tsa { asteari zeharka begira } Pello Otxandiano 10 tesi ... · Era berean, selektibitatea bezalako...

9
2017 | azaroa | 18 GAUR8 10 / 11 hutsa herria K atalunian ikusitakoak ikusita ondorio ba- tzuk ateratzeko moduan egon bagaudela uste dut. Hemen garapen luzeagoa eta pa- txadatsuagoa eskatzen duten 10 tesi nire partetik: 1.- Kataluniakoa iraultza demokratikoa da, zentzu sakonean. Burujabetzaren eta demokraziaren aldarria egitasmo eraldatzaile erradikala da, globalizazio neo- liberalak sortzen duen bizitzaren prekarizazioari au- rre egin nahi diona. Estatu bat eraiki nahi da herrita- rrak babesteko, aberastasuna modu ekitatiboagoan banatzeko, sistema politikoa demokratizatzeko, kultu- ra eta hizkuntza garatzeko. 2.- Kataluniak «Zutik Euskal Herria»-ren hipotesia indartzen du: Posible da egungo jendarte baldintze- tan, Estatu espainiarraren dominazio proiektua ez- baian jartzea eta askapen prozesua estadio oso aurre- ratuetara gidatzea bide demokratikoak erabiliz. 3.- Kataluniak 78ko erregimena hilzorian utzi du, inoiz izan duen legitimitate maila urrienarekin. Esta- tu krisia egiturazkoa da. Eztabaida demokratikoari ezin hel diezaiokeenez, Espainiak indarra erabiltzea hautatu du. Baina estatu egitasmo egonkor batek, in- darraren monopolioaz gain, adostasun politikoa ere eraiki behar du. Espainiar estatu proiektu berri bat le- gitimatuko lukeen adostasuna eraikitzeko aukerarik ez dago epe laburrean (hilabeteak). Beraz, urte ba- tzuez luzatuko den egoera baten aurrean gaude. 4.- Nahiz epe laburrean ez izan, Estatu erreforma etorri, etorriko da. Bi pultsio nabari dira. Lehenak ire- kidura bat proposatzen du, aldaketa kosmetikoa izan- go litzatekeen arren, katalan eta euskal eliteak seduzi- tzeko saiakera barnebilduko lukeena. Bigarrenak erregresioa planteatzen du, estatu zentralistagoa eta autoritarioagoa. Gaur-gaurkoz bigarren pultsioa in- dartsuago antzematen da. 5.- Kataluniako ispiluan geure buruak begiratuta zer da ikusten duguna? Euskal Herritik indar handia egin da azken 40 urteetan 78ko erregimena egonkor- tu ez zedin. Tentsio politiko eta emozional handia mantendu dugu oso denbora luzez. Borrokak emai- tzak eman ditu. 78ko adostasun politikoak birrinduta daude eta autodeterminazio eskubidearen eztabaida erdigunean dago. Baina kostuak ere izan ditu, halabe- harrez. Tentsioa baretu denean, jendarteak mobiliza- zio ziklo berri bati heltzeko nekea adierazten du. Neu- rri handian prozesu naturala da. 6.- Mimetismoak, determinismoak eta epifania la- clautiarrak ahaztu eta metodo leninistaren printzi- pio nagusia berrartu dezagun: egoera konkretuaren analisi konkretua, bertoko baldintza subjektiboak eta objektiboak inkorporatuz. Euskal lurraldeetan dugun ongizate maila erlatiboa Espainiakoa baino handiagoa da. Beraz, gehiengoak burujabetzaren egitasmora ba- tuko badira egitasmo horren bertuteak azaldu beharko dira, jendarte-sektore zabalek konfrontazioak pena merezi duela ondorioztatzeraino. Diskurtso subiranis- ta potente bat eraiki behar da eta estatu propioaren proposamen politikoa mamitu eta sozializatu. Hurrengo hirurak garatzeko espazio faltan gelditu naiz gaurkoan. Titularrak ematearren, uste dut Kata- lunian egindako bideak ikasgai interesgarriak uzten dizkigula honako gaiei buruz ere: 7.- Estrategia eta taktikaren arteko artikulazio eraginkorrak; 8.- Alder- dien (eta instituzioen) eta jendarte zibil antolatuaren elkarrekintzak; 9.- Desobedientziaren bertuteak eta mugak. 10.- Hau guztia kontutan izanda, uste dut aukera leiho bat izango duela Euskal Herriak parez pare da- tozen urteetan, independentismoaz doktrina egiteke, burujabetza, demokrazia eta Errepublika espainiar Es- tatuari kontrajarriko dizkion egitasmo emantzipatzai- le sendo bat eraikitzeko. Horretarako behar den tonua hartzen badugu behintzat. { asteari zeharka begira } 10 tesi independentismoaren kontra (eta alde) hutsa hutsa hutsa Pello Otxandiano

Transcript of tsa { asteari zeharka begira } Pello Otxandiano 10 tesi ... · Era berean, selektibitatea bezalako...

Page 1: tsa { asteari zeharka begira } Pello Otxandiano 10 tesi ... · Era berean, selektibitatea bezalako hautaproben aurka agertu dira adituak. Beraien ustez, Batxilergoa selektibita -

2017 | azaroa | 18

GAUR8• 10 / 11hutsa

her

ria

Katalunian ikusitakoak ikusita ondorio ba-tzuk ateratzeko moduan egon bagaudelauste dut. Hemen garapen luzeagoa eta pa-txadatsuagoa eskatzen duten 10 tesi nirepartetik:

1.- Kataluniakoa iraultza demokratikoa da, zentzusakonean. Burujabetzaren eta demokraziaren aldarriaegitasmo eraldatzaile erradikala da, globalizazio neo-liberalak sortzen duen bizitzaren prekarizazioari au-rre egin nahi diona. Estatu bat eraiki nahi da herrita-rrak babesteko, aberastasuna modu ekitatiboagoanbanatzeko, sistema politikoa demokratizatzeko, kultu-ra eta hizkuntza garatzeko.

2.- Kataluniak «Zutik Euskal Herria»-ren hipotesiaindartzen du: Posible da egungo jendarte baldintze-tan, Estatu espainiarraren dominazio proiektua ez-baian jartzea eta askapen prozesua estadio oso aurre-ratuetara gidatzea bide demokratikoak erabiliz.

3.- Kataluniak 78ko erregimena hilzorian utzi du,inoiz izan duen legitimitate maila urrienarekin. Esta-tu krisia egiturazkoa da. Eztabaida demokratikoariezin hel diezaiokeenez, Espainiak indarra erabiltzeahautatu du. Baina estatu egitasmo egonkor batek, in-darraren monopolioaz gain, adostasun politikoa ereeraiki behar du. Espainiar estatu proiektu berri bat le-gitimatuko lukeen adostasuna eraikitzeko aukerarikez dago epe laburrean (hilabeteak). Beraz, urte ba-tzuez luzatuko den egoera baten aurrean gaude.

4.- Nahiz epe laburrean ez izan, Estatu erreformaetorri, etorriko da. Bi pultsio nabari dira. Lehenak ire-kidura bat proposatzen du, aldaketa kosmetikoa izan-go litzatekeen arren, katalan eta euskal eliteak seduzi-tzeko saiakera barnebilduko lukeena. Bigarrenakerregresioa planteatzen du, estatu zentralistagoa etaautoritarioagoa. Gaur-gaurkoz bigarren pultsioa in-dartsuago antzematen da.

5.- Kataluniako ispiluan geure buruak begiratutazer da ikusten duguna? Euskal Herritik indar handiaegin da azken 40 urteetan 78ko erregimena egonkor-tu ez zedin. Tentsio politiko eta emozional handiamantendu dugu oso denbora luzez. Borrokak emai-tzak eman ditu. 78ko adostasun politikoak birrindutadaude eta autodeterminazio eskubidearen eztabaidaerdigunean dago. Baina kostuak ere izan ditu, halabe-harrez. Tentsioa baretu denean, jendarteak mobiliza-zio ziklo berri bati heltzeko nekea adierazten du. Neu-rri handian prozesu naturala da.

6.- Mimetismoak, determinismoak eta epifania la-clautiarrak ahaztu eta metodo leninistaren printzi-pio nagusia berrartu dezagun: egoera konkretuarenanalisi konkretua, bertoko baldintza subjektiboak etaobjektiboak inkorporatuz. Euskal lurraldeetan dugunongizate maila erlatiboa Espainiakoa baino handiagoada. Beraz, gehiengoak burujabetzaren egitasmora ba-tuko badira egitasmo horren bertuteak azaldu beharkodira, jendarte-sektore zabalek konfrontazioak penamerezi duela ondorioztatzeraino. Diskurtso subiranis-ta potente bat eraiki behar da eta estatu propioarenproposamen politikoa mamitu eta sozializatu.

Hurrengo hirurak garatzeko espazio faltan gelditunaiz gaurkoan. Titularrak ematearren, uste dut Kata-lunian egindako bideak ikasgai interesgarriak uztendizkigula honako gaiei buruz ere: 7.- Estrategia etataktikaren arteko artikulazio eraginkorrak; 8.- Alder-dien (eta instituzioen) eta jendarte zibil antolatuarenelkarrekintzak; 9.- Desobedientziaren bertuteak etamugak.

10.- Hau guztia kontutan izanda, uste dut aukeraleiho bat izango duela Euskal Herriak parez pare da-tozen urteetan, independentismoaz doktrina egiteke,burujabetza, demokrazia eta Errepublika espainiar Es-tatuari kontrajarriko dizkion egitasmo emantzipatzai-le sendo bat eraikitzeko. Horretarako behar den tonuahartzen badugu behintzat. •

{ asteari zeharka begira }

10 tesi independentismoarenkontra (eta alde)

hutsa

hutsahutsa

Pello Otxandiano

Page 2: tsa { asteari zeharka begira } Pello Otxandiano 10 tesi ... · Era berean, selektibitatea bezalako hautaproben aurka agertu dira adituak. Beraien ustez, Batxilergoa selektibita -

herria

Hik Hasi egi-tasmo peda-g o g i k o a kEuskal He-rrira zuzen-dutako hez-

kuntza proposamen bataurkeztu zuen urriaren 21ean,hainbat irakasle eta hezitzaile-ren urtebeteko hausnarketasakonaren fruitu. “Kalitatezkohezkuntza bermatzeko zorupedagogiko eta etikoa: Hez-kuntza hobetzeko gakoak” ti-tuludun dokumentuak hez-kuntzaren foku aldaketarakohamar puntu jasotzen ditu;eta eskola autonomoez osatu-tako, finantzaketa eta segi-mendu publikoa duen eta par-taidetzan sortutako hezkuntzaeredua aurkezten da bertan.

Gizarteko pertsona oro hau-rren hezkuntzaren konplizeizan daiteke, eta horrela nahi-ko luke Hik Hasi egitasmo pe-dagogikoak. Konplize nahi di-tu haurrak ere Hik Hasik,euren etorkizunaren protago-nistak direnez gero. Herrieta-ko eragileak ere konplize guraditu, hala nahi ditu adminis-trazioa, eskoletako irakasleak,hezitzaileak eta atean haurrakaterako zain dauden gurasoaketa zaintzaileak ere.

Egun hezkuntzak dituenarriskuez zein garrantzitsutzatjo dituzten bestelako arlo uga-riren inguruan hausnartu du-te urtebetez sare guztietakoirakasle eta hezitzaileek, Mon-dragon Unibertsitateko, Eus-kal Herriko Unibertsitateko,Nafarroako Unibertsitate Pu-blikoko eta Baionako Uniber-tsitateko hainbat irakaslek, etahezkuntza hobetzeko Hik Ha-siren proposamena ehundudute guztien artean. Proposa-mena Euskal Herri osora zu-zentzen da.

Hiru oinarri finkatu dituzte«kalitatezko hezkuntza» bati

{ txostena } Maddi Txintxurreta Agirregabiria

HEZKUNTZA HOBETZEKO GAKOAKMundu berri bat, hezkuntza berri baten eskutik

1Hezkuntzajarduera baliohezitzaileetanoinarritu

20-3 urte bitartekohaurrena ez dahezkuntza hutseko aroa

3Oinarrizko Hezkuntza osoapertsonaren askotariko konpetentzien ga-rapenera zuzendu

Page 3: tsa { asteari zeharka begira } Pello Otxandiano 10 tesi ... · Era berean, selektibitatea bezalako hautaproben aurka agertu dira adituak. Beraien ustez, Batxilergoa selektibita -

2017 | azaroa | 18

GAUR8• 12 / 13

begira, urriaren 21eko pren-tsaurrekoan aurkeztutako do-kumentuan jasotzen denez: fi-nantzaketa eta segimenduaribegira publikoa den hezkun-tza, eskola bakoitzaren auto-nomia ziurtatzen duena etapartaidetzan sortutakoa. Eskola publikoa zatiketa so-

zialarekin amaitzeko; autono-moa estatuen esku hartzeaekiditeari eta hezkuntzarendeszentralizazioari begira; etazaintzarekin, hezkuntza eragi-leen arteko lankidetzarekin,gertuko administrazioaren in-plikazioarekin eta herriko bes-telako eragileen partaidetzare-kin josia.Hezkuntza birpentsatzea da

gakoa. «Foku aldaketa», alegia.Kontxi Aizarna Hik Hasi talde-ko irakasleak hausnarketa hauekarri du: «Duela bi mendekoegitura administratiboa dugu;aurreko mendekoa dugu pres-takuntza, eta mende honetakoikasleak hezten ditugu». Hez-kuntza sare osoa irauli, aldatu,hobetu beharra sentitzen duteHik Hasiren egitasmoan partehartu duten irakasle eta hezi-tzaileek, mundu hobe bat er-diesteko. «Denontzat eta deno-na» den hezkuntza eraikitzeko.

MUNDU HOBE BAT

Hamar gakotan finkatu du egi-tasmo pedagogikoak kalitatez-ko hezkuntza, eta lehenengoak«hezkuntza jarduera balio he-zitzaileetan oinarritzea» es-katzen du. Lehen gako horretan arreta

berezia merezi dute aniztasu-nak eta euskarak. «Aniztasu-nari beste buelta bat eman be-har zaio», dio Joxe MariAuzmendi Hik Hasiko koordi-

natzaileak. Umeak «aniztasu-nean parekide» izatea desio duberak, «ekitatea» zaintzea:«zailtasuna duenari, laguntzagehiago eman behar zaio», diokoordinatzaileak. Euskarare-kin berdin gertatzen dela dio,euskaradun ez direnak «desa-bantaila» egoeran daudela, etahorren konponbidea horieieuskara gehiago ematea dela.Harremanetan euskara lehe-nesteko neurriak hartu behardirela uste du Auzmendik.«Haurren kultura aitortu eta

errespetatu behar dugu», dioHik Hasiko koordinatzaileak.Izan ere, Auzmendik dio nera-beek eta haurrek kultura pro-pioa daukatela, besteok uler-tzen ez duguna. Desberdinikusten dutela mundua, etadesberdin ikasten. Hik Hasiren

hezkuntza proposamenarenhausnarketa garaian, hezitzaileeta irakasleek galdegin ziotenberen buruei ea nolako mun-dua nahi duten. Egungo hau-rrei mundu «hobe» bat opa die-tela esan zuten, eta beraulortzeko gakoak adostu zituz-ten, hezkuntzara eta hezkun-tzatik begira. Eta, umeek kultu-ra propioa dutenez gero,gizarte berrian pertsona irudi-mentsu eta kritikoak izateko,haurren erabakiak errespetatubehar direla aldarrikatzen dute.Mundu horrek –naturarekiko

iraunkorra dena, kultura aniz-tasuna errespetatzen duena,herritar kritiko eta baikorrakdituena–, inbertsio sakona es-katzen du, eta Hik Hasikoek ar-gi dute inbertsioa hezkuntzadela. Horren bidean, ezinbeste-

koa da, Auzmendik dioenez,«herritar arduratsuak» izatea,eta OinHerri elkarteak zehaztu-tako herri hezitzailearen filoso-fia txertatu da hizpide den hez-kuntza proposamenean.Filosofia horrek herri osoa-

ren partaidetza eskatzen du,hezkuntza eskoletatik at erekokatzeko beharra. Kontxi Ai-zarnak azaldu du karga gehie-giz zamatzen dela eskola:«Karga handi bat jasaten arida eskola. Asko egiten du esko-lak, baina egin dezake gehiagobaliabideak emanez gero». Ho-rregatik, Aizarnak dio jendar-tea «protagonista» sentitu be-harko l itzakeela haurrenheziketan, umeak «erdigunea»behar duela izan. Horretarako,azpimarratu du «jendarte ba-teratuago» bat behar dela.

4Irakasle eta hezitzaileen prestakuntza egokitu

Alboko orrialdean, Hik Hasirenproposamen pedagogikoarenaurkezpen publikoa. Lerroon

ondoan, neska-mutikoakeskolan.

Jon URBE- Aritz LOIOLA

| ARGAZKI PRESS

Page 4: tsa { asteari zeharka begira } Pello Otxandiano 10 tesi ... · Era berean, selektibitatea bezalako hautaproben aurka agertu dira adituak. Beraien ustez, Batxilergoa selektibita -

herria

Horrela, zaintza familiarentestuinguruan nahiz erakunde-en eta haur eskolaren testuin-guruan gauzatzea proposatudu Hik Hasik, eta berebiziko ga-rrantzia hartzen du zaintza edoheziketa horrek haurraren le-henengo hiru urteetan, Hik Ha-siko koordinatzailearen ustez:«Bizitzako lehenengo urteetanikasten dira bizitza osorako oi-narri nagusiak».Hezkuntza proposamenaren

bigarren gakoak jasotzen due-nez, «0-3 adin tarteko haurre-na ez da hezkuntza hutsekoaroa; izatekotan ere, hezkun-tzaren aurretiko garaiarenedo familiaren eta eskolarenarteko zubi garaia besterik ezda». Horrenbestez, adin horre-tako haurrek merezi dutenbesteko atentzioa jasotzeko,haur eskoletako langileenprestakuntzan sakontzeazgain, umeak etxean zaintzekoeta hezteko familiei «errazta-sunak» ematea eskatu du HikHasik. Besteak beste, urtebete-ko lanuzte-baimen ordaindua,Europa iparraldeko hainbatherrialdetan gertatzen den be-zala. Haurra etxean zaintzeaezinezkoa bada; eta, ondorioz,haurtzaindegira edo bestelakozaintza moduetara jotzen ba-da, harrera toki horiek «ahaliketa zaintza edo heziketa one-na» bermatu beharko luketelanabarmendu dute Hik Hasitik.

ESKOLAK

Hezkuntza proposamena ondudutenen artean, ardura piztendute ikasgaiek. «Espezifikoe-giak» direla aipatu du Auzmen-dik, eta, ikasgaika beharrean,«proiektuka, arloka» irakasteanahiago luke berak. «Pertsonokez dugu ikasgaika ikustenmundua, eta mundu errealeangaiak nahasten direnean gugeu nahasten gara». Horrega-tik, Hik Hasiren hezkuntza pro-

posamenaren hirugarren pun-tuak horrela dio: «OinarrizkoHezkuntza osoa pertsonarenaskotariko konpetentzien ga-rapenera zuzentzea». Era berean, selektibitatea

bezalako hautaproben aurkaagertu dira adituak. Beraienustez, Batxilergoa selektibita-tea gainditzera mugatzen da,eta horrek berak BigarrenHezkuntza «modu desego-kian» baldintzatzen du. Azter-keta bidezko ebaluazioek«zertan hobetu behar den eza-gutzeko balio izatea» eskatzendute, ikaslearen testuinguruaaztertuz eta euren autonomiaerrespetatuz. Bestalde, ikasgeletan emo-

zioei lekua uztea desio du HikHasik, «gorputz heziketari, fi-losofiari eta adierazpenarekinlotutako arloei ordutegi zaba-lagoa eskainiz».

Irakasle eta hezitzaileei da-gokienez, beraien prestakun-tza egokitzea proposatzen dadokumentuaren laugarren ga-koan; eta Auzmendik azpima-rratu du garrantzitsua dela«enpatia», «haurrekiko gertu-tasuna» edota «gizartearekikokonpromisoa» bezalako kon-petentziak balioestea ikasketamailarekin batera. Aizarnakirakasle izatearen konpromi-soa azpimarratu du: «Irakasle-ok hobetzeko prest egon behardugu beti, etengabeko forma-zioan».Hik Hasiren kalitatezko hez-

kuntza lortzeko proposamena-ren zutabeetako bat eskolenautonomia da. «Eskola bakoi-tzak bere hezkuntza proiektupropioa izatea» aurkezten dadokumentuaren bosgarren ga-koan. Hori lortzeko, beharrez-kotzat jo dute ikasleen, langi-

Irakasle eta hezitzaileenformakuntzan ere jartzendu arreta proposamenak.

Enpatia, haurrekikogertutasuna edota

gizartearekikokonpromisoa bezalako

konpetentziak bultzatzeaproposatzen du.

Andoni CANELLADA | ARGAZKI

PRESS

5Eskola bakoitzakbere hezkuntzaproiektu propioaizatea

6Postu bakoitzera-ko behar den prestakuntzaespezifikoaeskaintzea

7Ikasleak euskaldun eleaniztun bilakatzea

8Udalak kudeatubehar dituikastetxeak,herriko hezkuntza eragileekin batera

Page 5: tsa { asteari zeharka begira } Pello Otxandiano 10 tesi ... · Era berean, selektibitatea bezalako hautaproben aurka agertu dira adituak. Beraien ustez, Batxilergoa selektibita -

2017 | azaroa | 18

GAUR8• 14 / 15

leen, familien, eragileen etaUdalaren arteko elkarlana,hots, eskolak «komunitate»modura funtzionatzea.

Eskoletako zuzendaritzariburuz mintzo da dokumentu-ko seigarren puntua. Auzmen-dik egungo egoera salatu du:«Eskoletan, askotan pasatzenda inork ez duela zuzendariizan nahi, eta irakasle boka-zioa duen norbait administra-zioan sartu behar izaten damaiz, nahi ez badu ere». Ho-rren soluzioa postu bakoitze-rako behar den «prestakun-tza espezifikoa» eskaintzeaizan daiteke, adituen ustez.

Euskal Herriko haurrak«euskaldun eta eleaniztun»izatea du helburu Hik Hasirenproposamenak. Horrela zehaz-ten da zazpigarren puntuan:euskaldunak, «euskara bizi-tzako hainbat esparrutan era-biltzeko gai izateaz harago,euskal kulturaz, historiaz,identitateaz eta berezitasu-nez jabetzeko»; eta, eleaniz-tun, euskara lehenetsita ere,haurrek gai izan behar dutela-ko «gaztelania ala frantsesaeta atzerriko hizkuntza bathainbat esparrutan egoki era-biltzeko».

KUDEAKETA ETA FINANTZAZIOA

«Uste dugu gertuko kudeake-tak beharrak hobeto detekta-tzeko eta hobeto erantzutekobalio duela», ebatzi dute hez-kuntzan adituek. Horren hari-ra, ikastetxeak udalek kudea-tu behar dituztela iritzi dute;herriko ikastetxeetako elkar-teetako arduradunekin, hez-kuntzako profesionalekin etahezkuntzan interesa duteneragile ororekin batera hez-kuntza plan bat gauzatuz. Planhorren funtzioak lirateke, zor-tzigarren puntuak zehaztenduenaren arabera, «etorkin be-rriei begira harrera eta egoki-

tze plan bat egitea», «herrikohezkuntza, osasun eta gizartezerbitzuen arteko koordina-zioa bermatzea» eta «etorriberrientzat eskolatze planaprestatzea, Udalarekin, etorriberriekin eta eskolekin bate-ra», besteak beste.

Eskolen antolaketa admi-nistratiboaz jardun da kalita-tezko hezkuntza lortzeko be-deratzigarren gakoa , eta ,horixe bera da, hain zuzen ere,hezkuntzako profesionalakgehien kezkatzen dituen alder-dietako bat. Egun hezkuntzamunduan pairatzen den «fis-kalizazioaz» kexu dira Aizarnaeta Auzmendi. Administrazio-aren «gehiegizko kontrola» de-la-eta, ezinezkoa gertatzen daeskola bakoitzak hezkuntzaproiektu propioa gauzatzea.Europari begira jarri dira adi-tuak, erreferentzia egokitzatjotzen baitituzte Finlandia,

Danimarka eta Estonia beste-ak beste; herrialdeotan udalekzuzenean kudeatzen dituzteneskolak dituzte.

«Gaur egungo antolaketaburokratikoak ez du uzten es-kolen autonomia aurrera era-maten. Hik Hasik jendarte ba-teratu bat nahi du, ekitateaeta kohesio soziala ekarrikolituzkeena. Hemen berrirojaistera doaz hezkuntzako in-bertsioa, eta, hobetu nahi ba-dugu, inbertsio maila ere al-datu behar dugu», azaldu duKontxi Aizarnak. Horretaz arida, hain zuzen ere, Hik Hasi-ren proposamenaren hamar-garren puntua: inbertsioazedo finantzaketaz. «Jendarte-aren eta hezkuntzaren beha-rrei erantzungo dien finan-tzaketa» eskatu du Hik Hasik,orain arte proposatutako guz-tia errealitate bihurtzeko adi-nako inbertsio erreala.

PROPOSAMENA EGIN OSTEAN ERE,HAUSNARTZEN JARRAITU BEHARRA«Iazko ikasturtean hausnarketa bat egiteapentsatu genuen, heziketatik begira soil-soilik, eta hezkuntza proposamena osatugenuen. Belaunaldi berrientzat onenahelburu hartuta, jauzi bat egitea erabakigenuen», azaldu du Kontxi Aizarnak,hezkuntza proposamenaren hausnarketaprozesuari begira. «Egungo egoerarendiagnostiko bat eginez hasi ginen, etazerrenda bat osatu genuen aipatuz zertanasmatu dugun eta zer arrisku ditugun».Hik Hasi taldeko irakasleak kontatu duegungo hezkuntza ereduak lau arriskudituela: «zatiketa linguistikoa, ezdaukagulako bitarteko nahikorik haurguztiak oinarrizko maila bateaneuskalduntzeko; zatiketa soziala, eskolapublikoen, kontzertatuen, pribatuen etabestelakoen banaketa dagoelako;hezkuntza proiektuaren indargaltzea,legediak eskolen beharrei ez erantzuteakdesilusioa ekar dezakeelako; etaadministrazioaren aldetik pasibitatea».

«Arazo nagusia zatiketa da. Ez badaeskola bakarra duen herri txiki batean,gutxienez bi eskola dauden herrietaneztabaida ematen da. Eta eztabaida

dagoenean, modu txarrean izaten da»,gehitu du Joxe Mari Auzmendik.

Taldeko akordioen mesedetan, norberakatzean utzi behar izaten ditu bere guraribatzuk. Hori bera gertatu da hezkuntzaproposamena eztabaidatzeko orduan.«Bakoitzaren pentsamendu indibidualahor dago, baina guk talde zentzu handiadaukagu. Mila gauza eztabaidatu ditugu,eta hiztegi aldetik utzi ditugu gauzabatzuk kanpoan, baina oso ondo sentitugara, inor kanpoan utzi gabe, etaadostasuna oso erraz lortu dugu», argitudu Aizarnak.

Hezkuntza proposamen berriak egingoduen bidea ikustea tokatzen da orain.Momentuz, proposamenarendokumentua ikastetxe eta eragile guztieibidali zaiela jakinarazi du Hik Hasikokoordinatzaileak, baina hori eztabaidapizteko eta hausnarketa bultzatzeko egindutela gogorarazi du, hezkuntzan interesaduen ororentzat «opari» bat delaazpimarratuz. «Guk azpiegitura txikiadaukagu, eta ezin dugu gure kabuz hauaurrera eraman. Orain eztabaida beharda», adierazi du Auzmendik.

9Antolaketa administratiboa denontzako modukoa eta ba-teratzailea izatea

10Jendartearen etahezkuntzaren be-harrei erantzungodien finantzaketa

Gorputz heziketa eta filosofia indartzea proposatzen da. Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS

Page 6: tsa { asteari zeharka begira } Pello Otxandiano 10 tesi ... · Era berean, selektibitatea bezalako hautaproben aurka agertu dira adituak. Beraien ustez, Batxilergoa selektibita -

hutsa

iRRITZIA:

{

}

EXPRAI

Page 7: tsa { asteari zeharka begira } Pello Otxandiano 10 tesi ... · Era berean, selektibitatea bezalako hautaproben aurka agertu dira adituak. Beraien ustez, Batxilergoa selektibita -

2017 | azaroa | 18

GAUR8• 16 / 17

Ez da azalera han-diko saltokia, ezda arte galeriaerraldoia, bainanekez aprobetxaliteke hobeto es-

pazioa. Zuloa liburu dendarenespezializazioa komikia da,baina askoz gehiago da. Goiko

solairuan, komikiez gainera,narratibaz gainera, argazkigin-tza, arkitektura, arte plastiko-ak eta beste gai asko topatukoditu bisitariak. Beheko solai-rua, berriz, erakusketak egite-ko gunea da, baita liburu zeindiskoak aurkeztekoa, hitzal-diak egitekoa edo askotariko

kolektiboak biltzekoa. Hainbatgertakari kulturalen aterpe daZuloa, eta haietako asko ber-tan sortzen dira. Azkenaldion Amaia Arrazola

artista gasteiztarraren “AmaiaWs Here” erakusketa egon daikusgai, eta egunotan GustavoAlmarcha pintorearenak or-dezkatuko du. Egiazkoa dirudi,beraz, Zuloako jardun naroak.

HASIERA

Orain aspaldi ez dela, Juan Iba-rrondo idazleak orriotan kon-tatu zuenez, 1987an, Euskal He-rria astindu zuen kulturmugimendu alternatiboarenerdian, liburu denda bat zabal-du zuen Imanol Pradells eta Jo-su Ortubairekin batera, Gas-teizko Pintore kalean, Zuloaizenekoa. Liburuak saltzen zi-tuzten, jakina, baina aldi bere-an hitzaldiak, kontzertuak etaaskoz jarduera gehiago antola-tzen zituzten bertan. 1998an,«sukurtsal» bat zabaldu zutenHedegile kalean, komikietanespezializatua, eta behealdekoaretotxoa arte gune gisa aton-du zuten. Literatura eta komi-kiez gain, kamisetak, argazkiaketa oro har irudia lantzen zu-ten. Ibarrondok eta Pradellsek2000. urtean liburu denda utzieta Pintore kaleko lokala itxizuten, baina Hedegile kalekoakzabalik jarraitu zuen Josu Or-tubairen ardurapean.

LEHENGOARI EUTSI ETA BULTZATU

2003an Gorka Basterretxeakhartu zuen liburu denda etaTxintxu San Martin hari la-guntzen hasi zen. Ortubairenlagunak ziren biak, eta an-tzerki mundutik ezagunak.Luze gabe, Txintxu ere eginzen liburu dendako bazkide.«Taberna bat izan balitz, ezgenukeen hartuko», dio Gor-kak irribarrez. Ordurako Zu-loa Gasteizko jarduera kultu-

Komikia «alma mater»duen liburu denda etakultur gunea da Zuloa. Jaizki FONTANEDA | ARGAZKI

PRESS

ZULOA, LIBURU DENDA ETA...Hiru hamarkada bete ditu Zuloak Gasteizkokultur mugimenduko eragile berezi gisa

Xabier Izaga Gonzalez

1987an, liburu denda bat zabaldu zuten Gasteizko AldeZaharrean, gerora komikietan espezializatu eta hirikomugimendu kulturalean erreferentzia izatera iritsiko zena.30 urte joan dira eta hala jarraitzen du Zuloak, kultura guneeta kultura sortzaile, hamaika ekimenen aterpe eta hainbatkolektiborekin elkarlanean bere «ekarpen txikia» egiten.

KULTURA / b

Page 8: tsa { asteari zeharka begira } Pello Otxandiano 10 tesi ... · Era berean, selektibitatea bezalako hautaproben aurka agertu dira adituak. Beraien ustez, Batxilergoa selektibita -

herria

ralen arloan erreferentziazen, eta biek ere hasieratikezagutzen zuten liburu den-daren ibilbidea. Txintxurekineta Gorkarekin hitz egin duGAUR8k, liburu dendak 30urte bete dituen honetan.Diotenez, aurrekoek hasita-

koarekin jarraitzeko asmoazuten, baita horri bultzadaemateko ere. Hartara, espezia-lizazioaren ideiari eutsi zioten,«ezin baita denetatik saldu».Komikia Zuloaren alma materedo ugazama da, alderdi ko-mertzialari dagokionez behin-tzat, baina gainontzean ere, li-buru «bereziak» bilatzendituzte: arte, argazkigintza, di-seinu, arkitektura… arlokoak. Bestalde, komikia eta liburumota horiek elkarren osagarriomen dira. Literaturari dago-kionez ere, beren planteamen-duak «eta espazioak berak»hautatzera eraman zituzten.Ezin dute argitaratzen denguztia eduki; beraz, zenbait ar-gitaletxe hautatu dituzte, na-rratiba guztia biltzea baztertu-ta. «Hau ez da obra batenehunka ale saltzen duen libu-ru denda handia». Gauza bere-ziak egiten dituzten argitale-txe jakin batzuk eta halakoliteratura mota lehenesten di-tuzte. Lan gehiago bada ere,hautatu egiten dute. «Mundumurritzagoa da, baina jendeaskorentzat interesgarriagoa».

ESPAZIO TXIKIA, ESPAZIO BIZIA

Edonola ere, liburutegia bainogehiago da Zuloa. Negozio par-tea ere badu, baina hasieratikulertu zuten hori bakarrik ezzutela nahi, eta pozik daude,negozioaren parte hori ukatugabe, kultura sorrarazten duenzerbait gogobetegarria dela iri-tzita. Hartarako espazio bat iza-tea oso garrantzitsua da, etaZuloako sotoa hala da. Bertanegiten dituzte erakusketak,

aurkezpenak, hainbat kolekti-boren bilerak, hitzaldi sozialzein politikoak, prentsaurreko-ak... Ez da oso handia, baina osotxukun eta ondo atonduta da-go, eta oso ondo aprobetxatu-ta, zalantzarik gabe. Hori da al-de ez-komertzialaren aldekoapustua. Beren «ekarpen txi-kia», eurek diotenez. «Espaziomurritza da, baina bertan betidago zer edo zer», normaleanerakusketa bat izaten da, bainagero erakusketa horrek bestezerbaiterako bidea ematen du.Hori da gune horren espiritua,gauzak sortaraztea. Kontzertu-ren bat ere izan da, baina gutxi.Gogoan dute, esate baterako,Patxi Zubizarretak “50” elebe-rria aurkeztu zuenean, MintxoCemillan margolariarekin etaJoserra Senperena musikariare-kin eta Antton Valverde kanta-riarekin bertan eskaini zuenikuskizuna, edo Bingen Mendi-zabal sonoritate proba batzukegitera joan zenekoa. «Oso po-lita izan zen».Beste hainbat zereginen ar-

tean, Angulemako KomikiAzokarako bidaia ere antolatuizan dute Txintxuk eta Gorkakzenbait urtez. Haiek baino le-hen, Gasteizko Udalak antola-tzen zuen, baina bat-bateanutzi egin zuen eta Zuloako la-gunek hartu zuten lekukoa,Udalak berriro horren ardurahartu zuen arte.

ELKARLANA

Zuloa Gasteizko mugimendukulturalarekin etengabeko ha-rremanetan dago. Horren ha-rira, abenduaren 15etik 17ra bi-tartean Gasteizko AldeZaharreko muinoan izangoden Mazoka marrazki eta iru-diaren azokaren hirugarrenedizioa aipatu dute, gero etajende gehiago erakartzen duenekimena, Arabako Ilustrapalo-sek antolatua. Edo “TMEO”Goian, liburu dendaren atal bat. Behean, Gorka Basterretxea eta Txintxu San Martin. Jaizki FONTANEDA | ARGAZKI PRESS

Page 9: tsa { asteari zeharka begira } Pello Otxandiano 10 tesi ... · Era berean, selektibitatea bezalako hautaproben aurka agertu dira adituak. Beraien ustez, Batxilergoa selektibita -

2017 | azaroa | 18

GAUR8• 18 / 19

umorezko aldizkariaren aur-kezpenak. Gertakari kulturalorori leku egiten dio Zuloak.Mugimendu kultural indepen-dente, alternatibo edo gutxie-nez ez ofizial edo instituzionalhorretan liburu denda betera-noa da, eta erreferentzia. Bete-ranoa, 30 urte bete dituelako,eta denbora horretan bere jar-dunak erreferente bihurtu du,hainbat artista, musikari etakultura munduko lagunek ha-ra jo izan dutelako, ateak zaba-lik izango zituztela jakinda.Amarika artisten asanbladakgarai batean bertan izan zuen«egoitza» eta denboraldi batezZuloa espazioa kudeatu zuen.

Beste kultura kolektibo askoere bildu izan dira Zuloan, ba-tzuek jarraitzen dute eta bestebatzuek beren lokala lortu du-te, hala nola ZAS Kultur Espa-zioa, Hedegile kalean bertandagoena. ZAS Euskal Herrikokultur testuinguruan eraginaizateko helburuarekin jaio zenproiektu independentea da,eta genero-sentsibilizazioa lan-tzen du bereziki, horixe baitu«kultura bideragarria eta beha-rrezkoa sortzeko abiapuntu».

Esan bezala, horrek guztiaketa denborak erreferentzialta-

suna eman diote Zuloari, sortudiren beste gune askoren erre-ferentzia bihurtu da, ezagutudutelako, harremanetan sartudirelako eta bertatik ikasi du-telako. Ez dago horrenbestedenbora iraun duen horrelakogune askorik.

Elkarlanaren adibide, orainaspaldi ez dela Agustin Como-tto marrazkilari argentinaranarkista izan zen Zuloan, ko-miki bat aurkezten. ComottoBartzelonan bizi da eta Gasteiz-ko Zapateneoan hitzaldi bateman zuen Argentinako anar-kismoari buruz. Txintxuk baze-kien autore horrek anarkistaerrusiar baten gaineko komikion bat egin zuela eta hala esanzien Zapateneoko lagunei.Haien bidez, komikiaren aur-kezpena adostu zuten marraz-kilari argentinarrarekin.

KALEARI LOTUA

Zuloa kaleari begira bizi da,eta kalearekiko lotura handiadu. «Oso inportantea da ka-lea, bizia emateko, zirikatze-ko, eragiteko», dio Gorkak.Ekimenak bultzatzen dituzte,musikaren inguruan edo azo-ka baten inguruan, dendekin,bizilagunekin… betiere biziki-

detza osasungarriari eutsitaeta auzoari ekarpena egitekoasmoz. Gainera, Alde Zaha-rrak bultzada bat behar dueladiote, abandonatuta samarsumatzen baitute.

30 urte bete ditu Zuloak etabazkide batek, Gorkak, uztekogaraia du, izan dituen zenbaitproposamen aztertu ondoren,beste proiektu bat abiatzeko as-moa baitu, arte plastikoenmunduarekin zerikusia duena,bere familiarekin batera. Nes-tor Basterretxea artista handia-ren semea izanda, ez da harri-tzekoa bide hori jorratu nahiizatea. Edonola ere, liburu den-da utzi duela esaten badu ere,ez da guztiz egia. Hilabete-edolasai egon nahi zuela dio, bainaliburu saltzaileen azoka bat da-

torkie gainera eta gehiegizkolasaitasuna kaltegarria dela iri-tzita, nonbait, Txintxurekin bu-ru-belarri dabil azoka horri be-gira. Diotenez, Gasteizenegingo den lehena da; izan ere,liburu zahar eta antzinakoarenazoka badago, baina ez liburudenden azokarik, eta hori anto-latzen dabiltza. Luzea izangoda, 10 egunekoa, azaroaren24tik abenduaren 3ra artekoa.

SEGITZEKO ASMOA ETA GOGOA

Gorkak utzi egingo du, bainaZuloak aurrera segituko du,Txintxuk jarraitzeko asmoabaitu, eta gogoa. «Denborakesango du», dio, liburu dendabatek gastu asko dituela eta ho-riek kontrolatu beharra dagoe-la, «baina jendeak etortzen ja-rraitzen duen bitartean... Etaoso bezero leialak ditugu, erre-gularki datozenak, edo bestezenbait lekutatik liburu dendaezagutzen dutenak eta gurega-na espresuki etortzen direnak».Berarekin, azkenaldion, AlaitzPortilla gaztea dago, bezeroeiohiko arreta adeitsua eskain-tzen, eta, oraingoz, behin-behi-nean, Gorka ere bai.

Zer esan, beraz? Zorionak,Zuloa, urte askoan!

Ezkerrean, JuanIbarrondo, berak ImanolPradells eta JosuOrtubairekin baterazabaldutako liburudendara bisitan.Eskuinean, AlaitzPortilla, azken«fitxaketa», erakusketaaretoan. Jaizki FONTANEDA | ARGAZKI

PRESS

Gorkak utzi egingo du, baina Txintxukjarraitzeko asmoa du, eta gogoa. «Oso bezeroleialak ditugu, batzuk beste zenbait lekutatikguregana espresuki etortzen direnak»

Liburutegia baino gehiago da Zuloa. Negoziopartea ere badu, baina ez zuten hori bakarriknahi, eta pozik daude, kultura sorrarazten duen zerbait gogobetegarria dela iritzita