Nafarroako gehigarri /a Ostirala 1994k, urriareo 7n a …...1994/10/07  · Nafarroako gehigarri /a...

8
Nafarroako gehigarria / Ostirala, 1994ko urriaren 7a / IV. urtea /147. zenbakia Hegazti gorenak Uztailean heltzen dira, beroak dagoeneko gogor jotzen duenean. Haiek, ordea, negua eta hotza bu- ruan. Azarora arte zeharkatuko dituzte milaka ki- lometro, iparraldeko lurralde hotzetatik Afrika edo Iberiar Penintsularen epeltasunaren eske. He- gazti migratzaileak dira, eta Nafarroako kaskoak dute pasabide naturala. Ehizak, baina, franko izu- tu ditu, eta altuago eta neketsuago egin behar dute orain bidaia. Ekologistek, bitartean, kasko haue- tara hurbiltzen dira urtero, haien nondik norakoa aztertzeko, aldakuntzak ikertzeko. Gizakiak he- gaztiei, hegazti gorenei, begira. Metropoli forala FELIPE RILSS Jubilatuen paradisua F MI delakoa arrazoia ema- ten ari zaio Johnny Thun- dersi: azkenean hobe iza- nen dugu gaztetan hiltzea eta ze- rraldoan sartuta gorpu eder bat erakustea, zahartzarora iritsiz gero miseria gorrian bizi beharko baitugu, bakarrik pentsio fondo pribatuetan inbertitu dutenak etzan ahal izanen dira Benidor- meko hondartzetan gainerakook eskean gabiltzan bitartean. Eta arazoa ez da hor bukatzen, langa- betuok ere gaizki ibiliko baikara gure babarrunak lortzeko, gaur egun milioika hiritar dauden moduan bestalde. Apokalipsia omen dator, beltzak, langabe- tuak, jubilatuak, ezkondu gabeko alargunak, behin behineko kon- tratu berriak eta soldata eskasak dituzten langileak, babesik ga- beko gaisoak, aurreztutako diru guztia gastatu ondoren etxerik gabe geratu diren kooperatibista ohiak, edateko arrazoiak soberan dituzten alkoholikoak, umezur- tzak, bisadorik gabeko etorkinak eta orokorrean 'self made man' bat izateko ausardiarik izan ez duten guztiak pilatuko dira ka- leetan, labana eskuan daramate- la, Banko Mundialaren ejekuti- boen bila, baina ez dute bakar bat ere aurkituko. Korbatadunak kristal blindaturen baten atzetik begiratuko du paisaje urbano eta sotanotik gin-tonic bat igo die- zaioten eskatuko du interfonotik. Bere ordenadorean ekonomia primeran doala hamaikagarrenez konprobatu ondoren, programa aldatu eta Tetrisean arituko da estresa kentzearren. Gestio pare bat telefonoz New Yorkeko broker lagun batekin eta etxera abiatuko da terrazan duen heli- kopteroaz. Ordurako behekoak haien artean borrokan ariko dira eta ejekutiboa segurtasun faltaz kejatuko da, baina badaki hilda- koak ez direla asko izaten, kon- trol demografikorako beharrez- koa dena, besterik ez. Laster piz- tuko dira kaleetan telebista pan- taila erraldoiak eta 'Blade Run- ner-eko' txinatarra agertu beha- rrean Isabel Gemio azalduko da; orduan munduko pariak lurrean eseriko dira gorpuen artean tokia eginez eta beren problemak ahaztuko dituzte saio eta tarte- katzen dituzten pentsio fondo pribatuem iragarkiak ikusten di- tuztenbitartean: 'zureetorkizuna inporta zaigulako, zoriontsua ikusi nahi zaitugulako, etor zai- tez gurekin jubilazioaren paradi- sura'.

Transcript of Nafarroako gehigarri /a Ostirala 1994k, urriareo 7n a …...1994/10/07  · Nafarroako gehigarri /a...

Page 1: Nafarroako gehigarri /a Ostirala 1994k, urriareo 7n a …...1994/10/07  · Nafarroako gehigarri /a Ostirala 1994k, urriareo 7n a / IV. urte a /147 zenbaki. a Hegazti gorenak Uztailean

Nafarroako gehigarria / Ostirala, 1994ko urriaren 7a / IV. urtea /147 . zenbakia

Hegazti gorenak Uztailean heltzen dira, beroak dagoeneko gogor jotzen duenean. Haiek, ordea, negua eta hotza bu-ruan. Azarora arte zeharkatuko dituzte milaka ki-lometro, iparraldeko lurralde hotzetatik Afrika edo Iberiar Penintsularen epeltasunaren eske. He-gazti migratzaileak dira, eta Nafarroako kaskoak dute pasabide naturala. Ehizak, baina, franko izu-tu ditu, eta altuago eta neketsuago egin behar dute orain bidaia. Ekologistek, bitartean, kasko haue-tara hurbiltzen dira urtero, haien nondik norakoa aztertzeko, aldakuntzak ikertzeko. Gizakiak he-gaztiei, hegazti gorenei, begira.

Metropoli forala FELIPE RILSS

Jubilatuen paradisua

FMI delakoa arrazoia ema-ten ari zaio Johnny Thun-dersi: azkenean hobe iza-

nen dugu gaztetan hiltzea eta ze-rraldoan sartuta gorpu eder bat erakustea, zahartzarora iritsiz gero miseria gorrian bizi beharko baitugu, bakarrik pentsio fondo pribatuetan inbertitu dutenak

etzan ahal izanen dira Benidor-meko hondartzetan gainerakook eskean gabiltzan bitartean. Eta arazoa ez da hor bukatzen, langa-betuok ere gaizki ibiliko baikara gure babarrunak lortzeko, gaur egun milioika hiritar dauden moduan bestalde. Apokalipsia omen dator, beltzak, langabe-tuak, jubilatuak, ezkondu gabeko alargunak, behin behineko kon-tratu berriak eta soldata eskasak dituzten langileak, babesik ga-beko gaisoak, aurreztutako diru guztia gastatu ondoren etxerik gabe geratu diren kooperatibista ohiak, edateko arrazoiak soberan dituzten alkoholikoak, umezur-tzak, bisadorik gabeko etorkinak eta orokorrean 'self made man' bat izateko ausardiarik izan ez duten guztiak pilatuko dira ka-leetan, labana eskuan daramate-la, Banko Mundialaren ejekuti-

boen bila, baina ez dute bakar bat ere aurkituko. Korbatadunak kristal blindaturen baten atzetik begiratuko du paisaje urbano eta sotanotik gin-tonic bat igo die-zaioten eskatuko du interfonotik. Bere ordenadorean ekonomia primeran doala hamaikagarrenez konprobatu ondoren, programa aldatu eta Tetrisean arituko da estresa kentzearren. Gestio pare bat telefonoz New Yorkeko broker lagun batekin eta etxera abiatuko da terrazan duen heli-

kopteroaz. Ordurako behekoak haien artean borrokan ariko dira eta ejekutiboa segurtasun faltaz kejatuko da, baina badaki hilda-koak ez direla asko izaten, kon-trol demografikorako beharrez-koa dena, besterik ez. Laster piz-tuko dira kaleetan telebista pan-taila erraldoiak eta 'Blade Run-ner-eko' txinatarra agertu beha-rrean Isabel Gemio azalduko da;

orduan munduko pariak lurrean eseriko dira gorpuen artean tokia eginez eta beren problemak ahaztuko dituzte saio eta tarte-katzen dituzten pentsio fondo pribatuem iragarkiak ikusten di-tuztenbitartean: 'zureetorkizuna inporta zaigulako, zoriontsua ikusi nahi zaitugulako, etor zai-tez gurekin jubilazioaren paradi-sura'.

Page 2: Nafarroako gehigarri /a Ostirala 1994k, urriareo 7n a …...1994/10/07  · Nafarroako gehigarri /a Ostirala 1994k, urriareo 7n a / IV. urte a /147 zenbaki. a Hegazti gorenak Uztailean

GURE AUKERAK

ERAKUSKETAK Birziklatzearen artea lzenbu-ruko erakusketa zabalik dago Iruñean, Gotorlekuko aretoan. Dora Salazar, A. de Orella, Jose Luis Otxoa, Teresa Izu, Pello Iraizoz, Josu Goñi eta Arberen lanak ikus daitezke. Asteburu honetan goizeko lOetatikgaueko 9ak arte egonen da zabalik.

'Bardeak, basamortuaren ar-kcologia' izenburuko erakusketa zabalik dago Nafarroako Mu-seoan azaroaren 6a arte. Bertan, herrialdeko eremu honetan izan-dako aldaketak agertzen dira, bere ezaugarriak erakutsiz. Goiz eta arratsaldez joan daiteke aste-gunetan, igandean itxita baitago.

ANTZERKIA 'The dream of Marilyn' ize-neko obra taularatuko bihar, urriak 8, Melody Sisters taldeak Acedon. 'Udazkeneko bira' pro-gramaren barruan, arratsaldeko 8.30etan hasiko da, zinema pa-rrokialean.

'IMon ote dago ortzadarra?' izenburuko antzezlana plazara-tuko du igande honetan, urriak 9, Txirristra taldeak Narbarten. Herriko plazan izanen da, arra-tsaldeko 4etatik aurrera.

IKASTAROAK Saloiko dantzak, Eskulanak, Pintura eta Marrazkia, Yoga, Masaia, Aerobic, Jostura, Ar-gazkigintza, Antzerkia eta Auto-defentsa ikastaroak antolatu ditu Iruñeko Alde Zaharreko Elkar-teak. Parte hartu nahi duenak El-karteko egoitzara joan (Aldapa kalea, 5) edo 21 25 26 telfonora deitzea besterik ez du.

Autoestima eta Giza Harre-manetarako Trebezia ikastaroak antolatu ditu Andrea Emaku-meentzako Zerbitzuak. Goizez eta arratsaldez egiteko aukera dago eta urriaren 18an hasiko dira. Apuntatu nahi duenak An-dreara joan (Navarreria kalea 15) edo 22 77 14 telefonora deitu behar du.

MUSIKA Sorotan Bele musika taldearen kontzertua izanen da bihar la-runbata, urriak 8, Donezteben. Goizaldeko ordubatean hasiko da, Bordatxo Dantzalekuan.

'Los Dinosaurios' taldeak kontzertua eskainiko du gaur, urriak 8, Zizur Nagusian. Udalak udazkenerako antolatu duen eki-taldien barruan, 22.00etan hasi-ko da, Kultur Etxean.

r s / \ i / \ i < K K o n i i \ / \

J O N A L O N S O

Txokarrotarrak ( 'Franco hil eta geroko urte nahasietan, eskru-

pulo, ahalke eta ideologiarik gabeko politikari andana batek diru publikoak lapurtzen jar-dun ohi zuen; dirugoseak bul-tzaturik, edozein banderapean aritzen ziren, handinahia eta zikoizkeria beste ezein interes gainean paratuz. eta etikaren

baloreak, hitzetik hortzera, diskurtsogai hartuz bere ekin-tza ohoregabeen estalgarri. Bere jokabidea azaleratzen joaten zen heinean, erreta gel-ditzen ziren, edo eta, orduko politikari trebe batek esan zuen hitzetan esateko, txoka-rraturik. Egun 'Txokarrotarren garaiak' izenarekin ezagutzen dugu gure Historiaren pasarte ilun eta mixerable hura'.

Honelaxe hasiko da, 2.076. urtean, OHO-ko Historia libu-ruko kapitulu bat. Badirudi

Gabriel Txokarro ari dela la-guntzak galtzen baita bere al-derdi barruan ere, edo hori pentsa liteke behintzat bere parlamentari taldean izan di-ren eztabaidak ikusirik. Antza denez, Gabriel Txokarro ongi txokarraturik zegoela bagene-kien arren, oraindik ere are eta txokarratuagorik daao. Bere

alderdi barruko oposizioaren bozeramaileak esaten zuen bezala, beste hitzetan, noski, a zer nolako babalore aurpegia gelditu zaigun. Eta gero: hala ere, ezer egiten ez badugu, jendeak luze gabe uste izango du denok gaudela lokatz be-rean sartuta, eta hortik aurrera, berehala denok Txokarro. Eta gogoeta ez da harritzekoa; ba-tek baino gehiagok galdetzen dio bere buruari honez gero Gabriel Txokarrok abizen be-reko lehengusurik ote duen.

Bestetik, Nafarroa Kapitai-nak bidali du bere oinaztura txokarratzailea buruhandiaren txontxongilo belarridunaren aurka; honek badaki nor, noiz eta nola txokarratu, antza. Ri-cardo ez omen du nahi Txoka-rro, beste hainbat bai, ordea. Laister Alfredo Txokarro? Martxa honetan luze sabe

Txokarrotarrek hartuko dute telefono zerrendaren erdia baino gehiago. Ez da txokarri-takoa.

Horrela, txokarreria giroan, ematen dugu urrats bat aurrera eta bi atzera, bat eskuinera eta hurrengoa, berriro, eskuinera, keinu eta zeinu ugarien bene-tako esanahia inoiz erabat atzeman gabe.

Eta egitan, apellidoz, Txo-karro direnek barka bezate. Euskal lokuzio bat asmatzeak horrenbeste merezi du, ezta?

ASTEKO PERTSONAIAK

Jaime Iribarren Gazte Kontseiluko presidentea

Jaime Iribarren Nafarroako Gazte Kontseiluko presidenteari hamasei hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Espainiako Entzutegi Nazio-

nalak sute delitoa egiteagatik. Fiskalak, epaiketan, hamaika urteko zigorra eskatu zuen bere kontra, terrorismo delitoa egin zuela esanez. Epaileak, ordea, Iribarren ez dela «talde armatua edo erakunde terro-rista bateko kide» azaldu du. Une latzak pasatu behar izan ditu Be-rriozarko gazteak, behin atxilotu eta askatu ondoren, berriro atxilotu baitzuten, orain dela hiru urte gertatutakoa leporatuz. Torturak eta tratu txarrak salatu zituen, eta psikikoki oso motel zegoen azken aldiz atxilotu aurretik. Orain, ziurrenik, urtea amaitu baino lehen itzuliko da, apiriletik espetxean baitago.

Juan Ramon Jimenez Gobernuko lehendakariordea

Juan Ramon Jimenez Ekonomia eta Hazienda sailburua Gobernuko lehendakariordea da joan den astelehenetik, Juan Cruz Alli lehen-

dakariak horrela erabaki baitzuen. Beraz, bi lehendakariorde daude Gobernuan, Miguel Sanzek postuan segitzen baitu. Ustekabea izan zen Alliren erabaki hau, eta gehienek lehendakariak bere indar politikoa sendotzeko egin duela diote. Berak, ordea, arrazoi ekonomikoak planteatu zituen. Asteazkenean Jimenez karguaz jabetu zen, beha-rrezko artikuluak beteko zituela zin egin eta gero. Bitxia da izenda-pena, Juan Ramon Jimenez UPNkoa ez den kontseilari bakarra dela kontuan hartuta. Gainera, ez dago hasieratik Alliren Gobernuan, Po-mesen ordezkoa betetzeko sartu zen eta.

AHAZTU GABE!

KULTUR ASTEA f AEK Eguna urriaren 16an ospa-

tuko da Tafallan, baina aurre-tik koordinakundeak prestatu ditu ekitaldi ugari, Kultur As-tearen barruan kokatuak. As-telehenean, urriak 10, 'Euska-raren gorabeherak Tafallal-dean' izenburuko mintzaldia eskainiko dute Patxi Salaberri, Jimeno Jurio eta Jose Mari Esparzak, 20.00etan Kultur Etxean. Asteartean, berriz, musika emanaldia izanen da, Kojon Prieto y Los Huajolotes taldearekin, gaueko 23.00eta-tik

aurrera. Kontzertua Gue-sera dantzalekuan izango da. In Fraganti antzerki taldeak 'Hala bazen ez bazan, sar da-dila...' izeneko obra taularatu-ko du ostegunean, hilak 13, Kultur ETxean, 20.00etatik aurrera. Ostiralerako kontzer-tu-kantaldia antolatu dute, Mikel Elizaga eta Iñaki Alfaro katautoreen partehartzeare-kin, arratsaldeko zortzietan hasita. Hau ere KUltur Etxean izango da, eta aurrekoa bezala, herriko Kultur Patronatoare-kin batera antolatu dute. La-runbatean, 'titiritero tailerrak' izanen dira arratsaldean eta gauez, Egan taldearekin ber-bena Nafarroako Plazan.

jenero xumekoak

III

Teodosio, begira. Itsa-so sakona uhin borti-tzetan goratzen da, eta h o d e i i luna A r a l a r mendian gaindi igaran da. Ezus tean , izuak erasotzen digu.

ELIAS SARASA - ERRO

ADI!

EUSKALERRIAIRRATIA FM91.4

Egunero, astelehenetik ostira-lera, 'Zokobetailu' goizeko lO.OOetatik 1 l.OOetara.

X0RR0XIN IRRATIA FM 107.5

Egunero 20.00etati 22.00eta-ra... 'Karakola segi hola' gaz-teendako saioa.

ARALAR IRRATIA FM 106.2

Astean zehar 13 .30eta t ik 14.00etara... Bertako bizilagun eta pertsonai ospetsuei elka-rrizketak.

KARRAPE IRRATIA FM 107.8

Astean zehar, 12.20etat ik 12.35etara 'Gauza guztien gainetik' edertasuna eta osasu-na, sukaldaritza, ohiturak...

Page 3: Nafarroako gehigarri /a Ostirala 1994k, urriareo 7n a …...1994/10/07  · Nafarroako gehigarri /a Ostirala 1994k, urriareo 7n a / IV. urte a /147 zenbaki. a Hegazti gorenak Uztailean

HERRIZ BERRI

Etxarri-A ranatz

Erakusketa antolatu du Euskara Batzordeak PATXI ULAIAR / IRUNEA

Euskarari buruzko erakusketa zabalduko da gaur Etxarri-Ara-nazko pilotalekuan, eta igandera arte izango da ikusgai, goizez eta arratsaldez. Bertan, Sakanako herrietako errolda datuak, azter-keta egin den herrietako euska-raren kale erabilerak, eta hainbat bitxikeria izango dira ikusgai, eta azken urte hauetan Sakana osoan euskararen inguruan egin diren ekitaldien berri izango da erakustoki zenbaitetan. Erakus-keta Etxarri-Aranazko Euskara Batzordeak eta Etxarriko Udalak antolatu dute, eta Nafarroako Gobernuak eman du dirulagun-tza. Honekin batera, mintzaldiak eta filmeak izango dira egita-rauan.

Erakusketaren ordutegia arra-tsaldeko 3etatik 5ak arte izango da gaur, ikasleentzat, eta bihar

• eta etzi, larunbata eta igandea, goizez —11,30etatik 14.00eta-ra— eta arratsaldez —17.00eta-tik 20.00etara— izango da za-balik erakusketa jende guztia-rendako.

Hain zuzen e're, atzo izan zen lehen mintzaldia, arratsaldeko zortzietan Herriko Liburutegian, eta Iruñeko Erlantz Urtasunek emana . 'Euska ra N a f a r r o a n . Atzo eta gaur' hitzaldian Nafa-rroako Gobernuari aurkeztutako lanaren zehaztasunak eman zi-tuen. Gaur izango da bigarren m i n t z a l d i a , a r r a t s a l d e k o 7.30etan, Herriko Liburutegian

Erakusketan Sakanako herrietako datuak ikusi ahal izango dira.

hau ere, eta Koldo Zuazok eta Jose Mari Arakamak eskainiko dute. Hizlariek 'Euskararen his-toria' gaia jorratuko dute. Zuazo Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da.

Mintzaldiak ezezik, hiru peli-kula ere ikusi ahal izango dira herriko pilotalekuan hiru egun hauetan. Gaur, 'David Copper-

field' abenturazko filmea izango da ikusgai, eta bihar, larunbata, urriak 8, eta arratsaldeko 5etan, 'Azken mohikanoa ' pe l ikula emango dute. Igandean, ordu berean , 'Oz-eko aztia' pelikula zoragarria ikusi ahal izango da.

E txar r i -Aranazko Euska ra Batzordeak, Etxarriko Udalak, Euskara Zerbitzuak eta euskal-

gintzan diharduten herriko tal-deen ordezkariek talde bat eratu dute, eta euskararekin lotutako ekitaldiak bultzatzea dute hel-buru. Urte osoan zehar, horrela. kanpainak antolatzen dituzte —euskalduntze-alfabetatze kan-painak, esate baterako—, eta duela gutxi martxan jarri zuten ludoteka euskaraz.

Gaztetxean itxirik IRUNEA

Barañaingo berrogeita hamar gazte bertako gaztetzean itxi zi-ren joan den igandean herriko lokalendako irtenbidea eskatze-ko asmoz. Prentsaurreko batean azaldu zutenez, bertan gelditze-ko erabakta Udalak ezarri nahi zuen ikastaro baten ondorioz sortu zen, Enplegu Bulegokoa hain zuzen eta horrek gazteen protestak eragin zituen: «Bara-ñainen badira lokal hobeak ho-rrelakoak egiteko».

Gaur egungo gaztetxeak Uda-lak eman zien gazteei iaz, anto-latu zen Gazteriaren Astea zela-eta. Ondoren, gazte guztiei ireki-ta izatea erabaki zen, eta ordutik aurrera erabaki guztiak biltza-rrean hartzen dira. Barañainen sei mila gazte inguru bizi dira, eta bertan kontzertuak, tailerrak, mendi irteerak, erakusketak eta bilerak egin dira, eta udako ikas-taroetan berrehundik gora gaztek

Gaztetxean ikastaro franko burutu dira.

hartu zuten parte. Horrela, lokal honetan hainbat

talde bildu dira beren ekintzak burutzeko: Kikilu taldea, hau-rrendako aisialdia antolatzeko; Gazteriak taldea; Begira rock taldea; Bat talde antimilitarista, Iherbide antzerki taldea, eta abar.

Halaber, bertan egon dira Am-nesty International, Anfas eta hainbat dantza talde. Lan horrek guztiak Udalaren onespena jaso du, Maria Angeles Aristu Gaz-teria zinegotziaren bidez, baina arazoa ikastaroa ezarri nahi izan dutenean sortu da.

" M R f f

Hitzaldiak eta zinema Euskararen Asteburuan

IRUNEA

Euskararen Astea zabaldu zen atzo Arakilen, bertako Euskara Batzordeak antolatuta, Arakilgo Udalaren eta Nafarroako Go-bernuaren d i ru laguntzarek in . Atzo, gaueko 9etan, Toponimiari buruzko hitzaldia izan zen Etxa-rrengo kontzejuan, gazteleraz, eta gaur ostirala, ordu berean eta Izurdiagako elkartean, 'Euskara Nafa r roan , his tor ia eta gaur egungo egoera' izeneko mintzal-dia dago iragarrita. Hau ere gaz-teleraz izango da.

Bihar, larunbata, urriak 8, arratsaldeko 6etan, Kixka an-tzerki taldea ariko da Ihabarko kontzejuan, bere azken lana an-tzezten, eta igandean, urriak 9, eguerdiko le tan, Txotxongilo taldeak eskainiko ditu bere abi-leziak Hiriberriko kontzejuan. Egitarau oparoa, beraz.

Nmrreriako itunitik

Juan Kruz Lakasta

Frantses Bidetik Uda hasierako lehendabiziko

gau epel horietako bat zen hura, eta ilbeherean ginelarik, ilargirik ez zen kasik. Izarren dirdir indar-tsuak txunditurik gintuen. Hiriko gau argitsura ohitutako gu beza-lako iruindar peto-peto batzuen-tzat, izarrez beteriko mendiko gau ilun hura sekulako ikuskizu-na zen. Goiari so, mutikote musu gorriaren azalpenak itsu-itsuan segitzen genituen. Bere hatz mar-dula nora, gure begiak hara. Gur-dia eta Iparrizarra erakutsi zizki-gun, eta segituan guk zeruko Frantses Bidea segitu behar ge-nuela azaldu zigun, bide hori bera segitzen bai omen zuten ehiziek.

Ehizaren kontrakoa izanda ere, urduritasunak erraiak nahasten zizkidan. Estreinakoz gure arba-soak bezala, mendian nintzen, basoan, afaria ehizatzeko prest. Herriko mutikoteok taldeka ba-natu gintuzten. Basapiztiak in-guratuko genituen, inondik ihes egiterik eduki ez zezaten. Musu gorriak irrintzia bota zuenean odola irekiten sentitu nuen ene zainetan barna. Ehizean hasteko ordua zen. Oihuka birikak behin

eta berriz hustu genituen, eta la-pikoak elkar joka ahal izan ge-nuen zaratarik handiena atera genuen.

Haatik, ez genuen sareak bo-tatzeko paradarik izan. Taldeok bidean inolako harrapakinik to-patu gabe egip genuen bat. «Tira, hau da hau zorte txarra», pentsatu nuen ene golkorako, «heldu den urterarte itxaron beharko dugu». Basaburuko herri horretako jaie-tara ailegatu ginenean, herriko mutikoteek marraskilo-pasare n nondik norakoak azaldu zizki-guten. Esan zigutenez, urtean behin Basaburuan milaka ma-rraskilo elkartzen dira iparralde-rako bidean, uda Pirinioak hara-tago igarotzeko. Giputzek ma-rraskiloekin zizekin egiten duten sarraski bera egin ez dezaten, bailarakoek ez diote horri publi-zitaterik ematen, baina gauza ja-kina da urtero kamioin bat istri-pua izaten duela marraskiloek errepidean utzitako arrastan irrist egin eta gero.

Oraindik ere ulertzen ez du-dana zera da, gu herrira bueltan itzuli ginenean zer dela eta geratu ziren herriko guztiak basoan, lu-rrean etzanda, parrez lehertuta.

Page 4: Nafarroako gehigarri /a Ostirala 1994k, urriareo 7n a …...1994/10/07  · Nafarroako gehigarri /a Ostirala 1994k, urriareo 7n a / IV. urte a /147 zenbaki. a Hegazti gorenak Uztailean

Nafarkaria

Linduxen urteru biltzen dira Lgatza taldeko partaideak ikerketa egiteko ALBERTO BtRGbRANDI

u ztailetik azarora arte Nafarroako lepoak Europatik datozen hegazti migratzaileen pasabiderik garrantzitsuenak bilakatzen dira. Autopista hauek aztertzeko urtero igotzen dira ekologistak, tirokatzeko ehiztariak. Lindux eta Organbidexka dira ikerketa serioenak daukatenak, eta

azken honetan jaun eta jabe dira ekologistak.

Hegaztien autopistak ALBERTO BARANDIARAN / IRUNEA

Udako beroak hasi eta bere-hala, giroak negu eta udaberriko hotz eta haizeak ahaztu ditue-nean, eguzkiak eta sapak giza-kiak eta animal oro zapaltzen di-tuztenean, orduantxe hasten dute hegazti migratzaileek lurralde urrunetik urteroko beren bidaia. Epeltasunaren bila, oraindik bu-rua azaldu ere egin ez duen ne-guaren beldurrez, milioika alek zeharkatzen dituzte milaka kilo-metro uztaila eta azaroa bitarte. Biologo eta naturazale guztien-dako naturak urtero sortzen duen

misteriorik erakargarrienetakoa da, baita ezezagunenetakoa ere.

Ibilbide horren lekuko pare-gabea dugu Nafarroa, Pirinioe-tako alde honetatik igarotzen baitira Europako Mendebaldetik datozen hegazti gehienak. Hiru dira orokorrean Europako ateak exodo erraldoi honetan: Bosforo Itsasoa, Ekialdeko Europako hegaztiendako; Italia eta Messi-nako Itsasartea erdialdekoenda-ko, eta Pirinioak eta Iberiar pe-nintsula mendebaldekoentzako. Mendikate horren altuera dela eta, mendebaldeko muturra na-hiago dute hegaztiek, eta haietan.

altuera gutxiko lepoak. Horrela, Organbidexka —Nafarroa Be-herea eta Zuberoaren ar teko mugan—, Lindux —Ibañetako gainetik gertu— edo Etxalar dira toki aukeratuak.

Ez da makala pasabide hauen garrantzia, hogei hegazti mota baino gehiago ikus baitaitezke migrazio une gorenetan. Esate baterako, kalkulatu da hamar milioi usok egiten dutela bidaia, nahiz eta, jakina, denak toki be-retik ez igaro. Atalai paregabe hauek 70eko hamarkadan eraka-rri zuten ekologisten arreta, eta 1973an Linduxen hasi zen he-

gaztien lehen kontaketa saioa. Abuztua eta iraila bitarte egin zi-ren lehen saioak, baina espe-rientzia eta baliabide falta zirela tarteko, emaitzek egin behar zen lan eskergaz ohartarazteko baino ez zUten balio izan. Geroago hel-duko zen orduko talde ekologista nafarraren (ANAN) banaketa. metodologia eta administrazioa-rekiko loturei buruzko desados-tasunek sortua, eta zailtasunak handitu ziren, horrelako lanak zerbait behar baldin badu, jendea eta baliabideak direlako. «Tal-dea banatu zenean» gogoratu du Alberto Bergerandi Ugatzako

partaideak, «guk gonbitea egin genien sortu ziren talde gu/.tiei Linduxen paratua genuen ata-laiara joateko, baina askok, siglei ematen dieten soberazko ga-rrantziak jota edo, uko egin zio-ten proposamenari eta guk ba-ka r r ik au r r e r a eg in g e n u e n proiektuarekin».

Urte hauetan guztietan Ugatza taldearen ardura izan da pasabide eder horretatik igarotzen diren hegaztien zenbaketa lana. Nafa-rroako Gobernuaren dirulagun-tzarik gabe, taldeko partaideen eta bazkideen sosekin ateratzen da aurrera proiektua, baina ho-r r e l ako lana merez i , merez i duela azpimarratzen dute. «He-gazti hauen zenbaketa egiteko toki aproposena ezezik, jendea-ren heziketa bultzatzeko ere pa-regabea da», azaldu du Berge-randik.

Linduxen nola edo hala datuak biltzen ziren bitartean, 1979an beste lepo bat aukeratu zuten eko log i s tek hegazt ien mugi-mendu hauek aztertzeko. Or-ganbidexkan, horrela, Frantzia-ko hainbat ekologista eta biologo bildu ziren ordutik aurrera iker-keta lanetan, baina bertan, Lin-duxen ez bezala, gogor egin zie-ten aurre lur-eremu bera berega-natu nahi zuten ehiztariei. Ga-tazkak tarteko, Organbidexka lepo askatua izeneko taldeak hi-tzarmena izenpetu zuen Admi-nistrazioarekin, eta horren ara-bera, Organbidexka lepoaren ja-be bilakatu zen, eta ehiza debe-katu. Horren truke, Ingurugiro Ministerioak zuzenean 100.000 libera ordaintzen dio urtero Zu-beroako Sindikatuari.

Borroka eta lorpen hau beti aipatu da eredu gisa, eta joan den astean iragarri zen talde berak Erroimendiko lepoa ere erosia zuela hegaztien ikerketarako. ANAT-LANE talde nafarraren ustetan, oso garrantzitsua da lepo aske bat izatea, eta urte hauetan guztietan antolatu dituen hegazti migratzaileei buruzko jardunal-dietan, Administrazioa, ehizta-riak eta ekologisten arteko ma-hainguruetatik garbi atera da ondorio gisa kontserbaziorak o urrats eragingarri bakarra lepo askea dela. «Hegazti asko babes-tu eta salbatzeaz gain» azaldu du

Sai zuria. ALBERTO BERGERANDI Zapelatz liztorjale. ALBERTO BERGERANDi !»rr

Page 5: Nafarroako gehigarri /a Ostirala 1994k, urriareo 7n a …...1994/10/07  · Nafarroako gehigarri /a Ostirala 1994k, urriareo 7n a / IV. urte a /147 zenbaki. a Hegazti gorenak Uztailean

Nafarkaria

Mikel Baztan taldeko kideak, «ingurugiro hezkuntza eta kon-tzientzia lor daiteke: denena da eremu hori eta denen artean ba-bestu bchar da» . N a f a r r o a n hor4relakorik lortzeko, baina, hcmen eskasian dauden dirula-guntzak eta koordinazioa behar direla azpimarratzen dute talde ekologistakoek.

Denak ez datoz bat, alabaina. Ugatzakoak kritikoak dira ez es-perientziarekin berarekin, baina bai egin den moduarekin. «Has-teko, denak kanpokoak dira» dio Bergerandik, «eta guri kontsei-luak emateko heldu dira. Baina larriena da ehiztariekin izan du-ten buruz buruko gatazka. Guk, Linduxen hasi ginenean ehizta-rickin egin genuen lan, eta ba-tzuk gure taldeko kideak cgin zi-ren, eta beren lagunen artean kontzientziazio pixka bat sartu zuten. Hauek ehiztarien kontra joan dira hasieratik, eta ondorioz so r tu da i n g u r u a n ' E h i z a , Arrantza eta Ohiturak' alderdia, izugarrizko indarrarekin».

Bi talde nafarrak, baina, ados daude ehiztarien kontrako era-bateko jarrera amaitu edo amai-tutzat eman behar dela aitor-tzean. Mendia eta hegaz t iak erreibindikatzen dituzten bi gi-za-talde hauen arteko gatazka Administrazioak nahita bultza-tuta ere izan dela azpimarratu du-te, «horrela arazo larriagoak ez-kutatzeko asmoz», eta ehizarako postuen kontra doaz kritika guz-tiak. «Usoak Pirinioetan sartzen d i rene t ik» aza ldu du Dav id Guzman A N A T - L A N E k o ki-deak, «bateriek agurtzen dituzte nonnahi, eta gogoratu behar da duela hogei urteko kopuru ber-bera harrapatzen dela, baina as-koz ehiztari gehiago daudela». Bere ustetan, atarramenduri k ematen ez duten postuak kendu egin beharko lirateke, horrela populazioak hobera egingo bai-luke. Bergerandik ere ehizak berak azken urteotan izan duen bi lakaerar i egotzi dio errua. «Lehen txabolak erabiltzen ziren ehizarako, eta usoak pausatzen ziren, basoetan jaten zuten eta egiten zen ehiza askoz ere zen-tzuzkoagoa zen. Orain, tiro ho-tsen artean igarotzen dira Piri-nioetatik, eta ez dira pausatzen».

Hegaztien migrazio epeak zehazten dituen koadroa.

Organbidexka, garrantzitsuena A.B. / IRUNEA

Joan den astean iragarri zuten 'Organbidexka lepo askatua' tal-dekoek Erroimendiko lepoa be-reganatuta zutela, zeuden ehiza postuen enkantean sartu ondo-ren. Heldu diren hiru urteetan, horrela, hegaztien migrazioaren «ikerketa baketsua» egingo dela azaldu zuten 1979an sortu zen taldeko partaideek.

Organbidexka hegaztien iker-ketarako Europako gunerik ga-rrantzitsuenetakoa da, eta lehena miru gorriari eta usoari —txolo-mak zein pagausoak edo usapa-lak— dagokienez.

Europa osoko segimendu ze-hatz eta sakonena egiten da ber-tan, eta ohizko migrazioaldi ba-tean 300.000 uso eta 35.000 ha-rrapakari inguru ikusten ahal di-ra. Lindux eta Lizarretan biltzen diren datuekin batera. 180 he-

gazti mota sailkatu eta ikertu ahal izan dira.

Ikerketa lanaz gain, dibulga-zioa ere sakontzen dute talde-koek, eta urtero zortzi mila per-tsona inguruk bisitatzen dute Or-ganbidexka, eta lO.OOOk Liza-rreta. Hala ere, asmoa ez da hor bukatzen. Ekologistek diotenez, ehiza postuen bidez egiten den harrapaketa ez da batere ohitu-razkoa, 1961ean soilik 20.000 li-bera biltzen baitzituen Zuberoa-ko sindikatuak. Gaur egun ehun aldiz gehiago jasotzen du. Hala-ber, Organbidexkako kaskoa soi-lik 500 metro direla diote, eta Pirinioetan ehizarako erabiltzen direnak 200 kilometro inguru di-ra. Ondorioz, bigilantzia oso urria da, eta ingurugiroak kalte ugariak jasan ditu azken urteo-tan, baita egin diren pistengatik eta hegazti mota babestuen kon-tra egin diren erasoengatik ere.

?»rria. ALBERTO BERGERANDI

mintzoak

2 +2 = n • Letretan ikasia izanik, ez naiz gauza 'n ' hizkia mate-matiketan zer zenbaki klase den zehaztasunez adierazteko. Baina bai baitakit, erdaraz hezitua, negatiboaren inizial-tzat har daitekeela (no, nunca, nadie, nada...), ahaleginduko naiz 2+2 batuketatik emaitza 'enea' ateratzen —neutroa? nuloa?—. Positiboa balitz, hainbat hobe, hitzen bidez burutuko badut ere.

BAT— 'Los violentos' izenekoak direla eta, Estatuko komunikabideek erakusten duten adostasun ia erabate-koak ematen du zer pentsa. Batetik harritzekoa da, bertze-tik trinkotzekoa. Egitez zalan-tzagarri, ustez zalantza era-gingarria. Harridurak zalan-tzak areagotzen, alde batean. Harri koxkorrak amiltzen omen dira etengabe, harkai-tzak zutik dirauen arren. Sen-do ala kolokan ezin zehaztu.

BI— Ikuspuntu orokortua-rekin oraindik bat ez datorre-na, amildegi gero eta sakona-go baten aurrean dago. Halare, honezkero sobera sakon eta kezkagarria. Baliteke oker izatea, eta honaino oker iritsi izanak betiko makalduko lio-ke erizpidea, konparaziorako, auzitegi baten aurrean.

HIRU— 'Poder' hitza topi-koak makalduta dago. Beraz, hobe erraten badut ikuspuntu orokortua boterearena ez, bai-zik ordenarena dela. Izan ere, topikoak oraindik ere izugarri indartzen baitu 'orden' hitza.

LAU— Tira, ordenaren ikuspuntua bere egiten ez duenak dagoeneko ez du au-kera propiorik, hau da, ez du oker izateko eskubiderik bere erara, bere erizpidearen ara-bera. Ez du zuzenbiderik or-denera tolestu gabe —sal-buespenak salbuespen?—.

BOST—- Bat daramat, bio-lentoen munduari itsikeria mentala aurpegiratzen zaio. Eta inmobilismoa, denbore-kin —pluralean— batera eboluzionatzeko borondaterik falta. Baina itsukeria horiek

egiazkoak izan edo ez izan, orden horren begietan daude, ezinbertz.ez. Bereiztu deza-keen bilakaera bakarra 'orde-neratzea' baita.

SEI— Ezinbertzez erran berri dut, baina ordenak badu aukera franko. Ordena alda daiteke desordenatu gabe. Zuzen eta oker izan daiteke inori arrazoi osoa kendu-emateke. Azken finean, orde-na bera, bere arra-zoia eta bere indarra —singula-rrean?— etengabeko egokitze ba-ten ondorioa litzateke, eta ez

bazkaldugabea bazkalondora gonbidatzeko abiapuntua.

ZAZPI— Orden topikoak, berriz, bere gainetik kentzen ditu bai aukeratzeko eran-tzunkizuna, bai erantzunkizu-naren aukera. Biolentoen au-rrean bere berean mantendu eta erreprimitu bertze erre-mediorik —bertze erantzun-kizunik— ez du. Errepresioa-ren kalte eta ezbeharrak ere biolentoei leporatuko dizkie, NAFARROA OINAZEZ. Arrazoiaren podenoz.

ZAZPI T'ERDI— Irudi bat erabiltzearren, bankak '7 y medio' karta jokuan bezala jokatzen du. Gainditu behar ditu, hil ala bizi, jokalari 'plantatuen' apostuak. Joka-lari ohien apostu galduak be-reganatu, metatu eta kitto.

ZORTZI— Guztira, ente-lekia, batuketa bikoiztua —neutroa? nuloa?—. Orden zapaltzaile bat, hondakinen gainean eraikia, baina honda-kinez, iraultzailea ez bezala. Eta hondakin ugaltzaile, birzi-klatzailearen kontrara. Zabal-tzen baita zapalduz, haundi-tzen baita txikituz, SOÑAN-DO CON LA PAZ Haimden-burg. Borobiltzen baita kua-dratuz —sofistikoki, jdema-gojikoki,- martzialki—.

Angel Garcia Etxandi idaziea

Suge-arranoa. M.J. ARZOZ

Page 6: Nafarroako gehigarri /a Ostirala 1994k, urriareo 7n a …...1994/10/07  · Nafarroako gehigarri /a Ostirala 1994k, urriareo 7n a / IV. urte a /147 zenbaki. a Hegazti gorenak Uztailean

_ Nat'arroako Banakako Txapelketa-ko Hirugarren ihardunaldiko parti-dak, 1994ko otsailaren 5ean joka-tua. Pedro Viñal, 2.250 ELOkoa (Anaitasuna)—Carlos Fernandez De la Hoz (Casco Viejo). l.d4,Zf6; 2.Ag5,Ze4; 3.Ah4,g5; 4.f3,h4; 5.e4. Benetan, ateraldi bi-txia. Txurientzat, erdigunea. Bel-tzentzat, zutabe irekia, eta peoi bat zintzilik. Txurien onerako ote? 5...,e6; 6.Zf3,c5; 7.e3,Db6; 8.Ad3. Estrategia jokoa ari dira egiten. Txuriek damari gonbitea egin diote sartzeko, garapenari ekin dioten bi-tartean. Beltzek ez dute arretarik jartzen gazteluko peoiaren defen-tsan, beste asmoak baitituzte. 8...,d4; 9.d4,Zc6; 10.0-0,Gg8; 1 l.Ehl,Zd4; 12.bZ-d2. Txuriek erasoa daukate, eta mugimenduak ez galtzeari garrantzia eman dioten. 1 2 . , . , Z f 3 ; 1 3 . D f 3 , G g 7 ; 1 4 . Z c 4 , D c 7 ; 1 5 . e 5 , D c 6 ; 1 6 . Dh 3 ,b5 ; 1 7 . Z d 2 , D c 5 ; 18.Ae4,Gb8; 19.Zf3,Ae7; 20.aG-el,Gb6; 21.Ge2,d5; 22.Ad3,Ga6; 23 . a3 , G a 4 ; 2 4 . c 3 , a G - g 4 ; 25.Zd4,a6; 26.eG-f2,Gd4.

Zerbait saiatzeko egin dute, na-hiko itota baitaude. 27.d4,Dd4; 2 8 . G e 2 , A b 7 ; 2 9 . D f 3 , D a 7 ; 30.Gcl,Ad8; 31.Dh5,Dd4; 32.Ah7. Galera garrantzitsua, zuloak sor-tzen dituelako. 32...,Df4; 33.cG-el,Aa5; 34.b4,Ab6; 35.A4. 'Dh8 xa' jokaldkiak gaztelua harrapatu-ko luke. 35...,Gg8; 36.Af3,a5; 37.Dh7,Ef8; 38. Gfl,d4; 39.eG-f2,d3. Ikus koadroa. Txuriek posi-zioaren nagusitasuna baliatuko du-te partida erraz borobiltzeko, zaila bad i rud i ere. 4 0 . D d 3 , A f 2 ; 4 1 . A b 7 , G g 6 ; 4 2 . D e 2 , b 4 ; 43.b4,Db4; 44.Df2,Dc3; 45.Df7 xa ma. Azken unean, partida joana zegoenean, beltzek konzentrazioa galdu zuten.

Sekretu krudela •rrunean ikusten da etxea. Hain handia, bere keinu goratiarekin eta bere dorronekin zerurantz seinalatzen dutelarik han ha-tzemateko desioarekin. Aurre-kaldea, harrizko bloke handi batzuk goroldio beso baten az-

Vpian izkutaturik, hor dago, geldi baina aiduru. Landareek beha-tzen zaituzte beren mila begi

itsuekin. Zer izkutatuko du bere baitan harri masa honek? Neurrigabeko atea. Landutako egurrez egina, bere barruan

ixten du bere egia. Konturatu zara etxe honen gorakeriak jakinnahi desinteresa-tu bati aurre eman diola. Zergatik? Etxea konturatu da bertan sartuko zarela. Bere sekretua aurkituko duzu eta badirudi ho-rrek ikaratzen duela. Zer da? Atea zehar-katzen duzu eta zure begien aurrean ondo apainduriko atalondo bat agertzen da. Tapiz sakratu bat, urrezko argimutilak aintzinako eta garesti diren altzairuen gainean, lanpara astun bat zintzilik eta

Maider Eseberri (BARAÑAIN)

makina bat koadrok zure adimena dei-tzen dute.

—Sarjentua, berandu gatozela susma-tzen dut.

Detektibea, gortina batez apainduta dagoen ate ireki batera hurbiltzen da. Gela barrurantz seinalatzen du eta bere begiek, finkaturik puntu batean, senti-mendu arraro bat adierazten dute. Sar-jentua hurbiltzen da eta... bai, hor dago.

Odolezko putzu bat marmolezko lu-

rraren gainean. Argiak, leiho handi bate-tik sartzen delarik, eszena guztia argitzen du argitasun handiz. Sorbaldan sastada bat, birika zeharkatzen eta bihotzeraino iristen da, heriotz bat iragartzen du. Bai, berandu iritsi dira. Gelan beste hilotz bat aurkitu dute. Aurpegi zuriko gazte bat. Bere ondoan pote txiki bat dago eta ber-tan artseniko hautsak ikus zitezkeen, bu-ru hiltzea iragartzen. Maitasunak zeregin txarrak egiten ditu. Detektibea eta sar-jentua elkarri begiratu diote ikaraturik. Inoiz ez zuten pentsatu gaztea hori egi-

tera iritsiko zenik. Behin komisaldegian egon eta gero

kasua artxibatu zen galdutzat emanez. Ez ziren behar zen garaian iritsi. Gaztea de-sesperaturik, bere maitearen ukapenaga-tik beste pertsona batengan sentitzen zuen lehentasunagatik, bere bizitzarekin bukatzea erabaki zuen eta neskarenare-kin ere.

Etxeak sekretu krudel bat gordetzen zuen.

ooooocaoooooocooooooocKxxxxraoooo^

Bonifacio Manzanedo, Berako 'suizida mantsoa'

Rafael Alberti 'Sobre los An-geles' izeneko poema liburu bat dauka. Surrealismoa zene-ko garaikoa da, eta ulertzeak lanak ematen ditu. Albertiren baitan aingeruek eta deabruek borrokatzen omen dute, eta ez metaforikoki, baizik eta bene-tan. Liburu hori idatzi zuenean krisialdi bortitza ezagutu zuen bere buruak. Liburu horretako Nobela izeneko poema batek Beran jazotako gertakizun bat dauka mintzagai, eta gertaki-zun horrek bere gogoan sortu duen ezinegona. Funtsean, bere arimaren ajustiziaketa konta-

tzen du. Bere kasuan ajustizia-keta hori irudimezkoa izanik ere, gogora ekartzen duena egiatan gertatu zen Beran. Bes-talde esan behar da Rafael Al-berti garai hartan anarkismoa-rekin bat zetorrela. Berandua-go, 1931. urtean Espainiako Alderdi Komunistan sartuko da. Hau dio poema horren aha-paldi batek: 'Ilargiak 24 zitue-neko gau hartan,/nire gogoa ajustiziatu zuen,/Azaroaren suizida mantso bati nire ge-lan/atzendutako lanbro batek' . C. Brian Morrisek segidako oharra jarri z ion: ' Albertiri era-

JUANTXO URDIROZ

Ez usteak zure atean joka

Bonifacio Manzanedok moztutako zangoaren

zaurioihalak kendu zituen, eta irekitako

zauritik odolostu zen.

gin diote munduko gertakizu-nek; esate baterako, Sacco eta Vanzetti anarkista iparameri-karrenak, zeinak 1927ko abuz-tuan ajustiziatu baitzituzten.

Azaroaren suizida mantsoa, berriz, espainiarra zen, Boni-facio Manzanedo. Talde sindi-kalista baten burua geneukan, eta Beran, Nafarroan, Guardia Zibilarekin izandako tiroketa batean larriki zauritu zuten. Azaroaren 14eko Heraldo de Madrid egunkarian irakur dai-tekeenez, zango bat moztu be-har izan zioten. Handik gutxira, operazioa bukatutzat hartu zu-tenean, eta ohezko izarek era-bat estaltzen zutelarik, inor kontura ez zedin, Bonifacio Manzanedok moztutako zan-

goaren zauri oihalak kendu zi-tuen, eta irekitako zauritik odo-lostu zen, harik eta hil arte. Ez zen inor konturatu.

Hau da poema horren gai-nontzekoa: 'Ilargiak 24 zituen gau hartan/zimelduriko zeruko ostoak nire ohe gainean pau-satu ziren./Nire gogo inozoari hitzak ebatsi zizkioten./Libro batean ehortzi zuten gorpua, bere oinetan./Errege baten agindua zen./ Ilargiak 24 zituen gau hartan,/Hotzaren justiziak zuhaitz bati eman zion airea./Itzalean, galdutako le-rek/hasperenezko arrastoak hauteman zituzten,/negar irentsiak./Haren itzalean gaz-teluetako isiltasuna entzun zi-tekeen.

Page 7: Nafarroako gehigarri /a Ostirala 1994k, urriareo 7n a …...1994/10/07  · Nafarroako gehigarri /a Ostirala 1994k, urriareo 7n a / IV. urte a /147 zenbaki. a Hegazti gorenak Uztailean

T elebista kateen artean ikastur-te berriko pro-

gramazioa aurkezteko gala berezia antolatzea ezinbesteko bilakatu den honetan, Eguzki Irratia ez da atzean ge-ratu nahi izan. Nava-rreria Plazako irrati li-break Nafarroako An-tzerki Eskolan aurkez-tuko du gaur gauean bere programazio be-rria, ikuskizun berezi eta guzti. Programa-zioaren aurkezpenaren gibeletik Louvier's an-tzerki taldea ariko da eszenatokian, irratiaren 13. u r tebe te tzearen atarian.

JUAN KRUZ LAKASTA / IRUÑEA

Gutxigatik, ez dok hamahiru. Abenduaren 15ean, gaueko ha-marretan, 13 urte beteko ditu E g u z k i I r r a t i a k . H a m a h i r u udazken bata bestearen atzetik igarotzen direlarik, gauzak na-barmen aldatu egiten dira. Gaz-teak heldu bilakatzen dira, eta helduak zahar. Eguzki Irratia denboraren poderioz heldutasu-na lortu dutenon artean dago Jo-seba Zabaltza irratikidearen iru-dikoz. «Azken urteotan helduta-suna lortu dugu, eta ghetto-tik irten gara».

Hori guztia ospatzeko, Lour-viers antzerki taldeak, Eguzki Irratiaren eskutik, 'Rizando las ondas' obra taularatuko du gaur eta bihar ilunabarreko zortzietan

Gutxigatik, ez dok hamahiru Nafarroako Antzerki Eskolan. Obran aintzinako irratigintzara hurbilduko da talde gipuzkoarra. Taldekideen esanetan, «obraren helburua ez da erretrato zehatza egitea, baizik eta garai hartako irratiaren izpiritua isladatzea, gure estilo eta zoramenekin na-hastuz, emaitza entretenigarria lortzeko».

Obraren bitartez, aurtengo ikasturteko programazioa aur-keztuko du irrati libre iruinda-rrak. Joseba Zabaltza programa-zio arduradunaren arabera, urte berriari gogoz eta goiti eginen dio aurre Eguzki Irratiak. «Gaz-tetxea husten saiatu zirenean irratiak paper garrantzitsua jo-katu zuen, eta gauza bera gertatu da gartzelaratutako intsumitue-kin. Irratitik igortzen zaizkien agurrak garrantzi handikoak di-ra. Gertakizunok oraindik ge-hiago sendotu dute irratia, eta gu-

ourvier's: «Obra-ren helburua garai hartako irratiaren iz-piritua isladatzea da, gure estilo eta zora-menekin nahastuz, emaitza entreteni-garria lortzeko».

re gorakadar i lagundu diete . Inoiz baino entzulego zabalagoa dugu, eta halaber, lehen gurega-na hurbiltzen ez zen jendea hur-bildu da lan egiteko asmoz. Esa-terako, jende nahiko heldua ari da esatari lanetan».

Aurtengo programazioari da-gokionez ere kontent ageri zen Zabaltza. «Aurten, azken urteo-tako kalitate gorakadari eutsi diogu, eta, ene uste apalean, pro-gramazio mundiala osatu dugu». Navarreria plazako irratiak egu-nero orotara hamabi ordu emiti-tuko ditu zuzenean, eguerdiko ordu bata t'erdietatik goizeko or-du bata t'erdiak arte. Dena dela, irrati librearen ahotsa eguneko 24 orduetan zehar izanen da en-tzungai, Zabaltzak azaldu zue-nez. «Zuzenean emit i fzen ez dugunean joka ld i hobe renen errepikapena eginen dugu, hau da, programa hoberenak graba-

abaltza: «Aurten azken urteotako ka-litate gorakadari eu-tsi diogu, eta, ene us-te apalean, progra-mazio mundiala osatu dugu».

turik errepikatuko ditugu, eta horrekin batera musika sartuko dugu».

Ohi denez, kont ra informa-zioak garrantzi haundia izanen du. «Aur tengo gaueko berr i emankizuna indartzen saiatu ga-ra, eta hala bitarteko tekniko nola giza baliabide gehiago lortu di-tugu». Dena dela, bes te l ako gaiek ere euren tartetxoa izanen dute. «Aniztasuna da nagusi , kont ra informazioaren bidetik aldendu gabe, arestian irrati li-breetan lekurik ez zueka t en saioak dauzkagu. Iaz bezala, bes-teak beste, futbola, esoterismoa, amodioa, humorea eta sexuari buruzko saioak dauzkagu». Dena dela —nola ez ba— ekologia, feminismoa, homosexualitatea, amnistia, intsumisioa, errepre-sioa eta antzeko gaiei buruzko saioek hor darraite. «Oro har es-pezializazioa indartzen saiatu gara, saio bakoitzaren ardatz nagusia zehaztu nahi izan dugu».

Berrikuntzen artean euskara da aipagarriena. «Aurten orotara bost saio euskara hutsean izanen dira, eta beste asko elebidunak. Gorakada handia lortu dugu alor honetan». Programa euskaldun berrien artean Hiri Kronikak da aipagarriena. Horren barean Pa-txi Zabaleta, Gaizka Aranguren, Pili Yoldi eta sona handiko beste hainbat euskaldun izanen dira hizlari ostegun eguerdietan. Kul-tura ere nabarmen indartu da pro-gramazio berrian. «Kultur saio gehiago behar genituela uste ge-nuen, eta antzerkia, literatura eta i pu in k o n t a k e t e n i n g u r u k o saioak izanen ditugu».

EGUZKI Eguzki Irratiak azken MULTI bi urteotan bere mu-

MEDIA ga]<; Zabaltzeari ekin dio, eta irrati uhinetatik kanpo lanean hasi da. laztik martxan d i r a E g u z k i B a n a k e t a k e t a Eguzki Bideoak elkarteak. Le-hendabizikoak musika, literatu-ra, informazio eta komiki argi-talpen alternatiboak hurbiltzen ditu Iruñera, eta horiek hiribu-ruko gaztetxean jartzen ditu sal-gai ostiral arratsaldetan. Biga-rrenak, berriz, proiektore erral-doi baten bitartez bideo ekoizpen alternatiboak nahiz filme ezagu-nak pantailaratzen ditu igande arratsaldetan gaztetxean. Elkarte honen helburua bideo-ekoizpen lanetan hastea da.

Halaber, irratiak hainbat kul-tur ekitaldi antolatzeari ekin dio. Arestian aipatu antzerki emanal-diaz gain, urte honen hasieran Zarama, EH Sukarra, Huajolo-teak, Patagonia eta Egam elkartu zituzten kontzertu bakarrean. Heldu den urtarrilean oraindik ezusteko handiagoa emateko as-moa dute.

Page 8: Nafarroako gehigarri /a Ostirala 1994k, urriareo 7n a …...1994/10/07  · Nafarroako gehigarri /a Ostirala 1994k, urriareo 7n a / IV. urte a /147 zenbaki. a Hegazti gorenak Uztailean

«Manexek leku handia hartu zuen» L E.:/ DONAPALEU

Duela hamar urte zendu zen Manex Erdozaintzi-Etxart, idazle, poeta, pentsalari eta animatzaile aipatua. Bere obra bizirik da ezagutu dituen jende askorengan: horren oroitaraz-teko eta bultzatzeko 'Manex Gogoan' taldeak kantaldia eta

Manex Erdozaintziren omenaldiaren at'itxa.

herri bazkaria antolatu ditu, urriaren 14 eta 16an.

Ostibarreko Ibarlan 1934an jaio zen Manex Erdozaintzi-Etxart duela hamar urte zendu zen, Donapaleuko frantzisko-tarren buru zelarik. Apaiz, idazle, poeta, pentsalari, el-karte kudeatzaile, euskal kul-turzale eta bultzatzaile, Mane-xek ahaltasun asko agertu zi-tuen bere bizi laburregian. Donapaleun, Xantxo Iturrio-zen inguruan 'Manex Gogoan' taldea sortu zen udaberrian eta udazken honetako ekitaldiak antolatu ditu.

D o n a p a l e u k o H e r r i k o Etxean, irailaren 23an, 60 la-gun bildu ziren Manexez egin mahainguruan parte hartzeko. Lekukotasun ugariek gizona-ren garrantzia, handituz doana azaldu zuten.

Beste bi ekitaldiek festaren neurria emango diote omenal-diari.

Urriaren 14an, ostiral arra-tsez, frantziskotarren kaperan kantaldia antolatuko da. Ho-nen berezitasuna izango da Manexen poemak direla kan-tatuko. Iparraldeko kantari ugarik hartuko dute parte. Koldo Ameztoik ekitaldia ani-matu eta zuzenduko du.

Igande eguerdiz, frantzis-kotarren etxeak duen kalostra-pe ederrean herri bazkaria an-tolatuko da. Hor Ostibarreko Antzerkia taldeak 'Herri ho-nen erraietan' poema luzea antzeztuko du lletan. Ondo-ren bazkaria iraganen da, ber-

tsolari, kantariek giroturik. Gaitero, trikitilariak ere ager-tuko dira.

Jendeak bildu nahi zituenari omenaldi ederrenaren egitea da jendearen biltzea. Manexen gogo-bihotzek, elkartasun mugagabeak, behartari zuen maitasunak luzaz iraungo du herritarren eredu.

Xantxo Iturrioz Donapaleu-ko frantziskotarren anaidiko aspaldiko partaidea da. 'Ma-nex gogoan', Manex Erdo-zaintzi-Etxart zenaren ekitaldi oroigarri zerbaiten antolatze-ko, joan zen apirilean sortu zen. Xantxo Iturrioz talde ho-rren bihotz dabil geroztik. Manex zenaren itzalaz mintzo zaigu. EGUNKARIA— 'Manex go-goan' horrek zerbait gehiago erran nahi luke? XANTXO ITURRIOZ.— Erran nahi du epoka baten aipatzea. Manex norbait izan da, bere

ingurunean kokatu da eta bere hartu-emanak izan ditu, elkar-lanean ari izan da eta uste dut bere pertsona, bere karisma guziarekin inportanta baldin bada, beharbada, guretzat az-pimarratzekoa zen ere epoka horretan beste langile eta el-karteekin egin lana aipatu be-harra zela. Ez bakarrik Mane-xen beraren aipatzea, berak ez zuen hori maiteko, iduritzen zait bere mundua eta egin duen lana aipatu behar dela. EGUNKARIA.— Argi da une honetan bere oroitzapenak be-tetzen duela Donapaleu eta menturaz f rantz iskotarren etxea, Donapaleun... ITURRIOZ.— Bai, Manexek le-ku handia du etxe honetan eta berari esker, etxe honek hartu du halako zabalera bat. Zaba-lik nahi dugu etxe hau. Elkarte bat egina da Donapaleun, frai-le eta laikoen artean, etxe honi zabalik atxikitzeko bai anima-zioen egiteko, bai ongi eto-rriaren egiteko eta etxe honek ukan dezan Euskal Herrian le-ku bat, hemengo harat honate-tan, borroketan, lanetan eta festetan, guzietan. Iduritzen zaigu hori Manexek bizi izan duela eta horren biziarazten saiatzen gara gu ere, haren on-dotik.

EGUNKARIA.— Lehen ome-naldi-ekitaldi batean, hitzari garrantzia eman zaio... ITURRIOZ.— Manexek eremu handia zuen, talde anitzetan egin du lan eta hor ziren ma-hainguruan hura ezagutu duten batzuk. Hitza hartu zuten zer lanetan, zeri buruz, zer asmo-rekin ziren garai hartan azal-tzeko. Hor Manexek zer leku ukan duen agertu zuten. Nahi genuen hori agertu. EGUNKARIA.— Azkenik, festa eta kantari toki emango zaio: Manexek kantua sortzen zuen nonbait? ITURRIOZ.— Manexek, poeta gisa, kantua maite zuen. Poe-sia eta kantua elkarrekin egiten dira nonbait. Bada poesian kantua. Manexek lan bat egin zuen euskal musika eta taldeei buruz. Askotan bertsoaren eta kantuaren garrantzia aipatu zuen. Urriaren 14an, biak bat izanen dira.

1 Xantxo 1 p j

! Iturrioz i O o 2 ° O o 2 M o 3 / o 2 ">w o o * o o O g FRANTXISKOTARRA § § 8

Omenaldiaren bihotza

Xantxo Iturrioz Donapaleuko frantziskotarren anaidiko as-paldiko partaidea da. 'Manex gogoan', Manex Erdozaintzi-Etxart zenaren ekitaldi oroiga-rri zenbaiten antolatzeko, joan zen apirilean sortu zen. Iturrioz talde horren bihotz dabil geroz-tik. Manex zenaren itzalaz mintzo zaigu, eta erran duenez, Donapaleuko frantziskotarren etxeak «berari esker» hartu zuen zabalpena. Halaber, Ma-nexek lan egiteko zuen dohaina aipatu digu, eta talde orotan partaide sutsua zela azpima-rratu. Musika biziki maite zuen, «poeta baitzen, eta poesia eta kantua elkarrekin egiten di-relako, nonbait».