ITSASOAK LURRIK GABE UTZITAKO GIZAKIAK · Hego afrikako bilerak izan duen arrakastaren neurria...

32
E.LKARRIZKETA, OLATZ ZUGASTI: «Nire lan pertsonalena da, eta baita ausartena ere» > 22 HIZKUNTZA Euskararen normalizazio prozesuan izan da garaipenik, «baina» askorekin, ordea > 12 www.gaur8.info mila leiho zabalik 2015eko abenduaren 12a | IX. urtea • 446. zbk. 0,50 euro ITSASOAK LURRIK GABE UTZITAKO GIZAKIAK > 4 Munir UZ ZAMAN | AFP

Transcript of ITSASOAK LURRIK GABE UTZITAKO GIZAKIAK · Hego afrikako bilerak izan duen arrakastaren neurria...

Page 1: ITSASOAK LURRIK GABE UTZITAKO GIZAKIAK · Hego afrikako bilerak izan duen arrakastaren neurria parte hartzeak berak ema - ten du: 48 estatu edo gobernu buru bertaratu ziren, Afri-kako

E.LKARRIZKETA, OLATZ ZUGASTI:«Nire lan pertsonalena da, etabaita ausartena ere» > 22

HIZKUNTZA Euskararen normalizazioprozesuan izan da garaipenik, «baina»askorekin, ordea > 12

www.gaur8.infomila leiho zabalik

2015eko abenduaren 12a | IX. urtea • 446. zbk.0,50 euro

ITSASOAK LURRIKGABE UTZITAKOGIZAKIAK > 4 Munir UZ ZAMAN | AFP

Page 2: ITSASOAK LURRIK GABE UTZITAKO GIZAKIAK · Hego afrikako bilerak izan duen arrakastaren neurria parte hartzeak berak ema - ten du: 48 estatu edo gobernu buru bertaratu ziren, Afri-kako

Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria. Erredakzioa: Aimar Etxeberria Korta, Oihana Llorente

Arretxea. Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-2a.

20018 Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta:

[email protected]. Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAK(HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAK) DIRUZ LAGUNDUA

SINADURAK:

03 Isidro Esnaola: Afrikarekin

harremanak sendotzen ari da

Txina

10 Unai Fernandez de Betoño:

Biohirigintza

11 Mikel Zubimendi: Dagoena

dago eta aurre egin behar zaio

16 Amaia Ballesteros

20 Gorka Zozaia: Argiarekin

jolasean

21 Garazi Goia: Ez da leku bat.

Ezlekuak

25 Xabier Mikel Errekondo:

Piratak altxorraren bila

25 Maider Iantzi: Edertasuna

oroitzea

30 Iratxe Esnaola: Youtuberrak

22

12

28

Itsasoaren mailak gora eginizanak lurrik gabe utzi dituengizakien drama 04

Ikusmira: Merkel, deabrua alaaingerua? 07

Japoniarrak Antartikara, zientziarenizenean baleak akabatzera 08

Euskarak izan du garaipenik,«baina» askorekin, ordea 12

Kontsumo patxadatsua etaneurtua, burua ez galtzeko 18

E.lkarrizketa: Olatz Zugasti 22

Nola eutsi landa eremuetakotransmisioaren hariari? 26

In Fraganti: Iker Maidagan 28

Juantxo Egañaren behatxulotik 31

Page 3: ITSASOAK LURRIK GABE UTZITAKO GIZAKIAK · Hego afrikako bilerak izan duen arrakastaren neurria parte hartzeak berak ema - ten du: 48 estatu edo gobernu buru bertaratu ziren, Afri-kako

2015 | abendua | 12

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Txinako Gobernuak bere lehentasun politikoaknahiko argi ditu eta pausoz pauso jarraitzendu marraztutako ibilbidea. Pasa den asteanHegoafrikako Johannesburgo hirian TxinaAfrika Kooperazio Foroaren (FOCAC) bigarrengailurra ospatu zen. Lehenengoa 2006. urte

an izan zen Pekinen eta Foroa bera 2000. urtean sortuzen. Presarik gabe, urratsez urrats. Hegoafrikako bilerakizan duen arrakastaren neurria parte hartzeak berak ema-ten du: 48 estatu edo gobernuburu bertaratu ziren, Afri-kako Batasunaren gailurretara hurbiltzen direnak bainogehiago. Taiwanekin harreman diplomatikoak dituztenhiru estatuek ez zuten gonbidapenik jaso.Datu ekonomikoak esanguratsuak dira oso eta bi alde-

en arteko harremanen neurria ematen dute. Txina Afrika-ko lehen bazkide komertziala da 2009. urteaz geroztik.AEBak ordezkatu zituen Txinak lehen postu horretan.Merkataritzako fluxuak, binorabideak kontuan hartu-rik, 220.000 milioi dolarre-koak dira. Afrikak, batez ere,lehengaiak saltzen dizkioTxinari eta manufakturatu-tako produktuak erosi. Inber-tsioei dagokionez, Txinako3.100 enpresa baino gehiagokdituzte instalazioak konti-nentean, orotara 101.000 mi-lioi dolarreko inbertsioak di-tuztelarik. Egia da aurtenTxinako inbertsioak eta eros-ketak asko jaitsi direla. Jai-tsiera horren haritik, ZhongJianhua Afrikako Gaietarako Txinako ordezkariak nabar-mendu du lehen galdetzen ziotela zergatik erosten zituen Txinak hainbeste lehengai, eta, orain, berriz, galdetzendiotela zergatik erosten duten hain gutxi prezioak merka-tu direnean. Paradoxa horrek munduko testuinguru alda-korra azalarazten du, baina garbi uzten du ere Txinak be-re planen arabera aritzea lehenesten duela betiere.Gutxiago erosten du orain Txinak, baina ez da esku hu-

tsik joan Hegoafrikako gailurrera. Xi Jinping Txinako pre-sidentea herrialdeak industrializazio prozesuan duen es-karmentua saretzeko prest agertu da. Finantza,teknologia eta talentua partekatzea izan da Txinako pre-sidentearen eskaintza. Bi aldeei irabaziak ekarriko dizkie-ten kooperazio egitasmoak bultzatzeko prest agertu diratxinako buruzagiak, printzipioak eta etekinak orekatuzeta etorkizun komuneko komunitatea osatuz. Zentzu ho-

rretan, langileen formakuntza eta azpiegituren eraikun-tza lehenestea proposatu du Txinako presidenteak, herri-tarrek ere elkarlanaren onura ikus dezaten. Hitzak diruzhornitu ditu gainera Xi Jinpingek: 60.000 milioi dolarre-ko diru funtsa sortuko duela iragarri du. Horietatik 5.000milioi interesik gabeko maileguetara bideratuko dira eta35.000 milioi finantzaketarako lerro berezietara. Gainon-tzeko baliabideak Afrikako hainbat estatutan proiektutxikiagoak finantzatzera bideratuko dira.Dena den, gailur honetan aldaketa esanguratsu bat

eman da. Orain arte, Txinaren eta Afrikaren arteko harre-manak, batez ere, merkataritzan, ekonomian eta kulturanzentratu dira. Hegoafrikako bileran segurtasun kontuakere sartu dira agendan. Alde batetik, Txinak baieztatu duhamar urteko akordio batera iritsi dela Djibutin erabileramilitarra izango duen base logistiko bat jartzeko. Horrekhainbat misiotan parte hartzea erraztuko dio. Adibidez,

urtarrilean Hego Sudanen Nazio Batuen agindupean ba-tailoi bat zabaldu zuen Txinak. Horrez gain, 60 milioi do-lar bideratuko ditu 25.000 soldadurekin osatutako Afri-kako nazioarteko indar militarra finantzatzeko,kontinente barruko krisi egoeretan esku hartzeko. Txina-ren posizioa ez da aldatu: Afrika Afrikako herritarrena daeta beraiek konpondu behar dituzte beraien arteko arazo-ak. Hala ere, argi dago milaka txinatarrek egiten dutelalan kontinentean eta Txinako Gobernua kezkatuta dagoe-la beraien segurtasunarekin. Are gehiago, Malin izandakoazken erasoaren ondoren. Gailurrean, Afrikako liderrek goraipatu egin zuten Txi-

nak Afrikako garapenean betetzen duen papera. Bi aldeen artean arazoak egongo dira, baina Afrikako estatuei askointeresatzen zaie Mendebaldeko bazkideei kontrapisuegingo dien Ekialdeko bazkide indartsua izatea. •

{ datorrena }

Afrikarekin harremanaksendotzen ari da Txina

Orain arte, Txinaren eta Afrikaren artekoharremanak, batez ere, merkataritzan,ekonomian eta kulturan zentratu dira.Hegoafrikako bileran segurtasun kontuakere sartu dira agendan

Isidro Esnaola

hutsa

hutsahutsa

Page 4: ITSASOAK LURRIK GABE UTZITAKO GIZAKIAK · Hego afrikako bilerak izan duen arrakastaren neurria parte hartzeak berak ema - ten du: 48 estatu edo gobernu buru bertaratu ziren, Afri-kako

atzerria

Bangladeshko Ku-tubdia uharteanbizi da HamidaBegum. Dagoene-ko ez ditu zenba-tzen bere etxea

utzi behar izan dituen aldiak,baina berak bertan jarraitzendu, oraingoz behintzat, nahizeta bizilagunek galdutzat emanzuten itsasoaren mailaren igoe-

raren aurkako borroka, eta, on-dorioz, alde egin zuten. «Noiz-bait neure etxea ere urak era-man dezake eta beldur naiz.Montzoia hasten denean hemenbizitzerik ez da izaten», esplika-tu du lau seme-alaba dituenemakumeak, adobezko etxola-ren aurrean. Bere etxebizitza daauzoan zutik irauten duen baka-rra. «Baina gure lurra da eta ber-

tatik alde egiteko dirurik ez dau-kagu», esplikatzen du.Kutubdia uhartean 100.000

pertsona inguru bizi dira egun.Zientzialariek iragarri duteuharte osoa desager daitekeeladatozen hamarkadetan, klimaaldaketaren eraginez itsasoarenmaila gora egiten ari baita. Jadamilaka lagunek ihes egin duteuhartetik: gehienak Dhaka hiri-burura joan dira, bestela ere biz-tanle gehiegi dituen hirira. Ku-tubdiatik 80 kilometro eskaseraden Cox’s Bazaar hiriko etxolaauzo batera joan dira beste asko.

OZEANOETAKO ESTATUAK

COP21 Parisen egin berri den kli-mari buruzko goi-bilera hasi au-rretik adituek nabarmendu zu-tenez, itsasoen mailak goraegiten jarraitzen badu, uhartezosatutako hainbat estatu txikidesagertu egingo dira. Baina arazoa larriagotu egiten

da leku batzuetan, esaterako,

Itsasoaren mailak goraegiten du beroketaglobalaren eraginez eta,puntu askotan, olatuakgero eta arriskutsuagoakdira. GAUR8

KLIMA ALDAKETAItsasoaren mailak gora egin izanak lurrikgabe utzi dituen gizakien drama

[email protected]

Parisen egin berri den klimari buruzko goi bileraren aurretikadituek nabarmendu bezala, itsasoen mailak gora egitenjarraitzen du eta milioika lagunek euren etxeak utzi beharkodituzte hurrengo hamarkadetan. Bangladesh bezalakoherrialde lauetan egoera oso larria da, batez beste 12metroko altuera izanik oso zaila baita itsasoari aurre egitea.

JENDARTEA / b

Page 5: ITSASOAK LURRIK GABE UTZITAKO GIZAKIAK · Hego afrikako bilerak izan duen arrakastaren neurria parte hartzeak berak ema - ten du: 48 estatu edo gobernu buru bertaratu ziren, Afri-kako

2015 | abendua | 12

GAUR8• 4 / 5

Bangladesheko dozenaka uhar-tetan eta itsasertzeko eremu ba-tzuetan, munduko herrialderiklauenetakoa baita. «39 milioipertsona bizi diren itsasertz lu-zea dugu», esan dio AFP agen-tziari Kamal Uddin Ahmed In-gurumeneko estatu idazkariak.«Populazio hori beste leku ba-tzuetara eraman behar badugu,sekulako lana egin beharko da».Tankerako hausnarketak egitendituzte arazo bera duten besteleku askotan ere.

Kutubdian bertan saiatu izandira itsasoari eusten. Agintariekdikeak eraiki zituzten uholdeeieutsi nahian. Baita montzoiahasten denean izaten diren zi-kloiei aurre egin ahal izateko ba-beslekuak ere. Izan ere, mon-tzoia iristen denean, Bengalakogolkoko eremu horretan bizitze-rik ez da izaten, gerran daudentokien itxura hartzen baitu.

Ganges eta Brahmaputraibaien itsasoratze deltan koka-tuta dago Bangladesh, eta urte-roko montzoi eta zikloien men-pean dago. Herrialdea laua daoso, batez besteko garaiera 12metrokoa izanda, eta eremua-ren %10 gutxi gorabehera itsasmailaren azpitik dago. Itsasmaila metro bat igoko balitz, he-rrialdearen erdia ur azpian gera-tuko litzateke.

OLATUEN AURKA BORROKAN

Kutubdia uharteko herritarrekitsasoaren aurkako borroka gal-duta dute ordea. Azken 30 urte-otan irlak bere azaleraren laur-dena galdu du. Olatuei eustekoeraikitako hormigoizko blokeakerorita daude kasu gehienetan,eta beste batzuk hondarrak esta-lita geratu dira, urak uhartea in-baditzen duen heinean. «Ola-tuak itzultzen diren bakoitzeanetxea utzi eta barrualdean biziden norbaiten etxera joan behardugu. Gero alokairua ordaindubehar dugu, jakina. Guretzat go-gorra bezain garestia izaten dahorrela ibili behar izatea».

Hamida Begumek gutxienezbadu etxea. Uharteko beste he-rritar batzuk okerrago daude.Lutfun Nahar, esaterako, bere ai-taren etxean bizi da, orain hiruhilabete ekaitz batek berea sun-tsitu zuenetik. «Euritea hasten

zenerako babesleku bat aurkitubehar genuen, baina kasu hone-tan urak oso-osorik eramanzuen etxea», kontatu du 43 urte-ko emakumeak.

Kutubdia uharteko 40.000biztanle inguru Cox’s Bazaar hi-rira joanda daude dagoeneko.Bertan metalezko txapekinegindako etxoletan bizi dira, za-borra nagusi den eremuetan.Uhartea utzita ere, askok arran-tzan jarraitzen dute, horixe bai-ta gehienen ogibidea. Arrainaklehortzen jartzen dituztenean,sekulako usaina izaten da. Besteasko ontzigintzan aritzen dira120 kilometroko hondartza(munduko luzeena) duen hirian.

IHESLARIEN KEZKA

Nur Husain 2012an iritsi zenCox’s Bazaar hirira. Bertan kafe-tegi bat zabaldu zuen eta bezerogehienak Kutubdiatik etorrita-koak dira. Une honetan berekezka nagusia da egungo etxeaere aurki utzi beharra izangoduela, inguruan hotel asko erai-kitzen hasiak dira-eta. Turismo-aren industriak bertako airepor-tua handitu nahi du, negozio

hobea egin ahal izateko, mun-duko hondartzarik luzeenarenaitzakiapean. «Itsasoko jendeagara. Egiten dugun guztia itsa-soarekin lotuta dago. Nora joanez daukagu», adierazi du NurHusainek.

Itsasoak mehatxatuta dauz-kan beste leku askotan tankera-ko kezkak dituzte: edozein mo-mentutan etxea utzi beharraizango dutela. Beraien herrial-deek bat egin dute, klima alda-ketaren aurkako borrokan bateginez gero indar gehiago izan-go dutelakoan. Horrela sortu zu-ten V20 taldea, herrialde indus-trializatuenen G20 taldearenalternatiba moduan.

Orain sei urte Kopenhage Da-nimarkako hiriburuan egin zenklimaren goi bilera ez zen uhar-teetako estatu txikien gustukoizan, baina Parisen (lerrookidazteko momentuan, joan denostegunean, ez dago jakiteriknola amaituko diren negoziazio-ak) badirudi giroa askoz hobeadela eta estatu askok bat egindutela beroketa globalari 1,5 gra-duren azpitik eusteko helburua-rekin. Aurreratu dela dirudi.

Mohammed Nasheed, Maldivetako Errepublikako presidente ohia, 2012an herrialdean izandako estatu kolpearen ondoren gaur egun espetxean gaixo dutena. GAUR8

Klima aldaketak sekulako kalte ekonomikoak eragitekogaitasuna du, baina kalte horiek leku batzuetara besteetarabaino lehenago iritsiko dira, edo iristen ari dira, etakaltetuenak izan daitezkeen estatuek beraien interesakdefendituko dituen taldea sortu zuten pasa den urrian Liman, V20 izenekoa. Afganistan, Bangladesh, Barbados, Bhutan, CostaRica, Etiopia, Ghana, Kenya, Kiribati, Madagaskar, Maldivak,Nepal, Filipinak, Ruanda, Santa Luzia, Tanzania, EkialdekoTimor, Tuvalu, Vanuatu eta Vietnam dira V20 taldeko kide.Beraien artean elkar laguntzea da ekimenaren helburuetakobat. Erregai fosilik gabeko garapena bultzatzeko konpromisoahartu dute, eta beroketa globalak eragindako arazoei elkarrenartean egin nahi diete aurre.

Cesar Purisima Filipinetako Finantza ministroa da V20taldearen lehen presidentea. Bangladesh eta Costa Ricakoministroen laguntza du presidenteak.

V20 taldea sortzeko bileran esku hartu zuen Jim Yong KimMunduko Bankuko presidenteak ere. Erabateko sostenguaeman zion koalizio berriari eta gogorarazi zuen klimaaldaketak larriagotutako hondamendiek sekulako kalteekonomikoak eragiten dizkietela garapen bidean daudenherrialdeei, aurtengo martxoan Vanuatu suntsitu zuen tifoiagogora ekarriz. Christiana Figueres Klima Aldaketari buruzkoNazio Batuen Esparru Konbentzioko idazkariak erantsi zuenklima aldaketari aurre egitea ez dela ingurumen erronka bat,ekonomikoa baizik, mundu osoko ekonomia aldatzea baita V20taldeko herrialdeak salbatzeko egin behar dena.

KALTE EKONOMIKO GEHIENJASATEN DUTENEN EKIMENA

Page 6: ITSASOAK LURRIK GABE UTZITAKO GIZAKIAK · Hego afrikako bilerak izan duen arrakastaren neurria parte hartzeak berak ema - ten du: 48 estatu edo gobernu buru bertaratu ziren, Afri-kako

atzerria

Doha Qatarreko hiriburuan2012an egin zen COP18 goi-bile-ran 2 graduko muga hori ezarrizen, Lurra hortik gora berotuzgero, ondorioak ikaragarriakizango liratekeelakoan. Baina bigraduko marka ere oso kaltega-rria da ozeanoetako estatu txikihorientzat, eta horregatik eska-tzen dute anbizio handiagokomuga bat ezartzeko: 1,5 gradu.

KOPENHAGEKO IZAR BAKARRA

Parisen negoziatzen aritu direnagintarien artean hutsune han-di bat dago, Mohammed Nashe-ed Maldivetako Errepublikakopresidente ohiak utzi duena. Be-ra izan zen Kopenhageko goi bi-lerako izar nagusia, «ia-ia izarbakarra», “The Guardian” Lon-dresko egunkariak idatzi due-nez. Une honetan bere herrial-dean daukate preso.Nasheed Danimarkako hitzor-

dura iritsi zen lehen estatubu-rua izan zen 2009an. Aireportu-tik zuzenean areto handi baterajoan zen, bertan zeuden milakalagunen aurrean hitz egiteko:«Nire mezua da protestekin ja-rraitzeko. Kopenhage bukatuondoren ere, segi. Lanean jarrai-

tu behar da, baldintzak egokie-nak ez badira ere. Jarraituz gero,elkarrekin iritsiko gara zenbakierabakigarri horretara: hiru,bost, zer0». Horrela adierazizuen ekologistek helburu mo-duan ezarritako karbono dioxi-doaren 350 ppm-ko (milioikoparteak) kontzentrazioa.Giroa erabat berotu zuen Mal-

divetako gizon txikiak. Hitzaldiabukatutzat eman zuenean, he-dabideen kamera eta mikrofo-noek inguratu zuten, baina en-tzuleek berarekin jarraitu nahizuten, ez zuten nahi Nasheedekbertatik alde egitea. Ez da harritzekoa. Beste inork

baino hobeto adierazi zituenitsasoak mehatxatutako herrial-deen egoera eta sufrimendua.Bere Gobernuko kide guztiek ur-pekaritza-ikastaroak egin beharizan zituzten, hilzorian zegoenkoralezko uharri batean, urarenazpian, Exekutiboaren bilera bategin ahal izateko. Baldintza ho-rietan egindako bileran erabakizuten Nazio Batuei 350 ppm-koatmosferara itzultzeko exijitzea.Presidentearen etxeko teilatu-

ra igo zen beste batean Moham-med Nasheed mailua hartuta,

eguzki plakak jartzeko. Orduanagindu zuen Maldivak izangodirela karbono dioxidorik isur-tzen ez duen lehen herrialdea.Nasheeden mezua bazter guz-

tietara iritsi zen. Maldivetakoartxipelagoan altuera handikopunturik ez dagoenez, guztiekdakite itsasoak gora egitean de-sagertu egingo dela, uraren az-pian geratuko direla uharteak,eta horrek sekulako sinesgarri-tasuna eman zion orain presodaukaten politikariari.Bestalde, “The Guardian” bri-

tainiar egunkariak nabarmendudu Maldivetako diktadurarenaurkako borrokak ere sinesga-

rritasuna ematen diola Nashee-di. “Indiako Ozeanoko Mandela”ere deitu zioten, artxipelagokodiktaduraren aurkako borroka-rengatik. Bost urte eduki zutenorduan espetxean, borrokak ga-raiko agintariak hauteskundeakegitera behartu zituen arte. Etairabazi egin zituen hauteskun-deak, Hegoafrikako buruzagihistorikoak bezala. Turista asko-rentzat munduko lekurik ede-rrena dena, demokrazia bihurtuzen.

KARTZELAN ETA GAIXO

Diktadore zaharraren aldekoekNasheeden aurkako mugimen-duekin jarraitu zuten ordea, eta,azkenean, 2012ko otsailean, kar-gutik kendu zuten, estatu kolpebaten bitartez.Une honetan kartzelan dauka-

te Mohammed Nasheed, gaixo, eta, azken berrien arabera, beresasoiak behera egin du. Gainera,gaixotasunak eskatzen dituentratamenduak ez dizkiote ema-ten. Amal Clooney abokatuakdio agintari berriak «harropu-tzak» direla, eta oso zaila delahoriek bere bezeroaren eskubi-deak errespetatzea.

Bangladeshko Kutubdiauhartean bizi da HamidaBegum. Askotan bereetxea utzi behar izatendu olatuen eraginez,baina bera itzuli egitenda, oraingoz. Munir UZ ZAMAN | AFP

Kutubdia uharteko 40.000 biztanle inguruCox’s Bazaar hirira joanda daude dagoeneko.Bertan metalezko txapekin egindako etxoletanbizi dira, zaborra nagusi den eremuetan

Azken 30 urteotan Kutubdia uharteak bereazaleraren %25 galdu du. Olatuei eustekoeraikitako blokeak erorita daude eta bestebatzuk hondarrak erabat estalita geratu dira

Page 7: ITSASOAK LURRIK GABE UTZITAKO GIZAKIAK · Hego afrikako bilerak izan duen arrakastaren neurria parte hartzeak berak ema - ten du: 48 estatu edo gobernu buru bertaratu ziren, Afri-kako

2015 | abendua | 12

GAUR8• 6 / 7

2015eko urteko pertsonaia izendatu du “Times”

aldizkariak Angela Merkel Alemaniako kantzilerra.

Nancy Gibbs AEBetan argitaratzen den aldizkaria-

ren edizio arduradunak Europak izan dituen erron-

kei aurre egiteko Merkelek erakutsi omen duen

«ausardia» goraipatu du. Ausardia, ordea, ez da

berez ona ala txarra, ezta politikan ere. Gibbs be-

rak Greziako zorraren auzian zein Ukrainiako kri-

sian Errusiarekin Merkelek izandako jarrera «ir-

moa» aldarrikatu du batetik, baina, bestetik,

errefuxiatuen auzian azaldu duen gizatasuna ere

nabarmendu du. Merkelen zein aurpegirekin gera-

tzen gara, beraz? Zerrendan Al-Bagdadi Estatu Is-

lamikoaren kalifaren eta Donald Trump AEBetako

magnate eta politikariaren aurretik geratu denarekin bai, noski. Zeresanik ez Merkel 1938an “Ti-

mes” berak urteko pertsonaia izendatutako beste “alemaniar” batekin alderatzen badugu: Adolf Hi-

tler genozida. Bere aurretik izendapena jaso duten hiru emakumeak Windsorko dukesa, Ingalate-

rrako Elizabeth II.a eta “Cory” Aquino politikari filipinarra direla kontuan hartuta, ordea, ez dirudi

arazoa Merkelengan dagoenik, “Times” aldizkariarengan baizik. Dabid LAZKANOITURBURU

AFP

MERKEL,DEABRUA ALAAINGERUA?

C IKUSMIRA

Page 8: ITSASOAK LURRIK GABE UTZITAKO GIZAKIAK · Hego afrikako bilerak izan duen arrakastaren neurria parte hartzeak berak ema - ten du: 48 estatu edo gobernu buru bertaratu ziren, Afri-kako

Beraz, balaenoptera bonaerensisgeneroko 333 bale harrapatukodituela dio, hau da, hasierakoegitasmoak zioena baino %66gutxiago. «Iaz, tamalez, Nazioar-teko Justizia Auzitegiaren eraba-ki baten eraginez baleak ehizatuezinik geratu ginen», adierazizuen portuan Tomoaki NakaoShimonoseki hiriko alkateak.Bertan egoten da baleontzienflota. «Ez dago gaur baino egunhoberik», esan zien Nakaok itsa-sontzietako tripulatzaileei.Nazioarteko Justizia Auzite-

giak oso argi adierazi zuen bereerabakia 2014an: Japoniak An-tartikan egiten duen baleen ehi-za ez da legezkoa, eta, horrenatzean, arrazoi zientifikoakegon beharrean (Tokiok esanmoduan), komertzialak daude.Auzitegiaren arabera, ehiza mo-ta hori egiteko abian jarritakoprograma ez zen behar adinako«gardentasunarekin» egin. Horidela eta, programari lotuta To-kiok eman dituen baimenak«berehala» baliogabetzeko agin-du zion Japoniako Gobernuari. «Erabakia ez dugu egoki ikus-

ten, baina ezinbestean bete be-

atzerria

Hilaren 1eanabiatu zirenjaponiar bale-ontziak he-r r i a l d e k o mendebalde-

an dagoen Shimonoseki hirikoportutik. Urtebete egin dute ba-leak ehizatu gabe NazioartekoJustizia Auzitegiaren erabaki ba-ten eraginez. Oraingoan, baina, Japoniako agintariek ez dieteinolako kasurik egin ez Austra-liak ez AEBek egin dizkieten kri-tikei, aliatuak diren arren.Tokiok dio 2016an, orain has-

ten den denboraldia bukatu au-rretik, 300 bat bale inguru ehi-zatuko dituela Antartikan.Urtero kopuru bera harrapatze-

ko asmoa dute: horrenbestez, 4.000 bale inguru hilko dituztehurrengo hamabi urteetan, aur-kariek egitasmo osoa hankazgora botatzea lortu ezean.Nazioarteko Justizia Auzite-

giak 2014an ebatzi zuen Japo-niak egiten duen baleen ehiza ezdela helburu zientifikoekin egi-ten, eta horretarako baimenakbertan behera uzteko aginduzuen. Aurtengo apirilean BaleenNazioarteko Batzordeak adierazizuen Japoniak oraindik arrazoi-tu egin behar duela baleak ehi-zatzeko beharra.Japoniak 2015-16 denboraldi-

rako aurretik egina zuen egitas-moa murriztu egin du, auzite-giak agindutako norabidean.

info+• Sea ShepherdAEBetan egoitzaduen elkartearenwebgunea, ingelesez:www.seashepherd.org

• Elvira JimenezGreenpeace taldekokidearen bloga,gaztelaniaz:www.greenpeace.org/e

spana/es/Blog/Autores/

Elvira-Jimenez/

OZEANOAKJaponiako itsasontziak Antartikara doaz,zientziaren izenean baleak akabatzera

Nazioarteko auzitegiei jaramonik egin gabe, eta hainbatelkarte eta estaturen iritziaren aurka, Japoniak bere ontziakbidali ditu Antartikara baleak akabatzera, hori bai,zientziaren izenean. Itsasoan Sea Shepherd elkartekoenontziekin egingo dute topo, bai behintzat AEBetan egoitzaduten ekologistak japoniarrak aurkitzeko gai izanez gero.

[email protected] / b

Page 9: ITSASOAK LURRIK GABE UTZITAKO GIZAKIAK · Hego afrikako bilerak izan duen arrakastaren neurria parte hartzeak berak ema - ten du: 48 estatu edo gobernu buru bertaratu ziren, Afri-kako

2015 | abendua | 15

GAUR8• 8 / 9

har dugu, loteslea delako. Horibai, epaia aztertu eta neurrirenbat abian jar dezakegun aztertu-ko dugu», esan zuen orduan No-ri Shikati Japoniako Gobernukoeledunak.1986tik debekatua dago hel-

buru komertzialekin baleak ehi-zatzea. Japoniak, berez, orduanutzi zuen baleen ehiza. BainaShikatik iaz agindu moduan, or-duan ere «neurriren» bat topatuzuten bereari eusteko.

AUSTRALIAREN JARRERA

1987an Japonia berriro hasi zenbaleak akabatzen, hori bai, hel-buru zientifikoekin egiten zuelaargudiatuta. Horretarako pro-grama bat jarri zuen martxan.Orduan ere animalien eta natu-raren aldeko talde ugari kontraagertu ziren, baita zenbait esta-tu ere. Australia zen horietakobat. 2010ean Canberrako Gober-nuak beste urrats bat egin zuen,eta epaitegietara jo zuen. Japo-niaren programak Baleen EhizaArautzeko Hitzarmena urratzenduela salatu zuen, eta ez delabatere zehatza. «Duen helburubakarra komertziala da», esan

zuen epaiketan Canberrako or-dezkariak. Japoniako Gober-nuak, jakina, defendatu eginzuen bere programa. Bere jar-dueraren helburu bakarra omenzen (eta omen da gaur egun ere)Antartikako ekosistema eta ba-leen populazioa kontrolatzea:baleak ehizatzea beharrezkoa daberen adinaren berri izan etahorren arabera espeziea arris-kuan ipini gabe zenbat harrapa-tu erabaki ahal izateko. Gainera,Japoniak dio bale espezie gehie-nek desagertzeko arriskurik ezdutela eta balearen haragia jate-ko ohitura bere kulturaren parte dela. «Erabat onartezina da Ja-

poniako Gobernuak Nazioarte-ko Justizia Auzitegiaren eraba-kiei jaramonik ez egitea», adie-razi zuen Junichi Sato JaponiakoGreenpeace taldeko eledunak.Baleak ehizatzeko programa

«ezinbestekoa» dela esan zuen,bere aldetik, Hiroshi MoriyamaJaponiako Nekazaritza, Arrantzaeta Baso Politikako ministroak.

BORROKA ITSASOAN?Sea Shepherd AEBetan egoitzaduen elkarte ekologistak bere-hala iragarri zuen baleontzienjarduera oztopatzeko boronda-tea. Jeff Hansen zuzendariak ja-kinarazi zuen Australian, Mel-bourne hiriko portuan, duten“Steve Irwin” ontzia berehala ir-tengo zela japoniarren bila, «le-gez kontrako jarduera guztiaksaihesteko asmoarekin». Horibai, horretarako ekologistek ba-leontziak topatuko beharko di-tuzte ozeanoan.Moriyama ministroak bereha-

la salatu zuen ekologisten eki-mena, «erabat deitoragarria»dela esanez. Baleontzien segur-tasuna bermatuko dutela eran-tsi zuen agintariak.

Ezkerreko orrialdean,baleontzien irteeraJaponiako portu batetik(ezkerrean) eta baleakehizatzearen aurkakoprotesta Australian(eskuinean). Goikoirudian, bale batJaponiako ontzi batean. AFP

EKINTZAZUZENAKERAGINZUENZATIKETA Sea ShepherdConservation Societyizeneko gobernuzkanpoko erakundea PaulWatson Greenpeacetaldeko kide ohiak sortuzuen 1977an, baleontzieiaurre egiteko erareninguruko eztabaida bateneraginez: Greenpeacekbaztertu egin zuenekintza zuzenaren aukeraeta Watsonekezinbestekotzat jotzenzuen. Sea Shepherdelkartekoek diote 1979azgeroztik hamar baleontzi(beraiek «ontzi piratak»deitzen diete, legezkontra aritzen direlako)hondoratu dituztelaPortugalen, Galizian,Hegoafrikan, Islandianeta Norvegian. 2010ean,berriz, Japoniakobaleontzi batek “Ady Gil”izeneko trimaranfuturista hondoratu zienekologistei. Tokiokbestelako bertsio bat du.

Sea Shepherd elkartekokideei leporatzen zaieazken urteotan Japoniaknahi baino bale gutxiagoakabatu izana: 251 bale2013-14 denboraldian, eta103 besterik ez 2014-15denboraldian.

Sea Shepherdekoenekintzak askotan salatuizan dira tripulatzaileakarriskuan ipintzeagatik.Gainera, BaleenNazioarteko Batzordeakgaitzetsi egin zituen bereekimenak, «terroristak»direlakoan.

«Erabakia ez dugu egoki ikusten, bainaezinbestean bete behar dugu. Epaia aztertu etaneurriren bat abian jar dezakegun aztertukodugu», esan zuen orduan Japoniako Gobernuak

Nazioarteko Justizia Auzitegiak 2014an ebatzizuen Japoniak egiten duen baleen ehiza ez delahelburu zientifikoekin egiten, eta, ondorioz, baimenak bertan behera uzteko agindu zuen

Page 10: ITSASOAK LURRIK GABE UTZITAKO GIZAKIAK · Hego afrikako bilerak izan duen arrakastaren neurria parte hartzeak berak ema - ten du: 48 estatu edo gobernu buru bertaratu ziren, Afri-kako

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ zi

entz

ia /

tek

nol

ogia

Iragan abenduaren 3an, Euskararen Egunaren aitza-kiarekin, bi hitzaldi antolatu genituen EHUren Arki-tektura Eskolan, «Ingurumena: eraikuntzatik hirigin-tzara» lelopean. Lehen hitzaldian bioeraikuntzazaritu ziren Inhar Agirrezabal eta Garbiñe Pedroso ar-kitektoak; bigarrenean, lurralde mailako ingurumen

gatazkei buruz jardun zuen Iñaki Petxarroman kazetarieta «Berria» egunkariko zuzendariordeak.Hortaz, gaiari eskala ezberdinetatik ekin zioten hizlariek.

Eta entzuleok ondorioztatu genuen bi tamaina horiek ez dire-la horren ezberdinak, nolabait, baizik eta osagarriak. Alegia,eraikuntzaren zein hirigintzaren eskaletan eragin behar du-gula, gizakion habitata modu egokiagoan, orekatuagoan,eraikiko badugu.Bioeraikuntza delakoak, alemanezko baubiologie termino-

tik datorrenak, osasunean jartzen du arreta. Eta ez soilik giza-kionean: “eraikuntzaren biologiak” ingurunearen osasunaere kontuan hartu nahi du. Horretarako, osagai toxikorik ga-beko eraikinak bakarrik egitea proposatzen du, substantziatoxikorik gabeko (edo ahalik eta gutxieneko) ingurune bate-an. Eskuarki lastozko etxeekin eta autoeraikuntzarekin lotubada ere, Inharrek eta Garbiñek ederki erakutsi ziguten bioe-raikuntza kalitatezko arkitektura profesionalarekin ere bate-ragarria dela. Areago, haien ustez, naturarekiko begirunezeraikitzea izango da arkitekto lanbidearen etorkizun posiblebakarra.Zoritxarrez, hori ez da oro har Euskal Herrian azken hamar-

kadotan jarraitzen ari garen bidea, Iñakik zenbait kopurure-kin argudiatu bezala. Gure he-rriak duen urbanizazio maila osoaltua baita. “Lurra, zorua baili-tzan” (Txalaparta, 2011) laneanberak idatzi bezala, 2020rakoEuskal Herriko lurren artifiziali-zazio maila % 20koa izatea espe-ro da, Espainiako kopuruak lau-koiztuz. Eta, azken urteotakokrisialdi ekonomikoa dela-etagure ingurunearen eraikuntzamaila dezente moteldu denarren, porlan fabriketan ekoitzi-tako hormigoi tonen jaitsierakargi utzi bezala, ez da proposatusistemaren aldaketa funtsezko-rik, kosmetika mediatikoaz hara-go. Ondorioz, barne produktugordina edonola hazaraztekohelburu obsesiboak jarraitukodu gidatzen gure politika ekono-miko-urbanistikoa.

Sentsibilizazioaren alorreandezente aurreratu dugulagehiago baliatu beharko genu-ke. Hondakinen gaian, esatera-ko, zenbaitetan erosokeria na-

gusitu arren, asko aurreratu dugu kontzientziazioari dago-kionez. Poluzioari dagokionez ere, dagoeneko aski ongi uler-tzen dugu CO2 kopuruengatik hiriburu handietako autoentrafikoa mugatzea. Eta jada hasiak gara irudikatzen itsas mai-laren igoerak kostaren fisonomia goitik behera eralda deza-keela. Hots, klima aldaketa ez dela soilik «besteei» eragingodien kanpoko zerbait.

Alabaina, krisiaren ostean gainera datorkigun oldea ez datxikia izango. Hiri marketinean aditu Beatriz Plaza ekono-mialariak egunotan Euskadi Irratiko ekonomia tertulianesandakoa, adibidez, kezkatzekoa da: «Europan inbertsiopublikoa geldirik dago, eta, hura berpizteko, azpiegiturakegiteari berrekin behar diogu». Lozorroan egon direnproiektu anitz (Pasaiako kanpo portua, Garoña, Gendulain…)laster berpiztu nahi izango dituzte zenbait indar politiko-ekonomikok. Horregatik, bioeraikuntzatik biohirigintzaraeman beharko dugu jauzia, ingurune osasuntsuago bat erai-kiko badugu. Eraikuntzaren eskalatik soilik ezin zaiolako al-daketa sistemiko bati aurre egin. Inharrek eta Garbiñek aitortu bezala, etxe familiabakar ba-

tzuk bioeraikuntzaren arauak errespetatuz eraikitzea ez dela-ko nahikoa. Akaso zenbaitetan kaltegarria ere izan daiteke,etxe eredu horrek lurzoru gehiegi okupatu ohi duelako,gehienetan auto pribatuan oinarritutako mugikortasun ere-du desegokia bultzatuz, gainera. Beraz, horra erronka: bioe-raikuntzatik biohirigintzara jauzi kuantitatibo eta kualitati-boa ematea. •

Ilustrazioa: UNAI FERNANDEZ DE BETOÑO

Unai Fernandez de BetoñoArkitektoa

Biohirigintza

Page 11: ITSASOAK LURRIK GABE UTZITAKO GIZAKIAK · Hego afrikako bilerak izan duen arrakastaren neurria parte hartzeak berak ema - ten du: 48 estatu edo gobernu buru bertaratu ziren, Afri-kako

2015 | abendua | 12

GAUR8• 10 / 11hutsa

her

ria

Kolpez kolpe, kanpotik kolpe andana etorridira hauteskunde kanpaina honetara. Ar-gentinan, Macriren garaipenarekin, bat;Venezuelan, bolivartarren porrotarekin,muturrekoa; Frantzian, Le Penen markare-kin, kolpe gogorra; Katalunian, ez atzera ez

aurrera horrekin, nerbioak dantzan, ulermena zero-petik eta kezkak barra-barra. Mundua auzo dugulakontuan hartuz, ez dira, ez, nolanahikoak. Ezkerrekoabertzaleontzat morala ahuldu eta animoak jota uz-ten dituzten berriak dira, kutsakorra den fenomenoa.Tira, hori da dagoena, eta ez dagoen tokitik ateratze-rik ez dagoenez, dagoenarekin egin behar da aurrera.Horiek kanpotik datozenak, barrutik hartutako kol-

peak ere ez direlako makalak. Saltsa bada, haserre lo-gikoa. Eta ez da gutxiagorako, iragan astean herri ho-netan sekula ikusi gabea ikusi baikenuen; hots, ustezamnistiaren aldeko mugi-mendu bat dena dozena er-di minkide, sei euskal pre-so «gezurt iak» ,«komunikabide sarraskija-leen bazka emaileak» direlaesaten ikusi genuen, Paris-koa «lotsaren epaiketa» ze-la esaten, eta horrek hau-tsak harrotu ditu. S inestea kosta eg i ten

zait, ezagutzen ditudalakohor dabiltzan batzuk, etaestimatzen dut bakanenbat edo beste ere, baina ki-deak publikoki hala trata-tzea, amnistiaren izenean...Seguru nago haiek ere es-kandalizatu dituela. Aitor-tuko dute ala ez, baina, intimitatean, seguru baietz.Arduragabekeriaren monumentua den prentsa ohar

penagarriak baino askoz gehiago kezkatzen nau, horibai, horren atzean igartzen den kulturak. Amnistiare-na aparkatu eta orain abstentzioa hartu dute palanka.Zilegi da abstentzioa defendatzea, nola ez, baina onar-garria ez dena abstentzioa defendatzeko «lapurtzenduena lapurra den bezala» hauteskundeotan EH Bildubozkatuko dutenak «españolito» deitzea da; are la-rriago «vota si, vota no, vota blanco... votas a Franco»eta halako leloekin ibiltzea. EH Bilduko boto-emaile-ak, gure jendea, espainol, frankista eta tonu horretako

akusazio larriekin anonimotasunetik salatzeak ez duizenik. Eta hola dabiltzanak erretratatzen ditu.Pariseko seiak «gezurti», EH Bildu botatuko dugu-

nok «españolito», Arnaldo Otegi «likidazionista», RafaLarreina «homofobo atzerakoi»... Zer da hori guztia? Zer bilatzen da jarrera horiekin?

Lagunak egitea? Amnistiaren alde indarrak biltzea? Ezal da inor aterako txikimundu horretan arrazona-mendu sendo bat eskaini eta maila emango duenik?Izan ere, hori bada, hitz horiek adierazten dutena, da-goen maila, sentzilloki, mailarik ez dago. Oker dabil-tza, oso.Ekuazioa erraztu egin beharko lukete. Eta dibortzio

zibilizatu batera jo. Presoak zatiketa politiko baterakoerabiltzeke, amnistiaren edo abstentzioaren jantzie-kin tximinoa janzteke, biluztu egin beharko lirateke.Aurpegia eman, siglak hartu (eta ez herriaren ondare

diren Amnistiaren Aldeko Batzordeen edo KAS bloke-aren iruditeria eta tipografia patrimonializatu), pro-posamen politiko bat taxutu, borobildu buruan etagogoan duten operazioa eta atera daitezela politika-ren plaza publikora, kontraesanen lokatzetara, denokbezala jokatzera.Eta daudela lasai, bakea emanez, kanpoko kolpeak

eta barrukoak kiroltasunez enkajatuz eta kostuakonartuz arrastoan segituko baitugu. Gustura asko etakonbentzimendu osoz bozkatuko ditugu gureak. Ka-tea eten ez dadin, independentzia ardatz, erruberarieraginez. Beti-beti eta beteki. •

{ asteari zeharka begira }

Dagoena dago eta aurreegin behar zaio

Daudela lasai, bakea emanez, arrastoansegituko baitugu. Gustura asko etakonbentzimendu osoz bozkatuko ditugugureak. Katea eten ez dadin,independentzia ardatz, erruberari eraginez.Beti-beti eta beteki

hutsa

hutsahutsa

Mikel Zubimendi

Page 12: ITSASOAK LURRIK GABE UTZITAKO GIZAKIAK · Hego afrikako bilerak izan duen arrakastaren neurria parte hartzeak berak ema - ten du: 48 estatu edo gobernu buru bertaratu ziren, Afri-kako

herria

tses nortasuna aldarrikatzen ja-rraitzen zuen oraino iraganmende erdialdean.Hala, guraso, irakasle eta

hainbat herritarren bultzada-ren ondorio izan zen iraganmendeko 60ko hamarkadangaur egun ikastola gisa ulertzendugun fenomenoa. Hauek, eus-karak bizi zuen jazarpenarierantzunez, haurrei euskarazirakasteari ekin zioten, baitapedagogikoki bestelako hezike-ta bat emateari ere. Aurrez esanbezala, ezberdina izan zen lu-rraldez lurralde ikastolen sorre-ra: Gipuzkoan, 1961ean sortuzen Donostian Santo Tomas Li-zeoa; Bizkaiko –eta Euskal He-rriko– lehenengo ikastola, aldiz,1957an sortu zen Bilbon, San Ni-kolaseko katekesirako lokale-tan; Nafarroan, halaber, 1963.urteko udan egin ziren ikastolasortzeko lehen ahaleginak, ha-rik eta 1965ean Iruñeko Euska-lerriaren Adiskideak Elkarteasortu zen arte; Gasteizen1963an zabaldu zituen ateakOlabidek; eta Ipar Euskal He-rrian ez zen 1969. urtera arte ja-rri martxan lehenengo ikastola:

Tarteka, jasotzen du-gu euskaldunok gu-re hizkuntza esku-bideei buruzkoberri onik; tarteka,izaten da euskara-

ren aldeko epai edo sententzia-rik; tarteka, abiatzen dugu etor-kizunean euskaraz bizi ahalizateko bidean tranpolin paperajokatuko duen ekimenik. Zori-txarrez, tartekako kontuak iza-ten dira hauek euskaldunon in-gurumarian. Jatorrian oso asmoezberdina izan dezakete, gaine-ra; batzuek euskaldunon hizkun-tza eskubideak errespetatuak di-rela adierazi nahi dute; besteek,berriz, euskaldunon hizkuntzaeskubideak errespetatzea dutealdarri. Izan badira, ordea, eta la-gin txiki bat jaso nahi du begiaurrean duzun erreportajeak. Bildu ditugun adibide batzuek

berebiziko garrantzia (izan) duteeuskararen normalizazio proze-suan; beste hainbat, berriz, tes-tuinguru jakin batean emanda-ko aurrerapausoak dira,nolabaiteko jarraipena izan du-tenak (ala ez). Kontuan hartzekoeremuak, gainera, dozenaka izandaitezke, ondorioz, eta adierazinahi dena ulergarriagoa suertadadin, hirutan banatu ditugu:hezkuntza, arlo sozioekonomi-koa eta administrazioa.Alorrez alor gertatu diren ga-

raipen txikien alea biluzten hasiaurretik, hizkuntza baten berres-kurapen prozesuak biltzen di-tuen hainbat gako jarriko ditugumahai gainean. Aipatu, halaber,artikuluaren oinarrian GAUR8kPaul Bilbao Kontseiluko idazkarinagusiarekin eginiko elkarrizke-ta bat dagoela, hots, bereak izan-go dira hurrengo lerroetan bil-duko ditugun adierazpenak. Berak esandakoaren arabera,

hizkuntza bat berreskuratunahi bada bi jardun garatu be-har dira bereziki: pertsonakeuskalduntzea eta espazioakeuskalduntzea, «pertsonakeuskalduntzea ez baita nahi-koa, hauek espazioak behar di-tuzte-eta euskaraz bizitzeko».Pertsonak euskalduntzeko hi-ru iturri nagusi ditugu: fami-lia transmisioa, hezkuntza etahelduen euskalduntzea. Beraz,badaukagu non kokatu azter-

Aimar Etxeberria Korta

EUSKARAREN GARAIPEN TXIKIAKEuskararen normalizazio prozesuan izanda garaipenik, «baina» askorekin, ordea

Aktak euskaraz bidal daitezkeela ebatzi du EAEkoAuzitegi Nagusiak. Ezbairik gabe, aurrerapauso moduanhar dezakegu sententzia euskararen normalizazioprozesuaz ari garenean. Hala, historia hurbilean izan da«garaipen txiki» gehiagorik, eremu eta eraginezberdinekoak, baina guztiak du bere «baina» altzoan.

Mari Karmen Goñi, BaztanIkastolako lehen andereñoa,ikastolaren historia idaztenhasi zen 27 ikasletakohainbatekin. «AMETSA EGIA»

HIZKUNTZA / b

tuko dugun lehenengo ere-mua, hezkuntzarena.

IKASTOLAK ETA D EREDUA

“Garaipenak” xehatzen hasi au-rretik, komeni da garaipen hi-tzari jarritako kakotxak azaltzea.Aurrerapausoak aipatzea da arti-kuluaren xedea, oso kontzienteizanik guztiek dutela beren “bai-na”. Hala, ikastolen sorrera mu-gimendua koka dezakegu histo-ria hurbileko euskararen lehengaraipen moduan. Hauen sorre-raren testuinguruari so, aitortubehar da oso sorrera ezberdinak

izan zirela euskal lurralde bate-tik bestera, baita lurralde bakoi-tzean herriz herri ere.Frankismoaren garaia zen Eus-

kal Herrian. Honek, askatasunguztiak mugatzeaz gain, euskal-tzaletasunarekin zerikusia zuenoro zanpatzeari ekin zion. Gazte-lania ezarri zuen Estatuko hiz-kuntza nagusi bakar modura eta,ondorioz, euskara ikasgeletatikatera zuen. Estatu frantsesari da-gokionez, bertan ere ez zueneuskarak inolako aitortza edoizaera ofizialik; Frantziako Iraul-tzaren garaietatik zetorren fran-

Page 13: ITSASOAK LURRIK GABE UTZITAKO GIZAKIAK · Hego afrikako bilerak izan duen arrakastaren neurria parte hartzeak berak ema - ten du: 48 estatu edo gobernu buru bertaratu ziren, Afri-kako

2015 | abendua | 12

GAUR8• 12 / 13

Baionan izan zen, Argitxu No-bliaren etxean. Jazoera historiko hauen harira

dio Bilbaok ikastolek hizkuntza-ren normalizazioari egin diotenekarpena «baloraezina» dela.«Azpimarratzekoa da zer egoera-tan sortu ziren; askotan ez zeki-ten beraien seme-alabek titulu ofizialik izango ote zuten ere»,aldarrikatu du.Bestalde, hezkuntza publikoa-

ren eremua izango genuke, au-rrekoak baino “baina” gehiagobiltzen dituena bere baitan. He-goaldeari erreparatuta, frankis-moaren osteko garaietara jo be-har dugu euskara hezkuntzapublikoan aurkitu ahal izateko.1979ko Euskal Autonomia Erki-degoko Estatutuari esker, euska-ra hizkuntza ofizial bilakatu zenerkidegoan, bere eskubide etabetebehar guztiekin. Betebeha-rren artean kokatzen da ofizialaden hizkuntza oro ikastetxeetanirakatsi behar izatea, eta derrigo-rrezko hezkuntza amaitu osteanikasle orok lurralde jakin horre-tako hizkuntza ofizial guztiak ja-kin behar ditu. «Hori da teoria,nahiz eta ez den betetzen», dioKontseiluko idazkari nagusiak.Ereduen sistema da Bilbaok jo-

puntuan jartzen duen afera. Be-rak dioenez, aipatu sistemarenalde egin zen garaian bi aukerazeuden: «Konjuntzio sistemaedo ereduen sistema. Kataluniaklehenaren alde egin zuen, hots,erabaki zuen katalana izango ze-la bertako transmisio eta komu-nikazio hizkuntza, eta gaztelaniaikasgai bat izango zela. Hemen,aldiz, ereduen sistemaren aldeegin zuten». Orain ia 30 urtehartu zen erabaki hartatik bi on-dorio positibo ateratzen ditu Bil-baok: «Batetik, eskola publikoe-tan euskara irakas hizkuntzabezala sartu zela eta, bestetik,gero eta guraso gehiago direlaeuren seme-alabak D ereduanmatrikulatzen dituztenak».“Baina” handi bat ere badu ho-

nek guztiak atzean, ordea. Ga-raian garaiko hausnarketak eginbehar direla dio Bilbaok, eta on-dorioz, orain 30 urte izan ziteke-en arazorik ez dela 2015 hone-tan: adibidez, euskaraz irakatsdezaketen irakasleen faltarik ezda egun. Baina ereduen sistemak

Antzuolako Elay enpresako kideak, euskalduntze plana osatu dutela ospatzen. GAUR8

JON PELI URIGUENELAY TALDEKO LEAN KOORDINATZAILEA

Elay taldeko Lean koordinatzailea izateazgain, euskara arloari dagokionez “Euska-ragileak” taldean enpresaren ordezkariere bada Jon Peli Uriguen. Momentuz, en-presaren euskara plana amaieraraino era-man duen enpresa bakarra da Elay, eta ho-rren inguruan galdetu diogu.

Hitz egin ezazu Elay enpresarenezaugarriez. Automozioaren esparruan lan egiten duenenpresa bat da Elay. Egun 210 langile dituguAntzuolako plantan [euskaldundu dutenplantan], baina Mexikon eta Txinan erebadauzkagu beste bi lantoki.

Noiz eta zergatik abiatu duzue enpresaeuskaratzeko plana? Enpresaren euskalduntze prozesuarekin1987an hasi ginen, baina zezenariadarretatik 1991. urtean heldu genion.Administrazio Kontseiluaren ekinbideaizan zen, eta ondoren langileeiproposamena aurkeztu eta asanbladanonartua izan zen.Enpresa eremu oso euskaldun batean

kokatuta egoteaz gain, zuzendaritzak berakere konpromiso handia zueneuskararekiko. Hala, euskara hutseanfuntzionatzeko urrats bat egitea erabakigenuen.

Prozesuak luze jo du, beraz. Bai. Esan bezala, 1991n abiatu genuenenpresa euskalduntzeko plana, eta ezdugu orain urte gutxi arte amaitu.Planari ekin genion garaian 150 langilezituen enpresak, eta horietatik %35inguru ziren euskaraz ez zekitenak. Bilangile soilik geratzen dira euskaratzeko,baina euren egoera pertsonala delamedio (adina dela-eta erretiratzeardaude) ezin izan dute ikasi. Alta,berehalakoan gara %100ean euskaldunak.

Zer esan nahi du enpresaeuskalduntzeak eta nola garatu duzue?Euskalduntzearen funtsa enpresak%100ean euskaraz funtzionatzean datza:barne dokumentu guztiak euskaraz dira,baita harreman pertsonalak ere. Kanpoharremanei dagokienez hirugarrenbatzuk sartzen dira tartean, eta horienaraberakoa izan ohi da hartu-emana.Euskalduntze prozesuak iraun duendenbora tarte horretan langileei euskarazikasteko aukera eman zaie, euskarazkoklaseak ordainduta adibidez. Horrez gain,mintzalagun saioak egin dira; euskaldunzaharrak euskaldun berriekin euskarazaritzeko dinamikak garatu dira.

Zer irabazi eta zer galdu duzue

enpresaren euskalduntzearekin?Irabazi duguna da euskara txertatzeaenpresaren kudeaketaren baitako eremuguztietan. Enpresarekiko atxikimenduaere gehitu egin dela iruditzen zait,euskara plana garatzeko erakutsi dugundeterminazioa dela-eta. Asko eman digueuskara planean aurrera egiteak eta berauamaieraraino eramateko egin dugunibilbideak.Egia da, era berean, ibilbidean oztopoak

aurkitu ditugula, baita zailtasunak ere.Determinazioz gainditu ditugu ordea,Anaje Narbaiza bezalako pertsonekerakutsi duten determinazioaz. Guztienizenak aipatzea ezinezkoa denez, berakordezkatu dezake Elayren baitan urtehauetan guztietan egin den esfortzua.

Erreferente bilakatu zarete, beraz,enpresak euskalduntzeari dagokionez.Ispilu garela uste dudan arren, esangonuke ez garela bakarrak; hor kokatzen diraEuslan proiektuaren baitan laneandiharduten gainerako enpresa guztiak ere.Zentzu horretan, kontsulta eta bisita askoizaten ditugu euren erakunde edoenpresak euskalduntzeari ekin diotenenpartetik. Horiez gain, Lanbide Heziketakoerakundeetatik edota beste sektorebatzuetatik ere izan ditugu bisitak.

«Asko eman digu euskara plana amaierarainoeramateko egin dugun ibilbideak»

Page 14: ITSASOAK LURRIK GABE UTZITAKO GIZAKIAK · Hego afrikako bilerak izan duen arrakastaren neurria parte hartzeak berak ema - ten du: 48 estatu edo gobernu buru bertaratu ziren, Afri-kako

herria

utzi dituen emaitzak ere balora-tu behar dira. Azken azterketabaten harira, A ereduan ikastendutenen artean %0 da derrigo-rrezko hezkuntza amaitzeaneuskarazko B2 mailara iristen di-ren ikasleen portzentajea; B ere-duan ikasten dutenen artean,ikasleen herenak lortzen dute ai-patu maila; eta D eredukoen ar-tean bi heren iristen dira mailahorretara.Nafarroako kasuan, eremuen

arazoarekin egiten dugu topo;eremu mistoan edo erdalduneanikasten duten ikasleek ez dutezertan euskara ezagutu. Horrenharira, euskaraz ikasi nahi dutenikasleen «exodoaz» mintzatu daBilbao, euskaraz ikasteko egune-an egin behar duten kilometrokopurua dela-eta. Eta Ipar EuskalHerrian bada eredu elebidunadeitzen zaion sistema, baita Eus-kal Haziak-en baitan kokatzendiren hainbat ikastetxe kristauere, euskararen hedatzeari bereekarpena egiten diotenak. «Bai-na azken helburua, derrigorrez-ko hezkuntza amaitzean ikasleelebidunak izatea, ez dute lor-tzen», gogora ekarri du Bilbaok.

GAZTEAK EUSKALDUNTZEN BADIRA...Hezkuntzaren eremua utzi etaegin dezagun salto mundu zaba-

lera. Jo dezagun hezkuntzarenbidez pertsonak euskaldunduditugula; espazioak euskaldun-tzea l itzateke geratzen denerronka. «Helduak beti izan dirabelaunaldi galdua. Asko soziali-zatu den ideia da ‘zu lasai, gazte-ak euskaldunak datoz-eta’. Ohar-tu gara, ordea, hori ez delahorrela, hezkuntzan euskaldu-nak lortu ez ezik espazioak ereeuskaldundu behar direla»,azaldu du Kontseiluko idazkarinagusiak. Ideia horri jarraiki,gaineratu du hizkuntzak bi arra-zoi nagusigatik ikasten direla:arrazoi identitarioengatik etapragmatikoengatik.«Arrazoi pragmatikoen ba-

rruan jendeak uste izango baluEuskal Herrian lan egiteko eus-karaz jakitea beharrezkoa delaikasi egingo luke, euskaltegiakbeteta egongo lirateke», uste duBilbaok. Horiek horrela, bere iri-tziz, motibazio pragmatikoare-na gutxi landu den elementuada: «Teorian, euskaraz dakienjende gero eta gehiago dago, ho-rrek esan nahi du ahalmena da-goela gero eta lanpostu gehia-gotan euskararen ezagutzaeskatzeko, eta ez da egiten».Baina badira honetan ere

hainbat garaipen txiki. Denbo-ran zaharrena Bai Euskarari

ziurtagiria eta honek eginikoekarpena izango genuke. Kon-tseiluak berak sortu zuen tresna2000. urtean, baina egun Ziur-tagiriaren Elkartea da agiriarenkudeaketaz arduratzen dena.Honen bidez, alor sozioekono-mikoko entitateen arteko elkar-lana sustatzen da, euskarak ere-mu berriak bete ditzan. Laneanematen dugun denboragatikedota produktu eta zerbitzuenkontsumitzaile izateagatik, eki-menaren sustatzaileek uste duteberebiziko eragina duela lanmunduak gure bizimodu etahizkuntza jardueran, horretaradator espazioak (sozioekonomi-koak kasu honetan) euskaldun-tzeko egiten duen ahalegina.Hainbat enpresatan urratsak

egin direla onartzen du Bilbaok,

Kontseiluak «Euskaraz Bai»lelopean Gasteizko

Mendizorrotzanantolatutako jaialdi baten

artxiboko irudia. Juanan RUIZ | ARGAZKI PRESS

baina dioenez, enpresen ozea-noa kontuan hartuta oso urratstxikiak dira egindakoak. Badakasu bat, ordea, bereziki aipa-tzekoa: Antzuolako Elay enpre-sarena. Enpresa euskaratzekoplana abian jarri eta amaitu du-ten bakarrak dira, horregatik,erreferente dira enpresen ozea-no horretan. «Elay bezalako en-presa gehiago ere badaude etahoriek elkartu ditugu, eremusozioekonomikoan lanketa in-tentsiboa egiten ari garelako»,argitu du. “Euskaragileak” talde-aren barnean bildu dituzte, ere-mu sozioekonomikoan traktoreizateko bokazioarekin.Ekimenaren abiapuntua oso

basikoa da: lan mundua euskal-duntzeko zutabeetako bat en-presek beraiek osatzen dutelajabetu dira; helburua ere argiada: euskaraz saldu eta lan eginnahi duten enpresen sarea in-dartzea eta euren eredua ezagu-tzera ematea. Ondorengo enpre-sek osatzen dute taldea: Batz,Cikautxo, Eika, Ekin, Elay, Fagor,Goizper Group, IMH, Irizar,Matz-Erreka, Mondragon Uni-bertsitatea-Goi Eskola Politekni-koa, Mondragon Korporazioaeta Orkli.Bost egiteko nagusiren ildoe-

tan jarduten dute Euskaragileaktaldea osatzen duten enpresek.Lehenik, jarrera aktiboa izateada euren arduretako bat, lanmunduaren euskalduntzean ze-resana duten beste eragileenhizkuntza politiketan eragitensaiatuz. Bigarrenik, eredugarriizan nahi dute, egokienak direnportaerak izateko ardura betez.Hirugarrenik, euren arteko si-nergiak bultzatzen dituzte. Lau-garrenik, enpresa berriak era-kartzeko bitartekari paperaezarri diote euren buruari eta,bosgarrenik, enpresa “euskara-gile” izatearen onurak erakutsieta prestigioa emateko obliga-zioa dute.

AKTAK, GIDABAIMENA, ERREGISTROA...Administrazioa, eremu sozioe-konomikoaren gisa, munduarrotz bezain zaila da euskara-rentzat. Baina hemen ere, besteeremuetan bezala, badira hain-bat garaipen txiki. Azkena, etaartikulu honen motibazioaren

«Garaipenek», ordea, «baina» handi batdaramate altzoan: urratsak emateko denboraz,hauen eragin mailaz edota etorkizunerabegirako perspektiba faltaz hitz egin daiteke

«Garaipenak» eremu ezberdinetan eta eraginmaila ezberdinekin eman izan dira: izan daitekeeuskara hezkuntza publikoan sartu izana edoudalek aktak euskaraz bidaltzeko aukera izatea

Page 15: ITSASOAK LURRIK GABE UTZITAKO GIZAKIAK · Hego afrikako bilerak izan duen arrakastaren neurria parte hartzeak berak ema - ten du: 48 estatu edo gobernu buru bertaratu ziren, Afri-kako

2015 | abendua | 12

GAUR8• 14 / 15

jatorria, EAEko Auzitegi Nagu-siaren epai bat izan da: aktakeuskaraz bidaltzea zilegi da. Iragan urriko albistea da, eta,

epaia, irmoa; ez du beste helegi-terik onartuko. Estatu espaino-leko Gobernuko ordezkari denCarlos Urquijok eraman zuenafera auzitara, hainbat udalekaktak euskaraz bidaltzen zizkio-tela-eta. Zehazki, Irurako Udala-rekin izaniko tirabira batek eza-rriko du jurisprudentzia. Honenarabera, EAEn euskara ofizialadenez, administrazio publikoakeuskaraz aritzeko eta hizkuntzahori ulertzeko gai izan behar di-ra. Epaiaren harira, Bilbaok dio-enez, azkena izan ezik eremuberean eman diren epaiak aur-kakoak izan dira: «Zoritxarrez,legeria, oro har, aurkakoa da,nahiz eta noizean behin usteka-bekoak hartzen ditugun».Denboran urte batzuk atzera

eginez, topa ditzakegu bestelakogaraipen txiki batzuk ere, halanola Erregistro Zibilean inskrip-zioak euskaraz egin ahal izateaedota gidabaimena euskaraz

atera ahal izatea. Lehenengoaridagokionez, 2005. urtean du ja-torria. Orduko hartan erabakizen, ahoz edo idatziz euskarazzuzenduz gero, inskripzio languztiak euskaraz egitea, halanola: seme-alaben jaiotza ins-kripzioak, ezkontza inskripzioaketa heriotza inskripzioak, beste-ak beste. Lege aldaketa HegoEuskal Herriko erregistro zibile-tan gauzatu zen.Urte batzuk beranduagokoa

da, 2009koa hain zuzen, gida-baimena euskaraz atera ahalizateko ikasmateriala. “Argia” as-tekariak publikatutako errepor-taje batek dioenaren arabera,badira 90eko hamarkadatik gi-dabaimena euskaraz atera izandutenak, baina ikasmaterial teo-rikorik gabe eta azterketa prak-tikoa itzultzaileekin eginez. Ze-hazki, EAEn azterketa teorikoakeuskaraz egiteko aukera, legez,1995. urtetik dagoela dio, bainaikasmateriala falta izan da urteluzeetan.Azterketa teorikoa gainditze-

ko ikasmateriala 2009an publi-

katu bazen ere, Lakuako Gober-nuak 2011n abiatutako kanpai-na batek argi uzten du azterketapraktikoak euskaraz egiteko au-kera gehiago luzatu zela. Kan-paina azterketa teorikoa euska-raz egitera bideratzekohelburuarekin jaio zen, bainaazterketa praktikoari dagokio-nez Trafiko Zuzendaritza Oro-korrarekin akordioa guztiz itxigabe zutela zioten.Honen guztiaren harira gal-

detzen du Paul Bilbaok ea zer-gatik itxaron behar izan denhorrenbeste euskara duela 30urtetik ofiziala bada. «Gauzabatzuk oso erraz konpon zitez-keen duela urte batzuk», adiera-zi du. Administrazioan ere “bai-na” garbiak identifikatzen dituKontseiluko idazkari nagusiak:Justizia, Osasungintza eta Bar-ne Saila. «Justizia oso eremuarrotza da euskararentzat. Gukeskatu izan dugu jurista euskal-dunez osatutako zirkuituak sor-tzea, baina diote horrekin justi-ziaren inpartzialtasuna galdukolitzakeela», azaldu du.

Abokatu Euskaldunen Sindi-katua sortu zuteneko garaiakere ekarri ditu gogora. «Deter-minazio osoz eutsi zioten eus-karaz lan egiteari. Baina zenbaitlege irakurtzen hasten zireneansekulako zailtasunak sortzen zi-ren epaiketak garatu ahal izate-ko, eta ez zen itzultzaileen ardu-ra. Modu horretan argi geratzenzen ezin zela epaiketa garatunorberaren hizkuntza eskubi-deen baitan», azaldu du.Aipatu zailtasun gehien dau-

den eremuak, gainera, pertso-nei gehien eragiten dieten ere-muak direla. Mediku, epaile etaabarrekin elkar ulertzea beste-rik ez zaio geratzen norbanako-ari, hein handi batean euren es-kuetan gaudelako. Beraz ,ondoriozta daiteke eremuz ere-mu izan direla euskararen nor-malizazio prozesuari lagundudioten hainbat garaipen txiki,baina guztiak duela atzean bere“baina” hori, hizkuntzaren nor-malizazio prozesuan aurretikegiteko bide luzea dagoela adie-razten duena.

Gidatzeko baimenaeuskaraz atera ahal izatealorpen garrantzitsua izan

da. Beheko argazkian,kanpainaren irudia.

GAUR8

“Garaipen txiki” eta “bainak” alde batera utzieta euskararen normalizazio prozesuarenetorkizunera begira ere jarri gara Paul BilbaoKontseiluko idazkari nagusiarekin. Finean,hizkuntza baten berreskuratze prozesuak bioin dituela dio: politikoa eta soziala, hots,hizkuntza politika egoki bat eta berausostengatuko duen gizartea. Hori horrela,euren jarduna lau zutaberen gainean garatzendu Kontseiluak: baldintza politiko egokiak,baldintza juridiko egokiak, baldintzaekonomiko egokiak eta baldintza sozialegokiak. Azken honetan kokatuko litzatekeeuskalgintza, eta gainerako eremuetaneragitea izango luke helburu.

Baldintza politiko egokiak izateakhizkuntza politika berri eta eraginkor bateskatzen du Bilbaoren esanetan, eremuguztiak kontuan hartu eta plangintza zehatzbat garatuko lukeena, bere epe etaebaluazioekin. «Hori da hemen daukagunarazoetako bat, asko ibili baita harian-harianeta progresiboki filosofia. Plan bat egiteanbehar duzu plan horren jarraipena ere egin;helburuak, epeak eta ebaluazioak beharditugu, ondoren esateko eginiko edo

aurreratutako hori ongi egin den edo ez»,azpimarratu du.

Bestalde, baldintza juridikoei dagokienez,arkitektura juridiko berri baten beharraaldarrikatu du. Dioenez, euskara ofiziala izanbeharko litzateke zazpi herrialdeetan, baitalehentasun eta ezagutu beharreko ere:«Horrek ez du esan nahi legez euskarazjakitea eskatzen bada legea indarrean sartueta hurrengo egunean euskaraz ez dakienhori Euskal Herritik botako dugunik».

Arlo ekonomikoari erreparatuta, uste dueuskara inbertsio gisa ulertu behar dela,baina ez gaur egun arte egin den moduan:«Beharrezkoa inbertitu behar da euskaran.Inbertsioak ez ezik, arauak ere behar dira, etahemen diru publikoa erabili izan da arauakbalio zezakeenean. Araua ezin da beti erabili,eta hor sartzen da inbertsioen kontua,euskararen erabilera sustatzean».

Zutabe sozialean kokatzen dira, berriz,“Euskaraz bizi nahi dut” kanpaina edotaazkenaldian gero eta gehiago aditzen denahalduntzearen kontua, euskalgintzarenbizkar gainera erortzen diren bi elementugisa, etorkizuneko bidea marraztuz.

«BAINAK» ALDE BATERA UTZI ETAAHALDUNTZEA, ETORKIZUNEKO ERRONKA

Page 16: ITSASOAK LURRIK GABE UTZITAKO GIZAKIAK · Hego afrikako bilerak izan duen arrakastaren neurria parte hartzeak berak ema - ten du: 48 estatu edo gobernu buru bertaratu ziren, Afri-kako

hutsa

iRRITZIA:

{

}

AmaiaBALLESTEROS

Page 17: ITSASOAK LURRIK GABE UTZITAKO GIZAKIAK · Hego afrikako bilerak izan duen arrakastaren neurria parte hartzeak berak ema - ten du: 48 estatu edo gobernu buru bertaratu ziren, Afri-kako

2015 | abendua | 12

GAUR8• 16 / 17

Gabon sasoia ez da iragarkietan margotzen duten bezain per-

fektua. Ez dauka perfume usain zoragarririk, gorriz margotuta-

ko irribarre infiniturik, argizariz gozatutako mahai eder eta or-

denaturik. Gabon sasoian bada aterperik gabeko aulkian lo

egiten duenik, eta bada etxeko epelean hutsik dagoen aulkirik.

Eta zergatik dira zorrotzagoak eta nabarmenagoak hutsune-

ak etxeak beteago dauden garaian? Eta zergatik bihurtzen dira

ikusezin kalean bizi direnak Gabonetako argi distiratsuen pare-

an jartzen direnean? Goiko argazkiak baditu, behintzat, Gabo-

netako kolore ofizialak; Gasteizko banku hotz horretan etxea

duen Santa Clausen gorria eta dispertsioaren gordina salatzen

duten zapien zuria.

Egoera guztiek dute konponbidea horretarako borondatea

baldin badago. Olentzerori eskatuko diogu, baita Santa Clausi

ere. Eta horiek baino gehiago agintzen duen bizardunik bada,

baita hari ere. [email protected]

ATERPERIK GABEKO AULKIAN LO EGITEN DUTENAKETA ETXEKO EPELEAN HUTSIK DAUDEN AULKIAK

Juanan RUIZ | ARGAZKI PRESS

C IKUSMIRA

Page 18: ITSASOAK LURRIK GABE UTZITAKO GIZAKIAK · Hego afrikako bilerak izan duen arrakastaren neurria parte hartzeak berak ema - ten du: 48 estatu edo gobernu buru bertaratu ziren, Afri-kako

herritarrak

«Jatekoari dagokionez, askotanosagai arruntagoekin eta irudi-mena erabiliz plater oso gozoak,gustagarriak eta originalak osadaitezke. Emaitza bikaina izandaiteke, eta ez hain garestia»,nabarmendu dute Iratxetik.Itxaroten jakitea ere aukera

osasungarria izan daiteke. Ez danahitaezkoa dena Gabon sa-soian erostea. Aste pare bat itxa-ronez gero, eskaintza oso onaktopa daitezke, bereziki arroparidagokionez. Interneteko aukera ere hor da-

go. Bertan kontsumitzaileak au-kera zabalagoa topa dezake, pre-zio hobeak eta konparatzekobidea. Datuek diotenaren arabe-ra, on line erosketen aukera geroeta zabalagoa da kontsumitzai-leen artean. Aurreikusten da In-ternet bidezko erosketak %28igoko direla iazko datuekin al-deratuta. Baina hor ere, arduraeta patxada mesedetan izatendira.

Gabonak neurri-rik gabeko sa-soia bihurtutadaude; neurri-rik gabe jan etaedan eta neurri-

rik gabe kontsumitu. Zorionta-sun infinituaren izenean jo etasu jarduten dute iragarkiek,kontsumitzailea arrastaka aus-kalo nora eramanez. Horregatik,kontsumitzaile elkarteek urtezurte saiakera berezia egiten du-te zurrunbilotik atera, Gabone-tako argietatik apartatu etaaholku batzuk emateko. Gutxiedo gehiago –eta batez besteko-ek dituzten ertz guztiekin– aur-tengo Gabon sasoian etxe bakoi-tzean 644 euro gastatuko direlakalkulatzen da; 274 euro jostai-luetan eta oparietan; 264 eurojatekoan eta edatekoan; eta 106euro, loterian. 2008. urteaz geroztik, krisia-

ren itzala igartzen hasi zenetik,joera aldaketa bat sumatu daeuskal kontsumitzaileen jokae-ran. Neurtuagoa eta planifika-tuagoa izan da Gabonetako kon-tsumoa azkenengo urteotan,kontsumitzaile elkarteek ema-ten dituzten aholkuetatik ger-tuagokoa. Ez elkarte horien era-ginez, krisiak behartuta baizik.Baina kontsumitzaile elkartee-tatik joera hori nabarmendu du-te, eta betiko aholkuetan inda-rra jarri. Kontsumo arduratsuaren bi-

dean eman beharreko lehenurratsa Gabonetako menuak eta

opariak aurrez eta patxadazpentsatzea da. «Ideia ona da Ga-bonetako erosketak aurreratzea,betiere ondo planifikatu eta ge-ro. Produktu asko, elikagaiak be-reziki, garestitu egiten dira Ga-bonak gerturatu ahala»,nabarmendu du Nafarroako Ira-txe Kontsumitzaile Elkarteak.Iaz, esaterako, legatza %34 gares-titu zen Gabon sasoian; ganbafreskoak, %31, eta, bisigua, %25. Elikagaiak aurretik erosi eta

izoztea aukera ona da, baldineta izozteko prozesua egoki egi-ten baldin bada. «Hotzaren ka-tea errespetatu beharra dago.Elikagaia lehenbailehen izozterasartu, aurretik iraungitze dataondo begiratu, eta, behin desi-zoztuta, ezin da berriz izoztu.Era egokian eginez gero, elika-gaiak bere propietate guztiakbere horretan mantenduko di-tu», nabarmendu dute Iratxetik. Prezioak konparatzea gomen-

dagarria da, bai elikagaien ka-suan eta baita oparien kasuanere. Horretarako, noski, garaizibili beharra dago. «Komeni dasaltokiak lasai dauden garaianjoatea, ez jende asko dabilenean.Eta toki bateko eta besteko pre-zioak koaderno batean apunta-tzea». Eskaintzek ere toki berezia

hartzen dute sasoi honetan, mo-du erakargarrian eta distira-tsuan nabarmentzen diren es-kaintzak. «Adi eskaintzekin.Ondo irakurri informazioa etakalkulatu dirutan benetan es-

kaintza ematen duen bezainerakargarria ote den. Eskaintzanez dagoen produktuarekin kon-paratu eta hotzean aztertu».

KONTUZ FINANTZAKETA MODUEKIN

Finantzaketa moduek ere ga-rrantzi handia daukate kontsu-mo arduratsu bat egiterako or-duan. «Egun saltoki askotanerosketak geroratzeko edotaepeka ordaintzeko modua es-kaintzen dute. Baldintzak arre-taz aztertu behar dira, ordaindubeharreko interesak ondo kalku-latu eta hasierako preziotik ga-restitzea zenbaterainokoa denikusi». Faktura ondo gordetzea ere

oso gomendagarria da. «Betifaktura exijitu behar da eta on-do gorde. Edozein aldaketa edoerreklamazio egiteko beharrez-koa da faktura. Eta garantia gor-detzea ere komeni da». Gainontzean, irudimenak eta

berrikuntzek ere lagun dezaketepoltsikoaren astinduari eusten.

Gabon sasoian hiriakiragarki mezuz betetzen

dira, neurririk gabekokontsumoa pizteko giro

aproposa. Monika DEL VALLE | ARGAZKI

PRESS

KONTSUMOAKGASTATUTAIrudimena eta patxada,Gabonetako kontsumoarineurria emateko bideak

[email protected]

Gabon sasoian kontsumitzaileak ez du arnasgune handiriktopatzen. Iragarki bonbardaketa latza izaten da, norabideaskotatik datorrena, eta erraza izaten da neurria galtzeaneurriak tokirik ez duen egunetan. Kontsumitzaileelkarteetatik urtero mezu berdina errepikatzen dute;patxada, planifikazioa eta burua hotz.

KONTSUMOA / b

«Jatekoari dagokionez, askotan osagaiarruntagoekin eta irudimena erabiliz plateroso gozoak, gustagarriak eta originalak osadaitezke. Emaitza bikaina izan daiteke»

2008. urteaz geroztik, krisiaren itzala igartzenhasi zenetik, joera aldaketa bat sumatu da.Neurtuagoa eta planifikatuagoa izan daGabonetako kontsumoa azken urteotan

Page 19: ITSASOAK LURRIK GABE UTZITAKO GIZAKIAK · Hego afrikako bilerak izan duen arrakastaren neurria parte hartzeak berak ema - ten du: 48 estatu edo gobernu buru bertaratu ziren, Afri-kako

2015 | abendua | 12

GAUR8• 18 / 19

Kontsumo konpultsiboa ez da gaurgoizekoa. Badira hamarkada zenbaitEuropa mailako kontsumitzaile elkarteakkezka agertzen hasi eta bide horretanlanean hasiak direla. Izan ere, neurririkgabeko kontsumoak gehiegizko zorpetzeadakar eta Europar Batasuna kezkatutadago arazo sozioekonomikotzat hartzenduen horrekin.Publizitateak eraikitako mezuaren

arabera, zoriontasuna eta produktuakeskuratzea estu lotuta daude. Hartara,kontsumitzeko beharra sortzen da, gauzakerosteko beharra, zoriontasunaren gakoahor dagoelakoan. Arazoa da behinproduktu hori eskuratutakontsumitzaileak ez duela espero zuenzoriontasunik jasotzen, edota ez diolairauten denboran. Eta helmuga hurrenaerosi beharreko horretan jartzen du. Bide horretan, Europa mailan egindako

ikerketa baten arabera, herritar helduenartean %33k erosketekiko mendekotasuna

dauka (emakumezkoen %34k etagizonezkoen %32k). Horietatik %18k eramoderatuan, %15ek modu larrisamarrean, eta %3k, modu patologikoan.Gazteen kasuan, mendekotasun horilarriagoa da, %46ra igotzen baita(emakumezkoen %53 eta gizonezkoen%39); gainera, %8 modu patologikoandago kontsumoari lotuta. Gainera, aipatu ikerketa horrek hankaz

gora jartzen ditu hainbat aurreiritzi:kontsumoa ez da depresiorako joeraduten emakumeen arazoa. Ikerketakmahai gainean jarri duenez, gazteenartean arrakasta sozial handiena dutenaketa ederrenak sentitzen direnak diragehien kontsumitzen dutenak. Helduenkasuan, berriz, beren itxura fisikoarekingustura ez daudenak dira gehienkontsumitzen dutenak. Europa mailako ikerketak bistaratu

duenez, 16 urteren bueltako gazteekkontsumo konpultsiboan erortzeko

arrisku handiagoa daukate. Baina,zergatik? Adituen hitzetan, «orokorreangazte europarrentzat erosketak egitea daaisialdirako ekintzarikdibertigarrienetakoa. Merkataritza gunehandietan sartu eta neurririk gabe erosteagustatzen zaie, gauza berriak eskuratzea,kontrolik gabe eta ardura ekonomikorikgabe. Nerabezaroa oso garai inpultsiboada, norberaren kontrola oso zaila izatenden garaia. Eta nerabeak zaurgarriagoakdira publizitatearen aurrean, aiseagoharrapatzen dituzte iragarkietakomezuek». Galdera da helduarora iristeanjoera berdinarekin segituko ote duten. Badira egoeraren larritasuna zehazten

lagun dezaketen gakoak: maiz tristatuegiten naiz dirua modu inozoan gastatududalako; triste nagoenean zerbait erosieta animatu egiten naiz; bulkadaz egitenditut erosketak; gustatzen zaidan zerbaitikusten dudanean, ezin dut burutik kenduerosi arte.

ZORIONTASUNA KONTSUMOAREKIN EHIZATU NAHIA

Page 20: ITSASOAK LURRIK GABE UTZITAKO GIZAKIAK · Hego afrikako bilerak izan duen arrakastaren neurria parte hartzeak berak ema - ten du: 48 estatu edo gobernu buru bertaratu ziren, Afri-kako

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ z

ien

tzia

/ te

knol

ogia

Hala eman ditut egun ba-tzuk azken hilabetean:argiarekin jolasean. Izanere, aspalditik egin nahinuen esperimentu batgauzatzen hasi naiz bizi-

toki berriak hala eskainita. Azken urte-ak kale artean eman ditut eta leihotikpareko etxea ikusten delarik ez dago es-perimentu hau egiterik, edo, behinikbehin, ez da horren ikusgarria. Zein daesperimentua? Ba gelako leihoa kartoie-kin estaltzea eta zulo bat egitea, horibesterik ez. Emaitza, leihotik ikustenden hori gela barruan proiektatuta ikus-tea. Nire kasuan, Olabeagako itsasadarertzeko argi ilararekin lokartzea etaegunsentiaren gorria ohe ondoko pare-tan nuela esnatzea.Txoko hau esperimentua azaldu eta

partekatzeko baliatzea pentsatu dut,besteak beste, amaitzear dugun 2015hau, Argiaren Nazioarteko Urtea izanbaita, argiaren gaineko hainbat aurki-kuntzaren efemerideak direla-eta: duelamila urteko Ibn Al-Haythamen (Alhazenbezala ezaguna Mendebaldean) optika-ko lan iraultzaileak; 1815ean, argiarenuhin izaeraren gaineko Fresnelen pro-posamena; 1865ean, Maxwellek argiarenhedapenerako proposaturiko teoriaelektromagnetikoa; eta, duela ehun urte,Einsteinek proposaturiko efektu fotoe-lektrikoa azaltzeko hipotesiaren froga-pena Millikanen eskutik. Urte berekoazaroan Einsteinek Erlatibitatearen Teo-ria Orokorra plazaratu zuen eta hor erenabarmena da argiaren izaeraren ga-rrantzia. Ze modu hobea gertaerok ospa-tzeko argiarekin jolastea baino?Aipatu esperimentua, irudiko ezkerre-

ko bi irudietan jasotzen dena da. Lehen-dabiziko aldiz leihoa kartoiez estali nue-nean –kartoiak berak zuen zirrikituautziz eta kartoia leihoaren kontra osoondo jarri gabe–, emaitza honakoa izanzen: San Mames eta itsasadarra, itzulbi-ratuta gelako pareta batean (irudimenapur batekin, mesedez). Esperimentuaondo gauzatuz gero, eskuineko irudikoa-ren moduko proiekzioa lortzen ahal da.Beheko irudian esperimentu honen ohi-ko eskema jasotzen da, kamera ilun gisaezaguna, baina kasu zehatz honetan ka-mera estenopeiko deritzana. Artikuluaprestatzeko orduan jakin dut hala dei-

tzen zaiela lenterik erabiltzen ez dutenkamara ilunei, soilik zulotxoa (esteno-poa, grezieratik: esteno=estu etaope=irekidura) eta espazio (kutxa, gela...)iluna. Hala, gela batean sartzen den argiguztia zulotxo batetik soilik sartzen ba-da, lortzen dena honakoa da: puntu ba-koitzetik heltzen den argi izpiak gelakohormetako puntu bakarrean jotzea, eta,beraz, zulotxotik kanpora begiratuz iku-siko genukeena barruko hormetanproiektatua ikustea. Itzulbiratzea zerga-tik ematen den nahiko ulergarria da: zu-lotxotik zerua ikusi nahiko bagenu, be-gia zulotik beherago eraman beharkogenuke eta kalea ikusteko berriz zulotikgoraxeago. Beraz, zerua gelako lurreanizango dugu, eta, kalea, sabaian.Esperimentu hau hobetzea badago.

Lehenik eta behin, leihoa ahalik eta ho-beren itxita eta beste edozein argi iturriekidinik. Bigarrenik, zulotxoarekin jo-lastuz. Irudiko luzanga baino hobea da

zulo biribila, errefrakzioa ekiditeko. Gelabaterako gomendagarria 2,5 mm-ko zu-loa da. Zuloaren diametroa handituz ar-gitasun gehiago sartuko da eta kanpokoelementu gehiago ikusteko aukera dago,baina irudia ez da oso garbia, desenfoka-tua baizik. Diametroa txikituz, berriz,irudia hobe enfokatzen doa, baina pare-taren eta zulotxoaren arteko distantziak(distantzia fokala) zehazten du enfokea. Efektu hau lehen aldiz aitarekin des-

kubritu nuen, txikitan, eguzki eklipsebati begiratu ordez orri zati batean zulo-txo bat egin eta autoaren txaparen aur-ka eguzkia proiektatu zuenean. Ostean,askotan egin dut; besteak beste klaseanasperdurak jota deskubritu nuen nolahatz lodiak eskuaren aurka uzten duenzulotxotik lanpara fluoreszenteen argiluzanga mahai gainean primeranproiektatzen den, eskuak berak egitenduen itzalean. Jolasak jolas, beti dago zerikasi. A, eta ondo pasa argiarekin! •

Nola eraiki gela estenopeiko bat. GAUR8

Argiarekin jolasean

Gorka Zozaia - @zotz_Kimikaria

Page 21: ITSASOAK LURRIK GABE UTZITAKO GIZAKIAK · Hego afrikako bilerak izan duen arrakastaren neurria parte hartzeak berak ema - ten du: 48 estatu edo gobernu buru bertaratu ziren, Afri-kako

2015 | abendua | 12

GAUR8• 20 / 21hutsa

her

rita

rrak

Goizalde Landabasoren “Babeserako kopia”liburuaren sarrerako Vladimir Holanenaipuak dio «igande euritsuetatik babeste-ko aterpea» dela poesia. Durangoko Azo-kan nobedadeetako bat izan den poesia li-buru eder horrekin hasten dut gaurko

nire kontaketa.Euriz eta hotzez tindatutakoak dira nire oroitzape-

nak. Ez dakit memoriak zergatik horiek mantendu di-tuen hor buruan, hilezkortuta bezala. Neguko astebu-ru luze haietan, egutegian ilusioz apuntatuta egotenziren egun haiek. Duela hogeita lau urte ingurukoa dalehenengo oroitzapena. 1991. urtea. Euskaraz entzi-klopedia hura argitaratu zen urtea. Azokan presentziaberezia izan zuen. Edo, hori gogoratzen dut behintzat.Entziklopediak oraindik baliagarriak ziren garaiak zi-ren. Harrotasunez esaten nuen nik baneukala huraetxean. Eta, handik aurrera,erdaratik euskarara itzul-pena egiten ez nuela lanikegin beharko. B igar ren oro i tzapena

1996. urtekoa da. Pako Aris-tirekin hitz egin nuenekoarratsalde hura. Euria arizuen egun hartan ere. Eguniluna zela gogoratzen dut.Idazten jarraitzera animatunindueneko une hura da-torkit akordura, idatzi berrinuen ipuin motz haren il-dotik. “Kcappo”, “Irene” eta“Krisalida” trilogia irakurriberria nuen. Ez dakit or-duan zehazki nola interpre-tatuko nituen bertan idatzitakoak. Ziurrenik nerabe-zaroko inozentziaz. Baina, gogoan dut, istorioankontatzen ziren harremanak ez-arruntak iruditu zi-tzaizkidala. Testuinguru arrunt batean kokatutako ha-rreman ez-arruntak. Hilketa odoltsuak. Bortxaketak.Haragikeriak. Eta, idazlea ezagutzea berezia izan zen.Artegatasunez tindatuta dago bigarren oroitzapena.Horiek dira azokaren inguruko nire lehenengo me-

moriak.Tamalez aurten ez dut joaterik izan, baina gertutik

jarraitu ditut egunero albisteak. Harkaitz Canori egindako elkarrizketa batean iraku-

rri dut honokoa: Durango ez dela leku bat, euskal kul-

tura zentrala den unibertso paralelo batera egindakosartu-irten iragankorra baizik.Azokari buruzko albisteak irakurtzen jarraitu dut.

Irakurri nahi ditudan liburuen zerrenda bat egitenhasi naizen bitartean. “12etan bermuta”. “Ezpainakarrainak bezala”. “Neguko egunerokoa”.Ez da leku bat. Buruan darabilkit.Goizalde Landabasori egindako beste elkarrizketa

batean ezlekuekin bihotza erdibituta zegoela zioen.Existentzia ukatzen diegun tokiez ari zen. Deserososentitzeaz. Dagoen lekura ezin egokitu ahal izanaz.Ez da leku bat. Esanahi ezberdinez pentsatzen hasi

naiz. Urtean zehar kulturarako sentsibilitaterik gabe-ko jendeak azaleko militantzia erakutsi nahia akaso. Irakurtzen jarraitu dut. Sexismoa antzemateko saio

bat egon dela zioen goiburuak. Gazteentzako filmeketa bestelako programek erakusten dituzten jarrera

eta mezu sexistez aritu omen da Katixa Agirre idaz-lea. Berrogeita hamar urteren ostean oraindik hainaurrerapen gutxi egin dugula ohartzeak tristuraeman dit. Hala ere, berrogeita hamar urteotan azoka existitu

izan ez balitz, gure kultura zer izango ote litzatekeenez dakit.Zer esango dute azokaz gure ondorengoek hemen-

dik berrogeita hamar urtera. Ezlekuak egunen bateanleku bihurtzen direla pentsatu izan dut. Akaso, ordu-rako leku bihurtuko da.Londresko igande euritsuan poesia irakurtzen ja-

rraitu dut. •

{ koadernoa }

Ez da leku bat. Ezlekuak

Neguko asteburu luzeetan egutegianilusioz apuntatuta egoten ziren egunhaiek. Duela hogeita lau urtekoa dalehenengo oroitzapena. 1991. urtea.Euskaraz entziklopedia hura argitaratu zenurtea. Azokan presentzia berezia izan zuen

Garazi Goia

hutsa

hutsahutsa

Page 22: ITSASOAK LURRIK GABE UTZITAKO GIZAKIAK · Hego afrikako bilerak izan duen arrakastaren neurria parte hartzeak berak ema - ten du: 48 estatu edo gobernu buru bertaratu ziren, Afri-kako

herritarrak

Bost urtez jarrai-tzaileak zain edukieta gero disko be-rriarekin datorOlatz Zugazti: “Urgoiena, ur barre-

na...”. Bakarka argitaratzen duenbosgarren diskoa du. Sentimen-duetatik, eta bereziki mintzenduten gauzetatik, heltzen zaioinspirazioa konpositore eta kan-tariari. Euskal Herriko gauregungo egoerak sortutako hase-rreak eragindako hausnarketanabaria da disko honetarakoidatzitako hitzetan. Euskal gi-zarteak bere burua definitzeko,eta, ondorioz, ikusteko, duen jo-era berria du hizpide. Euskalta-sunean ausart eta harro izateaaldarrikatzen du.Euskal kantagintza tradizio-

nala beti berarekin eramanda,bere sorkuntza propioek osa-tzen dute diskoaren zatirik han-diena. Pako Aristik ”Bizitzarenbaitatik” kantuaren hitzak sortuditu, eta, musikan, Brendan Gra-hamen doinuak izan ditu lagunZugastik.

Nola deskribatuko zenuke zureazken diskoa?Nire lan pertsonalena da, nirebarnetik ateratakoa; ausartenadela ere esango nuke. Nire pen-tsaera azaleratzeko ausardia-txoa izan dut lehen aldiz, biluz-ten hasteko, baina pixka batneurtzen. Izan ere, nire buruariere zentsura jarri diot, kanturenbat edo beste apartatu egin dut.Esan dezaket protesta kantu

mota bat biltzen duela. Ez da in-perialismoari buruzko protesta,finean ezagutzen baitugu zerden. Nolabait gure erantzunare-kin ados ez egotearen ondoriozegindako hausnarketa bat da.Astindu bat eman nahi diot he-rriari esateko gogoeta dezanmintzatzen ari garen moduaz,gure herriari dagokion kokapenhorretatik hain urrun joanez.Herri menderatu gisa izan be-harko genukeen jarreratik, nireustez, oso urrun. Guk geronek

desagerrarazten dugu gure he-rria, gure jarrerarekin, ontzatemanez gauza batzuk, eta ia ezhitz eginez hainbat gauzez.

Zein da hitzen garrantzia?Zein hitz erabiltzen den eta zeinez garrantzitsua da. Esan ohi dahizkuntzak berak pentsaera era-giten duela. Gizakiok hizkuntzaasmatu dugu, baina hizkuntzakberak gero gure pentsaera mol-datzen du. Adibide bat jartzea-rren: harritu egin nindutenorain dela hamar bat urte ikas-tolako batzordean nengoela az-tertzeko iritsi zitzaizkigun do-kumentu batzuek. Hor ikusinituen konplexuek eragindakohainbat diskurtso. Esate batera-ko, aipatzen zen euskaldunakgarela, baina unibertsalak. Bai-na, nik diot, euskalduna zarenezzara unibertsala. Badirudi aldarrikatu behar

dugula euskaldunak garela bai-na ez garela gure zilborrari begi-ra, mundu guztia bere zilborraribegira dagoenean. Bidaian joa-ten bazara konturatzen zara de-nek dauzkatela beren banderak,eta ez hori bakarrik, baita berenarmadak ere, mundua naziona-lista dela. Estatu nazionalistaeta gainera zapaltzaileak dira. Besteok, defendatzen ari gare-

nok, azkenaldi honetan justifi-katu egin beharra izaten dugu,eta anitzak garela aldarrikatu,Euskal Herria anitza dela. Bainahori ez da kontua; kontua danork agintzen duen hemen. Niriberdin dit zein koloreko jendeadagoen hemenHitzak erabiltzerakoan badi-

rudi gu ere difuminatzen goaze-la. “Herria” hitza ez esateagatikerabiltzen dugu “gizartea” asko-tan, eta gizartea esatearekinukatzen dugu herri bat dagoela.Zein gizarte da aipatzen dugun hori?

Ausardia aipatu duzu. Zer ikus-pegitik ausartu zara zu zeu,ikuspegi kritiko horretatik? Bai, alde horretatik. Era berean,hori bai, harritzen nau esan di-datelako ausarta naizela, etakezkatzen nau. Iruditzen bazaieausarta dela ni esaten ari naize-na, uste baino okerrago gaude.Azken finean, basamortu bat

bezala da. Sentitzen da EuskalHerria desagertu balitz bezala,baina era berean negar egitendugu. Badakigu zerbait ez dago-ela ongi, konturatzen gara nolaerasotzen ari diren hizkuntza,hezkuntza... Atal batzuk dauz-kagu ez daudenak ondo, eta ezdira babestuta egongo estatubat ez dugun bitartean. Edo ho-ri eduki ezean, gutxienez jakinarte nola gauden, hau da, diag-nosi bat egin beharra dago. Ezinda ukatu zerbait okerra dagoe-nik oinarrian; ezin da adarreta-tik hasi zerbait konpontzen, le-henengo enborra dago, eta gerohizkuntza, hezkuntza eta besteatal guztiak. Hegoaldean azkenaldian, eta

Iparraldean aspaldidanik, heda-tu da identitate kontuak, norta-sun kontuak utzi behar direla,atzerakoiak direlako. Garrantziadutenak gizarte kontuak dira.Baina nor izan gabe zer egindaiteke? Identitate gabe zerbaitegin al daiteke? Ez, beti da iden-titate bat; orduan zureari ukoegiten badiozu, beste bat har-tzen ari zara. Guk ezetz uste du-gu, identitateak alde batera uz-ten ditugu, eta gizarteaz hitzegiten dugu. Aldiz ez gara kon-turatzen joko horrekin besteidentitate bat hartzen ari gare-la; Hegoaldean, espainola, eta,Iparraldean, frantsesa.

Zu zeu sentitu zara ausart edojendeak sentiarazi zaitu horre-la mezu hori transmititzean?Ni kontziente nintzen gauza ho-riek esaten dituen jendeak, adi-bidez Pako Aristik, arazoak di-tuela. Aristi arbola astintzenhasi da eta erasorik handienaketxetik etorri zaizkio, bere talde-kideengandik, herritarrengan-dik, abertzaleenengandik. Or-duan, horren kontziente izanik,pentsatu dut zerbait esan beha-rra dagoela; ezin dugu geldituhori ukatzen, ezkutatzen eta be-ti negarrez. Eta gero hori sentia-razi didate.

Ipar Euskal Herria ezagutzenduzu. Hegoaldeaz ari zara edomezua Euskal Herri osora ego-ki daitekeela uste duzu?Euskal Herri osoaz ari naiz, jaki-na. Gertatzen dena da denbore-

«Nire lan pertsonalena da,barnetik ateratakoa, eta baita

ausartena ere»

OLATZZUGAZTI

Kantari hernaniarrak bere musika eta

pentsaera ezagutzeko parada ematen

duen diskoa argitaratu du, eta kontzertuak

eskaintzen ari da lana deskubriarazteko.

Idoia Eraso

KANTARIA ETA KONPOSITOREA

Page 23: ITSASOAK LURRIK GABE UTZITAKO GIZAKIAK · Hego afrikako bilerak izan duen arrakastaren neurria parte hartzeak berak ema - ten du: 48 estatu edo gobernu buru bertaratu ziren, Afri-kako

2015 | abendua | 12

GAUR8• 22 / 23

tan ezberdin gaudela; gu orainbizitzen ari garen demokrazia-ren iruzur hori Iparraldean le-henagotik zegoen, “Liberté, ega-lité, fraternité” horren barruanhartu zuten Euskal Herria az-pian. Ze “liberté” da hori? Ez daguretzako, Frantziarentzako da.Sakabanatuta gaude, kurduakbezala. Horri irtenbidea emate-ko, ez litzateke seguru asko de-nok batera izango.

Ezinegon bat sortuko al du dis-koak zentzu horretan?Ez dakit, baina gustatuko litzai-dake pixka bat pentsaraztea, zeresaten ari garen, zer aldarrika-tzen ari garen, zein den gure mi-na benetan, nondik datorren gu-re mina, zein den gure gatazkaazkenean.

«Ur goiena, ur barrena...» dis-koa egiteko lan prozesua nola-koa izan da?Behin batzorde baten egotea to-katu zitzaidan ikastola batean,ustez nire aldeko medio batean,abertzalea. Aldiz, konturatu nin-tzen konplexu pila batez ingura-tuta nengoela, oso barneratutadaukagula gu gaiztoak ez garelaesan behar hori. Hortik aurreraegunero etxera iristen nintzenhaserre. Pixkanaka gauzak idaz-ten nituen, kantuen hitzak, etagero zakarrontzira bota. Azkene-an, baina, uste dut lortu dudalasintetizatzea erdi ironiaz zertxo-bait, hasiera bat.

Inspirazioa sentimendu horie-tatik etorri zaizu?Bai, baina zaila da gai hau kan-tuetara ekartzea. Norentzat arinaiz? Bizitzan inspirazioa denakematen dizu, min egiten duenguztiak. Azkenean, minak eragi-ten du gehienbat, nire kasuanbai behintzat.

Orain arte kantuen hitzez hitzegin dugu. Etamusika?Musika jartzeko normalean har-patik abiatzen naiz, harpa es-kuetan daukadala doinutxorenbat sortuz. Batzuetan doinuakaparte sortzen zaizkit, eta gerouztartu egiten ditut hitzekin.Bestetan, lehenengo hitza dagoeta harekin jolasten saiatzennaiz, eta gero doinutxoren bat

atera daiteke. Batzuetan progra-mazio oinarritxo bat jartzen duteta horren gainean sortzen ahalda doinuren bat. Horrela aurki-tu ditut musikari hauek, zuze-nean, aldamenean ditudanak.

Gazteak dira zurekin diskoanaritzen diren musikarietakobatzuk. Bat da gaztetxoa, baditu 19 urte,beste batek 26 ditu eta hiruga-rrenak ia berrogei. Bi zaharre-nak ezagutzen ditut gaztetxoakzirenetik, alde horretatik osogauza polita da. Beraiei galdetueta denek baiezko borobilaeman zidaten lehen unetik.

Hor ikusten dugu Benito Ler-txundirekin eta zurekin gerta-tu zenaren antzekoa; zu gazteazinenean ezagutu zintuen etabere lanetan kolaboratzea pro-posatu zizun.Bai, igual bai. Egia esan, nik ezdiot egutegiari begiratzen;kointziditu da gazteak direla

eta gainera oso ederrak direla,ezta? Denek esaten didate zeinguapoak diren! Baina ez diotbegiratzen ez egutegiari, eztagauza horiei ere, baizik eta ta-lentuari eta dohainei. Gaztetxoena, esaterako, Orio-

ko ikastolatik ezagutzen dut, 8 urte zituenetik. Ematen nuenkantagintza klase batean ezagu-tu nuen; esku soinua jotzenzuen eta umetatik izan du oso belarri ona. Gero teklatua berekasa ikasi zuen. Belarriz denahartzen du eta oso bizkorra da.Besteak ere, oso serioak dira,eta lanean gustua daukatenak.

Disko honetan harparen kon-painian musika desberdinakaurkitu ditugu. Agian izango da Euskadi Irra-tian neukan “Kantaita” saioa-rengatik, munduko musikei es-kainitako saioa. Asko gustatuizan zaizkit beti Mediterraneo-ko eta Europa ekialdeko musi-kak, baita zeltak ere, Europa in-

gurukoak asko. Egon daitekehortik ere. Badago kantu batnik erdi hip hop antzekoa delaesaten dudana, eta hori da de-netan protesta gehien egitenduena. Nolabait mezuak beharzuelako izan oso esana kanta-tua baino gehiago: «Eraso txikiguztiak handien zati besterik ezdira». Rap bat balitz bezala abia-tu nuen.

Mendekotasuna, zapalkun-tza.. aipatu dituzu asko zurelanetan. Musikak zer ematendizu pertsona gisa?Alde batetik sentitzen dudanadago, pertsona bezala eta gizar-tekide bezala, eta orduan idatziegiten dut. Baina, beste alde ba-tetik, musikaria naiz eta kan-tuak egiten ditut. Nolabait bimundu horiek uztartzen saia-tzen naiz. Niretzako musika ga-rrantzitsua da, nire bizitzan be-tidanik egon da. Saiatzen naizpixka bat transmititzen musi-karen bidez ere. Batzuetan hori

«Harritzen naiz

esan didatelako

ausarta naizela, eta

kezkatzen nau.

Iruditzen bazaie

ausarta dela ni

esaten ari naizena,

uste baino okerrago

gaude»

“Argazkiak: Isabelle MIQUELESTORENA

Page 24: ITSASOAK LURRIK GABE UTZITAKO GIZAKIAK · Hego afrikako bilerak izan duen arrakastaren neurria parte hartzeak berak ema - ten du: 48 estatu edo gobernu buru bertaratu ziren, Afri-kako

herritarrak

ez da erraza izaten. Zenbat etagazteago izan, are eta gehiagosaiatzen zara erakusten instru-mentua zenbat menderatzenduzun, zein ondo jotzen du-zun... Horretarako nota eta mol-daketa asko sartzen saiatzen za-ra. Talentu hori erakutsi nahiduzu nolabait. Heltzen zoazenheinean, husten joaten zara, no-ta eta moldaketa gutxiago sar-tzen. Oraingo lan honetan na-barmena izan da hori ; lanpertsonala nola den, ikusi dutmusikak hutsune gehiago be-har duela, espazio gehiago sor-tu ditut, horien bidez zerbaitsentiarazi nahian. Jendearenbihotzetan zerbait ukitzea lor-tzen badut, asko da.

Disko berri hau aurkeztekohainbat kontzertu egin dituzuIruñean, Bilbon, Donostian,Markinan, Durangon etaBaionan. Nola sentitu zaraegindako emanaldietan?Polita izan da, adibidez, Marki-nan bertan norbait negarrezikustea eta zerbait gertatu delaikustea. Iruñean ere eman nuenkontzertua ekainean, sumatunuen malkoren bat bazegoela,eta ni ere hunkitu egin nintzenmomenturen batean, zerbaitgertatzen ari ote zen seinale.Hurrena, abenduaren 17an, Her-nanin izango naiz.Nire buruari esaten diot «ez

kezkatu hainbeste dena ondoote dagoen edo hain perfektuaote den». Musika zuzenean egi-ten duzunean, helburua biho-tzera iristea da.

Harpa da zure tresna, ez daohikoena. Nik harpa ezagutu nuen Benito-ren “Altabizkar eta Itzaltzukobardoari” diskoan parte hartunuenean, 15-16 urte nituela. Horezagutu nuen harpa zelta batzeukan pertsona bat, eta hasinintzen pixka bat jotzen. Beni-tok orduan utzi zidan Alan Sti-velen disko bat eta asko gustatuzitzaidan; alde horretatik, nireidoloa izan da. Geroztik Stivele-nek egin zituen beste diskoaklortu nituen, eta ikusi nuen fol-karen eta rockaren oinarria era-biliz nola egiten zion tokia har-pari, eta horren ildotik joan

naiz ni neu ere. Instrumentuaikasteko sartu behar izan nuenkontserbatorioan, eta orduanmusika klasikoaren bidea eginnuen. Baina klasikoa gehienbatakademikoki landu dut, titula-zio bat izateko, argi neukan ezzela hori nire bidea. Paralelokibeti musika popularraren ildo-tik jarraitu dut eta euskal kantutradizionalak ezagutzen joannaiz.

Hori da zure ukitu berezia?Bai, folk-pop musikaren giroahartu dut pixka bat, hori imita-tuz alde batetik, eta gero nireerara ekarriz. Euskal musikatradizionala ezagutu dut, eta

uztarketa bat egin dut, eta ima-jinario bat sortu.

Benito Lertxundirekin biraegiten ari zarete. Nola doa?Bai, koroak egiten, harparekineta teklatuarekin laguntzendut. Bira ongi doa, indartsu. Ur-te batzuk izan ditugu Hegoalde-an non guztia nahiko geldiegon den, krisia eta… Orduan,geroni animatu gara ekoiztera,kontzertuak sarreren ordaina-rekin aurrera ateratzera. Hauda, ez da kontratazio baten bi-dez izan, gu ekoizten hasi gara. Esan behar da Iparraldea ere

urte askoan hilda bezala egondela, gutxi etorri izan gara. Aur-

ten Jean-François Duprat izene-ko pilotari ohi batek deitu gaituhainbat kontzertu antolatunahi zituela esanez; iaz, Baio-nan egin zuen lehen kontzer-tua, Benitorekin. Aurten laukontzertu antolatzen ahal zi-tuela esan digu. Donibane Lohi-tzunen daukagu azkenengoa,abenduaren 19an, Jai Alai pilo-talekuan. Berak antolatu du erenire Baionako kontzertua.

Lertxundirekin egiten ari za-reten bira horretan bere kan-tu berri eta zaharrak entzundaitezke, baina musikariekere toki handia duzue, kon-tzertuaren erdia ia esan daite-ke zuen gain dagoela. Forma-tu hori nolatan?Benitori beti gustatu izan zaiomusikariei tokia ematea. AngelUnzu, gitarra eta perkusioa jo-tzen duena, askotan aritzen daeta oso kreatiboa da; bere ka-buz sarri entzuten dugu gauzaezberdinak egiten. Benitori gus-tatu zitzaion eta tokia emateapentsatu zuen, horrelako arna-saldi pixka bat emateko ere. Aniztasuna da zentzu horre-

tan. Erabiliko dut hitz polit etamagiko hori, hainbeste aipa-tzen duguna, baina identitateedo entitate baten barruan, ho-ri bai.

Musikak toki handia hartzendu zure bizitzan.Batzuetan egunerokoaren partedenean gogo handirik eduki ga-be ere praktikatu egin beharduzu, nolabaiteko hoztasun ba-tekin. Praktikatu behar dituzuzuzenean kantatzen dituzunkantuak, eta hori batzuetan eramekanikoan egiten da, gero zu-zenean teknikaz ez arduratze-ko, baizik eta disfrutatzeko. Ho-rren atzetik lan hotz bat egonbehar da, eta horrelako bateanideiatxo bat sortzen da, bainalanetik ateratzen da beti, lane-an harrapatzen zaitu inspira-zioak. Lan aspergarri baten on-doren ideia polita ateratzen da,horrek ilusionatzen zaitu, etajakin nahi duzu sentiarazi du-zula zerbait. Dena sorginkeriada: lortzen baldin bada komu-nikatzea, horrekin dena lortzenda.

«Polita izan da

kontzertu batzuetan

norbait negarrez

ikustea eta zerbait

gertatu dela ikustea.

Jendearen

bihotzetan zerbait

ukitzea lortzen

badut, asko da»

Page 25: ITSASOAK LURRIK GABE UTZITAKO GIZAKIAK · Hego afrikako bilerak izan duen arrakastaren neurria parte hartzeak berak ema - ten du: 48 estatu edo gobernu buru bertaratu ziren, Afri-kako

2015 | abendua | 12

GAUR8• 24 / 25hutsa

Atzo zortzi Kolonbiako presidenteSantosek “San Jose” galeoiarenaurkikuntzaren berri eman du.10.000 milioi euroko altxorra sa-

belean zuela 1708an Indiatako ibilian in-geles kortsarioek hondoratu zuten galeoia.Eta, hara ze kasualitatea, espainiar Koroa-rentzat Usurbilgo Mapil ontziolan izanzen eraikia hamar urte lehenago. Itsasoannola ontzigintzan ere euskaldunen eskar-mentu eta ospea munduan zehar aitortuazen adierazgarri.

Espainiar, ingeles eta frantziar inperio-en mendeetako diru iturri nagusiak India-ko ibilian egin arpilatzeak izan dira. Baina,aberastasun gose aseezina zutenez, batabesteen arteko lapurretak etengabe ema-

ten ziren. Ondorioz, ezpataz eta odolez la-purtutako era guztietako altxorrak iristenziren, baita Euskal Herrira ere.

Ez dago ohorerik ordea garaiko itsason-tzirik aitzindariena eraikitzean, inperiobihozgabeenaren esku Amerikak egitekotresna ezinbesteko bilakatzen denean; aregutxiago zure herriarekin gauza bera eginduenarentzat denean.

Ezaguna da Usurbilgo elizaren dorre do-torea eraikitzeko Etxebeste jaunak india-noen odolez zipriztindutako urrez beteri-ko kutxak bidali zituela. Antzera, nagogure inguruetan adibideak ez direla falta-ko… Eta ez, ez da atsegina hori onartzea,baina hori da gure historiaren parte batenegia.

«Espainiar hauek jota daude!». Ez al danegargarria Espainiako Kultura Ministe-rioak «espainiar ondare» delakoan “SanJose” galeoiaren altxorra erreklamatu iza-na? XVI. mendetik aurrera ezpataz arpila-tutakoa XXI.ean legeztatu? Espainiar Esta-tuak bere ardura hartu izana ez al da frogaargia Hagako Auzitegiak epai dezan eginarpilatze eta sarraskiengatik?

Nago baina, justiziarik izango bada legezaharrera jo beharko dugula: lapurrari la-purtzea libre…

Bada, Usurbilgo Udalak pirata ontzi batbidal dezala berreskuratzera bai altxorraindiano txiroentzat eta bai ontzia bera ereherriarentzat, ondare kultural paregabeabaita bere horretan. •

0hutsa

Piratak altxorraren bila

Xabier MikelErrekondo

hutsa

Duela 85 urte jaioa, Audrey Hep-burnek balleta dantzatu zuenhaurtzaroan eta nerabezaroan etaezkutuan dirua biltzen ibili zen

Herbehereetako erresistentziari laguntze-ko. Nazien aldekoa zuen aita; baroia, aito-na bat. Aktore karreraren amaieran, Uni-cefeko enbaxadore berezi izendatu zuten,eta, minbiziarekin hil baino lehentxeago,Askatasunaren Domina irabazi zuen. Bai-na bere edertasuna da oroitzen duguna.

Belaunaldiz belaunaldi segitu ditu jen-darteak edertasun ereduak, teoria eboluti-boetatik hasi –bertze animaliek bezala, bi-kotekidea umeak izan eta zaintzekoezaugarri fisikoen arabera hautatzen du-

gula diotenak– eta metrosexualenganai-no. Tartean pasatu ditugu bular eta aldakazabaleko Venus, begi handi eta gorputz ga-raiko Nefertiti, aberastasunaren seinale zi-ren zuritasuna eta borobiltasuna, gero ar-galtasuna eta azala zimurtu arte eguzkiahartzeko moda, berriro zuria, zaintzeare-kin lotua... Eta oraindik ez da desagertutxikitan erabili erabiltzen genuen bainabere itxura arraro eta ezinezkoagatik so-bera gustuko ez genuen Barbie. Are gehia-go, Hello Barbie jaio da, adimen artifiziale-ko jostailurik konpletoena. Merkaturatuez zedin kanpaina egin arren, Mattel etxe-ak aitzinera egin du eta dendetan duguEguberri hauetan. Kritika batzuek diote

haurren gustuak ikertzea bilatzen dutelajostailu perfektua lortzeko, “The Simp-sons” telesaileko kapitulu batean bezala,panpina gerri mehe honek wifi konexioabaitu eta haurrekin solas egin eta elkarriz-ketak grabatzen baititu. Barbie espioia da.

Alde guztietatik iristen zaigu irudi bon-bardaketa gure gustuak bideratuz. Zutabeosoa ez, egunkari osoa eta gehiago merezi-ko luke publizitatea aztertzeak. Matxismo-aren gailurrean dabil, emakumeak kirur-gia estetikoa egitera animatuz eta kortseitxi batean itoz. Ez naiz «edertasuna ba-rruan dago» topikoan eroriko, baina eder-tasun fisikoa ezin da izan oroitzen dugungauza nagusia. •

hutsa

Edertasuna oroitzea

Maider Iantzi

Page 26: ITSASOAK LURRIK GABE UTZITAKO GIZAKIAK · Hego afrikako bilerak izan duen arrakastaren neurria parte hartzeak berak ema - ten du: 48 estatu edo gobernu buru bertaratu ziren, Afri-kako

herritarrak

Ez da ohikoa 24 eta 25 urtekogazte batzuek baserritik bizi-tzeko hautua hartzea. Garaimodernoko Euskal Herrian,nekazaritza ogibidetzat auke-ratzea ortodoxiatik irteten

den erabaki bihurtu da. Lotua da baserriaeta, gainera, egungo eskema ekonomikoa-ren arabera, errentagarritasun txikiko jar-duera profesionala ere bada.Hori horrela da egun, eta horrela zen

orain dela 36 urte ere, Mailu Gardoki etaXabi Akizuk baserritartzeko erabakia har-tu zutenean. “Betiko” nekazaritzaren etanekazaritza “modernoaren” arteko trantsi-zioa bete-betean zegoenean egin zuten au-kera. Dioten bezala, apurtu aurretik helduzioten baserriko jakintzen hariari. Mailueta Xabi bezalako baserritarren ekinare-kin, hari hori sendotu egin da. Alde bate-tik, egungo euskal nekazaritza ekologikoa-ren mugimenduan paper esanguratsuajokatu dutelako, ekoizpenean aitzindariakizanda eta baserritar zein kontsumitzaileekologikoen elkarteak lehen lerrotik sus-tatuz. Beste aldetik, baserri ekoizpenarendesagerpen testuinguru betean, abando-natuta zegoen baserri bat berritu etaekoizpen betean jartzea lortu zutelako, be-raien lanpostuak sortuz eta, 36 urterenondoren, errentagarria den nekazaritzaenpresa txiki bat mantenduz. Baina Mailu eta Xabiren gorputzetatik

ere pasa dira 36 urte eta orain baserriarentransmisioa gauzatzeko asmoarekin dabil-tza. Euskal Herriko ehunka baserritan ger-tatzen ari denaren adibide dira.

GAZTETASUNAREN IDEALISMOTIK HASI

24 eta 25 urteko neska-mutilak artean, bigazte arrasatear hauek 1979ko udaberriansartu ziren aurrenekoz Haristizabalen. Ba-serriaren deia urte batzuk lehenago entzu-na zuten, eta dei hori jarraituz ibili ziren,trebatzen, Ingalaterratik (Mailu), Katalu-niatik (Xabi), eta, elkarrekin, Lasturren.«Guk nekazaritza ekologikoa egin nahi ge-nuen», gogoratu dute, «duela 36 urte, in-guruotan gure ekoizpen eredua ‘existi-tzen’ zenik ere ez zen entzuten, horregatikkanpora jo behar izan genuen, ikasteko.Hona heltzean konturatu ginen bertokobaserritarrek ere inork baino gehiago zeki-tela nekazaritza ekologikoaz. Auzokoekin

asko ikasi dugu, nekazaritzarekin lotutakokultura barne-barnean daramate».Jakintzak jakintza, 70eko hamarkada

hartan baserritarrek eta beraien mendee-tako ezagutzek bi aukera besterik ez zeuz-katen: intentsifikazioa ala jarduera aban-donatzea. Xabi eta Mailuk Europa osoanzehar ernetzen zegoen hirugarren aukerahartu zuten: ekoizpen biologikoa eta kon-tsumitzailearekin harremana. Leku asko-tan bila ibili eta gero, Ezkio-Itsason baserrieder batekin eta horren 11 hektareekin –er-diak harizti– topo egin zuten. «Orduan ereez zen erraza gazteentzat baserri bat esku-ratzea», nabarmendu dute. «Herrian osoharrera ona egin ziguten auzokideek, segi-tuan gonbidatu gintuzten bazkaltzera bi-zilagunek, eta baserria konpontzen hasieta berehala alkatea eta bi zinegotzi etorri

ziren gure asmoak ezagutzera. Ondorenalkateak berak udal plenoan gure buruakaurkeztu eta gure proiektua zein zen azal-tzera gonbidatu gintuen. Baliabideak ereeskura jarri zizkiguten: goiko baserrikoekmandoa utzi ziguten, behekoek traktorea...Eta jakintzak! Ezin esan zenbat ikasi du-gun gure amekin lehenengo (Xabirenamarekin ortuaren gakoak ikasi bazituz-ten, Mailurenarekin okintzaren munduanmurgildu ziren), eta auzokoekin gero bes-te hainbat lanetan».1979an, XVI. mendeko Haristizabal ba-

serri ederretik zutik gelditzen zen ia gauzabakarra bere hiru arkudun atari paregabeazen. Goitik behera berriztatu behar izanzuten; «eskerrak lagunei! Asteburutankuadrilla bikainak elkartzen ziren hemenlagun eta senitartekoen artean –Xabiren

aita arotza zen–. Beraien laguntzarik gabeezingo genuen etxea altxatu». Lehenengourte haietan, baserri ekoizpen «klasikoa»egiten hasi ziren, denetik zeukaten: ortua,fruta arbolak, antzarak, oiloak, untxiak,ahuntzak, behia, ogia... Baserri ekoizpendibertsifikatu baten maneiua ikasi zuten,hizki guztiekin. Etxekoen kopurua ereugaritua zen Ortzi eta Zuhaitz semeenetorrerarekin, eta, hamar urteren ondo-ren, «oinarrizko baserritar titulua» lortu-ta, erabaki zuten indarrak bildu beharreanzeudela. «Baserrian lortutakoa Zumarra-gan saltzen genuen. Xabik euskara eskolakere eman zituen lehen bizpahiru urteetan.Baina buruan geneuzkan inbertsioak eginahal izateko (errota, furgoneta...) ez zigunematen. Orduan erabaki genuen okintzaneta frutagintzan zentratzea».

Nola eutsi landa eremuetakotransmisioaren hariari?

HUTSA

Mailu Gardoki eta Xabi Akizu, Ezkio-Itsasoko Haristizabal baserrian. Duela 36 urte egin zuten bestelako bizimodu baten aldeko apustua. Haritz MAYORA

Page 27: ITSASOAK LURRIK GABE UTZITAKO GIZAKIAK · Hego afrikako bilerak izan duen arrakastaren neurria parte hartzeak berak ema - ten du: 48 estatu edo gobernu buru bertaratu ziren, Afri-kako

2015 | abendua | 12

GAUR8• 26 / 27

NEKAZARITZA ETA ELIKADURA EKOLOGIKOAHUTSA

Urte asko «ia baserritik irten gabe»eman eta gero, fase soziala iritsi zen Haris-tizabalera. Pasa den mendeko 90eko ha-markadaren hastapenetan sortu zirenhainbat gizarte mugimenduren sorreranparte hartu zuten: Biolur Gipuzkoako Ne-kazaritza Ekologikorako Elkartea; Otarrakontsumo ekologikorako elkartea; Goi-men Goierriko Landa Garapen Elkartea(bertan teknikari bezala lan eginez); “Base-rria Natura Eskola Bizia” ikastetxeei zu-zendutako programa, Gipuzkoako Okinekologikoen taldea, AHTren kontrako mu-gimendua...

Sarritan, baserriko lanak eta ordu txikie-tan egindako batzarrak uztartu beharreanizaten ziren. Indarra eta grina bazituzten,eta orain, emaitzei erreparatuta, pozikagertzen dira bilakaera horretan beraienalea jarri izanagatik, «gaur egun nekazari-tza ekologikoak badu izena eta izana, etaherritarrek bertoko elikagai ekologikoakeskatzen dituzte». “Baserria Natura EskolaBizia” bezalako ekimen batek duen eraginbiderkatzailea ere nabarmendu dute; «mi-laka ikasle eta heldu pasa dira proiektukozortzi baserrietatik, eta ikusi dute baserriabizirik dagoela eta bere funtzio anitza ga-rrantzitsua dela Euskal Herriko etorkizu-nerako. Ereindako haziak bere fruituakematen ari dira».

TRANSMISIOAREN KORAPILOA

Baina denbora ez da alferrik pasatzen, etabaserriko lanaren nekeak nabariagoak di-ra behin edade bat hartuta. Erretirorakogaraia gertu dute, bai Xabik eta baita Mai-luk ere, baina ez dute erretiroa hartu nahiHaristizabaleko ekoizpenak eta bertansortzen diren lanpostuek jarraipena izan-go dutela bermatu arte. Izan ere, jardueraprofesional betean aritzeko baliabideakdauzka Haristizabalek: 2 hektareako frutasaila, fruta gordetzeko kamara, irina etaogi ekologikoa egiteko okindegia, ikaste-txeen bisitak jasotzeko azpiegitura. Base-rriko ekoizpenaren transmisioa gauzatuahal izateko formulen bila dabiltza. «Prestgaude dakigun guztia transmititzeko, horibehar-beharrezkoa da. Baina erreleboagauzatuko bada, guk beste etxe batera jo-an beharko dugula argi dugu, berriek ereaskatasun osoa beharko dute-eta».

Egoera horren aurrean ere, bide berriakirekitzen saiatu dira azken hiru urteetanzehar. Irtenbide desberdinak lantzen aridira: errentan ematearena, elkarte bat sor-tu baserriaren jabegoa partekatuko duena,salmenta babestu bat (gaur egun kalekoetxebizitza babestuak dauden antzera)bertatik bizitzeko baldintzarekin… Lan-bi-zitza osoan zehar baserria jasotzen eta be-

re etorkizuna bermatzen ahalegindu on-doren, ez dute Haristizabal itxita ikusinahi indarrak jaitsi zaizkielako. «Ez duguerretiratzeko asmorik. Badugu baserriarenalde lanean jarraitzeko gogoa eta beharra,baina modu lasaiagoan, osasuna ere zain-duz. Oso garrantzitsua da guretzat, ordea,Haristizabal baserriko ekoizpenak jarrai-pena izango duela bermatzea».

Ez gara kasu isolatu batez ari: Euskal He-rriko baserri asko –ekoizpen ekologikoa-ren aitzindari izan zirenak barne– egoerabertsuan daude. Aldi berean, pertsonagazteak daude lanean hasiko liratekeenak,baina inbertsio gogorrak egiteko gaitasu-nik ez dutenak. Alde biak elkartzeko osointeresgarria litzateke Iparraldean dagoenLurzaindia bezalako erakunde bat, erreti-ratzear diren baserritarrak eta hasi nahidutenak kontaktuan jarriko dituena, au-rrez baserritarrak formatuko dituenaurrats hori prestatzen joateko, erreleboaeroso eta era justuan egin dadin.

Zergatik ez amestu baserri ekoizpeneneta kulturaren jarraipena ziurtatzeko,errelebo hori posible egiteko, baserria bizi-rik eusteko: herri ekimenak, formula ko-lektiboak edota politika publikoak? Trans-misioa bermatu beharrean gaude, hariabetiko eten ez dadin, zer litzake bestela ba-serririk gabeko Euskal Herria?

ENEEKEuskadiko Nekazaritza eta Elikadura

Ekologikoaren Kontseilua

«Baserri Natura Eskola Bizia» ekimenaren baitan, hainbat eskoletako ikasleek bertatik bertara ezagutzen dute baserriko bizimodua. Haritz MAYORA

Page 28: ITSASOAK LURRIK GABE UTZITAKO GIZAKIAK · Hego afrikako bilerak izan duen arrakastaren neurria parte hartzeak berak ema - ten du: 48 estatu edo gobernu buru bertaratu ziren, Afri-kako

herritarrak

Eguberri eguneanbertan Snoopy etaCarlitos protago-nista nagusi di-tuen “The PeanutsMovie” estreinatu-

ko da Euskal Herriko zinemaaretoetan. Adi beraz, film horimade in Euskal Herria baitaneurri handi batean. Izan ere, Iker Maidagan pantaila handianikusiko dugun lanaren story ar-tist-a da, hau da, berak egin dufilmeko storyboard edo irudi bi-dezko gidoia. Euskal Herrian da-go orain Maidagan, etxean, sor-men prozesu bete-beteansartuta. Hori bai, bere ibilbidea-ren istoriotik hasita beste milakontatzeko prest aurkitu dugu.

Maidaganen istorio pertsona-la Gueñesen hasi zen, azkenekozazpi urteotan AEBetan idatzibaditu ere kapitulu berrienak.Bertan zinemagintzan eta tele-bistan egin du lan. Azken bola-dan story artist gisa aritu da, etaez edonon: 20th Century Foxkonpainian. Esan bezala, story-board edo irudi gidoiak egitenaritu da, hau da, Maidaganen hi-tzetan, filmen «bertsio primige-nioak» egiten. «Eszena guztiakzehazten dituzten mugimen-duzko komiki modukoak diraeta behin-behineko soinu ban-darekin muntatzen dira». Hasie-rako lan horren bidez, filmaketalanetan edo animazioan sartuaurretik istorio batek zelan fun-tzionatzen duen ikusten da, etaprodukzio erdian ager daitezke-en arazoei irtenbidea ematekoaukera ere izaten da. «Zerotikfilma imajinatu eta ondoren da-tozen ehunka pertsonentzakogida bisuala sortzen duen zu-zendari txiki baten modukoa za-ra. Horregatik, animazioan, zi-nema zuzendariak storyboardartist gisa hasi ohi dira», argitudu Maidaganek.

Barrura begira, lan hori «jato-rrietara itzultzea» bezalakoa de-la dio gueñestarrak: «Txikitanegiten nuenak izen tekniko batdaukala deskubritzearen pare-koa izan da, zinemagintzan guz-tiz funtsezkoa den lan bat dela.Gainera, hori egiteagatik or-daindu ere egiten dizute!». Etajatorri horietara salto eginez,kontatu du Maidaganek Zarami-

llo Gueñesko auzoaren eta Bil-boren artean hazi zela. Bilbonzuen eskola, baina herrian bizizen; «nire lagun gehienak Bilbo-koak ziren eta ni tren bidaienmenpe izaten nintzen beti lagu-nekin elkartu ahal izateko», go-goratu du. Dioenez, ondorioz, ezzuen afaldu aurreko futbol par-tidarik izaten, eta orain, atzerabegiratuta, konturatu da agianarrazoi horregatik jaio zela bara-rengan marrazteko zaletasuna.

Eskola eta institutu garaiezoroitzapen bereziak ditu. Goize-ko lehen orduko klaseetara be-randu heltzen zen beti, matema-tikak gorrotatzen zituela ez du ezkutatzen, ezta historia eskolakmaite zituela ere. «Herrian nen-goenean etxean egotekoa nin-tzen, eta, irteten nintzenean,mendira joateko izaten zengehienetan», segitu du. «Osogustuko dut mendira joatea etajarraitzen dut joaten». Zaletasu-na horren atzean irudimen ari-keta garrantzitsu bat ere bada-go. «Euskal Herriak paisaiaizugarriak dauzka, begiratzeare-kin bakarrik inspiratzen zaituz-te», azaldu du.

IKASMAHAIA, EUSKARRI MAITEENA

Imajinatzekoa da Maidagan, be-giak itxita, garai hartako oroi-tzapenak burura ekarriz. «Txiki-tan, artzaina zen nire osaba batigailur bakoitzaren historia kon-tatzeko esaten nion. Horrek guz-tiak liluratzen ninduen; egunparez pare ditugun mendi ho-riek berak tropa erromatarrekzeharkatu zituztela edota gerlaribikingoek ikusi zituztela pen-tsatzeak liluratzen ninduen»,azaldu du ume baten begiekinbegiratutako mundua gogoan.

Irudimen hori ez zen urteekinjoan, beste forma, ideia eta esze-na batzuk hartzen joan zen. IkerMaidagan umeak, izan ere, osogustuko zituen zinema eta ma-rraztea. «Komikiak pobreen zi-nema direla diote, eta nik eznuenez ez kamerarik ezta filmlabur bat egiteko laguntzekoprest zegoenik ere, komikiakegiten nituen. Hogei komiki in-guruko bilduma izatera ere hel-du nintzen, bakoitza berrogeiorrialdekoa», gogoratu du. Ko-mikiak egiteko «beharraren»

infraganti

AEBetako zinema konpainia erraldoiekin lan egin ondorenEuskal Herrira itzuli da berriro Iker Maidagan, sormenerakoduen toki kutunera. «Mirage» film laburraren egilea istorioberriak idazten ari da uneotan eta tarte bat hartu du GAUR8ri bere ibilbidearen berri emateko. Hollywoodekoxarma eta ahalmen izugarritik urrun, marrazkien bidezkonarrazioarekiko pasioa da berea.

IKER MAIDAGAN

Monika DEL VALLE | ARGAZKI PRESS

Page 29: ITSASOAK LURRIK GABE UTZITAKO GIZAKIAK · Hego afrikako bilerak izan duen arrakastaren neurria parte hartzeak berak ema - ten du: 48 estatu edo gobernu buru bertaratu ziren, Afri-kako

2015 | abendua | 12

GAUR8• 28 / 29

atzean zer zegoen aitortu du:«Dibertitzen ninduena ez zenmarraztea, marrazkiekin istoriobat kontatzea baino».Irudimenaren mundu horre-

tan ikasgeletan aurkitu zueneuskarri gustukoena Maidaga-nek: geletako ikasmahaiek xar-ma berezia zuten marrazteko.«Ikastetxeetako mahaiak arbelabikainak dira arkatzendako; pa-pera baino askoz gustukoagoakditut marrazteko eta faltan bo-tatzen ditut», aitortu du.

«JURASSIC PARK» FILMA

Muralak, mota guztietako esze-nak, itsasontzien batailak, pai-saiak, edozerk har zezaken ma-rrazki itxura. «Azkenerako nireikasmahaia espektakulu bilaka-tu zen eta garbitzaileek garbi-tzeari ere utzi zioten. Hurrengogoizean itzuli eta han zeudennire marrazkiak, gainontzekomahaietakoak ezabatzen zituz-ten bitartean», gogoratu du irri-barrez. Institutuko azken egune-an, hutsik zegoen ikasgelabatean sartu zen azken orduan:mahai guztiak batu eta marraz-ki erraldoi bat egin zuen. «Inorkhau ikusten badu orain, ba bai,ni izan nintzen, baina pentsa-tzen dut orduan ere imajinatu-ko zutela...», kontatu du.Irudimenez betetako motxila-

rekin, gazte-gaztea zela erabakizuen zinemagintzan lan eginbehar zuela. Zehazten duenez,“Jurassic Park” filma ikustenhartu zuen erabakia. Pelikulahori «bere belaunaldiaren ‘StarWars’» izan dela dio. Dinosauro-ekin «flipatzen» zuen ume ba-tentzako, «magia hutsa».Gogorragoa izan zen AEBetara

salto egitearen erabakia. Jauziaegindakoan, hori bai, «inoiz ino-

ra» ez zela helduko pentsatuzuen. Aurretik, Ikus-entzunezkoKomunikazioa ikasteko notanahikorik ez zuela-eta EHUn ka-zetaritzan matrikulatu zen, bai-na bi urteren ondoren ikusizuen hura ez zela bere bidea. Gauzak horrela, zerotik berrirohasi behar izatekotan, pentsatuzuen Bartzelonan edo Madrilenegin beharrean hobe zela hel-mugatik hurbilago egitea, etaNew Yorkera joateko aukera az-tertzen hasi zen. «Urte bi emannituen ingelesa ikasten, eta, tar-tean, kazetaritza bukatu nuen.Azken azterketa bukatu bezain

pronto, notaren zain egon gabe,AEBetara bidean nengoen». Behin New Yorken, film labu-

rrak, lan amateur andana etaBrooklyneko animazio estudiobatean egindako praktikak hel-du ziren, AEBetan oso ezagunazen “Ugly Americans” telebista-ko sailean. Hangoak ere bere is-torioa badu. Gogoratu duenez,produkzio batean lanean ari zi-ren, baina sekretismo izugarrizjokatzen zuten arduradunek;langileei ere ez zieten ezer esa-ten. Egun batean, Owen Wilsonaktore ezagunaren antz handiazuen pertsonaia baten eszenabat enkargatu zioten. Hain zu-zen, “Zoolander” filmean oina-rritutako telebistarako sail laburbat prestatzen ari ziren. Ostean, “Mirage” film laburra

zuzendu zuen Maidaganek Da-na Terracekin. Maidaganen gi-doia duen lanak nazioarteko jaialdi ugaritan parte hartuzuen, eta, izandako harrera ona-ri esker, 20th Century Fox etxe-ko Blue Sky Studios animazioestudioetan story artist gisa lanegiteko aukera sortu zitzaion.

Kontuak kontu, baina, publikohandiaren begietara saltzen di-ren galek, sariek, glamour-ak...zerikusi gutxi dute Maidaganenhitzetan zinemagintzaren egu-nerokoarekin. Dirua irabazteahelburu duten konpainia erral-doietan, «kezka handiak dituz-ten sormen handiko lagunakdaude, baina baita sistemarenparte diren pertsonak ere», esandu, eta, estudioaren arabera, ba-tzuek besteek baino pisu han-diagoa dutela gaineratu du.Maidaganek parte hartu duen

hiru film labur daude orain zi-nemetara bidean; lehena aurkiestreinatuko da, eta, beste biak,berriz, batek daki. Azaltzen due-nez, animazioko film batek hiruurte behar ditu hasi eta buka-tzeko, atzerapenik ez bada, «etaniri katearen hasierako lana to-katzen zait». Besteen lanetanaritu ostean, hori bai , bereproiektuetan dago orain mur-gilduta. Aurreratu dezakeen ba-karra bi film labur eta luze bate-an ari dela, hortik aurrerakoa...•

Iker Maidagan animazio zinegilea da AEBetan. Egunotan, Gueñes jaioterrian dago. Monika DEL VALLE | ARGAZKI PRESS

hutsa

«Azkenerako nire ikasmahaia espektakulubilakatu zen eta institutuko garbitzaileekgarbitzeari ere utzi zioten. Hurrengo goizeanitzuli eta han zeuden nire marrazkiak»

«Mirage» animaziozko film laburrarekinnazioarteko hainbat jaialditan izan zenMaidagan. Izandako harrera onak 20th CenturyFox konpainiako ateak ireki zizkion Nerea GOTI

Page 30: ITSASOAK LURRIK GABE UTZITAKO GIZAKIAK · Hego afrikako bilerak izan duen arrakastaren neurria parte hartzeak berak ema - ten du: 48 estatu edo gobernu buru bertaratu ziren, Afri-kako

hutsa

3 BEG

IRADA:

Youtuberrak

arki

tekt

ura

/ z

ien

tzia

/ te

knol

ogia

Urte bukaeran, ohikoa izan ohi da urtearenerrepasoa egitea. Twitter sare sozialak egindu berea eta identifikatu ditu eragin handie-na izan duten txioak, gehien bertxiotu dire-nak, kontu bat ireki duten pertsona ezagunaketa egin du 2015eko tendentzien ranking bat

ere. Youtube atariak ere egin du. Tira, Google etxeak, be-rea baita Youtube: munduko hirugarren webgune bisita-tuena. Kuriosoa da emaitza. 2015ean ikusiena izan den bide-oaren protagonista 5 urteko haur bat da, Heaven King. Bereama da bideoak igotzen dituena, alaba koreografiak dantza-tzen dagoen bitartean. Youtube atarian bere alabaren dantza-ri ibilbidea proiektatzen du. Eta bide batez, sustatzen saiatu(berak dioenez). Estiloak eta estiloak daude. Bigarrena iragar-ki bat da, Clash of Clans jo-koarena, Liam Neeson akto-rea protagonista duena. Etabada hirugarren bat. Eta ar-lo musikalean ere beste ran-king bat egin dute. Eta baitaestatuka banatu ere. Sareandago, erraz aurkitzeko mo-duan: #YoutubeRewind2105deitu diote.Baina zentra gaitezen le-

henengoan. Gisa horretakobideoak igotzen dituzteneiyoutuber deitzen zaie: You-tube atarian kanal propioaduten erabiltzaileak dira.Dio, Youtube berak, lehenhiru youtuberren urteko di-ru-sarrerek milioi bat eurobaino gehiagoko baturaematen dutela. Eta unekomusikari famatuenak bainoezagunagoak direla. Batzuklanbide gisa ulertzera iritsidira. Eta ez da gutxiagorako.

Minutu bakoitzeko, 300 bi-deo ordu baino gehiagoigotzen dira Youtubera. Bi-garren bilatzaile nagusiada, Google beraren atzetik.Zalantzarik gabe, multime-dia edukiak partekatu etakontsumitzeko modua alda-tu du. Eta horregatik, ba-tzuek, lanbide gisa ulertzendute. Eta horretatik bizi di-ra: bideoak ekoitzi eta parte-katzetik.Hori da Melo Moreno bi-

deoblogariaren kasua. 26 ur-

te ditu eta bost urteko epean milioi erdi jarraitzaile lortu di-tu. Eta berak baieztatzen du, bere kanalak ematen diola jaten.Bere kanala gai arrunten gaineko umorean oinarritzen da.Eta zenbaki arruntak dira hauek. Badira bi ordutan bi milioialdiz ikustera iristen diren bideoak, youtuber batek parteka-tuak. Bi eta bederatzi dolar artean ordaintzen omen ditu You-tubek mila aldiz ikusten den bideoko. Eta, hortaz, kanal ho-rretatik bizitzeko, bisita asko behar dira. Hala dio Dani Feixaskataluniarrak, “Cómo triunfar en Youtube” liburuaren egile-kideak. Youtuberren bideoak, normalean, gaztetxoei zuzen-dutakoak izaten dira, 13 eta 24 urte bitarteko gazteei. Bideohorien arrakastaren giltza, Feixasen ustetan, lau hitzetan de-fini daiteke: talentua, sormena, gozamena eta ahalegina.

Munduko youtuberren ran-kinean, lehendabizikoak25 urte ditu eta suitzarrada (Pewdiepie, 34 milioi ja-rraitzailerekin). Hilean 400milioi aldiz baino gehiago-tan ikusten dira bere bide-oak eta 77.000 euro ira-bazten ditu. Bigarrenak, 24urte ditu eta txiletarra da(Holasoygerman, 21 milioijarraitzailerekin). Hilean ia64 milioi ikustaldi lortu eta10.400 euro irabazten ditugutxienez. Hirugarrenak 27urte ditu eta estatubatuarrada (Smosh, 20 milioi jarrai-tzailerekin). Hilean 88 milioiikustaldi eta 16.700 euro. Le-hen bostetan zaharrenak 28urte ditu. Gazteak dira etagazteei zuzentzen zaizkie.Eta dituzten diru-sarrerakasaldatzekoak dira.Baina sortzaileak izan di-

ra, eta ekintzaileak. Ideia batgaratu dute, berria. Eta bideaegin ahala, eurekiko espek-tatibak eta itxaropenak eresortu dituzte eta erantzunegin behar dute. Sormen lanhandia dago atzean, etakonstantea izatea bideoakpartekatzerakoan. Horrelalortu dute milioiak eta mi-lioiak sortzen dituen webgu-ne baten filial txiki izatea.Mini-youtube bat. Bakoitza-ren estilo eta neurrikoa.Duela urte gutxi arte nekezirudika zitekeen hau. •

Munduko youtuberretan lehena Pewdiepie da. GAUR8

Iratxe Esnaola - @puntuesInformatika ingeniaria

Page 31: ITSASOAK LURRIK GABE UTZITAKO GIZAKIAK · Hego afrikako bilerak izan duen arrakastaren neurria parte hartzeak berak ema - ten du: 48 estatu edo gobernu buru bertaratu ziren, Afri-kako

2015 | abendua | 12

GAUR8• 30 / 31

ARTZAIN ONAREN KATEDRALA ERAIKITZEKO LANAK

Juantxo EGAÑA

KUTXATEKA. ALDAY FUNTSA. JUAN RAFAEL ALDAY

Donostiako Artzain Onaren katedrala 1897an inauguratu zuten, bederatzi urteko lanen ondoren. Manuel Etxabe arkitekto do-

nostiarrak zuzendu zituen lanok, aurretik katedrala eraikitzeko deitutako lehiaketa irabazi ondoren. Lau proposamenen artean

izan zen aukeratua Etxaberena. Lurrak –hondarra eta padura– Donostiako Udalarenak ziren eta hark utzi zituen katedrala eraiki-

tzeko. Estilo neogotikoa dauka eta Igeldoko hareharria erabili zen eraikuntza lanetan. Katedralaren dorreak 75 metroko altuera

dauka eta ez zuten amaitu 1899ra arte. Ramon Cortazar arkitekto donostiarra arduratu zen dorrea amaitzeaz. Goiko argazkiak

katedrala eraikitzeko lanak jasotzen ditu eta Juan Rafael Aldayk atera zuen, Donostiako udal arkitektoa eta argazkilaritza zalea.

Page 32: ITSASOAK LURRIK GABE UTZITAKO GIZAKIAK · Hego afrikako bilerak izan duen arrakastaren neurria parte hartzeak berak ema - ten du: 48 estatu edo gobernu buru bertaratu ziren, Afri-kako

97

71

88

76

75

00

1

51

21

2