Nafarroako gehigarri /a Ostirala 1994k, abenduareo n 30a ... · neko prentsa-komentario ttip bati ,...

7
Nafarroako gehigarria / Ostirala, 1994ko abenduaren 30a / IV. urtea /159. zenbakia 'Tasio' Montxo Ar- mendariz zinemagile nafarraren filmeak fa- matu egin zituen garai hartan desagertzear zeuden ikazkinak. La- naibar eta inguruak omen ziren azken ikazkinen gordelekuak. Urteak iragan dira, eta Lanaibarren herriko festetan bakarrik pizten Manuel Alzugarai, Urepeleko 'Tasio' dira berriro txondorrak. Urepelen, ordea, nafar batek ikatza egiten du oraindik ere, urtero. Manuel Alzugaraik —sortzez lesakarra baina Xalbadorren he- rrian laketua— egurra ikatz bilakatzeko pro- zesua inor baino hobeki menderatzen du, ikaz- kina baita, oso-osoa. Bi hormetara JOSETXO AZKONA Biharko azken hondarra I rakurri ez dut irakurri baina, haren gai- neko prentsa-komentario ttipi bat, bai ordea. Julio Quesada da liburuaren egi- lea, eta izen-deituraz aparte ezin dezaket deus gehiagorik esan. Hala ere, eta izenbu- ruak dioen bezala —'Ateismo nekosoa', 'Ateismo diñcil'—, tema ezin deliziosoa- goa izan daiteke egun berexi hauetarako. (Eguberri on, bide batez). Idazlearen nondik norakoak garbiki mugarritzeko, bi esaldi nabaritu nahi izan ditu kazetariak. Horra hor lehena: 'Jainkoa ez dut maite, giza sailak baizik', eta hona hemen bigarrena: 'Ez na- zatela nire seme-alabek belauniko ikus, inongo botereren aurreran, nola zerukoa ha- la lurrekoa'. (Itzulpena, nere kontu). Hitzez kargatutako bi torpedo hauek badute bai, zer jo eta zer zolatu; esate batera, bakotxaren burua eta aurrekoarena eta, bereziki, Iruñe- ko kurtsileriaren erakustoki bihurtu den 'Pamplona Television' delakoa. Ezin atzendu bestetik, zulo ederrak egingo lituz- keetela ere egunotan Takoneran barrena ji- ra-biraka dabilen jendearen kaskoetan, bal- din eta —suposizio bat baino ez bada ere—, bi mezu horiek grafiti modura handiki ida- tzita (gaztelaniaz, jakina) agertuko balira hango harresietan: Belengo Jaiotzaren on- dokoarenean, kasu. Eguberri hauetako me- nuaren haritik oraindik tira eginda, garotzez gain egin du dagoeneko Lapiko Espainia- rrak eta, dirudienez, eztand^ egitea baizik ez da falta orain. Ez da bakarra izango hala- baina. Auzuneko sukaldeetako lapiko fran- ko irakiten ari dira aspaldi, eta ez zaie kez- karik atzematen sukaldariei: bazkaltiarrok lasai segitzen baitugu kaka jaten, kaka es- plikatzen: Aurki beteko dira mila egun Sa- rajevoren lehen zafladatik, Errusia Inperia- laren gaitzak kutsatu du Grozni hiria, zertan bereizten ditu jendeak Argeliako FLN-ren triskantzak eta integristen hilketak?... Egia borobil mordoska geratu dira hutsaren mai- lan: Diruaren Jainko Engominatua preson- degian daukate zortzi urtez harrosko errei- natu ondoren, Gobernuaren azpijana egiten aritu diren pintxeak matxinatu dira Sukal- dari Nagusiaren kontra, eta Porkonsiguiente Jaunak zer platera atontzerik ez dakiela da- bil orain bihotzerrea lasaitzearren... Azken desioa: Jainko erorien zipristinek ez dieza- gutela gure azal inmakulatua gehiago likis- tu, biharko egunaren azken hondarrarekin batera, ur uherra atzealdera bota eta ur be- rriz, botilaren pun-pun adituz bat, datorrena datorrela, kopa altxa eta opa egiterakoan... Nola zerukoa hala lurrekoa izanda ere: Urte berri on! Manuel Alzugarai, ikatza egiteko tximinia prestatzen. HUR GOROSTIAGA •k u

Transcript of Nafarroako gehigarri /a Ostirala 1994k, abenduareo n 30a ... · neko prentsa-komentario ttip bati ,...

Nafarroako gehigarria / Ostirala, 1994ko abenduaren 30a / IV. urtea /159. zenbakia

'Tas io ' Montxo Ar-mendariz zinemagile nafarraren filmeak fa-matu egin zituen garai hartan desager tzear zeuden ikazkinak. La-naibar eta inguruak o m e n z i r e n a z k e n ikazkinen gordelekuak. Urteak iragan dira, eta Lanaibarren herriko festetan bakarrik pizten

Manuel Alzugarai, Urepeleko

'Tasio'

dira berriro txondorrak. Urepelen, ordea, nafar batek ikatza egiten du oraindik ere, urtero. Manuel Alzugara ik —sor tzez lesakar ra baina Xalbadorren he-rrian laketua— egurra ikatz bilakatzeko pro-zesua inor baino hobeki menderatzen du, ikaz-kina baita, oso-osoa.

Bi hormetara JOSETXO A Z K O N A

Biharko azken hondarra

Irakurri ez dut irakurri baina, haren gai-neko prentsa-komentario ttipi bat, bai ordea. Julio Quesada da liburuaren egi-

lea, eta izen-deituraz aparte ezin dezaket deus gehiagorik esan. Hala ere, eta izenbu-ruak dioen bezala —'Ateismo nekosoa', 'Ateismo diñcil'—, tema ezin deliziosoa-goa izan daiteke egun berexi hauetarako. (Eguberri on, bide batez). Idazlearen nondik norakoak garbiki mugarritzeko, bi esaldi nabaritu nahi izan ditu kazetariak. Horra hor lehena: 'Jainkoa ez dut maite, giza sailak baizik', eta hona hemen bigarrena: 'Ez na-zatela nire seme-alabek belauniko ikus, inongo botereren aurreran, nola zerukoa ha-la lurrekoa'. (Itzulpena, nere kontu). Hitzez kargatutako bi torpedo hauek badute bai, zer jo eta zer zolatu; esate batera, bakotxaren burua eta aurrekoarena eta, bereziki, Iruñe-ko kurtsileriaren erakustoki bihurtu den 'Pamplona Television' delakoa. Ezin atzendu bestetik, zulo ederrak egingo lituz-keetela ere egunotan Takoneran barrena ji-ra-biraka dabilen jendearen kaskoetan, bal-din eta —suposizio bat baino ez bada ere—, bi mezu horiek grafiti modura handiki ida-tzita (gaztelaniaz, jakina) agertuko balira hango harresietan: Belengo Jaiotzaren on-dokoarenean, kasu. Eguberri hauetako me-nuaren haritik oraindik tira eginda, garotzez gain egin du dagoeneko Lapiko Espainia-rrak eta, dirudienez, eztand^ egitea baizik ez da falta orain. Ez da bakarra izango hala-baina. Auzuneko sukaldeetako lapiko fran-ko irakiten ari dira aspaldi, eta ez zaie kez-karik atzematen sukaldariei: bazkaltiarrok lasai segitzen baitugu kaka jaten, kaka es-plikatzen: Aurki beteko dira mila egun Sa-rajevoren lehen zafladatik, Errusia Inperia-laren gaitzak kutsatu du Grozni hiria, zertan bereizten ditu jendeak Argeliako FLN-ren triskantzak eta integristen hilketak?... Egia borobil mordoska geratu dira hutsaren mai-lan: Diruaren Jainko Engominatua preson-degian daukate zortzi urtez harrosko errei-natu ondoren, Gobernuaren azpijana egiten aritu diren pintxeak matxinatu dira Sukal-dari Nagusiaren kontra, eta Porkonsiguiente Jaunak zer platera atontzerik ez dakiela da-bil orain bihotzerrea lasaitzearren... Azken desioa: Jainko erorien zipristinek ez dieza-gutela gure azal inmakulatua gehiago likis-tu, biharko egunaren azken hondarrarekin batera, ur uherra atzealdera bota eta ur be-rriz, botilaren pun-pun adituz bat, datorrena datorrela, kopa altxa eta opa egiterakoan... Nola zerukoa hala lurrekoa izanda ere: Urte berri on!

Manuel Alzugarai, ikatza egiteko tximinia prestatzen. HUR GOROSTIAGA

•k u

GUREAUKERAK ZINEMA

'El reino del oso polar' ize-neko pelikula botako dute gaur, abenduak 30, Iruñean, Museoa-ren areto nagusian, goizeko 11.30etatik aurrera. Hezkuntza Sailak antolatuta, sarrera do-hainik izango da.

'VVilly askatu' izenburuko pe-likula botako dute gaur ostirala, hilak 30, Mutiloa-Beitiko Uda-letxe zaharraren lokalean. Arangurengo udalak egun hauetarako antolatu duen zi-kloaren barruan, arratsaldeko 5.00etan hasiko da.

'Las aventuras de Ultra-man' izeneko filmea botako dute bihar, abenduak 31, Kore-llako Kultur Etxean, arratsalde-ko 4.30etatik aurrera. Sarrera dohainik

ANTZERKIA V Sambhu Teatro taldeak 'El principito' izeneko antzezlana taularatuko du gaur, abenduak 30, Tafallako Kultur Etxean. Kultur Patronatoak antolatuta, arratsaldeko 6.00etan hasiko da.

IMafarroako Antzerki Esko-lak muntai berezia antolatu du Gabon egun hauetarako, '^Tu haces ruido cuando piensas?' izenburukoa. Aste honetako az-ken errepresentazioa gaur iza-nen da, eta heldu den astean ere egunero taularatuko dute obra b e r e z i hau , a r r a t s a l d e k o 6.30etatik aurrera. Eskolako aretoan nagusian izanen da.

BESTELAKOAK Andrea emakumeentzako zer-bitzuak ikastaro ugari antolatu ditu heldu den urterako, urtarri-laren 9an hasiko direnak. Au-toestima, Autodefentsa, Yoga, Jendaurrean hitz egiteko tekni-kak, Ingelera, eta tailer ezberdi-nak antolatu ditu, goiz, arratsal-de eta gaueko ordutegietan. Apuntatu nahi duenak 22 77 14 telefonora deitu edo Navarreria kalean dagoen Andreako egoi-tzara joan besterik ez du.

Pintura Lehiaketa haurren-tzat antolatu du Nafarroako An-tzerki Eskolak (NAE) egun hauetarako. Lau eta hamabi urte bitarteko haurrek parte har de-zakete, eta marrazkia NAEra eraman edo bidali behar dute. Bi sari daude: 4 eta 7 urte bitarte-koentzat disfraz berezia eta 8 eta 12 urte bitartekoentzat libu-ru sorta. Urtarrilaren 14a baino lehen bidali behar dira marraz-kiak eta saridunen izena 'Diario de Noticias' egunkarian aterako da.

r i A F A R K K O I N I K A ^ o u u u o o u o o o o o O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O

A L B E R T O BARANDIARAN

Fitxaketa izugarriak Nik dakidala, soilik bi atzerritar aritu dira de-

nen gustuko Osasunarekin: Robinson eta Urban. Gainon-tzeko guztiak desastre hutsa:

txarrak zirela, besterik gabe; zaharregiak edo toki guztietan mindurik zeudela; beste talde batera joatea beste asmorik ez zutela... urte askotan txisteak egiteko baino ez dute balio izan zorioneko fitxaketek.

Gogoan dut Espainiako hi-riburuan behin pasatu behar izan nuen lotsa, Osasuna ber-tako talde handiaren kontra jokatzen ari zela. Azken ordu

erdian, partidua erabat galduta genuela, Pedersen izeneko da-nimarkar xelebre bat atera zuen Zabalzak. Xelebrea, go-rritxoekin zegoenetik bigarren

partidua'edo zelako. Inork ez zekien xuxen-xuxen zer-nola jokatzen zuen, are gutxiago zertarako fitxatu zuten. Hango zelai handian atera, eta dena irri eta barre izan zen, hain zen lotsagarria bere jokoa. Uste dut behin ere ez zuela baloia ukitu. Jugoslaviar batek ere zer esan franko eman zuen, ordezkoa baitzen, ezinbestez, baina fitxaketa izugarrien ga-

raiak duela gutxi jo zuen goia, Angelov, Spasic eta Stevano-vicekin. Bost atzerritar Osasu-nan! Barça bezala!!! Ez dakit zer mailatako taldeetan ari di-

ren hirurak egun. «Antolatzaile izugarri tre-

bea» den Andres Martinez heldu da aste honetan, ia mitoa den Urbanen kalterako, antza. Gaztea eta garaia bada, bede-ren, uruguaiarra. Ikusteke da-go, alabaina, Pedersen bat edo Urban bat den. Osasunak ezingo luke eta izar gehiago jasan. Ez behintzat zaletuek, nik dakidala.

ASTEKO PERTSONAIAK

Martin Caro Margolaria

jl/Tartin Caro margolari iruindar zenari buruzko liburua aurkeztu du I t l a s t e honetan Carlos Catalanek, Iruñeko Aurrezki Kutxaren esku-tik. Martin Caro 35 urte zituelarik hil zen Madrilen, 1.968 urtean, zinema areto bateko bakardadean eta Iruñean bere lana ulertzen ez zutela. Liburuaren egileak eta Iruñeko Aurrezki Kutxak azaldu zu-tenez, liburu honekin helburu garbia lortu nahi dute, hots, Martin Caro eta bere familiarekin zuten zor morala ordaintzea. Artista honen bi-zitza tragediaren artean igaro zen, gaztetatik gaitz sendaezina izan baitzuen. Hala ere margotzeari ekin zion eta askoren ustez abangoar-diako pinturan Nafarroak izan duen margolaririk onena izan da Martin Caro.

Miguel Sanz Lehendakariordea

Vfafarroako Gobernuko lehendakariordeak lehendakari izan nahi du i 1 horra. Ez omen du beste kezkarik, Juan Cruz Alli lehendakariak ez baitu gehiegi estimatu aspaldi honetan. Aste honetan jakin da maia-tzean izango diren hauteskundeetan lehendakari posturako lehian sartuko dela Miguel Sanz, eta beste zerrenda bat aurkeztuko duela. Erreakzioak ez dira gutxi izan, eta Alfredo Jaime Iruñeko alkateak berehala esan zuen bere hautagaia ez dela Alli, beraz, Sanzen alde bozkatuko duela. Jesus Aizpunek ere azaldu du normala iruditzen zaiola bi zerrenda izatea lehendakari posturako, eta hitzik esan ez duen bakarra Juan Cruz Alli bera izan da. Lehendakari berria izango ote dugu aurten?

ANTZERKIA fg | / EUSKARAZ 7

Iruñeko Udalak antolatuta, hau-rrentzako euskarazko antzerki zikloa izanen da heldu den as-tean Gaiarre Antzokian. Aste honetan erdarazko obrak taula-ratu dituzte, eta gaur 'Snoggle' izenekoa eskainiko du 'Teatro de Titeres de San Petersburgo' taldeak, erdarazko azkena, hain zuzen. Euskarazko saioei ha-siera emateko 'Printze Txikia' izeneko obra plazaratuko du Sambhu Antzerki taldeak heldu den astelehenean, urtarrilak 2. Kontu klasiko hau kontatzeko modua oso atsegina da, prota-gonistaren gorabeherek batzu-tan tentsioa sortarazten badute ere. Asteartean, berriz, Ados Teatroa taldearen txanda izan-go da, 'Robinson Crusoe' obra ezaguna taularatuko dutelarik. Historia oso ezaguna bada ere, umorezko eskena ugari sartu dituzte, nahasketa handiaren artean. Azken obra asteazke-nean izango da, Txotxongillo taldeak 'Herensugea' izeneko lana taularatuko baitu, zikloari amaiera emanez. Antzezlan guztiak eguerdiko 12.00etan hasiko dira, Gaiarre antzokian. Sarrerak 250 eta 100 pezeta bitartekoak dira: aretoan gares-tiagoak, palkoan merkeagoak.

ADI!

EUSKALERRIA IRRATIA FM91.4

Egunero, astelehenetik ostira-lera, 'Zokobetailu' goizeko lO.OOetatik 1 l.OOetara.

X 0 R R 0 X I N IRRATIA FM 107.5

Egunero 20.00etati 22.00eta-ra... 'Karakola segi hola' gaz-teendako saioa.

ARALAR IRRATIA FM 106.2

Astean zehar 13.30etatik 14.00etara... Bertako bizilagun eta pertsonai ospetsuei elka-rrizketak.

KARRAPEIRRATIA FM 107.8

Astean zehar, 12.20etatik 12.35etara 'Gauza guztien gainetik' edertasuna eta osasu-na, sukaldaritza, ohiturak...

Ndbrkcricr HERRIZ BERRI

Baztan-Bidasoa

«Urtetx, urtetx!» PU / IRUNEA

Urtea akitu eta berriak bere lehen eguna iragartzen duenean, mahatsak, kantuak eta parranda ederrak egiten dira gaur egun Euskal Herri osoan. Ezkilaren hotsekin zorionak eta musuak ematen dira, azken txanpain ko-pa hartu ondoren karriketara ateratzen da jendea, eta tabemak edo lagunen etxeak izaten dira topaleku. Ordu txikiak eta han-diak xahutzen dira horrela etorri berria denaren omenez. Ez da al-de handirik, beraz, Espainia edo Frantziako beste hainbat tokitan egiten den ospakizunarekin.

Hala ere, badira oraindik urte berriari agurra emateko antzina-ko erara ospatzen duten alder-diak. Baztan-Bidasoan eta Sa-kanako hainbat herritan haurrak edo herriko gazteak kalera ate-ratzen dira Urteberri bezperan edo egunan, janari edo diru eske, eta uraren gainean zenbait bertso kantatzera. Gai hau aztertu eta Baztandik Berara bitarteko herri guztietako bertsoak bildu ditu Gabriel Inbuluzketa kazetari baztandarrak 'Cuadernos de Et-nologia y Etnografia de Navarra' sailean argitaratu duen artiku-luan, 63. zenbakian.

Baztan, Bertizarana, Malerre-ka eta Bortzirietako herri gehie-netan, esan bezala, urte berria kantuz eta janari eske agurtzeko ohiturak iraun du gaur egun arte, nola edo hala. Kalez kale atera-tzen dira haurrak egun hauetan, eta tokian tokiko koplen eta usa-dioen artean fiabardurak badira ere, denek dituzte ezaugarri amankomunak. Izan ere, herri orotan etxez etxe egiten da pus-ka eskea, eta hori iragartzeko hainbat bertso abesten dira, etxeen ondasunei eta urari bu-ruzkoak.

URARI Hain zuzen ERREFERENTZIA ere, urari eei-

ILUNA ten zaton erre-

ferentziaren esanahi zuzena ez dago batere garbi. Sakanako Ur-diain eta Arruazu herriek gorde-tzen dute oraindik gaur egun ura-ren inguruko erritoa, baina Baz-tan-Bidasoa aldean soilik ber-tsoetan egiten den aipuan gorde da aztama. 'Uraren gañan' esa-ten da gehienetan, eta Oieregik eta Gaztelukoek 'lehena eta az-kena' eransten diote horri. Inbu-luzketak dio urari buruzko aipa-menak azaltzeko Bazko egunetik datozen zenbait hondar erlijio-sori erreparatu behar zaiola. Ura eta sua bedeinkatzean, 'alfa eta omega' aipatzen ditu idazki erli-jiosoak jaungoikoaz ari denean, hau da 'lehena eta azkena'.

Baztan, Bertizarana, Malerre-ka eta Bortzirietan errepikatzen

Puska eske ariko dira egunotan alderdian.

den hitza, bestalde, 'urtetx' da. Ez da oso garbi bere etorria, bai-na Baztanen Inbuluzketak berak jaso-du azalpen bat: 'urteko ko-setxak' espresioaren kontrak-zioa, hori baita —intxaurrak, urrak, sagarrak—, hain zuzen ere, gehien biltzen dena. Jose Maria Satrustegiren ustetan, or-dez, 'urtats' da urteberriaren ha-siera, eta 'urtexa' egun hortako oparia.

Eskaera batera egiten dute.

haur denek, baina desberdinta-sunak daude herrien artean. 'Ur-tetx, urtetx' (edo 'urtatx, urtatx') esaten ohi dute Amaiur, Erratzu, Elbete, Elizondo, Gartzain, Iruri-ta, Oronoz, Ziga, Aniz, Urdazubi eta Oieregin. 'Urtetxak bihar tugu' diote Azpilkueta, Lekaroz, Arraioz, Ziga, Oieregi eta Lega-san, eta 'urtetxak nahi clugu' Arizkun, Almandoz, Oieregi eta Gaztelun. 'Bota urtetxak' agin-tzen dute Arizkun, Oieregi, Le-

gasa, Etxalar, Urrotz, Donama-ria, Gaztelu eta Narbarteko hau-rrek, eta Doneztebe, Legasa eta Elgorriagan 'bota intxaurrak' esaten dute.

Arizkungoa da Baztango bertsiorik luzeena, nahiz eta duela zenbait urte galdua izan: 'Urteberri berrij zer dakarrazu berri?/ Uraren gañanj bakia ta osasunaJ Urtetx, urtetxj urte-txak nahi tuguJ Urte zarj nik atorra zarj maukarik ezl axola-rik ere ez. I Aingeruak garaj zerutik heldu gara.l Boltsa ba dugu/ dirurikan ez dugu.l Urtetx, urtetxj urtetxak nahi tugu.l Pin pin txoriakjtxori maingulariaJ Txorikumeak ezpeletan./ Ittu-rringo zelaietan/ zazpi zortzi ze-zenetan/ hilko tugule./ Txori txori landaj txoria kompainiaJ Etxe hunteko/ etxekoandria/ lei-hoan baleoj leihoan baleo.../ Ateak eta leihoak ereki eta bota urtetxak!'.

Urrotzen galdu dira bertsoak, baina oraindik gogoratzen dira: 'Eguberri, berrij nik atorra be-rri;/ Eguberri zarjnik atorra zar./ Ehun akillondoj akil aki-llondoj zirribillo zarrabillo, bota urtatxak!'.

Beintza-Labaienen urtarrila-ren 5ean, Errege bezperan abes-ten dira koplak: 'Urteberri, be-rrij zarra ioan da/ ta berri eto-rri./ Nik atorra zarra. nik axolik gabe'. Etxalarren: 'Ela, ela!/ Nora da, nor da?/ Ni naiz Urte-berri./ Zer dakartzu berri?/ Ur'aren gañaj bakea ta osasu-naJ Etxekoandrea onaj nagusia hobeaJ Ireki ateaj bota, bota urtatxak!/ TxantxilikitonaJ goiz afari ona/ kupelaz barrenean/ marna goxo/ haurrqk jostatzeko./ Ai zer afaritxo!/ Tira la artille-ria/ como la daria/ grande bo-rr-acho'.

Nmrreriako iturritik Juan Kruz Lakasta

L a u r a Laura Engels, Zelaiko Etxeko

etxekoandrea, zertxobait zora-biaturik iratzarri zen egun har-tan. Begirada eskuin aldera lu-zatu zuelarik, goizero bezala begibistan Michael Landonen irudi maitagarria topatzea espero zuen. Begietan ohi baino maka-rra gehiago zeuzkanez, ezin izan zuen asko ikusi, baina, halere, kima luzedun zerutiarra bere al-boan ez zegoela antzeman zuen. Zorabiaturik segitzen zuen, eta ohi baino nekatuago sentitzen zen. Gauzak horrela, «Ene ku-ttuna haurrentzako gosaria pres-' tatzen ariko da» haren golkorako pentsatu, eta berriro ere Mor-feoren besoartean lo geratzea erabaki zuen.

Ezin izan zuen, baina, bere na-hia gauzatu, sekulako hotzikarak sent-itu baitzituen. Harritzekoa zen; izan ere, Michaelek bere es-kuekin eraikitako Zelaiko Etxea beroberoa izaten ohi zen. Gaine-ra, Michaelen amak oparitu zien eskuz egindako edredoia ere ez zen batere makala. Laura, halere, ez zen larritu. «Ene kuttunak le-hioa irekiko zuen, gela zertxobait aireztatzearren» pentsatu, eta zorabiaturik segitzen bazuen ere, ohetik altxatuko zela ebatzi zuen.

Zorabioa eta makarrak gaine-

tik kendu asjmoz, eskuak aurpe-gira eraman "zituen. Bere bizi-tzako ezustekorik handiena hartu zuen kokotxa eta masailak hilez beterik zituela somatu zuelarik. Bizarra zuen! Filosofo existen-tzialista bailitzan, Laurak «Nor naiz? Non nago? Nondik nator? Nora noa?» galdetu zion bere bu-ruari. Bere buruak erantzun bor-titza eman zion. «Zozo puska ho-ri! Zu ez zara Laura Engels, zu Diego zara, ikasle txar samarra. Ez zaude Zelaiko Etxean. Eguer-diko ordu bata da, eta autobus geltoki batean zaude, Antso Az-karra etorbidean. Bertan lo ze-rraldo eman dituzu azken hiru orduak. Alde Zaharretik zatoz, eta Montafiesa hartu nahi duzu Baraftainera, zure etxera joateko. Amaitzeko eskaera bat, arren, otoi eta faborez, kentzazu lehen bailehen Laura Engelsen mozo-rroa, eta heldu den urteko Gabon zaharrean etxean gera zaitez».

HUR G O R O S T I A G A / UREPELE

1938ko martxoaren 3an Es-painiako guda zibilean hainbat aldiz bizia arriskatu eta lagun aunitz alboan erortzen ikusi on-doan; gerlatik ihesi, Manuel Al-zugaraik muga klandestinoki Bi-riatun zeharkatu eta Landesetako bidea hartu zuen. 22 urte beteak zituen garai hartan, eta Bizkaia, Asturias, Madril eta bertze toki franko ezagutuak zituen gerla denboran, lesakarrak. Berak as-paldian izan zuen ihes egiteko gogoa, baina ihes eginez gero, bertze askori bezala burasoak preso sartuko ote zizkioten bel-dur zen.

«1939an alemanak heldu zi-ren. Jatekoa gero eta gutiago egonik, pertsona bakoitzari kar-net txiki bat eman zioten, eta ha-retan agertzen zen zenbat ogi, zenbat haragi eta zenbat janari erosten ahal zuen. Karnet hartan azaltzen zena baino gehiago ez zuten ematen. Bizitzeko justu genuen eta zerbaiten beharra genuela eta, lesakar batek Ure-peleko oihanetan lan egitera dei-tu ninduen 1941ean».

Ordura arte, Manuelek ez zuen nihundik ere ikatza egiten ikusia lehenago. Urepelen alemanen-dako ikatza egiten zuten ordu hartan, hauek Alemaniaraino eramaten baitzuten. Lehen ere xantierfetan burdina urtzeko erabili ohi zuten ere, Baionan ba-tez ere. Egun aldiz elektrika eta gasa erabiltzen dute, ikatza aldiz ez. Ehundik gora lagun aritzen ziren goiz eta arratsalde, jo eta su ikatzetan, gehienak Hegoaldetik jindakoak Manuel Alzugarairen gisara.

«Ikatzetan hasi eta ikasi egin genuen. Hastapenean ez nuen sobera maite baina denborarekin eta hala beharturik, geroz eta ho-beki aritu nintzen. Denbora har-tan bazen ikatz egiten jende anitz mendietan. Pago egurrarekin egiten genuen batez ere. Talde lanean aritzen ginen ekipaka. Egurra sutan delarik behar da denbora guztian zaindu eta ez erretzen utzi, bertzela akabo».

Behin mendira igo eta, baso-

statua maite zuen gizona ezin zen ikatz egile ona izan, gaua ikatzari so pasatu behar baitzen eta ez ostatuan baso edo bertze edo-zerri begira».

zainak erraten zien zein arbol mozt zezaketen eta zein ez. «Markaturiko arbolak moztu ondoan langile eta indartsuenek zati handiak hartzen genituen, alfer eta ahulenek berritz txikie-nak. Lehen egunetan kanpoan lo egiten genuen ere ardi larruaren berotasunean. Ondoren etxola fi-nitu eta batzuetan bost hilabetez ere menditik jaitsi gabe pasatzen genuen. Behin mendira igo eta ez zegoen denbora galtzerik. Egu-rra moztu, etxola egin, ikaztegia prestatu, egun guztirako lana bazen. Gauez ere ikaztegia

M anuel Alzugarai, 79 urte dituen ikazgilea da. Gerla garaian Ipa-rralderuntz ihesi, 1941ean hasi zen ikatz egiten Urepelen, egun arte Etxemendi etxean gelditzeko. Egun Euskal Herriko eta Eu-

ropako azken ikazgileetarikoa izanen da, baina berak normaltzat jotzen du «egun ikatzak ez baitu bizitzeko sosik ematen gehiago». Hala ere bere ga-raian bizitakoak azaldu dizkigu, baita zenbait aholku ere egur ikatza egin nahi izanez gero.

«Ostatuzalea, ikazgile txarra» zaindu heharra zegoen, egurra ez zedin erre. Ostatua maite zuen gizona ezin zen ikatz egile ona izan, gaua ikatzari so pasatu be-har baitzen eta ez ostatuan baso edo bertze edozerri begira. Behin ikaztegi bat finitu eta ikatza as-toen gainean ekarri ohi zen he-rrira, bertan gelditzen ginenek bertze ikaztegi bat eraikitzen lan

egiten genuen bitartean. Denbo-ra gogorrak ziren, eta ez genuen festarik egiten, edo guti. Han gi-nela ere ez dut inoiz kartarik iku-si, beraz musik ere ez ginuen egiten».

Alzugaraik dioenez ez du inoiz istripu larririk ikusi ikaz-tegietan. «Pixka bat erre bai, zan-goa edo iztarra, baina a rront erre ez. Lanjera bazen pixka bat noiz behinka ikaztegian gainean ego-nik zangoa barnera sartzen bai-tzen, egurra oraindik aski egosita ez zegoela pentsatuta igotzen baikinen. Gertatzen ziren hala-

koak, baina gauza tipia izan ohi zen».

Alzugaraiek aitortu duenez, garai hartan gizonak bertzerik ez ziren ikatzetan hartzen. «Lehen lehen emazteren bat aritu zen baina bertzela ez dut inoiz emaz-terik ikusi lan horretan. Oroitzen dut emazte bat, senarra Erratzu-koa zuena, gurekin ikatzetsn hasi

kazgileak ikaztegiaren bazka kontuan izan behar du zuloak egin, tapatu edo barnera egur. gehiago boteaz. Keari so egon behar horreta-rako».

zen ikazkina gizon hura. Ikatza egin ondoan zakiak betetzen la-guntzen zuten, edo zakia atxiki-tzen lan egiten zuten. Baina ez dut sekula aditu emazterik ho-rretan aritu denik. Baina egia erran, ikaztegi txiki bat nornahik egiten ahal du, ikasiz geroz. He-men bada Urepelen mutiko bat orain dela bi urte egun guziz jin eta ikaztegi bat hasi eta finitu zuena. Harek ikasi zian fite. Orain ez da gehiago ari».

«Ikatzak egun ez du bizitzeko sosik ematen gehiago» diosku Alzugaraiek aitzinako denborak

gogoan dituela. «Horregatik, menturaz, geroan ez du nehork segituko tradizioarekin», Ma-nuelek zazpi seme-alaba ditu. «Semeak bi, bata taxia egiten duena eta bertzea elektrikan ari dena. Elektrika nahiago du ikatza baino, ikatzetik ezin baitu bizi. Hek nahi izanez gero egiten ahalko lukete ikaztegi txiki bat,

ikusi baitute frangotan eta la-gundu bainaute etxean. Baina ba... ez dira hasiko ez. Baina gu bezala hauturik ez balute eginen lukete segurrik ere. Alabak, be-rritz, etxetik joanak dira, eta heietariko bi Ameriketan dira. Ez dakit zer egiten duten, baina han dira beti».

Egun Manuelek 79 urte ditu, baina sasoi onekoa da oraino. Heldu den udan ikatza egiteko asmoa duela ere azaldu digu ur-tero bezala etxean dituzten gaz-tainondoak baliaturik. Alzugarai Euskal Herri eta Europa osoko

azken ikazgileetarikoa izanen da segurrik ere. «Badakit badela jendea badakiena egiten, baina aski zaharturik da jadanik. Bat hasteko bada hor Urepelen lesa-karra ere, 85 urte dituena, baina ez da gehiago aritzen. Nik etxe-. rako egin ohi dut eta ero norbai-tek haragia erretzeko edo zikiro

Manuel AIz«, Urepeleko

etxean duen • niaren oni

Goian, urte har egindak

tza gordeti erabiltzeni

tegian. Esku Manuelektxii

egoki baten rria azalt'

HUR GOROS

egiteko galdegiten 'badit eman edo saldu egiten diot. Urrunago ere saldu izan dut. Baina egun guti-guti. Egun Etxemendin bizi gara, orain aspaldi elizan edo dantzaldiren batean ezagutu nuen etxekoandrearekin. Ho-rrezgain bi behi txar eta flako di-tugu».

«Egosi bai, erre ez» H . G . / UREPELE

Ikatzaren egiteak, bertze ofi-zio guztietan gertatu ohi den be-zala, ikazgilearen esku eta begi ona eskertzen ditu. Eginiko huts bakoitzak ondorioa izanen du emaitzan. Ikazgileak beraz, es-perientziaduna izan behar du une

batez ere arreta ikaztegitik ken-duko ez duena. Manuel Alzuga-raik azaldu digunez, egoera onean dagoen edozein egurrekin egin daiteke ikatza. Mendira joaten ziren garaian pagoarekin egin ohi zuten, baina haritza edo gaztainondoarekin berdin egin daitekeela aitortu digu.

«Egun presarik gabe ibiltzen niz. Neguan egurra xehatu eta udan hasten niz ikatz egiten». Behin egurra xehatu eta prestatu ondoan, ikaztegia egiteko tximi-nia prestatu beharra dago. «Txi-minia 18 zentimetro karratu in-gurukoa izaten da, baina pixka bat jiandiago edo txikiago iza-teak igual du, ez baikira metra-rekin aritzen. Egurrak binaka, paraleloan lauki bat formatuz lurrean pausatzen dira, bata ber-tzeen gainean, goraka igotzeko estai ezberdinen bidez. Ondoren horren inguruan zutik baina txi-minian kontra etzanik ezartzen dira egurrak, borobilean pila handitu arte, ikaztegi handia lor-tu arte. Ez da ez iltze ez sokarik erabiltzen, egurrek beren baita-rik atxikitzen baitute, makurturik maldan. Ondoren iratzia edo be-larrarekin dena ongi-ongi estali beharra dago, eta gainetik lurra botatzen da. Lurra itzulian ezarri behar da goitik behera palarekin kokaturik tinki-tinki eta leun-leun uzteko. Tarte bakarra goi-kaldean geldituko da, tximinia-ren sarreran».

Behin ikaztegia egin eta, sua-ren bidez barnealdean dagoen egurra ikatza bihurtu beharra dago. Horretarako kanpoaldean su edo garra modukoa egiten da ikatz eta egurrarekin. Palarekin brasa hori hartu eta tximiniaren goikaldetik sartzen da, tximinia-tik behera.

«Lurrak baditu bi lan. Batetik sua barnetik kanpora atera gabe atxiki behar du, eta bestetik airea ez du sarten uzten. Sua airearekin handitzen da eta egurra erretzen du. Lurrak ez duenez airerik pa-satzen uzten, egurra erre ordez, egosi egiten da berotasuna eta suarekin. Hala ere suak edo bra-sak aire pixka bat behar duenez bizirik irauteko, zuloak egin be-har dira ikaztegian makilarekin, bertatik aire pixka bat sar dadin. Handiegiak ez, bertzenaz erreko litzateke egurra. Txikiegiak ere ez, sua itzaliko bailitzateke. Ho-rretarako ikazgileak aiduru egon behar du etengabe. Hartan da ikazgilearen sekretua, arretan».

Ikaztegian suak hamabost egun inguru iraunen ditu guti go-ra behera. «Hala ere aitzina egun gehiago atxikitzen genuen, ikaztegiak oso handiak baitziren. Gainera ikaztegi handiak egur lodia behar du, ikaztegi txikiak mehea behar duen bezala, eta ho-rren araberan doa denbora ere. Baina kasu handia egin behar zaio denborari, denbora gutiegi atxikiz gero egurra lortuko bai-tugu, eta denbora gehiegi atxikiz gero egur errea. Ikatzak bere denbora justua du. Euria egiten duenean berriz, gurpil bat ezar-tzen dugu tximiniaren goikal-dean, ura sar ez dadin». Ikaztegia prestatu edo egurrez kargatzeko hiru egun behar izaten zituzten ikaztegi handietan, hamairu edo hamalau lagunen artean. «Egun aldiz presa gabe egiten dut, egun batez pixkat, eta hurrengoan ber-tze pixka bat. Lasai-lasai».

Euskaldunon Egurkaria Oharra: Teknikaren aztiek akaberan mozturik utzi zuten joan den astean artikulu hau bera, eta, ondorioz, esanahia bestelakotua. Oso-osoñk du-

' zu oraingoan. Barka bezate egileak eta irakurleak.

Borzgarren urtean sarturik jada! Nork erranen zuen? Has-mentan kostata, egia egiari zor, baina orei menpekotasunean eroriak gira deplauki.

Egunero behar dugu, ezin pasa gira ikusi gabe (bai luzea astelehena!), xakin gabe IRRI-TZIA sailean nor den egungo irri egilerik handiena.

Haurren txokoa ere huts egin gabe heldu da txukun-txukun, beti bezain interesgabe; atal honi, halere, izena aldatu behar zaio, zeren POLITIKa baino itsusitik ari beitira gehienetan hor; baina, tira, haurrak haur eta elkarrekin sostan aritzea maite dute, bazterrak zikintzen eta etxea hondatzen den bitar-tean... non eta ez diegun sosta-garria ekentzen, naski.

NAZIARTEA saila biziki hezgarri eta lasaigarria dela-koan nago. Mundua jendez mukurru betetzen ari, leher-tzerainoko heinean emana, ni beldur... baina atal hontan gar-biki eta luzeki ikusten dut giza-kiak beti dituela tresnak (gisa guzietakoak) populazioaren txikitzeko (era eta erranahi guzietan ere). Beharrik.

ESTATUAK sailean oro berdin, ja ere mugitu gabe... naski, gauza xakina da estatuak ez direla sekulan mugitzen, alta bi hoiek ez dira ba harrizkoak; halere ez gaitu harritzen batrez, harrigarria bada ere.

GORROTOARI LEHIO, aldiz, bai gustokoa dudala, zer eztabaidak! zer gaiak! zer mai-la! Paregabea... Zernahi egun-karian kopiatzekoa, prentsa (=zapaltzeko tresna) idatziaren erSdua.

ZORRI DEBOZIONEZ-KOA arras ongi... oso ondo da. Hau bai debozionea! Astean behin bedere ausiki eginez, gorputz atalak (burua eta ner-bio sistema batez ere) inurri-tzen dituelarik heldu den zorri zoragarria. Nik bederen, hot-zdildirak harturik, ikuskatzen dut asteoro ea *ene, *nere, nire ezxakintasunean jaiki beha-rrean jeiki eskribitz^n dudan (bi hitzetako batek * bat dara-ma, zuhaurek idatzi balin ba-dakizu non). Beharrik geinera-ko egunetan ekentzen dugula, ezen egunerokoabalitz... zorri-tsu izateaz landa, ezin egune-ratuz ibiiiko ginateke.

Astean behin ere ZAKAR-KARIA. Hau indijenendako soilik, diasporaendako. Izenak lañoki adiarazten duen bezala ez du behar den maila geine-rakoek ikus dez'aten, segur gu-taz ahalketuko ote diren bel-durrez.

Finitzeko TELEPISTA, te-lebixtan agian zer ikus deza-kegun asmatzeko pistak ema-ten dauzkiguna, eta AGENDA, interesa duzun hori agertzen ez den se(le)kzioa alegia.

Ele gutxitan masokaendako Egurkaria... baina, zer nahi duzie?, gufea. Anitz urtez eta egunero Egurra gorputzari (salbu astelehenetan).

Xama r

X A K E A N

Nafarroako Taldekako Txapelke-tako 9. ihardunaldiko partida, 1994ko abenduaren lOean joka-tua.

Florentino Moro, 1.990 ELO-koa (Iruñeko Anaitasuna)-Iñigo Montoya, 2.105 ELOkoa (Iruñeko Oberena 'A').

I.e4,c6; 2.Zc3,d5; 3id4,e4 4 . Z e 4 , Z d 7 ; 5 . A c 4 , g Z - f 6 6.Zg5,e6; 7.Ze2,Zb6; 8.Ab3,h6 9.Zf3,c5; 10.c3,Dc7; 11.0-0, Ad6 1 2 . c 4 , 0 - 0 ; 1 3. Ae3 ,bZ-d7 1 4 . G c 1 ,b 6; 1 5 . Z c 3 , a 6 16 .h3 ,Ab7; 17 .Ac2 , fG-d8 18 .De2 ,aG-c8 ; 19.b3.Db8 2 0 . f G - d 1 ,Da8; 2 1 . Z e l , d 4 2 2 . A d 4 , A b 4 ; 23 .Abl .Cie8 24.Dc2. Ikus koadroa. Txuriek ez dituzte piezak behar bezala kokatu atzean. Korapilo horretan nahastu dira, eta partida nolabait eman. 24...,Aa3; 25.f3,Acl; 26.Gcl, e5; 27.Af2,e4; 28 .Gdl . Txuriek 'h7-ko' laukia erasotzeko itxaro-pena daukate, zerbait itsumustuan e r a g i n n a h i a n . 2 8 . . . , Z c 5 ; 29.b4,Zd3; 30.Zd3,d3; 31.Gd3. Dama jatea ez zen peoiaren salba-bidea (eG-d8).

3 1 . . . , G c 4 ; 3 2 . A d 4 , Z d 5 ; 3 3 . Gd 1, g6; 3 4 . D d 2 , Z c 3 ; 35.Ac3,Ge6. Jokaldi zuhurra, 'Ag6 ' jokaldia galarazteko. 36.Dd8 xa, Eh7. Ez da damak al-datzeko momentua, gazteluari sa-rrera ez zabaltzeko. 37.Dd3,Dc8; 38 .Ad2 ,Dc7 ; 39 . a3 , cG-c6 ; 40.Aa2,cG-d6. Taulaz ederki ja betu dira beltzak. 41.Dfl,Ge7 42 .Gc 1 ,Dd8; 4 3 . A f 4 , G d 3 44.Eh2,eG-d7; 45.Gc2,Df6 4 6 . A b 8 , G d 2 ; 4 7 . D c l , D g 5 48.Ag3,Af3. Beltzek ongi erabili zituzten beren piezak, eta txurien etsipena sortarazi ere.

Burgi

Aitziber Aznarez (BARAÑAIN)

Erronkari haranak zazpi herri ditu, eta horietako bat Burgi da. Burgira joateko bi bide daude. Bat Nabas-kozetik eta bestea Esatik. Nabas-kozetik joatean dena mendia da. Oso berdeak dira eta animalia as-ko ikus daitezke, txikiak, han-diak... tamaina guzietakoak. As-kotan ikusten direnak hauek dira: erbiak, untxiak, orkatzak eta ba-

surdeak (hauek gutxiagotan). Las Coronas portua igo behar da. Bihurgune asko ditu eta erraz zorabia zaitezke.

Esako errepidetik joatean, Esako urte-gia ikus daiteke. Lehen, urtegiaren azpian

dauden herriak ezin ziren ikusi ur asko zegoelako, baina orain bai. Herriak amil-duta daude. Errepide honetatik ez dira hainbeste mendi ikusten. Mendi hauek besteak baino lehorrago daude: eguzkiaren beroarengatik da. Errepide honetatik, Burgira iristen garenean, ikusten dugun lehenengoa zubia eta okindegia da. Zubia erromanikoa da, oso handia eta bere azpi-tik Eska ibaia pasatzen da. Ura oso gardena da, baina batzuetan oso zikina dago Erronkarin dagoen lantegiaren erruaren-gatik. Ibaiak presa txiki bat dauka, eta bertatik almadiak pasatzen dira.

Okindegia etxe zahar batetan kokatuta

dago. Esaten dute Burgin egiten duten ogia Erronkari haraneko onena dela. Laberik zaharrena hor dago eta bertan ogia egiten dute.

Errota bat dago, okinarena. Orain ez da erabiltzen eta okinak egurra gordetzen du hor. Oso zaharra dago, erortzeko zorian. Gero eskoletara iristen gara. Dena puska-tuta daukate. Bi solairu ditu, eta solairu bakoitza bi zatitan banatzen da. Behekoa klaseak dira, eta zati bat neskentzat zen eta bestea mutilentzat. Goikoan, maisuak bizi ziren. Eskola ondoan, zabuak daude. Ba-tzuk belarrez estalita daude ez dituztelako zaintzen. Orain herriko umeak Erronkarira

ikastera joaten dira eta eskola horiek uda-larenak dira.

Orain kanpin bat egiten ari dira eta horra pasatzeko zubi handi bat egin dute. Agian oso handia herri batentzako.

Goiko errepidetik borda batzuk ikusten dira, erortzear daudenak. Ondoan mendi txiki bat dago, Kukula du izena. Hortik herri guztia ikus daiteke. Eliza erromani-koa da eta ondoan enparantza bat dauka, lau intxaurrondorekin. Behean beste en-parantza dago, intxaurrondo batekin.

Burgik bi ermita ditu: Gazteluko ermita, herrian bertan, eta Bideko Ama Birjinare-na, Eska ibaiaren ondoan.

Irakaslea eta ikaslea Galdera: Fisika irakaslea naiz. Klaseko hamabost urteko mutil batekin maitemindu naiz. Egia esan, orain arte, zoriontsua nin-tzelakoan nengoen nire matri-monioan. Zer egin behar dut?

Erantzuna: Tentamenduetatik ihes egiteko modurik onena tentamen-duetan erortzea omen da. Hala ere Amodioak laket ditu iruzurrak, eta askotan egin behar dena egin eta sendatu beharrean, are eta larriago dabil gaizoa. Egia esan, tentatzailea ere ez datza behin ere lo, eta egunero ikusi beharra baduzu zure egoera larria da. Hasteko errekomendatuko nizuke Jon Miranderen 'HaurBesoe-takoa' irakurtzeko, edota Vladimir Nabokoben 'Arraza zuriko alargun baten memoriak'. Hor kontatzen di-ren istorioak zurearekin aldera dai-tezkeela pentsatzen baldin baduzu, zure egoera larri askoa da, egiatan.

Paxaketan ibiltzeko esango nizuke, eta zure amodioaz lagunekin mintza-tzeko, ondoko pertsonekin haren bi-loaz, ezpainez, begiez, hau da lau haizetara afera plazaratzeko. Beste-la, haren abotsaren soinua, haren aurpegia, haren karpetako irudiak, The news Kids in the olds blocks are working now, esate baterako, hain sakonki bameratutako zaizkizu, non egiten duzun orok haren kutsua iza-nen baitu. Eta ez doa erran gabe hori sendagaitza dela, oraingoz. Galdera: Adelaida ederra bezain ukiezina zen, eta makina bat aldiz bere faboreak lortzen saiatuak ginen. Dena alferrik. Horrexega-tik betiko tristetu gintuen jakin izanak Donostiako kaian, eskife batean, pies negros delako bate-kin larrutan aritu zela, itsasoaren altzoan. Nola da posible, Elias Beorburu de Berriobeiti, halako

/>7:7//\ / f / / / / XEKO lil/.KO

MEB

Amodioak oro gai

dira, duinak. Besteia

ez dira amodioak.

Amodioa ez baldin

bada, orduan hasten

dira sailkapenak.

neska ederra eta etxe onekoa, Wolf GTIdunak garen hauek baz-tertu eta halako jipi batekin ibil-tzea? Madrilgo Burtsako korri-kalari bat. TeleMadriden egiten duzun programa oso txukuna da. Besterik gabe, agur.

Erantzuna: Adelaida hori, Burtsa-ko korrikalaria, kasu tipiko-tipikoa da. Ez du txirotasuna gogoko, hori seguru. Baina zer esan nahi du txiro hitzak? Ez al du duintasunik txiroak, pitin bat sikira? Ikusi beharko zeni-tuzke nire kontsultako horma zaha-rrak. Horma zahar hauek badakite nire aferek ez dutela betiko iraungo, ezta nire baitan ere. Gure pozak eta kuitak, mundu honetan egiten dugun guztia fite doa itsasora. Horma zahar hauei gizon-emakumeen lausenguak bost axola zaizkie. Haien bizia oso luzea da, gurea, berriz, oso motza. Eskife zahar horretan Adelaidarekin zegoen Piesnegros hori baliteke etxe

oneko pertsona izatea, eta Adelaida-ren faboreak lortzeko, horretaz mo-zorrotuta ibiltzea. Baliteke Piesne-gros hori zinezko Piesnegros bat iza-tea. Amodioak oro gai dira, duinak. Bestela ez dira amodioak. Amodioa ez baldin bada, orduan hasten dira sailkapenak. Zenbait azpiamodio moeta onartuak dira, beste asko, be-rriz, inolaz ere ez. Galdera: Luzio Galartza nauzu, eta jakin nahi nuke ea dagoe-nentz bazkari afrodisiakorik. Besterik gabe. Agur t'erdi.

Erantzuna: Luzio maitea. Gai ho-netan, beste askotan bezalaxe, iritzi guztiak ez datoz bat. Halare, nire aburu xumea jakin nahi baduzu, nik esango nuke gosea dela bazkari afro-disiakorik onena, maisuaren hitzetan esanda, «pobreak, gose eta egarri zi-renak jan-edanean ezin eroriz, lizun-keriaren bekatutan aiseago erortzen derauzkute».

E tzi hasiko den 1995. urtea ekonomiaren aldetik bikaina izango da, eta suspertze ekonomikoaren une gorena markatuko du. Politikaren ikuspegitik, gora-beherak izango dira, baina ez da gobernu aldaketarik izango Nafarroan, eta EAEko hiruko

gobernuak eutsi egingo dio erronkari. Mundu zabalean Errusiak eta Kubak aldaketak izango dituzte, batzuk onerako eta besteak txarrerako, baina mehatxu handi bat antzeman daiteke etorkizunean: fundamentalismoa. Horrela erantzun digu Lice Moreno Desoioko parapsikologoak, heldu den urteak zer ekarriko digun galdetu diogunean.

1995a: urrezko urtea

A . B A R A N D I A R A N / IRUNEA

1992an sortu zen Nafarroako Parapsikologoen Elkarteko zu-zendaria dugu Lice Moreno, eta urteak daramatza astroak eta or-tzia aztertzen eta etorkizuna igertzen. Ez du, baina, gustuko hitza azken ha.u, berak «zien-tzia-lana» egiten baitu. Hala ere, etorkizuna alda daitekeela dio. «Astrologiak jarrera eta jokabide nagusiak aurreratzen ditu, baina lan egiteko tresna besterik ez da. Ez, inondik inora, sententzia bat. Tresna honen bidez etorkizuna antzeman dezakegu eta horren arabera jokatu, baina aldatu, alda daiteke. Are gehiago, gauza txa-rrak aldatu egin behar dira». Iaz egin genuen gisan, aurten ere hastear den urteak ekarriko di-gunaz galdetu diogu Morenori. Euskal Herriaz ezezik, mundu osoko jardueraz aritu da, astroak mundu osoan ikus baitaitezke.

Ezaugarri bat aipatzekotan, duda izpirik gabe azpimarratu du parapsikologoak: ekonomikoki oparoa izango da 1995a. Nafa-rroari dagokionez, baina, enpre-saren batek itx litzake ateak otsailean, baina urte ona izango da orokorrean. «Eguzkiko hila-beteak» dio Morenok, «oso onak izango dira maila guztietan, bai-na uda aurretik mugimendu poli-tikoak izango dira. Hala ere, ez da gobernu aldaketarik izango». Kirolari dagokionez, Indurainek ezezik beste kirolariren batek ere gauza handiak lortuko dituela dio parapsikologoak, baina ata-rrabiarrak bereziki zaindu be-harko du osasuna. «Belaunetan eta urdailean arazoak izango ditu urtean zehar».

Hego Euskal Herrian politi-koki urte mugitua izango da, eta EAEn osatu den koalizioko go-bernuak uztail aldera une bero-beroak biziko dituela dio. «Hala ere, lan munduan ardura handiak bereganatzeko prestatu den koa-lizioa da, eta, nahiz eta diferen-tzia handiak eduki, politikarien ardurak konponduko ditu tentsio horiek». Tentsioak izango dira, alabaina, ETArekin, eta hiru ga-rai —otsailaren amaiera eta maiatzaren hasiera bitartekoa, ekainaren lehen hamabostaldia eta urriaren lehen hamabostal-dia— bero-beroak izango direla dio Desoion laketutako parapsi-kologoak.

Espainian ekonomiak agindu-ko du, urte ekonomikoki oparoa eta indarrez betea izango omen da eta. «Jupiter —denak ematen diguna— Espainiako sinboloa den Sagitarioarekin elkartuko da, eta, beraz, berpizkunde oso garrantzitsua izango da aurten. Espainiak, gainera, kanpora egingo du, eta horrek ekarriko • ditu negozioak, dirua, etekinak eta pozak. Europan disdira egingo du». Enpresa berriak ko-katuko dira, eta inbertsio handiak egingo direla ziur dago igerlea, eta Euskal Herrian aspaldian arrakasta aurkitu zuen kooperati-bismoak bide berriak zabalduko dituela. Sindikalimo munduak, baina, mobilizazioak iragarriko ditu, bereziki otsail eta ekain al-dera.

olitikaren ikuspe-gitik urte beroa izango da, baina us-telkeriak zeresan franko emango ba-du ere, ez da al-daketa politikorik izango.

Politikoki urte mugitua izango da, eta ustelkeriak zer hitz egin franko emango du oraindik ere, baina horrek ez du aldaketa poli-tikorik ekarriko, Morenoren az-terketaren arabera. «Justiziak zuzen jokatuko' du kasu guztie-tan, eta iruzur gehiago argituko

dira. Urtarrila eta otsaila hilabete beroak izango dira oso. Estatu-buruak eta goi agintariek ez dute arazorik izango justiziari lagun-tza emateko, eta horrek ekarriko du garbiketa handia, baina, hala ere, ez da aldaketa politikorik izango. Sozialistek une txarrak jasan behar izango dituzte, fro-gatuko delako politiko zenbaitek probetxua atera dutela urte hauetan politikatik, eta garai txarrena udan eta urrian izango da. Hala ere, sozialisten eta es-kuindarren arteko lehia oso ore-katua da, biak Piscis izanik, Sa-tumo beraiekin dagoelako, eta ez bata ez bestea ez dira nagusituko. Izquierda Unidaren urtea izango da hau, urte oparoa. izan ere.

aliteke Algerian eta Libian dagoen indarrak eta SESB ohiko errepublika musulmanetako egoerak fundamen-talismoaren arriskua areagotzea.

Imajinazioa beraiena izango da». Mundu zabalean, aurten be-

zala, bi herrialdek izango dute protagonismo handia: Kuba eta Errusia. Kuban, Lice Morenoren irudiko, aldaketa handiak izango dira aurten, Fidel Castrok eta beste agintariek liberalizazio

garrantzitsua bultzatuko dutela-ko. «Urte honetan herria izango da agintari kubatarren lehenda-biziko helburua, eta gerta liteke kanpoko enpresaren bati ateak zabaltzea». Errusia jasaten ari dena, ordea, huskeria omen da gainean datorkionaren aldean. «1996ko udaberrian perestroika berri bati ekingo dio herrialdeak, eta mugimenduak eta gatazkak ez dira baretuko 2002. urtera ar-te». Brusselan ere zenbait istilu izango dira hainbat herriren ar-tean zorioneko merkatu batera-tua dela eta, baina bide onetik abiatuko dira konponbideak.

Hodei beltz handia antzema-ten du, hala ere, igerleak zeruan, dena goibel dezakeen horieta-koa: fundamentalismoa. «Pluton Sagitarioaren barruan sartuko da luze gabe, eta erlijioa eta doktri-nen intolerantziak iraganeko mamu asko berpiztuko ditu. 1997tik aurrera musulmanen ar-tean fundamentalistak oso urduri jarriko dira, eta horrek esan nahi du kontu handiz ibili beharra da-goela. Mila urtetan behin izaten den uztarketa bat —Jupiter-Sa-turno— izango da orduan eta al-daketa sozial handiak eragingo ditu». Gogoratzen duenez, Al-gerian eta Libian indarra hartzen ari den fundamentalismoak eta SESB ohiko errepublika musul-manen egoerak —«orain arma atomikoak dituzte»—, dena areagotu egin lezakete.

Ez da kulturalki joria izango 1995a, ekonomiak, azaldu beza-la, erabateko nagusitasuna izan-go baitu etzi hasiko den urtean, baina heldu dilen urtetarako zenbait gako azpimarratu dizki-gu Morenok. Garrantzitsuena, gazteengandik sortuko den ja-rrera berria. «Aipatu dugun in-tolerantzia hemen ere sumatuko dugu, eta horrek eta gatazka ideologikoki sakonak eragingo dute gazteen jarreren aldaketa, hain zuzen ere aldaketa sozialak bultzatzeko». Morenoren uste-tan, horrek ekarriko du gaur egungo gobernu motaren alda-keta bera. «Denek dakite betiko politikariek ez dutela zer eginik, eta txanpona trukatu behar dela, ez aldea. Beraz, gobematzeko era aldatu behar da, usteldu ga-beko ideien gainean finkatzeko. Ideia hauen jabe dira gorderik dagoen jendea — unibertsita-rioak, zientzi-gizonak, filoso-foak—, baina luze gabe gober-natzeko ardura hartu beharko dute, bestela gureak egin du». •

«Zaila da» J U A N ' KRUZ LAKASTA / IRUNEA

Jesus Barcosek oraindik ez ditu kazetaritza ikasketak amaitu —bosgarren mailan dago—, baina dagoeneko aski ongi daki aldizkari bat aurrera ateratzea eskatzen duen lana. Bi urte daramatza lan horretan jo ta fuego, eta jada bere on-dorioak atera ditu. «Idaztea oso erraza da. Gainontzeko guztia da zailena». EGUNKARIA.— Zein nolako xedeekin jaio zen 'Aldizka-ria'? JESUS BARCOS.— Duela bi urte estreinako alea karrikara-tu genuelarik, gure helburu nagusia euskal kultura eta Na-farroaren historia euskaltza-leengana ezezik, arrazoi ez-berdinengatik mundu horreta-tik urrundurik egon den jen-dearengana hurbiltzea zen. Horretarakq aldizkari infor-matiboa eta kalitatezkoa egin nahi genuen, eta halaber, al-dizkari atsegina. EGUNKARIA.— Bi urteon bu-ruan, esan al daiteke helburuak gauzatu dituzuela? BARCOS.— Nire uste apalean bai. Arlo ekonomikoari dago-kionez, baina, ezin da horren ongi gabiltzala esan. Hasiera-tik bagenekien dirurik ez ge-nuela irabaziko, baina azken bolada honetan galerak ere izan ditugu. Hori dela eta, he-

Jesus Barcos.

mendik aurrera seguru asko paperaren kalitatea jaitsi be-harko dugu, eta antzeko beste neurriren bat hartu beharko dugu. Egia esateko, arazo franko izaten ditugu publizita-tea lortzeko tenorean, eta al-dizkaria musu truk banatzen dugunez, publizitatea da gure diru iturri kasik bakarra. Zaila da aldizkaria aurrera ateratzea.

Zenbait atetan jotzen duzu-nean besterik gabe iragarkirik ez dutela jartzen esaten dizute. Gero, hori esan dizunaren ira-garkia beste aldizkari batean ikusten duzu. Hori gertatzen zaizularik, Nafarroan sosten-goa lortzea oso zaila dela ikusten duzu. Batetik, bezero horrek beste argitalpena me-zua igortzen trebeagoa dela uste lezake, baina bestetik argi dago horren guztiaren gibele-tik badagoela kultura politiza-tzen duen planteamendu bat, hain zuzen ere euskal adieraz-pen modu guztien kontrakoa dena. Gure argitalpe-naren izen-burua ikusi b e z a i n pronto izu-tu egi ten dira. EGUNKA-RIA.— Ara-zo ekono-miko ho-

«Gure arg i ta lpenaren izenburua ikusi bezain pronto,

bezero batzuk izutu egiten dira».

rietan 'Aldizkarian' lanean ari zaretenon kopuru murritzak ere berebiziko garrantzia iza-nen du. BARCOS.— Bai. Ideia nirea izan zen, eta hasieratik Maria Angeles Carbonellek, nire amak, administrazio eta publi-zitate lanak egin ditu. Gurekin batera Jesus Mari Etxeberria zuzendariordea aritu da, baina gutaz gain inor gutxi inplikatu da. Idaztea oso erraza da, eta ez dugu, idazteko prest dagoen jendea topatzeko orduan, ino-lako arazorik izan. Gero, al-dizkari batek eskatzen dituen l a n a k ( p u b l i z i t a t e a , administrazioa...etab) egiteko tenorean, inor ez da inplikatu. Penagarria da; izan ere, lau lagun gurekin batean lanean hasiko balira, arazo gehienak amaituko lirateke. EGUNKARIA.— E u s k a l e r r i a Irratiarekin elkarlaguntza akordioa adostu berri duzue. Zertan datza akordioa?

BARCOS.— Akordioan azpimarra-garriena da hemendik aurrera lau hilabetetan behin karri-karatzen di-tugun 4.000 a l e e t a t i k 800 Eus-

JOXE LACALLE

kalherria irratiko bazkideek jasoko dituztela. Guretzat oso aberasgarria izanen da hori. Gainera, publizitatea bilatzeko orduan lagungarria izanen da. Askotan. esaten dizute 4.000 ale oso gutxi direla, baina orain jakinen dute horietatik 800 kontzientzia eta sentsibi-litate berezia duen jendeak irakurriko dituela. Horren tru-ke, guk Euskalerria Irratiari aldizkariko bi orrialde nahi duen moduan erabiltzeko pa-rada ematen diogu. Horien bi-tartez bere bazkideekin harre-man estuagoa izateko aukera izanen du irratiak. EGUNKARIA.— E u s k a l e r r i a Irratia izan duzue mintzagai 'Aldizkariko' azken editoria-lean, epaileak karrikaratutako haien kontrako epaia medio... BARCOS.— Bai . H o r r e l a k o gauzen aurrean ez dakizu zer egin dezakezun. Gizon bakar baten iritzia dela pentsa deza-kezu, ez direla gizon bakar ba-ten aburu kirtenak neurriz kanpo atera behar. Nire irudi-koz; apurka-apurka normali-zazioarantz urrats asko ematen ari gara. Azken hamar urteak aintzat hartzen baldin baditu-zu, ikusten duzu aurrera goa-zela, orokorrean hemengo jen-deak euskara guztiona dela ikusten duela. Dena den orain-dik urrats asko eman beharko ditugu, eta bide horretan epai-learena bezalako jarrera asko topatuko ditugu aurrez aurre. Askotan karidade hutsa diru-diten keinu eta 'mesedekin' konformatu behar dugu. Insti-tuzio askoren jarrera bestela-koa izanen litzateke, euskara berezkotzat hartuko balute. EGUNKARIA.— Eta 'Aldizka-rian', geroari begira zer? BARCOS.— Garapena etenga-bea izan da orain arte. Ez dugu bapatean horrelako aldaketa ikusgarria egin, baina apur-ka-apurka hobetuz joan gara, eta hasiera batean aipatu diz-kizudan xedeak gero eta hobe-to betetzen ditugu. Ale bakoi-tzean gero eta gehiago eska-tzen diozu zure buruari, make-tazioari... Ale guztietan ezus-tekoa ematen saiatzen gara, ez baitugu ohikerian erori nahi.

Jesus Barcos

ALDIZKARIA' ALDIZKARIKO ZUZENDARIA

Zuzendari eta motorea

Jesus Barcos, 21 urteko ka-zetaritza ikasle iruindarra, 'Aldizkaria' argitalpeneko aitzindaria, zuzendaria eta motorea da. Erdalduna bada ere, duela bi urte euskararen normalizazioan laguntzea-rren, euskal mundua erdaldun ez euskaltzaleei hurbil zie-zaiekeen argitalpena sortzea bururatu zitzaion. Bi urteon buruan, 'Aldizkaria-ren' zaz-pi ale karrikaratu ditu, eta hortxe segitzen du, jo tafuego, ikasketek libre uzten dizkio-ten orduetan bere argitalpena aurrera atera nahian.