4 EURO • 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO … · ratxaga mintzatuko da parte-hartzeak eta...

44
196 GOLDEN 5 EGITASMOA • XABIER GARAGORRI • 0-3 FORMAZIOA: CRISTINA GOÑI • ALLENDE SALAZAR GURASO ESKOLA • EUSKAL HEZKUNTZAREN MUSEOA • ROSELLA SANTAGATA • BEÑAT GAZTELUMENDI hh hik hasi 4 EURO 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA 20 urte euskal hezkuntza ospatuz

Transcript of 4 EURO • 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO … · ratxaga mintzatuko da parte-hartzeak eta...

Page 1: 4 EURO • 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO … · ratxaga mintzatuko da parte-hartzeak eta partekatzeak gizarte-ereduan duen garran - tziaz; horrez gain, Herri-hezitzailearen

196

GOLDEN 5 EGITASMOA • XABIER GARAGORRI • 0-3 FORMAZIOA: CRISTINA GOÑI • ALLENDE SALAZAR GURASO ESKOLA • EUSKAL HEZKUNTZAREN MUSEOA

• ROSELLA SANTAGATA • BEÑAT GAZTELUMENDI

hhhik hasi

4 EURO • 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA

20 urte euskal hezkuntza ospatuz

Page 2: 4 EURO • 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO … · ratxaga mintzatuko da parte-hartzeak eta partekatzeak gizarte-ereduan duen garran - tziaz; horrez gain, Herri-hezitzailearen
Page 3: 4 EURO • 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO … · ratxaga mintzatuko da parte-hartzeak eta partekatzeak gizarte-ereduan duen garran - tziaz; horrez gain, Herri-hezitzailearen

aurkibidea8gaia

GOLDEN 5 EGITASMOAIkasle bakoitzaren ahalmenak bere gorenera eramatea du helburu proiektuak eta horretarako ikaslearen gaineko begirada baikorrean oinarritzen da, alderdi positiboetan fokuajartzeak motibazioa handitzen duelako, eta motibazioak, eraberean, ikaslearen eraginkortasuna.

16elkarrizketa

5 editoriala

6 hizpide izan da8 hizpide izango da10 gaiaGOLDEN 5, ikasle bakoitzaren onena ateratzea xede16 elkarrizketaXABIER GARAGORRI, hezkuntza-aholkularia

24 LOMCEri ez! Gure hezkuntza eraiki!

26 0-3 zikloko hezitzaileen formazioa Cristina Goñi. Baztango haur-eskolaren zuzendaria

30 esperientziaGernikako Allende Salazar guraso eskola

32 ekarpenaEuskal Hezkuntzaren Museoa

36 galdeidazueZer-nolako garrantzia dauka bideoaren erabilerak irakasleen prestakuntzarako? Rosella Santagata

42 Atzeko atetikBeñat Gaztelumendi. Bertsolaria

www.hikhasi.eus

XABIER GARAGORRI1977an Durangoko ikastolaren zuzendaritza hartu zuenetik,pedagogiaren arloari loturiko ardura postu ugari izan dituGaragorrik Ikastolen Elkartean, EHUn nahiz Eusko Jaurlaritzan.Materialgintzaz, irakasleen formazioaz, konpetentzietanoinarritutako irakaskuntzaz, euskal curriculumaz, Heziberriz etaLOMCEz galdetu diogu, besteak beste.

Argitaratzailea: XANGORIN KOOP. ELK. TXIKIA Errekalde hiribidea, 59. Aguila eraikina, 1. solairua. 20018 DONOSTIA GIPUZKOA. Tel: 943/ 371 408 ; www.hikhasi.eus; Posta Elektronikoa: [email protected]; Lege Gordailua: SS-1001/95. ISSN: 1135-4690. Erredakzioa: Joxe Mari Auzmendi, Ainara Gorostitzu, Amaia Mendizabal eta Arantzazu Muñoa. Erre-dakzio batzordea: Nerea Agirre, Kontxi Aizarna, Izarne Garmendia, Miren Guilló, Iñigo Larrañaga, Aritz Larreta, Josi Oiarbide, Elisabet Puiggros, Maite Saenz, Xabier Sarasua, Josu Txapartegi,Arantxa Urbe eta Angel Usobiaga. Aholkulariak: Nerea Alzola, Abel Ariznabarreta, Alex Barandiaran, Begoña Bilbao, Mariam Bilbatua, Aines Dufau, Lore Erriondo, Guillermo Etxeberria, GurutzeEzkurdia, Idoia Fernandez, Xabier Isasi, Irene Lopez-Goñi, Izaskun Madariaga, Karmele Perez Urraza, Fito Rodriguez, Matilde Sainz eta Amaia Vazquez. Administrazioa: Uxue Ugartemendia. Di-seinua: Graf!k. Maketazioa: Xangorin. Inprimategia: ANtzA S.A.L Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak onetsia (2015-02-20). Kopurua: 3.600 ale.

hik hasiko artikuluez edonon eta edonoiz balia zaitezke. Kasu horietan iturria aipatzea eskertuko genizuke. hik hasik ez ditu beregain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin.

Page 4: 4 EURO • 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO … · ratxaga mintzatuko da parte-hartzeak eta partekatzeak gizarte-ereduan duen garran - tziaz; horrez gain, Herri-hezitzailearen

www.hikhasi.eus

Page 5: 4 EURO • 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO … · ratxaga mintzatuko da parte-hartzeak eta partekatzeak gizarte-ereduan duen garran - tziaz; horrez gain, Herri-hezitzailearen

196. zenbakia. 2015eko martxoa • hik hasi • 5

e d i t o r i a l ama r t x o a

Arrastoak

Hala izena du Dejabu Panpin labo-rategiaren azken antzezlanak. Belau-naldi batzuek hurrengoengan duten eraginaren gainean egiten du gogoetaobrak. Izan ere, gure bizitzaren eta gureaurrekoen historiaren arrastoei errepa-ratuz jakiten dugu nondik gatozen etanor garen. Hala eraikitzen dugu gure existentziaren narrazioa.

Arrastoek, aztarnek, ebidentziek…hezkuntzaren arloan ere berebiziko ga-rrantzia dute. Reggio Emiliako hezkun-tza-esperientzia, esaterako, ezin da ulertu dokumentaziorik gabe, hau da,aztarnarik utzi gabe. Idatziz jasoz, ar-gazkiak ateraz, bideoan grabatuz, mu-ralak osatuz, haurren lanak bilduz…gelan gertatzen denaren gaineko ebi-dentziak jasotzea da euren jardunarenfuntsa, gero horren gainean gogoeta egiteko.

Irakasleen profesioa etengabe ho-betzeko xedez, arrastoen analisian oi-narritzen dira Hiprest taldeko ikerlariakere (EHUko, MUko eta Genevako Uni-bertsitateko profesionalek osaturiko

oz grabatu, argazkiak atera, dokumen-tazio lana egin… Zertarako balio du,baina, horrek guztiak?

Alfredo Hoyuelos NUPeko irakas-leak behin baino gehiagotan esanaduen moduan, batzuetan memoria txa-rra izaten dugu, gauzak ahaztu egitenzaizkigu, eta horrexegatik da inportan-tea dokumentatzea. Baina, beste eze-ren gainetik, narrazio bat eraikitzea esan nahi du dokumentatzeak. Ez danahikoa idatziz jasotzea edo bideozgrabatzea —“Bideoa tresna bat da, ino-la ere ez helburua”, diosku Santaga-tak—, baizik eta jasotako hori interpre-tatuz narrazio bat eraiki behar dugu,gure existentziaren narrazioa. Arrasto-ak behar dituzte ikasleek eta arrastoakbehar ditugu irakasleok gure egunero-ko jardunari —eta bizitzari— zentzuaemateko. Arrastoak behar dituzte hau-rrek eta arrastoak behar ditugu hel-duok nondik gatozen eta nor garen ja-kiteko. Arrastoak behar ditu eskola ko-munitateak ere etengabe hobetzekoeta aurrera egiteko.

taldea da). Gelako jarduna bideoangrabatu, eta ondoren, bideo horren gai-neko hausnarketa egiten dute. “Irakas-leek gai izan behar dute euren artean irakaskuntzaz hitz egiteko eta eureneguneroko jarduna partekatzeko; ezdute beldurrik izan behar ikasgelako ateak zabaltzeko eta elkarri laguntze-ko”, hala dio Rosella Santagata Kalifor-niako Unibertsitateko irakasleak aldiz-kari honetako Galdeidazu atalean. Bi-deoaren erabilerak irakasleen presta-kuntzarako zer-nolako garrantzia duenazaltzera etorri zen Arrasatera MUk gonbidatuta. Irakasleena ez ezik, ikasleen jarduna ere dokumentatzea-ren garrantzia azpimarratzen du, hala ikasleen pentsamendua erregistratu eta ikasle bakoitzaren garapenaren ja-rraipena egin daitekeelako: “Zer egindezake irakasle batek ikasleek eurenpentsamendua adieraz dezaten eta es-kolan pentsamendu horren arrastoakutzi ditzaten aukera gehiago sortzeko?”

Arrastoak utzi, datuak bildu, aztar-nak jaso, ebidentzietan oinarritu, bide-

Arrastoak behar dituzteikasleek eta arrastoak beharditugu irakasleok gureeguneroko jardunari zentzuaemateko. Arrastoak behardituzte haurrek eta arrastoakbehar ditugu helduok nondikgatozen eta nor garen jakiteko.

Page 6: 4 EURO • 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO … · ratxaga mintzatuko da parte-hartzeak eta partekatzeak gizarte-ereduan duen garran - tziaz; horrez gain, Herri-hezitzailearen

6 • hik hasi • 196. zenbakia. 2015eko martxoa

hizpide izan da

Euskararen Legea aldatuta, Nafarroa osoko eskola publikoetan D eredua eskaintzea onartu du ParlamentuakEuskararen Legea aldatzearen alde bozkatu zuen Nafarroako Parlamentuak joan denotsailaren 10eko bilkuran. Horren ondorioz, besteak beste, euskaraz ikasteko auke-ra izango dute Nafarroa osoko eskola publikoetako ikasleek. Orain arte zonalde eus-kaldunean eta zonalde mistoan eskaintzen zen D eredua sare publikoan, eta aurrerantzean zonalde ez-euskalduna deiturikoan ere eskainiko dute. Eskaeraren arabera sortuko dituzte euskarazko lerroak; hain zuzen ere, Nafarroako Gobernuakerabakiko du gutxienez zenbat haur matrikulatu behar diren D ereduan euskarazkolerroa sortu ahal izateko. Dena dela, neurri honek ez du eraginik izango 2015-2016 ikasturtean, aurrematrikulazio kanpaina amaitu eta astebetera onartu baitu parla-mentuak Euskararen Legearen aldaketa. Hala ere, epea amaituta egon arren, zenbaitudalerritan gurasoak D ereduan matrikulatzeko eskaerak egin dituzte; Villatuertan,esaterako, legea aldatu eta astebetera 11 eskaera zituzten jasoak.

NIZEk, Nafarroako Ikastetxeetako Zuzendaritzetako Elkarteak, otsailaren 3an agerraldia egin zuten euskarazko ereduaren garrantziaz ohartarazteko; izan ere, el-karte horretan D ereduan diharduten eskola publikoetako ordezkariak biltzen dira.Elkarteko ordezkari Beatriz Casanova eta Zigor Gartziaren esanetan, “hauturik osoe-na” da D eredua: “Eleaniztasun eraginkorra lortzen du. Bermatzen dugu Nafarroan u-meek bi hizkuntzak ikasiko dituztela, eta atzerriko hizkuntza bat ere bai”. Bestalde,Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren babes falta salatu dute.

11.477 ume ari dira D ereduan ikasten Nafarroako sare publikoan, 1.128 irakasle-rekin. Gainera, urtez urte gorantz egiten ari da D ereduan matrikulatutako haurrenkopurua, Sortzen koordinakundeko nahiz Nafarroako Ikastolen Elkarteko ordezka-riek nabarmendu dutenez.

2013-14 ikasturteari dagokion txostenaaurkeztu zuen otsailean NafarroakoParlamentuan Pedro Gonzalezek, Na-farroako Eskola Kontseiluko presiden-teak. Hainbat daturen artean, ikasleenkopuruak behera egin duela nabar-mendu zuen, eta hurrengo urteetan jo-era hori mantendu egingo dela. Horrenharira, Nafarroako haur-eskoletan es-kaintzen diren tokien %37 hutsik gera-tzen dela aipatu zuen. Dena dela, ho-rren aurrean oposizioko hainbat inda-rrek salatu zuten Iruñean euskarazkoeskaintzak ez duela eskaria asetzen.Hain zuzen ere, Iruñeko guraso-talde-ek eta euskalgintzak agerraldia egin zu-ten hori salatzeko.

Nafarroako Parlamentuan2013-14 ikasturtea aztergai

ELA sindikatuak salatu duenez, EuskoJaurlaritzak hutsegite “larriak eta siste-matikoak” egin ditu eskola publikoeta-ko langileen soldatak kalkulatzerakoorduan, Hezkuntza Sailaren “sistemainformatikoaren gabezien” ondorioz.Diotenez, arazoak izan dira, nagusiki,antzinatasuna kalkulatu eta horren ara-berako hobariak ebazteko orduan. On-dorioz, hainbat langilek “milaka euro”galdu dituztela uste du ELAk eta arazoa“duela hamar urte baino gehiago” hasizela salatu du.

Soldatak kalkulatzean, akatsak sare publikoan

Page 7: 4 EURO • 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO … · ratxaga mintzatuko da parte-hartzeak eta partekatzeak gizarte-ereduan duen garran - tziaz; horrez gain, Herri-hezitzailearen

hizpide izan da

Heziberri 2020 proiektuaren curricu-lum dekretuak aurkeztu ditu otsaileanEusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak.Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzaneta DBHn landuko dituzten edukiakaurkeztu dizkie hezkuntza-eragileeiCristina Uriarte Hezkuntza sailburuak.Jada abiarazi dituzte tramiteak Oina-rrizko Hezkuntzako curriculum dekre-tuak onartzeko. Edonola ere,edukiakdatorren ikasturtetik bertatik ezarrikodirela iragarri du Uriartek.

Lehen zirriborroak jasotako kriti-ken aurrean hainbat aldaketa egin duHezkuntza Sailak Heziberri proiek-tuan. Hasteko, LOMCEri aipamen gu-txiago egiten zaio. Gainera, edukiak ezdaude hain zehaztuta, eta, horrenbes-tez, autonomia handiagoa ematen dieeskoleei. Gauzak horrela, proiektupropioa egiteko aukera izango dute es-kolek, beti ere Hezkuntza Sailaren bai-menarekin. Gainera, eskola-kontsei-luak araututa geldituko dira.

LOMCEk agintzen dituen amaiera-

196. zenbakia. 2015eko martxoa • hik hasi • 7

ko azterketen inguruan ere badaude al-daketak dekretuan, lehen zirriborroa-rekin alderatuz gero. Izan ere, azterketahoriei diagnostiko izaera ematea pro-posatzen du orain aurkezturiko dekre-tuak. Bestalde, ikasgai batzuk ingele-sez ematea proposatzen du HezkuntzaSailak; dena dela, ikastetxe bakoitzakerabaki ahal izango du zer ikasgai emaningelesez. Atzerriko hizkuntzek beza-la, zientzia-gaiek ere ordu gehiago izango dute dekretu berriarekin.

ELA, LAB, CCOO eta Steilas sindika-tuak ez datoz bat Hezkuntza Sailak aur-keztutako dekretuarekin; ezta EHIGE,BIHE eta Sarean guraso-elkarteak ere.Hezkuntza-sistemaren beharrei ez erantzutea leporatzen diote, eta EuskalHerriko hezkuntza-sistema propioagaratzeko eskatu diote Uriarteri.

Dena dela, Uriarteren esanetan, orain Hezkuntza Sailaren asmoa Hezi-berri 2020 proiektuaren azken faseariheltzea da; alegia, EAEko HezkuntzaLegea sortzeko prozesua abiatzea.

Heziberri 2020ren curriculum dekretuak aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzak, datorren ikasturtean indarrean jartzeko

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak legezkanpokotzat jo du Gipuzkoako ForuAldundiak 2013an Seaskari emandakodiru-laguntza, eta diru hori berreskura-tzeko agindu dio aldundiari. Auzitegia-ren ustez, aldundiak ez du ez “zilegita-sunik” ez “eskumenik” Ipar Euskal He-rriko ikastolak laguntzeko. Hain zuzenere, Kanboko (Lapurdi) Xalbador ikastolari hiru urtez 600.000 euro ema-tea adostu zuen aldundiak, eraberritze-lanetarako, eta 2013an egin zuen lehenordainketa. Carlos Urkijok, EspainiakoGobernuaren EAEko ordezkariak, au-zitara jotzeko asmoa agertu zuen albis-tea jakin eta biharamunean.

Seaskari emandako diru-laguntza, legez kanpoko

Ikasle Abertzaleek deituta, protesta-ekimenak egin zituzten otsailaren 26anHego Euskal Herriko lau hiriburuetan,LOMCE lege-erreforma, Eusko Jaurlari-tzaren Heziberriren curriculuma etaEU2015 unibertsitate-plangintza sala-tzeko. Erreforma horiek baztertu etaeuskal hezkuntza-eredu propioa alda-rrikatu zuten. Horren harira, martxoa-ren 18a bitartean mintegiak antolatu dituzte hainbat herritan, gogoeta egite-ko eta LOMCEren nahiz Heziberrirenalternatibak lantzeko.

Ikasle Abertzaleak kaleraatera dira LOMCEren aurka

Iturria: Berria egunkaria

Page 8: 4 EURO • 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO … · ratxaga mintzatuko da parte-hartzeak eta partekatzeak gizarte-ereduan duen garran - tziaz; horrez gain, Herri-hezitzailearen

8 • hik hasi • 196. zenbakia. 2015eko martxoa

Donostiako Tabakalerako hezkuntza arloak eskolekin elkarlaneanmartxan jarritako lehen proiektu pilotua da Auzoko hitzak. Euskara, auzoaeta kultur ekoizpena izan ditu ardatz Tabakalerak Egiako AitorIkastolarekin, Maria Reina Eskolarekin eta Mundaiz Ikastetxearekin bateragaratutako proiektu honek. “Euskara, ‘Ikasle Euskaldun Eleaniztunaksotrzen’ egitasmoaren barruan kokatzen delako; Auzoa, pedagogia etaespazio publikoaren arteko harRemana landu delako hezkuntzakomunitatea indartuz; eta Kultur-ekoizpena, hezkuntza prozesuetan kulturaere sortzen ari garelako”.

Nola erabiltzen dut auzoa? Zein toki ditut gustukoen? Zer egiten dutoki horietan? Zertarako erabiltzen ditut? Zer esaten dut bertan? Zein hitzerabiltzen ditut? Eta zein hitz entzuten ditut? Galdera horien gainekogogoetatik abiatuta kontzientzia hartze ariketa egin ondoren, ikasleek zeinespazio, erabilera eta gertaera eraldatu nahi dituzten erabaki dute, etataldetan banatuta, auzoko hainbat lekutan esku hartu dute, espaziobakoitzerako artefakto propio bat sortuz.

Erakusketa martxoaren 6an inauguratuko da, Egiako Kultur etxean17:00etatik 19:00etara egingo den saio batekin. Horrez gain, hurrengoegunean, martxoaren 7an, familiei zuzenduriko tailerrak egingo dira; etaazkenik, martxoaren 12an, 18:30ean Verd Dolç Jazz dokumentala emangoda. Informazio gehiagorako www.tabakalera.eu kontsulta daiteke.

hizpide izango da

Korrikaren antolatzaileek Ikastolen El-kartearekin elkarlanean unitate didak-tiko bat sortu dute ikasgeletara ere eus-kararen aldeko mugimendua irits da-din. Adin guztietara moldatu dute 19.Korrikaren unitate didaktikoa eta ha-mar egunean lantzeko dago prestatua.Maila guztietarako balio duten atalakditu —kantua, mezuaren inguruanhausnartzea eta Korrika Txikiak antola-tzeko proposamena, esaterako—. Adin tarte bakoitzean modu batera egingo dute, zeharkako zenbait helbu-ru landuz. Haur Hezkuntzan, adibidez, ipuinaren protagosnita bihurtu nahi di-tuzte ikasleak. Lehen Hezkuntzan, ulermena, ahozkotasuna eta sormenalandu nahi dute. Eta gurasoak ere inpli-katu nahi dituzte.

Prest da Korrikaren unitate didaktikoa

‘Auzoko hitzak’ Egiako eskolekin elkarlanean egindako erakusketa inauguratuko du Tabakalerak

Page 9: 4 EURO • 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO … · ratxaga mintzatuko da parte-hartzeak eta partekatzeak gizarte-ereduan duen garran - tziaz; horrez gain, Herri-hezitzailearen

‘II. Herri hezitzailea, eskola herritarra’ jardunaldiak apirilaren 24an eta 25ean

Duela bi urte Francesco Tonucci pedagogoarekin eta “Haurren hiria” egitasmoarensortzailearekin hasitako bideari jarraipena emateko, eta Hik Hasi-ren 20. urteurrenadela probestuz, II. Herri hezitzailea, eskola herritarra jardunaldiak egingo dira api-rilaren 24an eta 25ean Donostiako Kursaal jauregian. Ikasle bakoitza bere osotasu-nean hezten duen, eta gelako dibertsitatea kontuan hartzen duen Finlandiako, Kata-luniako eta Euskal Herriko hainbat esperientzia emango dira ezagutzera.

Apirilaren 24ean, heziketa ardatz duen herria gaitzat hartuta, Finlandiako hez-kuntza-politika ezagutu ahalko da lehenik Leo Pakhinen eskutik; ondoren, Koldo Sa-ratxaga mintzatuko da parte-hartzeak eta partekatzeak gizarte-ereduan duen garran-tziaz; horrez gain, Herri-hezitzailearen sarea, Gaztematika proiektua eta Euskal He-rriko beste hainbat esperientzia aurkeztuko dira.

Apirilaren 25ean, berriz, herrira begiratzen duen eskola ardatz izanik, haurra be-re osotasunean hezteko Finlandiako sistemak darabiltzan estrategiez mintzatuko daLeo Pakhin; gero, eskolako elkarbizitzaren (dibertsitate funtzionala, kulturaniztasu-na, genero aniztasuna…) gainean hitz egingo du Jone Miren Hernandezek eta ikas-leen artean harreman onak sustatzeko Harremonakprogramaren berri emango du-te Arremanitz taldeko kideek. Eta amaitzeko, Bartzelonako El Martinet eskolaren es-perientzia azalduko dute bertako bi irakaslek.

Irakasleei eta hezitzaileei ez ezik, Udaletako zinegotziei eta teknikariei (parte-hartzea, berdintasuna, euskara, gazteria, aniztasuna, kultura, lurralde antolamen-dua...), gurasoei, eta heziketan interesa duen edonori daude zuzenduta jardunal-diok.

Matrikulazio epea irekita dago jada eta www.hikhasi.euswebgunean eman dai-teke izena. Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi [email protected] helbi-dera edota deitu 943 371408 telefono zenbakira.

196. zenbakia. 2015eko martxoa • hik hasi • 9

hizpide izango da

Gipuzkoako Foru AldundikoKultura, Gazteria eta Kirol

Departamentuak antolatuta,Gaztematikari bidea zabaltzentopaketa egingo da martxoaren

16an eta 17an Irungo Ficobaerakustazokan. Haurrekin,

nerabeekin eta gazteekin laneanari diren profesionalei etaeragileei dago zuzenduta.

Hezkuntzaz hausnartzeko lan-saioa

martxoan

Donostiako Udalak jardunaldiaantolatu du gizartearen

eraikuntzan hezkuntzak duengarrantziaz gogoeta egiteko.Martxoaren 24ean eta 25ean

izango da, San Telmo museoan.Lehen egunean Eusko

Legebiltzarreko partaideekinhasiko da jardunaldia, 17:30ean.Hurrengo egunean, 9:00etatik

12:30era sindikatuak ariko dira,eta arratsaldean HezkuntzaPlataformen Topagunea eta

Hezkuntza eragileak.

Haur eta gazteen gaiakjorratzeko jardunaldia

Page 10: 4 EURO • 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO … · ratxaga mintzatuko da parte-hartzeak eta partekatzeak gizarte-ereduan duen garran - tziaz; horrez gain, Herri-hezitzailearen

G A I A

10 • hik hasi • 196. zenbakia. 2015eko martxoa

GOLDEN 5 egitasmoaIkasle bakoitzaren onena ateratzea xede

Page 11: 4 EURO • 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO … · ratxaga mintzatuko da parte-hartzeak eta partekatzeak gizarte-ereduan duen garran - tziaz; horrez gain, Herri-hezitzailearen

“Pentsatzen dugun horixe ikustendugu”. Oinarri horren gainean eraiki-tzen da Golden 5 proiektuaren atzeandagoen filosofia guztia. Teoria horrenarabera, giza garunak pentsatzen due-naren arabera hautematen du errealita-tea. Premisa hori ikastetxeetako egune-roko jardunera eramanez gero, hainbatparalelismo egin daitezke. Esate bate-rako, irakasleak pentsatzen badu ikaslejakin batek arazo akademikoak dituelaeta gainera jarrera txarra duela, horixe izango da gelara sartzen denean ikaslehorrengan ikusiko duena. Irakaslearenikuspegi horrekin baina, arazoa handi-tzeko arriskua egon daiteke, “ikuspeginegatiboek jokabide negatiboak da-kartzatelako”. Egoera mota horieibuelta ematea, hau da, negatiboa posi-tibo bilakatzea proposatzen du Golden5ek eta irakasleari hainbat estrategia es-kaintzen dizkio ikasle guztiez era bai-korrean pentsatzeko eta pertsona de-nen alderdi positiboak ikusi eta bistara-tzeko: “Pertsona batek arazo akademi-koak dituela eta gainera jarrera txarraduela pentsatzen badugu ere, aldi bere-an, pentsa dezakegu ikasle horrek ikas-kideekin erlazionatzeko gaitasun itzeladuela. Beraz, jar dezagun arreta gaita-sun positibo horretan eta indartu deza-gun ikaslearen alderdi hori”, hala dioMaria Jose Lera Sevillako Unibertsitate-ko Psikologiako doktoreak eta Golden5 programaren sortzaileetako batek. Irakasleen begirada aldaketan jartzendu fokua, Golden betaurrekoak janzte-ko eskatzen die irakasleei, eta lehen be-giratuan erraza ematen badu ere, osokonplexua dela gaineratzen du, “zori-txarrez askoz errazago ikusten ditugu-lako pertsonen eta gauzen alderdi ne-gatiboak positiboak baino”.

Golden 5ek ikasle bakoitzaren one-na ateratzea du xede, bakoitzaren ahal-menak bere gorenera eramatea, eta ho-rretarako ikaslearen gaineko begiradabaikorrean oinarritzen da, alderdi posi-

tiboetan fokua jartzeak motibazioahanditzen duelako, eta motibazioak, era berean, ikaslearen eraginkortasu-na.

Europa mailan, hezkuntza arloandauden beharrei, eta bereziki, BigarrenHezkuntzako ikasleek dituzten pre-miei erantzuteko jarri zen martxan Gol-den 5 programa. Proiektuaren inguru-ko webgune ofizialean (www.gol-den5.org) zintzilikatuta dauden txoste-netan ageri den moduan, Europar Bata-suneko herrialde guztiek badituztehainbat erronka komun hezkuntzaridagokionez. Horietan nagusiena aniz-tasunaren kudeaketa da. Izan ere, geroeta dibertsitate kultural, sozial, ekono-miko, ideologiko… handiagoa dagoe-nez, ikasgelak geroz eta heterogeneoa-goak dira, eta irakasteko formula tradi-zionalek, usu, ez dute balio.

Ikasgeletako dibertsitatea egokikudeatzea da beraz, Golde 5 proiektua-ren egiteko nagusia. Hartara, irakasle-ek bi aurpegiko errealitatea izan behardute kontuan: aniztasunari modu ko-lektiboan erantzuteko premia duen gi-zartea batetik; eta ikasle bakoitzarenbehar indibidual akademikoak nahizsozialak artatzeko gai izango den hezi-kera bestetik. Xede bikoitz horrekin, eta hezkuntzan ikasleen motibazioahobetzea ipar hartuta, 2004an abiatuzuten proiektua Europako bost herrial-detako profesionalek: norvegiarrek,belgikarrek, italiarrek, poloniarrek etaespainiarrek. Hasieratik, Europar Bata-sunak diruz lagundu zuen.

Euskal Herrira orain dela hiru ikas-turte heldu zen Golden 5 programa, Be-rritzeguneetatik bideratuta, Maria JoseLeraren laguntzarekin. Blanca Kerejetaeta Marisol Uria, Ordiziako eta Donos-tiako Berritzegunekoa aholkulariak, azaldu bezala, elkarbizitza proiektualantzen ari zirelarik ezagutu zuten Gol-den 5, gustatu eta ikastetxeei proposa-tzea erabaki zuten. Hasiera hartan Du-

G

Europako herrialdeetan hezkuntza-ren arloan dauden beharrei, etabereziki, Bigarren Hezkuntzakoikasleek dituzten premiei erantzuteko jarri zen martxanGolden 5 programa 2004an.Ikasgeletako dibertsitatea egokikudeatzea da proiektuaren egitekonagusia. Ikasle bakoitzaren ahalmenak bere gorenera eramatea du helburu eta, horreta-rako, ikaslearen gaineko begiradabaikorrean oinarritzen da, alderdipositiboetan fokua jartzeak motibazioa handitzen duelako, etamotibazioak, era berean, ikaslearen eraginkortasuna.

Euskal Herrira orain dela hiruikasturte heldu zen Golden 5 programa, Berritzeguneetatik bideratuta, Maria Jose Lerarenlaguntzarekin. Uneotan guztira 86 ikastetxe ari dira parte hartzenegitasmoan.

196. zenbakia. 2015eko martxoa • hik hasi • 11

Alderdi positiboetan begirada jarriz

Page 12: 4 EURO • 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO … · ratxaga mintzatuko da parte-hartzeak eta partekatzeak gizarte-ereduan duen garran - tziaz; horrez gain, Herri-hezitzailearen

12 • hik hasi • 196. zenbakia. 2015eko martxoa

Golden 5 egitasmoa

rangoko, Lasarte-Oriako eta OrdiziakoBerritzeguneetako ikastetxeak hasi zi-ren egitasmoa euren ikasgeletan txerta-tzen; uneotan berriz, horiezaz gain, Gi-puzkoako ia beste Berritzegune guz-tiak ere sartu dira proiektuan eta guztira86 ikastetxe ari dira parte hartzen; has-tapenetan daude batzuk, sakontze-mailan besteak.

Espektatibak eta atribuzioakGolden 5 programa bi teoria nagu-

sitan oinarritzen da: batetik, espektati-ben teorian, eta bestetik, atribuzioen te-orian. Espektatiben teoria, Pigma-lion efektua ere deitzen zaiona, 1978anRosenthal-ek garatutako teoria da. Ha-ren esanetan, irakasle batek ikasle ba-tenganako espektatiba altuak baditu, ikasle horrek emaitza akademiko ho-beak lortuko ditu; aldiz, espektatiba ba-xuak baditu, ikasleak emaitza okerra-goak izango ditu. Lerak azpimarratuta-ko eran, teoria horren funtsean dagoenoinarria da “pentsatzen duguna ikustendugula”. Hala, irakasle batek norbai-tenganako espektatiba altuak baldinbaditu, beste guztiaren gainetik, harenemaitza onak ikusiko ditu, eta ondo-rioz, ikasle horren arrakastarako auke-ra hazi egingo da; haren akatsak, ostera,nekezago ikusiko ditu irakasleak etahortaz, ikasle horrek porrot egitekoduen probabilitatea jaitsi egingo da.“Azken batean, espektatiba positiboabada, ikasleari laguntza estra bat ema-ten diogu emaitza onak izan ditzan; es-pektatiba negatiboekin berriz kontra-koa gertatzen da eta emaitza txarretarabideratzen dugu ikaslea”. Ikasle baten-ganako espektatibak baxuak diren ka-suetan, irakasleak pertsona horren al-derdi negatiboa besterik ez duela ikus-ten uste du Lerak, eta gainera, etengabebere ideia baieztatzen duela ikasle ho-rrek ematen dituen erantzunak edota

dauzkan jarrerak txartzat emanaz, etaondorioz, egoera nabarmen okertzendela. Izan ere, ikaslearengandik jasota-ko erantzunek irakasleari sinestaraztendiote egoera horrek ez duela irtenbide-rik, ikasle horrekin saiatzea alferrika-koa dela.

Espektatiben teoriak dioena kon-tuan izanik, Golden 5 programak ira-kasleei esaten die ikasle guztienganakoespektatiba altuak eduki behar dituzte-la. “Badakit zaila dela, baina sikiera,saiatu egin behar dugu, eta batez ere,modu intentzionatuan saiatu behar du-gu”. Lerak azaldutako moduan, ikaslebatzuk nahi eta nahiez ikusi egiten dira(parte hartzen dutelako, ideia berriak ematen dituztelako, soluzioak propo-satzen dituztelako, aldamenekoarekinetengabe hizketan ari delako, etxekolanak egiten ez dituelako…); beste ba-tzuk, berriz, oharkabean pasatzen dira,haiengan ez du inork arreta jartzen, iku-sezinak dira. Kasu horietan, berariaz, irakasleek ikasle horiek dizdira egitenduten arloak bilatu, ikusarazi eta goratubehar dituztela dio Lerak, eta gainera-tzen du, garrantzitsua dela modu kon-tzientean hartzea jarrera hori, ikasle ho-rien alderdi positiboak gurariaz bilatuezean, inoiz ez direlako aintzat hartuakizango.

Heiderren atr ibuzioen teoria ereaspalditxokoa da, 1958koa hain zuzen.Atribuzioak pertsona bati atxikitzenzaizkion ezaugarriak dira (alferra da,txukuna da, bizkorra da, lotsagabea da,euskara ona du, kalkuluak buruz egite-ko erraztasuna du…), eta teoria horrenarabera, gizakiak beste pertsona ba-tzuek egindako atribuzioak baieztatuohi ditu eta gainera atribuzio hori egiaz-koa dela ziurtatzeko adibide zehatzakbilatu ohi ditu. Zergatik baina? Eran-tzun argia ematen du Lerak: “Hiruga-rren pertsona baten gaineko atribuzio-

ak beste pertsona batekin partekatzenditugunean, gu bion arteko harremanaestutu egiten da eta gizakiok besteekinondo eramateko joera dugu”. Hori iamodu inkontzientean gertatzen denzerbait dela dio. Bere esanetan, irakaslebatek beste irakasle batekin ikasle ba-ten inguruko edota gela baten gainekoatribuzio bat partekatzen duenean —“ikasle hau zeinen alferra den”—, besteirakasleak atribuzio hori baieztatu egingo du eta esango du: —“bai, egiada, nirekin ere gehientxoenetan etxe-ko lanak egin gabe ekartzen ditu”—.Kasu horietan, ikasle horren ezaugarrinegatiboak ugaritu egiten direla erans-ten du adituak, eta “txarraren txarrare-kin” negatibotasunaren elur bola han-dituz joaten dela. Aldiz, ikaslearen gai-neko atribuzio baikorrak partekatzenbadira beste irakasleekin, ikasle horrenalderdi positiboak indarra hartuko dueta ikaslea bera loratuz joango da. “Ira-kasle batek esaten badu: ‘Ikasle honekekarpen oso interesgarriak egiten ditueztabaidetan’, besteak esango du: ‘Ha-la da bai, nirekin ere hobetzen ari da, ja-rrera aldatu du eta lehen baino gehiagohitz egin eta aportatzen du”’. Teoria ho-rri jarraituz, atribuzioak partekatu etabaieztatu egiten direla jakinik, Golden

Page 13: 4 EURO • 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO … · ratxaga mintzatuko da parte-hartzeak eta partekatzeak gizarte-ereduan duen garran - tziaz; horrez gain, Herri-hezitzailearen

196. zenbakia. 2015eko martxoa • hik hasi • 13

G A I A GOLDEN 5

Ikasle bakoitzaren onena ateratzea xede

5-ek proposatzen du ikasleen gainekoatribuzio positiboak soilik egitea etanegatiboak alde batera uztea.

Bi teoria horiek kontuan izateazgain, Golden 5 programak audientzia

efektuazere hitz egiten du. Zer da, bai-na, audientzia efektua? Atribuzio battaldean partekatzen bada, atribuzio ho-rretan egiten den balorazioa talde ho-rretan dauden pertsona kopurura iris-ten da eta haiek ere norbereganatu egi-ten dute atribuzio hori. Adibide bat jar-tzen du Lerak: “Ikasle jakin batek inge-lesez oso ondo ahoskatzen duela esa-ten badugu 25 ikasleko gela batean, atribuzio hori 25 aldiz biderkatzen da,audientzia efektua oso boteretsua bai-ta, eta azkenean, audientziak ikasle ho-rren ahoskera onean soilik jarriko du arreta; gaizki ahoskatzen duenean os-tera, ez dio inori atentziorik emango, ikaskideek ez baitute uste ikasle horrekoker ahoska dezakeenik ingelesez”. Atribuzio negatiboekin ere gauza ber-bera gertatzen da: “Irakasle batek ikas-gela guztiaren aurrean esaten baldinbadu, ‘ikasle honek ez daki esaldi battaxuz osatzen’, gainontzeko ikasle guz-tiek, hau da, audientziak atribuzio horipartekatu egingo du eta pentsatuko duikasle horrek oso gaizki idazten duela.Ikaskideek beraz pentsatzen dutenakeragin zuzena izango du ikasle horrekbere buruaz duen ikuspegian ere. Ho-rregatik dit besteen aurrean atribuziopositiboak soilik egitea komeni dela, eta negatiboak norberarentzat gorde-tzea inorekin partekatu gabe”.

Edozein atribuzio positibok, ordea,ez du balio. Lerak esplikatutako mo-duan, atribuzioek ebidentzia erreale-tan eta sinesgarrietan egon behar duteoinarrituta. “Ingelesez ondo ahoska-tzen ez badu, ez dugu bere ahoskeragoratuko, bai ordea, akaso, ingelesekoeskolan zer nolako arreta jartzen duen,

edota ingelesezko abestiak zein gogozentzuten dituen”. Ingelesezko ahoske-ra ona duela esatea bezalako aipame-nekin soilik, haur horren atribuzio po-sitiboak ugalduz joaten direla dio adi-tuak, eta atribuzio positiboak ugaritzendiren heinean, ikaslearen motibazioaere handitu egiten dela. “Ikasle horrekbere buruarengan duen konfiantza etaautoestimua ere hobetu egiten dira etaeutoefizientzia sentimenduan irabaz-ten du. Positiboak positibora garama-tzan ziklo bat irekiko dugu hala. Ikaslehori seguruago sentituko da eta ingele-sa ikasteko gogo handiagoa izango du.Ondorioa zera da: ikasleak motibatuz,ikasle horiek erronka akademikoakgainditzea eta arrakasta izatea lortukodugula”.

Kontzientzia hartzeaGolden begiradaz mintzo den

arren, begirada aldaketaz hitz egin bai-no nahiago du kontzientzia hartzeazsolastu Lerak. Izan ere, bere ustez, ira-kasle gehienek txertatuta dute begira-da mota hori eta modu inkontzienteanerabiltzen dute euren eguneroko jardu-

nean, baina soilik ikasle batzuekin, “onak” diren haiekin hain zuzen, “be-rezko diztira” duten horiekin. Horrexe-gatik, bere ustez, garrantzitsuena da ira-kaslea konturatzea gelan dituen ikasleguztietara zabaldu behar duela begira-da hori, modu kontzientean: “Oso on-do doazela uste duten edota gogoko di-tuzten ikasleekin erabili ohi dute dago-eneko irakasleek begirada mota hori.Haiengatik arduratu egiten dira, haiengurasoak kalean ikusiz gero, euren ala-ba edo semearekin zeinen gustura dau-den komentatzen diete, gelan oso on-do tratatzen dituzte ikasle horiek, etab.”. Arazoa horiekin ez, baizik eta ikusten ez diren haiekin dagoela erans-ten du Lerak. Ikasle “grisak” deitzendiete horiei, oharkabean pasatzen dire-lako, ez direlako nabarmentzen. Eta are arazo handiago izaten da geletan okerrak egiten dituztelako edota jarre-ra txarra dutelako ikusten diren haie-kin. Horiei guztiei ere betaurreko posi-tiboekin erantzun behar zailea dio Le-rak. Helburua da ikasle batzuekin da-goeneko existitzen den harreman-ere-dua ikasle guztietara zabaltzea.

Blanca Kerejeta, Maria Jose Lera eta Marisol Uria Donostiako Berritzegunean.

Page 14: 4 EURO • 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO … · ratxaga mintzatuko da parte-hartzeak eta partekatzeak gizarte-ereduan duen garran - tziaz; horrez gain, Herri-hezitzailearen

Golden 5 egitasmoa

14 • hik hasi • 196. zenbakia. 2015eko martxoa

Irakasleari begirada aldaketa eskatzen dio Golden5ek, negatibotik positibora jauzi egitea, bainaproiektua martxan jartzeko horrekin ez da nahikoa.Progama egituratu, sistematizatu eta estrategia zeha-tzak markatu behar dira, irakasleak euren egunero-ko jardunean aldaketak txertatuz joan daitezen.Horrexegatik, Golden 5 programa bost atal nagusikosatzen dute. Funtsean dagoen ideia zera da: arlohorietako bakoitzean arreta jarriz, irakaslearen jar-dun osoa hobe daitekeela.

Gelaren kudeaketa: Arlo honen xedea da ikasleenkontzentrazio ahalmena sustatzea, ikasgelan giroonean lan egitea, ikasleen ikaskuntza prozesua bul-tzatzea eta gelan balio positiboak sortzen saiatzea.Teoria horren arabera, irakasleak gai izan behar lukealdi berean hainbat gauza manejatzeko, gelan zergertatzen ari den jakiteko eta horrekiko interesaagertzeko, ikasleekin komunitzeko eta ikasleen egi-tura sozialez jabetzeko (zein den taldeko liderra,zein dagoen bakarrik, zein den hobetoen ikusia…).Ikuspegi psikopedagogikoan oinarritzen da arlohau, eta testuinguruaren organizazioa, taldeen ges-tiorako estrategia nahiz pertsonen dinamizazioa har-tzen ditu kontuan.

Harremanak eraikitzen: Elkarrekiko errespetuaneta parte-hartzean oinarrituz, irakasleen eta ikasleenartean harreman ona eta segurua sortzea da esparruhonen jomuga. Lehen atala baino askoz ere indarpsikologiko handiagoko eremua da hau Maria JoseLeraren irudiko. Izan ere, gizaki orok du konfian-tzan eta afektuan oinarritutako harreman sendoakedukitzeko beharra, baldin eta bere gaitasunak oso-tasunean garatuko baditu. Atxikimenduaren eta psi-kologia ebolutiboaren teoriarekin du zerikusia arlohonek. Leraren hitzetan, frogatuta dago irakasleeneta ikasleen artean harreman ona dagoenean, etaerlazio hori segurtasunean, konfiantzan eta afektuanoinarritzen denean, ikasleek erraz egiten dutelaaurrera, ziur sentitzen direlako eta badakitelakoalboan babesa emango dien pertsona bat dutela, eta

heldu hori ez dagoela hor bere akatsak azaleratze-ko, etengabe hobetuz joan dadin laguntza ematekobaizik.

Klima soziala: Gela bateko ikasle taldea kohesio-natuta egon dadin landu beharreko eremua da.Psikologia sozialaren teorian dago oinarritua. Lerakadierazitako moduan, teoria horrek dio helburuakelkarrekin erdiesten direnean eta erronkak taldeangainditzen direnean aparteko motibazioa sortzendela, energia berezia, eta gelaren kohesioa berma-tzen dela. Eta gaineratzen du, baldintza horiek guz-tiak ezinbestekoak direla ikaskideen artean harre-man onak, jarduera kooperatiboak, talde-lana, etaelkarrekiko laguntza sustatzeko; eta bazterkeria,bullying edota indarkeria kasuak saihesteko.

Ikaskuntza doitua: Atal guztien artean konplexue-na da Leraren iritziz; berriena ere bada, formakun-tzaren psikologiarekin baitu zerikusia. Funtsean,arlo honen egitekoa da irakasleak gelan darabilenmetodologia nola aldatu lantzea, ikasle guztien arra-kasta erdiesteko. Ikasle guztiei aldi berean gauzabera irakasteko metodologia —ikastetxe askotanerabili ohi dena— etetea eskatzen du, “guztiei gauzaberak exijitzea ez baita juxtua”, eta horren ordez,teknika berriak erabiltzea: talde txikikako lana, ikas-kuntza kooperatiboa, tutorizazioak…

Familiarekiko harremana: Golden 5eko atalenartean azkena da, baina ez horregatik garrantzi txi-kiena duena. Lerak azaldu bezala, Golden begiradafamiliekin partekatzea ezinbestekoa da ikasleakarrakasta izan dezan: “Edozein irakaslek badakigurasoekin elkarlanean ari denean, gauzak beste erabatera joaten direla”. Horrexegatik, irakasleeigomendatzen die ikasleen gaineko atribuzio positi-boak gurasoekin partekatzeko, hau da, familiarekinharremanetan jartzeko eta euren seme-alabak zei-nen ondo ari diren kontatzeko: “Gauza txarrakedota arazoak jakinarazteko soilik gurasoei deitzeaez da zentzuzkoa”.

Bost esparrutan lanean

Page 15: 4 EURO • 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO … · ratxaga mintzatuko da parte-hartzeak eta partekatzeak gizarte-ereduan duen garran - tziaz; horrez gain, Herri-hezitzailearen

196. zenbakia. 2015eko martxoa • hik hasi • 15

G A I A GOLDEN 5

Ikasle bakoitzaren onena ateratzea xede

Bakoitzaren premietara egokitutaAmezketako Zumadi eskolan due-

la bi ikasturte jarri zuten martxan Gol-den 5 proiektua, Lasarte-Oriako Berri-tzegunetik bideratuta, Maria Jose Lera-ren gidaritzapean. Lehen ikasturteangela batean soilik hasi ziren programtxertatzen, bigarren ikasturtean ziklo osoan ezartzea erabaki zuten.

Golden 5ek zehazten dituen estra-tegia samurrenekin hasi ziren Amezke-tako eskolan. Bazuten, gainera, ezau-garri bat alde: Zumadi eskola txikia daeta irakasle guztiek ikasle denak ezagu-tzen dituzte eta taldeak ere ez dira ikas-le askokoak, hortaz, zenbait estrategia—adibidez, ikasleak pasabidean ize-nez agurtzea, haien eskolaz kanpokoekintzez informatzea eta ardura-tzea…— Golden 5 txertatzen hasi au-rretik ere erabiltzen zituzten: “Gauzabatzuk beti egin izan ditugu, eta horrekaukera eman digu modu pertsonaliza-tuan estrategiak ezartzeko. Ikasle ba-koitzak dituen beharren arabera, estra-tegia bat edo beste aukeratzen dugu, ikasle hori pixka bat loratu dadin etadiztira egin dezan”. Nerea EtxezarretaAmezketako eskolako aholkulariarenhitzak dira. Golden 5 martxan jarri dute-netik modu kontzienteagoan eta siste-matizatuagoan lan egiten dutela dio, eta gelan parte-hartzea kostatzen zi-tzaion ikasle baten kasua jartzen du adi-bide gisa: “Gelan ikasle guztiei galderaireki ugari egitea erabaki genuen, eran-tzunak eskatzea eta ekarpen guztiakontzat hartzea eta eskertzea. Parte har-tzea kostatzen zaion pertsona horren erantzuna une horretarako egokia ez izan arren, gure estrategia da, ekarpenagordetzea eta beste momenturen bate-an, beste gairen batekin lotuta, hizpide-

ra ateratzea. Orduan, ikasle hori jadaondo sentituko da bere ekarpenak erezerbaiterako balio izan duelako eta hu-rrengoan ez zaio horrenbesteko kosta-ko parte hartzea”.

Oharkabean pasatzen ziren ikasle-ei arreta jartzen hasi ziren Amezketan,haien alderdi positiboak bistaratzen,haien eskolaz kanpokoari garrantzia ematen, etxerako lanen antolaketan la-guntzen eta segituan ikusi zuten emai-tza: “Harreman pertsonal bat sortzenbaduzu ikasle mota horiekin, berareki-ko espektatiba onak dituzula sumatzenbadu ikasleak, segurtasuna sentitzenbadu, beti tratu onak ematen badizkio-zu… berak ere barnean daukan on ho-ri guztia eman nahiko du, horrek per-tsonen baitan motibazioa piztearekindu zerikusia eta kasu horietan ikasleeiaurpegia ere aldatu egiten zaie: buruatenteago ibiltzen hasten dira, alaiagodaude, politago…”. Bere buruarengankonfiantza gutxi zuen ikasle baten ka-sua gogoratzen du Etxezarretak: “Ikas-ketetan ere nahiko juxtu zebilen, beti

arrastaka bezala, etxean ere oso espek-tatiba baxuak zituzten berekiko, etxe-rako lanak egiten denbora mordoa pa-satzen zuen, egonean… Guk konfian-tza eskaini genion umeari, berarekikogenituen espektatibak onak zirela iku-sarazi genion, segurtasuna eskaini ge-nion, motibatu egiten genuen eta kon-turatu ginen neurri horiekin ikaslea ge-lan gustura sentitzen hasi zela. Orduanfamiliarekin harremanean jarri gineneta sinetsarazi genion haien umeak ba-zezakeela eta laguntza apur batekinondo jarduteko modua zuela. Ondo-rioz, etxekoek ere haurrarekiko jarreraaldatu egin zuten, eta gurasoekin bate-ra etxerako-lanak kudeatzeko estrate-gia bat diseinatu genuen. Hala, guraso-ekin hasieran astero eta gero hamabos-tean behin elkartuz, konturatu ginenestrategia funtzionatzen ari zela eta umeak hobera egin zuela. Denokgeunden gusturago. Azkenan, ikaslehark ikasturtea ondo amaitu zuen, etagainera, bere buruarengan konfiantzaeta segurtasun dezente irabazi zuen”.

Nerea Etxezarreta Amezketako eskolako aholkularia eta Ana Azkona Lasarteko Berritzegunekoa, Zumadi eskolan.

Page 16: 4 EURO • 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO … · ratxaga mintzatuko da parte-hartzeak eta partekatzeak gizarte-ereduan duen garran - tziaz; horrez gain, Herri-hezitzailearen

“Hezkuntzaren zentzuaz eta zergatiazondo jabetuta dauden irakasleak behar ditugu”

Eusko Jaurlaritzako hezkuntza-aholkularia

xabier garagorri

E L K A R R I Z K E TA

16• hik hasi• 196.zenbakia. 2015eko martxoa

Page 17: 4 EURO • 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO … · ratxaga mintzatuko da parte-hartzeak eta partekatzeak gizarte-ereduan duen garran - tziaz; horrez gain, Herri-hezitzailearen

Bizitza osoa darama XabierGaragorrik (Andoain, 1944) hezkuntzamunduari estuki lotuta. 1977anDurangoko ikastolaren zuzendaritzahartu zuenetik, pedagogiaren arloariloturiko ardura postu ugari izan dituIkastolen Elkartean, EHUn nahizEusko Jaurlaritzan. Heziberri 2020egitasmoaren behin betiko curriculumdekretuak ondu ostean, eranskinakprestatzen ari da uneotan.

Euskal curriculumarekin hasitakobideari jarraituz, konpetentzietanoinarritutako hezkuntza du xede, biberrikuntza nagusirekin oraingoan:metodologiari dagokionez, gaitasunakpraktikan jartzeko integrazio-egoeraksortzea; eta ebaluazioari dagokionez,ohikoak diren matematika,hizkuntzen ulermena edota zientziakebaluatzeaz gainera, diziplina baitakooinarrizko konpetentzia espezifikoguztiak eta oinarrizko zehar-konpetentziak ere —ikasten etapentsatzen ikastea, komunikatzenikastea, elkarrekin bizitzen ikastea,norbera izaten ikastea, eta egiten etaekiten ikastea— ebaluatzea.

Durangoko ikastolan zuzendari, IkastolenElkartean pedagogiako arduradun,ikasmaterialak sortzen eta irakasleakprestatzen, EHUn irakasle, EuskoJaurlaritzan aholkulari… Hezkuntzarihertsiki lotua da zure ibilbidea. Urteenjoanak ematen duen talaiatik begiratuta,zer-nolako bilakaera izan du euskalhezkuntzak?

Hezkuntzaren bilakaera gizartea-ren bilakaerarekin parean doa. Ibilbideoso luzea egin dut hezkuntzaren mun-duan eta aldaketa asko gertatu dira urtehorietan. Luze eta zabal hitz egin daite-ke horiez, baina nik guztien artean gu-txi batzuk soilik nabarmenduko ditut.

Aldaketa garrantzitsuenetariko batderrigorrezko hezkuntzaren luzapenaizan da. 1970ean 14 urtera luzatu zenderrigorrezko eskolaldia eta egoerahorrek jarraitu zuen LOGSEra arte,1990 arte. Beste urrats inportante bat eman zen orduan eta oinarrizko derri-gorrezko hezkuntza 16 urtera arte luza-tu zen.

Horrekin batera, goi-ikasketen oro-kortzeaz ere hitz egin behar dela ustedut. Aldaketa benetan sakona gertatuda 70etik gaur egungo egoerara, orainia edonoren eskura baitago goi-milakoikasketak egitea. Beste alde batetik, ba-tez ere oinarrizko hezkuntzari begira-tzen badiogu, esanguratsua izan da fa-miliaren ereduan gertatu den aldaketaere —tartean dago emakumeak rol be-rriak hartu izana—. Orain 40 urte hez-kuntza-sisteman nork zein funtzio be-tetzen zuen oso garbi zegoen. Hezkun-tzaren ardura familiak zeukan, eta ira-kaskuntzarena eskolak. Zentzu horre-tan aldaketa handia gertatu da azkenhamarraldietan, heziketaren erantzu-kizuna eskolak hartu baitu, familiare-kin batera.

Euskararen ezagutzan eta eleaniz-tasunaren bidean emandako aurrera-pausoak ere aipatu beharrekoak dira.70-80ko urte bitarteetan ikastolak hasiziren euskararen gaia orokortzen, bai-na geroztik baita Eusko Jaurlaritza ere,eta erabaki oso garrantzitsua hartu zen1982an hezkuntzako Euskararen Lege-arekin. Zurrunbilo horretan, ikastolak

bakarrik ez, baizik eta eskola publikoaeta kristau eskolak ere sartu ziren. 90e-tik aurrera berriz, pixkanaka pentsa-mendu berri bat hasi zen garatzen: eus-kaldun eleaniztunak eraiki behar geni-tuela eta horrekin ere aurrerapauso in-portantea eman zen.

Azkenik, 70-80ko urteetan guretzaterreferentzia Espainia zen, edota Fran-tzia. Ez zegoen besterik. 90eko urteetanbeste aldaketa oso inportante bat gerta-tu zen —aldaketa hartan LOGSE ere tar-tean zegoen—: irakaskuntzan, behin-goz, ikuspegi pedagogikoa eta ikas-kuntzaren ikuspegi eraikitzailea piztuziren, eta gure begirada zabaldu eginzen. Uneotan, Espainia eta Frantzia hordaude, baina gure ikuspegia irekiagoada: Europari begira gaude. Hezkuntza-sistema askoz ere era zabalagoan uler-tzen dugu, harremanak eta loturak ikusten ditugu beste zenbait herrialde-rekin eta konturatzen gara gure etorki-zuna ere hor dagoela.

Hezkuntzan dena egiteko zegoen aroabizitzea tokatu zaizu, ekintzaile etaeraikitzaile izan zara. Gaur egun nolaikusten duzu euskal hezkuntzarenerrealitatea?

Nik hezkuntza mundua ez dut gaiz-ki ikusten. Gauzak beti izaten dira erla-tiboak eta beti konparatzen dituzu al-dameneko errealitateekin eta euskal gi-zartean dauden beste instituzioekin pa-rean jarriz gero, ez dut hezkuntza gaizkiikusten. Hobetzeko ere gauza asko da-go, noski. Badakit, adibidez, hezkun-tzan sartzen dugun diruaren eta lortzenditugun emaitzen artean badagoelanon hobetu. Hala ere, euskal hezkun-tzan aurrerapausoak emateko ibilbi-dea ez da batere erraza izan, eta horreklagundu egin digula uste dut. Zailtasu-nak, azken batean, pizgarri dira; gai-nontzean, beti dago lozorroan geratze-ko arriskua. Gauzak ondo doazenean,arazorik gabe, ez daukazu akuilurik egoera hori aldatzera bultzatzen zai-tuenik. Guk, ordea, egiteko franko izandugu, —elebitasunaren eta eleanizta-sunaren inguruan, elkarbizitzaren in-guruan…— eta pizgarri izan dira arazo

196. zenbakia. 2015eko martxoa • hik hasi • 17

Page 18: 4 EURO • 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO … · ratxaga mintzatuko da parte-hartzeak eta partekatzeak gizarte-ereduan duen garran - tziaz; horrez gain, Herri-hezitzailearen

18• hik hasi• 196.zenbakia. 2015eko martxoa

horiek. Are gehiago, esango nuke, hez-kuntza-sareen arteko lehiakortasuna ere ez dela batere txarra izan, oro harhartuta, zirikatzaile izan baita, nahiz etabadakidan horrek sortzen dituela le-kuan lekuko egonezinak eta gatazkak.Batak besteari akuilu-lana egitearenondorioz, irakaslea bere gelako ele-mentu aske eta harremanik gabea iza-tetik, talde-lanera eta ikastetxeko hez-kuntza-proiektu komunak garatzera igaro dela esango nuke. Planteamenduosoago bat garatu dute ikastetxeek etaeuren hezkuntza-proiektuen bidez gi-zartera irekiago daude.

Ikastolen Elkarteko kide izanik, zenbaitproiektu aitzindaritan gidaritza izanduzu; hala nola Haur HezkuntzakoHaurtxoa eta Lehen Hezkuntzako Axelko,Otsoko eta Beleko materialak sortzen,eleanitz proiektuan, euskal curriculumaeraikitzen, konpetentzietan oinarritutakoirakaskuntza proposatzen, Ekiikasmaterialean… Hasierako hutsuneabetez joan zarete. Zer-nolako ekarpenaizan da euskal hezkuntzarentzat?

Ikasmaterialgintzak prentsa txarradauka. Badirudi zenbaitek hezkuntzaaurrerakoia ikasmaterialgintzaren aur-kako zerbaitekin identifikatzen duela.Pentsaera horri jarraiki, ikasmateriala irakaslearen pasibotasuna bultzatzenduen tresna izango litzateke: irakasleabere mahaian eserita irudikatzen da, egunkaria irakurtzen, egoera kontrol-pean duela eta ikasleak koadernoakbetetzen. Beste alderdi batetik gainera,ikasmaterialarekin pentsamolde bat ere azaleratzen den neurrian, belaunal-di batetik bestera ideologia jakin battransmititzeko tresna gisa ere hartu izanda ikasmateriala.

Nire ibilbidean eta esperientzian,aldiz, garbi ikusi dut ikasmaterialgin-tzarik gabe ez dagoela berrikuntzarik.Adibidez, Freineten teoria zenbaitpraktikara eramatea ezinezkoa izangozatekeen Gordailu ikasmateriala tarte-an izan ez balitz; edo Piageten pentsa-menduak ez ziratekeen paperera era-mango eta harekin ez zatekeen plante-amendu oso bat egingo Saioka sortu

izan ez balitz. Aintzat hartzekoa daHaurtxoa-rekin Haur Hezkuntzan eginnuen saiakera potoloa ere D-B ereduenbikoiztasun hori hausteko. Bertan jaio-tako haurrak eta kanpotik etorritakoakbak batera eskolan jardutea ezinezkoa izango zatekeen Haurtxoa bezalakomaterialik gabe. Edota eleaniztasungoiztiarraren planteamendua ezinez-koa izango zatekeen “Ready for story”edo “Hocus and eta Lotus”, “Story pro-jects”, “Subject projects” edota antzekomaterialen laguntzarik gabe. Eta mo-mentu honetan konpetentzietan oina-rritutako hezkuntza hankamotz egon-go litzateke Eki proiektu antzeko bat ezbalego. Ikasmaterialgintza da berri-kuntzarako ezinbesteko tresna.

Nola erabili behar dira, baina, materialhoriek?

Ikasmaterialak irakasleen eskuetanjartzen ditugun tresnak dira, eta hori u-lertzea oso garrantzitsua da. Eskola ba-koitzak eta irakasle bakoitzak bere ikasmaterialak sortu behar dituela dio-en pentsamendu bat ere bada, eta horiegitea txapela eranzteko modukoa da.Baina ikasmaterialak sortzea ez datxantxetako gauza. Denbora asko es-katzen du, ahalegin eta gaitasun handiaeskatzen ditu. Nik askotan esaten dut,ez dagoela unibertsitate hoberik ikas-materialak sortzea baino.

Sukaldari onaren adibidea erabiliohi dut sarri. Sukaldari ona izateko zerbehar da? Goizeko hiruretan jaiki zin-tezke eta arrantzara joan; zure arrainakharrapatzen dituzu eta fresko-fresko ekartzen dituzu; gainera, zure baratzadaukazu eta letxugak eta porruak lan-datzen dituzu. Zoragarri! Baina sukal-dari batek, batez ere, azokara joan etaproduktu onak aukeratzen jakin behardu, eta kontziente izan behar du zerga-tik hartzen duen produktu bat eta ezbestea. Hortaz, irakasle bat arrantzaraateratzen bada eta bere baratzea ba-dauka, bada, oso ondo, baina irakaslebati ezin diezaiokegu hori eskatu. Mer-katura joan eta zein den liburu egokia eta zein ez identifikatzeko, eta horieknola erabili behar dituen jakiteko gaita-

xabiergaragorri

E

“Hezkuntzansartzen dugun diruaren

eta lortzen ditugunemaitzen artean badago

non hobetu

”“Garbi ikusi dutikasmaterialgintzarik

gabe ez dagoelaberrikuntzarik

Page 19: 4 EURO • 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO … · ratxaga mintzatuko da parte-hartzeak eta partekatzeak gizarte-ereduan duen garran - tziaz; horrez gain, Herri-hezitzailearen

196. zenbakia. 2015eko martxoa • hik hasi • 19

hizkuntzarekin aurrera egiteko nahi-koa lanekin genbiltzanez, gela barruaneuskararen kontrako etsaia sartuko ge-nuela uste zuten askok. Eztabaida sa-kona izan zen, eta erabaki genuen, bideberri hartako prozesu guztia eta emai-tza oro ebaluatu egingo genituela, etaeuskararentzat kaltean ari ginela ikusizgero, bizkor beste bide bat hartuko ge-nuela. Eta berehala ebaluazio-plantea-mendu oso serioa jarri genuen mar-txan.

Plan bat egin genuen, hasi 4 urtetiketa 16 urte bitartean, urtero ebaluazioaegiten hasi ginen. Euskara, gaztelania,ingelesa, adimena eta hizkuntzekikojarrerak ebaluatzen genituen. Eta urtezurte emaitzak neurtuz, konturatu ginenatzerriko hizkuntza bat sartzeak ez zie-la kalterik egiten ez euskarari eta eztagaztelaniari ere, are gehiago, ahozkota-sunari erreparatuta onura ere bai. Adi-menean eta jarreretan ere ez zuen era-ginik izan. Bestetik, berriz, atzerriko le-hen hizkuntzari dagokionez, hobe-kuntza oso nabarmena nabaritu ge-nuen. Kanpoko ebaluazioa egin ge-nuen Trinity College-ren bitartez, etazenbakitan emaitzak emanda, gutxie-nez % 25eko hobekuntza lortu genuelaesan daiteke.

Irakasleen formazioan ibili zara IkastolenElkartean eta hezkuntzako profesionalak

suna eskatu behar zaio, hau da, ziurtatubehar du material hori ez duela erabil-tzeagatik erabiltzen, baizik eta bere gal-bahetik pasata, zentzuz eta koheren-tziaz jarduten duela.

Beraz, ikasmateriala lanabesa da eta gainera ezin da ulertu parean irakas-learen prestakuntza jarri gabe, eta eba-luazio-plan bat diseinatu gabe. Ikasma-terialak elementu bizia izan behar du.Ezin da izan 10 urterako, baizik eta ira-kasleen esperientzia eta ekarpenakkontuan harturik, etengabe berritzenjoango den ikasmateriala sortu beharda. Badakit hau argitaletxe handientzatezinezkoa dela, baina Euskal Herriangaudenontzat, planteamendu hori po-sible da eta egiten da.

Euskararen irakaskuntzan ikastolakaitzindari izan ziren. Eskarmentu hartatikabiatuta, Eleanitz programa jarri zenutenmartxan. Zein emaitza eman dituproiektuak?

Haurtxoa ikasmaterialarekin izan-dako esperientziatik nentorren ni. Osoharrera ona izan zuen hark, eta apur batsendotu zenean, euskararen irakas-kuntzarekin batera beste hizkuntza ba-tzuk irakasteko planteamendua egitenhasi ginen. 90eko urteetan geunden,Europara oso zabalik. Ordurako “Euro-Regio” moduko bat ere bazegoela ikus-ten zen, eta Euskal Herriak ere Akita-niarekin batera, bide horretatik jo beha-rra zeukala. Bazegoen, gainera, horre-tarako sakoneko arrazoi bat: iruditzenzitzaidan euskara bizirik mantendukozela, eta bere esparruan tokia izangozuela euskaldunok eleaniztun izan gin-tezkeen neurrian; bestela, gurea beza-lako hizkuntza batek ez zeukan ez gaz-telaniaren ondoan, ez frantsesaren on-doan inolako ibilbiderik. Hortaz, eus-kaldun eleaniztunak sortzea ezinbeste-ko elementu bilakatu zen.

Hasiera batean frantsesa eta ingele-sa, biak eskaini genituen, iruditzen zi-tzaigulako errazena eta bideragarrienafrantsesa zela, baina ikastetxe guztiekingelesaren aldeko hautua egin zuten.Atzerriko hizkuntzaz hizketan hasteakkezka eragin zuen ikastolen artean: bi

prestatzen unibertsitatean. Nolakoabehar du izan irakasleak? Zeinkonpetentzia eduki behar lituzke?

Konpetentzietan oinarritutako hez-kuntzaren ikuspegitik, era sinplean adierazita, esango nuke ikaslearen irte-era profila lortzeko gai diren irakasleakbehar ditugula. Baina nire esperien-tzian oinarrituz, hezkuntzaren zen-tzuaz eta zergatiaz ondo jabetuta dau-den irakasleak behar ditugula iruditzenzait. Eta zentzu horretan, irakaskuntzanhutsunea dagoela esango nuke. Izan ere, irakasleek, sarri, euren egunerokojardunerako formula nahi izaten dute:“esadazu nola jokatu behar dudan”.Horrexegatik diot, irakasleak eguneroegiten duen horri zentzua emateko gaiizan behar duela, bere lanaren zerga-tiaz arrazoiak emateko gauza. Hezkun-tzaren funtzioaz eta pertsonen osotasu-naz jabetzen diren hezitzaileak beharditugu; batetik, ikasleen emaitzak ho-beak izango liratekeelako, eta bestetik,irakasleak eurak ere zoriontsuago izan-go liratekeelako. Zentzuz ari gareneangauzak beste era batera ikusten ditugu.Gehiago inplikatzen gara eta minakhandiagoak izaten dira, baina baita po-zak ere. Eta horrek merezi du.

Gaur egungo irakasleak beharduen beste ezaugarri bat ere aipatunahiko nuke: oinarrizko zehar-konpe-tentziak —ikasten eta pentsatzen ikasi,

Page 20: 4 EURO • 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO … · ratxaga mintzatuko da parte-hartzeak eta partekatzeak gizarte-ereduan duen garran - tziaz; horrez gain, Herri-hezitzailearen

20• hik hasi • 196.zenbakia. 2015eko martxoa

xabiergaragorri

E

“Irakasleakziurtatu behar du

ikasmateriala ez duelaerabiltzeagatik erabiltzen,baizik eta bere galbahetik

pasata, zentzuz etakoherentziaz jarduten

duela

komunikatzen ikasi, elkarrekin bizi-tzen ikasi, norbera izaten ikasi eta egi-ten eta ekiten ikasi— bereganatuta eduki behar ditu. Horien autoerregula-zioa egina eduki behar du, eta ez horibakarrik, horietako bakoitza ikas arloe-tako konpetentzia espezifikoen bidezlantzeko prozedurak eta jarrerak ere izan behar ditu.

Azkenik, nire esperientziak erakus-ten dit, pozik, gogoz eta ilusioz beterikari den irakaslea dela onena. Ikasleeksegituan antzematen dute zein irakasleari den bere lanbidea pozik eta pasiozbetetzen. Azken gaitasun hau duen ira-kasleak, aurrez aipatutako ezaugarriguztiak ere hor nonbait ibiliko ditu.

Ikaslearen irteera profila lortzeko gaidiren irakasleak behar ditugula aipatuduzu. Zeintzuk dira, ordea, ikasle batekderrigorrezko hezkuntza bukatzean edukibehar dituen oinarrizko gaitasunak?

Galdera horri erantzun aurretik, oi-narrizko hezkuntzaren funtzioa ondodefinitzea komeni da. Gero eta garbia-go dago oinarrizko hezkuntzaren egi-tekoa bizitza osorako oinarriak jartzeadela. Azken batean, bizitza osoan eginbeharreko ibilbide luze horretarako ikasleak ondo prestatu behar du, entre-namendu sendoak egin behar ditu etagaitasun horiekin guztiekin motxila on-do beteta eraman behar du, ibilbide lu-ze hori ahalik eta baldintza onenetan egin dezan.

Horretarako oinarrizko konpeten-tziak garatu behar ditu ikasleak. Oina-rrizko konpetentziez ari garenean, bizi-tzarako ezinbestekoak diren konpe-tentziez ari gara. Bizitza, maiz, lehiakor-tasun ikuspegi neoliberal batetik begi-ratuta ulertzen da, produkziora begira-ko batetik. Baina kasu honetan ez garahorretaz ari, bizitza pertsonalerako, bi-zitza sozialerako, bizitza akademikora-ko eta bizitza laboralerako beharrezko-ak diren konpetentziez baizik.

Zeintzuk dira ezinbestean garatubeharreko konpetentzia horiek?

Konpetentzia horiek hautatzeko biiturrietako ekarpenetan oinarritu gara:

UNESCOren proposamena eta Euro-pako Parlamentuaren eta Kontseilua-ren gomendioa.

Delors-en gidaritzapean egindakoUNESCOren planteamenduari jarriki,hezkuntzaren lau zutabe zehazten dira:pentsatzen ikastea, elkarrekin bizitzenikastea, izaten ikastea eta ekiten ikas-tea. Ardatz modura lau elementu ho-riek hartu genituen guk Euskal Curric u-lumean eta beste bat erantsi genien: ko-munikatzen ikasteko gaitasuna, hainzuzen.

Euskal Autonomi Erkidegoko Oi-narrizko Hezkuntzaren curriculumafinkatzen duen 2007ko Dekretuan, UNESCOren eta Europako Parlamen-tuaren proposamenak uztartzen dira.Europako erreferentzian zortzi oina-rrizko konpetentzia aipatzen dira. Oi-narrizko konpetentzia horien artean,batzuk UNESCOren proposameneanjasotzen diren zehar-konpetentziak di-ra, hau da, ez dute eduki propiorik etaezin dira bere baitan ebaluatu. Adibi-dez, “ikasten eta pentsatzen ikastekogaitasuna” ezin duzu bere baitan eba-luatu, baldin eta egoera edo eduki jakinbati ez badiozu atxikitzen konpetentziahori. Izan ere, zehar-konpetentziak —ikasten eta pentsatzen ikasi, komuni-katzen ikasi, elkarrekin bizitzen ikasi,norbera izaten ikasi eta egiten eta eki-ten ikasi— ikastarlo guztietan eta bizi-tzako egoera guztiei lotuta jorra daitez-ke. Beste konpetentzia batzuk, aldiz, ikastarlo jakin batzuekin lotzen dira.

Aldaketa esanguratsu baten aurre-an jartzen gaitu horrek: “Irakasle, zukzure ikastarloa uztartu behar duzu oi-narrizko zehar-konpetentziekin”; etaoinarrizko zehar-konpetentziak gara-tuko dira, baldin eta irakasleak bi nora-bideak kontuan izaten baditu: “Zehar-konpetentziak beharrezkoak dituzuzure ikastarloa lantzeko, eta zure ikas-tarloa lantzea ezinbestekoa da oinarriz-ko zehar-konpetentzia hauek jorratze-ko”.

Baina irakasleak azken notak jartzendituenean ikastarloetan gauzatzen direnkonpetentzia espezifikoak ebaluatzen

“Oinarrizkokonpetentzia guztiakebaluatu ezean; soilik

hizkuntzaren ulermena,matematika eta zientziak

ebaluatuz gero, osomugatua geratzen da gureplanteamentua

Page 21: 4 EURO • 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO … · ratxaga mintzatuko da parte-hartzeak eta partekatzeak gizarte-ereduan duen garran - tziaz; horrez gain, Herri-hezitzailearen

196. zenbakia. 2015eko martxoa • hik hasi • 21

ditu, eta ez zehar-konpetentziak. Hau da,eskolan egindako horri zenbaki batjartzen zaionean, “matematikan” 5 lortuahalko du ikasle batek, baina oraingozbehintzat “elkarrekin bizitzekogaitasuna”, adibidez, ez da neurri bereanneurtzen.

Konpetentzietan egituratutako ira-kaskuntzarekin aurrera egin nahi bada,oinarrizko konpetentzia guztiak eba-luatu beharko dira. Zehar-konpeten-tziei dagokienez, esaterako, ikasten etapentsatzen ikastearekin eta komunika-zioarekin zerikusia duten konpeten-tziak errazagoak dira ebaluatzen, , elka-rrekin bizitzeko gai izatearekin, norbe-ra izatearekin edo ekintzailetzarekinzerikusia duten konpetentziak ebalua-tzea baino, baina horrek ez du esannahi ebaluatu behar ez direnik.

Oinarrizko konpetentzi guztiak ebaluatu ezean, soilik hizkuntzaren ulermena, matematika eta zientziak ebaluatuz gero —PISAn egiten dena-ren antzera— oso mugatua geratzen dagure planteamendua. Horrexegatik,uztarketa bat egin behar dugu kanpo ebaluazioaren eta barne ebaluazioarenartean. Izan ere, kanpo ebaluazioan ezin dira oinarrizko konpetentzia guz-tiak ebaluatu. Ez diruz, ez denboraz, eta ez posibilitatez. Kanpo ebaluazioakezin du elkarrekin bizitzeko edo norbe-ra izateko edo ekintzailetzarako kon-petentziak ebaluatu. Horiek behaketa-ren bidez aztertu behar dira eta ikaste-txearen barnean ebaluatu. Baina ho-rrek ez du esan nahi besteek baino in-portantzia txikiagoa dutenik, eta eba-luatu behar ez direnik.

Irakasleok argi eduki behar dugu ikasleak bizitzarako prestatzen ari ga-rela, eta ez soilik ikuspegi akademikoalantzen. Bizitzarako prestatuta dagoenprofesional onak, batetik bere ezagu-tza esparruan —ingeniaritza, edo me-dikuntza edo igeltserotza…— ezagu-tza sakona beharko du, baina profesio-nal ona izango da eta ibilbide oparoa egingo du baldin eta ondo pentsatzenbaldin badaki, ondo komunikatzenbaldin badaki, elkarrekin bizitzen etaelkarrekin aritzeko gai bada, iniziatiba

baldin badauka eta autoerregulazioprozesuak bideratzen baldin baditupertsona osoa izateko.

Zentzu horretan irakaslearen egitekoa ezlitzateke soilik bere “gaia” irakastea,baizik eta gainontzeko irakasleekinbatera, haurrek zehar-konpetentziakeskura ditzaten lan egitea (ikasten etapentsatzen ikasi, komunikatzen ikasi,norbera izaten ikasi, egiten eta ekitenikasi, elkarrekin bizitzen ikastea). Bainanola lor daiteke hori? Zein metodologia,modu, bitarteko ditu horretarako eskolaketa irakasleak?

Batetik, zehar-konpetentziak etakonpetentzia espezifikoak uztartu be-har ditu irakasleak. Besterik berriz, me-todologiari dagokionez, oso inportan-tea da —eta hau da elementu berria gu-re planteamenduan— integrazio-ego-erak sortzea, hau da, pertsona bat kon-petentea da, definizioz, baliabideak —ezagutzak, prozedurak eta jarrerak—era integratuan erabiltzeko gai baldinbada arazo bati irtenbidea emateko.

Alde horretatik, norbaitek esatenbadu konpetentzien ikuspegiak ez die-la garrantzirik ematen ikastarloen edu-kiei, hori ez da egia. Konpetentea izate-ko kontzeptuzko ezagutzak, prozedu-rak eta jarrerak behar dira, baina horre-kin bakarrik ez da nahikoa. Konpeten-te izateko, ezagutza, prozedura eta ja-rrera horiek momentu jakin bateko egoerak eskatzen duenaren arabera erabiltzen jakin behar da, mobilizatzeneta testuingurura egokituz erantzun egoki bat ematen. Eta horretan ere ikasiegin behar da. Baina horretarako egoe-ra esanguratsuak sortu behar dira. Gureplanteamenduan, metodologiari dago-kionez, oso berrikuntza inportantea dahori, egoerak sortzea, hain zuzen.

Metodologiaren alderditik,konpetentzietan oinarritutako hezkuntzakzer eransten dio orain artekoari?

Irakasleak egoerak sortu beharkoditu ikasleek ikasi dituzten ezagutzakmodu integratuan praktikan jarri ahal izateko. Hori da berrikuntza nagusia.Konpetentzia hori ebaluatzeko ikaslea

ezagutzak, prozedurak eta jarrerak egoera jakin horretan erabiltzeko gai o-te den neurtu beharko da. Norabide ho-rretan, proiektu bidezko lanketarekinbide bat egina dago, dagoeneko. Bainaoraingoan apur bat urrunago heldunahi dugu. Horrexegatik ez du edozeinegoera edo kasu edo proiektu propo-satzeak balioko, baizik eta irakaslearihausnarketa egiteko eskatuko zaio:Zeintzuk dira ikasleari proposatu beha-rreko egoera esanguratsu horiek, ikas-lea bizitzarako prestatu dadin? Adibi-dez, matematikaren kasuan, zeintzukdira bizitzako egoerei aurre egitekoprestatzeko baliagarri diren testuingu-ruak? Horrek zentzua ematen dio ikas-kuntzari, ardatza ez baita ezagutzarentrinkotasuna mantentzea, baizik eta ezagutza horrek bizitzarako prestatu egon dadin ikasleari zertarako baliodion hausnartzea.

Aldaketa horiek zein testuingurutan arizarete planteatzen, Heziberri 2020rencurriculum dekretuetan?

Bai, baina ez da gauza berria ere.Lan hau 2007tik ari gara egiten eta ez dainolako etena orain arteko norabidean.Garapen logiko bat dauka honek. Adi-bidez, euskal curriculumean oinarriz-ko zehar-konpetentzien planteamen-dua egiten zen, baina egoeraren plan-teamendurik ez zegoen. Hor aurrera-pauso bat egin da, beti ari garelako ikasten, baina orain artekoaren ebolu-zio logikoa da.

Konpetentzietan oinarritutakocurriculuma erabat orokortu da. Iaikastetxe guztietara eta hezkuntzakomaila guztietara hedatu da, behintzatidatziz. Urte batzuk badaramatzateeuskal ikastetxeek horrela funtzionatzen.Praktikan, eguneroko jardunean, zeinaldaketa ekarri ditu horrek? Sorburuanxedea, teoriaren eta praktikaren artekoarrakala txikitzea zen, lortu da?

Ari da, baina pixkanaka. Aldaketakez dira gauetik goizera egiten. Hastekosinetsi egin behar duzu aldaketa horihoberako dela. Gainera, baditugu ohi-tura batzuk, eta gauzek funtzionatzen

Page 22: 4 EURO • 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO … · ratxaga mintzatuko da parte-hartzeak eta partekatzeak gizarte-ereduan duen garran - tziaz; horrez gain, Herri-hezitzailearen

22 •hik hasi • 196. zenbakia. 2015eko martxoa

xabiergaragorri

E

badigute —eta batez ere adin batetikaurrera—, zertarako aldatu? Hortaz, si-netsi egin behar duzu hori zuretzakomesedegarria izango dela, ikasleen onerako izango dela, bizitzarako pres-tatzeko balioko diela… Eta gauza batda zuk horretan sinestea, baina bestegauza bat da aldaketa hori bideratzekogauza izatea, sinestetik ahal izatera tar-te bat baitago. Aldaketek balioko badu-te, pixkanaka egin behar dira, presak,urgentziak eta estutasunak alde baterautzita.

Euskal curriculuma ere, hein batean,konpetentzietan oinarritua da. Berediseinuan bete-betean parte hartuzenuen. Euskal Herrian bizi garenokcurriculumaren bidez finkatuta utzdezakegu zer den estatu etaadministrazioaren gainetik elkarrekinduguna eta zein den elkarrekin eraikinahi dugun kultur ibilbidea. Lortu dugu?Espainiako eta Frantziako curriculumekuzten dute horretan?

Espainia, Frantzia, euskal curriculu-ma… Historiak erakusten du eta ebi-dentziak hor daude, Frantziak eta Es-painiak ez dutela euskal curriculumalanduko eta garatuko. Beste ebidentzibat da curriculumaren % 80 edo gehia-go, gurean, Espainian, Frantzian, Ita-lian, Bolivian eta besteetan berbera de-la. Azken batean, mendebaldeko zibili-zazio batean bizi gara eta horrek eragi-na du. Euskal curriculumaren saiakerahor kokatu behar da: Herri bat gara biestatutan banatuta, hiru administrazio-tan; testuinguru horretan, zer daukagueta eduki nahi dugu komunean EuskalHerrian bizi garenok? Zer da Euskal He-rrian bizi behar duen pertsona kultu ba-tek Euskal Herriaz eta munduaz ezagu-tu behar duena? Galdera horiei erantzu-tea izan zen lehen egitekoa, jakinik Es-painiak eta Frantziak ez zutela hori inoiz egingo.

Zein ibilbide egin du euskal curriculumaketa gaur egungo euskal ikastetxeetakopraktikan zein toki du?

Politikoki asko erabili da euskal cu-rriculumaren gaia, baina praktikan

kontuak bestelakoak dira. Gauza askoegin ditugu, eta ikastetxeetan curricu-lumeko zenbait proposamenek aurre-rabidea izan dute, baina oro har, nik ezdut aparteko grinarik ikusten euskalcurriculumaren gaiari sakonetik hel-tzeko, ez Euskal Autonomia Erkidego-an, ez Nafarroan eta ez Iparraldean; ezinstituzioen aldetik, ez ikastetxeetatik,ez zuzendaritzen partetik, eta ezta ira-kasleei dagokienez ere. Eta kasu hone-tan ez du balio Espainiari eta Frantziarierrua botatzeak. Gure arazoa da. Zen-bateraino lantzen da gure ikastetxee-tan —eta denak sartzen ditut barnean,salbuespenik gabe— euskal curriculu-maren proposamena? Gainera, euskalcurriculuma euskal hezkuntzaren ga-koetako bat da. Izan ere, uneotan kon-petentzien gaiarekin ari gara, bainakulturaren transmisioa ere oso elemen-tu inportantea da komunitatearen gara-penerako. Lekuan lekuko bere berezi-tasunak mantenduz —euskal kulturaanitza delako— denok batzen gaituenGU hori osatzeko bitartekoak eskain-tzeko ahalegina egin da euskal curricu-lumarekin, baina nik ez dut uste gai ho-rri behar bezainbeste heltzen zaionik.

Euskal Herrian Frantziatik nahizEspainiatik zehaztua datorrenaerrespetatuz bide paraleloa egitea izanda azken urteetako estrategia. Heziberri2020k ere bide berean jarraitzen dueladirudi. Curriculum dekretuarekinerdibideko aukera egin dela esandaiteke: batetik, LOMCEren oinarriaerrespetatzen da dekretuetan, etabestetik euskal dimentsioa ere txertatzenda, Euskal Herriko edukiekin. Baina zeintoki hartuko dute euskal edukiek?LOMCEren edukiak irakasteak tarterikutziko al du euskal edukiak lantzeko?

Heziberri 2020ren ardatza ez daLOMCE, ezta urrutitik ere. Orain arte egindako ibilbidearen jarraipenerakoeta hobekuntzarako proposamena da.Eta metatu dugun kultura pedagogikoa—eta badaukagu nolabaiteko kulturapedagogiko bat, euskal curriculumare-kin, elebitasunaren eta eleaniztasuna-ren lanketarekin, inklusio jorratzeko

“Nik ez dutaparteko grinarik

ikusten euskalcurriculumaren gaiari

sakonetikheltzeko

”“LOMCErena

baino egoera txarragoakezagutu ditugu lehen

ere, eta jakin dugu gurenortasuna mantentzeneta aurrera egiten, eta

oraingoan ere asmatukodugu

Page 23: 4 EURO • 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO … · ratxaga mintzatuko da parte-hartzeak eta partekatzeak gizarte-ereduan duen garran - tziaz; horrez gain, Herri-hezitzailearen

196. zenbakia. 2015eko martxoa • hik hasi • 23

Nire ustez elementu inportantea li-tzateke hori. Azken batean gure hez-kuntza-sisteman erdi eta erdi gara. Ba-tzuen titularra administrazioa da, hauda, administrazioaren eskolak dira, etabeste batzuk berriz, administrazioak itunpean dituen gizarte zibileko ikaste-txeak. Administrazioaren eskolek ba-dute bere legea, baina itunpeko esko-lek ez dute babes legalik. Iruditzen zaitona litzatekeela hezkuntza lege bat egi-tea, zeinetan eskola guztiek babesa izango luketen. Ez da erraza izango,baina gauza zailagoak ere egin ditugu.Kasu horretan, “publikotasun” kon-tzeptuak hausnarketa bat beharko du,“ekitate” kontzeptuak hausnarketa batbeharko du, “inklusio” kontzeptuak ere hausnarketa bat beharko du, hauda, oinarrizko hausnarketa sendoa be-harko da, legeak euskarri onak izan di-tzan. Heziberri 2020ko planteamenduaaurrera badoa, oinarri sendo bat izangolitzateke Hezkuntza Legerako.

Aurrera begira, zein erronka nagusiikusten dituzu euskal hezkuntzan?

Nire ustez momentu honetan erronka nagusia da zein izango denkonpetentzien planteamendua aurreraeramateko plangintza. Ibilbide bat egi-na da, eta aurrera jarraitzeko hainbat il-do estrategiko daude. Esate baterako,hasierako prestakuntza —magisteri-tzatik edo irakasle fakultatetik datozenirakasle berriak oinarrizko konpeten-tzia hauetan eta zehar konpetentzietantrebatuta atera beharko dira— eta eten-gabeko prestakuntza elementu gakoaizango da.

Ebaluazioaren elementua ere fun-tsezkoa da. Kanpo ebaluazioaren etabarne ebaluazioaren arteko uztarketaegitea izan behar da xedea. Eta aztertubehar dugu eskoletan egiten ari den languztiaren arteko uztarketa lanak nolalortu, familiak nola eta gizartea nola in-plikatu gai hauetan. Azken batean, ge-ro eta garbiago dago guztiok garelahezkuntza eragileak. Herri hezitzailebatean bizi garela sinesten badugu,hezkuntza-planteamenduak ere guz-tiok batera egin behar ditugu.

planteamenduarekin, aniztasunareninguruan egindako lan guztiarekin, etab.— hobetu eta jarraitu nahi da,konpetentzietan oinarritutako hez-kuntza ardatz harturik. Ez dauka zeri-kusirik Heziberrin zehazten den ikasle-aren irteera profilak LOMCEkoarekin.Berdin gertatzen da batean eta besteanzerrendatzen diren helburuekin nahizhoriek lortzeko egiten den metodolo-gia planteamenduarekin ere.

Hainbat eragileren kritikak jaso ditu etasindikatuek salatu dute LOMCE “euskalerara” aplikatzeko modua dela.

Beno, ez da horrenbesterako izan.Gauza bat da komunikabideetan ager-tzen dena, eta beste bat guk eragileekinaurrez aurre hitz egiten duguna. Jokopolitikoa eta talde bakoitzaren intere-sen eta protagonismoen jokoa ere ba-dago. Oro har, kritika gehienak ekar-pen bihurtu dira. Aurrerapausu inpor-tantea izan da hori.

LOMCE oztopo bat da, baina nik esango nuke gainditu beharreko ozto-po bat dela. Herri honek aurka joaten oso ondo daki, baina eraikitzen ere bai.Egoera zailen aurrean ere jakin izan duoztopoak gainditzen.

Ikaslearen irteera profila zein denbaldin badakigu, hori ondo zehaztutabadugu, gure planteamenduaren mui-na badaukagu. Zer nolako ikasleaknahi ditugun guk definitzen baldin ba-dugu, hori izango da gure ardatza. Ge-ro, horretara iristeko era bateko edobesteko estrategiak erabili ahalko ditu-gu. LOMCE bezalako egoerak ezagutuditugu lehen ere, eta txarragoak ere bai,eta jakin dugu gure nortasuna manten-tzen eta aurrera egiten, eta oraingoan ere asmatuko dugu.

Zeintzuk izango dira hurrengo urratsakcurriculumari dagokionez?

Hasierako curriculum dekretuenzirriborroetan aldaketa asko egon dazorionez. Ekarpen izugarri egin dituzteeragileek eta saiatu gara horiek guztiaktxertatzen dekretuetan eta curriculu-mean. Bigarren bertsioa ondu berri du-gu eta eragileei pasa diegu, eta uneotan

[otsailaren 5ean egindako elkarrizketada] eragile desberdinekin bilerak egi-ten ari gara. Soluzio-bideak bilatzen ahaleginak egin ditugu eta nik uste dutaurrera egingo duela.

Urte honen amaiera aldera egingo direnEspainiako hauteskundeen ondotikLOMCE bertan behera geratzen bada, zergertatuko da Heziberri 2020rekin etacurriculum dekretuarekin?

Aurrera jarraituko dute, noski.LOMCE bertan behera geratuta ere He-ziberrik aurrera egingo luke. Gure xe-dea da, baldintza batean zein bestean,ontzen ari garen curriculum dekretuakbaliagarriak izatea, horregatik egin du-gu LOMCEren oinarrizko araudia saies-teko ahalegina, horren kontra joatea,paretaren kontra aritzea litzatekeelako.Gustatu ala ez, oinarrizko araudia hordago eta horrekin jokatzen jakin beharda, horiek direlako ikasleen ziurtasunjuridikoa bermatzen duten baldintzaketa hori delako oraingoz gure herriarenerrealitatea. Eta orain arte jakin dugugurea mantenduz malgutasunez joka-tzen.

Curriculumaren ondoren, azken urratsa,Hezkuntza Legea egitea izango delazehazten da Heziberri egitasmoan.Nolako garrantzia aitortzen diozueHezkuntza Legeari? Eta zein aldaketaekarriko lituzke hezkuntza-sistemara?

Page 24: 4 EURO • 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO … · ratxaga mintzatuko da parte-hartzeak eta partekatzeak gizarte-ereduan duen garran - tziaz; horrez gain, Herri-hezitzailearen

LOMCEri ez,Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki

Hezkuntza Plataformen Topaguneak“Gure Gida”-ren lanketa praktikorakolansaioa egin zuen iragan abenduaren6an, Durangon. 110 lagun inguruelkartu ziren bertan. Tartean zirenherrietako hezkuntza bilguneetakokideak, hezkuntza-eragileetakoordezkariak, gurasoak nahiz bestelakoherritarrak. LOMCEri aurre egiteko etaEuskal Herrirako hezkuntza propioaeraikitzeko 2014ko udaberrianargitaratutako “Gure Gida” izenekotxostena oinarri hartuta, gaur egungohezkuntza ereduaren gaineaneztabaidatzeko parada izan zen bertan.Handik ateratako ondorioekinLOMCEri aurre egiteko neurri zehatzakproposatzen dituen txostena aurkeztuzuen Topaguneak otsailaren 7an.

Lau atal nagusitan banatu dute txos-tena —parte-hartzea, pedagogia eta cu-rriculuma, ebaluazioak eta arlo admi-nistratiboa— eta orotara 10 neurri ze-hatz definitu dituzte LOMCEren aplika-zioa eragozteko eta bestelako hezkun-tza eredu bat eraiki ahal izateko.

PARTE-HARTZEA Partaidetza kolektiboan oinarritutakoparte-hartze demokratiko erreal,parekide, eraginkor eta loteslea duhelburu Hezkuntza PlataformenTopaguneak: “Herritarra, eremu

LOMCEk eraginik izan ez dezan

LOMCE ez aplikatzeko eta beste hezkuntza eredu bat eraikitzeko 10 neurri zehatz

guztietara zabalik, hezkuntza gaiaketa eskola bizitzako plangintza etacurriculuma landuko duen parte-hartze ereduaren bidea egin nahidugu, non hezkuntza komunitatekoestamentu guztien partaidetza aktiboabultzatuko dugun horien artean sortulitezkeen botere harremanekin errotikbukatuz”. Xede horrekin bost neurrizehatz proposatzen dituzte atalhonetan.

1 . neur r ia:Hezigune bakoitza da-goen egoeratik abiatuz, parte-hartzedemokratiko eta loteslea lortzeko, erritmo desberdinetan bada ere, eraba-kiguneak definitu eta eraikitzea. Izan ere, unetoan eskolaren izaera eta bo-rondatearen menpe dago parte-hartzedemokratikoa, hortaz, plataformarenustez, ezinbestekoa da ideia hori hezi-guneetara eramatea.

2. neur r ia: Hezigune bakoitzean,parte-hartze modura, bai urteko plan-gintzan eta bai erabakigarriak direnkontuetan heziguneko komunitate osoak hartu behar du parte hasieratik,bai diseinuan eta bai aplikazioan. Etahori lortzeko egitura eta formula ego-kiak adostuko dira.

3. neur r ia: Parte-hartze eredu des-berdinen berri izatea hobesten da. Espe-rientzia positiboak eta onak webguneaneskegiko dira edota beste formularen

bat aurkituko da horiek zabaltzeko.4. neur r ia: Parte-hartze demokra-

tiko erreal eta eraginkorraren bideanlan handia dago egiteko eta nahiz eta egoera desberdinetatik abiatu norabi-de horretan gogor egingo da lan.

5. neur r ia: Hezkuntza batzordezabala eratzea herriz herri. Hezigunedesberdinetako parte-hartze organo-ak, udala, hezkuntza eragileak, adi-tuak… egongo lirateke, eta bertan lan-tzen diren helburu eta edukiak lotesle-ak izango lirateke. “Udal eta hezigune-ek autonomia handiagoa izan behardute. Herri curriculuma garatzea izan-go du helburu, besteak beste, batzordehorrek”.

PEDAGOGIA ETA CURRICULUMA Pertsonen garapen integralabermatzen duen pedagogia du jo -mugan txostenak. Hainbat peda -gogia-ildo jarraitzea proposatzen du:Pedagogia pertsonalizatua eta ikas -keta erritmo ezberdinak erres petatzendituena; ikasketa esan guratsua etainguruarekin harreman zuzenaduena; hezkidetzan eta berdintasu -nean oinarritua; konpe tentziengarapena lantzen duena; ikasleeuskaldun eleanitzak hezten duenaeta aniztasunari erantzun inklusiboaematen diona.

24 •hik hasi • 196. zenbakia. 2015eko martxoa

Page 25: 4 EURO • 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO … · ratxaga mintzatuko da parte-hartzeak eta partekatzeak gizarte-ereduan duen garran - tziaz; horrez gain, Herri-hezitzailearen

196. zenbakia. 2015eko martxoa • hik hasi • 25

Era berean, oinarri gisa euskal curri-culuma duten heziguneak eraiki nahiditu, 2006ko Euskal Herriko OinarrizkoHezkuntza Akordioak dioen bezala,“heziguneak inguruarekin harremanzuzena izan behar du. Ingurua integra-tzeaz gain, inguruan eragin behar du, eraldaketak gauzatu nahi baditu. Beraz,Euskal Curriculuma eta herriz-herrikoHerri Curriculumak garatzea pedagogiakoherentea da eta baliagarria herrita-rren kohesioa lortzeko”.

6. neur r ia: “Ingurune” arloaren ba-naketari dagokionez, momentuz LHko1. 3. eta 5. mailetan ezarri da eta irakas-gaia bitan banatzen da “Gizarte Zien-tziak” eta “Natur Zientziak”. LOMCErenarabera kalifikatu beharko dira, nota be-rezituekin eta aktetan ere era berdineanagertuko dira. Horren aurrean hainbaturrats proposatzen ditu txostenak:

6.1 “Ingurune” bezala ebaluatzea eta nota bikoiztea, horrela benetan ira-katsi den bezala ebaluatuko baita, eba-luazioari dagokion garrantzia eta kohe-rentzia emanaz.

6.2 Aktetan, bi arloetan, ikasle guz-tiei “bikain” jartzea, planto gisara.

6.3 Proiektuekin lanean jarraitzea.6.4 Familiek ere notak jasotzean on-

doko oharra idaztea: “Ikastetxe honetanLOMCE inposatu zaigu. Hala ere, berta-ko parte-hartze demokratikoa oinarrihartuta eta komunitateak hala erabaki-ta, LOMCEren kontra agertzen garela adierazten dugu. Hau horrela, inposa-tzen diguten ‘Ingurune’ ikasgaiaren ba-naketaren aurrean ondorengoa diogu:guk gure hezkuntza proiektuaren me-sedetan ‘Ingurune’ irakasgaia ematenjarraitu dugu eta hala ebaluatu dugu.Dena den, legeak hala inposatuta, akte-tan zatitutako nota gisa agertuko da,nahiz eta horrelakorik egin ez izan”.

6.5 Sentsibilizazio kanpainak egi-tea, proposamenak eta alternatibak on-gi ulertzeko. Hala, hezkuntza komuni-tate osoa kontuan hartzeaz gain, partai-de sentituko litzateke.

7. neur r ia: “Erlijioa” eta “Balio zibi-ko eta sozialak” irakasgaiari begira,

ikasturte honetan 1. 3. eta 5. mailetan ezarrita daudenez eta ikaslearen espe-dientean ebaluatuta agertuko direnez,hainbat proposamen zehatz egiten dituHezkuntza Plataformen Topaguneak:

7.1 Ikasle guztiei Bikain jartzea: “Ikasturte honetarako inkoherentziabat planteatu da, kurtso hasieran gaite-gi bat ematea eta hori ebaluatzeko es-katzea. Balore sozialak ezin direla eba-luatu pentsatzen badugu eta balore so-zialak ekintzaren bidez irakasten direlauste badugu, ikasle guztioi Bikain jarri-ko zaie”.

7.2 Notetan oreka bat mantentzea,hau da, “Balio Zibiko eta Sozialetako”notak eta “Erlijiokoak” orekatzea etaantzekoak izatea.

7.3 Balore sozialak ez ebaluatzea,nahiz eta ikasle bat irakasgai horretanmatrikulatuta ez egon balore sozialakzeharka curriculumean landu beharre-koak liratekeelako.

8. neur r ia: Laster hurrengo ikas-turteko testuliburuak aukeratu behar-ko direlako, LOMCE aplikatzen dutentestuliburuen arabera ez funtzionatzeaproposatzen da, eta horren ordez, Eus-kal Herritik eta Euskal Herrirako ekoi-tzitako testuliburuak erabiltzea.

EBALUAZIOAK Ebaluazioak ikaslearen garapen osoakontuan hartuko duen etengabekoprozesua izan behar du txostenarenarabera, hezitzailea eta erregula -tzailea, norberaren garapen pertsona -la ardatz duena.

9. neur r ia: 3. mailako ebaluaziodiagnostikoa aurten hasiko denez, bali-teke proiektu pilotu baten antzekoa izatea Hezkuntza Plataformen Topagu-nearen ustean. “Nafarroan hasi dira ja-da honekin. EAEn ere % 6ak egin du pi-lotajea. Beraiek aukeratutako ikaste-txeak hartzea eta bertan errebalidensistemari hasiera ematea izango da for-mula”. Horrez gain, 4. mailako diagno-si-froga ere izango da ikasturte hone-tan, orain arteko berdina. Horren aurre-an hainbat gomendio zehazten dira

txostenean:9.1 Azterketaren egunean ikaste-

txean jaia edo irteera antolatzea. Txos-tenak argitzen duenez, neurri hori era-bilgarria izango da kanpotik badatoz ebaluazioa egitera. Eguna eskolak be-rak aukeratzeko bada, eta bertako ikas-leekin, ez da bideragarria.

9.2 Egun horretan ikaslea eskolaraez bidaltzea.

9.3 Hezkuntza Sailetik zentroari es-katzen bazaio pilotaje horretan partehartzea, zuzendariak gaia Eskola Kon-tseilura eramatea proposatzen da etaguztien artean erabakia hartzea, eta erantzunaren argumentazio osoa Hez-kuntza Sailari helaraztea.

9.4 Azterketan izena jarri eta besteezer bete gabe entregatzea: “Neurri ho-nekin familia bakoitzak adierazten duebaluazio hori ez duela ontzat hartzeneta beraientzako ikaslearen tutoreak egiten duen ebaluazio jarraia dela edo-zein erabaki hartzeko kontuan hartukoden iturri bakarra”.

9.5 Gurasoek euren seme-alaben ikasketak kaltetuko dituen errebalidensistemari uko egitea: “Neurri horrekinfamiliak erabaki sendoa hartzen dunahi duen hezkuntza sistemari begira.Nola nahi duen bere seme-alaba eba-luatua izatea, era jarraian beraren tuto-rearengandik. Eta kanpoko ebaluzioakez direla egiten ikasleen mesederako,sisitema lehiakorra ezartzeko baizik, eta irakaste prozesua lasterketa proze-sua bilakatzeko asmoarekin”.

ARLO ADMINISTRATIBOA 1 0. neur r ia: DAEa urtero bezala

itxi beharra dagoenez, aurten LOMCE-ren arabera egin beharko litzateke. Ho-rren aurrean, zera proposatzen du txos -tenak: DAE programa informatikoa ezixtea, ORGaren babesa lortzea eta Hez-kuntza Sailari bidaltzea, akta ofizialakez sinatzea eta dokumentu alternatibo-ak erabiltzea ikasleen ikasketa proze-sua islatzeko, eta Hezkuntza Sailari har-tutako eraba kien inguruko babesa es-katzea.

Page 26: 4 EURO • 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO … · ratxaga mintzatuko da parte-hartzeak eta partekatzeak gizarte-ereduan duen garran - tziaz; horrez gain, Herri-hezitzailearen

0-3. Hezitzaileenformazioa

Cristina Goñi, Baztango haur-eskolaren zuzendaria

Haur-eskola batek hartzen duen espa-zioak islatzen du haur-eskola horrenproiektu pedagogikoa. Ideia hori ardatz harturik, hitzaldia eman zuenCristina Goñik HIK HASIk 0-3 urtekohaurren hezitzaileentzako antolatzenduten formazio-zikloan. Izan ere, Go-ñik eta bere lantaldeak diseinatu zutenBaztango haur-eskola berria izango zena, eta, horretarako, Italiako ReggioEmilian Loris Malaguzzik sustatutakoesperientzietan ikusitakotik abiatu zi-ren. Baztango Udalaren laguntza etababesa izan zuten proiektua garatzeko.Horrela, hasiera-hasieratik udal arki-tektoekin elkarlanean aritu ziren, espa-zio berria haur-eskolaren proiektu pedagogikoaren neurrira sortzeko.

Zer ekarpen egin dio espazio berriak proiek tu pedagogikoari?Haur-eskola honen ezaugarri nagu-sia espazioa da, beti erraten dugu ga-rrantzitsuena dela. Izan ere, espazioada hirugarren hezitzailea. Espazio egoki batean, zure pedagogia erama-ten ahal duzu aitzinerat; pedagogia is-latzen da haur-eskolan, espazioan. Esango dizut esaldi bat arras polita,

Annalia Galardini aditu italiarrarena:“Pedagogia espazioan islatzen da etaespazioak pedagogiaren berri ema-ten digu.” Eta egia da!

Gaur egun ditugu hiru espaziohandi, eta espazio bakoitzak badu de-na: ikasgela, jangela, komuna, loge-la... Haurrak espazioetan banatzenditugu adinaren arabera: batean tti-piak, titikoak; bestean 1-2 urtekoak, Ibiltari deiturikoak; eta beste espazio-an 2-3 urtekoak daude. Espazio ho-riek guztiak elkarren artean komuni-katuta daude. Lehen, aldiz, espazio

bakarrean egin behar genuen dena.Espazio txiki batean egiten genituenjolas libreak, bazkaria, loa, tailerrak...

Adin guztietakoak nahasian al zeuden espa-zio bakar horretan?Bi gela genituen, adinaren araberabanatzeko haurrak, baina nahastengenituen orain baino gehiago. Gero,espazio gehiago izan dugunean, era-baki dugu haurrak adinaren araberabanatzea. Zergatik? Haurrek baduteberaien erritmoa, eta, interesgarria izan arren batzuetan nahastea, aise

“Espazioak hezitzailea izan behar du, proiektu pedagogikoarekin koherentea”

Cristina Goñi, formazio-zikloan emaniko hitzaldian.

26 •hik hasi • 196. zenbakia. 2015eko martxoa

Page 27: 4 EURO • 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO … · ratxaga mintzatuko da parte-hartzeak eta partekatzeak gizarte-ereduan duen garran - tziaz; horrez gain, Herri-hezitzailearen

196. zenbakia. 2015eko martxoa • hik hasi • 27

hobe eta lasai daude titikoak, adibi-dez, beren gelan. Eta berdin 1-2 urte-koak eta 2-3 urtekoak. Izan ere, 2-3 ur-teko ume batek dauka izugarrizko in-darra, eta nahiz eta ez duen mina eginnahi, agian zapaltzen du ttipia, edobultza egiten dio. Gainera, erritmoakebolutiboki dira desberdinak, daudemomentu arras desberdinetan, etakalitatea emateko, behaketak man-tso-mantso egiteko eta ezagutzeko umeak ondo, hobe da umeak bana-tzea adinaren arabera.

Beraz, baditugu hiru kubo izangobalira bezala, eta bakoitzean adin tartebateko haurrak daude. Hiru kuboakkomunikatuta daude elkarren artean,eta umeek konpartitzen dituzte hainbatune, adibidez patioan. Ttipi-ttipiek gutxiago, egoten dira gehiago beraiengelan, edo ateratzen badira beraiek ba-karrik. 1-2 eta 2-3 urtekoak, baina, nahasten ditugu gehiago, baina ez ikas-turte hasmentan, baizik eta jada egoki-tu direlarik.

Beraz, nagusiki hiru espazio horiek islatzendute zuen proiektua? Baditugu bertze espazioak ere: taile-rrak, plaza, kanpoko espazioak, mini-tailerrak... Beraz, haur-eskolak ematenditu aukera gehiago. Beti erraten duguhaurrei eman behar diegula aukera as-ko beraiek ikertzeko, ikasteko, beraienbidea eraikitzeko. Bada, gure kasuanberdin: espazio egokiarekin irekitzenzaizkigu aukerak.

Adibidez, espazioak eman digu aukera banatzeko gure denbora eta egiteko gauza desberdinak; esaterako,tailerrak egiteko, Loris Malaguzzikproposatutakoaren bidetik. Izan ere,guk aspalditik jarraitu dugu MalaguzzikItaliako Reggio Emilian izandako espe-rientzia, eta orain dela 6-7 urte ezagutugenuen Emmi Pikler-ek HungariakoBudapest-en izandako esperientzia.Gaur egun gure pedagogia oinarritzenda bi esperientzia horietan: hartzen du-gu guk hemen eraman dezakeguna an-tzinerat. Izan ere, badira gauza arras onak, gero gure egoeragatik edo gure

ratioarengatik direnak zail samarrakgauzatzeko; gu gara nahiko errealistakhorretan.

Espaziora etorrita, beraz, aukera ematen digu bi esperientziak hobetotxertatzeko eta gauza desberdinak egi-teko. Izan ere, guk ez dugu egiten aktibitaterik umeekin: taile-rretara-eta joaten garelarik, proposa-tuegiten dugu. Haurrak erabakitzendu zer egin eta zer ez. Gure lana daaurkeztea materialak, gero eta inte-resgarriagoak, haurrak nahi badu ikertzeko, jolasteko... Horretan guz-tian espazioa arras lagungarria da.

Beraz, espazioak, baita ere, la-guntzen du umeak mugitzeko lekuz,eskaintzeko aukera gehiago. Adibi-dez, nekatzen badira zaratarekin, bi-kote pedagogikoka egiten dugunez

lan, bata gelditzen da gelan eta bes-tea joaten beste espazio batera; baitailerrera, bai plazara. Haur-eskolahonek ematen die aukera umeei era-bakitzeko non nahi duten egon, es-pazio batean edo bestean. Haurrakdaude gusturago eremu zabalagoaneta harremantzeko goxoagoa da.

Familiak hobeki onartzeko ere la-gungarria da espazioa. Eskola ttipibatek ez du gonbidatzen sartzera; al-diz, etortzen bazara eskola honetaraeta ikusten baduzu nolako espazioxarmantak eta zoragarriak diren,handiak eta argitsuak, gonbidatzendu familiak sartzera barnerat. Ohar-tuko zaren bezala maiteminduta na-go gure espazioarekin!

Horrek era laguntzen du eta errazten du gure lana, hezitzaileon-tzat ere plazer bat da haur-eskola ho-netan lan egitea, hain erosoa da, hain

Gardentasuna lortzen da kristalerekin; leihoak, berriz, titiko haurren neurrira jarrita daude.

polita! Beraz, familiak daude arrasgustura; haurrak, gure protagonistanagusiak, izaugarri gustura; eta gure-tzako ere plazer bat da.

Zein dira espazio banaketaren ezaugarri na-gusiak? Garrantzitsuena da gardentasuna, eta hori lortzen da kristalera edo bei-rate handiekin, baina baita gure ja-rrerarekin ere. Espazio goxoak izanbehar dira, hurbilak. Horretarako,koloreak izan behar dira arras atsegi-nak. Esaterako, paretetako koloreaknahiko neutroak dira, eta koloreasartu diogu materialekin, altzariekin,kuxinekin... Guk ere kolore pila battransmititzen dugu gure arropekin,gure ilusioarekin.

Espazioak izan behar du hezitzai-

lea, proiektu pedagogikoarekinkoherentea, didaktikoa, motiba-tzailea, erakargarria... Ondo pen-tsatu behar dira espazioak. Adibi-dez, pentsa egiten dizutela eskolaberria, baina zuk ez duzu parte har-tzen horretan. Iristen zara espaziohorretara eta igoal arras polita da,baina ez da lagungarria zure lana aitzinerat eramateko; ez da funtzio-nala, ez da praktikoa. Baina langile-ei uzten badiote pentsatzen eta di-seinatzen laguntzen, aitzineratzenda pila bat eta proiektu hori atera-tzen da askoz hobea.

Ezaugarriekin jarraituz, haurrekbizi egin behar dute espazioa. Hau-rrei egokituta egon behar du, eta ezalderantziz. Horrela, haurrek espa-zioa aldatzeko gaitasuna izan behardute. Guk uzten diegu aldaketak egiten: dena dutenez beraien altue-

Page 28: 4 EURO • 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO … · ratxaga mintzatuko da parte-hartzeak eta partekatzeak gizarte-ereduan duen garran - tziaz; horrez gain, Herri-hezitzailearen

28 •hik hasi • 196. zenbakia. 2015eko martxoa

ran, joaten dira gauzak mugitzen.Bestalde, garrantzitsua da espa-

zioak egotea irekiak, eta konekta-tuak beraien artean. Gure lana erraz-ten du edukitzeak gela, komuna, logela eta jangela elkarrengandikhain hurbil. Imajinatu egiten duzulahaur-eskola bat non gela dagoen al-de batean eta komuna bertze pun-tan; hori ez da erosoa lan egiteko!

Horretaz gain, guretzat garrantzi-tsua izan zen, adibidez, pentsatzeasukaldeari nolako garrantzia emanbehar genion. Azkenean kokatu ge-nuen plaza ondoan. Plaza oso ga-rrantzitsua da guretzat. Plaza da gunebat elkartzeko familiak, umeak, lan-gileak... Elkargunea da, espazio honen ardatzetako bat da.

Espazioaren osagarri dira altzariak eta ma-terialak; horiek zein irizpideren arabera au-keratu dituzue? Alfredo Hoyuelos pedagogoak eta Iruñeko Mendebalde eta Haurtzarohaur-eskoletako hezitzaileek lagunduziguten hainbat altzari pentsatzen etadiseinatzen. Eta beste altzari batzuk ekarri genituen zuzenean Italiatik,Reggio Emiliatik. Ez zen erraza izanhori proposatzea Udalean, baina izanzen gauza bat arras pentsatua, baloratubaikenuen zenbat kostatuko zen he-men egitea eta zenbat Italiatik ekar-tzea. Italian egiten dituzte seriean; he-

men kopiak egitea da aise garestiagoa,eta, gainera, ez dira ateratzen hain on-gi. Diru-muga bat bagenuen, eta ondopentsatu behar izan genuen: gauza gu-txi baina funtzionalak behar genituen.

Oro har, plastikozko gero eta mate-rial gutxiago erabiltzen dugu, LorisMalaguzziren esperientziaren bidetik.Ematen diogu garrantzia material desegituratuei, eta naturarekin lotuakdaudenei; adibidez zurezko gauzei.Material beroak, goxoak behar dira.

Material guztiak altxor bat dira hau-rrentzako, baina ez digute erakutsi ho-riekin jolasten; beti oparitu izan digutepanpina edo baloia, dena arras komer-tziala. Zuk haurrei eskaintzen badiz-kiezu material desegituratuak, ustezdeus balio ez duten material horiek,baina oinarrian onak direnak, umeariari zara ematen izugarrizko aukerak.

Adibidez, zopa tailerra izugarrigustatzen zaie. Izar formako fideo edopastarekin egiten dugu, material arrasberoa eta erlaxantea da. Sartzen diraoinutsik tailerrean, eta lurrean dago fi-deoa mukuru edo piloetan. Horrekinbatera, ematen dizkiegu sukaldekotresnak, pixka bat denetarik: zurezko-ak, metalezkoak, ontzi desberdinak,sardeskak... Egoten dira jostatzen eta,gainera, esperimentatzen dute be-raien gorputzarekin; ikasten dute pilabat. Ez dute fitxarik behar, behar dituz-te aukerak esperimentatzeko. Eta es-

Plaza da haur-eskolaren elkagunea. Kristalera handiak ditu eta kanpoarekin nahiz ikasgela

barruarekin bisualki komunikatuta dago.

perimentatutakoaren bidez, barnera-tzen doaz kontzeptu pila bat.

Bestalde, hemengo espazioak eta altzariak dira balio anitzekoak.Guk ez genuen inoiz finkatu altzarienkokalekua, mugitzen joan ahal dira.Guk mugitzen ditugu, baina baitahaurrek ere, eta hori arras interesga-rria da, aukera asko ematen du. Adibi-dez, ikusten badugu haurrak aspertudirela, gela aldatu egiten dugu, eta i-ruditzen zaie daudela beste espaziodesberdin batean; hori gustatzen zaieikaragarri.

Formazio zikloan, bereziki zein ideia azpi-marratu dituzu?Aurkezpen bat prestatu genuen haur-eskolan eta honako galderak egin ge-nizkion geure buruari: zer da espazioaeta zer ezaugarri dira garrantzitsuak es-pazio horretan? Hasi nintzen azaltzenzer den guretzako espazioa: leku bat er-lazionatzeko, pentsatzeko, sentitzeko,sortzeko, gozatzeko... Gero hasi ginenespazioaren ezaugarriez hitz egiten, aurreko galderan hitz egin du-gunaren ildotik.

Hainbat espazio erakutsi nizkienformazio-saioan, baina azpimarratunien bakoitzak eraiki behar duela berea. Ikusten ahal dituzu beste espa-zioak eta erraten ahal duzu “nik nahidut hau”. Eta ez, zuk egin behar duzuzeurea. Adibidez, hartzen ahal duzu Italiako eskola bat, hemen kopiatu etaesan “kitto, egin dut eskola”. Baina es-kola ez da egiten egun batetik bestera,landu behar duzu zure proiektua. Ho-rregatik esaten dugu eskola bakoitzakbere eskola eraiki behar duela.

Espazioen elementuez ere hitz egingenuen. Denak hezitzen du, dena dapedagogikoa: altzariak, materialak, ko-loreak, estetika, antolaketa, denbora,giroa, hezitzaileen jarrera... Den-denakeraikitzen du espazioa. Azkenik, azal-du nien eskolan nor gauden: protago-nistak haurrak dira, eta horien inguruandaude talde pedagogikoak eta fami-liak. Familiei garrantzia handi-handiaematen diegu.

Page 29: 4 EURO • 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO … · ratxaga mintzatuko da parte-hartzeak eta partekatzeak gizarte-ereduan duen garran - tziaz; horrez gain, Herri-hezitzailearen
Page 30: 4 EURO • 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO … · ratxaga mintzatuko da parte-hartzeak eta partekatzeak gizarte-ereduan duen garran - tziaz; horrez gain, Herri-hezitzailearen

30 • hik hasi • 196. zenbakia. 2015eko martxoa

e k a r p e n a k

haien parte-hartzea sustatzen, baina fa-miliak ere, oro har, hasieratik inplikatudira ikastetxeko auzietan, eta guraso-elkartea ere oso aktiboa izan da sorbu-rutik. Eskolaren eta familien arteko lan-kidetza horren fruituetariko bat da joanden irailean martxan jarri zuten guraso-eskola.

Gurasoei zuzenduriko lantegiak ezdira berriak Gernikako ikastetxe horre-tan. Lehen ere gurasoei zuzendurikohitzaldiak antolatzen zituzten, eta, nor-malean, oso lagun gutxik parte hartzenzuten arren, konturatu ziren jendetzabildu zela bizpahiru saiotan, zehazki,sare sozialei, dislexiari eta etxeko laneiburuzkoetan. Guraso- elkarteko presi-dente Iratxe Amezuak azaldu duenez,gurasoek bazuten hainbat gairen ingu-ruan interesa; formatua, ordea, ez zenegokiena beharbada: “Ohartu ginen,lantegi batzu etan guraso gutxi elkar-tzen ginen arren, oso saio mamitsuak izaten zirela, jendea bere beharrizanakazaltzen eta bere esperientzia parteka-tzen hasten zela; aldiz, hitzaldi jende-

Familien eta eskolaren arteko ha-rremana ez da kontu berria Allende Sa-lazar eskolan. Bi alderdien arteko el-karlanak hainbat urtetako ibilbidea du.Eskola beti ahalegindu izan da guraso-engana ahalik eta gehien hurbiltzen eta

Familiak eta eskola norabide berean

Gernikako Allende Salazar eskolan,gurasoentzako prestakuntza-lante-giak jarri dituzte martxan.Autonomia, errutinak, arauak, frus-trazioa, irakurketa, adimen emozio-nala, ardura, autoestimua etaantzeko gaiak jorratzen dituzteeskolak eta familiek elkarlaneanantolatu dituzten prestakuntza-saioteoriko-praktiko horietan. Gurasoeiez ezik, haien seme-alabei erezuzentzen zaizkie lantegiak, baieta hezkuntza-komunitate osoariere: irakasleei, jantokiko profesio-nalei, garraio-zerbitzuetakoei…2013-2014 ikasturtean sukalde-lanak egin ostean, joan den iraileanjarri zuten abian egitasmoa.Antolatzaileak, oraingoz, oso gustura daude lantegiak ematen aridiren fruituekin: alde batetik, fami-lia eta irakasle asko ari direlakoparte hartzen; eta, bestetik, lantegihorietan jorratzen dituzten gaiekhausnarketarako bidea irekitzendietelako. Hala ere, jasotzen dituz-ten prestakuntza-saioen gainekoebaluazioak ari dira egiten, etazenbait hobekuntza txertatzekoasmoa dute, datorren ikasturtearibegira.

tsuetan, inork ez zuen berbarik egiten,eta ez zen ideia-trukerik gertatzen”. Ha-la, 2013-2014 ikasturtean, guraso, hezi-tzaile nahiz ikasleentzat interesgarri izan zitezkeen prestakuntza-saio era-gingarriak nola antolatu aztertzen hasiziren, eta, gutxika, egitasmo arrakasta-tsu bat egituratzea lortu dute.

Arrakasta horren gakoa ulertzeko,ordea, 2014-2015 ikasturterako antola-turiko prestakuntza-saioetan txertatudituzten hainbat berrikuntza izan behar dira kontuan: gurasoen nahiz irakasleen interes komunetatik abiatudira proposamena egiteko orduan; lan-tegi teoriko-praktikoak dira; gurasoekez ezik, haurrek ere parte har dezaketeberorietan, bai eta eskola-komunitate-ko gainerako kideek ere; eta iraunko-rrak dira, hau da, 2 urteko haurrak es-kolatzen dituztenean hasi, eta umeek12 urte betetzen dituzten arte jaso daite-ke prestakuntza.

Ezaugarri horiei beste osagarri batere gehitu behar zaie: irakasleek, baizuzendaritza-taldekoek eta bai tutore-

Page 31: 4 EURO • 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO … · ratxaga mintzatuko da parte-hartzeak eta partekatzeak gizarte-ereduan duen garran - tziaz; horrez gain, Herri-hezitzailearen

ek eta gainerakoek, egin duten akuilu-lana. “Argi genuen gurasoengana iriste-ko bitartekorik eraginkorrena irakasle-ok ginela”, dio lehen zikloko Aritz Zea-rra tutoreak, eta zera gaineratu du Txa-ro Agirre ikasketaburuak: “Eskolak fa-miliekin izan dituen batzarretan, lante-gietan parte hartzera bultzatu dira gura-soak. Eskolak familiengana gerturatze-ko ahalegina egin du, eta, alde horreta-tik, oso pozik gaude, guraso askok eman baitute izena lantegietan”. Ma-rian Araukoa zuzendariaren esanetan,berriz, familiekin egin izan dituzten ba-tzarretan, konturatu dira gurasoen eta i-rakasleen interesgune eta jakin-min as-ko antzekoak direla, eta interesgarria li-tzatekeela gai komun horien inguruanbi alderdien arteko truke bat egitea: “Es-kola honen ibilbidean, berrikuntza betiizan dugu erdigunean, eta hasieratiksustatu nahi izan dugu hezkuntza-ko-munitate osoaren parte-hartzea esko-lan. Era berean, gurasoek ere inplikaziohandia erakutsi izan dute. Trukerakonahia agertu dute bi aldeek”.

Allende Salazarren, Amara Berrisistema erabiltzen dute. Lan egitekomoduan txertatuta dute autonomia, zi-rraren adierazpena, ahozkotasuna etaantzeko gaien lanketa. Horregatik, ira-kasleek gurasoekin ere antzeko auziakjorratzeko interesa izan dute. Eskolanlantzen dutenaren eta haurrek hortikkanpo ikasten dutenaren artean kohe-rentzia egon zedin nahi zuten irakasle-ek: “Sarritan, gai batzuk jorratzen diraeskolan, baina ez dira ikastetxeko laupareten artetik harago iristen. Guk, or-dea, ahalegin berezia egin nahi duguhemendik kanpo ere lantzen ditugunbalio, gaitasun eta jarrerek garrantzia izan dezaten. Eta, zentzu horretan, osointeresgarri da gurasoak eta gu norabi-de berean aritzea”.

Familia osoari ez ezik, hezkuntza-komunitate osoari zuzenduriko es-

196. zenbakia. 2015eko martxoa • hik hasi • 31

kaintza horren bidez, guraso-elkartea-ren helburuetariko bat ahalik eta gura-so gehienengana iristea eta haien kez-kei erantzutea izan da. Elkarteko kideLeire Etxeberriak adierazi digunez,zenbait auziri heltzeko orduan infor-mazio eta prestakuntza beharrean dau-dela konturatu dira gurasoak: “Guraso-on artean parkean, kalean, patioan hiz-ketan aritzean, konturatu ginen zenbaitkezka partekatzen genituela; eta hutsu-neak genituen gure haurren heziketariloturiko zenbait auziri heltzeko or-duan. Baina, era berean, irakasleenga-na jotzea ere egoki iruditu zitzaigun,haiek eskolako eguneroko jarduneanzein beharrizan ikusten dituzten jakite-ko. Eta aurrera egin genuen bion artekoelkargune horretatik”.

Hala, lehenik, ziklo bakoitzeko gu-rasoen nahiz irakasleen artean lante-gietan jorratu nahi zituzten gaien ze-rrendak egin zituzten, haurren adina-ren arabera banatuta. Gurasoen zein irakasleen interesak ezagutu ostean,haurrei heziketa osoa emateko xedezeta eskolak eta familiek norabide bera izateko nahiarekin, hamar prestakun-tza-saio antolatu zituzten adinaren arabera sailkatuta. Sei orduko lantegiteoriko-praktikoak dira, bi orduko hirusaiotan banatuta, eta arlo bakoitzeko a-dituek gidatzen dituzte saioak. Infor-mazio-liburuxkan irakur daitekeenez,“prestakuntza horretan ez dira erantzun guztiak emango, baina gura-soek dituzten zalantzak argitzea eta he-ziketaren bidea zerbait erraztea izangoda gure erronka, askotan egiten direngalderei erantzuna emanez eta joko ko-operatiboak erabiliz”. Haur-hezkun-tzako haurren gurasoek zein hezitzaile-ek, besteak beste, “autonomia, estimu-lazioa, errutinak eta mugak” lantzen di-tuzte; haurrak 1. eta 2. mailan dituzten

gurasoek eta haiekin lan egiten dutenprofesionalek, “frustrazioa, autono-mia, irakurketa eta arauak”; 3. eta 4.mailetako ikasleen gurasoek, berriz,“aldaketa fisikoak, autoestimua, arduraeta adimen emozionala”; azkenik 5. eta6. maila egiten ari diren ikasleen ingu-ruko helduek “bullying-a, nerabeza-roa, teknologia berriak, rolak edotadrogak” gaiak jorratzeko aukera dute.

Baina, lantegi horiekin batera, hau-rrentzako saioak ere prestatu dituzte,saio horietan lantzen dituzten gaiakmodu paraleloan umeekin jorratzeko.Hala, gurasoak ikastaroan dabiltzan bi-tartean, haurrak beste profesional bate-kin aritzen dira, arlo bera modu hezi-tzailean lantzen. Musika-terapia, zirra-ren kudeaketarako dinamikak, antzer-kia, gorputz-adierazpena edota psiko-motrizitatea dira, besteak beste, haurreibideraturiko lantegi horietan erabil-tzen dituzten teknikak.

Page 32: 4 EURO • 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO … · ratxaga mintzatuko da parte-hartzeak eta partekatzeak gizarte-ereduan duen garran - tziaz; horrez gain, Herri-hezitzailearen

32 • hik hasi • 196. zenbakia. 2015eko martxoa

e k a r p e n a k

riaren gune eta zentroei ematen zaiengarrantzia; eta, horien barnean, hez-kuntzaren memoriari ematen zaiona.Azken horiek, hain zuzen, garrantzi etatradizio handia dute Europan.

Hezkuntzaren Museoa garatzeko

Museo horren helburu nagusiaEuskal Herriko hezkuntzaren memo-ria historikoa berreskuratzea, zaintzeaeta ezagutaraztea da. Bestalde, museopedagogikoen ohiko erabilerez gain(historia eta hezkuntza- ondarea kata-logatzea eta zaintzea), ondare horren ikerketa eta erabilera didaktikoa erexede ditu. Hezkuntzaren Museoa bul-tzatzerakoan, kontuan hartu dute gauregun museo pedagogikoei eta memo-

Euskal Herriko UnibertsitatearenHezkuntzaren Museoa DonostiakoMirakruz gainean dago kokatuta,Villa Asuncionen. 2012an, EHUkoGipuzkoako CampusekoErrektoreordetzak HezkuntzakoAzterketa Historiko etaKonparatuen Taldeari (Garaian)lehen solairuko gune bat eskainizion eraikin horretan, haren proiektua garatzeko, eta, inurriengisara etengabe lanean aritu ondoren, hezkuntzan erreferenteizan daitekeen EuskalHezkuntzaren Museoa bideratzeko lehen urratsak egitenhasi ziren. Une horretatik aurrera,lekua egokituz eta materiala pilatuz eta antolatuz lan emankorra egin du Garaian taldeak. Gaur egun, museoa errealitate da, eta irekia dagointeresa duenarentzat, aurrezbisita hitzartuta.

eskaini den espazioa lau gelatan banatua dago. Gelen banaketa egitera-koan, kontuan izan dira horrelako mu-seoek izaten duten antolaketa eta Eus-kal Herriko hezkuntzak dituen bereizgarriak ere.

Euskal hezkuntzaren museoa

Page 33: 4 EURO • 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO … · ratxaga mintzatuko da parte-hartzeak eta partekatzeak gizarte-ereduan duen garran - tziaz; horrez gain, Herri-hezitzailearen

196. zenbakia. 2015eko martxoa • hik hasi • 33

1. ESKOLAREN GUNEA. Frankismo etaLGE (1970) Erreforma garaiko ikasgelak

Frankismo garaiko pupitre edo ikasmahaiak, irakaslearen mahaia, arbela eta beste hainbat tresna eskuratudituzte. Horiekin guztiekin, 50eko eta60ko hamarkadetako ikasgela bat birsortu dute. Ikasgela elementu ga-rrantzitsua da, hara jotzen duten bisita-riek garai hartako hezkuntza aurrez aurre ikus dezaten eta nolakoa zen senti dezaten. Irakasle-eskolako etaPedagogiako ikasleek bertan eman ditzakete hezkuntzaren historiari bu-ruzko zenbait ikasgai.

1970eko Hezkuntza Erreformaridagokionez, beste gela bat ere eratu da,garai horretako materiala jarriz. Bi gelak bata bestearen ondoan daude, eta bien arteko konparazioa eginez,

izan diren aldaketak erraz nabarmendudaitezke. Gune hori Euskal Herriko eskoletako material eta argazkiekin osatzen ari dira.

2. EUSKAL HEZKUNTZAREN GUNEA Gune horretan, II. Errepublika

garaian Eusko Jaurlaritzak haurtzaroababesteko eta hezkuntza suspertzekoegindako ekimenak azaldu nahi dira.

Haurtzaroaren babesari eta lagun-tzari buruz egindako lanen artean, zeranabarmenduko dute: gerrako haurrenebakuazioa. Gerra garaian, Euskal He-rriko haur asko gerraren guneetatik ate-ra zituzten, eta Europako eta Mexiko -ko babesguneetara bidali zituzten.1937an, Erresuma Batuko Southam -pton-go North Stoneham kanpalekurajoan ziren haietako asko, ia 4.000. Gero,Ingalaterra, Gales eta Eskoziako gune-etan banatu zituzten. Haietako haur ba-tzuk Euskal Herrira itzuli ziren, eta bes-te asko hantxe gelditu, eta Basque Chil-dren of 37 Association elkartea osatuzuten. Historia hori 19 paneletan jasodute, erakusketa bat osatzeko, eta, pa-neletan, haurren bidaia, harrerako gu-neak eta jasandako hainbat une eta egoera azaltzen dira, laburtuta.

II. Errepublika garaian, Eusko Jaur-laritzak suspertutako ekimenen artean,erreferente izan da Euskal Unibertsita-tea abian jartzea. Gerra garaian horrela-ko ekimen bat garatzea izugarrizko la-na izan zen, epe laburrerako izan bazenere. Euskal Unibertsitatearen sorrerakohistoria azaltzeko, hainbat horma-irudieta panel daude.

Gela horretan dituzte Bizkaiko etaGipuzkoako landa-eskolen argazkienbildumak ere; eskola horiek bertako erakundeek landaguneetarako sortu-tako eskolak izan ziren, eta arrakastahandia izan zuten.

Espazio hori osatzeko, Errepublika

Page 34: 4 EURO • 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO … · ratxaga mintzatuko da parte-hartzeak eta partekatzeak gizarte-ereduan duen garran - tziaz; horrez gain, Herri-hezitzailearen

34 • hik hasi • 196. zenbakia. 2015eko martxoa

garaiko material ugari daude, eta, horien artean, ikasleen eskola-koader-noen bilduma garrantzitsu bat nabar-mendu behar da. Donostiako hainbateskolatako koadernoak dira, II. Erre-publika garaiko eta gerra garaiko koa-dernoak. Berorietan, beste ariketa ba-tzuen artean, gerrako hainbat une azal-tzen dira, ilustrazio ugarirekin.

Etxe-eskolak gaur egungo ikasto-len aitzindariak izan ziren. Eskola haie-tan, irakaskuntza aktiboa lantzen zen,naturarekin zuzeneko harremana iza-teari eta hezkuntza ez-formalari beregarrantzia emanez. Eskola horietan erabilitako 40 eskola-koaderno eska-nerretik pasatu dituzte. Badaude etxe-eskola horietan ibilitako lekukoen zu-zeneko testigantza eta argazkiak ere.

3. IKASKUNTZA ETAIRAKASKUNTZAREN GUNEA: zientzienirakaskuntzako tresnak

Ikastetxe publiko eta pribatuetatik

jasotako tresna eta material zientifiko-en bidez, garaiko eskola-kultura eza-gutzera hurbil daiteke. Eskola batekduen edota erabiltzen duen materialzientifikoak argibideak ematen dizkigu

eskola horren izaeraz ere. Eskola ba-tzuek beren materiala utzi dute, eta, ho-rrela, oso bilduma interesgarriak osatudituzte: Biologia, Botanika eta Geogra-fiako mapak; Historia Sakratuko karte-lak; Fisika eta Biologiako materiala etaabar.

4. DOKUMENTAZIOAREN GUNEAXX. mendean erabilitako testulibu-

ruak, koadernoak… biltzen dira. Ho-rrez gain, hezkuntzarekin zerikusiaduen liburutegi zabal bat dute. Horre-kin guztiarekin batera, XVIII., XIX. etaXX. mendeetako hezkuntzaren histo-riari buruzko liburuak aurki daitezke.Hango zenbait dokumentazio webgu-ne horretan aurkitzeko aukera dago:http://www.ehu.es/euskal-hezkun-tza/euskara/

Agertzen diren guneak etengabe osatzen ari dira. Hezkuntzaren Museo-ak ikuspegi didaktiko eta dinamikoadu. Gaur egun, Euskal Herriko mugeta-tik kanpo garatzen ari diren ikuspegiakere kontuan hartu ditu, eta, beraz, erre-ferente ditu Europako hainbat hezkun-tza-museo.

Harremanetarako:Luis Mª Naya eta Joxe Garmendia,

EHU-UPVko irakasleakTelefonoak: 943015601/943015747Helbide elektronikoak: luisma.na-

[email protected]/ [email protected]

Page 35: 4 EURO • 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO … · ratxaga mintzatuko da parte-hartzeak eta partekatzeak gizarte-ereduan duen garran - tziaz; horrez gain, Herri-hezitzailearen

Tel: 655 122 445 / [email protected]

Ikuskizun berria

Martxoaren 16an eta 17an Irungo FICOBA erakustazokan

http://gaztematika.gipuzkoangazte.eus/eu/jardunaldia

Page 36: 4 EURO • 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO … · ratxaga mintzatuko da parte-hartzeak eta partekatzeak gizarte-ereduan duen garran - tziaz; horrez gain, Herri-hezitzailearen

36 • hik hasi • 196. zenbakia. 2015eko martxoa

Zer-nolako garrantzia daukadokumentazioak eta, zehazki,

bideoaren erabilerak irakasleenprestakuntzarako

Oso erreminta baliagarria da bideoa, irakasleek ikasgelan egitendutenaren gainean, hots, euren jardunaren eta jokabidearen ingu-ruan, pentsatzeko eta gogoeta egi -teko nahiz irakaskuntza-prozesuahobeto ulertzeko.

Bideoaren erabilera azaltzera joaurretik, eta irakasleen prestakuntzaulertzeko, kontuan izan behar da oinarrizko ideia bat: irakaskuntzak izaera soziokulturala du. Izan ere,mundu osoko irakasleen helburuaberbera bada, hau da, guztien xedeahaurrek ikastea bada, zergatik erabil-tzen dituzte toki batean eta besteanestrategia desberdinak? Tesia eginnuenean, Estatu Batuetako eta Italia-ko irakasleen jarduna ikertu nuen, etaikusi nuen arau desberdinak dituzte-la bietan, praktika desberdinak dituz-tela, haurren sozializazioa lantzekoera desberdina dutela, eta horrekguztiak irakasleen gelako jardunabaldintzatzen duela. Ikerketa harta-tik, ondorio nagusi bat atera nuen:

irakaskuntza bere testuinguru sozio-kulturalean soilik uler daiteke. Ideiakulturalek zuzenean eragiten dietegure hezkuntza-praktikei. Era bere-an, ikasleek ere funtsezko zereginajokatzen dute prozesu horretan guz-tian: modu jakin batean ikasten dutegizartean, eta, gero, eskema kulturalhoriek ikasgelan errepikatzen dituz-te. Horrek esan nahi du hezitzaileek

konplexutasun hori guztia kontuan izan behar dutela irakasteko orduan.

Irakasleen prestakuntzaz hitz egi-ten dugunean, prestakuntzan eraginaduen beste alderdi bat ere oso kon-tuan izan behar dugu: gaur egungo irakaslegaiak edota irakaskuntzanhasiberriak direnak garai batean ikas-le izan ziren, irakaskuntza mota bat jaso zuten, era bateko zein besteko irakasleak izan zituzten, eta horrekguztiak hezkuntza ulertzeko modubat sortu zuen haiengan. Hortaz, eu-rek jaso zuten ikaskuntza-modua dagero eurek gelan aplikatuko dutena;uste eta jokamolde jakin batzuk izan-go dituzte, eurei ere ikasle zireneanhorrela irakatsi zietelako. Ez dutepentsatuko egiten duten hori zergatikegiten duten, ez dute gogoetarik egingo euren jarduteko moduarengainean; aitzitik, inertziaz jokatukodute. Zentzu horretan, irakasleenprestakuntza sozializazio-prozesu gi-sa ulertzen dut nik, bereziki praktikaberriak irakasten edota hainbat estra-

galdeidazue

?Rosella SANTAGATA

KALIFORNIAKO UNIBERTSITATEKO IRAKASLEA ETA IKERTZAILEA

Page 37: 4 EURO • 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO … · ratxaga mintzatuko da parte-hartzeak eta partekatzeak gizarte-ereduan duen garran - tziaz; horrez gain, Herri-hezitzailearen

196. zenbakia. 2015eko martxoa • hik hasi • 37

Irakasleek gai izan behardute euren artean irakaskuntzaz hitz egitekoeta euren eguneroko jarduna partekatzeko; ezdute beldurrikizan behar ikasgelako ateak zabaltzeko eta elkarrilaguntzeko. Horretarakoerabil dezaketen erremintabat bideo-analisia da

?

tegia ezagutarazten ari gatzaizkiela-ko. Baina ez hori bakarrik: estrategiazehatz batzuk irakasteaz gain, pen-tsatzeko modu berri bat ari gatzaizkieirakasten. Hortaz, irakasleak presta-tzeko orduan, kontuan izan behar dugu nondik datozen etorkizuneko irakasle horiek, eta zer-nolako espe-rientzia bizi izan duten eurek ikaslegaraian. Hortaz, irakasleen presta-kuntzari begira, oso argi izan behardugu irakasle horiek motxilarekin datozela, eta ideia jakin batzuk dituz-tela irakaskuntzaren, gelan egin be-har dutenaren nahiz ikasleekin izanbeharreko harremanaren inguruan.

Irakasleen prestakuntzan eraginaduen beste alderdi bat denbora da. Epe zehatz bat izaten dute irakasleekprestakuntza jasotzeko. Beraz, profe-sional onak izan daitezen, oso argi izan behar dugu zer irakatsi eta nola irakatsi. Gelan dituzten edota izangodituzten ikasleen gaineko aurreiritzieta usteak irakaslegai edota irakaslehasiberri horiekin lantzea komeni da,oinarrizko helburua irakasle horiek izango dituzten ikasle guztien gaita-sunak atera eta gararaztea baita.

Garrantzia eman behar zaio ira-kasleen prestakuntzari. Izan ere, ira-kasleek gai izan behar dute euren

artean irakaskuntzaz hitz egiteko etaeuren eguneroko jarduna partekatze-ko; ez dute beldurrik izan behar ikas-gelako ateak zabaltzeko eta elkarri laguntzeko. Horretarako guztirako,hainbat erreminta izan ditzakete eskura: horietako bat bideo-analisiada. Bideoak ikustea eta aztertzea lagungarria izan daiteke, prestakun-tza jasotzen duten hezitzaileek hau-rrekin jarduteko hainbat modu eza-gut baititzakete horrela, horien gaine-an eztabaida eta gogoeta egin baite-zakete, elkarlanean eskolan harre-manak izateko eraz hitz egin baiteza-kete, irakasteko modua eraginkorra izaten ari den edo ez hausnar baiteza-kete, etab. Esan bezala, beraz, esko-lak bideoan grabatu eta horiek azter-tzeak lagundu egiten du, baina hori ezda nahikoa. Denbora asko eskaini be-har zaio eskola-jarduna planifikatze-ari ere, eta, horretarako, taldean lan egitea da egokiena. Binaka edo hiru-naka lan eginez, irakasleek euren es-perientzia parteka dezakete, eta ba-tak bestearengandik ikas dezake. Ho-rrez gain, dagokigun gaiari buruzkoliburuak elkarrekin irakurtzeak etahorren gainean hitz egiteak ere lagun-tzen du. Finean, elkarrekin lan egitea-ri garrantzia eman behar zaio.

Aipatu bezala, irakasleen presta-kuntzarako gure erreminta nagusiabideoa da. Bideoaren lanketan, oina-rrizko lau alderdi izaten ditugu kon-tuan: lehenik, helburuak zein diren oso argi jakin behar da, bideoak era-bilera ugari izan baititzake; adibidez,irakasteko modu zehatz bat ezagu-tzeko eta horren gaineko galderak egiteko erabil daiteke, edota irakas-kuntzaren gainean gogoeta egitekonahiz bideoan ikusten denari kritikaegiteko eta hobekuntzak proposa-tzeko. Beraz, bigarrenik, erabilikoden bideoaren nolakotasunean era-gina izango dute helburuek; adibi-dez, bideo batek praktika onak era-kuts ditzake, beste batek gela arruntbateko jarduna azalduko du, edota,kasuren batean, bideo labur bat be-harko dugu, akaso haurren pentsa-mendu matematikoa aztertzen ari ga-relako, eta arazo baten aurrean haurbatek ematen duen erantzun laburbat ikertu nahi dugulako. Hirugarre-nik, garrantzitsua da bideo horiek ikusteko jarduna gidatua izatea. Eta,azkenik, bideo horiek ikusiz irakasle-ek ikasi dutena ere ebaluatu egin behar da. Hortaz, hasieran helburu

Page 38: 4 EURO • 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO … · ratxaga mintzatuko da parte-hartzeak eta partekatzeak gizarte-ereduan duen garran - tziaz; horrez gain, Herri-hezitzailearen

38 • hik hasi • 196. zenbakia. 2015eko martxoa

batzuk ezartzen baditugu, bideoamodu eraginkorrean erabili dela eba-luatzeko gai izan behar dugu gero, etabaita aurrean izan ditugun erronkakdokumentatzeko ere.

Irakasleen prestakuntzaz ari gare-nean eta bideoak aztertzen ditugune-an, irakaskuntza-prozesu guztia kon-tuan hartzea gomendatzen da. Hauda, irakaskuntza-prozesuaren barne-an sartzen da irakatsi aurretik eta on-doren gertatzen den guztia ere. Ho-rrexegatik, komeni da planifikazioaasko lantzea eta fokua analisian nahizhausnarketan ere jartzea. Baina pro-zesu horren guztiaren muina ikasleenikaskuntza da; hau da, gure lan guztiaikasgelan ditugun ikasleei zuzendubehar diegu. Adibidez, planifikazioazhitz egiten dugunean, esan nahi duguikasleek gelan planteatzen diren ara-zoei irtenbidea nola eman ahal izan-go dieten pentsatu behar dutela ira-kasleek. Hortaz, ikasleek erabiliko dituzten teknikak, estrategiak eta metodoak aurreikusi behar dituzte:“Bigarren mailako ikasle batek nola ebatz dezake problema hau? Eta bes-te zer teknika erabil ditzake? Zein izango dira arazorik arruntenak etaohikoenak?”. Lehen faseko lana dahori, baina, gero, pentsamendu mate-

matikoa lantzen ari bagara, pentsa-mendu mota hori nola sustatu haus-nartu beharko dugu: “Zer galdera egingo dizkiet? Lan idatzirik eskatukodiet? Nolakoa?”. Baliagarria izan dai-teke irakasleei euren ikasleen pentsa-menduan sartzen lagunduko dien edozein estrategia: “Zer ari dira pen-tsatzen ikasleak? Nola ari da funtzio-natzen ikasle horietako bakoitzarengaruna? Zein da euren pentsamendumatematikoa?”.

Lan handia egin daiteke ikasleenpentsamenduaren erregistroarengainean ere; kontua ez da soilik pen-tsamendu hori ikusaraztea, baizik etajardun hori idatziz ere erregistratzea,dokumentatuta gera dadin. Irakaslegisa, gure ikasleek nola pentsatzenduten dokumentatuko dugu, eta, ho-rrela, ikasturtean zehar ikasle horrenpentsamenduan gertatzen den gara-pena monitorizatu ahal izango dugu,eta bakoitzaren jarraipena egitekoaukera izango dugu. Era berean, ebi-dentzia hori, hots, pentsamenduarenerregistro hori, erabiliko dugu etorki-zuneko eskolak planifikatu ahal iza-teko. Gure ikasleek ikasteko dutenmoduan, dituzten erronketan, kon-pontzen dituzten arazoetan… oina-rrituko gara gure jarduna berrikuste-ko eta etorkizunean emango dituguneskolak eta gure jarduteko moduahobetzeko.

Irakaskuntza-ekintza bat aurreandutenean, irakaskuntza-ekintza ho-rrek zer helburu nagusi duen pentsa-tu behar dute irakasleek; hau da, gelahorretako ikasleek lortu beharrekohelburu nagusien gainean gogoetanegin behar dute, eta, gero, ebiden-tziak edo probak aztertu behar dituz-te, zehaztutako helburura iristekohaurrak zer aurrerapen ari diren egi-ten ikusteko. Finean, irakasleek eu-ren ikasleak ikasten ari direla demos-tratu behar dute. Horretarako, hau-rrak esaten duen horretan oinarritu-ko dira batzuetan; beste batzuetan, berriz, haurren lan egiteko moduan.

Adibidez, haurrei eska diezaiekegueuren pentsamendu matematikoa es-plizitatzeko moduren batera. Bestebatzuetan, ordea, ez da izaten ikas-kuntza-prozesuaren ebidentziarik. Izan ere, gerta daiteke nahikoa ele-mentu ez edukitzea eskola-ordu batean haurrek ikasi duten edo ez ja-kiteko. Eta galdera interesgarri bateragaramatza horrek: zer egin dezake irakasle batek ikasleek euren pentsa-mendua adieraz dezaten eta eskolanpentsamendu horren arrastoak utzditzaten aukera gehiago sortzeko?Hortaz, bideoa ikusten dugun heine-an, lehen-lehenik, ikasleen pentsa-mendua eta ikaskuntza-modua azter-tuko ditugu, eta, gero, irakasleak erabili beharreko estrategiez gogoetaegingo dugu; hau da, ikaslearenganzentratuko gara lehenik, eta, gero, ira-kaslearengan. Zera galde dezakegu:eskola-ordu honetan zer egin du ira-kasleak ikasleei laguntzeko? Zerk balio izan die ikasleei, eta zerk ez? Etaazken urratsa eskola nola hobe deza-kegun pentsatzea litzateke: ikasleekzer ulertu dute? Zer ez? Zer landu be-har dute gehiago? Aurrera begira zeregin pentsatzea litzateke kontua, betiere jarduna hobetzea helburuhartuta.

Laburbilduz, esango nuke, ikas-kuntza-prozesu baten garrantzia ulertzeko, testuinguru soziokulturaleta historikoa oso kontuan izan behardela. Zergatik? Testuinguru jakin ba-teko kide garelako, eta irakaskuntza-eta ikaskuntza-prozesua testuinguruhorretako arauek eta praktikek bal-dintzatzen dutelako. Jardun horretanirakasleei laguntzeko, oso erremintabaliagarria da bideoa, baina tresna batda, inola ere ez helburua. Eta, gainera,oso ondo pentsatu behar da nola era-bili. Amaitzeko, irakaskuntza-jardu-naren ikerketa oso konplexua denez,garrantzitsua da elkarlana, une orohausnartu behar delako nola ari ga-ren irakasten eta aurrera begira nolahobe dezakegun praktika hori.•

Lan handia egin daitekeikasleen pentsamenduarenerregistroaren gainean;

kontua ez dasoilik pentsamenduhori ikusaraztea,

baizik eta jardun hori idatziz ere erresgistratzeadokumentatuta gera dadin

?

Page 39: 4 EURO • 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO … · ratxaga mintzatuko da parte-hartzeak eta partekatzeak gizarte-ereduan duen garran - tziaz; horrez gain, Herri-hezitzailearen

196. zenbakia. 2015eko martxoa • hik hasi • 39

argitalpenak

Akim ihesiClaude K. Dubois

ElKaRGerraren indarkeria bere azalean eza-gutu du Akimek: bere herria eta etxeasuntsituta ikusi ditu, eta bere familia etalagunak galdu ditu. Azkenean, ihes egin beharko du. Baina soldadu batzukatzeman dute, eta haien esklabo bihur-tuko da... ihes egitea lortzen duen arte.Liburua hau 6 urtetik gorako haurrei zu-zendua dago.•

Euskoman. Izan ala ez izan!Ion Iñaki Artetxe

eta Kaiet Bengoetxea

luTERl

Berria egunkariaren Mantangorrigehigarrian argitaratu ziren jatorrianEuskoman antiheroiaren istorioak, etaorain bilduma batean jaso dituzte bereabentura esanguratsuenak. Getxokokomiki azokan aurkeztu zuten bildu-ma.•

IngurumarianJulie Safirstein

TTaRTTalO

Narrazio grafikoa da hau, eta, horren-bestez, ilustrazioek eta koloreek ga-rrantzi handia hartzen dute. Zer da ñi-miñoa? Zer erraldoia? Nola bereizi gauaeta eguna? Urtebetetik gorako haurreizuzendua dago eta koloreak, zenba-kiak, aurkakoak eta formak ikasteko iruditegi ikusgarria erabiltzen du. •

Ongi joan!Liesbet Slegers

IBaIZaBalHainbat ibilgailu ezagutzeko aukeraematen du liburuak: hegazkina, autoa,itsasontzia... Liburuaren orrialdeakzabaldu egiten dira bi aldeetatik eta,hori egitean, garraiobide bakoitzarentamaina handiko irudia agertzen, testulabur batek lagundurik. Hemezortzihilabetetik gorako haurrei zuzenduadago.•

Mattin basoko gidariaJabier Erostarbe

IZBa

Komiki-liburu honetan, Mattin artzainzuberotar gaztea da protagonista. Ale-maniako naziek Frantzia okupatu dute,eta horrekin Ipar Euskal Herria. Matti-nen aitak ihes egin behar izan du, ale-maniarren aurkako erresistentzia mu-gimenduko kide delako. Baserrian he-gazkin pilotu ingeles bat gorde dute. •

HartzakRuth Krauss eta Maurice Sendak

pamIElaLotara joateko orduan hasten da isto-rioa. Txakur batek peluxezko hartza la-purtzen dio haur bati, eta, hori ikusirik,hartz ikaragarriz osaturiko talde bat la-purraren atzetik abiatzen da. Bidean to-ki eta egoera harrigarriak aurkituko di-tuzte, ustekabeko amaiera batera iritsiarte. 3 urtetik gorako haurrei zuzendu-riko liburua da. •

Page 40: 4 EURO • 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO … · ratxaga mintzatuko da parte-hartzeak eta partekatzeak gizarte-ereduan duen garran - tziaz; horrez gain, Herri-hezitzailearen

Bengola Natur Energia Interpreta-zio Zentroa hainbat ataletan banatutadago, eta bakoitzak bere berezitasu-nak eta informazio berezia ditu:

- Turbina hidraulikoa: eraikinarensotoan dago, eta taldeen bisitak dau-denean jartzen da abian, uraren bitar-tez elektrizitatea nola sortzen den azaltzeko.

- Energia berriztagarrien gela: gelahorretan, energia berriztagarriak lor-tzeko hainbat modu azaltzen dira, ha-la nola hidraulikoa, eolikoa, fotovol-taikoa, termikoa, geotermikoa edotabiomasa-energia.

- Leako altxorren interpretazio-gela: Lea bailaran horren oparoak

izan diren burdinolen eta erroten fun-tzionamendua azaltzen da gela horre-tan, eta bailaran aurki daitekeen on-darearen berri ematen da.

- Hausnarketarako gunea: ener-giaren historiaren inguruan gogoetaegiteko espazioa da.

- Teilatua: alde batetik, eguzki-plaka fotovoltaikoak daude ikusgai,eta, bestetik, Oizeko parke eolikoainterpretatzeko panelak.

Lea ibaiaren ibilguanMunitibarrek, Aulestik, Gizabu-

ruagak, Amorotok eta Mendexak osatzen dute Lea Ibarra. Errekak ema-ten dio izena bailarari, eta, haren bo-

hik hasi-renproposamena

BENGOLA, NATUR ENERGIAREN INTERPRETAZIO ZENTROA

Energia berriztagarrien garrantziaz jabetzen

Energia hidraulikoa, eolikoa, fo-tovoltaikoa, geotermikoa eta bioma-sa-energia modu didaktikoan eta era-kusketa-instalazioen bidez ezagutdaitezke Bengola Natur EnergiarenInterpretazio Zentroan. Energia lor-tzeko hainbat modu ezagutzera ema-teaz gainera, energia berriztagarriengarrantzia azpimarratzea du xedezentroak, bai eta iraganeko energiagarbien erabilera eta erroten eta bur-dinolen funtzionamendua azaltzea eta Lea ibilbidearen eta bailararen in-terpretazioa egitea ere. Horrez gain, ikasitakoa praktikan jartzeko hainbatlantegi egiteko aukera ere badute bi-sitariek.

Lea Ibarrean dago Bengola NaturEnergiaren Interpretazio Zentroa, Biz-kaian dokumentatu den burdinola za-harrenetakoa (XIV. mendea) zegoen to-kian. Energia berriztagarrien ingurukoinformazioa eskuratzeaz gain, ikasita-koa praktikan jartzeko hainbat lantegiegin ditzakete bisitariek. Lea ibilbidea-ren eta bailararen inguruko interpreta-zio-zentroa ere hortxe dago, Lea Iba-rreko kultura eta natura batzen dituen“Lea: ingenio & natura” turismo-proiektuaren atal bat baita Bengolazentroa.

40 • hik hasi • 196. zenbakia. 2015eko martxoa

Page 41: 4 EURO • 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO … · ratxaga mintzatuko da parte-hartzeak eta partekatzeak gizarte-ereduan duen garran - tziaz; horrez gain, Herri-hezitzailearen

kaletik, Mendexatik, abiatuta, 23 kil -ometroko ibilbidea egin daiteke ibaiertzetik Munitibarreraino. Erreka-ri lotutako errotek eta burdinolek etaermita, dorre eta baserriek osatzendute paisaia.

Lea Ibarraren urrezko aroa ere (XVI. eta XVIII. mendeak) ibaiari lotu-ta dago; orduan eraiki ziren Europakoabangoardia izan ziren bertako tek-nologia hidraulikoak: burdinolak,ontziolak eta errotak. Ibaia bera da,beraz, bailara ezagutzeko biderik ho-berena, eta aukera paregabea ematendu horretarako Lea Ibarreko bost he-rriak zeharkatzen dituen ibilbideak.

iBENGOLA

Bisita gidatuak egiten dira, hitzordua aldez aurretik zehaztuta.- Bi orduko bisitak (10:00etatik 12:00etara 4 € /ikasleko ) edo bost ordukoak (10:00etatik 15:00etara 8 € ) egin daitezke.- Informazio gehiago eskuratzeko edota erreserba egiteko:+ Helbide elektronikoa: [email protected]+ Telefonoa: 649 795 484 – 650 124 729

Eskaintza berezia ikastetxeentzat

Irailaren 1etik ekainaren 30era, neguko ordutegian dago zabalik zentroa: zapatuetan, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Igande eta jaiegunetan, berriz, 11:00etatik 14:00etara. Bisita gidatuak egiteko aukera ere bada, 12:00etatik 13:00etara.Eskaintza berezia daukate ikastetxeentzat Bengola Interpretazio Zentroan. Asteartetik ostiralera dago zabalik eskoletako taldeentzat. Bi aukera daude: aldebatetik, bi orduko bisita gidatua egin daiteke, 10:00etatik 12:00etara. Bisita horretan, energia berriztagarriak ezagutuko dira, naturarekiko eta ingurumenarekiko errespetua jorratuko dira, eta kultura eta ondarea ezagutaraziko dira. Bestetik, eguna pasatzeko aukera ere ematen dute. Bisita horren barruan, bost kilometroko txango bat egiten da oinez Lea ibilbidean zehar, Aulestitik irtenda. Gero, berriz, Bengola burdinola eta parkea ezagutzeko aukeradute ikasleek, eta, azkenik, interpretazio-zentroa bisitatzekoa. Bazkaltzeko tokiaere bada Bengolan, horretarako prestatutako gela bat baitaukate. Eguraldi onadenean, berriz, kanpoan jateko aukera izaten dute ikasleek. Bisitetan parte hartzeko, www.leaibarra.com webgunean dagoen eskaera- orriabete behar da. Orri horretan, galderak egiten dira bisita prestatzeko eta bisitarieiahalik eta egun atseginena igarotzen laguntzeko. Eskaria eginda, Bengola Interpretazio Zentroko arduradunak harremanetan jartzen dira bisitariarekin, eguna zehazteko.

196. zenbakia. 2015eko martxoa • hik hasi • 41

Page 42: 4 EURO • 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO … · ratxaga mintzatuko da parte-hartzeak eta partekatzeak gizarte-ereduan duen garran - tziaz; horrez gain, Herri-hezitzailearen

atzeko atetik

Saiatzeaz eta lortzeaz

Orriak eta orriak eta orriak. Denakzirriborroz beteak, hitz bat bestearenaldamenean, bestearen gainean, beste-aren azpian. Ezabatutako hitzak, eza-batuaren gainean idatzitakoak… Etahitz zerrenda luzearen aldamenean,bertso formako lehendabiziko aletxo-ak. Nola irakurtzen genituen, nola kan-tatzen genituen hainbeste ordutako ahaleginetik sortutako altxor labur ho-riek, urduritasunak eraginda minutuerdi batean kantatuak.

Paperaren makuluarekin ikasi ge-nuen bertsotan. Eta paperean dena zenposible; lortzen genuen esan nahi ge-nuena esatea, denbora kontua zen, ahalegin kontua, umetatik behin etaberriz entzundako “saiatuz gero denada posible” famatua. Eta saiatu ginen,zirriborratu genituen orriak, baina,

Beñat GAZTELUMENDIBERTSOLARIA

egun batean irakasleak mahaitik altxa-tzeko eskatu zigun. Erratz bat zegoenparean, aulki batek eutsia. Eta erratza-ren muturretik kantatu behar genuenguk. “Lasai, paperean bezala: lehenen-go bukaera pentsatu, oinak ondoren eta… aurrera”. Eta hasi ginen. Pentsatugenuen bukaera. Pentsatu genituen lauoin. Kontatu genituen silabak poltsiko-etan. Eta buruko orri zurian ustez segu-ru geneukana kantatzen hasi ginen.Baina kantatu ahala hitzak lekuz mugi-tzen zitzaizkigun; ustez hiru silaba zi-tuen hitzak lau hartzen zituen, eta ustezgauza bat esan nahi zuen hitzak bestezerbait esaten zigun. Eta hala hasi gi-nen, zentzurik gabeko bertsoak kanta-tzen, bertso bakoitzaren ondoren bu-rumakur esertzen. Saiatzen ginen, bai,baina saiatzeak ez zuen emaitzarik ematen. Edo hala uste genuen orduan.

Igaro dira urteak bertso-eskolakolehendabiziko egun horietatik. Orain-dik ere, buruko paper zurian idatzita-koa ez da kantatzen dudana izaten. Etaeskerrak. Bertsotan aritzea paper bat etengabe zikindu eta etengabe hutsetikhastea dela ikasi dugu denborarekin: esan nahi duguna esateko oinak faltazaizkigunean, hitzak pilatzen hastengara buruan, errimak errimaren atzean,errimak errimaren aldamenean, erri-

mak errimaren azpian. Baina, hainbes-te erabilitako hitzak esanahia galtzenjoaten dira, kolorerik gabe geratzen di-ra eta berriz ikasitako guztia ahaztu behar izaten da, berriz papera bere zu-rian hartu eta hutsetik hasi. Berriz buka-era pentsatu, bukaera horretara abiatueta bidean ohartu ezetz, hitzek ez dute-la guk esan nahi duguna esaten; hitzektraizionatu egiten gaituztela, esanahigehiegi pilatu dituztela batzuek, gu bai-no zaharragoak direla, eta ez direla inoiz gure mendean jarriko. Inoiz ezdugula esan nahi duguna esango, askojota hurbildu egingo garela.

Umetan gehien entzundako esal-dietako bat zen “saiatuz gero lortukoduzu” ezagun hura. Inork ez zigun esaninoiz ez genuela esan nahi genuena esan nahi genuen bezala esaterik lortu-ko, beti geratuko zela distantzia batpentsatu genuenaren eta esaten genue-naren artean. Geroztik bertso-eskolanirakasle izatea egokitu zait; ikasleei iku-si diet lehenengo bertsoa bota ondorenneukan begirada lotsatu hura. Eta oraindik ez dakit nola esan lasai egote-ko, bertso bakoitzaren ondoren izangodutela zerbait falta izanaren sentsaziohori, saiatuz gero ere ez dutela kendu-ko. Eta eskerrak hala den. Dakiela usteduenak ikasteari uzten baitio.

42 • hik hasi • 196. zenbakia. 2015eko martxoa* “Ez bakarrik hezitzaileek eta gurasoek, herriak eta herritarrek ere presente egon behar

dute haurren heziketan: herriko poetek, artisauek eta abarrek. Haurren heziketak zuhaitz bat

izan behar du, herriko kulturan eta tradizioan sustraitua”

Rafael Cristobal

Page 43: 4 EURO • 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO … · ratxaga mintzatuko da parte-hartzeak eta partekatzeak gizarte-ereduan duen garran - tziaz; horrez gain, Herri-hezitzailearen
Page 44: 4 EURO • 2015EKO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO … · ratxaga mintzatuko da parte-hartzeak eta partekatzeak gizarte-ereduan duen garran - tziaz; horrez gain, Herri-hezitzailearen