ortadar - Diario de Noticias de Navarra...Larunbata, 2019ko ekainaren 22a Ortadar // 03 LITERATURA...

8
ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak larunbata, 2019ko ekainaren 22a. 600. zenbakia noticiasdenavarra.com HASIER ARRAIZ Bere belaunaldiko idazleen obra eta garaia aztertu ditu ‘Maitasun kei- nu bat besterik ez’ lanean -- 4-5. orrialdeak --

Transcript of ortadar - Diario de Noticias de Navarra...Larunbata, 2019ko ekainaren 22a Ortadar // 03 LITERATURA...

ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak

larunbata, 2019ko ekainaren 22a. 600. zenbakia noticiasdenavarra.com

HASIER ARRAIZ

Bere belaunaldiko idazleen obra eta garaia

aztertu ditu ‘Maitasun kei-nu bat besterik ez’ lanean

-- 4-5. orrialdeak --

Zuzendaria: Joseba Santamaria Rekarte Koordinazioa: Julene Larrañaga Azala: Erein

Disenua: Jesus Santamaria Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Zeroa Multimedia SANafarroako Gobernuak lagundua

02 // Ortzadar Larunbata, 2019ko ekainaren 22a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·dantza

Praktika eszenikoak eta hiria

Hamabost urte beteko ditu aurten La Fundicion aretoak antolatzen duen Lekuz Leku jaialdiak. Ekainaren 28an eta 29an dantza garaikideak Bilboko Abandoibarra hartuko du, dantzarien eta oinezkoen arteko topagune bilakatuz

Ezusteko enkontrua dantzarekin

DDANTZA garaikidearen len-goaia anitzak kaleko jen-deari hurbiltzeko xedea-rekin, Lekuz Leku jaialdia

sortu zuen Bilboko La Fundicion are-toak. Hamabost urte igaro dira Euskal Herriko eta nazioarteko konpainien koreografiak hiri-ingu-runera eramatea erabaki zutenetik, eta urte hauetan guztietan hiria eral-datuz joan den arren, jaialdiak sor-tu zeneko helburu bera izaten jarrai-tzen duela kontatu du Luque Tagua koordinatzaileak. Hastapenetatik for-mula hori erabili dute antolatzaileek: dantza paseoan dabiltzan herritarrei hurbiltzea. “Pieza laburrak izaten dira, oso estilo ezberdinetakoak eta kaleko formatu atseginean. Dantza ikusteko modu ezberdina da, sarre-ra bat erosi beharrik gabe. Ekaina-ren 28an eta 29an Bilboko Abandoi-barra ingurutik dabilen jendeak ia ezustean egingo du topo dantza-rekin”, azaldu du. Udako lehen egu-netan hiriaren eta dantzaren arteko topalekua izan-go da Aban-doibarra.

Txile, Italia, Costa Rica, Euskal Herria eta beste herri batzuetako konpainiek 12 obra eskainiko dituz-te itsasadarraren ertzetan, zenbait leku estrategiko ikuskizunetarako eszenatoki gisa baliatuz. Hirigunean, ohikoa ez den ingurunean topatuko dute dantza oinezkoek, eta paisaia piezaren parte bilakatuko da. Dantzaren mundua “deskodetu” nahi du Lekuz Leku jaialdiak, dan-tza garaikidearena, bereziki. “Estilo eta modu ezberdinak erakusten saiatzen gara, dantza ulertzeko era guztiak. Batzuetan publikoari kosta egiten zaio dantza eszenikoa, baina adar guzti horiek Abandoibarrara hedatu nahi ditugu; horrela, berta-tik dabilen jendeak 19:00ak eta 21:30 artean pieza ezberdinak aurkituko ditu egun bi horietan”, kontatu du Taguak. ANIZTASUNA ARDATZ Emanaldiek

“ikusmin handia” sortzen dutela kontatu du

Taguak, izan ere, oso estilo anitzetako lan

koreografikoak egongo dira ikusgai Guggenheim museoa eta Euskaldu-na Jauregiaren arteko gune ezber-dinetan. “Jendeak ez du espero, esa-terako, Adriana Bilbao flamenkoa dantzatzen topatzea Guggenheim ondoko armiarma itxurako pieza-ren azpian”. Inguruan arituko dira Kukai eta Brodas taldeak ere, dan-tza tradizionalaren berrikuspena eta hip hop-ak bat egin duten Topa ikuskizunean. Horrez gain, bi gizo-ni buruzko istorioa kontatzen duen pieza intimista dakar Fabio Liberti konpainia italiarrak; ETB1-eko Dan-tzanGo lehiaketako irabazleek Abandoibarrako Garrazaren Lekuak eta tokiak eskulturaren inguruan egingo dute dantza; 360 gradutan grabatutako dantza garaikideko film bat proiektatuko du Txileko Pewma konpainiak; eta Ertza, iazko Max sarietako kaleko ikuskizunen ira-bazleak ere bertan izango dira. Urtero bezala, Publikoak dantzatzen du klasearekin bukatuko da jaialdia. “Publikoa mugimenduan jartzeko unea izaten da hori”, eman du jaki-tera jaialdiaren koordinatzaileak. Aurten, Denis Martinez kubatarrak Kubako erritmoak irakatsiko dizkie ikusleei Guggenheim museo ingu-ruan. Hala, mundu guztia dantzan jarriko duen jai handia bilakatuko da Lekuz Leku.

‘Topa’ obra eskainiko dute Kukai eta Brodas taldeek. KUKAI

JONEBATI ZABALA

Kaleko dantza emanaldiak antolatzeaz gain, EHUrekin ere elkarla-

nean aritzen da La Fundicion aretoa, eta Espazio publikoaren

berreraikuntza, arkitektura eta praktika eszenikoei buruzko Nazioar-

teko V. Jardunaldiak antolatu dituzte aurten ere. Ekainaren 27an eta

28an izango dira Arkitektoen Elkargoan eta Bizkaia Aretoan, eta sarre-

ra librea izango da. Bertan, espazio publikoek hirien bizitzan duten era-

gina aztertuko dute, praktika eszenikoek espazio publikoa berreraiki-

tzeko duten ahalmena. “Hiriak nola betetzen ditugun

aztertuko dugu, mugimenduak nola sortzen diren eta

horrek nola eragiten duen hirietako pertsonen arteko

harremanetan. Horren baitan, dantzak lekua hartzen

du hirian eta eraldatu egiten du bai hiria eta

baita oinezkoen begirada ere”, azaldu du

Luque Tagua koordinatzaileak.

EGITARAUA

Ekainak 28 ‘Danza en 360º’ Guggenheim ataria,

15:00-19:00, PEWMA (Txile).

‘Meeting Point’ Guggenheim ingurua,

19:00, ERTZA (Euskal Herria).

‘Somiglianza’ EHU Bizkaia Aretoa,

19:30, KOR´SIA (Madril).

‘Out of the blue I’ Pedro Arrupe

zubia, 20:00, LARUTAN (Euskal

Herria).

‘Pedestres’ Lekuak eta tokiak eskul-

tura ingurua, 20:30, LINA VALVERDE

& CAMILO REGUEYRA (Costa Rica).

‘Don´t, Kiss’ La Fundición, 21:00

FABIO LIBERTI (Italia).

Ekainak 29 ‘Topa’ Guggenheim ingurua, 19:00,

KUKAI DANTZA & BRODAS (Euskal

Herria - Katalunia).

‘Canvas of Bodies. Opus nº 1’

Pedro Arrupe zubia, 19:30

TAIAT DANSA (Valentzia).

‘DantzanGo’ lehiaketako irabazlea

Lekuak eta tokiak eskultura ingurua,

20:30, B-WILD (Euskal Herria).

‘Azzurro’ Kaia, 20:30,

MARCANT DANCE (Andaluzia).

‘Burdina / Hierro’ Guggenheim

ingurua, 21:00, ADRIANA BILBAO -

BEÑAT AXIARI (Euskal Herria).

Parte-hartze tailerra Guggenheim

ingurua, 21:30, DENIS MARTINEZ

(Euskal Herria).

BILBO

Ortzadar // 03Larunbata, 2019ko ekainaren 22a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·saski-naski

A

KRITIKA

Garen piztiakIBON EGAÑA

Animalia ugari dabiltza Aintzane Usandizagaren lehen ipuin liburuko narra-zioetan sartu-aterean: lagu-

nak zaintzeko eskatu dion zakurra-ren uhalari lotuta dabil Judith Lola ipuinean, beti itzulia ezkerreruntz egiten duen arraina dauka arrai-nontzian Imanolek Kabitu ezina narrazioan, mutiko garaian bere lehengusuak katu eta oiloei eman-dako tratua dakar gogora narratzai-leak Asperduraren biografia konta-kizunean, eta gizakiaren eta intsektuaren mugara eramango du pertsonaia bat Ovi ipuinak. Ez dago esan beharrik, ordea, gizon-emaku-meak eta giza harremanak direla Kabitu ezina bildumako protagonis-tak, eta animaliak haien ispilu eta batzuetan ifrentzu direla. Bikote-harremanen hondoratzearen testi-gu (edo eragile?) dira batzuetan ani-maliak, gizatasunaren mugez gogoeta egiteko senide hurbilekoak bestetan, zaintza-lanen zamaz gogoetatzeko bitartekoa inoiz. Arroztasuna egunerokora dakarten piztiak ere badira animaliak narra-zio hauetan. Izan ere, Usandizaga-ren liburuko kontakizun asko egu-nerokotasunaren eta arroztasuna-ren arteko mugetan olgatzen dira;

TITULUA: ‘KABITU EZINA’ EGILEA: AINTZANE USANDIZAGA ARGITALETXEA: ELKAR

egoera arrunt, anodinoetan ele-mentu arrotzak eta inoiz fantasti-koak agertzen dira, hura aztoratze-ra datozenak. Lagunarteko bazka-ri bat, bikote-bidaia bat, familiako juntadizo bat edo lan-elkarrizketa bat abiapuntua dira beste norabait iristeko. Errealitateak hainbat geru-za dituela iradoki eta haiek esplo-ratzen dituzte ipuin hauek; narra-zio zenbaitetan itxurazko errealita-tearen eta haren azpian egosten denaren arteko tartea, esaten dena-ren eta esaten ez denaren artekoa miatzen du egileak. Bi geruzen kon-trajarpenaren bidez jartzen ditu agerian instituzio sozial gertukoen baitako gezurrak, esan gabekoak, hipokrisiak edo inbidiak (kuadrilla, familia edo bikote barrukoak). Aldi-ka, berriz, iradoki egiten dira bes-telako errealitate-printza batzuk, denbora-espazioen koordenadak zalantzan jarriz, edo galdera soil baten bidez. Molde ezberdineko ipuinak ondu ditu Usandizagak errealitate-geru-za horiekin, eta hainbat ipuingin-tza-tradizioren oihartzunak jaso-tzen ditu liburuak. Eider Rodri-guezen Bihotz handiegia etorri zaio irakurle honi gogora Lola narra-zioan, Iban Zalduaren nitasun

eszindituak Hamar urte barru-n, eta Samantha Schweblinen arroz-tasunaren zipriztinak han-hemen-ka. Kontamoldeak ere askotarikoak dira, perspektibismoa, bakarrizke-ta edo ipuin ia erabat dialogatuak lekuko, eta hartara ipuin sorta abe-rats eta askotarikoa da emaitza. Pili Aguadoren ilustrazio iradoko-rrez jantzita publikatu diren ipuin hauetako askok irudi indartsuak, oso bisualak dituzte barruan, ani-maliekin lotuak haietako batzuk, eta inpresioa ematen du irudiok izan direla narrazioak sortzera-koan abiapuntu. Haatik, uste dut kasu batzuetan irudiak bere horre-tan ez direla gai narrazio osoari eusteko, eta zenbaitetan galdu egi-ten dela tentsio narratiboa, ipuin luzeagoetan bereziki. Kontakizu-naren abiaburuan dagoen asmoaz galdetzera eraman naute ipuinek batzuetan, asmotik emaitzara tar-te bat badagoela iradokiz beharba-da. Elkarrizketen bizitasunean eta irudiak sortzeko gaitasunean iku-si dizkiot bertute nagusienak libu-ruari, baita ahots propioa osatzeko ahaleginean ere. Bide luzeago baten lehen urratsa izango ahal da Kabitu ezina.

Elkarrizketen bizitasunean eta irudiak sortzeko gaitasunean ikusi dizkiot bertute

nagusienak libu-ruari, baita ahots propioa osatzeko

nahiean ere

ZALDI EROAERAKUSLEIHOA

LITERATURA

‘Gorputz madarikatuak’

Lucia Baskaran. Alberda-nia. 204 orr. 19 euro.

Bizitza berreraikitzen

Urte bete da Martin hil zela, eta Alizia eten-

gabe ari da bere buruari galdezka, mutil

lagun zuenaren oroitzapenak torturatuta.

Hogeita zortzi urte doi-doi, eta alarguna da.

Lucia Baskaran zarauztarraren bigarren

eleberri honek bere bizitza berreraiki nahi

duen emakume baten historia kontatzen

du, eta nola bilatzen dituen emakume

horrek bere iraganaren sakonean zoriontsu

ez izatearen arrazoiak: desioaren sorrerak

markaturiko nerabezaroa; gorputz propioa

onesteko zailtasuna eta lehen maitasunaren

zauriak, eta lehen desengainuarenak. Jose

Antonio Sarasolak ekarri du euskarara.

POESIA

‘Itsas bizimina’

Pello Otxoteko. Balea zuria. 100 orr. 12 euro.

Kresal usaineko poemak

Aurreko poesia liburua kaleratu eta bede-

ratzi urtera, ‘Itsas bizimina’ argitaratu du

Pello Otxotekok. Itsasoa da liburuko ‘leit-

motiv’ nagusia, ez poema guztietan ager-

tzen delako, baizik eta, egilearen esanetan,

“itsasotik datorren arnasa delako liburuaren

arnasa”. Gai ugari jorratu ditu Pello Otxo-

tekok orrialdez orrialde: bizitza, heriotza,

askatasuna, muga, misterioa, ezina, arnasa,

taupada... Idazle irundarrak ‘Haraindiko

begiradaren bila’ (2001), ‘Itzalaren ñabar-

duretan’ (2001), ‘Arnasa galduaren bila’

(2003) eta ‘Anphora baita’ (2010) lanak

argitaratu ditu aurretik.

k

SALDUENAK

ITURRIA: Elkar.

1. Basa Miren Amuriza. Elkar.

2. Hezurren erretura Miren Agur Meabe. Susa.

3. Derbia Joan Mari Irigoien. Elkar.

4. Fakirraren ahotsa Harkaitz Cano. Susa.

5. Jamaikako neska Joxemari Iturralde. Pamiela.

6. Rosa itzuli da Pako Aristi. Erein.

Fikzioa

Ez Fikzioa

1. Maitasun keinu bat besterik ez Hasier Arraiz. Erein.

2. Sapiens Yuval Noah Harai. Elkar.

3. Kontrako eztarritik Uxue Alberdi. Susa.

4. Moio. Gordetzea ezinezkoa zen Kattalin Miner. Elkar.

5. Nik sinesten dizut Samara Velte. Hainbaten artean.

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·literatura

Larunbata, 2019ko ekainaren 22a

dako maitasun keinu bat aurkituko du, izugarri maite dudan horri egin-dako nire gorazarrea. Hau, baina, ez dut atzera begira egin nahi izan, aurrera begira baizik. Euskal kultu-raren baitan nostalgian ainguratu-ta gelditzeko joera izan dugu maiz, iraganaldiari begira, hura nonbait hobea izan zelakoan. Jarrera horrek ez digu uzten oraintxe sortzen ari garena bere neurrian baloratzen. Zentzu horretan, 70eko hamarka-dan jaiotako idazleek egin duten lana aitortu eta aztertu egin nahi izan dut. Mundu mailan post-m o d e r n i s m o a -rekin hausten ari den literatura mugimendua nabaritzen da, eta horixe bera aztertu dut nik, euskal ikuspegi batetik. Idazleen belaunaldi

berria eratua dela diozu. Aipatu izan dira beste belau-naldi batzuk, eta momentua da bes-te bat ere aipatzen hasteko: Kirmen Uribe, Harkaitz Cano, Eider Rodri-guez, Mikel Peruarena Ansa, Unai Elorriaga, Ixiar Rozas, Karmele Jaio, Ur Apalategi, Lander Garro, Uxue Alberdi eta Katixa Agirre aipatzen ditut nik. Zalantzarik gabe, belaunaldi bati buruz hitz egiten denean, izendegian sartzen direnak beti izaten dira eztabaidagai. Nik ez dakit belaunaldiaren parte diren guztiak zerrenda honetan ote dau-den, baina bai badakit dauden guz-tiak belaunaldi honen parte badire-

HHASIER Arraizen (Gas-teiz, 1973) bi pasio ba-tzen ditu Maitasun kei-nu bat besterik ez libu-

ruak: literatura eta politika. Euskal politikaren lehen lerrotik aldendu-ta, “aukera naturala” izan du hain-beste maite duen literaturari arre-taz heltzeko. Batetik, euskal litera-turan eratutako azken narratzaile belaunaldian jarri du arreta, Euskal Herriko errealitateari aldaketak era-giteko eremua izan daitekeela sinetsita. Bestetik, “gero eta arrotza-goa zaigun mundu hau” ulertzeko eta azaltzeko euskal ikuspegi baten bila egiteko bidea proposatu du. Izan ere, Hasier Arraizentzat “dena da politika, eta dena da kultura”. Politikaren lehen lerrotik aldendu eta

idazle gisa bueltatu zara. Jende gehienak politika arlotik eza-gutzen nau, ardurak izan nituelako, baina benetan ezagutzen nautenek badakite ni beti oso literatura zalea izan naizela. Politikaren egunero-koak itota literaturak ematen zidan arnas gunea, liburuen artean babes-ten nintzen maiz. Politika den pasio hori beste maila batean geratu den momentuan, aukera naturala izan dut beste pasio honi lehentasuna emateko. Oso gustura ibilitako bidea izan da, izugarri ondo pasatzen bai-tut idazten. Lana da, bai, ez baita idaztea bakarrik, liburuan kabitzen ez den hori kentzea da gehien kos-tatu zaidana. Gozatzen sufritu dut, eta sufritzen gozatu dut. Zer aurkituko du irakurleak liburuan? Euskal literaturari eta oro har euskaraz sortutako kulturari egin-

Aurreko belaunaldietako idazleek ez

bezala, bakea eta bizikidetza eraiki-

tzeko aukera dutela diozu. Euskal gatazkan nagusitu izan diren kontakizunak dualistak izan dira beti: honekin zaude, edo bestearekin. Orain ez gaude aro horretan, aro berri batean gaude: nahi bada, kon-ta dezakegu nolakoa izan daitekeen bakea eta bizikidetza eraikitzeko fase berri bat. Gure herrian indarkeria-ren adierazpen nagusiak amaitu diren honetan kontakizunen lehia-rekin bukatu behar dugu. Errelatoak behar beharrezkoak ditugu, noski, zenbat eta gehiago hobe, baina ger-tatu diren sufrimendu guztien sen-tipenak kontatuko dituztenak, auto-kritika oinarrian eta enpatia helbu-ru, konfrontazioaren sendagai gisa. Gure herriko intelektualek badute bide horretan zer eskaini, eta ari dira dagoeneko: hortxe ditugu, besteak beste, Harkaitz Canoren Twist edo Fakirraren Ahotsa, Kirmen Uribe-ren Elkarrekin esnatzeko ordua, Uxue Alberdiren Jenisjoplin, Unai Elorriagaren Iazko hezurrak edota Lander Garroren Gerra txikia. Ikus-pegi desberdinetatik eta modu ezberdinetan kontatu dituzte azken hamarkadetan Euskal Herrian ger-tatutako sufrimenduak eta oinazeak. Erabat baliagarriak dira aipatutako bidea egiten hasteko. Hautsitako zubiak berreraikitzeko

garaia dela diozu. Indarkeriak eta sufrimenduak gure gizartearen baitan zeuden zubi asko hautsi dituzte, pertsonen artekoak, euskaldunen artekoak, eta bereziki kezkatzen nau horrek, gure nazioa-ren kontakizunak komunitate osoa-

‘Maitasun keinu bat besterik ez’ (Erein) saiakera liburua argitaratu berri du Arraizek. Bere belaunaldiko idazleen lanak aztertu eta, bizi izan duten garaiari begira jarriz, nazioaren kontakizun berria eratzeko beharra aldarrikatu du

ETXAHUN GONZALEZ

la. Kirmen Uribe, Harkaitz Cano eta Eider Rodriguez erreferente gisa nabarmenduko nituzke izendegi honetan, baita Mikel Peruarena Ansa eta Uxue Alberdi ere. Zeintzuk dira idazle horien arteko

ezaugarri komunak? Idazle hauek beren garaiaren seme-alabak dira, Euskal Herrian jaio eta hazi dira eta 90eko hamarkadan jal-gi dira mundu publikora. Hamarka-da horretan Euskal Herriko gizar-

tea nahiko hautsita edo haustear zegoen, bi

aldetan, eta nik uste dut adin horreta-

koak garen guz-tiok oso marka-tuta gaudela bizipen horien-gatik, aztarna handia utzi

digute.

Bestetik, euskaraz irakurtzen hazi diren

idazleak dira denak, aurrekoei irakurri ahal izan

dizkiete euskarazko lanak. Hau da, haientzako euskara ez da hautua edo aldarrikapena izan, bide logi-koena izan da, egunero bizi izateko baliabidea. Ikastolen belaunaldi-koak dira, eta hori dena erabiltzen duten euskara mailan eta hizkun-tza lanketan ikus daiteke. Buka-tzeko, oso belaunaldi garaikidea dela esango nuke. Mundu mailan dauden joera nagusiekin euskal ikuspegi batetik bat egiten asmatu dute eta joan diren toki guztietara hizkuntza gutxitu batean idazten dutela harro aldarrikatu dute.

“Euskal

gatazkan

nagusitu diren

kontakizunak

dualistak izan dira beti:

honekin zaude, edo

bestearekin. Hori

amaitu da”

Hasier Arraiz, Donostian, bere liburu

HASIER ARRAIZIDAZLEA ETA POLITIKARI OHIA

“Konta dezakegu nolakoa izan daitekeen bakea eta bizikidetza eraikitzeko fase berria”

Ortzadar // 05Larunbata, 2019ko ekainaren 22a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·literatura

rena izan behar duelako. Zer nola-ko etorkizuna gura dugu? Konta-kizun “aspirazionala” sortu behar dugu guztiok elkarrekin, baina horretarako gure zauriak sendatu eta zubi horiek berreraiki behar ditugu. Denok egin behar dugu auto-kritika, egindakoagatik eta egin eta esan ez dugunagatik. Ni ez naiz nor inori esateko zer nolako autokritika egin behar duen, baina bai nirea era-

bakitzeko: enpatia gehien sufri-tu dutenekiko, haiek dituz-

telako herri honen zauri sakonenak. Lehenda-

bizi horiek konpon-tzen asmatu behar dugu. Kirmen Uriberen poe-

ma batetik hartu duzu

liburuaren izenburua eta

tarte zabala eskaini dio-

zu bere obrari. Kirmenen obrak badu giza

eskubideei buruzko gogoeta sakona, Euskal Herrian gertatu den

guztian oinarritua. Globalizazioa-ren aroan euskal nortasunaren aldeko hautu argia egiten du, gure kultura eta hizkuntza mundu honi eginiko ekarpen nagusi bezala alda-rrikatzen ditu. Norberaren askata-sunaren aldeko jarrera ere nabaria da eta errealitate zatiak kontatzen ditu, errealitatea dirudiena baino konplexuagoa dela azalduz. Bat egi-ten dut idea horiekin eta uste dut belaunaldiaren balioak izan dai-tezkeela. Elkarren arteko zubia berreraikitzen

asmatu zenuten zuek ere. Badira gure artekoa baino suntsike-ta askoz ere larriagoak, baina bai, izan daiteke adibide xume bat. Letren fakultatean ezagutu genuen elkar, eta lagunak izan gara aspaldi-tik. Bidean, baina, gorabehera han-diak izan ditugu, herri honetako harreman askotan gertatu bezala. Euskal gatazkaren eta politikaren ondorio lazgarriek elkarrengandik aldendu gintuzten, baina gure arteko zubia berreraikitzen asmatu dugu. Hortik abiatuta, euskal nazioaren kon-

takizun berria eratzeko beharraz hitz

egiten duzu bigarren atalean.

Euskal ikuspegi batetik jakin behar dugu egungo mundua azter-tzen, ulertzen eta interpretatzen, jakiteko non gauden, norekin kokatzen garen, zein diren arriskuak eta mehatxuak eta zeintzuk aukerak. Egiteko daukagun zerbait da. Izan ere, Euskal Herrian ere mundu arrotza dagoela ukatzea ez litzateke zintzoa izango. Askotan pentsatzen dugu gure gizartea desberdina dela, eta azkenaldian konturatu gara, one-rako edo txarrerako, beste guztiak bezalakoak garela. Hemen ere sumatzen da autoritarismoa eta arrazakeria. Aurreko ereduak agortuta daudela diozu. Bere garaian, Agirre Lehendakaria

“Trumpekin egon nahi dugun edo alternatiba

eraiki nahi dugun erabaki behar dugu, hori da gure garaiak

eskatzen duen erronka”

u berria eskutan duela. EREIN

eta bere garaiko intelektual eta sor-tzaileak gai izan ziren demokrazia liberalarekin irudikatzen zuten idea-la (AEB, Erresuma Batua…) euskal ikuspegi batetik marrazteko. Orain dela 60 urteko euskal gazte belau-naldi berriak, ordea, Agirre lehenda-kariaren eta haren ondokoen artean etsipena sumatu, eta kontakizun berri bat sortu zuen. Gure herriaren askapenak iraultzarekin lotuta egon behar zuela ondorioztatu zuten Txa-bi Etxebarrieta eta ingurukoek, eta Kuba edota Aljeriako ereduak hartu zituzten. Borroka armatuaren erabi-lera horren ondorio izan zen. Bada, bi mundu horiek desagertu dira, kon-takizun horiek bukatu zaizkigu eta berria sortu behar dugu. Sinez mires-ten ditut biak, gai izan baitziren ari-keta intelektual hori egiteko, baina haien mundua ez da gure mundua. Trumpekin egon nahi dugun edo alternatiba eraiki nahi dugun eraba-ki behar dugu, hori da gure garaiak eskatzen duen erronka, eta pentsa-tzen dut intelektual talde honek ahal-men eta talentu nahikoa duela hori guztia ehuntzeko. Dena den, propo-samenak baino ez dira nireak. Gus-tatuko litzaidake liburu hau erabil-garria izatea jendartean eztabaida aberasgarriak sortzeko. Eztabaidatzeko aukerarik izango da

prestatzen ari zareten solasaldietan.

Saiakera honek literaturaren eta filo-sofia politikoaren arteko elkarrizke-ta bat planteatzen duenez, pentsatu dugu elkarrizketa horri plataforma fisikoa ematea. Gure asmoa da Gas-teizen, Bilbon eta Donostian joera ezberdineko politikariak eta kultur sortzaileak bilduko dituzten hiru solasaldi antolatzea. Besteak beste, prest azaldu dira Kirmen Uribe, Harkaitz Cano, Jon Maia, Igor Elor-tza, Bingen Zupiria, Garbiñe Biurrun edota Miren Larrion. Uda eta gero Iruñean eta Baionan ere egiteko asmoa dugu.

SOLASALDIAK

Hasier Arraizek bere lanean plan-

teatzen duenaz gogoeta egiteko

hiru solasaldi antolatu dira. Arrai-

zekin batera, politikaren eta kultu-

raren arloko hainbat ordezkarik

parte hartuko dute saio horietan:

� Ekainaren 26an, 19:00etan,

Kutxako Ruiz Balerdi aretoan,

Tabakaleran (Donostia).

Partaideak: Garbiñe Biurrun,

Harkaitz Cano eta Jon Maia.

� Ekainaren 27an, 19:00etan,

Kafe Antzokian (Bilbo). Partaideak:

Bingen Zupiria, Igor Elorza eta

Goizalde Landabaso.

� Uztailaren 2an, 19:00etan,

Artium Museoko plazan (Gasteiz).

Partaideak: Kirmen Uribe, Miren

Larrion eta Mikel Urdangarin.

DONOSTIA

06 // Ortzadar Larunbata, 2019ko ekainaren 22a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·bidaia koadernoa

Bi gurpilen fedeaBizikletan bidaiatzeak, aurrez imajina ez zenitzaken lekuak ezagutzera eraman zaitzake. Kaukason, udaberriko ezusteko elurte baten ondorioz, eliza ortodoxoaren eta Georgiako biztanleen barrenak ezagutzeko aukera izan dut

BBI egun igaro ditut historian zehar inperio ezberdinen atzaparretan alde batera eta bestera ibili den Georgiako

hiriburuan. Kura ibaiaren alde bie-tara hedatzen da Tbilisi, trafikoz beteriko kale zabalak eta erortzear dauden alde zaharreko eraikinak konbinatuz. Modernoa eta tradizio-nala, berria eta zaharra, lotura han-dirik gabeko collage bat osatzen dute, turismoak pixkanaka-pixkana-ka dakarren diru iturriaz itsatsita. Lehen egunean euritik eguzkitara eta eguzkitatik euritara ibili naiz. Biga-rren eguneko eguraldiak, aldiz, gar-biago jokatu du nirekin. Itxura guz-tien arabera eguna nazkagarria izan-go dela ikusarazi baitit goizean goi-zetik. Eguerdiko ordu biak dira, eta Tsalka izeneko herri arimagabe baten kanpoaldean nago euritik babestua, oinarrizko gauzak saltzen dituen janari denda batean. Denda berdi-nean beste bizikleta bidaiari bat dago. Baptiste du izena eta orain dela zaz-pi hile atera zen bere Belgikako jaio-territik. Kontrako norantzan goaze-nez, aurrean datorkigun ibilbideari buruzko informazioa elkartrukatu dugu. Berak asfaltorik gabeko kilo-metro zakar asko ditu egiteko; nik, aldiz portu luze-luze bat gainditzeko. Biek ala biek atsedenik gabeko euri zaparrada batez lagunduak. “Zeinen ederra den txirrindularitza” esanez barre batzuk egin eta agur esan dio-gu elkarri. Maldan gora euritan aritzea desatse-gina da. Igo ostean aldatzeko arro-parik gabe jaistea, ordea, amesgaiz-toa. Zorionez, bizikletan zintzilik ditudan lau poltsetan klima ia guz-tietarako arropak daramatzat. Zoritxarrez, grabitatearekin aliatu-ta daude arropa horiek eta gorriak eta bi ikusten ditut gorako bidean. ATERPE BILA Aldapa zena, goi-lau-tada zabal bat bilakatu da eta erre-pide bazterreko goroldioa zena, aldiz, elurra. Paravani lakuaren er-tzetik kilometro batzuk egin ostean Poka herritxora iritsi naiz. Arratsal-deko 7ak dira, 2.000 metroko garaie-ran nago eta elurra dago iragarrita gauerako. Bai ala bai, gaua igaro-tzeko aterpe bat behar dut. Baina zer egin inolako hotel edo ostaturik ez dagoen inguru honetan? Bost gizon dauden dendatxo batera gerturatu eta eskuak belarrian jarriz “hotel” hitza esan diet behin eta

Bost minutu hotz bezain luzeren ostean, monastegi xumeko ateak zabaldu dira, eta Mama Pais, berta-ko “nagusia” agurtu dut. Euskaldu-na naizela esan diodanean poz- pozik “basque-georgian friends” oihukatu du. Hau entzunda, bere bedeinkazioa nuela argi geratu da ingurukoen artean. BARNE BAKEA Lau elizgizon eta zaz-pi egoiliar bizi dira une honetan San-ta Nino monastegian. Bere izena Georgiako lurraldera kristautasuna ekarri zuen emakumearen ome-nezkoa da. Hasieran hala pentsatu badut ere, zazpi egoiliar hauek ez dira apaiz bilakatzeko bidean dau-den ikasleak. Euren bizitzako gora-beherak direla medio, fedea eta bizi-tza soilarekin barne-bake pixka baten bila datozen jende arrunta dira. Alkohola eta haragia galarazi-ta daude, egunean hiru bider erre-zoak egiten dira eta hortik aurrera ez dago egiteko gauza gehiegirik. Egoiliar hauek, etxeko eguneroko lanak egitearen truke, bake santua edo salbazioa jasotzen dute, bakoi-tzaren beharren arabera. Goizean denak aztoratuta jaiki dira. Elurra mara-mara ari du. Leihotik begira nagoela Mama Pais nigana etorri da eta nahi bezain beste gera-tu naitekeela esan dit. Ondoren, mezetara gonbidatu nau. Ihesbide-rik gabe, Georgiako Eliza Apostoliko Ortodoxo Autozefaloaren nire bizi-tzako lehen mezan hartu dut parte. Elizaren izena luzea bada, imajina ezazue meza bera nolakoa den. Bigarren goizean martxan jartzeko prest nago. Bisita bat izango dute eta Nikak ni bertan egotea gustatuko li-tzaiekeela esan dit. Gosari-bazkari modukoa izan da eta den- dena pro-barazi didate, dena “tipikoa” zela-koan. Alkohola galarazita badago ere, bisitekin arauak hausten dituz-te eta vodka antzeko zerbait atera dute. Txirrinduan ibiltzea eta alkohola edatea konbinaketa ona ez direla azaldu dit eta barregura bes-terik ez die eragin. Basoerdi bat edan eta sufrimendu malko bat lehortu ostean, nire arimaren salbazioa lor-tua dudalakoan, bideari ekin diot. Fedea dut, inoiz baina gehiago, bizi-kletari esker, imajina ez nitzakeen bitxikeria gehiago ezagutuko ditu-dala herrialde honetan.

ENEKO EIZAGIRRE

Lerroon gainean, Georgiako bidaiak utzitako hainbat irudi; tartean, Santa Nino monastegia. ENEKO EIZAGIRRE

berriz. Eurek, barrez, ezetz diote buruaz, baina guztietan zaharrena dirudienak dendatik irten eta laku ertzeko eraikin bat seinalatu dit. “Monasteri” hitza eta eskuak bela-rrian konbinatu ostean, dendaren goxora sartu da, barrez lehertzen

zeuden lagunengana. Heriotzaren aurrean ezusteko fede zipriztin bat sentitzen duen kondenatuaren an-tzera, argia jarraitzea erabaki dut. Eraikinera gerturatzean, gazte bat bertatik ateratzen ikusi dut. Nika du izena eta nire egoera azaldu diot.

Zalantza batzuen ostean “nagusia-ri” galdetzera joan da, baina aurre-tik ea kristaua naizen galdetu dit. Zurbil eta aho txikiarekin, baietz esan diot. Dagoen hotzarekin, ea budista naizen galdetu izan balit, berdina erantzungo nioke.

Ortzadar // 07Larunbata, 2019ko ekainaren 22a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·literatura

Istorioek transmititzeko dutena

Ane Gebara duela urte batzuk hasi zen ipuin-kontalari lanetan, irakasle izateko ikasketak amaitzear zela. Orduz geroztik, hari horri tiraka dabil, han eta hemengo istorioak jasotzen eta kontatzen. Haurrentzako zein helduentzako ipuinak ditu aldarri

IIPUIN batek atzetik dakar kontakizun bat, gertaera bat. Irakaspen bat ere badakar, eta harekin batera, sentsazioak eta emozioak bizitzeko aukera. Kontakizun tradizionale-

tik modernoetara egin daiteke jauzi, historian zehar bizi izan diren pasarteetatik inoiz gertatuko ez liratekeenetara. Pertsonaia ezberdinak ezagu-tzeko aukera ere ematen dute, haien bidelagun izatekoa. Horretarako, ahots bat izan ohi da nagu-si, istorioa kontatzen duen narratzailearena. Ane Gebara (Gasteiz, 1989) ipuin-kontalaria da. Irakasle ikasketak amaitzear zela ekin zion jardu-nari, eta hari horri tiraka jarraitzen du, ezin utzi-rik. Hark azaldu du ipuinak “era natural” batean kontatzen dituela, sentitu ere hala sentitzen ditue-lako. “Ipuinak bide ematen dit besteengana iris-teko, hura da erdigunean dagoen bitartekaria”, dio Gebarak. Irakasle izateko ikasketak amaitzen ari zela, irakurzaletasunaren gaineko irakasgai bat izan zuen, eta Manu Lopez Rasini izan zuen ira-kasle. Tradizioa oinarri zuten ipuinen inguruko gaia hartu zuen azken lanaren gaitzat, eta horre-tan bidelagun izan zuen Lopez irakaslea. Gebarak dio istant horretan piztu zitzaiola istorioak kon-tatzen hasteko lehen txinparta; hortik aurrera, “ezjakintasunetik eta ausardia puntu batetik” hasi zen ipuin kontaketaren jardunean. Azken lanean ikertu zituen ipuin tradizionalak, eta egun, horietako asko kontatzen jarraitzen du. Harriek kontatu didatena proiektua ere sortu zuen, Arabako istorio ezberdinez osatutako ipui-nen bilduma bat, hain zuzen ere. “Badira milaka

ipuin eta album, baina hainbeste urtez gure artean egon diren kontakizunek emozio berezi bat piz-ten didate”, azaldu du Gebarak. Eta gaineratu du kontakizun horiek atzean “gako” ugari dituztela; besteak beste, naturarekiko harremana edota giza-kien beharretara egokitzen diren makina bat mezu. Halere, aitortu du denek ez dutela momen-tu guztietarako balio, eta beraz, aukeraketa ego-kia egitea garrantzitsua dela. Halere, urteetan zehar ahoz-aho transmititu diren istorioak jasotzeak lan handia du atzetik. Geba-rak azaldu duenez, horietako asko ezkutatuta bizi dira eta zaila izaten da berreskuratzea. Dena dela, nabarmendu du, behin horiek berreskuratuta-koan, pozgarria izaten dela, oinarri politak izaten dituztelako. Horrez gain, gaineratu du egungo ipuinekin ere gauza bera gertatzen dela, eta beraz, zaila dela aukeraketa bat egitea. Horretarako, lehentasun batzuk ezarri ohi ditu: “Istorio bat aukeratzerako orduan, lehenengo eta behin, garrantzitsua da nire gustukoa izatea; ostean, era-bakiko dut nori eta zein momentutan kontatu”. Finean, nabarmendu du posible dela ipuinak publikoaren zein testuinguruaren arabera auke-ratzea zein egokitzea. ISTORIOAK, GUZTIENTZAKO Ipuinak haurren-tzako direla uste dugu, orokorrean, gure gizar-tean; eta, gehienetan, umeak izaten dira horien entzule nagusiak. Horren aurrean, ipuin kontala-riak dio uste horiek deseraiki beharra dagoela, publiko heldua erakarri ahal izateko. Gainera, nabarmendu du istorio bat kontatzerako unean

mundua gelditu egiten dela, eta beraz, helduen-tzako ere baliagarria suerta daitekeela ipuinak entzutea. “Ohitu behar gara ipuinak entzutera; finean, asko kontatzen dute eta, gainera, norbe-rak bere interpretazioa egin dezake”. Hala, Geba-raren aldarria argia da: helduek kontzientzia har-tu behar dute, aldarrikatu behar da “umeen mun-dutik” harago ipuinek badutela indarra. PUBLIKOA BEREGANATU Horretarako, ordea, publikoa bereganatzea ezinbestekoa dela aitortu du ipuin kontalariak. Haren esanetan, publikoko kide batzuk, izan ume edo heldu, hasieratik sar-tzen dira istorioan; beste batzuek, ordea, zailta-sun gehiago izaten dituzte kontakizunean sar-tzeko. “Hori begiradan asko igartzen da; finean, begiradak diotsu ea istorioaren bide berean doazen edo beste leku batean dauden”, azaldu du. Eta gaineratu du begirada konplize horiek lor-tzea, “gozamena” izateaz gain, polita ere badela, publikoarekin bidaia hori partekatzea. Hala, ipuin on batek bide on bat edukitzeaz gain, “bat-batekotasuna” ere eduki behar duela dio Gebarak: “Istorioak eduki behar du momentu bat zeinak zerbait aldatuko duen; finean, zerbait des-berdin izatea etxetik irteterakoan eta bueltan iris-terakoan”. Ipuin kontalariak nabarmendu du bide horretan publikoa bereganatuz gero eta haiek gozatuz gero, harro sentitzeko modukoa dela. Izan irakaspen, emozio edo sentsazio, ipuinek badute zer eskaini, zer transmititu. “Ipuinek badituzte ira-kaspen ugari, baina ez ditugu ikasteko kontatzen, baizik eta, bizitzeko. Hori da garrantzitsuena”.

AMAIA RAMIREZ DE OKARIZ

Ane Gebara

ipuin-kontalari

gasteiztarra.

Aldarrikatu behar da umeen mundutik harago ipuinek badutela indarra”

ANE GEBARA Ipuin-kontalaria

08 // Ortzadar Larunbata, 2019ko ekainaren 22a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

22350. mapa: ‘seta’/ ‘champignon’

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodolo-gia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen

ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.

Mapan hiru eremu erakusten dira. Bizkaian eta Gipuzkoan perretxiko era-biltzen da, Nafarroan ziza edo xixa eta Iparraldean onddo da nagusi (Saran konddo jaso da). Perretxiko hitzak baditu hainbat aldaera: perrotxiko, perretxi-ku, barratxiko (Laukiz), berretxiko (Lemoiz), perratxiku, perretxigu. Iparral-deko hongo hitzak iturria latinean dauka: “fungus” (ikus gazt. “hongo”). Herri bakar batean, Eugin, sultso hitza eman dute, eta txurlo hitza Jaurrietan. Claude Lévi-Strauss antropologoak jende mikofiloak eta mikofoboak bereizi zituen. Alde batean, onddoetan arreta jartzen dutenak daude; bestaldean, onddoetan axolarik batere ez dutenak. Dudarik gabe, oro har, Hegoaldeko jendeak onddoak eta perretxikoak hobeki ezagutzen ditu Iparraldekoak bai-no. Alor honetan Hegoaldean izen askoz gehiago izatea sintomatikoa da,

beraz. Esan gabe doa lekuko askok izendatu ere ez dituztela egiten gaizto-tzat hartzen dituen perretxikoak. Izendapenen dantza gertatzen da mapa honetan. Alabaina, herri batzuetan perretxiko hitza ezaguna da, baina mota jakin baten izena da. Etxalarren perretxiku edo Sunbillan perretxigu deitzen dena “seta de primavera / mousse-ron de printemps / tricholoma georgii” da. Bizkaian, Arrieta eta Bakio ingu-ruan, ere bai. Aitzitik, ziza, xixa, zuza, suza ageri da Bizkaiko eta Gipuzkoako herri anitzetan azken hori izendatzeko. Era berean, erdaraz “seta / champignon” izendatzeko Hegoaldeko leku gehie-netan txanpiñoi hitza erabiltzen da.