Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz,...

46
Arkeologi museoaren koadernoak ZERAMIKA ETA ARKEOLOGIA BUZTIN PUSKAK, HISTORIAREN ZATIAK José Luis Ibarra Álvarez 3 3

Transcript of Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz,...

Page 1: Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz, gizarte eta ekonomiako aldaketa garran-tzitsuak izan ziren orduko gizarteetan. Giza

Arkeologi museoaren koadernoakZERAMIKA ETA ARKEOLOGIABUZTIN PUSKAK, HISTORIAREN ZATIAKJosé Luis Ibarra Álvarez

33

Page 2: Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz, gizarte eta ekonomiako aldaketa garran-tzitsuak izan ziren orduko gizarteetan. Giza

1

Sarrera ..................................................................... 3

1. Geruzei data jartzeko erabiltzen den zeramika ...... 9

2. Nola egin zituzten objetuak?Teknologia zeramikoa .................................................... 13

3. Zeramikazko objektuen erabilera ............................... 21

4. Zeramikazko produktuen jatorria ............................... 35

5. Ondorioa ........................................................................ 41

Bibliografia ...................................................................... 43

Page 3: Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz, gizarte eta ekonomiako aldaketa garran-tzitsuak izan ziren orduko gizarteetan. Giza
Page 4: Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz, gizarte eta ekonomiako aldaketa garran-tzitsuak izan ziren orduko gizarteetan. Giza

3

SARRERA

Gizakiak ahalmena du ingurune naturala eraldatzeko eta ingurune horrekeskaintzen dizkion materialak erabiltzeko, haren bizitza errazagoa etaerosoagoa izan dadin. Material horietako bat da buztina. Urarekin nahastuta,plastikotasun egokia hartzen du, eta, hala, modelatu, eta forma desberdinakeman ahal zaizkio. Tenperatura egokian egosiz gero, 600 gradutik gora,zeramika bihurtuko da. Material sendo eta iraunkorra da hori, produktuenaukera handi baterako oso egokia.

Gaur egungo behatzaile bati ezinezkoa irudituko bazaio ere, gizakiak ezzuen beti zeramikazko objekturik izan, material-mota hori ez baitagonaturan. Hortaz, asmatu behar izan zuen. Lurretik buztina hartu, egosi,eta berria den zerbait egin horrekin.

Zeramikazko objektuak berandu azaldu ziren gizakiaren historian; berandu,batez ere, harrizko, egurrezko edo hezurrezko gailuak zeinen arin hasiziren erabiltzen ikusita. Material horiek egiteko ez zen lehengaiaren egoerafisikoa eraldatu behar, aski zen beren itxura aldatzea.

Lehen gizakiek bazekiten sedimentu plastikoak egokiak zirela lantzekoeta forma desberdinez modelatzeko. Horren erakusgarri, hor ditugu hormabuztintsuen gainean egindako grabatu batzuk, edo eskultura gisa mode-latutako animaliak. Era berean, Txekiako Dolni Vestoniceko aztarnategianbuztin egosiz egindako iruditxoak aurkitu dituzte (orain dela 26.000 urteingurukoak dira). Iruditxo horiek lekukotasun egokia dira, eta aditzeraematen digute iraganean lortu zutela suaren bidez buztina eraldatzea.Hala ere, antza denez, teknika horrek ez zuen benetako interesik piztuharen ustekabeko aurkitzaileengan, eskuratutako informazioaren argitanez baitzuen jarraipenik izan denboran barrena.

Gaur egun, arkeologoen ustez, zeramika –jarraipen historikoa izan zuengizakiaren sorkuntza gisa– munduko hainbat lekutan asmatu zuten, lekuhorien artean loturarik egon gabe eta data desberdinetan. Asmakizunaeremu autonomo hauetan azaldu zen: Saharako hegoaldean, Hegoame-rikako iparraldean, Ekialde Urrunean –eta Txina eta Japoniako gunebatzuetan– eta Ekialde Hurbilean.

Europarrei loturik dagoen asmakuntzako lekua Ekialde Hurbila da. Eskualdehorretan, Kristo aurreko 8.600. urtearen inguruan azaldu zen zeramika.Alabaina, 7.000. urtera arte ez zen haren erabilera eta ekoizpena eremugeografiko horretatik orokortu.

Buztina zeramika bihurtzea prozesu baten emaitza izan zen, eta prozesuhorrek argi erakusten du gizakiak zuen ezagutza-maila, zenbat zekiensuaren eraginaren ondorioz zenbait gai naturaletan izaten ziren aldaketakkontrolatzeko moduari buruz. Saiakuntzak egiteko esparru horretan, luregosiz egindako lehenbiziko objektuak agertu aurretik, karea eta igeltsuaeskuratu zituzten. Metalak eta beirakiak horren ondoren azaldutakolorpenak dira.

Page 5: Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz, gizarte eta ekonomiako aldaketa garran-tzitsuak izan ziren orduko gizarteetan. Giza

4

Zeramika asmatu aurretik, Ekialde Hurbileko eskualdean hainbat eraldaketaabiarazi zituzten, eta, ondorioz, gizarte eta ekonomiako aldaketa garran-tzitsuak izan ziren orduko gizarteetan. Giza taldeak sedentario bihurtuziren, demografia hazi zen, eta animaliak eta landareak hezi eta otzanduzituzten. Prozesu horri neolitiko deitu diogu tradizioz, orduan jarrera berriaagertu baitzen ingurune naturalarekin harremanetan jartzeko. Aldaketahoriek beste aldaketa batzuk ekarriko zituzten haiekin, besteak beste,aldaketa teknologikoak.

Zeramikaren jatorria eta material berri horrek gizakiaren historian lortuzuen arrakastaren arrazoiak ez dira oraindik erabat argitu. Taldeaksendentario bihurtzeak zerikusia izango zuen beharbada, zaila baitazeramika garraiatzea, kalterik eragin gabe ere. Bestetik, biztanleak eremugeografiko batean sustraitzea onuragarria da zeramika-ekipamenduarenkopurua eta aukera-sorta handiagotzeko, hainbat beharrizani egin beharkobaitzieten aurre.

Bestalde, beti hartu izan da kontuan zeramikazko ontziek likidoak edukiahal izatea eta sutan irakiten jarri ahal izatea. Denbora jakin batez elikagaiakegosteko aukera zegoenez, orduz geroztik, ale, lekale, erraboil eta haziasko jateko modukoak izan ziren, errazagoa baitzen haiek digeritzea etaahogozo hobeagokoak eta atseginagoak baitziren. Nekazaritzan aritzenhastea eta gertaera horrek Neolitikoko jendearen jan-edanetan ekarri zuenaldaketa, beharbada, eragile lagungarriak izango ziren material zera-mikoaren asmakuntzari begira, material hori arin onartu, eta kulturakolorpen gisa barneratu baitzen.

Neolitikoari lotuta ikusten ditugun berrikuntza sozio-ekonomikoak astiro-astiro prestatu eta garatu ziren Ekialde Hurbilean, baina Europako lurretatikarin hedatu ziren. Milurteko bat eta erdi beranduago, Kristo aurreko 5.500.urtearen inguruan, Europako erdialderaino zegoen hedatuta zeramika,Greziako iparraldetik eta Balkanetatik iritsita. Era berean zabaldu zenMediterraneo itsasoaren ondoan dauden lurraldeetatik, Atlantikoarenitsasaldera iritsi arte.

Gure eskualdean aurkitutako zeramika-hondarrik zaharrenak Mendandiakobabespean jaso ditugu, Trebiñun, eta Kristo aurreko 5.200. urtekoak dira.Nafarroako iparraldean dagoen Abauntz leize-zuloan ere zeramikazkohondarrak aurkitu dira, kronologia goiztiarrekoak. Hala ere, ebidentziakV. milurtekotik aurrera hasi ziren arian-arian ugaltzen, hala materialberriarekin egindako objektuak zituzten aztarnategien kopuruari begira,nola jasotako hondarren kopuruari dagokionez. Aztarnategi arkeologikobatzuek argi erakusten dute nola joan zen zeramika arian-arian sartzenlurraldean zeuden jendeguneetan: Zatoia, Aizpea eta Los CascajosNafarroan; Atxoste, Peña Larga eta Los Husos Araban; Arenatza I etaKobaederra Bizkaian. Gipuzkoan, ikerkuntza arkeologikoaren oraingoegoeraren ondorioz, ez dago mota horretako materialik, hain data goiztiarreibegira.

SARRERA

Page 6: Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz, gizarte eta ekonomiako aldaketa garran-tzitsuak izan ziren orduko gizarteetan. Giza

1 2

34

56 7

89 10

5

Antzinako neolitikoko aztarnategiak zeramikarekin Hego EuskalHerrian.

1. Arenaza I (Galdames) k. a. 41102. Kobaederra (Kortezubi) k.a. 39803. Atxoste (Vírgala Goien) k.a. 42704. Mendandia (Saseta) k.a. 52605. Peña Larga (Kripan) k.a. 42006. Los Husos (Bilar) k.a. 42907. Los Cascajos (Los Arcos) k.a. 42328. Abauntz (Arraitz) k.a. 49609. Aizpea (Aribe) k.a. 442010. Zatoya (Abaurregaina) k.a. 4270

1. Los Husos II (Bilar, Araba) leize-zuloko maila neolitikoetan jasotakokatilu-zatia, leundutako azalerak eta ertzaren ondoan dekorazioebakia dituena.(Gordailu Zentroa: Bibat)

2. Zeramikazko ontzien zatiak, dekorazioa inprimaturik dutenak,Bizkaiko Arenatza I (Galdames) -irudiaren goiko aldean- etaKobaederra (Kortezubi) -irudiaren beheko aldean- aztarnategietakomaila neolitikoetan aurkitutakoak.(Gordailu Zentroa: Arkeologi Museoa)

SARRERA

Page 7: Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz, gizarte eta ekonomiako aldaketa garran-tzitsuak izan ziren orduko gizarteetan. Giza

6

Gizarteek lur egosia erabiliz objektuak egiteko zegoen teknologia horrenberri izan bezain azkar, zeramikazko produktuak arian-arian sartu zirengizakiaren bizitzako esparru guztietan. Eta modu askotara sartu ziren,forma eta aplikazio desberdinen bidez: janaria prestatzeko, etxeko zerbi-tzuetarako, biltegiratzeko edo garraiatzeko ontziak; eraikuntza arkitektonikoeta industriarako materialak; jostailuak, musika-tresnak, ardazketan aritzekoeta ehuntzeko lanabesak, apaingarriak, erretzeko pipak, lanparak edotaliturgiarako ontziak. Izan ere, Arte Ederretako batek, Eskulturak, zeramikamaterial egokitzat hartu izan du sorkuntza-lan batzuetarako.

Hala ere, aipatu ditugun objektuen sailkapen horiek denek ez dute lortuantzeko ordezkaritza kuantitatiboa, ez gaur egungo ekipamenduan, ezeta iragan aldietako aztarnategi arkeologikoetan geratzen diren hondarmaterialetan ere. Jarduera arkeologikoan berreskuratzen diren zeramikazkoosagaien kopururik handiena buztingintzakoak dira, hau da, murkoak.Beharbada, horregatik, arkeologoek askotan erabiltzen dute “zeramika”hitza buztin egosiz egindako objektu-mota berezi hain ugari eta ohiko horiizendatzeko. Guk, ahal dugun neurrian, ahalegina egingo dugu zeramikaeta buztingintza hitzak sinonimo gisa ez erabiltzeko. Hala ere, gurekontakizuneko aipu eta adibide gehienak eltzegintza-lantegietatik ateratakoproduktuei buruzkoak izango dira.

Lur egosiz egindako objektuak itxuraz hauskorrak dira, batez ere eskuz-tatzean, baina oso ondo jasan dute aztarnategi arkeologikoetan lurperatutaemandako denboran nozitu duten hondamena, sentiberagoak diren bestematerial batzuek –egurra, ehunak, beira, metalak edo hezurra– bainoaskoz hobeto. Horri esker, zeramikazko osagaien kopurua besteen gainetiknabarmentzen da, iraganeko hondarrak dituzten multzoetan.

Hiru ezaugarri horiek ondo kontuan izan behar ditugu, alegia, gizakiarenbizitzako hainbat esparrutan zeramika maiz erabili zela, lurpean kontser-batzeko bermeak zituela eta geruza arkeologikoetan aski ugaria dela.Horiek horrela, geure buruari galdetu ahal diogu ea zein erabilgarritasunizan dezakeen zeramikak berau berreskuratzen duen arkeologoarentzat,edo zeramikazko hondarren bidez antzinako gizarteen alderdiak argitunahi dituen pertsonarentzat. Iraganeko aztarnak diren aldetik, zeramikazkoobjektuek interes historikoko argibideren bat eman ahal digute, objektuhoriek egin zituzten pertsonei buruz eta, batez ere, erabili zituztenei buruz?Zeramika historiako dokumentu bat al da?

Galdera horien erantzunek baiezkoak izan behar dute ezinbestez. Guk,hurrengo lerrootan, labur-labur erakutsiko ditugu esparru horretan izanditzakeen aukera batzuk. Lanari ekiteko, gehienbat, Bizkaian jardueraarkeologikoak egitean berreskuratu diren objektuei buruzko adibideakjarriko ditugu. Objektu horietako batzuk Arkeologi Museoko erakusketairaunkorreko aretoetan daude ikusgai. Hortaz, bada, Bizkaiko lurraldeaoinarrizko aipamen-esparrua izango da oharrak eta azterketa egitean.

SARRERA

Page 8: Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz, gizarte eta ekonomiako aldaketa garran-tzitsuak izan ziren orduko gizarteetan. Giza

4. Bizkaiko aztarnategi ezberdinetan berreskuratutako zeramikazko:buztingintzako ontziak, erretzeko pipak eta eraikuntzarakomaterialak.(Gordailu Zentroa: Arkeologi Museoa)

3. Sestaoko San José de la Islako karmeldarren komentukoindusketa-lanetan aurkitu ziren eltzegintzako ontzi hondakinak.

7

SARRERA

Page 9: Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz, gizarte eta ekonomiako aldaketa garran-tzitsuak izan ziren orduko gizarteetan. Giza

8

Hala ere, esan behar dugu gure testuaren irudietan esparru geografikohori gaindituko dela. 2011ko martxoan eta apirilean, Arkeologi Museoakaldi baterako erakusketa bat antolatu zuen, “Plater hautsiak. Zeramikaeta Arkeologia” izenpean; erakusketa horren edukia bat dator hemeneskaintzen dugunarekin. Hori baliatuta, Arabako, Gipuzkoako eta Nafa-rroako aztarnategi arkeologikoetatik atera diren eta erakusketan ikusgaiizan diren arkeologiako pieza batzuk erabiliko ditugu hemen, sostengugrafiko moduan.

SARRERA

Page 10: Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz, gizarte eta ekonomiako aldaketa garran-tzitsuak izan ziren orduko gizarteetan. Giza

Geruzei data jartzekoerabiltzen den zeramika

1.

Page 11: Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz, gizarte eta ekonomiako aldaketa garran-tzitsuak izan ziren orduko gizarteetan. Giza

10

Arkeologoek zeramikazko objektuei eman dieten erabilpenik tradizionale-tako baten bidez, objektu horiek baliatzen dira berreskuratu diren tokietakogeruza arkeologikoei data jartzeko. Hala egiten da, bereziki, geruza horieidata doi eta zehatzagoak jartzeko bestelako laguntza edo nabaritasunfidagarriagorik eskura izan ezik.

Erabilera horren kasu paradigmatikoa da terra sigillata izenekoan dagoena.Erromatarren garaiko buztingintza-ekoizpen horrek kolore gorrixkakoberniz distiratsu batez estaltzen ditu ontziak, eta ezaugarri horrek bereiziegiten du garai bereko edo desberdineko zeramikazko beste produktubatzuetatik. Hondar horiek aztarnategi batean bilatze hutsak aukeraematen digu gure historiako une zehatz batekin zuzeneko harremanetanjartzeko, zehazki, erromatarren garaiarekin. Baina, horrez gain, ikerketa-lan zehatz eta zaindua egin da, buztingintzako modalitate horretakoproduktuek izan zuten bilakaera kronologikoa berreraiki ahal izateko, datajarrita duten objektuen bidez –adibidez, txanponen edo inskripzioenbidez– ondo datatutako geruza arkeologikoak erabiliz. Lan horri esker,terra sigillatako edalontziek data zehatzak eskaintzen dizkigute orain,ekoizpen hori indarrean egon zen denboraldi historikoari buruz.

Hala ere, terra sigillataren ezaugarri hori ez dugu zeramikazko langintzaguztietan aurkitzen, ez erromatarren munduan, ez aurreko edo ondokobeste denboraldi historiko batzuetan. Modako aldaketek lur egosiz egin-dako objektuen itxuran eta apainduran eragin txikiagoa badute, produk-tuaren eta haren ezaugarri teknikoen eta formalen berezitasuna txikiagoabada, orduan, txikiagoa izango da objektuak, berez, doitasuneko adierazlekronologiko modura jarduteko izango duen ahalmena. Historiaurrekoapaindurarik gabeko ontziek edota bereizgarri gutxiko apaindura dutenontziek, Erdi Aroaren amaieratik orain arte izan den buztingintza herrikoiakedota eraikuntzako materialek –hala nola, teilek eta adreiluek–, ia ez duteezaugarririk eskaintzen, ez behintzat asmo kronologikoz erabiltzekomoduko ezaugarririk. Hori hala da, objektu horiek oso denbora luzeaeman baitzuten haien bereizgarrietan batere aldaketa nabarmenik izangabe.

Material zeramikoarekin sekuentzia krono-tipologikoak prestatzeak, fun-tsean, aukera ematen digu zein denboralditan erabili zituzten jakiteko.Alabaina, zientziak ere hainbat teknika jartzen ditu arkeologoaren eskuobjektuei data finkatzeko; eta teknika horien bidez doitasunez jakindezakegu buztin egosiz egindako osagai bat zein unetan egin zuten.Arkeomagnetismoa eta termolumineszentzia xede horretarako erabildaitezkeen bi teknika dira.

GERUZEI DATA JARTZEKO ERABILTZEN DEN ZERAMIKA

Page 12: Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz, gizarte eta ekonomiako aldaketa garran-tzitsuak izan ziren orduko gizarteetan. Giza

11

5. Terra sigillatazko kopa. Foruko erromatar aztarnategia (Bizkaia).Piezaren ezaugarriengatik, Frantziako hegoaldeko lantegietan egindakobeste produktu batzuekin loturik egon daiteke. Ertz askoko hegalakdituzten aleak K.o. 40-80 urteetan ekoiztu ziren. Hegal biribilduak,Foruko piezakoaren bezalakoa, berriz, 120. urtera arte produzitu ziren.Haien kronologia doia dela eta, objektu hau aldakuntza handirik jasanez duten arkeologi geruzak datatzeko baliatzea ahalbidetzen du.(Gordailu Zentroa: Arkeologi Museoa)

6. Pico Ramos (Muskiz, Bizkaia) haitzuloan aurkitutako zeramikazkoontziak, K.a. III. milurtekoan datatuak.Ontzi hauetan ez dago ezaugarri berezirik, ez teknikorik ez formalik;horrek zaildu egiten du ontzi horiek antzeko objektuak agertzen direngeruza arkeologikoak datatzeko erabiltzea. Modu orokor batean,objektu hauek Historiaurrearekin erlazionatu daitezke, baina besteadierazle batzuengana jo beharko genuke, garai horretako epealdizehatz batetan kokatzeko.(Gordailu Zentroa: Arkeologi Museoa)

GERUZEI DATA JARTZEKO ERABILTZEN DEN ZERAMIKA

Page 13: Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz, gizarte eta ekonomiako aldaketa garran-tzitsuak izan ziren orduko gizarteetan. Giza
Page 14: Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz, gizarte eta ekonomiako aldaketa garran-tzitsuak izan ziren orduko gizarteetan. Giza

Nola egin zituztenobjetuak?Teknologia zeramikoa

2.

Page 15: Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz, gizarte eta ekonomiako aldaketa garran-tzitsuak izan ziren orduko gizarteetan. Giza

14

Osagai kronologiko hori lortzea ez da zeramikazko materialak aztertzekoizan dezakegun asmo bakarra. Adibidez, objektua nola egin zuten jakiteaere oso galdera interesgarria da arkeologoarentzat.

Galdera horri erantzun aski ona eman nahi badiogu, zeramikazko objektuaprestatzeko prozesuaren aldiei buruzko aztarna edo arrasto guztiak jasobehar ditugu, hala lehengaiaren hasierako hautua eta haren tratamendua,nola labetik azkenean irteten den egositako produktua, edota formaemateko baliatu ziren teknikak, eta lan horretan erabili zituzten tresnakidentifikatzea. Izan ere, zeramikazko produktua izaten da ia beti arkeologoakmanufakturaren aldiak berreraikitzeko duen dokumentu bakarra, osogutxitan lortzen baita produktua prestatzeko erabili zen lantegia, materialaegosteko baliatu zen labea, edo buztina ateratzeko erabili zen aztarnategiazuzenean aztertzea.

Zeramikazko produktu bat helburu teknologiko horiekin ebaluatzeko, mailaaskotan eta ikuspegi desberdinetatik aztertu behar dugu. Lur egosizegindako objektuak ikusmena eta ukimena baliatuz aztertzea da ibilbideluze horren abiaburua, eta laborategiko metodo fisiko-kimikoak ezartzea,berriz, amaiera. Era horretan, zeramika-orearen osagaiak edo egostekotenperaturak argitu ahal izango ditugu, esate baterako.

Objektu bati buruzko ulermen teknologikoa, azken batean, desberdinaizango da, objektu horren kaskoan irakurtzeko moduan dagoen aztarna-kopuruaren arabera. Aztarnen kopuru hori, bestalde, hainbat eragilerenemaitza izango da. Beharbada, eskulangileak ondo bukatutako produktuaegin nahi zuen, eta arreta handiz landuko zituen azalerak; hala izatekotan,fintze-lan horretan, objektua egiteko aurreko aldiei buruzko ebidentziaasko ezabatuko zituen. Era berean, piezaren azalera orea ezkutatu zuengeruza batez estali bazen, geruza horren azpian geratuko ziren manufak-turako lanen aztarnak.

Objektuen itxurak ere asko baldintzatzen du zeramikazko objektuetangeratzen diren nabaritasun teknologikoen kopurua eta haien ikusgaitasuna.Ontzi irekiak –esate baterako, katiluak, erretiluak, platerak edo azpilak–oso egokiak dira eskulangilea ontziko azalera guztietara heldu ahal izandadin, eta, beraz, aurreko lanen aztarna guztiak kendu ahal izan ditzan.Aitzitik, forma itxiek –eltzeek, pegarrek edo pitxerrek– oztopo gehiagojarriko dizkiote eskulangileari, nekez helduko baita barrualdeko azalere-taraino. Era horretan, aukera gehiago izango dugu objektuaren prestaketa-prozesuen aztarnak lortzeko, eta, hala izatekotan, arkeologoak aztertuahal izango ditu eta objektua egiteko prozesua berreraiki ahal izango du.Ikuspegi berezi horretatik abiatuta, interesgarriagoa da aztarnategianzatikatutako piezak aurkitzea, pieza osoak baino, piezak zatikatuta dau-denean erraz azter baitaiteke itxitako forma zeramikoen barrualdekoazalera.

Hala ere, objektu jakin bat nola egin zen dioen galdera zehatzari erantzunbaino gehiago, manufaktura horiek prestatzean lortu zuten maila teknolo-

NOLA EGIN ZITUZTEN OBJETUAK? TEKNOLOGIA ZERAMIKOA

Page 16: Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz, gizarte eta ekonomiako aldaketa garran-tzitsuak izan ziren orduko gizarteetan. Giza

15

8. Eltzegileak labean erreko zituen piezak antolatu eta banatzekoerabiltzen zituen tresnetariko batzuk ere, zeramikazkoak izatendira. Irudian ikus daitezkeenak, Urduñakoak (Bizkaia) dira,Tras Santiago deritzon kalean dagoen orube batean egindakojarduera arkeologiko batean aurkitutakoak.

7. Kortezubiko (Bizkaia) Terlegizko teileriako labea. Aro modernoa.Tiro bertikala duen labe baten hondakinak, elkarren gainean daudenbi ganberaz osatua. Azpikoan, erregaia kiskaltzen zuten. Goikoan,berriz, zeramikazko gaiak egosten zituzten; beroa, bi guneen artekozoruko zuloetatik sartzen zen bigarren ganbera horretara.

NOLA EGIN ZITUZTEN OBJETUAK? TEKNOLOGIA ZERAMIKOA

Page 17: Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz, gizarte eta ekonomiako aldaketa garran-tzitsuak izan ziren orduko gizarteetan. Giza

16

gikoa zehaztu nahi da, ibilbide historikoan barrena eta objektuak haute-mandako esparru geografiko desberdinetan. Horrez gain, oso interesgarriada une eta gune jakin batean eskuragarri zituzten tekniken kopurua etaezaugarriak ezagutzea, eta, orobat, produktu mota jakin batzuk prestatzeko,erabiltzaileen eskariak betetzeko, eta eskulangileak zituen ezagutzen etabaliabideen arabera, teknika horietaz egin zezaketen hautazko erabileraargitzea.

Izan ere, ez dugu teknologia irudikatu behar zerbait lineala balitz bezala,soiltasunetik konplexutasunerantz bilakaeran doan zerbaiten gisa; ezdugu pentsatu behar berrikuntzek arian-arian prozedura zaharrak alboratuzituztenik. Historian barrena praktika desberdinak izan dira aldi berean,lur egosiz egindako produktuek asetzen dituzten beharrizanak oso modudesberdinetan bete ahal baitira. Teknologiarik berritzaileena ez da betihautabiderik kutunena izaten zeramikazko produktu jakin bat egiteko.

Hortaz, manufakturako prozesuan tornua sartu zenean, ez zen erabatalde batera utzi forma eskuz emateko prozesua, hau da, Neolito arotikerabiltzen zen lan-prozedura. Eskulangileak eskuz edo oinez tornetariedo tornuari eragiten dionean sortzen den biratze-mugimenduak abantailaugari ekartzen ditu, zalantzarik gabe, hala ontziak prestatzeko prozesuan,nola industria horri garatzeari eta hazteari begira. Hala ere, bildutakoinformazioaren arabera, erromatarren garaietatik Behe Erdi Aroko men-deetara, Bizkaiko lurretan batera izan ziren eskuz egindako zeramikazkoontziak eta tornetan edo tornuan prestatutakoak.

Era berean, orain dela gutxi, XIX. mendean Sestaoko San José de la Islakomentuan aurkitutako ekipamendu zeramikoari esker, antzeko arazoeiemandako erantzun teknologiko desberdinak aurkituko ditugu; hain zuzen,likidoei eusteko arazoari emandako erantzunak. Arazo hori konpontzeko,ontzi batzuk beiraztatzea erabaki zuten. Era horretan, zeramikazko objektuabeirazko geruza batez estaltzen zuten osorik edo zati batean; beirazkogeruza hori lortzeko, bestalde, silizea eta berun oxidoa nahasten zituzten.Estaldura zurrun, koloregabe eta garden horren bidez, zeramika iragazgaitzbihurtzea lortzen zuten. Baina, haren izaera funtzionala alde batera utzita,beiraztatzeak alderdi estetikoa du, kolorez margotu ahal baita, adibidez,objektua blaitzeko erabilitako oinarriari burdin oxidoa edo kobre oxidoagaineratuta. Eztainua gaineratzean, estaldura opakua eta zuria lortzenda. Hori oihal bat balitz bezala erabil daiteke, haren gainean dekoraziokomotiboak margotu ahal baitira, metal oxido desberdinak baliatuz.

Beiraztatutako ontzien ondoan, Sestaoko aztarnategian, beste buztingintza-produktu bat aurkituko dugu, garbiontzi eta upel bat. Hor ere zeramikazkoontziak iragazgaitz bihurtzea lortu da, bi teknika desberdin batera nahastuz.Alde batetik, leuntzeko teknika dugu: ontzien azalerak objektu zurrunbatez igurzten dira –adibidez, uharri batez–, poroak ixteko. Bestetik, ontzialabean egosten da, airearen zirkulazioa eragotzita. Egostean horrela

NOLA EGIN ZITUZTEN OBJETUAK? TEKNOLOGIA ZERAMIKOA

Page 18: Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz, gizarte eta ekonomiako aldaketa garran-tzitsuak izan ziren orduko gizarteetan. Giza

17

9. La Hoya (Guardia) herrixka erromatarren aurreko eltze txiki hauenformak duen irregulartasunak eta begiratu batean haren azaleransumatzen diren inprimatze digitalek aditzera ematen digute formaeskuz eman ziotela. Objektuak sakonago aztertuta, ziurrena lehenbegiradan izan dugun susmoa berretsita geratuko da, eta informaziogehiago jasoko dugu objektua prestatzeko prozesuari buruz.(Gordailu Zentroa: Bibat)

10. Arabako Guardia udalerrian egindako jarduera arkeologikobatean aurkitutako bi pegar, tornuaren bidez egindakoak. Objektuaegiteko tornua erabili dela argi adierazten duen ezaugarri bat hauxeda: ontzien atalean antzematen den simetria. Zehatzago aztertuta,eltzegileak buztina esku artean biraka zuen bitartean utzi zituenaztarnak aurkitu ahal izango ditugu.(Gordailu Zentroa: Bibat)

11. Txartatutako ontzia. San José de la Islako (Sestao, Bizkaia)komentua. XIX. mendea.(Gordailu Zentroa: Arkeologi Museoa)

NOLA EGIN ZITUZTEN OBJETUAK? TEKNOLOGIA ZERAMIKOA

Page 19: Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz, gizarte eta ekonomiako aldaketa garran-tzitsuak izan ziren orduko gizarteetan. Giza

18

jokatuz gero, orea karbonoz saturatuko da, eta, horrenbestez, ez da hainiragazkorra izango eta, gainera, egositako lanak kolore beltz bereziahartuko du.

Objektuak iragazgaitz bihurtzeko dauden bi prozedura horiek tradiziohistoriko luzea dute. Leuntzeko teknikak, adibidez, zeramikaren jatorrineolitikoetan ditu erroak. Azkenik, bi teknika batera egon dira aldi berean,baina azkenean beiraztatzeko prozesua nagusitu da. Hala ere, buztingintzalantzen zuten eskualde batzuetan, leuntzeko teknika erabiltzeko joeraizan dute orain arte. Erabilera jakin batzuetarako, oso praktika baliagarriada gaur egun ere. Leuntzea, teknika aldetik, ez da beiraztatutako estalduraklortzea bezain konplexua. Izan ere, beiraztatzeko, beira osatzen dutenosagaiak ondo hautatu, prestatu, eman eta egosi behar dira, emaitza onalortu nahi bada behintzat. Gainera, hautaketa egitean, beste alderdi batzukdaude tartean, teknikarekin batere zerikusirik ez dutenak. Leundutakoontziak, itxuraz, produktu tradizionalagoak dira, eta ohiturei lotuago etatradizioan sustraituago daudela jotzen da. Eta, beiraztatutako estalduraez bezala, ontzi bat leuntzeko igurztean, ez zaio ore zeramikoari bestelakoosagairik gaineratu behar. Izan ere, herriaren gogoan, osagai horiekeragina izan dezakete ontzietan gordetako produktuen zaporean edokalitatean.

NOLA EGIN ZITUZTEN OBJETUAK? TEKNOLOGIA ZERAMIKOA

Page 20: Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz, gizarte eta ekonomiako aldaketa garran-tzitsuak izan ziren orduko gizarteetan. Giza

12. Azalera leunduta duen upela, Asturiasko Miranda de Avilésedo Llamas de Mouro herrietako eltzegintza-lantegietanegindako zeramika beltzekoa. Bizkaiko aztarnategietan egindakoindusketa-lanetan antzeko pieza-zatiak aurkitu dira: San Josede la Isla komentua (Sestao), Goienkale 25 (Plentzia) etaMonseñor Azpiri 13 (Lekeitio).(Jatorrizko museoa: Bilboko Euskal Museoa)

13. Irudian zeramikazko hainbat ontzi daude, Erdi Aroaren amaie-raren eta XIX. mendearen arteko kronologia zabalekoak. Beirazkoestaldura batez iragazgaitz bihurtu dira, eta estaldura horrek,gainera, ontziak edertzen ditu. Batzuetan, metal oxidoak baliatuzkoloreztatu da geruza, eta tonu berdeak edo eztiz gozatuak lortudira. Beste batzuetan, estaldura zuria lortu da, eta oinarri gisabaliatu da dekorazioko hainbat motibo urdinez margotzeko. (KatiluaArkeologi Museoaren bildumakoa da eta Durangoko Komentukaleko8. zenbakian (Bizkaia) jaso dute; platera, berriz, Gasteizko SantaMariako katedraleko indusketa-lanetan aurkitu dute '- Bibat - ';horiek alde batera utzita, irudian ikusgai dauden gainerako piezakBilboko Euskal Museoarenak dira).

19

NOLA EGIN ZITUZTEN OBJETUAK? TEKNOLOGIA ZERAMIKOA

Page 21: Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz, gizarte eta ekonomiako aldaketa garran-tzitsuak izan ziren orduko gizarteetan. Giza
Page 22: Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz, gizarte eta ekonomiako aldaketa garran-tzitsuak izan ziren orduko gizarteetan. Giza

Zeramikazko objektuenerabilera

3.

Page 23: Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz, gizarte eta ekonomiako aldaketa garran-tzitsuak izan ziren orduko gizarteetan. Giza

22

Zeramikazko objektuen azalean aztarnak bilatzen ditugunean, objektuaegiteko baliatu zituzten tekniken berri izateko, langintza hori, objektuaknola egin zituzten dioen galderari erantzuteaz gain, baliagarria izangozaigu beste hainbat gauza ezezagun ere argitzeko. Gauza ezezagunhorietako bat da ea zertarako edo zergatik egin zituzten pieza batzuk luregosiz.

Galdera horri erantzuteko, behaketa eta azterketa egiteko egon daitezkeenbide guztiak zabaldu eta miatu behar ditugu, ahalik eta informazio gehienberreskuratzeko. Banakako ezaugarriak baizik ez erabiltzea –adibidez,objektuen forma– beti ez da aski zeramikazko produktu batzuek izanzezaketen erabilera argitu ahal izateko. Gailuak espezializatzea eta objektubakoitzari forma eta zeregin zehatz bat ematea gaur egungo ezaugarriada, baina ez da iraganeko objektu gehienei ezar dakiekeen bereizgarria.

Itxuraz, ez dago zailtasun berezirik torterak (ardatzaren kontrapisuak) etapisu-mota batzuk ardazte- eta ehuntze-prozesu artisauekin harremanetanjartzeko, osagai horien berezitasuna ikusita. Era berean, ez da zaila objektujakin batzuk identifikatzea, hala nola, xukaderak, estalkiak, erretzeko pipakedota kriseiluak. Pieza horien ezaugarri morfologiko eta funtzionalikberezienetako batzuek denboraren poderioz iraun dute, eta horrek izugarrierrazten du gaur egun haiek ezagutzeko lana.

Antzeko zerbait pentsa genezake zeramikazkoak diren eraikuntzakomaterialei buruz, adibidez, teila eta adreiluei buruz. Hala ere, kasu zehatzhorretan, material horiek ez zituzten bakarrik erabili murruak eta teilatuakeraikitzeko. Teila makotuak, adibidez, ubide soilak egiteko erabili zituzten,ura hortik joan zedin, teila horien itxurak sorrarazten zuen hutsuneabaliatuta. Bestetik, adreilu trinkoak zoladurak egiteko ere erabili izan dira.

Objektuen formek berezitasun handirik ez dutenean, edota jatorrizkoobjektuak zuen bolumenaren zati txiki bat baizik berreskuratzen ez denean,langintza zailagoa da objektu horien erabilera jakitea; eta horixe gertatzenda, hain zuzen, ontzi edo murko askorekin.

Erdi Aroaren ondoko garaitik orain arte buztingintza-ekipamenduannabarmentzen den aberastasun formala alde batera utzita –eta aberastasunhorren oinordekoak gara neurri handi batean–, itxura denez, erromatarrengaraia da, Bizkaiko lurretako zeramikazko objektuei dagokienez, benetakoeklosio formala eta funtzionala ekarri zuena. Kalitatezko buztingintza,adibidez, terra sigillata edo “pareta finetako” buztingintza deitutakoa,sukalde eta mahaiko zerbitzuan etxean erabiltzeko buztingintza arrunta,biltegiratu edo garraiatzeko buztingintza, edota argiztapenerako objektuak.Ekoizpen bereziak dira denak, ondo bereizitako erabileretarako eginak.Beste horrenbeste esan daiteke zenbait forma bereziri buruz: pitxerrak,erretiluak, inbutuak, botilak, estalkiak edo motrailuak. Horiek denak Forukoherrixkan berreskuratutako materialen artean daude identifikatuta.

Erromatarren buztingintzako horniduretan nabarmentzen den aniztasun

ZERAMIKAZKO OBJEKTUEN ERABILERA

Page 24: Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz, gizarte eta ekonomiako aldaketa garran-tzitsuak izan ziren orduko gizarteetan. Giza

23

14. Raganeko zeramikazko objektu batzuen zeregina zehaztekolana errazagoa izaten da objektuaren formak oso bereziak badiraeta haren bereizgarriek denboran barrena iraun badute.Hala gertatu da argazkian agertzen diren piezekin: erromatarrarengaraiaren aurreko La Hoya herrixkako inbutu bat (Laguardia),Burdin Aroko bi estalki bat eskutoki esferikokoa, eta bestea zaldibaten burua duena, Castilloko nekropolian jasotakoa (Castejón,Nafarroa), eta kriseilu edo argizulo erromatar bat (Arkaia, Araba).(Gordailu Zentroa: Bibat eta Nafarroako Gobernua. Kultura etaTurismo Saila - Vianako Printzea Erakundea)

16. Erretzaile pipa. San Esteban eliza (Karrantza, Bizkaia).XVIII. mendea.Erretzeko pipak, molde batekin egiten diren zeramikazko produk-tuetariko batzuk dira.Molde horrek, buztinari objektuaren itxura orokorra ematen dio.Pipari orratz eta trokolekin irekitzen zizkioten behar bezala funtzio-natzeko behar dituen zuloak.(Gordailu Zentroa: Arkeologi Museoa)

15. Ehungailuko pisuak.Haien funtzioa, ehungailuan jartzen den irazkia tenkatzea da,ehunak osatzen zuen bilbea ondo atera dadin.Eskumako pieza, Santimamiñeko koban (Kortezubi, Bizkaia) dubere jatorria eta Brontze Garaikoa dela uste da. Ezkerreko pisuakForuko erromatar aztarnategian (Forua, Bizkaia) aurkitu ziren(Gordailu Zentroa: Arkeologi Museoa)

ZERAMIKAZKO OBJEKTUEN ERABILERA

Page 25: Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz, gizarte eta ekonomiako aldaketa garran-tzitsuak izan ziren orduko gizarteetan. Giza

24

horrek ez du parekorik Bizkaian aurreko denboraldi historikoetan. Izanere, denboraldi horien bereizgarria bilduma formalean muga batzukegotea da. Historiaurreko herrixketan zulatutako zeramikazko zatiak(tradizioz, gazta-ontzi gisa hartuak) eta tutu-formako pieza baten hondarrak(beharbada, inbutuarekin zerikusia izango duena) eta estalki baten ertzadira Berreagako kastroan (Mungia, Zamudio, Gamiz-Fika) berreskuratudiren hondarrak. Horiek dira, beraz, erromatarrak azaldu aurretik lurraldeanbizi ziren taldeen zeramikazko objektuen erabilera bereziak zehaztekoeskura ditugun adibide bakanetako batzuk.

Era berean, erromatarren munduari buruz aipatu dugun aniztasun formalhorrek ez du Erdi Aroan jarraipenik izango. Aro horretan erabat murriztukoda eltzeteria, eta oinarrizko eltze-mota soil batzuk baizik ez dira egongo.Une horietan, eltzeek eta pitxerrek eratzen zuten eguneroko buztingintzakooinarrizko bilduma, eta, hargatik, ziurrena, objektu horiei erabilera batbaino gehiago eman beharko zieten. Katiluak etxeko horniduran tradizioluzea duten zeramikazko formak dira, baina horiek ere urriak dira BeheErdi Aroan sortutako Bizkaiko hiribilduen hasieretatik berreskuratu direnontzien artean. Beharbada, horren arrazoia izango da beste materialeskuragarriago, sendoago eta merkeago batzuk erabili zituztelako katiluakegiteko, esate baterako, egurra.

Objektuen formak zenbat eta berezitasun gutxiago eduki, orduan etapremiazkoagoa da beste adierazle batzuk aurkitzea, pieza jakin batzueieman zieten erabilera edota haien eginkizun berezia edo askotarikoaulertu ahal izateko. Antzeko formadun edalontziek tamaina desberdinaizatea edota paretek lodiera desberdina izatea, zalantzarik gabe, aintzathartu beharreko bi alderdi dira, objektuen eginkizunak bereizi nahi baditugu.Era berean, kontuan izan behar dugu ontzi batzuen tamaina eta edukierahandia, batez ere oinarri egokirik ez badute beren kabuz orekari eusteko,edota zailak badira manipulatzeko eta lekuz aldatzeko. Izan ere, horiikusita, berehala bururatuko zaigu objektu horiek biltegiratzeko horniduraegokiak ere behar zirela.

Horixe gertatzen da Lekeitioko 2.1.1 etxe-sailean aurkitutako tinetan. Metroeta erdiko garaiera izanda, eta finkatzeko azalera zabalik gabe, ez zirenberen pisu hutsari esker lur gainean zutik tinko geratzen. Ontzi horieklurperatzean, ahoa baizik ez zen airean azaleratzen, eta guztira hamabosttina berreskuratu zituzten hor. Lurperatzeko modu horrek eta tina-kopuruakinformazio gehigarria ematen digute, tinak gordeta zeuden lekuari buruzeta tinen barrualdera iristeko zuten moduari buruz. Bestetik, aurkikuntzahori baliagarria izan daiteke informazio gutxirekin berreskuratu direnantzeko aleen erabilera argitzeko.

Tinen barruan sartzen ziren horniduren hondarrak agertzen baldin badira,errazagoa izango da jakitea nolako produktuak gorde ziren edukiontzihorietan. Gai horri dagokionez, ezinbestekoak dira laborategi espeziali-zatuetan egindako analisiak, begi hutsez ezin antzeman daitezkeen

ZERAMIKAZKO OBJEKTUEN ERABILERA

Page 26: Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz, gizarte eta ekonomiako aldaketa garran-tzitsuak izan ziren orduko gizarteetan. Giza

25

18. Bizkaiko aztarnategi arkeologikoetan aurkitu diren erromatargaraiko kronologia duten zeramikazko tresnen aniztasun formala,teknikoa eta funtzionala adierazten duten objektuak esanguratsuak:platera, goporra, pitxerra,inbutua, eltzea edo anfora-estalkia.(Gordailu Zentroa: Arkeologi Museoa)

17. Katilua diseinu soileko ontzia da, eta honen iraunkortasunahistorian zehar egiaztatu daiteke. Buztin egosiaz eginiko formahau, zeramikaren asmakuntza baino aurretik, beste gai batzuezsortzen zen (harria edo zura). Forma ez da batere zehatza, eta,beraz, objektua egokia izan daiteke zeregin askotarako, batezere etxeko lan askotan erabiltzeko. Irudian, hainbat ale agertzendira, Brontze Arotik XX. mendera arteko aldi kronologikokoak:Sagastigorriko katilua Brontze Arokoa da (Kortezubi, Bizkaia) etaMarkina-Xemeingo Okerra Kaleko 3-5 zenbakietako alea XX.mendekoa (Bizkaia). Erdian, erromatarren garaiko aleak (Iruña-Veleiako, Araba, terra sigillata-ko katilua), Behe Erdi Aroko aleak(eztiz gozatutako beira duen katilua, Desolado de Radakoa - MurilloEl Cuende, Nafarroa-) eta Barrokoaren amaiera aldeko aleak ikusditzakegu (esmalteztatutako hiru katilu, DurangokoKomentukaleko 8. zenbakikoak, Bizkaia).(Gordailu Zentroa: Arkeologi Museoa, Bibat eta NafarroakoGobernua. Kultura eta Turismo Saila - Vianako Printzea Erakundea)

ZERAMIKAZKO OBJEKTUEN ERABILERA

Page 27: Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz, gizarte eta ekonomiako aldaketa garran-tzitsuak izan ziren orduko gizarteetan. Giza

26

aztarnak hauteman ditzaketelako, adibidez, zeramikazko kaskoetakoporoetan ezkutatutako aztarrenak.

Apaindurak egotea edo ez egotea –moten eta dekorazioko motiboenaukera-sorta ugaria, eta objektu gainean duten kokapena–, azalerariemandako tratamendu-mota, azken produktuak duen akabera-maila,zeramikazko kaskoan arrastoak edo itsaskinak egotea pieza labetik ateraondoren izan zituen erabileren ondorioz… Horiek dira, besteak beste,pista gisa balia ditzakegun beste ezaugarri batzuk, denak lagungarriakontzi batzuek izan zuten eginkizuna zehazteko.

Zeramikazko objektuen ikertzaileak xehetasun guztiak hartu behar dituaintzat. Eta ildo horretan ebaluatuko ditu gorde diren aztarna guztiak,zeramikazko objektuen zikloko aldi bakoitzeko aztarnak, zeramika-oreaprestatzeko osagaiak hautatzen diren unean hasita eta, azkenean, balia-garriak ez izateagatik, alde batera uzten diren arte. Adibidez, era horretanjakin ahal izan da buztinean birrindutako kaltzita duten buztingintzakoproduktu batzuen mineralogiako osagaiak zeintzuk diren. Horiek Bizkaianazaldu dira erromatarren garaitik Erdi Arora bitartean. Aurkikuntza horrenbidez, argi ikusi da ore horrekin egindako produktuek beroaren eroaleonak direla, eta ondo jasaten dutela kontraste termikoa, hain zuzen, janariaegosteko sutan jartzean sortzen dena. Zalantzarik gabe, ezaugarri horieklagungarriak izan ziren manufaktura horiek historian aurrera segi zezaten,sukaldeko lanei lotuta, nahiz eta herrietako buztingintza-hornidura geroeta aberatsagoa izan, arian-arian aberastu baitzen teknika aldetik landua-goak ziren beste ontzi batzuekin.

Azterketa-prozesuan, objektuek, alde batetik, hainbat datu emangodizkigute, eta horiek baliagarriak izango dira garai bateko ekipamenduzeramikoan bete zuten zeregina argitzeko. Bestetik, objektuek zenbaitdatu erabilgarri emango dizkigute, eta, horien bidez, produktuak egin,eskatu eta erabili zituzten pertsonen egoera ekonomikoei eta sozialeiburuzko alderdi zehatzak ezagutu ahal izango ditugu. Ildo horretan, osointeresgarriak dira objektuen bizitza erabilgarria luzatzeko edo objektuenmateriala lanabes berrietan berrerabiltzeko lanak egin zirela erakustenduten aztarna guztiak.

Zeramikazko objektuak eguneroko bizitzan txertatuta zeuden. Horietakobatzuk, batez ere etxean erabilitakoak, etengabe manipulatzen zituzten.Hala, bada, objektu horiek erraz apurtu zitezkeen.

Zeramikazko pieza bat ustekabez hausten denean, kaltea larria ez bada,konpondu daiteke, hartutako kolpearen ondorio txarrak gutxitzeko. Erahorretan, objektuaren funtzionaltasun osoa berreskuratuko dugu, edoerabilera egokiagoetarako utziko dugu, haren egoera berria aintzat hartuta.Jende askoren ekonomiari begira, hobe da konpontzea, ordezkatzeabaino, eta errentagarriagoa ere bai.

Ontzia konpontzeko dagoen modu bat haustura “jostea” da. Horretarako,

ZERAMIKAZKO OBJEKTUEN ERABILERA

Page 28: Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz, gizarte eta ekonomiako aldaketa garran-tzitsuak izan ziren orduko gizarteetan. Giza

27

19. Historiaurreko zeramikazko ontziak, Lumentxako (Lekeitio) etaSagastigorriko (Kortezubi) haitzuloetakoak. Ontzien aniztasunaformetan, tamainetan eta edukieretan, erabilera ezberdinetarakoerabiliak izan zirela adierazten dute.Inprimakiz egindako apaingarri ugari dituen ontziaren esanahia,dekoraturik ez dauden ontzien aldean, erabilera berezietarakoerabilia izan erakusten du.(Gordailu Zentroa: Arkeologi Museoa)

21. Treskak. Lekeitioko (Bizkaia) hirigune historikoa.XVI. mendea.Garai hartako testuetan adierazten denez, treskok balea-gantzagordetzeko erabili ohi zituzten; halaber, baziren bigarren mailakobeste erabilera batzuk ere, adibidez, arraineskabetxeak egitekobaliatzen ziren olioa eta ozpina biltzea. Lekeition aurkitu den multzohonetako treskarik handienak bi mila litro gordeko zituzten, gutxigorabehera.(Gordailu Zentroa: Arkeologi Museoa)

20. Erdi Aroko buztingintzako ontziak, Urduñako hiribildukoindusketa arkeologikoetan aurkitutakoak. Erdi Aroan Bizkaian zirenbeste biztanle gune batzuetan berreskuratu diren pieza mugatuenaldean, herri horretan hainbat pegar, ontzi eta eltze aurkitu izandira. Pieza horiek mota askotakoak dira, Bizkaiko beste tokibatzuetan ez bezala.(Gordailu Zentroa: Arkeologi Museoa)

ZERAMIKAZKO OBJEKTUEN ERABILERA

Page 29: Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz, gizarte eta ekonomiako aldaketa garran-tzitsuak izan ziren orduko gizarteetan. Giza

28

zuloak egiten dira zeramikazko kaskoan, arrakalaren bi aldeetan; eta,gero, “josi” egiten dira, zuloen artean uhalaren zeregina betetzen duenosagai batez. Garai bakoitzean, eskura zeuden materialak erabili izandira xede horretarako, eta, horrez gain, atal zeramikoaren lodiera gehiagoedo gutxiago zulatu da, era egokian finkatu ahal izateko. Gure historiakooraintsuagoko aldietan, metalezko grapak edo kortxetak erabili dirakonpontze-lan horretarako. Konpondutako objektu horren eginkizun-aldiabete ondoren, azkenean alde batera utziko da objektua, ezin erabilizkoabaita, eta, hala, iraganaldietako hondarren multzoa handitzera joango da.Orduan, beharbada, haustura-lerroaren ondoan egindako zuloen aztarnageratuko da, prozesuaren lekuko gisa; eta metalezko grapak erabili badira,oxido-hondarrak ere egon daitezke.

Azaldu dugun egoera horren adibide egokia dugu San José de la Islakomentuan (Sestao) berreskuratutako garbiontzi edo terreina bat, XIX.mendeko buztingintza beltzekoa dena. Ontziaren goialdean, ertzarenazpiko lerroan, ontziaren pareta alderik alde zeharkatzen duten bi zulozirkular daude. Zulo horietan metalezko grapa bat egon zen lehen. Gauregun desagertuta dago, baina erraz antzeman daiteke zuloei loturikdauden oxido hondarrak aztertuta. Gailuak indartu egin zuen garbiontzianzegon puntu ahul hori; eta, era horretan, galarazi egin zuen han zegoenhausturak behera egiten jarrai zezan. Dena dela, Bizkaian ez dira osougariak mota horretako konpontze-lanak ageri dituzten lekukotasunarkeologikoak; askoz informazio hobea jaso da etnografian.

Mota horretako konpontze-lanek izan duten iraupen luzea frogatzeko etaerabilitako prozeduren bilakaera urria egiaztatzeko, aspaldiko adibidebat jar dezakegu: El Bortal (Karrantza, Bizkaia) leize-zuloan berreskura-tutako ontzi bat, ustez Brontze Aroko beranduko aldi batekoa dena.Ontziaren erdialdean, eta hausturaren bi aldeetan, zulotxo zirkular batzukikus daitezke, aurrez aurre jarrita. Zulo horiek antolatzeko modua, zera-mikazko kaskoan dagoen hausturari nola dauden lotuta, eta ontziarenbeste toki batzuetan antzeko zulorik ez egotea –bestelako interpretaziobat egiteko berme izan zitezkeenak– aintzat hartu beharreko irizpideakdira. Izan ere, nabaritasun horiek orain dela 3.000 urte inguruko ontzi batkonpontzeko egin zen lanaren lekukoak dira.

Hala ere, zeramikazko objektu baten bizitza erabilgarria ez da amaitzenobjektua hautsi eta konpontze-lana egitea bideragarria ez denean. Ontziakezin izango du bere eginkizun zaharra bete, baina objektuaren materialaobjektu berriak egiteko erabil daiteke.

Ontzi bat hausten bada edo teila bat zatikatzen bada, haustura horrenondoriozko zatien ertzak muxarratu ahal dira objektu zirkular bat lortu arte.Prozesu horren amaieran zatiak hartzen duen forma erregularrak aditzeraemango dio ikertzaileari gizakiak nahita egindako osagai baten aurreandagoela. Muxarratutako zeramika-zati horrek duen tamainak pistaren batemango digu haren erabilera ulertu ahal izateko: beharbada, estalki gisaerabiliko zuten, edo, agian, joko-fitxa gisa, etab.

ZERAMIKAZKO OBJEKTUEN ERABILERA

Page 30: Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz, gizarte eta ekonomiako aldaketa garran-tzitsuak izan ziren orduko gizarteetan. Giza

29

22. Erromatarraren garaiaren aurreko La Hoya herrixkakozeramikazko kutxa (Guardia).Kanpoko azalera dekorazioz beterik dago, ebaki zuzenez bereizitakoerregistroen barruan lerrokatutako inprimatze txikiz apaindurikbaitago.(Gordailu Zentroa: Bibat)

24. Erdi Aroko eltze hauek Arabako Rivabellosa eta Guardiaherrietako jarduera arkeologikoetan jaso dituzte. Kanpoko azaleran,sukaldeko sutan egotearen ondoriozko aztarnak daude. Aztarnahori azaleran nola dagoen markatuta ikusita, eta halako aztarnarikez duten edalontzietako aldeei erreparaturik, nabaria da aztarnakez direla suteen ondoriozkoak. Aztarna horiek zehatz aztertuz gero,eltze bakoitza nola egon zen sutan jarrita jakin ahal izango dugu,eta ontzietan zegoen produktua zein berotze-mailataraino iritsizen zehaztu ahal izango dugu.(Gordailu Zentroa: Bibat)

23. Kono-enbor formako edalontzia, heldulekua duena; tornuaerabiliz egin zuten, oso ondo dekantatutako zeramikazko oreabaliatuz. Kanpoko azaleran, dekorazioko motiboen errepikatzeerregularra ageri da margoturik. Arabako La Hoya (Guardia-Biasteri)herrixkako garai zeltiberikoan kokatzen da.(Gordailu Zentroa: Bibat)

ZERAMIKAZKO OBJEKTUEN ERABILERA

Page 31: Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz, gizarte eta ekonomiako aldaketa garran-tzitsuak izan ziren orduko gizarteetan. Giza

30

Muxarratutako pieza horietako edozein, tortera bilakatu ahal izango dagero. Hau da, ardatzaren kontrapisu gisa erabiltzen den eta ardaztutakomateriala batzeko biraketa egiteko aukera ematen duen osagaia izandaiteke. Horretarako, aski da muxarratutako zatiaren erdian zulo bategitea, ardatzaren muturra doitzeko.

Badira beste hautabide batzuk apurtutako zeramikazko objektuak birzikla-tzeko. Eskulangilearen tailerrean hautsiz gero, eltzegileak hautsitako zatiakbirrindu ahal ditu, eta zeramika-orean sartu gero, horrekin produktu berriakegiteko. Zalantzarik gabe, plastikoa ez den osagairik egokiena da atalzeramiko batentzat: bien izaera berdina da (buztina), eta antzeko jokaeraizango dute beroaren eraginaren aurrean, hala objektuak labean egosteanjasan beharreko berotze-prozesuan, nola sukaldeko lanetan baliatzendiren ontziek –sutondora hurbiltzean eta urrutiratzean– jasan behar dutentalka termikoan.

Zeramika-zatiak bigarren mailako erabileretan ere balia daitezke eraikun-tzako lanetan. Murruetan betegarri gisa erabil daitezke, edo harzoladurarenazpian egoten diren geruzetan sartu, drainatzea indartu eta hezetasunasaiheste aldera. Eraikuntzako programetan horrela baliatzea oso erabileraegokia da zeramikazko hondakinik egon ez dadin.

Mota horretako hondarrek betetzen duten zeregina argitzeko, atal zera-mikoetan dauden aztarnen azterketatik harantz jo behar dugu ezinbestez,eta beste inguruabar batzuk ere hartu behar ditugu aintzat. Ikertzaileaklan horixe egin behar du edozein objekturen aurrean; objektua aurkituden lekuaren ingurune arkeologikoa ebaluatu behar du beti: nekropolia,sukaldea, biltegia, eskulangintzako lantegia, etab. Izan ere, zeramikazkoobjektu batek azkenean izan zuen erabilera, beharbada, ez da izangosoilik ezaugarri teknikoak eta formalak aztertuta irudika dezakegun hori,beste bat baizik.

Pico Ramos (Muskiz), Urratxa III (Orozko), Aldeacueva (Karrantza) etaGerrandijo (Ibarrangelu) leize-zuloetan, historiaurreko ehorzte-mailetan,buztingintzako hondarrak jaso dira; eta, era berean, hor ditugu Durangal-deko Erdi Aroko nekropolietako –Memaia, Mendraka edo Momoitio nekro-polietako– hilobiei lotutako hondarrak. Horiek guztiak beste era baterainterpretatu behar ditugu, ez ditugu soilik ezaugarri morfologikoak etateknikoak aintzat hartu behar ebaluazioa egiteko. Izan ere, ezaugarrihoriek ez dute balio aurkitutako hondarrak bereizteko, geletan edo industria-erabilerako instalazioetan egon zitezkeen antzeko objektuetatik desber-dintzeko. Aztarnategiaren tipologia edo zeramikazko produktuak horbetetzen duen lekua ebidentziak dira, eta, beraz, aukera ematen diguteobjektu horien zereginari buruzko interpretazioa zehazteko.

Hala ere, aipatu ditugun kasu batzuetan, zailtasunak izan ditzakegu argizehazteko objektuen ingurune arkeologikoa nolakoa den: alegia, objektuenjatorrizko lekua izan ote zen edo, aitzitik, produktuaren bizitza erabilgarriarenazken aldiko tokia izan ote zen.

ZERAMIKAZKO OBJEKTUEN ERABILERA

Page 32: Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz, gizarte eta ekonomiako aldaketa garran-tzitsuak izan ziren orduko gizarteetan. Giza

31

27. Forma borobila duten bost pieza, ziurrenik,jokorako erabiliakizango zirenak. Piezok, teila edo eltzegintzako ontziak bezalakozeramikazko materialen ertzak leunduz lortzen zituzten.(Gordailu Zentroa: Arkeologi Museoa)

25. Ontzi zati baten zeramikazko pasta, mikroskopio petrografikoare-kin ikusita. Argi ikus daitezke lagin horretan diren kaltzita pusketak;hauek, buztinlariaren eskutik nahita gehituak izan dira,buztinaren berezko ezaugarriak hobetzeko asmoz, ondoren xedezehatzak bete ditzan.

26. Lur-ontzia. San José de la Islako (Sestao, Bizkaia) komentua.XIX. mendea.Ontziaren hormako arrakala handiagotzea galarazteko jarri zutenmetalezko grapa finkatzeko erabili zen zulo parea; grapa horrenbidez, bi zatiak elkarri itsatsirik egotea lortu zuten, eta aurrerantzeanere lur-ontzia erabili ahal izatea bermatu zuten.(Gordailu Zentroa: Arkeologi Museoa)

ZERAMIKAZKO OBJEKTUEN ERABILERA

Page 33: Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz, gizarte eta ekonomiako aldaketa garran-tzitsuak izan ziren orduko gizarteetan. Giza

32

28. Txarroa, zortzi pitxer likidorako edukiera duena. Hautsi eginzen, eta metalezko grapekin konpondu behar izan zuten, lehenzuen eginkizuna betetzen jarrai zezan.(Jatorrizko museoa: Bilboko Euskal Museoa)

29. El Bortal leize-zuloan (Karrantza, Bizkaia) aurkitutako biltegiratze-ontzia; kalkuluen arabera, Brontze Aroaren amaiera aldekoa da.Edalontziaren behealdean, zulo zirkularrak ageri dira parekatuta,hausturako lerroei loturik. Ezaugarri horiek ikusita, badirudi konponduegin zutela ontzia. Ez dakigu zein material-mota erabiliko zutenzatiak tinkatzeko.(Gordailu Zentroa: Arkeologi Museoa)

ZERAMIKAZKO OBJEKTUEN ERABILERA

Page 34: Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz, gizarte eta ekonomiako aldaketa garran-tzitsuak izan ziren orduko gizarteetan. Giza

33

32. Zeramikazko lau ontzi, Burdin Aroko hilobiesparruetanaurkitutakoak: eskuz egindako bi errauts-kutxa, leundutako azalerakdituztenak; eta haien ondoan, eskaintzak egiteko edalontziak, battripode baten gainean jarrita. Nafarroako Castillo (Castejón) etaEl Castejón (Arguedas) nekropolietan aurkitu dituzte.(Gordailu Zentroa: Nafarroako Gobernua. Kultura eta Turismo Saila- Vianako Printzea Erakundea)

30. Goporra. Kurtzioko baseliza (Bermeo, Bizkaia). XVII. mendea.Zeramikazko ontzia, oso-osorik aurkitu zen, baselizako hormenbarruan hilobi berean lurperatu zituzten hiru gorpuetariko bateneskuineko hankaren azpialdean ediren zuten. Goporraren barruan,Austria txikien (Felipe III.a eta Felipe IV.a) erregealdiko txanponbatzuk ipini zituzten. Aurkikuntzaren testuinguruak objektuakizan zuen azken erabilera azalduko liguke.

31. Nafarroako Santa Crizeko aztarnategiko (Eslaba)hilobi-esparruetan aurkitutako pitxerrak. Erromatarren garaikonekropoli bat da Santa Criz.(Gordailu Zentroa: Nafarroako Gobernua. Kultura eta Turismo Saila- Vianako Printzea Erakundea)

ZERAMIKAZKO OBJEKTUEN ERABILERA

Page 35: Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz, gizarte eta ekonomiako aldaketa garran-tzitsuak izan ziren orduko gizarteetan. Giza
Page 36: Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz, gizarte eta ekonomiako aldaketa garran-tzitsuak izan ziren orduko gizarteetan. Giza

Zeramikazkoproduktuen jatorria

4.

Page 37: Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz, gizarte eta ekonomiako aldaketa garran-tzitsuak izan ziren orduko gizarteetan. Giza

36

Aztarnategi arkeologikoetan aurkitu diren lur egosiz egindako objektuenezaugarriak era egokian zehazten baditugu, aurrera egin ahal izangodugu ezagutza historikoaren esparruan, eta erantzuna eman ahal izangodiegu objektua fabrikatu zen lekuari buruz dauden galderei: tokian egindakoproduktua den, edo banatzeko eta merkaturatzeko zeuden era askotakosareen bidez nonbaitetik iritsitako pieza atzerritarra ote den.

Auzi horiek ikertzeko, maila askotan egin behar ditugu azterketak etaebaluazioak. Auzia konpontze aldera egindako lehen hurbilketa soilarenbidez, ondo arakatuko genituzke aurkikuntzarenak ez diren bestelakoeremu geografikoetan aztertutako antzeko formak eta teknikak dituztenobjektuak. Kasu paralelorik ez badago, horrek zuzenean adieraziko diguobjektua tokiko ekoizpena dela, nahiz eta ez eduki lekukotasun materialikproduktu horiek fabrikatu zituzten lantegiei buruz.

Aitzitik, aztertutakoen antzekoak diren objektuak aurkitzen baditugu besteesparru geografiko batzuetan –eta, batez ere, esparru horietakoren batekegiaztatutako ekoizpen-guneekin loturarik badu, lantegien eta labeenbitartez–, horrek, sarritan, aukera emango digu produktuak fabrikatzekolekuak eta merkataritza-guneak berreraikitzeko, produktu jakin batzukhelmugetaraino eramateko baliatu zituzten merkataritzako ibilbideakzehazteko, edota objektu jakin batzuk gune arkeologiko batean agertzekoarrazoia argitzeko –salerosian hartutako produktu gisa, herrien arteanzegoen harremanaren lekukotasun gisa, prestigioa zuen produktu eta gaigisa–.

Bizkaian izan ziren jendeguneei loturik zeramika agertzen den une histo-rikoetan, ondo bereizitako bi produktu-lerro zehaztu daitezke –maila etagarrantzi desberdinetakoak–: lerro bat ustez bertan egin ziren produktueidagokie; bestea, berriz, atzerritik sartutako manufakturak dira. Oraindikargi zehaztu ez bada ere, Burdin Aroko Bizkaiko kastroetan Ebro etaDuero ibarretako buztingintza-produktuak azaldu ziren, zeltiberiarrenmundukoak. Kristo osteko I. mendearen erdialdean, Foruko herrixkaerromatarrean, Frantziako hegoaldean dauden Montanseko (Gaillac-sur-Tarn) lantegietatik iritsitako sigillata piezak azaldu ziren; eta mende horrexenamaieran, Errioxako Najerilla ibaiko haranean, Tritium Magallum buztin-gintzako gunetik iritsitako ontziak agertu ziren. Penintsulako eta penintsulatikkanpoko buztingintzako guneek ekarpenak egingo dizkiote gure lurrariondoko aldietan. Aro Modernoko mendeetan, atzerriko zeramikazkoproduktuak Bizkaira iritsi zirela egiaztatzen duten lekukotasun egokiakditugu: Aragoiko Muel lantegietako urdinez apaindutako toska eta meta-lezko isla duena, edota Renanian lantzen zen gres gazduna.

Alabaina, zeramikazko objektuen paraleloak bilatzeko prozedura horrekbaditu arazo eta eragozpen batzuk. Izan ere, jatorrizko produktuen ondoan,era askotako imitazioak aurkitu ahal ditugu. Hainbat gunetatik ateratakoimitazio horiek leku bat lortu nahi zuten merkatuan, kopiatutako ereduenordezko gisa. Horixe gertatzen da, adibidez, “talavera” deitutakoekin

ZERAMIKAZKO PRODUKTUEN JATORRIA

Page 38: Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz, gizarte eta ekonomiako aldaketa garran-tzitsuak izan ziren orduko gizarteetan. Giza

37

33. Terra sigillataz eginiko goporra, Foruko erromatarraaztarnate-gikoa (Forua, Bizkaia). Ontziaren ezaugarri formal eta teknikoaketa haren kanpoaldean ikus daitekeen motibo zirkularrezko frisobikoitz apaingarria kontuan hartuta, ontzi honek Errioxako Najerillaibaiaren (Errioxa) haraneko Tritium Magallum izeneko aztarnategianaurkitu diren eltzegintzako hondakinak ditu ahaide, alde horretanekoiztu baitzen Iberiar Penintsularen iparraldeko sigillata hispaniarrikgehiena.(Gordailu Zentroa: Arkeologi Museoa)

35. Zeramikazko produktu-mota eta ontziaren kanpoko azaleranezarritako moldeko dekorazioak, Durangoko hiribilduko hirigunehistorikoan aurkitutako zati hau, Renaniako eltzegintza-lantegietanXVI. eta XVII. mendeetan egin zuten gres gatzduneko ekoizpena-rekin erlazionatzea usten du.

34. Katilua. Elorrioko hirigune historikoa. Lodiera ezberdineko bipintzel kontraste-eran erabili izanaren ondorioz, oso nabarmenada ontzia estaltzen duen geruza zurikararen gainean ikus dezakegundekorazio urdina. Ontziginak landu duen pieza hori XVI. mendearenazken aldean eta hurrengo gizaldiaren lehen urteetan ZaragozakoMuel herriko lantegi batzuetan lantzen zituzten pieza batzuenparekoa da.(Gordailu Zentroa: Arkeologi Museoa)

ZERAMIKAZKO PRODUKTUEN JATORRIA

Page 39: Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz, gizarte eta ekonomiako aldaketa garran-tzitsuak izan ziren orduko gizarteetan. Giza

38

Barroko garaian. Talaverako eltzegintza-lantegietan egindako dekorazio-sailik berezienetako batzuk –hiru kolorekoa edo marra laranjak dituena–penintsula osoko buztingintzako guneetan imitatu zituzten (Toledo, Valla-dolid, Errioxa, Muel, Teruel, Villafeliche, Lleida edo Sevilla). Batzuetanerraza da kopia eta imitatu nahi den eredua bereiztea, batez ere kopiagileekbaldar edo arreta gutxiz jokatu bazuten kopia prestatzean. Zailagoa da,ordea, ondo zehaztea zeintzuk izan ziren merkatuak imitazioz hornituzituzten eskualdeak edo eltzegintza-lantegiak.

Horiek horrela, ez da aski antzekoak diren zeramikazko objektuen formak,eraikuntzako teknikak edo dekorazioak elkarren artean erkatzera mugatzea.Adierazle zehatzagoak erabili behar ditugu ezinbestez, jatorriak argituahal izateko. Laborategian prozedura fisiko-kimikoak erabiliz azterketaegitean, batzuetan, osagai bereziak antzemango ditugu zeramika-orearenosagaien artean. Osagai horiek oso jatorri geografiko zehatzak nabarmen-duko dituzte, edo, bestela, alde batera utziko dituzte arlo geografiko jakinbatzuk, lehengaien hornidurako iturri izateari dagokionez.

Zeramika-ekoizpenaren jatorri geografikoa aurkitzea, beharbada, emanbeharreko hasierako urratsa izango da, gero azterketa zehatzagoak eginahal izateko, eta, era horretan, produktu jakin batzuk landu zituen eltzegileaaurkitu ahal izateko. Langintza hori erraztu egiten da, zalantzarik gabe,egileek nola edo hala markaren bat jarri badute haien manufakturetan.Hala gertatzen da zenbait kasutan: DIGENVS, Valéryko lantegiko eltzegilea(Frantziako hegoaldean); edo TITUS SEMPRONIUS, Bezares ingurukoa,Errioxan. Egile horiek beren zigilua markatu zuten landu zituzten terrasigillatako piezen hondoan. Horietakoren bat Foruko aztarnategi erroma-tarrean azaldu da. Ez hain aspaldi, Haron (Errioxa) buztingintza-produktuenfabrika zuen Vicente Varonak bere sinadura jarri zuen Sestaoko San Joséde la Isla komentura iritsi ziren toskazko plateretan. Era berean, BilbokoZumadibidean lantegia zuen “Uribasterra y Cía” enpresak bere zigiluainprimatu zuen erlijiozko zentro horrexek baliatu zituen adreiluetan,Barakaldoko “Tejera Galindo” enpresak edota E. Owenek Stourbridgekofabrikan (Ingalaterrako Worcester konderrian) zuten ohiturari jarraiki.Industria horiek ere Sestaoraino helarazi zituzten beren produktuak. Bestekasu batzuetan, eltzegilearen markak edo zigiluak ez du argitzen zera-mikazko produktuak egin zituen pertsonaren izena. Alabaina, markarenhelburua berbera da: jatorrizko lantegia adieraztea, produktuaren zinezko-tasuna bermatzea, kopien eta imitazioen aurrean.

Hala ere, egia esan, adibide horiek salbuespenezkoak dira, aztarnategiarkeologikoetan berreskuratzen diren zeramikazko objektu gehienek ezbaitute egilearen izena argituko duen sinadurarik, edo egilearen bereiz-garriaren markarik; eta, beraz, ez dago aukerarik egile horren produktuakerraz zehaztu ahal izateko. Horiek horrela, lanen azterketa formal, estilistiko,tekniko eta mineralogiko zehatza eta osoa egin behar da, objektuarenezaugarri eta bereizgarri guztiak berreskuratu ahal izateko. Horiei esker,antzeko oreak, formak eta moldeak antzeman ahal izango ditugu luregosizko objektuetan.

ZERAMIKAZKO PRODUKTUEN JATORRIA

Page 40: Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz, gizarte eta ekonomiako aldaketa garran-tzitsuak izan ziren orduko gizarteetan. Giza

39

37. Toskazko plater baten hondoan dagoen dekoraziko motiboa.Urduñako hirigune historikoko Kale zaharreko 24-30 orubeetanaurkitu zuten (Bizkaia). Marrak nola eginda dauden eta dekoraziokomotiboen tonu lausoa ikusita, badirudi Talaverako hiru kolorekosaileko ekoizpenen imitazioa dela. XVIII. mendearen erdialderaarte, kopia horiek ohikoak izan ziren penintsulako azoketan.(Gordailu Zentroa: Arkeologi Museoa)

36. Hiru koloreko edo laranja koloreko marradura duen sailekoplatera; sail hori Toledoko Talavera de la Reina herriko eltzegintza-lantegietan landu zuten XVI. mendearen lehen zatian.(Jatorrizko museoa: Bilboko Euskal Museoa)

ZERAMIKAZKO PRODUKTUEN JATORRIA

Page 41: Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz, gizarte eta ekonomiako aldaketa garran-tzitsuak izan ziren orduko gizarteetan. Giza

40

38. Platera. San José de la Islako (Sestao, Bizkaia)komentua. XIX. mendea.Lozazko plater baten kanpoaldean, pieza egin zuen Errioxakobuztinolaren izena agertzen den zigilua ikus dezakegu: “FÁBRICADE VIZENTE VARONA HARO”(Gordailu Zentroa: Arkeologi Museoa)

40. Durangoko eta Gerrikaitzeko (Bizkaia) zeramikazatien gaineko buztinola-markak. Aro Modernoa.Lantegi batzuek beren produktuetan jartzen zituzten zigiluekfabrikatzailearen jatorria bermatzen zuten, ohikoa baitzen bestebuztinola batzuek ezaugarri formal eta tekniko berak zituztenproduktuak imitatzea.(Gordailu Zentroa: Arkeologi Museoa)

39. Terra sigillataz eginiko platera Foruko erromatarra aztarnategikoa(Forua, Bizkaia). K.o.I. mendea.Plater hondoan zigilu bat inprimaturik dago: Q.V.C. Lorratz horrekFrantziaren hegoaldean dagoen Montans-eko mahaiko zeramikafina lantzen zuten buztinoletara garamatza.(Gordailu Zentroa: Arkeologi Museoa)

ZERAMIKAZKO PRODUKTUEN JATORRIA

Page 42: Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz, gizarte eta ekonomiako aldaketa garran-tzitsuak izan ziren orduko gizarteetan. Giza

41

Orain arte zerrendatu ditugun potentzialtasunen multzo honen argitan,zeramikazko objektuak eta, bereziki, buztingintzazko ontziak –geruzaarkeologikoetan sarri agertzen baitira– gero eta gehiago hartzen diraaintzat lan historikoetan, era askotako informazioa eskaintzen dutelako.Pieza horiek gakoak dira, arkeologoek eta historialariek iraganari buruzdituzten galdera batzuei erantzuna eman ahal izateko.

Batzuetan, azterketa-prozesua sorrarazi zuen galdera oso zehatza izangozen: nola egin zituzten edo zertarako erabili zituzten zeramikazko objektuak.Beste kasu batzuetan, berriz, eragin historiko gehiago bilatuko da; etazeramikazko produktuen azterketak eskainiko duen informazioa lagungarriaizango da objektu horiek egin eta erabili zituzten taldeen antolakuntzasoziala, politikoa, ekonomikoa, ideologikoa edo kulturala hobeto ezagutuahal izateko.

Aukera horiek mugatuak dira, baina hortxe daude. Berauek ikertzeko,ebaluazioak egin behar ditugu, multzo, ingurune eta aztarnategi bereziakabiaburutzat harturik, eta lan hori gero eta esparru geografiko eta objektu-mota zabalagoetara eta anitzagoetara hedatu behar dugu. Eta, zereginhorretan, aztarnategi arkeologikoen geruza guztietan berreskuratzen direnzeramikazko ale guztiak dira baliagarriak, hala osorik daudenak nolazatikatutakoak, berdin ezaugarri artistikoak dituztenak zein horrelakorikez dutenak. Izan ere, neurri handiagoan edo txikiagoan, ale horietanguztietan gure iraganari buruzko informazioren bat geratu da itsatsirik.

ONDORIOA

Page 43: Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz, gizarte eta ekonomiako aldaketa garran-tzitsuak izan ziren orduko gizarteetan. Giza
Page 44: Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz, gizarte eta ekonomiako aldaketa garran-tzitsuak izan ziren orduko gizarteetan. Giza

43

ALLIOS, Dominique (2004): Le villain et son pot. Céramiques et vie quotidienne au Moyen Age. Rennes

ÁLVAREZ, Aureli (2006): “Cerámica tradicional. Les tècniques analitiques i els resultats obtinguits”. I Congreso deAnalíticas Aplicadas a la Arqueología, 63-83 orr.

D’ANNA, André; DESBAT, Armand; GARCIA, Dominique, SCHMITT, Anne et VERHAEGHE, Frans (2003): La céramique.La poterie du Néolithique aux temps modernes. Paris

ELLIS, Linda (2006): “Ceramics”. Archaeology in practice. A student guide to archaeological analyses. Oxford. 235-259.orr.

GARCÍA CAMINO, Iñaki (1989): “La cerámica medieval no esmaltada en la vertiente marítima del País Vasco: los territoriosde Bizkaia y Gipuzkoa”. La cerámica medieval en el norte y noroeste de la Península Ibérica. Aproximación a suestudio. León. 87-111orr.

IBABAE ORTIZ, Enrike (1995): Cerámica popular vasca. Bilbao

MANNONI, Tiziano eta GIANNICHEDA, Enrico (2004): Arqueología de la producción. Barcelona

MARTÍNEZ SALCEDO, Ana (2004): Erromatarren garito zeramika arruntza Euskal Herrian/La cerámica común de épocaromana en el País Vasco. Vitoria-Gasteiz

MUJIKA ALUSTIZA, J. A. (2004): “La investigación sobre las culturas prehistóricas con cerámica en el País Vasco. Estadode la cuestión (1972-2002)”. Kobie, 6. zk (I liburukia), 161-180 orr.

OLAETXEA, Carlos (2000): “La tecnología cerámica en la protohistoria vasca”. Munibe. Suplemento nº 12./12. zkGehigarria. San Sebastián

ORTON, Clive; TYERS, Paul eta VINCE, Alan (1997): La cerámica en arqueología. Barcelona

PÉREZ ARANTEGUI, J.; AGUAROD OTAL, C.; LAPUENTE MERCADAS, M. P.; FELIÚ ORTEGA, M. J. eta PERNOT, M.(1996): “Arqueometría y caracterización de materiales arqueológicos”. Cuadernos del Instituto Aragonés deArqueología IV

RYE, O. S. (1976): Pottery technology. Principles and reconstruction. Washington

SARACINO, Massimo (2005): Prima del tornio. Introduzione alla tecnoloiga della produzione ceramica. Bari

SAENZ DE URTURI RODRÍGUEZ, Francisca (1992): “La cerámica medieval y su entorno socioeconómico en el PaísVasco”. Illunzar, 51 - 65 orr.

SILVAN, Leandro (1981): Cerámica del País Vasco. San Sebastián

SINOPOLI, Carla M. (1991): Approaches to archaeological ceramics. New York

SOLAUN BUSTINZA, José Luis (2005): Erdi Aroko zeramika Euskal Herrian (VIII-XIII. Mendeak). Ekoizpenaren sistematizazioa,bilakaera eta banaketa/La cerámica medieval en el País Vasco (siglos VIII-XIII). Sistematización, evolución ydistribución de la producción. Vitoria-Gasteiz

Editorea:Bizkaiko Foru Aldundia.

Koordinazioa:Iñaki García Camino

Testuak:José Luis Ibarra Álvarez

Diseinu grafikoa:elplanB s.l.

Esker onak:Sonia AníbarroSilvia CajigasEtor TelleriaBilbat. Arabako Arkeologia museoaNafarroko Gobernua kultur eta Turismo Saila. Vianako Printzea ErakundeaEuskal Museoa. Bilbao

Itzulpena:Labayru

Argazkilaritza:Txelu Angoitia 35Juan Carlos López Quintana 07Santiago Yaniz 04, 05, 06, 08, 11, 15, 16, 18, 19, 20, 26, 27, 33, 34, 37, 38, 39, 40

I.S.B.N.: 978-84-7752-493-9

BIBLIOGRAFIA

Page 45: Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz, gizarte eta ekonomiako aldaketa garran-tzitsuak izan ziren orduko gizarteetan. Giza
Page 46: Arkeologi museoaren koadernoak 3 3 - bizkaikoa.bizkaia.eus · abiarazi zituzten, eta, ondorioz, gizarte eta ekonomiako aldaketa garran-tzitsuak izan ziren orduko gizarteetan. Giza

Arkeologi museoaren koadernoakBIZKAIKO ARTE HIGIGARRIABEGIRADA BAT HARRI GARAIKO DEKORAZIO ARTEARIRosa Ruiz Idarraga

BIZKAIKO LABAR-ARTE PALEOLITIKOAHARRI AROKO HORMA-ARTEARI EMANDAKO BEGIRADARosa Ruiz Idarraga

ZERAMIKA ETA ARKEOLOGIABUZTIN PUSKAK, HISTORIAREN ZATIAKJosé Luis Ibarra Álvarez

1

2

3