Ostirala ‘Hitza’-k pastoralen 2019ko uztailaren 19a X ... · HERRIKO HITZA NICOLAS SUSPERREGI...

8
IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA NICOLAS SUSPERREGI Azken bi urteetan, azkarki emendatu da arrantzari kalte egiten dion liga b Lohi gizen hori ureko azota hein handiegiak eragiten du b Araztegietarik eta laborantzatik heldu da itsasora gehiegizko azota b 4-5 Arrantzaleak haserretzen dituen liga Generoa ‘Hitza’-k pastoralen idazle gizonak galdekatu ditu emazteek tragerian duten lekuaz 3 Garraioak Garaziko trenbide langileek franko ilun ikusten dute Kanborako tartearen geroa 2 Ostirala 2019ko uztailaren 19a X. urtea 408. zenbakia www.iparraldekohitza.eus [email protected]

Transcript of Ostirala ‘Hitza’-k pastoralen 2019ko uztailaren 19a X ... · HERRIKO HITZA NICOLAS SUSPERREGI...

Page 1: Ostirala ‘Hitza’-k pastoralen 2019ko uztailaren 19a X ... · HERRIKO HITZA NICOLAS SUSPERREGI ... Garraioak Garaziko trenbide 3 langileek franko ilun ikusten dute Kanborako tartearen

IPAR EUSKALHERRIKOHITZA

NIC

OLA

S S

USP

ER

RE

GI

Azken bi urteetan, azkarki emendatu da arrantzari kalte egiten dion liga b Lohi gizen hori ureko azotahein handiegiak eragiten du b Araztegietarik eta laborantzatik heldu da itsasora gehiegizko azota b 4-5

Arrantzaleak haserretzen dituen liga

Generoa ‘Hitza’-k pastoralenidazle gizonak galdekatu ditu

emazteek tragerian duten lekuaz

3Garraioak Garaziko trenbidelangileek franko ilun ikusten dute

Kanborako tartearen geroa

2Ostirala

2019ko uztailaren 19aX. urtea408. zenbakia

[email protected]

Page 2: Ostirala ‘Hitza’-k pastoralen 2019ko uztailaren 19a X ... · HERRIKO HITZA NICOLAS SUSPERREGI ... Garraioak Garaziko trenbide 3 langileek franko ilun ikusten dute Kanborako tartearen

Iñaki Etxeleku Baiona

Okaztaturik, amore eman duteDonibane Garaziko trenbide lan-gile Thomas Giacominik (LAB)eta Daniel Etxeberrik. Baiona etaGarazi arteko trenbidearentzatAkitania-Berriak, Euskal Elkar-goko garraio sindikatuak etaSNCFek osatu gidaritza batzorde-ak 2020ari begira egin bidaien an-tolaketa berriak arranguraturik,kontraproposamena landu zutenlangileek, LAB eta CGT sindika-tuek aurkeztu zutena, eginahalatren mantentzeko Baxenabarre-ko hiribururaino, AHTaren ordu-tegiekin loturak bermatzeko.Ekainaren 14ko azken gidaritzabatzordeak ez ditu proposame-nak sartu plangintza berrian, etasegitu du lehentasuna ematenBaiona eta Kanbo arteko lotura-ren indartzeari.«Sinple da, ez dugu erantzunik

ukan ere» dio Thomas Giacomi-nik. «Daniel Etxeberri lankidea-

rekin erabaki dugu ez genuelagehiago segituko borroka horre-kin». Trenbidearen diruztatzaileAkitania-Berriarentzat txostena-ren ardura duen Mathieu Bergehautetsiak gomita egin zien lan-gileei duela bi aste, baina bazeki-ten gauzak trenkatuak zirela. «Ezginen libre bilkura horretara joa-teko, baina jakin genuen berengarraio plangintza mantendu zu-tela» dio Giacominik. «Gisa ho-rretako jokorik ez dezakegugehiago jasan, hautetsien probe-txuko baizik ez baitira eginak». Garapen Kontseiluak ere bil-

kura bat egin zuen maiatzaren14an Ipar Euskal Herriko garraio-ak eta, bereziki, trenaren aipatze-ko. «Trenbideko langilerik ez zu-ten gomitatu, edo ezagutzen ezditugunak, lotura izpirik gabeko-ak Garaziko burdinbidearekin». Arazoa da, apiril hastapenean

Baiona-Garazi trenbideko langi-leek ikusi zutela arduradunen gi-bel asmoak zein ziren. Argazki

bat ukan baitzuten begipean gau-zak argiki erakusten dituena. IparEuskal Herriko eta LandesetakoLurralde Burdinbideen Zuzenda-ritzaren barneetan hartu argazkiada; joan den martxokoa. Arbelanagusian, uda denboralditik kan-po aurreikusi tren kopuruak age-ri dira idatzirik. Baiona eta Kanboartean: 12 joan-jin. Kanbo eta Do-nibane Garazi artean: 6 joan-jin,baina horiek ez trenez, baizik eta«autobus elektrikoz». Baieztatudu duela hiru hilabete LABekotrenbide langileak zeukan arran-gura: autobusak ordezka lezakee-la trena Kanbotik Baxenabarrera.«Apirilaren 3an bilkura bat izangenuen Bordelen. Lurralde Bur-dinbideen Zuzendariari eskatugeniolarik bazekienez udatikkanpoko proiektu baten berri,ezetz erantzun zigun, alta argazkihori bere bulegoetan hartua izanzelarik. Apirilaren 3an, bazuen bihilabete karraskan ari ginela bes-te bidaia plangintza baten alde,

eta denek alegia egiten zuten en-tzuten gintuztela. Dadoak fal-tsuak ziren lehenagotik».

Lankide bati eraso dioteKanbo eta Garazi arteko burdin-bidea kalteturik ikusteko badutebeste arrazoirik Donibane Gara-ziko geltokiko langileek: leihati-lako ordutegian 40 oren kendu

dizkie zuzendaritzak joan denekainaren lehenetik. «76 oren eta45etik, 36 oren eta 15era pasatudigute 7 egunez, baina geltokiairekirik egotera beharturik».Ondorio larri bat izan du ordu-

tegi berriak, lankide bati erasobaitiote geltokian ziren bi bidaia-rik. Geltokia 06:30ean ireki behardute langileek, baina txartelaerosteko leihatila ez da 08:30ean

baizik irekitzen. Txartelik ez zu-telako erosten ahal, bi bidaiarikbulegoetan zen langileari zernahierran ziotela kontatu du bikti-mak, laido gordinak bota eta ma-kilekin joka ari izan zirela geltokibarneko altzarien kontra. Langi-lea, xifriturik, bulegora sartu zelaeta gakotu, baina bi bidaiariek se-gitu zutela leihatilari joka eta lai-doka, azkenean kanpora joanarte. Beldurrarekin, geltokia he-tsirik atxiki zuen 09:45 arte. Sala-keta jarri du langileak jendarme-rian. Zuzendaritzari jakinarazizion goiz hartan berean. Baina,Giacominiren hitzetan: «Gureenpresak halako axolagabekeriabatekin hartu zuen». Azken ustekabea, ekainaren

8koa da. «Ekainaren 8az geroz, 2tren —Donibane Garazira buruz-

ko 11:59koa eta Baionaraburuzko 13:02koa— ezdira gehiago gelditzenOrtzaizen eta Bida-rrain». Tanpez buru gai-nera erori zaien erabakia

dela dio LABekoak. «Bi trenek lo-tura egiten dutelarik AHTrekin». Zazpi eginahalak egin ondoan,

ez diote aterabiderik ikusten au-ziari langileek. Txostena haiekinsegitu duen CGTko arduradunaBaionako herriko etxerako boze-tan Bergeren zerrendan aurkez-ten denez, gainera, ez dute gehia-goko sostenguaren mentura us-natzen, alde horretatik.

Garaziko trenbide langileek ezdirote gehiago plan berriarekinKanbo eta Garazi artean trena kalteturik ikusi dute erakundeen plan berrian hangolangileek b Ordutegi berriarekin, lankide bati eraso diote Donibane Garaziko geltokian

Damien Rudant (CGT), Julien Delion (CGT), Thomas Giacomini (LAB), kontra proposamena aurkeztu zutelarik urte hastapenean. BOB EDME

Martxoko argazki bat eskuratudute trenbide langileek Kanbo eta Garazi arteanautobusa iragartzen duena

2 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 19aGaiak

Page 3: Ostirala ‘Hitza’-k pastoralen 2019ko uztailaren 19a X ... · HERRIKO HITZA NICOLAS SUSPERREGI ... Garraioak Garaziko trenbide 3 langileek franko ilun ikusten dute Kanborako tartearen

Joanes Etxebarria Maule

Joan den martxoaren8an, Emakumearen Na-zioarteko Eguna kariantolatu mahai ingurubatean, Joana Etxart

pastoral idazleak txakurraren le-kua eta emazteen lekua konpara-tu zituen, kultur plazak aipagaihartu aitzin: «Konprenitzen ahaldut txakurraren lekua: ezkara-tzean, arditegian, etxean [...] Txa-kurraren lekua konprenitzen dut;baina emaztearen lekua ez».Emazteen protagonismoaz, lehenlerroan duten edo ez duten le-kuaz, hots, generoaren ingurukogalderei erantzun diete hiru gizo-nek: Jean-Louis Davantek, Domi-nika Rekalt Titika-k eta FrantxoaCasetek, uda honetan emanenden Domingo Garatpastoralarenidazleak.Hirurentzat, gisa batez edo bes-

tez, gizartearen isla da pastorale-an ikus daitekeen genero bereiz-keta: «Bilakaera horretan partehartu behar dugu, eta azkeneanaitortu emazteak gu bezainbestedirela, bereziki argitasunez. Horibazter utzi dugu, ahantzirik beza-la», dio Davantek. Frantxoa Ca-set: «Lehen, pastoralak ingura-tuak ziren gehiago gizonei buruz:orain, ikusten dugu emazteekleku osoa nahi dutela hartu, etahori uste dut gauza normaladen». Rekaltentzat gai hori beraizan zen 2009an Belagileen traje-ria idaztera bultzatu zuena:«Abiapuntu bat zen emazteei zerleku eman edo nola aitzinera iga-naraz; hartako nuen hautatuasorginen istorio hori». Pierre deLancre eta sorginen kontrako au-ziak hartu zituen pastoral gaitzat.

Emazteak historianJean Louis Davantek dionaz,1980an agertu ziren lehen emazteaktoreak taula gainera Urdiñar-ben, 1990an lehen türk andereak.Pertsonaia nagusia edo süjetaemazte bat zutenak, berriz, aitzi-

neko pastoraletan izanak zirenusu. Baina garai horietan, san-tuen biziak kontatzen ziren. Da-vanten erranetan, historian «ezda batere aisa emazte süjet edire-tea. Gizonek dute historia izkri-batu; gainera, emazteek bizi pu-blikoan leku gutxi ukan dute be-rriki arte». Horregatik, biaterabide ikusten ditu: «Historiahurbilean xerkatu eta ez EuskalHerrira mugatu». Nork idatziaduen eta gaia zein den salatugabe, Muskildiko herriak 2021eanemanen duen pastoraleko idazleberri batek «etsenplua» emanenduela ziurtatu du: «Heroia emaz-te bat da, eta ez euskalduna. Etahistoria hurbilekoa, emazte horiduela urte zenbaitzuk zenduabaita, ontsa ezaguna».Bat egin du Euskal Herritik

kanpo bilatzearekin Rekaltek ere,Louise Michel iraultzaile anarkis-taren izena emanez, adibide gisa-ra. «Beste pista bat» ere ikustendu: «Euskaldun emazte nahibada atzeman, behar da hazkatuhistoria ofizialetik harago, atze-mateko emazte protagonista».Hor, 36ko gerra zibilean partehartu izan duten emazte gudariakhartu ditu adibidetzat. Baina Rekalti, pastoraletako gai

iturria, mugatuegia zaio: «Gerraedo politika egin duten gizonakaipatzen dira anitzetan, eta hala-koetan, gaur egun arte, emazteakbazter utziak izan dira; pentsa,orduan, historian barna. Behar dahazkatu eta hazkatu, eta segurbezala da xerkatzen bada atzema-ten dela».Aurtengo tragerian, nahiz per-

tsonaia nagusia gizona izan,emazteak jelkaldi edo ateraldi ba-tzuetan lehen lerroan izanen di-rela ziurtatu du Casetek: Bordele-ko merkatariek esklaboak erabil-tzearen kontra borrokatu zenemazte afrikar bat batetik, ClaireLacombe, Pauline Leon etaOlympe de Gouge iraultzaileakbestetik, eta Maddalen Larraldesaratarra azkenik. «Beren ideiak

agertzen dituzte, erranez emazte-ek zinez leku txarra dutela gizar-tean: ez bozkatzerik, ez eskolarajoaterik, komertzio bat ere ezinhar... lehentasuna gizonentzatzela», zehaztu du idazleak. Idazten ari den beste pastoral

batean, berriz, emazte bat hauta-tu du pagolarrak süjet gisa, argi-tuz «emazte hori asmatua» due-la. Davantek ere badu plazaratugabeko beste pastoral bat, Nafa-rroako Blanca: «Badu 34 urteidatzirik dudala eta jakinarazidut, baina nehork ere ez dit galde-tzen. Antolatzaileek ere behardute borondatea emaztea süjetezartzeko», dio. Casetena ereaurtengo proposamenen arteanzen, baina, jakina denez, pagola-rrek Domingo Garathautatu zu-ten azkenean.

Ñabardurak, gizonentzatCasetek berak, idatzian «lehenlerroan» ezarri nahi izan dituenemazte horien ñabardurak aipa-tzean, onartzen du ez dituela be-harbada gizonak izan balira beza-la tratatu; pastoralean ate gorrieta urdinetatik sartzen dira bi tal-detan sailkatu pertsonaiak —türketa kiristiak, eskematikoki onaketa gaiztoak—. «Nik usu emazte-ak ezarri ditut onen alderdian.Egia erran behar dut horretan ezdudala beharbada berdintasunsobera eman», dio.Bere pastoral desberdinak ai-

pagai, Davantek bertset edo koplakopuruari ematen dio inportan-tzia: «Ene pastoraletan ere emaz-tea usu senarraren laguntzaileagertzen da, eta ahal bezain lekuhandia ematen diot, ahal bezain-beste bertset ere bai, hori baita le-kuaren markatzeko bide hobere-na pastoral batean. Aktoreekematen dituzten bertsetak dirakonta».Belagileen Trajeria-ren auto-

reak, berriz, ez du pertsonaia se-xuaren arabera sailkatzen, bereerranetan: «Henrike IV.a errege-aren emaztea bazen, eta, nahiz

hartaz ikerketa anitz ez egin, pas-toralak fikzio pertsonaletik erebai baitu, eginahala egin nuenemazte horri nortasun eta katebat emateko, gizon bati ematendiozun bezala funtsean. Ez dutikusten diferentziarik gizon bateta emazte bat tratatzeko mane-ran». Adibideekin ilustratzen se-gituz, Margaret Thatcher eta Do-nald Trump alderdi berean koka-tzen ditu, diferentzia soil batekin:«Batek matxismo astapito baterabiliko du, baina biak profil be-rekoak dira».

Emazte idazleakLau emaztek plazaratu dituztepastoralak azken urteetan. Emaz-te idazleak «kanbiatzen ahal duzerbait», Rekalten ustez, «baldineta gizona blokeatua bada bereikuspegi patriarkalean.Gizonakarga patriarkal horretatik libra-turik, aldiz, ez da diferentziarikgizonen eta emazteen artean, ezdut uste. Oso pertsonala da: ez dagenero istorio bat; bakoitzarenkatearen arabera da», haren ara-bera.

Davant ez da iritzi berekoa ho-rretan: «Nik uste dut emazteekgauzak beren aldetik ikusten di-tuztela; gero, denbora beharkodute horiek ere egiazki horien bi-dea markatzeko. Lau emazteidazletik hiruk gizonak ezarri di-tuzte süjet, gizonek egiten dugunbezala: horrek erakusten du ezdela batere aisa eta ez garela bate-re borondate txarrez edo nahi-kunde eskasez ari. Baina buruahautsi behar dugu haboro emaztesüjet edireteko», trenkatu du. Generoen rolak barneratuak

dira, Rekaltek dionaz, aktoreetanere: «Emazteek inportantziahandiagoa ematen diete jantziei.Beren karga eta klixeekin heldudira, eleganteak izan nahi dute;gizonak ez dizu hori galdeginen.Jendartean da oraino kanbio han-dia egin behar», haren ustez. Al-daketak beharrezkotzat jotzenditu, eta estreinatu berri den TopaNoka emaztez osatu dantza ikus-kizuna seinale ona iduri zaio:«Duela bost urte, ez zuen nehorkpentsatuko emazteek beren arte-an eginen zutela».

2017an Joana Etxartek pastorala idatzi zuelarik, kazetarigehienek galdetu omen zioten zergatik pertsonaia nagusitzat ezote zuen emazte bat hautatu; usu ihardetsi zuen zergatik ez otezaien berdin galdetzen gizon idazleei. Hala egin du ‘Hitza’-k.

Hiru gizon idazlepastoralaren generoaz

Joan den urteko Andere Serora Hiriburun pastorala. BOB EDME

3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 19a Gaiak

Page 4: Ostirala ‘Hitza’-k pastoralen 2019ko uztailaren 19a X ... · HERRIKO HITZA NICOLAS SUSPERREGI ... Garraioak Garaziko trenbide 3 langileek franko ilun ikusten dute Kanborako tartearen

4 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2019ko uztailaren 19aAstekoa

Iñaki Etxeleku Ziburu

Itsas Arrantzen eta Haz-

kuntzen Departamendu

arteko Batzordeak ezin

du gehiago. Ligadeitzen

duen muki meta gero

eta gehiago eta ardurago

agertzen da itsas uretan, eta

arrantzari kalte egiten dio. Bere

asalduren berri jakinarazi diete

arrantzaleek tokiko hautetsiei,

lohi likatsu horren sortzaileen ar-

tean diren araztegien kudeaketa

haien gain delako.

Nicolas Susperregi itsas biolo-

goa Arrantzen Batzordearentzat

ari da uren egoeraren aztertzeko,

eta, bereziki, liga horren harat-

honaten ikertzeko. Laborategia,

Ziburuko portuko batzordearen

egoitzan berean du. Ligak zer

itxura duen esplikatu du: «Muki

meta handiak egiten ditu, eta,

arrantza sareek ura irazten dute-

nez, atxikitzen dituzte muki meta

horiek». Aroak eta klimaren bila-

kaerak indartzen du lohi horren

garapena. «Itsasoa bareago, aroa

eguzkitsuago eta beroago, liga fe-

nomenoa garatzenago baizik ez

da». Itsasoaren harrotasunaren

arabera, loditasuna eta egitura al-

datzen zaio ligari. «Barnean ha-

rrapatuak diren ezaugarri biolo-

gikoen eta itsasoaren harrotasu-

naren arabera, ligak gal dezake

dentsitatean, eta, ondorioz, ur

gainera agertzen da hagun itxu-

rarekin; edo, bestela, dentsoago

bilakatzen da, eta itsas hondoaren

estaltzera joaten da».

Ondorio zuzena da arrantza-

rentzat. Istil hori sareei lotzen bai-

tzaie, eta ez baita gehiago arran-

tzarik egiten ahal halako egune-

tan. Serge Larzabal Arrantzen

Batzordeko buru eta arrantzale

ohiak dio arrainak lekutzen direla

liga ikustearekin. «Guretzat, argi

da: arraina ez da egoten. Hor izan

balitz, bilduko genukeen».

Lapurdiko itsas uretan garatu dira liga izeneko muki metak, eta arrantzaleakhaserre dira, kalte handiak ekartzen baitizkiete. Ibaietarik eta araztegiengaindikatzeagatik garatu gehiegizko azota da lohi horien eragilea. Neurketajarraituak eta aterabide tekniko zaluak egiteko eskatu du Arrantzen Batzordeak.

Ligaren hedadurareniturri dira araztegiak ere

1

2

Page 5: Ostirala ‘Hitza’-k pastoralen 2019ko uztailaren 19a X ... · HERRIKO HITZA NICOLAS SUSPERREGI ... Garraioak Garaziko trenbide 3 langileek franko ilun ikusten dute Kanborako tartearen

5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 19a Astekoa

Arraina izutzeaz gain, beste on-

doriorik badu urpeko bizian.

«Barnean harrapatuak dira

planktonak, bakteriak, birus ba-

tzuk... itsasoko mikrobizidunak

oro, hots». Horietan, arrain arrol-

tze eta larba batzuk. Konparazio-

ne, antxoa arroltzeak ikusi dituzte

ligan harrapaturik. Horrek izan

ditzakeen ondorioekin arraina-

ren ugalketan, eta, beraz, itsasoko

bizidunen hazkurri katean.

Ez da bat-batean eta orain ager-

tu liga. Ezagutzen zuten itsastu-

riek. Larzabal: «Duela hamar urte

jadaneko, Arrantzen Batzordeak

azterketa bat pagarazi zuen. Beti

agertu da liga; arrantzan nenbilen

garaian ere bazen. Baina gaur

egun baino aise gutiago; leku ba-

kan batzuetan zen, eta ez zuen

orain bezainbat irauten. Emenda-

tu zen eta ofiziokoek nahi izan ge-

nuen jakin zer zen liga hori, non-

dik heldu zen, eta zer egin geneza-

keen». Urteak joan dira, eta az-

ken bi urte hauetan azkarki heda-

tu da, partikularki Lapurdiko

itsasbazterrean. «Bereziki eragi-

na badu itsasbazterrean ari diren

arrantzontzi ttikientzat, eta ez da

duela zenbait urte bezala artetan;

guti edo aski, urte guzian bada».

Gehienik udaberrian da meta-

tzen, baita buruil-urri aldean ere.

Urean hein aise handiegian den

azotaren ondorio da masa organi-

ko hori. «Fosfatoari konparatuz,

urean den azota soberakinak era-

giten du», esplikatu du biologo-

ak. «Azota eta fosfatoa fitoplank-

tonak erabiltzen ditu, fotosinte-

siaren bidez, bere materia

ekoizteko». Ura egoera normale-

an denean, komunzki, fitoplank-

tonak bere garapenerako hama-

sei azota molekula hartzen ditu,

fosfato molekula bakarreko. Gaur

egun, guziz desorekatua da azota

eta fosfato arteko aldea, ezen azo-

ta, ehun, edo artetan, mila aldiz

gehiagora heltzen baita. «Erran

nahi du momentu batez fosfato-

rik ez duela gehiago fitoplankto-

nak, eta gelditzen dela hartzetik.

Elikadura estresadeitzen da, eta

bere garapena gelditzen du. Es-

tres horri erantzunez, muki bat

jariatzen du. Hori da ligaren mui-

na».

Erran bezala, klima beroketak

fenomenoa larriago bihurtzen

du. Antizikloi aldi luzeagoek, itsas

bareak eta uraren berotzeak liga-

ren garapenerako baldintzak

handitzen dituzte.

Adriatikoan ezagunaAdriatikoan biziki ezaguna da

liga. 1980ko hamarkada hondar

aldera emendatu zitzaien azkar-

ki, eta datu zientifiko franko bil-

duak ditu handik Susperregik.

Kalte handiak ekarri ditu arran-

tzan: sareen galtzea, antxoaren

ugalketa eremu lekualdatzea,

arrantzaren gelditzea epe batez.

2003an, Europar Batasunak 29

milioi euroko kalte-ordainak

eman zizkien Adriatikoko arran-

tzaleei. Jendearen osagarrian ere

ukan ditu ondorioak. Bakteria,

birus eta plankton orotarik preso

atxikitzen dituenez liga horrek,

ohartu dira hunki duten arran-

tzale batzuek larruko hatz-minak

ukan dituztela. Adriatikotik bildu

beste datuetan ikusi dute

1990eko hamarkadan —komuni-

kabideetan aipatu baitzen ara-

zoa— %60ko apaltzea eragin zuela

turismoan.

Euskal Herriko uretan ere

neurtuak dituzte ondorio batzuk.

«Ekosistemaren hazkundearen

apaltze bat», batetik, eta «fito-

planktonaren biodibertsitatearen

galtze bat», bestetik. Lapurdiko

urpekariak ohartu dira, gainera,

itsas zola estaltzen duela lohi ho-

rrek, eta hango biziari kalte egin.

Arazoaren jatorriak atzemanak

dituzte Arrantzen Batzordekoek.

Jendearen bizimoldeak eraginak.

«Azota ekartzen duten bi iturri

nagusiak zein diren badakigu:

ibai-errekak eta araztegiak».

Gauzak diren bezala errateko, le-

horreko jende bizitegietarik atera

ur zikinak ez dituzte behar bezala

tratatzen araztegiek, eta ur ziki-

netan den azota itsasoraino hel-

tzen da. Azota, nitratoetan ere

kausitzen da ibai eta errekek ga-

rraiaturik. Nitrato horiek labo-

rantzan ikusten dira, nahiz ho-

rien agerpena doi bat mendratu

azken hamarkadetan.

Arrantzen Batzordeak galde

argia egin die tokiko agintariei:

molekula kimikoen neurketa ze-

hatz, erregular eta jarraitua egin

dezaten ibai uretan eta araztegie-

tan. Larzabal: «Ukan ditzagun

ikerketa batzuk horri zuzenduak,

baina ez hilabetean behin gaur

egun egiten duten bezala, baizik

eta bizpahiru egunetarik, gutie-

nez». Hilabetean behin egiteak ez

baitu anitz balio. Bezperan ez

badu euririk egin, ez da deus

agertuko urean. Alta, araztegien

gaindikatze batek egunetik biha-

ramun alda dezake egoera.

«Badakigu arras ongi dena ez

dela berehala konponduko.

Bizkitartean, nahi genuke arazo-

aren iturburuan diren kausak

zinez kontuan har ditzaten eta

mintza gaitezen lasaiki». Ahal

bezain fite aterabideen plantan

emateko.

Ibai urentzat, laborantza inten-

tsiboa ez baita debekatua, legez

arauak zorroztu ziren 1986an.

Teknikak plantan jarri dira, euri

urek ez ditzaten laborantza hon-

dakinak uretara isuraraz. «Atu-

rriko kontzentrazioak zinez apal-

tzen hasiak ziren 2000. urteko,

hamabost urte berantago, hots».

Neurriak harturik ere, denbora

ematen dute emaitzek agertzen,

beraz.

Elkargoko teknikariekin harre-

manak baditu arrantzaleen tekni-

kariak, eta solasak hasiak dira bai-

ta ere hautetsiekin. Donibane

Lohizune eta Ziburuko herriko

etxeekin, baita Elkargoan arazte-

gien ardura duen Emmanuel Al-

zuri Bidarteko auzapezarekin.

«Iduriz, ez zuen batere ezagutzen

ligaren fenomenoa. Nahi dut hau-

tetsiek deskubritzen dutela, baina

teknikariek lehenagotik ezagu-

tzen zuten», dio garbiki Larzaba-

lek. «Ofiziokoek erran diegu:

‘Orain aski da!’ Kostu bat izanen

du, eta aztertu beharko da, ados.

Baina, jakin dugu berriki Europa-

ko Batzordeak Frantzia auzitan

jarri duela araztegiengatik. En-

tzun dugunaz, Pirinio Atlantikoe-

tako araztegien erdiak ez lirateke

arauetan sartzen».

Ipar Euskal Herrian jakina da

araztegi franko ez direla behar den

izarikoak biztanle andanari so egi-

nik. «Biztanle emendatzea iraga-

rria zaigu. Badakigu araztegiek so-

berakina botatzen dutela gero eta

gehiago», aitortu du Susperregik.

Euskal Elkargoak teknikari bat

hartua du, aratzegietarik eta ibaie-

tarik atera azota eta fosfato heinen

neurketen aztertzeko. «Agorril

hondarrean elkar ikusi behar du-

gu, bere azterketak bukatuak iza-

nen baititu, eta nola segi dezake-

gun ikusteko. Aterabide tekniko-

ak laster plantan eman daitezke,

nahiz eta kostu handia izan».

Larzabalek uste du hamar urte

galdu direla jadanik, orduan

ohartuak baitzitzaizkion ligari.

Ez ikusteko, begiak tapaGaur egun, herriek egiten duten

azterketa bakarra Escherichia

coli bakteriari buruzkoa da, bai-

natzeko urari begira, eta bakane-

gi. Uraren ikerketa kimikorik ez

da egiten. Gehiago dena, berriki

arte ez dira biziki axolatu Arca-

chondik beherako urez, Suspe-

rregik dioenaz. «Ezagutza guti da

Lapurdiko itsasbazterrean. Ditu-

gunak, aski berriak dira. Ifremer

eta CNRSk Atlantiko aldean egi-

ten dituzten azterketak Arcacho-

nen gelditzen dira, maiz. 1980ko

hamarkadako daturik ez dugu

hemen, eta ezin dugu bilakaera

neurtu. Ez dizut erraten ahal fito-

planktona zer osagarritan zen

duela hamar edo hogei urte».

Egitekotan, ez litzateke aldika

egin behar neurketa. «Politikoki,

egun izugarri zaila da dirua lortzea

azterketa jarraituen egiteko. Alta,

jarraipenak dira funtsezkoak».

Diote 2020an legea aldatuko dela

eta osagai kimikoak ere sartuko di-

tuztela ikertu beharrekoen artean.

1 Liga muki-meta. Sareetan ha-

rrapaturik, muki meta dentsoa de-

nean. NICOLAS SUSPERREGI

2 Ur gainean. Desegiten dene-

an, ur gainean agertzen da liga ha-

gun itxurarekin. NICOLAS SUSPERREGI

3 Urean. Fitoplanktonak jariatu

liga, urpean delarik, arrantzaleen

sareetan kokatzen da. MARIE-NOELLE

DE CASAMAJOR

4 Hondoan. Pisuegi bilakatzen

denean, itsas zolara joaten da liga,

eta hango bizidunei kalte egiten

die. MARIE-NOELLE DE CASAMAJOR

Badakigu ez delaberehala konponduko.Nahi genuke arazoareniturburuan diren kausakkontuan har ditzaten»Nicolas SusperregiItsas uretako biologoa

«Nahi dut hautetsiekdeskubritzen dutela,baina teknikariekezagutzen zuten ligaren fenomenoa»Serge LarzabalArrantzen Batzordeko burua

‘‘

3 4

Page 6: Ostirala ‘Hitza’-k pastoralen 2019ko uztailaren 19a X ... · HERRIKO HITZA NICOLAS SUSPERREGI ... Garraioak Garaziko trenbide 3 langileek franko ilun ikusten dute Kanborako tartearen

‘Herriak desegiten dituztenenaurka, Matxinatu!’

Basurdeak

G7koen aurkako Biarri-tzeko uztailaren 13komanifestazioan, esaldihori erakutsi genuenbisaia balditu batzuenaitzinean. Nahiz eta

ekintzek eta hitzek berek mezu sinpleaekarri duten, iduritzen zaigu haien zen-tzua gaizki ulertua izan dela (adibidez,EITBk aipatzen duelarik lelo hori, sinetsa-raziz manifestazioaren antolatzaileenadela). Testu honek pentsaketa bide batzukproposatzen ditu zentzu horren ulertzeko.Gizarte ikusgarri horretan ez dugulakoparte hartzen, testu hori igorriko dugu ka-zeta batzuei, hedatze lan zikin hori heiekegin dezaten.Zer da Herria? Nork ditu gure Herriak

desegiten? Gaizo batzuek hori sinetsi ba-dute ere, gure mezuak ez zien G7koei bai-zik erasotzen, baizik eta gure aitzineanegon diren bizi zimelduen orokortasunari.LAB, Bizi, Attac, PCF, EH Bai, Sortu eta ha-

maika antolakunde huts horiei igor genie-zaieke kritika hori, baita haien kideeiere. Gure iparrorratzak ezerezaren desegi-tea erakusten digu.Gizarteak sortu dituen gabezia afektibo-

en erroak egunero barneratzen dira gurelurraldeetan. Gure biziak galdu ditugu,alienazioak eta ikusgarritasunak dituzteordezkatu. Zer da Herria? Herria ez da, batzuek si-

nesten duten bezala, nazio edota bestekontzeptu hotz baten moduko abstrakziobat. Hori sinesten dutenek deia galdu duteezerezaren aurkako gudua. Herriaren zen-tzua, edo, hobeto erranda, herrien zen-tzua, xerkatu behar genuke gure artekoharremanetan. Hor baita herria, harremanamultsuetan aurkitzen den berezitasune-an. Bizi amultsu eta poetikoetan. Herriaketa hizkuntzak konparatzen baititugu iza-te batzuei. Herria aurkitzen da abstrakzioeta gezurretatik kanpo. Herria aurkitzenda bikote batek, lagun talde batek, kiroltalde batek, matxinada batek, auzo oku-patu batek sortzen dituen harreman etabizimoduetan. Egiazko harremanetan.Harreman amultsuetan. Gaur egun, nork ditu gure herriak

desegiten? G7ko 7 buruzagiek? Prefosta.Baina holako nabarmentasun baten era-kusteko bakarrik ez genuke hainbestedenbora galduko. Nork ditu gure herriakdesegiten? Mundu kapitalista eta abstrak-

tuak, bistan dena. Baina hori ere denekbadakigu. Euskal herrietan, nork dituherriak desegiten? Intentzio onez sortuakdiren euskal gezurrek. Bakea, euskoa,euskal kapitalismo berdea, euskal estatua,euskal nazioa eta beste hamaika abstrak-zio sortzen dituzten jendeek. Sinetsiz eus-kal askapena kultura, hizkuntza eta insti-tuzioetan aurkitzen dela baizik, erakustendigute asimilazio prozesua iritsi delahaien bizi moduetara ere, eta herri hotzakgure herriak ordezkatzen dituela. Gurehizkuntza eta kultura baliatuz kapitalis-mo totalitarioaren sarrarazteko gurelurraldeetara, harreman afektibo egiazko-ak hautsiz, haiek dituzte gure herriakdesegiten. Horren aurka, dei bat egiten diegu ira-

kurle guziei. Matxinatu! Abstrakzioetatikatera, mundu hori desegin, egiazko harre-manetara itzul zaitezte. Komunismoa biziezazue nehorren baimenik gabe. Bizia biziezazue, zuen herriak sor itzazue. Askata-suna, iraultza poetikoan baizik ez daitekeatzeman. Nor ote gara? Ilunpean egotea nahiago

duen herri ikusezin bat.Gora Euskal Herriak!

Euskal herrietan, nork dituherriak desegiten?

Intentzio onez sortuakdiren euskal gezurrek.Bakea, euskoa, euskal

kapitalismo berdea, euskalestatua, euskal nazioa etabeste hamaika abstrakziosortzen dituzten jendeek

6 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 19aIritzia

Ipar Euskal Herriko Hitzak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400

karaktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta Ipar Euskal Herriko Hitzak

mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria

adierazita: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:

[email protected].

%

Karrerek onartu ditu, azkenean, hainbatzinegotzik euskara hutsez egin kargu uzteak

UZTARITZE bBi aldiz errefusatu ondoan, euskara hutsez eginiko kargu

uzteak onartu zizkiela jakinarazi die Bruno Karrere auzapezak Uztari-

tzeko bost zerrendakideei mezu elektroniko bidez. Apirilean jakinarazi

zuten erabakia Lore Aristizabal, Tomas Dagerre, Arño Ospitaletxe,

Janp Lapeyrade eta If Matxikote hautetsiek. Bruno Karrere auzapezak

ez zituen onartu dimisioak, euskara hutsez erran zituztelako. Prefetak

jarri lege debekua aipatu ondoan, hara non auzapezak onartu dituen.

«Garaipen handiagoak izan zitzakeen euskarak garaipen ttipi batekin

geratu beharko du, berriz ere: Euskal Herrian kargua uzteko gutunak

euskara hutsez idatz daitezke» ondorioztatu dute bostek.

Irudiab Biarritze

Ehunka ziren G7koen bilkuraren kontraG7 Ez plataformak deiturik, ehunka lagun ibili ziren Biarritzeko karriketan uztailaren 13an, hiri horretan egitekoa

den G7koen goi bilkuraren salatzeko, «Macron, Merkel, Trump, Salvini eta beste buruzagiak ez dira ongi eto-

rriak Euskal Herrian» ziotela. «Desorekarik, klima katastroferik, gerlarik eta bortizkeriarik gabeko» mundu bat

eraikitzera deitu zuten. Antolatzaileek, ondoko mobilizazioetan eta agorrileko kontragailurrean parte hartzeko

deia egin zuten, bestalde. BOB EDME

11.000‘XISTOR’ PRESOA ASKATZEA ESKATZEKO SINADURAK

Aste hastapenean, 10.000 izenperen heina gainditu zuen Frederic Ha-

ranburu Xistor euskal preso politikoaren askatzea galdegiten duen eska-

bideak. Aste erditsuan, 11.000 sinaduratik gora zen kopurua. 30 urte

hauetan preso atxikia da Xistor, eta, uztailaren 5ean zigorren betearazte-

ko auzitegiak libratzea onartu ondoan —baldintzapeko askapenaren zu-

zena du zenbait urte hauetan—, prokuradore antiterroristak dei egin

zuen. Beti preso da, ondorioz, 65 urteko senpertarra,

Page 7: Ostirala ‘Hitza’-k pastoralen 2019ko uztailaren 19a X ... · HERRIKO HITZA NICOLAS SUSPERREGI ... Garraioak Garaziko trenbide 3 langileek franko ilun ikusten dute Kanborako tartearen

BERTSOA

DONIBANE LOHIZUNEBertsoafaria, Amets Arzallus eta Andoni

Egañarekin. Aitzinetik, bertso es-

kolako ikasleen saioa. Afaria,

30 euro.

bGaur, 20:00etan, Itola

sagarnotegian.

LARRESOROBertso pilota eta

bertso bazkaria, Xumai Murua eta

Julio Soto bertsolariekin.

b Igandean, 12:00etan, plazan eta

harrizko zubian.

UZTARITZEBertso saioa, herrikobesten karietara: Aitor

Servier,Beñat Gaztelumendi eta

Aitor Mendiluze bertsolariekin.

b Igandean, 12:30ean, pilota

plazan.

MUSIKA

AZKAINEStephanie Azarete +Maddi Zubeldia + Behi Bideko An-

dere Xuriak.

bGaur, 21:00etan, Serres auzoan.

BIDAXUNEKalakan & AlexanderArkhincheev.

b Igandean, 17:30ean, besta gelan.

ITSASUErrobiko festibala: ItxaroBorda, Jean-Christian Irigoien eta

Celine Latasa, Ezkandrai-Imajik-

Adriana Bilbao konpainiak, Forro

na Caixa, Batouto Bal, Mursego,

Reder Nouhaj,Martha Galarraga

eta Timbasa.

bGaur eta bihar, 10:00etarik goiti,

Elizaldian, Zabaloan eta Atharrin.

MAKEABurrunba elektrotxaranga

+ Xiberoots + Herrit'mo.

b Igandean, 19:30ean, herriko

plazan.

ORTZAIZEAntton Larrandaburu& Bitxiloreak akustikoan.

bBihar, arratsean, plazan.

URRUÑAPausuko besten karieta-

ra: afaria eta kontzertua, Exoset

taldearekin.

bGaur, 20:00etarik lekora, Xaia

ostatuan.

URRUÑAXabaltx kontzertuan,

Pausuko besten karietara. Goize-

tik: xingarra eta arrautzak, aperitifa,

axoa bazkaria.

b Igandean, 19:00etan, Xaia

ostatuan.

ZIBURUBost axola + Diabolo.bUztailaren 24an, arratsean, pilota

plazan.

ZURAIDE Juantxo Skalari & LaRude Band.

bBihar, 22:00etan, plazan.

KANTUA

ARRANGOITZELapurtarrakabesbatza. Sartzea, 10 euro.

bUztailaren 24an, 21:00etan,

elizan.

AZKAINEGoraki abesbatza.bUztailaren 23an, 21:30ean,

elizan.

BASUSARRIBiez Bat abesbatza.Sartzea, 10 euro.

bUztailaren 25ean, 21:00etan,

elizan.

BIARRITZOldarra abesbatza.bUztailaren 22an, 21:30ean,

Santa Eukenia elizan.

DONAZAHARREMenditarrakabesbatza. Sartzea, 10 euro.

bGaur, 21:00etan, elizan.

KANBOLarrun Kanta eta Arraga

abesbatzak.

bUztailaren 23an, 21:00etan,

elizan.

URRUÑAKantauri abesbatza.

bGaur, 21:00etan, Behobiako

elizan.

DANTZA

ANGELUHilabeteroko dantzaldia:mutxikoak.

b Igandean, 11:00etan,

Bost Kantoinetako plazan.

Irudiab Biarritz

Samara Velte gomitatu du mediatekakNik sinesten dizut (Txalaparta, BERRIA, Elkar, Jakin) bere liburuaren aurkeztera etorriko da Samara Velte kazeta-

ria, gaur, 18:00etan, Biarritzeko mediatekara. Erradiografia bat egin du: gizon jakin batzuek emazte jakin ba-

tzuen aurka erabiltzen duten indar fisikotik haratago, nola indarkeria diskurtsibo oso batek hori justifikatzen

duen. Iruñeko 2016ko bortxaketa kolektiboaren azterketa eta analisi bat eskaintzen du. MAIALEN ANDRES / FOKU

Paretaren kontra kantuaren bi-

deoklipa.Udaleku elkarteak 12-15

urteko gazteentzat Ixilik filmatzen

duguegonaldia antolatu du Kanal-

duderekin. Talde batek Esne Bel-

tzaren Paretaren kontrakantutik

abiatuz egin duen bideoklipa ikus-

gai da.

Gaur

12:00.GauArgitik zuzenean.

Bihar

08:40. Kultura solas.

18:00.Arrauna zuzenean Oriotik.

Etzi

17:00. Nafarroan gaindikontzer-

tua.

ki; 19:00etan, Dantzazpi Leinuare-

kin; 19:50ean: larrain dantza;

20:10ean: Ibaialdeko korua;

21:30ean, karrikadantza: Amikuze-

ko txaranga.

07/27, larunbata: 16:30ean, Lei-

nua; 17:40ean, kontzertua: Nafa-

rroko jotak; 19:00etan, Dantzazpi

Leinuarekin; 19:50ean: larrain dan-

tza; 20:10ean: Tuntunak; 21:30ean,

karrikadantza: Elizagoien Ahizpak.

07/28, igandea: 16:30ean, Orai

Bat; 17:40ean, kontzertua: Bost

Axola; 19:00etan, Dantzazpi Orai

Batekin; 19:50ean: larrain dantza;

20:10ean: Tuntunak; 21:30ean, ka-

rrikadantza: Rita mutxiko

bUztailaren 24tik 28ra, Jacques-

Portes plazan.

BAIONAKO BESTAK

PATXA PLAZAGazte Asanbladak

antolatu eguneroko egitaraua:

07/24, asteazkena: 20:00etan:

irekidura alternatiboa San Andre-

sen; 21:00etan: Shut Up and Twist

Again + Guda Dantza.

07/25, osteguna: 13:00etan: Gaia

elkartearen haurrendako jokoak;

18:00etan: poteo feminista;

17:00etan: Don’t Save the Queen

+ Rodeo + Garilak 26 + DJ Bull.

07/26, ostirala: 13:00etan: bertso

saioa Maialen Lujanbio eta Amets

Arzallus bertsolariekin;

16:00etan: Lafitte-Irungarai-Etxe-

berri jauziak; 18:00etan: S’n’B +

Doctor Mephisto + Frikun + DSF;

07/27, larunbata: 13:30ean: gazte

bazkaria; 17:00etan: Anita Parker

+ Zazkel + Diabolo Kiwi + Trikizio.

07/28, igandea: 11:00etan: Kan-

boko ziganteak; 13:00etan: pre-

soen aldeko bazkaria Nat eta

Watsonekin; 17:00etan: Aldiz.

bUztailaren 24tik 28ra.

PATXOKIAEguneroko kontzer-

tuen egitaraua:

07/24, asteazkena: 23:00etan: Los

Bistros Volantes; 01:00etan: Se-

lecter Pum Pee Doo.

07/25, osteguna: 19:30ean: Totem

Lasai Project; 20:00etan: The Very

Small Orchestra; gauerditan: DJ

Basati Material Remix.

07/26, ostirala: 19:30ean: Sister

Simone and The Holy Balls;

22:00etan: Torheit; gauerditan:

Zeze.

07/27, larunbata: 19:00etan: The

Drunknones; 21:30ean: Fetiche;

gauerditan: Dj K-Püx.

07/28, igandea: 16:00etan: Banda

Hasta; 20:45ean: Xubung; gauer-

ditan: DJ Poule Up.

Eguerdi guziz, xingarra eta arrau-

tzak.

bUztailaren 24tik 28ra.

GAZTELU ZAHARREKO PLAZABaionan Kantuz-ek eta ikastolek

antolatu Karrikaldiko egitaraua.

07/25, osteguna: 16:30ean, dan-

tza: Leinua eskola; 17:40ean, kon-

tzertua: Gura Show; 19:00etan,

Dantzazpi Leinuarekin; 19:50ean:

larrain dantza; 20:10ean: Tuntunak.

07/26, ostirala: 16:30ean, makila-

riak; 17:40ean, kontzertua: Kartsu-

7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 19a Agenda

Page 8: Ostirala ‘Hitza’-k pastoralen 2019ko uztailaren 19a X ... · HERRIKO HITZA NICOLAS SUSPERREGI ... Garraioak Garaziko trenbide 3 langileek franko ilun ikusten dute Kanborako tartearen

Joanes Etxebarria Maule

Azken zazpi urteetan Seaskakobulegoko kide da Peio Jorajuria(Azkaine, 1979). Presidente bila-katzearekin, Seaskaren helbu-ruak bere egiten ditu: HezkundeNazionalarekin harremanak az-kartu eta sendotzea, bigarrenmailako ikastetxeen egoera ho-betzea eta azterketak euskarazizateko borrokak azkartzea.Testuinguru berezian hartuko

duzu Seaskaren lehendakaritza.

Seaskak betidanik krisiak ezagu-tu ditu. Hor izan dugu bat nagusia Hezkunde Nazionalare-kin dugun harremanean, baitaEuskararen Erakunde Publikoa-rekin ere. Aritu gara anitz lanean,hiruren artean harremanak be-rriz sendotzeko. Parisko gober-nua aldatu da, eta harremana be-rriz eraikitzekoa dugu. Hala ere,hitzarmena izenpetu dugu berri-kitan; beraz, oinarria badugu el-karrizketarako. Baldintza askionetan abiatzen naiz; beraz, az-kenean, xantza ukan dugu.Ez zen aitzinetik irabazia.

Ez. Erabaki dugularik ni lehenda-kari izendatzea, afera ez zen tren-katua, eta banuen beldurra, bai,afera konplikatuak izanen zirela.Baina lortu dugu negoziazioakeramatea, eta sartzea aski lasaiaizanen dugu, bai lanpostuen ko-puru aldetik, bai hitzarmen alde-tik ere. Oinarri sendoak ditugu.Orduan, oro har, hitzarmenaz

kontent?

Hitzarmen bat ukaiteaz kontent.Hori beharrezkoa dugun tresnabat da: badugu ezagupen ofizialbat, badugu gure ereduarenonarpen ofiziala idatziz, eta badu-gu elkarrizketa bide sendo bat.Hitzarmenak hori ekartzen digu.Gero, detaileetan, ez dugu lortunahi genuen guztia, eta hitzarme-nak ez gaitu babesten urtero lan-postuei buruz ukanen ditugungatazkez. Koadro bat ematen du,baina lanpostuak urtero-urteronegoziatu beharko dira, eta bada-kigu zaila izanen dela.Seaskaren buru izateko beha-

rrezkoa ote da negoziatzaile

profila ukaitea?

Partez, bai. Seaskan betidanik lankolektiboa egiten da: ikastoleneta egitura desberdinen artean el-karlan handi bat bada betidanik.Batzorde Eragilea da horren zen-tralizatzaile eta gogoeta guztiareneramaile. Erabakiak kolektiboakdira beti, baina lehendakaria le-hen lerroan da beti, bai bozera-maile gisa erabakiak jakinarazte-ko, eta negoziazioetan hor izanbehar da; bilkura horiek biziki ga-

rrantzitsuak dira. Hor parte hartubeharko dut, bai.Testuinguruaren parte da ira-

kaskuntza publikoan ere murgil-

tze ereduari eraso diotela. Ho-

rrek arranguratzen zaitu?

Biziki! Parisko aldaketa nagusiahori izan da: ez dute Seaskarekikoharremana aldatu, ikuspuntudesberdin bat badute hizkuntzagutxituei begira. Orokorki, mur-giltze ereduari eraso diote, bai ira-kaskuntza publikoan, bai priba-tuan. Arazoak ez ditugu arras ber-dinak, elkarrizketa bideak ezbaititugu berdinak, baina guk be-harrezkoa dugu murgiltze eredubiziki azkar bat publikoan ere. Se-askatik ez ditugu euskaldunduko

Iparraldeko gazte guztiak. Publi-koak ez badu bere rola betetzen,lurraldean gaizki izanen gara. El-karrekin lan egin behar dugumurgiltze ereduak ezagupenaukan dezan Parisetik.Erran nahi ote du mugimendu

zabal bat agertuko dela, publi-

koaren eta pribatuaren artean?

Azken hilabete honetan, Parisekpixka bat gibel egin du gai horie-tan, Seaskarekin hitzarmena etalanpostuak lortu baititugu, etapublikoan lortu baitituzte [mur-giltze ereduarena] esperimenta-zioarekin segitzea eta irekitze ba-tzuk; ez nahi den heinean, bainalortu dira gauza batzuk. Ikusikodugu ondoko hilabete eta urtee-tan nola segitzen den, baina bai,gu beti elkarlanerako prest. Beharbaldin bada berriz kalera jaitsi Se-askarentzat edo murgiltze ere-duarentzat [eskola publikoan],hor izanen gara. Azken urteetan Paxkal Indo izan

da Seaskako burua. Pertsonaia

bat da, bere umorearekin. Nola

iritsi bere gibeletik?

Bai Paxkal egiazko pertsonaia batda, toki anitz hartzen duena.Kontuan hartu behar da ere pisuhandia zuela, parte handiz, Seas-kak pisu handia zuelakoz. Geroere, hamaika urtez egon da: ha-maika urtez lehendakari bera de-larik, postua pixkanaka egoki-tzen da pertsonari. Hor aldaketabat izanen da. Seaska ez da alda-tuko, baina egiteko manerak al-datu beharko ditugu; ni ez naiz

Paxkal izanen. Zuen presentziaeta gauzak aurkezteko maneraberriz moldatu beharko ditugu. Umorea desagertuko da?

[Irriak] Ikusiko dugu! Paxkalektxisteak biziki errazak zituen. Ne-goziazioetan umorea ez da beti le-hentasun puntuetan. Baina, oro-korki, Seaskan beti biziki positi-boak izan gara, proiektuetanaitzinatzen gareno alaiak geldi-tzen gara. Hori sentitzen da guretonuan. Baina txisteak beharbadaaldatuko ditugu.Seaska sareko ikastoletan

4.000 ikasle badira. Horrek bel-

durra edo ardura eragiten dizu?

Ardura eta beldurra, bistan da!4.000 ikasle, horrek erran nahi

du gutxi gorabehera6.000 guraso, 36 ikasto-la desberdin... Tresna bi-ziki handia da, eta ardu-rak, biziki handiak. Ba-ditugu arazoak, handiakedo txikiak, alde guztie-tan. Baditugu guraso ba-tzuk biziki inplikatuakeguneroko aferetan etabiziki hunkiak arazo bat

badutelarik. Lan eta ardura anitzizanen da. Konfiantza handia erebadut tresna biziki sendoa dugu-lako: talde azkarrak baditugu Se-askaren bulegoan, IkastolenKontseiluan, ikastola desberdi-netan. Ikastola sendo eta azka-rrak ditugu. Konfiantza badut tal-dearen indarrean, baina pertso-nalki beldur pixka bat.Talo egile diren gurasoekin ha-

rremanak ukanen dituzu?

Seaskako lehendakaria gurasoada, behartuak gara guraso izateaSeaskan ardura bat hartzeko. Az-kaineko bestetan taloak eginenditut, eta heldu den urtetik goitikolegioko guraso izanen naiz; be-raz, bi ikastoletan guraso xumeizanen naiz beste lan guztietan.Seaskako bulegoko ordezkari gisaere bagoaz erregularki ikastoladesberdinetako biltzar nagusieta-ra, esplikatzeko hartuak izan di-ren erabakiak eta zuzenean en-tzuteko lekuan lekuko gogoetak. Orain arteko garapena segituko

ote da testuinguru honetan ere?

Garapena segituko dugu. Badugumisio bat hitzarmenean idatziadena: lurraldea euskalduntzea etaeskaintza zabaltzea Iparraldekoikasle guztiei. Konkretuki, helduden sartzean Arbona-Ahetzekoikastola berria irekiko dugu, biga-rren mailan lau kolegio baditugu,eta beste bat ireki nahiko genukeepe laburrean, bosgarrena. Azkenurteetan lehen mailetan ukan du-gun gorakada orain bigarrenmailetara iristen ari da.

«Tresna bizikihandia da, etaardurak, bizikihandiak»

Peio Jorajuria b Seaskako presidentea

Sinbolikoki, Seaskaren aginte makila ekainarenhondarrean pasatu zion Paxkal Indok, nahiz etaofizialki heldu den sartzean den elkartekopresidente berri bilakatuko. Bere estiloarekinsegituko du, orain arteko helburu berekin.

BOB EDME

«Hitzarmenak koadro batematen du, baina lanpostuakurtero-urtero negoziatubeharko dira»

«Ni ez naiz Paxkal Indo izanen.Zuen presentzia eta gauzakaurkezteko manera berrizmoldatu beharko ditugu»

IPAR EUSKAL

HERRIKOHITZA

OSTIRALA, 2019ko uztailaren 19a b 0.50 €

Zuzendaria/Directeur de publication: Iñaki Etxeleku. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.

Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.

Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).

Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0623 C 90915.

Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: [email protected]