San Esteban 20Tolosa

    Argazkia bi egun lehenago

    ekarri mesedez