tsa { asteari zeharka begira } Pello Otxandiano Indarrak ......da, indarrak askatzekoa. Xabier...

9
2016 | azaroa | 26 GAUR8 10 / 11 hutsa herria A ste honetan izan dugu EAJ eta PSEren arteko gobernu akordioaren berri. Ez dugu espero ez genuenik entzun, baina errealitate gordi- naren aurrean jarri gaitu. Urkulluk gidatuko duen koalizio gobernuak Gernikako Estatu- tua berritzeko konpromisoa hartu du, lege aukeren barruan eta Espainiaren bedeinkazioa jasoz be- tiere. EAJk hauteskunde programan aurretiaz kontsulta loteslea egiteko hartu zuen konpromisoaz ez dio deus gobernu akordioak, nahiz Ortuzarrek autogobernu po- nentzian EAJk kontsulta hori egiteko proposamena egin- go duela adierazi duen. Uste dut garai erabakigarriak datozkigula. Burujabe- tzan aurrera egiteko garai aproposak izan daitezke, baina baita herri honen aukerak osinean itotzeko ere. Eta badu- gu kezkatzeko motiborik. Segidan gobernu berriaren pi- lotuak, Iñigo Urkulluk alegia, buruan izan dezakeen bide orria asmatzen saiatuko naiz: Kataluniak datorren urte- ko irailerako iragarri du erreferenduma. Prest izango di- tuzte ordurako deskonexiorako legeak eta erreferendu- ma egiteko saiakera egingo dute. Jakina denez, Espainiak ez du Katalunia subjektu po- litiko gisa errekonozituko duen proposamenik inolaz ere onartuko, eta, ondorioz, hurrengo urtearen lehen er- dian maila gorenera iritsiko da Kataluniaren eta Espai- niaren arteko talka. Azken urteetan aipatu izan dugun trenen arteko talka gertatu- ko dela iragar genezake. Nago Urkulluk espero due- la momentu hori iristen de- nean azken urteetan Espai- nian izan ez duen interlokutorea izan dezakeela. Eta Madrilgo atea joko duela bere burua Espainiaren batasu- naren bermatzaile gisa aurkeztuz. Hau da, gutxi-asko ho- nako zerbait eskain diezaiokeela Rajoiri: egin dezagun akordio bat Euskadirekin, Euskal Herria nazio kultural gisa onartuz, Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa blinda- tuz, eta orain arte eskualdatu ez diren Gernikako Estatu- tuaren konpetentziak eskualdatuz. Akordioa erreferen- dum bidez onartuko genuke Euskadin. Horrela aukera paregabea izango duzu, betiere “arrazoimena” nagusituz gero, Espainiako Estatuaren barneko nazioei konponbide demokratikoak eskaintzeko gai zarela adierazteko katala- nei zein nazioarteari. Estatu operazio bat alegia. Kataluniako prozesuari kon- tentzio harresi bat jarriko liokeena eta Euskal Herriak burujabetzan aurrera egiteko aukerak zakarretara botako lituzkeena. PSOEk gogo biziz helduko lioke aukera horri, eta momentua iritsita uste dut Podemosek ere hartuko lukeela. EAJk euskal gizarteari esango lioke Kataluniako konfrontazio antzuaren aldean errealismoa behar dugu- la, eta Estatutu (zahar)berriarekin aurrera urratsak emango ditugula, nahiko genituzkeenak izango ez badi- ra ere. Komunikabide nagusiek gogotsu lagunduko luke- te produktua saltzen, eta erabakitzeko eskubidearen afe- ra… ba aizu, jarri ditugu hautetsontziak eta bozka bidez onartu dugu gure Estatutu berria! Zenbaketa gauean, baiezkoak irabazi duela jakitean, «Independentzia!» oihukatuko lukete jeltzale militanteek ahots ozenez. Biri- bila! Hortxe Urkulluk egin dezakeen saiakera. Noski, ziur nago EAJk ez dituela datozen hilabeteak nik hemen egin dudan bezain modu lineal eta errazean irudikatzen. Bai- na uste dut agertoki hori bilatuko duela, eta baldintza horiei ahal beste zuku ateratzen saiatuko dela. Martxan jartzeko ordua beraz. Epe laburrean, Euskal Herriak bere behar sozial, ekonomiko, kultural eta insti- tuzionalen araberako estatus politikoak izango dituen, edo estatusok Espainia dekadente, neoliberal eta ultrana- zionalistarekin erdietsi daitezkeen akordioen araberako- ak izango diren da jokoan dagoena. Gure izatearen onar- pena eta erabakitzeko eskubidearen errespetua ala aurrerabideak urte luzeetarako zapuztea. Eta gakoa ez dago –eta ez da egongo– autogobernu ponentzian, hortik kanpo baizik. Ixteke dauden eztabaidak itxi eta buruja- betzaren aldeko prozesu sozial bat artikulatzeko ordua da, indarrak askatzekoa. Xabier Landabidea adiskideari irakurri nion orain gu- txi susmoa duela gure aukeren azpitik jokatzen ari gare- la, herri bezala eta norbanako bezala. Bat nator berare- kin. Energia eta talentua sumatzen ditut nik bederen, bideari ekiteko irrika, nor izateko nahia. Indarrak aska- tzeko ordua da! { asteari zeharka begira } Indarrak askatu Urkulluk buruan estatu operazio bat izan dezake, Kataluniako prozesuari kontentzio harresi bat jarriko liokeena eta Euskal Herriak burujabetzan aurrera egiteko aukerak zakarretara botako lituzkeena hutsa hutsa hutsa Pello Otxandiano

Transcript of tsa { asteari zeharka begira } Pello Otxandiano Indarrak ......da, indarrak askatzekoa. Xabier...

  • 2016 | azaroa | 26

    GAUR8• 10 / 11hutsa

    her

    ria

    Aste honetan izan dugu EAJ eta PSEren artekogobernu akordioaren berri. Ez dugu esperoez genuenik entzun, baina errealitate gordi-naren aurrean jarri gaitu. Urkulluk gidatukoduen koalizio gobernuak Gernikako Estatu-tua berritzeko konpromisoa hartu du, lege

    aukeren barruan eta Espainiaren bedeinkazioa jasoz be-tiere. EAJk hauteskunde programan aurretiaz kontsultaloteslea egiteko hartu zuen konpromisoaz ez dio deusgobernu akordioak, nahiz Ortuzarrek autogobernu po-nentzian EAJk kontsulta hori egiteko proposamena egin-go duela adierazi duen.Uste dut garai erabakigarriak datozkigula. Burujabe-

    tzan aurrera egiteko garai aproposak izan daitezke, bainabaita herri honen aukerak osinean itotzeko ere. Eta badu-gu kezkatzeko motiborik. Segidan gobernu berriaren pi-lotuak, Iñigo Urkulluk alegia, buruan izan dezakeen bideorria asmatzen saiatuko naiz: Kataluniak datorren urte-ko irailerako iragarri du erreferenduma. Prest izango di-tuzte ordurako deskonexiorako legeak eta erreferendu-ma egiteko saiakera egingodute. Jakina denez, Espainiakez du Katalunia subjektu po-litiko gisa errekonozitukoduen proposamenik inolazere onartuko, eta, ondorioz,hurrengo urtearen lehen er-dian maila gorenera iritsikoda Kataluniaren eta Espai-niaren arteko talka. Azkenurteetan aipatu izan duguntrenen arteko talka gertatu-ko dela iragar genezake.Nago Urkulluk espero due-

    la momentu hori iristen de-nean azken urteetan Espai-nian izan ez duen interlokutorea izan dezakeela. EtaMadrilgo atea joko duela bere burua Espainiaren batasu-naren bermatzaile gisa aurkeztuz. Hau da, gutxi-asko ho-nako zerbait eskain diezaiokeela Rajoiri: egin dezagunakordio bat Euskadirekin, Euskal Herria nazio kulturalgisa onartuz, Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa blinda-tuz, eta orain arte eskualdatu ez diren Gernikako Estatu-tuaren konpetentziak eskualdatuz. Akordioa erreferen-dum bidez onartuko genuke Euskadin. Horrela aukeraparegabea izango duzu, betiere “arrazoimena” nagusituzgero, Espainiako Estatuaren barneko nazioei konponbidedemokratikoak eskaintzeko gai zarela adierazteko katala-nei zein nazioarteari.Estatu operazio bat alegia. Kataluniako prozesuari kon-

    tentzio harresi bat jarriko liokeena eta Euskal Herriakburujabetzan aurrera egiteko aukerak zakarretara botako

    lituzkeena. PSOEk gogo biziz helduko lioke aukera horri,eta momentua iritsita uste dut Podemosek ere hartukolukeela. EAJk euskal gizarteari esango lioke Kataluniakokonfrontazio antzuaren aldean errealismoa behar dugu-la, eta Estatutu (zahar)berriarekin aurrera urratsakemango ditugula, nahiko genituzkeenak izango ez badi-ra ere. Komunikabide nagusiek gogotsu lagunduko luke-te produktua saltzen, eta erabakitzeko eskubidearen afe-ra… ba aizu, jarri ditugu hautetsontziak eta bozka bidezonartu dugu gure Estatutu berria! Zenbaketa gauean,baiezkoak irabazi duela jakitean, «Independentzia!»oihukatuko lukete jeltzale militanteek ahots ozenez. Biri-bila!Hortxe Urkulluk egin dezakeen saiakera. Noski, ziur

    nago EAJk ez dituela datozen hilabeteak nik hemen egindudan bezain modu lineal eta errazean irudikatzen. Bai-na uste dut agertoki hori bilatuko duela, eta baldintzahoriei ahal beste zuku ateratzen saiatuko dela. Martxan jartzeko ordua beraz. Epe laburrean, Euskal

    Herriak bere behar sozial, ekonomiko, kultural eta insti-

    tuzionalen araberako estatus politikoak izango dituen,edo estatusok Espainia dekadente, neoliberal eta ultrana-zionalistarekin erdietsi daitezkeen akordioen araberako-ak izango diren da jokoan dagoena. Gure izatearen onar-pena eta erabakitzeko eskubidearen errespetua alaaurrerabideak urte luzeetarako zapuztea. Eta gakoa ezdago –eta ez da egongo– autogobernu ponentzian, hortikkanpo baizik. Ixteke dauden eztabaidak itxi eta buruja-betzaren aldeko prozesu sozial bat artikulatzeko orduada, indarrak askatzekoa.Xabier Landabidea adiskideari irakurri nion orain gu-

    txi susmoa duela gure aukeren azpitik jokatzen ari gare-la, herri bezala eta norbanako bezala. Bat nator berare-kin. Energia eta talentua sumatzen ditut nik bederen,bideari ekiteko irrika, nor izateko nahia. Indarrak aska-tzeko ordua da! •

    { asteari zeharka begira }

    Indarrak askatu

    Urkulluk buruan estatu operazio bat izandezake, Kataluniako prozesuari kontentzioharresi bat jarriko liokeena eta EuskalHerriak burujabetzan aurrera egitekoaukerak zakarretara botako lituzkeena

    hutsa

    hutsahutsa

    Pello Otxandiano

  • herria

    tu txar jarraituen ondorioz, Ma-riak etxetik alde egin zuen etaosabarenera joan zen babes es-ke. Senarra bere bila joan zen.Osaba mezatan zegoela baliatuz,bere babeslekutik atera eta kol-peka eraman zuen etxeraino.Kolpe horien ondorioz, Mariakezin ditu besoak mugitu eta de-na ubelduraz beteta dago. Behinetxean, soka batekin lotu ziz-kion besoak eta hankak orama-hai batera eta etxean abandona-tu zuen. Atea giltzaz itxi etabakarrik utzi zuen. Arrisku han-diko egoeran, emakumea haur-dun baitago, gerora adieraziduenez. Bere builak eta laguntzaeskaerak entzunda laguntzeragerturatu zitzaizkion neskamegazte bat, Miguel de Baigorrierrejidorea eta zenbait bizila-gun».

    AUZIEK KONTATZEN DUTENACorellako Maria Romeorena daJesus Mari Usunariz historialarieta Nafarroako Unibertsitatekoirakasleak aztertu dituen kasue-tako bat. Usunariz XVI. eta XVII.mendeetako historia sozialeanespezializatuta dago eta berezi-ki aztertu du sasoi horretakoNafarroako historia, «dokumen-tu aberastasun handia» dagoe-lako. Indarkeria mota desberdi-nak ikertu ditu Usunarizek hainbat doktorego tesitan, jen-darte bateko indarkeria moduekjendarte horren ezaugarrien in-guruan zeresan handia dutelaulertuta. «Emakumeen kontra-ko indarkeria ikertzea erabakinuen, konturatu nintzelakoepaitegietan prozesu dezentezeudela. 1520 eta 1790 bitarteko200 bat salaketa ikertu ditut,Nafarroako Artxibo Orokorreaneta Iruñeko Elizbarrutiko Artxi-boan jasoak daudenak», kontatudu historialariak. «Historia soziala liluragarria

    da ertz guztietatik begiratuta.Epaitegietako auziek, dokumen-tu bezala korapilatsuak direnarren, informazio aberatsa es-kaintzen dute. Batetik, kexa, de-litua edo demanda jasotzen du-te. Baina, horrez gain, baitabeste gauza asko ere: bizilagu-nen jarrera –ikusi dutena, en-tzun dutena eta pentsatzen du-tena– eta baita epaileen jarrera

    Azaroaren 25a, In-darkeria Matxis-taren KontrakoNazioarteko Egu-na. Halaxe izatenda 1999az geroz-

    tik, Dominikar Errepublikakproposatuta eta Nazio BatuenErakundeak hala erabakita.1960ko azaroaren 25ean, Patria,Minerva eta Teresa Mirabalahizpa dominikarrak bahitu etakolpeka hil zituzten militarrek,Trujilloren diktaduraren kontraborroka egiteagatik. Hilketa ho-riek oihartzun handia izan zu-ten Dominikar Errepublikanbertan eta munduan barna. Etamilitante horien omenez auke-ratu zen azaroaren 25a indarke-ria matxistaren kontrako egunbezala. 1999 urtea baino lehen ez zeu-

    kan indarkeria matxistak egunpropiorik egutegian. Baina, ta-malez, aspalditik, mendeak au-rretik, indarkeria matxistarenakizan dira urteko egun guztiak.

    [email protected]

    INDARKERIAREN ERROAKXVI. eta XVII. mendeetan senarrak emaztea «zuzentzeko» eskumena zuen

    Jendarte batean ematen diren indarkeria motek gauzaasko kontatzen dituzte jendarte horri buruz. Hari muturhorri tiraka ikertu ditu XVI. eta XVII. mendeko tratu txarkasuak Jesus Mari Usunariz historialari nafarrak. GaraikoNafarroak indarkeria sexista nola bizi zuen azaltzen duenerradiografia artxiboetan dago jasoa.

    Jesus Mari Usunarizhistorialariak XVI. eta XVII.mendeetan Nafarroanemandako tratu txarreninguruko epaiketak ikertuditu. Idoia ZABALETA | ARGAZKI PRESS

    JENDARTEA / b

    1596. urteko abuztuaren 19anaurkeztu ziren Nafarroako Gor-te Errealaren aurrera fiskala etaMaria Romeo Corellako bizila-gunaren abokatua. Biek ala biekJuan Sanchezen –Maria Romeo-ren senarraren– kontrako sala-keta aurkeztu zuten. Salaketa-ren arabera, sei-zazpi hilabeteziren bikotea ezkondu zela. Den-bora horretan Mariak «pertsonageldia eta baketsua» zela eraku-

    tsi zuen. Senarrak, aldiz, «lanikegin nahi ez zuen pertsona na-gia» zela garbi utzi omen zuen,emaztearen ondasunak gasta-tzen zituena eta Mariari «bizitzatxarra» ematen ziona. «Arrazoirik edo motiborik ga-

    be, kolpeak ematen dizkio etabere bizitza arriskuan jarri izandu behin baino gehiagotan», ja-sotzen du salaketak. «Azkena,abuztuaren 4an. Senarraren tra-

  • 2016 | azaroa | 26

    GAUR8• 12 / 13

    eta ikusmoldea ere. Auziak pro-zesu tristeak eta gogorrak dira,tratu txarrak ere halakoak dire-lako. Baina, era berean, garaikokomunitatearen inguruko pistaasko ematen dizkigute bertakoinformazioa jasotzen eta inter-pretatzen asmatuz gero». Auzitegietako prozesuek, be-

    raz, balio dute jendarte batenerradiografia egiteko. Usunari-zek ikertu dituen XVI. eta XVII.mendeetako indarkeria sexista-ren berrehun bat kasuetatikabiatuta, zenbait ondorio jardaitezke mahai gainean. Garaihartan, noski, ez ziren indarke-ria sexista modura definitzen,«tratu txar» edo «tratu txar etaankerkeria» modura baizik. «Kasu gehien-gehienetan

    emakumea zen salaketa jartzenzuena. Nik ikertu ditudan proze-suetan, kasuen %80 inguruanemakumea da zuzenean salake-ta jartzen duena. Batzuetan se-nideren batek lagunduta egitendu; anaia, aita, osaba... Eta odolatartean denean, alegia tratu txa-rren ondorioz zauri odoltsuakdaudenean, fiskalak ere eskuhartzen du. Badira kontrakoaesaten duten tesiak, baina, ka-suak ikusita, garbi esan daitekeemakumea bera zela salaketajartzen zuena, abokatu baten la-guntzarekin».

    IZEN ETA IRUDI ONA ERAIKI BEHARRASalaketa horretan lehenik etabehin tratu txarra nolakoa izanden kontatzen da. Baina hori ezda nahikoa. Emakumeak emazte«ona, umila, obedientea, langi-lea» izan dela ziurtatu behar du,«tratu txar hori ez zuela merezifrogatu behar balu bezala». Fi-nean, garaiko jendarteak ema-kumeari inposatzen zion rolazuzen eta zintzo betetzen duelaziurtatu behar du. Erasotzaileak, bere aldetik,

    berdina egiten zuen, bere izeneta irudi ona eraiki. «Gizonezko-ak esaten du gizon ona dela, on-dradua, langilea, familia zain-tzen duena eta emaztea ondotratatzen duena. Aldiz, emazteaharroa dela esaten du, bere egi-tekoak betetzen ez dituena, se-narrari gaizki hitz egiten diona,ez duena obeditzen...». Eta ba-tzuek zein besteek beren izen

    ona zabaldu eta bestearena zi-kinduko duten lekukoak erama-ten dituzte, bizilagunak norma-lean. Horien testigantzetatikgaraiko jendartearen berri jasodaiteke. Maria Romeoren kasura buel-

    tatuz, emakumearen salaketaindartu zuten bere osabaren etabizilagunen testigantzek. Maria-ren osaba eta babesle zen Mar-tin Virtoren hitzetan, «senarrakbehin eta berriz mehatxatzendu beren ondasunak salduko di-tuela esanez. Gainera, bizimodutxarra ematen dio emazteari,horretarako motiborik gabe».Miguel de Baigorri errejidorea-ren esanak ere esanguratsuakdira. «Kalean oihuak entzun ni-tuen ‘akabatu egingo du’ esanez.Korrika atera nintzen etxetiketa sancheztarren etxearen au-rrean jende asko ikusi nuen bil-duta. Atea irekitzea lortu nueneta Maria askatzea». Bizilagu-nen testigantzek tratu txarrenkontaketa indartu egin zuten:«Auzoan gauza jakina eta nabar-mena da Sanchezek emazteaoso gaizki tratatzen duela. Asko-tan ikusi dugu kolpatzen, baimakilekin eta baita sokekinere». Erasotzailea, berriz, bere bu-

    rua defendatzeko emaztearenizen ona zikintzen saiatzen zen,bere kontaketarekin eta lekuko-en esanekin. Juan Sanchezenesanean, bera gizon ondraduaeta ona zen. Maria emaztea, be-rriz, «itxura oneko emakumeederra, senarrari harro hitz egi-ten diona eta ez diona obedi-tzen. Bere gustua egin nahiduen emakume askea da, erres-petu gutxi eta askatasun askodituena. Maria Romeok nahikoaarrazoi ematen ditu ‘edozein gi-

    zon ondraduk’ bere portaera zu-zen dezan. Senarrak mehatxatueta kolpatu egin behar du emaz-tea etxean jasota eta eutsita bizidadin», jasotzen da epaiketakodokumentuan.

    «ZUZENTZEKO» ESKUMENA«Garbi dago garai horretan era-bateko boterea gizonezkoakduela. Etxean bizi diren guz-tiak –emaztea, seme-alabak,morroiak...– bere mendekoak di-ra, eta, ondorioz, haien portae-rak eta jokaerak zuzentzeko es-kumena du. Hortik uler daitekegizonari ematen zitzaiola berekargu zeuden pertsonak ‘zuzen-tzeko’ eskumena. Beste gauzabat da nola ulertzen den ‘zuzen-keta’ hori. Inongo epaitegik ezdu onartuko ‘zuzenketa’ horikrudela eta bortitza izatea etagizonak ‘gehiegikeriak’ egitea».Ulertzen da, beraz, gizonezko-

    ak «neurrian» emaztearen por-taera zuzendu eta zigortu zeza-keela. Hartara, pentsatzekoa daepaitegietara iristen ziren ka-suak larriak zirela, bortitzak.«Epaitegietara iristen zirenakmuturreko tratu txarrak ziren;kolpeak, ostikadak, irainak, ma-kilakadak, makilaz emandakozartadak, sokarekin azoteak...Salaketa horietan, gainera, ez dabakarrik indarkeria fisikoa jaso-tzen, indarkeria psikologikoaere jasotzen da. Engainuak,adulterioa, beste emakume ba-tzuekin harremanak izatea, do-tearen dirua gastatzea, abando-natu egingo dituela esanezmehatxu egitea... Interesgarriada dagoeneko XVI. eta XVII.mendeetan indarkeria psikolo-gikoa ere aintzat hartzen zela». Tratu txar fisiko eta psikologi-

    koez gain, bazen bestelako erasoGoian amatasuna nola irudikatzen den, eta, behean, emakume heldu bat. GAUR8

    Salaketa jartzerakoan, emakumeak emazte«ona, umila, obedientea, langilea, isila» izandela ziurtatu behar du, «tratu txar hori ez zuelamerezi frogatu behar balu bezala»

    Tratu txarren inguruko 200 bat salaketa ikertuditu Usunarizek, 1520 eta 1790 bitartekoak.Nafarroako Artxibo Orokorrean eta IruñekoElizbarrutiko Artxiboan jasota daude guztiak

  • herria

    mota bat ere: ekonomikoa.«Normalean erasotzailea izatenzen etxeko ekonomiaren kon-trola zuena, bere mende zeudenondasun guztiak eta maiz moduokerrean kudeatzen zituen. Gai-nera, emaztea eta seme-alabakabandonatuta eta zer janik ezzutela uzten zituen», kontatudu Usunariz. Hori horrela, emakume askok,

    nahiz eta tratu txar bortitzak sa-latu, azkenean salaketa kendueta senarra aske uzteko eska-tzen zuten; «biziraupen hutsa-gatik», dio Usunarizek. MariaRomeoren kasuan ere halaxegertatu zen. Corellako emaku-meak salaketa kentzea erabakizuen azkenean, senarra etxeanizan gabe nekez egingo baitzuenaurrera garai horietan. Eta haur-dun zegoen, gainera. Antzekoa da Gareseko Maria

    de Arizteguiren kasua ere. Sena-rrak laban batekin zauritu zueneta tratu txarrengatik salatuegin zuen. Baina epaiketa mar-txan zela, Mariak bere buruaerruduntzat aurkeztu zuen, se-narra «probokatu» egin zuelako.«Maltzurra, mozkorra, traidoreaeta beste hitz itsusi asko esannizkion», adierazi zuen. Aitortzahorren atzean, baina, biziraute-ko nahia baino ez zegoen, «se-narrik gabe bera eta bere haurtxikia gosez hilko zirelako, ezzutelako ondasunik eta senarra-ren lanarekin egiten zutelakoaurrera». Emakumearen lanazaintza zen; aitortu gabeko etaordaindu gabeko lana. Bestelakolanik egin nahi izan balu ere, ezluke biderik topatuko.

    KOMUNITATEAREN JARRERAKomunitateak nola ikusten zi-tuen tratu txarrak? Etxe barru-ko arazoak zirela ulertzen zuenedo komunitatearen arazotzathartzen zituen? Zein jarrerazeukan erasotzailearekin etaerasotakoarekin? XVI. eta XVII.mendeetako auzietatik jaso dai-teke horren inguruko hainbatpista.1555. urtearen bueltan, Gracia-

    na de Mañeruk, Garesko bizila-gunak, salaketa jarri zuen Pedrode Irisarri bere senarraren kon-tra, modu bortitzean jipoituzuelako behin baino gehiago-

    tan. «Apaizek eta alkateek behinbaino gehiagotan kargu hartudiote bere portaeragatik, bainaberdin segitzen du. Bizilagunekere kargu hartu diote, eta eran-tzun die ‘bere emaztearekinnahi duena egin dezakeela’». Larraintzarren, 1605. urtean,

    Mari Martin de Miquelarena 20urteko emakume gazteak erago-tzi zion Martin de Irazoizi bereemaztea kolpatzea. 1558. urtean, Bernardo San

    Justo Iruñeko kartzelara eramanzuten maizterrek, emaztearimakilakadak emateagatik. Juan de Andiaren kontrako

    epaiketan, Maria de Zubielquibizilagunak esan zuen auzoansekulako ahaleginak egin zituz-tela bikotearen artean bakeakegiteko, baina alferrik. «Juan deAndiaren erasoak gero eta borti-tzagoak eta odoltsuagoak diraeta emaztearen oihuak gero etalatzagoak. Eta horrek auzoko ba-kea aztoratzen du». Usunarizen hitzetan, «komu-

    nitatean bazegoen erasotakoemakumearekiko elkartasuna.Maiz, gainera, emakumea ba-besten saiatzen ziren senideaketa bizilagunak, batzuetan etxe-

    an aterpea eskainiz edo jatekoaemanez. Komunitate txikiak zi-ren, denek zeukaten ondokoa-ren berri eta tratu txarrek ko-munitateko oreka haustenzuten. Iruditzen zaigu XVI. etaXVII. mendeetan jendea osobortitza eta basatia zela eta ezzela elkartasunik eta enpatiarikexistitzen, baina ez da egia». Ko-munitateak, beraz, ez zuen in-darkeria sexista maite, desorde-na eta egonezina sortzenzituelako. Esanguratsua da, esaterako,

    1618. urtean Iruñeko San Loren-zo elizako Andueza apaizak se-nar-emazteen inguruan idatzi-tako testua: «Zein lotura egon

    XVI. eta XVII. mendeetanpentsatzen zen gizonak zein

    emakumeak pasioenmendeko zirela. Gizonari,

    baina, Jainkoak pentsatzekogaitasuna eman ziola uste

    zuten, eta, emakumeari,berriz, ez.

    GAUR8

    daiteke ezkonduen arteanemazteak senarrari beldurrabaldin badio? Senarra etxerasartzean emaztea dardarka has-ten bada? Eta zein gozamen izandezake emaztea esklaboa baili-tzan tratatzen duen senarrak?Emaztearen askatasunaz goza-tzen ez duen senarrak? Zein go-zamen eduki dezake esklabo be-zala beldurra badio eta ez badiomaitasuna eskaintzen emaku-me libre bezala? Senarrak jakinbehar du Jainkoak eman dionemakumea ez diola esklabo mo-dura eman, bizitzako adiskidebezala baizik».

    EPAILEAK, EZKONBIZITZAREN ALDEEgia osoa esanda, baziren elkar-tasunetik urrun zeuden jarrerakere, eta hala jasotzen dute garai-ko zenbait dokumentuk. «Gra-ciana de Mañeruren osabak, Mi-guel de Azterainek, aspalditik zuen ilobak jasaten zituen tratutxarren berri. Bizilagunek asko-tan kontatzen zizkioten eta bi-tartekari lana egiteko eskatzenzioten. Berak, baina, ez zuenezer egin, ‘senar-emazteen arte-ko kontuak’ zirela ulertuta».Beste batzuek, berriz, tratu txarhoriek emaztearen portaerare-kin justifikatzen zituzten; «kas-karina da», «senarrari begirunegutxi dio», «gauza guztietanagintzen du eta gauza guztiakberak egiten ditu, eta senarrariez dio uzten ez agintzen ez egi-ten» eta antzeko argudioak era-biliz. Epaitegien egitekoak eta jarre-

    rak ere merezi du atentzioa.Epaitegi zibiletan gizonezkoa zi-gortua izatea eskatzen zen nor-malean. Elizako epaitegietan,berriz, banantzea izaten zen az-ken helburua.

    Komunitateak tratu txarren berri izaten zueneta batzuetan saiatzen zen emakumea babestenedo laguntzen. Ez zituen tratu txarrak maite,desordena eta egonezina sortzen zituztelako

    Epaitegien lehen helburua ezkonbizitzababestea izaten zen eta ezkontza babesten zutengizabanakoak baino gehiago. Garaiko epaileakziren eta orden sozialaren alde egiten zuten

  • Amaia Nausia Pimoulier historialari etaikertzaileak XVI. eta XVII. mendeetakoNafarroan emakumeen alarguntasunaikertu du. Garai hartan emakumealargun on bat izatea zer zen eta, horritiraka, emakumeari zein ereduinposatzen zitzaion. «Emakumearenideala garai horretan bi zutabetanoinarrituta zegoen. Alde batetik, berejokabide sexualean, hau da kastitatean.Emakume baten sexu portaeraren arabera neurtzen zen bere ohorea etabaita bere familiaren ohorea ere. Eta,bestetik, amatasunean. Garai horretanpentsatzen zen –eta hori oso atzetikdatorren kontua da, zibilizaziopatriarkalaren zentzua hor baitago–emakumeek ekarri zituztela gizartearengaitzak. XVI. mendean, gainera, azalpenbiologiko bat ere ematen zen horreninguruan. Esaten zen gizonak zeinemakumeak pasioek menderatzenzituztela, baina Jainkoak gizonaripentsatzeko gaitasuna eman ziola, eta,emakumeari, berriz, ez. Beraz, gizonak,pentsatzeko gaitasuna zuenez, kontrolazitzakeen bere pasioak. Baina,emakumeak, tuntunagoa zenez, ezinzituen bere pasioak kontrolatu». Badira, gainera, teoria hori indartzeko

    zenbait azalpen. Juan Luis Vives XVI.mendeko pentsalari kristauaren arabera,hazia jasotzeko orduan emakumearensabela hotz bazegoen, emakume batsortzen zen. Aldiz, sabela bero bazegoen,gizonezko bat. Vivesen arabera, «pordefecto de calor vivo, la mujer es másimbécil por naturaleza». Eta Vivesekgogoeta horretatik ondorioztatzen zuenzeregin txikiak eta garrantzia gutxikoakeman behar zitzaizkiola emakumeari. «Hortik abiatuta, emakumearen

    inguruan diskurtso paternalista bateraiki zen, gaur egun oraindik ere bizirikdagoena. Emakumeak ezin zuenez bereburua kontrolatu baina berezikitentagarria zenez, bortxatua baldinbazen, errua ez zengizonarena –bortxatzailearena–bortxatuarena baizik. Zergatik? Ezzituelako bere pasioak kontrolatu etagizona tentatu zuelako. Bortxaketaprozesu horietan gizonezkoa biktimamodura agertzen da, eta, emakumea,errudun moduan», kontatu du Nausiak. Bada paralelismorik egungo zenbait

    diskurtsorekin. Baina bada, era berean,

    desberdintasunik. «Komunitatearenjarreran igartzen da desberdintasunhandiena. Emakumeen kontrako erasoakkasu pribatuak ziren arren,komunitateak propio bezala hartzenzituen, komunitatearen ordena hankazgora jartzen zutelako. Emakumea ezbazegoen ondo, bere familia ere ezzegoen ondo. Gainera, familiaren ohoreaere zikintzen zen, eta familia bera izatenzen kaltetua. Kezka ez da emakumeareningurukoa, komunitatearen bakearen etaordenaren ingurukoa baizik», zehaztu duhistorialariak. Emakume alargunen kasuak ikertuta,

    alarguntasunaren inguruko garaikozenbait lege oso argigarriak diraemakumearen sexualitatea nola ulertzenzen ikusteko. «Lege horietako batenarabera –denboran askoz lehenagokoadena– alargun geratzen den emakumeakgutxienez urtebetean alargun mantendubehar du. Zergatik? Haurdun baldin

    bazegoen, haur hori senarrarena zelaziurtatzeko, eta ez beste batena.Emakume alargunen bigarren ezkontzakere oso gaizki ikusita zeuden. Gizonarenkasuan, berriz, ez, ulertzen baitzenhaurrak zaintzeko eta etxea aurreraeramateko emakume bat behar zuelaondoan. Gizonek, gainera, denboragutxiago behar zuten berriz ezkontzeko.Emakume alargun perfektua zen etxeanhaurrak zaintzen geratzen zena», segitudu. Badira, baina, kontraesanak, Elizakulertzen baitzuen gazterik alargungeratu zen emakumea berriz ezkontzeakomeni zela, «gizon bat alboan beharzuelako bere sexualitatea kontrolatzeko.Ulertzen zen dagoeneko esperientziasexuala izan zuela –ezkonduta egonzelako– eta arriskutsua zela horregatik,kontrolatzen zaila». Aldiz, adinean aurrera joan eta alargun

    geratzen zena berriz ezkontzea ez zenbatere ondo ikusten. «Jada seme-alabarikezin bazuen izan, bizio hutsagatikezkondu zela ulertzen zen. Herri askotanapaizek salatu egiten zituzten emakumehoriek eta herriko gazteek karrakarekinzarata ateratzen zuten emakume haieninguruan, beren izen ona zikintzeko».

    2016 | azaroa | 26

    GAUR8• 14 / 15

    SEXU PORTAERA ETA AMATASUNA,EMAKUME PERFEKTUAREN ZUTABEAK

    XVI. eta XVII. mendeetako Nafarroako emakumeak irudikatzen dituen margoa. Alarguna, beltzez. GAUR8

    Epaitegien lehen helburua ez-konbizitza babestea izaten zeneta ezkontza bera babesten zu-ten gizabanakoak baino gehia-go. Senarraren autoritatea man-tentzea ere izaten zen berenlana eta emaztea «arrazoirik ga-be» ezin zela kolpatua izan na-barmentzen zuten. Hartara, se-narrak emaztearen jokaerak«zuzentzeko» zuen eskumenaaitortzen zuten epaitegiek etaeskumen horren neurrian jar-tzen zuen arreta. Alegia, neurri-koa edo neurri gabea izan otezen.

    «Epaitegi zibiletan, emazteaketxetik alde egin badu epaileaketxera bueltatzera behartzendu. Era berean, epaian garbi ja-sotzen du senarrarentzat abi-sua: ez baduzu emaztea ondotratatzen, zigorrik larrienak su-frituko dituzu. Eta zigor horienartean dago erbestea bera. Eliza-ko epaitegien kasuan, banantze-aren alde egiten den kasuetanemakumea toki seguru bateraeramaten da; senideren batenetxea, komentu bat, monasteriobat... eta, nahiz eta etxetik kan-po bizi, senarraren betebeharrada emakumearen biziraupena.Alegia, berak ziurtatu behar dujatekorik ez zaiola faltako. Epai-ketak iraun bitartean, epaileakgarbi ikusten badu emakumehorren kontrako bortizkeria la-rria izan zela, automatikokietxetik atera eta toki segururaeramaten du. Gerta daiteke, halaere, behin epaiketa bukatutaemaztea etxera bueltaraztea.Epaitegiak beren garaikoak diraeta denaren gainetik senar-emazte lotura mantentzen saia-tuko dira. Baina normalean on-do ziurtatuko dute tratu txarrakez direla berriz emango eta ho-rretarako mehatxu larriak egi-ten dizkiete senarrei. Eta nor-malean oso aintzat hartzendituzte mehatxu horiek, badaki-telako epaileek horiek betetzekobideak dituztela».

    Mehatxuak, beldurraraztea,isolamendua, tratu txar fisiko-ak, gehiegikeria emozionala etaekonomikoa... Indarkeria sexis-tak modu antzekoak erabiltzenditu lehen bezala orain. Lehen,XVI. eta XVII. mendeetan, eta,orain, XXI. mendean.

  • herria

    Galdetzen du behin eta berriro François Villonek

    bere “Ballade des dames du temps jadis” ezagu-

    nean, historiako eta mitologiako emakume ospe-

    tsuen oroitzapenez. «Non dira behinolako elu-

    rrak?», galdetzen genuen Europako bazterrotan

    joan den asteazkena baino lehen, emakumerik ez

    baina mantu zuria bera gogoan. Doneztebe eta

    Gasteizko irudiok etxerako gogoa pizten dute,

    elurra mara-mara ari duela leihotik begiratzekoa,

    berogailua goritu arte piztuta. Hemen da, azkenik,

    elurra, neguaren iragarle. Adituak, berriz, ez dira aldendu eta argindarraren fakturak gora egingo

    duela iragarri dute. Datuek ere hor segitzen dute, azken hilabeteetan argindarraren prezioak gora

    egin duela gogorarazteko, eta Europako bazter pribilegiatu honetan gero eta familia gehiagok ge-

    ro eta argindar gutxiago erabiltzen duela, eta, hala ere, fakturaren prezioak gora segitzen duela.

    Gero eta familia gehiagok ez dutela argindarrik erabiltzen, ordaintzeko dirurik ez dutelako. «Non

    dira behinolako elurrak?» galdetzen dute elurra gogoan izan gabe. Xabier Izaga Gonzalez

    «MAIS OÙ SONTLES NEIGESD'ANTAN?»

    Jagoba MANTEROLA eta Juanan RUIZ | ARGAZKI PRESS

    C IKUSMIRA

  • hutsa

    iRRITZIA:

    {

    }

    AmaiaBALLESTEROS

  • herria

    Abiadura handi-ko trena, tran-bia, metroa…Mugikortasunazinez gai kora-pilatsua da. Ez-

    tabaida sortzen duena. Gasteiz-ko zinegotziek ere sarri hitzegiten dute garraio sistemari buruz, baina gutxitan lortzendituzte akordioak. Jose AngelCuerda alkatea zenean jarri zenmahi gainean hirian tranbiaegiteko aukera, eta urteak pasaziren katenaria amaitu zuten ar-te. Duela zazpi urte martxan ja-rri zuten tranbia, eta, ordutik, bigaldera errepikatu dira: noizegingo da tranbiaren luzapena?Eta, nora helduko da? Pasa den legealdian, PPren

    esku zen Udal Gobernuak, lu-zapen proposamena aurkeztuzuen. 2015eko otsailean JavierMarotok tranbia campuseraeta hiriko ekialdera luzatzeaproposatu zuen. EAJk gogorkritikatu zuen Marotoren pro-posamena eta botoak irabazte-ko planteatu zuela salatu zuen.Egungo alkate Gorka Urtara-nek ere kritikatu zuen, PPren proposamenak auzokideen be-harrei uko egiten ziela nabar-menduz. Alkatetzara heltzean,baina, Urtaranek bere diskur-tsoa aldatu zuen. Hegoaldekoluzapena babestu eta kolokanjarri zituen auzo berrietaraegin beharreko luzapenak.Hauteskunde kanpainan tran-bia bai Zabalganara bai Salbu-ruara luzatuko zutela iragarrizuen, baina, ondoren, bakarrikekialdera helduko zela oharta-razi zuen. PPk planteatutakoideia kopiatu zuen EAJk, Gas-teizko mendebaldean bizi dire-nen haserrea piztuz. Marotok 68 milioi euroko

    zuloa utzi zuen Gasteizko Uda-lean eta ez zegoen dirua guz-tien eskaerei erantzuteko. Etaazaroan, Gobernuan sei hilabe-te zeramatzanean, Urtaranekbeste idei bat proposatu zuen:BRT edo zirkulazio azkarrekoautobus linea berri bat egitea.«Bide propioa duen autobuselektrikoa da, errailik eta kate-rik gabea; inbertsio ekonomi-koa askoz txikiagoa da etaerantzun azkarragoa emango

    die Salburua eta Zabalgana au-zoetako beharrei. Baloratu be-harrekoa da».

    AUTOBUS ELEKTRIKOAAskok ez zekiten zer zen BRTsistema Gorka Urtaranek ideiaproposatu zuenean. Alea.euswebguneak azaltzen duenez,duela 40 bat urte Hego Ameri-kan autobus azkarrak ezartzenhasi zirenetik, Europako hiriaskotara zabaldu da BRT siste-ma, Nantes edo Bartzelonarakasu. Gasteizko Gobernuarenplanaren arabera, lehen faseanhiria inguratuko du BRT line-ak, eta, bigarrenean, Salburuaeta Zabalgana lotuko ditu. Ha-la, lehen fasean BRT lineak pe-riferikoa ordezkatuko du. Oposizioko taldeek berehala

    erantzun zioten Urkullu etaUrtaranek iaz iragarritako pla-nari. Javier Marotok, garaiko PPko bozeramailea Gasteizen,proiektua kritikatu zuen. «Ur-kulluk mezu argia helarazi dioUrtarani: Eusko Jaurlaritza txa-lotzeko zaude alkatetzan, ezGasteizen onurarako gauzakeskatzeko», esan zuen. EH Bil-duko bozeramaileak, Miren La-rrionek, berriz, defendatu egin zuen BRT sistema: «Sistemati-koki harago joan behar dugu,Europara begiratu eta berri-kuntzaren alde eginez; eragin-kortasuna aldetik, ekonomiko-ki, malgutasunari dagokionezeta hiriaren fisionomiari egi-ten dion kalte txikiagoagatik,tranbiaren alternatiba natura-la da». PSEko Peio Lopez deMunain zinegotziak, bere alde-tik, BRT sistema «tranbia ezezartzeko aitzakia ez izatea»espero zuela adierazi zuen.Proiektuak harrera ona izan

    zuen oro har eta, hala, EH Bil-duk, EAJk, PSEk eta Sumando-Hemen Gaudek (Ahal Dugu)akordio bat sinatu zuten BRTsistemak aurrera egi teko.Akordio horren arabera, aurre-kontuaren %66 Lakuak ordain-duko zuen, eta, gainerakoa,Arabako Aldundiak eta Gas-teizko Udalak erdibana. Denaondo zihoan, edo hala zirudienbehintzat, akordioa ekaineanapurtu baitzen. Oposizioko tal-deek Gobernuaren plan finan-

    MUGIKORTASUNAAkordio politikoaren faltan, BRT sistemaabian jartzeko aukera dago Gasteizen

    Ion Salgado

    Mugikortasunaren eztabaida bizirik dago GasteizkoUdalean. Tranbia eta BRT sistema berria mahi gaineandaude, eta talde politikoek erabaki behar dute nolaerantzungo dieten auzo berrien beharrei. Izan ere,Salburua eta Zabalganako auzokideak autobusa erabilibeharrean dira egun erdigunera hurbiltzeko.

    JENDARTEA / b

  • 2016 | azaroa | 26

    GAUR8• 18 / 19

    tzarioa ez zuten onartu, etaabenduan adostutakoa bete-tzea eskatu zioten Urtarani.

    EH Bilduren ustez, Salburua-ra helduko den tranbiarenproiektua ez in da ekia lde-mendebaldeko ardatzetik be-reizi, eta horregatik azaldu zenUdal Gobernuaren proposame-naren aurka. Dena den, azke-nean, EH Bildu, EAJ eta PSEkakordio bat sinatu zuten etakonpromiso-kredituak onartuzituzten uztaileko udalbatzan.Salburua eta Zabalgana auzoeigarraio publikoa bermatzea da akordioaren lehentasunetakobat. ArabaTran proiektuarenbideragarritasuna aztertzekoasmoa ere jasotzen da.

    ARAZOAK FINANTZAZIOAREKINIrailean, Gasteizko Udaleko or-dezkaritza batek Nantesko BRTsistema bis i tatu zuen , e taurrian Urtaranek proiektuakEuropar Batasuneko diru la-guntzak jaso zitzakeela iragarrizuen. Halaber, Lakuaren eska-riz Idom enpresak egindakotxostenak enpresa pribatu ba-tek eraikuntza, teknologia etafinantza arriskuak bere gainhartzea proposatzen duela ira-garri zuen. Besteak beste, en-presa horrek hartuko lituzkebere gain garraio elektriko ho-nen mantentze gastuak. «Ho-rrek aukera emango l igukeproiektuari ekiteko, Udalakeman behar dituen gainerakozerbitzuak baldintzatu gabe».

    EH Bilduk Urtaranen propo-samena kritikatu zuen, eta BRTsistema finantziazio publikozuzenaren bidez gauzatzeaproposatu zuen astelehenean,32 milioi euro aurreztuz. «Eus-ko Jaurlaritzak proposatutakofinantziazio publiko pribatua-ren aurrean, 100 milioi eurokogastua suposatzen duena, tran-biarekin erabili zen antzeko fi-nantziazio sistema proposa-tzen dugu, 68 milioi ingurukogastua suposatuko lukeena»,nabarmendu zuen Miren La-rrionek, EAJ eta PPren jarreradeitoratuz. «Urtaranen infor-mazio ezagatik eta PPk egitenduen demagogiagatik zalan-tzak biderkatzen ari dira. Egoe-ra ikusita, EH Bilduk proiektua

    arduraz eta ganoraz zuzentze-ko konpromisoa du. Horrega-tik, BRT sistemaren finantzia-z ioaren gaineko eztabaidairekitzea proposatzen dugu, hi-riarentzat onuragarriena bila-tuz», gaineratu zuen.

    AZKEN AKORDIOA?Baina Urtaranek ez du BRT siste-maren finantziazioa aldatuko.Udal Gobernuaren iritziz «bide-raezinak» direlako EH Bildukproposatutako aldaketak. Eraba-ki horrek kolokan jarri du egi-tasmoaren etorkizuna. Gainera,EAJ eta PSEk Gasteizko Legebil-tzarrean sinatutako akordioakez du BRT sistemaren etorkizu-na bermatzen. Izan ere, AndoniOrtuzar, Iñigo Urkullu eta IdoiaMendiak sinatutako gobernuakordioan tranbiaren aldekoapustua egiten da.

    Hala, oraingoz ezin daitekeesan zer gertatuko den. Inorkez daki datozen egunetan Gas-teizko udal taldeek bestelako akordiorik lortuko duten, eztazein izango den EAEko Gober-nu berriaren jarrera ere. Bitar-tean, mugikortasunaren ezta-baidak bizirik jarraitzen du.

    Ezkerrean, Gasteizkotranbia. Goian, Brasilgo Curitiba hirikoBRT sistema. Juanan RUIZ I ARGAZKI ORESS

    MARIORDO I WIKIMEDIA

    COMMONS Jose Angel Cuerda garaiko alkateak tranbia bat sortzekoaukera proposatu zuen 1998. urtean, egungo trenkorridorea erabiliz. 2014. urtean EH Bilduk aukera horiberreskuratu eta zehaztu zuen. Hala sortu zen ArabaTranproiektua. Araban aldiriko tren gisa funtzionatuko luke; Gasteizen, aldiz, tranbiaren funtzioa beteko luke. «GasteizenZabalgana edo Salburua moduko auzoak erdialdearekinkonektatuko lituzke Arabatranek, baina, herrialdean,herriak Gasteizera gerturatuko lituzke. Ez hori bakarrik,langileen mugikortasuna erraztuko luke, langileakindustrialdeetara garraiatzeko balioko lukeelako», azalduzuen EH Bilduko bozeramailea Kike Fernandez de Pinedok.

    Gasteizko Gobernuak ez ditu ikusten ArabaTranproiektuaren onurak. Martxoan Ana Oregi sailburuakLegebiltzarreko batzordean aurkeztutako txostenteknikoaren arabera, garraioaren ikuspuntutik,«proposamenak ez luke eraginik izango eta Gasteizkohegoaldeko trenbide-espazioen liberazioa kolokan jarrikoluke». «Korridoreko erabiltzaile gehienak Gasteizkohiriguneko zatietan ibiliko lirateke; horrenbestez, proiektuhonetan eragin txikia izango lukete. Izan ere, egun badaudehiriguneko joan-etorrietan kapilaritate handiagoa dutenaukerak, eta, horregatik, kaptazioa txikia da», dio txostenak,trena lurperatzea defendatuz. Sailburuaren ustez, «eraginpositiboa izango luke. Adifeko sarearen hiriguneko zatiaritranbia erabilera emateko aukerarekin konparatuta,badaude bidaiari gehiago erakarri eta errentagarritasunhandiagoa izango luketen beste aukera batzuk».

    ARABATRAN EGITASMOA,ORAINDIK MAHAI GAINEAN