NON ZER - Argia...Euskal Herriko lehen elkarta-sun sarea eratzeko. Bera izan zen lehen kate-begia...

52

Transcript of NON ZER - Argia...Euskal Herriko lehen elkarta-sun sarea eratzeko. Bera izan zen lehen kate-begia...

2013KO MAIATZAREN 5A 3�

NON ZER

Jabetza: Komunikazio Biziagoa, S.A.L. Lehendakaria:Ixabel Bereziartua. Zuzendaria: Xabier Letona.Zuzendariaren albokoa: Pello Zubiria. Astekariko erredak-zio-burua: Estitxu Eizagirre. Asteko Gaia-Pertsonaia: MikelGarcia. Iritziak: Mikel Asurmendi. Kultura: Garbine UbedaGoikoetxea. Aisia: Unai Brea. Termometroa: Urko Apaolaza.Euskara: Onintza Irureta. Interneteko erredakzio-burua:Lander Arbelaitz. www.argia.com: Gorka Bereziartua, JonTorner. Multimedia: Axier Lopez. Argazkilaria: Dani Blanco.Produkzioa: ANTZA, S.A.L.Kudeaketa eta salmenta: Berdaitz Goia. Harpidetzak: KarlosOlasolo. Idazkaritza teknikoa: Aloña Soraluze. Publizitatea:Idoia Arregi, Maite Arrieta, Ixabel Bereziartua, Olatz Korta,Bego Zuza. Administrazioa: Marijo Aiertza, Mari KarmenLoiarte. Harrera: Jone Arzallus.HELBIDEAK: Gipuzkoa: Industrialdea, 15. 20160 Lasarte-Oria. Tel: 943 371545. Faxak: 943 373403 (erredakzioa),943 361048 (komertziala). Lapurdi, Nafarroa Beherea etaZuberoa: Xalbardin baita. 64122 Urruña. Tel: 559 476000.Faxa: 559 476001. Nafarroa: Gazteluko Plaza 44, 3. eskui-na. 31001 Iruñea. Tel: 948 222285. Bizkaia: Eleizalde 1, 2-D. 48600 Sopela. Tel: 94 6765580 POSTA ELEKTRONI-KOA. Komertziala: [email protected]. Harpidetzak: [email protected]. Erredakzioa: [email protected]. Interneten:www.argia.com. Lege.gordailua: NA 80-1963. ISSN: 0213-909X. Batzorde.parekidea: 72562 E. Inprimategia: AntzaS.A.L. Informatika: iametza interaktiboa, S.L. Urtebetekoharpidetza. Hego Euskal Herria: 145 euro. Ipar EuskalHerria: 176 euro. Espainia: 145 euro. Beste atzerriak: 182euro. Airez: 285 euro. Komunikazio Biziagoa S.A.L.Ametzagaiña Taldeko partaidea da.

Azaleko argazkia:DANI BLANCO

Azala: GARBINEUBEDA GOIKOETXEA

ASTEKO GAIAALAVA SAREA Elkartasuna eta erresistentzia faxisten kontra.

JOSU CHUECA / 4

PERTSONAIABEGO MURUAGA: «Dagoen proposamen unibertsalena da

berdintasuna». MIEL A. ELUSTONDO / 10

GAIAKBERNAT ETXEPARE LIZEOKO BARNETEGIA Euskaraz bizi

nahi dutenen bizilekua. LIDE HERNANDO / 16

IRITZIAREN LEIHOA“ESCRACHEAK” ETA DEMOKRAZIA

GARBIÑE BIURRUN MANCISIDOR / 20AHOBEROKERIAK IÑAKI MENDIGUREN / 22OINARRIZKO IKERKETA KOLOKAN JOXERRA AIZPURUA / 23GORA PRO NOBIS ASISKO URMENETA / 21TXANDAN Euria. AMETS ARZALLUS / 22BERTSO BERRIAK CANi jarriak. JULIO SOTO / 23

ERDIKO KAIERAMIREN AGUR MEABE: «Kristalezko begi bat idaztea protesia

fabrikatzearen pareko zerbait izan da». NAGORE IRAZUSTABARRENA / 24

TXORI Hardcorearen aitzakian, Portugaletetik mundurahegaldatu den grafista. IKER BARANDIARAN / 28

LITERATURA ARITZ GALARRAGA / 30MUSIKA MONTSERRAT AUZMENDI DEL SOLAR / 31DENBORA-PASAK ANA ZAMBRANO, KIKE AMONARRIZ / 32ALEA Gau-beranduan eta ilunpeen bihotzean. IMA UBEDA / 33ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA JOXERRA AIZPURUA / 34LANDAREAK JAKOBA ERREKONDO / 35DENBORAREN MAKINA NAGORE IRAZUSTABARRENA / 36

TERMOMETROARAFAELA ROMERO: «Gipuzkoarrek ezkerreko gobernuak

nahi dituzte». MIKEL ASURMENDI / 37EUROCOMPREHENSION Familia bereko hizkuntzak ikasteko

metoda. ELENA MARTINEZ RUBIO / 42HONDAKINAK Etikak argi egin diezaioke zaborren

kudeaketari. PELLO ZUBIRIA KAMINO / 44KATALUNIA 8.000 lagun katalanaren aldeko Potonejada-n

Perpinyàn. KIKE AMONARRIZ / 46EUSKARA ALBISTEAK ONINTZA IRURETA AZKUNE / 47EKONOMIAREN TALAIAN JUAN MARI ARREGI / 47NET HURBIL Rossano Ercolini Rifiuti Zero-ren bihotzari

Nobel berdea. PELLO ZUBIRIA KAMINO / 48MALTZAGATIK XABIER LETONA / 50

2013ko maiatzaren 5a, 2.367. zenbakia

ARGIAko edukiak kopiatu,moldatu, zabaldu etaargitara ditzakezu, gureegiletza aitortu eta baldintzaberetan eginez gero.

ASTEKO GAIA

2013KO MAIATZAREN 5A4 �

ALAVA SAREA

1937an euskal armada faxisten eskuetan erori zenean, lehen elkartasun sare ezkutua sortuzuten Bittori Etxeberria baztandarrak eta beste hainbat emakumek. Eusko Jaurlaritzari

igorritako informazioa oso baliotsua izan zen preso zeudenei laguntzeko. Erakunde horrekamaiera tristea izan zuen baina; kideak atxilotu eta haietako bat, Luis Alava, fusilatu egin

zuten egunsentiarekin batera duela 70 urte. Geroztik, Alava Sarea izena du.

| JOSU CHUECA |

Elkartasuna eta erresistentziafaxisten kontra

Eskuinetik hasita bigarrena, Bittori Etxeberria, elkartasun sarearen sortzaile eta sustatzailea. Harekin, ezker-eskuin, TereVerdes, Delia Lauroba eta Itziar Mujika, sarearen kolaboratzaile nagusiak. Atxilotuak izan aurreko argazkia da honakoa.

SAB

INO

AR

AN

AFU

ND

AZ

IOA

ALAVA SAREA

� 52013KO MAIATZAREN 5A

1943KO MAIATZAREN 6AN, ohiko heriotzasegizioa Porlierreko kartzelatik abiatu zenMadrilgo Almudenako hilerrirantz. Hamarerrepublikar eta sozialista zeramatzankamioiak hilerriko hormaren kontra fusilatze-ko, eta horiekin batera jelkide bat, Luis AlavaSouto. Leku horretatik hurbil zegoen LasVentaseko emakume presoek egunsentiarekinbatera tiro hotsak entzun zituzten, beti beza-la. Baina han giltzapeturiko laueuskal emakumek (Tere Verdes,Delia Lauroba, Bittori Etxebe-rria eta Itziar Mujika) ongi zeki-ten egun hartako fusilatuenartean zegoen Luis Alava huranor zen. Alde batetik, burkideeta sumario-kide izan zutelako,eta bestetik, bezperatik zekite-lako “kaperan” zegoela, hau da,fusilatzeko zorian.

Fusilatze horrek ebatzi zuen1942ko irailetik denen burutanzegoen galdera: ea frankistekgauzatuko zuten azken zigor hori edo amoreemango zuten egindako gestio diplomatikoeta politiko askoren aurrean. Bistan da ohikoaukerak irabazi zuela. 1939ko maiatzetik1944ko otsaila arte 269 fusilatze kolektiboizan ziren Madrilgo hilerri hartan eta 2.663lagun hil zituzten. Bigarren Mundu Gerraknorabidea erabat aldatu zuen arte, frankistekez zuten inolako konplexurik izan ia asterohalako sarraskiak egiteko.

Luis Alavaren heriotzak, frankisten gupi-darik eza erakusteaz gain –sare hori hiru urtelehenago desegin zutenean erabat geldirikzegoen–, bertan aritu zen taldeari izena emanzion. Ordutik aurrera Alava Sarea gisa igaroda herri memoriara eta komunikabideetara.

Baina hilketa tamalgarri horrek izenetikharago doan ekimenean izan zuen jatorria.Erakundaren amaieran Luis Alava dugunarren, abiapuntuan eta jardunean erantzuki-zun handiagoa izan zuen jendea zegoen.

Elizondotik Baionara Santoñan barrenaArestian aipatu ditugun emakume horiek izanziren aitzindari Alava Sarea eratzen. Kanta-bria aldean euskal armadaren zati handi batekegindako errendizioaren karira sortu zen.1937ko abuztuaren amaieran Santoñan etaLaredon hainbat euskal buruzagik italiarrekinhitzarmena sinatu zuten eta Eusko Jaurlari-tzako agintariek berri zuzen eta zehatzak nahi

zituzten, hura betetzen ari otezen eta nolako ondorioakzituen jakiteko.

Presoen baldintzak eta egoe-ra ezagutu nahian, Jose MariaLasarte diputatu jelkideak eska-ria egin zion Bittori Etxeberriabaztandarrari. Etxeberria hariakmugitzen hasi zen Elizondon,Euskal Herriko lehen elkarta-sun sarea eratzeko. Bera izanzen lehen kate-begia Ipar Eus-kal Herrian zeuden buruzagijelkideekin lotura izateko, eta

era berean, gainontzeko euskal lurraldeetanpreso zeudenekin bitartekariak lortzeko.

Etxeberriarekin batera emakume bi, DeliaLauroba eta Itziar Mujika donostiarrak, ardu-ratu ziren Santoñan gertatutakoaz eta ElDuesoko presondegiaren egoeraz datuak lor-tzen. Aitzakia ona zuten biek hara hurbiltze-ko eta informazioa eskuratzeko. LaurobakJose Azurmendi senarra preso zuen El Due-son, eta Mujikak ere bi anaia zituen giltzape-tuta, bata El Dueson eta bestea Ondarretan.Bilboko eta Burgosko kartzelekin lotura iza-teko, beste emakume bat izan zuten lagun,Tere Verdes bilbotarra, haren anaia Jose,Larrinagako eta Gaztelako espetxeetan egonbaitzen.

Sare horretan, Bittori Etxeberria ezinbes-teko izan zen, informazio guztia mugaz bialdeetara eramateko arduraduna baitzen.EAJren buruzagiek Eusko Jaurlaritzarentzatidatziriko Barne Zerbitzuaz txostenean, Etxe-

Bittori Etxeberria baztandarrahariak mugitzen hasi zen lehenelkartasun sarea eratzeko. Bera izan zen lehen kate-begiaIpar Euskal Herrian zeudenburuzagi jelkideekin lotura izaneta preso zeudenekinbitartekariak lortzeko

ALAVA SAREA

2013KO MAIATZAREN 5A6 �

berriaren rola goraipatzen da: “Pepitaren-gandik (Bittori Etxeberriaren gerra izenaPepita Etxano zen) sortu zen erakundea.Hark egin zituen lehen urratsak; hark zabal-du zuen bidea. Egun, harreman ororen fun-tsezko oinarri izaten jarraitzen du. Laredokoazken unean, Pepita Etxanok ezkutukotxangoa egin zuen hara.Jarraian, berarekin elkarrizke-tatu ginen: probidentziazko-tzat jo genuen. Berak ezagu-tzen zituen bitartekoak etaisolaturik zeuden hainbatabertzale, giza ekimenetan etaelkartasun lanetan zihardute-nak… Hasieratik esan zigunbitartekoak zituela, esku onezeta erabateko ziur tasunez,mugaz bi aldeetako komunika-zioa bermatzeko”.

Lau emakume horiek harilkatu zituztensarearen atalak, azkar bezain sendo, eta Eus-kal Herritik harago hedatu zuten gainera.Abiapuntua Baionan izan bazuen ere, lasterBaztanetik Iruñera, Donostiatik Bilboranahiz Gasteiza, eta geroxeago, euskal presoaksakabanaturik zeudenez, El Duesora, Burgo-sera, Dueñasera eta Puerto de Santa Mariaraheldu zen elkartasun sarearen eragina.

Hedapenean aurrera eramateko, hainbatpartaideren laguntza izan zuten euskal lurral-de orotan. Araban esaterako, Etxeberria LuisAlavarekin jarri zen harremanetan, eskualdehorretako arduradun izan zedin. Nafarroanaise lortu zuen erakundea zabaltzea, talderikhandiena osatuz. Bereziki muga lanetan aritu

ziren Esteban Etxeberria, Feli-citas Ariztia eta Timoteo Plazabaztandarrak, baita Felipe Oña-tebia, Modesto Urbiola, RafaelGoñi Latasa eta Felix Ezkurdiaere. Gipuzkoan ere talde ederrajarri zuten lanean: Iñaki Barrio-la mediku ospetsuaz gain, Ino-cencio Tolaretxipi, RafaelGomez Jauregi eta Patxi Lasa.Bizkaiko taldea txikiagoa zeneta Tere Verdesengan oinarritu

zen, kolaboratzaile batzuk izan zituen arren,hala nola Julian Agirre eta Antonio Causo.

Sarearen helburuak Gatibu zegoen euskal armadaren gehiengoa-ren patua atzemanda, presoen aldeko lagun-tza sustatzea izan zen eginbehar nagusia.Garrantzitsua zen erbestean zeuden buruza-gien eta kartzeletan zeudenen arteko loturamantentzea. Esaterako, preso zeuden Juan

Sarritan, sareak egindako lanaalferrikakoa izan zen presoenbizitza salbatu edo askatasunaerdiesteko, baina bestebatzuetan, heriotza zigorrakbeste zigor batzuekinordezkatzea lortu zuten

Sarean parte hartu zuten hainbat lagunen irudia; lehen lerroan eserita eta txapelarekin, Luis Alava, Arabako arduraduna.

ALAVA SAREA

� 72013KO MAIATZAREN 5A

Ajuriagerra eta Jesus Solaun, harremanetanjarri zituzten mugaz bestaldean zeu-den Jose Mari Lasarte, RamonAgesta eta Juan Iturbe buruzagi jel-kideekin. Espetxeetako informazioaBaionara eta Parisera bidaltzea zutenhelburu, presoek zituzten zigorrak,heriotzarakoak bereziki, nazioartekoeragileen bitartez eragozteko.

Egundoko garrantzia izan zutensarekideek eskuratutako zigortuenzerrendak, epaiak eta sumarioak, presoaskoren bizitzari eusteko. Era berean,gerra amaitu baino lehenago burutuzituzten bi aldeetako presoen trukaketakaurrera eramateko, funtsezkoa izan zenberaiek bidalitako informazioa. Sarritan,sareak egindako lana alferrikakoa izan zenpresoen bizitza salbatu edo askatasunaerdiesteko, baina beste batzuetan, heriotzazigorrak beste zigor batzuekin ordezkatzealortu zuten.

Gerra amaitu ostean, egoera larriagotuegin zen. Alde batetik, presoen trukaketakbukatu zirelako, eta bestetik, errepresioa oro-kortu egin zelako. Kartzelen eta espetxera-tuen kopurua ugaltzeaz gain, beste esparruerrepresiboak –lan batailoiak eta kontzentra-zio zelaiak– nonahi zabaldu zituzten Espainiafrankistan. Hala, gatibu eta zanpatuekikoelkartasuna handitu egin zen, baita haieninguruko informazio beharra ere. Europanbarrena erakutsi behar zen erregimen frankis-taren errealitate errepresiboa, Britainia Han-diak eta baita Frantziak ere –Jordana etaBérarden arteko hitzarmenen ondorioz–onetsi zuten hura.

Baina informazioa ez zen presoen gairamugatzen. Sareak izan zuen bigarren ekime-na Espainiako Estatuari buruzko informa-zioa hornitzea izan zen. Gero eta okerragorazihoan egoera politiko-militarrari buruzkojakin-minak bultzatuta, jatorriz presoen alde-ko sarea zena informazio sare ere bihurtu

zen. Nazioarteko testuinguruak,Bigarren Mundu Gerraren bez-perako egoerak, informazionahi hori areagotu zuen gaine-

ra. Espainiako Gerra Zibilaren oste-ko giro gero eta liskartsuagoan,

Frantziak eta Britainia Han-diak beharrezkotzat jo zutenPirinioetako alde bietaninformazio ahalik eta zeha-tzena izatea.

Alava Sareari esker etaEusko Jaurlaritzen bitartez,

jakin zuten non zegoen Espainiakoarmada zabalduta, zenbat gotorleku eta kuar-tel zeuden mugaldean, itsasontzien mugi-menduak nolakoak ziren, alemaniarren joan-etorriak, Espainiako barne egoerasozio-politikoa… Erakundearen eraginkorta-suna itzela izan zen. Ia astero igorri zizkienerbestean zeuden Eusko Jaurlaritzako burueiagiriak eta informazio sortak. Parisko egoi-tzan sareari atzemandako txostenak zioen“liburuak, aldizkariak eta antzekoak aparteutzita, 1.242 agiri” jarri zituztela Jose Anto-nio Agirreren gobernukideen eskuetan.

Eraginkortasun hori esplikatzeko, kontuanizan behar da klandestinitatearen nekeakmodu egokian eraman zituztela. Sareak iraunzuen bitartean, partaide batek baino ez zuenospa egin behar izan, Agustin Ariztiak, poli-zia haren atzetik ibili zelako. Gainerako guz-tiek sareak bezainbeste iraun zuten jardu-nean, harik eta Parisen atzemandakotxostenak Espainiako polizia haien arrastoa-ren atzetik jarri zuen arte.

Espetxea barrutik, heriotza larrutikAlemaniarrek Paris hartzearekin batera,Eusko Jaurlaritzak Avenue Marceau-n zutenegoitza eskuratu zuten frankistek –gaur egun,itzulerarik gabeko lapurreta dela medio, Cer-vantes Institutuaren egoitza dena–. Gestapo-ko kideek eta polizia frankistek han aurkitu

Sareakdokumentazioahelarazten zionEuskoJaurlaritzari,kartzelaratutazeuden presoeneta buruzagieninguruan. Goikoirudian, JuanAjuriagerrakBurgoskokartzelatikbidalitakogutunaren azala.

ALAVA SAREA

2013KO MAIATZAREN 5A8 �

zuten Barne Zerbitzuaz txostena. Dokumentuhorretan, izengoitiak eta gerra izenak erabil-tzen ziren arren, ezaugarri eta datu asko zeto-zen sarearen gorabeheren inguruan: nolasortu zen, nortzuk osatzen zuten, zer nolakojarduna izan zuen… 1940ko ekainarenbukaera zen eta handik aurreramiaketak egiten hasi ziren poli-zia eta militar frankistak.

Sareko ordezkariek 1940koabenduan azken bilera eginzuten Gasteizen, Ipar EuskalHerriko eta Frantziako egoe-ra ikusirik, erakundea bertanbehera uztea erabakiz.Artean, ez zekiten faxistakhaien lorratzari segika zebil-tzala jadanik. Polizia frankis-tak sareko kideen berri zehatza zuen. Era-kundea desegin eta astebetera lehenbizikoatxi loketak izan ziren, sarea sor tu zentokian, Baztanen. Bittori Etxeberria, anaiaEsteban eta Felicitas Ariztia harrapatuzituzten lehen kolpean. Jarraian, atxiloke-tak ugaritu ziren Iruñean, Gipuzkoan, Gas-teizen eta Bilbon. 1941 hasi berria zela,Madrilera 28 atxilotu eraman zituzten,Ondarretako, Iruñeko eta Larrinagako kar-tzeletatik igaro ostean.

Madrilgo espetxe eta checa edo atxilo-guneetan sakabanatu zituzten atxilotuak.Hasieran guztiak Fomento kaleko checanegon baziren ere, lehen itaunketak eginostean, emakumeak Las Ventasko espetxera

eraman zituzten eta gizonezkoak Porlierre-ra. Aukera paregabea izan zuten ezagutzeko,murruen barrutik, zein zen Espainiako kar-tzelen egoera latza: jende metaketa ikaraga-rriaz gain, gaixotasunak, gosea eta batez ereheriotzari beldurra, saca-k –presoak ziegeta-

tik atera eta fusilatzea– inda-rrean zeudelako.

Sarean ibilitako asko herio-tzatik gertu izan ziren, 1941ekouztailaren 3an epaitu ondorenkondena oso gogorrak jarribaitzizkien tribunalak: 19heriotza-zigor eta gainerakoen-tzat kartzela zigor luzeak. Denaden, epaiari helegitea jarri zio-ten eta 1942ko irailaren 18anbigarren epaiketa izan zuten.

Horren ondorioz, heriotza bakarrera –LuisAlavarena– eta kartzelaldi luzeetara mugatuzuten zigorra.

Behin betiko zigorrak jasota, Luis Alava-ren bizia nola edo hala salbatzen ahaleginduziren, kalean zeudeneko lana gogora ekarriz.Baina hortik aurrerakoak diktadura basatia-ren magaletik burutu behar izan zituzten,eta Luis Alavaren kasuan, arrakastarik gabegainera. Porlierren eta Las Ventasen geldituzirenentzat, burkide haren heriotza 1937anhasitako ekimen solidarioarenpasarterik tristeena izan zen.Hori dela-eta, beraien eta herria-ren oroimenean, orduz geroztikAlava Sarea da. n

Ezkerrean, Luis Alavari egindako marrazkia, 1942an kartzelan zela; hortik gutxira fusilatu zuten. Eskuinean, sareko kideakMadrilgo atxiloketa gune edo checa batean; ondoren sakabanatu egin zituzten.

SAB

INO

AR

AN

AFU

ND

AZ

IOA

Luis Alavaren fusilatzea 1937anhasitako ekimen solidarioarenpasarterik tristeena izan zen.Ondorioz, espetxean geratu zirenburkideen eta herriarenoroimenean, orduz geroztikAlava Sarea da.

Nola ikusten duzu zeure burua orain dela 25 urte?Berdintasunari dagokionez, orain baino askozere ilusionatuago orduan, dudarik gabe.1987an, II. Euskal Mundu Biltzarra eginbehar zen garaian, emakumeen inguruko gai-rik ez zela izango jakin genuen. Antolatzailee-kin harremanetan jarri, bilera egin, gabeziabistara ekarri, eta haien erantzuna: “Beran-duegi da, aurki argitaratuko da egitaraua, ezi-nezkoa da”. Ez genuen etsi. “Ideiak ditugu,pertsonak ere baditugu… Di-da batean egin-go dugu”. Eta berdintasunaren gaien inguru-ko kongresua txertatu genuen Mundu Biltzarhartan. Kongresua giltzarri izan zen nire bizi-tzan, beste bizpahiru gertakarirekin batera.Hausnarketa sakona eragin zidan kongresuak.AEBetako, Norvegiako, Italiako emakumeakekarri genituen. Bata historialaria zen, besteasoziologoa, hurrengoa psikologoa… Kongre-suak mundu berri bat ireki zidan. Han entzunnuen lehenengo aldiz “androzentrismo”hitza. Norvegiako parlamentuan, adibidez,emakumeek adostasunak lortzen zituzten ber-dintasunaren inguruko gaietan. Tradizio han-dia zuten. Esaten ziguten, askotan alderdiarenkontra ematen zutela botoa.

Arabako Emakumeen Asanblada utzi zenuen…Bai. 1975ean Bermeotik Bilbora joan nintzenbizitzera. Bi urte egin nituen han, politikannola edo hala sartuta, baina emakumeen bilere-tara joateko modurik gabe. Gasteiza etorri etafeminismoaren barruan lan egin nahi nuelabanekien. Baina ez nuen hausnarketarik egina,ez libururik irakurria, intuizioa besterik eznuen. Arabako Asanbladan hasi nintzenean, 80emakume ginen. Izugarria zen. Gehienak inde-

pendenteak ginen, ez ginen alderdi politikoeta-ko militante. Gehienok independente izanaga-tik ere, ordea, hura zuzentzen zutenak militan-te ziren, troskistak eta mugimendukomunistako kideak. Liderrak ziren, nahiz etalidergoa ukatu. Egitura ezaren tirania zen hura.Bada artikulu bat horri buruzkoa: La tiranía dela falta de estructuras. Oso interesgarria. Bada,tirania horrek kalte handia egiten die asanbladaegitura dutenei. Ni, hala ere, neure kasa ibiltzennintzen. Horrela, asanbladan planteatzen zirengai batzuen inguruan bestelako ikuspegia iza-ten hasi nintzen. Bestelako liburuak irakurtzennituen, bestelako kezkak nituen. Asanbladan,unean unekoari erantzuten genion, zela bortxa-keta, zela Martxoaren 8a, abortua, dibortzioa...baina nik neure bidea egin nuen. Ordurako,hau eta hura irakurtzen hasi nintzen: Marxismoy feminismo, El ama de casa bajo el capitalismo, Elsegundo sexo, La mística de la feminidad, Políticasexual, Ensayos sobre la igualdad sexual…

NORTASUN AGIRIA

Begoña Muruaga Laka (Bermeo, 1953). Batxilergoeta Administrari ikasketak egin zituen lehenengo, etaaitaren ontziolan hasi zen gazterik lanean, Bermeon.Ondoren, Bilbon jardun zuen beharrean, eta Gasteizko AEK-n gero; idazkari, lehenengo urtean; irakasle, hurrena.Euskal Filologia egin zuen geroago, 80ko hamarkadan.Emakunden lan egin zuen 1991tik 1998ra, eta ArabakoForu Aldundian ari da, Kulturan. Eusko JaurlaritzakoHizkuntza Politikarako Sailburuordetzan egin zuen lan,Euskara Sustatzeko zuzendari. “Oso gogorra izan da,erantzukizunagatik. Eskerrak zuzendaritzako teknikariei:oso onak!”.

2013KO MAIATZAREN 5A10 �

PERTSONAIA

«Dagoen proposamenunibertsalena da berdintasuna»25 urte betetzen ditu aurten Maria Maeztu Forum Feministak. Garai hartara eta atzerago ereegin dugu bidaia Bego Muruagaren eskutik, Forumaren sorreran izan baitzen. Lehena ikusi

dugu, gaur eguna entenditu nahirik.

BEGO MURUAGA

| MIEL A. ELUSTONDO |

Argazkiak: Zaldi Ero

Zer ekarri zuen horrek?1984an Asanblada utzi eta dokumentaziozentro bat irekitzeko proiektu batean sartunintzen. Sibilla Aleramo Ikerketa eta Doku-mentazio Zentru Feminista sortu genuen1986an, eta urte horretan hasi nintzen Zarau-tzeko bileretan parte hartzen. Bestalde, MariaMaeztu Forum Feministarekin frogatu duguposible dela alderdietako emakumeak etaindependenteak elkarrekin lanean aritzea. Iaalderdi guztietako emakumeak daude Foru-mean, baina gehienak independenteak gara.

1988an Emakunde sortu zen. Lorpen handitzatjo zuten garai hartako emakumeek.Emakume batzuek! 1986an Zarautzen bil-tzen hasi ginen zenbait emakume, Legebiltza-rrari eskatzeko berdintasun politika garatukozuen erakunde bat sor zezan. Bilera pila egingenituen ondoko bi urteetan, Emakundesortu arte. Aho batez onartu zuten legebil-

tzarkide guztiek. Bertan izan nintzen egunhartan. Hunkitu egin nintzen. Hitz egitekotxandan, uste dut Rosa Diezek esan zuelaLegebiltzarra osatu zenetik bigarren aldizhartzen zuela Gasteizko parlamentuak eraba-ki bat aho batez. Botere publikoak berdinta-sun politikak garatu behar dituela eta feminis-moak harekin kolaboratu behar dueladefendatzen genuenok pozik geunden. Bestebatzuek berriz, “feminista instituzionalistak”ginela leporatu ziguten, leporatzen digute,erakundeekin lan egitea defendatzeagatik.

Zuzen daude, ala oker?Arrazoi zuten neurri batean. Baina berdingertatu da gainerako mugimenduekin. Horrekez du kuestionatzen borroka hori, hau da, era-kundeei legeak exijitu behar zaizkie, eta legeakbete egin behar dira, askotan ez dira-eta bete-tzen. Berdintasun legea beteko balitz, askozhobeto egongo ginateke. Hortaz, Emakundesortzea aurrerapauso izugarria izan zen.Batzuek, oraindik, diote botere publikoakpatriarkalak direla, eta botere patriarkalak ezduela sekula berdintasun politikarik sustatuko.Ez nator bat iritzi horrekin. Europa iparralde-ko herrietan zertan diren ikusi besterik ezdago. Boterea patriarkala da han eta hemeneta mundu guztian. Patriarkatua besterik ezdago, bai, baina Norvegiak berdintasun mailahandiagoa garatu du guk baino.

BEGO MURUAGA

2013KO MAIATZAREN 5A12 �

Ama matxistak“Oso matxistak ohi dira amak. Oso estuak dira alabekin,semeekin baino gehiago, dudarik gabe. Semeak lanerajoan behar duela, bidaia bat duela… Dena barkatzen zaio.Alabak ere bere obligazioak izan arren, laster esango dioamak: ‘Zure lehen lana ama zaintzea da, bigarrena dalana’. Semeari ez dio horrelakorik esango amak”.

Emakunde sortzeaz batera, hainbat emakumeelkarte ere sortu ziren.Perretxikoak bezala. Baina horixe, “emakumeelkarteak”, ez elkarte feministak.

Ezberdina da…Oso, oso ezberdina! Askotan esaten dut: ezgenuke “emakumeen alde”, esan beharko,“feminismoa eta berdintasuna” aipatu behar-ko genituzke beti, zeren eta gizon matxistenondoan emakume matxista pila dago.

Zein girotan eratu zenuten Maria MaeztuForum Feminista?Emakunde sortzea lortu genuenean, zeraesan genuen: “Batzorde bat osatuko dugu,erakundeak zer politika gauzatzen dituenaztertzeko. Jarraipen batzordea izango da, etaproposamenak eta beste egingo dizkiogu”.Horretan ari ginela, eztabaidan, batek: “Etazergatik ez dugu elkarte feminista bat sor-tzen?”. Nor bere bidea egiten ari zen taldehartan, eta proposamena ez zitzaigun gaizkiiruditu. Hurrengo bilera baterako deia egingenuen, estatutuak, izenak... aztertzeko, etahorrela egin genuen.

Maria Maeztu, izena.Idoia Estornesek ekarri zuen izena. Aitortubehar dizut garai hartan ez nuela Mariarenberririk. Ramiro Maezturen berri bai, etageroago jakin nuen nor izan zen Gustavo.Bileran asko ginen Maria Maeztu ezagutzenez genuenok. Eta berak: “Baina zuek ezduzue Auñamendi Entziklopedia aztertu?”.Idoiak azaldu zigun haren biografia. Foruma-

ren ideia berriz, guztioi gustatu zitzaigun.1987an Madrilen sortua zuten foro feministabat, eta bagenuen kezka biak nahastuko otezituen jendeak, baina ez zen horrelakorikizan. Maria Maeztu izenak ez zuen horretara-ko biderik eman. 1988an bertan estatutuakosatu, eratu eta legezko izaera hartu zuenMaria Maeztu Forum Feministak. Nahiz etaurtebete lehenago Maria nor zen ez nekien!

Zer diozu hasiera hartaz?Oso indartsu sortu zen Bizkaian eta Gipuz-koan, eta ahulago Araban. Emakume askoginen, eta 25 urte gazteago! Hori ere bai.Niri, behintzat, gorputzak ez dit orduanbezala laguntzen, baina buruak bai, eta arigara. Azkenaldian aldatu egin dira kontuak:Bizkaian eta Gipuzkoan ahulago dago Foru-ma, eta aldiz, indartu egin dugu Araban. 30urte inguruko zenbait gazte inguratu dira.Horiek indarra dute izugarria, eta oso jan-tziak daude teknologia berrietan, sare soziale-tan… Facebook-en profila irekitzea planteatudute… Espazio berriak dira, haiek horrenalde daude. Ni beste joera batekoa naiz, pape-rari oso lotuta bizi naiz oraindik, baina gaztehoriek bestela datoz, eta errespetatzen duthaien bidea. Esaterako, mugimendu feminis-taren barruko joera berriak, queer eta beste,hobeto ezagutzen dituzte nik baino; ni orainari naiz horretan trebatzen.

Genero indarkeria da feminismoak gaur egunduen problemarik handiena?Ez. Inolaz ere ez. Are gehiago, botere publi-koek gai horren inguruan hainbeste ekimengauzatzeak beste arazo batzuk ez planteatzeadakar. Arazo larriak ditugu lan munduan etaardurakidetasunean. Bestalde, MendekotasunLegea izan da aspaldi eman diguten egurrikhandiena. Emakumearen lan egoera eta sol-data, esaterako, ez dira gizonarenak. Eztapentsatu ere. Horri dagokionez, ospitaleeta-ko zerbitzu asko kanpora ateratzea ez dut

BEGO MURUAGA

� 132013KO MAIATZAREN 5A

Bryce Echenique“Elkarrizketa egin zioten behin Bryce Echeniqueri etahonakoa galdetu zioten, zergatik ez zuen umerik. Etaberaren erantzuna: ‘Ez dudalako nahi izan, eta nirekinizan ziren emakumeek ere ez zutelako nahi izan’.Horretan bat egin dut Bryce Echeniquerekin”.

uste kasualitatea denik. “Zerbitzu ez pro-pioak” izena ematen diete: sukaldeko lana,garbiketa…

Emakumeak dira hor.Emakumeak. Lana non da ezegonkorren?Emakumea ari den zerbitzuetan. Ez da kasua-litatea. Historikoki frogatuta dago, datuakditugu. Sistemak jarraitzen du pentsatzen sol-data nagusia gizonarena dela eta emakumea-rena osagarria dela. Horrela pentsatzen dusistemak, inork esaten ez badu ere. Gizonez-koak eta emakumezkoak ez dugu lan egitekoeskubide bera.

Non da irtenbidea?Gizartearen arlo askotan.

Feministek boterea hartzea da irtenbidea? Boterean feministak egoteak lagunduko ligu-ke, noski. Bada alderdi feminista bat 1979anlegeztatu zutena, baina feminista asko ezgaude haien bidearekin ados, eta ez diogubotorik ematen. Gure Forumean, esate bate-rako, independente izatea dugu lehentasuna.Irtenbidea non den? Gauza asko egin beharditugu: jendearen mentalitatea aldatu, ze ezda aldatu uste dugun bezainbeste. Gizonakparte-hartze eskasa du bizitza pribatuan: hau-rrak edota nagusiak zaintzeko baimen gutxihartzen dituzte; lanean bere burua promozio-natzeko aukera baldin badu, gizonak nekezegingo dio uko horri; emakumeak, aldiz, ukoegingo dio kasu gehienetan, familiari lehenta-suna emanez. Zerbitzu publikoetan berriz,Europako iparraldera begiratu behar duguoraindik, Finlandiara kasu. Hango eskolak etabeste. Bestalde, hor dira hedabideak, izuga-rrizko eragina dute rol sexualak indartzean.

Maria Maeztu Forum Feministak garrantzihandia ematen dio hezkuntzari.Bai, baina gurean ez da nahikoa egiten. Ira-kasleek ez dute berdintasunaren ingurukoprestakuntzarik, ez dira konturatzen gelanadibide sexistak jartzen ari direla etengabe,eskolako liburuetan zein eredu agertzen den

ez dira jabetzen… Hezkuntzan asko aurrera-tu da, gaur egun neskak mutilak beste doaze-lako unibertsitatera, baina beste arlo askotan,irakasleen jarrerak, eskola-liburuak, emaku-mearen presentzia, gurasoek jasaten dutenbonbardaketa mediatikoa… Horietan osourruti gabiltza oraindik.

25 urte atzera egin dugu elkarrizketaren hasie-ran, eta 1988an orain baino ilusionatuagoazeundela esan diguzu. Eta gaur egun?1987ko Mundu Biltzar retik nentorrenorduan, mundua jateko moduan nengoen!Gaur egun, Espainiako Gobernua desagerdadin beharko nuke berriz ilusionatzeko.Oker kudeatzen ari dira krisia, gezurretan aridira. Gizarte zerbitzuak etengabe murriztenari dira. Zapateroren lehen agintaldiko garai-ra itzuli beharko genuke: homosexualitatea-ren gaia, dibortzio lege berria, abortua,mendekotasun legea onartu zen, zerbitzupublikoak indartu ziren… Zerbitzu publiko-ak indartu eta dauden legeak bete. 2009andokumentu bat sinatu genuen, beste elkartefeminista batzuekin, Feminismo frente a la crisisizenekoa, eta bertan esaten genuen enpleguabeste era batera planteatu behar dela, zergakaldatu behar direla, ardurakidetasuna bultza-tu behar dela eta zerbitzu publikoak indartu.Ardurakidetasuna dugu: neurri politikoakhartu izan diren arren, gizonezkoak ez dutxipa jarri. Gizonezkoak eta emakumezkoak,sakon-sakonean pertsona berdinak gara:gure adimenak, zaintza beharrak, sentimen-duak… berdinak dira. Gizartea beste erabatera antolatu behar dugu hori horrela izandadin. Feminista batek esaten zuenez, dago-en proposamen unibertsalena daberdintasuna. Gizon eta emaku-me guztiek aukera berdinak etaaskatasun bera izatea, ez da bes-terik. n

�14 2013KO MAIATZAREN 5A

BEGO MURUAGA

AZKEN HITZA

“Gizartean, oro har, erabakiguneetan dago-en jendeak, izan gizon zein emakume, ezdu batere sentiberatasunik berdintasunaridagokionean. Egia da botere gune horietangizonezkoak direla nagusi, baina zoritxa-rrez, emakume gehienek ere eredu masku-linoa jarraitzen dute”.

Erabakiguneak

�16 2013KO MAIATZAREN 5A

Urtero legez, Herri Urrats antolatu du Seaskak, hilaren 26rako. Seaskaren lorpenen arteandago Baionako Bernat Etxepare ikastetxea, Ipar Euskal Herrian ikasketak euskaraz ematendituen lizeo bakarra. Urrun bizi diren ikasleengan pentsatuz, lizeotik gertu barnetegi bat

sortzea erabaki zen eta astelehenetik ostiralera gazte ugari bizi da bertan, hezitzaileenardurapean. Barnetegira hurbildu gara, euren egunerokoa ezagutu asmoz.

BERNAT ETXEPARE LIZEOKO BARNETEGIA

EGUZKIAK irri egin digu gaurkoan. Pribile-gioa, azken egunotako eguraldia kontuan har-tuta. Baionatik 6 bat kilometrora dagoen Tar-nosera abiatu gara, Bernat Etxepare Lizeoakbarnealdeko 15-17 urte arteko ikasleentzatduen barnetegia ezagutzera. Landetako pai-saia tipikoaren isla, hareazko zorua duenbarruti batean sartu gara, pisu bakarrekohainbat eraikin, zuhaitzak eta aisialdirakoguneak dituena (hala nola, futbol zelaia, pilo-talekua, barbakoa, saskibaloi kantxa, tenispista eta igerilekua). Centre de vacances jartzenduen kartelak egin digu harrera.

Etxepare lizeoko barnetegia orain 15 urtesortu zen. Zuberoako eta Nafarroa Beherekozenbait gurasok hartu zuten erabakia, seme-alabak lizeora egunero eramateak denboraasko eskatzen ziela ikusita. Hasiera batean,Kanboko kolegioan bizi ziren ikasleak, bainakolegioa txikia gelditu zenez, horretarakopropio erabiliko zen barnetegia sortu zutenbeste eraikin batean. Ordudanik hona, ikaslekopurua handitu egin da, eta horrek eraikinbatetik bestera eraman ditu.

Barnetegia ez da ikasleen lotarako erresi-dentzia soila. Ikasleek, lizeotik ateratzen dire-

Euskaraz ikasi nahi dutenenbizilekua

| LIDE HERNANDO |

Argazkiak: Dani Blanco

Elkarbizitzarakoguneaz gain,ikasteko lekuaere badabarnetegia.

2013KO MAIATZAREN 5A 17�

BERNAT ETXEPARE LIZEOKO BARNETEGIA

netik hurrengo goizean klasera joaten direnarte, zaintza eta heziketan jarraipena edukidezaten ziurtatzeko lekua ere bada. Hiruhezitzaile arduratzen dira horretaz, eta guhaietako birekin egon gara, Imanol Larrañagaeta Peio Mentarekin. Mentak, barnetegiasortu zenetik bertan lanean ari den baiona-rrak, hezitzaileen eginbeharrez hitz egin digu:“Taldea lizeora eramaten dugu goizean herri-ko autobusean, eta arratsaldean hartzen dugutako batek, berriz ere barnetegira ekartze-ko. Behin hemen, haiekin ego-ten gara biharamuna arte. Zain-keta, segurtasuna, ikasketak,loa, kezkak… Denetarik egitendugu haiekin, ez gara bakarrikbehatzaile”.

“Lizeoan dauden mailabakoitzarekin (bigarrena, lehe-na eta terminala, ordena horre-tan) lan ezberdina egiten dugu”dio Larrañagak, hezitzaile bera-tarrak. “Lehenengo urtea dute-nekin, etxetik kanpo bizi direnlehen aldia izan ohi denez,hemen seguru senti daitezen arduratzen gara.Ikasketen jarraipena ere egiten diegu, arra-tsaldero ordu bateko ikastordu zaindua egi-ten baitugu haiekin. Leheneko ikasleei askea-go uzten zaie, baina behar duteneanlaguntzen saiatzen gara. Terminalekoei lanaeta bizitza era autonomoagoan egiten uztendiegu”. Maila bakoitzeko ikasleei ematenzaien trataera ezberdindua ere nabaria da bai-mentzen zaizkien irtenaldietan. Bigarrenekoeta leheneko ikasleei asteazkenean bakarrikuzten zaie barnetegitik kanpo egoten afalor-dura arte. Terminalekoei, aldiz, egunero irte-ten uzten zaie, gurasoek hala baimentzenbadute. Ikasleek barnetegiaren zainketankolabora dezaten, hainbat taldetan banatu ohidituzte, maila ezberdinekoak nahastuz elka-rrekin harremana egin dezaten. Egutegi batzehazten da eta talde bakoitzari noizbehinka

gauza bat egokitzen zaio: afalostean baxeraegin, jangela edo eraikinak barrutik garbitu…

43 ikasle daude aurten barnetegian, lehengourtean baino apur bat gutxiago. “Iaz terminale-koak 25 ziren, eta aurten hamabost. 45-50artean eduki ohi ditugu normalean, 60 izateraere iritsi gara inoiz” azaldu digu Mentak.“Hegoaldekorik aurten ez dugu, baina izan dabaten bat aurreko urteren batean” gaineratu duLarrañagak. Gehienak zuberotarrak eta baxe-nafarrak dira, eta gutxi batzuk hendaiarrak.

Ikasleen euskararen erabilerazgaldetuta, kezka azaldu dute.“Nahiko nukeena baino frantsesgehiago entzuten dut haienartean hitz egiten dutenean,horretara ohituak daude. Orainlauzpabost urte euskara gehiagoentzuten zela esango nuke –dioMentak–, baina handitzen doa-zen heinean gero eta kontzien-teago dira euskara zaindu beha-rreko hizkuntza dela”. Hala ere,euskararen inguruan komunitatemoduko bat sortu dela diote:

“Ez dakigu ikasle bakoitzak bere herrian zeinhizkuntzatan egiten duen, baina argi daukagu-na da gurekin behintzat dena euskaraz egitendutela. Hori behintzat zerbait bada”.

Egunerokoa barnetegianMaiana Etxegoinberri eta Maider Okhi Ber-nat Etxepare lizeoko bi ikasle zuberotar dira,lehena Urdiñarbekoa eta bigarrena Zalgize-koa. Lehen mailakoak dira; gizarte eta ekono-miako ildotik doa bata eta zientzietakotikbestea, eta lizeoko barnetegian egiten dutebizitza aste barruan. Hiruko gelak dituztebarnetegian, eta batera egiten dute lo. Goize-ko 6:30ean jaikitzen dira egunero, eta orain-dik nagiak atera ez dituztela, herriko autobu-sa hartzen dute goizeko 7:20ean, lizeorairisteko 6 kilometroak egiteko. 8:15ean sar-tzen dira klasean, egun berri bati aurre egite-

Lizeoaren etorkizuneko asmoaBiarritzen ikastetxea eraikitzeada, eta horrekin batera, 120 lekuizango lituzkeen barnetegia,lizeoaren ondoan egongo dena.“Horrela ikasleek ez duteegunero alde batetik besterajoan beharrik izango”

BERNAT ETXEPARE LIZEOKO BARNETEGIA

2013KO MAIATZAREN 5A18 �

ko prest. Bertan bazkaltzen dute, eta arratsal-deko eskolen ostean, 16:30ean ateratzen dira.

Lizeoko atarian egoten da hiru hezitzailee-tako bat haien zain, eta ikasleekin batera herri-ko autobusa hartu eta barnetegira itzultzendira. Askaria egiten dute, eta ostean arratsal-dea libre dute lanak egin eta lagunekin egote-ko. “Normalean ganberetan egoten gara lagu-nekin solasean edo lanak egiten, gehiagogustatzen zaigu egongela baino” dio Maianak.“Egongelan telebista dugu, baina DVDakikusteko bakarrik; baita ordenagailua ere. Onaegiten duenean, bada jende asko pilotan, sas-kibaloian, futbolean… aritzen dena”. Hezi-tzaileen laguntza ere izan ohi dute, lanak egi-teko. “Oso ikasle arduratsuak dira gehienak”azaldu digu Berako hezitzaileak.

19:30ean dute afaria, eta ikasle guztiakelkartzen dira jangelako eraikinean. Gauekohamarrak baino lehenago dute dutxatzekoaukera, eta 22:30ean barnetegiko argiak itzal-tzen dira. “Berehala lo hartzen dugu… kar,kar” dio irri artean Maiderrek. Noizbehinka,batez ere eguraldi ona egiten duenean, arra-tsaldeko irtenaldiak egin ohi dituzte hezitzai-

leekin. “Iaz Itsasura joan ginen arratsaldepasa. Raftinga ere egin dugu, eta boloetanjolastera ere joan gara”, dio Maiderrek.

Barnetegian eta lizeoan biltzen den euskalkomunitateaz mintzatu zaizkigu. Hortik at,“lizeotik kanpoko lagun gehienekin frantsesezegiten dugu, askok ez baitaki ongi euskaraz–azaldu digu Maianak–. Beste batzuen kasuan,etxean euskaraz mintzo diren arren, haiengurasoek lizeo frantsesetara eramaten dituzte”.Hala ere, biek euren herrietan, batik bat fami-liarekin, ia dena euskaraz egiten dute. Euskal-kien trukaketa aberasgarria ere ematen da bar-netegian. “Bertako lagunekin eta hezitzaileekinia beti mintzatzen gara zuberotarrez, eta baxe-nafarrek ere hala egiten dute; bakoitzak bereeuskalkian hitz egiten du” diosku Maiderrek.Lizeoan, aldiz, batuan aritzen saiatzen dira.

Astean zehar etxetik kanpo bizitzeak,kezka baino, irrika eragin die hasiera-hasieta-rik. “Oso gustura gaude hemen –dio Maia-nak–. Gainera, ikastetxe beretik etorri garagutariko asko, eta lehendik elkar ezagutzengenuen”. “Hezitzaileak ere oso jatorrak dira”gaineratu digu Maiderrek.

Jangela eta barnetegi kanpoaldea ikus daiteke goiko irudietan. Futbol zelaia, pilotalekua, barbakoa, saskibaloi kantxa,tenis pista eta igerilekua ditu barnetegiak.

2013KO MAIATZAREN 5A 19�

BERNAT ETXEPARE LIZEOKO BARNETEGIA

Hurrengo urtean egingo duten Baxoa fro-gaz haien kezkak azaldu dituzte. “Lizeoansortu zen plataformak gauza batzuk lortuditu dagoeneko: Matematikako eta Historiaeta Geografiako azterketak euskaraz eginditzakegu –dio Maianak–. Lorpen handiago-ak egingo diren esperantza dut, baina ez dutuste guk froga egin behar dugunerako ezergehiago lortuko denik”.

Etorkizunerako plan zehatzik ez duteoraindik. Maianak irakasle izan nahi dueladio; Maiderrek ez daki oraindik zer nahiduen. Iparraldean ikasketak euskaraz egitekodagoen zailtasunak ere arduratzen ditu.Hegoaldera joan litezke, baina horretarako,terminala egin ostean, Baxoaren ordez Selek-tibitatea egin beharko lukete. “Ikasi nahiduguna zer den argi daukagunean, ikasketahoriek eskaintzen dituen zentroa ona den alaez begiratuko dugu lehenbizi, eta ez hainbes-te euskaraz ala frantsesez den”.

Nomaden pareKanboko barnetegia txikia gelditzen arizela-eta, beste eraikin batera aldatu ziren

orain hainbat urte bertako ikasleak. Orduda-nik, barnetegi nomada bihurtu da. “Aurten-goa ere ez da oraindik leku finkoa”, dioteatsekabeturik Peio Mentak eta ImanolLarrañagak, nahiz paradisu txiki bateanbezala sentitu bertan.

Lizeoaren etorkizuneko asmoa Biarritzenikastetxea eraikitzea da, eta horrekin batera,120 leku izango lituzkeen barnetegia, lizeoa-ren ondoan egongo dena. “Horrela ikasleekez dute egunero alde batetik bestera joanbeharrik izango”, azaldu du Mentak. “Ira-garpen zehatzak ez ditugun arren, uste dugu2015 hasierarako eraikia egongo dela, denaondo badoa”, dio Larrañagak. Etorkizunhurbilak nora eramango dituen, ordea, ezdakite. “Hurrengo urterako lekua oraindikez daukagu lotua”, dio Mentak. Soluzioazkarren bila dabiltza urtero, aurtengo haubezalako soluzio egoki eta prezioz zentzuz-koak non aurkitu. Alde batetikbestera saltoka dabiltza, bainabadirudi gero eta hurbilago dago-ela leku finko eta egonkorra lor-tzeko unea. n

Ezkerreko argazkian, Imanol Larrañaga (ezkerrekoa) eta Peio Menta, barnetegiko hiru hezitzaileetatik bi.Eskuineko irudian, Maider Okhi (ezkerrekoa) eta Maiana Etxegoinberri Bernat Etxepare lizeoko ikasle zuberotarrak.

EZTABAIDA INTERESGARRIA sortu etagaratzen ari da “escrache”en inguruan.Polemika bizia eta aberasgarria. Zorionez,eztabaida mugatu eta zentratu da: zalan-tzan jartzen dena ez da “escrache”a bera,baizik eta bere agerpen zehatz bat.Batzuek bortxa jasanezina eta metodofaxista dela dioten arren, nik esango nukegehiengoak beste era batera ikusten duelaeta gainera, “escrache”aren zilegitasunabaieztatzeko arrazoi juridiko sakonakbadaudela.

“Escrache”a aldarrikapen eta salaketatresna da. Beraz, eztabaidatu beharkogenuke hainbat egoera injustuen arrazoiazeta hainbat jende pairatzen ari den injusti-ziaz: ikuspuntu hau ez da inolaz ere galdubehar, nahiz eta denok dakigun helburuakez dituela bitartekoak justifikatzen.

Gaur, edozein errebindikazio publikokiagertzeko manifestazio eskubidea aitor-tzen zaigu herritarroi Espainiako Konsti-tuzioan eta Europar Batasuneko Oina-rrizko Eskubideen Gutunean, besteakbeste. Manifestatzeko eskubidea adieraz-pen askatasunaren proiekzio bat da, hain-bat ideia, interes, arazo eta eskabide kale-ratzeko asmoz. Beraz, parte-hartze erabat da estatu demokratiko batean. “Escra-che”ak, manifestazio eskubidea gauzatze-ko bidea dira eta berezitasun bakarradute: egiten den tokia, normalean ordez-kari politiko baten lantoki edo etxeareninguruan. Bada, halere, manifestatzekoeskubideak jarrera hau babesten du“escrache”a era baketsuan egiten bada.Eta ez dezagun nahastu “bakea” eta “ero-sotasuna”. “Escrache”ak, beste edozein

manifestazio bezala, espazio publikoetangertatzen dira eta horrek beti eragiten ditueragozpenak. “Escrache”etan, gainera,kargu publiko hautetsiaren etxearen ingu-ruan egiten denez, eragozpen horiek per-tsona horri izan ezik, bere familiari etabizilagunei zabaltzen zaizkie. Baina honekere ez dio zilegitasunik kentzen “escra-che”ari.

Ez dago “escrache”a kriminalizatzerikedo debekatzerik, ezta era orokorreanmugatzerik ere. “Escrache”aren mugakiraina, mehatxua eta bortxakeria dira, bes-terik ez: kasu horietan oinarrizko eskubi-de-abusua izango litzateke eta, gehiene-tan, Zigor Kodean jasotzen den hainbatdelitutzat jotzea ahal izango genuke.Baina eskubideak eta beren abusua ez diranahastu behar: kasuz kasu aztertu behar-ko dira eta ezingo dira “escrache” guztiakaldez aurretik mugatu edo debekatu.

Zeren eta oinarrizko eskubideak eremugagarriak dira, noski, besteon eskubi-deak eta askatasunak babestu ahal izateko.Kasu honetan, “escrache”ek beste oina-rrizko eskubideak kaltetzen al dituzte?Orokorrean, lehen aipatutako mugetatikkanpo, ezetz esango nuke. Alde batetik,ezin da esan kargu publikoaren askatasu-na mugatzen dutenik: kargu publiko hau-tetsi horrek bere gain hartu du herriarenordezkaritza eta, beraz, bere gain hartubehar ditu baita ere era pribatuan edopublikoan herritarrok adierazitako iri-tziak, kritikak eta kexak. Bestetik, “escra-che”ak ez du bere ohorea urratzen, baldineta ez badira irainak edo kalumniak zabal-tzen, kargu publiko horren ardura politi-koari lotutako eskaerak direlako. Azkenik,bere intimitatea ere ez dago zalantzan,kargu publikoaren iritziak eta erabakipolitikoak herritarrok balora ahal ditzake-gulako eta manifestazio hauek kalean ger-tatzen direlako.

Eta “escrache”ei mugarik ezartzea zile-gi al da? Euskadiko Auzitegi Nagusiakhorrela ebatzi du kasu zehatz batean,baina horrek ere ez du urra-tzen manifestazio eskubidea,errebindikazioa kaleratzea etasalaketa publikoa posible dire-lako. n

“Escrache”ak eta demokraziaD

AN

IB

LAN

CO

Ez dago “escrache”a kriminalizatzerik edodebekatzerik, ezta era orokorreanmugatzerik ere. “Escrache”aren mugakiraina, mehatxua eta bortxakeria dira,besterik ez: kasu horietan oinarrizkoeskubide-abusua izango litzateke eta,gehienetan, Zigor Kodean jasotzen denhainbat delitutzat jotzea ahal izango genuke

GarbiñeBiurrunMancisidor �

EHUKO

I R A K A S L E A,

E PA I L E A

IRITZIAREN LEIHOA

2013KO MAIATZAREN 5A�20

Asisko Urmeneta �

GORA PRO NOBIS - IRITZIAREN LEIHOA

� 212013KO MAIATZAREN 5A

FRANTSESAREN ortografia konplikatua da,baina musikalki baditu intuizio poetikobatzuk, horietako bat da euria ari du eta nega-rrez ari da akorde berdinarekin jotzen dituela;il pleure ari da negarrez eta il pleut ari du euria.

Euriari idatzitako poema eder bat baduSarrionandiak, izenburu zaila duen liburuan:“Eta zer esan euriaz, salbu eta ortzea lainotueta euria hasi dela. Jende gehiena barruratu da,batzuk ez dute leihorik hertsi, besteek bai, etadenak norbereganatu dira. Euria kanpoangeratu da, itsaso bete anpulu...”. Eta irakurriahala bustitzen segitzen du, euritan esnatzenbaitzaio deserriratuaren kontzientzia.

Ander Izagirre kazetariaren liburu batirakurri nuen lehengoan, Djibutira eginzuen bidaia bat deskribatzen du, nomadenlurraldea da, eta kontatzen du hango jen-dea zergatik bizi den lainoak bezala:“Desertu madarikatu honek hankapeakerretzen dizkie, nehork ez dezake hemenerrorik bota, bizirauteko alde batetik bes-tera errari pasatzen dute bizia”. Ur bilaibiltzen dira, hodeien atzetik.Eta kantatzen omen dute “nunari duen euria, han da ene abe-rria”.

Hemen, oraindik ateri dago. n

BADAKIT ABORTUAREN gaia korapilatsua dela, baina“holokausto isila”, “errugabeen sarraskia”, “emaku-meen suizidio espirituala” eta antzekoak gehiegikeriaonartezinak iruditzen zaizkit, bidegabeak eta anke-rrak milioika emakumerentzat.

Nola liteke urtero munduan 40 milioi emakumek,Herodesen jarraitzaile finak balira bezala, berenseme-alabak akabatzea? Zentzugabea da hori! Noski,zuk uste baduzu espermatozoideaobuluarekin elkartzen den une bere-tik horri garapena eragoztea etasehaskan dagoen haurrari lepoa moz-tea gauza bera direla, ba, ulergarria daabortuaren aurka egotea. Baina itsu-tasun handia behar da identifikaziohorretan tematzeko. Ez da zentzuz-koa pentsatzea horrenbeste emaku-mek galbide espirituala hautatzenduela; abortua nola edo hala legezta-tzen duten politikariak eta gobernuakkrimenari bide ematen ari direla; horretan nahasturi-ko senitarteko, sendagile, erizain eta abar gaizkilehutsak direla.

Gauza bat daukat garbi: emakume gutxik izangoduela abortua atsegin, eta kasu gehienetan arazolatzak eta errealitate gordinak daudela atzean, batezere, emakumeen bizimoduari dagokionez. Abortu-tasa garapen sozio-ekonomikoari eta pobreziari osolotua dago. Hori erakusten dute munduko datuek(abortu-tasa apalenak Europa mendebaldean eta Ipar

Amerikan daude) eta hori erakusten dute EAEkodatuek ere (2011n abortu guztien %44 atzerriko ema-kumeenak izan omen ziren). Pobreak aberatsok baino“hiltzaile” handiagoak ote dira, bada?

Abortuak gutxitzera jo behar dela? Ados! Horreta-rako onena jendearen egoera sozio-ekonomikoahobetzea, emakumea duintzea eta ahalduntzea, hezi-keta eta baliabideak (aurreiritzirik gabeko sexu-hezi-

keta, familia-plangintza, antisorgailumerkeak eta eraginkorrak...) zabal-tzea, eta abar. Baina ez abortua legezkanpo uztea!

Hainbat arrazoi medio haurdunal-dia eten nahi duenak laguntza behardu, eta lehenik abortu hori osasun-baldintza on eta seguruetan egitekoaukera; eta abegi on eta ulerkuntzabehar ditu, eta paternalismorik gabe-ko erruki sanoa, baina ez gizon bel-tzen gaitzespen gozakaitzak!

Espainiako Eliza Katolikoaren hierarkiak eta gizar-tearen zati handi batek badugu elkarren artean kon-pondu gabeko arazo larri samar bat, hots, hierarkiahorrek gobernuari presio egin eta bere iritziak besteguztioi legez ezarri nahi izatea. Gotzain jaunok, inorkez ditu zuen eliztarrak abortatzera behar-tzen, ezta ere zuen gay eta lesbianak ezkon-tzera derrigortzen. Zergatik obligatu nahiduzue gizarte osoa? Hain zaila ote da uler-tzea ez dela hori erlijioen zeregina? n

IRITZIAREN LEIHOA

Ahoberokeriak

Iñaki MendigurenI T Z U LT Z A I L E A �

Amets Arzallus�

BE RT S O L A R I A

DA

NI

BLA

NC

O

DA

NI

BLA

NC

O

Euria

2013KO MAIATZAREN 5A�22

Emakume gutxikizango du abortuaatsegin, eta kasugehienetan arazolatzak eta errealitategordinak daudeatzean

- IRITZIAREN LEIHOA

� 232013KO MAIATZAREN 5A

EUSKO JAURLARITZAK 2013rakoaurrekontuak izango dituenjakin gabe, dagoeneko badakiguikerketarako poltsa murriztuegingo dela. Euskal Herrikoikerketa-talde handiena den Tec-naliak iragarri du jada neurri per-tsonalak eta ekonomikoak –ale-gia, jendea kalera eta soldatenjaitsiera– hartuko dituela egoeraberrira egokitzeko.

Unibertsitatean lanean ari denzenbait ikerlarik ere adierazi du,krisiaz gain mundutik datozenaire berritzaileek ikerketa aplika-turantz bultzatuko dutela eurenjarduera.

Ikerketarako antolatuko denespazio berrian enpresen etaikerketa-zentroen arteko erlazio-ak izango dira oinarri; bestelaesanda, ikerketa aplikatua (eko-nomia errealera aplikatua) dabultzatuko dena, zer-nolakoindarrez egingo den oraindikjakin ez dakigun arren.

Badago bestelako ikerketarikere, oinarrizko ikerketa deritzo-na, orain arte egin dena bainahemendik aurrera, antza, finan-tzaziorik gabe, edo ia gabe, gera-tuko dena. Ikerketa mota horiikerketa-zentro bakoitzak eginizan du bere ametsen eta intere-sen arabera, eta aitortu behar duthorren emaitzak neurtzea osozaila izan dela; areago, batzuetanuste izan dut distantzia handie-gia izan dela gure gizartearen etaikerketa mota horren artean.

Krisi egoeran gaudenez, ezdirudi oso erabaki okerra denikikerketa aplikatuari espazioazabaltzea eta oinarrizko ikerke-tari baliabideak murriztea, bainaarriskuak egon badaude etabatez ere txikiak garenontzat,euskaraz lan egiten dugunontzat,euskaraz bizi nahi dugunontzat.

Ikerketa aplikatua den neu-rrian, ikerketa merkatuarenunean uneko interesek erabakikodute zein ikerketak bultzatu etazeintzuk atzean utzi. Beraz, eko-nomia errealak indar handiagozaginduko du ikerketan, bainaekonomia errealean badakiguzein den zein; nork dituen balia-bideak ikerketan inbertitzeko etanork ez dituen. Gauzak horrela,begien bistakoa da arlo teknolo-gikoa gailenduko dela arlo kultu-ralaren edo humanistaren kal-tean, eta interes-talde handiekhogeita hamaika izango dutelaeskutik, aplikatzen den arau soilaekonomikoa baldin bada betiere.

Guk, txikiok, espazioa izandugu azken hamar urteotan,baina espazio hori sortu bada,euskaraz funtzionatu nahi duguneta hori horrela izatea ahalbidetuduten irizpide politikoak uztartuizan direlako gertatu da.

Orain, duela hamar urte bainogehiago gara euskaraz bizi nahidugunak, eta hemendik hamarurtera gehiago izatea nahi badu-gu, gure ikerketarako esparru batmantendu beharko dugu, nagu-siki aplikatua jakina, baina oina-rrizkoa ezinbestekoa dugu bereneurrian. Batez ere,gaur amets izan dai-tekeena bihar erreali-tatera bidean jardadin. n

Joxerra Aizpurua� INDUSTRIA INGENIARIA

DA

NI

BLA

NC

O

Oinarrizko ikerketa kolokan

Arriskuak egonbadaude eta batez eretxikiak garenontzat,euskaraz lan egitendugunontzat

Sakela urrez gizendu nahianjarri zineten dietangezurrak hanka bat motza etazuek herrena bietan.Miguel, Roberto, Yoligorbata, poltsa, boliodolustu duzue CAN.Maza bat hartu eskutan etaemango nizueke KAN!

Bileretako tokiak etaospatzen ziren egunakaldiko zenbat kobratzen zuten,elkartzen ziren lagunak?Kontuei begiradahiru lau zertzeladadeszifratu ditugunak.Kontu atera zenbat izangodiren ez dakizkigunak.

Akusatuk baldin badiraepaileen adiskide?Termino antzu da justizia,amorrua eskubide.Zer mundu? Zer bizitza?Erotuta gabiltzaNafarroa adibide:Non delitu den hitz egiteaeta lapurtzea libre. n

Doinua: Iparragirre abila dela.

CANi jarriak

Julio Soto�

BERTSO BERRIAK

DA

NI

BLA

NC

O

2013KO MAIATZAREN 5A�24

ERDIKO KAIERA

Kristalezko begia izenburuan erabili duzu,baina izenburua baino askoz gehiago da. Zerdimentsio ditu?Zenbait balio ditu kontakizunean: batetik,balio erreal bat, nire identitate-marka batdelako, falta zaidan begia ordezkatzen duenprotesia; beste alde batetik, balio metaforikoadu, bizitzan izandako galeren edo erauzketensinbolo gisa erabiltzen dudalako; eta azkenik,balio literarioa, literaturaren historian antzi-natik eta sarritan agertzen den topiko batdelako, izan testu errealistetan, umorezkoe-tan nahiz lirikoetan.

Liburuan, kristalezko begia nire dibagazio-en irradiazio-puntua da, narrazioa harilkatzenduen elementu errepikakorra: bertara jotzendute edo handik abiatzen dira atal gehienak,lotura esplizitu edo inplizituagoen bidez.

Autoimitazioa kontzeptua erabili duzu kristalezkobegia definitzeko. Zer esan nahi du horrek?Autobiografiatik bereizteko erabili dut autoi-mitazio kontzeptua. Autobiografia curriculumvitaeren antzeko generoa da eta, normalean,ardatz kronologiko bati jarraituz antolatzenda. Kristalezko begi bat definitzeko, egokiagoairuditzen zait autoimitazioa, abiapuntua espe-

rientzia errealak izan arren, kontakizuneanbadirelako zati asmatuak ere. Errealitatearenmimesia da gakoa, ez errealitatearekiko leialta-suna. Bestela esanda, pertsonaia neu naiz,baina ez beti, eta ez naizenean, nire antzadauka, edo nire estiloan jokatzen du.

Hala esaten da azken orrietan, testuareneta kristalezko protesiaren arteko konpara-zioa egiten denean: kristalezko begia ez dabenetako begia, benetakoaren kopia errealistabat baizik. Antzera, liburua idaztea protesiafabrikatzearen pareko zerbait izan da. Beraz,artifizio literario bat eraiki dut, zeinaren zuta-rriak askotarikoak diren: bizi izandakoa, ustezbizi izandakoa, bizi nahi izandakoa, bizi gabe-koa... “Paperezko ni” bat sortu da, nire nia-ren proiekzioen batura dena.

Begibidunak ia halabeharrez baina ez-erosobegiratu ohi dio begibakarrari. Irakurlearen ez-erosotasuna bilatu al duzu?Ez espresuki, baina jakin dakit pasartebatzuek eragin dezaketela ezerosotasun hori,edo zirrara, lotsa, morboa, jakin-mina, baitaerrukia ere, edo hoztasuna, besterik gabe…irakurle bakoitzaren arabera. Erreakziohoriek mezua bereganatzen ari den hartzai-learen erantzun naturalak iruditzen zaizkit.

Konplizitatea behintzat bilatu duzu. Irakurlearizuzenean hitz egiten diozu zenbaitetan. Zenbaitatalen amaieran oharrak idatzi dizkiozu. Bukae-ran azalpenak ematen dizkiozu. Irakurlea kon-trolatu nahia al dago horren atzean? Konplizitatea bai, bilatu dut, enpatia. Hasie-ra-hasieratik, koaderno intimo hori idazten

«Kristalezko begi bat idazteaprotesia fabrikatzearenpareko zerbait izan da»

| NAGORE IRAZUSTABARRENA |

Argazkiak: Gari Garaialde / ARGAZKI PRESS

MIREN AGUR MEABE

“Artifizio literario bat eraiki dut, zeinarenzutarriak askotarikoak diren: bizi izandakoa,ustez bizi izandakoa, bizi nahi izandakoa, bizigabekoa... ‘paperezko ni’ bat sortu da, nireniaren proiekzioen batura dena”

Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962) galera du hizpide eta ardatz Kristalezko begi bat (Susa)nobelan. Gaztetan galdutako begiaren hutsunea kristalezko begi batek bete duen moduan,

bestelako galera mingarriek utzitako hutsunea literaturazko protesiaz betetzeko, bere burua,edo pertsonaia, biluztu du, errealitatearen eta fikzioaren arteko muga malguarekin jokatuz.

2013KO MAIATZAREN 5A 25�

MIREN AGUR MEABE - ERDIKO KAIERA

hasten denerako, narratzaileak itun modukobat proposatzen dio irakurleari: “zu” batizuzentzen zaio. Identifikazioa posible denheinean, arreta eskatzen dio, azalpenakeskaintzen, galderak egiten, zalantzak aurkez-ten, baita justifikazioak ematen ere, bestealdeko entzule isilaren aurrejuzkuak eta kriti-kak sumatzen dituenean.

Lehen pertsonan mintzatzen zarenean,azpimarratuz, gainera, zeure buruaz ari zare-la, aukera bi dituzu: edo autozentsurarantz jo,edo aitorpen erradikalerantz. “Zu” batizuzentzeak, apelazio hurbilak, lagundu egindit adierazteko askatasuna berresten, intimi-tatea partekatzeko tonua ematen zidan. Ira-kurle eroapentsua edo neure parean dagoenpersona bat irudikatu izan ez banu, oin-ohar

guztiak, adibidez, kendu egingo nituzkeen.Hala ere, irakurlearen ulerkortasun hori ez

zitzaidan nahitaezkoa egin une batetik aurre-ra. Behin biluzteko urratsa emanda, ondorioguztiekin izan behar.

Errealitatearen eta fikzioaren arteko banalerroalausoa da liburuan. Autoerretratua, Adin arris-kutsuaz edo Ispilua atalek oso autobiografiko-ak dirudite, esaterako. Pertsonaiak Miren AgurMeabe bera dela sinetsarazten die irakurleei.Eta amaieran bat-batean irakurlea zalantzanjartzen du. Zer da hori? Irakurlearekin jokatze-ko modu bat? Ala zeure burua babestekoa?Irakurlearekin jolasteko asmorik ez neukan,baina bai, bukatzerakoan igarri nuen halakoobligazio bat irakurleari abisua emateko, kon-

“Apelazio hurbilak,‘zu’ bati zuzentzeak,lagundu egin ditadieraztekoaskatasunaberresten.Intimitateapartekatzeko tonuaeman zidan”.

26 � 2013KO MAIATZAREN 5A

tatutakoa ez dela ehuneko ehunean kontatubezala. Esaterako, hausnarketa batzuk kontes-tualizatzeko, eszenatokiak eskaini beharra neu-kan. Ez dago leku-denbora-ekintzen batasunerabatekorik. Baina hori ez dago kontraesa-nean esandakoaren zintzotasunarekin.

Irakurleari galdetzen diodanean ea hitzezhitz sinetsiko duen kontatutako guztia, hauxeadierazi nahi dut: zeuk ipini behar duzuerrealitatearen eta fizkioaren arteko banale-rroa, nahi duzun tokian, eta egiten ez baduzuere, ez du axola.

Liburuaren sarreran bada Coeetzeren esaldibat: “Eta denok bagara fikzioen sortzaileak?Eta denok asmatzen badugu gure bizitzarenhistoria?”. Ideia hori da funtsa: pasadizoarrunt bat emaitza literario bihur daiteke; etagainera, probablea da geure bizitza kontatzeanbertsio libreak egitea, nahita edo nahiezta.

“Adibide barregarria naiz bipilta-sunari dagokionez. Oraingoan,euskal poesiaren larrosa ez doaurrunago igeri. Txistua jo diezaio-tela merezi du”. Hainbatetanzeure buruari/pertsonaiari egurraematen diozu, autokritika gogo-rra egiten. Kritikaren beldur alakritika eske?Pertsonaia bere burua aztertzenari da etengabe, aldikada txarrapasatzen ari delako. Nolabait,ispiluari begira dago, bai bereizatea onartzeko, bai hortik sor-kuntzara jauzi egiteko. Ekintzaparaleloak dira: testua idazlea-ren produktua den bezala, idaz-lea ere testuaren produktua da.Beste behin ere mugez, ajeez,ezintasunez eta zailtasunezohartuta, irribarre mingotsa egi-ten dio bere buruari. Esaldi horiironiaren adibide bat da. Bestemomentu bat aipatzearren, Mei-bik –poeta denez gero– bereburuaz bertsotan hitz egitenduenekoa.

Zeure burua biluztu duzu. Eta jen-deak biluztasuna bakarrik ikus-ten badu, biluzteko moduari erre-paratu gabe? Pertsona ikustenbadu idazlea ahaztuta?Izan ere, biluzketak izaten duarrisku-puntua, iruzur-puntua-rekin batera. Idazleak top lessegin du batzuetan; fotoglamourbesteetan (aldizkari espezifikoe-tan kolorezko laino artean etadekoratu tematiko batekin eginohi dena), eta larrugorri huts ere

geratzen da batzuetan, biluzi frontal eta inte-grala. Zein da biluztearen xedea? Kasu hone-tan, bizitza pribatu arrunt bat –beste askore-naren antzekoa izan litekeena– balorizatzea,literatura eginez.

Biluztasuna nola interpretatuko zuen ira-kurleak, exhibizionismo komertziala ikusikoote zuen, edo egilea ezagutzeak traba egingoote zion istorioa sinesteko, eta horrelako kez-kak izan nituen, neurri batean. Zalantzakzalantza, garbi neukan nire literatur proposa-menaren muina zintzotasuna eta errealismoazirela.

Testu hau “kristalezko ispilu bat” da, “markoapatchwork estilora egina”. Azalduko al zenukezergatik?“Kristalezko ispilua” diot nitasunaren litera-tura dela adierazteko, norbera islatzen duena;

“Pasadizo arrunt batemaitza literariobihur daiteke; eta,gainera, probableada geure bizitzakontatzean bertsiolibreak egitea,nahita edonahiezta”.

2013KO MAIATZAREN 5A 27�

MIREN AGUR MEABE - ERDIKO KAIERA

eta patchwork estiloa, atalka egindako lana deladela azpimarratzeko. Izan ere, nobela deitubadiogu ere, testu hau koaderno edo egune-roko pribatuaren generoan koka daiteke, etahoriek ere zatika osatzen dira, pasadizoak,gogoetak eta iritziak arian-arian idatziz, egitu-ra narratibo sendo baten premiarik gabe.Antzera, patchwork teknika oihal zati solteakjostean datza osotasun harmoniko bat lortzealdera (bide batez esanda, txatalak aprobetxa-tzea edo berziklatzea ere izaten du helburu).Ideia horrek lotura zuzena dauka beste atalbatean bizitzari buruz esaten denarekin:“Collage bat dira dagozkigun gertaerak, osa-tzen den heinean zentzuz betetzen den histo-ria orokor baten atalak: zatiak josi ahala gra-zia hartuz doan soineko bat da bizitza”.Testua bezala, work in progress eran ematen daeta. Beste une batean ere, protagonistak gura-soen etxean bere antzinako argazkiak topa-tzen dituenean, “organismo biografiko batenzelula solteak” direla esaten du. Mosaikoarenkontzeptua da idazlanari dagokiona, ez nobe-la-nobelarena.

Begiaren inguruko kontuak deskribatzeko tonuzientifikoena, aseptikoena erabili duzu. Galeraeta min fisikoak idaztea bestelakoak adieraz-tea baino errazagoa al da?Askoz errazagoa. Gogoetak, inpresioak,usteak, pentsamenduak eta abar zehaztasu-nez azaltzea guztiz astuna eta korapilotsuaegin zait. Kontu abstraktuek hainbat ñabar-dura izaten dituzte, eta hitzak ia ezgauza dirabatzuetan horiek deskribatzeko.

Hainbat idazleren eta musikariren aipuz etaerreferentziaz beteta dago nobela. Zergatik?Eduki metaliterario handiko liburua da. Esal-di horiek zerikusi zuzena dute pertsonaiarenpremiekin eta ziurtasun-nahiarekin. Autorita-te-argudioak dira, nolabait, bere iritziak ber-matzeko. Sarritan, inoren esaldiek ematendigute argitasuna gure bizitzaren edota gure

ekintzen zergatiak geure buruari azaltzeko.Badute abantaila bat: idazle jantziaren itxuraematen dizutela… Eta desabantailak erebadituzte, zure mediokritatea nabarmentzenbaitute.

“Eta galdu-irabazien balantzea egiterakoan,ezin baieztatu begi batek ments duena besteakjasotzen duenik, ez ikusmenean, ez distiran”.Baina zuk galerei eta horiek eragindako minarietekina atera diezu, literarioa behintzat.Horixe zen helburua. Zentzu horretan, libu-ruak izan du, batetik, alde terapeutikoa, nahizeta gutxi gustatzen zaidan termino hori, badi-rudielako asmo artistikoa deskarga emozio-nalaren azpitik geratzen dela. Bestetik, proze-su aberasgarria izan da, idazkera trebatzekobalio izan didana. Literatur proposamenserioa egin nahi izan dut; bestela ez niengarratzirik emango planteamenduari, egitura-ri edota hizkuntzaren erabilerari.

“Ez dakit nora eramango nauen 2011ko iraila-ren 9an hasitako esperimentu honek”. Orainba al dakizu?Neure buruari jarritako erronka bete nuen.Lan nekagarri bezain aberasgarria izan da,eta pozik nago harrera zabala eta beroa izanduelako, orohar. Laster, gaztelaniaz paratzea-ri ekingo diot, datorren urteanargitaratzeko. Ondoren zer eto-rriko den ez dakit. Emango ditbizitzak zertaz idatzi, orain artebezala. n

“Biluztasuna nola interpretatuko zuenirakurleak, exhibizionismo komertziala ikusikoote zuen, eta horrelako zalantzak izan nituen.Zalantzak zalantza, garbi neukan nire literaturproposamenaren muina zintzotasuna etaerrealismoa zirela”

28 � 2013KO MAIATZAREN 5A

ERDIKO KAIERA

TXORI zeharo harrituta dago,liburua ikusita, kazetariokberarenganako interesa ager-tzen dugulako. “Nitaz baino,marrazkiez hitz egin dadila,beraiek dira protagonistak”,dio portugaletetarrak. Urteasko darama gaztetxe, musikatalde, fanzine eta antzeko era-gileentzat enkarguzko lanakegiten. Austrian ere ageri dirabere obrak. Baita Malaysia etaAEBetan ere.

Betidanik izan du marrazte-ko zaletasuna eta gaitasuna.Txiki-txikitatik, marrazketangogoratzen du beti bere burua:“Etxeko kortinetan, eskolanharrapatzen nituen liburu etakoaderno guztietan, edononmarrazten nuen”. Eta institutugaraian hasiberriak ziren musi-ka taldeentzat pegatinak etairrati saioetarako marrazkiakegiten hasi zen.

Hardcore zale amorratuaInstitutuan, beste gazte asko bezala, musikazaletu zen. Orduak eta orduak eman zituenmetala entzuten, “disko haien azalek erakar-tzen ninduten”, dio berak, baina ez zuen era-bat asetzen. Zerbait falta zitzaiola iruditzenzitzaion. Gerora, 80ko hamarkada bukatu

aurretik, ikaskide baten bitar-tez hardcorearekin egin zuentopo, eta estilo hark erabatharrapatu zuen. SpandauBullet musika taldearen hasta-penetako kide izan zen etahardcorearen esparru naturalagaztetxe eta etxe okupatuakdirenez, Portugaleteko lehengaztetxean inplikatu zen. Laneskerga egin zuen han.

Sasoi hartan, Bizkaiko gazte-txe eta etxe okupatuetako kon-tzertuetarako afitxa dezente egi-ten zituen. Ingurune hartanaski ezagunak egin ziren beremarrazkiak, eta apurka biderka-tu egin zitzaizkion eskaerak:Astrabuduako Etxebeltz, Gor-lizko Xurrut, BarakaldokoEdaska, Leioako Udondo gaz-tetxea, Santurtziko La Kelo gaz-tetxea, Deustuko Gazte lokala,Erandioko Sentinel, BasaurikoTxarraska gaztetxea…

Aipatutako musika motahorrekin eta antolatzeko modu autonomoaerreferente duten argitalpenekin ere lan han-dia egin du. Horra hor, Ekintza Zuzena, Eus-kal Herriko aldizkari libertario beteranoarenazalak; punk-hardcore musika euskarahutsean lantzen duen Izu Giroa fantzinearenazal guztiak; Enkarterrietako K-Putxa fantzi-

Hardcorearen aitzakian,Portugaletetik mundurahegaldatu den grafista

| IKER BARANDIARAN |

TXORI

Azken bi hamarkadetan trazu zehatzeko marrazki errealista eta zuzenak egin dira ezagunEuskal Herriko hardcore eszenan. Kontzertuetako afixetan ikusten ditugu, diskoen azaletan

edota fanzineetan, eta ez da zalantzarik, sinadurarik ez daramaten arren, grafista berakeginak dira denak. Txori deitzen diote. Jimmy Bananas deitura ere baliatu izan du.

Berriki, Bilboko Banizu Nizuke kultura elkarteak bere ilustrazioekin osatutako Al maltiempo buena arcada liburua argitaratu du. Horri esker jakin dugu Euskal Herrian ez ezik

atzerrirako ere lan ugari egiten duela.

Al mal tiempo buenaarcada liburuarenaurkezpena egileakeginiko kartelaziragarri zutenBergaran.

2013KO MAIATZAREN 5A 29�

nearenak, Piohosa´s-enak, Punk-Rockerre-nak zein, esaterako, musika estilo berekoAustraliako Pee Zine-arenak ere. Bada beste-lakorik ere. Adibidez, iazko SalamancakoLiburu Anarkisten Topaketako afixa.

Giro horretako Euskal Herriko musika tal-deek ere ezinbestez ezagutu zuten Txorirenlana eta poliki-poliki elastiko eta diskoetarakoilustrazioak eskatu zizkioten: Fly Shit taldeesanguratsuaren zenbait diskoren azalak,baita Supercools taldeak Europako etaAEBetako taldeei egindako omenezko lana-rena, Odolaz Blai, Hil Aiari, Korubo etabeste asko.

Atzerritik eskaera handiagoaOrain dela hamar bat urte Alemaniatik,Holandatik eta Austriatik ere eskaerak hel-tzen hasi zitzaizkion, eta gerora baita AEBe-takoak, Hego Amerikakoak eta Asiakoak ere.Besteak beste, segidan datozen hauentzategin ditu ilustrazioak: Insted (Malaysia),Deadboard (Txile), Firetrucks (Israel), Poli-ces and Thieves (AEB), Alhambre (Peru),High Time (Australia), Lion Roar (Herbehe-reak), Greziako eta AEBetako kontzertueta-ko afitxa ugari… Ahoz aho zabaldu da berelan finaren berri eta halako batean almaltiem-po.com webgunea jarri zuen martxan.

Astean sei bat eskaera jasotzen dituelaaitortu digu Txorik, eta diruagatik baino,zaletasunagatik egiten duela. “Horietako askotalde gazteak dira eta dudan denboraren ara-bera laguntzen saiatzen naiz. Musika gustu-koa izatea baino garrantzitsuagoa da jendejatorra izatea”, laburbildu du.

Txori autodidakta da, eta teknika handirikez duela dioen arren, trazu oso markatuak eta

definituak egiten ditu. “Marraztu eta tintaeman eskuz egiten dut beti, eta kolorea etatestuak gehitzeko ordenagailua erabiltzendut. Horrela ohituta nago, eta jada beranduda hori aldatzeko”. Jarraitu izan dituenmarrazkilarien artean hauek atera dizkiogu,baina aitortu digu beste asko ere badirela:Ibañez, José Ortiz, Berni Wrightson, EricPowell, Mignola, Ryan Ottley, Cameron Ste-wart…

Ilustratzailearen askatasunaKexu da musika taldeek askotan zer nahiduten ez dakitelako. Horren erakusle da inoizargitaratu ez diren disko azal batzuk ere batudituela. Diskoen edo elastikoen ilustrazioakegiterakoan, musikak eta hitzek transmititzendiotena jasotzeaz gain, taldeen ideiak kon-tuan hartzen ditu, baina kontzertuen afixakegiteko, berriz, ez du aurreiritzirik nahi iza-ten. “Hor erabat aske aritzen naiz eta ez dutideiarik jaso nahi; zer egin behar dudan esa-tea, musika taldeei kontzertuan abestitikabestira zer esan behar duten azaltzea bezala,onartezina!”.

Egiten dituen ilustrazio lan gehienakhardcore girorako badira ere, rockabilly,punk eta bestelako estiloetarako ere egin izanditu ilustrazioak. “Nire musika gustuek etahastapenetako lanek markatu dute gero eto-rri dena, baina ni erabat zabalik nago musikaestilo eta ekimenetara. Izan ere, egiten ditu-dan lanetako musika taldeen %90 ez dut gus-tuko”. Areago, gaztetan halatxunditu zuen hardcore musikakere apur bat desengainatutadauka: “Gaur egun musika estilobat besterik ez da”. n

Txorik eginikozenbait disko azal,kartel eta ilustrazio.

30 � 2013KO MAIATZAREN 5A

ERDIKO KAIERA - LITERATURA

TELESFORO MONZON politikaria bai, noski, nola ez.Telesforo Monzon letragilea ere bai, Itziarren semea,Lepoan hartu, Batasuna. Telesforo Monzon poetapixka bat, 36ko gerra osteko exilioak idatzitakoabegiratzen aritu zarelako. Telesforo Monzon antzer-ki idazlea entzutez, biografia irakurri diozulako.Baina Telesforo Monzon prosagilea ez, hori ez.Esan nahi dut erabat ezezagun zitzaidala Monzonenfazeta hori; eta pentsatzen dut niri bezala besteaskori. Baina izan badu prosa lanik, aukeratu, bildu,liburuan argitaraturik esan nahi dut, Langosta bateninguruan izenarekin. Koldo Izagirrek egin zuen auke-raketa eta egin zion hitzaurrea. Hitzaurrean esatenzaigu, adibidez: “Lizardiri bezala gertatu izan zaioMonzoni ere neurri batean, poetaren ospeak ezku-tuan utzi izan du prosagilearen handia”. Poetarenak,antzerki idazlearenak, kantugilearenak, politikariare-nak. Biak omen dira, ordea, Lizardi eta Monzon,prosan ere handi. “Uste izan dugu euskal kazetari-tza Kirikiño zela eta ezer guti besterik”; baina gerogehitzen dira Larreko, Manezaundi, Jean Etxepare,Zerbitzari, Salaberry, Larzabal, Etcheberry, Mon-zon bera, “euskaraz idatzi diren irakurgai ederrenenegileak”. Gaurko kazetaritzaren aitzindariak ezagu-tzeko lan horretan, beraz, geldialdia egin beharrengaude Monzon-Enean.

Eta izan artikuluak dira liburu honetan biltzendirenak, Alderdi aldizkari klandestinoan 1949. eta

1960. urteen artean argitaratuak. Urte politikokigorabeheratsuak Monzonentzat, 1952an utzi bai-tzuen kontseilari kargua, alderdia utzi gabe, EuzkoGobernuarekiko desadostasunengatik. Hala ere,Agirre Lehendakariaren gaubeila artikuluan konta-tzen zaigu nola Monzonen etxeak hartu zuen JoseAntonio Agirreren gorpua, dagoeneko 1960an.Baina ez pentsa, eta artikulu gogoangarri hori aldebatera utzita, gainontzeko testuek zera politikoahunkitzen dutenik. Kontrara, gai askoz munduta-rragoak, egunerokoagoak, herritarren kezkengan-dik gertuagokoak dira hemen aurkituko dituzunak.Ondo baino hobeto laburbiltzen da hori hitzau-rrean: “KAS alternatibaren puntuak buruz ikasa-raztea baino eraginkorrago zeritzon ipuintxo batkontatzeari”. Eta estiloa bera ere, hizkera, are eus-kara batuaren aurreko euskara batua –bizkai-gipuzkoa mugakoa, lapurtarra, erabat gaurkoa–,eduki horiei dago hertsiki lotua, irisgarria nahi duizan –eta bada–, irakurria. Azken batean Langostabaten inguruan, hasi eta buka, oso egiten baitagozoa, irakurgarria, buru-buztan urrupatzekomodukoa. Artikuluak argitaratu ziren garaian,seguruenera, baina baita 2013kobegiekin ere begiratuta. n

Aritz Galarraga

Langosta baten inguruanTelesforo Monzon

Elkar, 1995

Buru-buztan urrupatzekoa

2013KO MAIATZAREN 5A 31�

MUSIKA - ERDIKO KAIERA

OLBEREN eskaintza aldi honetan ez da izan operaikuskizun arrunt bat. Holako espektakulu bateansentsazio nahasketa espero da: musika liluragarria,koloreak taula gainean, akzioa, produkzio erakarga-rria… Dudarik gabe, Maria Stuarda honek, StefanoPoda eszena zuzendariaren eskutik, denetik zuen,baina hasieratik bukaera arte drama usaintzen zen,eta horrek beste guztia estaltzen zuen. Emaitza?Batzuentzat, zirraragarria; beste batzuentzat, asper-garria.

Egia esan, Donizetti-ren opera honek –MilangoScala-n estreinatua, 1835 urtean–, ez du akziogehiegirik. Ingalaterrako XVI. mendeko giro odol-tsua primeran irudikatzen du: konspirazioak, erlijiogatazkak, jelosia… Hau guztia sumatzen dugu obrahonetan, baina ezer gertatu gabe. Elisabetta Ingala-terrako erreginaren burutazioak, eta Maria StuardaEskoziako erregina protagonista eta heroiaren

heriotza: horiexek osatzen dute, laburbilduz, opera-ren mamia.

Eszenaratze soila baina adierazkorra izan zen.Eszenografia, jantziak, argia, dena batu egiten zen,giro bakarra lortzeko. Stefano Poda-k adierazi zuenbezala, eszenatokian irudikatu nahi zena bizitzarenvanitas-a zen. Jantziak ez ziren apaingarriak, barru-ko urratzearen irudikapena baizik; mugimendua“ez-mugimendu” bihurtzen da; keinua ez da adie-razten, barrukoa baita…

Eta musikalki? Ondo. Sondra Radvanovskysoprano estatubatuarra izan zen protagonista tota-la. Ahots liluragarria du Radvanovsky-k. Agudoederrak ditu, baina grabe potenteak ere, eta ososegurua da. Musikaltasunez aritu zen uneoro. Vero-nica Simeoni ere, Elisabetta-ren rolean, modu kon-bentzigarriz aritu zen, eta tinbre interesgarria azal-du zuen; baina, egia esan, Maria Stuarda sendohorren ondoan, ez zuen agian merezi zuen distiraizan. Bestalde, Franceso Demuro tenoreak, Rober-to-ren paperean, eta Mirco Palazzi baxuak, GiorgioTalbot-en rolean, ongi eta taxuz bete zituzten berenzereginak.

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak, José MiguelPérez Sierra-ren batutapean, jakin zuen ahotsak azpi-marratzen, zapaldu gabe, eta BilbokoOperako Abesbatza, beti bezala, fin. n

Montserrat Auzmendi del Solar

Tragedia hutsaDonizetti-ren Maria Stuarda.

Nafarroako Orkestra SinfonikoaZuzendaria: José Miguel Pérez Sierra. / BilbokoOperako Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin.Bakarlariak: Sondra Radvanovsky (sopranoa),Veronica Simeoni (mezzosopranoa), FrancescoDemuro (tenorea), Mirco Palazzi (baxua). Non:Euskalduna Jauregia. Noiz: Apirilaren 20an.

AR

TE

SHO

Y.C

OM

32 � 2013KO MAIATZAREN 5A

ERDIKO KAIERA - DENBORA-PASAK | ANA ZAMBRANO |

Israeli buruzko dokumenta-la egiten ari zen BBCko erre-portari bat Erosten Harresi-ra joan zen. Harresiariitsatsita errezatzen ari zenaitona batengana hurbildueta honelaxe galdetu zion:

– Egun on! Hannah Tay-lor naiz, BBCkoa, eta galde-ra batzuk egin nahi dizkizut.Esango zenidake zure izena?

– Jacob Fishbein.– Eta noiztik zatoz erre-

zatzera Harresira?

– Azken 61 urteetanegun bakar batean ere hutsegin gabe etorri naiz.

– Zer eskatzen diozuJaungoikoari?

– Judu, kristau eta musul-manen arteko bakearen aldeerrezatzen dut.

– Eta nola sentitzen zara61 urtez egunero errezatzenaritu eta gero?

– Egia esan, horma bate-kin hizketan aritu izanbanintz bezala!

Hitz gezidunak

SoluzioaKike Amonarrizen umorea

APAIZ JUDU

------------...

ITURRIAGA,BERTSOLARIA

ESALDI

MINGARRIA,EZTENKADA

------------ALMIRANTE

IRATZE

1500 ERROMATAR

ZENBAKIZ

------------ENBOR

GORA JOAN

------------BIHARAMUN

... IZAN,AMAITU

------------NAFARROA-KO HERRIA

INTSEKTU

MOTA

------------PERTSONAIA-REN ABIZENA

ALDATZEKO

TRESNA

------------ZILARRAREN

SINBOLOA

SOLDATA

------------DEUTERIOA

BIRIKETAKO

TUBERKULOSI

------------NAIZEN HAU

EGIPTOKO

JAINKOA

------------PERTSO-NAIAREN

SORTERRIA

HEKTAREA

------------OSTU, EBATSI

DANBOR

ZAPAL

HITZ, BERBA

------------MADARI

ERRAZ

ERABIL

DAITEKEENA

------------

TENPERA-TURA

------------URKAMEN-

DIA

------------BITS

------------BURURATU

ABISU, ADIE-RAZPEN

------------GEHITZEKO

PARTIKULA

ZAKUR

------------GABEZIA

OXIGENOA

------------HEGAZTI

MOTA

HEGAZTI

MOTA

------------BARAZKI

HOSTOTSUA

SUFREA

------------IZENA

(LABURDURA)

IRAKIN EZ

DUEN MA-HATS ZUKU

------------TONA

EUSKAL

MITOLO-GIAKO

HAITZULOA,BAIGORRIN

PERTSONAIA-REN IZENA

------------SEKRETU,

EZKUTU

EUSKARAREN

GAITASUN

AGIRIA

EDO

------------OSMIOAREN

SINBOLOA

LISTUA

------------HOLANDAR,NEDERLAN-

DAR

BELDURREZ

------------AZALERA

ATERA

ZA

IK

ON

TS

ON

AN

-TE

ER

RE

PIK

AT

UA

----

----

----

BA

LIO

AF

E

IA

NU

AG

AI

LU

PM

AO

RN

AL

SI

LG

OR

DE

TI

SI

RA

NI

HA

GA

EL

E

AL

AU

DA

RE

ST

AP

AR

TU

AO

OO

US

O

BR

EH

EH

ER

ET

AR

S

AK

IR

AZ

MU

ZT

IO

LA

ZA

ER

AT

UA

UZ

A

I E O

GM

AL

D

AR

OJ

Jerusalemgo Erosten Harresian

ZA

LDI

ER

O

2013KO MAIATZAREN 5A 33�

ALEA - ERDIKO KAIERA

Gau-beranduan eta ilunpeen bihotzeanERALDATU egiten dira paisajeakgau-beranduan. Eder zena bel-durgarri bihurtzen da eta beldur-garri zena eder. Giza-piztiak ereberdin: izango da soseguarenbila erretiratuko denik eta baitaehizakiaren xerka abiatuko denikere. Egunak utzitako nekeak ezdu disimulurako tarterik uztengau-beranduan. Maitaketa, kons-pirazioa eta sabotaia zainetandaramaten istorioak. Kantu etapoema zaharrak, bertsioak etaemanaldirako espreski onduta-koak. Malenkoniak bai baitu bereamorrua. Eta amorruak beremalenkonia. Mihise gainekoorban beltz batetik abiatzen denmargolaria bezala, hari zerbaitenitxurantza emateko gero. Gau-beranduan eta ilunpeen biho-tzean, giro horretan egingo dutetopo maiatzaren 4an Joxan Goi-koetxeak, Pettik eta HarkaitzCanok. Azken honek xehekatudigu ikuskizuna.

Betidanik senidetu dira poetak etamusikariak gauarekin, gauaren mis-tikarekin. Hortik ere izango du akaso‘Gau-beranduan’ ikuskizunak? Topikoa da neurri batean, baina hordago uste hori. Hiruok mahaiarenbueltan elkartu bezain pronto JoxanGoikoetxearen lehen galdera umore-tsua horixe izan zen: “Zer egingodiagu, zerbait gau girokoa, artzain-poema lirikoak, happy happy...?”. Ezgaldetu zergatik, baina hiruok aurpe-gira begiratu eta zirt-zart erabakigenuen gau girokoa zegokigulagehiago... Badago parrandaren epikahori, batzuetan faltsua dena, etabadago lanetik etxera nekatuta iris-ten denaren oda hori ere: errepasoaegiteko unea da gaua, atzera begiratueta datorrenari aurre egiteko ordua.Deskantsua eta insomnioa, lasaitasu-na eta kezka, biak dauzka gauak.Horixe tonua: gauaren sosegua bate-tik, eta mamuak bestetik.

Propio idatzitako testuak eta abes-tiak entzungo dituzte ikusleek ala

zuen aurreko poema eta kantuetanoinarritzen al da saio berri hau?Denetik egongo da: propio idatzita-koak, poema ineditoak eta zaharrakere bai. Esperientziak erakusten dithutsetik abiatuta baino giro polita-goa lortzen dela askotan norberekantu eta poema kuttunak erreska-tatzen direnean. Horrek halako lurirmo bat ematen du, eta horren gai-nean inprobisatu eta eranstea erra-zagoa da. Gauza bera gertatzen dakantuekin: zenbait kanta ezagunakizango dira, beste batzukberriak, etaezusteko bertsioak, okasiorako pro-pio egokituak ere entzungo dira.

Nola sortu zen hirurok elkarrekin lanegiteko aukera hau? Lehen aldiaizango da, akaso.Lehen aldia izango da, eta JoxeanjelArbelaitzen bitartekaritzak duerrua. Eskerrak bera bezalakoei,geure lotsak ezabatu eta zail emanlezakeena erraz bihurtzen dutelako. Joxan Goikoetxea lehendik ezagu-tzen nuen, baina Pettiren kantaera-

ren miresle izan arren, ez genuenelkar ezagutzen. Luxua da niretzathalako piztia eszenikoekin aritzea.

Hiru artista oholtza gainean. Zeinizango da bakoitzak beteko duen fun-tzioa ‘Gau-beranduan’?Zenbait disziplinatako dinamikan,bestea norbere eremura erakartzeada interesgarriena, eta norbereburuari bestearen eremura joatenuztea, inork nortasunik galdu gabe,halako imantazio gozo baten bai-tan... Tentsioa sor daiteke, kontrola-ren zati bat bestearen esku uztendelako, baina hortxe dago erronka.Joxan Goikoetxea atmosfera sor-tzaile trebea da, ñabarduretanmaisu, eta Petti edergarririk beharez duen kantaria da: abesteaz gain,primeran errezitatu dezake testua.Hori bai, ez dezala inork espero nikantari entzutea, Joxa-nen erronka ezkutuahori zen arren...

Ima Ubeda

Gau-beranduan. Petti, Harkaitz Cano eta Joxan Goikoetxea. Estreinaldia: Maiatzaren 4an, gaueko 22:00etan, Sutegiko auditorioan, Usur-bil (Gipuzkoa). Sarrera: 10 euro. Antolatzailea: Jexux Artze Kultur Elkartea.Babeslea: Usurbilgo Udala. Laguntzailea: Noaua! kultur elkartea.

Harkaitz Cano, Joxan Goikoetxea eta Petti.

Babeslea: iametza Interaktiboa

| JOXERRA AIZPURUA | ERDIKO KAIERA - ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA

2013KO MAIATZAREN 5A�34

APIRILAREN 18AN LausanakoUnibertsitateko (Suitza) ikerlaritalde batek inurrien antolaketasozialari buruzko artikulua argita-ra eman zuen Science aldizkarian.

Camponotus fellah espezieko600 inurriri barra-kode banajarri zieten, eta ordenagailubidez euren mugimenduak erre-gistratu zituzten 41 egunez.10.000 milioi datu bildu etaaztertu ondoren, inurrien anto-laketa soziala nolakoa zen garbisamar ikusi zuten ikerlariek.

Hiru multzotan banatzen dira inurriak. %40k, gazteenek, erreginak etakumeak zaintzen dituzte. Beste batzuk (%30), zahartxoagoak, habia garbi-tzen aritzen dira, eta zaharrenek (%30) janaria lortzen dute.Zainketa lanetan aritzen direnak eta janaria lortzen dutenakbereizitako eremuetan bizi dira; zientzialariek uste dute erregi-na kanpoko bizkarroiengandik babesteko egiten dutela hori.Garbitzaileak, berriz, habia osoan mugitzen dira. n

Erabilpen anitzekomaterial berria Nanyang-eko Unibertsitatean,Singapurren, era askotako era-bilpenak izan ditzakeen titaniodioxidozko nano-egitura sortudute; hidrogenoa lortzeko, uragezatzeko, eguzki-zelulak sor-tzeko, litiozko baterien iraupenaluzatzeko, zauriak estaltzeko...erabil daiteke material berria.Gainera, orain arte funtziohoriek bete izan dituzten mate-rialak baino merkeagoa da.

ttiki.com/49787 (Gaztelaniaz)

Zirkunzisioak hiesetikbabesten du

AEBetan egindako ikerketabaten arabera, zirkunzisioaegina duten gizonek hies gutxia-go, herpes gutxiago eta papilo-ma gutxiago dute. Antza, lehenlarruazalak estaltzen zuen ere-mura oxigenoa sartzeak bizitze-ko oxigenorik behar ez dutenbakterioen kopurua gutxitzendu, eta horrek azaldu ditzakeikerketaren emaitzak.

ttiki.com/49788(Euskaraz)

Hegazti gripearen birusbat, kezka iturri

“Hegazti birus” izendapenaduten birus mota bat bainogehiago dago. Horietako bat,H7N9, ikerlarien kezka iturribilakatu da, gizakien arteanhedatzeko izan dezakeen erraz-tasunagatik. Oraingoz dakigunada oso erraz mutatzen dela.

ttiki.com/49789 (Frantsesez)

ALE

SSA

ND

RO

CR

ESP

I

Inurrien antolaketa sozialariburuzko xehetasun gehiago

KEPLER TELESKOPIOA baliatuz, Notre DameUnibertsitateko (AEB) Justin Creppek ikerla-riak bi planeta detektatu ditu, orain arte aurki-tutakoen artean gure Lurraren antz handienadutenak. 1.200 argi urtera dagoen izar bateninguruan biraka dabiltza eta Lurra baino pixkabat handixeagoak dira.

Bi planetetako batek 267 egun behar ditubere izarraren inguruan bira osoa egiteko, etabesteak 122. Haitzez osaturik daudela uste da,eta izarrera bitarteko distantziagatik, posiblelitzake ur likidoa egitea horietan.

Kepler teleskopioa 2009an bidali zuen NASAkespaziora. Orduz geroztik 100.000 izar baino gehiago behatuditu, eta horien inguruetan 2.740 planeta hauteman ditu. Aipa-tutako azken bi horiek dira ura, eta beraz, bizia izateko aukerahandienak dauzkatenak. n

Ikerketarako erabili dituzten inurriak.

Kepler teleskopioa.

Ura izan dezaketen bi planetaantzeman dituzte

2013KO MAIATZAREN 5A 35�

LANDAREAK - ERDIKO KAIERA| JAKOBA ERREKONDO |[email protected]

SAGASTIAK lorez janzten direneanbezalako ikuskizun gutxi. Oteizakzituen pilotalekuen eta jentil bara-tzeen pare dut nik sagastia. Etaoraintxe gorenean. Sagardoa etasagarra bera deus ez lorerik gabe.Lili xume bat bizitza osoaren uda-berri. Herri baten udaberri.Gogora ekarri: ez ginateke egun-go Euskal Herririk sagastirik gabe.Eta ospatu.

Sagastian ez da soilik sagarron-doa (Malus x domestica) loratzen.Ehunka landare loratzen da: azpi-ko aldeko belardian, enborretan

eta adarretan dituzten apopiloak...Denek osatzen dute sagastiarenloraldia. Edozein ekosistematanbezala, sagasti batean zenbat etalore desberdin gehiago, orduaneta sasoi hobea. Sagasti bateanlore mota gutxi bada, argi! Trata-tzeko produktu asko erabiltzendenaren adierazle. Beraz, loremota asko eta oparo duen sagasti-ko sagar eta sagarkiak jan-edan.

Sagarrondoaren lilitze-lagune-tatik baratxuriek (Allium sp) arretapizten didate urtero. Eta gero etagehiago. Maizago topatzen baiti-

tut, sagastiz landa ere, bakoitzabere usain, dasta eta kolore ñabar-durekin. Gure herrian Alliumgeneroko hauek behintzat topaditzakegu: A. ampeloprasum, A. eri-cetorum, A. guttatum subsp. sardoum,A. moly, A. moschatum, A. naepolita-num, A. oleraceum, A. paniculatum,A. pyrenaicum, A. roseum, A. schoe-noprasum, A. senescens subsp. Monta-num , A. stearnii , A.sphaerocephalon, A. tri-quetrum , A, ursinumsubsp. ursinum, A. vic-torialis, A. vienale. n

Orioko alkate-zigorraAZKEN HOGEI URTE HAUETAN zenbat zuhaitz hil otedugu desbrozadora edo motosegaz? Milaka eta milaka.Herritarron ondarearen puska eder bat. Herrietan etahirietan belazeei motz-motz eutsi behar horretan des-brozadora lanabes nagusi bilakatu da. Malgua da etabeste tresnak iritsi ezin diren bazterrak, zintarri-ertzaketa zuhaitz ipurdiak garbitzeko egokia da. Eta makinadarabilenak ez daki zuhaitzen berri. Eta ez daki azalajoz gero zauri latzak egiten direla. Eta zauri horiekizerdiaren gora-behera eragozten dutela. Eta buelta

osoa zaurituz gero zuhaitza hil egingo dela. Makinistakez daki.

Makinistaren arduradun teknikoak eta hari kontratuaegin dionak merezi dituzte bizkarrekoak. Zigor makila-rekin danba eta zarta.

Argazkikoa Orioko maspil edo basagurbe bat da, Sor-bus torminalis. Herriko beste makina bat zuhaitz bezalazigortua. Alkateari eta lorazainari emango nieke nik.Hagintearen makila den alkate-zigorrarekin berarekin,adibidez. n

JAK

OBA

ER

RE

KO

ND

O

Baratxuritarrak

| NAGORE IRAZUSTABARRENA |ERDIKO KAIERA - DENBORAREN MAKINA

2013KO MAIATZAREN 5A�36

SAN FRANCISCO (AEB), 1889.Hamahiru urte besterik ez zituelaJack London idazlea (1876-1916)Hickmott ontziratze fabrikanlanean hasi zen. Egunero hamabieta hamazortzi ordu bitarteanematen zituen lantokian, eta bal-dintza gogor horiekin nazkatuta,legez kanpoko ostra-bilketan hasizen. Alderrai ere ibili zen, kartze-latik pasa zen eta urrearen suka-rrak harrapatu zuen. Mendeberria estreinatzearekin bat, Lon-don inprenta teknika berritzaileakerabiltzen hasi zen bere idazlanakmerke argitaratzeko eta, hala, 25urte zituela, literatura bizibideizatea lortu zuen.

Wallace Stevens (1879-1955)abokatu lanetan aritu zen poetaarrakastatsua izan baino lehen,baina Londonek ez bezala,zuzenbideari eutsi zion arrakastalortu ondoren ere. Henry DavidThoreau familiaren arkatz fabri-kako langile izan zen –idaztekomaterialean aurrezteko aukeraizan zuen behintzat–; CharlesDickens betun fabrika bateanaritu zen; Arthur Conan Doyleoftalmologoa zen; eta RichardWright, postaria.

Zenbaiti lanbide alternatiboak karrera literarioanlagundu zion. Langston Hughes-i (1902-1967), jatetxebaten zerbitzari ari zela, Vachel Lindsay poetarenmahaia zerbitzatzea egokitu zitzaion. Zoparekin bateraberak idatzitako olerki sorta eman zion Lindsayri, eta

bere bizimodua goitik beheraaldatu zen handik aurrera.Beste zenbaitentzat inspirazio

iturri izan ziren halabeharrezkolan horiek. Ostra, urre edo arazobila ibiltzeak eragin handia izanzuen Jack Londonen obran. Etagasolindegi batean lan egiteaziur aski lagungarri izan zenJack Kerouacentzat On The Roaderrepide-nobela idazteko.Idazleen “beste” lanbideetan

ohikoenetakoa, harrigarria badi-rudi ere, anbulantzia gidari iza-tea izan zen joan den mendean.Ernest Hemingway, DashiellHammett, E. E. Cummings, W.Somerset Maughan, John DosPassos eta Archibald MacLeishzaurituak garraiatzen aritu ziren,Lehen nahiz Bigarren MunduGerretan. Beraz, diru faltak edoinspirazio beharrak baino gehia-go, gerrak eraman zituen anbu-

lantziak gidatzera.Aipatutako idazle guztien arteanemakumerik ez dago, ez idazteadenbora osoko jarduna izatekozortea izan zutelako, soldata etaaitorpenik gabeko lanetan jardunohi zutelako baizik. Eta sarritan

idazle izateko aukera ere ukatzen zitzaien, Brontë ahizpeibezala. Emilyk eta Annek gizonezko izenor-deak asmatu zituzten lanak argitaratu ahalizateko, eta Charlottek zuritzen zituen pata-ten artean ezkutatu behar izaten zituen JaneEyre maisulanaren eskuizkribuak. n

Gorrotoa, Hitlerren karismaren sekretuaLAURENCE REES historialari eskozia-rra Hitlerren arrakastaren gakoa azal-tzen ahalegindu da enegarrenez TheDark Charisma of Adolf Hitler libu-ruan. Reesen arabera, karisma ez doabeti ezaugarri positiboei lotuta, etaHitlerrek transmititzen zuen “gorrotoahalmen mugagabea” giltzarri izan

zen nazien goraldian. Gainera, karis-ma ez omen dago beti norberarenbaitan, besteen begietan baizik, eta,hortaz, 1930eko hamarkadako Ale-maniaren egoera funtsezkoa izanomen zen urte batzuk lehenago Hitlerero irrigarritzat zuten herritarrenbabes leiala lortzeko. nFE

LLO

WSH

IPO

FTH

EM

IND

S

Literaturak idazle handiei erejaten ematen ez dienean

Arrastoak

Ernest Hemingway Gurutze Gorrikoanbulantzia batean, Italian, 1918an. Hainbatidazlek jardun zuen joan den mendeananbulantzia gidari lanetan, diru beharrak bainogehiago gerrak bultzatuta.

ERN

EST

HE

MIN

GW

AYPH

OTO

GRA

PHCO

LLE

CTIO

N

2013KO MAIATZAREN 5A 37�

TERMOMETROA

RAFAELA ROMERO

Arrasatearra da. Badajozko Quintana de la Serenan jaioa 1972an. Abokatua. PSE-EEko kidea.Arrasaten eta Pasaian zinegotzi izana. Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente ohia. 1995etik

Juntetxeetako batzarkidea da, Deba Garaikoa hasieran eta Donostialdeakoa gaur egun. Taldesozialistaren bozeramailea da uneon. Foru eta udalerrietako gaietan zaildua eta ikasia.

| MIKEL ASURMENDI |

Argazkiak: Dani Blanco

BATZAR NAGUSIAK izan dira bereeskola politikoa: “Oso pozik nagoGipuzkoako politikan aritzeaz.Biziki eskertzen dut Juntetxeekeman dizkidaten formazio pertso-nala eta politikoa, eta harro nagoberauen presidentea izan naizela-ko”, diosku PSE-EEko RafaelaRomerok.

Garraio publikoaren bultzatzailesutsua da: “Hala ere, garraio publi-koa ez dut erabili 20 urtetik 40 urtera

bitartean bizkartzainekin ibili naize-lako, baina aldekoa naiz guztiz. Osozalea naiz, orain ikasten ari naiz ibil-tzen”. Romero kritikoa da Gipuzko-ako garraio publikoarekin –eta Eus-kal Herrikoarekin orobat– kohesioaarrunt eskasa dela dio: “Debabarre-nekoa naiz. Errazagoa da ArrasatetikBilbora joatea, Donostiara etortzeabaino. Gainera, Donostialdean erra-zagoa –eta merkeagoa– da ibiltzeaDebabarrenean baino”.

Zein da emakumearen zeregina poli-tikan? Emakumeok badugu politikanparte-hartzea Berdintasun Legeatarteko, EAEko legea barne delarik.Alabaina, Batasunetik PPra bitarte,alderdi guztien proiektuak matxis-tak dira, gizartea halakoxea delako.Martin Garitanori esan ohi diot“iraultza egiteko ere, gizonezkoekdituzuen eskubide berak nahiditut”. Politika, funtsean, alderdien

«Gipuzkoarrek ezkerrekogobernuak nahi dituzte»

2013KO MAIATZAREN 5A�38

TERMOMETROA - RAFAELA ROMERO

bileren ondoren egiten baita, egu-nero, arratsaldeko 7etatik aurrera.Gizonak elkarteetan tabernetan,poteoan ari direnean.

Krisi garaian atzera egin dugu arlohorretan, akaso? Emakumeok Berdintasun Legealortu genuen, baina praktikan berdin-tasuna ez da inoiz izan. Krisian atze-ra egin dugu, inboluzioa izan da. Lor-penak galdu ditugu. Gurekikoa ez dabeste edozein kolektiboekiko diskri-minazioa, gurea genetikoa da, sortuzgeroztikoa. Pobreziaren eta biolen-tziaren feminizazioa areagotu daberriz ere. Lanbide-ko eta Eustat-ekodatuek hori berretsi dute. Gipuzkoanemakumeak dira lan baldintza kaxka-rrenak jasaten dituztenak. Eta erre-materako, PPk enpresetako lanauziak bideratzeko –adiskidetzeko–protokoloak ezabatu ditu.

Adiskidetzeko garaian gaude. Aho-tsak kolektiboaren inguruan ere arizara. Nondik nora? Zer moduz? Ahotsak-ekin harremana daukat,ideologia eta lanbide ezberdinekopertsonak gara. Batzar Nagusietakobake eta normalizazioaren txosten-ekimenaren presidentea naiz, bainaegia esan, nahiago dut ekimenaAhotsak kolektiboarekin ez nahas-tea. Harro nago txostenaren arduraizateaz, baina tentuz jardun behardut. Noski, horrek ez du kentzenAhotsak-eko lagunekin jardutea.

Bizikidetasuna eta bakea jardunezlortzen baitira, ez egin behar dugulaesanez.

Emakumearen izaerak bidea erraztudezake zeregin horretan? Emakumearen ahotsa ezinbestekoada bake prozesuetan, emakumeakberezko izaera baitauka, diskrimina-zioaren menpekotasuna jaso baitumendez mende. Emakumeak izaerajasankorra dauka, langilea da, etakonpromisoa ere aise hartzen du.Beraz, bakea eta bizikidetasuna lor-tzeko bidea samurtzen du.

Pili Zabalak –Lasa-Zabala auziko JoxiZabalaren arrebak– “Eskerrik asko,Rafaela Romero” izeneko artikuluaidatzi zuen Berria egunkarian, zero-rrek “Biktima guztiei egindako begi-rada” izenekoa idatzi ondoren. Pili nire laguna da. Artikulua idatzinuenetik ezagutzen dut, euskarazhitz egiten dugu, asko ikasten ari naizberarekin. Harro nago eskutitza ida-tzi izanaz. Sentitzen duguna adierazibehar dugu, biktima guztiei zor zaieonarpena, baina berauek ezagutzeaezinbestekoa da. Ezagutu gabe ezin

duzu esan“erreparatze morala, politi-koa eta soziala egin ditut”. Adibidez,Batasuneko munduak ez du ezagu-tzen gure sufrimendua, horregatik ezdu oraindik guztiz onartu.

Garai berrian omen gaude, bainanormalizazio bidea blokeatua dago.Segi auziko gazteak espetxeratuak... Egon naiz beraiekin eta “une hauekez dira errazak” esan diet. Justiziakepaia eman du eta bete behar da.Hala ere, garai honetan bestelakoespetxeko politikak aplikatzekolegeak badaude eta erabili behardira. Ezin da ibili luzamenduetan,baina ezta ezker abertzalea ETArenbiktimengana hurbiltzeko ere.Gehienek ez dute egin. Nik berekbizi izan dutena entzun dut, etanahi nuke neronek hogei urtez biziizan dudana ere haiek ezagutzea:ETAren mehatxupean izan naizelaentzutea. Hor dago soluzioa. Gauzahauek ez dira Moncloan egiten.Uneon, PPren Gobernuak erantzu-le izan behar du euskaldunon etaEspainiaren aurrean, bakea eginbehar du, baina guk herritarrokzabaldu behar dugu bidea.

Bide luzea dago egiteko oraindik. Noski. Familiak eta euren sufrimen-dua ezagutu behar ditugu. Ni SantiBrouarden omenezko ekitaldirajoango naiz –edo Zabala eta Lasarenomenaldira; inoiz egin ez dena, etabidezkoa ez dena– baina ez badutezagutzen familia, alferrikakoa da.Hedabideetan agertuko naiz, bainaez da benetakoa. Adibidez, LauraMintegik Fernando Buesaren familiaezagutu izan balu, ez zukeen esangoLegebiltzarrean esan zuena, ziurnago horretaz. Eta gainera, agian, ezzen modu okerrean interpretatukoberak esana, fiskalak esan duenez.Baina garrantzizkoena ez da fiskalakesatea Mintegiren hitzak ez direladelitu, bere hitzek familiartekoei minegin zietela baizik.

Formak landu eta zaindu behar dira.Bai. Nik Pili Zabala ezagutzen duteta ez dut Joxean eta Joxi arazo poli-tikoengatik hil zituztela esango. Zer-bait gehiago behar da. Gure artekoenpatia ez da sortuko kontakizunainozoa eta inposatua bada, benetakoezagutzaren ondorioz baizik.

“Bizikidetasuna etabakea jardunez lortzen

dira, ez egin behardugula esanez”

“Egiguren politikara gelditzeko etorri zen, liderra da, historia egingo du. Maitasunanitzak jaso ditu jendartean, eskola sortu du, Arnaldo Otegik bezala”.

RAFAELA ROMERO - TERMOMETROA

� 392013KO MAIATZAREN 5A

Jesus Egigurenek, zure senarrak,bake prozesuan egindako lana ongibaloratu al da euskal jendartean? Bai. Liderren eta proiektuen fal-tan gaude, konpromisoa etaesperantza ematen dituztenindarren eta ekimenen falta. Egi-guren gelditzeko etorri zen poli-tikara, liderra da, historia egingodu. Maitasun anitzak jaso ditujendartean, eskola sortu du,Arnaldo Otegik bezala. Unebatez belaunaldi berrien alde egi-tea erabaki zuten, modu eman-korrez. Beren akatsekin, jakina,inor ez baita perfektua.

Arnaldo Otegi ezagutu duzu? Ez. Kartzelara joan naiz berabisitatzera, Jesusen bitartez. Ote-gik badu bere iragana, nik ez dutjustifikatuko. Hala ere, ezkerabertzalean bera da gehien eginduena gauden egoeran egoteko.2003an Egigurenekin eseri zeneta odoluste hura geratzeko kon-promisoa hartu zuen.

Orain garesti ordaintzen ari dena.Bai, zoritxarrez. Guk Batasunariesaten genion “politika egin,politika egin...”. Otegiren taldeakBateragunea antolatu zuen hilke-tak geldiarazteko eta orain kar-tzelan sartu dituzte. Ez dut onar-tzen, noski.

Gipuzkoako Batzar Nagusietaneta Foru Aldundian bestelako fis-kaltasuna lantzen ari zarete...Pozik nago fiskaltasunarekin,pauso sendoak eman baititugunire idazkari nagusi Patxi Lope-zek eskatzen zuen politika gauza-tzeko. Hau da, diru sarreretaniraultza moduko bat behar dugueuskal ongizatearen estatua ber-matzeko, eta ez berau suntsitze-ko; Iñigo Urkullu lehendakariakaurkeztutako aurrekontuen bidezegin nahi duen bezala. Ez dugu30 urtez lan egin, oraingo auto-gobernu maila eta autonomia fis-kala –osatu gabea oraindik– gal-tzeko, ezta diru gutxiago dutenekgehiago ordaindu dezaten etagehiago dutenek gutxiago.

EAEko politika fiskalak harmoni-zatzeko aukera ikusten duzu?

Noski. Eusko Legebiltzarreangehiengoz onartu berri da horrenaldeko proposamena. Herri batgara, eta egunen batean Nafarroabarne badago, hainbat hobe. Bil-duk aurkeztu du proposamenaeta PSEren sostenguz aurreraatera da, baita UPyDren sosten-guz ere. Nahiz eta UPyDk gaurgauza bat esan eta bihar beste bategin. Dena dela ere, Iñigo Urku-lluren gobernua gutxiengoandago, Jaurlaritzak beteko al duLegebiltzarrak eskatu dioena?

Zer iritzi duzu Martin Garitanoburu duen Foru Gobernuaz? Azkoz gehiago egin lezakeela.Gehiago espero nuen, benetan.

Fiskalitatean ados jarri zarete,aurrekontuetan ere bai... Bai. Fiskaltasuna hobetu da,alderdi sozialistekin batera ereaurrekontuak onartu dira. BainaBilduk 2011n hartu zuten gober-nua, 2013n gaude eta hutsarenhurrengoa baino ez du egin.Gobernu honek gure sostenguajaso zuen ekonomia sustatzekoeta enplegu sortzeko, haatik, ezdago krisiaren aurkako plan batbera ere. Aurrekontuetako gurezuzenketa bati esker zortzi milioieuro onartu eta bideratu zirenekonomiaren garapenari etaenplegu politikari ekiteko, ez dabeste ezer egin. Garitanorengobernuak ez du proiektu estrate-gikorik. Bilduk gabeziak ditu alorhorretan, izugarria da. Gipuzkoa-rrek zaborren inguruko proiek-tuez gain, beste zerbait esperodute, ez soilik egunero zaborragora eta zaborra behera ibiltzea.

Gobernatzeko garai zailak izaki. Baina bitartekoak badaude, etaasko. Foru Aldundiaren sustape-nerako gaitasuna itzela da, hain-bat arlo kudeatzeko aukeradauka, baina ez dute ezer egin.Propaganda politiko gutxiagoeta gizarte arloan kudeaketagehiago behar dugu. Garitanokenpleguaren alde lan egitekokonpromisoa hartu zuen eta biurteren ondoren ez dago emai-tzarik. Orain lehentasuna gastusoziala handitzea da enplegua

40 � 2013KO MAIATZAREN 5A

TERMOMETROA - RAFAELA ROMERO

sortzeko, langabezia drama sozialada, batez ere herritar xumeentzat.Guri oposizioko beste alderdienkritika zaparrada etorri zaigu:“Erotu ote zareten”, dioskute. Bil-duk diru transakzioa gure laguntzazbideratu baitzuen.

Hondakinak direla eta, adostasunaez da oraindik gauzatu.Ni PIGRUG (Gipuzkoako HiriHondakinak Kudeatzeko Plan Oro-korra) planak ezarritako ereduarenalde nago, beste alderdi guztiekonartzen dutena. PIGRUGk birzi-klatze tasa bat ezarri zuen. Batzukbosgarren edukinontziaren aldegaude, birziklapen tasa hori betetze-ko, eta badaude atez ateko sistemalehenesten dutenak. Beraz, ezin esan“bosgarren edukiontzia inposaketada” eta “atez ateko sistema ez”. Bil-duk badaki inposaketak ez direlaonak, ez ezker abertzalea gobernuandagoenean, ezta dagoenean ere.Zaborraren arazoa gehiengoen akor-dioaren bidez konpondu behar da,alderdien artean, eta batez ere Bildu-ren, EAJren eta PSEren artean.Gobernuak badaki irtenbidea denonartean akordiora iristea dela, ez dagobeste irtenbiderik.

Udal bakoitzak bere erabakiak harditzake, ordea. Horixe bera. Udalerri bakoitzekoudalbatzak hartzen ditu erabakiak,parte-hartzea dena dela ere. Ondo-rioak? Hauteskundeetan ikusiko daherritarren borondatea errespetatuduen ez edo. Udal eskumena da,jakina, eta errespetatu behar da.

Errauskailua beharrezkoa al da zure-tzat? Inork ez du bere etxearen ondo-an nahi. Bilduk ez du errauskailuaren kontraguztiz egin. Dioenez, zegoen proiek-tua ez zegoen ondo diseinatua. Des-proportzionatua zela, balioztatuegia.Bere erabilera ondo neurtu behar da,noski. Ekologistek, eta jende askok,ez dute nahi. Baina badago beste

jende bat, ezker abertzalekoa barne,ez duena ezer esaten errauskailuarenaurka. Beraz, azkenean, denon arte-ko akordioa behar dugu, eta posibleda. Akordioak inplizituki edukibehar du proiektuaren tamaina ego-kia, Zubietan dauden azpiegiturakkontuan hartuz betiere. Bilduk bada-ki akordioetara iritsi gaitezkeela,baita EAJk eta guk ere. Besterik daEAJri eta ezker abertzaleari borrokahorri eustea komeni zaien beraieninteresen alde egiteko. Espero dutkontrakoa izatea.

Gipuzkoako politikan zerk batzen zai-tuzte EAJrekin? Bada, Gasteizko Legebiltzarreanikusi duguna ikusita, ezer gutxik.EAJ Legebiltzarrean irabazledenean Gipuzkoak galtzen du.Gipuzkoa lurralde oso konplikatuada, aniztasun politikoa itzela dahemen. Pentsa, Donostia EuropakoKultur Hiriburua 2016 izatea bulka-da izugarria da hiriaren garraioa,azpiegiturak eta ekonomia sustatze-ko. Bada, EAJ uzkur agertu zen.

Bilbon izan balitz, ez. EAJk Donos-tialdeako Metroari ez, Bilbokoaribai noski. Ahuntzak mendira jotzendu eta EAJk Sabin Etxera. Hara,Nafarroarekin joan beharko dugu,Euskal Herriaren jatorria baita, etaez Bizkaia. Etsitzeko modukoa daegoera. Jendea izorratuta dago etaGasteizko Gobernuaren aldetik ezdugu enplegua bultzatzeko plansendorik ikusten. Hori bai, inber-tsio pribatuen aldeko ekimenak sus-tatzeko gertu betiere.

Markel Olano nola ikusten duzu?Ez dut ikusten, ez dugu asko hitzegiten. EAJ lekuz kanpo dago. Jose-ba Egibar jaunak ezker sozialistare-kin bukatu nahi zuen Gipuzkoan.Bilduk irabazi zuen herrietan–Errenterian, Donostian edotaLasarten...– gobernatu nahi zuen,sozialistok traba egiten geniolako.Gero, aldi berean, GaritanorenGobernu alternatiboa trabatzensaiatzen ari da, ezker abertzalea–bere kudeaketa eskasa dela medio–apurka galbidera joan dadin. Gipuz-koarrek Bildu gehiengoz bozkatuzutenez, Egibarrek Gipuzkoa zigor-tzen du. Foru Gobernu honen aur-kako politika ondo edo gaizki ateradakioke EAJri, baina bien bitarteanez dugu ezer eraikitzen. Dena den,EAJk besterik pentsatzen badu ere,gipuzkoarrek ezkerrekogobernuak nahi dituzte.Errealitate politikoaoso kaskagogorra da.Geroak esango du. n

“Gipuzkoako zaborrarenarazoa gehiengoenakordioaren bidez

konpondu behar da, etabatez ere Bilduren,EAJren eta PSEren

artean”

“Ahuntzak mendira jotzen du eta EAJkSabin Etxera. Etsitzeko modukoa daegoera.Jendea izorratuta dago, etaGasteizko Gobernuaren aldetik ez duguenplegua bultzatzeko plan sendorikikusten”.

TERMOMETROA

2013KO MAIATZAREN 5A�42

EUROCOMEN PREMISA NAGUSIAondoko hau da: hizkuntza berriakikasi nahi dituen ikaslea ez da hutse-tik abiatzen, baldin eta familia bere-ko beste hizkuntza bat ezagutzenbadu.

Izan ere, hizkuntzak banaka ira-katsi beharrean, beste mota batekohurbilketa eskaintzen du EuroCo-mek, hizkuntzen senidetasun harre-manak baliatuz eta hizkuntza batetikbestera dauden urratsak sistemati-koki erakutsiz. Intelligent guessing(asmatze azkarra) delakoaren bidez,gai izaten da ikaslea hizkuntzabatean dituen ahalmenak familiahorretako beste hizkuntzetara era-mateko.

EuroComek transferentzianoinarrituriko ikaste-ekonomiazehatz bat garatu du, batez ere ira-kurmenari eta ahozko ulermenaribegira. Europako hainbat unibertsi-tatetako estudianteekin egindakoikerketen bitartez ebaluatu dute.

Hizkuntza erromanikoek osatzenduten familiako adibide erraz-errazbat ekarriko dugu hona: frantsesez-ko nuit, italieraz notte eta gaztelaniaznoche denez, frantsesezko lait, italie-raz latte eta gaztelaniaz leche izateaespero dezakegu, arrazoi osoz.

Baina beste kontu bat duguardatz EuroComen: estatu zentra-listek eta merkatu handien legeekdakarten hizkuntza minorizatuenbazterketari aurre egiteko ere sortu

zela. Horrexegatik, hiztunen aldetik“txikiak” diren hizkuntzak hizkun-tza “handien” parean ageri zaizkigubertan.

Frankfurteko Goethe Unibertsi-tateko Tilbert Stegmann irakaslea

izan zen 1980ko hamarkadan Euro-Comen sortzailea. Handik aurrera,beste unibertsitate eta lankideekinelkarlanean burutu zen proiektua.Hizkuntza erromanikoen familiare-kin hasi eta familia eslaviar nahiz

EUROCOMPREHENSION

Europako hizkuntzak ikasteko ahaleginak arindu nahi dituen irakasbide berritzailea daEuroCom. Ez da, alabaina, hizkuntza jakin bat irakasteko metodo bat gehiago,

familia bereko hizkuntzak batera ikastekoa baizik.

Tilbert Stegmann EuroComen fundatzaileak EuskoCom sortzea proposatu du.

| ELENA MARTINEZ RUBIO |

Argazkia: Tilbert Stegmannek utzia

Familia bereko hizkuntzakikasteko metodoa

EUROCOMPREHENSION - TERMOMETROA

� 432013KO MAIATZAREN 5A

germaniarretara zabaldu da meto-doa dagoeneko.

1941ean, Bartzelonan (Herrial-de Katalanak) jaioa, ErromanistikaSaileko katedraduna da Stegmann.Frankfurteko euskara irakurletza-

ren sustatzaileetako bat, eta batikbat katalana biziki maite duen kata-lanista ospetsua. Kataluniarenindependentziaren aldeko sutsuada eta Aleman Katalanisten Elkar-tearen, Katalan Kultur Bulegoaren

eta Katalanistikako Aldizkariarenfundatzailea. Catalunyavista per un alemany (LaCampana, 1988) libu-ruak 13 argitalaldi izanditu. n

Babeslea: Hernaniko Udala

EUROCOMPREHENSION irakatsmetodoa sortu zuen katalan-alema-niarrak EuskoCom lantzeko pro-posamena egin digu euskaldunoi.

Hizkuntza “nagusiagoak” beti saia-tzen dira besteak ezkutuan gorde-tzen, esan zenuen behin.Zoritxarrez, zuzena da esaldihorrek dioena. Guk berriz, ahalden guztia egiten dugu Erroma-nistikako gure estudianteek ezdezaten bakarrik espainieraren etafrantsesaren berri izan, baizik etalurralde erromanikoetako hizkun-tza eta kultura guztiena. Euro-Com ikastaroetan, bi hizkuntzaikusi ordez, hamaika ezagutzekoparada izaten dute. Horrela ohar-tzen dira beste hizkuntza “txikia-goak” frantsesetik eta espainiera-tik hurbil daudela, eta hizkuntzahoriek guztiak bereganatzea erra-za izan daitekeela, EuroCommetodoari esker.

Ez dirudi euskarak, europar hizkun-tza bada ere, halako proiektubatean tokirik izan dezakeenik,seniderik gabea da-eta. Bestalde,euskara euskalkiek eta batuak osa-tzen dute.Ildo horretatik doa nire proposa-mena. Euskaraz dakiten guztieizuzentzen zaie, berdin zein “eus-

kara” egiten duten. Helburua ezda erdaldunak euskalduntzea, eus-kara barruko elkar ulertzea baizik.Euskaldunei euskararen “aldagai”guztiak ikasteko baliabide azka-rrak eskaini nahi genizkieke,EuroComen hizkuntza familiakikasteko landu dugun metodoaeuskarara moldatuz, hain zuzen.

EuroCom eredu hartuta, EuskoCombat eratzea proposatzen duzu hor-taz, batua bai, baina euskalki guz-tiak ere aintzat hartzeko.Esan gabe doa euskaldunek batua-ren beharra dutela. Halere, euskal-dun bakoitza bere euskalkiak bizi-rik jarraitzeko duen eskubideazjabetu behar da. Hots, batuak etabeste euskaldunen euskalkiekduten eskubide berbera. Eusko-Com ikastegietan eta eskoletaneskuragarri balego, batuaren etaeuskalkien elkarbizitza emankorrabultzatuko genuke, baita hizkun-tzan funtsatutako euskaldunguzti-guztien autoestima sendotuere. Beste euskalkiekiko begiruneasuspertuko genuke beraz, eta eus-kalkia erabiltzen duten euskaldu-nei batuari beldurra galtzen lagun-duko genieke bide batez.

Euskararen ezagutza maila hobe-tzeko metodoa al litzateke?

Batua nahiz euskalkiak, euskaramaila orokorraren osagaiak dira.Gure mezua zera da: euskalkiak ezdira elkar ulertzeko oztopo; aitzi-tik, aberastasunaren adierazgarridira. Euskara hizkuntza garrantzi-tsua da eta “aldagaiak” ditu, hiz-kuntza guztiek bezalaxe. Euskalkiaerabiltzea batua erabiltzea bezainondo ikusia egon beharko litzate-ke. Merezi du, batuaz gain, gutxie-nez beste euskalki bat jakitea; edoeuskalkiaz gain, batua ere jakitea.Ulertze maila lortzea bederen, ezda zaila. Horretarako, lexikoareneta sintaxiaren arloko desberdinta-sun eta korrespondentzien zerren-dak, aldaketa fonetikoenak, etaabar prestatuko genituzke hizkun-tzalariok, EuroCom-en metodolo-giari jarraituz. Gakoa gure Zazpigalbaheak izeneko liburuan dago.

Iñaki Gaminde eta Urtza GarayEHUko Hizkuntzaren eta Literatu-raren Didaktikako irakasle eta Aho-dikerreko kideek interesgarri iritzidiote proposamenari. Tilbert Stegman-nen egitasmoak aurrera egingo balu,Frankfurteko Unibertsitatearen etaEHUren artean gauzatutako proiek-tua litzateke EuskoCom. Orain, eus-kara-alemana hiztegia digitalizatu etasarerako egokitzen ari dira bi unibertsi-tateak elkarlanean.

Tilbert Stegmann, EuroCom-en sortzailea

«EuskoCom eskuragarri balego, batuaren eta euskalkien elkarbizitza emankorra bultzatuko genuke»

TERMOMETROA

2013KO MAIATZAREN 5A�44

ANTONIO CASADO DA ROCHA (1970)filosofo eta ikerlariak Dilemata.netgunean plazaratu dituen hiru artiku-lutan landu du hondakinen kudeake-tarako eredu ezberdinen eta etikarenarteko harremana. Euskaraz publi-katutako Esku Ezkerraz poema libu-ruaz gain, gaztelaniaz etikaz etadesobedientziaz dauzka gutxienezbeste hiru. Donostiako ospitaleanbatzorde etikoko kide izana da, etagaur egun Euskal Herriko Unibertsi-tatean ari da Biologiaren Filosofiaarloko ikerlanetan. Etica y gestión deresiduos lana plazaratu du hiru atale-tan.

Apirilaren 23ko datarekin Dile-mata.net-en jarri duen artikuluari“Etica y gestión de recursos (3): espacio ytiempo” ipini dio izenburu (Etika etabaliabideen kudeaketa (3): espazioaeta denbora), azken esaldi honekinbukatzeko: “Pero adelanto las conclusio-nes: creo que el PaP nos hace mejores, en elsentido de que nos hace ciudadanos quereciclan más y consumen de manera másconsciente.” Hemen eskainiko dugueuskaraturik artikuluaren zatirik han-diena:

Etika eta baliabideen kudeaketa(3): espazioa eta denboraEl Diario Vascok atzo ezagutarazizuen Beraun auzoko (Errenteria,Gipuzkoa) bizilagunek zera erabakizutela ohiko batzar baten “gai orde-natik kanpo”: uko egitea Atez AtekoBilketari (AAB) eta auzokonposta-tzeari, aldi berean sustatuz inguruandaukaten San Markoseko zabortegia

ixtea. Hondakinak bereizi behar ezbaldin badira eta lurperatu ere ez, zeregingo da haiekin? Bost edo gutxia-go edukiontzi (5E, 4E…) kolektibo-en ohiko sistemak ezin du aski birzi-klatu errauste planta saihestekoadina, baina Beraungo auzotarrek ezdute eman iritzirik hura kokatzekolekuaz. Ez dut uste hurbil nahikodutenik, dozenaka urtez soportatuondoren zabortegi batek dakartzankirats eta arriskuak. Beharbadagehiengoak nahiko du, besterik gabe,

agintariek arazoa kendu diezaienbegien aurretik, beste gaietan bezala.Baina gauza batzuk ez dira desager-tuko guk gehiago haietan pentsatzenez dugulako.

Hogeita hamar urtez bizi izannaiz Errenterian eta hamar bainogehiagoz Hernanin, GipuzkoanAAB ezartzen aitzindarietakoa izanden herrian, eta beraz ondo ezagu-tzen ditut aipatu hondakinen bilketasistema biak (AAB vs. 4E), dauzka-ten ondorioak bezala. Horien ezau-

HONDAKINAK

Hondakinen kudeaketa aldatu beharrak piztu duen eztabaida beroan sistema batzuen etabesteen dohai eta kalteak alderatzerakoan sarri mahairatzen dira irizpide teknikoak.

Antonio Casado da Rochak proposatzen du etikatik ere begiratzea gaiari.

Donostiako ospitalean batzorde etikoko kide izana da Antonio Casado da Rocha;egun Biologiaren Filosofia arloan ari da ikerlanean EHUn.

| PELLO ZUBIRIA KAMINO |

Etikak argi egin diezaiokezaborren kudeaketari

UB

ER

AN

.OR

G

HONDAKINAK - TERMOMETROA

� 452013KO MAIATZAREN 5A

garri nagusiak laburbilduko ditut,erabiltzailearen aldetik.

Edukiontzi kolektiboen sistema (4E):• Erabiltzaileek bereizten dituzte–edo ez– hondakinak eta kaleandauden edukiontzi publikoetan laga-tzen.• Edukiontziak aldika husten dirabaina ez dago modurik oker erabil-tzea eragozteko.• Erabiltzaile bakoitzak lagatzen dunahi duena nahi duenean.• Birziklatze tasa gaur egun (Gipuz-koan): 35%

Edukiontzi pertsonalizatuen sistema (AAB)• Erabiltzaileek bereizten dituztehondakinak eta uzten dituzte etxeatarietan ipinitako edukiontzietan.• Gauero biltzen dira era pertsona-lizatuan eta soilik biltzen da ondosailkaturik dagoena.• Astean hirutan biltzen da honda-kin organikoa, bi gautan ontziak,behin papera eta beste behin errefu-sa.• Birziklatze tasa gaur egun (Gipuz-koan): 86%

Ez naiz sartuko kopuruetan gaia-ren mami etikora jo nahi dudalako,horixe baita sarrerotan landu nahidudana. Gainera, ez daukat motibo-rik birziklatze portzentajeak zalan-tzan jartzeko, nire esperientzia pro-pioarekin bat datozelako: 4Esisteman gutxi gora behera nire hon-dakinen %30 birziklatzen nuen etaAABrekin %90era hurbiltzen naiz.

Gaur nabarmendu nahi dudana dabi sistemak modu ezberdinean bizidituztela erabiltzaileek. Erabiltzai-leak modu ezberdinean hartzen duparte eta, ondorioz, modu ezberdi-netan ulertzen ditu. –Esango dut,bide batez, erosotasunari dagokio-

nez nik ez dudala ezberdintasunhandirik nabaritu. Birziklatu nahiduenari Atez Atekoak ez dio behar-tzen dagoenekoz egiten ez duen ezergehiagotara–. Ez baldin bada berdi-na “zaborra jaistea” AAB sistemaneta 5Eetakoan, diferentzia neurribatean datza norberak hondakinakkudeatzeko hartzen dituen espazioaeta denboran sistema bakoitzak dau-kan eraginean. Edukiontzi kolekti-boen sisteman batek badauka denabatera jaitsi eta hurrengo gaua artekontua ahaztea; Atez Ateko Bilketakeskatzen dio erabiltzaileari pixka batgehiago planifikatzea eta hondakine-kin denbora gehixeagoz elkarbizibehar duenez, hondakinak sortzekogaraian –erosterakoan batez ere–kontzienteago bihurtzen du.

Nire kolega Armando Menénde-zek esan bezala, sarritan ingurume-naren etika identifikatzen da makro-

etikarekin, banaketa administratiboeta politikoen gainetik pertsona mul-tzo handiei eragiten dieten gai globa-lak aztertzen dituenarekin. Sarrerahartan Armandok oroitarazten zuenhiru mailak –mikro, meso etamakro– direla garrantzizkoak eta

defenditzen zuen mikrotikaztertzeko beharra, inguru-men gaiak hurbiltzeko egune-roko erabakietara. [Hondaki-nak kudeatzeko] bi sistemokere eragin ezberdinak dauzka-te hiru maila edo gune horie-tan, baina hurrengo baterakoutziko dut. Hurrengo ataleanalderatuko ditugu bi sistemakaurreko sarrera batean azaldunuen marko kontzeptuala era-

biliz. Baina aurreratu ditzaket emai-tzak: Atez Ateko Bilketak hobeakegiten gaitu, gehiagobirziklatzen eta modukontzienteagoan kon-tsumitzen duten herritarbihurtzen gaituelako. n

Eskuinean, edukiontziak Usurbilen, atez atekoa jarri aurretik. Ezkerrean, plastikoaren bilketa pertsonalizatua Astigarragan.

Atez ateko bilketarekinerabiltzaileak denboragehixeagoz hondakinekinelkarbizi behar duenez,hondakinak sortzeko garaian–erosterakoan batez ere–kontzienteago bihurtzen da

NO

TIC

IASD

EG

IPU

ZK

OA

.CO

M

AR

GIA

AR

TX

IBO

A

46 � 2013KO MAIATZAREN 5A

TERMOMETROA

������������������

��������������� � ��������� ������

���������������� �����

������������������

2 D’ABRIL KOLEKTIBOAK urterooroitarazi eta salatzen du 1700.urteko apirilaren 2an, Luis XIV.er regeak, espainiar monarkiakFrantziari emandako lurraldeetankatalanaren erabilpena debekatuizana. Debeku hori arautzen zuenediktua ez da inoiz indargabetu,eta beraz, oraindik ere indarreandago. Egun honen bidez, katalana-ren egoera eta Frantziako Gober-nuaren hizkuntza politika salatunahi izan ditu erakunde antolatzai-leak.

Apirilaren 13ko Potonejada, Unclam d’amor per la lengua catalana lelo-pean ospatu zen. Leloari jarraiki,pot emateak edo musuketak, kata-lanarekiko maitasun-aldarri bihurtuzituzten herritarrek. Halaxe diotekatalanaren ofizialtasunaren aldekoekintza hau sustatzeko erabili dutenbideoan:

“Com uns declaren la guerra, decla-rem l’amor a la llengua, a la terra, a lagent. Ajuntem les mans, preparem els lla-vis, esmolem les llengues. Volem pas méscallar, volem pas més que ens callin…Potonejada per la llengua catalana”(Batzuek gerra deklaratzen dutenbezala, guk hizkuntzarekiko, lurra-rekiko, jendearekiko maitasunaaldarrikatzen dugu. Bildu ditzaguneskuak, prestatu ezpainak, zorroztumihiak –hizkuntzak–. Ez dugu isil-du nahi. Ez dugu nahi isil gaitzaten.Musuketa, katalanaren alde!)

Festa, Perpinyàko plaza etakaleetan barrena barreiatu zen egunguztian zehar. Pot emateak argazki-

tan jaso eta Una llengua, un dret,una llei agiria sinatzeaz gain, IparKataluniako hiriburura inguratuzirenek, musika-emanaldiez, sarda-nez eta bestelako ekintzez gozatze-ko aukera ere izan zuten.

Orain arteko Potojenada-rik jen-detsuenean 1.500 lagun ingurubildu zituzten. Baina aurtengo hiz-kuntzaren aldeko aldarrikapenarenbidez, iaz, martxoaren 31n eta Per-pinyàn bertan independentziarenaldeko lipdub-ean bildutako 7.000pertsonen marka hautsi nahi zuten.El Punt Avui-n irakurri dugunez etaantolatzaileek emandako datuenarabera, zortzi mila lagun bainogehiago bildu ziren eta bost milatikgora izan dira musukatzen argazkiaatera eta katalanaren aldeko agiria

sinatu dutenak. Pozikdira antolatzaileak. Mai-tasunezko pot bat eus-karaz beraientzat! n

KATALUNIA

Euskal Herrian, izerdi bidez erakutsi ohi dugu askotan euskararekiko atxikimendua:Kilometroetan edo Ibilaldietan, Oinez, urratsez Urrats edo Korrika…

Iparraldeko katalanek, aldiz, era original batean erakutsi zuten apirilaren 13an Perpinyàn beren hizkuntzaren aldeko maitasuna: elkarri musu emanez.

8.000 lagun katalanaren aldeko Potonejada-n Perpinyàn

| KIKE AMONARRIZ |

POT

ON

EJA

DA

.WO

RD

PRE

SS.C

OM

Pot emateak edo musuketak, katalanarekiko maitasunaren aldarri.

| ONINTZA IRURETA AZKUNE | EUSKARA ALBISTEAK - TERMOMETROA

� 472013KO MAIATZAREN 5A

MAIATZAREN LEHENA da aste honetan. 1986an Chi-cagon zortzi orduko lanaldiaren alde izandako grebaorokorraren ondorioz kondenatu eta urkamendian hilzituzten sei lagunen heriotza –beste bi bizi osorakokartzelarekin zigortu zituzten– tragiko eta heroikoagogoratzeko ospatzen da. “Chicagoko martiriak” izanziren. Lau urte geroago, 1890ean, Maiatzaren Lehenamundu osora zabaldu zen. Gertaera horiek agerianutzi zuten klase borroka zegoela: alde batetik patro-nala eta ohiko gobernua zegoen, euren errepresio etaguzti, eta bestetik langileak. Historian, klase borrokahorrek aldi ugari izan ditu. Euskal Herrian, BizkaikoMeatzaldea hastapeneko borroka latz horren lekukoizan zen. 1890ean greba orokorra egin zen BilbokoIbaizabaleko ezkerraldean, bereziki Zugaztietan etaGallartan; bizitza duinaren alde borrokatu ziren,nagusien jabetzakoak ziren barrakoietan pilatuta bizibaitziren garai haietan. 1976an Gasteiz izan zen klaseborroka horren adierazle modernoena; polizia fran-

kistak bost langile hil eta askoz gehiago zauritu zituenordukoan. Klase borrokaren eskema bera mantenduzen baina: patronala eta gobernua alde batetik, langi-leak bestetik.

Aspaldion klase borroka desitxuratu eta desegitekointeres handia egon da, “garaiz kanpokoa” omendelako. Haatik, “merkatuak” eta multinazionalak tar-tean direla, klase borroka eguneratu eta erradikalizatuegin da. Azken bost urteetan, hainbeste sufrimenduzeta malkoz lorturiko ongizatea deuseztatu dute, etaklase borroka agerian geratu da berriz ere; ohiko lan-gile klaseari, krisiak pobretutako beste sektore profe-sional batzuk gehitu zaizkio gainera. Krisiak popula-zioa “proletarioago” bihurtu du, nolabait esatearren.Denon zeregina behar luke sektore horiekguztiak batu, kapitalismoari –eta bere ges-toreei– aurre egin eta alternatiba solida-rioa sortzea.

Juan Mari Arregi

Klase borroka eguneratua

EKONOMIAREN TALAIAN - TERMOMETROA

Bahea

“Zergatik da hain eskasa euskararenpresentzia mendi elkarteetako bizi-tzan?

Zarauzko Pagoeta MendizaleElkartekoen jarrera azpimarratu nahi-ko nuke. 2008 urtean 50 urte betezituen elkarte honek 400 federatuinguru ditu eta kasik 800 bazkide,beraz, tamaina ertaineko elkarteakontsidera dezakegu. Antolatzendituzten ibilaldietan erabiltzen dituz-ten txartel, diptiko, kontrol orri,diploma eta bestelako paperezkoeuskarrietan, argitaratzen dutenaldizkarian, ospatzen dituzten bileraeta batzarretan, web gunean… eus-kara da erabiltzen duten hizkuntzabakarra. Zalantzarik gabe, jarraitueta kopiatu beharreko adibidea,nahiz eta Gipuzkoan tirada handienaduen egunkariko kazetari batek aldiz-karia dela eta hau esan “es unapena que se publique integramenteen euskera”.

ZIENTZIA-DIBULGA-ZIOKO, hiru sari,beka bat eta merezi-menduzko sariabanatu zituen joanden astean Elhuya-rrek, CAF tren kon-painiaren babesare-kin.

Zientzia -kazeta-ritza alorrean,Zumaiako Baleikealdizkariko kazetariGorka Zabaletakjaso zuen saria, Ika-ragarri bero zegoen zopa moduko bat zenhasieran unibertsoa lanarekin. AngelUranga CERNeko fisikariari egin-dako elkarrizketa izan da saritua.Isabel Mendizabalek egilearentesian oinarritutako dibulgazio arti-kuluaren saria jaso zuen Ijitoen jato-rria, DNAn islatua lanarekin . Zien-tzia dibulgazio artikuluaren sariaGalaxiek topo egiten dutenean lanak ira-bazi du, Miguel Querejetak idatzia.

Sariez gain, zientzia gizarteansorkuntza beka eman da lehen aldizeta Balio berriz balio proiektuak ira-bazi du. Ondoko taldea da irabaz-lea: Arlette Apraiz, Doltza Oararte-ta, Jaione Ortiz de Zarate, MaiderAmutio, Nerea Andres eta OihaneEnbeita. Merezimenduzko saria 20urte lanean daramatzan OsasungoaEuskalduntzeko Erakundeak jasozuen.

Mikel Arrizabalagak BerriakoIbilkari blogean esanak:

Astrofisika eta genetika nagusi Elhuyar sarietan

ELH

UY

AR

.OR

G

48 � 2013KO MAIATZAREN 5A

TERMOMETROA - NET HURBIL

2010eko apirileko argazkian, Rossano Ercoli-ni Usurbilgo San Esteban ermitaren ondoan,atzean daukala Zubietako errauste plantaeraikitzeko hautatutako Artzabaletako ingu-rua. Gain horren inguruko bi kilometrokoradioan sartzen dira San Esteban bera, Usur-bil eta ARGIAk egoitza daukan Lasarte-Oria.Apirilaren igande goiz eguzkitsua zen, ingu-ruko arbola eta landare guztiak loretan leher-turik. “Quelle assassini!” esaten zuen Ercoli-nik... Bezperan hizlari aritua zen eskualdekoZero Zabor taldeek antolatutako lehen jardu-naldietan, ondoan zituela Roberto Cavalloaditua, Assumpta Boba Argentonako zine-gotzia eta Josep Maria Tost Katalunian AtezAtekoa egiten duten herrien lehendakaria,gaur Agència Catalana de Residus partzuer-goko zuzendaria dena. Urtebete geroagoGipuzkoako ordezkaritza bat Capannorinerrezibitzean “Hernani” adituta, “Txotx!”egin zien arrapostu Ercolinik.

BI ITALIAR IZAN ZIREN HERNANI,Oiartzun, Usurbil eta Urnietan2010eko apirilean, bi hautetsi kata-lanekin batera, eskualdeko ZeroZabor taldeek ekarririk Atez Atekohondakin bilketa, Zero Zaborrerakobidean jardunaldietara. AsteotanGipuzkoa osoa astintzen duen zala-parta Hernanin zegoen zentratuaegun haietan, urte bete lehenagoUsurbilen baino are gogorrago.

Ez Cavallo eta ez Ercolini ezziren larregi asaldatu polemikare-kin. “Italian ikusi ditugun liskarrenondoan hau batere ez da” zioenCavallok. Ercolini zergatik ez zenlarritzen hobeto ulertuko da BBCkatearen gunean Italy waste campaig-ner wins 2013 Goldman Prize (Italiakozaborren kontrako militanteak ira-bazi du 2013ko Goldman Saria) lei-turik: “Rossano Ercolinik konben-tzitu zuen Napoli, aspaldiko zaborkrisian harrapatutako hiria, zerozabor helburuak har ditzan”. Napo-li, kamorraren hiria, telebistetanerakutsi zaiguna zabor mendiz bete-ta, hondakinak sutan kaleetan...

BBCk azpimarratu duenez,“Ercolinik zioen: ‘Munduan jendeahiltzen ari da janari faltagatik, etabitartean munduaren beste erdiakgehiegi alferrik galtzen du’. 2011nErcolini jaunak lortu zuen berekanpainarik arrakastatsuena, Napo-liko alkateak sinatu zuenean zero

zabor estrategia bereganatukozuela. Ia milioi bat biztanleko hiriahondakinen kudeaketa arazoek itotazeukaten 1990ean; badira infor-meak erakusten dutenak Mafia sar-tuta zegoela arazo horretan”.

Krisiaren erdian zaborrak erretze-ra Holandara bidaltzen ari zen hirihura birziklatzearen bidetik sartzealortu zuen gizona 2012an mintzatuzen Donostiako Aiete jauregian,Zero Waste Europe koordinadorakGipuzkoan egindako biltzarrarenbarruan. Orain Goldman saria emandiote hitzaldietan jakintsu bezainharremanetan xalo eta bero azaltzenden militanteari.

Rossano Ercolini Capannori(42.800 biztanle) hiriko lehen maila-ko haurrekin ari zen eskolan1994an, agintariek ezagutarazi zute-nean errauste planta bat eraikitzerazihoazela bi kilometro urrunago.Ordurako ikasleekin ingurumengaiak latzen zituen Ercolini, buru-belarri sartu zen errauskailuarenkontrako ekintzetan, funtseanhautu horrek osasunari, ingurume-nari eta justizia sozialari dakarzkionkalteak salatuz.

Ercolinik aitortzen duenez,1996an egin zuten berak eta bereingurukoek jauzia, “errausketarikez” gaindituta “zero zabor bai” alda-rrikatzeko. Zero Waste formulaAEBetan oso zabaldurik zegoen

jadanik eta batez ere Paul Connetirakaslearen irakaspenen oihartzu-nak heltzen ziren Europako minoriabatzuenganaino. 1996an Lucca pro-bintzian eraiki nahi zituzten hiruerrauskailuen kontrako kanpainanConnet bertara eramatea lortu zuten.

Bilkura eta eztabaida haietatik sor-tuko zen Ambiente e Futuro elkar-tea, hondakinen kudeaketaren ingu-ruko gatazketan Italiako erreferentebilakatu dena. Euskal Herrian Ercoli-ni lehenbizikoz azaldu zen 2007an,Txingudiko errauskailuaren kontrakomugimenduak antolaturik mundumailako GAIA koordinadorak biltza-rra Hondarribian egin zuenean.

Capannoriko eredua Goldman Environmental Prizesariek daramate Richard eta RhodaGoldman senar-emazteen izena.Senarra ere diruduna izanagatik,ezkongabetan Haas abizena zera-man Rhoda zen bietan aberatsa,Levi-Strauss arropa marka famatua-ren sortzailearen bilobaren bilobaizaki. Bien artean 1954an sortuzuten Richard and Rhoda GoldmanFund erakunde filantropikoa, Wiki-pediaren arabera 600 milioi dolarre-tik goiti banatu dituena mundukohainbat GKE eta talderen artean.

1990etik urtero mundu osoaningurumen gaietan ari diren hainbatpertsonalitateren aholkuz izenda-

Batzuek Nobel Sari berdeak deitzen dieten GoldmanEnvironmental Prize-etako bat 2013ko edizioan eman diote

Rossano Ercolini italiarrari. Capannori (Lucca, Toskana)herrian sortutako eskolako maisu hau da Italia osoan hedatuden Rifiuti Zero mugimenduaren ikonoa eta Europako Zero

Zabor mugimenduaren presidentea.

Rossano ErcoliniRifiuti Zero-ren

bihotzari Nobel berdea

| PELLO ZUBIRIA KAMINO |

2013KO MAIATZAREN 5A 49�

- TERMOMETROA

tzen dira Goldman ingurumensariak, irabazle bakoitzari 150.000dolar eskuratzen dizkiona.

Aurtengoan Ercolinirekin baterasariztatuak izan dira Hego Afrikanfracking teknikaz gasa ateratzearenkontrako borrokan ari den Jonat-han Deal, Iraken Saddam Hussei-nek lehortarazitako padurak berres-kuratzera sorterrira itzuli den AzamAlwash, Indonesian oihanak salba-tzeko borroka baketsuan ari denAleta Baun, Chicagon ikatzezko bizentral termiko ixtea lortu dutenenordezkari Kimberly Wasserman etaKolonbian birziklatzetik bizi direnzabor biltzaileen defentsan ari denNohra Padilla.

Hezurretaraino irakasle, Ercoli-nik 20 urte daramatza zabor zorro

batean datzan mundu ezkutua aza-leratzen. Zabor poltsak eraman,erakutsi eta aztertu ditu eskoletan,udal bilkuretan, herritarren bilkure-tan, komunikabideetan. Errausteakalternatiba badaukala azaldu dieumeei, agintariei eta apaizei.

Monza hirian 1980ko hamarka-dan hasirik Italian atez ateko bilketalehendik bazetorren ere, Capanno-rik hondakinen kudeaketa berriabeste maila batera jaso zuen, RifiutiZero estrategia bereganatu eta zabal-duta. Dagoenekoz 2.230.000 biz-tanle biltzen dituzten 72 udalerrikonartu dute zero zabor estrategiaberen politiketan.

Orain Italia osoari begirako kan-painan ari dira. Legge Rifiuti Zero eki-menarekin 100.000 sinadura biltze-

ko –Italian 50.000 aski dira–Erromako parlamentuak legea ezta -baidatu dezan.

26 atalez osatutako lege oso batgaratu dute, Internetez eskuratu dai-tekeena. Artikuluetan proposatzendira gaikako bilketa orokortzea,hondakinak errausteko proiektuguztien moratoria, errausketarentza-ko prima eta laguntzak oro ezaba-tzea, hondakinak esportatzekodebekua, errauskailuen eskoriakmerkaturatzeko debekua, zerga etatarifen berrantolaketa orokorra, etaabar luzea.

Herritarrek nork bere etxeanegin duen errutina aldaketatik abia-tu den arren, zero zabor ereduanezin da aitzinatu kontsumogaiensortzaileek beren jarduera aldatzenez badute. Industriak oraindik egu-nero merkaturatzen baititu ezberrerabili eta ez birziklatu ezindiren gaiak. Capannoriko herriakabian jarri duen Centro di Ricercae Riprogettazion zentro txikiakiker tzen du nola hobetu edosaihestu errefusaren osagai gehie-nak.

Capannoritik zabaldu da, esate-rako, Europa osora Nexpressomotako kapsula birziklagaitzeninguruko eztabaida... eta kapsulaalternatiboak sortu ere bai, noiz-bait Euskal Herrira iritsiko dire-nak.

Bizimodu aszetikoa daramanRossano Ercoliniri ondo etorrikozaizkio sariaren txanponak. Seguru,beste sarituekin bateraegin bisitan, BarackObama presidenteariere zaborrez zerbaitberri irakatsi diola. n

ETA-REN ondorengoan aktorepolitiko bakoitza nola kokatzenden ikusi dugu berriz ere AskeGunearekin. PPk bere errepresiopolitikarekin jarraitzen du eta ezdirudi horri buelta eman nahi dio-nik. Krisi ekonomiko latzarenerdian, kohesio osagai da Espai-niako batasuna, eta horri heldudio. Kataluniak ematen dio aukeraeta Euskal Herriko bake proze-suak ere bai. Epe ertain-laburrerahorrek seguruenik beste arazobatzuk sortuko dizkio lurraldehorietan, baina egoeraren larrian,soilik oinetakoen punta da garran-tzitsua nagusitasuna duenarentzat.Eta oraingoz PPk nagusitasunhandia du Espainian.

PSOEk badu aurrera egitekoborondaterik, baina geldo, hautes-kundeetako hondamendien ondo-ren, bere birmoldaketan buru-belarri murgildua dago, krisiari etaestatu ereduaren berritzeari aurrenola egin asmatu ezinik. Berranto-laketa gidatzeko lehian, gainera, bieuskal herritarren izenakentzuten dira gero eta oze-nago: Patxi Lopez etaEduardo Madina.

EAJ badabil bake bideakurratzen, elkarbizitzaren etaakordioaren bidetik EuskalHerrian orrialdea pasatzea osobere interesakoa da. Esparruak ereargi finkatuak ditu, Eusko Jaurlari-tza eta Eusko Legebiltzarra eta,zehazkiago, Urkullu-Raxoi ardatzaeta bakegintzako ponentzia –agurAiete–. Ahal den neurrian, denaberak ondo kontrolatua; eta badi-rudi bide horretan PSErekinhobeto molda daitekeela (memo-ria, foruak eta Espainiaren federa-lismoa...) ezker abertzalearekinbaino.

Seguruenik horregatik, bereinguruko hedabideek ez zioten ia

jaramonik egin Donostian AskeGunearekin gertatu zenari, berezi-ki Ertzaintzak atxiloketak gauza-tzeko izandako partehartzearenunera arte. Eta une horretan eregutxi eta oso kontrolatua. EITBkomedioetan ere –Euskadi Irratiabesteak baino gehiago gerturatuarren– agerikoa izan da jarrerahori. Seguruenik EAJk irakurri dukomeni dela ez haize gehiegi ema-tea ezker abertzalearen mugimen-du garrantzitsu honi. Hala ere,gertakizunek berez hartu dutelekua eta garrantzia egunerokota-sun informatiboan. Urak moduan,bere bidea egin dute.

Iñaki Altuna kazetariak argidiosku Gazte Gunearen iturburuanondik datorren ( Gaur8, 2013-04-27): “‘Nekez geldituko dugu mar-txan dagoen operazio bat, bainaerantzun egokia emanda operaziohori agindu dutenen apustua higa-tu ahal izango dugu, eta, moduberean, aterabide demokratikoadefendatzen dugunon jarreraindartuko dugu’. Halaxe zioenezker abertzalearen estrategiarenberregokitzea ekarri zuen ‘Argi-tzen’ eztabaida txostenak, ‘Eran-tzun dinamika: herri harresia erai-

ki’ izenburuko atalean. Paperetikerrealitatera urrats egitea izan ohida zaila halako egitasmo teorikoe-tan, baina esan daiteke oraingoanlortu dutela (...)”.

Gertakariek, mugimendua bul-tzatu duen ezker abertzalea beraere gainditu dute seguruenik.Beste gauza bat da aurrera begirazer ekarri dezakeen. Oraingoz,“dena da ETA” doktrinapean auzi-petuak diren 200 bat pertsonahorien kasuek zeresan asko eman-go dute. Gizarteari gatazka kon-pondu barik dagoela gogorarazte-ko beta ezin aproposagoa ematendio ezker abertzaleari –Madrilek

eskainia berriz ere–.Baina ezker abertzalearen

logikan, hori ez da atzerabegiratzea, hainbat buruza-gi jeltzale eta sozialistek ira-doki duten moduan, guztizkontrara baizik. Orain arte

ezker abertzaleak ez du desobe-dientzia zibilaren tekla moduaktibo eta estrategikoan sakatu–beste batzuen ahaleginak sos-tengatu baditu ere–, eta hau ikus-pegi estrategikoa duen mugimen-dua da. Hastapen fase honetan,gainera, ibilbide handia du, erre-sistentzia baketsuak Estatuarenoso neurri injustuei erantzungodielako eta hor, gal-tzeko baino –herrita-r ren sostenguarenikuspegitik– dena ira-bazteko delako n

DA

NI

BLA

NC

OXabier Letona� AR G I A KO Z U Z E N DA R I A

Aske Gunea eta bake prozesua

TERMOMETROA - MALTZAGATIK

2013KO MAIATZAREN 5A�50

Gertakariek, mugimenduabultzatu duen ezker abertzaleabera ere gainditu dute seguruenik

LAN

DE

R A

RB

ELA

ITZ

2012KO IRAILAREN 2A�52