Arbizuko hizkeraren zenbait soinu bereizgarriz · bokalak silaba itxian daude eta atonoak dira,...

12
UZTARO, 18 - 1996, 49 - 60 49 Arbizuko hizkeraren zenbait soinu bereizgarriz José Ignacio Hualde University of Illinois Arbizuko (Nafarroa) euskarak dituen bilakabide fonologiko berezi batzuei buruzko behin-behineko datu akustiko batzuk eskaintzea da artikulu labur honen helburua. Hala [b] herskari ahostun epentetikoa nola bokal arteko [ ] izatea da euskalki honen ezaugarri fonologiko deigarriena. Oposaketa fonologiko hau nahikoa harrigarria da, euskaraz, gaztelaniaz bezala, trabakari ahostun jarraikor/ez-jarraikor alternantzia nahikoa gertakari fonetiko bakana baita (ikus Mascaró 1983, 1991, besteak beste). Euskalki honen beste ezohiko berezitasun batzuk ere dokumentatzen dira hemen: lehena, bokalaren luzeran oinarrituriko oposaketaren garapen garrantzitsua; bigarrena, sabaikari-aurreko frikari ahostun bat izatea, hitz bakar batean bada ere, hots, [ud ] hitzean, beste euskalkietako [ur] ‘ura’ hitzean alegia. The purpose of this short paper is to offer some preliminary acoustic data for some unusual phonological developments in the Basque variety spoken in Arbizu, Navarra. The most striking phonological feature in this dialect is the existence of an epenthetic voiced stop [b], which contrasts with [ ] in the intervocalic environment. This phonological contrast is quite unexpected, given the fact that the alternation between continuant and noncontinuant voiced obstruents in Basque, like in Spanish, is generally taken to be a rather low-level phonetic phenomenon (see Mascaró 1983, 1991, among others). Other uncommon properties of this dialect, which are documented here, are the existence of a well-developed contrast in vowel length, and the presence of a voiced prepalatal fricative in one single item, the word for ‘water’, [ud ], which in other dialects is [ur]. LINGUISTIKA

Transcript of Arbizuko hizkeraren zenbait soinu bereizgarriz · bokalak silaba itxian daude eta atonoak dira,...

Page 1: Arbizuko hizkeraren zenbait soinu bereizgarriz · bokalak silaba itxian daude eta atonoak dira, azentua esaldiaren lehenbiziko eta azken silabetan jartzen baita (ésan dú, ésaan

UZTARO, 18 - 1996, 49 - 60 49

Arbizuko hizkeraren zenbaitsoinu bereizgarriz

José Ignacio HualdeUniversity of Illinois

Arbizuko (Nafarroa) euskarak dituen bilakabide fonologiko berezibatzuei buruzko behin-behineko datu akustiko batzuk eskaintzea da artikululabur honen helburua. Hala [b] herskari ahostun epentetikoa nola bokal arteko[√] izatea da euskalki honen ezaugarri fonologiko deigarriena. Oposaketafonologiko hau nahikoa harrigarria da, euskaraz, gaztelaniaz bezala, trabakariahostun jarraikor/ez-jarraikor alternantzia nahikoa gertakari fonetiko bakanabaita (ikus Mascaró 1983, 1991, besteak beste). Euskalki honen besteezohiko berezitasun batzuk ere dokumentatzen dira hemen: lehena,bokalaren luzeran oinarrituriko oposaketaren garapen garrantzitsua;bigarrena, sabaikari-aurreko frikari ahostun bat izatea, hitz bakar batean badaere, hots, [udÛ] hitzean, beste euskalkietako [ur] ‘ura’ hitzean alegia.

The purpose of this short paper is to offer some preliminary acoustic data for someunusual phonological developments in the Basque variety spoken in Arbizu, Navarra. Themost striking phonological feature in this dialect is the existence of an epenthetic voicedstop [b], which contrasts with [√] in the intervocalic environment. This phonological contrastis quite unexpected, given the fact that the alternation between continuant andnoncontinuant voiced obstruents in Basque, like in Spanish, is generally taken to be a ratherlow-level phonetic phenomenon (see Mascaró 1983, 1991, among others). Otheruncommon properties of this dialect, which are documented here, are the existence of awell-developed contrast in vowel length, and the presence of a voiced prepalatal fricative inone single item, the word for ‘water’, [udÛ], which in other dialects is [ur].

LINGUISTIKA

Page 2: Arbizuko hizkeraren zenbait soinu bereizgarriz · bokalak silaba itxian daude eta atonoak dira, azentua esaldiaren lehenbiziko eta azken silabetan jartzen baita (ésan dú, ésaan

0. Sarrera*

Lantxo honen helburua Arbizukoeuskaraz aurkitzen diren zenbaithizkera-soinu berezi aztertzea da, datufonetiko batzuk emanez. Hiru arazoizango ditugu kontuan: bokalen arteko/b/ herskaria, bokal luzeak eta urhitzean agertzen den afrikatu ozena.Bokalen arteko /b/ herskaria (ingurunehonetan [√] jarraikorrarekin kontrasta-tzen dena), antza denez, Arbizun etaLakuntzan baizik ez da erabiltzen(Zuazo 1995). Aldiz, bai bokal luzeaketa bai ur hitzaren soinu bereziaalboko herrietan ere aurkitzen dira.

Datu akustikoak ateratzeko bi ema-kumezko gazteri egindako grabaketabat erabili dut.1 Grabaketa RicardoGómezek egin zuen Gasteizko EHUkoFonetika Laborategian. Hiztunei gazte-laniazko esaldi idatzi batzuk emangenizkien, haiek Arbizuko euskarazesateko mikrofonoaren aurrean. Gra-batutako esaldien azterketa akustikoaegiteko Signalyze izeneko programaerabil i dut Macintosh Centris 660Audio-Visual batekin.2

1. [b] vs. [√√√√ ]

Fonetikaren aldetik, Arbizuko euska-rak daukan ezaugarririk nabarmenenabokalen arteko [b] herskaria da. Jakinadenez, euskaraz, gaztelaniaz etainguruko beste hizkuntza batzuetan

bezala, /b,d,g/ fonema herskari ozenedo ahostunek [+jarrai] diren [√, ∂, © ]alofonoak dituzte ingurune fonologikoaskotan. Bereziki bi bokalen artean,[√, ∂, © ] soinuak aurkitzen ditugu betiahoskera normalean: alaba da[ala√a∂a], egon [e© on]. Arbizukohizkeran ere horrelaxe da, bainasalbuespen batekin; hots, /u _ + V/ in-gurunean ezartzen den kontsonantea[b] herskaria da, [-jarrai].

Bokalen arteko [b] segmentu epen-tetikoa flexiozko atzizkiekin ezartzenda izen erroa /u/-z bukatzen denean:/esku+a/ eskuba, /esku+ak/ eskubek.Deklinabidean ez ezik, gonbaratiboanere agertzen da: /alu-oo/ aluboo‘aluago’. Aditz forma jokatu batzuetanere aurkitzen dugu kontsonante epen-tetiko hau: duzubie ‘duzue ’, dubie‘dute’. Normala denez, eratorpen-atziz-kiekin, aldiz, ez dago epentesirik:arbizuarra.

/b/ epentetikoak badu bere ordez-kari sabaikaria, [JJJJ], /i/ baten ondorensartzen dena: mendiya, mendiyek,berriyoo ‘berriago’. Segmentu hau ereherskaria da. [JJJJ]-ren banaketa, halaere, [b] epentetikoarena baino zaba-lagoa da, ingurune monomorfemikoanere agertzen baita: iyendia ‘igandea’,iyotu ‘ehotu’.3

Euskaraz ohikoa den bezalaxe,azpiko [+goi] bokal baten atzean baizikez dira sartzen segmentu epenteti-koak. Erdiko bokalak [+goi] bihurtzen

UZTARO, 18 - 1996 50

* Mila esker Gorka Elordieta, Iñaki Gaminde, Ricardo Gómez eta Koldo Zuazori artikulu honenbertsio bati egindako zuzenketa eta oharrengatik. Eskerrik asko Ricardo Gómezi ere grabaketarekinlaguntzeagatik.

1. Aitziber Etxanobe Arrieta (21 urte) eta Laura Flores Urriza (20 urte). Nire esker ona bioi.2. Horrez gain, hogei minutuko elkarrizketa libre bat grabatu genuen; baina ikerketa akustikorako

datuak ateratzeko ez dut erabili.3. Dena den, morfema baten barnean agertzen denean ere, herskari sabaikaria epentesi baten

ondorioa da; behintzat diakronikoki. Ingurune monomorfemikoan epentesia ez da guztiz erregularra.Maiatza [majetsa], oihu [oju] eta beste hitz batzuetan frikari edo hurbilkari sabaikari bat aurkitzen dugu,nahiz eta antzeko adibide batzuetan herskari epentetikoa kausitu: leiho [leiJo].

Page 3: Arbizuko hizkeraren zenbait soinu bereizgarriz · bokalak silaba itxian daude eta atonoak dira, azentua esaldiaren lehenbiziko eta azken silabetan jartzen baita (ésan dú, ésaan

dira ingurune berean, baina azalekogoiko bokal hauek ez dute epentesirikeragiten: /baso+a/ basua, /seme+a/semia.

Arbizuko [b] herskari epentetikoanahikoa fenomeno harrigarria da; nor-malean euskaraz, baita Arbizukoeuskaraz ere, bokalen artean /b, d, g/-ren alofonoak segmentu jarraikorahulak direnez gero. [b,d,g] eta [√, ∂,© ] alofonoen banaketa hain orokorraeta azalekoa izaki, ez genuke salbues-penik izatea espero beharko. BainaArbizuko hizkeran [b] eta [√] soinuenarteko oposaketa fonologiko bat dugu.

Lourdes Oñederrak (1993), nire1991ko liburuari egindako iruzkinean,fenomeno honek fonologiarako duengarrantzia aipatu zuen eta hobetosakondu beharra azpimarratu. Nikdakidanez, fenomeno honen lehenda-biziko aipamena neure 1988ko tesianagertzen da. Baina, geroago, KoldoZuazok (1995) baieztatu du. RicardoGómezek, Joseba Lakarrak eta EHU-ko beste irakasle batzuek ere baiezta-tu dute, baina ez izkribuz. Dena den,datu akustikoak ematea beharrezkoadela iruditzen zait. Ikerketa sakonagobat beste momentu baterako utzirik,behin-behineko datu batzuk aurkeztunahi ditut hemen.

Irudietan esaldiaren soinu-uhina etaespektrograma erakusten dira. 1A.irudian, [bu:ba∂a] ‘burua da’ adibideaerakusten da. Adibide honetan hers-kari ozen eta frikari ozenen artekodesberdintasuna oso garbi ikusten da.Bi b segmentuak, hasierakoa etabokalen artekoa, [b] herskariak dira,[- jarrai]. Aldiz, d segmentua [∂ ][+jarrai] da eta bokalen antzeko for-mante garbiak erakusten ditu. 1B eta1C irudietan adibide bereko zatihandituak ikus daitezke, bokalen

arteko [b] [-jarrai] eta [∂ ] [+jarrai]segmentuak xehetasun gehiagozerakutsiz.

2. irudian kontraste bera erakustenda, [eskuba∂a] ‘eskua da’ adibideaerabiliz.

[b] epentetikoa alde batera utziz,/b,d,g/ fonemen [+jarrai] eta [-jarrai]alofonoek gaztelaniaz eta besteeuskalkietan daukaten banaketaberbera dute Arbizuko hizkeran.Bokalen artean, beraz, [√ , ∂ , © ]aurkitzen ditugu. Beste euskalkiaskotan bezala, Arbizun alofono hauekoso frikari ahulak dira, hurbilkariakdira, fr ikariak baino gehiago, etaerortzeko joera garbia erakusten dute.Hain zuzen, Arbizun soinu hauek eta[r] guztiz galdu dira hitz askotan bibokalen artean (ikus Hualde 1991b).Badira morfologikoki baldintzatutadauden erorketa batzuk ere. Adibidez,da-ren kontsonantea bokalez bukatzenden partizipio baten atzean galtzen da:eldu da > eldu aa, baina bestela ez:goorra da . 3. irudian /alaba da/[ala√a∂a] erakusten da. Ikusten denbezala, [√] eta [∂ ] segmentuek osoformante garbiak dauzkate, iabokalenak bezain markatuak.

4. eta 5. irudiek bikote kuasi-minimobat erakusten dute. Bi irudi hauetan [b]eta [√ ] soinuak kontrastatzen diraingurune fonetiko berberean. 4. irudiak/kuba+n dau/ [ku√enda:w] ‘Cubandago’ adibidea erakusten du eta 5.ak/esku+a+n dau/ [eskubenda:w] ‘es-kuan dago’. Inguruneko segmentuakberdinak dira bi adibideetan, beraz. 4.adibidean, kontsonante ezpainbikoaerroarena da eta [+jarrai] bezalagauzatzen da. 5. adibidean, aldiz, [b]segmentua kontsonante epentetikoada eta [-jarrai].

UZTARO, 18 - 1996 51

Page 4: Arbizuko hizkeraren zenbait soinu bereizgarriz · bokalak silaba itxian daude eta atonoak dira, azentua esaldiaren lehenbiziko eta azken silabetan jartzen baita (ésan dú, ésaan

6. irudiak kontsonante epentetikosabaikaria, [JJJJ], erakusten du. Adibidea/mendi+a da/ [mendiJJJJa∂a] da.Espektrograma eta soinu-uhina ikusiz,nahikoa garbi dago kontsonanteepentetiko hau ere [-jarrai] dela.

Kontsonante baten epentesia /[+goi]___ + V/ ingurunean hizkera askotangertatzen da. Banaketa geografikoakontuan hartuz, mota honetako arauakdauzkaten bi eremu bereiz ditzakegu,bat ekialdean eta beste bat mende-baldean.

Ekialdetik hasiz, behenafarrerareneremuko zati batean irristari sabaikaribat sartzen da erroa /u/-z bukatzendenean: esku, eskuya. Erroa /i/-z bu-katzen bada, aldiz, ez dago epente-sirik: mendi, mendia. Egoera hauEtxeparerengan ere aurkitzen dugu(baita Leizarragaren izkribuetan ere,Ricardo Gómezek gogoraraztendidanez). Zubereraz eta behenafarre-raren beste hizkera batzuetan,sekuentzia hauek sinplifikatu egin dira:eskuya > eskia. Beste tipo batzuk ereaurkitzen dira behenafarreran: esküa,burüa eta esküya, burüya (Bonaparte1869 [1991: 242, 2. ohar.], Lafon1937)4. Bidankozeko erronkarieraz,/u+a/ taldeak [jwa] ematen zuen meta-tesiz (Michelena 1954 [1988: 283]):becatiua [bekatjwa] Espiritu saintiuaetab. (ikus Bonaparte 1991, Prudencio

Hualde eta Mariano Mendigacharentestuak).5

Baina hedatuen dagoen epentesi--motan, segmentu epentetikoakezkerraldeko bokalaren ahoskunea du.Bizkai-Gipuzkoetako alderdi zabalbatean eta baita Nafarroako hizkerabatzuetan ere sabaikari (edo aurre--sabaikari) bat sartzen da /i ___ (+) V/ingurunean. Gipuzkoako zati bateaneta Nafarroan, segmentu epentetikoafrikari sabaikari ahostuna da, agianbatzuetan herskaria, Arbizun bezala:mendiya. Gernikaldean eta Bizkaikobeste hizkera askotan, frikari sabai-aurrekoa aurkitzen dugu: mendi[Û]e;eta aurre-sabaikari hau ahoskabetuegin da Markinaldean eta Debaarroan: mendixa [mendi∫∫∫∫ a]. Aldiz, /u___ + V/ ingurunean, epentesia asko-zaz mugatuagoa da mendebaldean.Gaur egun epentesi hau Gipuzkoakoiparrekialdeko hizkera batzuetan etaSakanan aurkitzen da,6 baina, antzadenez garai batean askoz heda-tuagoa zegoen. Bonaparteren garaian,Markinaldean eta Bizkaiko besteeskualde batzuetan zehar eskuba etaantzeko formak aurkitzen ziren, Bona-partek bildutako testuei kasu egitenbadiegu. Gaurregun, aldiz, esku(e)aurkitzen dugu Markinaldean. Duelaguti Zuazok (1995) Burundako hizke-rak ikertu ditu. Eskualde honetanepentesi-araua mantentzen da /u/-z

UZTARO, 18 - 1996 52

4. Iñaki Gamindek esaten didanez, eskuya eta eskwiya modukoak Ezpeletan, Uztaritzen,Milafrangan eta Beskoitzen erabiltzen dira eta esküa Hazparnen, Lekornen eta Makean aurkitzen dagaur egun.

5. Metatesi gabeko formak ere aurkitzen ditugu Erronkariko zenbait testutan. Horrezaz gain, bazirenbeste aldaera batzuk euskalki honetan (ikus Gómez 1991).

6. Zehazkiago, Gamindek (gutunez) eskuba tankerako formak Andoain, Irura, Asteasu, Larraul,Ibarra eta Beizaman aurkitu ditu, Gipuzkoan; eta esaten didanez, Euskal Herriko AtlasEtnolinguistikoaren arabera, hurrengo herrietan ere agertzen dira: Bidania, Hernani, Donostia (buruba)eta Urrestillan (dirube). Dena den, hauetariko leku gehienetan, epentesia zaharrek baizik ez dute egiten(Koldo Zuazo, gutunez). Nafarroan, epentesi-arau hau hobeto mantentzen da eta hurrengo herrietanaurkitu du Gamindek: Olazti, Altsasu, Lizarraga, Etxarri-Aranatz, Lakuntza, Iraneta, Arruazu, Dorrao etaUnanuan. Baita, aukerazko arau bezala, baita Urdiain, Iturmendi eta Bakaikun ere. Azkenik, Uharteneskuwe aurkitu du Gamindek.

Page 5: Arbizuko hizkeraren zenbait soinu bereizgarriz · bokalak silaba itxian daude eta atonoak dira, azentua esaldiaren lehenbiziko eta azken silabetan jartzen baita (ésan dú, ésaan

bukatzen diren erroekin. Baina, diru-dienez, hizkera hauetan (Burundan,Ergoienan eta Etxarri-Aranatzen)ezpainbiko ozen epentetikoa bokalenarteko alofono arrunta da, hau da,frikaria edo hurbilkaria: [esku√a].Zuazoren datuen arabera, [eskuba]tipoko formak Arbizun eta Lakuntzanbaizik ez dira aurkitzen.7

2. Bokal luzeak

Bokal luzeak ez dira ohikoak euska-raz. Noski, euskara batuaz hiztunaskok bokal luze edo geminatuakerabiltzen ditu zahar, mehe, mihi,ohore, zuhur eta antzeko hitzetan;baina tokian tokiko hizkera gehienetanedo, nahi bada, euskara “tradiziona-lean”, bokal hauek ez dira ohikoak.Zenbait eskualdetan, aldiz, bokalluzeak aurkitzen ditugu ingurune jakinbatzuetan. Arbizun, bokalen artekokontsonante batzuen galeraren ondo-rioz bokal luzeak sortu dira (ikusHualde 1991b). Hitz askotan [√, ∂, © ,r] kontsonanteak galdu dira bi bokalenartean; baita /-n/ ere aditz partizipioengeroaldiko forman. Batzuetan bokalluzeak sortu dira, lehen banatutazeuden bi bokalak berdinak zirelako,buru > buu adibidean bezala. Baina bibokalak desberdinak zirenean ere,askotan asimilazio osoa gertatu da,bokal luze bat sortuz: egon > oon.Batzuetan, gainera, [+goi] bokal batirristari bihurtu da, alboko bokalaluzatuz: lagun > laaun [la:wn]. Antzekobilakaerak inguruko beste herrietanere aurkitzen ditugu (ikus Zuazo 1995,Karasatorre et al. 1991). Beste eskual-de batzuetan ere aurkitzen ditugubokal luzeak, hala nola Oñatin etaGipuzkoako Goierrin, baina hemen bo-

kal luzeen jatorria ez da guztiz berdinaeta beste ingurune batzuetan eresortzen dira bokal luzeak.

Arbizuko bokal normal eta luzeenarteko bereizkuntza erakusteko bikoteminimo bat dugu 7. eta 8. irudietan.Adibideak esan du (7. irud.) eta esaandu (8. irud.) ‘esanen du’ esaldiak dira.7. irudian, [+behe] bokalaren iraupena76.29 ms.-koa da eta 8.ean 176ms.-koa. Esaldi hauetan neurtutakobokalak si laba itxian daude etaatonoak dira, azentua esaldiarenlehenbiziko eta azken silabetan jartzenbaita (ésan dú, ésaan dú). Silaba irekiedota azentudunetan bokalareniraupena handiagoa izango delaespero dezakegu. 1. irudiaren (buuba )[u:] luzeak 191.81 ms irauten du eta 4.irudiaren (kuben ) [u] laburrak 102.40ms, gutti gora-behera (kasu honetanneurketa zehatza zaila da [u] bokalaondorengo [√] segmentuarekin batzenda-eta).

3. [dÛÛÛÛ ]

Bonaparte (1869 [1991: I, 240, 2.ohar.]) ohartu zen Arbizun eta albokobeste herri batzuetan (Etxarri-Aranatz,Lizarragabengoa eta Lizarraga aipa-tzen ditu, Arbizuz gain) soinu berezibat entzuten dela «dans le mot ura‘l’eau’, au défini». Egia esan, soinuhau forma mugatuetan ez ezik, muga-gabean ere agertzen da: ur eta urakontsonante berberarekin ahoskatzendira. Bestaldetik, hala ere, segmentuhau hitz honetan baizik ez da ager-tzen. Behintzat, Arbizuko hizkerarakobildu dudan hiztegi-zerrenda luzexkanez dut beste inon aurkitu.

UZTARO, 18 - 1996 53

7. Koldo Zuazok esaten dit Arruazuko hizkeran ere [b] herskariaren aztarnak aurkitzen direla; bainafenomenoa ez omen da Arbizun bezain sistematikoa.

Page 6: Arbizuko hizkeraren zenbait soinu bereizgarriz · bokalak silaba itxian daude eta atonoak dira, azentua esaldiaren lehenbiziko eta azken silabetan jartzen baita (ésan dú, ésaan

Bonapartek, aipatu lekuan, esatendigu soinu berezi hau «intermédiaireentre ‘d’ roncalais et ‘z’ doux italien enzelo» dela; hau da, afrikatu ozenhorzkari edo hortzobietakoa, agiandardarkari bigunaren antzeko zerbaite-kin. Ez dago dudarik afrikatua etaozena dela. Ahoskunea dela eta, aldiz,nik neuk sabaikari-aurreko bezaladefinitu dut (Hualde 1991a: 40) etaoraindik ere iruditzen zait definizio horizuzena dela. Hau da, funtsean inge-lesezko j /dÛ/ da, nahiz eta ez guztizberdina. Ingelesezko soinuak bainofrikazio gehiago du. Frikapen-eremuazabalagoa dateke. Antz handiagoa duingelesezko /dÛ / fonemaren hitzbukaerako alofonoarekin (fudge hi-tzean, adibidez), hitz-hasieran ager-tzen denarekin baino. Soinu bera edobederen berdintsua Bizkaiko hizkerabatzuetan ere aurkitzen da, noski.Horixe da Lekeitioko /dÛ/uan da beza-lako adibide batean edo Gernikaldekoesan /dÛ/oat esaldian agertzen densoinua. Dena den, Bizkaiko hizkerahorietan soinu afrikatu hau esaldiaren

hasieran edo [-jarrai] den kontsonantebaten ondoren baizik ez da agertzen.Bokal baten ondoren frikaria dugu betieta ez afrikatua: Gorka [Û ]uan da(Lekeitio), mendi[Û]e (Gernika).

9. irudian, [udÛa∂a] ‘ura da’ esal-diaren espektrograma ikus daiteke.Afrikatuaren bi parteak, hersketa etafrikapena oso argi agertzen dira. Bestekontsonante baten aurrean afrikatuhau [Û] frikari bihurtzen da, ikus 10.irudia, u[Û] berua. Ziur asko, ahoskabebaten aurrean ahoskabetzen da, [∫∫∫∫ ]emanez, baina ez dut aztertu.

Arbizuar gazte batzuek [dÛ] soinuagaldu dute, eta haren ordez [∫∫∫∫ ]erabiltzen dute beti. Behintzat,grabatutako bi hiztunetariko batek halaegiten du. Nire Arbizuko euskarariburuzko beste lanak idazteko izannuen berri-emaileak (Xabier Arbizu),[dÛ] ahoskatzen zuen. Ez dakit, beraz,ze neurritan galdu den edo galtzen ariden soinu hau hiztun gazteen artean.

UZTARO, 18 - 1996 54

Aipamenak

Bonaparte, L. L. (1869): Le verbe basque en tableaux, Londres [Berrarg. Bonaparte 1991].–––––––––––, (1991): Opera omnia vasconice, 4 lib. Euskaltzaindia, Bilbo.Gómez, R. (1991): “Erronkarierazko dotrina argitaragabe bat: edizioa eta azterketa”, in

Joseba A. Lakarra eta Iñigo Ruiz Arzalluz, arg., Memoriae L. Mitxelena MagistriSacrum, I, 375-426 (ASJU-ren gehigarriak 14), Donostia.

Hualde, J. I. (1988): A lexical phonology of Basque, Doktoradutza tesia, University ofSouthern California, Los Angeles.

–––––––––––, (1991a): Basque phonology, Routledge, Londres eta New York. –––––––––––, (1991b): “Sincronía y diacronía de las vocales geminadas en vasco”, in Joseba

A. Lakarra eta Iñigo Ruiz Arzalluz, arg., Memoriae L. Mitxelena Magistri Sacrum,I, 615-624. (ASJU-ren gehigarriak, 14), Donostia.

Karasatorre, R., Erdozia, J. L., eta Ulaiar E. (1991): Etxarri-Aranatzko euskara eta ArañazElkarteko hiztegia Altaffaylla Kultur Elkartea, Tafalla.

Lafon, R. (1937): “Tendance à la palatalisation de la sonante u dans les parlers basques dunord-est”, Revue de Linguistique Romane 13, 73-82.

Mascaró, J. (1983): “Continuant spreading in Basque, Catalan, and Spanish”, in MarkAronoff eta R.T. Oehrle, arg., Language sound structure, 287-298, MIT Press,Cambridge - Mass.

Page 7: Arbizuko hizkeraren zenbait soinu bereizgarriz · bokalak silaba itxian daude eta atonoak dira, azentua esaldiaren lehenbiziko eta azken silabetan jartzen baita (ésan dú, ésaan

UZTARO, 18 - 1996 55

–––––––––––, (1991): “Iberian spirantization and continuant spreading”, in Albert Branchadellet al., arg., Catalan Working Papers in Linguistics 1991, 167-179, Univ.Autònoma de Barcelona, Bartzelona.

Michelena, L. (1954): “La posición fonética del dialecto vasco del Roncal”, Via Domitia 1,123-157, [Berrarg. in Michelena, L., 1988, Sobre historia de la lengua vasca I,273-297 (ASJU-ren gehigarriak, 10), Donostia.

Oñederra, M. L. (1993): “Review of Hualde 1991a”, Phonology 10, 158-162.Zuazo, K. (1995): “Burundako hizkera”, in Ricardo Gómez eta Joseba A. Lakarra, arg.,

Euskal dialektologiako kongresua (ASJU-ren gehigarriak, 28), Donostia.

Page 8: Arbizuko hizkeraren zenbait soinu bereizgarriz · bokalak silaba itxian daude eta atonoak dira, azentua esaldiaren lehenbiziko eta azken silabetan jartzen baita (ésan dú, ésaan

UZTARO, 18 - 1996 56

Page 9: Arbizuko hizkeraren zenbait soinu bereizgarriz · bokalak silaba itxian daude eta atonoak dira, azentua esaldiaren lehenbiziko eta azken silabetan jartzen baita (ésan dú, ésaan

UZTARO, 18 - 1996 57

Page 10: Arbizuko hizkeraren zenbait soinu bereizgarriz · bokalak silaba itxian daude eta atonoak dira, azentua esaldiaren lehenbiziko eta azken silabetan jartzen baita (ésan dú, ésaan

UZTARO, 18 - 1996 58

Page 11: Arbizuko hizkeraren zenbait soinu bereizgarriz · bokalak silaba itxian daude eta atonoak dira, azentua esaldiaren lehenbiziko eta azken silabetan jartzen baita (ésan dú, ésaan

UZTARO, 18 - 1996 59

Page 12: Arbizuko hizkeraren zenbait soinu bereizgarriz · bokalak silaba itxian daude eta atonoak dira, azentua esaldiaren lehenbiziko eta azken silabetan jartzen baita (ésan dú, ésaan

UZTARO, 18 - 1996 60