AKTA ARETA

7
ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013 ARETAKO AUZO ASANBLADA 2011 (11-2011-22) Bertaratutakoak: 56 pertsona (22 emakume / 34 gizon). 19:05ean hasi da. Udal ordezkariak: Natxo Urkixo (Alkatea), Koldo Zabala (Bildu), Mikel Lasa (EAJ), Jose Luis Letona (EAJ), Txaro Sarasua (PSE-EE), Paula Cuesta (PP), Nerea Gonzalez (Omnia), Fernando Hevia (Udal arkitektoa), Jokin Arruti (Obra, Zerbitzu eta Mantentze-lanetako burua), Felipe Markuartu (Obra eta Zerbitzuetako arduraduna) eta Juanan Urkijo (Gizarte Ongizate, Lankidetza eta Osasun Arloko burua) Moderatzailea: Jose Cerro (Udalaren funtzionarioa) Galderak ordenagailuan transkribatzeko arduraduna eta idazkaria: Jose Cerro (Udalaren funtzionarioa) 1. Asanbladaren aurkezpena: Jose Cerrok ongi etorria eman eta asanbladara etorri izana eskertu du. Azaldu du Udalak postontziz postontzi utzi dituela informazio-orriak, lehengo urteetako gaien eta proposatutako gai-zerrendaren berri emateko. Inork kontrakorik esaten ez badu, horri helduko zaio. Ondoren, bere burua aurkeztu du udal langilea denez eta mahaiko kideak aurkeztu ditu, hau da, udal ordezkariak. Ondoren, asanbladari hasiera eman zaio. 2. Natxo Urkixo alkateak aurkezpen labur bat egiten du euskaraz eta gaztelaniaz eta bertan dio asanbladak bi helburu dituela. Alde batetik, asanblada harremanetarako tresna da, auzoari dagozkion gaiei dagokienez, eta, beste alde batetik, asanblada beraren funtzionamendua. Zehatzago esanda, auzokideen lankidetza eskatu du, egin ditzaketen iradokizunen bitartez, asanblada aurretik jasotako informazioari buruz eta etorkizunera begirako auzo-asanbladen mekanismoari buruz. Gaineratu du asanbladaren amaieran auzokideei nork bere iritzia eman ahal izango duela asanbladaren funtzionamenduari buruz eta auzoari loturiko edozein beste gairi buruz. Ondoren, Koldo Zabalari eman dio hitza, Obra, Zerbitzu eta Mantentze-lanetako zinegotziari, Udalaren egungo egoerari buruzko azalpen labur bat egiteko, ekainean udalbatzar berria hasi ostean. 3. Koldo Zabalak lau puntutan laburbildu du Udalaren egoera: 1) Lamuza parkea: Udalera heldu zirenean Aldundiaren konpromisopeko kreditu bat zegoen, hiru urtetan zehar, parke hori berregokitzeko, milioi bat euro izanik. Proiektu horren barruan, lehen fasea zen _hasita egon behar zena_ Aldaikoerreka ibaia konpontzea eta saneamendua aldatzea zen. Aldundiak jakinarazi du hasita ez dagoen obra ez dela egingo. Horrek esan nahi du proiektua geldi geratu dela. 2) Erabilera Anitzetako Aretoa - Altzarrate: proiektu handia da, baina ez dago horretarako finantzaziorik, oso kostu handiak dituelako. 3) Diruzaintza Orokorreko gerakina: azaldu du Udalaren itsu-lapikoa dela, aurrezkiak gordetzeko kutxa, eta funtsean agortuta dagoela. 4) Obrak: herriko auzokoek plantea ditzaketen oinarrizko bi gai aipatu ditu, hauexek: a) Nondik ateratzen da dirua? b) Nola egingo dira? Erantzun gisa esan du Aldundiak Obra eta Zerbitzuetako Foru Plana atera ohi duela eta horren bitartez obretan laguntzeko diru-laguntzak ematen direla. Ez da % 100 ematen eta Udalak beti jarri behar izaten du zati bat, obra horiek egin ahal izateko. Ondorio gisa, esan du Laudio Udala ez dagoela zorpetuta, egoera ekonomikoa ez dela errazena eta Lamuza eta Altzarrate proiektuak geldi daudela, handienak baitira.

description

 

Transcript of AKTA ARETA

Page 1: AKTA ARETA

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

ARETAKO AUZO ASANBLADA 2011 (11-2011-22) Bertaratutakoak: 56 pertsona (22 emakume / 34 gizon). 19:05ean hasi da. Udal ordezkariak: Natxo Urkixo (Alkatea), Koldo Zabala (Bildu), Mikel Lasa (EAJ), Jose Luis Letona (EAJ), Txaro Sarasua (PSE-EE), Paula Cuesta (PP), Nerea Gonzalez (Omnia), Fernando Hevia (Udal arkitektoa), Jokin Arruti (Obra, Zerbitzu eta Mantentze-lanetako burua), Felipe Markuartu (Obra eta Zerbitzuetako arduraduna) eta Juanan Urkijo (Gizarte Ongizate, Lankidetza eta Osasun Arloko burua) Moderatzailea: Jose Cerro (Udalaren funtzionarioa) Galderak ordenagailuan transkribatzeko arduraduna eta idazkaria: Jose Cerro (Udalaren funtzionarioa)

1. Asanbladaren aurkezpena: Jose Cerrok ongi etorria eman eta asanbladara etorri izana eskertu du. Azaldu du Udalak postontziz postontzi utzi dituela informazio-orriak, lehengo urteetako gaien eta proposatutako gai-zerrendaren berri emateko. Inork kontrakorik esaten ez badu, horri helduko zaio. Ondoren, bere burua aurkeztu du udal langilea denez eta mahaiko kideak aurkeztu ditu, hau da, udal ordezkariak. Ondoren, asanbladari hasiera eman zaio.

2. Natxo Urkixo alkateak aurkezpen labur bat egiten du euskaraz eta gaztelaniaz eta bertan

dio asanbladak bi helburu dituela. Alde batetik, asanblada harremanetarako tresna da, auzoari dagozkion gaiei dagokienez, eta, beste alde batetik, asanblada beraren funtzionamendua. Zehatzago esanda, auzokideen lankidetza eskatu du, egin ditzaketen iradokizunen bitartez, asanblada aurretik jasotako informazioari buruz eta etorkizunera begirako auzo-asanbladen mekanismoari buruz. Gaineratu du asanbladaren amaieran auzokideei nork bere iritzia eman ahal izango duela asanbladaren funtzionamenduari buruz eta auzoari loturiko edozein beste gairi buruz. Ondoren, Koldo Zabalari eman dio hitza, Obra, Zerbitzu eta Mantentze-lanetako zinegotziari, Udalaren egungo egoerari buruzko azalpen labur bat egiteko, ekainean udalbatzar berria hasi ostean.

3. Koldo Zabalak lau puntutan laburbildu du Udalaren egoera:

1) Lamuza parkea: Udalera heldu zirenean Aldundiaren konpromisopeko kreditu bat

zegoen, hiru urtetan zehar, parke hori berregokitzeko, milioi bat euro izanik. Proiektu horren barruan, lehen fasea zen _hasita egon behar zena_ Aldaikoerreka ibaia konpontzea eta saneamendua aldatzea zen. Aldundiak jakinarazi du hasita ez dagoen obra ez dela egingo. Horrek esan nahi du proiektua geldi geratu dela.

2) Erabilera Anitzetako Aretoa - Altzarrate: proiektu handia da, baina ez dago horretarako finantzaziorik, oso kostu handiak dituelako.

3) Diruzaintza Orokorreko gerakina: azaldu du Udalaren itsu-lapikoa dela, aurrezkiak gordetzeko kutxa, eta funtsean agortuta dagoela.

4) Obrak: herriko auzokoek plantea ditzaketen oinarrizko bi gai aipatu ditu, hauexek: a) Nondik ateratzen da dirua? b) Nola egingo dira?

Erantzun gisa esan du Aldundiak Obra eta Zerbitzuetako Foru Plana atera ohi duela eta horren bitartez obretan laguntzeko diru-laguntzak ematen direla. Ez da % 100 ematen eta Udalak beti jarri behar izaten du zati bat, obra horiek egin ahal izateko. Ondorio gisa, esan du Laudio Udala ez dagoela zorpetuta, egoera ekonomikoa ez dela errazena eta Lamuza eta Altzarrate proiektuak geldi daudela, handienak baitira.

Page 2: AKTA ARETA

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

4. Asanbladaren funtzionamendua: Ondoren, Jose Cerrok, lehendabizi euskaraz eta gero gaztelaniaz, asanbladaren funtzionamendua azaldu du, honelaxe:

Auzoa zonaldeka banatuko da eta zonalde bakoitzeko auzokideek egoki irizten dieten galderak egin ahal izango dituzte, galderok ordenagailuz idatziko dira eta horretarako jarritako pantaila batean ikusi ahal izango dira. Ondoren, udal ordezkariek egindako galderak erantzungo dituzte eta hurrengo zonaldeari emango zaio txanda, eta horrela egingo da zonalde guztiekin. Auzoko azken zonaldearen txanda amaituta, bigarren txanda bati ekingo zaio, ostean sortutako edozein iruzkin egiteko, edozein zonalderi buruz Azkenik, iruzkin, galdera, eta abarretarako txanda arina egingo da, herria orokorrean hartuta. Jose Cerrok auzokoen txandaren hasiera iragarri du. HARROBIA-SERENA:

- Auzokide batek galdetu du zer-nolako egoera duen Irin lantegiak eta zer egingo den. - Auzokide bat kexatu da Areta kalean egin berri dagoen espaloia labain dagoelako, “Etxe

arrosa”ko espaloia deritzona. “Etxe arrosa”ren aurreko aparkalekuaren eta eraikinaren inguruko baranden egoera kaskarra ere aipatu du.

- Auzokide batek proposatu du “Etxe arrosa”ren ondoko semaforoa tokiz aldatzea, eta espaloiaren aldera aldatzea, errepidea zeharkatu ahal izateko, espaloi berritik atera beharrik gabe.

- Auzokide batek eskatu du espaloi berrian jesarlekuak jartzeko. - Auzokide batek eskatu du Iturraldeko eskailerak konpontzeko. Zonaldeko arazoak eta

Iturralde atzeko lurren lekualdatzea azaldu ditu. - Auzokide batek dio Patricia Bilbaotik Iturraldera doazen eskaileretan putzuak sortzen

direla, euria eginez gero, eta iraganezinak direla. - Auzokide batek dio Iturralde kalearen hasiera oso estua dela eta batzuetan butxadura

sortzen dela. - Auzokideetako batek berretsi du arazoa Iturraldeko 6-8-10-12-14 zenbakietan, eta

proposatu du eraikinaren arazoa (garajea) konpontzeko, ordenamendutik kanpo dago eta. - Auzokide batek proposatu du berriro pentsatzeko harrobiko etxeko semaforoaz. Esan du

pultsadorez dabiltzan semaforo gutxitariko bat dela eta inoiz jendeak zeharkatu egiten duela botoia sakatu barik, eta gidariek ez dakitela zer egin. Haren iritziz, aztertu beharko litzateke semaforoa segurtasunerako onura ala kaltea dakarren.

- Auzoko batek dio proiektu bat dagoela zonalde hori urbanizatzeko eta une horretaz balia daitezkeela semaforoaren kokalekua berriro diseinatzeko. Halaber, galdetu du zein puntutan dagoen proiektuaren izapidetzea.

ERANTZUNAK:

- Jokinek dio “Irin" eraikina plan linealaren barruan dagoela eta eraistea aurreikusi dela. Espaloi labainkorra dela eta, esan du obra bisitatu dutela eta, eraikin zenetik denboraldi bat igarota, uste duela ez dagoela labain. Semaforoaren paldoari dagokionez, bere ustez zonaldearen antolamendua izan daiteke arazoaren konponbidea, hirigintzako proiektuaren bitartez, Obretako lehengo zinegotziak –Juanjo Unzagak– adostutakoaren bitartez.

- Koldo: zonaldean bankuak jartzeko eskaera heldu zaigu. Hala ere, irisgarritasun arazo bat dago, obra berria izanik, saihestu beharrekoa. Irisgarritasunari buruzko arauek 2 metroko espaloia egon beharra xedatu dute, eta hori ez genuke beteko bankuak jarriz gero. Irisgarritasunerako udal teknikaria ari da aztertzen banku tolesgarria jartzeko aukera. Aukera hori bideragarria balitz, bete ahal izango genituzke irisgarritasunari buruzko arauak eta auzokideen eskaera.

Page 3: AKTA ARETA

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

- Jokin: gasolindegiaren aurreko aparkalekuen egoera behin-behinekoa da. Aldian-aldian egiten dugu horren mantentze-lana. Puntu honetan parte hartu dute zenbait auzokidek eta zalantzan jarri dute aparkalekuko mantentze-lan horren kalitatea eta berretsi dute espaloi berriaren egoera labainkorra.

- Natxo: Iturralde kaleko arazoei dagokienez, gaur goizean bertan bildu gara Iturraldeko auzokideekin, eta eskaileren arazoaz, ibilgailuen irisgarritasunaz (garajeaz) eta Iturralde atzeko lurren lekualdatzeaz hitz egin dugu. Euren iradokizunak jaso eta 2003an egindako proiektua berreskuratu dugu. Proiektu hori auzokoei eman diegu. Egoera ekonomikoak zaildu egiten du proiektu osoa egitea, baina horrek kezkatu egiten gaitu eta zenbait hobekuntza egin nahi dugu.

- Koldo: Iturralden 2 jarduera aurreikusi ditugu. Zonalderako irisgarritasuna eskudelen bitartez hobetzeko diru-laguntza eskatu dugu. Eskaileren egoera ere konpondu nahi dugu.

ANUNTZIBAI: - Auzokide batek proposatu du Gasteiz kaleko industrialdean, Aplicaren atzean, aparkaleku

bat egiteko aukera aztertzea. - Auzokide batek baieztatu du Gasteiz kaleko obrak nahaspila direla eta auzokoei,

komertzioei, oinezkoei eta ibilgailuei kalteak eragiten dizkiela. Erabakiren bat hartu beharko litzatekeela, irtenbidea eman nahi izanez gero, eta autoen trafikoa eten, edo beste zerbait egin. Ureztatzeko iradokizuna ere egiten du, hautsa saihesteko.

- Auzokide batek dio Landeta kalean zenbait hilabete eman dutela argi barik. ERANTZUNAK:

- Natxo: Gasteiz kaleko industrialdean aparkaleku berri bat egiteko proposamenari dagokionez, esan du, Fernando heldu bezain pronto, emango direla beharrezko azalpenak. Gasteiz kaleari dagokionez, arazoa badakiela eta baieztatu du hitz egiten ari dela, konponbideak bilatzeko, bai auzokideekin, bai enpresarekin. Gaineratu du konponbideak ez direla errazak. “Kaleko obra Aldundiaren ardura da, berak zehazten ditu arauak, baina ahal izan dugun neurrian eragina izan dugu obran. Kalea obrengatik itxita egon denean, bera zabaltzeko kexa ugari jaso ditugu, eskatzaileen iritziz beharrezkoa zelako kalea zabalik egotea. Kalea zabaltzeko eskatu badugu, auzokideen eskaerekin bat etorrita izan da.” Pasadizo gisa esan du auzokide batek Udalari kalte-ordaina ere eskatu diola, ibilgailuaren gurpilen higadura ordaintzeko, kalea itxita zegoenez, autobiatik atera behar zelako eta kaleko obra-zati luzeena zeharkatu behar zuelako. “Hala ere, segituko dugu Aldundiari arazoa jakinarazten, konponbide hobeak topa ditzagun”.

- Jokin: esan du egun hauetan zehar ari direla Gasteiz kalean behin betiko argiak jartzen. “Landetako arazoak Gasteiz kaleko obren ondorioz sortu dira, baina lana amaitzear dago”.

- Natxo: bada aipatu ez dudan beste gai bat eta obra horren garapenean bere eragina izan duena. Gasteiz kalean industrialdeak egotea. Hori eragozpen bat gehiago izan da eta konponbide zaila izan du, enpresak ezin direlako obrengatik itxi.

- Auzokide bat: berak dio pazientzia izan dutela obretan zehar. Zuengandik aukerak espero ditut. Hau larria da. Konponbidea izan daiteke unerik istilutsuenetan udaltzainak etortzea. Horrelako zerbait egin daiteke. Kontrolatu beharreko beste arazo bat da ibilgailuen abiadura. Kontua ez da kalea ixtea, baina autoen abiadura araupetu behar da.

ARETAKO ZENTROA:

- Auzokide batek galdetu du zergatik kendu diren 2 foku haurren eta jokoen gunetik.

Page 4: AKTA ARETA

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

- Auzokide batek dio Gasteiz kaleko arazo nagusia dela aldian-aldian sortzen den butxadura, trenbideko zubian, industrialdera joaten diren kamioiengatik. Horretaz gain, aipatu du ibilgailu astunek egiten dituzten maniobren arriskua, egiaztatzen dutenean ezin dutela zubia zeharkatu, baimendutako gehienezko altuerarengatik. Haren ustez konponbidea seinaleztapena hobetzea da. Proposatu du semaforoan bertan seinale bat jartzea, gehienezko altuera adierazteko, eta kilometro batera dagoen errotondan biratzeko aukera dutela adierazteko, horrela Aretako gurutze-bidean behar ez diren maniobrak eta horien ondoriozko arriskua saihestu bailira. Horretaz gain proposatu du industrialdeen eta enpresen kokapenari buruzko seinaleak jartzea, auzoaren barruan ibilgailu astunek maniobrarik egin behar ez izateko. Azkenik, esan du erdigunean dagoen seinalea, Laudiotik hona, zuhaitzen adarrek estaltzen dutela.

- Auzokide batek dio arazo bat dagoela erdiguneko gorotz-kiratsa dela kausa. Areta kaleko ur fekalak ibaira zuzenean doazela dio. Esan du honen berri idatziz eman dela eta ez dela konpondu. Imajinatzen dut –dio auzokoak– Udalaz gaindiko obra dela; baina, egia esan, ur fekal gehienak agerian daude, eta horrek kiratsa sortzen du, batez ere parkearen aldean.

- Auzoko batek proposatu du Gallareko sarbidea hobeto adieraztea, kalean bizi ez direnentzat zaila delako bera identifikatzea. Eskatu du sarrerako seinaleztapena hobetzeko, autoetarako, eta horrela arazoak saihesteko.

- Emakume batek baieztatu du, nahiz eta ikastetxera iristeko arazoak ebatzi, eskola barrutiko eraikinetara iristeko arazoek bertan dirautela. Aurreikusi duzue zerbait egitea? Galdetu du Aretan Haurreskola egiteko izapideak zertan dauden, auzokideen hainbat asanbladatan eskatu denez.

- Auzokide batek proposatu du auzoaren erdigunean kirol pista bat egitea. Berak dio eskolak ixten direla eta ez dagoela kirol kantxarik futbolean edo beste kirolen batean aritzeko. Proposatu du Landetako pista konpontzea, apurtuta baitago, edo berri bat egitea.

- Auzokide batek dio auzoaren erdiguneko argiztapen eskasa dela, batez ere farmaziaren inguruan eta El Crucero eraikinaren atzealdean.

ERANTZUNAK:

- Felipe: aipatu dituzuen bi foku horiek jaietarako jarri ziren. Farolek bai farolek argitzen dute. [berriro hartu du parte auzokideak, fokuak beharrezkoak direla esateko]. Obretako arduradunak gogorarazi du iaz bi farola jarri zirela jokoen gunean. Jokoei dagokienez, esan du kendu egin direla berriro pintatzeko, pintura arin hondatu delako eta oraindik bermea dutelako. Laster jarriko dira berriro.

- Jokin: Gasteiz kaleko obren zonaldea garbitzekoak konponbide zaila dauka. Aukeratu beharko da hautsa ala lokatza. Ura erabiltzen baduzu, lokatza sortuko da. Hormigoitzen denean egoera bestelakoa da, urak hautsa estolda-zuloetara bultzatzen duelako, baina, bitartean, lokatza izango genuke.

- Jokin: Aretaren erdiguneko gorotz-kiratsaren arazoari dagokionez, zonalde bat kolektorera lotuta ez egoteagatik sortu da.

- Fernando: Gasteiz kalean industrialdearen amaieran aparkalekua egiteko proposamenari dagokionez, esan du azter daitekeela. Zonalde horretako ordenamendua dagoeneko onartuta dago, baina azter daiteke. Aparkalekuen gaia zehatz-mehatz aztertu zen, proiektua eztabaidatu zenean, eta auzokoen proposamen gehienak onartu ziren, Gasteiz kalean aparkaleku gehiago jartzekoak, alegia.

Page 5: AKTA ARETA

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

- Auzokoa: Gasteiz kaleko proiektua ikusi genuenean, auzokoek aparkalekuetarako egindako proposamen asko barne bildu dituena, komentatu zen industrialdeko aparkalekua zabaltzeko aukera, baina, Gasteiz kaleko obra-eremutik kanpo zegoenez, egiteke geratu zen. Horregatik galdetu dut zer egingo den.

- Fernando: azter daitezke bideragarritasun hori osatzeko aukerak. Egia da hondoko aldea amaitu gabe dagoela eta izan litekeela aparkalekua zabaltzeko aukera, baina hori industrialdearen amaieran da, nahiz eta ez dudan uste askorako emango duenik.

- Auzokoa: konponbide hori industrialdea erabiltzen dutenentzat izan daiteke, eta horrela libre utziko lukete egoitzaldeko aparkalekua.

- Natxo: jaso ditugu seinaleztapenari buruzko iradokizunak. - Koldo: eskola barrutiko eraikinetarako irisgarritasunari dagokionez, hobekuntza horiek

egiteko, diru-laguntzen mendekoak gara. Hezkuntzak erantzukizun handia du eskola barrutietan. Hala eta guztiz ere, Udalak orain arte Hezkuntza Sailak bereganatu ez dituen obrak egin ditu.

- Koldo: antzera gertatzen da kirol zelaiei dagokienez, diru-laguntzen beharrean gaude. Ez dira obra txikiak.

- Koldo: Haurreskolari dagokionez, gai horretaz Aretako asanbladetan hitz egin da, lehengo gobernu taldea Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan jarri zen, haren eskumena da eta. Oraingoz, toki librerik dagoen bitartean, Eusko Jaurlaritzak ez du haurreskoletarako beste baimenik emango. Hala ere, horretan segituko dugu.

- Natxo: Ez dakit zentroko argiztapen falta hori ekipoak zaharrak izateagatik den edo zergatik. Ari da baloratzen herrian argiztapen sistema berriztatzeko aukera. Berriztatu eta berrikusi.

- Natxo: uste dut proposatu dela Gallarrekora anbulantziak auzokideak sartzen diren toki beretik sartzea.

- Auzokoa: bai. Parkeko sarbidean jarritako gontza suhiltzaileen larrialdietarako jarri zen, ezin baitira bihurgunetik sartu, baina anbulantziak sarbide hori ari dira erabiltzen eta, batzuetan, arazoak izan dira.

- Juanan: Haurreskolari dagokionez, ondo egongo litzateke jakitea, batez ere, zenbat familia egongo litzatekeen prest zerbitzu hori erabiltzeko, horrela, argumentu gehiago izango genuke Eusko Jaurlaritzaren elkarrizketetarako.

ATXARTE: - Auzokide batek Atxarteko etxeko “okupen” eta okupazio horrek eragiten dituen

elkarbizitza-arazoen gaia atera du. Natxorekin izan genuen bileran esan zenigun higiezinen agentziarekin harremanetan jarriko zinela, jarri zara harremanetan? Gainera, arazo horrek Areta osoan du eragina. Zikinkeria sortzen dute, txakurrak aske daude…

ERANTZUNAK:

- Natxo: aitortu behar dut ez dudala lortu harremanetan jartzea enpresan ardurarik duen inorekin. Ez dugu ahaztu.

- Auzokoa: esan zenuen ura kentzeko agindua eman zenuela. - Natxo: ura kendu egin da, baina, antza denez, eurek berriro ezartzen dute lotura. Ura

behin baino gehiagotan kendu da. SANTA ANA:

- Auzokide batek esan du ez dagoela argi nahikorik Santa Anan barbakoen gunean. Horretaz gain proposatu du, frontoiaren aurrean bizi den auzokoak eskatuta, aparkalekua

Page 6: AKTA ARETA

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

egokitzeko; izan ere, euria egiten duenean, urak hartxintxarrak eramaten baititu etxean sartzeko barrerako gidaraino.

ERANTZUNAK:

- Jokin: esan du urak jasota daudela eta konponbidea izango litzatekeela asfaltatzea, baina kostua handia dela.

GALDERETARAKO 2. TXANDA:

- Auzokide batek berriro aipatu du “Irin” lantegiaren gaia. Eskatu du segurtasuna indartzeko, haize bortitzen garaian, errepidera teilak jausteko arriskua saihesteko.

- Auzokide batek dio Bitorikan goraguneak jarri direla, auzokoek hala eskatuta, ibilgailuen abiadura moteltzeko, baina, jarritakoak gomazkoak direnez, ez direla nahikoa izan arazoa ebazteko.

- Auzokide batek dio Aretaren erdiguneko haur-parkean jarri diren bi farola horiek zerbait argitzen dutela, baina ez dela nahikoa. Berraztertu beharko litzatekeela dio. Gehienezko 3,5eko altueraren seinaleari dagokionez, haren ustez, semaforoaren ondoan egon beharko litzateke, kalean sartu aurretik ikusgarri egoteko.

ERANTZUNAK:

- Natxo: berrikusi behar dira seinale guztiak, kamioiak zonaldean sar ez daitezen. - Jokin: Bitorikan, auzokideek eskaeran goraguneak ez ezik zarama biltzeko edukiontziak

ere aipatu zituzten. Zarama-bilketa kudeatzen duen enpresari jakinarazi diogu arazoa, baina ez da erraza konpontzen.

- Felipe: parkeko argiztapena begira daiteke, nahiz eta nahikoa dela uste dudan. - Felipe: Bitorikakoa eta goraguneena auzokoak beraiek kontzientziatzeko kontua da.

HERRIARI BURUZKO GALDERA OROKORRAK

- Auzoko batek galdetu du ea nork konpondu behar duen Villosa zubia. Ez dago espaloirik, baranda gaizki dago. Zubiaren egoera oso kaskarra da.

- Auzoko batek proposatu du puntako orduetan udaltzainak egotea, batez ere, ikastetxeetan sartu eta ateratzeko orduetan. Horretaz gain, eskatu du institutuko gurutze-bidean udaltzainen presentzia areagotzeko, puntu kritikoa delako. Azkenik, aipatu du Guardianetik Zeharkako Ardatzera sartzeko errepidearen asfaltoa oso txarto dagoela

- Auzoko batek dio Iturraldeko 6 zk.ko farolak ez duela argitzen eta kutxatilak oso zikin daudela.

- Auzoko batek proposatu du bidegorrian seinaleak jartzea eta bidegorri sarea sortzea, udalerrian bizikletaren erabilera sustatzeko eta antolatzeko.

- Auzokide batek eskatu du txakurren gorozkien gaian ordena jartzeko. - Auzokide batek kritikatu du Jose Matia kaleko farolen trazatua.

ERANTZUNAK:

- Fernando: aurreko Eusko Jaurlaritzako Uren zuzendariarekiko hitzarmena dago, Udalak Villosa zubia berriztatzeko proiektua egin dezan, eta URAk obra egin behar zuen. Konpromiso hori Uren zuzendari berriari jakinarazi zaio. Ibaia bideratu zenean, ematen zuen zubiak baldintzak betetzen zituela. Orain, kalkulu berrien arabera, nahikoa ez bada, obraren ardura duten agintari hidraulikoen erantzukizuna litzateke. Udalak proiektua egin du eta URAri igorri dio, bera baita gaian eskumena duena. Egia da Uren gaur egungo zuzendariak nolabaiteko erresistentzia duela, baina espero dezagun egoera argitzea.

Page 7: AKTA ARETA

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

- Natxo: hitz egingo dut Udaltzaingoarekin, puntako orduetan institutuko gurutze-bidean zuzen dezan.

- Fernando: Zeharkako Ardatzean lehentasuna aldatzeko proposamena azter daiteke berriro. Arazorik handiena ikusten genuen ibilgailu astunei dagokienez, eta iruditzen zitzaigun, Latiorrotik igotzen ziren ibilgailuei lehentasuna emanez gero, segurtasuna ari ginela indartzen.

- Fernando: Hirigintza Antolamendurako Egitamu Nagusiaren berrikusketaren aurrerakinetan ezarrita dago bidegorrien sare oso bat. Villosa zubiko proiektuan sartuta dago norabide biko bidegorri bat.

- Natxo: txakurren gorozkien gaia kontzientziazio-arazoa da. Arazoa ez dira txakurrak, jabeak baizik. Ordenantza ezarri, ezarri egiten da.

Gai gehiagorik ez eta amaitutzat eman da asanblada.