ortadar - Diario de Noticias de Navarra · desen aurpegiaren deskribapena. Gainerako guztia fikzioa...

8
ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak larunbata, 2018ko maiatzaren 12a. 546. zenbakia noticiasdenavarra.com KHAMI - KALAKAN Perkusioan eta kantuan sakonduz, “Mugak” ikuskizuna estreinatuko dute gaur bi taldeek -- 4-5. orrialdeak --

Transcript of ortadar - Diario de Noticias de Navarra · desen aurpegiaren deskribapena. Gainerako guztia fikzioa...

Page 1: ortadar - Diario de Noticias de Navarra · desen aurpegiaren deskribapena. Gainerako guztia fikzioa da, alde batetik, emakume hura babesteko, eta, bestetik, horrek idazteko proze-suan

ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak

larunbata, 2018ko maiatzaren 12a. 546. zenbakia noticiasdenavarra.com

KHAMI -

KALAKAN

Perkusioan eta kantuan sakonduz, “Mugak”

ikuskizuna estreinatuko dute gaur bi taldeek

-- 4-5. orrialdeak --

Page 2: ortadar - Diario de Noticias de Navarra · desen aurpegiaren deskribapena. Gainerako guztia fikzioa da, alde batetik, emakume hura babesteko, eta, bestetik, horrek idazteko proze-suan

Zuzendaria: Joseba Santamaria Koordinazioa: Julene Larrañaga Azala: Anartz Miguel Gezala

Disenua: Jesus Santamaria Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Zeroa Multimedia SA

02 // Ortzadar Larunbata, 2018ko maiatzaren 12a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·literatura

DDONOSTIAN kokaturiko thriller psikologikoa da L.A.A nobela. Egileari berari gertaturiko

egiazko istorio bat baliatu du Maixa Zugastik (Tolosa, 1973) istorioaren abiapuntu gisa. Duela urte batzuk, kalean, emakume batek laguntza eskatu zion. Senarraren jipoiak era-gindako ubelduz beteta agertu zen emakumea, heriotza mehatxuaren pean, erabat izuturik. “Horrelako egoera batean dagoen pertsona batek infernu bat bizi du”, uste du Maixa Zugastik. Genero indarkeria da ‘L.A.A.’ elebe-

rriaren gakoa. Nire ustez, bizitzak izan behar du literaturaren ardatza. Zentzu horre-tan, indarkeria matxistari buruzko istorio bat idatzi nahi nuen, beneta-ko istorio batek nigan utzitako arras-to sakonari jarraituz eta biktimen errealitate gordina islatuz. Zure lehenengo eleberria da. Zein izan

da irakurleen erantzuna? Benetan aberasgarria izan da elebe-rriko istorioaren inguruan, eta, bereziki, indarkeria matxistaren inguruan jendeak dituen bizipenak eta iritziak ezagutzea. Guztiok hur-bil dugun errealitate hori azalera-

tzeko aukera izan da. Bihotzez esker-tu dut irakurleen harrera eta eran-tzuna. Thriller psikologikoaren alde egin

duzu. Zergatik aukeratu zenuen gene-

ro hau? Indarkeria matxista pairatzen duten emakumeek benetako infernua bizi dute. Tratu txar horiek, sarritan, bor-tizkeria psikologiko batetik abiatzen dira. Mundu horretan, izua besterik ez dago eta thriller batek tentsio hori islatzeko aukera eskaintzen duela uste dut. Benetako gertaera batean dago oina-

rrituta nobela. Bai. Emakume batek laguntza eske dei egin zidan, senarrak, jipoitu ondoren, hil egingo zuela mehatxu egin baitzion. Medikuarenera eta salaketa jartzera lagundu genion. Gorputza ubelduz beteta zuen, haren istorioa ikaragarria zen. Bar-ne zauriek eragindako biktimaren tristura izugarria da. Nobelaren zein zati dira asmatuak eta

zein zure bizipenetatik hartuak? Bizipen haietatik hartutakoa da Lur-desen aurpegiaren deskribapena. Gainerako guztia fikzioa da, alde batetik, emakume hura babesteko,

eta, bestetik, horrek idazteko proze-suan eskaintzen duen askatasuna-rengatik. Protagonistak ere emakume bi dira.

Ez da oso ohikoa hori. Niretzat hori oso garrantzitsua da; izan ere, biktimen ikuspuntutik kon-tatu nahi nuen istorioa. Giroa itogarria da nobela osoan zehar. Indarkeria matxistaren biktimek diotenez, bat-batean eztanda egiten duen indarkeria horrek ito egiten ditu. Saiatzen dira gizon horien eztandak aurreikusten, beren buruak eta seme-alabenak babesten, baina ezinezkoa gertatzen da sarri-tan, indarkeria horren atzean ez bai-tago arrazoi edo zergatirik, sufria-raztea besterik ez. Bakardadea eta beldurra dira nagusi

nobelan. Badago beste sentimendue-

tarako lekurik? Istorioak aurrera egin ahala, bi ema-kumeei inguruko pertsonen lagun-tza ezinbestekoa gertatuko zaie, aurrera egiteko. Bien arteko adiski-detasuna ere erabakigarria izango da. Gure gizartean ere, biktimen inguruko pertsonek eskaini dezake-gun laguntza hori oso garrantzitsua dela uste dut.

Erasotuen eta erasotzaileen arteko

botere harremana ere islatu duzu. Indarkeria ororen baitan dago bote-rea, eta, indarkeria matxistan, ezau-garri bereziak hartzen ditu. Nire ustez, dependentzia emozionalak, ekonomikoak… gainditzeak berebizi-ko garrantzia du. Hala ere, gizartean hausnarketa bat egin beharrean gau-de, 15-29 urte bitarteko gazteen here-nari onargarria iruditzen baitzaio bere bikoteenganako kontrola. Uste duzu gizarteak, neurri batean,

horrelako harreman motak babestu

edo baimendu egiten dituela? Oso garrantzitsua iruditzen zait gizarte matxistaren ezaugarriak eza-gutu eta izendatzea. Ahalegin han-dia jarri behar genuke gure gazteen heziketan, eta, instituzioek ere beren esku dagoen guztia egin beharko lukete. Garai berriak iritsi direlakoan nago: hor dugu Me Too mugimen-dua, Martxoaren 8ko mobilizazioak, eta, azken aste hauetan, La Manada-ren epaiaren aurrean, gizarte osoa-ren oihua entzun da. Sarri, erasotzaileak emakumeen

seme-alabak ere erabiltzen ditu mina

egiteko. Indarkeria mota honen ankerkeria izugarria da, min egin nahi duenak,

sarritan, hotz-hotzean erabakitzen baitu zerk egiten duen biktima zaur-garriago: seme-alaben aurka gauza-tutako mina da ama bati eragin die-zaioketen sufrimendurik latzena. Zer nolakoa izan da liburuaren

sorkuntza prozesua? Ahotsak eta itzalak eleberria idazten ari nintzen gertakari hura gertatu zenean. Istorio hori aurrera zihoan heinean, bizipen hura, poliki-poliki L.A.A.-ren ernamuina bihurtu zen eta Ahotsak eta itzalak amaitzean, bigarren eleberri honi ekin nion. Zelan hartu zenuen Kutxa Irun Hiria

saria? Benetan hunkigarria izan zen, batez ere izan zuen epaimahaia kontuan hartuta. Nik asko miresten ditudan kritikari eta idazleak zeuden bertan. Nire kasuan, saria oso lagungarria izan da, Erein argitaletxeak ateak ireki baitizkit. Oraintsu zure bigarren eleberria,

‘Ahotsak eta itzalak’, aurkeztu duzu. Bai, kasu honetan, gaia oso ezberdi-na da: Eleberria gerrate zibilean kokatzen da, erbestean. Estilo alde-tik ere ez dute antzik, istorio bakoi-tzari dagokion forma ematen saia-tzen bainaiz.

MAIXA ZUGASTIIDAZLEA

“Biktimen ikuspuntutik kontatu nahi nuen istorioa”Benetako gertaera batean oinarrituta, indarkeria matxista du ardatz Zugastiren ‘L.A.A’ eleberriak. Kutxa Irun Hiria lehiaketaren iazko edizioa irabazi ostean argitaratu du liburua Algaida argitaletxeak

MARTA MORALES Literatura irakasle da Maixa Zugasti. RUBEN PLAZA

TOLOSA

Nafarroako Gobernuak lagundua

Page 3: ortadar - Diario de Noticias de Navarra · desen aurpegiaren deskribapena. Gainerako guztia fikzioa da, alde batetik, emakume hura babesteko, eta, bestetik, horrek idazteko proze-suan

Ortzadar // 03Larunbata, 2018ko maiatzaren 12a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·saski-naski

P

IRITZIA

Biluzia hobePAKO ARISTI

POESIA bizi nahian igaro nuen gaztaroa; bizitza poe-siatu nahian daramat hel-duaroa. Espero dut zahar-

tzaroan idatzi beharretik ere aske egotea; hori bai, irakurtzeari ez diot inoiz utziko. Bitartean, jarraitzen dut idatzi beharraren guda honetan murgilduta, datozen ideia eta egitas-moei forma eman nahian, horrela formulatuz nire bizi esperientzia, eta harekin nire herriarena. Erlaxatu nahi dudanean, poesia irakurtzen dut, eta idazten. Biziki gomendatzen diot mundu guztiari, mindfulness eta ekialdetik inportatuak diren gisa-ko terapiez aparte patxadan poesia irakurtzea, eta, animatzen badira, probatu idazten ere. Poesia soineko asko dauzkan ema-kume bat da, genero ikuspegi hau erabiltzea baimentzen bazait. Eta poesia idaztea soineko horiek ken-tzen joatea da, bertsio bakoitzean prenda bat gutxiago, azkenean behin betirako geratuko den forma poetikoa aurkitu arte, poemaren hezurdura, gantzik gabea. Laburpen ariketa etengabean amiltzen da poe-ta idatzia daukanari aurre egiten dion bitartean. Funtsak hitz gutxi onartzen baititu; esaldi askoren orbel artean galdu egiten da. Hizkuntzak mikroskopio baten

gisan funtzionatzen du poesia idaz-teko agintzen zaionean. Eta irakur-keta denbora laburra izango da, bai-na, poesia ona denean, zapore intentsua utziko du irakurlearengan, oihartzun luzea haren belarrietan. Gaztetan ezberdina zen. Ustez asko nekien, eta nekien hori guztia nahi izaten nuen idatzi, baten aipuak, halakoren teoriak, eta neure aurki-kuntza partikularrak. Idaztea dema bat zen: letretan leku bat egin, leku hura hartu eta mantendu behar nue-la iruditzen zitzaidan. Esaldi labur eta zehatzek ez zuten tokirik; zenbat eta esaldi luzeagoak idatzi, barro-koagoak, nire erakustaldi hura ber-matzen zutela irizten nion. Prosa idatziz eman ditut urteak, errepor-tajeak, iritzi artikuluak. Baina hor zegoen ezkutuan, kukututa, itxoiten, poesia. Adinarekin, guztiaz gero eta gehia-go jakin arren, orduan eta gutxiago dakizula ohartzen baitzara. Zerbai-tez apur bat jakitera iritsitakoan, ez dakizunaren kontzientzia hartzen baituzu, eta beti da handiagoa ez dakizunaren bolumena, hedapena, dakizun apurtxoarena baino. Urte batzuk bete ditugunontzat bizitzak gorderik daukan leziorik ederrena dela iruditzen zait. Hantustekeriak

apaltzen dizkizu, harrokeria mehe-tzen du, eta hor agertzen dizu, kutxa dotore batean, altxor baten gisan, sendatuko zaituen osagarria: umil-tasuna. Gorputzaren indarrak murrizten hasten diren bezala zure baitan leku hartzen eta hartzen has-ten dena, umiltasuna. Adinarekin ohartzen zara bizitzeko ere gauza gutxi behar duzula: osasuna, ardo kopa bat ilunabarrean, norbait ondoan. Eta ia bizitza osoa hitzak paperera gupidagabeki jaurtitzen eman ondoren, inoiz eteten ez den jario obsesibo baten diktadurapean, badakit zahartzaroan isiltasun eske hasiko zaidala gogoa, orriak erre-guka izango ditudala, utz ditzadan bakean, hitz gehiago txertatu gabe haien birjintasun zurian. Poesiak entrenatzen nau horretarako pres-ta nadin, ez bat-batean, poliki-poli-ki baizik. Hitzak ezintasun askoren mozorro direlako sarritan, existen-tziaren orubea garbitzen duten hitz biluziak maite ditut nik. Poesiak behin eta berriz idazten eta biluzten eman dudan denboran neure anbizioa eta handinahia biluzten ikasi dut, funtsezkoa harra-patu nahian, eta joaten utziz aza-lekoak ziren eldarnio guztiei.

ZALDI EROAERAKUSLEIHOA

SALDUENAK

ITURRIA: Elkar.

1. Bihotz handiegia Eider Rodriguez. Susa.

2. Azala erre Danele Sarriugarte. Elkar.

3. JenisJoplin Uxue Alberdi. Susa.

4. Neska bat leku inposiblean Xabier Amuriz. Elkar.

5. Nola heldu naiz ni honaino Kattalin Miner. Elkar.

Fikzioa

Ez Fikzioa

1. Lurraldea eta herria Eneko Bidegain. Pamiela.

2. King Kong teoria Virginie Despentes. Elkar.

3. Beltzak, juduak eta beste euskaldun batzuk Joxe Azurmendi. Elkar.

4. Genero nahasmendua Judith Butler. Elkar.

5. Uda batez Kurdistanen Zekine Turkeri. Elkar.

Poesiak behin eta berriz idazten eta

biluzten eman dudan denboran neure anbizioa eta handinahia

biluzten ikasi dut, funtsezkoa harra-

patu nahian

SAIAKERA

‘Genero nahasmendua’

Judith Butler; itz.: Ana I. Morales. Elkar-Jakin (Eska-fandra). 316 orr. 21,50 euro.

Identitateen subertsioa

Emea izatea egitate ‘natural’ bat ote da?

Ala antzezpen kultural bat ote? ‘Naturalta-

suna’ bera ere ez ote da eraikia? Eta, genero

bitasuna? Sexua, generoa, desira ez ote dira

boterearen eraikuntza soziopolitikoak? Ez

ote gara heterozuzentasun diskurtso eta

ekintza performatiboen etengabeko errepi-

kapenaren bitartez ekoitzitako gorputzak?

Horra Judith Butler filosofoak ‘Genero nahas-

mendua’ lanean ikergai dituen hainbat auzi,

sexua, gorputza eta generoa bezalako kon-

tzeptuetan sakonduz. Ana Isabel Moralesek

ekarri du euskarara feminsimoaren eta

‘queer’ mugimenduen saiakera mugarria.

POESIA

‘Ohe hutsetan’

Izaskun Gracia Quintana. Balea Zuria. 384 orr. 23 euro.

Distantziaren hutsuneak

Berlinen bizi den Izaskun Gracia Quintana

idazle bilbotarrak ‘Ohe hutsak’ poema libu-

rua kaleratu du Balea Zuria argitaletxea-

rekin. Etxetik kanpo etxea bizitzeko modua-

ri idatzi dio Graciak: harremanei, maitasu-

nari, nongotasunari, identitate bilaketari.

“Ohe” hitza “etxe” zentzuan erabili nahi izan

du. Atzerrian egotea, gustura egonik ere,

“ohe huts batean” sartzea bezala da bere-

tzat. Aspalditik idazten du Graciak: ‘Eleak

eta beleak’ euskarazko poema bilduma-

rekin Ernestina de Champourcin sariketa

irabazi zuen 2007an, eta ‘Artikoa/Artica’ lan

elebiduna ere kaleratu zuen 2012an.

Page 4: ortadar - Diario de Noticias de Navarra · desen aurpegiaren deskribapena. Gainerako guztia fikzioa da, alde batetik, emakume hura babesteko, eta, bestetik, horrek idazteko proze-suan

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·musika

Larunbata, 2018ko maiatzaren 12a

Perkusioan eta kantuan sakonduz, eta euskal kantu herrikoiak gaurkotuz, Khami musika kolektiboak ‘Mugak’ ikuskizuna estreinatuko du gaur, Eibarren. Kalakan hirukotearen ahotsek osatuko dute tradizio eta modernotasunaren inguruko emanaldia

Atzera begira, aurrera egiteko

KATTALIN BARBER

EEUSKAL kultura herrikoiaren aztar-na berezko eta sustraituenetan bila-keta lana egin du Khami taldeak eta muga geografiko zein denbo-

razkoekin jolastuz, soinu berezkoa eta mesti-zoa eskainiko dute gaur estreinatuko duten bigarren lanean. Mugak ikuskizuna taulara-tuko dute Eibarren, 20:00etan Coliseo antzo-kian. Kantua eta perkusioa izango dira ema-naldiaren protagonistak. Iraide Ansorena perkusionistak eta Carlos Sagi konpositoreak zuzentzen dute Khami musikarien topagunea. Haien hitzetan, “Euskal Herrian inoiz egin ez den esperientzia musikal bat” da Khami, Euskal Herriko eta munduko beste hainbat tokitako herri musiken arteko loturak eta an-tzekotasunak bilatzen dituena. “Energia eta magiaz beteriko” ikuskizuna da Mugak. Haika Mutil, Binbili-bonbolo, Ene izar maitia, Goizean goiz jeikirik, edo Atso Zaha-rraren Atorra Zaharra bezalako abesti tra-dizionalak entzungai izango dira gaurko ema-naldian; eta horiez gain, Larre Berrian beza-lako abesti ia ahaztuak edo ikuskizunerako prestatu dituzten beste abesti berri batzuk. “Horiek guztiak aurrekaririk gabeko pertso-nalitate eta gaurkotasun ukitu bikainarekin birbisitatuz”, dio Sagik. Ansorenak eta Sagik gidatu dute egitasmoa, hemengo eta kanpoko herri musiken artean paralelismoak topatuz ikerketa lan bat burutu ondoren. Oraingo honetan, Kalakan ahots eta perkusio hiruko-tea izango dute lagun: Thierry Biscary, Xan Errotabehere eta Jamixel Bereau musikariak. TRADIZIOA ETA MODERNITATEA Euskal kan-tu tradizionalei beste ukitu bat eman nahi die-te, modu aske samarrean. Jatorri eta adin ezberdinak izanik ere, gaur egungo euskal musikagintzaren ardatz nagusi dira Khami proiektuan bildutako musikariak eta sorme-nerako duten gaitasunak elkartu ditu. Horre-tarako, bere ohiko testuingurutik atera dituz-te instrumentuak. “Tradizioa eta modernita-tea daude Mugak proiektuan, bai eta ikerketa eta entretenimendua ere, aldi berean”, dio Ansorenak. Txalaparta, alboka edo txirularen aitzinako soinuak munduko beste instrumen-tuekin nahastuko dira. “Gitarra desberdinak izango ditugu, danborra eta pandero desber-dinak”, azaldu du Ansorenak. Euskal Herriko panderoaz gain, Ekialde Ertaineko panderoa

Ildo horretan, esperientzia musikal berezia da Khami. “Askatasun handiz aztertzen ditu euskal kulturaren sustrai sakonenak eta bene-takoenak, beste lurraldeetako folklorearekin alderatu eta nahastuz”, azaldu du Ansorenak.. Helburu horiek lortzeko, Sagi moldatzaile eta konpositorea da buru, eta bere ardura izan da lan originalak sortu, Euskal Herriko kanta tra-dizionalak konposatu, ekoitzi eta zuzentzea. Mugak da horren erakusleihoa. Bertako musika tradizionalaz gain, munduko beste musika adierazpideetan erreparatu du Sagik: “Helburua beste kultura batzuekiko paralelismoak ikustea ere bada”. Euskal kan-tak landu nahi zituztela argi zuten hasieratik, ahozko tradizioaren zutabeak direlako. “Euskal kantak oso sustraituta daude Euskal Herrian, eta ahotsak ordezkatzen du beste ins-trumentuek ez bezala herri baten espresio musikala eta kulturala”. Ahotsa eta perkusioa lantzea erabaki dute, bi adierazpide hauek mundu osoan eman direlako eta ahozko tra-dizioaren “adibiderik garbienak” direlako. Bertsolari zaharren eragina ere jaso dute proiektuan. SORTU ETA BIRBISITATU Euskal kantagintza berriaren sorreran sakondu dute Sagik eta Ansorenak: Ez Dok Hamairu, Benito Lertxun-di eta Mikel Laboa izan dituzte jomuga, bes-teak beste. “Horiek guztiak berriro bisitatu ditugu eta iturriekin konektatu dugu. Jende askok pentsatzen du Haika Mutil edo Maria Solt Laboa eta Lertxundiren abestiak direla, baina ez dira haienak”. Jatorriz, Iparraldeko kanta tradizionalak dira gehienak. Horrega-tik, hiru ildo jarraitu dituzte Mugak proiektuan: birbisitatu, berreskuratu eta sor-tu. Haika Mutil abestiarekin, adibidez, “inoiz esploratu ez den bide bat” hartu dute. Larre berria abestia, aldiz, ahanzturatik berresku-ratu dute. “50eko hamarkadako abestia da eta artoa hostokatzeari buruz hitz egiten du. Orduak ematen zituzten emakumeek artoa hostokatzen eta lana arintzeko abestiak kan-tatzen zituzten”. Baina abestiak sortu ere egin ditu Khamik. Horietako bat Mugak da, proiektuari izenburua ematen dion kantua. Ahotsa dagoen arren, alboka da abestiaren protagonista. Mihi bikoitza du albokak eta harreman handia du Afrikako musika instru-mentuekin: “Fusioa egon da eta Afrikako Ipa-

jotzen du perkusionistak eta bere soinu berezia entzungo da ikuskizunean. “Euskal Herriko panderoak sonailua du, baina Ekial-de Ertainekoak ez: interesgarria da nahasteko, soinu berezia du”. Proiektuaren gaurkotasunaren adierazgarri, musika elektronikoaren baliabide batzuk ere entzungai izango dira. “Euskal Herriko abes-ti tradizionalak hartu ditugu eta buelta eman diogu horri, puntu modernoa sartu dugu, ba-tzuetan elektronikarekin, gitarra edo erritmo desberdinekin”, dio Ansorenak. Horrela, bide berri bat arakatu dute abestiek. Azken finean, beste bide batzuk deskubritzea eta abesti tra-dizional hauek gaurkotzea da haien helburua. Fusioa da lortu nahi dutena: Tradizioa eta modernotasuna uztartzea.

Iraide Ansorenak (lerroon gainean) eta Carlos Sa

‘Mugak’ osatzeko Euskal Herriko abesti tradiziona-lak hartu ditugu eta buelta eman diegu, puntu modernoa erantsiz””

IRAIDE ANSORENA Khami taldeko perkusio-jolea

Euskal Herrian inoiz egin ez den esperientzia musi-kal bat da Khami, berta-ko eta munduko herri musikak lotzen dituena”

CARLOS SAGI Khami taldeko musikaria

Page 5: ortadar - Diario de Noticias de Navarra · desen aurpegiaren deskribapena. Gainerako guztia fikzioa da, alde batetik, emakume hura babesteko, eta, bestetik, horrek idazteko proze-suan

Ortzadar // 05Larunbata, 2018ko maiatzaren 12a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·musika

rraldeko kulturen kutsua du abestiak, euskal musikarekin nahasita”, azaldu du Sagik. Ikerketa lan handia egin dute Sagik eta Anso-renak, interes handia dutelako kantu tradizio-nalen jatorrian. “Munduko leku askotan eza-gutzen dira garai bateko abeslariak, baina gal-du egin da tradizioarekiko lotura zuzena”. Bi arrazoi eman ditu Sagik: tradizioarekin lotu-ra zuzena zuen jende heldua desagertzen joan delako eta bizi-ohiturak aldatu eta gizartea industrializatu delako. “Kultura ere industria-lizatu da. Dagoeneko ez dugu plazetan dan-tzatzen eta tabernetan abesten”. Ildo horietan arakatu nahi dute, nahiko aska-tasun artistikoarekin, horixe baita pertsona-litatea ematen diena, Sagiren hitzetan. Bila-tze lan horretan, euskal folkloreak munduko beste zenbait folklorerekin dituen parekota-sunak aurkitu dituzte, horien artean bera-riazko nahasketak bilatuz. Euskal musika modu jakin batean interpretatu dela uste du Sagik, eta bere taldeak hortik “harago” joan izan nahi du. “Gaurkotzeko eta zaharra dena berreskuratzeko beharra nuen, beste influen-tzia batzuekin paralelismoan jarriz”. Azken finean, kultura guztiek berdinaz hitz egiten dute, baina bakoitzak bere moduan egiten du eta horretan ipini dute arreta. “Elementu hori, berdina dena eta desberdintzen duena artis-tikoki oso inspiratzailea da”, Sagiren esane-tan. Era berean, jazzak askatasun handia ema-ten duela nabarmendu nahi izan du, eta euskal musikarekin uztartzean “emaitza oso interes-garriak” ematen dituela dio. “Euskal musikak historia eta karga handia du; helburua da pers-pektiba eta distantzia hartzea”. EUSKAL MUSIKARIEN TOPAGUNE Sagik ora-in dela hiru urte sortu zuen Khami, Ansore-

narekin batera. Euskal musikarien topagunea izan nahi du kolektiboak eta proiektu bakoi-tzerako kolaboratzaileak dituzte. Kanta tra-dizionala eta modernotasuna da Khamiren zutabea. Ikuskizunetik ikuskizunera, artista askoren topaleku izan da taldea, eta Euskal Herrian tradizio musikal desberdinen bide-gurutze bilakatu nahi du, sortzaileen iritziz. Bazzque World Sounds (2015) izan zen Kha-miren lehen lana. Bertan, txistua “inoiz egon ez den erregistro musikal berri batean” koka-tu zuten, txistuaren aukera musikalak erabat berrituz. Gaur egungo euskal musikagintza-ren ardatz nagusi diren artistek parte hartu zuten bertan: Iñaki Salvador, Garikoitz Men-dizabal, Luis Gimenez, Kike Arza eta Gari Ota-medi dantzaria, esaterako. Kasu honetan, argi zuten nortzuk nahi zituz-ten bidaide: Kalakan. “Musikari bikainak ditu-gu inguruan, eta oraingoan Iparraldeko hirukoteak bat egin du gurekin. Oso onak dira”, dio Ansorenak. Kalakan hirukoaz gain, bide-lagun izango dute ibilbide luzea duen Angel

Kalakan hirukoa izango du bidaide Khami taldeak ‘Mugak’ proiektuan. KALAKAN

Eibar eta Azkoitian

Euskal Herriko hamaika aretotan egon nahi du

‘Mugak’ proiektuak. Bidea hasi baino ez du

egingo gaur Eibarren: iluntzeko 20:00etan Coli-

seo Antzokian taularatuko dute ikuskizuna Kha-

mi eta Kalakan taldeek. Horrez gain, Azkoitian

izango dira hilaren 26an, Udaberriko Musikaldia

ixten. Kantua eta perkusioa uztartuta “energiaz

eta magiaz betetako kontzertua” entzun ahal izan-

go da. Besteak beste, fusioz betetako saioa eskai-

niko dute bi taldeek, txalaparta, alboka, pande-

roa, txirula eta beste hainbat musika tresnarekin

musika tradizio desberdinak sortuz.

Unzu musikaria ere. “Gitarra-jotzailea fusio handi honi elkartuko zaio bere sokazko ins-trumentu, perkusio eta inprobisazioekin bate-ra. Estilo honetan, guretzat onena da”. Juan Mari Beltran txalapartaria ere izan du hizpi-de Ansorenak. Musikologo eta konpositorea zutabea izan da haientzat. “Asko ikasi dugu harengandik”. Khamiren zigilua dute Mugak eta Bazzque World Sounds aurreneko proiektuek. Biek dute musika tradizionala oinarri, baina Anso-renaren hitzetan, batak ez du bestearekin zeri-kusirik. “Lehenengo proiektuak jazz gehiago eta tradizio gutxiago zuen; Mugak proiektuak, aldiz, musika tradizional gehiago du”. Haien helburua izan da “desberdin egitea”, kolekti-boa “oso eklektikoa” delako. Urte eta erdiko lanaren ostean, gustura gelditu dira azken emaitzarekin. Lanez lan, Euskal Herriko instrumentu des-berdinak lantzea eta birbisitatzea du xede kolektiboak. Txistua, perkusioa eta ahotsa lan-du ostean, hurrengo lana trikitixa eta txala-partari eskainiko diote. Izan ere, laborategi modukoa da Khami; goi mailako euskal musi-karien topagunea eta euskal musika, tradizioa eta jazza uztartu nahi dute, musikari desber-dinekin. “Beharra ikusten genuen, mota hone-tako musikarik ez zegoelako Euskal Herrian. Adibidez, txistuak ez du orain arte inoiz jo jazz musikari batzuekin”, azaldu du Ansorenak. Esperimentatzea eta fusionatzea da helburua, bide batez, musika berria sortzeko eta musi-kariak lotzeko, bakoitzak bestearengandik ikasteko. Modu honetan, sormena bultzatzen dute eta musika berria ari dira sortzen. Tra-dizioa eta modernotasuna, mundutik Euskal Herrira eta Euskal Herritik mundura ari dire-lako lantzen.agik (goian) zuzentzen dute Khami. ANARTZ MIGUEL GUEZALA

Page 6: ortadar - Diario de Noticias de Navarra · desen aurpegiaren deskribapena. Gainerako guztia fikzioa da, alde batetik, emakume hura babesteko, eta, bestetik, horrek idazteko proze-suan

06 // Ortzadar Larunbata, 2018ko maiatzaren 12a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·bidaia koadernoa

Gau berriak BudapestenKomunismo osteko ‘underground’ mugimendutik musika elektroniko eta hipsterraren abangoardiara igaro da Hungariako hiriburua, itsasontzi eta fabrikak aisialdi-zentro eta kontzertu-areto bilakatuta. Honelakoak dira Budapesteko gau berriak

NNEW Yorkeko artista Com Truisek azken minutuak agortzen ditu agertoki nagu-sira sartzeko eskotila gurut-

zatu aurretik. Sofa batean eserita, musi-ka elektronikoaren sortzaile estatuba-tuarrak bere ordenagailua berrikusten du makina-gelan. Haren oinen azpian, Danubio ibaiaren urak. Artemovszk 38 ontzian gaude, 1968. urtean Ukrainian eraikitako zama-ontzi zaharrean, eta 2018an 15. urteurrena ospatzen du Buda-pesteko barruti honetako jai-aretorik eta kontzertu-eremurik handiena bihurtu zutenetik. 27 urteko Berta Szuzi gazteak koordi-natzen du gau honetako ekitaldia. Itsa-sontziko geletatik dabil eskuko telefo-notik urrundu gabe eta sare sozialeta-ko jarraipena berrikusten du. Marketin digitaleko arduraduna da, eta ospakizu-netarako urte honetan ontziaren profi-la eta irudia berritu nahi ditu. “A38 due-la 15 urte jaio zenetik pentsaezina zen gaur egungoa lortzea”, azaldu du. Itsa-sontziak hiru taberna, bi kontzertu-are-to eta jatetxe bat ditu, eta goiko kubier-ta udan zabaltzen den terraza da, eta bertan aire libreko ikuskizunak egiten dira. Gainera, zama-ontzi honen ondoan beste ontzi txiki bat dago ainguratuta, eta handik telebista-estudio moderno eta sofistikatu batek kultura-ikuskizun batzuen emanaldia kontrolatzen du Hungariako telebista nazionalerako. “Hainbat urtez, A38 plataforma bat izan da herrialdeko talentu berrientzat. Oso underground zen jaio zenean, musika establishment-etik kanpo ia ezezaguna eta orain erreferentziazko lekua da”, azal-du du Szuzik. “Berriro kultura-proiektua izateko jatorrizko izpiritua berreskura-tu nahi dugu: arte-erakusketak, filmak, literatura, gastronomia-ekitaldiak eta kultura digitala izan”, gehitu du. A38 Hungariako hiriburuko gaueko ikuskizunik handienetako bat da. Baina ez enblematikoena. Ibaiaren beste er-tzean Pest hiri zaharra dago. Azken hamarkadetan Ekialdeko Paris bilaka-tu da, Europako arte eta musika aban-goardiaren benetako epizentroa. Hun-gariako hiriburua Danubio ibai emari-tsuak banatutako hiru hiri zaharren bil-gunea da. 1873. urtean elkartu ziren: batez ere Buda dotorea eta Pest hiri zaharra. Bertan, gau ala egun izan, judu-tarren auzo zaharrean zarata entzuten da. Europako azken ghettoetako bat izan zen, II. Mundu Gerran bonbardatua eta suntsitua; gaur egun hiriko auzorik cool-enetako bat da.

DANIEL BURGUI (ARTEZ-ek itzulita)

‘Ruin pub’ edo taberna hondatuak dira Budapesteko gauaren erakargarritasun nagu-

siena. Goian, A38 zama-ontzia izandakoa, egun modako taberna bihurtua. D. BURGUI

Attila Höflek, 38 urte, ia 20 urte dara-matza barruti honetan bizitzen, ikaste-ra hirira joan eta apartamentu merkea bilatu zuenetik. Heldu zeneko argazkiak erakustsi dizkigu. Gaur pasealekua dena, denda eta jatetxez beteta, nazioar-teko janariarekin eta turistentzako erreklamoa, lehen hondamen hutsa zen: kalezulo ugertsu eta hondatu bat, etxe hustuz, fabrika zaharrez eta drogak sale-rosteko zokoz beteta. Orain Attilak bisi-tak antolatzen ditu txoko horietara, ira-ganekoekin inongo zerikusirik ez bai-tute: BudapestFlow web orriaren sor-tzailea da, gida eta liburuxka bat arte-galeriarik onenak eta xumeenak ikus-teko, baita Street arteko mural handiak ere, azokak, vintage arropako dendak, tailerrak, artisauen etxea eta ruin pub ospetsuak ikusteko ibilbidea. BENETAKO IRAULTZA Herrian taber-na hondatuak deitutakoak duela 20 urte jaio ziren, eta gaur egun hiriko turisten erakargarririk nagusietako bat dira. “Eraikin komunista zaharrak, industria-nabeak edo jauregiak berreskuratzeko ideia ez zen berria ezta bakarrik Hun-gariakoa ere. Izan ere, Berlinen edo Amsterdamen ikusi izan ditugu, baina hemen ukitu hungariarra eman zi-tzaion: Dekorazio nabarrak, komunis-mo osteko underground eta artearen benetako gizarte-zentroak eta topa-lekuak”, azaldu du Bence Molnar-ek, Szimpla Kert ruin pub aitzindari eta jatorrenaren programazio zuzendariak, berogailuen fabrika zaharra hartu zuen eraikin erraldoia, 2004. urtean kultura-zentroa bihurtuta. “Iraultza bat izan zen, hiriko panorama aldatu zuen”, gogora-tzen du Attilak. Auzo judutarra azkar eta izugarri hazi da, eta ondorioz bi kaleko eremu batean 450 taberna, klub eta pub baino gehia-go daude. “Haietako asko arimarik gabekoak, edukirik gabekoak”, kexu da Bence. Gaur egun, industria sortzaileak eta turismoak Budapest hiriko ekono-miaren herena mugitzen dute. Europa osoko gazteak Budapestera iristen dira parranda eta gehiegikeriazko gau erre-gaitzak erretzeko. “Ondorioz, sarritan alokairuak gehiegizkoak dira, turistaz gainezka, gazte britainiar eta alemaniar ugari jaietara datoz garagardo merkea eta musika komertziala aurkitzeko hel-buru bakarrarekin. Esan daiteke ruin pub asko arrakastaz hil direla”, azaldu du Attilak. Pub jendetsuenetako bat izan arren, Bence Molnar-ek ez dio uko egiten bere jatorrizko arimari. “Ez dugu bilakatu nahi jendea dantzatu eta kopak edate-ra bakarrik datorren lokal bat, komuni-tatea inspiratzen eta engaiatzen jarrai-tu nahi dugu”, azaldu dute arduradu-nek. “Zuzeneko musika dago astean hiru egunetan, gure lokala eskaintzen diegu auzoko erakundeei, igandeetan azoka dago, umeentzako tailerrak... Ba-tzuetan, egun gogorra dut eta ez dut argi ikusten zer lortu dugun urte hauetan. Szimplatik buelta eman, jendea goza-tzen ikusi eta orduan poz-pozik jartzen naiz. Horiek dira gaurik onenak!”.

Page 7: ortadar - Diario de Noticias de Navarra · desen aurpegiaren deskribapena. Gainerako guztia fikzioa da, alde batetik, emakume hura babesteko, eta, bestetik, horrek idazteko proze-suan

Ortzadar // 07Larunbata, 2018ko maiatzaren 12a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·antzerkia

Mendeku baten istorioa‘Tomiris. Mendeku zilegi baten istorioa’ antzezlanak indarkeria matxista du ardatz. ATX Teatroak formatu txikiko antzezlan minimalista osatu du, Iñaki Ziarrusta aktoreak bakarrizketa gisa kontatua

GGORDIN bezain sentsuala, erreala bezain fantasti-koa, zorrotza bezain zolia. Halaxe definitu daiteke

ATX Teatroren azken teatro propo-samena. Iñaki Ziarrustak gidatzen duen antzerki taldearen azken sorkuntza da Tomiris. Mendeku zilegi baten istorioa, Ziarrusta bera aktore bakartzat duena. Hilaren 18an Laudion eta 27an Bilboko La Fundicion aretoan eskainiko da. Ekainaren 29an, berriz, Zestoan taularatuko da antzezlana. Gertutik ezagutu zuen umetan bor-tizkeria matxista Iñaki Ziarrusta antzerkigile eta Atx Teatroko kideak. Bizipen horiek buruan izan ditu azken urteetan, gai horri buruz antzezlan bat egiteko ideiari buel-taka. Antzezlanak oinarri biografi-koa du, beraz; hortik aurrerakoa, ordea, fikzio hutsa da. “Errealitatea hazitegia izan da, gero obra osoa sortzeko”, azaldu du aktoreak. MENDEKU GOSEA Antzezlanaren gaia mendekua dela kontatu du Zia-rrustak. “Mendeku gordina, hori besterik ez du nahiko pertsonaiak”. Baina antzezlanean nabigatzen eten barik dagoen motibazioa mendeku horretara heltzeko indarkeria matxista izango da. Mendeku gose horretan, pertsonaia konturatuz joango da emakumeen aurkako bidegabekeria orokorra dela, baina justiziak ez du askorik tentatuko, mendekua besterik ez baitu izango buruan. Beraz, gai nagusia beste bat izanda ere, obran indarkeria matxis-ta etengabe aipatzen da”. Gizonezko bat ikusiko du ikusleak oholtzan. Berez, emakume itxura hartzen saiatu den gizonezko dan-tzari bat da pertsonaia, eta zuze-nean kontatuko dio bere istorioa dantza ikuskizuna ikustera hurbil-du den publikoari. “Pertsonaia kalkulatzailea da, obsesiboa, baina nahiko zentzuduna”, uste du Zia-rrustak. “Ez du justizian sinesten eta, horregatik, justizia bere esku hartuko du”. Biktima harrapatzeko, pole dance dantzaria bilakatzen da gizona. “Baina pertsonaiak ez du

gatik ez dut ba hitz egingo nik neuk sentitzen dudanari buruz?”, egin dio galdera bere buruari. Obra honetan, gizonezkoa emaku-mez jantzi eta erregina baten izena jarri dio Ziarrustak. “Tomiris, hain zuzen, kristo aurreko VI. mendeko erregina izan zen, Afganistan eta Uzbekistan inguruko tribu bateko erregina. Garai hartan erregina izan ahal zinen gizonezko batekin ezkon-du gabe, eta hala izan zen Tomiris”, kontatu du Ziarrustak. Erregina horren izena hartu dute pertsonaiak eta antzezlanak, duela bi mila urte askatasun gehiago zegoelakoan. Tomiris erreginak “emakumearen ahalduntzea eta mendekua“ adie-razten dute, Ziarrustaren ustean. GIZARTEAREN ISLA AXT Teatroa-ren estiloari jarraitzen dio Tomiris antzezlanak. “Antzerkia terapeuti-koa da niretzako”, aitortu du Zia-rrustak. Amorrutik sortzen du askotan, nahiz eta gero antzezlana samurra izan. “Orain arte taulara-tu ditugun antzezlanek kritika sako-na dute barruan, amorru asko, bio-lentzia asko…”. Finean, “gizartean dagoen egoera baten isla” direla zehaztu du Ziarrustak. Sortzerako orduan, istorio ilunak, indartsuak, bortitzak ateratzen zaizkio Ziarrus-tari, “publikoari astindu bat ema-teko gogoz egindakoak”.

emakumearena egiten –argitu du aktoreak–, ez da saiatzen emakume bat izaten, gizonezkoa da”. Antzezlanak abiapuntu duen indar-keria matxistaren gaiaren inguruan asko hitz egiten da gaur egun. Ema-kumeen ahalduntze prozesuaren baitan, salatu egiten da indarkeria mota hori. “Urteetan mugimendu

feministak egin duen lan isilaren ondorioa da gaur egungo egoera”, Ziarrustaren ustez. “Sentsibilizazio maila handia lortu da, gizartean, instituzioetan..., eta gu, sortzaile gisa ere sentsibilizatu gara gaia-rekin. Bestela, sortzaile moduan, oso arraroa egingo litzateke nire bizitzako gertakari pertsonalak aza-leratzea” azpimarratu du aktoreak.

Izan ere, Ziarrustak hasieran zalantza izan zuen antzezlan honekin aurrera egin edo ez eraba-kitzerakoan. “Zilegitasuna dut nik gai honen inguruan aritzeko?”, gal-detzen zion bere buruari. Azke-nean, aurrera egitea erabaki zuen: “Azken batean, neure istorio pertso-nala ere bazen, nik neuk sentitzen nuena eta kontatu nahi nuena. Zer-

ANE ZABALA

Formatu txikian

AXT Teatroak bi formatutako an-

tzezlanak ekoizten ditu: ikuskizun

ertainak, hiru edo lau aktorerekin lan-

duak eta antzokietan eskaintzeko,

edota formatu txikikoak, hots, an-

tzezlan minimalistak. ‘Tomiris. Men-

deku zilegi baten istorioa’ azken multzo

honetan sartuko genuke. Izan ere,

aktore bakarra ariko da oholtzan,

bakarrizketa bat eskainiz. “Gerrilla an-

tzerkia” deitzen dio formatu honi Iñaki

Ziarrustak: “Obra hau aktore bakarra-

rekin eginda dago, oso ikuskizun auto-

nomoa da teknikaren aldetik, entxufe

bat eta hiru metro kubo besterik ez

ditugu behar emanaldirako”.

Iñaki Ziarrusta da oholtzan arituko den aktore bakarra. AINHOA RESANO

Page 8: ortadar - Diario de Noticias de Navarra · desen aurpegiaren deskribapena. Gainerako guztia fikzioa da, alde batetik, emakume hura babesteko, eta, bestetik, horrek idazteko proze-suan

08 // Ortzadar Larunbata, 2018ko maiatzaren 12a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

Ikus: www.elexpephotoart.com

Sitio, añoBego Elexpe

Datorren astean...

Unai Endemaño

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

Ikus: www.jongoikouria.com | @jongoikouria

Jon Goikouria Bilbo, 1986

Datorren astean...

Iker Aizkorbe