Larunbatak baliatu dituzte Ibarran, autodefentsa tailerrak ... · ASTEAZKENA, 2016ko otsailaren 3a....

8
ASTEAZKENA 2016/02/03 4. urtea, 436. zenbakia 107.6 fm· 105.0 fm www.ataria.info Emakume izateaz Bi egitasmo ezberdin landu dituzte Ibarran eta Zizurkilen, bietan subjektu eta objektu gisa emakumeak dira protagonista, izaten ez duten espazioa eskuratuz; Ibarran, autodefentsa tailerra eta Zizurkilen feminismoaz gogoeta egiteko dokumentalak baliatu dituzte // 2-3 Larunbatak baliatu dituzte Ibarran, autodefentsa tailerrak egiteko. MAIER UGARTEMENDIA Mozorro perfektuaren bila, gako argigarriak Mozorroa oraindik prestatu ez dutenentzat bide orria, kontuan hartu beharreko zortzi gako nagusiak // 5 Milio erdi euroko inbertsioa, Enirio-Aralarren Ez-ohiko batzarrean adostu dute Amezketa eta Abaltzisketa ordezkatuta dauden batzorde iraunkorra sortzea // 6 Osagarriak nahastuz norbere burua transformatzea helburu. I.U.

Transcript of Larunbatak baliatu dituzte Ibarran, autodefentsa tailerrak ... · ASTEAZKENA, 2016ko otsailaren 3a....

Page 1: Larunbatak baliatu dituzte Ibarran, autodefentsa tailerrak ... · ASTEAZKENA, 2016ko otsailaren 3a. Feminismoaz gogoeta egiteko aukera ematen duten dokumentalak ... «Tertulia eta

ASTEAZKENA2016/02/03

4. urtea, 436. zenbakia107.6 fm· 105.0 fmwww.ataria.info

Emakume izateazBi egitasmo ezberdin landu dituzte Ibarran eta Zizurkilen, bietan subjektu eta objektu gisaemakumeak dira protagonista, izaten ez duten espazioa eskuratuz; Ibarran, autodefentsatailerra eta Zizurkilen feminismoaz gogoeta egiteko dokumentalak baliatu dituzte //2-3

Larunbatak baliatu dituzte Ibarran, autodefentsa tailerrak egiteko. MAIER UGARTEMENDIA

Mozorroperfektuaren bila,gako argigarriak Mozorroa oraindik prestatu ezdutenentzat bide orria, kontuan hartubeharreko zortzi gako nagusiak //5

Milio erdi eurokoinbertsioa, Enirio-Aralarren Ez-ohiko batzarrean adostu duteAmezketa eta Abaltzisketa ordezkatutadauden batzorde iraunkorra sortzea //6Osagarriak nahastuz norbere burua transformatzea helburu. I.U.

Page 2: Larunbatak baliatu dituzte Ibarran, autodefentsa tailerrak ... · ASTEAZKENA, 2016ko otsailaren 3a. Feminismoaz gogoeta egiteko aukera ematen duten dokumentalak ... «Tertulia eta

Emakumeak lekua aldarrikatuzIbarrako emakume talde batek autodefentsa tailer bat burutu du azken asteetan; arlo fisikoaz gain aurrera begira jarrera sexistei aurre egiteko tailerrak burutzea ere helburu dute

Maier Ugartemendia Ibarra

Ibarrako emakume batzuenkezka eta beharretatikabiatuta lau saiotako auto-defentsa tailer bat burutudute azken asteetan kirol-degian. Bertan adin ezber-

dinetako emakumeak bildu dira,autodefentsa lantzeko, bainabaita hausnarketa egiteko ere.Aurrera begira, asmo berriak di-tuzte eta horrelako ekimenak he-rri gehiagotara zabaltzea ere gus-tatuko litzaieke.

Tailerra martxan jartzekoideia hiru lagunen artean sortuzen. Nerea Arregik eta bere lagunbatek iazko martxoan IbarrakoUdalak antolatuta beste tailerbat egin zuten eta «oso gustura»gelditu ziren. Hala ere, gaiangehiago «sakontzeko» beharrasentitu zuten, nahiz eta ez zeki-ten oso ondo nondik bideratu.

Ideiari forma ematen hasi zire-nean «urte osorako» ekimen batmartxan jartzea pentsatu bazu-ten ere, «konpromiso handia» es-katzen zuela eta autodefentsatailer bat egitea erabaki zuten.

Hori guztia bideratzeko, Ema-gin elkartera jo zuten, tailerraemateko formazio egokia izanzezakeen pertsona baten bila.

Tailerrarekin helburu ezberdi-nak asebete nahi izan dituzteArregiren esanetan: «Herrikobeste pertsonekin harremane-tan jartzea, emakumeak gauetannola sentitzen garen adieraztea,ziurgabetasunak lantzea...». Se-gurtasun horren bila «kontzeptubatzuk» landu nahi izan dituzte,euren buruari «segurtasungehiago» emateko eta beste ema-

kumeengan ere «babesa» bilatudezaketela ikusteko.

JARRERA SEXISTEI ERE AURRELarunbat ezberdinetan burutu-tako lau saiotan «arlo fisikoa»landu dute batez ere: «Eraso fisi-koen aurrean zer egin daitekeenikasi dugu. Kontzeptu batzukbarneratu ditugu segurtasunpixka bat lortu ahal izateko».

Hala ere, guztiak ez direla era-so fisikoak izaten ikusi dute, egu-nerokotasunean «esplizitukieraso fisikoak» ez diren erasoakere jasaten direla ikusi baitute.Horregatik, bestelako tailer ba-

tzuk ere egin beharko lituzketelaondorioztatu dute «jarrera sexis-tei aurre egiteko».

Tailerretan sortutako uneak«hausnarketarako» ere baliatudituzte. Norberak izandako «es-perientzia txarrak» elkarbanatudituzte, eta ondorioztatu duteemakumeei euren «lekua har-tzea» kosta egiten zaiela, eta lekuhori «jan» egiten dietela. Horre-gatik, segurtasuna landuz euren«lekua defendatzeko» teknikakere landu dituzte.

EMAKUME EZBERDINAKProposamena lagun talde txikibatean sortu arren, mezu bidez«jende ezberdinarekin» harre-manetan jarri eta hogeita hirupertsonetako taldea osatzea lor-tu dute. Perfil ezberdinetakoemakumeak dira: «Gazteenek16-17 urte izango dituzte, eta za-harrenak 33 urte inguru».

Tailerraren gidaritza ematekoesan bezala, Emagin elkarteare-kin jarri ziren harremanetan. El-karteak arlo fisikoa lantzeazgain, «jarrerak» ere lantzen di-tuztela dio Arregik eta kasu ho-rretan lehen helburua arlo fisi-koa lantzea zenez, Iruñeatik eto-rri da judoa eta karatea landu

izan dituen pertsona bat, eta«teknika dezente duena arlo fisi-koan».

Taldean egindakoaren balan-tze «guztiz positiboa» egiten du-tela dio Arregik. Batetik, herriko«emakume ezberdinak ezagu-tzeko» baliagarria izan zaielako,eta tailerraren bitartez «harre-man estuagoa» egiteko. Eta bes-tetik, norbere buruarekin «se-gurtasuna» izateko baliagarriaizan zaielako. Gainera, talde iza-era ere landu dute honela: «Tal-deak erantzun du, eta jakin izandugu talde giroa sortzen».

AURRERA BEGIRALehen saio hauek amaituta, etaatseden txiki bat hartu ondoren,aurrera begira beste tailer bat an-tolatzeko asmotan dabil emaku-me talde hau. Horretarako uda-laren «laguntza» izatea ere espe-ro dutelarik.

Bigarren fase horretan lehenaipatu bezala «mikromatxismo-aren eta sexismoaren aurrean ja-rrerak» lantzea izango luketehelburu. Egunerokoan gertatzendiren arazo horien aurrean izanbeharreko jarrera horiek.

Bestalde, Ibarrako emakumetalde honek martxan jarritako

dinamika hau kalera atera etaezagutarazi nahi du.

Emakumeak «elkartzeko» etabakoitzak «bere esperientziakkontatzeko eta elkarbanatzeko»gune bat sortu dute eurek, etaIbarra mailan egin duten mo-duan horrelako saioak eta talde-txoak sortzea ere «guztiz positi-boa» izango litzatekeela ustedute.

Izan ere, Ibarran sumatu zu-ten «hutsune» hori, leku gehia-gotan ere egon daitekeela ustedute. Halaber, emakumeak ho-rrelako tailerrak egiteko «gogoe-kin» daudela uste du Arregik, etaerabat «bideragarriak» izan dai-tezkeela leku ezberdinetan bu-rutzeko. Horretarako gogoa iza-tea da garrantzitsuena: «Gure ka-suan esaterako nahi izan,Emagin elkartearekin harrema-netan jarri eta beraiek lanakerraztu eta pertsona bat ekarri zi-guten segituan. Ez du lan askoeskatzen».

Horregatik guztiagatik, besteherrietako emakumeak horrela-ko ekimenak martxan jartzera«animatu» nahi ditu. Pertsonalkiesperientzia «interesgarria etaaberasgarria» izan daitekeelauste baitu.

Perfil ezberdinetako hogeita hiru emakume bildu dira lau larunbatetan, autodefentsa tailerrak burutzeko Ibarrako kiroldegian. M. UGARTEMENDIA

02 IBARRALDEA GIZARTEA 107.6 fm • 105.0 fm • www.ataria.info ASTEAZKENA, 2016ko otsailaren 3a

Page 3: Larunbatak baliatu dituzte Ibarran, autodefentsa tailerrak ... · ASTEAZKENA, 2016ko otsailaren 3a. Feminismoaz gogoeta egiteko aukera ematen duten dokumentalak ... «Tertulia eta

Feminismoaz gogoetaegiteko aukera ematenduten dokumentalakHilean behin Aizan talde feministak ikus-entzunezko lanbat eskaintzen du Atxulondo kultur etxean eta horrenondoren gaiaren inguruko hausnarketa egiten dute taldean

Jon Miranda Zizurkil

Loreak gustatzen zaizkizu? Me-kanikari buruzko aldizkariakatsegin dituzu? Errugbia bezala-ko kirol gogorrak egiten dituzu?Gisa horretako galderak egitendizkiete psikologo eta psikiatrekhormona bidezko tratamenduahasi nahi duten pertsonei. Testde la vida real dokumentaleanesperientzia horretatik igarota-ko bost pertsonen testigantzakjaso dituzte eta aurreko ostirale-an eskaini zuen Aizan talde fe-ministak Zizurkilgo Atxulondokultur etxean. «Ikus-entzunez-koan ageri direnak ez dira posi-zionatzen gizon-emakume para-metroetan. Beste gauza bat dire-la diote». Genero aniztasunariegiten dio erreferentzia doku-mentalak, «hori ere erabaki poli-tikoa baita eta jakina da institu-zio asko saiatzen dira horretanesku hartzen. Sistema binarioadela erakutsi digute txikitatik,baina dibertsoagoa da generoa». Aizan taldeak uda aurretik jar-

dunaldi feministak antolatu zi-tuen Zizurkilen eta arrakastazjoan ziren. «Gu oso gustura gera-

tu ginen eta etorri zen jendea erebai. Balio izan zigun konturatze-ko jendeak baduela feminismo-an interesa». Jardunaldiak anto-latu eta gero, konpromiso batsentitu zuten taldeko kideek ha-rreman horrekin jarraitzeko eta«herriari zerbait eskaintzeko».Hilero dokumental bat botatze-ko ideia otu zitzaien eta dagoe-neko bi eskaini dituzte Zizurkil-go kultur etxean. Abenduan IDEMtitateak Ha-

maika telebistako saioak ekoitzi-tako Maitasun erromantikoa,botere harremanen euskarri?lana eskaini zuten. Behin ikus-entzunezkoa bota ondoren, di-namika bat egin zuten parte har-tzaileek: «Baieztapen batzukplanteatu eta horrekin adostasu-na edo arbuioa adierazi beharzuten gerturatutakoek. Eztabai-da sortzea izan zen gure helbu-rua». Botila batekin egin zutenjokoa, besteen hitzak eta txan-dak errespetatuz. 20 pertsonekparte hartu zuten parte eta horie-tako gehienak gazteak ziren, 15-16 urte ingurukoak. «Poztekoa dagaztetatik emakumeek gai haue-

Abenduan eskaini zuten emanaldiaren ondoren egin zuten dinamikan jasotako irudia. ATARIA

tan interesa agertzea eta adin di-ferenteetakoak elkarrekin espa-zioak partekatzea». Hileroko dinamikarekin ja-

rraitzeko, otsaila bukaera alderaeskainiko dute hurrengo ema-naldia. «Ez dugu zizurkilzentris-ta izan nahi eta beste herrietarazabaldu nahi genuke proiekzioziklo hau». Asteasu, Larraul,Aduna eta Zizurkil bertako ema-kumeek osatzen dute Aizan tal-dea. Hurrengo dokumentala,Arrakala. Zirrikitu bat haitzeanizenekoa izango da. «Zer da hete-roaraua? Nola egituratzen dabizi garen jendartean? Nola era-giten digu gure bizitzetan eta ha-rremanetan? galdera horiei guz-tiei erantzuten saiatuko garaemanaldiaren ondorengo sola-saldian».«Tertulia eta giro polita egoten

da eta animatzeko» esaten dieteAizan taldekoek herritarrei, «ezdezatela konpromiso bat bezalahartu, lasai etorri eta entzuteragerturatu daitezela. Ez duguhozka egiten!», dio kide batek,«edo bai» ondotik, barrez, bestebatek.

ZIZURKILGO KUTXAZAINBAKARRA KENDU DUTEZizurkilgo udal gobernuak Kutxabankek hartutako eraba-kiaren inguruko salaketa publikoa egin du eta «aurrez inola-ko jakinarazpenik gabe kendu izana udalarekiko errespetufalta dela» esan du. Hurrengo udalbatzan gaiaren ingurukomozioa aurkeztuko du EH Bilduk eta bitartean Kutxabake-kin elkarrizketak abiatuko ditu. JON MIRANDA

EmakumeenNazioarteko Egunapresetatzeko bileraADUNA // Aiztondo ZerbitzuenMankomunitatea herriz herri arida bilerak egiten, martxoaren8ko ekitaldiak antolatzeko.Egun hori prestatzeko bileraizango da Adunan, ostiralean,18:00etan liburutegian.

Hondakinak ondokudeatzeko deialdiaegin du UdalakALKIZA // Hobi septikoan norbe-raren garbitasunerako eta hau-rrak garbitzeko erabiltzen direneskuoihal heze asko agertu dira.Produktu horiek, iragazpen sis-tema trabarazi egiten dutenez,produktu hauek komunetik be-hera ez botatzeko eta errefusakoontzian uzteko eskatu dute.

Erretirodunenelkarteak batzarraegingo du ostiraleanZIZURKIL // Ostiralean, otsailaren5ean izango da batzarra, arra-tsaldeko 17:30ean hasita. Bazki-de guztiei dei egiten diete bertanparte hartzeko. Zizurkilgo Elizpeerretirodunen elkartean bertanegingo dute ezohiko bilera.

Otsailaren 23anerretirodunakTolosan bilduko dira AIZTONDO // Aduna, Larraul, Al-kiza eta Zizurkilgo erretirodu-nek hartu ahal izango dute parteeta Aiztondo zerbitzuen manko-munitatean otsailaren 15a bainolehen eman behar da izena, 94369 39 30 telefono zenbakira dei-tuta. Otsailaren 23an, Adunatik16.00etan aterako da autobusaeta Zizurkildik 16:15ean, La-rrauldik, 16:30ean eta Alkizatik16:45ean pasako da. 17:00ak al-derako iritsiko dira TolosakoFronton kafetegira. Parte har-tzen dutenek, 2016ko irteerakantolatzeko baliatuko dute Tolo-san egingo duten Aiztondokoerretirodunen bilkura.

GIZARTEA VILLABONA-AIZTONDO 03www.ataria.info • 105.0 fm •107.6 fm ASTEAZKENA, 2016ko otsailaren 3a

Page 4: Larunbatak baliatu dituzte Ibarran, autodefentsa tailerrak ... · ASTEAZKENA, 2016ko otsailaren 3a. Feminismoaz gogoeta egiteko aukera ematen duten dokumentalak ... «Tertulia eta

40. ASTELENITA GURE KAIOLAKO DOINUZTolosako inauterien urtez urteko tradizioak efemerideei bide irekitzen die eta, aurten osoozen plazaratu ez bada ere, Gure Kaiolak –Inauterizale Kuttun sariaren ohoreaz gain–izangodu ospakizunetarako aitzakiarik. Izan ere, elkarteko fanfarreak 40. irteera egingo du, Astele-nita egunean. Gure Kaiolakoa ez da inauterietako txaranga ofiziala, baina ez du sekula hutsikegin izan, eta 1977. urteaz geroztik, kalez kale dabiltza. Ignacio Malumbres arduradunarekinbatera, beste hainbat musikari pasatu izan dira taldetik, eta aurten ere 1977ko argazki hauxeerrepikatzeko moduan izango dira. GURE KAIOLA

04 TOLOSA INAUTERIAK 107.6 fm • 105.0 fm • www.ataria.info ASTEAZKENA, 2016ko otsailaren 3a

‘Gau jaia!’ txartelaeskainiko du, Renfek,inauterietanZERBITZUAK // Astelenitan etaAsteartitan eskainiko dituztegaueko zerbitzuak. Donostia al-dera, 01:00/03:00/05:00etanizango dira trenak, Astelenitaneta, Asteartitan, 01:00/02:00/03:00/03:50/04:50/05:00 eta05:50. Brinkola aldera, berriz, biegunetan, 03:10ean eta 05:10eanizango dira trenak, Gau jaia! zer-bitzuarekin.

Hiribusak bestegeltoki batzuk izangoditu inauterietanZERBITZUAK // Inauteriak direlaeta, ostegun eguerditik aurreraezohiko ibilbide eta geltokiakizango ditu Tolosako hiribusak.Ostegun Gizenetik Zaldunitabezperara bitarte, Zumarditxiki-tik aterako da, eta Foruen etorbi-detik zuzenean joango da Gelto-kira. Zaldunitatik aurrera, be-rria, Kondeaneko aldapatikAmarotz aldera joango da.

Zezen festetarakobada, oraindik,eserleku librerik

I. Urkizu

Iratzargailuari erronka bota, etagoizean goiz Leidor aretoko ata-rian ziren, astelehenean, hain-bat inauterizale. Zezen festetara-ko internet bidez salgai jarritakosarrera guztiak ordun gutxianamaitu zirela eta, bigarren auke-ra galtzeko arriskurik ez zutennahi batzuk.Aurten, ordea, aurreko urtee-

tan baino sarrera gehiago eskainizituzten internet bidez, %60, etahorrek ilara arintzea ere ekarridu, suziria lehertzearen bezpera-tan; ordubetean desagertu zenjende pilatzea.Horrela, bada, oraindik ere

bada inauterietako zezen festezgozatzeko aukerarik; Zaldunitaeta Asteartitako ikuskizunetara-ko sarrerak Leidorren eskuradaitezke, 16:00etatik 20:00etara.

Astelehean Leidorren salgai jarri zituzten zezenetarako sarrerak, etaaspaldiko ilararik laburrena izan zen

Etzi izango da inauterietako lehen zezen festa. M. UGARTEMENDIA

Tolosaldea autobusengaueko zerbitzuaizango da ZERBITZUAK // Tolosaldea auto-busek gaueko ordutegia eskaini-ko dute inauterietan, OstegunGizenean, Zaldunita bezperan,Zaldunitan eta Astelenitan.Amarotzera eta Alegialdera joa-teko Zumarditxikia izango dageltokia, eta Anoetaldera nahizAiztondora joateko, berriz, San-ta Klaran hartu beharko da auto-busa.

Page 5: Larunbatak baliatu dituzte Ibarran, autodefentsa tailerrak ... · ASTEAZKENA, 2016ko otsailaren 3a. Feminismoaz gogoeta egiteko aukera ematen duten dokumentalak ... «Tertulia eta

Gaur, txantxo naiz?Ba al da mozorro perfekturik? Ziur aski ez, baina zenbaitgakok bide eman diezaiokete, itxuraldatze bikain bati.

Itzea Urkizu

Askorentzat, urtekoegunik desiragarrie-nak dira inauteriak,hilabetetan ilusiozlandutako hura pla-zaratu eta umorez

blaitzekoak. Beste asko, berriz, ilu-sio berbera izanda ere, azken une-ko tentsioak erakartzen ditu, etatrebezia txundigarria izaten duteganbarako kaxak miatu eta bikainatontzeko. Bi talde horien arteanbada eremu lauso bat, ordea, pres-taketetan garaiz edo berandu hasi-ta ere, txantxo izaera hori guztiz bi-ribiltzen ez dutenena.

Baina, joera baten edo bestearenjarraitzaile izanda ere, errealitateabat eta bakarra da Tolosan: inaute-riak hondamendi naturaletik ger-tu ibiltzen dira sarri, eta umorezbaino, euriz blaitzen dira herrita-rrak.

Horren jakitun, beraz, inauteri-zale, ez hain zale eta bisitarientzatbadira nahitaez jarraitu beharrekozenbait pauso, mozorrorik onenaosatzeko. Onena ez da, sekula, ga-restiena, ederrena eta landuenaizaten; hiru ezaugarri horien etaerosotasunaren nahasketa perfek-tuan dago sekretua.

OINAK BETI LURREANAkaso etxetik atera aurretik janz-ten dugun azkena dira, baina kon-tuan hartu beharreko objektuenzerrendan, lehen postua hartu be-harko lukete inauterietan: oineta-koak. Oinak direlako guztiarenamaiera eta hasiera, oinek marka-tzen digutelako gure inauterienerritmoa.

Beranduenera ere, martxoan os-patuko ditugu inauteriak, eta mar-txoak ondo asko daki elurra mara-mara botatzen. Beraz, mezua argiada: Charleston jantzi eder bat edogimnastika erritmikoko kirolarienmozorroa jantzita ere, oinetan,beti, jantzi euriari aurre egin die-zaioketen zapatak: mendiko bo-tak, mendiko zapatilak, katiuskak,urtetan erabiltzen ez dituzun la-rruzko zapata itsusi horiek... Arro-

parekin ez du konbinazio perfek-turik egingo, baina, zinez, zuengorputzak eskertuko du hautua.

Guztia oinetan hasi eta buka-tuagatik, tartekoa ere arropa gozo-tan biltzea komeni izaten da. Az-piko kamiseta bakarra eman zaledirenentzat, nahiz Euskal Herriaplazako merkatuko postuak hus-tutzen dituztenentzat, legea baka-rra da: kolore neutroak aukeratumozorroaren azpian janzteko.

ESZISIOAK, BIKAINAK«Eguraldiari dagokionez, gaur,termometroek behera egingodute, eta hotz egingo du; 4 gradu-koak izango dira tenperatura ba-xuenak, eta 7koak altuenak», dioirratiak. Eta, kalea etxe bilakatzenden egunotan termometroek be-hera egiten badute, badira buzoitxurako mozorro goxoak: tigre, le-opardo, asto, untxi, pantera arro-sa, zizare, lehoi,... Baina, pertso-naia horiekin guztiekin batera,bere buruari gauzak zail jarri diz-kion inauterizalea ere izango zara.

Zergatik? Jantzi horiek prakti-kotasuna galtzen dutelako, or-duak aurrera doazen heinean. Ko-munera joate hutsa gurutzada bi-laka daiteke, guztia erantzi behardelako, eta komunetako lurrekigerilekuak diruditelako. Eta, zeresanik ez, azpitik behar bainoarropa gehiago jantzi eta beroa su-matzen badugu.

Tolosako inauterietarako mo-zorro perfektuak bi zati izangoditu, beraz, ezbairik gabe.

GAUZA TXIKIEN HANDITASUNA«Material desberdinez (kartoi,tela, etabarrez) eginiko irudia,aurpegia irudikatzen duena etabegitartea estaltzeko erabiltzen

dena» da mozorroa, Harluxet hiz-tegi entziklopedikoaren arabera.Mozorro-jantzia, berriz, «inaute-rietan edo bestelako jai batzuetannorbaiten (edo zerbaiten) itxurahartzeko gorputzean jartzen direnjantzi eta bestelako elementuen(margo, belarritako, etab.en) mul-tzoa» .

Hiztegiak esanari eskerrakemanez, beraz, boikot txiki bategiteko tartea izan liteke hauxe:ezin da mozorrohitza erabili, cow-boy joerako jantziarentzat. Norbe-rak bere inauteria bizi du, bai, bai-na ez geratu erdizka, eta inaute-riaz gozatzeko hautua eginez gero,gozatu erabat.

Horretarako lagunik zintzoenabat eta bakarra da: ileordea. Berada inauterien urrea, edozein jan-tzirekin uztartzeko arazorik ezduena, koloreen legeei ihes egitendiena. Ileorde batek beti aterakodizkigu babak eltzetik, baita SOSegoeretan ere, azken orduan bal-din bagabiltza.

Adibideak ematen hasita, ileor-de bat pijama batekin jantzi, etamozorro bilakatuko da; ileordebat gurasoen garaiko arroparekinjantzi eta mozorro bilakatuko da;

txilaba bati ileorde bat oparitu, etabeste dirdira bat hartuko du.

Baina, zer lirateke ileordeak, be-taurrekorik gabe? Aspaldi irabazizuten inauterietako bikoterik ede-rrenaren saria, eta halaxe jarraitu-ko dute, urtetan. Handiak, txikiak,kolore deigarriak dituztenak,etxeko kaxoian aurkitutako lehe-nengoak, urtero edozein mozo-rrorentzat baliagarri direnak...Baina ezinbestekoak, ileordeakemandako umoreari begiratzeko.

Behin elementu horiek bilduta,trebezia propioa astinzea besterikez da behar, urte osoan zehar ar-mairua bete besterik egiten ez du-ten objektuekin. Horretarako, az-ken hilabeteetan herrian gerta-tzen denari arreta jartzea komeniizaten da: aktualitatea beti izandaiteke mozorro. Eta Veneziakoinauterien ikusgarritasunetik ihesegitea ere ez dago gaizki: mugituilerdoearen kizkurrak, eta emanbizia nortasun efimero horri!

Bukatzeko, ezinbesteko bimezu. Lehena: aukeratu kremai-leradun boltsak, edozer jasatendutenak. Bigarrena: aurpegiamargotuz gero, sartu zotzak boltsahorretan, azkura iristen denerako.

INAUTERIAK TOLOSA 05www.ataria.info • 105.0 fm •107.6 fm ASTEAZKENA, 2016ko otsailaren 3a

GAKOAK

1Oinetakoak. Kalea etxe bila-katzen da inauteritan eta, mo-zorroa edozein dela ere, oine-

tako erosoak aukeratu behar dira.

2Azpiko arropa. Egun batetikbestera unibertsoz aldatzeaeskatzen dute inauteriek

eta, beraz, azpiko arroparentzatkolore neutroak aukeratzea kome-ni da.

3Bi zati. Erosotasunaren alde,buzo itxurako jantziak bainoegokiagoak dira, inauterie-

tan, bi pieza dituztenak.

4Transformatu. Mozorro-tzea itxuraldatzea da, guz-tiz, eta ez eguneroko arro-

pari kapela bat gehitzea. Osaga-rriak nahastera ausartu behar duinauterizaleak.

5Ileordea, urre. Mozorroen%99arekin bat etorriko daileordea. Itxuraldatze horre-

tan asko laguntzen du, eta parran-dako umorearen alde ere egingodu, ziur.

6Betaurrekoak, lagun min.Ileordearekin eskutik doaz,ia beti. Jaiari begiratzeko

modua aldatzen diote soinean di-tuenari, eta ‘mozorro’ hitzari zen-tzua ematen diote.

7Aktualitatea. Tolosako inau-terietan badira tolosarrekbaino ulertzen ez dituzten

mozorroak; jaien aurreko hilabete-etan, adi egon behar da herriangertatzen denarekin, beti izatenbaita sormen iturri.

8Venezia oporretarako.Ederra da hiria, baita inaute-rietan ere. Tolosan, ordea,

estatikotasunak ez du tarte han-diegirik. Gako guztiak bildu eta mo-zorro perfektua osatutakoan, gau-za bakarra geratzen da: sortutakopertsonaiari bizitza ematea.

Ileordeak eta betaurrekoak dira inauterizaleen lagunik minenak. I. URKIZU

Page 6: Larunbatak baliatu dituzte Ibarran, autodefentsa tailerrak ... · ASTEAZKENA, 2016ko otsailaren 3a. Feminismoaz gogoeta egiteko aukera ematen duten dokumentalak ... «Tertulia eta

Milioi erdi eurokoinbertsioa egingo duteEnirio-Aralarren Ez-ohiko batzarra egin du Enirio-Aralar Mankomunitateak eta, besteak beste,Amezketa eta Abaltzisketa ordezkatuta dauden batzorde iraunkor bat sortu du

Erredakzioa

Eniro-Aralarko Mankomunita-tearen ez-ohiko batzarra eginberri dute Ordiziako Barrenajauregian. Batzarrak bi helburunagusi izan ditu: Batetik, gana-duzale eta artzainei mankomu-nitatearen antolakuntza azal-tzea, eta bestetik, larreerabiltzaile hauekin lantalde batosatzea, hauen beharrak zein-tzuk diren identifikatu eta jaso-tzeko. Horren harira, 517.000euroko inbertsioa egingo daEnirio-Aralar Mankomunitate-an.

Ganaduzale eta artzainekberaien beharrak eta eskaerakplazaratu zituzten batzarrean.Besteak beste: larreen hobetze-ak, ur horniduren asetzea, txa-boletan konponketak, itxiturakegitea, abereen gaixotasunakekiditea eta, batez ere, mendibideen falta. Mendien egoeraere ona ez dela adierazi zutenbatzarrean. Artzainek mendianlan egiten dute eta mendiko txa-bolen erdiak biderik ez izateakeuren eginbeharra eragoztenduela azaldu zuten.Urtarrilaren 2an, egoera guzti

hori ezagutzeko mendi ibilaldiaantolatu zen mankomunitatekoeta aldundiko ordezkari batzue-kin batera. 2016. urtean zeharaurretik aipatutako arazo horieiaurre egiteko 317.000 eurokohitzarmena sinatu zen duelagutxi bi erakundeen artean.Diru laguntza horrekin Enirio

eta Astarten bi txabola berrieraikiko dira eta Goroskintxunbide berri bat egingo da.

BATZORDE IRAUNKORRAHitzarmen berezi horretaz gain,2015. urte bukaeran, GipuzkoakoForu Aldundiak 2016. urtean ze-har mankomunitatearen inber-tsioetarako 200.000 euroko dirulaguntza bat onartu zuen. Bi dirulaguntza horiekin, hau da,517.000 euroko funtsarekin,gauzatuko diren proiektuakgainbegiratzeaz arduratuko damankomunitatearen batzordeiraunkor berria. Hain justu, hori izan da ez-ohi-

ko batzarraren erabakietako bat,Enirio-Aralar Mankomunitateakbatzorde iraunkor bat sortzea.Bertan Gipuzkoako Foru Aldun-dia eta bost herriren ordezkariak

daude. Mendiarekin muga egi-ten duten lau herri sartuta dau-den, hau da, Ataun, Zaldibia,Abaltzisketa eta Amezketa, etahoriez gain Ordizia, herri horre-tako alkatea baita mankomuni-tateko presidentea. Ez-ohiko batzarrean manko-

munitateko kideak diren hama-bost herrietako ordezkariak,Foru Aldundiko bi zuzendarie-kin batera, ganaduzale eta ar-tzainekin bildu dira. Hamabostherri horietatik hamar Goierri-koak dira: Ordizia –mankomuni-tateko lehendakaritza duena–,Beasain, Lazkao, Arama, Altza-ga, Itsasondo, Legorreta, Ataun,Zaldibia eta Gaintza. Beste bostherriak Tolosaldekoak dira:Amezketa –lehendakaritza or-dea duena–, Abaltzisketa, Oren-dain, Baliarrain eta Ikaztegieta.

Enirio-Aralar Mankomunitateko ez-ohiko batzarrean parte hartu zuten ordezkariak. ATARIA

06 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • 105.0 fm • www.ataria.info ASTEAZKENA, 2016ko otsailaren 3a

Merezitakoinauteriak

I nauterien aurreko azkenpartida zen. Denok inaute-rietarako izugarrizko gogoagenuen eta hori nabari zenaste honetako entrenamen-

duetan, barre algara ugari eginbaikenituen eta ondorioz, ez ge-nuen guk dakigun bezain ondoentrenatu. Honetaz gain, partidaigandean genuen. Hau ere besteoztopo bat zen, izan ere, larunba-tean kaldereroak izanik txintxoibili behar ginen taldearen hobe-beharrez.Igandea iritsi eta Usabalen ez

zegoen aurpegi txarrik, denoknahiko txintxo ibili ginenarenseinale. Lasartera iritsi, hamai-kakoa esan eta gogor atera ginenpartida irabazteko asmoz. Lehenzatia nahiko parekatua izan zen,guk gola sartzeko aukera ugari

eduki genituen baina baloiak ezzuen sareratu nahi. Hainbesteaukeren haritik eta jokaldi kon-binatu batetik etorri zen lehe-nengo gola Tolosarentzat, Ain-hoaren eskutik. Atsedenaldira 0-1koarekin joan ginen.Bigarren zatian partida alde

genuen baina lasartearren kon-traeraso batean etorri zen ber-dinketaren gola. Gol honekin,amore eman beharrean burua al-txa eta lanean jarraitu genuen,partida aurrera ateratzeko inten-tzioarekin. Denek partida ber-dinketarekin amaituko zela ustezutenean etorri zen Tolosakoenbigarren gola, hainbeste saiake-raren ondoren. Partida amaiera,

beraz, 1-2koarekin bukatu zeneta sailkapenean bigarren pos-tuari tinko eusten diogu.Pixkanaka gure jokoa hobe-

tzen goaz eta hori bere fruituakematen ari da. Orain inauterie-tan disfrutatzera eta ondoren,konfiantza eta gogoarekin parti-dak irabaztera. Aupa neskak!

AulkitikIrene RegilTolosa CF

Ados

P erspektiba, kolore zeinkonposizioan bikainadenarekin guztiz adosnago Tolosako Bilgune

Feminista eta ahALGARA More-ak Batukada feministarekin, etabaita ere ados nago aurtengoiñauterietako kartelak berdinta-sun irizpideak betetzen ez ditue-naren esanarekin. Dakizuen bezala, Tomas Her-

nandez Mendizabalek iñauterie-tako kartela margotzen 47 urtedaramatza, eta orain arte ez duberdintasun irizpideen berriizan. Orain badaki. Gu izan bai-ginen lehenak aurtengo iñaute-rietako kartela ikusi eta zituenberdintasun gabeziak konpon-tzen ahalegindu ginenak. Egilea-rekin harremanetan jarri ginen,baina Polvo y Paja txarangariegindako omenaldia zela etabeste arrazoi batzuk medio, ezi-nezkoa zela esan zigun.

Argi utzi nahi dut Tomas Her-nandez Mendizabalek ez duelaudaletxearentzako egiten karte-la, CITentzat baizik. Baina ho-rrek ez digu ardurarik kentzen,eta jada eman ditugu beharrezkopausoak datorren urteari begiraberdintasun irizpideak bete dai-tezen. Gaineratu nahiko nuke aurten

udaleko Berdintasun sailak be-har duen presentzia izan duelabai iñauterien aurkezpenean etabaita programan bertan ere,iñauterietako karroza/konpartsaberdinzaleena sarituko dugula,eta lan ildo berberari eutsiko dio-gula etorkizunean ere. Olatzek iñauterietako progra-

man aipatzen duenari helduz,izan daitezela jai umoretsuak,berdinzaleak eta elkarretaratze-ko are aukera gehiago ematendutenak. Gora Tolosako Iñauteriak!

Maite Ruiz de Eguilaz, Tolosako Udaleko Berdintasun zinegotzia

GUTUNAK

Hilberriak eta urteurrenak

«Amore emanbeharrean burua altxa eta laneanjarraitu genuen»

-II. URTEURRENA-

Jose LuisPellejero Iriarte

2014ko otsailaren 3an hil zen

Agurtzeko aukerarik izan gabe joan zinenZure hutsuneak ez du mugarikMina ez, oinazea tantaka dugu

Hitz bakoitzan orainOroitzapenekin josiazSendatu behar zauria

Etxekoak

TOLOSA, 2016ko otsailaren 3a

Page 7: Larunbatak baliatu dituzte Ibarran, autodefentsa tailerrak ... · ASTEAZKENA, 2016ko otsailaren 3a. Feminismoaz gogoeta egiteko aukera ematen duten dokumentalak ... «Tertulia eta

UGALDERI OMENALDIAAmasa-Villabonako Behar Zana Pilota Elkarteko kideek,ohorezko bazkidea den Pedro Mari Ugalde Iztuetari omenal-di xumea egin zioten igandean. Ugalde duela 20 urte hil zen,47 urte zituela, pilota partida jokatzen ari zela Iruran. A. UZKUDUN

Bandresen omenezkoaM. Ugartemendia Tolosa

Atzo bidaiarien txokoan eginda-ko agerraldi batean aurkeztu zu-ten V. Bandres-Karolo memoria-la, mendiko eski proba. 2012tikIzaban egiten den proba da ho-nakoa, eta Bandres-Karolo izenadu, hain zuzen Antxon Bandrestolosarraren eta Karolo Imirizal-du noaindarraren omenez egi-ten delako.

Aurtengoan otsailaren 20 eta21ean egingo da lasterketa Fer-min Astiz, Nagore Salaberria etaIñaki Mariño antolatzaileekazaldu zutenez. Izen ematea jadazabalik dago, eta otsailaren 13ra

bitarte izango da horretarako au-kera. Urtero parte hartzaile ko-purua aldatzen bada ere, «gehie-nez» 200 pertsona bildu izan di-rela adierazi zuten. Aurten jadabadira 120 pertsona izena eman-da.

DEIALDI ZABALAAntolatzaileen esanetan txapel-keta honen «berezitasuna» las-terketa osoa mendian izatendela da. Eta horrek lasterketa«zailagoa» egiten duen arren,parte hartzaileak «oso pozik» ge-ratzen direla diote.

Parte hartzea zabala izateanahi dute, eta proban izaten den

«giro herrikoia» azpimarratunahi dute. «Profesionalek» eta«selekzioetako kideek» partehartu arren, bestelako eskiatzai-leak ere parte hartzera «anima-tu» nahi dituzte, eta deialdi bere-zia egiten diete emakumeei.

Sari bereziak ere izaten diraBandres-Karolo memorialean,eta tartean dago urtero banatzenduten Antxon Bandres saria.Edo baita Izaban izaten den bes-te mendi lasterketarekin, CamileExtreme-ekin elkarlanean ema-ten dutena.

Hala ere, informazio gehiagonahi duenak www.bandres-ka-rolo.comweb orrira jo dezake.

Dominak etapostu onakEuskal HerrikotxapelketanTolosako Usabal kiroldegian EuskalHerriko Infantilen IgeriketaTxapelketa jokatu da asteburuan, etaTolosaldea IKT «bikain» aritu da

Erredakzioa Tolosa

Larunbatean eta Igandean Tolo-sako Usabal kiroldegian EuskalHerriko Infantilen Igeriketa Txa-pelketa ospatu zen. Bertan Nafa-rroa, Bizkaia, Araba eta Gipuzko-

ako taldeetako igerilariek hartuzuten parte. Eskualdeko IKT tal-dea bederatzi igerilarirekinlehiatu zen eta balorazio onaegin du taldeak: «Lau jardunal-dietan igerilariek norberarenmarka pertsonalak hobetzea lor-

tu dute eta batzuk gainera izuga-rrizko hobekuntza egin dutelagarbi erakutsi dute». Tolosalde-ko igerilariak «bikain» aritu zirenetxean.

Urrezko hiru domina eta bi zi-larrezko eskuratu zituen taldeak,baita laugarren postuak ere.

Irailetik hasita talde osoak«izugarrizko lana» egin duela az-pimarratu du IKT-k, eta konfian-tza irabazten ere joan da taldea:

«Irailean hasita, konpromiso etaseriotasun handiz lan egin duteeta pixkanaka konfiantza han-diagoz lehiatu dira».

Denboraldiko neguko atalariamaiera ematen ari zaien hone-tan balorazio ona egin dute IKTtaldekoek: «Neguko lana eta lor-tutako emaitzak oinarri bikainaizango dira udako denboraldiarigogotsu heltzeko eta askokemaitza hauei esker helburu eta

erronka berriak ezarrita ekingodiote».

ANDOAIN ETA IRUÑEANVillabona eta Tolosako benja-min eta alebinak Andoainenlehiatu ziren larunbatean eta«orain arteko erakustaldi osoe-na» izan zen. Benjaminek crawleta bizkar estiloan igeri egin zu-ten eta ikasitakoa «dotoreziahandiz» erakutsi zuten. Alebi-nek, berriz bular, tximeleta etabizkar estiloetan parte hartu zu-ten. Balorazioa ona izan da:«Konfiantza hartu dutela nabarizaie eta tximeleta bezalako frogagogorrari ere gogotsu erantzunzioten».

Taldeko lau juniorrak, berriz,Iruñean jokatutako Euskal He-rriko lehiaketan parte hartu zu-ten. Bakoitzak bere marka per-tsonalak «hobetu edo berretsi»zituen eta beraz, «neguko helbu-rua beteta» itzuli zen taldea etxe-ra.

Gainera, sei domina eskuratu-ta itzuli ziren gazteak: lau urreeta bi brontze.

Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako igerilariak izan ziren Usabalen. A. U.

KIROLAK TOLOSALDEA 07www.ataria.info • 105.0 fm •107.6 fm ASTEAZKENA, 2016ko otsailaren 3a

Hilberriak eta urteurrenak

Julia Arteaga Olazabal (Roman Zubeldiaren alarguna)

Otsailaren 2an hil zen, 82 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren Bedeinkapena hartu ondoren.

- Goian bego -Bere animaren zuzendaria: Joxi Eguzkitza; seme-alabak: Juantxo, Lurdes(†), Battolo eta Maribel Alustiza,

Maixabel eta Enrike Esnaola, Bixente eta Maxux Olano, Auxtin eta Bakartxo Arana, Lurdes; bilobak: Beñat, Garazi eta Ruben Gonzalez, Aitzol eta Ane Aizpurua, Endika, Ianire eta Arkaitz Arteaga, Manex eta UxueTelleria, Aitor, Asier; birlobak: Aitor, Unai; anai-arrebak, ezkon anai-arrebak, ilobak, lehengusuak eta gaine-

rako ahaideak.

Haren animaren alde, otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela, asteazkenean arratsaldeko bost eta erdietan, Baliarraingo Andre Mariaren Zeruratzea parroki elizan,

egingo den hiletara. Aldez aurretik, mila esker.

BALIARRAIN, 2016ko otsailaren 3a

Helbidea: Roman Enea. Oharra:Gorputz beila Tolosako Funeraria Oria Tanatorioan egongo da, asteazkena goizeko 11:00ak arte.

Julia Arteaga Olazabal (Roman Zubeldiaren alarguna)

Bapatean hoztu zaigu, aurtengo negu leunagauez argi bat sortu da, ta ilundu digu egunalaurogeita bi urtekin, amaitu zaizu jarduna

joan da irriparrea, joan da goxotasunaborondate amaiezin, ta zure baikortasuna

asko da oraindik zuri, eskertzeko daukagunabeti izango zerade, gure amona kuttuna

Zure bilobak

BALIARRAIN, 2016ko otsailaren 3a

@TOLOSALDEAKIROL

Page 8: Larunbatak baliatu dituzte Ibarran, autodefentsa tailerrak ... · ASTEAZKENA, 2016ko otsailaren 3a. Feminismoaz gogoeta egiteko aukera ematen duten dokumentalak ... «Tertulia eta

ASTEAZKENA 3AGENDA

Deialdiak

Anoeta.Kz Gunean, dinamizatzaile-aren bisitaldia. 18:00-20:00 artean.Tolosa.San Blas Eguna. 11:00.Mezanagusia izango da, eta bertako pro-duktuen bedeinkapena egingo da.12:30. Toka lehiaketa auzoko eta el-kartekonetzat. 18:30-21:30. Izereta Alabier trikitilariak.Tolosa.Jolasa eta txotxongiloakerakusketa. Topic eta Los Titiriterosde Binéfar taldearen arteko lankide-tzari esker. Topic-en, martxoaren6a bitarte.Tolosa.Kulturtrukerakusketa. Ar-tistaren eta artelana eskuratzenduen pertsonaren artean, baina di-rurik erabili gabeko trukea. Otsaila-ren 13ra arte luzatu dute erakuske-ta, «izan duen arrakastagatik».Aranburu jauregian.Tolosa.Latinoamerika, herri bat oi-nezerakusketa. Carlos Fiallesen ar-gazki erakusketa, Aranburu jaure-gian. Martxoaren 5a arte.

ATARIA IRRATIA09:00-11:00. Pasahitza.Eskualde-ko berriak, Joxemi Saizar Kale Kan-toitik, Tolosaldea Garatzenen atala,errezeta eta lehiaketa, deitu 943698038ra edo whatsapp mezua bidali 687410033ra 10:45etik10:55era. Eta Antton Telleriareneguneko abestia.11:00-12:00.Eutsi goiari.Kirol albisteak.12:00-13:00. Entzuteko jaioak.Musika saioa.16:00-18:00. Zebrabidea.18:00-20:00. Goizeko saioak utzitako onena.20:00-20:30. (H)ari naizela.Harituz-en eskutik bertso irratsaioa.

28 KANALA12:30.On ein .13:30.Gaurkoan Tolosaldetik.17:30. Gaurkoan Tolosaldetik.20:30. Inauteriak 2008.21:00. Astelenita 2008.21:30.Gaurkoan Tolosaldetik.22:00. 2015eko Ostegun GizenekoTxupinazoa .23:30.Gaurkoan Tolosaldetik.

FARMAZIAK

Gaur

TOLOSA.Egunekoa.Bronte Posa-da, C. Korreo kalea, 20. 943 676013.Gauekoa.Morant Barber, R. Zabala-rreta lorategiak, 1. 943 673849.

EGURALDIA

IKER IBARLUZEA

GAUR.Eguraldiak okerreraegingo du. Fronte hotz ba-tek eraso egingo digu eta

euria utziko du, batez ere goiz parte-an, non tarteka zaparrada handi sa-marren bat bota dezakeen. Arra-tsaldean frontea pasa eta atertzeraegingo du. Hoztu egingo du ipar-mende baldeko haizeagatik eta ten-peratura balio altuenak ez dira 10gradutatik pasako, elur maila 1.000metroren bueltan kokatuko da.

BIHAR.Ostegun Gizenera-ko eguraldi dotorea dator.Goiz partean hodei batzuk

azalduko dira baina garrantzi gutxi-koak izango dira eta arratsaldeanzerua ia urdin agertuko da. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da eta tenpe-ratura freskoa izango da, 10 gradu-ren bueltan kokatuko dira baliorik al-tuenak.

Inauteriez egunerobustitzeko, ‘Ataria’

Erredakzioa Tolosa

Tolosaldeko bizilagunak inaute-rien esperoan dauden bezala,ATARIA ere horien berri ematekoirrikaz da. Dena prest dago jada,Ostegun Gizeko txupinazoare-kin festa zoroak lehertzeko. Egu-nero ataria.info webgunean ar-gazki galeria eta bideo bitartezgiroan murgiltzeko aukera egon-go da eta ostegunetik asteazkenabitarte ATARIA-k kolorez eta iru-diz beteriko egunkariak kalera-tuko ditu. Asteazkenekoa, bere-zia izango da, 16 orrikoa, kolorez,festa egunei errepasoa eginez.

ZUZENEKOAK, ELKARLANEANOstegun Gizenean, iaz egin beza-la, 28 Kanala-rekin elkarlaneanzuzeneko saio berezia egingo daCasino elkartetik. Eguneko pro-tagonistek, gure mikrofono etakamera aurretik pasako dira eu-ren bizipenak bertatik bertarapartekatuz. Igandetik asteartea bitarte,

mozorroek kaleak hartzen dituz-tenean, Zaldunita, Astelenita etaAsteartitan zuzeneko hiru saioberezi egingo ditu ATARIA-k Be-rria telebistarekin. 11:00etan ha-sita, kaleko giroa eskainiko daeta ondoren, umorea ez da faltaizango, 11:30-13:30 bitartean,gonbidatu ezberdinak San Fran-tziskotik igarotzen direnean.

Zuzeneko saio bereziak eskainiko ditu ‘Tolosaldeko Ataria’-kinauterietan 28 Kanala eta Berria telebistarekin elkarlanean

‘Ataria’-k aurten ere kokaleku pribilegiatua izango du txupinazoan. N. R.A.

ZUZENEKO BEREZIAK

Ostegun Gizena, Txupinazoa

11:15-12:15.Casino Elkartetik udale-txean eta Plaza Zaharrean gertatu-takoaren berri emango da zuzene-an, gonbidatu ezberdinak lagun.

Zaldunita, Astelehenita etaAsteartita, San Frantzisko

11:00-11:30.Mozorroak. Giroa.11:30-13:30. Zuzeneko saioa SanFrantziskotik, Gipuzkoako artxiboorokor aurretik. Aurpegi ezberdinak tarteko eta umorea lagun.

ARGAZKI LEHIAKETA

1. saria.Bi ‘Opari Bonu Orlegi’. Bi per-tsonentzako bi gaueko egonaldia,Nekatur Nekazalturismo elkartea-ren eskutik.2. saria.Lau pertsonentzako otordubat Adunako Aburuza sagardote-gian.

ZORIONAGURRAKUrtebetzeak, urrezkoezteiak, ezkontzak,jaioberriak...

Jarri zorion agurra etaeskaini doan irratiankantu bat!

943 65 56 [email protected]

Saria, argazkiekkontatutakoari Urtero legez, aurten ere TOLOSAL-DEKO ATARIA-k inauterietako ar-gazki lehiaketa antolatu du. Be-raz, datozen egunotan objektiboaurrean jarritako horri klisk egi-teak bere saria ere ekar dezake.Argazkiak ondorengo helbide

elektronikora bidali beharkodira: [email protected].

SARIAK HELBURUAitzakiarik ez da izango datozenegunotan, kaleek eskainiko du-ten giroa eta ikuskizuna kamera-rekin izozteko.Argazkirik onenek gainera sa-

ria eskuratuko dute. Bi pertso-nentzako bi gaueko egonaldia ja-soko du argazki onenak, Nekatu-rren eskutik; bigarrenak berriz,lau pertsonentzako otorduaAburuza sagardotegian.

www.ataria.infoASTEAZKENA, 2016KO OTSAILAK 3Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Eneritz MaizKudeatzailea: Jexux MuruaEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 902 82 02 01

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea S.L.ko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM / 105.0FM