Programa euskaraz

download Programa euskaraz

of 28

  • date post

    26-Mar-2016
  • Category

    Documents

  • view

    230
  • download

    6

Embed Size (px)

description

Udal programa

Transcript of Programa euskaraz

  • Irueak kudeaketan zein sakonean aldaketa behar du. UPNk uzten duen hiri grisa eta goibela gainditzeko eta modernotasunerantz abiatzeko, Iruea berritua, anitza, irekia, solidarioa eta kolo-rez betea sortzeko. Eskuineko gobernuen azkeneko 12 urteetan hainbat arlotan pairaturiko atze-rapena oso larria bada ere, gaur aldaketa hori gauzagarria da, horretarako baldintza aski betetzen baita.

    Bilduk defenditzen duen eredua interes espekulatzaileen aurretik pertsonak kokatzen dituena da eta elite ekonomikoen interesen aurretik gehiengoarenak; behin betiko bakera, proiektu aber-tzalea errespetatzera eta berradiskidetze sozialera eramanen gaituena. Hiritar guztien eskubide sozialak bermatzen dituen hiri eredua nahi dugu, erabakiak hartzeko jendartearen parte hartze zuzenari bidea emanen diona. Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidearen aldeko oinarri soziala handitzeko lan eginen dugu.

    Irueak bere burua kolorez janztea merezi du. Bada garaia gris iluna uzteko, uniformizazio kultu-ralaren kolorea, erabaki publikoen merkantilizazioa, poliziaren kontrola eta grina, zentsura edota desberdina denaren aurkako jazarpena uzteko. Iraina, gorrotoa eta herritar taldeei oztopoen po-litikaren ordez bestelakoa behar dugu, berdintasuna, errespetua, sormena, eta elkarbizitza sus-tatuko dituena. Bere ahalmen osoa garatzeko Irueak bere burua libre sentitu behar du, ekimen hiritarrak suspertu, Udalaren ateak parte hartzeari ireki, arteaz gozatzen dutenen talentua lagun-du,... Gure historia eta nortasuna berreskuratu behar ditugu, leku koloretsu eta dinamiko bihurtu. Horixe da erronka eta hau gainditzeko abertzale aurrerakoiak eta ezkertiarrak diren guztien inda-rrak biltzea beharrezkoa ikusten dugu. Eta erabaki horiek izanik eta itxaropenaz, Irueko Bilduk hiritarrekin 10 konpromiso hartzen ditu, gure hauteskunde-programan garatzen ditugunak. Udalean gure jardueraren ardatza izanen di-ren hamar printzipioak. Udalaren gobernutik edo oposiziotik gure helburua hiritarrek dagokien protagonismoa beregana dezaten izanen da. Horretarako elkarlanari eta ahaleginak biderkatzeari ateak ireki behar dizkiegu. Zure esku dago, gure esku, guztion esku.

    1. Euskal Herriaren bakea eta normalizazio politikoarekiko konpromisoa. Gernikako Akordioaren edukiekin bat egiten dugu eta eduki hauek betetzea gure lan politiko eta

    instituzionalean defendituko dugu, une historikoan gara eta. Heldu diren urteetan behin betiko bakea erdiesteko aukera erreala

    dugu, normalizazio politikoa eta berradiskidetzea; prozesu horrek indar politiko, sozial eta sindikal guztien elkarlana

    beharko du, errespetua, justizia eta biktima guztien-dako ordaina oinarri izanen dituen konponbidean

    sinesten dugun guztion aldetik, batik bat. Udal-gintzatik ere helburu honen alde egin nahi dugu.

    2. Euskal Herria nazio gisa eta pertsona guztiendako eskubide guztien aitorpenare-kiko konpromisoa. Euskal Herriko lurralde guztien arteko lotura sozial, linguistiko, his-toriko, ekonomiko, eta kulturalak defendi-tuko ditugu, hiriburuen artekoak bereziki. Bestalde, pertsona guztiendako eskubi-de guztiak aldarrikatzen ditugu, salbues-penik gabe, bizitzaren eskubidetik hasita eta, noski, tratu iraingarri edota tortura-rik ez pairatzeko eskubidea, zuzenbide-estatuari dagokionez.

    IRUEA: ALDAKETA GAUZAGARRIAETA BEHARREZKOA

    www.bild

    u.info

    2

  • 3. Hiritarren jendarte nahiz lan eskubideen defentsarekiko konpromisoa. Krisi gorria eta alderdi zein erakundeek planteatzen dituzten neurri antisozialak eta lan murrizketen aurrean, Iruean enplegu ezegonkortasunea edota lan-gabezian direnei formazio alternatibak eskaint-zeko udal ahalegina handitzeko konpromisoa hartzen dugu, enplegua edota autoenplegua sustatzeko. Udalaren zerbitzu sozialak ere ba-liabide ekonomikoz zein pertsonaz indartu eginen ditugu, betiere erabaki bakoitzean hi-ritarren ongizatea eta eskubide sozialak edota laboralak lehentasuna izanik.

    4. Hiri integratzailea eta integratuaren aldeko konpromisoa. (Natura eta bere baliabideekiko errespetuzko eredu osasungarriren baitan be-ren jendeak nahiz esparruak integratzen dituen hiria. Irizpide alternatiboak eta jasangarriak di-tuen bestelako garapen eredu baten aldekoak gara. Gure ustez aurrerapena pertsonen aurre-rapena da, hezkuntza, osasun, lan edota kultu-ra ereduen hobekuntza ardatz dituena eta hau gure ingurunea suntsiketarako aitzakia inolaz ere ezin delarik izan.

    5. Iruea euskalduna, eleaniztuna eta bere in-guruan erreferente kulturala izan dadin kon-promisoa. Nortasuna eta sustraia ematen diz-kigun hizkuntza izateaz harro den hiria, mundu kulturadunagoa eta aberatsagoa egiteko gure ekarpena dena. Hiria kosmopolita izatearekin batera bere inguruan erreferente kulturala izan dadin, gainerako herri, hizkuntza eta kulturetara irekia; kultura eskaintza zabala eta asmo han-dikoa eta kalitatezko hezkuntza eskaintza di-tuena, bere adierazpide eta diziplina guztietan.

    6. Enpresa sare propioa laguntzeko konpro-misoa. Multinazional handiei eta interes es-pekulatzaileei saria ematen dien ereduaren aurrean, enpresa sare propioaren alde gara, emakumeek, gazteek edota egoera gorrienean direnek bulkatzen dituzten ekimenen alde be-reziki. Bere jardueraren ardatza hiriko kanpoal-dean kokatzen duten alternatiben aurrean, gure errealitatean oinarrituriko enpresa eta merka-taritza eredua bizkortu behar da, erdigunea eta auzoak suspertzeko lagunduko duena.

    7. Hiritarren eta jendartearen parte-hartzeare-kiko eta kudeaketa publikoaren gardentasuna-rekiko konpromisoa. Hiritarren parte-hartzea bermatzeko bideak zabaltzeko lan eginen dugu, informazioa indartuz eta, munta handia duten

    proiektuen inguruan, kontsultak edo erreferen-dumak bultzatuko ditugu. Orokorrean, udal-erakundearen parte-hartze zuzenerako bideak indartzearen alde eginen dugu.

    8. Hiri irekia, mestizoa, zibikoa eta anitza erai-kitzeko konpromisoa. Etorkinak diren pertso-nak berdintasunez, duintasunez eta justiziaz hartuko dituena, Irueko hiritartasuna izan de-zaten lagunduz eta, horrekin batera, bere kul-turaren aberastasuna hirirako ekarpena izan dadin.

    9. Emakumeen berdintasuna, autonomia eta askatasun sozial zein laboralaren alde ari-tzeko konpromisoa. Krisi ekonomikoak eta erakunde frankoren neurri sozial murriztaileek emakumearen bazterketa eta kanporatze so-ziala azkartzen dituzte. Egoera honen aurrean adierazpen harroak eta edukirik gabeko legeak gainditzen dituzten neurri zehatzak ezartzea ezinbestekoa da (aurrekontuetan, jendartean, osasungintzan, hezkuntzan,...), hauen bidez emakumearen esplotazioari bidea ematen dion sistema patriarkala bukatzeko.

    10. Sistema publikoa defendituz, hiri solida-rioarekiko konpromisoa. Bereziki, egoera oke-rrena dutenak edo baztertze sozialean sartuak izanik pribatizazioa edota baliabide publikoen murriztapenen ondorio gordinenak pairatzen dituztenak laguntzen dituzten zerbitzu sozialen defentsaz

    EVAARANGUREN ARSUAGA

    Kazetaria eta irakaslea

    www.bild

    u.info

    3 bilduiruea

  • 1. HIRI PARTE-HARTZAILEA

    Gaurko eredu instituzionalak udala hiritarren-gandik urrundu du. Informazioaren zentrali-zazioa eta kudeaketa politikoa esku gutxitan utzirik, ezkutatzea, dokumentuak eskuratu ezin izatea (baita oposizioaren udal taldeetarako ere), sekretismoa eta informazioa enpresa zein talde zehatzei bakarrik ematea nagusitu egin dira. Udalaren hertsikeri honek erabakietan hi-ritarren eta oposizioaren parte-hartzea erago-tzi du.

    Egoera honen jatorria UPNren gobernuaren borondaterik eza izan da, parte-hartzea zapuz-ten tematu dena, aurretik ziren tresnak edukiz hustuz eta arauek aurreikusten dituzten beste-lako batzuk sortzeari muzin eginez. Parte-har-tzea eta informaziorako eskubidea bermatzeko bideak jorratzea ezinbestekoa da, gure hiriaren diseinuan eta eraikuntzan denak partaide izan gaitezen.

    Beraz, gardentasuna handitzea eta eztabaida politikoa hiriari irekitzea ezinbestekoak dira. Arlo honetan gure proposamenak honakoak dira:

    1.1. IRUEKO HIRITARREN ESKUBIDEEN GU-TUNA BERRIDATZI

    Gure ustez Hiritarren Eskubideen Gutuna eragi-le sozial, sindikal edo politiko, udal teknikari eta hiritarrekin oro har garatutako prozesu parte hartzailearen ondorioa izanen da, betiere Hiri-tarren Eskubideen Gutuna idazteko adostasuna bilatuko duena eta bere filosofia eta helburuak atxikiko dituena. Honek ondorengo printzipioak jasoko ditu:

    Hiritargoak udal politikan maila pertsonalean zein sortuko den egituraren bidez parte hartze-ko duen eskubidea bermatu.

    Hiritargoaren informazio eskubidea babestu, modu osoz, argiz, gardenez eta eraginkorrez.

    Hiritargoaren oinarrizko eskubideak babestu, inongo bereizketarik gabe.

    Hiritargoak udal lokal eta zerbitzu guztietan, inongo bereizketarik gabe sarrera librea izatea ziurtatu.

    Udal lokal ezberdinen ko-kudeaketaren es-kubidea bildu.

    Erreferendumaren bidez edota momentu oro ezartzen diren sistemen bidez, udal gaietan hi-ritargoaren erabakitze eskubidea aldarrikatu.

    Hiritargoa jardute parte hartzaileetan hezi ahal izateko, partaidetza gaietan giza heziketa sustatu eta bermatu.

    1.2. HIRITARREN PARTAIDETZAREN ARAUDI BERRIA

    Araudi berria eragile sozialak, sindikatuak, poli-tikariak, udal teknikariak eta hiritargoa oro har, kontuan hartuko dituen prozesu parte-hartzaile eta adostasunaren bidez idatziko da. Honako printzipioak jasoko ditu:

    Beharrezkoak diren partaidetza organoak sor-tuko dira (Hiriko Kontseilu Soziala, Auzoetako Kontseiluak,...); udal-organoek hauen erabakiak aintzat hartu beharko dituzte. Bere eginbeha-rrak betetzeko eta hiritarrek informazioa lortze-ko duten eskubidea bermatzeko baliabide aski izan behar dute.

    Hiritarren eskubideen gutunak jasotzen di-tuen irizpide orokorrak bilduko ditu.

    Jardunaren emaitzak ikusirik, araudiaren era-bilera zuzena eta beharrezkoak izan daitezkeen aldaketak egiteaz ardur