D. Flix Ajuria Otxandiano - Bizkaia · 2010-12-02 · Argazkigintza dokumentalak hitzaz baliatu da,...

11
SALA REKALDE ARETOA FAZAL SHEIKH 2010/XII/2

Transcript of D. Flix Ajuria Otxandiano - Bizkaia · 2010-12-02 · Argazkigintza dokumentalak hitzaz baliatu da,...

Page 1: D. Flix Ajuria Otxandiano - Bizkaia · 2010-12-02 · Argazkigintza dokumentalak hitzaz baliatu da, komunikatu nahi duen errealitatea modu ulergarri eta osoan transmititzeko; horretarako,

SALA REKALDE ARETOA

FAZAL SHEIKH

2010/XII/2

Page 2: D. Flix Ajuria Otxandiano - Bizkaia · 2010-12-02 · Argazkigintza dokumentalak hitzaz baliatu da, komunikatu nahi duen errealitatea modu ulergarri eta osoan transmititzeko; horretarako,

FAZAL SHEIKHen ERAKUSKETA 2010eko abenduaren 2tik 2011ko otsailaren 13ra arte Rekalde aretoak eta MAFRE FUNDAZIOA Kultur Institutuak Fazal Sheikh-en (New York, 1965) erakusketa aurkezten dute. Honako hau orain arte argazkilari honen lanari buruz atzera begira egindako erakusketarik handiena eta garrantzitsuena da • Erakusketa: FAZAL SHEIKH • Tokia: REKALDE ARETOA • Komisarioa: Carlos Gollonet • Ekoizpena: MAPFRE FUNDAZIOA Kultur

Institutua, Madril • Webgunea:

www.exposicionesmapfrearte.com/fazalsheikh

www.salarekalde.net

Page 3: D. Flix Ajuria Otxandiano - Bizkaia · 2010-12-02 · Argazkigintza dokumentalak hitzaz baliatu da, komunikatu nahi duen errealitatea modu ulergarri eta osoan transmititzeko; horretarako,

Fazal Sheikh argazkilari dokumentalista da, Hirugarren Munduko komunitate behartsuenek bizi eta jasaten duten errealitatea islatzen ahalegintzen dena. Hasiera batean, munduko zenbait tokitako errefuxiatuengan jarri zuen arreta; pertsona horiek gerrei eta sarraskiei ihes egin nahian, euren lurrak bertan behera utzi behar izan zituzten. Denborak aurre egin eta artistaren interesak ere handitu ziren; azken urteotan, batere eskubiderik ez duten eta bizimodu ezin zailagoa aurrera eraman behar duten Indiako emakumezkoek jasan beharreko diskriminazioaz arduratu da. Sheikh-ek gatazkak pertsonalizatzen ditu eta protagonisten aurpegien bitartez kontatzen ditu. Argazkietan azaltzen diren pertsonak duintasun eta lasaitasunaz irudikatzen saiatzen da, gizabanako gisa, baina ez biktima bihurtu duten horren ikur gisa. Sheikh-ek denbora igarotzen du haiekin, entzuten die, haien laguntza eskatzen die, haien konfiantza eskuratzen du eta, horren ostean, irudiak egiten hasten da. Protagonistak baretasun handiarekin paratzen dira kameraren aurrean, buruz buru; hondoak apalak dira, deigarritasunik gabekoak, eta horrek ikusleen arreta osoa erakartzen du. Gauzak horrela, irudikatutakoaren begiradak eta artistarenak lasai-lasai egiten dute bat eta, horri esker, artistak ikusleari helarazten dio begirada hori. Sheikh-ek konposizioa ezin hobeto zaintzen du; zurien eta beltzen kontrasteek edertasun handiko emaitza ikusgarriak lortzen dituzte. Bere erretratuak oso hurbil daude Alemaniako August Sander (1876-1964) argazkilari ospetsuaren perfekzio formaletik; artista aleman horrek Weimar Errepublikako giza paisaia dokumentatzea lortu zuen modu bikainean.

Page 4: D. Flix Ajuria Otxandiano - Bizkaia · 2010-12-02 · Argazkigintza dokumentalak hitzaz baliatu da, komunikatu nahi duen errealitatea modu ulergarri eta osoan transmititzeko; horretarako,

Erakusketan ikus daiteke nola bilakatu den Fazal Sheikh-en artea. Urteen poderioz, beraren erretratuak muturreko lehenengo plano batean kokatu dira, eta argazkiek ia azalera osoa bete dute. Konfiantza eta segurtasun handia sentitzen ditu eta horrek irudikatutakoei hurbiltzea ahalbidetzen dio; hori dela eta, sarri askotan argazkietako pertsonen begi ninietan argi islatzen da argazkilariaren irudia.

Pramila Satar, Vrindavan, India, 2007 Sheikh zuzenean inplikatzen da ezagutzen dituen errealitateekin, pertsonekin… eta argazkigintzaz baliatzen da ikusleen arreta gai horietara bideratzeko, bai argitalpen zainduen bidez, bai erakusketen bidez bai honako webgunearen bidez: www.fazalsheikh.org. Baina, ez da saiatzen erredunak bilatzen; lekukotza bat ematen du. Lana ikusten dutenen zeregina da ondorioak ateratzea eta konpromisoa hartzea.

Page 5: D. Flix Ajuria Otxandiano - Bizkaia · 2010-12-02 · Argazkigintza dokumentalak hitzaz baliatu da, komunikatu nahi duen errealitatea modu ulergarri eta osoan transmititzeko; horretarako,

Argazkigintza dokumentalak hitzaz baliatu da, komunikatu nahi duen errealitatea modu ulergarri eta osoan transmititzeko; horretarako, bada, mezuaren argitasuna oinarri-oinarrizkoa da. Fazal Sheikh-i dagokionez, testuek garrantzi handia dute. Horietan argazkien itzulinguruan dagoen testuinguruaren berri ematen du, lekua, gertaera, datu historikoak eta irudikatutako pertsonaren datuak zehaztuz. 1998an beste osagai bat erantsi zuen eta protagonistek kontatzen zizkioten istorioak jasotzen hasi zen, haien aurpegiekin zuzen-zuzenean elkartzeko. Kontrasterik handiena hortxe sortzen da: irudiaren eta hitzaren arteko elkarketan, hain zuzen ere.

Qurban Gul, eskuan semearen argazki bat (Mula Awaz) duela, errefuxiatu afganiarren zelaia, Pakistan, 1998an

Page 6: D. Flix Ajuria Otxandiano - Bizkaia · 2010-12-02 · Argazkigintza dokumentalak hitzaz baliatu da, komunikatu nahi duen errealitatea modu ulergarri eta osoan transmititzeko; horretarako,

Ikusleak dar-dar egiten du duintasun eta adorea islatu bai baina, era berean, istorio tragiko eta bortitzak ezkutatzen dituzte argazki batzuen aurrean; artistak berak istorio horien berri ematen du testuen bitartez. Azken urteotan, Fazal Sheikh-en argazkiek kritikaren arreta bereganatu dute eta Iparramerikako nahiz Europako museorik garrantzitsuenean izan dira ikusgai. 2005ean argazkilari baten lana aitortzeko eman daitekeen garaikurrik garrantzitsuenetariko bi jaso zituen: MacArthur Fellowship saria eta Henri Cartier-Bresson International Grand Prix. Bere lanak izen eta ospe handiko erakundeetan erakutsi dira, hala nola Henri Cartier-Bresson Foundation-en (Paris), Arte Garaikidearen Museoan (Mosku), Fotomuseum-en (Winterthur), Nederlands Fotomuseums-en (Roterdam), Tate Modern-en (Londres), The Art Institute of Chicago-n, Internacional Center of Photography-n (New York) eta Metropolitan Museum of Art-en (New York). Erakusketako ibilbidea Rekalde aretoan Fazal Sheikh-i buruz egindako erakusketak argazki kamerarekin jasotako tokien eta geografien lekukotza fidela ematen du; oraingoan, gainera, toki eta geografia horiek batera aurkezten dira. Aurreneko bi serietan, (Kenya, 1989-1991, eta, Hegoafrika, 1989) Fazal Sheikh-en lanak biltzen dira.

Page 7: D. Flix Ajuria Otxandiano - Bizkaia · 2010-12-02 · Argazkigintza dokumentalak hitzaz baliatu da, komunikatu nahi duen errealitatea modu ulergarri eta osoan transmititzeko; horretarako,

Toni Matayu, Mozambikeko errefuxiatuen zelaia, Malawi, 1992

• A Sense of Common Ground, Ekialdeko Afrika (1992-1994) Seriean Fazal Sheikh-ek 1992tik egindako argazkiak biltzen dira; argazkilaria 3 urtez bidaiatu zen Kenyan barrena eta ehunka mila pertsona biltzen zituzten Malawi eta Tanzaniako errefuxiatu zelai batzuetan izan zen. • The Victor Weeps, Afganistan (1996-1998) 1996an Sheikn-ek Nepal, Bhutan eta Pakistanetik zehar bidaiatu zen. Pakistan eta Afganistanen arteko mugara iritsi zenean, inguru horretan Afganistango miloi bat errefuxiatu baino gehiago zeudela ikusi ahal izan zuen; errefuxiatu horiek sobietarren 1979ko inbasioaren ondoren sortutako herrixketan bizi ziren. Ia-ia hogei urte zeramatzaten mugan, eta bertan, erbestean, seme-alabak hazten ikusten zituzten.

Page 8: D. Flix Ajuria Otxandiano - Bizkaia · 2010-12-02 · Argazkigintza dokumentalak hitzaz baliatu da, komunikatu nahi duen errealitatea modu ulergarri eta osoan transmititzeko; horretarako,

• A Camel for the Sun, Somalia (1992-2000) 2000ko apirilean Kenyako ipar-ekialdera lekualdatu zen, Dabaad-en inguruan kokatutako hiru kanpamentu bisitatzeko –Ifo, Hagadera eta Dagahaley– eta ia hamarkada bat lehenago A Sense of Common Ground-rekin hasitako lan amaigabeari berriro ere ekiteko.

Abshiro Aden Mohammed, emakumezkoen buruzagia, Somaliako errefuxiatuen zelaia, Kenya, 2000

• Ramadan Moon-Holanda (2000) Serie hau Roterdam-go Nederlands Fotomuseum-en aginduz egin zuen eta bertan Somaliako emakumezko batek, Seynab Azir Wardeere-k, bizi duen egoeraren berri ematen da; emakumezko hori Amsterdameraino bidaiatu zen Muqdishotik eta, ilargiaren argipean, bere herrialdearekin amets egiten du Ramadaneko hilabetean. • Simpatia, Brasil (2001) Serie honetako protagonistak Brasileko Gran Sertão-ko inmigranteak dira; irudiei laguntzeko lekukotzak erabili beharrean, Sheikh-ek folklorearen eta erlijioaren arteko nahasketa zuten esakune laburrak hautatu zituen, langileek euren bizitzan gidari gisa erabiltzen dituzten esamoldeak.

Page 9: D. Flix Ajuria Otxandiano - Bizkaia · 2010-12-02 · Argazkigintza dokumentalak hitzaz baliatu da, komunikatu nahi duen errealitatea modu ulergarri eta osoan transmititzeko; horretarako,

• Moksha, India (2003-2005) 2003an Sheikh-ek lehenengoz bisitatu zuen India iparraldeko Vrindavan, Krishna jainkoari eskainitako hiria, hain zuzen ere. Gaur egun India osoan ezaguna da santutegi gisa; izan ere, urtero-urtero milaka alargun iristen dira eta gehienak bertan gelditzen dira hil arte. • Ladli, India (2005-2008) Serie honek Moksha-n egindako lanari jarraipena ematen dio eta emakumezkoek jasaten duten diskriminazioari buruzko erretratua osatzen du. Urte horietan, Fazal Sheikn-ek adin guztietako emakumezkoei atera zien erretratua eta haien sufrimenduaren lekukotza jaso zuen.

Manita, India, 2007

Page 10: D. Flix Ajuria Otxandiano - Bizkaia · 2010-12-02 · Argazkigintza dokumentalak hitzaz baliatu da, komunikatu nahi duen errealitatea modu ulergarri eta osoan transmititzeko; horretarako,

Katalogoa Erakusketaren haritik, Carlos Gollonet erakusketako komisarioaren eta MAPFRE fundazioaren argazkigintza aholkulariaren testuak dituen katalogoa argitaratu da; era berean, katalogoan Liz Jobey kazetariaren, kritikariaren eta argazkigintzako espezializatuaren testuak jasotzen dira, bai eta Eduardo Cadava Princenton-go Unibertsitateko irakaslearenak ere. Erakusketarekin bat egin nahian, katalogo hau Fazal Sheikh-en obraren gainean egindako argitalpenik garrantzitsuena da. Didaktika: bisitak eta tailerrak Fazal Sheikh-en erakusketarekin batera, Rekalde aretoak zenbait Hezkuntza Jarduera proposatzen ditu; ekintza horietan, besteak beste, honako hauek landuko dira: argazkigintza dokumentala, hirugarren munduko errealitatea, argazkilariaren eta erretratatuen arteko konpromisoa, nazioarteko gaur egungo egoera eta historian orain dela gutxi izandako gatazkak. Rekalde Aretoak honakoak eskaintzen ditu: • Bisita gidatuak Ostegunero (jaiegunetan izan ezik) bisita gidatuak 19:00etan erakusketa aretoan. Aldez aurretiko hitzordurik gabe. • Bisita-tailerrak kasleei, kolektiboei eta elkarteetako taldeei zuzendutako ibilbideak, artistaren lana testuinguru baten barruan kokatu ahal izateko. Hitzordua eskatu behar da aldez aurretik.

Page 11: D. Flix Ajuria Otxandiano - Bizkaia · 2010-12-02 · Argazkigintza dokumentalak hitzaz baliatu da, komunikatu nahi duen errealitatea modu ulergarri eta osoan transmititzeko; horretarako,

Asteburuetako tailerrak 3tik 8 urtera bitarteko umeei zuzendutako jarduerak. Plaza kopurua mugatua. • Egunak

2010eko abenduaren 4 eta 18an, 11:30etik 13:00etara. 6 urtetik 8ra eta 3tik 5era, hurrenez hurren.

2011ko urtarrilaren 15 eta 29an, 11:30etik 13:00etara. 6 urtetik 8ra eta 3tik 5era, hurrenez hurren.

Gabonetako tailerra • Egunak:

2010eko abenduaren 28, 29 eta 30ean, 11:30etik 13:00etara. 3 urtetik 8 urtera. Izena ematea nahitaezkoa.

Argibideak eta inskripzioak: • Tel: 94 406 87 07 • e-postan: [email protected]