tsa { asteari zeharka begira } Pello Otxandiano …...2017/01/07  · herria segurua nahi genuelako....

9
2016 | urtarrila | 7 GAUR8 10 / 11 hutsa herria A ste honetan estrategia independentistari bu- ruz eztabaidatu dut Twitterren. Aitortzen dut bekatua. Lehen aldia dela uste dut, ez naiz oso sare sozial zalea. Nahiago izaten dut nor- malean nire burua itzalean gorde eta sareok kuxkuxean ibiltzeko baliatu. Baina, bai, oraingoan tentaldian erori naiz. Estrategiaren marko oro- korrak eta herri akordioen proposamenaren komenien- tziak zentratu dute solasa, eta, haritik tira eta tira, 140 ka- raktereen diziplina zorrotzean aritu gara harik eta eztabaida ahitu den arte. Gai potoloegiak, karaktere gu- txiegi eta berehalakotasun gehiegi nire gusturako. Baina, aitor dezadan hau ere, esperientziak balio izan dit A-8ko joan-etorrietan buruari buelta batzuk eman eta artikulu hau ontzeko. Eskemak berrikusi eta paradigmak aldatzeko garaiak direla errepikatu izan da behin eta berriz azken hilabete- urteetan –nik neuk ere bai orriotatik–. Esango nuke eus- kal panorama independentistaren ingurumarian dauden mugimendu-elkarte-alderdi guzti-guztiek adierazi dutela behar hori aldez edo moldez: herri bezala 60 urteko ziklo baten hondarrean gaude, abertzaletasuna birpentsatu beharra dago, independentis- moak birfundazioa galdegi- ten du, eta abar. Izan da, teo- ria populistaren eskemak bete-betean bere eginez –nire ustez horiekiko gehiegizko miresmenez–, abertzaletasu- na gainditu behar dela pro- posatu duenik, eta hara non Iñigo Errejon bera etorri be- har izan zaigun abertzaletasuna aldarrikatzera, ezker abertzalearen proposamen politiko historikoaren trazuak erraz errekonozitu daitezkeen elkarrizketan. Ikus https://goo.gl/drXfkf. A-8ko joan-etorriotan hurrengo galdera pausatu diot ni- re buruari: «Gogoeta hauen guztion ondotik, zeintzuk dira egun Euskal Herrian mahai gainean dauden proposamen independentista estrukturatuak?». Abianekin hasi eta Sorturen birfundaziora doan ibilbi- deak sakoneko barne gogoetarako tartea eskaini dio ezker abertzaleari. Urtebeteko barne prozesuak estrategiaren marko orokorra eta ondoriozko prozesu eredua definitu ditu, xehetasun asko galtzeko arriskuarekin bada ere, ho- rrela laburbil daitekeena nire ustez: behetik gorako herri prozesu bat, beronen gidaritzari zein euskal lurraldeen ar- teko joskintzari dagokienez. Logika konstituientean oina- rritutako prozesu politiko metakor bat, herrigintza ardatz izango duena. Distantziak distantzia, gutxi-asko Lizarra- Garazi berri bat baina behetik gorakoa, eredu asimetriko bati jarraiki –eredu konfederala– estatugintzari dagokio- nez, eta herri sektore independentista eta soberanisten li- dergo eta zuzendaritza konpartituarekin –ikus Abian txos- tenaren azken puntuan egiten den iradokizuna–. Xabi Anzak Joxe Elorrietaren liburuari –“Una mirada sindical contracorriente. Clase, territorio y nuevas alian- zas”– idatzi dion hitzaurrean esaten du ezker abertzalea Maltzagaren hipotesi historikoarekin tematuta dagoela, EAJrekin akordio bila itsuturik alegia. Nire Twitterreko so- laskidearen objekzio behinena ere antzekoa da: herri akordioak –erreduzionismoz EAJrekin akordioak– abia- puntuan jartzen direlarik, estrategia independentistak beharrezkoa duen konfrontazioari uko egiten zaio. Proze- su eredua da biek ala biek auzitan jartzen dutena modu batez edo bestez. Eskema orokorrak zalantzan jarriz gimnasia intelektuala egitea beti da osasuntsua, baina uste dut badela garaia lu- rra hartzen hasteko; hots, proposamen konkretu eta es- trukturatuak egiteko, eta eztabaidak horien gainean zen- tratzeko. Esango nuke ezker abertzaleak, Maltzagakoa ez, baizik bere sorrerako hipotesi estrategikoa –txanponaren bi aurpegiak– jarri duela auzitan –inplizituki bada ere– az- ken urtean zehar. Eta ebatzi duela inoiz baino gaurkotasun handiagoa duela globalizazio neoliberalaren testuinguru historikoan. Eta hipotesi hori Kataluniako prozesu garaiki- dean gorpuztua antzematen duela. Beraz, gutxi asko Eus- kal Herrian pareko prozesu bat irudikatzen duela, betiere –eta azpimarra honi garrantzi berezikoa deritzot– logika autozentratu bati erantzungo diona. Hortik aurrera instrumental independentista guztia birdefinitu beharko litzateke modu partekatuan. A8-ko joan-etorrietan buruari bueltak emanagatik ere ez dut beste prozesu eredu baten proposamen sendorik inon- dik antzematen. Kontrabotereari gorazarreak, logika in- surjenteei keinuak, konfrontazioa leku egokian kokatu be- harrari azpimarra, eta gutxi gehiago. Datozkigun garai berezietan talentu handia beharko da herri gisa jauzi bat emango badugu. Dena dago eraikitzeke eta, zalantzarik ez, korapilo potoloei egin beharko die aurre independentis- moak. Baina eztabaida termino orokorretan aldarrikatzea ez da nahikoa, proposamen estrukturatuak konfrontatu ezean mahai gainean jartzen direnen gaineko “irribisionis- moa” egiten bukatzen baitugu. { asteari zeharka begira } «Irribisionismoa» Datozkigun garai berezietan talentu handia beharko da herri gisa jauzi bat emango badugu. Zalantzarik ez, korapilo potoloei egin beharko die aurre independentismoak hutsa hutsa hutsa Pello Otxandiano

Transcript of tsa { asteari zeharka begira } Pello Otxandiano …...2017/01/07  · herria segurua nahi genuelako....

2016 | urtarrila | 7

GAUR8• 10 / 11hutsa

her

ria

Aste honetan estrategia independentistari bu-ruz eztabaidatu dut Twitterren. Aitortzen dutbekatua. Lehen aldia dela uste dut, ez naizoso sare sozial zalea. Nahiago izaten dut nor-malean nire burua itzalean gorde eta sareokkuxkuxean ibiltzeko baliatu. Baina, bai,

oraingoan tentaldian erori naiz. Estrategiaren marko oro-korrak eta herri akordioen proposamenaren komenien-tziak zentratu dute solasa, eta, haritik tira eta tira, 140 ka-raktereen diziplina zorrotzean aritu gara harik etaeztabaida ahitu den arte. Gai potoloegiak, karaktere gu-txiegi eta berehalakotasun gehiegi nire gusturako. Baina,aitor dezadan hau ere, esperientziak balio izan dit A-8kojoan-etorrietan buruari buelta batzuk eman eta artikuluhau ontzeko.

Eskemak berrikusi eta paradigmak aldatzeko garaiakdirela errepikatu izan da behin eta berriz azken hilabete-urteetan –nik neuk ere bai orriotatik–. Esango nuke eus-kal panorama independentistaren ingurumarian daudenmugimendu-elkarte-alderdi guzti-guztiek adierazi dutelabehar hori aldez edo moldez:herri bezala 60 urteko ziklobaten hondarrean gaude,abertzaletasuna birpentsatubeharra dago, independentis-moak birfundazioa galdegi-ten du, eta abar. Izan da, teo-ria populistaren eskemakbete-betean bere eginez –nireustez horiekiko gehiegizkomiresmenez–, abertzaletasu-na gainditu behar dela pro-posatu duenik, eta hara nonIñigo Errejon bera etorri be-har izan zaigun abertzaletasuna aldarrikatzera, ezkerabertzalearen proposamen politiko historikoaren trazuakerraz errekonozitu daitezkeen elkarrizketan. Ikushttps://goo.gl/drXfkf.

A-8ko joan-etorriotan hurrengo galdera pausatu diot ni-re buruari: «Gogoeta hauen guztion ondotik, zeintzuk diraegun Euskal Herrian mahai gainean dauden proposamenindependentista estrukturatuak?».

Abianekin hasi eta Sorturen birfundaziora doan ibilbi-deak sakoneko barne gogoetarako tartea eskaini dio ezkerabertzaleari. Urtebeteko barne prozesuak estrategiarenmarko orokorra eta ondoriozko prozesu eredua definituditu, xehetasun asko galtzeko arriskuarekin bada ere, ho-rrela laburbil daitekeena nire ustez: behetik gorako herriprozesu bat, beronen gidaritzari zein euskal lurraldeen ar-teko joskintzari dagokienez. Logika konstituientean oina-rritutako prozesu politiko metakor bat, herrigintza ardatzizango duena. Distantziak distantzia, gutxi-asko Lizarra-Garazi berri bat baina behetik gorakoa, eredu asimetrikobati jarraiki –eredu konfederala– estatugintzari dagokio-nez, eta herri sektore independentista eta soberanisten li-

dergo eta zuzendaritza konpartituarekin –ikus Abian txos-tenaren azken puntuan egiten den iradokizuna–.

Xabi Anzak Joxe Elorrietaren liburuari –“Una miradasindical contracorriente. Clase, territorio y nuevas alian-zas”– idatzi dion hitzaurrean esaten du ezker abertzaleaMaltzagaren hipotesi historikoarekin tematuta dagoela,EAJrekin akordio bila itsuturik alegia. Nire Twitterreko so-laskidearen objekzio behinena ere antzekoa da: herriakordioak –erreduzionismoz EAJrekin akordioak– abia-puntuan jartzen direlarik, estrategia independentistakbeharrezkoa duen konfrontazioari uko egiten zaio. Proze-su eredua da biek ala biek auzitan jartzen dutena modubatez edo bestez.

Eskema orokorrak zalantzan jarriz gimnasia intelektualaegitea beti da osasuntsua, baina uste dut badela garaia lu-rra hartzen hasteko; hots, proposamen konkretu eta es-trukturatuak egiteko, eta eztabaidak horien gainean zen-tratzeko. Esango nuke ezker abertzaleak, Maltzagakoa ez,baizik bere sorrerako hipotesi estrategikoa –txanponarenbi aurpegiak– jarri duela auzitan –inplizituki bada ere– az-

ken urtean zehar. Eta ebatzi duela inoiz baino gaurkotasunhandiagoa duela globalizazio neoliberalaren testuinguruhistorikoan. Eta hipotesi hori Kataluniako prozesu garaiki-dean gorpuztua antzematen duela. Beraz, gutxi asko Eus-kal Herrian pareko prozesu bat irudikatzen duela,betiere –eta azpimarra honi garrantzi berezikoa deritzot–logika autozentratu bati erantzungo diona. Hortik aurrerainstrumental independentista guztia birdefinitu beharkolitzateke modu partekatuan.

A8-ko joan-etorrietan buruari bueltak emanagatik ere ezdut beste prozesu eredu baten proposamen sendorik inon-dik antzematen. Kontrabotereari gorazarreak, logika in-surjenteei keinuak, konfrontazioa leku egokian kokatu be-harrari azpimarra, eta gutxi gehiago. Datozkigun garaiberezietan talentu handia beharko da herri gisa jauzi batemango badugu. Dena dago eraikitzeke eta, zalantzarik ez,korapilo potoloei egin beharko die aurre independentis-moak. Baina eztabaida termino orokorretan aldarrikatzeaez da nahikoa, proposamen estrukturatuak konfrontatuezean mahai gainean jartzen direnen gaineko “irribisionis-moa” egiten bukatzen baitugu. •

{ asteari zeharka begira }

«Irribisionismoa»

Datozkigun garai berezietan talentu handiabeharko da herri gisa jauzi bat emangobadugu. Zalantzarik ez, korapilo potoloeiegin beharko die aurre independentismoak

hutsa

hutsahutsa

Pello Otxandiano

herria

segurua nahi genuelako. Bate-tik, euskaldunen kopuru garran-tzitsua zuen enpresa bat behargenuen, eta, bestetik, enpresa-ren jabeak jarrera ona izan be-har zuen euskararekiko. Ez dakitnondik nora, baina norbaitekElay aipatu zuen. Eta Elay auke-ratu zen arrakasta segurua nahizelako», segitu du Sagarnak.

«EUSKARAZ LAN EGIN NAHI GENUEN»Jose Luis Elkorok, Elayko sortzai-le eta jabeak, parte handia dau-ka bere enpresak egin duen bi-dean. «Enpresa euskaldundunahi genuen, euskaraz lan eginnahi genuen. Eta horretan ari gi-nela, bidean, Eusko Jaurlaritza,Elhuyar eta besteak agertu zi-ren. Baina asmoa, gogoa eta eki-mena Elayn bertan sortu ziren.Ezinbestekoa izan zen enpresanbertan sortu zen gogoeta; en-presa eta langileak ados jarri zi-ren Elay euskaldundu egin be-har zela erabakitzerakoan. Bidebat ibiltzeko nahia hor zegoeneta horretarako artzain bat be-har zen. Anajek egin du artzainlana. Eta bidea elikatu ere eginbehar zen, eta hor egon diraEusko Jaurlaritza eta Elhuyar, bi-dea elikatzen». Jose Luis Elkoro Bergarako al-

kate zen 1976. urteaz geroztiketa asko sufritzen zuen euska-rak bizi zuen egoerarekin. «Idaz-karia bidali ziguten Burgostiketa udaletxean inork ez zueneuskaraz egiten. Pentsa, irakaslebat kontratatu nuen aktak eus-karatzen laguntzeko. Sekulakoardura neukan euskararekin etabaita sekulako sufrimendua ere,bizi zuen egoera ikusita. Euska-rarekiko ardura hori beti nera-man soinean». Horregatik, Elaymartxan jarri zutenean, oso gar-bi izan zuten hasieratik euskara-ri bere tokia eman behar ziotelalantegian. Enpresa eta langileak bat eto-

rri ziren erronka horretan. «Ho-ri izan da proiektuaren bihotza,hain bide luzea eta oparoa egite-ko motorra», iritzi dio AnajeNarbaizak. Eta Elayn bertan ze-goen giro horri batu zitzaizkionEuskararen Aholku Batzordea-ren erronka eta Elhuyarren la-guntza, gidaritza. «Dena pareantokatu zen».

Antzuolako Elayenpresan euska-raz lan egin nahizutela erabakizuten duela ho-geita bost urte.

Apustu garrantzitsua egin zuteneta pauso sendoz egin dute bi-dea. 2013ko uztailean ospatu zu-ten euskara planak helburuakbete dituela, egunerokoan eus-karaz lan egitea lortu dutelako.Dagoeneko ez dute euskara pla-nik behar. Arrakastaren gakoetako ba-

tzuk ulertu nahian elkartu ditu-gu mahaiaren bueltan duela ho-geita bost urte euskara planarenmetxa piztu zutenetako batzuketa geroztik bidaide izan direnbeste batzuk. Elayk 1990eko hamarkada ha-

sieran jarri zuen martxan eus-kara plana, baina ardagaia de-zente lehenagokoa da. «Historiakontatzen hasita, 70eko hamar-kadan hasi behar da ezinbeste-an. Garai hartan euskaldunokeuskara familian, lagunartean,herritarrekin... erabiltzen ge-nuen, baina inolaz ere ez beste-lako egoeretan, ez eskolan ezbeste inon. Hasieran euskaldu-nok gure burua prestatu behargenuen eskolatik-eta genekiz-kien gauzak euskaraz esateko.Bigarren arazoa izan zen horitransmititzea. Baina, nori? Au-rreneko alfabetatze teknikokoikastaroak irakasleentzat izanziren. Hurrengo pausoa lantegibatzuekin hastea izan zen, batezere kutxekin. Filosofia hauxezen: jendeari euskara irakatsikodiogu, eta, baldin badaki, erabi-liko du. Bistan da horrek ez due-la funtzionatzen. Konturatu gi-nen enpresetan berariazegindako plangintzak behar zi-rela euskara lanean txertatze-ko», hasi da bidea errepasatzenAndoni Sagarna. Duela hogeitabost urte Euskararen Aholku Ba-tzordeko kide zen Sagarna etaindar handia egin zuen enprese-tan euskara planak abiatzeko. Aholku Batzordearen aldetik

bazen gogo bat, gogoeta bat etanahi bat. Eta, Elay enpresan, zeresanik ez. «1987aren bueltanikusten genuen gure tailerreanbazirela euskaraz bakarrik egi-ten zuten langileak, baina ikus-

[email protected]

ELAY ENPRESADuela hogeita bost urte euskara planaabiatzetik, erabat euskaraz lan egitera

Antzuolako Elay enpresan erabaki garrantzitsua hartuzuten orain hogeita bost urte, langileen asanbladak majobabestuta: euskaraz lan egingo dugu. Bidea ez dasamurra izan, baina asmatu dute pausoak egoki emateneta badira hiru urte eta erdi euskara planik ez dutela. Ezdute behar, erabat euskaraz lan egiten dutelako.

Ezkerretik eskuinera,Andoni Sagarna, MaddiEtxebarria, Jose Luis Elkoroeta Anaje Narbaiza. Jon URBE | ARGAZKI PRESS

HIZKUNTZA / b

ten genuen hori galtzera zihoa-la. Eskoletan erdaraz jaso ge-nuen formakuntza osoa eta eus-kara arriskuan ikusten genuen.Zeozer egin nahi genuen, bainaez genekien zer. Etxetik ibiltze-ko moduko plan bat geneukan,baina nora gindoazen oso ondojakin gabe. Une hartan AholkuBatzordean zegoen nahia eta gu-rea elkartu egin ziren nolabait,eta martxan jarri ginen. AholkuBatzordeak esperimentu bat ja-rri nahi zuen martxan, norbaitbehar zuen esperimentatzeko,eta gu azaldu ginen», azaldu duAnaje Narbaizak, Elayko langile

eta bertako euskara planaren ar-duradunak. Euskararen Aholku Batzorde-

ak garbi zeukan enpresetan eus-kara planak martxan jartzen ha-si beharra zegoela. «Oso garbigeneukan: lehen enpresan hutsegiten badugu, akabo. Eta aurre-tik bageneuzkan esperientziatxarrak, plangintza handirik ga-be eta borondate hutsez abiatu-tako bideak. Esperientzia horiekez ziren ondo atera eta horrekgure bidea zapuztu zuen urtebatzuetan. Horregatik garbi ge-neukan oso ondo aukeratu be-har genuela enpresa, arrakasta

2017 | urtarrila | 7

GAUR8• 12 / 13

Borondatea bazegoen, bainaborondate hori bideratzekoplangintza behar zen, bidea egi-teko zegoen. «Elhuyar etorri zengure etxera eta forma emanzion gure nahiari. Gu hasiak gi-nen mugitzen, baina seguru ezgenekien nora gindoazen. EtaElhuyarrek bidean gidatu gin-tuen».

Maddi Etxebarria ElhuyarAholkularitzako arduradunarenustez, garai hartan oso salto ga-rrantzitsu bat eman zen. «Ordu-ra arte pentsatu izan zen euska-ra jakinda, berez etorriko zelaerabilera. Baina ordurako kontu-ratuak hasiak ziren ezagutzare-kin ez zela nahikoa, gehiagoegin beharra zegoela erabilerabultzatzeko. Eta hori modu an-tolatu baten bidez egin zitekeelaikusten zen: eratu dezagun sis-tema bat, sor dezagun metodo-logia bat. Horretarako esperien-tzia pilotu bat martxan jartzeaerabaki zen eta Elay aukeratuzen, arrakastatsua izateko bal-dintza batzuk ematen zirelako.Gaur egungo euskara planenhazia, oinarria, orduan finkatuzen: ezagutzak eta erabilerak es-kutik joan behar dute, antolatuegin behar da, enpresaren jardu-nean txertatu behar da, alde so-zialak eta jabetzak bat egin be-har dute, akordioak bilatu behardira, jendeak bere sentitu behardu... Euskara planak arrakastaizan dezaten osagaiak garai har-tan zehaztu ziren. Hogeita bosturtean gauzak asko aldatu dira,baita lan egiteko moduak ere,baina oinarri haiek garrantzi-tsuak izaten jarraitzen dute».

Andoni Sagarnak gogoratu dugarai hartan beste zenbait en-presa ere gerturatu zirela Ahol-ku Batzordera, euskara planakmartxan jarri nahi zituztela-eta.Eta askori ezetza eman zietela,baldintza egokiak ez zirelakoematen. «Batzuk haserretu ereegin ziren gurekin. Baina garaihartan ez genuen akatsik eginnahi, ez genuen hanka sartunahi, eta kontu handiz ibili gi-nen. Oso garrantzitsua zen ondoateratzea. Jokoan zegoen aurre-ra segitzea edo bertan geratzea».

«Lan egiteko hizkuntza aldatudaiteke». Hori zen, Etxebarria-ren ustez, duela hogeita bost ur-

te euskara planek demostratubehar zutena.

Euskara plana martxan jarriaurretik zeuden Elayn kalitatezirkuluak, enpresaren funtzio-namendurako espresuki sortu-riko tresna. «Arazo baten aurre-an, jendea elkartu, arazoaaztertu eta denon artean irten-bideak bilatzea zen kalitate zir-kuluen helburua. Tresna horibazegoen enpresan eta hori be-ra baliatu genuen euskara planamartxan jartzeko ere. Ez ginenFinlandiara joan eredu bila, tai-lerrean bertan genuen tresnabaliatu genuen», agertu du Ana-je Narbaizak. Izan ere, hasieratikgarbi samar izan zuten euskaraklaseak eskaintzea ez zela nahi-koa izango. «Klaseak eskaintze-az gain, egunerokoan sortzen zi-ren arazoak kalitate zirkuluetankonpontzen genituen. Helburuaez zen bakarrik langile guztiekeuskara ikastea; helburua zenikastea lanean erabiltzeko. Etaerabileran sortzen ziren arazo-ak, etengabe gainera», segitu du.

Maddi Etxebarriak nabarmen-du duenez, «gaur egun partehartzeaz asko hitz egiten da etaformula desberdinak erabiltzendira. Baina garai hartan Elaynerabili zituzten parte hartzemoduak, kalitate zirkuluak, de-nen iritzia eta sentipenak parte-katzeko erak, oso berritzaileakizan ziren eta horiek ere partehandia izan dute arrakastan».

LANGILEEN TRATU PERTSONALIZATUA

Anaje Narbaizak Elhuyarrenekarpena gogorarazi du. «Elhu-yarrek ekarpen garrantzitsuaegin zuen. Alde batetik, MarijeJauregik eta Tere Barrenetxeaktratu pertsonalizatua bultzatuzuten. Hasieran egin zen diag-nosian banaka-banaka hitz eginzen langile guztiekin, denenga-na heldu ginen eta hori ezinbes-tekoa izan zen. Planaren bestepuntu garrantzitsu bat enpresa-ko kide guztiak –goi-agintariak,agintari ertainak eta langileak–klaseetara joan izana izan zen.Horrek euskara planaren ga-rrantzia nabarmendu zuen, en-presako kide guztien indarra be-har zuela nabarmendu zen,denon ardura zela. Beti pertso-nak erdigunean jarri ziren eta2013ko uztailean ospatu zuten Elayn euskara lan hizkuntza bihurtu izana. Jon URBE | ARGAZKI PRESS

«Helburua ez zen bakarrik langile guztiekeuskara ikastea; helburua zen ikastea laneanerabiltzeko. Eta eguneroko erabileran sortzenziren arazoak, etengabe gainera»

«Klabea jabeen eta langileen artean eman zenuztarketa izan zen. Asanblada bat egin genueneuskara plana martxan jartzea erabakitzeko etalangileen %90etik gorak eman zuen baiezkoa»

herria

garai hartan sekulako perspekti-ba izan zen hori. Ikuspegi berribat izan zen, berritzailea garaihartarako».

LANGILEEN ASANBLADAK ERABAKIA

Euskara planaren lehen urratsadiagnostiko bat egitea izan zen.Garai hartan Elayk 150 langilezituen eta %35ek ez zekiten eus-karaz. Euskaraz alfabetatuak%10 baino gutxiago ziren eta la-neko kontuez euskaraz idaztekoeta irakurtzeko gai zirenak %2baino gutxiago ziren. «Klabea enpresaren jabeen

eta langileen artean eman zenuztarketa izan zen. Asanbladabat egin genuen euskara planamartxan jarri edo ez erabakitze-ko eta langileen %90etik gorakbaiezkoa eman zuen. Hori oina-rrizkoa izan zen. Sekulako apus-tua izan zen gaia asanbladaraeramatea. Pentsa, kontrakoaatera izan balitz... Baina aurretiksukaldeko lana ondo egina zego-en; horregatik eman zuen langi-leen asanbladak baiezkoa. Ho-rrez gain, Anaje bezalakopertsona bat egotea ere oina-rrizkoa izan da, ezinbestekoa.Hori garbi esan behar da», na-barmendu du Jose Luis Elkorok. «Asanbladaren aurretik egin

zen lana eta langile bakoitzarieman zitzaion tratu pertsonali-zatua oso garrantzitsuak izan zi-ren. Asanblada egiterako, jende-ak bazekien zeri buruz ari ginenhizketan eta norberak bazekienez zela baztertuta geratuko, bereegoera pertsonala kontuan har-tuko zela. Langileak bazekien ezginela bere eskubide pertsona-len gainetik pasatuko, etorkizu-na ari ginela eraikitzen. Jendeaoso lasai joan zen asanbladara,oso garbi zuen zer egin nahi ge-nuen, eta hori izan zen euskara planaren tranpolina», jarraitudu Narbaizak.Eta helburua ez zen euskaraz

ikastea, euskaraz lan egitea bai-zik. Ikasitakoa lantokira ekar-tzea. Maddi Etxebarriaren ustez,arrakastaren klabea izan da eza-gutzatik erabilerara pasatzen as-matu dutela. «Askotan pentsatuizan da berez etorriko zela era-bilera, ikasi ahala. Baina ohiturabatzuk oso errotuta daude etazailak dira aldatzen. Askok esan

izan dute ‘lasai, belaunaldi be-rriek euskaraz ikasi dute eta ho-riek etortzean euskaldundukoda enpresa’. Baina hori ez dagertatzen, belaunaldi berri ho-riek etortzerako lan ohiturakoso errotuta daudelako, gehie-netan gazteleraz lan egiten dela-ko eta hori aldatzea oso zaila de-lako. Baina Elayn asmatu zutenerabilera sustatzen. Horretangakoa da erabakiak hartzea etaenpresak eta langileek bat egi-tea erabaki horietan». «Giro oso ederra sortu zen,

oso baikorra. Batak bestea ani-matzen zuen langileen artean,klasean ikasitakoa lanean era-biltzeko. Dinamika ederra sortuzen. Klasera denok joaten ginen,ni barne. Denok sentitzen ginenproiektu horren parte», gogora-tu du Jose Luis Elkorok. Nola lortu zuten ikastetik la-

nean erabiltzera salto egitea?«Inguruko langileen bitartezsustatu genuen erabilera. Lane-an zaudela aldamenekoarekinpartekatu behar duzu lan hori,beti sortzen dira harremanak.Hasieran oso zaila zen, ordura

arte dena gazteleraz egiten bai-tzen. Horregatik kalitate zirku-luak oso garrantzitsuak izan zi-ren, euskaraz ulertzen ezzutenen arazoa konpontzeko bi-deak sortu zirelako. Baina behinlehenengo saltoa eginda, jende-ak bidea ikusi zuen eta bide ho-rretan aurrerago joatea bihurtuzen helburua. Baina egia da ha-siera nekeza egin zitzaigula. Le-henengoan ez zen lortu agian,baina bigarrenean bai. Jendeakikusten zuenean gero eta gehia-go ulertzen zuela, gero etagehiago motibatzen zen», azal-du du Anaje Narbaizak.

LANGILEAREN ILUSIOA, ETEKIN ONENA

Hasiera hartako 150 langiletikgaur egungo 200 langilera pasa-tu da Elay urterik urte. Eta bidehorretan atzerapausorik egonez zedin beste erabaki garrantzi-tsu bat hartu zuen enpresak:kontratatzen diren langileekeuskaldunak izan behar dute etaeuskaraz lan egiteko konpromi-soa hartu behar dute. «Ez danahikoa pertsona euskaldunakontratatzea. Euskaraz lan egin-

go duen pertsona kontratatzeada gakoa, lana euskaraz eskatzeaalegia», esan du Narbaizak.Elkorok ere garbi dauka hori

erabaki oso garrantzitsua izandela. «Guk beti exijitzen dugueuskaraz lan egiteko baldintza.Behin pertsona bat kontratatunahi genuen, bere curriculuma-gatik. Baina ez zekien euskaraz.Urtebete egon zen liberatuaeuskara ikasteko, soldatarekin.Eta ikasi zuenean hasi zen gure-kin lanean. Gure konpromisoasendoa izan da eta apustu ga-rrantzitsuak egin ditugu». Elkorok, enpresa gizona den

aldetik, garbi dauka euskaraketekin oso aberatsak eskaintzendituela. «Langilea aberasten dueta ilusioa ematen dio. Ilusioaduen langile bat da enpresa ba-tek izan dezakeen etekinik han-diena. Horrek enpresa asko abe-rasten du». Euskara planaren ibilbidean,

gainera, taldeko lana sortzen da,elkar animatzen duten lankide-ak sortzen dira, erronka bati tal-dean aurre egiteko dinamikabultzatzen da. «Dinamika hori

ANAJE NARBAIZA

«Langileak lasai

zeuden; bazekiten

ez ginela eskubide

pertsonalen

gainetik pasatuko

eta norberaren

egoera kontuan

hartuko zela. Hori

izan zen euskara

planaren

tranpolina»

JOSE LUIS ELKORO

«Euskarak langilea

aberasten du eta

ilusioa ematen dio.

Ilusioa duen langile

bat da enpresa

batek izan dezakeen

etekinik onena.

Horrek enpresa asko

aberasten du.

Dinamika eta giro

ederra sortu da»

MADDI ETXEBARRIA

«Euskara planetan

aritu diren enpresek

abantailak dituzte

hizkuntzen

kudeaketan.

Hizkuntzak nola

landu hausnartuta

daukate eta

badakite hizkuntza

bat baino gehiago

kudeatzen»

ANDONI SAGARNA

«Alferrik gabiltza

eskoletan euskara

ikasten,

unibertsitateetan

euskara ikasten,

doktoretzak

euskaraz egiten,

gero lan mundura

iritsi eta ikasitakoak

ez badu ezertarako

balio»

2017 | urtarrila | 7

GAUR8• 14 / 15

izugarria da eta enpresaren me-sedetan da zalantzarik gabe.Langilea gero eta ilusionatuagoeta gusturago egon, hobe doaenpresa», segitu du Elkorok.

Enpresan ez ezik, Antzuolakoherrian ere izan du eragina ai-patu enpresako euskara planak.«Antzuolako kaleetan lehen bai-no askoz gehiago erabiltzen daeuskara. Hiru enpresa gaudeAntzuolan eta hirurak euskarabultzatzen ari gara, maila oneangainera. Eta herrian igarri egi-ten da. Langileak eguneko den-bora gehiena lanean ematen dueta bere laneko hizkuntza eus-kara baldin bada, kalera ere era-mango du euskara», nabarmen-du du Jose Luis Elkorok.

Andoni Sagarnak gogorarazidu duela hogeita bost urte en-presetan euskara planak bultza-tzeko berak zerabilen argudioindartsuenetakoa horixe zela.«Aholku Batzordearen aurreanfikziozko ariketa bat proposa-tzen nuen. Demagun badauka-gula satelite bat Euskal Herria-ren gainetik pasatzen dena.Norbait euskaraz ari bada, argibat pizten da. Egunean zeharnola ikusiko luke satelite horrekEuskal Herria? Gauez, argi ia de-nak itzalita. Goizeko zortziak al-dean segur aski etxe giroko ar-giak piztuko dira; haurrakeskolara eramateko garaia... Etazortzietatik aurrera, segur aski,argi horiek itzali egingo dira.Eguna pasa eta gero, berriz piz-tuko dira arratsean, afal orduainguratzen denean, berriro etxegiroan edo poteo giroan. Horrekesan nahi du eguneko ia orduguztietan itzalita egongo direlaargi horiek eta laneko ordueta-tik kanpo bakarrik piztuko dire-la. Zortzi ordu lotan eta zortziordu lanean, ez zaigu geratzeneuskaraz egiteko denborarik.Hori esaten nuen nik duela 25urte behin eta berriz».

Hartara, enpresak euskaldun-tzeak asko lagun dezake jendar-te euskaldunago bat eraikitzera-ko orduan. «Alferrik gabiltzaeskoletan euskara ikasten, uni-bertsitateetan euskara ikasten,doktoretzak euskaraz egiten, ge-ro lan mundura iritsi eta ez ba-du ezertarako balio. Ikasketaguztiak euskaraz egin dituen

gaztea ‘errealitatera’, lan mun-dura, iristen denean kontura-tzen baldin bada ezin duela eus-karaz lan egin, zertan ibili daordura arte? Horrek desmotiba-zioa ekar dezake», segitu du Sa-garnak.

FUNTZIONAMENDUAN TXERTATUTA

Andoni Sagarnaren ustez, ka-suan-kasuan garrantzitsua daenpresaren funtzionamendua-ren neurriko metodologia jos-tea. «Euskara ez da apartekogauza bat. Batzuetan badirudiez duela zerikusirik enpresareneguneroko funtzionamenduare-kin. Hori, gainera, ez da euskara-rekin bakarrik gertatzen, oroko-

rrean hizkuntzekin gertatzenda. Erosi edozein hizkuntzetaneros daiteke, baina saldu bezero-aren hizkuntzan egin behar da.Alegia, hizkuntzak ez dira apar-teko gauza bat, enpresaren fun-tzionamenduan txertatu beharduzu hizkuntzen arazoa; doku-mentazioa prestatzerakoan, bar-neko komunikazioan, bezeroa-rekin harremanetan, besteenpresekin komunikatu beharduzunean... Enpresen bizimo-duan sartu behar da hizkuntzenarazoa, kudeaketaren barruan.Hizkuntza guztiena, gainera.Erraza da esatea ‘internazionali-zatu egingo naiz’. Oso ondo. Kal-kulatu al duzu zenbat hizkun-

tzatan aritu beharko duzun?Euskarazko plangintzetan lanegiten duten enpresek abantailahandi bat daukate, hori irentsitadaukatelako, hizkuntzen kontuaenpresaren antolaketan txerta-tuta daukatelako».

Elayn, adibidez, makinek ereeuskaraz egiten dute. «Makinagehienak Suitzakoak ditugu, eta,besteak, alemaniarrak. Ba maki-na horiek ekartzen duten infor-mazio guztia euskaraz dago. He-mendik bidaltzen dizkiegu datuguztiak eta haiek makinak pres-tatzen dituzte euskaraz funtzio-na dezaten», agertu du Elkorok.

Euskara planari esker askoikasi dute Antzuolako lantegian.«Guri lagundu egin digu pauso-ak ematen norabide guzti-guz-tietan. Euskara ezustekoz bete-tako ate bat da. Zabaldu eta betiematen ditu ezusteko onak. Gu-re ibilbidean eman dugun azkenurratsa, duela lauzpabost urte,euskaratik ikasitakoak bestehizkuntzetara eramateko saia-kera izan da, eta horretan ere bi-delagun izan dugu Elhuyar.Gaur egun Mexikon eta Txinanere ari gara lanean. Gure filoso-fiatik abiatuta herrialde horie-

Beheko irudian, ezker-eskuin, Jose Luis Elkoro,

Anaje Narbaiza eta AndoniSagarna, duela hogeita bost

urte enpresakeuskalduntzeko bidea

zabaldu zutenetako batzuk. Jon URBE | ARGAZKI PRESS

«Makina gehienak Suitzakoak ditugu, eta,besteak, alemaniarrak. Makina horiek ekartzenduten informazio guztia euskaraz dago.Euskaraz funtziona dezaten prestatzen dituzte»

«Antzuolako kaleetan lehen baino askozgehiago erabiltzen da euskara. Hiru enpresagaude eta hirurak euskara bultzatzen ari gara.Eta herrian igarri egiten da»

herria

kin nola harremandu zehaztenduen proiektua egin dugu etaoso garbi izan dugu tokian toki-ko hizkuntza errespetatu behardugula. Hau da, ez ditugu txina-tarrak euskara ikasten jarriko,ezta mexikarrak ere; bertakoeibertako hizkuntzan egiteko aha-legina egingo dugu. Antzuolaneuskaraz egingo dugu eta tokibakoitzean bertako hizkuntzaerabiltzen saiatuko gara, erdikohizkuntza bat inposatu gabe. To-kian tokiko hizkuntza errespeta-tzea da gure lehentasuna, horierakutsi digu egindako ibilbide-ak. Eta horretarako tresna ba-tzuk garatu ditugu», azaldu Nar-baizak.«Mexikarrekin ez daukagu

arazorik eta txinatarrekin,oraingoz, ingelesa baliatzen du-gu. Baina gure erronka da gurejendeak txinera ikastea haiei be-raien hizkuntzan egiteko. Orain-txe hasi gara Txinarekin lanean,baina buruan daukagu hizkun-tzarena», gaineratu du Jose LuisElkorok.Txinara edo Mexikora joan

gabe, Euskal Herriko beste en-presa batzuekin dituzten harre-manetan euskara lehenestensaiatzen dira beti. «Ahozkoandezente ematen da. Egin ditu-gun neurketen arabera, besteenpresekin ditugun ahozko ha-rremanen %60 euskaraz dira.Azken urteotan goraka egin dudatu horrek eta hori da, orain-goz, lortu duguna. Pentsatzendugu hortik gorako zenbakiaklortzeko gizartean aldaketa ba-tzuk eman behar direla euskara-ren erabilerari dagokionez»,azaldu du Narbaizak. Eta leherketa hori gertatzeko

dago oraindik. Enpresak euska-rari lotzea eta lotura horretatikleherketa jendarte osora zabal-tzea, gertatzeko dago. Baina, ger-tatuz gero, sekulakoa litzatekee-la oso garbi dauka Narbaizak,«enpresetan euskaraz egiten ba-da, Euskal Herrian askoz gehia-go erabiliko da euskara». Antzuolako Elayn 1992an

abiatu zuten euskara plana. Bosturteren buruan, 1997an, asan-blada orokor batean emandakopausoen balorazio bikaina eginzuten, «euskarak lortutako sen-dotasuna eta sinesgarritasuna»

nabarmenduz. Baina jada garaihartan, duela hogei urte, garbijasotzen zen asanbladako aktan:«Aurrerapausoak emateko ezin-bestekoa da beste enpresak bidehonetara batzea, bestela nekezegingo dugu aurrera. Guztiokdaukagu guztion premia. Jakinada proiektu hau ondo ateratzeabeste batzuek ere ibilbide berdi-na hartzea litzatekeela, enpresaeuskaldunen arteko harremanasendotzeko. Zergatik ez euskaraerabili? Emaitzak harritu egingogaitu, orain arteko emaitzak ha-rritu gaituen bezala». Esanguratsua da duela hogei

urteko gogoetak oraindik dau-kan zentzua. «Enpresatik kanpo-ra egin behar da, leherketa batgertatu behar da. Enpresetakoeuskara planek benetan funtzio-natuko dute gizartera zabaltzealortzen baldin badugu», iritzidio Narbaizak. Elhuyarko Maddi Etxebarriak

egunero egiten du lan enprese-kin eta badaki ez dela batereerraza enpresak euskararen no-rabidean mugitzea. «Azken ur-teotan saiakerak egin dira, bainaazken hogeita bost urtean eus-kararen inguruan mugitu direnenpresak beti berdinak dira. ‘In-ternazionalizazioa’ hitzetik hor-tzera dabilen honetan, euskaraplanetan aritu diren enpresekabantaila dezente dituzte hiz-kuntzen kudeaketari dagokio-nez. Hizkuntzak nola landu

hausnartuta eta pentsatuta dau-kate eta badakite hizkuntza batbaino gehiago kudeatzen. Gai-nera, euskara ikasteko erabili di-tuzten tresnak beste hizkuntzabatzuk ikasteko erabil ditzakete.Euskaratik ekarritako praktikaon horiek beste hizkuntzetaraekar ditzakete». Lehen begiratuan ikusten ez

diren gauza asko ere ekartzenditu euskarak enpresaren egu-nerokora: kohesioa, indarra, ilu-sioa. «Azkenean pozik eta gus-tura dagoen pertsona batekhobeto lan egingo du, beste girobat sortuko da...», nabarmendudu Etxebarriak.

ADMINISTRAZIOAREN BULTZADAZ

Aipatu azken hogeita bost urte-an, 500 bat enpresa ibili dira jo-an-etorrian euskara planenbueltan. «Garrantzitsua da en-presak nahi bat izatea. Eta, hainjuxtu, nahi hori izan duten en-presak dira aurrera egin dute-nak. Azken urteetan, baina,gehiago dira bestelako arrazoiaktarteko gerturatzen diren enpre-sak. Batez ere administraziotiketorri diren hizkuntza betekizu-nak direla-eta gerturatzen diragugana. Administrazioarenlehiaketa publikoetan euskarakpuntuak ematen dituelako ger-turatu dira asko. Bestelako zer-bitzu enpresa batzuk ere hurbil-du dira, haurrekin dabiltzanak,nerabeekin, adinekoekin, Osaki-

detzaren inguruan dabiltzanak...Asko gerturatu dira administra-zioak baldintza hori jarri duela-ko. Eta egia da gero eta gutxiagodirela langileen eta enpresarenborondateagatik gerturatzen di-renak guregana», kontatu du El-huyarko arduradunak. Administrazioaren bultzada

garrantzitsua izan daiteke, bai-na horrekin bakarrik zaila izan-go du euskarak aurrera egitea.«Administrazioaren eskakizu-nez gain, borondatea ere behar-ko da. Enpresa bakoitzak bereerritmora eta bere ezaugarrienarabera, baina bidea egin behardu. Aldaketa bat eman daitekeeta laneko hizkuntza ohiturakalda daitezke. Euskaraz lan egindaiteke», garbi dauka Etxeba-rriak.Jose Luis Elkororen azken go-

goetak, berriz, zer pentsa askoematen du. «Nik duela hogeitabost urte pentsatzen nuen eus-kara gaur egun askoz egoera ho-bean egongo zela. Baina ikustendut asko galdu dela bidean. Nikonbentzituta nengoen gauregun administrazio osoan eus-karaz egingo zela, eta begira nongauden. Uste dut aukera askogaldu ditugula bidean. Tristurahandia ematen dit euskararenkontrako jarrerak ikusten ditu-danean. Euskararen kontrakoeraso asko ikusi ditut urteetanbarna, baina, hala ere, mina egi-ten didate oraindik ere».

Hogeita bost urtekobidearen errepasoa eginda,

oraindik egiteko dagoenaageriago geratzen da.

Jon URBE | ARGAZKI PRESS

2017 | urtarrila | 7

GAUR8• 16 / 17hutsa

iRRITZIA:

{

}

AmaiaBALLESTEROS

herria

Albert Rams (Va-lentzia, 1958) “Serpadre hoy: Tera-pia Gestalt y pa-ternidad” liburuaaurkeztera etorri

da Donostiara, Euskadiko Ges-talt Terapiaren Eskolak gonbida-tuta. Estatuan Gestalt terapianaitzindaria da Rams psikologoeta psikoterapeuta, eta eskolahonek gaur egungo aitei eskain-tzen diena proposatzen du:umeekin zintzoak eta gardenakizatea.Bidenabar, gizontasunaren

kontzeptua lantzen du, hau al-datu behar delako aitatasuna al-datzeko. Gurasotasunari eta ber-dintasunean hezteari buruzGestalt Eskolako kideekin egin-dako mahai-inguruaren aitzine-tik bildu da GAUR8rekin, elka-rrizketa lasai batean, bereekarpena azaltzeko.«Iraultza baten beharra dugu-

la iruditzen zait, feminismore-kin paraleloan, maskulinismoantzeko bat. Ez matxismoa edopatriarkalismoa –adierazi du–.Feminismoan lan eginez, ema-kumeek gehiago dakizue zeinzareten, zer nahi duzuen…Oraindik aunitz falta da bainagehiago dakizue; gizonek, ez.Hagitz galduta gaude. Badakiguzer ez dugun nahi, baina ez da-kigu hagitz ongi zer nahi dugun.Hori da falta den iraultza». Zer da gizon izatea? “Gladia-

tor” filmaren lemari lehendabi-ziko zatia aldatuz, “indarra eta

ohorea” beharrean “ahultasunaeta ohorea” aldarrikatzen ditupsikologo humanistak, bere us-tez, egiazko indarra norberarenahultasunaz edo zaurgarritasu-naz jabetzetik hasten baita. Bi-guntasunetik sortzen da beraz, ez gogortasunetik. Urakan batetortzen bada, haritza erama-nen du, ez ihia, azken hori mal-gua delako, biguna, eta ez duela-ko zuztarretik aterako. «Iraultzahorretan, gizonoi gure ahultasu-na eta zaurgarritasuna hobekiezagutzea falta zaigu».

Bide horretan kokatzen daGestalt terapiak aitatasunariegiten ahal dion mesedea. Bereteknika nagusia aulki hutsarenada. Triangelu bat osatzen da:aulki batean terapeuta esertzenda, bertzean pazientea, eta hiru-garren aulkia hutsik uzten da.Pazientearen bizitzako pertso-naiak edo gauzak, oraingoakedo iraganekoak, etortzen ahaldiren lekua da. Demagun pazienteak terapeu-

tari aitarekin duen arazo batenberri kontatzen diola. Terapeu-tak eskatuko dio: «Erraiozu aita-ri zuzenean». Aulki hutsa aitakbeteko luke. Pazienteak terapeu-tari kontatzea edo aitari konta-tzen ari zaion bezala egitea des-berdina da. Bere zatiak ereegoten ahal dira aulki hutsean.Hankako mina badu, min horrimintzatzen ahal zaio zuzenean. Rolak aldatzen dira ondotik:

pazientea aita da, edo hankakomina. Horrela bertzearen le-kuan jartzea lortzen da.

AITAREN TRAGEDIA

Lehenengoz aita izaten denarentragedia agertzen da liburuan.«Etapa hagitz zail bat hasten dafamilian edo bikotean. Bertan,bere burua erabat galtzen duenamaren tragediaz gain, aitarena

Albert Rams psikologoeta psikoterapeuta,Donostiako Hontzaliburu dendan, «Serpadre hoy: TerapiaGestalt y paternidad»lana aurkezten. Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI

PRESS

AITATASUNAGAUR EGUNAlbert Rams: «Seme-alabak gertatu zaidan onena dira,baina tragedia ere badago»

Maider Iantzi Goienetxe

Aita biologikoa, «imago paterna», aita handia, sinbolikoa,barrenekoa... guztiak harrapatu ditu Albert Ramsek. Aita etaterapeuta gisa dituen esperientziak uztartuz osatu du lana.Ez da autolaguntza liburua; konplexuagoa da, eta ekarpenbat egiten dio aitatasunari: seme-alaben aitzinean agertuahal izatea norberaren muga eta akatsen kontziente izanik.

PSIKOLOGIA / b

2017 | urtarrila | 7

GAUR8• 18 / 19

gertatzen da. Hau baztertua sen-titzen da, bikotearen energiaguztia umearentzat delako. Botaegiten dute, edo berak egiten dualde, fisikoki edo animikoki,sentitzen duena baita ez duelalekurik». Ramsen iritziz, egoerahori bi aldetatik hobetu daiteke:batetik, aitak haurrarekin harre-mana sortuz (autore batek dioaita gizakien asmakizuna dela,naturan ez baitago aitarik, haziajartzen duen arra baizik). «Ema-kumeak bederatzi hilabetekoprozesua bizi izan du umeare-kin, barrenean sentitu du. Baina,gizonak, ez. Orduan sortu eginbehar du lotura eta nik horreta-ra animatzen ditut erranez ezdakitela zer galtzen duten. Ber-tzetik, amari erranen nioke bi-koteaz ez ahanzteko». Erantsi du ez dagoela aita per-

fekturik, zorionez. Eta aita onaedo txarra izateko hainbat mo-du daudela. «Txarrak honakoaklirateke: absentea, autoritarioa,intermitentea, nartzisista… etadenetan okerrenak, abusatzai-lea, toxikomanoa, oso-oso gai-xoa eta eroa». Baina zer erran nahi dugu “ai-

ta” diogunean? Gutxienez, bosterranahi posible ditu “aita” hi-tzak, “ama” hitzak bezala. Den-

bora osoan aitaz mintzatzen daliburuan, baina gauza aunitzekamarentzat ere balio dute. «Aitabiologikoa dugu; eta imago pa-terna, bakoitzak barnean dugu-na, gure aitak gutaz edo bizitzazpentsatzen duena uste duguna.Pentsamendu hauekin erreak-zionatzen dugu maiz. Aita biolo-gikoa pertsona bat da, eta, beraz,garatzen doa. Ez da berdinaumeak bost urte dituenean edoheldua denean. Baina imago pa-terna programa bat da». “Ma-trix”-en adibidea jarriz, barrukoaita Mr Smith da. Makina bat. Aurreiritziak dira eta min

handia egiten dute. «Pazientebatek kontatu zidan aitarekineztabaidan aritu zela, bertzebehin. Halako batean arrazoiaeman zion aitak baina berak se-sioan jarraitu zuen. ‘Baina arra-zoi duzula erran dizut!’. Ez zenbere buruan sartzen ados egonzitekeenik. Norekin ari zen ezta-baidan? Imago paterna-rekin».Bertze mota bat aita handia

da. Dibinitatearen bertsio mas-kulinoa. Aita jainkoaren balioki-dea. Espiritualki aita handi bateta ama handi bat daude. Aitasinbolikoa ere badago, aita izangabe honen rola betetzen due-na: gurasoen lagun bat, lagun

nagusiago bat, osaba, anaia na-gusia, irakasle bat edo terapeu-ta. Gure buruarekin lan egiteneta aita biologikoarekin berra-diskidetzen laguntzen digute. «Barruko aita ni naizen gizo-

na izanen litzateke, ni naizen ai-ta. Nire aitaren gauza batzukhartzen ditut, imago paterna-tik garbitu ditudan bertze gauzabatzuk, aita handiarenak, aitasinbolikoarenak…».

AITA KONPONTZAILEA

«Bi alaba izan ditut, lehendabi-zikoa, Maria, 12 urte zituela hilzen, nik 35 nituela, auto batekharrapatuta. Seme bat dut, Mar-tin, 26 urtekoa, eta alaba gaztee-nak, Anak, 21 ditu. Liburua idaz-ten ari nintzen bitarteanminbizia diagnostikatu ziotenAnari». Esperientzia horiek guz-tiak kontatzen ditu: zer tokatuzaion, nola hartu dituen gauzak,nola maneiatu den… «Liburua-ren eskaintzan azaltzen dudanbezala, seme-alabak gertatu zai-dan onena dira, baina tragediabat ere badago». Lanaren azken zatian terapeu-

ta gizonezkoa aztertzen du aitakonpontzaile bezala. Bertanazaltzen da puskatutako hariaknola josi daitezkeen.

Aita-semeak Gasteizen,elurraz gozatzen. Aitaona edo txarra izatekohainbat modu daude.Raul BOGAJO | ARGAZKI PRESS

FAMILIAEREDUBERRIAKAINTZATHARTUUgaritzen ari diren familiaeredu berriak kontuanhartzen hasi behar dugulaazpimarratu du AlbertRamsek. Garai batean bezalagizonak kanpoan lan egitenduen eta emakumea etxeanaritzen den familiakbadaude, baina gero etagutxiago. Sarri biek lanegiten dute kanpoan etaberen gatazkekin barrenekozereginak partekatzen hasidira. Bi amako familiakdaude, bi aitakoak, gurasobakarrekoak, talde batekosatuak… «Zer gertatzen dahorietan Ediporenkonplexuarenkontzeptuarekin?», galdetudu psikologoak (konplexuhorretan semeari aitalehiakide gisa agertzen zaioamaren maitasunean).Aitortu duenez,

psikoanalistena hagitzkolektibo atzerakoia da, eta,beharbada, Ediporenkontzeptua aldatzenhasteko garaia da. «Edipo dagauzak ulertzeko erarikonena edo bertze gauzabatzuk gertatzen ari dira hororaindik pentsatu ezdirenak?». Amatasuna etaaitatasuna aldatzen ari dira.Bi funtzioz solas egiten da,

amarena eta aitarena. JuanjoAlbertek “Ternura yagresión” liburuan azaltzendu. Laburtuz, samurtasunaamaren funtzioarekinlotzen du; aitaren funtzioa,aldiz, mugekin. «Amak ezzaitu zu bakarrik maite, niere maite nau», erraten dioaitak umeari. Amarenfuntzioa amak zein aitakbete dezakete, eta aitarenfuntzioa ere bai. «Bi aldeakbaditut, maskulinoa etafemeninoa, bi funtzioakbete ditzaket». Etorkizuneanterapeuta berriek aita etaama berrien seme-alabeigertatzen zaienarekin laneginen dutela dio Ramsek.