PUTZUZARREKO TRIKUHARRIA, IRAGANA KONTATZEN DUEN … · 2019-09-18 · PUTZUZARREKO TRIKUHARRIA,...

5
PUTZUZARREKO TRIKUHARRIA, IRAGANA KONTATZEN DUEN MARKA BAT PAISAIAN > 10 ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Partida ez da tanto bakar batean irabaziko IÑAKI ALTUNA > 9 TURISMOA: Heriotza eta tragedia ikuskizun turistiko bihurtzeko joera gora egiten ari da > 4 www.gaur8.info mila leiho zabalik 2019ko abuztuaren 10a | XIII. urtea • 632. zenbakia 0,50 euro Andoni CANELLADA | FOKU

Transcript of PUTZUZARREKO TRIKUHARRIA, IRAGANA KONTATZEN DUEN … · 2019-09-18 · PUTZUZARREKO TRIKUHARRIA,...

Page 1: PUTZUZARREKO TRIKUHARRIA, IRAGANA KONTATZEN DUEN … · 2019-09-18 · PUTZUZARREKO TRIKUHARRIA, IRAGANA KONTATZEN DUEN MARKA BAT PAISAIAN > 10 ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Partida ez da

PUTZUZARREKO TRIKUHARRIA, IRAGANAKONTATZEN DUEN MARKA BAT PAISAIAN > 10

ASTEARI ZEHARKA BEGIRAPartida ez da tanto bakarbatean irabaziko IÑAKI ALTUNA > 9

TURISMOA: Heriotza eta tragediaikuskizun turistiko bihurtzeko joeragora egiten ari da > 4

www.gaur8.infomila leiho zabalik

2019ko abuztuaren 10a | XIII. urtea • 632. zenbakia0,50 euro

Andoni CANELLADA | FOKU

Page 2: PUTZUZARREKO TRIKUHARRIA, IRAGANA KONTATZEN DUEN … · 2019-09-18 · PUTZUZARREKO TRIKUHARRIA, IRAGANA KONTATZEN DUEN MARKA BAT PAISAIAN > 10 ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Partida ez da

herria

Putzuzarreko trikuharria, HernanikoEreñotzu auzoan, Akolako atseden gu-netik 200 bat metrora ipar-ekialde-rantz, pistaren albo samarrean. Aran-zadi Zientzia Elkarteak bazuentrikuharri horren berri, 2014an eman

baitzien abisua Lontxo Ugartek, beste askotan beza-la. Idiazabalen bizi den aramaioar horrek loturadauka Aranzadirekin duela 30 urte baino gehiago.Indusketa askotan parte hartu du boluntario eta be-re zaletasun handienetakoa horixe du: mendira jo-an eta altxorrak topatzen saiatzea. «Pistetatik kanpoibiltzen naiz, normalean jendea ibiltzen ez den to-kietatik, lurrera begira, trikuharriak, dolmenak etabestelako aztarnak topatu nahian. Jada begia entre-natuta daukat eta normalean asmatzen dut, bainatartean izaten dira alarma faltsuak, aztarna megali-tikoak diruditenak, baina gero ez direnak». Putzuza-rrekoak ematen zuen eta bada. Baina, nola jakin trikuharri baten aurrean egon

gaitezkeela? «Aldez aurretik paisaia pixka bat eza-gutu beharra dago, bertako erliebea nola dagoen ja-kin. Euskal Herrian horrelako aztarnak topatzekoohitura handia dago. Barandiaran hasi zen horretaneta gero Elosegik jarraitu zion. Eta haietatik hasita,Aranzadiko bazkideek eta bertako jendeak ezagu-tzen duten paisaia horretan atentzioa ematen die-ten gauzei erreparatzeko ohitura daukate. Dolmenbaten ezaugarria, normalean, harrizko ganbara batizaten da, hutsune bat, gorpuak barruan sartzeko.Horren gainetik eta hori inguratuz harrizko tumulubat izan ohi da; forma borobilekoa eta erdian konbe-xua. Laukizuzen formako ganbera bat eta inguruguztia harri tumulu batez bildua. Hori da, berez, tri-kuharriaren forma, baina normalean suntsitutaegoten dira eta topatu ohi duguna harriz egindakokonkor bat izaten da. Eta konkorraren erdian azale-ratu daitezke ganberaren zati batzuk. Finean, jato-rrian trikuharria harriz egindako kaxa bat da, baina

gelditzen diren aztarnak bestelakoakizaten dira», azaldu dute AranzadiZientzia Elkarteko Jexux Tapiak etaManu Zeberiok. Arkeologoak dira etaberaiek zuzendu dituzte Putzuzarrekotrikuharriaren indusketa lanak duelaegun batzuk. Esanda bezala, Aranzadin jasotzen

dituzten aztarna megalitikoen abisue-tan, batzuk benetako aztarnak dira etabeste batzuk ez, lehen begi kolpean ha-la iruditu arren. Putzuzarrekoa, bada.Iaz aritu ziren pixka bat ingurua garbi-tzen eta joan den astean hiru egunetanaritu dira indusketa lanetan, Hernani-ko Udalaren laguntzarekin. Dagoenekolehen egunean, azal-azalean ari zirela,material arkeologiko interesgarriak to-patu zituzten: suharrizko bi printza etagezi punta bat. «Suharria da historiau-rre osoan harrizko tresnak egitekogehien erabili den lehengaia. Hementopatutakoak, gainera, gertukoak bai,baina ez dira bertakoak. Pieza horiek

gizakiak egindakoak dira; gauzak moz-teko eta ebakitzeko erabili ohi ziren.Putzuzarren topatu dugun suharri mo-ta ez da bertakoa, flyscheko suharriada. Eta horien artean, ematen du Bida-xuneko motakoa dela. Suharria EuskalHerriko toki zehatz batzuetan azalera-tzen da; Trebiñun, Urbasan, Barrikaneta baita Bidaxunen ere», azaldu du Ta-piak. Ohikoa da suharri mota horiek topa-

tzea Ereñotzuko paraje inguru horre-tan. «Pentsatzeko da garai hartan erenolabaiteko trukeak eta merkataritzabazegoela. Ez dakigu truke hori nolagertatzen zen. Batzuetan, dagoenekoegindako piezak trukatuko zituzten,eta, besteetan, harri masak, lehengaiabera. Eta pentsatzekoa da gero herrix-kan bertan lantzen zutela lehengaiatresna horiek egiteko», jarraitu du ar-keologoak. Polita izan da. Lehen egune-an topatutako gezi puntari falta zi-tzaion beheko partea topatu baitute

Aranzadiko arkeologoaketa Ereñotzukobizilagunak elkarlaneanaritu dira indusketalanetan. Andoni CANELLADA | FOKU

PUTZUZARREKO TRIKUHARRIA,AUZOLANAK ERAIKIA ETA BISTARATUA

Amagoia Mujika Telleria

Lehendik ere badira aztarnak Hernaniko Igoin-Akolako estazio megalitikoan eta orainPutzuzarreko trikuharria batu behar. Aztarnoi begira duela lau mila urteko gizarteari buruzkotasun asko sumatzen dituzte arkeologoek.Adibidez, trikuharriak auzolanean egitenzituztela. Indusketak ere halaxe egin dituzte.

Page 3: PUTZUZARREKO TRIKUHARRIA, IRAGANA KONTATZEN DUEN … · 2019-09-18 · PUTZUZARREKO TRIKUHARRIA, IRAGANA KONTATZEN DUEN MARKA BAT PAISAIAN > 10 ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Partida ez da

2019 | abuztua | 10

GAUR8• 10 / 11

hirugarren egunean. Pieza osoak, za-lantzarik gabe, informazio gehiagoemango die adituei. Ezjakintasunetik magia begitandu

daiteke zentimetro gutxi batzuetakosuharrizko pieza bati begira jarri etaduela 4.000 urte gure arbasoak nolabizi ziren irudikatzeko ariketa. «Ez damagia, zientzia da», zehaztu du zorrotzTapiak.

EHORZTOKI KOLEKTIBOAK

«Trikuharriak ehorztoki kolektiboak zi-ren, egungo panteoien modukoak. Har-losez itxitura bat egiten zen, paretaketa tapa bat, eta gorpuak osorik bertansartzen ziren. Neolito garaian hasi zi-ren, Kristo aurretik lau mila urte ingu-ru, eta brontze arora arte iraun zuten,Kristo aurretik 1.500-2.000 urte. Hilda-koari zenbait osagairekin laguntzen zi-tzaion; apaingarriak, berak erabiltzenzituen gauzak, gezi-puntak, armak, la-banak, zeramika ontziak... Ez dago es-

presuki hildakoarentzat egindakoofrendarik. Egunerokoan erabiltzen zi-tuzten tresna arruntak topatu ohi ditu-gu. Normalean gauza horiek egoten zi-ren trikuharrietan, beste gauza bat daegunotara zer iristen den eta zer ez.Materia organiko guztia normalean de-segin egiten da. Hezurrek eta zeramikaontziek, dauden lurraren azidotasuna-ren arabera, iraun dezakete edo ez. Ka-su honetan, Putzuzar inguruan hare-

harria da nagusi, lurra oso azidoa daeta hezurrak eta zeramika desegin egi-ten dira. Baina harria kontserbatu egi-ten da», azaldu du Jexux Tapiak. Suharrizko pieza horiei begira, adi-

tuek aise ikus dezakete zer teknika mo-ta erabili zuten pieza egiteko orduan,eta horrek informazioa eskaintzen du.«Ez dakigu bakoitzak bere piezak egi-ten ote zituen edota herrixkan horre-tan trebea zen batek egiten zituen guz-

Goian, Putzuzarreko trikuharriantopatutako altxorretako batzuk.Ezkerreko aldean, geziaren puntaosorik, bi zatitan banatuta.Eskuinekoan, suharri printza bat. Garaibatean ebakitzeko erabiltzen zituztentresna horiek. Andoni CANELLADA | FOKU

Dagoeneko lehen egunean gezi punta bat eta bi suharriprintza agertu ziren. Hirugarren egunean, gezi puntahorren beheko partea topatu zuten, gezia osatzeko falta zenpartea. Aurkikuntza ederra eta garrantzitsua

Beste askotan bezala, Lontxo Ugartek eman zuenPutzuzarreko trikuharriaren abisua Aranzadin.Aspaldidanik lotura dauka Aranzadirekin eta maite dumendi bazterretan aztarna megalitikoen bila aritzea

Page 4: PUTZUZARREKO TRIKUHARRIA, IRAGANA KONTATZEN DUEN … · 2019-09-18 · PUTZUZARREKO TRIKUHARRIA, IRAGANA KONTATZEN DUEN MARKA BAT PAISAIAN > 10 ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Partida ez da

herria

tiak. Hori ezin dugu jakin. Baina tekni-ka desberdinak menderatzen zituztelabai ikusten da. Denboran kokatzea zail-xeagoa da, trikuharrien erabilpenadenboran dezente luzatu baitzen; neo-litotik, Kristo aurretik 4.000 urtetik,2.500 urte ingurura arte. Badakiguzeintzuk diren pieza zaharrenak etazeintzuk berrienak, baina denak bateraagertzen zaizkigu eta zaila da kronolo-gikoki kokatzea. Ikatz piezaren bat edolortuz gero baliagarria litzateke, data-zio bat egiteko aukera izango genukee-lako». Putzuzarren topatutako gezia-ren puntari begira, teknika horiekKristo aurretik 3.000-3.500 urte ingu-

rukoak direla ondorioztatu dute adi-tuek eta, beraz, ehorzketen momentubat, gutxienez, inguru horretan kokatudute. Akola inguruan, Sagastietako lepoan,

badira trikuharri gehiago. «Igoin-Ako-lako estazio megalitikoa da hau etamonumentu megalitiko asko daude,trikuharriak gehienak. Baina gehienaktontorrean daude eta Putzuzarrekohau ez, hau beherago dago. Orokorreanpentsatu izan da monumentu megali-tiko gehienak mendi tontorren ingu-ruan zeudela. Baina azken urteotan to-ki baxuagoetan topatzen ari gara»,esan du Manu Zeberiok. «Badakigu monumentu megalitiko-

ak multzoka antolatzen direla eta ema-ten du paisaia pixka bat antolatu egi-ten dutela. Toki dominanteetan jartzendira eta multzotan. Kasu honetan mul-tzo nagusitik beheraxeago dago, bainatoki nahiko interesgarrian dago, koka-pena oso altua ez den arren. Pasoko to-ki batean dago. Beti egoten dira garran-tzia daukaten tokietan».

AURKIKUNTZA ARRAROA IZAN DAITEKE

Putzuzarreko trikuharriak, lehen bista-ra, badu beste berezitasun bat, «orain-dik ondo ziurtatu behar dena», JexuxTapiak nabarmendu duenez. «Norma-lean hemen Gipuzkoan topatzen ditu-gunak ganbara sinpleak izaten dira.Harrizko ganbara hori itxita eta tumu-luarekin erabat bilduta egoten da. Bai-na kasu honetan ematen du ganbaratikpasillo moduko bide bat ateratzen delatumulutik kanpora. Oraindik ez duguerabat zehaztu, baina susmo hori dau-kagu».

Susmo hori baieztatuko balitz, aurki-kuntza esanguratsua izango litzateke.«Horrelako monumentuak Errioxan,Araban eta Nafarroan ezagutzen dira,baina Gipuzkoan eta Bizkaian ez. Kul-turalki bi talde bereizi daitezke; hego-aldekoak eta iparraldekoak. Iparralde-koak askoz sinpleagoak izaten dira, baiegituran eta bai tamainan. Hau konfir-matuz gero, lehen kasua izango litzate-ke Kantauriko itsasaldean. Badaudehori pentsatzeko aztarnak, baina horikonfirmatu egin behar dugu», nabar-mendu du Tapiak. Eta baieztatzen ba-da, «aurkikuntza arraroa eta handia»izango dela garbi dauka. «Ezagunak di-ra bi isurialdeen arteko harremanak.Baina orain arte, berezitasun bezala,beti mantendu izan da monumentuenarteko desberdintasuna. Badakigu he-goaldean giza-taldeak handiagoak zire-la, ingurumena desberdina zelako; ga-rai hartako biztanleak dagoenekonekazariak eta abeltzainak ziren eta nekazaritza askoz hobe ematen zen he-goan iparrean baino. Horregatik logi-koa da pentsatzea hango gizarteakhandiagoak direla, nekropoliak han-diagoak direla eta, ondorioz, monu-mentuak ere hala dira. Iparraldeko gi-za-taldeak, berriz, badirudi txikiagoakzirela. Monumentu asko egiten dituz-te, baina denak txikiagoak. Kasu hone-tan, Putzuzarreko diseinu hau ez danormalean hemen topatzen ditugunenantzekoa, hegoaldekoen antzekoagoadela dirudi. Tira, izan daiteke, hipotesihorren gainean ari gara lanean, bainaoraindik baieztatzeko dago». Neolitoko gizarteak non hiltzen ziren

badakigu, baina ez dakigu non bizi zi-

Akolako atseden gunetik 200 batmetrora dago monumentumegalitikoa. Inguru horretakogainontzekoak tontorrean daude eta,aldiz, orain topatutako hau,beheraxeago. Andoni CANELLADA | FOKU

«Sinismena, lurraldetasuna, gizarte antolaketa... denalotuta dago eta monumentu megalitikoek horri guztiariburuz hitz egiten digute. Monumentu horiek egiteakauzolana eta elkarlana eskatzen ditu»

Neolitoko gizarteak badakigu non hiltzen ziren, baina ezdakigu non bizi ziren. «Badirudi garrantzi handiagoaematen zietela hildakoen munduari bizidunenari baino.Ehorztokiekin marka bat egin nahi zuten paisaian»

Page 5: PUTZUZARREKO TRIKUHARRIA, IRAGANA KONTATZEN DUEN … · 2019-09-18 · PUTZUZARREKO TRIKUHARRIA, IRAGANA KONTATZEN DUEN MARKA BAT PAISAIAN > 10 ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Partida ez da

2019 | abuztua | 10

GAUR8• 12 / 13

ren. «Segur aski etxeak, baserriak, loka-tzarekin eta egurrarekin egiten zituz-ten. Baina badirudi garrantzi handia-goa ematen zietela hildakoenmunduari bizidunenari baino. Arkitek-turaren aldetik, argi dago indar handiajarri zutela hilerriak egiteko, bai egitu-ra aldetik eta baita mendi gainean egi-ten zituztelako ere. Paisaian marka batutzi nahi zuten. Egitura hauek ez dirasoilik ehorztoki bat, hildakoaren hezu-rrak ezkutatzeko eta azkonarrak etaotsoak hildakoen hezurren artean ezibiltzeko toki bat. Hori baino gehiagodira. Monumentaltasun bat eman nahidiete, paisaian marka bat utzi. Edozei-nek ezagutu dezakeen egitura bat egindute eta puntu zehatz batean jarri; se-gur aski lurraldea kontrolatzeko etahildakoaren eskuetatik jasotzako lur-sailen jabetza hori aldarrikatzeko. Gai-nera, badute beste ezaugarri oso ga-rrantzitsu bat: kolektiboak dira.Sinismena, lurraldetasuna, gizarte an-tolaketa... dena lotuta dago eta monu-mentu megalitikoek horri guztiari bu-ruz hitz egiten digute. Monumentuhoriek egiteak auzolana eta elkarlanaeskatzen ditu. Denon artean eginak etadenontzako. Ez dira buruzagien ehorz-tokiak, herrixkako edo klan horretakokide guztien ehorztokiak baizik. Ho-rrek ere asko esaten du garai hartakogizarteaz».

AUZOLANA, BERTAKOEK BERE SENTI DEZATEN

Auzolanean egindako trikuharria auzo-lanean atera dute bistara. AranzadiZientzia Elkarteak gidatuta, Ereñotzueta inguruetakoak aritu dira indusketalanetan. «Aranzadirentzat oso garran-tzitsua da hori, herritarren inplikazioa.Hernaniko Udalak lagundu du indus-keta eta bertako jendeak jarri duen in-teresa izugarri polita izan da. Adin guz-tietako jendea gerturatu da. Erabakiakguk hartzen ditugu, baina jendearenlaguntza garrantzitsua da. Aranzadikhorren aldeko apustua egiten du, peda-gogia lan garrantzitsua egiten da ho-rrelako indusketetan. Arkeologiari ga-rrantzia ematen zaio, aurkikuntzapartekatu egiten da, herritarrak inpli-katu egiten dira... Bertako herritarrek

tokiko ondarea ezagutu eta bere senti-tzen dute. Eta hori da gerora aurkikun-tza horiek babestuta izateko biderikonena, bertakoek aurkikuntza hori be-raiena dela sentitzea», nabarmendudute arkeologoek.

ORAIN, ERRESPETATU ETA ZAINDU

Ondarea guztiona da eta hori erregula-tzen duten arauak eta izapideak daude.Kasu honetan, Gipuzkoako Foru Al-dundiari dagokio lan arkeologikoakbaimentzea. Tapiak dioenez, «lan arke-ologikoak ez dira zaletasun bat. Onda-rea ondo zaindu beharreko kontua da».Hartara, kasu honetan ere beharrezkoaizan da Aldundiaren baimena eta harkjarritako baldintzak betetzea. Hemendik aurrera, zer? «Pieza guz-

tiak gure laborategian aztertuko ditu-gu eta lehen bistara ikusi ditugun le-hengaiak benetan horiek direlaziurtatuko dugu. Gero, orain topatuta-ko piezak estazio megalitiko honetantopatutako beste piezekin konparatu-ko ditugu, eta baita Gipuzkoako etaEuskal Herriko beste batzuekin ere». Putzuzarrekoa bezalako egiturak ba-

bestu egiten ditu Aldundiak, bai legea-ren aldetik eta baita fisikoki ere. «Ez di-ra ixten, baina bai markatu etaseinaleak jarri. Eta urtean pare bat al-diz garbiketa bat egiten da, ingurua

garbi mantentzeko. Hortik aurrera, jen-deak errespetatzea eta zaintzea faltada». Kasu batzuetan, tokian tokikoudalak hesitu egiten du monumentua. Manu Zeberioren esanean, normale-

an jendeak errespetatu egiten ditu mo-numentu megalitikoak. «Lehen ez.Ehiztari askok monumentu horietanjartzen zituzten ehizarako postuak.Baina kasu askotan ezjakintasunagatikegiten dira horrelakoak. Azken hogeiurtean lan handia egin da kontzientziazabaltzeko, monumentu horiei balioaemateko eta zaintzeko. Orain, zorionez,ez dira horrelakoak gertatzen. EuskalHerrian normalean jendeak maite ditubere monumentu megalitikoak etazaintzen ditu». Baina ondarea zaintzeaz aparte, mo-

numentu megalitiko horiek informa-zio benetan baliagarria ematen dutegarai bateko gizarteez. «Klima larrial-diaz hainbeste hitz egiten den garaio-tan, gizakiak garai bakoitzean klima al-daketei zer-nolako erantzuna emandien iker dezakegu aurkikuntza horieiesker. Finean, gizakiak betidanik izanduen erronkarik handiena hori izanda: nola aurre egin klima aldaketa ho-riei», zehaztu du Zeberiok. Alegia, non-dik gatozen eta bidean zein puntutangauden jakitea garrantzitsua da noragoazen erabakitzeko orduan.

Igoin-Akolako estazio megalitikoanbadira monumentu gehiago,

tontorraren gertuxeago gehienak.Irudian, 1950ean Jesus ElosegikSagastietako Lepua deitutako

dolmenean ateratako argazkia. Bertan,Akola baserriko umeak ageri dira.

Jesus ELOSEGI | ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEA