TXIPION EGINDAKO BILERAREN AKTA

6
bilduplentzia BILDU PLENTZIA http://bildu.info/plentzia Astillero z/g [email protected] 48620 Plentzia http://facebook.com/bilduplentziagorliz yahoo BILDUko zinegotziek aurkezpen labur bat egin ostean, hurrengo gaiez hitz egiten hasi gara: 1. GELTOKIAN APARKALEKUA EGITEKO PROIEKTUAZ Auzoko batek Metro Bilbaoko arduradunetako batekin egindako bileraz aritzen da, Plentziako geltoki inguruaren egoera eskasa dela eta; inguru horretan dauden arrisku eta gabezien berri eman omen dio arduradun horri: komun falta, autobus geltokien arriskua… Komun eramangarriak jartzeko aukera aipatzen da, zehaztu beharko litzateke non eta egingarria den [Gurutze Gorriko eraikinaren atzean, geltokiko eraikinean bertan…] Proiektuaz daukagun informazio zehatza urria dela adierazten dugu: proiektua bera mugatu dela eta ez direla egongo bi solairu, ezta hasieran adierazitako aparkaleku- plaza kopurua ere, honen inguruko zenbait alegazio onartu dituztelako. Uztailaren 12ko Hirigintzako Batzordean gai honi buruz mintzatu ziren eta hauxe da adierazitakoaren laburpena, Arkitektoarekin egiaztatua: Geltoki inguruan egingo diren lanei dagokienez, HIRIGINTZA-PLANGINTZA INSTRUMENTUA eta HIRIGINTZA PROIEKTUA ezberdindu behar ditugu. PLANGINTZA INSTRUMENTUA: Udalak eratzen du, proiektua idatzi baino lehen. Proiektua izango denaren “orban” orientagarri bat baino ez da. PROIEKTUA : Kasu honetan, Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) esleitzen duen enpresak eratuko du. - Esan dugun bezala, Udalak PLANGINTZA INSTRUMENTUA eratzen du, eta beraren azken fasean gaude: uztailean arloko 17 erakunderi edo interesdun administraziori jakinarazi zitzaien Instrumentu horri alegazioak egiteko aukera zutela (bigarren aldiz); horren ondoren, 7 aurkeztu ziren. Erreklamaziorik garrantzitsuena Bizkaiko Foru Aldundiko Hirigintza Sailarena izan zen; horrek diseinu arloko minimo batzuk eskatzen zituen plangintza instrumentu hau ontzat emateko: biribilguneko biraketa-erradioak, URA Uraren Euskal Agentziak aholkatzen dituen kotak markatzea, Gurutze Gorriaren eta taxien geralekuaren kokapena zehatzago adieraztea… Plangintza instrumentua erreklamazio hauetara egokitu ostean (beste 6ei erantzuteaz gain), aipatutako Hirigintza Sailaraz bidali da, baita Ingurugiro eta UZTAILAREN 5EAN TXIPIO AUZOAN EGINDAKO HERRI BILERAKO AKTA* *Kurtsibaz dagoena bildutako informazioa edota egindako kudeaketa da

description

Uztailaren 5ean Plentziako Txipio auzoan egindako bileraren akta, auzokideek proposamenekin

Transcript of TXIPION EGINDAKO BILERAREN AKTA

Page 1: TXIPION EGINDAKO BILERAREN AKTA

ŀbilduplentzia BILDU PLENTZIA http://bildu.info/plentzia

Astillero z/g [email protected]

48620 Plentzia http://facebook.com/bilduplentziagorliz

yahoo

BILDUko zinegotziek aurkezpen labur bat egin ostean, hurrengo gaiez hitz egiten hasi

gara:

1. GELTOKIAN APARKALEKUA EGITEKO PROIEKTUAZ

Auzoko batek Metro Bilbaoko arduradunetako batekin egindako bileraz aritzen da,

Plentziako geltoki inguruaren egoera eskasa dela eta; inguru horretan dauden arrisku

eta gabezien berri eman omen dio arduradun horri: komun falta, autobus geltokien

arriskua…

Komun eramangarriak jartzeko aukera aipatzen da, zehaztu beharko litzateke non eta

egingarria den [Gurutze Gorriko eraikinaren atzean, geltokiko eraikinean bertan…]

Proiektuaz daukagun informazio zehatza urria dela adierazten dugu: proiektua bera

mugatu dela eta ez direla egongo bi solairu, ezta hasieran adierazitako aparkaleku-

plaza kopurua ere, honen inguruko zenbait alegazio onartu dituztelako.

Uztailaren 12ko Hirigintzako Batzordean gai honi buruz mintzatu ziren eta hauxe da

adierazitakoaren laburpena, Arkitektoarekin egiaztatua:

Geltoki inguruan egingo diren lanei dagokienez, HIRIGINTZA-PLANGINTZA INSTRUMENTUA eta HIRIGINTZA PROIEKTUA ezberdindu behar ditugu.

PLANGINTZA INSTRUMENTUA: Udalak eratzen du, proiektua idatzi baino lehen. Proiektua izango denaren “orban” orientagarri bat baino ez da.

PROIEKTUA: Kasu honetan, Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) esleitzen duen enpresak eratuko du.

- Esan dugun bezala, Udalak PLANGINTZA INSTRUMENTUA eratzen du, eta beraren azken fasean gaude: uztailean arloko 17 erakunderi edo interesdun administraziori jakinarazi zitzaien Instrumentu horri alegazioak egiteko aukera zutela (bigarren aldiz); horren ondoren, 7 aurkeztu ziren.

Erreklamaziorik garrantzitsuena Bizkaiko Foru Aldundiko Hirigintza Sailarena izan zen; horrek diseinu arloko minimo batzuk eskatzen zituen plangintza instrumentu hau ontzat emateko: biribilguneko biraketa-erradioak, URA Uraren Euskal Agentziak aholkatzen dituen kotak markatzea, Gurutze Gorriaren eta taxien geralekuaren kokapena zehatzago adieraztea…

Plangintza instrumentua erreklamazio hauetara egokitu ostean (beste 6ei erantzuteaz gain), aipatutako Hirigintza Sailaraz bidali da, baita Ingurugiro eta

UZTAILAREN 5EAN TXIPIO AUZOAN EGINDAKO HERRI

BILERAKO AKTA*

*Kurtsibaz dagoena bildutako informazioa edota egindako kudeaketa da

Page 2: TXIPION EGINDAKO BILERAREN AKTA

bilduplentzia

BILDU PLENTZIA http://bildu.info/plentzia

Astillero z/g [email protected]

48620 Plentzia http://facebook.com/bilduplentziagorliz

Garraio eta Herri-lan Sailetara ere, denak Bizkaiko Foru Aldundikoak, behin betiko onarpenaren prozesua albait arinen egiteko.

- Orain, Hirigintza Sailak Ingurugiro eta Garraio eta Herri-lan Sailen txosten onuragarriak jaso beharko ditu; gero, bi hilabeteko epea izango du txostena idatzi eta alde edo kontra dagoela adierazteko. Alde egonez gero, behin betiko oniritzia emango dute.

Horrekin batera, lur-zati batzuen nahitaezko desjabetzean lanean ari dira, onura publikorako. Kasu horretan, espedientea ez dago hasita, “sartuta” baizik, eta desjabetze hau 3 hilabetez luza daiteke.

Behin desjabetzea amaituta, lurrak Bizkaiko Garraio Partzuergoari emango zaizkio itun baten bitartez; orduan, Bizkaiko Garraio Partzuergoak HIRIGINTZA PROIEKTUA idazteaz arduratuko da, horren ostean lanak esleitzeko eta horiekin hasteko.

2. UDALAK GATZAMINA BERE GAIN HARTZEAZ

Auzoko batzuek aukera hau mahaigaineratu dute. Egin beharreko kudeaketa ezagutzen

ez badugu ere, azaltzen dugu lehenengo auzokideen arteko adostasuna lortu behar dela;

horren ostean, Udalarekiko akordioa etorriko litzateke.

3. GATZAMINAREKIN LOTUTAKO BESTE KONTU BATZUK

- Auzoko leku honetara ailegatzeko eskailerak egoera txarrean

daude. Eskudelak begiratzea ere komenigarria litzateke.

Obra eta Zerbitzuetako zinegotzia den Javier Artazari honen berri eman diogu, e-posta bidez (2012-08-01) eta erregistro-orriaren bidez (2012-08-01). Egiten denari buruzko informazioa helarazteko eskatu diogu.

Gauzak horrela, abuztuaren 3an, aipatutako zinegotzi horrek adierazi zigun e-posta bidez “txostena Bulego Teknikora bidali dela. Garai hau oso txarra da, bulego eta brigadako pertsona batzuk oporretan daudelako, baina ahal dutena

egiten dutela. Udalaren konpetentzia diren arazoak lehenbailehen konpontzen saiatuko dira”.

- Gatzaminara ailegatzeko arrapala mekaniko edo igogailu baten beharra aipatzen da.

- Institutuko ikasleek jolas-orduetan utzitako zikinkeria.

Arazo hau institutuko arduradunei adierazi diegu e-posta bidez (2012-07-27), baina laneko arrazoiak direla medio, gai hau irailean landuko dugu.

Eva Ormaza, Hezkuntzako zinegotziari ere egoera honen eta Institutuko arduradunekin izandako kontaktuaren berri eman diogu, e-posta bidez (2012-07-

Page 3: TXIPION EGINDAKO BILERAREN AKTA

bilduplentzia

BILDU PLENTZIA http://bildu.info/plentzia

Astillero z/g [email protected]

48620 Plentzia http://facebook.com/bilduplentziagorliz

28) eta erregistro-orri bidez(2012-08-01). Gaia sakontzeko bilera bat egitea proposatu diogu.

- Ibai-Ganeko lokala: auzokideek ludoteka bat egiteko aukeraz

hitz egiten dute, liburutegia, ordenagailuak eta abar izan

ditzakeena. Honen harira, auzokideek eurek kudeatzea

proposatzen dugu.

- Beste proposamen bat da medikuaren kontsulta jartzea bertan.

- Auzokideek komunitateko bilerak egiteko erabili ahal izatea ere

proposatzen da.

Honen berri eman diegu Jubilatuen Elkarteko Presidenteari eta Hirugarren Adinekoak Zinegotzia den Ramon Anasagastiri (2012-08-1eko data duen erregistro-orria) eta gai horretan

sakontzeko laster bilera bat egitea proposatu diegu.

4. AUZOAREN MANTENU, LAN, GARBIKETA ETA ABARREKIN LOTUTAKO

ARAZOAK

- Txipio Bidea eta Genaro Urrutia Aldaparen arteko desnibel-gunean dauden sasien

garbiketa eta mantenua eskasak dira. Honek arratoi asko eta zikinkeria egotea dakar.

- Institutu eta eskola ondoan dauden edukiontziak (Genaro Urrutia Aldapa – Higino

Basterra) sarriago hustu behar dira.

- Genaro Urrutiako zakarrontzien garbiketa eta mantenu eskasa

Obra eta Zerbitzuetako zinegotzia den Javier Artazari honen berri eman diogu, e-posta bidez (2012-08-01) eta erregistro-orriaren bidez (2012-08-01). Egiten denari buruzko informazioa helarazteko eskatu diogu.

Gauzak horrela, abuztuaren 3an, aipatutako zinegotzi horrek adierazi zigun e-posta bidez “txostena Bulego Teknikora bidali dela. Garai hau oso txarra da, bulego eta brigadako pertsona batzuk oporretan daudelako, baina ahal dutena egiten dutela. Udalaren konpetentzia diren arazoak lehenbailehen konpontzen saiatuko dira”.

Page 4: TXIPION EGINDAKO BILERAREN AKTA

bilduplentzia

BILDU PLENTZIA http://bildu.info/plentzia

Astillero z/g [email protected]

48620 Plentzia http://facebook.com/bilduplentziagorliz

- Itxas-Mendiko kulunken mantenu eta garbiketa eskasa.

Kulunken gunea estaltzeko aukeraz ere hitz egiten da.

Bileran aipatu genuen bezala, arazoa honen ardura duen

zinegotziari jakinarazi zitzaion, eta hauxe da berak

emandako erantzuna, hitzez hitz:

Eraikin berdearen ondoan dagoen kulunka gunea konpontzen ari gara. Bankuren bat apurtuta dago eta kulunka batzuen oinarrietan ere konponketak egin behar dira. Behar dugun materiala eduki bezain laster lan horiei ekingo diegu [Ezkerrean dagoen argazkian lan horiek eginda daudela ikusten da].

Inguruko belarra moztu dugu, sugeren bat agertu delako. Izurrien kontua daraman enpresako arduradunari adierazi nion eta esan zidan ez direla suge pozoitsuak, baina normala dela jendea izutzea eta bera prest dagoela inguru horretara joateko jendearekin hitz egitera, lasai gelditzeko.

Horrez gain, auzokideen arabera, txakur arriskutsuak ibiltzen dira gune horretan, edo behintzat, solte daudenak; horiek kulunka gunera sartzen omen dira eta molestatzen omen dute.

Abisua eman diegu Udaltzainei noizean behin hortik pasatzeko, edo auzokideren batek deitutakoan horregatik kexaka.

- Txipio Bidea, “etxe berdeak” eta Musurietarako hasieraren artean, errepidea oso

egoera kaskarrean dago eta sasi ugari daude bertaraino ailegatzen direnak. Gainera,

ematen du Lantegi Batuak enpresak inausketen hondakinak gune horretan botatzen

dituela; obra-hondakinak bota izan dira, modu ilegalean.

- Espaloi bat egitea ere komenigarria litzatekeela adierazten da.

Obra eta Zerbitzuetako zinegotzia den Javier Artazari honen berri eman diogu, e-posta bidez (2012-08-01) eta erregistro-orriaren bidez (2012-08-01). Egiten denari buruzko informazioa helarazteko eskatu diogu.

Page 5: TXIPION EGINDAKO BILERAREN AKTA

bilduplentzia

BILDU PLENTZIA http://bildu.info/plentzia

Astillero z/g [email protected]

48620 Plentzia http://facebook.com/bilduplentziagorliz

Gauzak horrela, abuztuaren 3an, aipatutako zinegotzi horrek adierazi zigun e-posta bidez “txostena Bulego Teknikora bidali dela. Garai hau oso txarra da, bulego eta brigadako pertsona batzuk oporretan daudelako, baina ahal dutena egiten dutela. Udalaren konpetentzia diren arazoak lehenbailehen konpontzen saiatuko dira”.

- Abiadura murrizteko bandari zatiak falta zaizkio:

2012-08-03ko Trafiko Batzordean kontu honi buruzko idatzi bat entregatu diogu Udaltzain Buruari.

5. APARKATZEKO LEKUAK

- Auzoan dagoen aparkatzeko lekuen faltaz mintzatzen da.

Aukera batzuk aipatzen dira:

- Tolaren orubea / Eraikin berdeko zelaia egokitzea

- Eskolako aparkalekua arratsalde/gauetan zabalik uztea

Eskolako arduradunei arazo hau azaldu diegu, e-posta bidez (2012-07-28). Abuztuan haiekin bildu ginen gai hau ikertzeko eta lantzeko asmoz.

Eva Ormaza, Hezkuntzako zinegotziari ere egoera honen eta Eskolako arduradunekin izandako kontaktuaren berri eman diogu, e-posta bidez (2012-07-28) eta erregistro-orri bidez (2012-08-01). Gaia sakontzeko bilera bat egitea proposatu diogu.

6. UDALTZAINGOA

- Oro har, auzokoek uste dute Udaltzainen presentzia auzoan nahiko urria dela:

autobusen trafikoa erregulatzeko… Era berean, auzokoek uste dute beharrezkoa dela

udaltzainak gehiagotan egotea metro geltokiaren ondoan, kotxe eta autobusen

geldialdiak eta semaforoa erregulatzeko.

2012-08-03ko Trafiko batzordean kontu honi buruzko idatzi bat entregatu diogu Udaltzain Buruari.

7. TXIPIOKO PADURA

- Paduran ura sartu eta irtetea erregulatzen duen uhaterik ez dagoela esaten da, eta

isurbide horiek mantenua nahiko eskasa dela; horren ondorioz, buxadura ugari egoten

dira, uholdeak eragiten dituztenak etxe berdean.

- Horrez gain, mahaigaineratzen den beste gauza bat da: itsasadarrera doazen

errekatxoetan arazoak daude, horietako batek (Cantarranasera doana) apurtuta

daukalako eustorma bat eta ez da behar den lekura isurtzen (bertako etxeetan uriolak

eragiten dituena); eta badirudi besteren batek ur beltzak daramatzala, usain txarra

eragiten dutenak.

Page 6: TXIPION EGINDAKO BILERAREN AKTA

bilduplentzia

BILDU PLENTZIA http://bildu.info/plentzia

Astillero z/g [email protected]

48620 Plentzia http://facebook.com/bilduplentziagorliz

8. BANKUAK AUZOAN

- Auzoan banku gehiago jartzearen beharraz hitz egiten da.

Kontu hau horren ardura duen zinegotziari adierazi zitzaion (2012-05-04) eta hauxe da

bidali zigun erantzuna, hitzez hitz, ekainaren 21eko datarekin:

Bankuak Gatzamina Auzoan eta inguruetan – Gatzamina eta Eskolako patioan bankuak jartzeko (orain zabalik egoten da auzokoentzat) aurrekontuak eskatuta zeuden. Evak [Eva Ormaza, Hezkuntza eta Euskara zinegotzia] esan zigun banku pare bat jartzea ondo legokeela.

Aurrekontua onartu dugu eta bankuak eskatu. Ailegatu bezain laster jarriko ditugu.

BILDUK ATERATAKO ONDORIOAK

Lehenengo eta behin, uztailean egindako bileran parte hartu zuten auzokideei eskerrak eman nahi dizkiegu: auzoaren bizitza hobetzeko zuen ekarpenak beharrezkoak dira; are gehiago, jaso dugun izugarrizko altxorra, baztertzeko eta galtzeko prest ez gaudena.

Bigarrenik eta dokumentu honi dagokionez, azaldu nahi dugu bileran mahaiganeratu eta inkestetan batu ziren gaiak ordenatzen saiatu garela, konponbidea edo bideratzea lehenbailehen eta albait eraginkorren emateko helburuarekin. Kontu batzuk, konponbide zailagoa daukatenak, aipatu baino ez dira egiten; hala ere, horrek ez du esan nahi ahaztuko ditugunik.

Ikusten duzuen bezala, arazo batzuetan lanean egon gara (Itxas-mendiko kulunka gunea egokitzea eta inguruak garbitzea, bankuak jartzea auzoan…); gauzak horrela, gelditzen zaiguna da lana beteko den itxaropena mantentzea eta beraren jarraipena egitea.

Auzorako proiektuak eratzen diren heinean, beste kontu batzuk konpontzen joango direla uste dugu, batez ere geltoki ingurua berrantolatzea: errepideko zuloak, autobus geltokiak, zebrabide egokiak…

Azkenik, akta honetan jasotzen diren gaiei (baita sortuko diren beste gai berri batzuei) segimendua egiteko asmoz, hilabete batzuk barru beste Herri Asanblada bat egitea proposatuko dizuegu. Lan dinamika hartzeko helburuarekin, auzoz auzo, ekingo diogu lanari.

Animo! Erronka handia da baina Plentziak merezi du!