Sakanerria>> 8 Sakanerria >> 2/6 Euskaltegi garaia da · Euskal Presoak Euskal Herrira! Irailaren...

16
SAKANAKO ASTEKARIA • 2016ko irailak 2, ostirala • 2. aroa • 564. zenbakia Osasunako entrenatzailea eta jokalaria Lakuntzan >>13 Landa artea, Aralarren sortutako 6 lan ikusgai >>14 Ihabarren festak gaur hasiko dira. Heldu den astean lekukoa hartzeko prest daude Ziordia, Etxeberri eta Hiriberri Suteak, han eta hemen izan ditugu Sakanerria >> 2/6 Sakanerria>> 8 Euskaltegi garaia da >>7 Azkargorta, Olatzagutiko alkate berria Artzain egunean sakandarrak sarituak Gazta txapelketan sei onenen artean ibarre- ko hiru eta txakurren proban 3. postua Gaixo dauden presoen alde manifestaziora deitu du AEMk Otsoportillorako dei bateratua Otsoportilloko ekitaldia hamar udalen artean antolatuko dute aurrerantzean. >>6 >>8 >>9 Nafarroako euskara zerbitzuek euskaltegietan izena ematera animatzeko kanpaina egin dute Euskarak lotura estua du hitzokin: gozamena, hurbiltasuna, prakti- kotasuna, transmisioa edo balioa Mank-ek euskara ikasleendako diru-laguntza deialdia egiten du urtero. >>5

Transcript of Sakanerria>> 8 Sakanerria >> 2/6 Euskaltegi garaia da · Euskal Presoak Euskal Herrira! Irailaren...

Page 1: Sakanerria>> 8 Sakanerria >> 2/6 Euskaltegi garaia da · Euskal Presoak Euskal Herrira! Irailaren 2an, ostiralean, 20:00etan Arbizuko eta Etxarri Aranazko plazetan, elkarretaratzeak.

SAKANAKO ASTEKARIA • 2016ko irailak 2, ostirala • 2. aroa • 564. zenbakia

Osasunakoentrenatzaileaeta jokalariaLakuntzan >>13

Landa artea,Aralarrensortutako 6 lanikusgai >>14

Ihabarren festak gaur hasiko dira.Heldu den astean lekukoa hartzekoprest daude Ziordia, Etxeberri etaHiriberri

Suteak, han eta hemen izanditugu

Sakanerria >> 2/6Sakanerria>> 8

Euskaltegi garaia da

>>7

Azkargorta,Olatzagutikoalkate berria

ArtzaineguneansakandarraksarituakGazta txapelketan seionenen artean ibarre-ko hiru eta txakurrenproban 3. postua

Gaixo daudenpresoen aldemanifestazioradeitu du AEMk

Otsoportillorakodei bateratua

Otsoportilloko ekitaldia hamar udalen artean antolatuko dute aurrerantzean.

>>6

>>8

>>9

Nafarroako euskara zerbitzuekeuskaltegietan izena emateraanimatzeko kanpaina egin dute

Euskarak lotura estua du hitzokin:gozamena, hurbiltasuna, prakti-kotasuna, transmisioa edo balioa

Mank-ek euskara ikasleendakodiru-laguntza deialdia egiten duurtero. >>5

Page 2: Sakanerria>> 8 Sakanerria >> 2/6 Euskaltegi garaia da · Euskal Presoak Euskal Herrira! Irailaren 2an, ostiralean, 20:00etan Arbizuko eta Etxarri Aranazko plazetan, elkarretaratzeak.

Guaixe • 2016ko irailaren 2a2

MusikaJo & Swiss Knife. Irailaren 8an, ostegunean,19:30ean Etxarri Aranazko plazan.

AntzerkiaEl florido pensil, niñas. Irailaren 4an,larunbatean, 19:00etan Altsasuko Iortiakultur gunean. Ttanttaka.

Bizikleta irteerak Altsasu-Olaberria-Altsasu. 82 km. Irailaren3an, larunbatean, 9:30ean AltsasukoBaratzeko bide plazako lokomotoratik.Zikloturista taldea.

San Lorenzo ermita. 44 km. Irailaren 4an,

domekan, 9:00etan AltsasukoZumalakarregi plazatik. Barrankatxirrindulari taldeko mendi bizikleta taldea.

ErakusketakFestetako kartel lehiaketa.Irailaren 10eraarte, 10:00etatik 14:00etara, AltsasukoIortia kultur gunean.

Bestelakoak Garagardo azoka. Irailaren 2an eta 3anostiralean eta larunbatean, 19:30etik3:00etara eta irailaren 4an, domekan,19:30etik 00:00etara Altsasuko Zubeztiaplazan. Zubiondo elkartea.

365 egun euskaraz bideoaren grabaketa.

Irailaren 3an, larunbatean, 19:00etanIrurtzungo igerilekuan. Aizpea.

Deialdiak Euskal Presoak Euskal Herrira! Irailaren2an, ostiralean, 20:00etan Arbizuko etaEtxarri Aranazko plazetan, elkarretaratzeak.

Preso gaixoak kalera! Amnistia osoa!Irailaren 3an, larunbatean, 19:00etan EtxarriAranazko plazan. AEM.

Otsoportillo 1936-2016. 80 urte gogoan.Irailaren 4an, igandean, 12:00etan UrbasakoOtsoportilloko lezean.

Euskal Presoak Euskal Herrira! Irailaren4an, domekan, 20:00etan Altsasuko plazan,elkarretaratzea.Nagore Ruiz de

Galarreta CominIrailaren 6an 4 urte!!ZORIONAKaiton-amona eta osabarenpartez. Muxu askomaitea!!

Maia eta LeireZORIONAKzuen ur-tebetetzean!! Segi hainalai eta maitakor.Muxu asko.

Egoi PerianezHigueroONGI ETORRI! Poztasunez bete gaitu-zu! Musu handi bat zurefamiliaren partez etabeste musu bat June-rentzat!

Iraia Otsoa PerezZORIONAKpottokazure 4. urtebetetzean.Eskerrik asko horrelaizateagatik!!! Asko mai-te zaituztegu!!! Ongi pa-sa zure egunean. Milamuxu etxekoen partez.

Oihan Aldaz HerreroZORIONAKgure etxeko txapeldunari!

Egun ona pasa eta muxu handi bat zure Urdiaingofamiliaren partez.

Irailak 2-8Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

Aimar LazkozRuizZORIONAKederra! 6 urte dagoeneko! Sei-ttu guai arte bezain alaita zoriontsu. Muxu pilabat familia guztiarenpartetik.

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foru Plaza 23-1 • [email protected] • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edo ondoko kontu zenbakian egin daiteke:

3035 0018 47 0181012564 ZORION agurrakEta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA!

IHABAR>> Irailak 2, ostirala19:00etan Txupinazoa, trikitilariek alaituta. 20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Gabenarataldearekin. 22:00etan Herri afaria. 1:00etatik 4:30era Dantzaldia Gabenarataldearekin. 4:30ean Ingurutxua eta tapia gaineko jota.

>> Irailak 3, larunbata 13:00etan Otamena. Pilota partidak. 14:00etan Kaldereteak pilotalekuan. 18:00etan Ginkana. 20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Trikiteenstaldearekin. 22:00etan Herri afaria. 23:30ean Txep taldearen kontzertua. 1:00etatik 4:30era Dantzaldia Trikiteenstaldearekin. 4:30ean Ingurutxua eta tapia gaineko jota.

>> Irailak 4, igandea12:00etan Meza, Donezteberen omenez. 13:00etan Otamena.Argazki erakusketa. Jotak, habanerak eta rantxerak GrupoSolidariorekin. 14:30ean Ihabarko ingurutxoa. Herri argazkia. 17:00etan Mus txapelketa. 18:00etan Txapel jaurtiketa eta beste. 20:00etatik 22:00etara Dantzaldia MikelSalaberrirekin. 22:00etan Zezensuzkoa.22:15ean Parrilada. 23:00etan Dantza-mugi.

>> Irailak 5, astelehena12:00etan Haurrendako jolasak. 13:00etan Otamena. 14:30ean Paella-jana. Ondoren, bingoa. Festetako sarien banaketa. 16:00etatik 20:00etara Puzgarriak. 18:00etan Txokolate-jana, buruhandiak etamozorroak.

20:00etatik 23:00etara Dantzaldia MikelSalaberrirekin. 23:00etan Txistorra-jana.Ondoren, gaupasa elkartean.

ETXEBERRI >> Irailak 8, osteguna12:00etan Meza.13:00etan Txupinazoa.14:30ean Herri bazkaria. 17:00etan Herri-kantak. 18:00etan Mus, partxis eta ping-pongtxapelketa. 20:00etan Musika txosnan.

HIRIBERRI>> Irailak 8, osteguna. Gazteeguna 20:00etan Txupinazoa. 22:00etan Herri afaria.00:00etan Musika Txitera elkartean: Seppo dj,karaokea eta photocall.

Bakarra:

Bazkideak:

Bazkideek deskontua

FESTAK

Page 3: Sakanerria>> 8 Sakanerria >> 2/6 Euskaltegi garaia da · Euskal Presoak Euskal Herrira! Irailaren 2an, ostiralean, 20:00etan Arbizuko eta Etxarri Aranazko plazetan, elkarretaratzeak.

Opor garaia amaitu eta ikas-tetxera itzultzeak, haurren-gan “oporren ondorengo sin-dromea” sortzen du. Aste bete-ko e pea irauten duendenboraldia izaten da hori etahaurrek nekea, tristezia,antsietatea eta arreta eza era-kutsi dezakete. Horregatikaholkatzen da klaseak hasibaino 7-10 egun lehenago etxe-an, egokitze mailakatu bategitea (jaiki, gosaldu, bazkal-du, oheratu...) .

Egokitze prozesurakohainbat aholku:Ikastetxeko ordutegira pix-kanaka egokitu, jaikitzekoeta oheratzeko ordutegiakfinkatu aste bete lehenagogutxienez.

>> Ordutegiak bete, ahaldela baita asteburuetan ere.

>> Oporretan gosariakfamilia giroan egin etaikasturtean zehar ohiturahau mantendu.

>> Ikastetxeko materialaeta arropa elkarrekinprestatu.

>> Etxeko lanekin lagun-du, indartuz eta garaipenaktxalotuz.

>> Ikastetxera itzultzeakdakartzan ondorio positibo-ei buruz hitz egin, lagune-kin elkartzea, gauza berriakikastea, irteerak.

>> Haien galderei eran-tzun, segurtasuna etalaguntza eman.

>> Ahal den guztietanariketa fisikoa egin, estresaeta beldurrak ekiditeko.

>> Ikastetxera lagunduahal den guztietan, ordute-giak errespetatu eta esangodigutenari arretaz entzun.

>> Sekula ez erakutsi gurelanera itzultzeko gogo ezaedota kezka.

Familia lasaiak izateahaur alaiak hezitzeaekartzen du.

Guaixe • 2016ko irailaren 2a

Ikastetxeko itzulera aldaketa garaia

da eta hainbat gauza aldatu behar

izaten dira: ordutegia, espazioa, bizi-

moduaren erritmoak...Beste pertso-

na batzuekin egotea dakar, beste

ekintza batzuk egitea, jazteko modua

aldatu eta udan egin ez den ahale-

gin intelektualean saiatzea ere.

Hoberena gauzak lasai hartzea da

eta poliki, denok behar dugulako

egokitzeko prozesua. Garai ona da,

halaber, osasunari erreparatzeko

eta gure osasuna hobetzeko

moduan pentsatzeko. Gorputzaren

higienea, ariketa fisikoa, afektibi-

tatea eta sexualitatea, segurtasuna

eta istripuen prebentzioa, elkarbi-

zitza, ikasketak eta atsedenaldia

baita tokia eta giroa.

Page 4: Sakanerria>> 8 Sakanerria >> 2/6 Euskaltegi garaia da · Euskal Presoak Euskal Herrira! Irailaren 2an, ostiralean, 20:00etan Arbizuko eta Etxarri Aranazko plazetan, elkarretaratzeak.

Udak dakarrena, udak daroa?Guaixe • 2016ko irailaren 2a4 iritzia

Badoa uda eta harekin joango diraezinbestean beroa, oporrak etaherrietako jaiak. Eta lagun arte-an edo familian laburtuko ditu-gu zer izan diren azken bi hila-bete hauek: “ni Mexikon egonnaiz”, “igerilekuko bazkide txar-tela gero eta garestiago dago”,“juergetan utzi dut aurtengoextra”, “horrelako beroekin ezin

lorik egin egon naiz”, “badakizunorekin hasi den ateratzenIgor?”… eta kafe edo kaña batenbueltan partekatuko ditugu bes-te hainbat txutxumutxu. Bainaudak badu beste aurpegi bat, ezhain goxoa; ez hain ozena; ezhain partekatua, eta berezikiemakumeendako erreserbatua.Eta honi buruz ezer gutxi esaten

dugu gure gertuko zirkuloetan etaare gutxiago zalantzan jarri.

Zenbat emakume egon dira hon-dartza edo igerilekura joan gabehaien gorputza bainujantzianjartzeak lotsa ematen zielako?Zenbat emakume egon dira “biki-ni operazioa”-ren gatibu? Zenbatemakume egon dira osasungarriadena baino ordu gehiago eguzkia-

ren aurrean beltzaran jarri ahalizateko? Zenbat emakumek ezdute top-less egin –gogoak izanarren-, jende ezagunaren aurre-an? Zenbat emakumek egin dio-te uko izozki bati zituen kaloriakbegiratu ondoren? Zenbat ema-kumek jantzi dituzte praka luze-ak, gona motzak ordez, hanka ile-tsuak estaltze arren? Zenbat ema-

kumek jasan dituzte irainak biki-nia edo burkinia eramateagatik?Zenbat emakumek makilatu dutehaien tristura uda honetan? Zen-bat emakume egon dira haienburuekin eta haien gorputzekindeseroso? Zu izan zara horieta-ko emakume bat? Ni, tamalez, bai.

Gure gorputza gure territorioada. Egin dezagun libre!!!

Irailaren 21ean Alzheimerrarenmunduko eguna ospatuko da.Data hori 1994. urtean Osasuna-ren Mundu Erakundeak eta Alz-heimerraren Nazioarteko Fede-razioak aukeratu zuten. Ospaki-zun honen helburuak dira,batetik, gaixotasunaren eta era-giten dituen ondorio sozio-sani-tarioen gaineko informazioa adi-tzera ematea eta, bestetik, biz-

tanleriaren eta erakunde ofizia-len elkartasuna eta laguntzaeskatzea.

Alzheimerra ondorio larriakdituen arazo sozio-sanitario batda. Gero eta kasu gehiago egoteaestuki lotuta dago gure gizartea-ren bizi-itxaropenaren igoerare-kin. Sortuko duen dependentziakez dio bakarrik gaixotasuna dau-kan pertsonari eragingo, gaixoa

zainduko duen familiak ere jasan-go du. Hori dela eta, Alzheimerrakgizarte osoari eragingo dio etadenon artean egin behar dioguaurre. Denak inplikatu behar ditu-gu; biztanleria arrunta eta, batezere, komunitatearen ordezkariak.

Orokorrean adineko pertsoneieragiten dien gaixotasuna denezeta adinarekin bat datozenarenustetan, hasierako sintomei ez

zaie kasurik egiten. Hori horrela,hasierako seinaleei adi egon beharda, izan ere, detekzio goiztiar batektratamendua ahalbidetuko du etagaixotasunaren aurreratzea aha-lik eta gehien motelduko du.

Gaixoak memoria galduz doazpixkanaka eta azkenean ez daki-te non bizi diren, zailtasunakdituzte bizi osoan zehar hitz egi-teko erabili dituzten hitzez balia-tzeko, senide eta lagunak arrotzakzaizkie eta laguntza behar duteeguneroko oinarrizko ekintzakaurrera eramateko, hala nola,janzteko, haien burua garbitze-ko, diruarekin moldatzeko, pase-

atzeko... eta azkenik inkontinen-te bihurtzen dira. Jarrera arazo-ak ere eragin ditzake gaixotasu-nak, eta hauek zainketa zailtzendute eta garapenaren pronostikoaokertzen dute.

Gaur egun, Alzheimerra boti-ken eta psikoestimulazioarenlaguntzaz moteldu daitekeen gai-xotasun bat da, baina ez dago sen-datzerik. Jakin badakite zenbaitfaktore kontrolatuta (tentsio arte-riala, kolesterola, diabetesa, elika-dura osasuntsua, jarduera fisikoeta mentala) gaixotasunaren baliz-ko agertzea atzeratu daitekeela.Josefina Arregi Klinika

Berriz ere hemen gaituzue.SASOIA, Nafarroako jubilatuenelkartea, jubilatu eta pentsiodune-kin zerikusia duten berriak, ara-zoak eta joan-etorriak Guaixerenbidez zabaltzeko prest dago. Uda-ko atsedenaldia eta gero, lanari ekinnahi diogu berriz, indartsu etagogotsu eta dirudienez, bero etamugitua dator udazkena. Uda hone-

tan zarata nahiko atera du pentsio-en gaiak, erabaki astunak hartze-ko bidea atontzen ari direla diru-di; motorrak berotzen ari dira.

Errekak hotsa ateratzen duene-an ura daramala esaten da. Ez dagaurko esaera, aspaldikoa baizik;ez da gezurra, egia da. Askotanizan gara esaera zahar honekislatzen duen errealitatearen

lekuko. Errekak, ubidetik atera-tzen denean sortzen duen zaratazalapartatsua da, beldurgarri etakaltegarria ertzean bizi direnen-dako, ikusgarria kuxkuxeatze-ko ibaira hurbiltzen direnenda-ko. Nor ez da hurbildu uholdebatek eskaintzen duen irudiaikustera.

Azkeneko urte hauetan jubila-tuen pentsioak ere zarata asko ate-ratzen ari dira eta ertzean bizigarenok kalteak jasotzen ari garenbitartean, ez da aurreikusten uhol-deak saihesteko asmorik. Alderan-tziz, uda honetan pentsioen siste-

mari buruz zabaldu diren berrieta iritziak kezkatzekoak dira, ezlasaitzekoak. Aditu batzuen ustez,pentsio sistema bidegurutze bate-an aurkitzen da. Etorkizun ilunaaurreikusten diote, langile kopu-rua txikia eta pentsiodunena han-dia, bizi iraupena luzatzen, pen-tsio kutxatik atera sartu bainogehiago, konponbide zaila. Beti-ko kontua, ikuspegi ekonomizis-ta batetik ezinezkoa. Horregatikaldarrikatzen dugu pentsioen ara-zoa ikuspegi politikotik eratubehar dela, pentsiodunen eskubi-deak bermatu behar direla: pen-

tsio duinak, osasun zerbitzuak,dependentzia…

Hala ere, beste arrisku bat aipa-tu nahi dut. Badirudi gu, pentsio-dunok, garela egoera honen erru-dunak. Gero eta jubilatu gehia-gok onartzen dituzte goitikzabaltzen dizkiguten irizpidehauek eta jarrera kolaborazionis-ta hau bai izan daitekeela Gober-nuaren asmoen lagungarri. Gukezin dugu horrelakorik onartu,garbi izan beharko ditugu gau-zak eta garbi gure eginbeharra.Horretan saiatuko gara. Adi egon. Sasoia, jubilatuen elkartea

barrutik kanpora

Adi

gutunak Atal honetan ahalik eta iritzi gehienektokia izan dezaten 1.500 karaktere(espazioekin) baino gehiago dutengutunik EZ DA ONARTUKO. Karaktere

kopuru horretatik gorako gutunguztiak LABURTU eginen dira.Gutunean izen-abizenak, telefonoa,helbidea eta Nortasun Agiriaren

zenbakia agertu beharko dira.Gutunak asteazkeneko goizekohamarretarako egon behar diragurean; bestela, ez da aste horretan

publikatuko. Guaixe aldizkariak ez dubere gain hartzen derrigorrez,aldizkarian adierazitako esanen etairitzien erantzukizunik.

Zure iritzia helarazteko:Foru plaza, 23, 1 Altsasu;[email protected] edo 948 564 275 telefonoa.

Nafarroatik karabanasolidarioaren hausnarketaAsun Fernandez de Garaialde LazkanoSala.Karabana Greziara: mugak zabal-duz ekimeneko kidea

Hamar egun izan dira bidaiaeta Thessalonikin burututako“No Border Camp”-en, EuroparBatasunaren migrazio politikaksalatzea helburu zuen akanpa-

lekuan (…)Hau ere genozidioa da! Mani-

festazio askotan oihukatutakokontsigna da. Grezian ikus dai-tekeena laburbiltzen du esaldiak.

Lurralde greziarraren barne-an blokeaturik dauden pertsonaerrefuxiatuak eta migratzaileakbistaratzea izan da ekintza guz-tien helburu garrantzitsu bat.Toki desberdinetan daude, baina

guztiek komunean hau dute:mugitzeko eta beste herrialdebatzuetara lekualdatzeko ezinta-suna. Hainbeste aldiz salatu ondo-ren, Europar Batasuneko esta-tuek negoziatutako kupo minimoeta ikaragarri txikiak betetzen ezdirela birgogoratzeak alferrika-koa dirudi. Bestalde, EuroparBatasunak Turkiarekin duenakordioa ere salatzen dugu.

Karabanak errefuxiatu etamigratzaileendako hainbat zentroeta esparru bisitatu zituen. Asal-dagarria izan zen barneratze zen-tro “ofizialetan” ikusitakoa, ezbaitziren segurtasun, osasun etaelikatze baldintza minimoak bete-tzen. Gatazkak, gerrak, mota guz-tietako erasoen mehatxuak jasan-da ere, haien jatorrizko herrial-deak seguruagoak direla uste dute.

Hau bai ez genuela espero.Aurrera begira: elkartasuna.

Egunero politika hauek errefu-satzea indarrean jarriko dugueta, gure kasuan, hegoaldekomugari espresuki aipamena egi-nez. Atzerritartasun Legea indar-gabetzea, CIESen eraispena etamugak irekitzea eskatzen dugubeste behin.

Osorik: www.guaixe.eus

hara zer dien

Alzheimerraren munduko eguna

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu Ganboa • [email protected]: Garbiñe Navarro Rodríguez •[email protected]: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected]

ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Maialen Huarte AranoZUZENTZAILEA: Garazi GarziaARGITARATZAILEA: Guaixe Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Goizeder Anton Iturralde • [email protected] ZERBITZUA: GK• Ainhoa Etxeberria Pikabea • [email protected]: Gixane AnduezaGoikoetxea • [email protected]

LEGE GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

astekoa

Zoila Berastegi

Page 5: Sakanerria>> 8 Sakanerria >> 2/6 Euskaltegi garaia da · Euskal Presoak Euskal Herrira! Irailaren 2an, ostiralean, 20:00etan Arbizuko eta Etxarri Aranazko plazetan, elkarretaratzeak.

5Guaixe • 2016ko irailaren 2a

sakanerria >>LAUGARREN HILDAKOA ERREPIDEAN:Auto istripuen ondorioz aurten laugarrenhildakoa Lakuntzako motor gidari bat izanzen. 37 urteko gizona Sakanako Autobiako

Lakuntzako irteera eta errepide zaharra-ren arteko bidegurutzean hil zen agorrila-ren 17an izandako ezbeharrean.

“Zer den uda akaberarekin bate-ra etortzen dena? Argi dago, eus-kaltegi garaia!” Horixe telebista-ko galde erantzunen lehiaketabatean eman daitekeen elkarriz-keta da. Eta, hain zuzen, Nafarro-ako udal eta toki entitateetakoeuskara zerbitzuek, SakanakoMankomunitatearena barne, hori-xe, telebista lehiaketa bat du eus-karri nagusia. Hartan parte har-tzen dutenek hitz batzuk asmatubeharko dituzte.

Euskara zerbitzuen kanpaina-ren leloa Argi dago da. Eta zer dagoargi? “Euskarak lotura estua due-la honako hitzekin: gozamena,hurbiltasuna, praktikotasuna,transmisioa, balioa, sozializazioa.Hitz horiek guztiak esaldi bereanelkartuta, euskararen definizio

hau osatu dezakegu: Euskarabalioez zein onurez beteta dagoenzerbait da, hurbila, gozoa eta prak-tikoa; haurtzaroan —transmisio-aren bidez— edo helduaroan jaso-tzen da; konplizitateak, emozioaketa sentimendu positiboak eragi-ten ditu; eta, erabiliz gero, auke-ra ematen digu gozamena eta pozasentitzeko eta gure sozializazioaerrazteko."

Kanpainarekin hainbat gauzagogorarazi nahi digute “euskaraingurune hurbilenean daukagu;jende askorendako komunikatze-ko, afektibitatea adierazteko,harremanak izateko eta gozatze-ko bidea da; hiztunen komunita-te dinamikoa, aktiboa eta diberti-garria egituratzen du; gure seme-alabei transmititzen ahal diegun

ondarea da; eta balio erantsi han-dia du lan esparruan”.

Aldi berean, euskara zerbitzue-tatik gogorarazi dutenez, “pertso-naren sozializazioa ez da lehenda-biziko urteetan bukatzen, aitzi-tik, bizitza osoa barne hartzenduen prozesua da. Horregatik,hain zuzen, euskarak balio han-dia du aukerez beteta dagoen egun-go gizarte dinamiko eta aldakorhonetan. Euskara belaunaldi etaadinen arteko zubia da jada, eta,beraz, ikasteak onura ugari eka-rriko dizkigu”.

www.elaide.eus Web orrian kanpainako bideo dibertiga-rria eta bestelako materialak ikustekoaukera dago.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak-Nafar Lansarek industria arlokoprestakuntza ikastaroa ematen arida Altsasun. 40 orduko ikastaro teo-riko-praktikoan ikasleek orgati-lla, garabia-zubia, plataforma-jaso-tzailea eta lan arriskuen preben-tzioko ezagutzak jasoko dituzte.Ikastaroa astelehenean hasi zen etairailaren 9an despedituko da. Era-gileek sumatutako beharretan tre-batuko dira ikasleak.

Ikastaroaren berritasuna daNafar Lasareko Altsasuko enple-gu bulegoak eta Iturrondo zentro-ek antolatu dutela eta LacunzaKalor Group SAL enpresak lagun-du duela. Sukaldeak, estufak, txi-miniak eta berogailuak egitendituen enpresak bere azpiegiturakdohainik utzi ditu ikasleek han

praktikak egin ditzaten. Guztiaeskualdeko langabetuen garapenaeta prestakuntza errazteko. Anto-latzaileek argitu nahi izan dute-nez, ikastaroko parte-hartzaileekez dute enpresan lan egiten.

Nafar Lansaretik azaldu dute-nez, prestakuntzarako legeberriak ahalbideratu du espe-rientzia publiko-pribatu horiaurrera eramatea, kasu horretanlokalak erabiltzen utziz. Ildohorretan sakondu nahi du NafarLansarek, prestakuntza ikasleenbizilekutik ahalik eta gertueneman eta prestakuntza enpresenbehar eta Nafarroako geografia-ren ezaugarrietara egokitzeko.Horretarako, eskualdeko agenteeta enpresekin harremanetanariko da.

Burundesarendakolau SunsundeguiLa Union taldeko Burundesa kon-painiak Sunsundeguin egindako lauautobus jaso zituen agorrilarenhasieran. Autobusak berritzeko urte-roko plangintzaren barruan sar-tzen da erosketa hori eta hartan milioibat euro baino gehiago inbertitu du.Zehazki Altsasuko autobus-egilea-ri nazioartean aitortza ekarri dionSC7 gama altuko lau ibilgailu esku-ratu ditu Burundesak. Lau autobu-sek azken aurrerapenak dituztegidatzeko, segurtasuneko, irisga-rritasuneko eta bidaiariendako ero-sotasunerako. +www.guaixe.eus

SEEren prestakuntzaeskaintza Sakanako Enpresarien Elkarteak(SEE) langileei eta langabetuei zuzen-dutako doako bost ikastaro antola-tu ditu udazkenerako. Legedia alda-ketak ikastaroak antolatzeko auke-ra eman dio SEEri, baieztapena jasoez badute ere deialdia egitea era-baki du elkarteak, bestela antola-tzeko denborarik gabe gelditukolitzatekeelako. SEEk honako ikastaroak antolatuditu: ingelesa (85 ordu, irailaren 26tikazaroaren 30era, 18:00etatik20:30era, Arbizun), emozio adime-na (30 ordu, lastailaren 22tik aza-roaren 26ra, larunbatetan, 9:00eta-tik 14:00etara, Arbizun), Excelekotaula dinamikoak (20 ordu, lastai-laren 19tik 27ra, 17:00etatik21:00etara, Altsasun), talde lana (32ordu, azaroaren 14tik 29ra,17:00etatik 19:00etara, Altsasun)eta kontabilitate analitikoa (40

ordu, lastailaren 3tik 26ra, 16:00eta-tik 20:00etara, Altsasun).

SAKANA

SAKANA SAKANA

Argi dago,euskaltegi garaia da

Euskaltegiek ireki dute 2016-2017ikasturteko matrikula epea. Saka-nako AEK-ren Itsasi euskaltegianizena emateko azken eguna irai-laren 23a izanen da. Klaseak irai-laren 26an hasiko dira. Informa-zio gehiago nahi duenak AEK-renItsasi euskaltegiaren egoitzatikpasa (Gartzia Ximenez, 46. Altsa-su), edo 948 468 258 telefonorahots egin edo [email protected] e-postara idatzi dezakete.

Mank-eko euskara zerbitzuakgogorarazi du euskara ikasleen-dako diru-laguntza deialdia egi-ten duela urtero. Eskaeren ara-bera, ikasleen matrikularen gutxigorabehera erdia pagatzen duMank-ek. Aurreko ikasturtean 95sakandarrek jaso zuten diru-laguntza. Horri buruzko informa-zioa euskara zerbitzuan jaso dai-teke: 948 464 840/948 464 867edo [email protected].

Matrikulazioa eta diru-laguntza

Lansareren prestakuntzaikastaroa enpresa batean

Lacunza Kalor Groupeko langile bat.

Prestakuntzan murgildurik.

Altsasu»

[email protected] Informazioa eskatu edo izena ematekoeskuratzeko bidea. Izen ematerakoan ikas-taroa, izen-abizenak, harremanetarako tele-fonoa eta langilea edo langabetua denzehaztu behar dira.

Page 6: Sakanerria>> 8 Sakanerria >> 2/6 Euskaltegi garaia da · Euskal Presoak Euskal Herrira! Irailaren 2an, ostiralean, 20:00etan Arbizuko eta Etxarri Aranazko plazetan, elkarretaratzeak.

6 sakanerria Guaixe • 2016ko irailaren 2a

Uharte Arakil »

Sariak

35. gazta txapelketa Gazta Gaztagilea Herria1. Orrizaga Mari Mar Castro Abartzuza2. Beriain Balda Artola y Otros Unanu3. Ibarmusu Migel Angel Garcia Unanu4. Gorritz Jose Javier Sestorain Leitza5. Arnotegi Felipe Agirre Eulate6. Albi Campion eta Ganboa Arruazu

49. Artzain txakur lehiaketa1. Lagun, Joxe Mari Ixtilartena. 325 puntu.2. Bizkor, Joxe Mari Ixtilarena, 255 puntu.3. Neska, Jexux Razkinena, 243 puntu.4. Hego, Martxel Uhalderena 188 puntu.5. Argi, Antonio Uharterena, 153 puntu.6. Arakil, Jorge Oteizarena, 144 puntu.7. Bat, Antonio Alustizarena, 140 puntu.8. Jai, Antonio Alustizarena, 139 puntu.9. Lixta, Antonio Uharterena, 46 puntu.10. Argi, Josetxo Billabonarena, 23 puntu.11. Katy, Javier Fernandezena, 23 puntu.

Euskal artzain txakur onena Lagun, Jose Mari Ixtilartena. Bizkor, Joxe Marti Ixtilartena.

Hobekien jantzitako artzaina Javier Fernandez

XXIX. Nafarroako ardi-moztaileen txapelketa1. Joseba Ugalde, Zornotza2. Ipar Arrinda, Lekeitio3. Jaime Colera, Mediana de Aragon

XXXIII. Latxa ardien esne ekoizpen txapelketaBi urte baino gehiagoko arpeltzak1. S.I. Marco Garces JM eta Marco Uhalde,Isaba2. Josu Ollo Iturralde, Goldaratz3. S.C. Irigoien Rekarte, Arizkun

Bi urte baino gehiagoko burugorriak1. Juan Jose Irungarai, Azpilikueta2. Xabier Zelaia Elorza, Altsasu 3. Concepción Basterrika

Bi urte baino gutxiagoko arpeltzak1. S.C. Ezkurra Eskiisabel Fj Ezkurra,Izurdiaga2. S.I. Marco Garces JM eta Marco Uhalde,Isaba3. Fco. Javier Zalba Ibarrola, Bizkarret

Bi urte baino gutxiagoko burugorriak 1. Juan Jose Irungarai Aleman, Azpilikueta2. Manuel Bengoetxea Suhas, Urdazubi3. Xabier Zelaia Elorza, Altsasu

XXXIII. Latxa ardiaren lehiaketa morfologikoaArdi helduen taldeaArpeltzak1. Jose Angel Azpiroz, Beuntza2. Iosu Ollo, Goldaratz3. Patxi Zalba, Biskarret

Burugorriak 1. S.C. Lopez Azpilikueta, Lezaun2. Isidro Basterrika, Ituren3. SC Araña, Arbizu

Arkumeen taldeaArpeltzak1. S.C Irigoien, Arizkun2. Iosu Ollo, Goldaratz3. Joze Angel Azpiroz, Beuntza

Burugorriak 1. Sc Lopez Azpilikueta, Lezaun2. Manuel Bengoetxea, Urdazubi3. Isidro Basterrika, Ituren

Ustiategiarendako sari bereziaSc Lopez Azpilikueta, Lezaun

22. ardiki lehiaketaTxapelduna: Gazteluleku elkartea (Iruña)

Parte-hartzaileak alfabetikoki sailkatuta: Aralar Mendi (Uharte Arakil)Aitziber Elkartea (Urdiain)Catering Zubillaga (Egozkue)Napardi( Iruña)

Artzaintza festaren erdianSei gazta onenen artean hirusakandarrak izan ziren etaIdiazabalgo Euskal Herrikotxapelketan izanen dira. Bestalde,Jexux Razkinen txakurra 3. sailkatuzen

Ardi latxa eta euskal artzain txaku-rrekin lan egiten duten artzainakomentzeko eguna zen igandekoa,Artzain Eguna, 49. edizioa. Abartzu-zako Orrizaga gaztandegiko gaztakirabazi zuen lehiaketa eta erdiaga-tik Lakita SA eraikuntza enpresak4.450 euro ordaindu zituen Antolakuntzak Benigno Mendia Goi-koetxea urdiaindarra eta Patxi UrizDomezain zinemagilea omenduzituen eguerdian. Geinberako zelaian,artzain txakurren lehiaketa hasiaurretik Aralar Mendi elkarteakneguan zendutako Pilar ElizaldeJaimerena omendu zuen, Amaiur-ko Borda Xuria baserrikoa izan dalehiaketa horretan orain parte har-tu duen emakume bakarra. Oroiga-rria lehiaketan parte hartu zuen harenseme Jose Mari Ixtilartek jaso zuen.

Berritasuna

Geinberako zelaian goitik beherapirriñeka bota zuten gazta bat eta hurahartzeko prest zortzi boluntario ager-tu ziren. Borroka estua izan zen.

Memoriaduntxupinazoa Herriko patroiaren, Andre Mari-ren Jasokundearen, bezperan hasi-ko dituzte ziordiarrek festak. Herribazkariak girotuta iritsiko diraarratsaldeko txupinazora. Herri-ko memoria historikoa berresku-

ratzeko ariketa izanen da festeihasiera ematen dien suziria. Izanere, “36ko altxamendu faxistarenarrazoi ezaren biktima” izan ziren13 ziordiarren senideek piztukodute etxajua.

Patxi Bengoetxea alkateak adie-razi duenez, ekitaldiak “inoiz ezgehiago ahaztuak ez izateko eta

inoiz ez gehiago horrelako basa-keria garaiak bizi ez izateko” baliodezala nahi luke. Eta gaineratu du:“oroitzapen honek balio dezalaherri txiki handi honetan bizigaren pertsona guztien artekolotura lortzeko”. Alkateak aurre-ratu duenez, lastailean memoria-ren hilabetea izanen da Ziordian.

Egitaraua >>Irailak 7, asteazkena15:00etan Herri bazkaria. 18:00etan Dantzaldia herriko gazteekprestatuko koreografiekin.19:00etan Txupinazoa Gerra Zibilekodesagertu eta fusilatuen senideekbotatakoa.20:00etan Herri kirolak, bigarren edizioa,Zangitu fanfarreak alaituta. 22:00etan Herri afaria.23:00etan Txof zirkuaren emanaldia, argiikuskizuna eta piroteknia.

23:30etik 2:00era Dantzaldia Txumaridj-rekin.

>>Irailak 8, osteguna. Jubilatuen eguna9:00etatik 10:00etara Aurora.11:00etan Hamaiketakoa enparantzan.13:00etan Meza.13:30ean Luisiana bikotea, mariatxiak.14:30ean Jubilatuen bazkaria Iñakiakordeoilariak alaitua.17:30etik 19:00etara Pilota partiduakSakanako eskolaren eskutik.18:30etik 19:30era Loretxua Zirkuaren

Lapurretak emanaldia, haurrendako

antzerkia.

19:30ean Japoniar bonbak eta

buruhandiak.

20:00etan Ardo eta Eginoko Artzaia

gazta dastaketa.

20:00etatik 22:00etara Dantzaldia

Txumari dj-rekin.

22:00etan Zezensuzkoa

00:00etatik 2:30era Dantzaldia Txumari

dj-rekin.

Sustrai egunabueltan daJoan den urteko estreinako espe-rientzia onaren ondoren, Sustrai Egu-na bueltan da Uharten.+www.guaixe.eus

Egitaraua12:00etan Txupinazoa. 12:10ean Altsasuko erraldoi etaburuhandien dantza. Kalejira Intxostia txarangarekin etapoteoa. Japoniar bonbak. 12:15ean Iskiza gimnasia erritmikokoklubaren ikuskizuna. 14:30ean Herri bazkaria. 16:00etan Herri musika eta japoniarmusiken jaurtiketa. 18:00etan Mejikano taldearenemanaldia.19:00etan Saski handi baten zozketa. 19:30ean Yoseikan Budo erakusketa. 21:00etan Hodei magoaren Ordumagikoa erakustaldia. 22:00etan Zezensuzkoa. 23:30ean Beti Jai taldearen emanaldia. 4:00etan Festen akabera.

Egitaraua12:00etan Txupinazoa eta kalejira. 14:30ean Bazkaria. 17:30ean Jolasak. 23:00etan Kontzertua: SaintBartolomiu´s Warriors.

Extremadurakopatroia ospatzeraGuadalupeko Ama, Extremadurakopatroiaren festa ostegunetik, iraila-ren 8tik, larunbatera aurreratu duLa Encina Extremadurako kulturelkarteak. Biharko ospakizunak SanJuan ermitan hasiko dira, kantatu-tako mezarekin, 11:00etan. Hura des-peditu ondoren, adiskidantza giro-an, bildutakoendako auzatea izanenda ermitako zelaian, 12:30ean. Txe-rria hil zutenean egindako produk-tuak dastatuko dituzte. Ermita ingu-rutik elkartearen egoitzara lekual-datuko da ospakizuna. Izan ere,14:30ean bazkaria izanen dute.Bazkal ondorena Iruñeko Extrema-durako Etxeko dantza taldeak alai-tuko du.

Altsasu »Altsasu »

Altsasu » Altsasu »

Uharte Arakil »

Intxostia, bost urteko festak

Ardi motzaileak lanean..

Gaztagile txapelduna.

Margari eta Teresa.

FESTAKZiordia

GaragardoahitzorduaZubiondo elkarteak atzo zabalduzuen Zubeztia plazan jarritakokarpa. Horrekin batera, 14. aldizAltsasuko garagardo azokak ate-ak zabaldu zituen (2003an abia-razi zuten peñek). Handik pasa-tzen direnek iturriko zazpi gara-gardo eta botilako beste hainbatdastatzeko aukera izanen dute.Edanarekin batera jatekoa eska-tzeko aukera ere izanen da: txe-rri-ukondoa, hainbat espeziaduntxerrikia, saltxitxa, oilasko-erreaeta beste. Ostiralean eta larunba-tean 19:30etik 3:00etara egonenda zabalik; domekan, berriz,19:00etatik 00:00etara.

Irailaren 17ko, larunbateko herribazkarian lan egiteko boluntarioektabernetan eman dezakete izena

Altsasuko festetako jarduera jen-detsuena bihurtu da herri bazka-ria azken lau urteetan. 700 bat per-tsona elkartzen dira eta 60 bat ari-tzen dira lanean. Festa batzordeanegitasmoa sortu denetik herrikohainbat talderen ardura izan daherri bazkaria antolatzea. Aurten,hainbat arrazoirengatik, hori ez daposible izanen. Eta enpresa batieman aurretik, altsasuar talde batelkartu egin da herri bazkari horijaio zen moduan mantentzeko:“herritik sortuta eta kudeatuta, etaherriarendako egina.”

Horregatik, festetako herri baz-karia antolatzen lan egin nahiduten guztiei tabernetan jarridiren paperetan izena ematekodeialdia egin dute. Bestetik, aurre-

ratu dute bazkariaren diru eteki-na herrian leudeken behar mate-rialetara bideratuko litzatekeela:mahaiak, aulkiak, puzgarriak,txosna… Zer erosi bazkarira joa-ten direnek erabakiko dute, baz-kari txarteletan hainbat aukeraizanen baitira. Auzolanean arituzedo herri-bazkarira joanez, partehartzeko deia egin dute.

Festetako herri bazkaria,auzolanean

Page 7: Sakanerria>> 8 Sakanerria >> 2/6 Euskaltegi garaia da · Euskal Presoak Euskal Herrira! Irailaren 2an, ostiralean, 20:00etan Arbizuko eta Etxarri Aranazko plazetan, elkarretaratzeak.

Mendialdeko LandaGarapenerakoPrograma berriarenhitzarmena sinatutaCederna Garalurrek eta Nafarroa-ko Gobernuak 2014-2020 Mendial-deko Landa Garapenerako Progra-ma (LGP) berriaren hitzarmena sina-tu zuten agorrilaren 23an. Horri eskerdatozen urteotan 6 milioi euro inber-tituko dira Nafarroako Mendialde-ko ekonomia-ehuna eta zerbitzupublikoak hobetzeko, erakundepublikoek eta ekimen pribatuaksustaturiko proiektuak laguntzen.Biek ere azpimarratu zutenez, Men-dialdeko 2014-2020 PDR berriakjarduera ekonomiko eta enplegua

sortuko duten ekimen “produktibo-en alde” eginen du. Horrekin bate-ra, proiektu “ez produktiboak” lagun-duko dira, esaterako, zerbitzu edoekipamendu publikoak Proiektuhoriek Garalurren Lurralde Estrate-

gian definitutako 5 ardatzen jaso-takoak izan beharko dute: popula-zioa mantentzea eta finkatzea; lehensektorea eta basogintza; natur-balia-bideak; zerbitzuen garapena etaondarearen balioa sustatzea; enpre-

sen kontsolidazioari laguntza etaenplegua sortzea.Mendialdeko LGPa 2014-2020 Nafa-rroako Landa Garapenerako Progra-maren 19.2 neurriaren baitan sar-tzen da (LEADER), eta Landa Gara-penerako Departamentuak ematendio aurrekontuaren %35a, gainon-tzeko %65a Europar Batasunak FEA-DER funtsaren bidez jasoko da. Mendialdeko LGPk jarraipena ema-nen die Nafarroan Europar Batasu-nak landa eremua sustatzeko egi-ten dituen politikei. Duela 25 urtejarri zen martxan Garalurrek kude-aturiko lehenengo LEADER progra-ma. Diru laguntzen lehengo deial-dia 2016ko azkeneko hiruhilekoanargitaratuko da.

sakanerria 7Guaixe • 2016ko irailaren 2a

SAKANA

»

ZURE EKO DENDAI R U R T Z U N

€10 eko deskontua kon-tsulta terapeutikoetan.

HOTEL OLATZEAA R B I Z U

Eguneko menuarekin, kafeadoan, menu bereziarekin,txupitoa doan.

ETXARRI HORTZ KLINIKAE T X A R R I A R A N A T Z%10eko deskontua garbi-ketetan.

LURESUA L T S A S U

% 10eko deskontua eskain-tza berezi eta enkarguetanizan ezik.

NORTE ERLOJUDENDAA L T S A S U

%7ko deskontua produktuberrietan, konponketetaneta aldaketetan salbu.

MENDIGAINURDEIAZPIKOAK

L A K U N T Z A50 €ko erosketa eginez geroetxeko produktua opari.

URREZKOA BITXIDENDA

I R U R T Z U NBitxietan 100 €ko eroske-ta egitean, %10eko deskon-tua.

ETXARRI KOMERTZIALAE T X A R R I A R A N A T Z% 10eko deskontua kol-txoietan.

ARKANGOA TABERNAA L T S A S U

Postrea edo kopa doakoa.

GIXANE ESTETIZISTAA L T S A S U

Produktua opari.

www.guaixe.eus-enzerrenda osoa ikusgai

BAZKIDETZA 50€948 564 275

Nonerabili

Hamar udalek elkarrekin antolatudute igande eguerdiko oroimenekitaldia. Etorkizunean hala izandadin lankidetza hitzarmenalantzen ari dira

Aurten 80 urte bete dira estatu kol-pea izan zenetik. Ondorengo erre-presioaren ondoren erail eta Otso-portilloko lezera bota zituztenenhezurdurak identifikatzeko ateradituzte Aranzadi Zientzia Elkar-tekoek aurten. Urteurren borobi-lak eta exhumazioak, beraz, aur-tengo Otsoportilloko ekitaldiaberezi bihurtu dute. Faxismoarenkontra eta oroimenaren alde egi-nen den ekitaldia, horregatik,berezia izanen da, oroimena, sala-keta, aldarrikapena eta arte esze-nikoak ardatz dituenak. Alde bate-tik, omenaldia izanen da eta, bes-tetik, kontzertu berezia.

Hitzarmena Iraileko lehen igandeko omenal-dia Etxarri Aranazko Udalak etaeraildakoen senideek antolatzendute urtero 1980tik. AurtengoaEtxarri Gogoan lan taldeak etaEtxarri Aranazko Udalak antola-tu dute. Baina beste bederatzi uda-len laguntza izanen dute. Izan ere,etorkizuneko ekitaldiak hama-rren artean elkarlanean eginendira. Hori zehazteko udalak hitzar-mena lantzen ari dira, baina dago-eneko igandeko ekitaldiaren aur-kezpenean elkarrekin agertuziren: Arruazu (Ainara Martin,zinegotzia), Lakuntza (XabierArraiz, zinegotzia), Arbizu (Kar-mele Marañon, alkatea), EtxarriAranatz (Eneka Maiz, alkatea),Bakaiku (Aner Galartza, zinego-tzia), Iturmendi (ez zen ordezka-ririk izan), Urdiain (Oihana Gallo,zinegotzia), Altsasu (Javier Ollo,alkatea), Olatzagutia (Mikel Azkar-gorta, alkatea) eta Ziordia (OlatzIrizar, zinegotzia).

Haien guztien izenean Maizekhartu zuen hitza eta lehenik aitor-tu zuenez, “historia-memoriarenarloan oraindik egiteko asko etaasko dago.” Urteurrena eta exhu-mazioa kontuan izanik “momentuaproposa zen ekitaldiaren antola-

ketari buruzko hausnarketa egite-ko”. Horregatik memoria lantzenari diren ibarreko hainbat taldere-kin, udalekin eta eraildakoen seni-deekin hainbat bilera egin zituzten.Maizek bileren ondorio azaldu du:“ekitaldiaren antolaketa eta egitu-ra irekitzea erabaki zen.”

Gaur egun hamar udalakhitzarmen zirriborroa prestatzenari dira, Otsoportilloko ekitaldiaurtero denen artean antolatzeko.Agirian jasoak geratuko dira uda-lak hartuko dituzten hainbat kon-promiso, besteak beste elkarre-kin eginen dutela: baimenak eska-tu, ekitaldia diseinatu,komunikazio eta zabalkundelanak, alderdi teknikoak lotu, tra-fikoa antolatu eta beste; horiek gau-zatzeko udal bakoitzak ordezkaribana izendatuko du; udalek eki-taldia antolatzeko beharrezkobaliabide tekniko guztiak antola-tzaileen esku utziko dituzte(mahaiak, hesiak, agertokia, soi-nu ekipoa…); ekitaldia antolatze-ko aurrekontuetan diru-saila sor-tuko dute eta, azkenik, hitzarme-na onartu ondoren udal bilkuranonartzea. Nahi duten senide etamemoria taldeekin elkarlaneanariko direla ere aurreikusi dute.

“Urrats kualitatibotzat hartzendugu elkarlan hau. 80 urte pasa-

tuta ekitaldiak babes orokorrajasoko duelako”. Otsoportillo “tokisinbolikoa eta enblematikoa” dela-ko eginen da han, nahiz eta udal

arduradunak jakitun izan baiSakanako bai ibarretik kanpokobeste toki batzuetan sakandarrakhil zituztela 1936an.

Omenaldia 12:00etan hasiko da.Etxarri Aranazko Bertso Eskolak,azken 30 urteotan egin duenmoduan, agurreko bertsoak kan-tatuko ditu. Segituan Castillo Sua-rezek propio sortutako poesia ira-kurriko du. Gogoratu beharra dagoolerkari altsasuarrak historia-memoriaren inguruan olerkia due-la Sartagudako memoria parkean.Aurrekoak jardunean dauden bitar-tean Iker Uribe mural-egile lakun-tzarrak horma-irudia margotukodu. Azkenik, Etorkizuna dantzataldeko dantzariak ariko dira.

Omenaldi horren ondoren auza-tea izanen da eta 12:30ean oroi-men kontzertua izanen da. Lehe-nik Luisillo Kintana eta Lur Larra-za musikari etxarriarrek kantu bateskainiko dute. Ondoren Joni etaImanol Ubeda anaiak (Bide Ertze-an taldekoak) Amaia Razkin bio-lin jole etxarriarrarekin bi kantueskainiko dituzte. Aipatu beharradago hirurek Urbasan 1936aneraildako senideak dituztela. Oroi-men kontzertua despeditzeko ElDrogas eta La (Des)memoria Band-ek kontzertua eskainiko dute.

Sakanako memoria toki batzuk

Lizarrusti, Etxarri AranatzenUtzubar eta Aritzalko, AltsasunSorozarreta eta N-1 zaharraUlaiarren, Urbasan Otsoportillo,Zelai, Basauntziturri, Ordotz etaUbaba.

Ohargarrantzitsua

Igandean jende asko espero daOtsoportillon. Antolatzaileekgaraiz joatea eta ahalik eta autogutxien eramatea gomendatudute.

Otsoportillo, elkarlanean

Otsoportilloko ekitaldia udal ordezkariek aurkeztu zuten.

Egitaraua

Ignacio Gil eta Maite Iturre.

Page 8: Sakanerria>> 8 Sakanerria >> 2/6 Euskaltegi garaia da · Euskal Presoak Euskal Herrira! Irailaren 2an, ostiralean, 20:00etan Arbizuko eta Etxarri Aranazko plazetan, elkarretaratzeak.

8 sakanerria Guaixe • 2016ko irailaren 2a

Altsasu»

Etxarri Aranatz»

SAKANA

Amnistiaren aldeko eta Errepre-sioaren kontrako Mugimenduak(AEM) deitu du mobilizazioa,bihar, 19:00etarako. AEMk berakatzo jakinarazi zuenez, Espainia-ko Gobernuaren Nafarroakoordezkariak, Carmen Albak, mobi-lizazioa debekatu du, baina debe-kuari helegitea iragarri diote.Biharko manifestazioan parte har-

tzera deitu dute AEMtik. Gaixo-rik dauden presoak kalera, amnis-tia osoa leloa du deialdiak. Espe-txean larriki gaixo dauden preso-en askatasuna aldarrikatuko dute.“Ezin dugu jarraitu ikusten gurepreso gaixoekin nola jokatzenduten. Herri bezala erantzun behardugu, bestela galduta gaude.”

Zergatik ari zarete gose greba?Lizeagak: Larriki gaixo daudenpresoen askatasuna aldarrika-tzea da helburu nagusia. Bidebatez, haien eskubideak defen-datzeko herri bezala erantzute-ko ikusten dugun beharra mahaigainean jarri nahi dugu. Egun di-tugun preso, deportatu eta exi-liatuak aurreko borrokaren on-dorioa direla ulertzen dugu eta,gure ustez, hori denon gatazkada, behintzat anai-arreba senti-tzen ditugunona. Jendea mugitubehar dela pentsatzen dugu,presoena denen arazoa da. Ezindiegu bizkarra eman. Dagozkieneskubideen alde egin behar du-gu borroka. Guk estutu beharkoditugu legeak, etsaiak ez diguezer ez emanen.

Zergatik gose greba?Lizeaga: Atentzioa deitu nahian.Legea urratu gabe, behar bada,borrokatzen toperaino joatengara. Ezin dugu gehiago eman.Gure jarrerarekin adierazi nahidugu egoera benetan larria dela,gaixo dauden presoez aparte,jende asko eta asko oso egoeratxarretan dugula adierazi nahidugu. Badugu jendea bizi duinaaurrera eramateko baldintzarikez duena. Ulertzen dugu gure ar-dura dela antolatzea eta horieiguztiei gure babesa adieraztea.Bizkarra ez diegu emanen, eztapentsatu ere.

Zergatik Etxarrin?Kortadi: Etxarri izan da leku bateman digun bakarra.

Bisitak jaso dituzue?Kortadi: Dexente. Jende asko etorrida eta hitz egiteko gogoekin, nola-bait gauzak, zalantzak argitzeko. Lizeaga: Jendea oso nahastutadago eta normala iruditzen zaigunahastuta egotea. Jendea ez daargitzen. Amnistiaren kontzeptuabatzuk eta besteak erabiltzen du-gu. Batzuk zentzu bat eman nahidiote besteek beste bat. Nire ustezauzi hau ez da horretaz. Behar ba-da horretaz hitz egiteko argudio-ak ere baditugu. Helburua da pre-so, errefuxiatu, deportatu eta exi-liatu guztiei atzean herri batdutenaren bermea ematea da.Jendeak ulertu behar du gai izanbehar dugula horren alde egitekosiglarik gabe, ezer gabe. Arazoadenona da eta konpondu behardugu. Ezin dugu horrelako jarre-rarik onartu: ikusita zer egoeratandauden eta zer ari garen egiten.

Amnistiarekin zer adierazi nahiduzue?Lizeaga: Amnistia aldarrikatzen

dugunean bere osotasunean uler-tzen dugu. Amnistia lortuko dugugure herria benetan aske izatean.Ez dakigu, ez dela helburu bat epemotzean lortuko duguna, eztapresoak ateratzea ere. Gutxienezminimo bat bezala jartzen dugu,hauen bizi baldintzak duinak iza-nen direla bermatzeko. Gero interpretazioak sartzen dira.Batzuk pentsatzen dute bidea al-de batetik markatu behar dutela,beste batzuk, berriz, horretazezer esaterik ez dugula. Zeren az-ken finean beraien erabakia danondik jo. Berriz diot, denona denarazo bat dugu. Guk haiek hartzenduten erabakiarekiko errespetuaeskatzen dugu bakarrik. Errespe-tua edozein kasutan. Eta gure mu-gimenduari ere errespetu pixkabat erakutsi. Zeren oso gaizki ari gara gure arte-an ere. Presoei ezin diegu hori era-kutsi. Presoek zer ikusiko dute ba?Ze baldintzetan daude eta gu nolagabiltza? Ez gara mugitzen, esku-bideak lortzeko borroka eginen

dugula ez dugu adierazten. Minimobat bezala jartzen dugu. Amnistiakbere osotasunean gauza askoz eregehiago esan nahi ditu.Kortadi: Amnistia ez da bakarrikpresoak ateratzea. Hori bainogehiago da. Presoak kartzelara jo-ateko egon diren arrazoiak nola-bait gainditzea da. Ez da gelditzenpresoak ateratzean. Presoak ate-ra daitezke, baina amnistia alda-rrikapenak hor jarraituko luke.Zeren, ziur aski, hurrengo hilabe-tean edo urteetan jende gehiagosartuko litzateke kartzelara arra-zoi berberengatik.

AEMk kideak Sakanan ditu?Lizeaga: Bai, talde bat dago. Kris-ton lana egiten ari dira eta eske-rrak eman nahi dizkiegu. BaitaEtxarriko herriari ekimen hau an-tolatzea posible egiteagatik. Poli-ki-poliki antolatzen ari gara. Hel-buru bakarra aipatu dugun mini-mo hori betetzea da. Eta gero gureherria aske izateko borrokatzenjarraitu. +www.guaixe.eus

Gaixo daudenpresoen aldekomanifestazioa

Amnistiaren aldeko eta errepresioaren kontrako mugimenduko bi kide gose greban.

gertutik >>Fernando Lizeaga eta Joxan Kortadi

AEMko kideak, gose greba mugagabean Etxarrin agorrilaren 15etik

Suteak,han etahemen Zorionez ez dira sute handiakizan, baina agorrilean nahikoalan izan dute suhiltzaileek Saka-nan. Izandako tenperatura altueklandaretza lehortu dute eta suaerraz zabaltzeko arriskua handiaizanik, hala gertatu da. Hala,agorrilaren 6an suhiltzaileekOlatzagutian mendi sute txikiaitzali behar izan zuten. 12an,berriz, Hiriberrin izan zen, Saka-nako Autobiako (A-10) erdibi-tzailean. Ziordiara agorrilaren18an eta 23an joan behar izanzuten sute txiki pare bat itzaltze-ra. Eta azken irteera Etxarri Ara-natzera egin zuten, mendiko sutetxikia itzaltzera, agorrilaren26an.

Ospa egunaren bidez, atzera ere,“edozein polizia-indar, militar zeingure herrian bizi dugun errepre-sio oro ez dugula nahi argi eta ozenadierazi” zuten. Ospa mugimen-duko kideek esan zutenez, “ezditugu onartuko egunero sufri-tzen ditugun kontrolak, ez eta gurealdarrikapenak zapaltzea, herrimugimenduaren kriminalizazioa,herriaren alde lanean dabiltzanpertsonak isunen bidez itotzeaedo are okerrago tortura, jipoi etaespetxe zigorrekin jarraitzea”.Foruzaingoa eta Guardia Zibila“klase boteretsuen alde laneandihardute, ezagun dugu.”

Ospa eguna larunbatean ospa-tu bazen ere, asteazkenaz geroz-tik Guardia Civilaren helikopte-roa Altsasun bueltaka izan zen.Aurreko egunetan kalez jantzita-ko agenteak ere izan ziren. Egu-nean bertan herri sarreretan kon-trolak izan ziren eta antolatutakokalejira gertutik zaindu zuenGuardia Zibilak. Kalejiraren ibil-

bidean zehar parte-hartzaileekhainbat tokitan jolas edo dantzaegin eta mozal moduko legea sala-tzeko aukera izan zuten. “Errepre-sio indarrak lurrez, itsasoz edoairez” alde egiteko eskatu zuten.Hori irudikatzeko autoa, itsason-tzia eta helikopteroa egin zituzten.Haietako batzuekin ibilbideanzehar lasterketak egin zituzten.Gaueko kontzertuarekin, jai giro-an, despeditu zen aldarrikapeneguna.

Ziordia suhiltzaileak belar sutea itzaltzen udan.

Jai giroan aldarrikatu duteerrepresio indarrek ospa egitea

Txep taldearen kontzertua.

Bestalde, agorrilaren 8an Altsasun hutsik dagoen Perfo System lan-tegi zaharrean sua piztu zen. Garai batean koltxoiak egiteko erabi-litako materiala erre zen eta hura itzaltzeko lanetan Iruñea, Altsa-su eta Aguraingo suhiltzaileak izan ziren. Bi ordu eman zituzten garrakitzaltzen.

Page 9: Sakanerria>> 8 Sakanerria >> 2/6 Euskaltegi garaia da · Euskal Presoak Euskal Herrira! Irailaren 2an, ostiralean, 20:00etan Arbizuko eta Etxarri Aranazko plazetan, elkarretaratzeak.

sakanerria 9Guaixe • 2016ko irailaren 2a

Irurtzun / Arakil »

Olatzagutia»

Altsasu»Lakuntza»

Dorrao»

Irañeta»

SAKANA

SAKANA

Kamara aurrean,euskararen aldeAizpea, Irurtzungo euskaltzaleentopagunea, hasi da 365 egun eus-karaz kanpaina prestatzen. Azkenbi urteetan bezala, kanpainak osa-gai berezia izanen du Arakilen etaIrurtzunen. 2014ko lip-dub-areneta 2015eko stop-motionaren ondo-ren, aurten kanpainarako bideoa egi-nen dute. Hamaika aldiz taldeak JulioSotoren bertso bati doinua jarri dioeta kantu horri irudiak jarriko diz-kiote orain. 365 egun euskaraz bideoaren gra-bazioak gaur eta bihar izanen dusegida Irurtzunen. Xotakoak, gazteasanbladakoak saxoekin eta anima-tzaileak gaur, 15:30ean, kirolde-gian dute hitzordua. Bihar beste hirudaude: 12:00etan Pikuxar euskal txo-koan jaietako ator beltzak soineandituztela Erga Larreak eta Fruitis den-dakoak elkartuko dira; 16:30ean, ige-rilekuan, herrialde desberdinetakojantziekin, Iratxo elkarteko eta Piku-xarko kideak gurasoekin eta ume-ekin ariko dira kamera aurrean eta,azkenik, 19:00etan, Irurtzungo etaArakilgo jende guztiari deia egin zaioigerilekuan antolatu den Holy fes-tan parte hartzeko. Azken horreta-rako arropa zaharra eramatea eska-tu dute. Joan den astean Egiarre-tan, Izurdiagan eta Zuhatzu izan zirenplatoak.+www.guaixe.eus

Sexu erasorikgabeko festen alde,berriroAtzo eta gaur, 18:00etatik21:00etara, Gure Etxean tailerradago. Prebentzio eta erantzunestrategiak adostu nahi dira

Altsasuko Udalaren Emakume etaBerdintasun Batzordeak festenaurretik sexu erasoen kontrakobideoa argitaratu zuten. Hartanmakina bat altsasuarrek erasoenkontrako hitza hartu zuten. Lan ildoberean jarraituz, Altsasuk: sexu era-sorik gabeko festen alde kanpainamartxan jarri du. Prebentzioa lan-du eta erasoei denen artean eran-tzuna nola eman erabakitzeko urra-tsa eman nahi dute aurten. Batzor-deko buru Arantza Bengoetxeak,horregatik, “festetan modu aktibo-an” parte hartzen dutenei antola-tutako tailerrean parte hartzeragonbidatu ditu. Emagin elkarteko kideek gidatuko dutetailerra eta Bengoetxeak jakinaraziduenez, hainbat galderendako eran-tzunak bilatu nahi dira, esaterako: gurefestetan erasoak ematen al dira? Etafestak antolatzen dugun kolektibo-en barruan? Zer dira sexu erasoak?Erasotzaile guztiek arazo psikologi-koak dituzte? Guztiok beldurrez buel-tatzen gara etxera gauean ordu txi-

kitan? Autodefentsa feminista tekni-ka fisiko batzuetara mugatzen da?Nork erabakitzen du? Erantzunak jasoondoren sexu erasoei aurre egitekoestrategia indibidual eta kolektiboakpentsatuko eta erabakiko dituzte,“beti ere, emakume erasotuen beha-rrak eta ahalduntzea lehenetsiz, bai-na gertaera hauen ardura kolektiboaazpimarratuz.” Hori dela eta, Bengo-etxeak parte hartzeko deia berretsidu: “estrategia hori erabakitzea datailerraren helburu; horregatik taldeeta pertsona guztien parte hartzeabehar dugu!”

Festa dendenerakusleihoanAltsasuko peñek eta Altsasuko Den-darien Elkarteak (ADE) erakusleiholehiaketa antolatu dute. Gaurtik hila-ren 18ra arte, festak bukatu arte ADE-ko dendariek euren erakusleihoakfesta giroko motiboekin apaindukodituzte. Haiekin gozatzeko gonbida-pena egin dute lehiaketako antola-tzaileek. Jakinarazi dutenez, hiru sariegonen dira: ADEko kide diren esta-blezimendutarako 30 euroko hiruerosketa txartel. Horietako bat esku-ratu nahi duenak Altsasuko peñenFacebook profilean sartu eta “festengiroa hobekien islatzen duen erakus-leihoaren alde bozkatu dezake.”Peñetako kideak “txupinazoa leher-tzeko irrikitan” daude, “kaleak musi-kaz eta kolorez betetzeko”. Gaurtikaurrera altsasuarrak peñekin bate-ra festak prestatzen hasteko gon-bidapena egin dute, zehazki, horre-la: “gure festen koloreak herriko bal-koi eta leihoetan ipini nahi ditugu,berdea, gorria, beltza edo laukidu-na. Zuen blusak armairutik atera-tzera eta haizetara zintzilikatzeragonbidatzen zaituztegu. Horrela,ADEren erakusleiho ezberdinenapainketan lagunduko duzue.” Peñakideek altsasuarrak lehiaketan par-te hartzera eta blusak erakusteraanimatu dituzte.

Agorrileko azken ostegunaz geroz-tik Olatzagutiko alkate da MikelAzkargorta Boal. EH Bildurenaldeko lau bozekin izan zen auke-ratua. UPNko bi zinegotziek JavierFresneda euren hautagaiari botoaeman zioten eta PSNko Jose MariaAceretek bere buruari eman zionbotoa. Azkargortak bost urte zine-gotzi karguan egin ditu eta azal-du digunez ardura berria “gogo-tsu eta ilusioz beterik” hartu du.

Hurrengo hiru urteetarako asmo-ak argi ditu Azkargortak: “jende-arekin lan egiten segitzea eta Ola-tzagutia hobe bat egiteko inten-tzioarekin.”

EH Bilduren udal taldea osa-tzea izanen da haren lehen egite-koa, izan ere, alkateak eta alkate-ordeak kargua utzi ondoren, bizinegotzi postu hutsik ditu koali-zioak. Hauteskundetara aurkez-tutako zerrendetako pertsonek

arrazoi bategatik edo besteagatikuko egin diote. Azkargortak esandigunez, “koalizioko kide den jen-dearekin hitz egiten ari gara etahurrengo asteetan” zinegotzi kar-gu guztiak betetzea espero dute.UPNk zinegotzi berria duenez,udalbatza osatzen denean Azkar-gortaren asmoa udal batzorde guz-tiak berrantolatzea izanen da,“denen artean banatu eta laneanjarraitzea.”

Azkargorta alkate berria

Mikel Azkargorta Boal.

2015eko agerpen publikoa.

Aurreko lip-duba grabatzen.Aurtengo kintoak estreinakoz festetan elkartu dira.

Dorrobarrak errondan kantari.

Gurdi bidearendakoprogramazioa Donostia 2016 Europako kulturhiriburutzaren barruan Gurdi Bideaekimena antolatu dute. HerenegunBurgostik abiatu ziren idiek etabehi menditarrek tiratutako gurdien

segizioa. 18 eguneko ibilbidea osa-tu ondoren Pasaia izanen dute hel-muga. Albaola era eraikitzen ari denXVI. mendeko San Juan baleontzia-ren erreplikarako, Quintanar de laSierran (Burgos) artisauki eginda-ko bikea eta alkitrana eramaten aridira gurdian.

Gurdiek Sakana zeharkatuko dutehilaren 10etik 12ra bitartean,larunbatetik astelehenera. Horidela eta, Sakanako Garapen Agen-tziak Gurdi-Bideari osagarria denprogramazioa antolatu du. Hain-bat herrietan harrerak egiteazaparte, hainbat jarduera izanen

dira. Iñaki Martinez de Virgala,Nafarroako Gobernuaren Turismo-ko Marketinaren eta ProduktuenGarapenerako Zerbitzuko zuzen-dariak, “slow tourism” ereduko eki-mentzat jo zuen. “Karabana jarrai-tuz Sakana ezagutzeko aukeraizanen da”.

Helduen Hezkuntzanizena emateko epeazabalik Irailaren 16ra arte eman daitekeizena lehen lauhilekoikastaroetarako, eta otsailaren 7abaino lehen bigarren lauhilekoikastaroetarako

2016-2017 ikasturtean HelduenOinarrizko Hezkuntza ikasketakegin nahi dutenek izen emateazabalik dute. Hezkuntza Departa-mentuak Altsasuko eskualdeanhonako eskaintza egin du: Oinarriz-ko Hezkuntzako Hasierako Ikaske-tak I eta II ikastaroak (matrikularenarabera taldea sortuko litzateke);Gako-gaitasunei buruzko presta-kuntza moduluei (2. maila) dago-kienez talde bana sortuko da komu-nikazioa gaztelaniaz eta matema-tika ikasgaietarako; sakandarberriendako Espainiako konstituzio-ari eta egoera soziokulturalari buruz-ko ezagutza taldea sortuko da etamatrikularen arabera gaztelania 2.hizkuntza gisa taldea sortuko litza-teke eta, azkenik, gizarte egoera ahu-lean daudenei zuzenduta, toxiko-manoen errehabilitazioari begira,astean gehienez 10 orduko saioakeginen dira Ibarreko zentroan.

Irintarrak auzatean indarra hartzen.

Festetako argazki galeriak: www.guaixe.eus-en

Page 10: Sakanerria>> 8 Sakanerria >> 2/6 Euskaltegi garaia da · Euskal Presoak Euskal Herrira! Irailaren 2an, ostiralean, 20:00etan Arbizuko eta Etxarri Aranazko plazetan, elkarretaratzeak.

Guaixe • 2016ko irailaren 2a10 oharrak

Basilio Anton SoriaErkuden Flores Mazkiaran,

Iñigo Aritza ikastolako irakaslearen aitaginarreba

Ez nau izutzen negu hurbilakuda betezko beroan

dakidalako irauten duela oraindik ere geroan.

Iñigo Aritza ikastolako guraso, ikasle eta langileak

Eskertzak eta eskelak ostegunekogoizeko 11:00ak arte jasotzen ditugu.

Euskara hutsean argitaratuko dira.

Bidali mezua [email protected] hots egin 948 564 275 telefonora

1 HIGIEZINAK

2 TEKNOLOGIA

3 LANA/NEGOZIOAK

4 DENETARIK

5 IBILGAILUAK

6 HARREMANAK

7 AISIA/KIROLA

8 FAMILIA/ETXEA

NORBANAKOEN IRAGARKIAKWebgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en doan

Astekarian: Saldu/erosi, errentan eman/hartu, lan eskaintzak 11€+ BEZ / 3 aste

HARREMANETARAKOTelefonoa: 948-56 42 75

Posta elektronikoa: [email protected]

HIGIEZINAK LOKALAK

ALOKATU

Bulegoa alokatzen da Altsasun.Igone Goikoetxea Motino, 948 563 352eta [email protected]

OPATUTAKOAK/GALDUTAKOAKOPATUTAKOAK

Altsasuko Udaltzaingoak Altsasun gal-dutako gauza hauek ditu: diru-zorroak,poltsak eta nezeserrak: 31. Audifonoa: 1.Betaurrekoak eta betaurreko-zorroak:42. Euritakoak eta mikilak: 19.Belatitakoak, kateak, eskumuturrekoak,eraztunak, erlojuak eta imitaziozkobitxiak: 31. Arropak eta oinetakoak: 48.Bizikletak eta patinak: 10. Beste objetubatzuk: 8. Etxeko giltzak eta ibilgailuak.

OHARRAK Gazteei jarritako isunak ordaintzeko.Euskal preso eta iheslariek aldeko aben-duaren 30 eki ekimenean parte hartuzuten gazte sakandarrek 6000 eurokoisuna jaso dute. Mozal legearen aplikaziohorri elkartasunetik erantzun kolektiboaemateko dinamika martxan jarri dutegazteek. Diru ekarpenak egiteko kontukorrontea zabaldu dute. ES67 30080014 2133 8075 1119.

Helduen Nafarroako Euskal kantuJaialdia. Udazkenean izanen da. Izenaeman nahi duenak [email protected] edo

[email protected] e-postara diatzi dezake, helduen jaialdira-ko dela adieraziz.

Euskaldun bat euro bat. Nafarroakoerresumakoa izan zen BaigorrikoEtxauzia gaztelua euskaldunentzaterreskuratu nahi da. Nafartarren etaeuskaldun guztien etxea izan dadin. Gurekultura, ekonomia, historia eta mugazgaindiko harremanak antzinaraztekogunea bizia. Informazioa www.euskal-dunbateurobat.com .

Nafarroako Elikagaien Bankuarenalde. Diru ekarpenak kontu korrontehauetan egin daitezke: Laboral kutxa3035 0069 52 0690024878, Ruralkutxa 3008 0001 16 0700279128 etaCaixa 2100 2173 87 0200346965 .

Volkswageneko langileendako deia.Iruñeko lantegiak zure elkartasunproiektua deialdia bigarren urtez aurkez-tu du. Bocalan Biak Bat fundazioak “Lauzango milaka irri” programa aurkeztu dulaguntza deialdi horretara. Proeiktuaaurkeztu duten Sakanako elkarte baka-rra dira. Fundaziotik Wolkswagen-ekolangileei 24 proiektuaren aldeko botoaematera animatu dituzte.

Nicoleren aldeko diru-bilketa. Garunparalisia duen neska olaztiarra atzerrianoperatzeko diru-bilketan ekarpena eginnahi duenak kontu korronte honetansartu dezake dirua: ES33 2100 53652301 0002 9770.

GoiEner Iruñean. Landarek utzitakolekuan, Joaquin Beunza, 9 behea,Errotxapean, hilabeteko lehenengo etahirugarren asteazkenetan, 17:00etatik19:00etara etor zaitezke informazioajasotzera, zalantzak argitzera, ekarpenakegitera…

Autoenplegurako laguntza. Zure lan-postua sortu nahi baduzu Cederna-Garalurrek honako laguntza eskaintzendu: ideia aztertzea, proiektua garatzea,enpresa sortzea edota martxan dagoenjarduera sondotzea. Argibide gehiago:948 56 70 10, [email protected] [email protected].

Mintzakide proiektua. Egonkortzekodenon laguntza behar dugu, lagunduzabaltzen eta finantzatzen:http://goteo.org/project/zu-gabe-ezin.

Euskonwes ekonomikoki laguntzekokanpaina. Informazio gehiago:www.euskonews.com/laguntza, [email protected], 943 32 22 94.

3MBk kontu korrontea zabaldu duRural kutxan eta jendeak han eginditzake ekarpenak 3008 0093 662460985811.

Auzolana Josefina Arregui klinikan.Parte hartu nahi dutenek 948 56 38 50(klinika) edo 689 03 51 02 (Patxi) tele-fonoetara hots egin dezatela.

Josefina Arregui klinikako bazkideaizan nahi baduzu, urtean 12 € edo nahi

duzun kopurua eman dezakezu.Informazio gehiago [email protected] edo amigosjo-sefinaarreguilagunak.blogspot.com.

Errefuxiatuendako material bilketa.Altsasuko Frontoi zeharbidearen 14anudalak duen bajeran jasoko da, astegu-netan, 11:00etatik 14:00etara. Ayuda

Humanitaria Navarra en Acción,

AHNAk, honakoak eskatu ditu: arropa,

umeendako beharrezkoak diren arropa,

jantziak, txupeteak, pixoihalak, jatekoak

(gailetak, hautsa-esnea, umeendako

pototxoak), haurrendako gurdiak, eskola

materiala eta migratzaileendako onak

izan daitezkeen bestelakoak ere.

Enplegarritasuna hobetzeko biter-karitza eta aholkularitza zerbitzua.Sakanako Enpresarien Elkarteak langa-beei eta lan bila dabiltzanendako duenaholkularitza zerbitzua da.Harremanetarako, 948 468 307 telefo-noa. www.guaixe.eus.

Encarni Arrese Ezker

Eskerrak eman nahi dizkizuegumomentu latz hauetan, gure ondoan

egon zareten guztiei.FamiliaOlazti

Josetxo Goikoetxea San Roman

Ez nau izutzen negu hurbilakuda betezko beroan

dakidalako irauten duela orainak ere geroan.

Alagurie

Encarni Arrese EzkerHurrun egon arren,

beti elkarrekin.

1950ko kintoak

Txaro Cerdán CalvoIII. urteurrena

Beti gure bihotzetan.

Zure familia

Jaiotzak

• Oihan Vicario Unamuno,uztailaren 25ean Altsasun.• Aimar Moreno Maia,uztailaren 25ean Irurtzunen.• Alain Macia Goikoetxea,abuztuaren 7an EtxarriAranatzen.• Micael Gabriel Tyulenev,abuztuaren 8an Altsasun.• Araitz Moreno Aldaz,abuztuaren 8an Urdiainen.• Haizea BlazquezEtxeberria, abuztuaren 10eanAltsasun.• Daniel De los Santos DosAnjos, abuztuaren 20anAltsasun.• Arwa Hassadi, abuztuaren23an Altsasun.• Markel Larrayoz Urteaga,abuztuaren 23an Altsasun.

Ezkontzak

• Jorge Yeregi Zelaia etaLorena Costa Lorenzo,uztailaren 23an Altsasun.• Diego Gonzalez Peña etaIrantzu Goikoetxea Lakuntza,uztailaren 30ean Altsasun.• Eduardo Borderias Caveroeta Ainhoa Garcia Perez,uztailaren 30ean Altsasun.• Igor Rekalde Gaiarre etaRakel Martinez Diaz,abuztuaren 27an Altsasun.

Heriotzak

• Epifanio FernandezMartinez de Alegria,uztailaren 28an Altsasun.• Maria Josefa Razkin Maiza,uztailaren 30ean Arbizun.• Apolonia Mozo Bakaikoa,abuztuaren 3an Lizarragan.• Basilio Anton Soria,

abuztuaren 8an Arbizun.• Pedro Martin Berastegi •Lakuntza, abuztuaren 10eanArbizun.• Romana Galarza Ostiza,abuztuaren 12an Urdiainen.• Gorka Etxarri Soto,abuztuaren 17an Lakuntzan.• Santiago LakuntzaLizarraga, abuztuaren 17anLizarragan.• Felipe Gonzalez Fernandez,abuztuaren 19an Altsasun.• Encarni Arrese Ezker,abuztuaren 21ean Olaztin.• Juan Jose Carvallo Martin,uztailaren 21ean Irurtzunen.• Olga Juarez Urkijo,abuztuaren 25ean Altsasun.

Informazio hau epaitegietan etaudaletan jasotzen da.

Agertu nahi ez duenak, hanjakinarazi dezala.

Page 11: Sakanerria>> 8 Sakanerria >> 2/6 Euskaltegi garaia da · Euskal Presoak Euskal Herrira! Irailaren 2an, ostiralean, 20:00etan Arbizuko eta Etxarri Aranazko plazetan, elkarretaratzeak.

Guaixe • 2016ko irailaren 2a 11

Pilota

Aizkora

kirola >>XAKEA

XAKE TXAPELKETA ALTSASUN: Laukiataldeak Altsasuko festaurrekoen barruanantolatuta, Xake Txapelketa jokatuko da

irailaren 6an, asteartean, Altsasuko GureEtxean. Xakelari guztiei bertan aritzekogonbita luzatu diete.

Aizkolari sakandarrak –Resano,Beltza, Gorriti eta Agirre– EuskalHerriko III. Mailako Txapelketakofinaletik kanpo geratu ziren

Igandean Euskal Herriko III. Mai-lako Aizkora Txapelketako biga-rren kanporaketa jokatu zenLakuntzan. 14 aizkolari lehiatuziren guztira, hiru txandatan bana-tuta. Bakoitzak lau kanaerdikoerdibitu behar izan zituen eta fina-lerako hiru txartel zeuden jokoan.

Asier Pellejerok bukatu zituenlanak azkarren (11:04). 20 segundogehiago behar izan zituen Urteagak(11:24) eta Eneko Saralegi izan zenhirugarrena (11:38). Iban Resanofinalerako sailkatzekotan egon zen,laugarrena sailkatu baitzen (11:58).Atzetik sailkatu ziren Patxi Min-degia (11:40), Goizeder Beltza (12:01),Gorriti (12:38), Kintana (12:46), Ola-sagasti (14:12), Oregi (14:40), Otae-gi II.a (15:18), Garcia (17:05), Agirre(19:04) eta Intxausti (19:12). Sakan-darrek –Resano, Beltza, Gorriti etaAgirre– ez zuten finalerako sailka-

tzea lortu.Bestalde, Nafarroako II. Maila-

ko kanporaketan 10 aizkolarik har-tu zuten parte eta lehenengo bos-tek lortu zuten Etxarrin urriaren2an jokatuko den finalerako txar-tela. Tartean dago Iban Resano.Juanjo Erdozia eta Goizeder Beltzaez ziren finalerako sailkatu.

Agorrilaren 8an zendu zen 31 urtekomendizale altsasuarra, FrantziakoAlpeetan

Agorrilaren 8an zendu zen 31 urte-ko Axio Aranburu Zurutuza men-dizale altsasuar gaztea, Frantzia-ko Alpeetako Ecrins mendilerro-an eskalatzen ari zela, 3.500 metrokoaltueratik erori eta gero. Lagunbatekin zegoen Aranburu eta Carre

glaziarra zeharkatzen ari ari zirenbiak. 3.500 metroko altueratik ero-ri zen Aranburu, oraindik argituez diren arrazoiengatik. Lagunakberehala eman zuen abisua, bainalarrialdi zerbitzuetakoek hilda aur-kitu zuten gazte altsasuarra.

Agorrilaren 20an, larunbata-rekin, Axiori omenaldia egin zio-ten Aralarko San Migel Santute-

gitik gertu. Baiza Parapente Tal-deak, Altsasuko rokodromokoeskalatzaileek, Altsasuko Mendi-goizaleak taldeak eta DantzalekuSakana Klubeko mendi atalakantolatu zuten ekitaldia. UharteArakildik oinez igo ziren San Mige-lera eta gailurrean aurreskua etalore eskaintza egin zizkioten men-dizale gazteari.

Bihar txapelketako lehen finalerdiajokatuko da Altsasuko Burundapilotalekuan, 22:00etan. Peñas etaOngay elkarren kontra ariko dira

Bihar, larunbatean abiatuko daSociedad Deportiva Alsasuak(SDA) antolatutako 47. OtadikoKristo Deuna Pilota Torneoa.Zehazki, lehen finalerdia izangoda jokatuko dena. Bigarren fina-lerdia irailaren 10ean erabakikoda eta finala Altsasuko festetan.

Altsasuko txapelketan afiziona-tuen mailako puntako pilotariakaritzen dira, sakandarrak tartean.Aurreko edizioan 22 urtez azpikomailan Laso eta Olaizola izan zirentxapeldunak, Ansa altsasuarrarieta Otaduyri irabazita. EliteetanArrietak eta Imazek jantzi zituztentxapelak, Ongai satrustegiarra etaLinzoain bidean utzita.

Biharko jardunaldia EtxarriAranatz, Olazti eta Arbizuko pilo-

ta eskoletako pilota partida batekinhasiko da. Ondoren hasiko da txa-pelketa. Aurten, 22 urtez azpikoaklau t´erdian ariko dira eta nagusienmailakoak binaka. Ongay satrus-tegiarra binakakoan lehiatuko daeta ea, aurreko urtean bezala, fina-letara sailkatzerik ote duen.

Donostiako Hiria Torneoko finalajokatu zuten atzo Altuna III.ak etaZabaletak Olaizola II.aren etaBeroizen kontra. Primerako udadarama Etxarrengoak, Gasteiz etaBilboko Torneoko txapelak jantzibaititu. Gaur LekeitiokoSanantolinetako Torneoari ekingodio, Irribarria bikote duela.

Aurreko urtean lesionatuta ibilizen Jose Javier Zabaleta pilotariaeta, tartean, udako torneo guztiakgaldu zituen. Baina aurten gustu-ra atera du arantza. Jokin Altuna,Altuna III.arekin bikotea osatuta,Gasteizko Andra Mari ZuriarenTorneoa irabazi zuen Zabaletak,Aimar Olaizolaren eta AlvaroUntoriaren gainetik pasa eta gero(22 eta 7), Aspekoak nagusitutakofinalean. Bi bikoek Zarauzko Pilo-ta Torneoko finalean elkar ikusizuten berriz eta partida estu etalehiatuan –9 aldiz berdindu zuten–azkenean 22 eta 18 gailendu zirenOlaizola eta Untoria, errebantxahartuaz.

Bilboko Torneorako bikotea alda-tu zuen Zabaletak eta Elezkano izanzuen bidaide. Gauzak primeranjoan zitzaizkien Aspekoei eta larun-batean jokatutako finalean, pronos-tiko guztien kontra, sorpresa emaneta txapela jantzi zuten Zabaletaketa Elezkanok, Olaizola II.ari etaUntoriari 15 eta 22 irabazi eta gero.Atzeko koadroetan Zabaleta nagu-sitzen joan zen eta aurrean Aspere-kin estreinatu berri den Elezkanoizan zen partidako onena.

Asteartean Donostiako Hiria

Torneoari ekin zion Zabaletak.Atzera ere Altuna III.arekin bikoaosatuta, finalerdian Artola etaAlbisu bidean utzi zituzten (22 eta18). Ez zen partida ona izan, Arto-lak eta Albisuk sekulako akatsakegin zituztelako eta Zabaleta etaAltuna III.a ere ez zirelako fin ibi-li. Baina atzo gauean jokatzekoazen finalerako sailkatu ziren Aspe-koak. Finalerdian Irribarria etaRezusta bidean utzi zituzten Olai-zola II.a eta Beroiz izan zituztenaurkari.

Irribarriarekin LekeitiokoalortzeraGuaixeko erredakzioa ixterakoanpartida oraindik ez zen hasi ereegin eta emaitzaren faltan, argi

dagoena da Etxarrengo atzelariakbere sentsazioak berreskuratudituela eta aurtengo udako torne-oetako erregea dela. DonostiakoTorneoa bukatu berritan, gaurbertan beste txapela bat janzteaizango du buruan, LekeitiokoSanantolinetako Torneoa hasikobaita.

Ia atsedenik hartu gabe, Zaba-letak eta Irribarriak bikote ikus-garria osatuko dute. Gaur, ostira-lean, Urrutikoetxea eta Larunbeizanen dituzte aurkari torneokolehen finalerdian (ETB1, ntb). Biga-rren finalerdia larunbatean joka-tuko da eta Olaizola II.a eta AlbisuAltuna III.aren eta Rezustaren kon-tra ariko dira. Finala astelehene-an jokatuko da (ETB1, ntb).

Gasteiz eta Bilbokoaren ondoren…atzo Donostiakoa jantzi ote zuen?

Zabaleta eta Elezkano, Bilboko Torneoko txapeldunen saria jasotzen.Aiol

x

Mendia

Axio Aranburu gogoan Aralarren

47. Otadiko Kristo DeunaTxapelketa, abian

Lakuntzan saririk ez

47.Otadiko KristoDeuna Torneoa

Lehen finalerdia (larunbatean,22:00etan, Altsasuko Burundapilotalekuan)Eskolen partida: Mentxaka-Goi-koetxea / Otxoa PetriatiLau t´erdian: Espinal (Huarte) /Anso (Zugarralde)Binaka: Iriarte (Buruzgain)-Peñas(Huarte) / Ongay (Irurtzun)-Mar-tinez (Bortziriak)

Resano eta Mindegia, Lakuntzan.

argazkia: Mikel Nazabal

»

Page 12: Sakanerria>> 8 Sakanerria >> 2/6 Euskaltegi garaia da · Euskal Presoak Euskal Herrira! Irailaren 2an, ostiralean, 20:00etan Arbizuko eta Etxarri Aranazko plazetan, elkarretaratzeak.

Guaixe • 2016ko irailaren 2a12 kirola

Zabalartek Lakuntzan antolatutakolasterketan 17 korrikalari lehiatu ziren

Lakuntzako Guardetxe Igoera men-di lasterketako tokia Lakuntza-Aralar mendi lasterketak hartuzuen, garagarrilean jokatzen denprobak. Izan ere, korrikalarienda-ko txiki geratu zen Lakuntzatikabiatu eta Aralarko Guardetxeraigo eta jaisteko korrika lasterketa-ko erronka. Baina Lakuntzako

Zabalarte klubak, garai haietakoapustuetan oinarritutako laster-keta hori berreskuratu du festenhasierarako. Aurten 17 korrikala-ri animatu ziren proba osatzera, etaBeñat Katarain lakuntzarra izanzen azkarrena (57:23), Aitor Mozo(1:02:30) eta Aitor Hernaiz (1:05:39)lakuntzarren aurretik. Anna MariaLloveras lehen emakumea izanzen, 9. postuan (1:33:27).

Erbitiren OlinpiadakHiriberrikoak talde lan bikaina eginzuen baina ezin izan zuen probadespeditu. Orain Vueltan dago

Rioko Olinpiadetako txirrindularitza-ko linea proban lehiatu zen Hiribe-rriko Imanol Erbiti. Movistar Teamtaldeko txirrindulariak Ion Izagirre,Jonathan Castroviejo, Alejandro Val-verde eta Joaquim Rodriguezekinosatu zuen Espainia ordezkatu zuentaldea. Beroa izan zuten arerio nagu-si. Imanol Erbitik, liderrendako tal-de lan izugarria egin ondoren, ezinizan zuen proba bukatu. Greg VanAvermaet belgiarrak lortu zuenurrezko domina. “Purito” Rodriguezbosgarrena sailkatu zen.Orain Espainiako Vueltan dabil Hiri-berrikoa, Nairo Quintanarendako lanbikaina egiten.

Sozarretakoxaguzaharrak,txapeldunakAltsasuko Gazte Asanbladakantolatutako Altsasu Xtrem 3.0abentura proban gailendu ziren

Agorrilaren 6an jokatu zen Altsa-suko Gazte Asanbladak antolatu-

tako abentura proba, AltsasuXtrem 3.0 abentura proba. Bost tal-de lehiatu ziren eta mota goize-tik gauera bitartean mota guztie-tako probak gainditu behar izanzituzten. Altxorra bilatzen azka-rrena talde gorria izan zen, Soza-rretako xaguzaharrak. Egunaborobiltzeko afarian elkartu zirenguztiak.

Ailetz Lasak txapelketako tartekakohelmugak irabazi ditu

XXVI. Lakuntzako Saria-SakanaFundizioa Sari nagusia jokatu zenasteartean , kadeteen mailako pro-ba (60 km). Lizarragako kateak era-baki zuen lasterketa. Arabarraktaldeko Jokin Murgialdai bakarrikiritsi zen helmugara (1:26:29). 5segundo atera zizkion mendikoproba irabazi zuen Vive taldekoPablo Castrillori eta 22 segundo ElProex-Iturriberoko Ibai Ruiz deArkauteri. Quesos Albeniz talde-ko Ailetz Lasa izan zen lehensakandarra, 9. postuan eta Inters-port Irabiako Josu Etxeberria 10.a,biak 1:12ra. Quesos Albeniz talde-ko Unai Villalobosek –sailkapene-an 13.a, 1:20ra– tartekako helmu-gen txapelketa irabazi zuen, Inters-port Irabiako Jon Gil –sailkapean39.a, 6:16ra– izan zen probako lehenlakuntzarra eta probako talde one-na Ciclos Lizarra-Irisarris izanzen. Emakumezkoetan Caf Trans-port Engineering taldeko AmaiaLartitegi gailendu zen.

Sakanako taldeetako gainontze-ko txirrindulariei dagokienez,Beñat Etxezarreta 15.a iritsi zen,Jabier Mitxaus 18.a, Imanol Galar-za 23.a, Marcos Pison 26.a, Jon Gil39.a, Iosu Jaka 40.a, Urko Gorriti44.a eta Unai Lizarraga 51.a.

Etxeberria lehena eta Lasa bi-garrenaLizarra, Villatuerta, Undiano etaTafallako lasterketen ondoren,Lakuntzako lasterketak erabakizuen kadeteen mailako Nafar KirolJolasen Txapelketa (NKJ). IntersportIrabiako Josu Etxeberriak irabazidu txapelketa (117 puntu), denboral-di bikaina egin eta gero. Mendikomaillota ere jantzi zuen Etxebe-rriak. Bigarrena Quesos Albeniz tal-deko Ailetz Lasa izan da (113 pun-tu). Lasak NKJ-tako tartekako hel-mugen txapelketa irabazi du.

Maiza, Etxeberria, Riaño etaIzquierdo Espainiako Txapel-ketetaraAsteburuan Espainiako JuniorrenMailako Txapelketak jokatuko dira.Burunda klubetik Nafarroako selek-zioarekin arituko dira Xabier Mai-za lakuntzarra eta Asier Etxeberria,eta Errioxako selekzioarekin JuanRiaño eta Daniel Izquierdo.

Bestalde, eskola mailakoakMiranda de Argan eta Lizarran ari-tu ziren asteburuan. Lasterketen informazio eta klasifikaziogehiago: www.guaixe.eus

Bihar 3X3 SaskibaloiTorneoa jokoanAltsasuko Zelandi kiroldegianjokatuko da 3x3 2016 SaskibaloiTorneoa, bihar, larunbatean. Bi mailadaude: neskena eta librea.

Hiru hiruren kontrako saskibaloi tor-neoa hartuko du Altsasuko Zelandikiroldegiak bihar, larunbatean. Bimaila izanen ditu lehiaketak, batetik,neskena, eta, bestetik, librea, hau da,mutil edota neskak. Aurretik izenaeman duten hirukoek 15 euro ordain-du dituzte, eta egunean bertan izenaematea 20 eurokoa izanen da; kirol-degian eginen da eta 9:30ean itxikoda. Ondoren hasiko da txapelketaA-lipendi Araia talde antolatzaileak sari-tan 300 euro baino gehiago banatu-ko ditu. Gainera, parte-hartzaileen arte-an euskal saskibaloi taldeen kamisetenzozketak izanen dira.

Informazio gehiagoTelefonoa (680 385 666) edo Face-booka (Alipendi Araia Baloncesto )

470 korrikalariAralarren jokatutakoorientazio proban13. European RogainingChampionship txapelketa hartu duasteburuan Aralarrek

Asteburuan Aralarren 13. Europe-an Rogaining Championship 2016Txapelketa jokatu zen. 470 mendikorrikalarik hartu zuten parte orien-tazioko proba ikusgarri honetan,nazioarteko onenak tartean. 24orduko proba gogorra zen eta tal-deka lehiatu ziren parte-hartzaile-ak. Hitz gutxitan esanda, antolakun-tzak aurretik jarritako balizak topa-tu behar zituzten. 15 kategoriatanjokatu zen proba. Maila absolutuanRogain and Co frantziarrak nagusi-tu ziren Open Misto mailan (3.170puntu) eta Estoniako GeniaalneSuperkonn taldea EmakumezkoenOpenean (2.930 puntu). Proba nagusiaz aparte, 6 orduko VII.Rogaine of Navarra txapelketa joka-tu zen.

Taldea Lakuntzako Parkea MartxanTorneoko irabazlea izan da

Larunbatean Lakuntzako ParkeaMartxan Torneoko final handiajokatu zen. Isi Team eta Los Sua-ves taldeen arteko finala oso estuaizan zen, eta, azkenean, Los Sua-ves gailendu zen, 8 eta 9 irabazita.Beraz, Los Suaves izan da aurten-go txapelduna, Isi Team bigarrenaeta Irrikitiziyuek hirugarrena,Burutik Jotak taldeari 4 eta 5 ira-

bazi eta gero. Bestalde, Karrotillo-rendako izan da kopa, Tximistaktaldeari irabazi eta gero. Guztiekfesten hasierako suziriaren ondo-ren jaso zuten saria. Jokalari one-naren saria Josu Arraizak jasozuen eta atezain onenaren saria Iña-ki Arkauzek, bi jokalariak Los Sua-ves taldekoak. Torneoarekin bate-ra jokatutako supercrack txapel-ketako supercrack onenaren sariaGorka Senarrek jaso zuen.

Txirrindularitza

Areto futbola Mendi lasterketak

Kiroldegia

Txirrindularitza Saskibaloia

Mendia

Iosu Etxeberria NKJ-etako txapelduna

Lakuntzako podiuma. Ezkerrean, goian, Aletz Lasa eta Josu Etxeberria.

Guardetxe igoeran parte hartu zuten korrikalariak.

Erbiti Rion, proba hasi baino lehen.

Naiara Diez jokalaria, kartelarekin.

Egin beharreko bidea mapan zehazten.

Los Suaves txapeldun Beñat Katarain azkarrenaGuardetxe Igoeran

Page 13: Sakanerria>> 8 Sakanerria >> 2/6 Euskaltegi garaia da · Euskal Presoak Euskal Herrira! Irailaren 2an, ostiralean, 20:00etan Arbizuko eta Etxarri Aranazko plazetan, elkarretaratzeak.

Partida baino lehen Javier Bakaikoa zena omendu zuten.Etxarri Futbol Taldea

Guaixe • 2016ko irailaren 2a kirola 13

Osasuna etaEibarrenikuskizuna Osasunako lehendakari ohi izandakoJavier Bakaikoa Martich etxarriarraomendu zuten Etxarrin jokatutakolagunarteko partidan

Etxarri Aranatz futbol klubaklehen mailako futbol partida anto-latu zuen agorrilaren 12an SanDonato zelaian. Osasuna eta Eibarlehiatu ziren, Osasunako lehenda-kari ohia izandako Javier Bakai-

koa Martich etxarriarra omen-tzeko Etxarri klubak antolatuta-ko lagunarteko partidan. 2.500lagun inguru bildu ziren partidaikustera eta ETBk eskaini zuenzuzenean. Partidan 0 eta 1 iraba-zi zion Eibarrek Osasunari. Etxa-rri klubak bi taldeen esker ona jasozuen eta Udalak emandako lagun-tza eskertu zuen.

Bestalde, aipatzekoa da Etxarri-ko festetan jokatutako OsasunaFundazioko 3x3 Futbol Plazan 90neska-mutiko lehiatu zirela.

Olaztiko Erburua kiroldegian emo-zioa pil-pilean bizi izan zen larun-batean, Sutegik eta Koxka Taber-nak Mitxel Agirre omentzeko anto-latutako lagunarteko partidan.Lehen mailan aritzen den MagnaGurpea Xotak gonbita onartu zueneta Koxka tabernaren kontra ari-tu zen. Bukaeran 9 eta 1 irabazi zuenIrurtzungo taldeak, baina horigutxienekoa izan zen. Kontua osa-sun arazoak izan dituen Mitxel Agi-rre olaztiarra omentzea zen.

Mitxel Agirrek areto futboleanibilbide luzea egin du, jokalari etaentrenatzaile lanetan. Tartean,Koxka tabernako jokalaria ereizan da. “Omenaldi polita izan da,emozioz betetakoa, eta tarte bate-an jokatzera ere animatu zenMitxel. Halako zerbait merezizuen, handia baita, borrokalaria.Milesker Sutegiri omenaldia anto-latzeagatik eta Xotari bertan par-te hartzeagatik” adierazi dute Kox-kakoek.

Sociedad Deportiva Alsasuak (SDA)emakumeen futbola sustatzekoemakumezkoen futbol eguna anto-latu zuen. Tartean puntako futbolpartida jokatu zuten emakumezko-en Osasuna taldea desegin ondo-ren sortutako Mulier taldeak etaAthleticek. Azken hauek nagusituziren, 1 eta 3. Dantzalekun jende-tza bildu zenpartida jarraitzera.“Oso pozik gaude. Babesleak, zale-ak, futbolariak… bikain aritu ziren.Halako ekitaldiekin Sakanako nes-kek futbolean aritzea bulkatu nahidugu. Uste dut pixkanaka lortzenari garela” adierazi du SDA-ko Gor-ka Paskuak.

Txikien Futbol 8 mailarakoneskak behar diraTxikien mailako Futbol 8 mailan11 taldekide daude, eta 2002-2006urteen artean jaiotako neskakbehar dituzte. “Maalen Beraza etaAne Cantero izango dira entrena-tzaileak. Izena emateko epea zaba-lik dago eta ea neskak animatzendiren” animatu du Paskuak.

OsasunakoMartin eta OierLakuntzanLakuntzako Osasunako zaleekgonbidatuta, Lakuntzako zapia etaplaka jaso zuten opari eta zaleekinbazkaldu zuten

Asteartean Osasunako Lakuntza-ko zaleek Osasunako entrenatzai-le Martin Monreal, Osasunakojokalari Oier Sanjurjo eta Osasu-nako jokalari ohi Bikuña –Osasu-nako egungo atezainen entrena-tzailea– eta Ibañez –Osasunakoegungo ordezkaria– gonbidatuzituzten festetara. Talde argazkiaatera zuten guztiek eta Lakuntza-ko zapia jaso zuten opari Osasu-nakoek. Herriari buelta emanondoren, jubilatuen elkartean baz-kaltzera bildu ziren guztiak, 60 per-tsona inguru.

Egun berean AthleticekoLakuntzako zaleak bazkaltzerabildu ziren, azken urteetan ohibezala.Ekita ldiko argazki galer iak : www.guaixe.eus

Areto futbola

Futbola

Futbola

Mitxelen omenezkopartidan Xota nagusi

Emakumezkoen futbol eguna

Altsasu seniorren debuta

Altsasu emakumeen erregional mailako taldeak 25 kide ditu eta bi taldekideak bi aste dara-matzate entrenatzen, Asier Arregi eta Endika Mendinueta entrenatzaileen aginduetara.Asteazkenean debutatu zuen taldeak Uharte Arakilen eta 4 eta 5 galdu zuten Itaroa Huar-teren kontra. k. Altsasuko golak Ekiñe Razkinek, Irati Igoak, Ane Lizarragak eta Amets Otei-za uhartearrak sartu zituzten.

Athletic eta Muries taldeko jokalariak, elkarren artean agurtzen.Guzman

Goian, Osasunako zaleak Martinekin eta Oierrekin. Behean, Athleticeko zaleak.

»

Page 14: Sakanerria>> 8 Sakanerria >> 2/6 Euskaltegi garaia da · Euskal Presoak Euskal Herrira! Irailaren 2an, ostiralean, 20:00etan Arbizuko eta Etxarri Aranazko plazetan, elkarretaratzeak.

Guaixe • 2016ko irailaren 2a14

Luis Barragan,arkitektura baino

haratagoHormen lodiera, kolorea, eskala,eguzkiaren dinamika, bizitzaren zen-tzuaren inguruko hausnarketan erai-kitako espazioak, Luis Barraganenarkitekturaren elementuak bainogehiago dira. Hasiera batean onda-re iraunkor baten osagaiak dira,moda, ehungintza eta goi mailakojoskintza mundutik urruti daudenak. Barraganen arkitekturan nabar-mena den zentzumenen gorespe-nen bilaketa ardatz hartuta, azke-neko hilabeteetan arkitektoarenizenak pasareletara indartsu egindu salto.

Haren arkitektura moda diseinuberezi batean eman da ezagutze-ra, eta ehungintza enpresa garran-tzitsuenek arkitektoaren obrarenirakurketa mistikoa inspirazio har-tuta sortzen dituzte euren bildu-mak, non, forma geometriko purueneta oinarrizko koloreen erabilera,testura eta bereziki emozioen bila-keta dira ezinbesteko osagaiak.Arkitekto mexikarraren eraikuntzakoinarri hartuta sortutako disena-tzaile ezagunen lan bildumetakobatzuk:1. LOUIS VUITTON: Louis Vuitto-nen 2016 udaberri-uda kanpainaarkitekto mexikarraren "Cuadra SanCristóbal" obran inspiratzen da. Arro-sa koloreko horma leun eta altuek,

jantzi futuristez betetako bildumamonokromatiko partikularra sortu

dute. Arkitekturan erabilitako kolo-re eta eskala jokoen adierazpena dakanpainaren helburua.2. DANIEL ESPINOSA: Diseina-tzaile mexikarrak arkitektoarenobraren geometria puruak erabiliditu Mexican Geometry bilduma sor-tzeko. Lerro zuzenak eta kolorebiziak, minimalismoa goraipatuz.3. KRIS GOYRI: 2015 udazkena-negua bildumaren izena "Barragan"da. Kanpainak arkitektoaren lanadierazgarrienak omendu nahi izanditu, non oinarrizko patroi geome-trikoak eta mozketa garbiak era-biltzen diren.4. THOMAS PINK: Gainjarritakokolorezko planoen bitartez Barra-ganek eraikuntzetan lortzen duen

jolas geometrikoaren imitazio diradisenatzaile britaniarraren 2016udazken-negu bildumarako propo-satutako jantziak.5. JESUS IBARRA & BERTHOL-DO ESPINOZA: DisenatzaileekTorres de Satelite eraikina omen-du nahi izan dute euren bilduma-ren lehendabiziko 5 jantzietan,non, soinekoei eraikuntza batenzutabe itxura eman dieten. Del Pozo, LongChamp, Fred Allardpara Nine West, Alfredo Martínezedota Akris diseinatzaile ezagunenkanpainetan ere arkitektoaren lanakeragin nabarmena izan du. Arteakonposizio bakarrean, bai soineanbaita kaleetan ere, kontuan hartze-ko sortze-lan guztiz interesgarria.

bazterretik

Izaskun Beunza

kultura >>ACANTILADO ATZERRIAN: Helena Taber-na zinema zuzendari altsasuarraren azkenfilmak Montreal, San Diego eta Donostiakozinema jaialdietan parte hartuko du. Gai-

nera, agorrilean, Tolosan (Okzitania) etaLondonen ikusgai izan da. Europan, Txinaneta Korean ikusteko aukera izanen da.

Landa artea: naturak eman-dako materialekin natu-ran bertan egindako arteeskuhartzea da. Horrela

laburbildu daiteke landa arteadena. Natura kaltetu dezakeeninolako materialik ezin da erabi-li; sokak eta gutxi gehiago. Cristi-na eta Marta Diego ahizpa altsa-suarrek landa arte ikastaroa anto-latu zuten joan den astean,astelehenetik ostegunera. Martakesan digunez, “lanagatik, jendea-rengatik… guztiz liluratuta” buka-tu du ikastaroa.Ikastaroaren anto-lakuntzak lan handia eskatu die“baina merezi du! Parte-hartzai-leek esker ona azaldu digute. Poz-garria da hori ere.”

Orain natura beste begi batzue-kin ikusten dutela aitortu digu. Par-te-hartzaile gehienak lore-saltzai-leak ziren eta “dekoraziorako joe-ra dugu. Ikastaroak erakutsi digulanda artea ez dela dekorazioa.Desberdina da. Bestelako tekni-kak ikasi eta bestelako sentipenakjaso ditugu.” Ikasitakoa erakus-leihoan aplikatzeko edo ideiak sor-tzeko balio diela aitortu du Mar-tak, “ez da erraza, baina balio deza-ke”. Hurrengoa ere buruan dute.Martak: “ikastaroa baino gehiagodakigunon topaketa litzateke, Urba-san edo San Pedron, agian.”

Landa artearen prozesuaLehenik, parte-hartzaileetakobatzuen ostatu zen Irañetako Bal-tegi landetxean Jordi Pascualek,lore-arteko irakasleak, landa arteazer den eta nola lantzen den azal-du zien. Irrikitan zeudenez, aste-

lehenen arratsaldean bertan Ara-larrera igo ziren. Guardetxeareneta Albi zelaiaren inguruan Pas-cualek “natura sentitzeko, hartanmurgiltzeko, eta horrela naturakesaten ziguna jasotzeko. Horrenarabera, bakoitzak betetzen gin-tuen eta gustatzen zitzaigun espa-zio bana aukeratu genuen.”

Bakoitzak toki bat aukeratuzuen. Baina izan zen toki beragogoko zutenak eta elkarrekin lanegitea erabaki zuten. Behin tokiaaukeratuta, tokiaren eta zutenideiaren zirriborro bana eginzuten. Martak bere lanaren adibi-dea jarri digu: “toki batean ildobat eta zulo bat ikusi nituen. Zulo-ak ildoak eraman zezakeen ur guz-tia tragatzen ari zela iruditu zitzai-dan.” Gauza bera sentitu zuenKarmele Yeregik. Elkarlaneanlurrak zurrupatuko zuen adarrezeta enborrez egindako espiralaegin zuten. “Zulo barrura doanindar hori eman nahian enborrak

jarri eta jarri aritu ginen, bainaez genuen nahi genuen sentsazioalortzen.” Irakaslearen aholkueijarraituz, “makila gutxiagorekinsentsazioa askoz hobe lortzen zelaikusi genuen.” Horrela sortu zutenDel infinito al infinito obra.

Horrekin batera, Albiko zelaianbeste bi lan ikus daitezke. MargaGarraldak botatako plastiko pilaikusi zituen eta horrek sortutakoegonezak makila lehorrak lurre-an sartzera eraman zuen, erdianharri bat zintzilikatuta. “Horrelasegituz gero, zuhaitzak horrelabukatuko dute. Heriotza sentsa-zioa” eman nahi izan zuela azaldudigu Martak. Mad Max izena duobrak. Aralarren asteburuan orien-tazio proba egin behar zenez, anto-lakuntzak dominak jartzeko zerbaitegitea eskatu zieten. Enbor batzue-kin eta domina moduan moztuta-ko enbor zatiekin osatu zuten hura.

Ikastaroan egindako gainon-tzeko hiru lanak guardetxe ingu-

ruan egin ziren. Bi zuhaitzen arte-an enborrak jarrita Horma lanasortu zuen Eguzki Lopetegi lakun-tzarrak; lerro zuzenekin lan eginzuen. Aurreragoko toki bateanzuhaitzei zainak falta zitzaielasentitu zuten Tere Rocak eta Cris-tina Ruizek eta adarrekin zuhai-tzen zainak sortu zituzten “Lurrakendu dutela eta benetako zainakdirela dirudi.” Lanak Sustraiakizenburua du.

Guardetxe inguruan dagoenharresia baliatuta, ondoan dago-en trikuharriaren mundu magi-kora sarbidea egin nahi izan zuten.Arku modukoa da Ateaobra, Cris-tina Diegok, Marian Larrayozeketa Arantza Ibañezek osatu zute-na. Ondoan dagoen trikuharria-ren mundu magikora sarbideaizan nahi du. Obra guztiak behinbehinekoak dira, eguraldiak etajendeak haiekiko duen errespetua-ren arabera gehiago edo gutxiagoiraunen baitute. +www.guaixe.eus

Oporretakoargazkiak gureanpartekatzeak saria duIrailaren 9ra arteko epea duzu zureoporretako argazkia www.guaixe.eusbidez lehiaketara aurkezteko

Han edo hemen oporretan egon-da, berdin urruti edo gertu,

ziurrenik argazki kamera edotelefono mugikorra aldean zenue-la. Ziurrenik oporren oroigarridiren argazkiak ere atera dituzu-la. Haietako bat, zuri egoki iru-ditzen zaizuna, gurekin parteka-tzen baduzu sari bat eskuratudezakezu. Izan ere, Guaixek biga-rren urtez udako argazki lehia-keta antolatu du.

Lehiaketara argazkia bidalinahi duzula? www.guaixe.eus weborrian udako argazki lehiaketara-ko propio sortutako atalean sartubesterik ez duzu. Parte-hartzailebakoitzeko gehienez bost argazkionartzen dira. Sakandarrek argaz-kiak bidali ahala web orrian kar-gatzen dira. Dagoeneko hainbatikusgai daude. Bi sari izanen dira.Bata epaimahaiak emandakoa etabestea web orriko erabiltzaileenbozkekin aukeratutakoa. Horreta-rako aukera 9tik aurrerako hamaregunetan izanen da. Animatu etazure oporretako argazkiak parte-katu. Saria izan dezakezu!

Landa artea Aralarren

Page 15: Sakanerria>> 8 Sakanerria >> 2/6 Euskaltegi garaia da · Euskal Presoak Euskal Herrira! Irailaren 2an, ostiralean, 20:00etan Arbizuko eta Etxarri Aranazko plazetan, elkarretaratzeak.

Guaixe • 2016ko irailaren 2a kultura 15

Altsasuko abesbatza agorrilaren 22tik29ra Europa erdialdean izan da.Holandan bi kontzertu eman eta bestehainbat emanaldi eskaini dituzte

Holandarra da Erkundengo Amaabesbatzako kideetako bat, AdaKruijer. Hark sorterrian kantatze-ko aukera mahaigainean jarri zueneta bere bidez bi kontzertu lotuzituzten. Abesbatzako kide guztiekezin izan zuten joan, 30 bai, eta Iña-ki Zelaia eta Juli Alvaro batu zitzaiz-kien bidaiarako. Schagen hirianeman zuten aurreneko kontzertua,agorrilaren 25ean. Dantza eta kan-ta ardatz zuen folklore jaialdia, arti-sau eta tokiko produktuen azokahartu zuen egun hartan hiriak.Emanaldiaren aurretik parte har-tu zuten dantzariek eta abeslariekkalejira egin zuten. Erkudengo Ama-ko kideak, Euskal Herriko jantziaksoinean, kantuan egin zuten bidea.

Plaza nagusian, folklore ikuski-

zuna dantzariek zabaldu zuten etagero Altsasuko abesbatzaren txan-da izan zen. Kalean kantatzekoegokiak ziren eta euskal kanten sor-ta bat eskaini zuten. EmanaldiaAurreskua kantatuz hasi zuten.

Bi egun geroago Amersforrthirian, De Nieuwe Ervenenen, izanzen bigarren kontzertua, arratsal-dez. Goiza Holandako Hallehuisko-or abesbatzako kideekin emanzuten. Joko eta kantu bidez elkar

ezagutzeko aukera izan zuten.Ondoren iritsi zen emanaldia,holandarrek kantu batekin zabal-du zutena. Okasiorako ikurrinarenkolorez jantzita azaldu ziren, bisi-tariei kidetasuna azaltzeko.

Ondoren, euskal jantzi tradizio-nalak soinean, altsasuarrek berri-ro ere kantu eta dantzarekin,Aurreskuarekin, zabaldu zuten.Segituan hainbat kulturatako kan-tuak eta euska kanten sorta bateskaini zituzten.

Emanaldi gehiagoAipatu kontzertuez aparte, Erku-dengo Amako kideak eta laguntzai-leak (20) hainbat hiri eta herri bisi-tatzeko aukera izan zuten. Haie-tan kantuan izan ziren, esaterako,Amsterdamgo katedral katolikoeta protestante banatan, GandGenteko katedralean, zenbait pla-za eta auzoetan. Jendearen ikus-

mina sortu zuten emanaldi horiek.Abesbatzako kideen helburua

euskal kultura eta tradizioak eza-gutaraztea izan da eta, antza, lor-tu dute “gure identitateaz harrogaudela eta lurraldeko abestiakbihotzarekin kantatzen ditugulasentitu zutela esan ziguten batzuk.”Hallehuiskoor abesbatzak EuskalHerrira etorri nahi izanez gero, ate-ak zabalik izanen dituela esandigute Erkudengo Amakoek, “haie-kin harrera bikaina eta une ahaz-tezinak bizi genituelako”.

Esperientzia “bikainaren” etaEuskal Herriko kulturak Holan-dan izandako “arrakasta handia-ren” ondoren Erkudengo Ama abes-batza Ziordiko festetako (irailak 11,igandea, 13:00etan), Altsasuko fes-ten aurreko (irailak 11, igandea,20:00etan), Arbizuko eta Uharte Ara-kilgo Zamartze monasterioko ema-naldiak prestatzen hasi da.

Hala jakinarazi digu JonBarbarin Lisarrik, Ihabar-ko antzerki tailerreko

zuzendariak. Ihabarterraantzez-lanean Lurra planetaren sorrera-tik gaur eguneko asmakizunakarteko gauza guztiak Ihabarrengertatu zirela azaldu zuen akto-re taldeak. 18 bat aktorek partehartu zuten agorrilaren 20 eta21eko emanaldietan. Plazan jarri-tako fardo handi batzuekin pres-

tatu zuten eszenatokia. Antzezla-na osatzen duten esketx bakoitzajokatzen zuten aktoreak publikoartetik edo eszenarioko atetik,izkinetatik edo gainetik ateraziren. Emanaldia guztien gustu-koa izan zen. Barbarinek aurre-ratu duenez, ez dute emanaldiberririk aurreikusten. Bestalde,Arakilgo Udalak argiztapenera-ko eta beste emandako laguntzaeskertu zuen.

El florido pensil, niñas; larunbatean,19:00etan Altsasuko Iortia kulturgunean

Ttanttaka antzerki taldeakgerra ondorengo mutileneskolen martxa nolakoa zen

taulan azaldu zuen Florido pensilantzezlanarekin. Neska-mutilakgarai hartan klasean banatutazeudenez, obra haren arrakasta-ren ondoren, nesken eskoletan

jazotzen zena taulara eraman duTtanttakak. Antzezlan berriakgerraondoko Espainiako hezkun-tza sistemaren krudeltasun absur-do eta zentzugabea jasaten dutenbost neskatoren egunerokoa kon-tatzen du. Elena Irureta, Loli Asto-reka, Itziar Lazkano, Teresa Caloeta Gurutze Beitia aktoreek joka-tuko dituzte paperak, FernandoBernues eta Mireia Gabilondozuzendariak gidatuta.

Ostegunean, 19:30ean, EtxarriAranazko plazan

Jo & Swiss Knife boskote iruin-darra, 2014ko erdialdetik dabil

elkarrekin. Music from small pinkdiskoa aurkeztuko dute. Amerika-ko Estatu Batuetako 30. hamarka-dako doinuak bai, baina eszenara-tze freskoarekin. +www.guaixe.eus

Gerra ondorengo nesken eskola haiena Country eta bluegrass doinuak

Erkudengo Amaren Holandako esperientzia

Ihabarterrak harrera ona izan zuen

Page 16: Sakanerria>> 8 Sakanerria >> 2/6 Euskaltegi garaia da · Euskal Presoak Euskal Herrira! Irailaren 2an, ostiralean, 20:00etan Arbizuko eta Etxarri Aranazko plazetan, elkarretaratzeak.

SAKANAKO ASTEKARIA •2016ko irailak 2, ostirala • 2. aroa • 564. zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun 36 . . . . . . . . 11.5 . . . . . . .0Etxarri A. 36.3 . . . . . . . 8.7 . . . . . . .0Altsasu 33.5 . . . . . . 11 . . . . . . . . .2.6Aralar 26.6 . . . . . . . 9.1 . . . . . . .7.7Urbasa 31 . . . . . . . . 11 . . . . . . . . .1.5

: eguraldiaasteko >>

Min: 14 Max: 28 Min: 13 Max: 30 Min: 15 Max: 27 Min: 14 Max: 24 Min: 12 Max: 24 Min: 13 Max: 25 Min: 14 Max: 25

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: 5% euria: 10% euria: 15% euria: 20% euria: 10% euria: 10% euria: 10%

Bazkide zozketaIRAILEKOSARIAK:

2.,3. ETA 4. SARIA:Artazako Kanpina: %10eko deskontua.Aquarium: sarrera bat.

Lacturale: esneki lotea.

Gaztezulo: 3 hilabetez doan.

1. SARIA: Ekainberri: 2 sarrera.

Artazako Kanpina:

%10eko deskontua.

Aquarium: sarrera bat.

Lacturale: esneki lotea.

Gaztezulo: 3 hilabetez doan.

: ilargiaren aldia>>ilgora ilbete ilbehera ilberri

9 16 23 1

1. Garilaren 25ean jo zenituenezkilak. Zergatik?Igandetan ezkilak jotzera joatennaiz Ihabarko elizara. Meza hasibaino ordu erdi lehenago izaten da.Garilaren 25a jai eguna da Araki-len eta ospakizunekin batera ezki-lak ere izan ziren herrian. Oraindela bost urte Arakilgo herri guz-tietan ordu berean jo genituenezkilak. Joan den urtean ere jonituen Ihabarren, eta uste dut jen-deari gustatzen zaiola.

2. Zenbat urte dira ezkilak jotzendituzula?14 urte nituela hasi nintzen igan-detako ezkila-jotzea egiten. Gazte-tan, 22 urterekin-edo denbora batezutzi nuen, parrandara irteten gine-lako. Baina gero, berriz ekin nion,dagoeneko duela 25 urte.

3. Ihabarren bazen ohituraezkilak jotzekoa?Don Jose Cruz San Juan apaizakjotzen zituen garai batean. Igande-tan, 11:30ean errepikak egitenzituen; 11:45ean 'las 23' izenarekinezagutzen direnak, hau da, hamartoke, beste hamar toke eta hirugehiago. 11:55ean 'las cinco y una',hau da, bost toke eta bat gehiago.Eta 12:00etan sei toke jotzen zirenmeza hastear zela iragartzeko.

4. Bestelako deiak egiteko ereerabiltzen zen ezkila-jotzea. Gauza asko iragartzeko erabiltzenzen ezkilaren doinua. Auzolaneradeitzeko adibidez, herriko zorrakordaintzeko, sutea baldin bazen,ekaitza zegoenean edo hileta batiragartzeko ere bai. Hiletarenkasuan, gainera, ezkila tokeen ara-bera jakiten ahal zen hildakoa gizo-

nezkoa edo emakumezkoa zen,ezkondua edo ezkongabea. Garaihartan gainera, hildakoa etxeanedukitzen zuten lurperatu arte.Elizkizunaren egunean, etxetikelizaraino joateko ere ezkila hotsakizaten ziren bide hori 'lagunduta'egiteko. Ekaitza izaten zenean,ezkilak jotzen ziren hodeiak herri-tik bidaltzeko. Aralartik MikelDeuna jaisten zenean ere ezkilahotsak sortzen ziren. Murgindue-tan zegoelarik, Ihabarko elizanhasten zen ezkila jotzen eta han-dik herrirainoko bidea ezkila-hotsek lagunduta egiten zuten.

5. 60ko hamarkadan lehiaketakegin omen ziren. Bi urtez izan ziren txapelketak.1968an lehena eta 1969an bigarre-na. Bi horiek Ihabarren, baina gerobeste herri batzuetan ere egin zituz-ten, Arruazun adibidez. 1968koanjende asko etorri zen herrira, 3.000lagun inguru. 14 urte nituen nik bai-na gogoratzen dut. Bi toketan eginzuten lehia. Lehena, derrigorrez-ko proba bat zen eta bigarrena esti-lo librean. Ezkila jotzaile asko eto-rri ziren: Nafarroako herri askota-tik, Gipuzkoatik, Bizkaitik,Errioxatik... baita Lizarraga,Arruazu, Uharte-Arakil... Epaima-haia osatzen zutenen artean jendeezaguna ere bazen, Maria Ostizkantaria kasu.

6. Zergatik iruditzen zaizudeigarria ezkila-jotzearena?Musika, erritmo desberdinak sor-tzeko aukera... beti gustatu izanzait. Ezkila jotzen erritmo desber-dinak sortu daitezke eta nik esti-lo librean jotzen dut. Ohituradexente galdu da, baina, zenbait

herritan oraindik asko mantentzenda. Urtero, Amurrion gelditzengara ezkila-jotzaile ugari.

7. Ihabarko kanpai-dorrekoerlojua ere zuk daramazu. Astero eman behar zaio korda,bestela gelditu egiten da. Igande-tan ezkilak jotzera etorri eta kor-da ematen diot. 1930. urtekoa-edoizanen da erlojua.

8. Ihabarko kanpaidorrea, nolakoa?Bi kanpai ditu. Bata handiagoa dabestea baino, eta batek doinu baxua-goa du eta besteak zorrotzagoa.

9. Jendeari gustatzen zaioezkilak entzutea?Nik uste dut baietz. Askok ez dutejakinen zer nolako tradizioa dago-en horren atzean. Orain, igandetaneta gutxi gehiago jotzen da. Niri iris-ten zaizkidan iritziak beti dira posi-tiboak.

10. Egun batean huts egitenbaduzu, jendea ohartzen da?Ihabarren haizeak jotzen duene-an oso gogor jotzen du. Egun horie-tako batean, igandearekin tokatzendenean, nik ezkilak jo eta gertatuzait herriko bizilagun batek gal-detzea, ia zergatik ez dudan ezki-larik jo. Egunen batean jo gabe gel-ditu banaiz beste bizilagun batekjotzen du.

11. Hurrengo ezkila jotzea noiz?Igandero egiten dut, baina etzikoaagian, luzexeagoa izanen da. Herri-ko jaiak izanda, zerbait desberdi-na egitea gustatzen zait. Hori ere,segun eta nola sentitzen naizen.Aldatu egiten da norberaren ego-erarekin batera.

>>11galdera

Migel Anjel IrurtzunEzkila jotzailea

Testua: Maialen Huarte Arano