Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak ...egoeretan edo substantzia jakin batzuk...

26
Alkohola eta gidatzea Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak Mugikortasun segururako hezkuntza-programazioak 10

Transcript of Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak ...egoeretan edo substantzia jakin batzuk...

Page 1: Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak ...egoeretan edo substantzia jakin batzuk (alkohola eta drogak) hartzeak berekin dakartzan egoeretan onartzen dugun arriskuari buruz.

Alkohola eta gidatzea

Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunakMugikortasun segururako hezkuntza-programazioak10

Page 2: Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak ...egoeretan edo substantzia jakin batzuk (alkohola eta drogak) hartzeak berekin dakartzan egoeretan onartzen dugun arriskuari buruz.

00 Sarrera

01 Espazio segurua

02 Hiria esploratuko dut

03 Bakarrik, kalean barrena

04 Nire ardura ere bada

05 Bizikletaz, erabil ezazu burua

06 Neuk aukeratzen dut

07 Gidatzera!

08 Adi arriskuari!

09 Neuk erabakitzen dut

10 Alkohola eta gidatzea 11 Neure burua babesten dut, eta zu babesten zaitut

12 Gurasoen bilera (1)

13 Gurasoen bilera (2)

14 Gurasoen bilera (3)

15 Estresa

16 Segurtasuna irakastea

17 Nire gidatzeko modua egokituko dut

18 Kristalezko bola

Lanhonenbibliografia-erregistroaEuskoJaurlaritzakoLiburutegiNagusiarenkata-logoan aurki daiteke: http://www.euskadi.net/ejgvbiblioteka

Argitaraldia: 1.a., 2111ko azaroa

Ale-kopurua: 1.500 ale

© Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa Herrizaingo Saila

Internet: www.euskadi.net

Argitaratzailea: EuskoJaurlaritzarenArgitalpenZerbitzuNagusia Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz

Egileak: M.ªJesúsIturraldeArriaga,MartínGilOsoro, Francesc Esteban i Amat, Brenda Pina León, Letizia di Bartolomeo eta Anna D’Aniello

Koordinazioa: M.ªJesúsIturraldeArriagaetaMartínGilOsoro

Diseinua eta irudiak: Tiktak Multimedia S.L.

Itzulpena: Aixe S.L.

Ikus-entzunezko materiala: Imago S.L.

Lan hau Cyclus Printen argitaratu da, papera % 100 birziklatua da, eta besteak beste ziurtagiri hauek ditu: Aingeru Urdina, Iparraldeko Beltxarga, Etiketa Ekologiko Europarra,ISO14001etaEMAS.Informaziogehiagohemen:http://www.cyclus.dk

Lanhonenbibliografia-erregistroaEuskoJaurlaritzakoLiburutegiNagusiarenkatalogoan aurki daiteke: http://www.euskadi.net/ejgvbiblioteka

Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunakMugikortasun segururako hezkuntza-programazioak

Page 3: Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak ...egoeretan edo substantzia jakin batzuk (alkohola eta drogak) hartzeak berekin dakartzan egoeretan onartzen dugun arriskuari buruz.

Mugikortasun segururako hezkuntza-programazioak 3

Norentzat

16 – 20 urte bitarteko gazteentzat

Denboraren banaketa

1.saioa:1ordueta30min. 2.saioa:1ordu. 3.saioa:1ordueta30min. =4ordu.

Programazioaren erabilgarritasuna

Alkohola da gazteen istripuei lotutako kausa nagusietako bat. Gero eta gehiago dira alkoholaren eraginpean gidatzea arriskutsutzat jotzen duten gazteak; baina, hala eta guztizere,alkoholadaoraindikarrisku-faktorenagusietakobat,zirkulaziokoistripuetan.

Programazio honen helburua da gazteei gogoeta egiten laguntzea, alkoholari buruz, haren albo-ondorioei buruz, eta albo-ondorio horiek gidatzean dituzten eraginei eta dakartenistripu-arriskuarengehikuntzanabarmenariburuz.Orobat,programaziohonenasmoa da gazteak ohar daitezela beren egoera emozionalaz eta kanpo-presiorik gabe erabaki beharraz.

Tartean diren gaitasunak

Gaitasunak Maila

Zaurgarritasunarenetaarriskuarenkontzientzia 2-3

Taldeko presioarekiko erresistentzia 2-3

Neure burua eta nire emozioak kudeatzea 1-2-3

Alkohola eta gidatzea1 2 3edukiak, gaitasunen

araberahelburuak eta

eskema orokorrainformazioorokorra

Informazio orokorra

Page 4: Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak ...egoeretan edo substantzia jakin batzuk (alkohola eta drogak) hartzeak berekin dakartzan egoeretan onartzen dugun arriskuari buruz.

Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak4

Alkohola eta gidatzea1 2 3helburuak eta

eskema orokorrainformazioorokorra

edukiak, gaitasunenarabera

Informazioak eta kontzeptuak

- Arrisku-faktoreak.- Erantzukizun pertsonal, legal eta

soziala.

Trebetasunak

- Autoazterketaren bidez, norberaren mugak balioztatzea.

- Norberaren segurtasuna nahiz gainerakoena jokoan dauden arrisku-egoerak aztertzea.

- Norberaren ohiturak identifikatzeaetaberezeinbesteen segurtasunaren alde egiten dutenak egiten ez dutenetatik bereiztea.

- Norberaren zaurgarritasuna onartzea.

- Norberaren egintzekiko erantzukizuna.

- Beste pertsonekiko eta horien osotasunarekiko aitortza, enpatia eta begirunea.

Balioak eta jarrerak

- Aurreratzea: segurtasuna planifikatzeaetaarriskuasaihestea.

- Autoezagutza.- Norberaren mugak onartzea.- Autobabesa.- Erantzukizuna.

Zaurgarritasunaren eta arriskuaren kontzientzia2. maila: Arrisku-egoerak balioztatzen ditu, norberak jasan dezakeen kaltearen arabera ez ezik, beste pertsonengan eragin dezakeen kaltearen arabera ere.

2. maila: Senezko autobabesetik babes planifikatura pasatzen da trafiko-egoera ohiko-enetan.

Edukiak, gaitasunen arabera

- Barruko kontraesana tentsio gisa.

- Niretzat garrantzitsua dena identifikatzea.

- Frustrazioaren aurrean erresistentzia.

- Beste baten emozioak eta ikuspegiak sentitzea eta ulertzea.

- Argi eta garbi adieraztea norberaren beharrak, eta horiek defendatzenjakitea.

- Norberaren ikuspegia ulertzea.- Besteen ikuspegia ulertzea.

- Autobabesa: norberaren segurtasuna hautatzea.

- Koherentzia: norbera dena izatea, irizpide propioa izatea.

- Beste pertsona errespetatzea.

- Koherentzia: norbera dena izatea, irizpide propioa izatea.

- Autobabesa.- Zinezkotasuna.- Autokontzientzia: portaeraren

automatismoa hautsi behar da, «egiten dudana zergatik egiten dudan» ulertzeko.

Taldeko presioarekiko erresistentzia2. maila: Badaki eta onartzen du taldearen eragina bizipen komuna dela gizaki ororentzat, eta hori negoziatu egin daitekeela.

3. maila: Taldean onartua izan beharra eta baztertua izateari beldurra kudeatzen ditu, beste pertsonarenganako erasoa inplikatu gabe eta bere ikuspegia alde batera utzi gabe.

- Arriskuaren oinarrizko kontzeptua.

- Arrisku subjektiboa eta arrisku objektiboa.

Page 5: Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak ...egoeretan edo substantzia jakin batzuk (alkohola eta drogak) hartzeak berekin dakartzan egoeretan onartzen dugun arriskuari buruz.

Mugikortasun segururako hezkuntza-programazioak 5

Informazioak eta kontzeptuak Trebetasunak Balioak eta jarrerak

- Barruko sentsazioak.- Oinarrizkoegoeraemozionalak.- Arriskuaren oinarrizko

kontzeptua.- Emozioenerantzunfisikoak.

- Emozioaren eta portaeraren arteko harremana.

- Autokontzientziaren kontzeptua.- Sentsaziofisikoak(nekea,

logalea, buruko mina...) eta horien ondorioak.

- Egoera emozional kontrolatu gabeak eta horien ondorioak.

- Erreakziofisikoaketaemozionalakidentifikatzenditu.

- Autoazterketaren bidez norberaren egoera emozionalak ebaluatzea.

- Norberaren ikuspegia defendatzea.

- Egoera emozionalen arrazoiak hautematea.

- Beresentsaziofisikoaketaemozionalak bide-arriskuko egoerekin erlazionatzea.

- Bere burua entzutea: barruko bizitzari arreta eskaintzea.

- Autobabesa.

- Autoezagutza.- Autobabesa.- Erantzukizuna.

- Autoezagutza.- Autobabesa.

3. maila: Bere egoera emozionalak erregulatzen ditu, eragin negatiboak minimizatuz eta eraginpositiboaktrafiko-egoeretarakoaprobetxatuz.

2. maila: Ondo ulertzen ditu bere barruko egoerak eta egoera emozionalak, eta baitahoriek ekar dezaketen arriskua ere.

Neure burua eta nire emozioak kudeatzea1. maila: Oinarrizkobarne-egoerakhautematenditu,etabadakibide-portaerarengaineanondorioak izan ditzaketela.

Alkohola eta gidatzea – Edukiak, gaitasunen arabera

Page 6: Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak ...egoeretan edo substantzia jakin batzuk (alkohola eta drogak) hartzeak berekin dakartzan egoeretan onartzen dugun arriskuari buruz.

Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak6

Programazioaren eskema orokorra

1. saioa Alkohola eta arriskua 1 ordu eta 30 min.

1.1. jarduera Zenbaterainokoarriskuadu? Galdetegia. Likert eskala 15’ 1.2. jarduera Zeriritzidutaldeak? Eztabaida talde txikian eta taldeko eztabaida 45’ 1.3. jarduera Zeraukeradugu? Taldeko eztabaida 30’

2. saioa Alkohola eta ondorioak 1 ordu eta 15 min.

2.1. jarduera Zerdakigualkoholaz? Elkarrizketa klinikoa 15’ 2.2. jarduera Futbol martetarra Jolasaetataldekoeztabaida 25’ 2.3. jarduera Alkoholaren ondorioak Mapa kontzeptuala eta elkarrizketa gidatua 20’

3. saioa Alkohola eta gidatzea 1 ordu

3.1. jarduera Kristina eta adiskideak Dilema morala 35’ 3.2. jarduera Zerkbultzatzennauerabakiahartzera? Ariketa 25’ 3.3. jarduera Zergatikegitendut,egitendudanhori? Taldeko eztabaida 30’

Alkohola eta gidatzea

Programazioaren helburu orokorrak• Mugikortasunean arriskua handitzen duten portaeren gainean gogoeta egitea.

• Alkoholak organismoan nola eragiten duen eta bide-segurtasunean zer-nolako ondo-rioak dituen ezagutzea.

• Erabakiakhartzekoorduansegurtasunafuntsezkoaldagaitzathartzekogaiizatea.

1 2 3edukiak, gaitasunenarabera

informazioorokorra

helburuak etaeskema orokorra

Page 7: Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak ...egoeretan edo substantzia jakin batzuk (alkohola eta drogak) hartzeak berekin dakartzan egoeretan onartzen dugun arriskuari buruz.

Mugikortasun segururako hezkuntza-programazioak 7

Helburuak:• Arriskutzat zer jotzen dugun hausnartzea.• Bideari lotutako askotariko egoeretan arriskua aintzat hartzea.

Metodoa: Galdetegia: Likert eskala.

Nola egin:Hezitzaileak galdetegi bana emango die parte-hartzaileei, ( DVDa, edo liburuxka hone-tako 6. orrialdea) eta beren irizpideen arabera bete dezaten eskatuko die, banaka. Libre izango dira nahi dutena erantzuteko, jardueraren helburua parte-hartzaileen iritzia eza-gutzea eta askotariko egoerak balioztatzea baita.

1. Saioa. Alkohola eta arriskua

Alkohola eta gidatzea1 2 3edukiak, gaitasunen

araberahelburuak eta

eskema orokorrainformazioorokorra

1.1. Jarduerarako fitxa. Zenbaterainokoarriskuadu? 15 minutu

DVDEranskina: Zenbaterainoko arriskua du?

Page 8: Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak ...egoeretan edo substantzia jakin batzuk (alkohola eta drogak) hartzeak berekin dakartzan egoeretan onartzen dugun arriskuari buruz.

Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak8

1 Hirian gidatzen ari zara, baldintza normaletan.

2 Gidatzen ari zarela, bikotekidearen eta bion artean eztabaida izugarria sortu da.

3 Motoa hartu duzu ospitalera joateko, adiskide minenetako batek istripua izan eta ospitalean oso larri dagoela esan dizute-eta, duela gutxi.

4 Motoahartuduzu, selektibitateagainditu etabeharduzunnota lortuduzula jakin eta gero.

5 Zenbait porru erre dituzu, eta bolantea hartzekotan zara, parrandanjarraitzeko.

6 Pare bat garagardo edan dituzu; oraindik ez duzu positibo emango eta, beraz, motoa hartu duzu, parrandan jarraitzeko.

7 Dentistarenera joan zara zeu bakarrik, eta anestesia jarri dizute, hagin bat ateratzeko. Erdi zorabiatuta zaude. Motoa hartu duzu etxera itzultzeko, han etzan eta atseden har dezazun.

8 Oraintxe jakin duzu mutil/neska-lagunak zure adiskiderik minenarekinengainatzen zaituela. Motoa hartu duzu haien bila joateko.

9 Larunbat goiza da, eta saskibaloian ari zara. Errebote batean, aurkari batek betaurrekoak zapaldu dizkizu, nahi gabe. Ez duzu ordezko betaurrekorik zelaian bertan. Motoa hartu eta etxera joan zara, hiria zeharkatuta.

10 Azkenaldian oso lo gutxi egiten duzu, azken azterketetarako ikasten ari zarelako. Bart ez duzu lorik egin. Azterketara motoan joango zara.

11 Zureurtemugada,etagaurguztiekgonbidatzenzaituztekopabatera.Asko edan duzu baina, hala ere, motoa hartuko duzu.

12 Autoa gidatzen ari zara, eta adiskide mozkor guztiak hurrengo tabernara daramatzazu, auto barruan abestuz eta oihuka.

13 Berandu egin zaizu azterketa batera joateko, eta oso azkar ari zara gi-datzen.

14 Errepideanzaude,autoagidatzenarizaraeta,bat-batean,aurrekoargiakerre zaizkizu.

15 Zurefutbol-taldegogokoenakpartidairabaziberridu.Motoahartuetaohiko topalekura zoaz, adiskideekin ospatzera.

Eranskina: Egoerak.

Azter itzazu ondoko egoerak, banan-banan. Adieraz ezazu zenba-terainoko arriskua duen egoera bakoitzak, zure ustez: arriskurik ez, arrisku txikia, arrisku nahiko edo arrisku handia.

Arris

kurik

ez

Arris

ku tx

ikia

Arris

ku n

ahik

o

Arris

ku h

andi

a

Alkohola eta gidatzea 1

Page 9: Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak ...egoeretan edo substantzia jakin batzuk (alkohola eta drogak) hartzeak berekin dakartzan egoeretan onartzen dugun arriskuari buruz.

Mugikortasun segururako hezkuntza-programazioak 9

Alkohola eta gidatzea

Eranskina: Egoerak.

(Hezitzailearentzako oharra: hona hemen kasu horien eta alkoholaren albo-ondorioetako zenbaiten arteko lotura.)

1 Hirian gidatzen ari zara, baldintza normaletan.

2 Gidatzen ari zarela, bikotekidearen eta bion artean eztabaida izugarria sortu da.– Emozio-asaldura, asaldura larriak erabakiak hartzean eta arazoak mugimenduen koordinazioan eta koordinazio

psikomotorrean

3 Motoa hartu duzu ospitalera joateko, adiskide minenetako batek istripua izan eta ospitalean oso larri dagoela esan dizute-eta, duela gutxi.– Emozio-asaldura (estutasuna)

4 Motoa hartu duzu, selektibitatea gainditu eta behar duzun nota lortu duzula jakin eta gero.– Emozio-asaldura(euforia)

5 Zenbaitporruerredituzu,etabolanteahartzekotanzara,parrandanjarraitzeko.– Zenbaithautemate-asalduraagertzendira– Zenbaitasalduraerabakiakhartzean– Emozio-kitzikaberatasuna eta desinhibitzea

6 Pare bat garagardo edan dituzu; oraindik ez duzu positibo emango eta, beraz, motoa hartu duzu, parrandan jarraitzeko.– Erantzuteko denbora gehiago behar du– Arazoak mugimenduen koordinazioan eta koordinazio psikomotorrean– Arazoak mugimendu zehatzak egiteko

7 Dentistarenera joan zara zeu bakarrik, eta anestesia jarri dizute, hagin bat ateratzeko. Erdi zorabiatuta zaude. Motoa hartu duzu etxera itzultzeko, han etzan eta atseden har dezazun.– Oreka-nahasmendua

8 Oraintxe jakinduzumutil/neska-lagunakzureadiskiderikminenarekinengainatzenzaituela.Motoahartuduzuhaien bila joateko.– Oldarkortasuna,agresibitateaetaaurreikusiezindenportaera– Abiadura gutxiestea

9 Larunbat goiza da, eta saskibaloian ari zara. Errebote batean, aurkari batek betaurrekoak zapaldu dizkizu, nahi gabe. Ez duzu ordezko betaurrekorik zelaian bertan. Motoa hartu eta etxera joan zara, hiria zeharkatuta.– Hautemate-arazo larriak

10 Azkenaldian oso lo gutxi egiten duzu, azken azterketetarako ikasten ari zarelako. Bart ez duzu lorik egin. Azterketara motoan joango zara.– Nekea, gero eta logale handiagoa

11 Zureurtemugada,etagaurguztiekgonbidatzenzaituztekopabatera.Askoedanduzubaina,halaere,motoahartuko duzu.– Asaldurak erabakiak hartzean– Norbereburuarekikosegurtasun-sentsaziofaltsua

12 Autoa gidatzen ari zara, eta adiskide mozkor guztiak hurrengo tabernara daramatzazu, auto barruan abestuz eta oihuka.– Zenbaitasalduraerabakiakhartzean– Emozio-kitzikaberatasuna eta desinhibitzea– Abiadura gutxiestea

13 Berandu egin zaizu azterketa batera joateko, eta oso azkar ari zara gidatzen.– Abiadura gutxiestea

14 Errepidean zaude, autoa gidatzen ari zara eta, bat-batean, aurreko argiak erre zaizkizu.– Hautemate-asaldurak

15 Zure futbol-talde gogokoenak partida irabazi berri du. Motoa hartu eta ohiko topalekura zoaz, adiskideekinospatzera.– Euforia,emozio-kitzikaberatasunaetadesinhibitzea

1

Page 10: Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak ...egoeretan edo substantzia jakin batzuk (alkohola eta drogak) hartzeak berekin dakartzan egoeretan onartzen dugun arriskuari buruz.

Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak10

Helburua:• Eztabaida egitea, arriskuaren hautemateari buruz eta emozioak asaldatuta dauden

egoeretan edo substantzia jakin batzuk (alkohola eta drogak) hartzeak berekin dakartzan egoeretan onartzen dugun arriskuari buruz.

Metodoa: Eztabaida talde txikian eta taldeko eztabaida.

Nola egin:Hezitzaileak sei laguneko taldeetan jartzeko eskatuko die. Taldeka, aurreko jarduerako galdetegietan idatzitako emaitzak bateratu behar dituzte, eta ondorioak atera. Lan horre-tan guztian, honako hauek azaldu behar dituzte:

1. Beraien ustez, zein egoera diren arriskutsuenak, eta zergatik.2. Beraien ustez, zein egoeratan dagoen arrisku txikiena, eta zergatik.3. Ea taldean ikusitako emaitzetan alde handirik dagoen ala ez.

Horretarako, honako orri hau emango zaio talde bakoitzari: ( DVDa, edo liburuxka honetako 10. orrialdea)

1. Saioa. Alkohola eta arriskua

Alkohola eta gidatzea1 2 3edukiak, gaitasunen

araberahelburuak eta

eskema orokorrainformazioorokorra

1.2. Jarduerarako fitxa. Zeriritzidutaldeak? 45minutu

Egoerak

1.-Zuenustez,zeinegoeretandagoarriskutxikiena?

...................................................................................................................................................

...................................................................................................................................................

...................................................................................................................................................

...................................................................................................................................................

...................................................................................................................................................

...................................................................................................................................................

...................................................................................................................................................

2.-Zuenustez,zeinegoeradiraarriskutsuenak?

...................................................................................................................................................

...................................................................................................................................................

...................................................................................................................................................

...................................................................................................................................................

...................................................................................................................................................

...................................................................................................................................................

...................................................................................................................................................

3.-Aldehandirikbaaldagotaldean?...................................................................................................................................................

...................................................................................................................................................

...................................................................................................................................................

...................................................................................................................................................

...................................................................................................................................................

...................................................................................................................................................

...................................................................................................................................................

Eranskina: Zer iritzi du taldeak?

Page 11: Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak ...egoeretan edo substantzia jakin batzuk (alkohola eta drogak) hartzeak berekin dakartzan egoeretan onartzen dugun arriskuari buruz.

Mugikortasun segururako hezkuntza-programazioak 11

Egoerak

Eranskina: Zer iritzi du taldeak?

Hezitzaileak egoerak ordena ditzaten eskatuko die, arrisku txikiena duenetik arris-kutsue-nera. Horretarako, egoera-sorta bana emango die taldeei. ( DVDa edo koadernotxo ho-netako 11. eta 12. orrialdeak)

Taldeak emaitzak aurkezten hasten direnean, hezitzaileak hainbat irudi zintzilikatuko ditu arbelean, eta saiatuko da ziurtatzen parte-hartzaileek honako hauek ulertu dituztela:

• Arriskua subjektiboa da.• Aztoratuta egoteak –dela emozio-asaldura edo hortik eratorriak, dela alkoholaren edo

drogen eraginpean izatea– kontrolatzeko ahalmena murrizten du.

1Alkohola eta gidatzea

DVDEranskina: Zer iritzi du taldeak?

Ordena itzazu e

goerak ezkerre

tik (arrisku txikie

na duena) eskui

nera (arriskutsu

ena).

Eranskina: Zer iritzi du taldeak?

1

2

3

7

8

9

4

5

6

10

11

12

13

14

15

Page 12: Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak ...egoeretan edo substantzia jakin batzuk (alkohola eta drogak) hartzeak berekin dakartzan egoeretan onartzen dugun arriskuari buruz.

Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak12

1Alkohola eta gidatzea

Egoerak

1.-Zuenustez,zeinegoeretandagoarriskutxikiena?

...................................................................................................................................................

...................................................................................................................................................

...................................................................................................................................................

...................................................................................................................................................

...................................................................................................................................................

...................................................................................................................................................

...................................................................................................................................................

2.-Zuenustez,zeinegoeradiraarriskutsuenak?

...................................................................................................................................................

...................................................................................................................................................

...................................................................................................................................................

...................................................................................................................................................

...................................................................................................................................................

...................................................................................................................................................

...................................................................................................................................................

3.-Aldehandirikbaaldagotaldean?

...................................................................................................................................................

...................................................................................................................................................

...................................................................................................................................................

...................................................................................................................................................

...................................................................................................................................................

...................................................................................................................................................

...................................................................................................................................................

Eranskina: Zer iritzi du taldeak?

Page 13: Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak ...egoeretan edo substantzia jakin batzuk (alkohola eta drogak) hartzeak berekin dakartzan egoeretan onartzen dugun arriskuari buruz.

Mugikortasun segururako hezkuntza-programazioak 13

1Alkohola eta gidatzea

Ordena itzazu egoerak ezkerretik (arrisku txikiena duena) eskuinera (arriskutsuena).

Eranskina: Zer iritzi du taldeak?

1

2

3

7

8

9

4

5

6

10

11

12

13

14

15

Page 14: Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak ...egoeretan edo substantzia jakin batzuk (alkohola eta drogak) hartzeak berekin dakartzan egoeretan onartzen dugun arriskuari buruz.

Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak14

1Alkohola eta gidatzea

Egoerak

Eranskina: Zer iritzi du taldeak?

Page 15: Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak ...egoeretan edo substantzia jakin batzuk (alkohola eta drogak) hartzeak berekin dakartzan egoeretan onartzen dugun arriskuari buruz.

Mugikortasun segururako hezkuntza-programazioak 15

Helburua:•Aukerakbalioztatzea,mugikortasuneanarriskurikizanezdadineta/edoarriskuamurritz

dadin.

Metodoa:Taldeko eztabaida.

Nola egin:Hezitzaileak arbelean zintzilikatu dituen egoeren sailkapenari ekingo dio berriz. Talde osoari galdetuko dio ea nola murritz edo desagerraraz dezakegun arriskua egoera bakoitzean. Egoeraz egoera aztertu behar dute hori.

Erantzun bakoitzean, aipatuko dugu ea arrisku-egoera desagerraraziko dugun ala ea murriztuko dugun, eta zenbateraino.

1. Saioa. Alkohola eta arriskua

Alkohola eta gidatzea1 2 3edukiak, gaitasunen

araberahelburuak eta

eskema orokorrainformazioorokorra

1.3. Jarduerarako fitxa. Zeraukeradugu? 30 minutu

Page 16: Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak ...egoeretan edo substantzia jakin batzuk (alkohola eta drogak) hartzeak berekin dakartzan egoeretan onartzen dugun arriskuari buruz.

Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak16

DVDEranskina: Alkoholaren ondorioak

Helburua:• Alkoholaren gainean gogoeta egitea.

Metodoa: Elkarrizketa klinikoa.

Nola egin:Hezitzaileak ea alkohola zer den galdetuko die, eta jasoko dituen erantzun guztiak idatziko ditu. Kontzeptu-akatsen bat badago, ez du zuzenduko, helburua ea parte-hartzaileek zer dakiten, zer ez dakiten eta zer duten gaizki ulertuta (kontzeptu traketsak) jakitea baita.

Honako hiru galdera hauek egin behar ditu hezitzaileak:

2. Saioa. Alkohola eta ondorioak

Alkohola eta gidatzea1 2 3edukiak, gaitasunen

araberahelburuak eta

eskema orokorrainformazioorokorra

2.1. Jarduerarako fitxa. Zerdakigualkoholaz?

•Zerdaalkohola?•Zereragitendu,zerondorioditu?•Nolaeragitendugidatzean?

15 minutu

Hezitzaileak erantzunak idatziko ditu,eta 2.3. jardueran jasotako mapa kontzeptualarekin alderatuko ditu, buruz. ( DVDa, edo liburuxka honetako 18. orrialdea)

Page 17: Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak ...egoeretan edo substantzia jakin batzuk (alkohola eta drogak) hartzeak berekin dakartzan egoeretan onartzen dugun arriskuari buruz.

Mugikortasun segururako hezkuntza-programazioak 17

Helburuak:• Alkoholaren albo-ondorioetako batzuk esperimentatzea.• Alkoholak gure segurtasunean eragin negatiboa duela ohartzea.

Metodoa: Jolasaetataldekoeztabaida.

Nola egin:

2. Saioa. Alkohola eta ondorioak

Alkohola eta gidatzea1 2 3edukiak, gaitasunen

araberahelburuak eta

eskema orokorrainformazioorokorra

2.2. Jarduerarako fitxa. Futbol martetarra

Jarduerahaugelahandibateanegindaiteke.Halaere,hobedagimnasioan,jolastokianedo azalera handiko eremu batean egitea, bestelako jardueretan eragin gabe.

Hezitzaileakboluntarioakeskatukoditu,futbol-partidabitxibatjokatzeko.

3 eta 6 lagun arteko talde bat egin beharko da, eta talde horren parte-hartzaile kopuruaren bikoitza izango duen beste talde bat.

Erabilgarri den espazioaren arabera erabaki beharko da zenbat parte-hartzaileko taldeak egingo diren.

Talde txikiko kide bakoitzari inbutu bat emango dio hezitzaileak. Inbutuari goma jarri etaaurpegianjarrikodute.Ondorioz,ikus-eremutxikiagoaizangodute.Inbutuakerabiliordez, kartoi-mehe biribilduak erabil daitezke, kono-itxuran jarrita, ikusgaitasun txikiagoa izan dezaten. Kontuan izan behar da, bietan, zuloaren diametroaren neurria, gehienez ere, 3 zentimetro izan behar dela.

25 minutu

Page 18: Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak ...egoeretan edo substantzia jakin batzuk (alkohola eta drogak) hartzeak berekin dakartzan egoeretan onartzen dugun arriskuari buruz.

Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak18

Jokoa amaitzen denean, hezitzaileak parte-hartzaileei galdetuko die ea nola sentitudiren; bai «entzuten izan dutenari jaramon egin» behar izan diotenak, bai ikus-eremuaren murrizketak ahalik eta eragin txikiena izan zezan estrategiak bilatu behar izan dituztenak.

Azkenerako, parte-hartzaileek ikusi beharko dute jokoan bizi izan dituzten sentsazioen eta alkoholaren ondorioetatik eratorritako sentsazioen artean dagoen analogia, hainbat alderdi kontuan hartuta: erantzun emozionalak (euforia, eta abar), sentsazio fisikoak(zelaiaren ikuspegi zabala murriztea), erantzuteko denbora gehiago behar izatea (beste pertsonari esatea baloia non dagoen), eta abar.

2Alkohola eta gidatzea

Talde handiko kideei bikoteka jar daitezen eskatuko die hezitzaileak. Eskumuturretatik lotuko ditu bikotekideak, eta bati begiak itxiko dizkio. Honako kontsigna hau emango die, gero: bikoteko kide bat gidaria izango da, eta aginduak emango ditu; beste bikotekideak itsuarenaegingodu,etaberakjokatukodufutbolean.Halaere,ezingodamugitugidariakhalaegindezanadieraziarte.Gidariakezdufutboleanjokatuko.

Hezitzaileak zelaiaren ertzean jarriko ditu gainerakoak, jolasten ari direnek minik har ez dezaten.

Futbolean jokatzen hasiko dira, baloi ez oso handiarekin (geroago baloi txikiagoak erabil daitezke, jokoa zailago egiteko).

Page 19: Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak ...egoeretan edo substantzia jakin batzuk (alkohola eta drogak) hartzeak berekin dakartzan egoeretan onartzen dugun arriskuari buruz.

Mugikortasun segururako hezkuntza-programazioak 19

DVDEranskina: Alkoholaren ondorioak

Helburua:• Alkoholak organismoan eta gidatzean dituen ondorioak laburbiltzea.

Metodoa: Mapa kontzeptuala eta elkarrizketa gidatua.

Nola egin:Garrantzitsua da aurreko jarduerako eztabaidan alkoholaren albo-ondorio guzti-guztiak agertzea, eranskinean jasotako mapa kontzeptualean adierazitakoaren arabera. ( DVDa, edo liburuxka honetako 18. orrialdea)

Une horretan zuzen ditzake hezitzaileak, egoki bada, aurreko jardueran (2.1.) ikusitako kontzeptu-akatsak.

Albo-ondorioak azaldu eta gero, alkoholari buruzko mapa kontzeptuala berregin dezatela proposatuko die hezitzaileak parte-hartzaileei.

Hezitzaileak, aurrez, mapa kontzeptualeko elementuak inprimatuko ditu kartoietan, eta une horretarako prest izango ditu kartoiak.

Bideratze gidatuaren bidez, parte-hartzaileei mapa berregiten lagunduko die. Halaber, dituzten zalantzez eta bizitako esperientziez galdetuko die.

2. Saioa. Alkohola eta ondorioak

Alkohola eta gidatzea1 2 3edukiak, gaitasunen

araberahelburuak eta

eskema orokorrainformazioorokorra

2.3. Jarduerarako fitxa. Alkoholaren ondorioak 20 minutu

Page 20: Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak ...egoeretan edo substantzia jakin batzuk (alkohola eta drogak) hartzeak berekin dakartzan egoeretan onartzen dugun arriskuari buruz.

Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak20

2Alkohola eta gidatzea

Eranskina: Alkoholari buruzko mapa kontzeptuala

Adb.: Adb.: Adb.:

Honelakoak izan daitezke

da

Eragiten ditu

ditu

Izan ditzake

Areagotz en du

Honako hauek

Eragina du

da

Begi-niniakmotelago

Tunelefektua

Tarteak gaizki kalkulatzea

Agresibitatea

Oldarkortasuna

Euforia

Depresioa, desagertzen

direnean

Erabakiak hartzeko denbora gehiago

Kontzientzia-egoera murriztea

Arreta txikiagoa

Orekagaltzea

Neke handiagoa

Memoria galtzea

Erreflexuakmurriztea

Hautematezkoak Emozionalak Fisikoak

Ondorioakorganismoan

Nerbio-sistema zentralean

Asaldurak

GidariarenganDroga

Istripuak jasateko eta/edoeragiteko

arristua

Lege-ondoriak

Zigorrak

Kartzela

Administratiboak

Isunak

Puntuak galtzea

Alkohola

Substantzia kimiko bat

Page 21: Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak ...egoeretan edo substantzia jakin batzuk (alkohola eta drogak) hartzeak berekin dakartzan egoeretan onartzen dugun arriskuari buruz.

Mugikortasun segururako hezkuntza-programazioak 21

Helburuak:• Erabakiak harrarazten dizkiguten arrazoien gainean gogoeta egitea.• Alkoholaren eraginpean gidatzeak dakarren arriskua balioestea.

Metodoa: Dilema morala.

Nola egin:Hezitzaileak dilema bat zer den azalduko die parte-hartzaileei, eta Kristina eta adiskideak istorioa kontatuko die edo DVDa jarriko die (ikus eranskina). ( DVDa, edo liburuxka honetako 20. orrialdea)

Dilema azaldu eta gero, parte-hartzaileei eskatuko die pentsa dezatela, beren ustez, zer egingo duen Kristinak, istorioaren protagonistak.

Osogarrantzitsuadaparte-hartzaileaklibresentitzeaerabakiahartzeko;erabakiaezdutelotu behar hezitzaileak izan dezakeen iritziarekin. Era berean, garrantzitsua da ziurtatzea erabakia pertsona bakoitzak berak bakarrik hartuko duela.

Hartuko duten erabakiaren arabera, bi talde egingo dira. Jarraian, talde bakoitzarenbarruan talde txikiak egingo dira, eta talde txikietan argudiatu behar dute eta idatzi behar dituzte zerk harrarazi dien hartu duten erabakia. Bozeramaile bat hautatuko dute talde bakoitzean eta, gero, hark azaldu beharko ditu bere taldearen arrazoiak.

Bozeramaileen arrazoiak entzun ostean, eztabaida egingo dute talde handian. Hezitzaileak ikasleguztiakadoretubeharditupartehardezaten.Orobat,jakinarazikodie,eztabaidarenuneren batean, aurkako taldearen arrazoiek gehiago konbentzitzen badituzte, alderdiz alda daitezkeela, inolako arazorik gabe.

Hezitzaileak eztabaida moderatu eta piztu behar du, hori baino ez; ez du bere iritzia eman behar. Garrantzitsua da parte-hartzaileak Kristinaren larruan jartzea, eta eztabaidatzea, beraien ustez, zer egingo duen Kristinak.

Saioaren amaieran, dilema ebatzi gabe utziko dute, eta hezitzaileak ere ez du ebazpenik emango.

3. Saioa. Alkohola eta gidatzea

Alkohola eta gidatzea1 2 3edukiak, gaitasunen

araberahelburuak eta

eskema orokorrainformazioorokorra

3.1. Jarduerarako fitxa. Kristina eta adiskideak 35 minutu

DVDBideoa: Kristina eta adiskideak

DVDEranskina: Kristina eta adiskideak

Page 22: Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak ...egoeretan edo substantzia jakin batzuk (alkohola eta drogak) hartzeak berekin dakartzan egoeretan onartzen dugun arriskuari buruz.

Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak22

3Alkohola eta gidatzea

Kristinak19urtedituetaErizaintza ikastenaridaDonostian.Nafarradenez,pisubathartu du, eta hiru pisukiderekin bizi da. Ainara, Andoni eta Asier ditu pisukide, eta gastuak ez-ezik, une atsegin asko ere partekatzen ditu haiekin.

Talde polita osatu dute. Kristina Asierren oso lagun egin da, batez ere. Asierrek 20 urte ditu, eta duela bi urte atera zuen gidabaimena. Anaia nagusiarengandik oinordetzan hartu duen autoa du. Ez Kristinak ez eta gainerako pisukideek ere, ez dute gidabaimenik. Kristinak gidabaimena ateratzea pentsatu zuen, baina oso garestia zenez, leku batetik bestera joateko garraio publikoa eta bizikleta erabiliko zituela erabaki zuen, lana aur-kitu arte.

Egun batean, Asierrek institutuko bere adiskiderik minenetako baten mezua jaso du. Adiskideakfestahandibateginbeharduelaesandio,etaaspaldikolagunguztiakbildunahi dituela Donostiatik hurbil dagoen baserri batean.

Asierrek pisukideei eman die albistearen berri, eta berarekin joan daitezen animatu ditu. Festa ostegunez izango da eta, nahiz eta Kristinak azterketa garrantzitsua izan hurrengo astelehenean, guztiek onartu dute gonbita.

Iritsidaegunhandia,etapisuaneuforiazbetetaetaosourduridaudeguztiak.Korrikaaridira, bainugelara sartu eta irten, ahalik eta apainen joateko; neskak, batez ere. Denbora aurrera doa. Asierrek bukatu ditu prestaketa-lanak lehenengo, eta, urduri dagoenez, gainerakoei oihuka ari da, azkar daitezela esanez.

Kristinak oso ponpox joan nahi du, eta jantziak soinean jarri eta kendu ari da, bata bestearen atzetik. Halako batean, Asierrek autoaren bila joatea erabaki du.

Kristina oso urduri dago, eta apaintzen jarraitzen du. Andoni eta Ainara atetik kanporantz doaz dagoeneko, eta irteteko ordua dela esan diote oihuka, baina Kristinak oraindik ez du erabaki zein oinetako jantziko dituen. Txirrina entzun du... eta, are gehiago urduritu duenezhorrek,poltsahartudu,bainaezdaohartutelefonomugikorraohegaineanutziduela.

Baserrirantz abiatu dira, eta errepidea ikusita, zorabioren bat edo beste izango dela aurreikus daiteke, bihurguneak oso itxiak baitira, eta bat amaitu orduko beste bat dator. Andonik zera esan du ahoz goran:

– Gutxienez, egun argiz gabiltza, oraindik! Hau errepide okerra!

Baserrira iritsi baino lehen ere, entzun daitezke musika eta barre-algarak. Festak itzela izango delako itxura du. Lau pisukideak baserrira sartu dira, eta Asierrek bere aspaldiko lagunak aurkeztu dizkiete.

Eranskina: Kristina eta adiskideak

Page 23: Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak ...egoeretan edo substantzia jakin batzuk (alkohola eta drogak) hartzeak berekin dakartzan egoeretan onartzen dugun arriskuari buruz.

Mugikortasun segururako hezkuntza-programazioak 23

Alkohola eta gidatzea

Festak oso itxura ona du. Bai Andoni bai Ainara eta Cristina oso gustura daude, hizketan eta dantzan, geratu ere egin gabe…

Garagardo- eta kubata-errondak bata bestearen atzetik ateratzen dituzte. Asier Kris-tinarekin dantzan dabil eta, bat-batean, festako neska bat zapaldu du. Neskak zeraesan dio:

– Aizu, jar ezazu arreta egiten duzun horretan. Hiru aldiz zapaldu nauzu dagoeneko, gutxigatik ez duzu bota edalontzia lurrera, begiak distiratsu dituzu eta komunerako pasabidea estu geratu zaizu pasatzeko ere. Ez dakizu edaten!

Asierrek neskari begiratu dio, eta honako hau erantzun dio, haserre:

– Baina zer arazoduzu zuk, festa-izorratzailehorrek! Ez ezazunigatik sufritu, nikbadakit zertanarinaizen. Jendeaskodagoelakoetaetengabebultzaegitenarizaizkidalako zapaldu zaitut; begiak lentillek eta keak narritatu dizkidate; edalontzia utzi dudanean, ez dut ikusi limoi-zati bat zegoenik; eta komunera joan naizenean, albotik pasatu zaidan jendea saihestu behar izan dut... Beraz, har ezazu zerbait eta utz nazazu bakean!

Asierreketaadiskideekedanetaedanjarraitudute...Gutxifaltadafestabukatzeko,etajendea alde egiten hasi da.

Bakoitzak bere bideari ekin dio. Azkenean, lau pisukideak baino ez dira geratu, hotzaren hotzaz eskuak igurtziz, toki hura hotza eta hezea baita.

AinaraketaAndonikAndonirenfamiliarenetxeanloegiteaproposatudute,herrianbizibaita. Asierrek ere han lo egingo duela esan du, nekatuta eta apur bat edanda dagoela-eta…

Unehartan,Ainarakmezubat jasodu telefonomugikorrean.Mezuanesandiotenez,gauosoanKristinarideietadeiaritudira,baina telefonoaezdie inorkhartu.Kristinaune horretan ohartu da mugikorra etxean ahaztu duela. Mezuan, halaber, asteleheneko azterketa garrantzitsua hurrengo egunera –alegia, ostiralera– aurreratu dutela esan diote Ainarari.

Asierrek bere burua eskaini du neska autoz etxera eramateko. Goizeko seiak dira. Une hartantxe abiatuz gero, eta azkar samar joanda, denbora izango dute etxean gauzak hartu eta azterketara garaiz iristeko.

Kristinak ez daki ziur zer egin... Alde batetik, Asierri begiratu dio, eta oraindik edanda dagoela ikusi du. Baina, beste aldetik, azterketa egitea oso garrantzitsua da berarentzat... Asierrek berehala erabaki bat har dezala esan dio, bestela, ez baitira garaiz iritsiko.

Zureustez,zeregingoduKristinak?

3

Page 24: Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak ...egoeretan edo substantzia jakin batzuk (alkohola eta drogak) hartzeak berekin dakartzan egoeretan onartzen dugun arriskuari buruz.

Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak24

Helburuak:• Gure erabakietan eragiten duten aldagaiez ohartzea.• Erabakiak harrarazten dizkiguten balioak aztertzea.

Metodoa: Ariketa.

Nola egin:Dilemako argudioak landu eta gero, hezitzaileak lerro jarraitua marraztuko du zoruan, eta lerroa bost segmentutan banatuko du, mutur bakoitzetik.

Parte-hartzaileei jakinaraziko die erabakien lerroa dela hori, eta jarrera bat hartu beharko dutela. «0» markatik hurbil geratzeak esan nahi du erabakiaz ez dagoela oso ziur, eta «5» markatik hurbil geratzeak esan nahi du hartu duen erabakiaz ziur dagoela.

Dilemako beren erabaki-hartzeaz duten ziurtasunari dagokion zenbakian jartzeko eskatuko die. Une horretan, inork ezin izango du «0» edo puntu neutroa aukeratu.

3. Saioa. Alkohola eta gidatzea

Alkohola eta gidatzea1 2 3edukiak, gaitasunen

araberahelburuak eta

eskema orokorrainformazioorokorra

3.2. Jarduerarako fitxa. Zerkbultzatzennauerabakia hartzera?

25 minutu

Ez naiz azterketara joango

Asierrekin joango naiz

Page 25: Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak ...egoeretan edo substantzia jakin batzuk (alkohola eta drogak) hartzeak berekin dakartzan egoeretan onartzen dugun arriskuari buruz.

Mugikortasun segururako hezkuntza-programazioak 25

Hezitzailearentzako oharra:Garrantzitsua da emaitza guztiak arbelean idaztea. Horrek aukera emango du, gero, taldeko eztabaidan, taldeak zer hautatu duen ikusteko.

Une horretatik aurrera, istorioa aldatuko dute. Hezitzaileak parte-hartzaileei eskatuko die berriz ere erabaki bat har dezatela. Emaitzak arbelean idatziko ditu. Beti saiatu behar dira jatorrizko istoriora itzultzen eta elementu bakarra aldatzen.

Aldatu beharreko elementuak:– Poliziak kontrolak egin ohi ditu.– Euria ari du eta autoak gurpil leunak ditu.– Asierrek ez du alkoholik hartu, baina bost porru erre ditu.–AsierrekmehatxuegindioKristinari;berarenganfidatzenezbada,aurrerantzeanez

diola hitzik ere egingo esan dio.– Bada autobus bat geroago, baina autobusa hartuz gero azterketaren ordua baino

hiru ordu beranduago iritsiko da.– Guztiak etxera joan dira autoz, eta berak hiru orduz itxaron behar du, bakar-bakarrik,

autobus geltokian.– Azken azterketa du.– Asierrek bi garagardo baino ez ditu edan.– Kristina gurasoekin bizi da, eta etxetik pasatu behar du, gurasoak esnatu aurretik.– Asierrek duela hilabete atera zuen gidabaimena.

Jarrera aldatzen duten bitartean, hezitzaileak eskatuko die hausnar dezatela ea unehorretan zergatik ari diren erabaki hori hartzen, eta ez beste bat.

3Alkohola eta gidatzea

Page 26: Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak ...egoeretan edo substantzia jakin batzuk (alkohola eta drogak) hartzeak berekin dakartzan egoeretan onartzen dugun arriskuari buruz.

Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak26

Helburuak:• Barru-barruan, hautatzera zerk bultzatzen gaituen ohartzea.• Batzuetan geure ikuspegiari uko egiten diogula konturatzea.• Norberaren segurtasuna hautatzeko beharraren gainean gogoeta egitea.

Metodoa: Taldeko eztabaida.

Nola egin:Hezitzaileak parte-hartzaileei proposatuko die aldaketetan sortutako emaitzak ager ditzatela, eta zenbait galdera egingo ditu, eztabaida eragiteko:

3. Saioa. Alkohola eta gidatzea

Alkohola eta gidatzea1 2 3edukiak, gaitasunen

arabera helburuak eta

eskema orokorrainformazioorokorra

3.3. Jarduerarako fitxa. Zergatikegitendut,egitendudan hori?

30 minutu

• Zeinaldagaikeramandutaldeamuturrerago?• Etazeinaldagaidela-etajoandataldeabestemuturrerago?• Etazeinaldagaikeragindutaldeazalantzatiagoedopolarizatuagoizatea?• Zuenustez,zergatikaldatzenditugugureerabakiak?• Taldean,zerbalioetsidugugehien?• Balioetsialduinorkbestemodurenbaten?• Zerkharraraztendiguerabakibatalabestebat?• Erabakiakhartzenditugunean...gureerabakienondorioenjakitunizatenalgara?• Zerrolizandusegurtasunak–geuresegurtasunaketabesteenak–gureerabakietan?

Hezitzaileak taldea bideratuko du, ondoriozta dezan garrantzitsuena «barru-barrutik» erabakitzea dela, alegia, gero erabakiaz ez damutzeko moduan hartu behar ditugula erabakiak. Halaber, hezitzaileak parte-hartzaileei lagunduko die ikus dezaten, batzuetan, gure erabakiak «gaizki ez geratzeak» baldintzatzen dituela, gure edo besteen segurtasunak baino gehiago.