Hitza edo indarra

10
Hitza edo indarra? Mikelen pasadizoa

Transcript of Hitza edo indarra

Page 1: Hitza edo indarra

Hitza edo indarra?Mikelen pasadizoa

Page 2: Hitza edo indarra

Bazen behin, herri txikian Brutus izeneko mutil gaizto eta indartsu bat. Eskolako ume guztiak beldurtuta zituen, patio orduetan euren bazkaria kendu eta jotzen zituelako.

Page 3: Hitza edo indarra

Mikel eskola berera joaten zen. Oso mutiko zintzoa zen, eta oso ausarta. Brutus, beraren aurka egiten zuenean, ez zen gainontzeko kideak bezala kikiltzen eta aurre egiten zion, berarekin hitz egiten saiatuz:

Ezin zara patioan ume guztiak beldurtzen ibili eta

ezin diezu euren janaria kendu. Guztiok lagunak

izan gaitezke, baina zure indarra gauza txarrak

egiteko erabiltzeari utzi behar diozu.

Jajaja… Zu bai tentela! Nik nahi dudana egin

dezaket! Ez duzu ikusten ikastolako

mutilik indartsuena naizela?

Page 4: Hitza edo indarra

Eta zuk ez duzu ikusten ez daukazula lagunik?

Ume guztiak beldurtuta daude! Ez dute zure alboan egon nahi.

Horrek ez zait inporta! Nahi dudanean jaten

dut eta besteek errespetatzen naute!

Ez da errespetua, Brutus. Beldurra baizik!

Page 5: Hitza edo indarra

Brutus ez zuenean Mikelen hitzak entzuten jarraitu nahi, ukabilkada edo ostiko bat ematen zion, ogitartekoa kendu eta beste ume bat izutzera joaten zen.

Egunek aurrera egiten zuten eta Mikel egunero saiatzen zen Brutusekin hitz egiten eta bere jarduteko modua aldatzen. Baina beti zeukan erantzun berdina ….

Page 6: Hitza edo indarra
Page 7: Hitza edo indarra

ZUK ZER EGINGO ZENUKE?...

Indarra edo

hitza

erabili?

Amaiera zure esku dago:

Page 8: Hitza edo indarra

Brutus berean jarraitu zuen. Indarraren menpean jarraitu zen. Baina bakar bakarrik… lagunik gabe…

ERABAKIA ALDATU

Page 9: Hitza edo indarra

ERABAKIA ALDATUERABAKIA ALDATU

Page 10: Hitza edo indarra

Azkenean Brutus indarra uztea erabaki zuen orain bere laguna den Mikel mutikoaren aholkuei esker. Konturatu da gainerako umeekin jarrera egokia izanez eta lagunez inguratuta egotean bizitza askoz gozoagoa dela.